Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena

N.º 74, miércoles 18 de abril de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
2046
2046

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakia. Diru-baliabide horien bidez, finantzatuko dira, 2018ko ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak; agindu horren bidez ezarri ziren gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak

RESOLUCIÓN de 11 de abril 2018, del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación del Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por el que se asignan recursos económicos destinados a la financiación, en el ejercicio 2018, de las ayudas previstas en la Orden conjunta de 3 de octubre de 2012, de las Consejeras de Educación, Universidades e Investigación, y de Empleo y Asuntos Sociales, por la que se establecen las bases reguladoras del programa Hezibi de formación y trabajo en alternancia para jóvenes.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2018ko apirilaren 10eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzak finantzatzeko, 2018. urtean; eta, Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) letran xedatutakoarekin bat –maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuan onartu ziren estatutu horiek–, Lanbideko zuzendari nagusiari dagokio haiek argitara ematea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 10 de abril 2018, ha procedido a asignar los recursos económicos destinados a la financiación, en el año 2018, de las ayudas previstas en la Orden conjunta de 3 de octubre de 2012, de las Consejeras de Educación, Universidades e Investigación, y de Empleo y Asuntos Sociales, por la que se establecen las bases reguladoras del programa Hezibi de formación y trabajo en alternancia para jóvenes, y de conformidad con lo dispuesto en el apartado p) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, corresponde al Director General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko apirilaren 10eko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzak finantzatzeko, 2018. urtean –ebazpen honen eranskinean dago jasota erabakia–.

Primero.– Proceder a la publicación del Acuerdo adoptado por el Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en su sesión de 10 de abril 2018, por el que se asignan recursos económicos destinados a la financiación, en el año 2018, de las ayudas previstas en la Orden conjunta de 3 de octubre de 2012, de las Consejeras de Educación, Universidades e Investigación, y de Empleo y Asuntos Sociales, por la que se establecen las bases reguladoras del programa Hezibi de formación y trabajo en alternancia para jóvenes, recogido como anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabaki horrek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo del que se da publicidad surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki horren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 11.

En Vitoria-Gasteiz, a 11 de abril de 2018.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
ANEXO
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ZENBAIT DIRU-BALIABIDE ESLEITZEN BAITIRA HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETAKO SAILBURUAK ETA ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK GAZTEENTZAKO IKAS-EKINEZKO HEZIBI PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ONARTZEKO EMANDAKO 2012KO URRIAREN 3KO AGINDU BATERATUAN EZARRITAKO LAGUNTZAK FINANTZATZEKO, 2018. URTEAN
ACUERDO DEL CONSEJO DE ADMINISTRACIÓN DE LANBIDE-SERVICIO VASCO DE EMPLEO, POR EL QUE SE ASIGNAN RECURSOS ECONÓMICOS PARA LA FINANCIACIÓN EN EL AÑO 2018 DE LA AYUDAS PREVISTAS EN LA ORDEN CONJUNTA DE 3 DE OCTUBRE DE 2012, DE LAS CONSEJERAS DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN, Y DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES, POR LA QUE SE ESTABLECEN LAS BASES REGULADORAS DEL PROGRAMA HEZIBI DE FORMACIÓN Y TRABAJO EN ALTERNANCIA PARA JÓVENES

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuaren helburua da: gazteentzako ikas-ekinezko lanbide-heziketaren eredua garatzea, Lanbide Heziketako ikasleentzat eta gazte langabeentzat, lanbide-konpetentziak hobetu ditzaten, eta profesionaltasun-ziurtagiri bat edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat eskura dezaten, alternantziako araubidean, enpresan ordainduta egiten duten lan-jardunarekin txandakatuta; hartara, horrek lagundu egingo du enpresen beharrizanak eta langileek lortzen dituzten konpetentziak egokitzen.

El objeto de la Orden conjunta de 3 de octubre de 2012, de las Consejeras de Educación, Universidades e Investigación, y de Empleo y Asuntos Sociales, por la que se establecen las bases reguladoras del programa Hezibi de formación y trabajo en alternancia para jóvenes es desarrollar un modelo de formación profesional en alternancia, dirigido a estudiantes de formación profesional y a personas jóvenes desempleadas con el objetivo de mejorar sus competencias profesionales mediante la obtención de un certificado de profesionalidad o título de formación profesional inicial en régimen de alternancia con la actividad laboral retribuida en la empresa, contribuyendo a ajustar las necesidades de las empresas con las competencias adquiridas por los trabajadores y trabajadoras.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresa-sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eta diru-laguntzetarako deialdiak onartzeko eta izapidetzeko eskumena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legearen 3.b) artikuluarekin bat eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzeko maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 3.b) artikuluarekin bat.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo es el organismo autónomo competente para la gestión de los programas de empleo, de formación para el empleo y de fomento del autoempleo y creación de empresas, incluyendo la aprobación y tramitación de las correspondientes convocatorias subvencionales, de acuerdo con el artículo 3.b) de la Ley 3/2011, de 13 de octubre, sobre Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y el artículo 3.b) del Decreto 82/2012, de 22 de mayo, por el que se aprueban los Estatutos de dicho organismo autónomo.

2014ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez aldatutako 2012ko urriaren 3ko Agindu hori Enplegu eta Gizarte Gaietako eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuena, indarraldi mugagabekoa da, eta, haren 13.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan edo aurrekontuetarako lege-mailako arauetan esleituko da programa finantzatzeko zuzkidura ekonomikoa. Halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez argitara emango da urteko zuzkidura zenbatekoa den, programa honen esparruan egindako prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuen diru-laguntzak finantzatzeko, eta Hezibi programako ikas-ekinezko profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko proiektuetako kostu osagarria finantzatzeko. Indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketarik onartzen bada, aurrekontu-ekitaldi batean emango diren laguntzen bolumen osoak ezin izango du gainditu ez aipatutako esleipena ez igoerakoa.

La Orden de 3 de octubre de 2012, modificada mediante Orden de 10 de diciembre de 2014, del Consejero de Empleo y Políticas Sociales y de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, es una norma de vigencia indefinida y de conformidad con lo dispuesto en su artículo 13.5, la dotación económica para la financiación del programa se consignará en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco o en normas con rango de ley de carácter presupuestario. Asimismo, se publicará mediante Resolución de la Dirección General de Lanbide la dotación anual destinada a financiar la subvención de los contratos de formación y aprendizaje celebrados en el marco de este programa y a financiar el coste adicional en los proyectos asociados a la obtención de un certificado de profesionalidad en alternancia con el empleo del programa Hezibi. El volumen total de las ayudas a conceder dentro de un ejercicio presupuestario no superará la citada consignación o la que resulte de su incremento, en el caso de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2018ko apirilaren 10eko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

Por todo ello, el Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, previa la correspondiente deliberación, en su sesión de fecha 10 de abril de 2018, adopta el siguiente

ERABAKIA
ACUERDO

Lehenengoa.– Baliabide ekonomikoak esleitzea 2018 ekitaldirako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko; hartarako, 2.690.253 euro dira guztira; horietatik 1.080.253 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.610.000 euro, berriz, 2019ko konpromiso-kredituari, programa honen kargura: 3231 - Prestakuntza, 41. sekzioa – Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

Primero.– Asignar recursos económicos destinados a financiar, en el ejercicio 2018 las ayudas previstas en la Orden conjunta de 3 de octubre de 2012, de las Consejeras de Educación, Universidades e Investigación, y de Empleo y Asuntos Sociales, por la que se establecen las bases reguladoras del programa Hezibi de formación y trabajo en alternancia para jóvenes, por importe de 2.690.253 euros, de los cuales 1.080.253 euros corresponden al crédito de pago de 2018 y 1.610.000 euros al crédito de compromiso de 2019, con cargo al programa 3231 - Formación, Sección 41-Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Zenbateko hori handitu daiteke baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketarik onartzen bada. Aldaketarik eginez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak emango du horren berri ebazpen bidez.

Dicha cuantía podrá verse, en su caso, incrementada en el supuesto de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente. En el supuesto de que existan dichas modificaciones, se dará publicidad a esta circunstancia mediante Resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Bigarrena.– Zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Segundo.– Ordenar al Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo que dé publicidad en el Boletín Oficial del País Vasco del contenido de este Acuerdo.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común