Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

59. zk., 2018ko martxoaren 23a, ostirala

N.º 59, viernes 23 de marzo de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
1584
1584

33/2018 DEKRETUA, martxoaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari eta titulazioa dela-eta masterreko ikasketak egin ezin dituzten pertsonentzako prestakuntza baliokidearen practicumari buruzkoa.

DECRETO 33/2018, de 6 de marzo, sobre el prácticum de los estudios universitarios que habilitan para el ejercicio de la profesión docente en los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como el correspondiente a la formación equivalente para quienes no pueden acceder a un máster por razón de titulación.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100. artikuluak ezartzen du irakaskuntzetan irakasle aritzeko beharrezkoa izango dela dagokion titulazio akademikoa eta Gobernuak irakaskuntza bakoitzerako ezartzen duen prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa izatea. Halaber, ezartzen du hezkuntza-administrazioei dagokiela unibertsitateekin hitzarmen egokiak egitea prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa antolatzeko. Prestakuntza hori goi-mailako hezkuntzaren Europako graduen eta graduondokoen sistemara egokituko da.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, establece en el artículo 100 que para ejercer la docencia de las diferentes enseñanzas es necesario estar en posesión de las titulaciones académicas correspondientes y tener la formación pedagógica y didáctica que el Gobierno establezca para cada enseñanza. Asimismo, determina que corresponde a las administraciones educativas establecer los convenios oportunos con las universidades para la organización de la formación pedagógica y didáctica. Esta formación se adaptará al sistema de grados y postgrados del espacio europeo de educación superior.

Abenduaren 27ko ECI/3854/2007 eta ECI/3857/2007 ministerio-aginduek Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle-lanetan aritzeko gaitzen duten unibertsitate-titulu ofizialak egiaztatzeko betekizunak ezartzen dituzte, hurrenez hurren. Titulu horiek graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialak direla onartzen dute ministerio-agindu horiek. Halaber, agindu horiek zehazten dute aipatutako irakaskuntzen plangintzan ezaugarri hauek izango dituen practicum bat jasoko dela: presentziala izango da, unibertsitateko irakasleen eta Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako irakasleen tutoretzapean egingo da (praktiketako tutore izateko onartuta egon beharko dute), eta Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan egingo da, hezkuntza-administrazioen eta unibertsitateen arteko hitzarmenen bitartez, zeinak praktiketako prestakuntza-zentro onartu izan beharko duten.

Las Órdenes Ministeriales ECI/3854/2007 y ECI/3857/2007, ambas de 27 de diciembre, por las que se establecen los requisitos para la verificación de los títulos universitarios oficiales que habiliten para el ejercicio de la profesión de Maestro en Educación Infantil y Maestro en Educación Primaria, respectivamente, reconocen que dichos títulos son enseñanzas universitarias oficiales de Grado. Asimismo, determinan que en la planificación de las citadas enseñanzas se contemplará un prácticum que tendrá carácter presencial, estará tutelado por profesorado universitario y maestros o maestras de Educación Infantil o Primaria, acreditados como tutores o tutoras de prácticas y se desarrollará en centros de Educación Infantil o Primaria reconocidos como centros de formación en prácticas mediante convenios entre las Administraciones educativas y las Universidades.

Bestalde, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan, non Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta erregimen bereziko ikasketen irakaskuntzan jarduteko prestakuntza-betekizunak zehazten eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoen espezialitateak ezartzen baitira, 9. artikuluan, zehaztuta dago ezen, derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan, lanbide-heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle izateko, beharrezkoa dela prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egiaztatzen duen master-titulu ofizial bat izatea, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eskatutakoarekin bat.

Por su parte, el Real Decreto 1834/2008, de 8 de noviembre, por el que se definen las condiciones de formación para el ejercicio de la docencia en la Educación Secundaria Obligatoria, el Bachillerato, la Formación Profesional y las Enseñanzas de Régimen Especial, y se establecen las especialidades de los Cuerpos Docentes de Enseñanza Secundaria, establece, en su artículo 9, que para ejercer la docencia en el ámbito de la educación secundaria obligatoria, el bachillerato, la formación profesional y la enseñanza de idiomas, es necesario estar en posesión de un título oficial de Master que acredite la formación pedagógica y didáctica de acuerdo con lo exigido por la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo.

Unibertsitateko irakaskuntza ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak unibertsitateko master-tituluak diseinatzeko egitura eta gidalerroak ezarri ditu. Geroago, abenduaren 27ko ECI/3858/2007 Ministerio-aginduak (abenduaren 16ko EDU/3498/2011 Aginduaren bidez aldatua) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-titulu ofizialak egiaztatzeko betekizunak zehaztu ditu, eta nahitaez praktikaldi presentzial bat egin beharko dela ezarri du. Practicum hori hezkuntza-erakundeekin lankidetzan egingo da, unibertsitateen eta hezkuntza-administrazioen arteko hitzarmenen bitartez. Halaber, xedatzen du parte hartzen duten hezkuntza-erakundeak praktika-zentro gisa onartuak izan daitezela, bai eta ikasleen orientazioaren eta tutoretzaren ardura izango duten tutoreak ere.

El Real Decreto 1393/2007, de 29 de octubre, por el que se establece la ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales, ha establecido la estructura y las directrices para el diseño de los títulos de Máster Universitario. Con posterioridad, la Orden Ministerial ECI/3858/2007, de 27 de diciembre (modificada por Orden EDU/3498/2011, de 16 de diciembre), ha determinado los requisitos para la verificación de los títulos universitarios oficiales que habilitan para el ejercicio de las profesiones de Profesor o Profesora de Educación Secundaria Obligatoria y Bachillerato, Formación Profesional y Enseñanzas de Idiomas, estableciendo una fase de prácticum obligatoria y presencial que se realizará en colaboración con las instituciones educativas mediante convenios entre las universidades y las Administraciones educativas. Asimismo, dispone que las instituciones educativas participantes sean reconocidas como centros de prácticas, así como los tutores o las tutoras encargados de la orientación y tutela de las y los estudiantes.

Praktikaldiaren helburuak hauek dira: eskarmentua lortzea bakoitzaren espezialitateari dagozkion gaien plangintza zein ebaluazioa egiteko eta eskolak emateko; irakasle-lanerako ahozko eta idatzizko adierazpena ongi menderatzen dutela egiaztatzea, eta ikaskuntza eta bizikidetza erraztuko dituen giroa sustatzeko beharrezko gizarte-trebetasunak menderatzea.

Dicha fase de prácticum tiene como objetivos facilitar la adquisición de experiencia en la planificación, la docencia y la evaluación de las materias correspondientes a la especialización, acreditar un buen dominio de la expresión oral y escrita en la práctica docente y dominar las destrezas y habilidades sociales necesarias para fomentar un clima que facilite el aprendizaje y la convivencia.

Irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduak –zeinaren bidez irakaskuntzarako titulu baliokidea duten baina masterreko ikasketak egin ezin dituztenentzat eskatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baliokidea ezartzen baita– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2. artikuluan eskatutako prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa izatea egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala lortzeko ikasketen betekizunak definitzen ditu, irakaskuntza-ondorioetarako lanbide-heziketako edo kiroletako irakaskuntzetarako baliokidetzat jotako titulazio bat izan eta irakaskuntza horiek ematen aritu nahi dutenentzat. Prestakuntza honen plangintzan practicum bat aurreikusten da, hezkuntza-administrazioek ezarritako irakaskuntzak ematen dituzten hezkuntza-erakundeekin lankidetzan egingo dena, eta horren kredituak presentzialak izango dira. Practicuma egiten parte hartzen duten hezkuntza-erakundeak praktika-zentro gisa onartu beharko dira, bai eta ikasleen orientazioaren eta tutoretzaren ardura izango duten tutoreak ere.

La Orden EDU/2645/2011, de 23 de septiembre, por la que se establece la formación equivalente a la formación pedagógica y didáctica exigida para aquellas personas que estando en posesión de una titulación declarada equivalente a efectos de docencia no pueden realizar los estudios de máster, recoge los requisitos a los que deberán adecuarse los estudios conducentes a la obtención de una certificación oficial que acredite poseer la citada formación pedagógica y didáctica a la que se refiere el artículo 100.2 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación para aquellas personas que posean una titulación declarada equivalente a efectos de docencia en las enseñanzas de formación profesional y deportivas y quieran ejercer la docencia en las mismas. En la planificación de esta formación se contempla un prácticum, cuyos créditos deberán ser presenciales, y que se realizará en colaboración con las instituciones educativas que impartan las enseñanzas correspondientes establecidas por las Administraciones Educativas. Las instituciones educativas participantes en la realización del prácticum habrán de estar reconocidas como centros de prácticas, así como los tutores o tutoras encargados de la orientación y tutela de los y las estudiantes.

Aplikatzekoa da baita ere 592/2014 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, unibertsitate-ikasleen kanpoko jarduera akademikoak arautzen dituena. Errege Dekretu horrek Goi Hezkuntzako Europar Eremua eraikitzeko prozesua dela-eta eratutako unibertsitate-irakaskuntza ofizialen antolamendu berriari erantzuten dio, eta indarreko legedian aurreikusitako alderdi batzuk garatu, zehaztu eta argitzen ditu, esaterako, honako hauek: praktiken helburuak, erakunde laguntzaileak eta hartzaileak, betekizunak, tutoretzak eta hezkuntza-alorreko lankidetza-hitzarmenen edukiak. Gainera, arautegi horrekin praktiketako ikasleak administrazio publikoetan eta enpresa pribatuetan sartzea sustatu nahi da, etorkizuneko profesionalen enplegagarritasuna bultzatuz, haien ekimen-gaitasuna, sormena eta berrikuntza sustatuz eta ezagutzaren gizartean oinarritutako eraldaketa ekonomikoarekiko konpromisoari erantzuna emanez.

También resulta de aplicación el Real Decreto 592/2014, de 11 de julio, por el que se regulan las prácticas académicas externas de los estudiantes universitarios. Dicho Real Decreto responde a la nueva ordenación de las enseñanzas universitarias oficiales introducida por exigencias del proceso de construcción de Espacio Europeo de Educación Superior, y viene a desarrollar, precisar y aclarar algunos de los aspectos previstos en la legislación vigente, tales como los objetivos de las prácticas, las entidades colaboradoras y los destinatarios, requisitos, tutorías y contenidos de los convenios de cooperación educativa. Además, dicha regulación pretende promover la incorporación de estudiantes en prácticas en el ámbito de las administraciones públicas y en el de las empresas privadas, impulsando la empleabilidad de los futuros profesionales, fomentando su capacidad de emprendimiento, creatividad e innovación y dando respuesta al compromiso con la transformación económica basada en la sociedad del conocimiento.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Heziberri 2020 plana onartu du, hezkuntzari eta prestakuntzari dagokienez 2020rako Europako esparruak ezarritako berrikuntza eta garapenerako ildo estrategikoak elkartzeko asmoari gure testuinguru eta inguruneko berezko hezkuntza-erronkekin erantzuten diona, eta zeinaren xedea baita kalitatezko euskal hezkuntza-sistema bat lortzea, ekitatetik abiatu eta bikaintasunerantz joko duena. Era berean, honako dekretu hauek onartu ditu: 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena; 237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa; eta, 127/2016 Dekretua, irailaren 6koa, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Horietan adierazten denez, euskal hezkuntza-sistemako irakasleek konpetentzien profil egokia eduki behar dute, ezin hobeto ekin ahal izateko beren egitekoei; gainera, profil horren zenbait alderdi zehazten dira.

En el ámbito de la Comunidad Autónoma Vasca, el Departamento de Educación ha aprobado el Plan Heziberri 2020, que responde a la idea de conjugar las líneas estratégicas de innovación y desarrollo establecidas en el marco europeo para el año 2020 con respecto a la educación y la formación, con los retos educativos propios de nuestro contexto y entorno, y cuyo fin es lograr un sistema educativo vasco de calidad que partiendo de la equidad avance hacia la excelencia. Asimismo, ha aprobado los Decretos 236/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco y 237/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de Educación Infantil y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco, y el Decreto 127/2016, de 6 de septiembre, por el que se establece el currículo del Bachillerato y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco. En ellos se señala que los profesores y profesoras del sistema educativo vasco deben disponer de un perfil competencial que les permita asumir, en condiciones óptimas, las responsabilidades propias de sus diferentes funciones y tareas, y se detallan algunos aspectos de dicho perfil.

Halaber, adierazten da hezkuntzak pertsonen garapen integrala lortzen laguntzen duela, alde batera utziz sexuaren araberako estereotipoak eta rolak, bai eta bereizkeria mota oro ere, generoaren eraginik gabeko orientazio akademikoa eta profesionala bermatuz, eta, helburu horrekin, ikastetxeek emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko dutela alor guztietan: curriculuma, antolaketa eta abar. Beraz, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 28ko 4/2005 Legearen IV. kapituluan xedatzen dena aplikatuz, arau hau egitean eta aplikatzean modu aktiboan izango da kontuan emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua.

Así mismo, se señala que la educación contribuye al desarrollo integral de la persona al margen de los estereotipos y roles en función del sexo, el rechazo de toda forma de discriminación y la garantía de una orientación académica y profesional no sesgada por el género y que para ello los centros educativos potenciarán la igualdad real de mujeres y hombres en todas sus dimensiones: curricular, organizativa y otras. Por tanto, y en aplicación del Capítulo IV de la Ley 4/2005, de 28 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres se tendrá en cuenta de manera activa el objetivo de la igualdad de mujeres y hombres en la elaboración y aplicación de la presente normativa.

Hezkuntza Sailak badaki zein garrantzitsua den hasierako prestakuntza zorrotza eta kalitate handikoa eskaintzea etorkizunean irakasle izango direnei, euskal hezkuntza-sistemaren funtzionamendu egokia eta kalitatea bermatzeko. Horregatik bultzatu nahi ditu, hain zuzen ere, jardunbide egokiak dituzten hezkuntza-zentroen parte-hartzea eta hezkuntza-berrikuntza eta -esperimentazioarekin konprometitutako irakasle eskarmentudunen lankidetza. Horrez gain, egiteko horri merezi duen aintzatespena eman nahi dio.

El Departamento de Educación es consciente de la importancia que tiene ofrecer una formación inicial exigente y de alta calidad a quienes son futuros docentes para garantizar el buen funcionamiento y la calidad del sistema educativo vasco. Por ello, quiere impulsar en ese proceso la participación de los centros educativos con reconocidas buenas prácticas y la colaboración del profesorado experimentado y comprometido con la innovación y la experimentación educativas, así como conceder el debido reconocimiento a esa tarea.

Horren guztiaren ondorioz, nahitaezko txostenak emanda eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako derrigorrezko izapideak egin ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko martxoaren 6an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En virtud de todo ello, habiéndose emitido los informes preceptivos y cumplidos los trámites preceptivos a los que se refiere la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Educación, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 6 de marzo de 2018,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan funts publikoz finantzatutako unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan unibertsitate-titulazio hauen practicuma egiteko betekizunak ezartzea: Haur Hezkuntzako Gradua, Lehen Hezkuntzako Gradua eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasle izateko gaitzen duen masterra, baita, lanbide-heziketako irakaskuntzan aritzeko eskatzen den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa lortzeko, titulazioa dela-eta masterreko ikasketak egin ezin dituzten pertsonentzako prestakuntza baliokidearen practicumari dagozkionak ere.

1.– Es objeto de este Decreto establecer los requisitos para la realización, en centros docentes sostenidos con fondos públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco que imparten enseñanzas no universitarias, del prácticum de las titulaciones universitarias de Grado en Educación Infantil, Grado en Educación Primaria y el Máster habilitante para el ejercicio de la docencia en Educación Secundaria Obligatoria y Bachillerato, Formación Profesional y Enseñanza de Idiomas, así como de la formación equivalente para obtener la formación pedagógica y didáctica exigida para el ejercicio de la docencia en Formación Profesional, destinada a quienes no pueden acceder a los estudios de máster por razón de su titulación.

2.– Halaber, dekretu honen xedea da, baita ere, praktiketako prestakuntza-zentroak onartzeko eta praktikak egingo dituzten ikasleen irakasle tutoreak egiaztatzeko betekizunak ezartzea.

2.– Igualmente, es objeto de este Decreto establecer los requisitos para el reconocimiento de los centros de formación en prácticas y la acreditación del profesorado tutor del alumnado en prácticas.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Dekretu honetako xedapenak honako hauei aplikatuko zaizkie:

Las disposiciones contenidas en este Decreto son de aplicación:

a) Funts publikoz finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko nahiz itunpeko pribatuei, heziketa berezikoak barne; hain zuzen ere, erregimen orokorreko –Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa– eta erregimen bereziko ikasketen edo helduen hezkuntzako irakaskuntzan aritzen direnei.

a) A los centros docentes sostenidos con fondos públicos (centros públicos y privados concertados) de la Comunidad Autónoma del País Vasco, incluidos los de educación especial, que impartan enseñanzas de régimen general (Educación Infantil, Primaria, Secundaria Obligatoria, Bachillerato, Formación Profesional), y enseñanzas de régimen especial o de formación de personas adultas.

b) Aurreko idatzi-zatian adierazitako ikastetxeetan lanean aritzen diren irakasleei.

b) Al personal docente que presta servicios en los centros docentes referidos en el apartado anterior.

c) Irakasle izateko gaitzen duten tituluak lortzera bideratutako unibertsitate-irakaskuntzen practicuma egiten ari diren ikasleei.

c) Al alumnado que curse el prácticum de las enseñanzas universitarias conducentes a la obtención de los siguientes títulos y que habilitan para el ejercicio de la función docente:

– Haur Hezkuntzako Gradua.

– Grado en Educación Infantil.

– Lehen Hezkuntzako Gradua.

– Grado en Educación Primaria.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleak Prestatzeko Unibertsitate Masterra.

– Máster de profesorado en Educación Secundaria Obligatoria y Bachillerato, Formación Profesional y Enseñanzas de Idiomas.

– Titulazioa dela-eta masterreko ikasketak egin ezin dituzten pertsonentzako prestakuntza baliokideko unibertsitate-ikastaroa, lanbide-heziketako irakaskuntzan aritzeko eskatzen den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa lortzeko dena.

– Curso universitario de formación equivalente para obtener la formación pedagógica y didáctica exigida para el ejercicio de la docencia en Formación Profesional destinada a quienes, por razón de su titulación, no pueden acceder a los estudios de máster.

3. artikulua.– Practicumeko ikasleak.

Artículo 3.– Alumnado del prácticum.

1.– Dekretu honen ondorioetarako, practicumeko ikasletzat hartuko dira aipatu unibertsitate-tituluetan eta prestakuntzan matrikulatutako ikasleak –hezkuntza-alorrean eskumena duen sailari jakinarazi eta 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan aipatzen den ziurtagiria lortzeko onespena eman eta gero– practicuma egiteko lankidetza-hitzarmen bat izenpetu duen unibertsitate batek praktiketako prestakuntzako ikastetxe bati esleituak.

1.– A los efectos de este Decreto, es considerado alumnado del prácticum aquel alumnado matriculado en las titulaciones universitarias y la formación antedichas, que, previa comunicación al departamento competente en materia educativa, que una vez dado su consentimiento para recabar el certificado a que se refiere el artículo 13.5 de la Ley Orgánica 1/1996, sea asignado por la correspondiente universidad que haya suscrito convenio de colaboración para la realización del prácticum a un centro educativo reconocido como de formación en prácticas.

2.– Ikasleek eskubide hauek izango dituzte prestakuntza-zentroan praktikak egiten ari diren bitartean:

2.– Durante la realización de las prácticas en el centro de formación, el alumnado tendrá los siguientes derechos:

a) prestakuntza-zentroan esleitu dieten irakasle tutorearen tutoretza jasotzekoa.

a) A la tutela, por el profesorado tutor asignado en el centro de formación.

b) Unibertsitateak ezarritako irizpideen araberako ebaluazioa izatekoa.

b) A la evaluación de acuerdo con los criterios establecidos por la universidad.

c) Informazioa eskuratzeko, ebaluaziorako eta praktikak egiteko behar dituzten baliabideak izatekoa.

c) A disponer de los recursos necesarios para el acceso a la información, a la evaluación y al propio desempeño de las prácticas.

d) Sexuagatik bereizkeriarik ez jasatekoa eta desberdintasunean begirunez tratatua izatekoa.

d) A no ser discriminado por razón de sexo y a ser respetado en su diversidad.

3.– Era berean, honako hauek izango dira ikasleen betebeharrak:

3.– Asimismo, el alumnado deberá atender al cumplimiento de los siguientes deberes:

a) Unibertsitateak praktiken inguruan ezarritako arauak betetzea.

a) Cumplir la normativa relativa a las prácticas establecida por la universidad.

b) Praktiken eta praktiken barruan adostutako jardueren prestakuntza-proiektua ezagutzea eta betetzea, prestakuntza-zentroko praktiketako irakasle tutorearen argibideei jarraituz, eta unibertsitateko tutorearen gainbegiratupean.

b) Conocer y cumplir el proyecto formativo de las prácticas y las actividades acordadas en el mismo siguiendo las indicaciones del profesorado tutor de prácticas del centro de formación bajo la supervisión del tutor o tutora de la universidad.

c) Adostutako datan dagokion prestakuntza-zentroan praktiketan hastea, prestakuntza-proiektuan aurreikusitako ordutegia betetzea eta prestakuntza-zentroaren funtzionamendu- eta antolaketa-arauak errespetatzea.

c) Incorporarse al centro de formación en prácticas en la fecha acordada, cumplir el horario previsto en el proyecto educativo y respetar las normas de funcionamiento y organización del centro de formación.

d) Praktiketako prestakuntza-zentroaren barneko informazioa isilpean gordetzea, bai praktikek dirauten bitartean, bai ondoren.

d) Guardar confidencialidad en relación con la información interna del centro de formación en prácticas durante su estancia y finalizada ésta.

e) Une oro, errespetuz jokatzea prestakuntza-zentroarekin, bertako irakasleekin, ikasleekin eta haien familiekin.

e) Mostrar, en todo momento, una actitud respetuosa hacia el centro de formación, las y los profesionales que lo integran y el alumnado y sus familias.

4. artikulua.– Praktiketako prestakuntza-zentroak.

Artículo 4.– Centros de formación en prácticas.

1.– Hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak praktiketako prestakuntza-zentro gisa onartutako zentroetan bakarrik egin ahalko da practicuma.

1.– El prácticum sólo podrá realizarse en centros que hayan sido reconocidos por el departamento competente en materia educativa como centros de formación en prácticas.

2.– Hauek dira praktiketako prestakuntza-zentro gisa onartzeko betekizunak:

2.– Los requisitos para ser reconocido como centro de formación en prácticas son los siguientes:

a) Irakaskuntza hauetakoren bat ematea: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, erregimen bereziko ikasketak edo helduen hezkuntzako irakaskuntza.

a) Impartir alguna de estas enseñanzas: Educación Infantil, Primaria, Secundaria Obligatoria, Bachillerato, Formación Profesional, enseñanzas de régimen especial o formación de personas adultas.

b) Ordezkaritza Organo Gorenaren onespena izatea, zentro publikoen kasuan, edo eskola-kontseiluarena, itunpeko ikastetxe pribatuen kasuan, betiere ikastetxeko zuzendaritzak proposatzen badu eta irakasleen klaustroak dioena kontuan hartuta.

b) Contar con la aprobación del Órgano Máximo de Representación, en el caso de los centros públicos, o del Consejo escolar, en el caso de los centros privados concertados, a propuesta de la dirección del centro y oído el claustro de profesores y profesoras.

c) Praktiketako irakasle tutore gisa egiaztatuak izan daitezkeen irakasleak izatea.

c) Disponer de personal docente que pueda ser acreditado como profesorado tutor de prácticas.

3.– Ofizioz onartuko dira praktiketako prestakuntza-zentro gisa hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak sustatutako edo bultzatutako berrikuntza-proiektuak eta jarduketa metodologikoak garatzen dituzten zentroak, baita euskal hezkuntza-sistemaren kalitate eta bikaintasunaren erakunde-helburuak lortzen laguntzen duten ikastetxe-sareetan eta kalitate-esperientzietan integratutako zentroak ere, betiere aurreko zenbakian ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.

3.– Serán reconocidos de oficio como centros de formación en prácticas preferentemente los centros que desarrollen actuaciones metodológicas y proyectos de innovación promovidos o impulsados por el departamento competente en materia de educación, así como los centros integrados en redes de centros y en experiencias de calidad que contribuyen a lograr los objetivos institucionales de calidad y excelencia del sistema educativo vasco, siempre que cumplan los requisitos establecidos en el apartado anterior.

4.– Ikastetxeak praktiketako prestakuntza-zentro izateko onartzeak esan nahi du jardun horretan irauteko asmoa dutela. Dena den, honako kasu hauetan praktiketako prestakuntza-zentro onartu izateari utziko diote:

4.– El reconocimiento de los centros docentes como centros de formación de prácticas tendrá vocación de permanencia. No obstante, serán causas de extinción de dicho reconocimiento como centro de formación en prácticas las siguientes:

a) Zentro onartu izateko betekizunen bat betetzeari uzten badiote.

a) La pérdida de alguno de los requisitos exigidos para el reconocimiento.

b) Praktikak egiten diren bitartean dauden betebeharrak eta konpromisoak betetzeari uzten badiote.

b) El incumplimiento de las obligaciones y compromisos en el desarrollo de las prácticas.

c) Praktiketako prestakuntza-zentro onartu izateari ukoa behar bezala justifikatu eta organo eskudunari bidaltzen badiote. Uko egiteak ez du ondoriorik izango ikasturtea amaitzen den arte eta, nolanahi ere, ikastetxeak hartutako ikasleen praktikaldia amaitzen den arte.

c) La renuncia al reconocimiento como centro de formación en prácticas debidamente justificada y remitida al órgano competente. Dicha renuncia no causará efectos hasta la finalización del curso escolar y, en todo caso, hasta la terminación del periodo de prácticas de todo el alumnado acogido por el centro.

5.– Praktiketako prestakuntza-zentroek ez dute diru-kopururik jasoko bertako instalazioetan egiten diren praktiketako jarduerak konpentsatzeko.

5 –Los centros de Formación en Prácticas no recibirán cantidad económica alguna en compensación por las actividades prácticas que se realicen en sus dependencias.

5. artikulua.– Praktiketako ikasleen irakasle tutoreak.

Artículo 5.– Profesorado tutor del alumnado en prácticas.

1.– Praktiketako irakasle tutore dira praktiketako prestakuntza emateko onartuta dauden zentroetan lanean ari diren irakasleak, baldin eta orientazioko eta tutoretzako ekintzak egiten badizkiete haiei esleitutako graduko edo masterreko unibertsitate-tituluarekin erlazionatutako practicuma egiten ari diren ikasleei.

1.– Son profesores tutores o profesoras tutoras de prácticas los y las docentes que prestan servicios en un centro reconocido de formación en prácticas y que realizan acciones de orientación y tutela al alumnado asignado que esté realizando el prácticum asociado a la titulación universitaria de Grado o Máster que corresponda, o a la formación pedagógica equivalente.

2.– Hauek dira praktiketako prestakuntzako irakasle tutore izateko egiaztagiria jasotzeko betekizunak:

2.– Los requisitos para ser acreditado como profesor tutor o profesora tutora de formación en prácticas son los siguientes:

a) Zentro publikoa bada, gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea irakaskuntza publikoan, eta praktiketako prestakuntza-zentroan, gutxienez, ikasturte oso batean aritu izana. Itunpeko ikastetxe pribatuen kasuan, praktiketako irakasle tutore izan daitezke gutxienez hiru ikasturte osotan irakasle aritu direla eta praktiketako prestakuntza-ikastetxean gutxienez ikasturte oso batean lanean aritu direla egiaztatzen dutenak.

a) En el caso de centros públicos, contar con una antigüedad de al menos tres años en la función pública docente y haber prestado servicios en el centro docente de formación en prácticas durante al menos un curso escolar completo. En el caso de los centros privados concertados, podrá ser tutor o tutora de prácticas aquel profesorado que acredite haber impartido docencia durante al menos tres años y que haya prestado servicios en el centro docente de formación en prácticas durante al menos un curso escolar completo.

b) Onartutako prestakuntza-zentroan praktiketako tutore izan nahi duen hezkuntza-etapan lanean aritzea, eta ikasturte amaierara arte bertan lanean aritzeko konpromisoa hartzea.

b) Encontrarse prestando servicios en activo en el centro de formación reconocido en la etapa educativa de la que se pretende ser tutor o tutora de prácticas y comprometerse con dicha prestación hasta fin de curso.

c) Praktiketako tutore izan nahi den ikastetxeko zuzendariaren aldeko txostena izatea; txosten guztiak egiteko irizpide objektibo eta komun batzuk jarraitu behar dira. Horretarako, lehentasunezko irizpidetzat hartuko dira hauek: ikastetxean behin betiko lanpostua izatea, zentro publikoen kasuan, edo, bestela, kontratu finkoa izatea, itunpeko zentro pribatuen kasuan; ikasleen tutore lanetan esperientzia izatea; tutoretzaren eremuko irakasleen prestakuntza-jarduerak eginda izatea; eta berdintasunaren eta hezkidetzaren arloan gutxieneko trebakuntza izatea.

c) Contar con el informe favorable del director o de la directora del centro educativo en el que se pretende realizar funciones de tutor o tutora de prácticas, siguiendo unos criterios objetivos y comunes para la emisión de todos los informes. A este respecto, se tomarán como criterios preferentes los siguientes: que sean docentes con destino definitivo en el centro, en el caso de centros públicos, o que tengan contrato indefinido, en el caso de centros privados concertados; que dispongan de experiencia en tutoría de alumnado; y que hayan realizado actividades de formación del profesorado en el ámbito de la tutoría; que dispongan de una capacitación mínima en materia de igualdad y coeducación.

d) Hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak unibertsitateekin koordinatuta praktiketako ikasleen tutoretza-lanetan aritzera bideratutako prestakuntza-jarduerak egiteko konpromisoa hartzea.

d) Comprometerse a realizar las actividades de formación orientadas al ejercicio de la tutoría de alumnado en prácticas que determine el departamento competente en materia educativa en coordinación con las universidades.

3.– Ikasturte batean, oro har, gehienez ere practicuma egiten ari diren bi ikasle izango ditu tutore bakoitzak. Hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak salbuespenak aurreikusi ahalko ditu hori justifikatzen duen proiektu estrategiko bat baldin badago.

3.– En un mismo curso académico, y con carácter general, cada tutor o tutora podrá tutelar un máximo de dos estudiantes del prácticum. El departamento competente en materia de educación podrá contemplar excepciones cuando haya un proyecto estratégico que lo justifique.

4.– Honako hauek dira praktiketako tutorearen egitekoak:

4.– Son funciones del tutor o tutora de las prácticas las siguientes:

a) Ikastetxeko praktiken koordinatzailearekin eta unibertsitatean praktiken ardura duenarekin elkarlanean aritzea, bi erakunde horien artean egin behar den lana koordinatzeko, eta praktiketako ikasleei behar bezalako harrera egingo zaiela ziurtatzea, ikasturtean zehar ezartzen diren aldietan.

a) Colaborar con el coordinador o coordinadora de prácticas del centro y con las y los referentes de la universidad responsables de las prácticas con el fin de coordinar la labor a realizar entre ambas instituciones y asegurar la acogida del alumnado en prácticas en los periodos que se establezcan a lo largo del curso escolar.

b) Practicumean egin beharreko zereginen inguruan ikasleen autonomia eta erantzukizun-sena bultzatzea.

b) Facilitar la autonomía y el sentido de la responsabilidad en las y los estudiantes en prácticas con relación a las tareas a realizar en el prácticum.

c) Hezkuntzaren arloko kultura profesionala sustatzea, hezkuntza berriztatzea eta irakasle-funtzioaren balio gisa erantzukizun eta konpromisoa defendatuko dituena.

c) Promover una cultura profesional en el medio educativo que defienda la innovación educativa y los valores de responsabilidad y compromiso de la función docente.

d) Tutoretzapean duen praktiketako ikasleak egin behar dituen jarduera hezigarri orokorrak ikuskatzea.

d) Supervisar las acciones formativas de tipo general que ha de llevar a cabo el o la estudiante en prácticas de las que es tutor o tutora.

e) Ikasleek egin beharreko praktiketako plan orokorraren barruan berariazko jarduera hezigarriak proposatzea.

e) Proponer acciones formativas específicas para el alumnado dentro del plan general de prácticas que éste debe llevar a cabo.

f) Ikasgela-praktikak egiten diren bitartean ikasleari laguntzea eta harekin egotea, kasu bakoitzean erabakiz ikasleak bere zeregina egiteko zer autonomia-maila behar duen.

f) Acompañar y ayudar a cada estudiante durante las prácticas de aula decidiendo en cada caso el nivel de autonomía con el que deberá realizar su tarea.

g) Praktiken prestakuntza-prozesua ebaluatzea, ikasleari bere jardunaren ahulgune eta indarguneak jakinaraziz, betiere jardun hori hobetze aldera.

g) Evaluar el proceso formativo de las prácticas informando al o la estudiante de los puntos fuertes y débiles de su actuación con la finalidad de mejorar éstas.

h) Praktiketako ikaslearen esku jartzea agintzen zaizkion jarduera hezigarriak prestatzeko ikastetxeak dituen baliabideak, bereziki arloko programazioak edo didaktika saileko materiala.

h) Poner a disposición de cada estudiante en prácticas los recursos de los que disponga el centro educativo para preparar las acciones formativas que se le encomienden, especialmente las programaciones de área o materia del departamento didáctico.

i) azken txostena egitea praktiketako ikasleek lortutako konpetentziak ebaluatzeko, tituluaren memoria egiaztatuak onartutako ebaluazio-ereduaren arabera.

i) Realizar un informe final para evaluar las competencias alcanzadas por el alumnado en prácticas, en consonancia con el modelo de evaluación aprobado en la memoria del título verificada.

5.– Praktiketako tutore egiaztatu izateari uzteko arrazoiak hauek dira:

5.– Las causas para la finalización de la acreditación como tutor o tutora de prácticas son éstas:

a) Egiaztapena izateko betekizunen bat betetzeari uztea.

a) La pérdida de alguno de los requisitos exigidos para la acreditación.

b) Praktikak egiten diren bitartean dauden betebeharrak eta konpromisoak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones y compromisos en el desarrollo de las prácticas.

c) Praktiketako tutore izateko egiaztagiriari modu arrazoituan uko egitea. Uko egite horrek ez du ondoriorik izango ikasturtea amaitzen den arte eta, nolanahi ere, praktiketako tutoreak hartutako ikasleen praktikaldia amaitzen den arte.

c) Renuncia justificada a la acreditación como tutor o tutora de prácticas. Dicha renuncia no causará efectos hasta la finalización del curso escolar y, en todo caso, hasta la terminación del periodo de prácticas del alumnado acogido por el tutor o tutora de prácticas.

6. artikulua.– Praktiketako koordinatzailea.

Artículo 6.– Coordinador o coordinadora de prácticas.

1.– Praktiketako koordinatzaile bat eduki behar du praktiketako prestakuntza-zentro bakoitzak. Haren ardura izango da praktikak behar bezala egiten ari direla zaintzea. Ikastetxeko zuzendaria izango da praktiketako koordinatzailea; zeregin hori, hala badagokio, ikasketaburuari eskuordetu diezaioke. Ikastetxe batean praktiketako bi ikasle edo hori baino gutxiago badaude, irakasle tutoreetako bat izango da koordinatzailea.

1.– En cada centro de formación en prácticas existirá un coordinador o coordinadora de prácticas, que velará por el adecuado desarrollo de las prácticas en el centro formador. La coordinación de las prácticas la ejercerá el director o la directora del centro, que podrá delegar en el jefe o la jefa de estudios. En el caso de que el número de alumnos o alumnas en prácticas en el centro educativo sea de dos o inferior, la coordinación la ejercerá uno de los profesores o profesoras tutores.

2.– Honako hauek dira praktiketako koordinatzailearen egitekoak:

2.– Son funciones del coordinador o coordinadora de las prácticas las siguientes:

a) praktikak koordinatzea, horien garapena zaintzea eta gai horren inguruan hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak eskatzen dion informazioa bidaltzea.

a) Coordinar las prácticas, velar por su adecuado desarrollo y remitir la información que sobre ello le requiera el departamento competente en materia de educación.

b) Ikasle bakoitzaren practicumaren tutoretza horretarako egiaztatutako irakasleetako bati esleitzea. Zeregin hori emateko, kontuan hartuko da irakasleak prest dauden zeregin hori hartzeko, zer esperientzia profesional duten eta irakasleen prestakuntzan zer esperientzia duten.

b) Asignar la tutoría del prácticum de cada estudiante entre el personal docente acreditado para ello. Para la asignación se tendrá en cuenta la disponibilidad personal, la experiencia profesional y la experiencia previa en formación de docentes.

c) Praktiketako ikasleek ikastetxean egiten duten egonaldia erraztea eta egiten ari diren praktiken inguruan behar duten informazioa ematea.

c) Facilitar la estancia de los y las estudiantes en prácticas en el centro educativo y aportarles la información necesaria relacionada con las prácticas que desarrollan.

d) Ikasle bakoitzarentzako programa indibidualizatu bat zehazten laguntzea; unibertsitateko erreferenteekin koordinatuta egingo da lan hori.

d) Colaborar en la concreción de un programa individualizado para cada alumno o alumna, que se realizará en coordinación con los referentes de la universidad.

e) Unibertsitateko erreferenteekin lankidetzan aritzea, bi erakundeetan egin beharreko lana koordinatzeko.

e) Colaborar con los referentes de la universidad con el fin de coordinar la labor a realizar en ambas instituciones.

f) Praktiketako ikasleen prestakuntza-prozesuan tutore bakoitzak zer eginkizun duen zehaztea.

f) Concretar el papel de cada tutor o tutora en el proceso de formación de las y los estudiantes en prácticas.

g) Praktiketako ikasleen espazioak eta ordutegiak antolatzea.

g) Organizar los espacios y horarios del alumnado en prácticas.

h) Unibertsitatean praktiken ardura dutenek praktiketako ikasleen tutoreekin egin beharreko bileren egutegia prestatzea.

h) Preparar el calendario de las reuniones de los referentes de la universidad con los y las tutoras del alumnado en prácticas.

i) Praktikak hastean ikasleei harrera egin eta laguntzea.

i) Recibir y acompañar a los y las estudiantes en prácticas en el proceso de inicio de las prácticas.

j) Praktiketako ikasleei ikastetxearen hezkuntza- eta curriculum-proiektua eta ikastetxearen kudeaketa eta antolaketa azaltzea, eta praktikak egiteko behar dituzten dokumentuak ematea.

j) Exponer a los y las estudiantes en prácticas el Proyecto educativo y curricular del centro, la gestión y organización del centro educativo y facilitarles los documentos necesarios para la realización de las prácticas.

k) Praktiketako ikasleei ikastetxearen gizarte- eta hezkuntza-testuinguruaren berri ematea.

k) Explicar a los y las estudiantes en prácticas el contexto socio-educativo del centro.

l) Praktiketako ikasleek ikastetxearen bizitza instituzionalean parte har dezaten laguntzea: klaustroan, sailetan, batzordeetan eta tutoretzetan, besteak beste.

l) Facilitar la participación del alumnado en prácticas en la vida institucional del centro: claustro, departamentos, comisiones y tutorías, entre otras.

m) Praktiketako ikasleen eskura jartzea praktikak hobeto egiten laguntzeko ikastetxeak dituen baliabideak.

m) Poner a disposición del alumnado en prácticas los recursos de los que disponga el centro educativo que puedan contribuir al mejor desempeño de las prácticas.

7. artikulua.– Funts publikoz finantzatutako ikastetxeetan praktikak egitea.

Artículo 7.– Desarrollo de las prácticas en los centros docentes sostenidos con fondos públicos.

1.– Funts publikoz finantzatutako praktiketako prestakuntza-zentroetan egiten diren praktikak honako hauetan ezarritakoaren arabera garatuko dira: indarrean dagoen araudian, dekretu honetan, eta hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak eta 1. artikuluan zehaztutako titulazioak ematen dituzten unibertsitateek izenpetutako lankidetza-hitzarmenen esparruan.

1.– Las prácticas en los centros de formación en prácticas sostenidos con fondos públicos se desarrollarán de acuerdo con lo establecido en la normativa vigente, en el presente Decreto y en el marco de los convenios de colaboración que suscriba el departamento competente en materia educativa y las universidades impartidoras de las titulaciones señaladas en el artículo 1.

2.– Hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak unibertsitateek egindako eskarira egokituko du prestakuntza-eskaintza, betiere onartutako prestakuntza-ikastetxeen zerrenda eta etapa eta espezialitate desberdinetarako egiaztatutako irakasle tutoreen zerrenda aintzat hartuta.

2.– El departamento competente en materia educativa adecuará la oferta formativa disponible a la demanda realizada por las universidades, teniendo en cuenta la relación de centros docentes de formación y de profesorado tutor de las diferentes etapas y especialidades que hayan sido acreditados.

3.– Ikasle bakoitzak practicumean egin beharreko jardueren plangintza programa indibidualizatu bati jarraituz egingo da; programa hori elkarrekin landuko dute unibertsitate-erreferenteek eta ikastetxe bakoitzeko praktiketako koordinatzaileak.

3.– La planificación de las actividades que deberá realizar cada alumno o alumna durante el prácticum obedecerá a un programa individualizado realizado de manera coordinada entre los referentes universitarios, y el coordinador o la coordinadora de prácticas de cada centro.

4.– Ikastetxeko praktika-koordinatzaileak talde-lana eta elkarlana sustatuko ditu praktiketako prestakuntza-zentro berari esleitutako praktiketako ikasleen artean, bai eta praktiketako irakasle tutoreen eta practicumeko unibertsitate-irakasleen artean ere.

4.– El o la coordinadora de prácticas en el centro fomentará el trabajo en equipo y colaborativo entre el alumnado del prácticum asignado a un mismo centro de formación en prácticas, así como entre el profesorado tutor de prácticas y el profesorado universitario del prácticum.

5.– Zuzendaritza-taldeak praktiketako ikasleei prestakuntza egokia ematen zaiela zaindu behar du; prestakuntza horretan honako hauek sartuko dira: emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa, metodologia berritzaileak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, euskararen kalitatezko erabilera eta atzerriko hizkuntzen erabilera.

5.– El equipo directivo velará por una adecuada formación del alumnado en prácticas, que deberá incluir la integración efectiva del principio de igualdad de mujeres y hombres, metodologías innovadoras, tecnologías de la información y la comunicación, un uso de calidad del euskera y el uso de lenguas extranjeras.

6.– Praktiketako ikasleek ezingo dituzte irakasle tutoreari dagozkion irakaskuntza-jarduerak egin, eta kolaboratzaile gisa hartu behar dira hezkuntza-jardueretan.

6.– El alumnado en prácticas no podrá realizar las actividades docentes correspondientes al profesorado tutor, debiendo ser considerado como un colaborador en las actividades educativas.

7.– Unibertsitateko ikasleek ikastetxeetan egingo dituzten egonaldiek ez dakarkiote inolako lotura edo lan-harremanik hezkuntza-alorrean eskumena duen sailari, eta ez dute inolako ordainsaririk jasoko.

7.– La estancia de las estudiantes y los estudiantes universitarios en los centros docentes no comporta para el departamento competente en materia educativa ningún tipo de vínculo o relación laboral, ni tiene retribución económica alguna.

8.– Practicumeko ikasleek haien zeregina eta ondoriozko ardurak aurrera eramateko behar dituzten aseguruak izango dituztela bermatu beharko dute unibertsitateek, kontuan hartuz, betiere, unibertsitateko ikasleak direla.

8.– Las universidades se asegurarán de que el alumnado del prácticum disponga de los seguros necesarios para el desempeño de su labor y de las responsabilidades que se deriven, entendiendo que, en toda circunstancia, se trata de alumnado universitario.

9.– Unibertsitateek baimena eskatuko diete praktiketako ikasleei Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan aipatzen den ziurtagiria lortzeko beharrezko diren datu-baseak kontsultatzeko. Kontratatutako pertsonalak sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik ez duela epai irmo bidezko zigorrik jaso egiaztatzeari buruzkoa da artikulu hori, eta Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea aldatzen du partzialki.

9.– Las universidades solicitarán al alumnado de prácticas la autorización necesaria para consultar las bases de datos necesarias para recabar en su nombre el Certificado al que se refiere el artículo 13.5 de la Ley Orgánica 1/1996, de 15 de enero, de Protección Jurídica del Menor, de modificación parcial del Código Civil y de la Ley de Enjuiciamiento Civil, relativo a no haber sido condenado o condenada por sentencia firme por algún delito contra la libertad e indemnidad sexual.

10.– Praktiketako prestakuntza-zentroek eta unibertsitateek praktiketan gertatzen diren gorabehera nabarmenen berri emango diote dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzari.

10.– Los centros de formación en prácticas y las universidades comunicarán a la delegación territorial de Educación correspondiente las incidencias relevantes que se produzcan en el desarrollo de las prácticas.

8. artikulua.– Funts publikoz finantzatutako ikastetxeetan practicuma egitearekin erlazionatutako jarduketak.

Artículo 8.– Actuaciones vinculadas al desarrollo del prácticum en los centros sostenidos con fondos públicos.

1.– Hitzarmena izenpetu duten Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek practicumaren garapenarekin erlazionatutako jarduketa hauek egingo dituzte:

1.– Las universidades del Sistema Universitario Vasco que hayan suscrito convenio realizarán las siguientes actuaciones vinculadas al desarrollo del prácticum:

a) Ikasturte bakoitzean practicuma egin behar duten matrikulatutako ikasleen zerrenda bidali hezkuntza-berriztatzearen alorrean eskumena duen zuzendaritzari; ikasle bakoitzeko, zehaztu beharko dute ikasleari esleituko zaion irakasle tutoreak zer etapa edo espezialitatekoa izan behar duen eta praktikak zer lurraldetan egitea gustatuko litzaiokeen. Zerrendaren amaieran, adierazi beharko da guztiengandik lortu dela, haien onespenarekin, Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan aipatzen den ziurtagiria, eta guztiek betetzen dituztela adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten jarduerak burutzeko betekizunak.

a) Remitir a la dirección competente en innovación educativa, la relación de estudiantes matriculados que deben realizar el prácticum cada curso, con indicación de la etapa o especialidad a la que debe corresponder el profesorado tutor que se le asigne y el territorio en el que preferentemente quiere realizar las prácticas. Al final de la relación se deberá señalar que se ha recabado de todos ellos, con su consentimiento, el certificado al que se refiere el artículo 13.5 de la Ley Orgánica 1/1996, de 15 de enero, de Protección Jurídica del Menor, y que todos y todas cumplen los requisitos para desempeñar tareas que implican contacto habitual con menores.

b) Practicumaren plangintza orokorra egin eta, hezkuntza-alorrean eskumena duen sailarekin batera, ikastetxeetan praktikak egiteko egutegia eta ordutegia zehaztu.

b) Elaborar el plan general del prácticum y establecer conjuntamente con el departamento competente en materia de educación el calendario y el horario de realización de las prácticas del alumnado en los centros docentes.

c) Prestakuntza-proiektua egin eta praktiketako irakasle tutoreei eta koordinatzaileari eman; prestakuntza-proiektuan zehaztu behar da zer konpetentzia lortu nahi diren, ikasketaren helburuak zein diren, zer ebaluazio-irizpide erabiliko diren, kalifikazioan nola hartuko duten parte, eta unibertsitateko tutoreek eta ikasleek zer ardura eta konpromiso dituzten. Prestakuntza-proiektu hori programa indibidualizatu batean zehaztuko da, eta ikastetxearekin koordinatuta egingo da.

c) Elaborar y proporcionar al profesorado tutor de prácticas y al coordinador o a la coordinadora de prácticas el proyecto formativo, en el que se detallarán las competencias a alcanzar, los objetivos del aprendizaje, los criterios de evaluación, y su participación en la calificación, así como las responsabilidades y compromisos de los tutores o tutoras de la universidad y del alumnado. Dicho proyecto formativo se concretará en un programa individualizado que se realizará en coordinación con el centro escolar.

d) Practicumeko ikasleei praktiketako prestakuntza-zentro gisa onartutakoen artetik zein ikastetxe dagokien erabaki.

d) Asignar a los y las estudiantes del prácticum el centro docente que corresponda de entre los reconocidos como centros de formación en prácticas.

e) Hezkuntza-berriztatzearen alorrean eskumena duen zuzendaritzari edo haren eginkizunak esleituta dituenari txosten bat bidali ikasturtearen amaieran, uztailaren 1a baino lehen; txosten horretan jaso behar da praktiketako ikasleak hartu dituzten prestakuntza-zentroen zerrenda, eta hau zehaztu behar da prestakuntza-zentro bakoitzeko: ikastetxeko praktiketako koordinatzailea zein izan den, praktiketako ikasle bakoitzaren tutorea zein izan den, praktikak zer etapa edo espezialitatetakoak izan diren, eta irakasle tutoreek egindako lanak balorazio positiboa edo negatiboa izan duen tutoretza jaso duten ikasleen aldetik. Txosten horretan, zer gorabehera izan den ere jaso behar da, bai eta nola konpondu diren eta hurrengo ikasturterako zer hobekuntza-proposamen egiten den ere.

e) Remitir un informe a la dirección competente en innovación educativa, a la finalización del curso y con anterioridad al 1 de julio, con la relación de centros de formación que han acogido alumnado de prácticas, en el que se detalle quién ha sido el coordinador o la coordinadora de prácticas del centro, qué tutor o tutora se ha asignado a cada estudiante de prácticas, a qué etapa o especialidad han correspondido las prácticas, y si la labor realizada por el profesorado tutor recibe una valoración positiva o negativa por el alumno o la alumna tutorizados. En el citado informe se recogerán también las incidencias que se hayan producido y cómo han sido resueltas, así como propuestas de mejora para el curso siguiente.

f) Prestakuntza-zentroei eta haietako praktiketako irakasle tutoreei eta koordinatzaileei unibertsitateko hainbat zerbitzu erabiltzeko erraztasunak eman behar zaizkie, unibertsitate bakoitzak eta hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak izenpetutako hitzarmenean ezarritakoaren arabera.

f) Posibilitar y facilitar a los centros de formación, y a su profesorado tutor y coordinador de prácticas, la utilización de distintos servicios de la universidad de acuerdo con lo estipulado en el convenio suscrito por cada universidad con el departamento competente en materia educativa.

g) Unibertsitatearen eta praktiketako prestakuntza-zentroen arteko ikerketako eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak sustatu, eta praktiketako irakasle tutoreak unibertsitateko sail eta zentroekin batera ikerketa-proiektuetan aritu daitezen bultzatu.

g) Impulsar proyectos conjuntos de investigación e innovación educativa entre la universidad y los centros de formación en prácticas, así como fomentar la colaboración del profesorado tutor de prácticas en proyectos de investigación conjuntos con los departamentos y centros universitarios.

2.– Hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak jarduera hauek egingo ditu:

2.– El departamento competente en materia de educación llevará a cabo las siguientes actuaciones:

a) Praktiketako prestakuntza-zentroak onartu eta praktiketako irakasle tutoreak egiaztatu.

a) Reconocer los centros de formación en prácticas y acreditar al profesorado tutor de prácticas.

b) Dagokien unibertsitateei, praktikaldiak egingo diren ikasturtea hasi aurreko ekainean, izendatutako prestakuntza-zentroen eta egiaztatutako irakasle tutoreen zerrenda eman, unibertsitateek beren ikasleak praktiketako prestakuntza-zentro onartuetan egokitu ditzaten.

b) Facilitar a las correspondientes universidades en el mes de junio anterior al inicio del curso en el que se realizarán las prácticas la relación de centros de formación designados y de profesorado tutor acreditado, para que las universidades puedan asignar su alumnado a los centros de formación en prácticas reconocidos.

c) Practicum-prozesuetan sartuta dauden fakultate eta eskolekin lankidetzan, berariazko prestakuntza-jarduerak sustatu unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako irakasleentzat, eta sailak antolatzen dituen prestakuntza-ekintza batzuk nagusiki praktiketako irakasle tutoreentzat izango direla bermatu.

c) Promover, en colaboración con las Facultades y Escuelas implicadas en los procesos de prácticum, actividades formativas específicas para el profesorado de enseñanzas no universitarias y garantizar en determinadas acciones formativas organizadas por el departamento el acceso preferente al profesorado tutor de prácticas.

3.– Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek eta hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak ekintza hauek egingo dituzte elkarrekin:

3.– Las universidades del Sistema Universitario Vasco y el departamento competente en materia educativa realizarán las siguientes acciones conjuntas:

a) Practicuma antolatzen eta egiten elkarlanean aritu.

a) Colaborar en la organización y el desarrollo del prácticum.

b) Practicumaren egutegia elkarrekin egin.

b) Establecer conjuntamente el calendario del prácticum.

c) Practicuma hobetzeko tresnak eta proposamenak lantzeko lan egin.

c) Trabajar en la elaboración de instrumentos y propuestas de mejora del prácticum.

9. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko unibertsitateekin lankidetzan aritzea.

Artículo 9.– Colaboración con universidades ubicadas fuera del ámbito territorial de la Comunidad Autónoma Vasca.

Irakasle izateko gaitzen duten irakaskuntzak estatu espainiarrean –baina Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo– kokatuta dauden unibertsitateetan egiten dituzten ikasleek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badaude, Euskadiko hezkuntza-sistemak praktiketako prestakuntza-zentro gisa onartutako prestakuntza-zentroetan egin ahalko dituzte praktikak. Horretarako, ezinbestekoa da lankidetza-hitzarmen bat sinatzea Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak eta dena delako unibertsitateak.

El alumnado empadronado en el País Vasco que cursa las enseñanzas que habilitan para la docencia en universidades ubicadas en el estado español, pero fuera del ámbito territorial de la Comunidad Autónoma Vasca podrá realizar las prácticas en los centros de formación reconocidos como centros de formación en prácticas por el sistema educativo del País Vasco. Para ello, es necesaria la suscripción del correspondiente convenio de colaboración entre el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de educación y la universidad de que se trate.

10. artikulua.– Praktiketako prestakuntza-zentroen onarpenerako eskabideak.

Artículo 10.– Solicitudes para el reconocimiento de los centros de formación en prácticas.

1.– Hurrengo ikasturterako prestakuntza-zentro bezala onartuak izan nahi duten ikastetxeek eskabidea aurkeztuko dute –gainerako agiriekin batera eta I. eranskinaren arabera– hezkuntza-alorrean eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzetan, edo zuzenbidean onartutako beste edozein bide erabilita. Eskaera egiteko epea hurrengo ikasturtea hasi aurreko apirilaren lehenengo egun baliodunean hasi eta maiatzaren 31n edo hurrengo egun baliodunean amaituko da.

1.– Los centros docentes que quieran ser reconocidos como centros de formación para el curso siguiente podrán presentar la solicitud, junto con la documentación requerida y conforme al Anexo I, en las Delegaciones Territoriales del departamento competente en materia educativa, o por cualquier otro medio admitido en Derecho. El plazo de solicitud se iniciará el primer día hábil de abril y finalizará el 31 de mayo, o siguiente día hábil, anterior al inicio del siguiente curso académico.

2.– Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

2.– A la solicitud se adjuntará la documentación siguiente:

a) Ordezkaritza Organo Gorenaren edo eskola-kontseiluaren onespena justifikatzeko agiria, kasu bakoitzean dagokionaren arabera.

a) Documento que justifique la aprobación del Órgano Máximo de Representación, o del Consejo escolar, según proceda.

b) Ikastetxearen txostena adieraziz, batetik, practicumeko zenbat ikasle har ditzakeen, praktikak zer etapa eta alorretan edo gaietan egin ahal izango diren, proposatutako praktiketako irakasle tutoreen eta koordinatzaileen zerrenda, betiere egiaztatuta irakasle tutore eta koordinatzaile izateko dekretu honetan eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Bestetik, zehaztuko da practicumeko ikasleei zuzendutako lan-plana, non honako hauek jasoko baitira: ikastetxearen ezaugarriak, ikastetxearen harrera-plana eta baliabide didaktikoak eta materialak, ikastetxeak metodologia berritzaileetan eta hezkuntza-proiektuetan duen inplikazioa.

b) Informe del centro señalando, por un lado, el número máximo de estudiantes de prácticum que puede acoger, las etapas y áreas o materias en que se podrán hacer las prácticas, relación de profesorado tutor y coordinador de prácticas propuestos, con justificación suficiente que acredite que cumplen los requisitos exigidos en este Decreto para ser reconocidos como tales. Y por otro lado, el plan de trabajo para los y las estudiantes del prácticum, con estos apartados: características del centro, plan de acogida y recursos didácticos y materiales del centro, implicación del centro en metodologías innovadoras y en proyectos educativos.

3.– Praktiketako prestakuntza-zentro bezala onartutako ikastetxeek urte bakoitzeko maiatzaren 31ra arte dute hezkuntza-alorrean eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzei adierazteko ikastetxeak zer baliabide dituen, hau da: practicumeko zenbat ikasle har ditzaketen, zer irakasle tutore proposatzen dituzten, etapak eta espezialitateak adierazita, eta praktiketako koordinatzailea nor izango den. (II.eranskina)

3.– Los centros docentes que ya hayan sido reconocidos como centros de formación en prácticas tendrán de plazo hasta el 31 de mayo de cada año para comunicar a las Delegaciones Territoriales del departamento competente en materia educativa las disponibilidades del centro en cuanto a número de estudiantes de prácticum que puede acoger, qué profesorado tutor propone, con indicación de etapas y especialidades, y quién será el coordinador o la coordinadora de prácticas (Anexo II).

11. artikulua.– Organo eskuduna.

Artículo 11.– Órgano competente.

Hezkuntza-berriztatzearen alorrean eskumena duen zuzendaritzari dagokio praktiketako prestakuntza-zentroak onartzeko eta zentro horietako irakasle tutoreak egiaztatzeko prozeduraren kudeaketa, bai eta onarpenaren edo egiaztapenaren iraungitzearena edo amaitzearena ere.

Corresponde a la dirección competente en innovación educativa la gestión del procedimiento para el reconocimiento de los centros de formación en prácticas y la acreditación del profesorado tutor de dichos centros, así como para la extinción o finalización del reconocimiento o la acreditación.

12. artikulua.– Praktiketako zentroak izendatzeko prozeduraren ebazpena.

Artículo 12.– Resolución del procedimiento de designación de centros de prácticas.

1.– Jasotako eskabideak aztertu eta ikastetxe eskatzaileak eta proposatutako irakasle tutoreek betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, hezkuntza berriztatzeko lurralde-zerbitzuek praktika-zentroak onartzeko proposamena egin eta hezkuntza-berriztatzearen alorrean eskumena duen zuzendaritzari helaraziko dio.

1.– Tras analizar las solicitudes recibidas y comprobar el cumplimiento de los requisitos por parte del centro docente solicitante y del profesorado tutor propuesto, los servicios territoriales de innovación educativa realizarán la propuesta de reconocimiento de centros de prácticas y la elevará a la dirección competente en materia de innovación educativa.

2.– Hezkuntza berriztatzeko lurralde-zerbitzuek egindako proposamena ikusi ondoren, hezkuntza- berriztatzearen alorrean eskumena duen zuzendaritzak ebazpena emango du, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta sei hilabeteko epean.

2.– A la vista de la propuesta formulada por los servicios territoriales de innovación educativa, la dirección competente en materia de innovación educativa dictará la resolución en el plazo máximo de seis meses a partir de la finalización del plazo para la presentación de solicitudes.

3.– Ebazpena lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan argitaratuko da, eta dagokion hitzarmena izenpetu duten unibertsitateei bidaliko zaie, jakinaren gainean egon daitezen.

3.– La resolución se publicará en los tablones de anuncios de las delegaciones territoriales y será enviada, para su conocimiento, a las universidades que hayan suscrito el correspondiente convenio.

4.– Ebazpenean alderdi hauek jaso behar dira: ikasturterako onartu diren prestakuntza-zentroen zerrenda, ikastetxe bakoitzean practicumeko zenbat ikasle hartuko diren adierazita; onartutako irakasle tutore egiaztatuak eta ikastetxeko praktiketako koordinatzailea nor diren, eta baztertutako eskaeren zerrenda, arrazoia zehaztuz.

4.– La resolución contendrá, por un lado, la relación de centros de formación reconocidos como centros de prácticas para el curso académico, con indicación del número de alumnos o alumnas del prácticum que acogerá cada centro, el profesorado tutor acreditado y el coordinador o la coordinadora de prácticas del centro, así como la relación de solicitudes excluidas, con indicación del motivo.

5.– Lehenengo zenbakian aurreikusitako epe horretan jakinarazpenik eman ezean, eskabideak baietsi egin direla ulertu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24.2. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

5.– Si transcurrido el plazo señalado en el apartado primero no se produce la citada notificación, las solicitudes podrán entenderse estimadas, a los efectos previstos en el artículo 24.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento administrativo Común de las Administraciones Públicas.

13. artikulua.– Funts publikoz finantzatutako ikastetxeetan egiten diren praktiken jarraipen-batzordeak.

Artículo 13.– Comisión de Seguimiento de las prácticas en los centros sostenidos con fondos públicos.

1.– Irakaskuntzan aritzeko gaitzen duten titulazioak lortzeko ikasketak egiten dituzten unibertsitate-ikasleek prestakuntza-zentro gisa onartutako zentroetan egindako praktikak ebaluatu eta haien jarraipena egiteko, batzorde misto bat eratuko da, bi sexuen ordezkaritza orekatua izango duena gutxienez % 40an, non honako hauek parte hartuko baitute: hezkuntza-administrazioak, prestakuntza-zentro gisa onartutako zentroek eta hezkuntza-alorrean eskumena duen sailarekin hitzarmena izenpetu duten unibertsitateek.

1.– Para la valoración y el seguimiento de las prácticas realizadas en los centros reconocidos como centros de formación por el alumnado universitario que cursa enseñanzas para la obtención de titulaciones que dan acceso a la docencia se constituirá una comisión mixta, con representación equilibrada de ambos sexos no inferior al 40%, en la que participarán la administración educativa, los centros reconocidos como centros de formación y las universidades que hayan suscrito convenio con el departamento competente en materia educativa.

2.– Honako hauek dira jarraipen-batzordearen egitekoak: ikasturte bakoitzean prestakuntza-zentroetan egiten diren praktiken garapena ebaluatzea, onartutako prestakuntza-zentroen eta egiaztatutako tutoreen eskaintzaren eta praktiketako ikasleen demandaren arteko erlazioa aztertzea, eta praktiken garapena hobetzeko neurriak proposatzea, praktiketako ikasleek zein prestakuntza-zentroek ahalik eta aprobetxamendu gehien lor dezaten.

2.– Son funciones de la comisión de seguimiento las siguientes: evaluar cada curso académico el desarrollo de las prácticas en los centros de formación, analizar la relación entre la oferta de centros de formación reconocidos y tutores o tutoras acreditados, y la demanda del alumnado de prácticas, así como proponer medidas para mejorar el desarrollo de las prácticas y para que, tanto el alumnado en prácticas como el centro de formación obtengan un mayor aprovechamiento.

3.– Honako hauek izango dira Jarraipen Batzordeko kideak:

3.– La Comisión de Seguimiento estará integrada por los siguientes miembros:

a) Hezkuntza-berriztatzearen alorrean eskumena duen zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena, zeina batzordeburu izango baita.

a) El director o directora competente en innovación educativa, o persona en quien delegue, que presidirá la comisión.

b) Ikastetxeen zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

b) El director o directora de centros educativos, o persona en quien delegue.

c) Ikuskatzailetza Orokorraren ordezkari bat.

c) Un o una representante de la Inspección General.

d) Prestakuntza-zentro izendatutako zentroen bi ordezkari.

d) Dos representantes de los centros designados como centros de formación.

e) Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitate bakoitzeko ordezkari bat eta hezkuntza-administrazioak practicuma egiteko hitzarmena izenpetu duten gainerako unibertsitateen ordezkari bat.

e) Un o una representante de cada una las universidades del sistema universitario vasco y otro u otra representante del resto de universidades con las que la Administración educativa haya suscrito convenio para la realización del prácticum.

f) Hezkuntza-alorrean eskumena duen sailean irakasleak prestatzeko ardura duen pertsona, zeina batzordeko idazkari izango baita.

f) La persona responsable de formación de profesorado del departamento competente en materia de educación, que será secretario o secretaria de la comisión.

14. artikulua.– Aintzatespenak.

Artículo 14.– Reconocimientos.

1.– Hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak practicuma egiteko onartutako ikastetxeak «praktiketako ikasleen prestakuntzarako zentrotzat» joko dira, unibertsitateko ikasleen praktiketako prestakuntzaren alorrean unibertsitate bakoitzarekin egindako lankidetza-lanarengatik aldeko balorazioa jaso ondoren, eta, beraz, aipamen hori jakitera eman ahalko dute, ingurune digitalean zein analogikoan.

1.– Los centros educativos reconocidos para la realización del prácticum por el departamento competente en materia educativa recibirán la mención de «Centro formador de estudiantes en prácticas» tras la evaluación positiva de su tarea de colaboración con cada universidad en la formación de estudiantes universitarios en prácticas y, por lo tanto, podrán dar a conocer esta mención su entorno, tanto digital como analógico.

2.– Hezkuntza-alorrean eskumena duen sailak ebaluazio positiboa izan duten praktiketako koordinatzaile edo irakasle tutoreen lana merezimendu profesional gisa aitortuko du lehiaketa eta merezimendu-deialdietan eta haien lanbide-sustapenean. Beraz, ikasturte bakoitzaren amaieran 10 prestakuntza-ordu aitortuko zaizkie praktiketako irakasle tutoreei, eta hori merezimendu-baremoan 0,10 puntu izatearen baliokidea da. Praktiketako koordinatzaileari, berriz, 30 ordu aitortuko zaizkio prestakuntza- eta hobekuntza-jarduera gainditu gisa.

2.– El departamento competente en materia educativa reconocerá la labor, evaluada positivamente, de los coordinadores o coordinadoras y de los tutores o tutoras de las prácticas como mérito profesional en concursos y convocatorias de méritos y en su promoción profesional. Así, a la finalización de cada curso reconocerá al profesorado tutor de prácticas 10 horas de formación, equivalentes a 0,10 puntos en el baremo de méritos. Por su parte, al coordinador o a la coordinadora de prácticas, se le reconocerán 30 horas en concepto de actividad de formación y perfeccionamiento superada.

3.– Unibertsitate bakoitzak, hezkuntza-alorrean eskumena duen sailarekin izenpetzen duen hitzarmenean, egin duten tutoretza- edo koordinazio-lana dela-eta praktiketako prestakuntza-zentroetako irakasleei eskainiko dizkien aintzatespenak sartuko ditu.

3.– Cada universidad, en el convenio que establezca con el departamento competente en materia educativa, incluirá los reconocimientos que ofrezca al profesorado de los centros de formación en prácticas por el desarrollo de su labor de tutoría o coordinación.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko uztailaren 26ko Agindua, baldintzak ezartzen dituena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Ikasketetan irakasle izateko gaitzen duten master-tituluen practicumeko zentroak eta irakasle-tutoreak onartzeko, 2010-2011 ikasturterako.

Queda derogada la Orden de 26 de julio de 2010, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se establecen los requisitos para designar los centros y el profesorado tutor del prácticum de los títulos de Master que habilitan para el ejercicio de las profesiones de Profesor o Profesora de Educación Secundaria Obligatoria y Bachillerato, Formación Profesional y Enseñanzas de Idiomas, durante el curso 2010-2011.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 6an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 6 de marzo de 2018.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA 33/2018 DEKRETUA MARTXOAREN 6KOA.
ANEXO I AL DECRETO 33/2018, DE 6 DE MARZO.
PRAKTIKETAKO PRESTAKUNTZA-ZENTRO IZATEKO ESKABIDEA.
SOLICITUD CENTROS FORMACIÓN EN PRÁCTICAS.

Zentroa: ..................................................

Centro: .............................................................

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

......................................................... jaunak/andreak, titulartasun ............................................... duen ...................................... ikastetxearen zuzendari naizenez,

D./D.ª..........................................................................................., como director / directora del centro............................................................................, de titularidad......................................

Adierazten dut:

Declara que:

Betetzen ditugula praktiketako prestakuntza-zentro onartu izateko betekizunak, 2018ko martxoaren 6ko Dekretuan xedatutakoa betez. Agindu hori Hezkuntzako sailburuarena da, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari eta titulazioa dela-eta masterreko ikasketak egin ezin dituzten pertsonentzako prestakuntza baliokidearen practicumari buruzkoa.

Cumple los requisitos para ser reconocido como centro de formación en prácticas, de acuerdo a lo establecido en el Decreto de 6 de marzo de 2018 sobre el prácticum de los estudios universitarios que habilitan para el ejercicio de la profesión docente en los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como el correspondiente a la formación equivalente para quienes no pueden acceder a un máster por razón de titulación.

Horregatik, hau eskatzen dut:

Por ello, solicita:

........../.......... ikasturtean, praktiketako prestakuntza-zentro onartu izanik, Haur Hezkuntzako Graduko, Lehen Hezkuntzako Graduko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasle izateko gaitzen duen masterreko ikasleak praktiketan hartzea.

Acoger durante el curso ........../.........., como centro formador en prácticas reconocido, a estudiantes en prácticas del Grado en Educación Infantil, Grado en Educación Primaria y del Master que habilita para el ejercicio de las profesiones de Profesor o Profesora de Educación Secundaria y Bachillerato, Formación Profesional y Enseñanzas de Idiomas.

Horretarako agiri hauek gehitzen ditugu:

Para lo cual adjunta la documentación siguiente:

– Praktiketako irakasle tutoreen eta koordinatzailearen zerrenda; horiek guztiek betetzen dituzte agindu honek ezarritako betekizunak, eta zuzendaritzak proposatu ditu ............/.......... ikasturterako. (II.eranskina)

– Relación de profesorado tutor y coordinador o coordinadora de prácticas que cumplen los requisitos de la Orden y son propuestos por la Dirección para el curso ............ /............ (Anexo II)

– Ordezkaritza Organo Gorenaren (ikastetxe publikoen kasuan) edo eskola-kontseiluaren (itunpeko ikastetxe pribatuen kasuan) onarpen-agiria.

– Documento que justifica la aprobación del Órgano Máximo de Representación, en el caso de los centros públicos, o del Consejo escolar, en el caso de los centros privados concertados.

– Praktiketako ikasleentzako lan-plana, dekretuaren 10.2.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Plan de trabajo para el alumnado en prácticas, de acuerdo a lo establecido en el punto b) del artículo 10.2 del Decreto.

– ................./............ ikasturtean ikastetxeak parte hartuko duen proiektuen eta programen zerrenda, dekretuaren 4.3 artikuluan jasotakoaren arabera.

– Relación de proyectos y programas contemplados en el artículo 4.3 del Decreto en los que participa el centro en el curso................/..................

.............................(e)n, .............................(e)ko .....................(a)ren .............. (e)(a)n.

En .........................................., a ..........de .................. 20...

Ikastetxeko zuzendariaren sinadura

Firma del director o de la directora del centro

....................ko Hezkuntzako lurralde-ordezkaria.

Sr. Delegado / Sra. Delegada Territorial de Educación de ......................

II. ERANSKINA 33/2018 DEKRETUA MARTXOAREN 6KOA.
ANEXO II AL DECRETO 33/2018, DE 6 DE MARZO.
IKASTETXEAK PROPOSATUTAKO IRAKASLEAK.
PROFESORADO PROPUESTO POR EL CENTRO.

1.– Praktiketako koordinatzailea.

1.– Coordinador o coordinadora de prácticas.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– Praktiketako irakasle tutoreak.

2.– Profesorado tutor de prácticas.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común