Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

244. zk., 2017ko abenduaren 26a, asteartea

N.º 244, martes 26 de diciembre de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ECONOMÍA
6201
6201

272/2017 DEKRETUA, abenduaren 19koa, kreditu-erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan duten finantza-lankidetzari buruzko Dekretua aldatzen duena.

DECRETO 272/2017, de 19 de diciembre, de modificación del Decreto de colaboración financiera entre las entidades de crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de vivienda y suelo.

2015eko abuztuaren 4an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen uztailaren 21eko 146/2015 Dekretua, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa (etxebizitzaren eta lurzoruaren arloa).

Con fecha 4 de agosto de 2015, se publicó en el Boletín Oficial del País Vasco el Decreto 146/2015, de 21 de julio, de colaboración financiera entre entidades de crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de vivienda y suelo.

Dekretu horretan, kreditu-erakundeek etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jardun babesgarrietarako ematen dituzten mailegu kualifikatuen interes-tasak ezarri ziren.

En dicho Decreto se fijaban los tipos de interés de los préstamos cualificados otorgados por las entidades de crédito en relación con las actuaciones protegibles en materia de vivienda y suelo.

Dekretu horrek estaldura finantzarioa eman zion 2015-2016ko finantza-lankidetzarako hitzarmenari, eta eranskin gisa jasota dago. Hamabosgarren klausulan, ezartzen da hitzarmena 2016ko abenduaren 31ra arte egongo dela indarrean, eta 2015ean eta 2016an egindako eragiketak jasoko ditu.

El citado decreto ha dado cobertura financiera al Convenio de Colaboración Financiera 2015-2016 que se recoge como anexo. En la cláusula decimoquinta del convenio se establece que estará vigente hasta el 31 de diciembre de 2016, recogiendo, por tanto, las operaciones formalizadas a lo largo del año 2015 y 2016.

Era berean, ezartzen da, adierazitako epea amaitutakoan, eta hitzarmena sinatu duen aldeetako edozeinek berariaz salatu ezean, hitzarmena osorik luzatuko dela, Interes-tasak. Komisioak eta bermeak izeneko 5.3 klausula izan ezik; izan ere, aldeen arteko akordioa behar da horretarako.

Asimismo, establece que al término del plazo anterior señalado, y salvo denuncia expresa por cualquiera de las partes suscribientes del Convenio, se prorrogará en todos sus términos, a excepción de la cláusula 5.3 «Tipos de interés. Comisiones y garantías», que será objeto de acuerdo específico entre las partes.

Alde batek ere ez duenez berariaz salatu, hitzarmenaren iraunaldia 2017ko abenduaren 31ra arte luzatu da, berariazko akordioa behar duen aipatutako klausula izan ezik, hitzarmenean erantsita dagoena. Eranskin hori izenpetzeak finantza-lankidetzaren dekretuko egungo interes-tasak aldatzea dakar.

Dado que no se ha producido denuncia expresa por ninguna de las partes, se ha prorrogado la vigencia del Convenio hasta un plazo máximo del 31 de diciembre de 2017, a excepción de la citada cláusula que debe ser objeto de un acuerdo específico, adenda al Convenio. La suscripción de dicha adenda supone la modificación de los tipos de interés establecidos en el actual Decreto de colaboración financiera.

Beraz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko abenduaren 19an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de los Consejeros de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, y de Hacienda y Economía, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 19 de diciembre de 2017,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzari buruzko uztailaren 21eko 146//2015 Dekretuaren 2. artikulua aldatzea.

Artículo único.– Modificación del artículo 2 del Decreto 146/2015, de 21 de julio, de colaboración financiera entre las entidades de crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de vivienda y suelo.

Artikulu hori aldatu egiten da, eta honela idatzita geratuko da:

Se modifica el artículo, que queda redactado como sigue:

«2. artikulua.– Aurreko artikuluak eraginpean hartzen dituen etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jardun babesgarriak eta jardun bakoitzean aplikagarriak diren diferentzialak honako hauek dira:

«Artículo 2.– Las actuaciones protegibles en materia de vivienda y suelo a las que afecta lo dispuesto en el artículo anterior y los diferenciales aplicables a cada una de ellas son los que se relacionan a continuación:

1.– Jabetza osoan zein azalera eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzak eta haien eranskinak erostea, betiere haien finantzazioa ez bada handiagoa eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean batera erosten diren etxebizitzaren tasazio-balioaren % 80 gehi atxikitako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta atxiki gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 baino: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 200 puntukoa izango da.

1.– La adquisición de viviendas de protección pública edificadas tanto en propiedad plena como en derecho de superficie, junto con sus anejos, cuya financiación no supere el 80% del valor de tasación de la vivienda, el 60% del valor de tasación de los anejos vinculados y el 30% de los anejos no vinculados que se adquieran conjuntamente en el mismo edificio, unidad edificatoria o promoción: el diferencial máximo aplicable será de 200 puntos básicos.

2.– Azalera eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erostea: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 200 puntukoa izango da.

2.– La compra de la propiedad del suelo por parte de los y las titulares de viviendas de protección pública edificadas en derecho de superficie: el diferencial máximo aplicable será de 200 puntos básicos.

3.– Eraikinen eta etxebizitzen birgaikuntza, betiere haien finantzazioa, edozein administraziok emandako itzultzerik gabeko diru-laguntza guztiak kenduta, tasazio-balioaren % 80 baino gehiagokoa ez bada: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 200 puntukoa izango da.

3.– La rehabilitación de edificios y viviendas cuya financiación, una vez deducida la totalidad de las subvenciones a fondo perdido concedidas por cualquier Administración, no supere el 80% del valor de tasación: el diferencial máximo aplicable será de 200 puntos básicos.

4.– Araubide orokorreko babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitza berriak salmentarako eta norberaren erabilerarako sustatzea (etxebizitza berrien sustapena eta birgaikuntzaren bidezko sustapena barne), betiere haien finantzazioa ez bada handiagoa etxebizitzen tasazio-balioaren % 80 gehi atxikitako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta atxiki gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 baino: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 250 puntukoa izango da, gehienez 4 urteko iraupena izango duten deskontu-lerroak barne.

4.– La promoción, incluyendo tanto la promoción de vivienda nueva como la promoción mediante rehabilitación, para venta y uso propio de viviendas calificadas como viviendas de protección pública de régimen general cuya financiación no supere el 80% del valor de tasación de las viviendas, el 60% del valor de tasación de los anejos vinculados y el 30% de los anejos no vinculados: el diferencial máximo aplicable será de 250 puntos básicos, incluidas las líneas de descuento con un máximo de 4 años de duración.

5.– Sustapena, etxebizitza berriaren sustapena zein birgaitzearen bidezko sustapena barnean hartuta, babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzak errentamenduan lagatzeko, baita etxebizitza librearen sustapena errentamendu babestuan jartzeko, betiere dagokien finantzaketak, edozein administraziok itzuli beharrik gabe emandako diru-laguntzak guztiak kenduta, etxebizitzen balio babesgarriaren % 80 eta lotutako eranskinen % 60 gainditzen ez badu, tasazio-balioaren % 80ko gehieneko mugarekin: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 250 puntukoa izango da, gehienez 4 urteko iraupena izango duten deskontu-lerroak barne.

5.– La promoción, incluyendo tanto la promoción de vivienda nueva como la promoción mediante rehabilitación, para cesión en arrendamiento de viviendas calificadas como viviendas de protección pública, así como la promoción de vivienda libre para su puesta en arrendamiento protegido, cuya financiación, una vez deducida la totalidad de las subvenciones a fondo perdido concedidas por cualquier Administración, no supere el 80% del valor protegible de las viviendas y el 60% de los anejos vinculados, con un límite máximo del 80% del valor de tasación: el diferencial máximo aplicable será de 250 puntos básicos, incluidas las líneas de descuento con un máximo de 4 años de duración.

6.– Errentamendu babesturako diren etxebizitzak eskuratzea, betiere haien finantzazioa, edozein administraziok emandako itzultzerik gabeko diru-laguntza guztiak kenduta, tasazio-balioaren % 80 baino gehiagokoa ez bada: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 250 puntukoa izango da.

6.– La adquisición de viviendas con destino a su arrendamiento protegido cuya financiación, una vez deducida la totalidad de las subvenciones a fondo perdido concedidas por cualquier Administración, no supere el 80% del valor de tasación, el diferencial máximo aplicable será de 250 puntos básicos.

7.– Zuzkidura-bizitokiak sustatzea eta eraikitzea, haien finantziazioa ez bada handiagoa tasazio balioaren % 80 baino: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 250 puntukoa izango da.

7.– La promoción y construcción de alojamientos dotacionales cuya financiación no supere el 80% del valor de tasación: el diferencial máximo aplicable será de 250 puntos básicos.

8.– Lurzorua urbanizatzea, berehala eraikitzeko, kasuak kasu hura aurretiaz kostu bidez eskuratzea barnean hartuta, eta baita lurzorua kostu bidez eskuratzea ere edozein herri administrazioren menpeko lurzoru ondare publikoak eratzeko, betiere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 250 puntukoa izango da.

8.– La urbanización de suelo para su inmediata edificación, incluyendo, en su caso, la previa adquisición onerosa del mismo, así como la adquisición onerosa de suelo para formación de patrimonios públicos de suelo dependientes de cualquier administración pública, con destino preferente a la promoción de viviendas de protección pública: el diferencial máximo aplicable será de 250 puntos básicos.

1) 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko martxoaren 31ra bitartean finantza-erakundeei eskatutako maileguak uztailaren 21eko 146/2015 Dekretuan finkatzen diren interes-tasen arabera emango dira, hala badagokio.

1) Los préstamos solicitados a las entidades financieras entre el 1 de enero de 2017 y el 31 de marzo de 2017 se concederán, en su caso, con arreglo a los tipos de interés que se fijan en el Decreto 146/2015, de 21 de julio.

2) 2017ko martxoaren 31ren ondoren finantza-erakundeei eskatutako maileguak dekretu honetan eta eranskinean finkatzen diren interes-tasen arabera emango dira.»

2) Los préstamos solicitados a las entidades financieras con posterioridad al 31 de marzo de 2017 se concederán con arreglo a los tipos de interés que se fijan en este Decreto y la adenda adjunta al mismo.»

AZKEN XEDAPENA.
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 19 de diciembre de 2017.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

El Consejero de Hacienda y Economía,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Análisis documental

Euskadi, bien común