Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

236. zk., 2017ko abenduaren 13a, asteazkena

N.º 236, miércoles 13 de diciembre de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
5967
5967

AGINDUA, 2017ko azaroaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, udal-titulartasuneko musika-ikastegientzako diru-laguntzen deialdia egiten duena.

ORDEN de 28 noviembre 2017, de la Consejera de Educación, por la que se convocan subvenciones a centros de enseñanzas musicales de titularidad municipal.

Musika-irakaskuntza arte-irakaskuntzaren erreferente nagusia izan da eta da Euskal Autonomia Erkidegoan. Izan ere, aspaldi ezarriak dira, gure herriarentzat oso erakargarria izan baita jarduera hori, eta toki-administrazioak (udalak) oso inplikatu baitira musika-irakaskuntza eskaintzen.

Las enseñanzas musicales han sido y son el principal referente de las enseñanzas artísticas en Euskadi por su tradicional implantación debida al especial atractivo que esta actividad ha suscitado en la ciudadanía y a la implicación que en su oferta han ejercido las Administraciones locales (Ayuntamientos).

Aintzat hartuta musika-irakaskuntzak nolako garrantzia duen gizartean eta udalek nolako ahalegina egin duten, hezkuntza-administrazioak ere, herritarren prestakuntzan berez duen erantzukizunaren eta eskumenen barruan, arreta berezia eskaini dio musika-irakaskuntzari, eta baliabideak jarri ditu hura antolatzeko, planifikatzeko eta finantzatzeko.

En correspondencia a la importancia social que ostentan, al esfuerzo municipal, y a la responsabilidad y competencias que le son propias en la formación de los ciudadanos y ciudadanas, también la administración educativa, ha dedicado una especial atención y recursos a su ordenación, planificación y financiación.

Ildo horretatik, aurrekontuetan irakaskuntza horiek jaso, eta Euskal Autonomia Erkidegoan duten ezarpenarekin bat datorren normalizazio-prozesua azaldu nahi da, bai irakaskuntzak espazioan banatzeko orduan, baita irakaskuntza horietan ematen diren eta eman behar diren espezialitateak eta mailak orekatzeko orduan ere.

En esta línea, la dotación presupuestaria para estas enseñanzas pretende plasmar un proceso de normalización acorde con la implantación de las mismas en el País Vasco, tanto en lo referido a su distribución espacial como al equilibrio de las enseñanzas, sus niveles y especialidades impartidas y a impartir.

Musika-ikastegien barruan, musika eskola hauen helburu nagusia da tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea eta gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenak ikasketa profesionaletarako prestatzea. Kontserbatorioek eta baimena duten zentroek irakaskuntza arautuaren eskaintzarekin laguntzen dute.

Dentro de los centros de enseñanzas musicales, la finalidad general de las escuelas de música es ofrecer una formación práctica en música y danza de raíz tradicional, y orientar y preparar para los estudios profesionales a quienes demuestren una especial vocación y aptitud. Los conservatorios y los centros autorizados contribuyen ofreciendo la enseñanza reglada.

Horrela, bada, udal musika-ikastegientzat prestatu da agindu hau, diru-laguntzak eska ditzaten. Helburua da ikastegiok mantentzen laguntzea eta Hezkuntza Sailak ematen dien finantzazioa osatzea Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean ezarritako ehunekora hurbildu dadin, eta, hartara, lege hori ezarritako epean betetzen laguntzea, hau da, legea indarrean sartu ondorengo hiru urteetan.

Así, la presente Orden, dirigida a centros de enseñanzas musicales de titularidad municipal, por la que se convoca a estos centros a solicitar las subvenciones correspondientes, tiene como objetivo contribuir al sostenimiento de los mismos acercando la financiación del Departamento de Educación al porcentaje previsto en la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi, y facilitar así su cumplimiento en el plazo previsto, es decir, en los tres años siguientes al de la entrada en vigor de la Ley.

Laguntza hauen esparrua 2017ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa da, Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez onartua, eta 2017ko maiatzaren 9ko Gobernu Kontseiluari jakinarazia. Plan horren ardatz estrategiko eta diru-laguntza lerroen artean dago toki-administrazioek ematen dituzten arautu gabeko musika-irakaskuntzen finantzazio-prozesuari jarraipena ematea.

Estas ayudas se enmarcan en el Plan estratégico de Subvenciones para 2017, aprobado por Orden de la Consejera de Educación y notificado al Consejo de Gobierno de 9 de mayo de 2017, entre cuyos ejes estratégicos y líneas subvencionales se incluye continuar el proceso de financiación de las enseñanzas no regladas de música ofertadas por las administraciones locales.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legean (apirilaren 19ko EHAA) aurreikusitakoa betez (han, udal musika-ikastegiei laguntzeko 2017rako aurrekontu-partidak esleitzen dira), honako hau

Por todo lo cual, y en cumplimiento de lo previsto en la Ley 2/2017, de 11 de abril (BOPV de 19 de abril), por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2017, donde se asignan las partidas presupuestarias para ayudas a centros municipales de enseñanzas musicales,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objeto de la convocatoria.

Diru-laguntzen deialdia egitea udal titulartasuneko kontserbatorientzat eta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako udal musika-eskolentzat, 2016-2017ko ikasturteko kostuak finantzatze aldera.

Convocar subvenciones para los conservatorios de titularidad municipal y escuelas de música municipales reguladas por el Decreto 289/1992, de 27 de octubre, para contribuir a la financiación de los costes referidos al curso académico 2016-2017.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Artículo 2.– Crédito disponible.

Helburu horretara, gehienez ere, 7.517.245,00 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura.

La cuantía máxima destinada a este fin será de 7.517.245,00 euros, con cargo a los presupuestos generales de la comunidad autónoma de Euskadi.

3. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 3.– Beneficiarios.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean jarri zenean Euskal Autonomia Erkidegoan zeuden honako musika-ikastegi hauen erakunde titularrak:

Podrán participar en la presente convocatoria las entidades titulares de los siguientes centros de enseñanzas musicales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, existentes a la entrada en vigor de la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi:

a) Titularitate publikoa duten musika-eskolak, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak arautuak, dagokion baimena baldin badute arautu gabeko irakaskuntza emateko.

a) Escuelas de Música, de titularidad pública y que cuentan con la debida autorización para impartir Enseñanza no reglada, reguladas por el Decreto 289/1992, de 27 de octubre.

b) Udal titulartasuna duten kontserbatorioak, irakaskuntza arautua emateko baimena dutenak, abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuaren arabera.

b) Los Conservatorios de titularidad municipal debidamente autorizados para impartir las enseñanzas regladas regulados por el Decreto 229/2007, de 11 de diciembre.

4. artikulua.– Baldintzak eta haien egiaztapena.

Artículo 4.– Requisitos y modo de acreditación.

1.– Eskatzaileek, diru-laguntzak eskuratzeko, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, bereziki, honako hauek:

1.– Para obtener subvención los solicitantes deberán cumplir los requisitos del artículo 13 de la Ley General de Subvenciones y en especial los siguientes requisitos:

a) 3. artikuluan adierazitako ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.

a) Tratarse de un centro de los indicados en el artículo 3. Esta comprobación se hará de oficio.

b) Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

b) No encontrarse sancionado penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas, ni hallarse incurso en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

c) Erakundeek egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ere. Aipatutako betekizunak betetzea beharrezkoa izango da onuradun izateko eta izaera hori diru-laguntzaren likidaziora arte mantentzeko.

c) Las entidades deberán acreditar hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes, así como hallarse al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones. El cumplimiento de los requisitos citados será necesario tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención.

2.– Agindu honetan araututako laguntzen eskabidea aurkeztuta, eskatzaileak baimena ematen dio organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluan. Nolanahi ere, erakunde eskatzaileak berariaz ukatu dezake baimen hori, eta, hala eginez gero, legez eskatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, Diru-laguntzei buruzko Erregelamendu Orokorraren 22. artikuluan azaltzen den eran.

2.– La presentación de solicitudes para la concesión de las ayudas reguladas en esta Orden conllevará la autorización de los centros solicitantes para que el órgano gestor verifique automáticamente la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, en aplicación del artículo 50.3 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. No obstante, la entidad solicitante tendrá la posibilidad de denegar expresamente el consentimiento, en cuyo caso deberá aportar las correspondientes certificaciones legalmente exigidas en los términos previstos en el artículo 22 del Reglamento General de Subvenciones.

3.– Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez (eskabide-orrian bertan azaltzen da), betebehar hauek egiaztatuko dira:

3.– Mediante una declaración responsable, incluida en el modelo de solicitud, se acreditarán las siguientes obligaciones:

a) Ebazpenean kontuan hartutako inguruabarren edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duela.

a) Que adquiere el compromiso de notificar cualquier modificación de las circunstancias que se han tenido en cuenta en la resolución.

b) Ez duela zehapenik jaso, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea galarazten dionik.

b) Que la entidad solicitante no ha recibido ninguna sanción penal o administrativa que le imposibilite obtener subvenciones o ayudas públicas.

c) Ez duela legezko debekurik, diru-laguntzak jasotzea eragozten dionik, sexuaren diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne direla (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena).

c) Que no está incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

d) Erakunde eskatzailea ez dagoela Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan jasota dauden eta onuradun izatea eragozten duen egoeraren batean.

d) Que la entidad solicitante no se encuentra incursa en ninguna de las circunstancias recogidas en los apartados 2 y 3 del artículo 13 de la Ley 38/2003, General de Subvenciones, que impiden obtener la condición de beneficiario.

e) Erakunde eskatzaileak egunean dituela diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2.g) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

e) Que la entidad solicitante se encuentra al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones, a efectos de lo previsto en el artículo 13.2.g) de la ley general de subvenciones.

f) Laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela eta egiazkoak direla eskabidean eta dokumentazioan bildutako datuak.

f) Que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas ayudas, y que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña.

5. artikulua.– Izapidea.

Artículo 5.– Tramitación.

1.– Eskabideak https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz.

1.– Las solicitudes, de acuerdo con la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, se realizarán exclusivamente a través de la sede electrónica: https://www.euskadi.eus

2.– Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa -Platea- onartzen duen otsailaren 9ko Ebazpenean (Informatika eta Teknologiako zuzendariak emana) araututa dago izapidetze elektronikoa. Bada, izapidetze elektroniko horrekin bt etorriz, eskabideak, haiek izapidetzeko argibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak honako egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke:

2.– De acuerdo con la tramitación electrónica regulada en el Decreto 21/2012 de 21 de febrero, de Administración Electrónica y la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la plataforma Tecnológica para la E-Administración Platea, las solicitudes y las especificaciones de cómo tramitarlas, las declaraciones responsables y demás modelos están disponibles en la sede electrónica:

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/musika-udal/y22-izapide/es

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/musika-udal/y22-izapide/es

3.– Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte eskabideak eta kontsultak egiteko, eta ebazpena eman edo ukatu aurreko izapideak eta justifikatze-izapideak egiteko. Horretarako, egoitza elektroniko honetara joko dute: https://www.euskadi.eus

3.– Las entidades interesadas realizarán la solicitud, consulta y demás trámites de este procedimiento hasta la resolución de concesión o denegación, así como el trámite de justificación, por medios electrónicos en la sede electrónica https://www.euskadi.eus.

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/musika-udal/y22-izapide/es

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/musika-udal/y22-izapide/es

4.– Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak ere –dokumentazioa zuzentzea, espedientea berrikustea– baliabide elektronikoz egingo dira, webgune honetan: https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak.

4.– Los trámites posteriores a la entrega de la solicitud – subsanación de documentación, revisión del expediente – se realizarán también por canal electrónico a través de https://www.euskadi.eus/misgestiones

5.– Eskatzaileek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak. Halaber, eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

5.– Los solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por el solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

6.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

6. artikulua.– Eskabideak eta dokumentazioa.

Artículo 6.– Solicitudes y documentación.

Udal titulartasuneko ikastegien titularrek edo haien ordezkariek, laguntzak eta 21. artikuluan zehaztutako hobariak lortu ahal izateko, eskabide telematikoa aurkeztu beharko dute, I. eranskinari jarraituz, eta, harekin batera, nahitaez honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte baliabide elektronikoak bakarrik erabiliz:

Con el fin de obtener las ayudas y las posibles bonificaciones especificadas en el artículo 21, los titulares o representantes de los centros de titularidad municipal deberán presentar la solicitud telemática, según el Anexo I, acompañada de la siguiente documentación obligatoria que se presentará únicamente por vía electrónica:

1.– Musika-eskolen erakunde titularrek dokumentazio hau aurkeztuko dute:

1.– Las entidades titulares de escuelas de música presentarán:

a) «Musika-eskolako irakasleak» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, 2016-2017 ikasturteko irakasleen izenak eta haiek irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakas-denbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora (III. eranskina).

a) El «Certificado del profesorado de la escuela de música» donde aparecerá la relación nominal del profesorado del curso 2016-2017 con su dedicación lectiva directa semanal, entendiendo por tiempo lectivo directo el correspondiente a cada profesor o profesora para impartir docencia a sus propios alumnos y alumnas asignados para todo el curso (Anexo III).

b) «Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza / erregimen arrunteko ikasleak» izeneko ziurtagiria, hala behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2016-2017ko erregimen arrunteko ikasleen zerrenda jasoko da, lehenetsitako espezialitateetan matrikulatuta daudenak (IV. eranskina).

b) El «Certificado de apoyo a especialidades preferentes/régimen ordinario», cuando proceda, en donde aparecerá consignado el número de alumnos y alumnas de 2016-2017, únicamente de régimen ordinario, que estén matriculados en especialidades preferentes (Anexo IV).

c) «Laguntza berezia hartzen duten ikasleak eta haien espezialitateak» izeneko ziurtagiria, hala behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2016-2017an laguntza berezia hartu duten ikasleen zerrenda jasoko da, eta «x» baten bidez agertuko dira lehenetsitako espezialitateak (V. eranskina). Ziurtagiri horren kopia bat helaraziko zaio Ikuskaritzari.

c) El «Certificado de alumnado reforzado con sus especialidades», cuando proceda, en donde aparecerá la relación nominal de los alumnos y alumnas reforzados en 2016-2017 y en donde las especialidades preferentes aparecerán resaltadas mediante una «x» (Anexo V). De este certificado se pasará copia a Inspección.

d) «Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea (ikasketa-profesionalak)» izeneko ziurtagiria, hala behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2016-2017an ikasketa profesionaletan izena eman duten ikasleen zerrenda jasoko da (VI. eranskina).

d) El «Certificado de incorporación de alumnado a enseñanza reglada (enseñanzas profesionales)», cuando proceda, en donde aparecerá la relación nominal de los alumnos y alumnas de la escuela incorporados en 2016-2017 en Enseñanzas profesionales (Anexo VI).

e) «Aplikaziorako datuen laburpena» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, irakasleen eta ikasleen 2016-2017ko ikasturteko datu orokorrak agertuko dira laburpen gisa, eta aplikazioan sartuko dira, tresna gisa erabiltzen baita deialdia ebazteko (VII. eranskina). Datu hauek bat etorri behar dute Hezkuntza Sailak «Eskola-jardueraren Estatistika» txostenean jasotzen dituenekin, eta ez dira inoiz ere handiagoak izango. Desberdinak izanez gero, kudeatzaileak azkeneko hauek kontuan hartuko ditu, hau da, Sailak jasotakoak.

e) Un certificado llamado «Resumen de datos para la aplicación» en donde aparecerá a modo de resumen, el total de los datos de alumnado y profesorado, curso 2016-2017, que se introducirán en la aplicación utilizada como instrumento para ayudar a resolver la convocatoria (Anexo VII). Estos datos deberán corresponderse con los recogidos por el Departamento de Educación para su informe de «Estadística de Actividad Escolar», y nunca podrán ser superiores a ellos. En caso de discrepancia, la instancia gestora tomará estos últimos como datos aplicables.

2.– Irakaskuntza arautua ematen duten ikastegien erakunde titularrek dokumentazio hau aurkeztuko dute:

2.– Las entidades titulares de los centros que imparten enseñanzas regladas adjuntarán:

a) «Musika-eskolako irakasleak» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, irakaskuntza arautuko irakasle guztien zerrenda eta haiek irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakas-denbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora (VIII. eranskina).

a) El «Certificado del profesorado» donde aparecerá la relación nominal del profesorado de enseñanza reglada con su dedicación lectiva directa semanal, entendiendo por tiempo lectivo directo el correspondiente a cada profesor o profesora para impartir docencia a sus propios alumnos y alumnas asignados para todo el curso (Anexo VIII).

b) «Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza» izeneko ziurtagiria, hala behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2016-2017ko ikasturtean lehenetsitako espezialitateetan matrikulatutako ikasleen zerrenda jasoko da, zehazki, ikasketa oinarrizkoetan eta profesionaletan matrikulatuta daudenak (IX. eranskina).

b) El «Certificado de apoyo a especialidades preferentes», cuando proceda, donde aparecerán consignados el número de alumnado matriculado en especialidades preferentes en 2016-2017 en enseñanzas elementales y profesionales (Anexo IX).

c) «Ikasleak goi-mailako irakaskuntzan sartzea» izeneko ziurtagiria, hala behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2016-2017an goi-mailako musika-eskola batean izena eman duten ikasleen zerrenda jasoko da (X. eranskina).

c) El «Certificado de incorporación de alumnado a enseñanza superior», cuando proceda, en donde aparecerá la relación nominal de los alumnos y alumnas incorporados en 2016-2017 a un centro superior de música (Anexo X).

d) «Aplikaziorako datuen laburpena» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, irakaskuntza aratuko irakasleen eta ikasleen 2016-2017ko ikasturteko datu guztiak agertuko dira laburpen gisa, eta aplikazioan sartuko dira, tresna gisa erabiltzen baita deialdia ebazteko (XI. eranskina). Datu hauek bat etorri behar dute Hezkuntza Sailak «Eskola-jardueraren Estatistika» txostenean jasotzen dituenekin, eta ez dira inoiz ere handiagoak izango. Desberdinak izanez gero, kudeatzaileak azkeneko hauek kontuan hartuko ditu, hau da, Sailak jasotakoak.

d) Un certificado llamado «Resumen de datos para la aplicación» en donde aparecerá, a modo de resumen, el total de los datos de alumnado y profesorado de enseñanza reglada, curso 2016-2017, que se introducirán en la aplicación utilizada como instrumento para ayudar a resolver la convocatoria. (Anexo XI). Estos datos deberán corresponderse con los recogidos por el Departamento de Educación, para su informe de «Estadística de Actividad Escolar» y nunca podrán ser superiores a ellos. En caso de discrepancia, la instancia gestora tomará estos últimos como datos aplicables.

Gainera, ikastegi guztien titularrek agiri hauek aurkeztuko dituzte:

Todos los titulares presentarán además:

2016ko ekitaldiari dagokion itxiera ekonomikoaren ziurtagiria, non xehatuta jasoko baitira ikastegiak ekitaldi horretan izandako gastuak.

Un certificado de cierre económico correspondiente al ejercicio 2016 donde se consignen los gastos desglosados del centro en dicho ejercicio.

Toki-erakundeak egindako ziurtagiri bat; han, jaso beharko da toki-erakunde horrek ikastegiari egindako guztizko ekarpena 2016ko ekitaldiko gastuetarako, eta zehaztuko da, halaber, zein den ekarpen horren finantzazio-ehunekoa. Ekarpen horrek % 25etik gora izango du hobaria.

Un certificado, expedido por la entidad local correspondiente, en el que se indicará la aportación total de dicha entidad local al centro para gastos del ejercicio 2016 y se consigne el porcentaje de financiación que supone. Esta aportación se bonificará a partir del 25%.

3.– Ziurtagiri horien ereduak hemen eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus

3.– Los modelos de estos certificados estarán además disponibles en https://www.euskadi.eus

4.– Eskaera egiten duen erakundeko titularrak edo ordezkariak sinatuta eta data jarrita aurkeztu behar da eskabidea.

4.– La solicitud deberá estar fechada y firmada por el titular o representante de la entidad que realiza dicha solicitud.

5.– Eskatzailearen nortasun telematikoa egiaztatzea:

5.– Acreditación de la identidad telemática del solicitante:

a) Eskabidea erakunde eskatzailearen ziurtagiri bidez sinatu baldin bada, ez da beharrezkoa izango ordezkaritza-ahalordea egiaztatzea.

a) Cuando la solicitud haya sido firmada con certificado de la entidad solicitante, no será preciso acreditar poder de representación.

b) Aitzitik, pertsona fisiko baten ziurtagiriaren bidez identifikatuz gero ordezkarien erregistro elektronikoan alta emanda egon gabe:

b) En el caso de identificarse con un certificado de persona física y no estar dado de alta en el Registro electrónico de representantes:

Erakundearen legezko ordezkaria izanez gero, legezko ordezkariak duen ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria aurkeztu beharko du.

Si es el representante legal de la entidad, deberá aportar acreditación del poder de representación que ejerza el representante legal.

Erakundearen legezko ordezkaria ez bada, borondatezko ordezkaritzaren ahalordea aurkeztu beharko du, legezko ordezkariak duen ordezkaritza-ahalordearekin batera.

Si no es el representante legal de la entidad, deberá aportar el poder de representación voluntaria junto con el poder de representación que ejerza el representante legal.

7. artikulua.– Diru-laguntza hitzarmen bidez gauzatzea.

Artículo 7.– Articulación mediante convenio.

1.– Diru-laguntza onartuta dagoela ulertuko da agindu honen II. eranskinean aipatzen den hitzarmena izenpetzen dutenean bai Hezkuntza Sailak bai diruz lagundutako eskola eta kontserbatorioen titular diren udalek eta bestelako toki-erakundeek, 18. artikuluaren 1. atalean horretarako ezarritako epean.

1.– La aceptación de la subvención concedida se formalizará con la suscripción del convenio señalado en el Anexo II a la presente Orden, entre el Departamento de Educación y los ayuntamientos y otras entidades locales titulares de las escuelas y conservatorios subvencionados, transcurrido el plazo señalado en el apartado 1 del artículo 18.

8. artikulua.– Jarraipen-batzordea.

Artículo 8.– Comisión de Seguimiento.

Hezkuntza Sailak eta udal bakoitzak izenpetutako hitzarmena, 7. artikuluan aipatzen dena, behar bezala betetze aldera, jarraipen-batzorde bat eratuko da, eta kide hauek izango ditu:

A los efectos de velar por el debido cumplimiento de la ejecución del convenio citado en el artículo 7, a suscribir entre el Departamento de Educación y cada Ayuntamiento suscribiente, se constituirá una Comisión de Seguimiento, integrada por:

– Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria edo hura ordezkatzen duen laguna; batzordeburu jardungo du.

– El Director de Centros y Planificación o persona en quien delegue, que actuará como Presidente.

– Hezkuntzako ikuskatzaile bat, ikuskatzaile nagusiak izendatua.

– Un Inspector o Inspectora de Educación, designado por el Inspector General.

– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari jardungo duena

– Un técnico o técnica de la Dirección de Centros y Planificación, que actuará como Secretario o Secretaria.

9. artikulua.– Jarraipen-batzordearen eginkizunak.

Artículo 9.– Funciones de la Comisión de Seguimiento.

1.– Jarraipen-batzordeak gainbegiratuko du zenbateraino betetzen diren hitzarmena eta ikastegi bakoitzaren urteko plana, zeina udal-titulartasuneko musika-eskola edo kontserbatorio bakoitzaren esku egongo baita.

1.– La Comisión de Seguimiento, supervisará el grado de cumplimiento de ejecución del convenio, así como del Plan Anual de cada centro, que obrará en poder de la Escuela de Música o Conservatorio de titularidad municipal.

2.– Horretarako, jarraipen-batzordeak, 15. artikuluko b) letran ezarritako bigarren ordainketa egin aurretik, aztertuko ditu ikastegiek zer datu aurkeztu duten eskabidearekin batera, 16. artikuluko e) letran aipatzen den memoria barne dela. Gainera, egotzi zaizkion eginkizunak betetzeko beharrezko iritzitako agiri osagarri guztiak eskatu ahal izango ditu, eta ikastegiek gehienez bost eguneko epea izango dute arrazoi edo justifikazio egokiak aurkezteko.

2.– A este propósito, la Comisión de Seguimiento, con carácter previo a la realización del segundo pago previsto en el apartado b) del artículo 15, analizará los datos aportados junto con la solicitud por los diferentes centros participantes, incluida la memoria señalada en el párrafo e) del artículo 16, pudiendo, en su caso, requerir cuanta documentación complementaria considere necesaria para las funciones que le fueron encomendadas, para que en un plazo no superior a cinco días el centro la motive o justifique adecuadamente.

Agiria horiek aztertuta, txosten batean bilduko ditu bere balorazio, gomendio eta ondorioak. Txostena Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari helaraziko zaio, azken ordainketa egin dadin, betiere oniritzia ematen bazaio.

En función de dicha documentación, realizará un informe con sus valoraciones, recomendaciones y conclusiones. Dicho informe será remitido a la Dirección de Centros y Planificación para que, en caso de que se manifieste la conformidad, se realice el pago final.

10. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Artículo 10.– Plazo de presentación de solicitudes.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

El plazo de presentación de las solicitudes y de la documentación que la acompaña será de quince días a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

11. artikulua.– Eskabidea eta dokumentazioa zuzentzea.

Artículo 11.– Subsanación de la solicitud y documentación.

Diru-laguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo aginduzko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean osatzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da. Kasu horretan, Administrazioak eskabide horri buruzko ebazpena emango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Si la solicitud de subvención no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada de la documentación preceptiva, se requerirá a la persona interesada para que, en un plazo de diez días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos. Si en este plazo no se realiza la subsanación, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bitarteko elektronikoz egingo da. Jakinarazpen elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalean kontsultatu beharko da.

La notificación de subsanación de deficiencias se efectuará electrónicamente. La notificación electrónica deberá consultarse en el apartado de «Mis Gestiones» de la sede electrónica del Gobierno Vasco.

Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta hamar egun naturaleko epean interesduna ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat joko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela edukira sartzea.

La notificación se entenderá practicada en el momento que el interesado firme electrónicamente la recepción de la misma. Cuando transcurran diez días naturales desde el envío de la notificación sin acceder a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

12. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 12.– Órgano de gestión de ayudas.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.

Corresponderá al Director de Centros y Planificación la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria.

13. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

Artículo 13.– Procedimiento de concesión.

1.– Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie diru-laguntza. Horretarako, deialdi honetarako dagoen kreditua hainbanatu egingo da diru-laguntzaren onuradunen artean.

1.– La subvención será otorgada a todos los solicitantes que cumplan los requisitos exigidos, procediéndose al prorrateo entre los mismos, de la totalidad del crédito disponible para esta convocatoria.

2.– Ikastegi bakoitzari zenbateko diru-laguntza dagokion kalkulatzeko, kontuan hartuko da erabilgarri dagoen aurrekontu-partida eta ikastegi bakoitzak zenbat ordu finantzagarri eman dituen, eta, horretarako, agindu honetako baremoetan (21. artikuluan jasotakoetan) ezarritako irizpideak aplikatuko dira. Diru-laguntza honetarako dagoen zenbateko osoa hainbanatu egingo da diru-laguntzaren onuradunen artean.

2.– La cuantía de la subvención que corresponderá a cada centro, en función de la partida presupuestaria disponible, se calculará a partir del número de horas financiables del centro, mediante la aplicación de los criterios establecidos en los baremos de la presente Orden, incluidos en el artículo 21, procediéndose al prorrateo, entre los mismos, de la totalidad de la partida disponible para esta convocatoria.

3.– Nolanahi ere, musika-ikastegi bakoitzari ematen zaion diru-laguntzak egundo ere ez du gaindituko aurrekontu osoaren % 33. Ondorio horietarako, irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen batura ez da izango aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago.

3.– De cualquier forma la subvención concedida a un centro musical nunca superará el 33% de su presupuesto total. A estos efectos se entenderá que la suma del gasto de personal no docente, equipamiento y funcionamiento será como máximo el 25% del presupuesto total.

4.– Finantza daitezkeen orduak direla-eta ateratzen den diru-laguntzak muga hori gainditzen badu, soberakina gainerako eskolen diru-laguntzetara bideratuko da.

4.– En el caso de que las horas financiables hubiesen dado como resultado una subvención que superara dicho límite, el sobrante revertirá en las subvenciones al resto de las escuelas.

14. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazpen-modua eta publikotasun-prozedura.

Artículo 14.– Resolución, recursos, plazos para resolver y notificar, modo de notificación y procedimiento de publicidad.

1.– Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere lau hilabeteko epean, agindu hau argitara ematen den egunetik hasita. Ebazpen horretan, eskatutako diru-laguntzak eman ala ez erabakiko da. Emandako diru-laguntzen kasuan, honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, dagokion musika-ikastegia eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa. Eskabidea ukatzen bada, berriz, horretarako arrazoiak adieraziko dira.

1.– La Viceconsejera de Educación dictará y notificará resolución en el plazo máximo de cuatro meses, contados a partir de la publicación de la presente Orden, en que se determinará la adjudicación o denegación de las subvenciones solicitadas expresando, en el caso de las primeras, la entidad beneficiaria, el centro musical concernido, y el importe de la subvención concedida. En el caso de las denegadas recogerá los motivos que fundamenten la denegación.

2.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/es/) argitaratuko da ebazpena, eta jakinarazi eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Ebazpen-epea igaro ondoren interesdunak horren berri jaso ez badu, eskabidea ezetsi egin zaiola ulertu ahalko du, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44. artikuluan.

2.– Dicha resolución se publicará en el Tablón Electrónico de Anuncios de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/es/), y tendrá efectos de notificación a partir del día siguiente. Si una vez transcurrido el plazo de resolución, la misma no hubiera sido notificada, la solicitud correspondiente podrá entenderse desestimada, a los efectos de lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Aurrekoa hala izanik ere, organo kudeatzaileak interesdunei jakinarazpenen abisuak bidali ahal izango dizkie, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

3.– Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de la notificación realizada mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

4.– Agindu honen babespean esleitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da jende orok jakin dezan.

4.– La relación de beneficiarios de las subvenciones concedidas al amparo de esta orden será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco, a los efectos de su general conocimiento.

5.– Ebazpenok ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan.

5.– Las resoluciones no agotan la vía administrativa, pudiendo interponerse recurso de alzada ante la Consejera de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente en que tuviera lugar la notificación, conforme a lo dispuesto en el artículo 121 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

6.– Onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze-prozesuan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.

6.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones a los beneficiarios de éstas quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

15. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

Artículo 15.– Pago de la Subvención.

Agindu honen babesean emandako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

El pago de las subvenciones concedidas al amparo de la presente Orden se abonará del siguiente modo:

Ikastegi guztientzat:

Para todos los centros:

a) Lehen ordainketa, diru-laguntzaren % 12koa, 7. artikuluan adierazitako hitzarmena izenpetu ondoren eta behin 18. artikuluaren 1. atalean ezarritako epea amaituta.

a) Un primer abono, por el importe equivalente al 12% de la subvención concedida, tras la firma del convenio señalado en el artículo 7, y una vez transcurrido el plazo señalado en el apartado 1 del artículo 18.

b) Bigarren ordainketa 2018ko lehen hiruhileko naturalean egingo da, emandako diru-laguntza hurrengo artikuluan ezarritako baldintzen arabera justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoan.

b) Un segundo libramiento, en el primer trimestre natural de 2018, por el importe resultante de la liquidación efectuada tras la justificación de la subvención concedida y en los términos establecidos en el artículo siguiente.

16. artikulua.– Diru-laguntza justifikatzea.

Artículo 16.– Justificación de la subvención.

Erakunde onuradun guztiek 2018ko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dute justifikazioa, modu honetan:

Todas las entidades beneficiarias presentarán la justificación antes 28 de febrero 2018 y lo harán del siguiente modo:

a) Justifikazioa egiteko, zerrenda bat aurkeztu beharko da, eta, han, langileen izen-abizenak azalduko dira eta bakoitzaren kostua, guztira (XII. eranskina).

a) La justificación consistirá en la relación nominal del personal con expresión individualizada del coste total del mismo (Anexo XII).

b) Aurreko letran zerrendatutako langile horien kontratuen edo Gizarte Segurantzan duten alta-ziurtagiriaren kopiak aurkeztu beharko dituzte ikastegi guztiek; bestela, T.C.a edo horren agiri baliokideak aurkeztuko dituzte, langile horien lan-egoera normalizatua egiaztatzeko. Jatorrizko agiriak entitate onuradunaren egoitzan gordailutuko dira. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza arduratuko da agiriok egiaztatzeaz, eta erakunde onuradunari jatorrizko agiriak aurkezteko eskatu ahal izango dio; nolanahi ere, geroago itzuliko dizkio.

b) Todos los centros deberán presentar copias de los contratos o certificados de alta de la Seguridad Social de las y los trabajadores reseñados en el punto anterior o T.C. o documentos equivalentes como acreditativos de la situación laboral normalizada de ese personal. Los documentos originales quedarán en depósito en la entidad beneficiaria. La Dirección de Centros y Planificación realizará la comprobación de los documentos, y podrá requerir a la entidad beneficiaria la remisión de los originales, que le serán devueltos.

c) Justifikzio-agiri horien bidez, 2016-2017 ikasturtean egindako gastuak justifikatu beharko dira.

c) Todos los documentos justificativos lo serán sobre gasto realizado en el curso 2016-2017.

d) Justifikazio horiek bide elektronikoz aurkeztu beharko dira webgune honetan: https://www.euskadi.net/nirekudeaketak.

d) Las justificaciones se presentarán por medios electrónicos en https://www.euskadi.eus/misgestiones

e) Ikastegi guztiek jarraipen-batzordearen esku jarriko dute 2016-2017 ikasturtearen balorazio-memoria bat. Memoria horretan, gutxienez, honako atal hauek jasoko dira:

e) Todos los centros tendrán a disposición de la Comisión de Seguimiento una memoria de valoración correspondiente al curso 2016-2017. Dicha memoria constará, al menos, de los siguientes apartados:

– 2016-2017 ikasturtearen garapen orokorra.

– Desarrollo general del curso 2016-2017.

– Irakaslanaren programa: zenbait erabaki bilduko ditu ikastegia eta eskola-jarduera antolatzeko, ikasleak eta baliabideak kontuan izanik:

– El Programa de actividades docentes, en el que se recogen las decisiones que, teniendo en cuenta el alumnado y los recursos existentes, se adopten para la organización del centro y de la actividad escolar durante el curso.

– Prestakuntza-plana: hezkuntza-komunitateko kide guztientzat egongo da zabalik, eta irakaste-jarduna hobetzea izango du xede, bai eta ikasleek lortzen dituzten emaitzak hobetzea ere.

– El Plan de formación, que estará abierto a todos los miembros de la comunidad educativa y tendrá como objetivo la mejora de la práctica docente y de los resultados que obtiene el alumnado.

– Azpiegiturak, zerbitzuak eta erabilitako baliabideak.

– Infraestructuras, servicios y dotación de recursos.

– Jarduera osagarrien programa.

– Programa de actividades complementarias.

– Urteko kudeaketa programa.

– Programa anual de gestión.

– Helburuen lortze-maila.

– Grado de consecución de los objetivos.

17 artikulua.– Ez-betetzeen araubidea eta itzulketa-prozedura.

Artículo 17.– Régimen de incumplimiento y procedimiento de reintegro.

1.– Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak betetzen ez badira, jasotako dirua eta horrek sortutako legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari partez edo osorik itzuli beharko zaizkio. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, abenduaren 17ko 698/91 Dekretuak eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluak diotenari jarraituz.

1.– La constatación de la existencia de cualquier supuesto de incumplimiento de las condiciones que motivaran la concesión de la subvención dará lugar, de conformidad y en los términos establecidos en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en el Decreto 698/91, de 17 de diciembre y en el artículo 37 de la Ley General de Subvenciones, a la obligación de reintegrar de manera total o parcial a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses legales que procedan.

2.– Dirua itzultzeko, egokiak izan daitezkeen bestelako ekintzak alde batera utzi gabe, arau hauetan ezarritako prozedurari jarraituko zaio: Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra; 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen berme eta itzulketen araubide orokorra erregulatzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak ezartzen dituena. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

2.– Para proceder al reintegro se seguirá el procedimiento establecido al efecto en la Ley General de Subvenciones, Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participen en su gestión, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

3.– Itzultzeko prozedura hasi baino lehen, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 92.1 artikuluan ezarritako baldintzen arabera –zeinaren bidez Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen baita–, justifikazioa aurkezteko eskatuko zaie erakunde onuradunei.

3.– Previamente al inicio del procedimiento de reintegro, de conformidad y en los términos establecidos en el artículo 92.1 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, se requerirá a las entidades beneficiarias la presentación de la justificación.

18. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Artículo 18.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluak eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluek jasotzen dituzten betebeharrez gainera, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

Sin perjuicio de las obligaciones recogidas con carácter general en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y de las recogidas en los artículos 14 y 46 de la Ley General de Subvenciones los beneficiarios de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir en todo caso las siguientes obligaciones:

1.– Emandako diru-laguntza onartzea, eta 7. artikuluan aipatzen den hitzarmena izenpetzea, hamar eguneko epean, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hamar eguneko epean. Hala egin ezean, erakunde onuradunek diru-laguntzari uko egiten diotela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida y suscribir el convenio señalado en el artículo 7 en el plazo de diez días tras la fecha de la publicación de la Resolución en el Tablón Electrónico de Anuncios de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco. De no ser así, se entenderá que las entidad beneficiaria renuncia a la subvención concedida.

2.– Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

2.– Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida.

3.– Hezkuntza Ikuskaritzaren esku jartzea diru-laguntza eskatzeko aurkeztutako dokumentazioa, horretarako oinarritzat hartu dena, gainbegiratu edo ikuskatu beharreko beste elementu bat baita.

3.– Tener a disposición de la Inspección Educativa la documentación presentada y la que ha servido de base para la solicitud de subvención como un elemento más a supervisar o inspeccionar.

4.– Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, eskatzen dieten informazioa ematea.

4.– Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria.

5.– Helburu bererako beste diru-laguntza edo laguntzarik lortuz gero, diru-laguntza ematen duen Administrazioari jakinaraztea.

5.– Comunicar a la Administración concedente, la obtención de cualesquiera otras subvenciones o ayudas para el mismo fin.

6.– Jarraipen-batzordearen esku uztea ikastegiaren urteko memoria, diru-laguntzaren xede den ikasturteari dagokiona.

6.– Facilitar a la Comisión de Seguimiento la memoria anual del centro correspondiente al curso académico para el que se concede la subvención.

19. artikulua.– Bateraezintasunen araubidea.

Artículo 19.– Régimen de compatibilidades.

Agindu honen bidez iragarritako diru-laguntzak bateragarri dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk helburu berberarekin eman ditzakeen beste zeinahirekin. Aurrekoa gorabehera, guztizko kostua baino handiagoa baldin bada helburu horretarako eskuratu diren laguntzen guztizko kopurua, deialdi honen karietara emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, soberakin horri dagokion neurrian.

Las subvenciones convocadas por esta Orden son compatibles con cualesquiera otras que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquier otra institución pública o privada. Ello no obstante, en el caso de que el importe total de las ayudas obtenidas para tal fin sea superior a su coste total, se reducirá en la cantidad correspondiente al exceso el importe de la ayuda concedida en virtud de la presente convocatoria.

20. artikulua.– Datu pertsonalak.

Artículo 20.– Datos de carácter personal.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatzeko eta argitaratzeko. Datuok «Musika-eskolentzako diru-laguntzak» izeneko fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau kudeatzeko eta deialdiaren berri emateko bertan parte hartzen dutenei. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren aurrean balia daitezke. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y con la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los datos personales recogidos en la tramitación de esta convocatoria, cuyo tratamiento y publicación es autorizado por los y las participantes en la misma, serán incluidos en un fichero denominado «Subvenciones a centros de enseñanzas musicales» cuyo objeto será gestionar la presente convocatoria, así como para informar a las personas concurrentes a dicha convocatoria de su desarrollo. La responsable de este fichero es la Dirección Centros y Planificación. Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante la Dirección de Centros y Planificación, dirigiéndose para ello a la siguiente dirección: calle Donostia-San Sebastián, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen diote Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta ditzan aurkeztutako agiriak.

Asimismo, las personas concurrentes a esta convocatoria autorizan a la Dirección de Centros y Planificación a comprobar en otros organismos públicos la veracidad de los documentos presentados.

21. artikulua.– Baremoak.

Artículo 21.– Baremos.

I. baremoa:

Baremo I:

Arautu gabeko irakaskuntza:

Enseñanza no reglada:

A) Maila eta atal hauetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko, irakas-denbora hauek jasoko dute laguntza.

A) Se subvencionarán los siguientes tiempos lectivos por cada alumno y alumna matriculado en los siguientes niveles y apartados.

a) Finantza daitezkeen denborak:

a) Tiempos financiables:

1. maila, edo lehen harremana hasteko maila:

Nivel 1 ó de contacto:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2. maila:

Nivel 2:

Hastapen-kurtsoan, zuzenean sartu diren ikasleak baino ez dira aintzat hartuko, hau da, 1. maila egin ez dutenak.

En el curso de iniciación, sólo se consignarán las incorporaciones directas, es decir, que no hayan hecho Nivel I.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

3. maila:

Nivel 3:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

4. maila:

Nivel 4:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Beste ikasketa batzuk:

Otras enseñanzas:

Desgaitasuna duten eta aurreko mailetan sartuta ez dauden pertsonentzat bakarrik:

Solo para personas discapacitadas no incluidas en los niveles anteriores:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Alderik badago maila hauetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta III. eranskinean agertzen den irakasleen guztizko eta zuzeneko irakas-denboraren artean, bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Horixe hartuko da denbora finantzagarritzat, eta honako bi hobari hauek gehituko zaizkio:

Si existe diferencia entre el total del tiempo lectivo financiable resultante de estos niveles y el total del tiempo lectivo directo del profesorado que aparece en el Anexo III, se preferirá el tiempo inferior de ambos. Este será el tiempo elegido como tiempo lectivo financiable. A este tiempo elegido se añadirán las dos siguientes bonificaciones:

B) Lehentasunezko interesa duten espezialitateei laguntza ematea.

B) De apoyo a especialidades de interés preferente.

Lehentasunezko interesa duten musika-tresnak hauek dira: biola, biolontxeloa, kontrabaxua, fagota, oboea, tronpa, tronboia, tuba eta harpa Irakaskuntza arautu gabean musika-tresnak ikasten dituen ikasle bakoitzeko, 2. eta 3. mailan, 30 minutuko hobaria emango da, eta, laguntza berezia jasotzen duen ikasle bakoitzeko, 2. eta 3. mailan, 60 minutukoa.

Son instrumentos de interés preferente: viola, violoncelo, contrabajo, fagot, oboe, trompa, trombón, tuba y arpa. Por cada alumno que curse estos instrumentos en la enseñanza no reglada, en nivel 2 y 3, se bonificará con 30 minutos, y si es alumno reforzado, en nivel 2 y 3, con 60.

C) Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea.

C) Incorporación de alumnado a enseñanza reglada.

2016-2017 ikasturtean musika-irakaskuntza profesionaletan aritutako ikasle bakoitzeko: I. baremoko guztizko denborei 300 minutu gehituko zaizkie.

Por cada alumno/a de la escuela incorporado/a durante el curso 2016-2017 a las enseñanzas profesionales, se sumarán 300 minutos a los tiempos totales del baremo I.

Aurreko ikasturtean 2. eta 3. mailan matrikulatuta zeuden laguntza berezia hartzen duten ikasleen kopuruaren % 50 finantzatu ahal izango da, gehienez ere.

El número máximo de alumnos/as financiables no excederá del 50% del total de alumnos y alumnas en régimen reforzado de los niveles 2 y 3 del curso anterior.

D) I. baremoan guztira diruz lagunduko den ordu-kopurua kalkulatzeko, A, B eta C letretan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den batura erabiliko da.

D) La cantidad total de horas a subvencionar en el Baremo I será la suma resultante de la aplicación de los criterios fijados en los tres apartados A, B y C.

II. baremoa:

Baremo II:

Irakaskuntza arautua:

Enseñanzas regladas:

A) Denbora hauei emango zaie laguntza, irakaskuntza mota honetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko:

A) Por cada alumna o alumno matriculado en estas enseñanzas se subvencionarán los siguientes tiempos.

a) Finantza daitezkeen denborak:

a) Tiempos financiables:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Alderik badago maila hauetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta VIII. eranskinean agertzen den irakasleen guztizko eta zuzeneko irakas-denboraren artean, bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Horixe hartuko da denbora finantzagarritzat, eta honako bi hobari hauek gehituko zaizkio:

Si existe diferencia entre el total del tiempo lectivo financiable resultante de estos grados y el total del tiempo lectivo directo del profesorado que aparece en el Anexo VIII, se preferirá el tiempo inferior de ambos. Este será el tiempo elegido como tiempo lectivo financiable. A este tiempo elegido se añadirán las dos siguientes bonificaciones:

B) Laguntza emango zaie, era berean, I. baremoaren B letran jasotako lehentasunezko espezialitateei, eta 30 minutuko hobaria emango zaie oinarrizko irakaskuntzako ikasleei, eta 60 minutukoa, berriz, musika-tresna horiek ikasten dituzten eta irakaskuntza arautuko maila profesionalean ikasten dutenei.

B) Se subvencionarán asimismo las especialidades de interés preferente recogidas en el Baremo I. apartado B bonificando con 30 minutos a los alumnos de enseñanza elemental y con 60 minutos a los de grado profesional de la enseñanza reglada que estudien dichos instrumentos.

C) 400 minutu gehituko dira goi-mailako musika-eskola batean 2016-2017an matrikulatutako ikasle bakoitzeko.

C) Por cada alumno o alumna incorporado en 2016-2017 a un centro superior de música se sumarán 400 minutos.

D) II. baremoan guztira diruz lagunduko den ordu-kopurua kalkulatzeko, A, B eta C letretan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den batura erabiliko da.

D) La cantidad total de horas financiables del Baremo II será la suma resultante de la aplicación de los criterios fijados en los tres apartados A, B y C.

III. baremoa:

Baremo III:

Irakaskuntzako kostuak.

Por coste de la enseñanza.

Orduko batez besteko kostua izango da ekitaldi ekonomikoaren guztizko kostua zati astean emandako eskola-orduen kopurua (zuzeneko iraskas-denbora). I. eta II. baremoetan finkatutako diruz lagundu daitekeen irakas-denborari hobari-ehuneko jakin bat aplikatuko zaio, kostuaren arabera, honako taula hau kontuan hartuta:

El coste total del ejercicio económico, dividido entre el número de horas lectivas semanales (tiempo lectivo directo) dará el coste medio por hora. Al tiempo elegido como tiempo lectivo financiable de los baremos I y II, se aplicará un % de bonificación en función de su coste según la tabla siguiente:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Ondorio horietarako, irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen batura ez da izango aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago.

A estos efectos se entenderá que la suma de los gastos de personal no docente, equipamiento y funcionamiento será como máximo el 25% del presupuesto total.

IV. baremoa:

Baremo IV

Tokiko udalbatzak ikastegiare gastu arruntaren % 25 gutxienez finantzatzen duen kasuetan, hobari hauek aplikatuko zaizkio I. eta II. baremoetan finantzagarritzat jotako denborari:

Cuando la corporación local financie el centro con un mínimo del 25% del gasto corriente, al tiempo elegido como tiempo lectivo financiable del Baremo I y II, se le aplicará la bonificación siguiente:

a) % 25eko finantziazioa izateagatik, orduen % 25.

a) Por el 25% de financiación, el 25% de dichas horas.

b) % 25etik % 62,5era arteko finantziazioa izateagatik, % 2 gehiago puntu edo frakzio bakoitzeko, ordu horien % 100eraino iritsi arte.

b) A partir del 25% de financiación hasta un máximo del 62,5%, un 2% más por cada punto o fracción hasta un máximo del 100% de dichas horas.

Toki-erakundearen ziurtagiria, ekarpen hori ziurtatzen duena eta hobari hori kalkulatzeko oinarritzat hartuko dena, ikastegian gorde beharko da, geroko errebisioetarako.

El documento original de la entidad local que certifique dicha aportación y que servirá de base para el cálculo de esta bonificación deberá quedar en depósito en el centro para futuras comprobaciones.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honetako diru-laguntzak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren mende egongo dira.

Las subvenciones a que se refiere esta Orden se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones.

Agindu hau administrazio publikoen diru-laguntzak arautzen dituzten printzipioei jarraikiz ebatziko da –publikotasunaren, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak–, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean ezarritako baldintzetan, zeina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu baitzuen, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan zehaztutako oinarrizko araudiaren arabera, eta laguntzei eta diru-laguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenekin bat etorriz; horrez gain, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, agindu honetan ezarritako irizpideen arabera.

La presente Orden se resolverá conforme a los principios de publicidad, concurrencia y objetividad que rigen la actividad subvencional de las Administraciones Públicas en los términos establecidos en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, con arreglo a la normativa básica establecida en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones y aplicándose los recursos económicos disponibles con arreglo a los criterios establecidos en la presente Orden.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las personas interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco o recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el mismo diario oficial.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 28 de noviembre de 2017.

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común