Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena

N.º 241, miércoles 20 de diciembre de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO E INFRAESTRUCTURAS
6114
6114

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 7koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2018ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fasearen deialdia.

RESOLUCIÓN de 7 de diciembre de 2017, de la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad, por la que se hace pública la convocatoria de la Fase I, para el ejercicio 2018, del Programa de Apoyo a la I+D empresarial-Hazitek.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa.

La Orden de 31 de enero de 2017 de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras regula el Programa de Apoyo a la I+D empresarial Hazitek.

Aipatutako agindu arautzailearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, egokia da, 2018ko ekitaldirako, I. fasearen –proiektuak hautatu eta onartzea– deialdia egitea, eta, horretarako, behar diren arauak ematea.

De conformidad con lo establecido en el artículo 12 de la citada Orden reguladora, procede realizar la convocatoria de la Fase I, Selección y Aprobación de Proyectos, para el ejercicio 2018, dictando a tal objeto las normas necesarias.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 12. artikuluan ezarritako ahalmena dela bide, hau

Por lo expuesto, en virtud de la facultad establecida en el artículo 12 de la Orden de referencia,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusita dagoen I. fasearen deialdia egitea –proiektuak hautatu eta onartzea–; agindu horren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa.

Es objeto de la presente Resolución, la convocatoria de la Fase I, Selección y Aprobación de Proyectos, prevista en la Orden de 31 de enero de 2017 de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras reguladora del Programa de Apoyo a la I+D empresarial Hazitek.

2. artikulua.– Eskabideak: aurkeztea eta epea.

Artículo 2.– Solicitudes: presentación y plazo.

1.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea; agindu horren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa.

1.– La solicitud deberá realizarse en los términos establecidos por el artículo 14 de la Orden de 31 de enero de 2017 de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras reguladora del Programa de Apoyo a la I+D empresarial Hazitek.

2.– Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, egoitza elektroniko honetara jo beharko da:

2.– El acceso a la solicitud y su cumplimentación se realizará a través de la sede electrónica que se señala a continuación:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (castellano)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskera)

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2018ko martxoaren 1eko 12:00etan amaituko da.

3.– El plazo de presentación de solicitudes, se iniciará a las 09:00 horas del día siguiente al de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará a las 12:00 del día 1 de marzo de 2018.

4.– Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira 2018an garatutako proiektuak –izaera lehiakorreko proiektuen kasuan– eta 2018-2020 aldian garatutakoak –izaera estrategikoko proiektuen kasuan–.

4.– Se podrán presentar a la presente convocatoria aquellos proyectos desarrollados en 2018 en el caso de los proyectos de carácter competitivo y aquellos desarrollados a lo largo del periodo 2018-2020 en el caso de los proyectos de carácter estratégico.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Para el análisis y evaluación de las solicitudes se constituye el Órgano de Evaluación cuya composición será la siguiente:

Lehendakaria: Teknologiaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako titularra, Josu Madariaga Garamendi; eta ordezkoa: Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzako titularra, Aitor Urzelai Inza.

Estará presidido por la persona titular de la Dirección competente en materia de Tecnología, Josu Madariaga Garamendi y como suplente la persona titular de la Dirección de Emprendimiento, Innovación y Sociedad de la Información, Aitor Urzelai Inza.

Honako kide hauek bokalak izango dira:

Serán vocales los siguientes miembros:

– Industriaren garapenaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako titularra, Alejandro López Cárcamo; eta ordezkoa: industriaren garapenaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.

– La persona titular de la Dirección competente en materia de Desarrollo Industrial, Alejandro López Cárcamo, y como suplente un técnico de la Dirección competente en materia de Desarrollo Industrial, Agustín García Pérez.

– SPRIren ordezkari bat, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Miguel García Altuna.

– Un Representante de SPRI, Alberto Fernández González y como suplente, Miguel García Altuna.

– Teknologiaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako teknikari bat, Larraitz Segurola Bereciartua; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-eginkizunak burutuko baititu.

– Un técnico/a de la Dirección competente en materia de Tecnología, Larraitz Segurola Bereciartua y como suplente Natividad Niño Bartolomé, que realizará las funciones de Secretaría.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Contra la presente Resolución podrá interponerse recurso de alzada ante la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 7a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

En Vitoria-Gasteiz, a 7 de diciembre de 2017.

La Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común