Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena

N.º 74, miércoles 18 de abril de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
2049
2049

AGINDUA, 2018ko martxoaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, dei egiten zaie itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntzako proiektuan parte har dezaten, 2018-2019 ikasturtean. (IE4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).

ORDEN de 28 de marzo de 2018, de la Consejera de Educación, por la que se convoca a los centros docentes de la Red concertada y a las Asociaciones y Federaciones con relaciones estatutarias o reglamentarias con centros de enseñanza no universitaria ubicados en el País Vasco, a participar en el proyecto de innovación para la enseñanza aprendizaje con recursos digitales, Sare_Hezkuntza Gelan, durante el curso 2018-2019. (L4. Materiales didácticos y Tecnologías de la Información y Comunicación).

Hezkuntza Sailak onartu duen Heziberri 2020 planak hauxe du helburu: Europako esparruan, hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan, 2020rako ezarritako berrikuntza- eta garapen-ildo estrategikoak bateratzea hezkuntzak gure testuinguruan eta ingurunean dituen erronkekin. Plan horretan sartuta dago «Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoa», hezkuntza-eredu pedagogikoaren ildo nagusiak jasotzen dituen proiektua. Proiektu horrek paradigma-aldaketa garrantzitsua dakar; izan ere, konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren planteamendutik abiatzen da. Konpetentzien araberako pedagogiaren ikuspegiaren ezaugarria hauxe da: eskuratutako ikaskuntzak transferitzea, bideratzea eta konbinatzea egoera funtzional konplexuak konpontzera.

El Plan «Heziberri 2020», aprobado por el Departamento de Educación del Gobierno Vasco, responde a la idea de conjugar las líneas estratégicas de innovación y desarrollo establecidas en el marco europeo para el año 2020 con respecto a la educación y la formación, con los retos educativos propios de nuestro contexto y entorno. En dicho Plan se incluye el «Marco del modelo educativo pedagógico», proyecto que recoge las grandes líneas del modelo educativo pedagógico. Dicho proyecto supone un cambio de paradigma importante, pues parte del planteamiento de una educación basada en las competencias. Lo que caracteriza al enfoque de la pedagogía por competencias es transferir, articular y combinar los aprendizajes adquiridos, a la solución de situaciones funcionales complejas.

Oinarrizko Hezkuntza da belaunaldi gazteak helduen bizitzarako prestatu behar diren hezkuntza-fasea. Bizialdi osorako oinarri sendoak ezartzen dira, beren bizitzak zentzuz gidatzeko gai izan daitezen, hauta ditzaten beren helburuak, ardura daitezen beren erabakiez eta modu aktibo, kritiko eta arduratsuan parte hartu dezaten gizartean.

La Educación Básica es la etapa de la educación en la que se debe preparar a las nuevas generaciones para la vida adulta, estableciendo las bases sólidas para la educación para toda la vida y para que sean capaces de dirigir con sentido sus propias vidas, elegir sus propios destinos, ser responsables de sus propias elecciones e integrarse en la sociedad, participando de manera activa, crítica y responsable.

Horrenbestez, oinarrizko konpetentziak hartuz lortzen da ikasleentzat definitutako irteerako profil orokorra, hau da, oinarrizko hezkuntzaren helburua. Oinarrizko konpetentzien artean, batzuk zeharkako edo generiko gisa definitzen dira: arazoak konpontzeko edo bizitzako hainbat egoerari aurre egiteko behar dira. Beste batzuk, berriz, espezifikoak dira, diziplina-alor batekoak edo batzuetakoak. Oinarrizko zehar-konpetentzietako bat da komunikaziorako konpetentzia (hitzezkoa, hitzik gabekoa nahiz digitala).

Por tanto, el perfil general de salida definido para el alumnado, la finalidad de la Educación Básica, se logra mediante la adquisición de las competencias básicas. Entre las competencias básicas, unas se definen como transversales o genéricas, necesarias para resolver problemas o enfrentarse a diferentes situaciones de la vida, y otras son específicas, propias de una o varias áreas disciplinares. Una de las competencias básicas transversales es la competencia para la comunicación verbal, no verbal y digital.

Aipatutako komunikaziorako konpetentzia (hitzezkoa, hitzik gabekoa nahiz digitala) eskuratzeko, Hezkuntza Saila proiektuak eta esperientziak bultzatzen ari da unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, deialdi espezifikoen bidez zein zuzenean aldaketak sartzeko jarduerak proposatuta, irakaskuntza- edo antolakuntza-praktikak hobetuko dituztenak, eta, horrenbestez, hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetzeko aukera emango dutenak.

Para la consecución de la mencionada competencia comunicativa verbal, no verbal y digital, el Departamento de Educación viene impulsando en los centros educativos no universitarios, proyectos y experiencias tanto a través de convocatorias específicas, como directamente proponiendo actividades, encaminados a introducir cambios, que mejoren la práctica docente u organizativa y, como consecuencia, propicien una mejora de la calidad del sistema educativo.

Gizartean izandako aldaketa eta aurrerapenek eta gizartearen eskura jarri diren baliabide digitalek ekarri dute hezkuntzaren alorrean ere sartzea gizarteak berak ohiko jarduera guztietan erabiltzen dituen bitarteko berriak. Hainbat programaren bidez sartu dira pixkanaka IKTak gure ikastetxeetan; esaterako, Eskola 2.0.–ren bidez. Une honetan, sare eta gailu digitalak erabili nahi dira aldaketa pedagogikoa eta metodologikoa sustatzeko. Baliabide teknologikoen erabilerak ikasketa-erritmo desberdinetara egokitzen laguntzen du, berdinen arteko ikasketa bultzatzen, ikasten ikasteko gaitasuna indartzen eta gelaren espazio fisiko eta denborazkoa zabaltzen ikasketarako ingurune birtual eta nonahikora. Horrez gain, hezkuntza-plataforma digitalen bidez, ikasgela kanpoaldera zabaltzen da, eta ikasleek eta haien familiek edozein unetan izan ditzakete baliabide gehiago, eduki analogikoen mende soilik zertan egon gabe. Horri guztiari bide emateko, beharrezkoa da irakasteko eta ikasteko prozesuan baliabide digitalen (baliabide metodologikoak eta tresnak) erabilera eta ezaguera pixkanaka hartzen joatea.

Los cambios y progresos experimentados en la sociedad y los recursos digitales puestos a su disposición han llevado a introducir en el mundo educativo las nuevas herramientas que la propia sociedad utiliza en toda su actividad. Diversos programas, como Eskola 2.0, han ido introduciendo las TIC en nuestros centros educativos y en este momento se quiere promover el cambio pedagógico y metodológico que ha de suponer la introducción de redes y dispositivos digitales. La utilización de recursos tecnológicos favorece la adaptación a los diferentes ritmos de aprendizaje, impulsa el aprendizaje entre iguales, potencia el aprender a aprender y amplía el espacio físico-temporal del aula en un entorno virtual y ubicuo de aprendizaje. También, a través de las plataformas educativas digitales el aula se abre al exterior y el alumnado y sus familias pueden disponer en cualquier momento de más recursos, sin depender únicamente de los contenidos analógicos. Todo esto requiere un acercamiento progresivo a la nueva realidad de recursos digitales (metodológicos e instrumentales) en el proceso enseñanza-aprendizaje.

Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta Heziberri 2020-ren arabera ezartzen duen 236/2015 Dekretuak zuzeneko ehun bat erreferentzia egiten die eskumenei eta errealitate digitalari, sarreratik hasi «Oinarrizko Hezkuntza amaitu duen ikasleak konpetentzia digitala eta mediatikoa izan behar du, konpetentzia digitalaren arloko esparru europarraren ildoan, egungo herritarrek eskatzen duten alfabetatze eta gaikuntza funtzional osoa bermatzeko», komunikaziorako konpetentzia (hitzezkoa, hitzik gabekoa nahiz digitala) oinarrizko zehar-konpetentzietako bat bezala zehazten duen 7.2 artikulutik igaro, eta 30.4.h artikuluraino, non zehazten baita «irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan prestakuntza sustatzea, baliabide digitalen bidez». 12. artikulua osorik eta 4 azpi-atalak bideratuak daude zehaztasunez definitzera «Informazio eta Komunikazio Teknologiak txertatzea irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan».

El Decreto 236/2015, por el que se establece según Heziberri 2020 el currículo de Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco, contiene un centenar de referencias directas a las competencias y realidad digital, desde la introducción con «el alumnado que concluye la Educación Básica ha de haber alcanzado una competencia digital y mediática, conforme al marco europeo de la competencia digital, que garantice el nivel de la plena alfabetización o capacitación funcional que la ciudadanía actual demanda», pasando por el artículo 7.2.a donde se fija como competencia básica transversal «la comunicación verbal, no verbal y digital», hasta el artículo 30.4.h donde señala el «promover la formación en los procesos de enseñanza y aprendizaje utilizando diferentes recursos digitales». Se destina todo el artículo 12, como cuatro subepígrafes, a definir con detalle la «Integración de las Tecnologías de la Información y Comunicación en los procesos de enseñanza y aprendizaje».

Ikastetxeei bultzada eman nahi zaie zenbait proposamen pedagogiko esplora ditzaten eta garatzen jarrai dezaten, eta, alde horretatik, 174/2012 Dekretua eta 174/2012 Dekretuaren eranskina eguneratzen duen 2017ko urriaren 16ko Agindua dira proposamen horien oinarrietako batzuk. Ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko eredua zehazten du dekretu horrek, eta titulartasun publiko nahiz pribatuko zentroetan aplikatzen da.

Las propuestas pedagógicas que se anima a explorar o proseguir en su desarrollo encuentran una referencia en el Decreto 174/2012 y Orden 16 de octubre de 2017 que actualiza el anexo del Decreto 174/2012, donde se definía el Modelo de Madurez Tecnológica de Centro Educativo, con aplicación en centros de titularidad pública y privada.

Konpetentzia digitalen esparrua oso dinamikoa da; beraz, beste ikastetxeentzako hezkuntza-praktika ona osatzen duten ikastetxe bokazio berritzailedunak bultzatu, lagundu eta ezagutzera emateko unea da orain, eta Sare_Hezkuntza izeneko lehendabiziko ikastetxe-sarea sortzeko, eta, horrela, sare horren bilakaera eredu bihurtzeko eta beste ikastetxe batzuei hobetzeko bideak erakutsi ahal izateko.

Actuando en un ámbito tan dinámico como el de las competencias digitales, ahora se trata de animar, apoyar y dar visibilidad a los centros con vocación innovadora que constituyan una buena práctica educativa para otros centros, creando una red de centros Sare_Hezkuntza, cuya evolución marque tendencia y muestre caminos de mejora a otros centros.

Ikasketarako eta jakintzarako teknologiak erabiltzeko, beharrezkoa da hezkuntza-baliabide digitalak bilatu, hautatu eta erabiltzea; dagokion ikasturteko programazio didaktikoa osatzen duten ikasketa-jarduerak aurrera eramatea erraztuko duten baliabide digitalak, hain zuzen. Proiektu honek eskatzen du ikasleekin egiten diren hezkuntza-prozesuak aldatzea. Horretarako, Ikasketarako eta Jakintzarako teknologiak jarriko dira ikastetxeen eskura, baliabide horiek erabil ditzaten. Eta horren osagarri, irakasleak prestatzeko zenbait jarduera egingo dira, banaka zein taldean, teknologia horiek erabiltzeko eta curriculumean ezartzeko beharrezkoak diren ezaguerak eta trebetasunak eskura ditzaten.

El uso de las tecnologías para el aprendizaje y el conocimiento implica la búsqueda, selección y utilización de los recursos educativos digitales que faciliten el desarrollo de las actividades de aprendizaje que integran la programación didáctica del curso correspondiente. Este Proyecto implica una transformación en los procesos educativos que se llevan a cabo con el alumnado mediante la aplicación de tecnologías para el Aprendizaje y el Conocimiento, puestas a disposición de los centros, y se complementa con un conjunto de acciones de formación del profesorado, de manera que permita a éste adquirir, tanto de forma individual como en equipo, los conocimientos y destrezas necesarias para su uso e implementación curricular.

Gailu digitalak erosteko laguntzen (laster iragarriko dira) onuradun izan ahal izango dira hautatutako ikastetxe hauetako ikasleak, betiere beka baten onuradun izan badira unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beka eta ikasketa-laguntzen ebatzitako azken deialdian, eskola-materialetarako.

El alumnado de estos centros seleccionados podrá beneficiarse de ayudas dirigidas a la adquisición de dispositivos digitales, que se convoquen próximamente, siempre que sea beneficiario de una beca en la última convocatoria resuelta de becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios, en el componente de material escolar.

Horregatik, kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko ogasun nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua –Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremuko diru-laguntzak erregulatzeari buruzkoa–, bai, halaber, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudia –zeinaren bidez onesten baita diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua–, eta apirilaren 9ko 193/2013 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen baita Hezkuntza sailaren egitura organiko eta funtzionala–, abenduaren 22ko 5/2017 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, eta aplikatu daitezkeen gainerako xedapenak, honako hau

Por todo ello, de conformidad con lo establecido en el Título VI, y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, referente a la regulación de las subvenciones en el ámbito de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, con arreglo a la normativa básica establecida en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, Decreto 193/2013 de 9 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Educación, la Ley 5/2017 de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018, y demás disposiciones de general aplicación,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea eta zuzkidura ekonomikoa.

Artículo 1.– Objeto y dotación económica.

1.– Agindu honen xedea da dei egitea itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, parte har dezaten «Sare_Hezkuntza Gelan» izeneko berrikuntzako proiektuan. Proiektu horren helburua da sustatzea irakaste-ikaste prozesuan material eta baliabide digitalak prestatu, horiek gelan erabili eta hori burutu ahal izateko prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa erraztea.

1.– Es objeto de esta Orden convocar a los centros docentes de la red concertada y a las Asociaciones y Federaciones con relaciones estatutarias o reglamentarias con centros de enseñanza no universitaria ubicados en el País Vasco a participar en el proyecto de innovación educativa «Sare_Hezkuntza Gelan», que tiene como finalidad impulsar la elaboración de materiales y recursos digitales en el proceso de enseñanza-aprendizaje, su utilización en el aula, así como facilitar la formación tecnológica y pedagógica necesaria para llevarlo a cabo.

2.– Helburu hori lortzeko, oro har, 305.000 euro bideratuko dira 2018-2019 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partiden kontura.

2.– A la consecución de dicho objeto, y con cargo a las partidas presupuestarias establecidas al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se destinará la cantidad global de 305.000 euros para el curso 2018-2019.

3.– Lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko da deialdi hau.

3.– La presente convocatoria se resolverá por el procedimiento de concurso.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 2.– Entidades beneficiarias.

1.– «Sare_Hezkuntza Gelan» hezkuntza-berrikuntzako proiektuan parte hartu ahal izango dute Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoa irakasten duten itunpeko sareko ikastetxeek, bakarka, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta maila horiek irakasten dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeek eta federazioek.

1.– Podrán participar en el proyecto de innovación educativa «Sare_Hezkuntza Gelan» tanto los centros docentes de la red concertada que imparten Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria o Bachillerato a título individual, como las Asociaciones y Federaciones con relaciones estatutarias o reglamentarias con centros ubicados en el País Vasco que imparten enseñanza no universitaria de los niveles de educación referidos.

2.– Aurreko atalean aipatutako erakundeen eta federazioen kide diren ikastetxeek ezin izango dute bakarka «Sare_Hezkuntza Gelan» proiektuan parte hartu, baldin eta diru-laguntzaren onuradun den erakundea edo federazioa deialdi honetara aurkezten bada.

2.– Los centros docentes que sean miembros de las Asociaciones y Federaciones mencionadas en el apartado anterior no podrán participar a título individual en el proyecto «Sare_Hezkuntza Gelan» si la Asociación o Federación se presenta a esta convocatoria, siendo está última la beneficiaria de la subvención.

3.– Ikastetxe bakoitzeko, banakako proiektu bat aurkeztu beharko dute erakundeek edo federazioek.

3.– Las Asociaciones y Federaciones deberán presentar un proyecto individual por cada centro docente.

4.– 50 ikastetxe hautatuko dira, gehienez.

4.– Serán seleccionados un máximo de 50 centros docentes.

3. artikulua.– Proiektuaren baldintzak eta edukia.

Artículo 3.– Condiciones y contenido del proyecto.

1.– «Sare_Hezkuntza Gelan» proiektuak bi ikasturteko iraupena du; hortaz, epealdi horretan parte hartuko dutelako konpromisoa hartu behar dute beren gain parte-hartzaileek. Hautatutako ikastetxe berriek eta «Sare_Hezkuntza Gelan» proiektuaren 2015-2016 ikasturteko eta ondorengoetako deialdietan hautatuak izan zirenek osatzen dute «Sare_Hezkuntza Gelan» Sarea, non eta Berrikuntzako Zuzendaritzak ez duen aurkako ebaluazioa ematen edo OOGk berak ez duen uko egiten.

1.– El proyecto «Sare_Hezkuntza Gelan» tiene una duración de dos cursos académicos, por lo que los participantes deben suscribir el compromiso de participar durante todo ese periodo. Los nuevos centros seleccionados, junto a los que lo fueron desde la convocatoria de Sare_Hezkuntza Gelan del curso 2015-2016 y posteriores, forman parte de la Red Sare_Hezkuntza Gelan, salvo evaluación negativa de la Dirección de Innovación o por renuncia propia de su OMR.

2.– Heldutasun teknologiaren oinarrizko mailan hasten diren ikastetxeak mailaz igo beharko dira deialdian parte hartu bitartean, eta dagokien IKT heldutasunaren ebaluazioan parte hartuko dute.

2.– Los centros que partan del Nivel Básico de Madurez tecnológico tendrán que subir de nivel durante su participación en esta convocatoria, tomando parte en la evaluación de Madurez TIC correspondiente.

3.– Hautatutako ikastetxeetan proiektuan diharduten irakasleek, bestalde, parte hartu beharko dute dagokien berritzeguneak antolatzen duen Sare_Hezkuntza izeneko prestakuntzan eta/edo koordinazioan.

3.– El profesorado implicado de los centros seleccionados participará en la formación y/o en la coordinación Sare_Hezkuntza que organice el Berritzegune correspondiente.

4.– Eskatzaileek egiaztatu behar dute badituztela beharrezko azpiegiturak, ekipamendua eta irakasleak proiektua beren gain hartzeko; horrez gain, ziurtatu behar dute azpiegitura berria jarri gabe bi ikasturtez ohiko jarduerari eutsiko diotela.

4.– Los solicitantes deberán acreditar que disponen de las infraestructuras, equipamientos y profesorado necesarios para asumir el proyecto y garantizar su normal funcionamiento durante los dos cursos de duración, sin necesidad de incorporar nueva infraestructura.

Komunikazioaren teknologien erabileran jarduera berritzaileak martxan jartzeko, aparatu eta/edo gailu espezifikoak erabili behar dira. Esperimentazio pedagogikoa baliabide horri lotuta dago, horren erabileraren eraginkortasuna kontrastatzeko. Hori dela-eta, deialdiaren xedearekin lotura eta/edo koherentzia duten materialak eskuratu ahalko dira.

La puesta en marcha de actuaciones innovadoras en el ámbito del uso de las tecnologías de la comunicación requiere el uso de aparatos y/o dispositivos específicos. La experimentación pedagógica va unida a la presencia de ese recurso para contrastar la eficacia de su uso. Por ello, se podrán adquirir materiales que guarden relación y/o coherencia con el objeto de la convocatoria.

5.– Eskatzaileek egiaztatu behar dute ikastetxeko zein erakundeko zuzendaritza-organoek badutela proiektuaren berri eta onartu egin dutela.

5.– Los solicitantes deberán acreditar que los órganos de dirección del centro o de la entidad conocen el proyecto y lo han aprobado.

6.– Ikastetxe edo erakunde eskatzaileek «Sare_Hezkuntza Gelan» proiektuan duten parte-hartzea zehaztuko dute proiektu baten bidez, edo hainbat proiektu bakarka, ikastetxez ikastetxe, Elkarteen eta Federazioen kasuan. Alderdi hauek jaso beharko dira:

6.– Los centros o entidades solicitantes definirán el contenido de su participación en el proyecto «Sare_Hezkuntza Gelan» a través de un proyecto, o varios proyectos de modo individualizado, centro a centro, en el caso de las Asociaciones y Federaciones, que deberá contemplar estos apartados:

a) Inplikazioa eta presentzia ikastetxearen hezkuntza-proiektuan.

a) Implicación y presencia en el Proyecto Educativo del Centro.

b) Ikasketa digitaleko metodologia pedagogikoak, ikastetxearen, gelaren eta ikasleen eskalan.

b) Metodologías pedagógicas de aprendizaje digital a escala de centro, aula y alumnado.

c) Irakasleen trebakuntza teknologikorako zein pedagogikorako jardueren planifikazioa.

c) Planificación de las actividades para la formación tecnológica y pedagógica del profesorado.

d) Proiektua koordinatzeko, haren jarraipena egiteko eta emaitzak ebaluatzeko prozeduraren xehetasunak eta garapena.

d) Concreción, desarrollo del procedimiento para la coordinación, el seguimiento del proyecto y evaluación de los resultados.

e) Gailu berriak eskuratzeko beharrak zehaztea.

e) Concreción de necesidades para adquirir nuevos dispositivos.

f) Ikasketa digitaleko proiektuetan aurretik izandako esperientzia berritzaileak.

f) Experiencias innovadoras previas en proyectos de aprendizaje digital.

g) Proiektuan parte hartuko duten hezkuntza-taldeak edo -lerroak, irakatsiko diren arloak edo ikasgaiak eta esku hartuko duten irakasleak.

g) Grupos o líneas educativas, áreas o materias impartidas y profesorado que va a participar en el proyecto.

h) Hezkuntza-komunitatean planaren berri zabaltzeko eta familien parte-hartzea sustatzeko aurreikusitako neurriak.

h) Medidas previstas para difundir el proyecto entre la comunidad educativa y fomentar la participación de las familias.

i) Proiektuaren edukiak beste talde eta irakasle batzuei transmititzeko aurreikuspena.

i) Previsión de transferencia de los contenidos del proyecto de participación a otros grupos y profesorado.

j) «Sare_Hezkuntza Gelan» esperientzian parte hartzearen ondorioz ikasitakoa hedatzeko eta hezkuntza-alorreko beste eragile batzuk edo ikastetxe batzuk trebatzeko aurreikuspena.

j) Previsión de transferencia de los conocimientos derivados de la experiencia «Sare_Hezkuntza Gelan» e impartición de formación a otros agentes o centros educativos.

k) Aurkeztutako aurrekontuaren justifikazioa eta banakapena.

k) Justificación y desglose del presupuesto.

7.– Kanpoan geldituko dira 2015-2016 ikasturtetik hezkuntza-berrikuntzako «Sare_Hezkuntza Gelan» proiektuan parte hartzen duten ikastetxeen proiektuak.

7.– Serán excluídos los proyectos de los centros docentes que desde el curso 2015-2016 y posteriores participan en el proyecto de innovación educativa «Sare_Hezkuntza Gelan».

4. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

Artículo 4.– Actividades subvencionables.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoen helburua da bi ikasturteko proiektu bat egitea laguntza eskatzen duen ikastetxean ezartzeko, edo erakunde edo federazioen bidez parte hartzen duten ikastetxe elkartuetan. Proiektu horretan, honako ildo hauetakoren bat edo gehiago landu beharko dira:

1.– Será objeto de las ayudas económicas previstas en la presente convocatoria la elaboración de un proyecto de dos cursos académicos de duración, para su implantación en el centro educativo solicitante, o en los centros asociados que participan a través de las Federaciones o Asociaciones, que aborde una o varias de las siguientes líneas:

a) teknologia zein material berrien eta baliabide digitalen erabilera ikasgelan, irakasteko eta ikasteko prozesuan.

a) la utilización de las nuevas tecnologías y materiales y recursos digitales para el proceso de enseñanza aprendizaje en el aula.

b) irakasleak teknologia eta pedagogia aldetik prestatzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan material eta baliabide digitalak erabil eta landu ditzaten.

b) la formación tecnológica y pedagógica del profesorado para la utilización y elaboración de materiales y recursos digitales en el proceso de enseñanza aprendizaje.

c) material digitalak sortzea ikasgelan erabiltzeko. Material hori, hezkuntza-sisteman erabiltzeko, eskura jartzea adostuko da Hezkuntza Sailarekin.

c) la creación o adecuación de material digital para su utilización en el aula. Se acordará con el Departamento de Educación, la puesta a disposición de ese material para su utilización en el sistema educativo.

2.– Diru-laguntzaren xede izango dira proiektuaren lehen ikasturtean zehar egindako honako gastu hauek:

2.– Serán objeto de subvención los siguientes gastos efectuados durante el primer curso del proyecto:

a) proiektuaren zuzendaritza- koordinazio, jarraipen eta ebaluazio-kostuak oro har, eta prestakuntza-jarduerak eta material digitala prestatzeko lanen kostuak zehazki. Proiektuaren zuzendaritzari, koordinazioari, segimenduari eta ebaluazioari egotz dakizkiokeen gastuek orduko 25 euroren muga izango dute.

a) el coste de la dirección, coordinación, seguimiento y evaluación del proyecto en general, así como de las actividades formativas y de las tareas de elaboración de material digital en concreto. Los gastos imputables a la dirección, coordinación seguimiento y evaluación del proyecto tendrán un límite de 25 euros por hora.

b) prestakuntza-jarduera ematearen kostua, prestakuntza ematen duen erakundeak aurkeztutako aurrekontuaren arabera (gehienez ere 90 euroko muga orduko), eta ikastaroa emango duen irakaslearen joan-etorriek, ostatu-hartzeak edo otorduek eragindako gastuak, baldin eta prestakuntza-erakundeaz kanpokoa denean eta prestakuntza-saio horiek beharrezkotzat jotzen direnean. Prestakuntza-jarduera hori osorik azpikontratatu ahal izango da.

b) el coste de impartición de la actividad formativa, según presupuesto presentado por la entidad que la imparta (y con un límite máximo de 90 euros por hora de impartición), así como las dietas por causa del desplazamiento, el alojamiento o la manutención de la persona ponente, cuando sea ajena a la entidad formativa y esas sesiones formativas se consideren necesarias. Esa actividad formativa podrá ser subcontratada totalmente.

Inolaz ere ez dira prestakuntza-jardueraren kostutzat joko jardueran parte hartzen duten irakasleen lekualdatzeetarako edo otorduetarako gastuak.

En ningún caso se considerarán costes imputables a la actividad formativa los gastos en que incurra el profesorado participante en la actividad por razón de desplazamiento o manutención.

c) lizentzien kostua eta tresna digitalak erabiltzeko behar diren material curricularrena.

c) el coste de las licencias y el material curricular necesarios para la utilización de las herramientas digitales.

d) esperimentazioan erabiliko diren gailuen kostua, emandako laguntzaren % 50 gehienez, betiere gailu horiek eskuratzeak lotura eta koherentzia baditu deialdi honen xedearekin.

d) el coste de los dispositivos que se vayan a utilizar en la experimentación con un máximo del 50% de la ayuda concedida, siempre que la adquisición de los mismos guarden relación y coherencia con el objeto de esta convocatoria.

5. artikulua.– Gutxieneko betekizunak.

Artículo 5.– Requisitos Mínimos.

1.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

1.– No podrán obtener la condición de beneficiarias las entidades que se encuentren en alguna de las situaciones descritas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Erakunde eskatzaileak ez du izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, eta ezta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, batez ere sexuaren bereizkeriaren ondoriozkorik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.

2.– La entidad solicitante no podrá estar sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas; ni estar incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Erakunde eskatzaileak egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

3.– La entidad solicitante deberá estar al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko beste laguntza batzuen esparruan horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak hauek eman edo, hala badagokio, ordaindu ahal izateko.

4.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones a los beneficiarios de éstas quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

6. artikulua.– Erakunde eskatzaileak betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

Artículo 6.– Acreditación de determinados requisitos por la entidad solicitante.

1.– Diru-laguntzaren eskabidea aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen dio laguntza ematen duen erakundeari zuzenean egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; izan ere, automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, diru-laguntzen erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Erakunde eskatzaileak berariaz ukatu dezake baimen hori, eta, hala eginez gero, ziurtagiria aurkeztu beharko du, diru-laguntzei buruko Lege Orokorraren 22. artikuluan azaltzen den eran.

1.– La presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización del solicitante para que el órgano concedente obtenga de forma directa la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social por parte de las entidades solicitantes de las ayudas, que se verificará automáticamente tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor, sin necesidad del consentimiento de los mismos, conforme a lo establecido en el artículo 22 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento General de Subvenciones, y en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. La entidad solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces la certificación en los términos previstos en el citado artículo 22 del Reglamento General de Subvenciones.

2.– Eskarietan aukera izango da laguntzak eskatzen dituen erakundeak berariaz adieraz dezan baimena ematen diotela organo kudeatzaileari gainerako datu edo dokumentu guztiak lortu edo egiaztatzeko, Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen ahalmenak eragotzi gabe.

2.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la entidad solicitante de la ayuda consienta expresamente que el resto de los datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

3.– Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez (eskabide-orrian bertan azaltzen da), betebehar hauek egiaztatuko dira:

3.– Mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán las siguientes obligaciones.

a) Badituela beharrezko azpiegiturak, ekipamendua eta irakasleak proiektua beren gain hartzeko, eta, horrez gain, ziurtatu egiten duela azpiegitura berria jarri gabe bi ikasturtez ohiko jarduerari eutsiko diola.

a) Disponer de las infraestructuras, equipamientos y profesorado necesarios para asumir el proyecto y garantizar su normal funcionamiento durante los dos cursos de duración del proyecto, sin necesidad de incorporar nueva infraestructura.

b) Erakunde eskatzaileak adierazi behar du ea diru-laguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo bestelako baliabiderik eskatu duen helburu bererako, eta, hala badagokio, ea halakorik jaso duen beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuetatik.

b) Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

c) Eskaria egiten duen pertsonak edo erakundeak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ez eta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuagatiko diskriminazioaren ondoriozko lege-debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren ildotik.

c) No hallarse la persona o entidad solicitante sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas; ni estar incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzak direla-eta hasitako edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan sartuta ez egotea.

d) No hallarse incurso en ningún procedimiento de reintegro o sancionador en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos.

e) Ikastetxeak adierazi beharko du eskabide-orriko eta berarekin batera aurkeztutako agirietako datuak egiazkoak direla, eta egiaztatu beharko du laguntza horien onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

e) Manifestar que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas ayudas.

f) Eskaera egin duen erakundeko zuzendaritza-organoek badutela proiektuaren berri eta onartu egin dutela.

f) Los órganos de dirección de la entidad solicitante conocen el proyecto y éste ha sido aprobado.

7. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 7.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoan; aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– Las solicitudes se presentarán por medios electrónicos en la sede electrónica https://www.euskadi.eus en el plazo de un mes, desde el día siguiente a la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco

2.– Eskabide-eredua egoitza elektroniko honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/sare-hezkuntza-gelan/y22-izapide/eu

2.– El modelo de solicitud estará disponible en la siguiente sede electrónica https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/sare-hezkuntza-gelan/y22-izapide/es

3.– Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete. Prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

Eskabidea egin ostean, https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak web-orriaren bidez egin beharko dira hura onartzeko edo ukatzeko ebazpena eman arte egin beharreko izapide guztiak.

Los trámites posteriores a la solicitud, hasta la resolución de concesión o denegación, así como el trámite de justificación, se realizan a través de https://www.euskadi.eus/misgestiones

4.– Eskabideekin batera II. eta III. eranskinetan ageri den «Laburpen fitxa eta proiektua» aurkeztuko da, eskabidea ikastetxe bati bakarka dagokion ala Federazio edo Elkarte bati.

4.– Las solicitudes irán acompañadas del documento «Ficha resumen y proyecto» que figura en los Anexos II y III, según la solicitud corresponda a un centro a título individual, o a una Federación o Asociación.

8. artikulua.– Organo kudeatzailea.

Artículo 8.– Órgano gestor.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak.

Corresponde a la Dirección de Innovación Educativa la gestión del procedimiento de concesión de las ayudas previstas en la presente Orden.

9. artikulua.– Ebaluazio-batzordea.

Artículo 9.– Comisión Evaluadora.

1.– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria buru den edo hark izendatzen duen pertsona buru den batzorde batek aztertuko eta ebaluatuko ditu aurkeztutako proposamenak; batzorde horretan, gainera, honako hauek hartuko dute parte:

1.– El análisis y evaluación de las propuestas presentadas corresponderá a una comisión presidida por la Directora de Innovación Educativa o persona en quien delegue y de la que formarán parte, además:

– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako zerbitzuburu batek. Zuzendariak izendatuko du.

– Un jefe de servicio de la Dirección de Innovación Educativa, designada por la Directora.

– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako hiru lurralde-buruek.

– Los tres jefes o jefas territoriales de Innovación Educativa.

– Berritzegune Nagusiko aholkulari batek. Berritzeguneko zuzendariak izendatuko du.

– Un asesor o una asesora del Berritzegune Nagusia, a propuesta del Director del mismo.

– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako bi teknikarik. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatuko ditu, eta haietako batek idazkari-lanak egingo ditu.

– Dos técnicos o técnicas de la Dirección de Innovación Educativa, designados por la Directora de Innovación Educativa, uno de los cuales realizará labores de secretaría.

2.– Batzorde horrek beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eskatu ahal izango ditu, proiektuak behar bezala ebaluatu ahal izateko.

2.– Dicha comisión podrá solicitar los informes técnicos que considere necesarios para una adecuada valoración de los proyectos.

3.– Batzordeak proposamenak hezkuntzako sailburuordeari helaraziko dizkio.

3.– La comisión elevará las correspondientes propuestas a la Viceconsejera de Educación.

10. artikulua.– Diru-laguntzak emateko irizpideak.

Artículo 10.– Criterios de concesión de la subvención.

«Sare_Hezkuntza Gelan» proiektuan parte hartuko duten proiektuak hautatzeko, I. eranskinean eskaerak balioesteko ezarritako baremoa hartuko da kontuan. Gutxienez 40 puntu lortzen ez dituzten proiektuak baztertu egingo dira esleipen-prozeduratik.

La selección de los proyectos de participación en el proyecto «Sare_Hezkuntza Gelan» se efectuará de acuerdo con los baremos establecidos en el Anexo I. Quedarán excluidos del procedimiento de adjudicación los proyectos que no alcancen una puntuación mínima de 40 puntos.

11. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

Artículo 11.– Cuantía de las subvenciones.

1.– Hautatutako 50 ikastetxeen proiektuen artean banatuko da deialdi honetako zuzkidura ekonomikoa, proiektuan lortzen duen puntuazioaren arabera.

1.– La dotación económica de la presente convocatoria se distribuirá entre los proyectos de los 50 centros seleccionados, según la puntuación obtenida por el proyecto.

2.– Hautatutako ikastetxeak, haien puntuazioaren arabera, 25 ikastetxeko bi taldetan banatuko dira. Puntuaziorik onena duten ikastetxeen erdiek 8.000 euro jasoko dituzte gehienez, baldin eta proiektua egiteak daukan kostua gainditzen ez bada. Gainerako 25 ikastetxeen artean, geratzen den diruaren bidezko banaketa egingo da, 305.000 eurora arte (muga, 8.000 euro ikastetxeko), baldin eta kasu bakoitzean ez bada gainditzen proiektua egiteak daukan kostua. Azpitalde bien artean berdinduta dauden ikastetxeen kasuan, hogeita bosgarrenak daukan puntuazio bera daukaten ikastetxe horiek lehentasuna daukan lehen azpitalde horretan sartuko dira.

2.– Los centros seleccionados se dividirán, según su puntuación, en dos grupos de 25 centros según su puntuación. La mitad de los centros con mejor puntuación recibirán hasta 8.000 euros, siempre que no se supere el coste de realización del proyecto. Los restantes 25 centros se repartirán equitativamente el remanente hasta 305.000 euros, con un límite de 8000 euros/centro, siempre que no se supere en cada caso el coste de realización del proyecto. En caso de centros empatados entre ambos subgrupos, todos los centros con la misma puntuación que el vigésimoquinto se incuirán en el primer subgrupo preferencial.

12. artikulua.– Diru-laguntzen bateraezintasuna.

Artículo 12.– Incompatibilidad de las subvenciones.

Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak bateraezinak dira 4. artikuluan xedatutako helburu berbererako beste edozein erakunde publikok edo pribatuk eman dezakeen beste edozein diru-laguntzarekin.

Las subvenciones previstas en la presente convocatoria son incompatibles con cualquier otra que, teniendo el mismo destino contemplado en el artículo 4, pudiera ser otorgada por cualquier entidad pública o privada.

13. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 13.– Resolución.

1.– Hezkuntzako sailburuordeak emango du ebazpena, balorazio-batzordeak egindako proposamenak kontuan hartuta, eta bertan zehaztuko da aurkeztutako parte-hartze proiektuetatik zein hautatu den eta zein ez, bai eta hautatutako proiektuetarako diru-laguntzen zenbatekoa ere.

1.– La Viceconsejera de Educación, a la vista de las propuestas elevadas por la Comisión de Valoración, dictará resolución en la que se determinará la selección o no de los proyectos de participación presentados, y la cuantía de las subvenciones para los proyectos seleccionados.

2.– Hartutako ebazpena elektronikoki jakinaraziko zaie eskaera egin duten erakundeei, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik hasita sei hileko epean, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, herritar guztiei jakinarazteko.

2.– La resolución que se adopte será notificada electrónicamente a las entidades solicitantes dentro de los seis meses siguientes a la publicación de la presente Orden, y publicada en el Boletín Oficial del País Vasco a efectos de general conocimiento.

3.– Gehienezko epea amaitu eta prozeduraren ebazpena jakinarazten ez bada, interesdunek ulertu ahal dute eskabidea ukatu zaiela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluaren ondorioetarako.

3.– Transcurrido el expresado plazo sin que haya sido notificada la resolución, los interesados e interesadas podrán entender denegada su solicitud, a los efectos previstos en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Deialdiko diru-laguntzak esleitzeko prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena bera jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

4.– Contra la resolución que ponga fin al procedimiento de adjudicación de las ayudas que se convocan, podrán los interesados e interesadas interponer recurso de alzada ante la Consejera de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su notificación.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 14.– Obligaciones de la entidad beneficiaria.

Agindu honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

Los beneficiarios de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir en todo caso las siguientes obligaciones:

1.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotakoak (finantzaketa publikoa dela jakinarazteko publizitate egokia emateko neurriak ere hartu beharko dituzte, diru-laguntzei buruzko lege horren 18. artikuluaren 3. eta 4. zenbakietan jasotakoarekin bat etorriz):

1.– Las recogidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, incluida la relativa a adoptar las medidas para la adecuada publicidad del carácter público de la financiación conforme a los apartados 3 y 4 del artículo 18 de la citada Ley General de Subvenciones.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan) ezarritakoak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua.

2.– Las recogidas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

3.– Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, erakunde onuradunek, hamabost egun naturaleko epean –deialdiari buruzko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera–, berariaz eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko da.

3.– Aceptar la ayuda concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días a contar del siguiente a la notificación de la resolución de la convocatoria las entidades beneficiarias no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que ésta queda aceptada.

4.– Proiektua ikastetxeko urteko planean sartzea.

4.– Incorporar el proyecto al Plan Anual de Centro.

5.– Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

5.– Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida.

6.– Hezkuntza Ikuskaritzari helarazi egin behar zaio ikastetxean garatzen diren programen inguruan eskatzen duen informazio guztia.

6.– Facilitar a la Inspección de Educación cuanta información le sea requerida en relación con los programas que se desarrollen en el centro.

7.– Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, eskatzen dieten informazioa ematea.

7.– Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria.

8.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari jakinaraztea edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik xede bererako lortutako diru-laguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak, bai eta diru-laguntza eman zenean zeuden baldintzak zerbaitetan aldatu badira ere.

8.– Comunicar a la Dirección de Innovación Educativa la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados, así como las posibles alteraciones en las condiciones en las que se concedió la presente subvención.

15. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea eta justifikatzea.

Artículo 15.– Pago y justificación de la subvención.

1.– Ikastetxe onuradunei eman beharreko diru-laguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

1.– El abono de las subvenciones a los centros beneficiarios se realizará en dos pagos.

a) Lehendabizikoan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 60; zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi, eta, gehienez, bi hileko epean ordainduko da.

a) El primero, por el 60% de la cuantía que corresponda a cada proyecto de participación seleccionado, que se abonará en el plazo máximo de dos meses tras la notificación de la resolución de adjudicación.

b) Bigarrenean, gainerako % 40a, hurrengo paragrafoan adierazitako justifikazio-dokumentazioa dagokion epean jaso ondoren.

b) El segundo, por el restante 40%, tras recibir en plazo la documentación de justificación a que se refiere el siguiente apartado.

2.– 2019ko uztailaren 1a baino lehen, erakunde onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak helbidean:

2.– Con anterioridad al 1 de julio de 2019, las entidades beneficiarias deberán presentar en http://www.euskadi.eus/misgestiones

a) proiektuaren garapenari, egikaritzeari eta ebaluazioari buruzko txosten bat.

a) un informe sobre el desarrollo, ejecución y evaluación del proyecto.

Txosten horretan, honako hauek jasoko dira, eraginaren adierazle gisa: landutako material digitalen kopurua eta edukia (IV. eranskina); baliabide digitalen bidezko ikaskuntza ezarri den taldeen kopurua; egindako prestakuntza-jardueren kopurua eta edukia; horietan parte hartu duten irakasleen kopurua eta ehunekoa; eta prestakuntzaren barruan ikasgelan prestakuntzaren bat ezarri den.

En el mismo se incluirán, como indicadores de impacto: el número y el contenido de los materiales digitales elaborados (Anexo IV); el número de grupos en los que se ha implementado el aprendizaje mediante recursos digitales; el número y contenido de las actividades formativas realizadas, el número y porcentaje de profesorado participante y si como parte de la formación se ha implementado alguna práctica en el aula.

b) «Justifikazio-kontua» agiria, behar bezala beteta (V. eranskina). Agiri hori modu elektronikoan aurkeztu beharko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/sare-hezkuntza-gelan/y22-izapide/eu

b) el documento «Cuenta justificativa » debidamente cumplimentado (Anexo V). Este documento se presentará por medios electrónicos en la sede electrónica del Gobierno Vasco, en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/sare-hezkuntza-gelan/y22-izapide/es

«Justifikazio-kontua» agirian, jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua jasoko da, eta zerrendan hauek zehaztuko dira: hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, ordainduta badago, noiz ordaindu zen. Diru-laguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera eman bada, gertatutako desbideratzeen berri ere eman beharko da.

El documento «Cuenta justificativa » contendrá la relación clasificada de los gastos e inversiones de la actividad, con identificación del acreedor y del documento, su importe, fecha de emisión y, en su caso, fecha de pago. En caso de que la subvención se otorgue con arreglo a un presupuesto estimado, se indicarán las desviaciones acaecidas.

Onuradunek zaintzapean eduki beharko dituzte justifikazio-kontuan gastu eta inbertsio gisa egiaztatzen dituzten agiriak.

Los beneficiarios deberán tener en custodia los documentos que acrediten como gastos e inversiones en su cuenta justificativa.

3.– Hezkuntza Sailak diru-laguntza egoki erabiltzen ari dela frogatzeko modua izateko iruditzen zaizkion justifikazio-kontuak egiaztatu ahal izango ditu, eta horretarako, gastu jakin batzuen justifikazio-agiriak bidaltzeko eskatu ahal izango dio onuradunari.

3.– El Departamento de Educación podrá comprobar, los justificantes que estime oportunos y que permitan obtener evidencia razonable sobre la adecuada aplicación de la subvención, a cuyo fin podrá requerir al beneficiario la remisión de los justificantes de gasto seleccionados.

4.– Programaren iraupena bi ikasturtekoa den arren, gastu guztiak artikulu honetako 2. apartatuan ezarritako epean aurkeztu behar den dokumentazioan justifikatu beharko dira –proiektuaren lehen ikasturteko gastuak–.

4.– Aunque el programa tiene una duración de dos cursos académicos, la totalidad de los gastos deberán justificarse en la documentación que debe presentarse en el plazo establecido en el apartado 2 de este artículo, gastos del primer curso del proyecto.

16. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 16.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Halaber, laguntza emateko kontuan izandako baldintzetan jazotako aldaketa oro jakinarazi beharko da, eta hura emateko ebazpena aldatzea eragin ahal izango du, baldin eta onuraduna izateko ezarritako baldintza minimoak errespetatzen badira, betiere. Proiektuari egoztekoak diren justifikatutako gastuek ez badute emandako diru-laguntzaren zenbatekoa gainditzen, laguntza hori murrizteko ebazpena emango da, eta, hala badagokio, sobera emandako zenbatekoa itzultzeko eskatuko zaio ikastetxe onuradunari.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención deberá ser comunicada y podrá dar lugar a la modificación de la resolución de la concesión de subvenciones, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos para ser beneficiario de la subvención. Si los gastos justificados imputables al Proyecto no alcanzan la cuantía de la dotación concedida, se dictará resolución por la que se procede a la minoración de la dotación y, en su caso, se instará al centro beneficiario a devolver la cuantía concedida en exceso.

17 artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.

Artículo 17.– Régimen de incumplimiento y procedimiento de reintegro.

1.– Erakunde onuradunak esleitutako eta jasotako zenbatekoa itzultzeko betebeharra izango du, bai eta aplikatzekoak diren legezko interesak ere, baldin eta honako egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

1.– La entidad beneficiaria vendrá obligada a reintegrar la cuantía concedida y percibida, además de los intereses legales que resultasen de aplicación, en caso de que se constate alguno de los siguientes supuestos.

a) Erakunde onuradunak diru-laguntza ez erabiltzea eskatu zen eta eman zen berariazko xederako.

a) Que la entidad beneficiaria no utilice la subvención para el destino específico para el que se solicitó y concedió.

b) Diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea.

b) Que no realice la actuación que dio origen a la subvención.

c) Interesatu zitzaizkion xede jakinetarako aplikatu izana ez justifikatzea.

c) Que no justifique su aplicación a los fines determinados para los que se interesó.

d) Oro har, ez betetzea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA), Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamenduaren 91., 92. eta 93. artikuluan, agindu honetan edo emate-ebazpenean ezarritako betebeharrak; kasu horietan, jasotako zenbatekoak osorik edo partez itzuli beharko dira, gehi dagozkien berandutze-interesak, eta, hala dagokionean, zehapenak ezarri ahal izango zaizkie.

d) Que, en general, incumpla las obligaciones establecidas en el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre (BOPV de 19 de enero de 1998), en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en los artículos 91 a 93 del Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en esta Orden o en la resolución de concesión, debiendo reintegrarse la totalidad o parte de las cantidades percibidas más los correspondientes intereses de demora, independientemente de las sanciones que, en su caso, resulten exigibles.

2.– Dirua itzultzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura beteko da. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira. Hori gorabehera, bideratu beharreko beste ekintza guztiak bideratu ahal izango dira. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

2.– Para proceder al reintegro se seguirá el procedimiento establecido al efecto en los mencionados Ley General de Subvenciones, Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participen en su gestión, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

3.– Itzultzeko prozedura hasi baino lehen, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 92.1 artikuluan ezarritako baldintzen arabera –zeinaren bidez Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen baita–, diru-laguntza itzultzea erabakiko da, justifikazioa aurkezteko epea amaitu ostean justifikazio hori ez bada egin.

3.– Previamente al inicio del procedimiento de reintegro, de conformidad y en los términos establecidos en el artículo 92.1 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, se acordará el reintegro de la subvención, cuando transcurrido el plazo otorgado para la presentación de la justificación, ésta no se hubiera efectuado.

18. artikulua.– Datu pertsonalak.

Artículo 18.– Datos de carácter personal.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honetako parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, «Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako Prestakuntza eta Berrikuntza Proiektuak» izeneko fitxategian sartuko dira, 19. zenbakiaz, diru-laguntzen deialdi hau kudeatzeko eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko. Fitxategi horren arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y con la Ley 2/2004, de 25 de febrero, sobre Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los datos personales recogidos en la tramitación de esta convocatoria, cuyo tratamiento y publicación es autorizado por los y las participantes en la misma, serán incluidos en el fichero número 19 denominado Proyectos de Formación e Innovación de la Dirección de Innovación Educativa, cuyo objeto será gestionar la presente convocatoria de subvenciones, así como para informar a las personas concurrentes a dicha convocatoria de su desarrollo. La responsable de este fichero es la Dirección de Innovación Educativa. Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante la Dirección de Innovación Educativa, dirigiéndose para ello a la siguiente dirección: calle Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen diote Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta dezan aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.

Asimismo, las personas concurrentes a esta convocatoria autorizan a la Dirección de Innovación Educativa a comprobar en otros organismos públicos la veracidad de los documentos presentados.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Contra la presente Orden cabe interponer un recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Educación en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco o un recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a contar, igualmente, a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honetan aipatutako diru-laguntzak honako hauetan xedatutakoaren menpe egongo dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legean; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategiaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan; eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudian (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua).

Las subvenciones a las que se refiere esta Orden se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, aprobado por Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
ESKAERAK BALORATZEKO BAREMOA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
IKASTETXE ESKATZAILEARENTZAKO LABURPEN-FITXA ETA PROIEKTUA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
FEDERAZIO/ELKARTE ESKATZAILEARENTZAKO LABURPEN-FITXA ETA PROIEKTUA
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
ERAGIN-ADIERAZLEEN FITXAK
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
JUSTIFIKAZIO-KONTUA
GASTU-EGIAZTAGIRIEN BALANTZEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 28 de marzo de 2018.

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ANEXO I
BAREMO PARA LA VALORACIÓN DE SOLICITUDES
(Véase el .PDF)
ANEXO II
FICHA RESUMEN Y PROYECTO PARA EL CENTRO SOLICITANTE
(Véase el .PDF)
ANEXO III
FICHA RESUMEN Y PROYECTO PARA LA FEDERACIÓN/ASOCIACIÓN SOLICITANTE
(Véase el .PDF)
ANEXO IV
FICHAS INDICADORES DE IMPACTO
(Véase el .PDF)
ANEXO V
CUENTA JUSTIFICATIVA
BALANCE DE JUSTIFICANTES DE GASTO
(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común