Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna

N.º 229, jueves 30 de noviembre de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

OSASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
5804
5804

AGINDUA, 2017ko azaroaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren, BIOEF, neuroendekapenezko gaixotasunen ikerketa proiektuentzako laguntzen deialdia onesten duena.

ORDEN de 22 de noviembre de 2017, del Consejero de Salud, por la que se aprueba la convocatoria de ayudas a proyectos de investigación en enfermedades neurodegenerativas de la Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitarias, BIOEF.

Aurrekoetan bezala, 2016ko EITB maratoia ekimenak, zeinetan modu aktiboan parte hartu duten hainbat elkarte, erakunde eta entitatek, zein pertsona askok beraien kontutik, ikerketa biomedikurako funts-kopuru nahiko handia lortu dute; aurten, neuroendekapenezko gaixotasunen inguruan ikertzeko. Ekimen solidario honen bitartez bilduko den dirua, behin antolaketaren eta EITBren ekoizpenaren gastuak, eta BIOEFeren kudeaketa-gastuen zati bat kenduta, neuroendekapenezko gaixotasunen ikerketa sustatzeko laguntzei gehituko zaie. Aurten, ikerketa-arlo hori sendotzeari eta bultzatzeari zuzendutako zenbatekoa ikerketa-proiektuak finantzatzeko izango dira. Laguntzen deialdi honen bitartez, BIOEFek neuroendekapenezko gaixotasunen ikerketan aurrera egiten jarraitu nahi du.

Como en años anteriores, la iniciativa de EITB maratoia 2016, en la que han colaborado activamente asociaciones, instituciones y entidades de diversa índole así como numerosas personas a título individual, ha conseguido recaudar una cuantía importante de fondos en favor de la investigación biomédica; en esta ocasión, en enfermedades neurodegenerativas. Los fondos recaudados por esta iniciativa solidaria se destinarán, una vez detraídos parte de los gastos de organización y producción de EITB, y parte de los gastos de gestión de BIOEF, a la presente convocatoria de ayudas para impulsar la investigación en enfermedades neurodegenerativas. La cuantía recaudada este año para la potenciación y consolidación de esta área temática de investigación, se destinará a la financiación de proyectos de investigación. Mediante esta convocatoria de ayudas, BIOEF persigue avanzar en el estudio de las enfermedades neurodegenerativas.

Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa –BIOEF–, Euskadiko osasun sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko Osasun Sailak sortutako tresna da. Halaber, Fundazioak kolaborazio, kooperazio eta komunikazio esparru bat osatzen du osasunaren ikerketan eta berrikuntzan diharduten erkidego, estatu eta nazioarteko mailan dauden hainbat sektoreren artean. Gainera, BIOEFek osasun programa eta politikak zein intersektorialak oinarritzen laguntzen du, Osasun Sistemaren lehiakortasun eta kalitatea areagotzeko, eta baita Euskal Herrian aberastasuna sortu eta haren garapen sozioekonomikoan laguntzeko ere. Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala zehazten duen apirilaren 11koa 80/2017 Dekretuaren arabera, BIOEF sail horren mendeko sektore publikoko fundazio bat da, zeinak Osasun Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritzari laguntzen dion zuzendaritza horri dagozkion funtzioetan.

La Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitarias -BIOEF-, es el instrumento, creado por el Departamento de Salud, para promover la investigación y la innovación en el sistema sanitario de Euskadi. La Fundación constituye asimismo un marco de colaboración, cooperación y comunicación entre los diferentes sectores implicados en la investigación e innovación sanitarias en los diferentes niveles autonómico, estatal e internacional. Además, BIOEF ayuda a fundamentar programas y políticas sanitarias e intersectoriales, para dotar de mayor competitividad y calidad al Sistema Sanitario, y contribuir a la generación de riqueza y desarrollo socioeconómico del País Vasco. Acorde al Decreto 80/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud, BIOEF es una fundación del sector público adscrita a dicho Departamento y que asiste a la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias en las funciones que a esta Dirección corresponden.

Xedapen hauek erreferentziarako esparru komuna eratzen dute osasun ikerketa sustatu eta haren funtzionamendu eraginkorragoa zehazteko: Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa; ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitariokoa; 14/2007 Legea, uztailaren 3koa, Ikerketa Biomedikoari buruzkoa, eta 14/2011 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzakoa.

La Ley 14/1986, de 25 de abril, General de Sanidad, la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, la Ley 14/2007, de 3 de julio, de investigación biomédica y la Ley 14/2011, de 1 de junio, de la Ciencia, la Tecnología y la Innovación, proporcionan un marco común de referencia para el fomento de la investigación sanitaria, estableciendo las condiciones para un funcionamiento más eficaz.

Esparru horretan, Osasun Sailak osasun-arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia 2020 ere atera du, BIOEFrekin batera, hura hedatu eta inplementatzeko. Agindu hau bi ardatz estrategikoren ildo berean dago: batetik, Pertsonen Ardatza, zeinak «osasun sistemako profesionalen ikerketa eta berrikuntza-jarduerak piztea eta gaixoen zein hiritarren esku-hartzean aurrera egiten jarraitzea» baitu helburu; bestetik, Baliabideen Ardatza, «Osasun arloan ikertzeko eta berritzeko finantzazioa hobetzea, barne- zein kanpo-baliabideekin».

En este marco, el Departamento de Salud se ha dotado asimismo de la Estrategia de Investigación e Innovación en Salud 2020, colaborando BIOEF en su despliegue e implementación. La presente Orden está alineada con dos de los ejes estratégicos: el Eje de Personas, que persigue responder al objetivo de «Estimular la realización de actividades de investigación e innovación por parte de las y los profesionales del sistema sanitario y avanzar en la implicación de pacientes y ciudadanía», y el Eje de Recursos, que atiende al objetivo de «Mejorar la financiación de la investigación e innovación en salud, con recursos tanto internos como externos».

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan zehaztutakoaren arabera, aurreikusten zen Osasun Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onesten duen Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 29ko Aginduaren aurretik ematea agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak.

Acorde a lo estipulado en el artículo 8 de la Ley 38/2003, General de Subvenciones, la concesión de subvenciones prevista en la presente Orden, se incluye con carácter previo en la Orden de 29 de junio de 2017, del Consejero de Salud por la que se aprueba el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Salud.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren hamaseigarren xedapen osagarrian zehaztutakoaren arabera, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak aldatua (azken xedapenetatik zazpigarrena, bi), sektore publikoko fundazioek diru-laguntzak eman ahal izango dituzte haiei atxikitako administrazio-organoaren baimenarekin.

Atendiendo a lo establecido en la disposición adicional decimosexta de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones, modificada por la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de régimen jurídico del sector público (disposición final séptima, dos), las fundaciones del sector público podrán conceder subvenciones siempre que cuente con la autorización del órgano de la Administración a la que estén adscritas.

Deialdiaren zenbatekoari dagokionez, apirilaren 11ko 2/2017 Legearen arabera, zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko 2017rako Aurrekontu Orokorrak onesten diren, eta haren barruan, BIOEF ustiatzeko aurrekontuan ikusten denez, behar adinako aurrekontua dagoela egiaztatu da.

En cuanto a la dotación de la convocatoria, conforme se establece en la Ley 2/2017, de 11 de abril, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2017, y dentro de ella, en el presupuesto de explotación de BIOEF, se constata la existencia de crédito presupuestario suficiente.

Deialdi honek, eta haren izapidetze- eta ebazpen-ekintzek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko azaroaren 11ko Legearen testu bategina onesten duen 1/1997 Lege Dekretuak eratutako esparru juridikoari jarraitzen diote, eta baita Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari ere, zeinak diru-laguntzen Lege Orokorraren Araudia onesten baitu 887/ 2006 Errege Dekretuaren bidez.

Esta convocatoria, así como las actuaciones de tramitación y resolución de la misma, obedecen al marco jurídico conformado por el Decreto Legislativo 1/ 1997, de 11 de noviembre, que aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; y por las normas básicas dadas por la Ley 38/ 2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones, y por el Real Decreto 887/ 2006, de 21 de julio, que aprueba el Reglamento de la Ley general de subvenciones.

Deialdi honetarako ez da ezer egin beharko Europar Batasuneko erakundeetan, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzten jardueren izaera ekonomikorik ez egoteak Estatuko laguntzei buruzko europar araudiaren aplikazio-esparrutik at geratzen baitira, I+G+b arloko Erkidegoko Esparruak biltzen duen bezala.

Esta convocatoria no precisa de ninguna actuación ante las instituciones de la Unión Europea, ya que la ausencia de carácter económico de las actividades subvencionables la excluye en su totalidad del ámbito de aplicación de la normat iva europea sobre ayudas de Estado, así amparado por el Marco Comunitario de I+ D+ I.

Hori guztia dela eta, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren hamaseigarren xedapen gehigarriko 1. atalean zehazten dena beteaz, apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 2.2.b) eta 4.2 artikuluekin lotuta, non Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala zehazten baita, hau

Por todo ello, en cumplimiento de lo establecido en el apartado 1 de la disposición adicional decimosexta de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, general de subvenciones, con relación a los artículos 2.2.b) y 4.2 del Decreto 80/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da neuroendekapenezko gaixotasunei buruzko osasunaren inguruko ikerketa-proiektuentzako laguntza ekonomikoaren deialdia arautzea, objektibotasun, lehiakidetasun- eta publizitate-printzipioak beteaz.

Es objeto de la presente Orden la regulación de la convocatoria de ayudas económicas a proyectos de investigación en salud sobre enfermedades neurodegenerativas de acuerdo con los principios de objetividad, concurrencia competitiva y publicidad.

Deialdi honetarako, ikerketa eta garapena ordaingabeko jardueratzat hartuko dira, eta Europar Komisioak ezarritako baldintzak bete beharko dira Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruan (EBren Egunkari Ofiziala, C 198, 2014-06-27koa); guzti hori, agindu honen 2.3 eta 2.4 ataletan aurreikusitakoari jarraikiz.

A los efectos de la presente convocatoria, la investigación y desarrollo será considerada como actividad no económica debiendo cumplir los requisitos establecidos por la Comisión Europea en el Marco Comunitario sobre Ayudas Estatales de Investigación y Desarrollo e Innovación (DOUE, C 198, de 27-06-2014), todo ello de conformidad con lo previsto por los apartados 2.3 y 2.4 de esta Orden.

2. artikulua.– Diru-laguntzak jaso ahalko dituzten proiektuak.

Artículo 2.– Proyectos subvencionables.

1.– Diru laguntzak jaso ahalko dituzten proiektuak neuroendekapenezko gaixotasunetan ikerketa biomedikoko proiektuak izango dira.

1.– Los proyectos subvencionables serán proyectos de investigación biomédica en enfermedades neurodegenerativas.

Deialdi honetarako, neuroendekapenezko gaixotasun gisa hartuko dira OSNren Lurraldeen Arteko Kontseiluak 2016ko apirilaren 13an onetsitako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioaren Nazioko Sistemaren Neuroendekapenezko Gaixotasunen Estrategiaren barruan daudenak, (dokumentua eskuragarri hemen: http://www.msps.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/pdf/Est_Neurodegenerativas_APROBADA_C_INTERTERRITORIAL.pdf). Deialdi honetan baliaezintasuna eragiten duten beste gaixotasun neurologiko batzuk ere sartu dira (neuroimmuneak, neuromuskularrak), zenbait kasutan elementu komunak dituztelako.

Se entienden como enfermedades neurodegenerativas a efectos de la presente convocatoria, aquellas incluidas en la Estrategia de Enfermedades Neurodegenerativas del Sistema Nacional de Salud del Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad aprobada por el Consejo Interterritorial del SNS el 13 de abril de 2016 (documento accesible en http://www.msps.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/pdf/Est_Neurodegenerativas_APROBADA_C_INTERTERRITORIAL.pdf). Se incluyen también en la presente convocatoria, otros tipos de enfermedades neurológicas invalidantes (neuroinmunes, neuromusculares), puesto que en ocasiones comparten algunos elementos comunes.

Deialdi honi dagokionez, oinarrizko ikerketa (gaixotasunera zuzendua), klinikoa (gaixoari zuzendua), epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun zerbitzuetakoa, da ikerketa biomedikoa. Baita osasuna edo ikerketa biomedikoko prozesu eta teknologiak hobetzeari zuzendutakoak garatzea ere.

A efectos de esta convocatoria se entiende como investigación biomédica la investigación básica (orientada a la enfermedad), clínica (orientada al o a la paciente), epidemiológica, en salud pública y en servicios sanitarios, así como el desarrollo tecnológico orientado a la mejora de la salud o de los procesos y tecnologías de investigación biomédica.

2.– Diru-laguntzei dagozkien proiektuek ikertzaile nagusi bat izan behar dute, proiektuaren exekuzio zientifiko eta teknikoaren arduraduna izango dena. Laguntza deialdi honetarako diru-laguntzak eskatzen dituzten erakunde ezberdinetako ikertzaileek parte hartzen duten proiektuetan, proiektu bakoitzean parte hartzen duten erakunde bakoitzeko ikertzaile nagusietako bat Proiektuaren Koordinatzailea izango da eta hau izango da BIOEFekiko hizketakidea; halaber, horrek burutuko du eskakizuna, erakundeko ordezkariarekin batera, 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2.– Los proyectos para los que se soliciten las ayudas deberán contar con un investigador o investigadora principal, que será responsable de la ejecución científico-técnica del proyecto. En el caso de proyectos en los que participen personas investigadoras de distintas entidades que soliciten subvención a la presente convocatoria de ayudas, una de las personas investigadoras principales, pertenecientes a cada una de las entidades que participan en cada proyecto, asumirá la condición de Coordinador o Coordinadora del Proyecto y la interlocución con BIOEF, encargándose asimismo de realizar la solicitud junto con la persona representante de la entidad, tal como se establece en los artículos 9 y 10.

3.– Laguntzek ekonomikoa ez den erako jarduerak finantzatuko dituzte, Europar Komisioak ezarritako baldintzei jarraiki Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruan (2014-06-27ko EBren Egunkari Ofiziala, C 198), 19. puntuan (ikerketa erakundeen eta ikerketa azpiegituren jarduera nagusiak, eta ezagutza transferentzia jarduerak).

3.– Las ayudas financiarán actividades de naturaleza no económica, conforme a los requisitos establecidos por la Comisión Europea en el Marco Comunitario sobre Ayudas Estatales de Investigación y Desarrollo e Innovación (DOUE, C 198, de 27-06-2014), en el punto 19 (actividades primarias de los organismos de investigación e infraestructuras de investigación, y actividades de transferencia de conocimientos).

4.– Beraz, jarduera ekonomikoaren finantzaketa deialdi honetatik kanpo gelditzen da. Horretarako, jarduera ekonomikotzat hauxe ulertzen da:

4.– Por tanto, queda excluida de la presente convocatoria la financiación de la actividad económica. A estos efectos se entiende por actividad económica:

a) I+G zerbitzuak ematea eta enpresek burututako I+G.

a) La prestación de servicios de I+D y la I+D realizada por cuenta de empresas.

b) Ikerketa azpiegituren alokairua.

b) El alquiler de las infraestructuras de investigación.

c) Beste era ekonomikoko edozein jarduera, eskatutako baldintzak eta Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruan (2014-06-27ko EBren Egunkari Ofiziala, C 198) jasotakoak betetzen ez dituena.

c) Cualesquiera otras actividades de naturaleza económica que no respondan a las condiciones exigidas y contempladas en el Marco Comunitario sobre Ayudas Estatales de Investigación y Desarrollo e Innovación (DOUE, C 198, de 27-06-2014).

5.– Aurkeztuko diren ikerketa proiektuek Helsinkiko Aitorpenean zehaztutako funtsezko printzipioak beteko dituzte, eta baita ikerketa biomedikoko eremuan indarrean dagoen legeria ere. Ikerketa proiektuak burutzeko lagin biologikoak erabili behar direnean, hurrengo arauak jarraitu beharko dira: 135/2015 Dekretua, uztailaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa xedeekin erabiltzea baimentzeko eta funtzionamendua arautzen duena, eta Osasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 13ko Agindua, zeinaren bitartez Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren zuzendaritza organoak euskal Biobankuaren inguruan hartutako erabakiak jakitera ematen dituen.

5.– Los proyectos de investigación presentados deberán respetar los principios fundamentales establecidos en la Declaración de Helsinki, así como cumplir los requisitos establecidos por la legislación vigente en el ámbito de la investigación biomédica. En el caso de que los proyectos de investigación conlleven la utilización de muestras biológicas, se ha de atender al Decreto 135/2015, de 7 de julio, sobre el régimen de autorización y funcionamiento de biobancos con fines de investigación biomédica en la Comunidad Autónoma de Euskadi y a la Orden de 13 de julio de 2015, del Consejero de Salud, por la que se da publicidad a los acuerdos adoptados por el órgano de gobierno de la Fundación Vasca de Innovación e Investigación sanitarias en relación con el biobanco vasco.

6.– Pertsonekin esperimentatzea edo giza jatorria duten lagin biologikoak erabiltzen duten proiektuetan erakundeko Ikerketarako Etika-Batzordeak bidalitako baimena ere aurkeztu beharko dute, indarrean dagoen akordioak osatutakoa. Batzordearen baimen horrekin batera, baimen informatua eta gaixoari informatzeko orria ere aurkeztuko dira.

6.– Los proyectos que impliquen la experimentación en personas o la utilización de muestras biológicas de origen humano deberán acompañar la preceptiva autorización emitida por el Comité de Ética en Investigación de la entidad en que se vaya a realizar el estudio, constituido de acuerdo a la normativa vigente. Se anexará a dicha autorización del Comité, consentimiento informado y hoja de información al o a la paciente.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Entidades beneficiarias.

1.– Deialdi honetan jasotako laguntzen onuradun izan ahalko dira, izaera publiko edo pribatuko erakundeak Europar Batasuneko edozein estatu kideko nazionalitatea dutenak edo bertan haien egoitza soziala dutenak, edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioaren Estatu sinatzaileetan, eta deialdiak berak adierazten dituen ikerketa jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko edo pribatuetan burutzen dituztenak.

1.– Podrán ser beneficiarias de las ayudas contempladas en la presente Convocatoria, las entidades de naturaleza pública o privada con nacionalidad o domicilio social en cualquier Estado miembro de la Unión Europea, o de los Estados signatarios del Acuerdo sobre el Espacio Económico Europeo que desarrollen la actividad investigadora a la que se refiere la propia Convocatoria en entidades públicas o privadas ubicadas en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Kasu honetan erakunde onuradunak hauek izango dira: osasun entitate edo erakunde publikoak, unibertsitate publikoak, ikerketa erakunde publiko onartuak, herri administrazioaren mendeko I+G erakundeak, Osasun Ikerketa Institutuak, osasun entitate eta erakunde pribatuak, unibertsitateak eta beste erakunde pribatuak, berariazko pertsonalitate juridikoa dutenak eta I+G jarduerak burutzen dituztela edo buru ditzaketela egiaztatzen dutenak.

A estos efectos se entiende por entidades beneficiarias: entidades e instituciones sanitarias públicas, universidades públicas, los organismos públicos de investigación reconocidos, entidades de I+D dependientes de la administración pública, Institutos de Investigación Sanitaria, entidades e Instituciones sanitarias privadas, universidades y otras entidades privadas, con personalidad jurídica propia, con capacidad o actividad demostradas en acciones de I+D.

2.– Ezingo dituzte agindu honen bitartez araututako laguntzak eskatu hurrengo egoeraren batean dauden erakundeek:

2.– No podrán acceder a las ayudas reguladas en esta Orden las entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias siguientes:

a) Ebazpen irmo bitartez diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galdu dutenean, edo prebarikazio, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko eralgitze, eragimen-trafikoa, lege-ordainarazpen edo hirigintza-delituagatik zigortu zaienean.

a) Haber sido condenadas mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

b) Konkurtso adierazpena nahita eskatu izana, prozedura batean kaudimenik gabeko aitortuak izatea, konkurtsoan egotea, hartan hitzarmen bat adostu denean izan ezik, esku-hartze judizialaren mende egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea beteaz gaitasungabetuak izan direnean konkurtsoaren sailkapen-epaian oraindik gaitasungabetze-epea bukatu ez denean.

b) Haber solicitado la declaración de concurso voluntario, haber sido declarados insolventes en cualquier procedimiento, hallarse declarados en concurso, salvo que en éste haya adquirido la eficacia un convenio, estar sujetos a intervención judicial o haber sido inhabilitados conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

c) Kausa batean erruduntzat jotzea, Administrazioarekin egindako kontratu baten ebazpen irmoan.

c) Haber dado lugar, por causa de la que hubiesen sido declarados culpables, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridikoen legezko ordezkariak Estatuko Administrazio Orokorraren goi karguen jardutea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legeak, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak (LBK 1985, 14), Herri Administrazioko Zerbitzurako Langileen bateraezintasunena biltzen dituzten kasuetako batean egotea, edo 5/1985 Lege Organikoan, ekainaren 19koa (LBK 1985, 1463 eta LBK 1986, 192), Hauteskunde-araubide Orokorrarena, arautzen dituzten hautatutako karguren bat denean.

d) Estar incursa la persona física, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre (RCL 1985, 14), de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/ 1985, de 19 de junio (RCL 1985, 1463 y RCL 1986, 192), del Régimen Electoral General.

e) Indarrean dauden xedapenen agintze duten zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzakoak egunean ez edukitzea.

e) No hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes.

f) Legearen arabera zerga-paradisuak diren herrialde edo lurraldeetan edukitzea zerga-egoitza.

f) Tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

g) Diru-laguntzen itzulera obligazio guztiak bete ez izana.

g) No hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

h) Eskuratzeko galera eragingo duen ebazpen irmoarekin zigortua izana.

h) Haber sido sancionado mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener.

3.– Aurreko puntuetan adierazitako apreziazioa, justifikazioa, adierazpena eta irismena eta, oro har, deialdi honetan onuradunen baldintzei buruz bildu ez denarentzat, Diru-laguntzen Lege Orokorraren (DLO) 13. artikuluan bildutakoa aplikatuko da, oinarrizkoa delako.

3.– La apreciación, justificación, declaración y alcance de las prohibiciones señaladas en los puntos anteriores, así como, en general, para lo no establecido en la presente convocatoria sobre los requisitos de los beneficiarios, será de aplicación el artículo 13 de la Ley General de Subvenciones (LGS) en todo lo previsto por aquella, dado su carácter básico.

4.– Erakunde onuradunek zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren aurrekoetan egunean daudela frogatu beharko dute, horretarako erakunde eskudunak igorritako egiaztagiri administratibo positiboak aurkeztuz. Dokumentu hauek aurkezteko betebeharrik ez dagoenean, erakunde onuradunaren erantzukizun aitorpena aurkeztu beharko da, baita administrazio publiko eta hauen erakundeen kasuan eta erakunde publiko eta fundazioenetan. Erakunde onuradunek aitorpen horretan jasotako egoeran egon daitezken aldaketak organo kudeatzaileari jakinarazi beharko dizkiote. Halaber, erantzukizunpeko aitorpen baten bitartez frogatu beharko dute ez direla zordunak diru-laguntzen itzultzea ezartzen duen ebazpen baten arabera.

4.– Las entidades beneficiarias deberán acreditar que se encuentran al corriente de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social mediante certificaciones administrativas positivas expedidas por el organismo competente. Estas serán sustituidas por una declaración responsable de la entidad beneficiaria cuando no esté obligada a presentar tales documentos, así como en el caso de las administraciones públicas y sus organismos, entidades públicas y fundaciones. Las entidades beneficiarias deberán comunicar al órgano gestor las posibles alteraciones de las circunstancias recogidas en dicha declaración. Asimismo, deberán acreditar mediante declaración responsable que no son deudoras por resolución de reintegro de subvenciones.

Diru-laguntza ezin izango da ordaindu erakunde onuradunak arestiko betebeharrak betetzen ez dituen bitartean.

No podrá realizarse el pago de la subvención en tanto la entidad beneficiaria no se halle al corriente en el cumplimiento de las obligaciones anteriores.

5.– Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren sinadurak entitateak (laguntza jasotzen duenean) jarduera behar bezala burutzeko konpromisoa hartu duela esan nahi du, eta baita eskakizunean datozen datuak egiazkoak direla egiaztatu eta baieztatu duela ere. Gainera, eskatutako betekizunak betetzen dituela ere esan nahiko du, ikerketa jarduerei aplikatzen zaien araudia betetzeaz gain.

5.– La firma de la persona representante legal de la entidad solicitante supone el compromiso por su parte de apoyar la correcta realización de la actividad, en el caso de que la ayuda se conceda, y de haber comprobado y confirmado la veracidad de los datos que constan en la solicitud. Supone, igualmente, la declaración de cumplimiento de los requisitos exigidos, y que se ajusta a la normativa que sea de aplicación en las actividades de investigación.

4. artikulua.– Laguntza emateko prozedura.

Artículo 4.– Procedimiento de concesión.

Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira. Horretarako, aurkeztuko diren eskakizunak konparatu egingo dira 11. artikuluan biltzen diren irizpideak jarraituz, haien lehentasunaren arabera sailkatzeko, eta laguntzak agortu arte banatuko dira, deialdian esleitu diren kredituen arabera.

La concesión de las ayudas contempladas se efectuará por el procedimiento de concurso. A estos efectos la concesión se realizará mediante la comparación de las solicitudes presentadas a fin de establecer una prelación entre las mismas atendiendo a los criterios de valoración que se fijan en el artículo 11 y adjudicando las ayudas hasta el agotamiento, en su caso, de los créditos asignados a la convocatoria.

5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 5.– Recursos económicos.

Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa, jatorria Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako zuzendutako aurrekontuen kredituetan duena, hirurehun eta hirurogeita hamasei mila bederatziehun eta berrogeita zortzi euro eta laurogei (376.948,80) zentimokoa da.

El importe de los recursos económicos destinados a financiar esta Convocatoria, procedentes de los correspondientes créditos presupuestarios establecidos al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, asciende a la cantidad de trescientos setenta y seis mil novecientos cuarenta y ocho con ochenta (376.948,80) euros.

6. artikulua.– Dirua jaso dezaketen proiektuen eskakizunak.

Artículo 6.– Requisitos de los proyectos subvencionables.

1.– Diru-laguntzak jaso ahalko dituzten proiektuetan, nahitaezko baldintza da Euskal Osasun Sistemako erakunde batek, gutxienez, parte hartzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen, 5. artikuluak ezarritakoa ulertuko da Euskal Osasun Sistematzat.

1.– En los proyectos subvencionables, es requisito imprescindible la participación de, al menos, un entidad perteneciente al sistema sanitario de Euskadi, entendiendo el sistema sanitario de Euskadi según lo establecido en el artículo 5 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi.

2.– Ikerketa biomedikoko proiektuek gutxienez bi urte eta gehienez hiru urte iraungo dute.

2.– Los proyectos de investigación biomédica podrán tener una duración mínima de dos años y máxima de tres.

3.– Ikerketa biomedikoko proiektuak banaka burutu ahalko dira edo erakunde ezberdinen arteko elkarlanean, erakunde horietako bat koordinatzaile eta entitate antolatzailearekiko hizketakide izango delarik.

3.– Los proyectos de investigación biomédica podrán realizarse de forma individual o en colaboración entre varias entidades, actuando una de ellas como coordinadora e interlocutora con la entidad convocante.

7. artikulua.– Ikertzaile nagusia izateko baldintzak.

Artículo 7.– Requisitos del investigador o investigadora principal.

Ikertzaile nagusiak ondorengo baldintza hauek beteko ditu:

El investigador o investigadora principal cumplirá los siguientes requisitos:

a) Lotura funtzionariala, estatutarioa edo kontratu bidezkoa formalizatuta edukitzea proiektuaren eskaera egin edo proiektua burutu duen erakundearekin, gutxienez laguntza eskatu den unetik diru-laguntza emateko datara arte. Osasun Ikerketako Institutuei dagokienez, ikertzaile nagusien lotura eskaera egin duen erakundearekin izango da, edo bestela, ikertzailearen lotura hartzen duen eta indarrean dagoen hitzarmena duten erakundeekin.

a) Tener formalizada su vinculación funcionarial, estatutaria o contractual con la entidad solicitante o de realización del proyecto, como mínimo en el periodo comprendido entre el momento de la solicitud de ayuda y el de resolución de concesión. En el caso de los Institutos de Investigación Sanitaria, la vinculación de los investigadores o investigadoras principales lo será con la entidad solicitante, o en su caso, con aquellas entidades con las que mantengan convenio en vigor que ampare la vinculación del investigador o investigadora.

b) Deialdi honetara ikertzaile nagusiak soilik aurkeztu ahalko du proiektu bat.

b) Solamente podrá presentar a la presente convocatoria un proyecto en condición de investigador o investigadora principal.

8. artikulua.– Finantza daitezkeen gastuak.

Artículo 8.– Gastos financiables.

1.– Kasu bakoitzean emandako laguntza jarraian aipatuko diren gastuak ordaintzeko izango dira, betiere proiektua burutzearekin lotuta badaude eta aurretik Eskakizunaren memorian sartu badira.

1.– La ayuda que en cada caso se conceda se destinará a cubrir los gastos que se indican a continuación, siempre que estén directamente relacionados con la realización del proyecto y estén previamente incluidos en la Memoria de la solicitud.

2.– Agindu honen bitartez araututako laguntzak beste diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, helburu bera dutenean, herri administrazio edo erakunde batek ematen dituenean, publikoa edo pribatua, naziokoa zein Europar Batasunekoa, edo beste diru-laguntzekin, diru-sarrerekin edo baliabideekin batera, laguntza jasoko duen jardueraren kostua gainditzen ez duen bitartean.

2.– La obtención de las ayudas reguladas por la presente Orden será compatible con otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos que, para la misma finalidad, fueran otorgadas por cualesquiera administraciones públicas o entes, públicos o privados, nacionales, de la Unión Europea o de organismos internacionales, siempre que, aisladamente o en concurrencia con otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos, no se supere el coste de la actividad subvencionada.

3.– Langileen gastuak. Proiektua burutzeko behar diren pertsonen kontratazioa. Ez lukete lanaldi osoko erlazio funtzionariala, estatutarioa edo lan-harremana edukiko erakunde onuradunekin edo kontratua egiteko unean proiektua burutuko duenarekin.

3.– Gastos de personal. Contratación de personas necesarias para la realización del proyecto. No deberán tener relación funcionarial, estatutaria o laboral a jornada completa con los entidades beneficiarias o de realización del proyecto en el momento de su contratación.

Halaber, atal honetan ere sartuko dira ikertzaileen taldearen kide den osasun profesionalaren laguntza-jardueraren liberaziotik eratorritako kostuak, proiektuan parte har dezan, bere lanaldiaren % 50 arte. Proiektuak deialdiak finantzatuko duena baino ikertzaileen lan gehiago behar badu, erakunde onuradunak jarriko du dirua.

Asimismo se incluye en este apartado los costes derivados de la liberación de la actividad asistencial de la o del profesional sanitario que forma parte del equipo investigador para su dedicación al proyecto hasta un máximo del 50% de su jornada de trabajo. En el caso de que el proyecto necesite una dedicación del personal investigador mayor que la financiada por la Convocatoria, aquella será asumida por el entidad beneficiaria.

4.– Ondasunak erostearen eta zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak. Proiektua burutzeko nahitaezko materiala sartzen da hemen, eta ez dira kontuan hartuko altzariak eta instalazioak.

4.– Gastos de adquisición de bienes y contratación de servicios. Se incluye el material inventariable indispensable para la realización del proyecto, y se excluyen explícitamente el mobiliario y las instalaciones.

Material suntsikorra eta gastu osagarriak, material bibliografikoa eta proiektua jakitera emateko gastuak ere sartuko dira hemen (argitalpenak, etab.). Behar bezala arrazoituta badago, eta proiektua burutzeko beharrezkoa denean.

Se incluye también el material fungible y gastos complementarios, material bibliográfico y gastos relacionados con la difusión (publicaciones, etc.). Siempre que sea debidamente justificado y necesario para el desarrollo del proyecto.

Bulegoko material orokorraren finantzazioa ez da hemen sartuko: fotokopiak, laserra, telefono-gastua, etab.

Se excluye la financiación de material general de oficina tales como fotocopias, tóner, gasto de teléfono, etc.

Memorian azalduko da proiektua garatzeko espero den kanpo zerbitzuen kontratazioa, eta zerbitzu horien ezaugarriak eta kontratuaren kostua adieraziko dira. Dirua jasoko duen jardueran parte hartzen duten proiektuko jarduerak azpikontratatu ahal izango dira, baina ezingo ditu eragile onuradunak berez egin, eta hori egiaztatu beharko da proiektuaren memorian. Onuradunak azpikontratatutako jardueraren guztizko kostua ezingo da izan onuradun horren finantzatutako aurrekontuaren % 50 baino gehiago izan.

La contratación de servicios externos prevista para el desarrollo del proyecto deberá estar reflejada en la memoria de solicitud, indicando la naturaleza del servicio y coste del contrato. Podrán ser objeto de subcontratación aquellas actividades del proyecto que forman parte de la actuación subvencionada pero que no pueden ser realizadas por el Agente beneficiario por sí misma, extremo que habrá de acreditarse en la Memoria del proyecto. El coste global de la actividad subcontratada por beneficiario no podrá ser superior al 50% del presupuesto financiable de dicho beneficiario.

5.– Bidaia eta desplazamenduen ondoriozko gastuak. Landa-lanean eta koordinazio-bileretan sortutakoak eta kongresuetara, hitzaldietara eta halakoetara joateak sortutako gastuak, proiektuarekin harreman zuzena badute.

5.– Gastos de viajes y desplazamientos. Generados por el trabajo de campo, reuniones de coordinación y asistencia a congresos, conferencias, etc., siempre que estén directamente relacionados con el proyecto.

6.– Deialdi honekin ordaintzeko gastu finantzagarriak izango dira, kostu zuzenaren % 10 arte, proposatutako proiektuaren gastu zeiharrak. Hau da, proiektua burutuko duen erakundearen egitura gastuak (argia, ura, garbitasuna, mantentze-lanak edo antzerakoak), proiektu zehatz bati zuzenean esleitzen ez badira ere proiektua burutzeko beharrezkoak direnean.

6.– Serán también gastos financiables con cargo a la presente convocatoria, hasta un máximo del 10% del coste directo, los gastos indirectos del proyecto propuesto, entendiéndose por tales aquellos gastos estructurales de la entidad en la que se ejecuta el proyecto (luz, agua, limpieza, mantenimiento o similares) que, sin ser imputables directamente a un proyecto concreto, son necesarios para que el proyecto se realice.

7.– Aginte honen inguruan emango diren laguntzak bateragarriak izango dira xede berarekin lortu daitezkeen laguntza edo subentzioekin, gehiegizko finantzazioa ez bada. Gehiegi finantzatzea bada, diru-laguntzaren zenbatekoa dagokion gehienezko mugara arte emango da.

7.– Las ayudas que se concedan al amparo de la presente Orden serán compatibles con la obtención de cualquier otro tipo de ayuda o subvención que se pudiera obtener para el mismo fin, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. Caso de producirse ésta se reducirá el importe de la subvención concedida hasta el límite máximo que corresponda.

8.– Ikertzaileen taldea osatzen duten kideek, osasun trebakuntza espezializatze aldiko ikasketak dituzten pertsonak barne, ezingo dute proiektuan kargatzeko ordainsaririk jaso.

8.– Las personas componentes del equipo investigador, incluidas las personas con estudios de grado en periodo de formación sanitaria especializada, no podrán recibir retribución alguna con cargo al proyecto.

9.– Proiektua bukatutakoan, emandako laguntzarekin erosi den zenbatu daitekeen materiala eta bibliografikoa proiektua burutu duen erakundearena izango da etorkizunean, eta ikerketa jardueran erabiliko da printzipioz.

9.– Una vez finalizado el proyecto, el material inventariable y bibliográfico adquirido con cargo a las ayudas concedidas, pasará a ser propiedad del entidad ejecutor del proyecto y será utilizado prioritariamente en la actividad investigadora.

10.– Dena dela, ondorio horietarako, aplikagarriak izango dira Diru Laguntzei buruzko Lege Orokorraren (DLO) 31. artikulua eta Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorraren (DEO) 83. artikulua, oinarrizkoak baitira.

10.– En cualquier caso, a estos efectos serán de aplicación el artículo 31 de la LGS y el artículo 83 del RGS, dado su carácter básico.

9. artikulua.– Eskakizunak aurkezteko modua eta epea.

Artículo 9.– Forma y plazo de presentación de las solicitudes.

1.– Eskakizun bakarra aurkeztuko da proiektu bakoitzeko. Koordinazio proiektuen kasuan, erakundea izango da koordinatzailea, eta eskakizuna bidaltzeaz arduratuko dena.

1.– Se presentará una única solicitud por proyecto. En el caso de proyectos en coordinación, será la entidad que actúe como coordinadora, la responsable de enviar la solicitud.

2.– Agindu honekin lotutako eskakizunak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzentzeak, justifikazioak eta gainerako kudeaketak baliabide elektronikoen bitartez egingo dira, Administrazio Elektronikoko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 28. artikulua beteaz (2012ko martxoaren 9ko EHAA, 50. zk.), Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9., 10. eta 14. artikuluen arabera, eta baita 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena ere, non Informatika eta Telekomunikazioko Zuzendariak E-Administrazio-Platea Plataforma Teknologikoa onesten duen.

2.– La realización de las solicitudes, requerimientos, notificaciones, subsanaciones, justificaciones y demás gestiones implicadas en esta Orden se efectuará por medios electrónicos, de conformidad con el artículo 28 del Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica (BOPV n.º 50, de 9 de marzo de 2012), de conformidad con los artículos 9, 10 y 14 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; así como con la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración-Platea.

3. euskadi.eus egoitza elektronikoa erabiliko da eskakizunetan sartu eta betetzeko, hurrengo helbide hauetan, hain zuzen ere:

3.– El acceso a la solicitud y su cumplimentación se realizará través de la sede electrónica euskadi.eus, en las direcciones que se señalan a continuación:

Gaztelania:

Castellano:

http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/proyectos_investigación_enfermedades_neurodegenerativas/web01-a2ikerpr/es/

http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/proyectos_investigación_enfermedades_neurodegenerativas/web01-a2ikerpr/es/

Euskara:

Euskera:

http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/gaixotasun_neurodegeneratiboen_ikerketa_proiektuak/web01-a2ikerpr/eu/

http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/gaixotasun_neurodegeneratiboen_ikerketa_proiektuak/web01-a2ikerpr/eu/

4.– Betetako eskakizunak, erakunde eskatzaileak onetsitako sinaduraz gain, 9.6 artikuluak adierazten duen dokumentazioa ere hartuko ditu, Administrazio Elektronikoko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua beteaz. Aurkezpen-data gisa, sinadura elektronikoarena hartuko da.

4.– La solicitud cumplimentada incorporará, además de la firma reconocida de la entidad solicitante, la documentación soporte a la que se refiere el artículo 9.6, en los términos dispuestos en el Decreto 21/2012 de 21 de febrero, de Administración Electrónica. Se considerará como fecha de presentación la de la firma electrónica.

5.– Erakundeek haien eskakizunak eskatuko zaizkien gainerako dokumentu guztiekin batera aurkeztu ahalko dituzte, aukeratutako hizkuntza ofizialean. Gainera, eskaeraren ondoriozko ekintzetan, eta prozedura osoan zehar, eskaera egin duen erakundeak aukeratutako hizkuntza bera erabiliko du, Euskararen Erabileraren azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 5.2) eta 6.1 artikuluek zehazten dutena beteaz.

5.– Los entidades podrán presentar la solicitud, junto con el resto de la documentación exigida, en el idioma oficial de su elección. Asimismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por el entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Honako dokumentazio hau entregatu beharko da:

6.– La documentación a aportar es la siguiente:

a) Ikerketa proiektuaren memoria, eredu normalizatuan (I. eranskina), hala badagokio, parte hartzen duenaren erakunde bakoitzaren informazioarekin batera (I.a eta I.b eranskinak). Ingelesez ere onartuko da proiektuaren memoria.

a) Memoria del proyecto de investigación en modelo normalizado (Anexo I), acompañado en su caso de la información de cada entidad participante (Anexo I.a y Anexo I.b). Se admitirá igualmente la memoria del proyecto en lengua inglesa.

b) Ikertzaile nagusien curriculum vitae-a (II. eranskina) eredu normalizatuan (Osasun Sailaren curriculumentzako ereduak eta Carlos III Osasun Erakundearenak onartuko dira, eta baita Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren curriculum vitae-aren eredu normalizatua ere –FECYT–).

b) Currículum vitae (Anexo II) en modelo normalizado de las personas investigadoras principales (se admitirán los modelos de curriculum del Departamento de Salud, del Instituto de Salud Carlos III, así como el modelo de Curriculum Vitae Normalizado de la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología – FECYT).

c) Proiektua proposatu duen ikerketa taldearen historial zientifiko-teknikoaren memoria (III. eranskina), eredu normalizatuan.

c) Memoria del historial científico-técnico (Anexo III) del grupo de investigación proponente del proyecto, en modelo normalizado.

d) Erakunde eskatzaile bakoitzaren ordezkariaren adierazpena legezko ordezkariak sinatuta (IV. eranskina).

d) Declaración responsable de cada entidad solicitante firmada por el Representante Legal (Anexo IV)

e) Jardueraren eskakizun gisa eta haren ezaugarriak kontuan hartuta, proiektuek legez ezarritako baimenak edo txostenak beharko dituzte:

e) Como requisitos de actividad y atendiendo a su naturaleza, los proyectos deberán contar con las autorizaciones y/o informes legalmente establecidos:

1) Ikertzaile nagusiari dagokion erakundearen Ikerketa Batzordearen txostena, proiektuaren bideragarritasuna bermatzen duena.

1) Informe de la Comisión de Investigación de la entidad al que pertenece el investigador o la investigadora principal, que garantice la viabilidad del proyecto.

2) Ikertzaile nagusiari dagokion Ikerketarako Batzorde Etikoaren txostena, beharrezkoa denean.

2) Informe del Comité Ético de Investigación de la entidad al que pertenece el investigador o la investigadora principal, cuando así se precise.

3) Euskal Biobankuaren Ziurtagiria, proiektuan giza jatorria duten lagin biologikoak erabili behar badira, ikertzaile nagusiak Biobankuari deialdi honetan eskatutako diru-laguntzaren xede izango den proiekturako lagin biologikoak eman edo lagatzea eskatu izana ziurtatzen duena.

3) Certificado del Biobanco vasco para la investigación que acredite que, en el caso de que el proyecto requiera de muestras biológicas de origen humano, el investigador o la investigadora principal ha solicitado al Biobanco la recogida y/o cesión de muestras biológicas para el proyecto de investigación para el que se solicita ayuda a la presente convocatoria.

Atal honetan aipatzen diren dokumentuak Erakunde onuradunen eskutan geratuko dira, erakunde emaileak egin ditzakeen egiaztatze-jarduerak edo kontroleko erakunde eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrolei aurka egin gabe, eta aipaturiko jarduera horiek burutu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia eman beharko da.

Los documentos a los que hace referencia este punto quedarán en poder de las Entidades beneficiarias, sin perjuicio del sometimiento a las actuaciones de comprobación que pueda efectuar el órgano concedente, así como cualesquiera otras de comprobación y control que puedan realizar los órganos de control competentes, aportando cuanta información les sea requerida en el ejercicio de las actuaciones anteriores.

Atal honetan aipatzen diren a, b, c eta d dokumentuen eredu normalizatuak euskadi.eus egoitza elektronikoan daude.

Los modelos normalizados de los documentos a, b, c y d señalados en este apartado estarán disponibles en la sede electrónica euskadi.eus.

7.– Hilabetekoa izango da laguntzak eskatzeko epea ebazpena, berau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik.

7.– El plazo para solicitar las ayudas será de un mes, contado a partir del día siguiente al de la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

10. artikulua.– Eskakizunean egon daitezkeen akatsak zuzentzea.

Artículo 10.– Subsanación de los defectos de la solicitud.

1.– Diru-laguntzen eskakizunetako eremu guztiak beteta ez baleude, edo eskatzen den dokumentazio guztia ez baditu, Erakunde eskatzaileari eskatuko zaio hamar egunetan hori zuzendu edo falta diren dokumentuak bidaltzea, eta hala egiten ez badu eskakizuna ukatuko zaio eta Administrazioak ebatziko du eskakizun horren inguruan eta hura jakinaraziko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunaren inguruko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.

1.– Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación exigida, se requerirá a la Entidad solicitante para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido en su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Jakinarazpenak egiteko baliabide elektronikoak erabiliko dira.

2.– Las notificaciones se realizarán por medios electrónicos.

3.– Jakinarazpenen sistemari esker jakinarazpenaren xede den ekintza pertsona interesdunari zein egun eta ordutan jakinarazi zaion jakin eta ziurtatu ahal izango da, eta baita haren edukietara noiz sartzen den ere. Une horretan emango da jakinarazpena jasotzat. Eman dela ziurtatuta badago eta hamar eguneko epean edukiak atzitzen ez badira, jakinarazpenari uko egin zaiola ulertuko da eta izapidea burututzat emango da, prozedurari jarraituz, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, edukiak atzitzeko ezintasun tekniko edo materiala egiaztatzen denean izan ezik.

3.– El sistema de notificación permitirá acreditar la fecha y hora en que se produzca la puesta a disposición de la persona interesada del acto objeto de notificación, así como la de acceso a su contenido, momento a partir del cual la notificación se entenderá practicada. Cuando exista constancia de la puesta a disposición, y transcurran diez días naturales sin acceder a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de la persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

4.– Lankidetzan egin behar diren proiektuetan, ekintza hori proiektuaren koordinatzaile lanetan diharduen erakundearekin egingo da.

4.– En los proyectos a desarrollar en cooperación, dicha actuación se realizará con la entidad que hubiera asumido la condición de coordinador del proyecto.

11. artikulua.– Eskakizunen ebaluazioa eta hautaketa.

Artículo 11.– Evaluación y selección de las solicitudes.

Ongi eta epearen barruan aurkeztutako edo zuzendutako eskakizunen ebaluazioa eta aukeraketa egiteko, aurreko artikuluaren arabera, Balorazio Batzordea sortzen da, artikulu honen 1. artikuluan zehaztu den bezala.

Para la evaluación y selección de las solicitudes debidamente presentadas o subsanadas en plazo, de acuerdo con lo establecido en el artículo anterior, se crea la Comisión de Valoración que se define en el apartado 1 de este artículo.

1.– Balorazio Batzordea osatuko dute:

1.– La Comisión de Valoración estará integrada por los siguientes componentes:

a) Presidentea: Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa-BIOEF fundazioaren I+G+b arloko kudeaketaren zuzendari eskuduna, Susana Belaustegi Ituarte.

a) Presidencia: la Directora competente en materia de gestión de I+D+i de la Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitarias –BIOEF, Susana Belaustegui Ituarte.

b) Kideak:

b) Vocales:

– Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzaren zuzendaria, Maria Agirre Rueda.

– La Directora de Investigación e Innovación Sanitarias del Departamento de Salud, María Aguirre Rueda.

– Osakidetzako Osasun-laguntzako zuzendariordea, Carlos Sola Sarabia.

– El Subdirector de Asistencia Sanitaria de Osakidetza, Carlos Sola Sarabia.

– Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren zuzendaria, Javier Losa Ziganda.

– El Director de la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco, Javier Losa Ziganda.

– EITB - Euskal Irrati Telebista-ren ordezkari bat, Ainhoa Lodoso Andonegi.

– Una persona representante de EITB-Euskal Irrati Telebista -, Ainhoa Lodoso Andonegui.

– Neuroendekapenezko gaixotasunen bat duten gaixoen elkarteen ordezkari bat.

– Una persona representante de las asociaciones de Euskadi de afectados y afectadas por enfermedades neurodegenerativas.

c) Idazkaria: BIOEFen I+Grako laguntzen deialdien kudeaketa-arduraduna, Olatz Sabas García-Borreguero.

c) Secretaria: la persona responsable de la gestión de convocatorias de ayudas a I+D de BIOEF, Olatz Sabas García-Borreguero.

2.– Balorazio Batzordeak proiektuak ebaluatuko ditu ondorengo balorazio irizpide hauen arabera:

2.– La Comisión de Valoración, evaluará los proyectos aplicando los criterios de valoración siguientes:

a) Ikerketa proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa deialdi honen 11. artikuluaren 3.b) puntuan zehazten dena beteaz: gehienez, 50 puntu.

a) Calidad científico-técnica de los proyectos de investigación atendiendo a lo establecido en el punto 3.b) del artículo 11de la presente convocatoria: hasta un máximo de 50 puntos.

b) Proiektuak deialdian zehaztu diren eremu eta ildo nagusietara egokitzea: gehienez 20 puntu. Puntu honetan, honako hauek baloratuko dira:

b) Adecuación de los proyectos a las áreas y las líneas prioritarias: hasta un máximo de 20 puntos. Se valorarán en este punto:

1) Proiektuak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioaren Nazioko Sistemaren Neuroendekapenezko Gaixotasunen Estrategiaren barruan zehaztutako eremuei egokitzea, OSNren Lurraldeen Arteko Kontseiluak 2016ko apirilaren 13an onetsia (dokumentua eskuragarri hemen: http://www.msps.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/pdf/Est_Neurodegenerativas_APROBADA_C_INTERTERRITORIAL.pdf). Gehienez, 10 puntu.

1) Adecuación de los proyectos a las áreas definidas en la Estrategia de Enfermedades Neurodegenerativas del Sistema Nacional de Salud (SNS) del Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad aprobada por el Consejo Interterritorial del SNS el 13 de abril de 2016 (documento accesible en http://www.msps.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/pdf/Est_Neurodegenerativas_APROBADA_C_INTERTERRITORIAL.pdf). Hasta un máximo de 10 puntos.

2) Lehentasuna edukiko dute gaixotasunaren prebentzioari, tratamenduari eta diagnosi goiztiarrari zuzendutako zentro edo diziplina anitzeko proiektuek, eta baita neuroendekapenezko gaixotasunak dituzten gaixoei laguntza ematea errazteari zuzendutakoak. Zentro anitzeko proiektuak dira deialdi honen 3. artikuluan adierazitako erakunde onuradunen arteko 2 edo gehiagok parte hartzen dutenak. Gehienez, 5 puntu.

2) Serán prioritarios aquellos proyectos de carácter multicéntrico dirigidos a la prevención, tratamiento y diagnóstico precoz de la enfermedad y a la mejora de la prestación asistencial de las y los pacientes afectados por enfermedades neurodegenerativas. Son proyectos de carácter multicéntrico aquellos en los que participan 2 ó más de las entidades beneficiarias señaladas en el artículo 3 de la presente convocatoria. Hasta un máximo de 5 puntos.

3) Diziplina anitz jorratzen dituzten proiektuei emango zaie lehentasuna. Diziplina anitzeko proiektuak dira espezialitate mediko-kirurgiko ezberdinak dituzten osasun profesionalen parte-hartzea dakartzatenak edota ezagutza adar ezberdinetan espezializatutako profesionalenak. Gehienez, 5 puntu.

3) Serán prioritarios aquellos proyectos de carácter multidisciplinar. Son proyectos de carácter multidisciplinar, los proyectos que conllevan la participación de personas profesionales sanitarias con distintas especialidades médico-quirúrgicas y/o personas profesionales especializadas en las distintas ramas del conocimiento. Hasta un máximo de 5 puntos.

c) Euskal Osasun Sistemarentzako proposamenaren interesa: gehienez, 30 puntu. Puntu honetan honako hauek baloratuko dira:

c) Interés de la propuesta para el Sistema Sanitario de Euskadi: hasta un máximo de 30 puntos. Se valorarán en este punto:

1) Puntu honetan, proiektuak Osasun Sailaren 2017-2020 lerro estrategikoei eta Euskadiko 2013-2020 Osasun Planari, Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2020 Estrategiari egokitzen zaizkien ala ez ikusiko da, dokumentuak ikusgai hemen: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckpubl01/es/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/publicaciones.html. Gehienez, 15 puntu.

1) Se atenderá en este punto a la adecuación de los proyectos a las líneas estratégicas del Departamento de Salud 2017-2020, al Plan de Salud de Euskadi 2013-2020, a la Estrategia de investigación e innovación en salud 2020, documentos accesibles en: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckpubl01/es/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/publicaciones.html. Hasta un máximo de 15 puntos.

2) Aintzat hartuko da puntu honetan osasun-arloko pertsona profesionalen parte-hartzea proiektuen ikertzaile eta ikertzaile nagusi gisa, bereziki ikertzaile nagusi gisa laguntza-jarduera duten profesionalak. Gehienez, 15 puntu.

2) Se atenderá en este punto a la participación de personas profesionales sanitarias en la condición de investigadores e investigadoras principales de los proyectos, con especial interés a las y los profesionales con actividad asistencial que figuren como investigador o investigadora principal. Hasta un máximo de 15 puntos.

3.– Proiektuen ebaluazioa egin aurretik, Balorazio Batzordeak Ikerketako Estatuko Agentziaren laguntza eskatuko du, Koordinazioko eta Ebaluazioko Azpisailaren bitartez, zeinek proiektuen kalitate zientifiko-teknikoari buruzko txostenak ekarriko dituen, eta ondorengo alderdi hauek ebaluatu eta baloratuko baititu:

3.– Con carácter previo a realizar la evaluación de los proyectos, la Comisión de Valoración solicitará la colaboración Agencia Estatal de Investigación, a través de la Subdivisión de Coordinación y Evaluación que aportará los informes pertinentes sobre la calidad científico-técnica de los proyectos, evaluando y ponderando los siguientes aspectos:

Ikerketa proiektuen ebaluazio zientifiko-teknikoa ondorengo irizpide hauen arabera burutuko da:

La evaluación científico-técnica de los proyectos de investigación, se realizará de acuerdo a los siguientes criterios:

a) Ikerketa taldearen balorazioa: garapen klinikoaren, asistentzialaren edota Osasun Sistema Nazionalaren garapen teknologikoarekin lotutako ikerketa proiektuen, saiakuntza klinikoen, ikerketa jardueren ekarpenak, argitalpenak, patenteak eta jabetza industrialeko beste hainbat erregistro, ikertzaile nagusiarena eta proiektuaren gaiarekin lotuta, ikerketa taldearen historialarena. Ikertzaileen taldea proiektuarentzat egokia den ere baloratuko da. Gehienez, 18 puntu.

a) Valoración del equipo de investigación: valoración de los proyectos de investigación, ensayos clínicos, contribuciones de la actividad investigadora en relación al desarrollo clínico, asistencial y/o desarrollo tecnológico del Sistema Nacional de Salud, publicaciones, patentes y otros registros de propiedad industrial, del investigador o investigadora principal y del historial del grupo de investigación en relación con la temática del proyecto. Se valorará también la adecuación del equipo de investigación al proyecto. Hasta un máximo de 18 puntos.

b) Proiektuaren balorazio zientifikoa: ikertzaileen taldeak duen gaiaren ezagutza-mailaren eta hipotesiaren balorazioa. Proiektuaren xedeen garrantzia zientifiko-sanitarioa. Proposamenaren bideragarritasuna eta arriskuak. Analisi metodologikoa eta lan-egitasmoa. Genero-ikuspuntua proiektuan integratzearen alderdiaren arreta. Gehienez, 27 puntu.

b) Valoración científica del proyecto: valoración de la hipótesis y del grado de conocimiento del equipo investigador sobre el estado del conocimiento propio del tema. Relevancia científico-sanitaria de los objetivos del proyecto. Viabilidad y riesgos de la propuesta. Análisis metodológico y plan de trabajo. Consideración del aspecto de la integración de la perspectiva de género en el proyecto. Hasta un máximo de 27 puntos.

c) Proiektuaren balorazio ekonomikoa. Proiektua burutzeko eskatu diren baliabideen egokitasuna. Eskatu diren baliabideen justifikazioa. Gehienez, 5 puntu.

c) Valoración económica del proyecto. Adecuación de los recursos solicitados para la ejecución del proyecto. Justificación de los recursos solicitados. Hasta un máximo de 5 puntos.

Proiektuaren balorazio zientifikoan 15 puntu edo gehiago lortzen ez duten proiektuak ez finantzagarri izendatuko ditu Balorazio Batzordeak.

Aquellos proyectos que en la valoración científica del proyecto no alcancen una puntuación igual o superior a 15 puntos, serán considerados como no financiables por la Comisión de Valoración.

4.– Balorazio Batzordeak laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko hau hartuko du kontuan: aurkeztutako aurrekontua, deialdia finantzatzeko dauden baliabide ekonomikoak, eta aurkeztutako aurrekontua egokia den aurkeztu diren helburuentzat Ikerketako Estatuko Agentziak Koordinazio eta Ebaluazio Azpisailaren bitartez egindako txosteneko oharrak kontuan hartuta eta 4. artikuluan bildutakoa aplikatuz.

4.– La Comisión de Valoración calculará la cuantía de las ayudas evaluando el presupuesto presentado, los recursos económicos existentes para la financiación de la convocatoria, la adecuación del presupuesto presentado a la consecución de los objetivos pretendidos, tomando en consideración las observaciones que se hayan realizado en el informe emitido por Agencia Estatal de Investigación, a través de la Subdivisión de Coordinación y Evaluación, y aplicando lo determinado en el artículo 4.

5.– Emandako zenbatekoek eskatutako zenbateko osoa edo haren zati bat estali ahal izango dute, eta, ez dute inola ere ez, izan dezaketen elkarrekin finantzatutakoa kontuan hartuta, diru-laguntzaren xedearen kostu erreala gaindituko.

5.– Las cantidades concedidas podrán cubrir total o parcialmente la cantidad que se solicita, sin que, en ningún caso, contabilizando la posible cofinanciación, superen el coste real de la actividad objeto de subvención.

12. artikulua.– Ebazpena, jakinarazpena eta errekurtsoak.

Artículo 12.– Resolución, notificación y recursos.

1.– Aurkeztutako eskakizunak prozeduraren bidez tramitatuko dira, eta Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Balorazio Batzordeak proposatuta, eskaera egin duten erakundeek planteatutako galderen inguruan erabakitzeko.

1.– Las solicitudes presentadas se tramitarán a través del procedimiento, cuya resolución, decidiendo todas las cuestiones planteadas por los entidades solicitantes, corresponde, a propuesta de la Comisión de valoración, al Viceconsejero de Salud.

2.– Ebazpenak esleipena zehaztuko du, eta, eskatutako laguntzak ukatzen badira, lehenengoen kasuan, erakunde onuraduna, diru-laguntza jasoko duen proiektua eta laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, urtean zenbatekoa izango den adierazita. Ukatu direnetan, ukatze horren arrazoiak zehaztuko dira.

2.– La resolución que se adopte determinará la concesión y, en su caso la denegación de las ayudas solicitadas, expresando en el caso de las primeras, el entidad beneficiaria, el proyecto subvencionado y el importe de la subvención concedida, con la distribución por anualidades de la misma. En el caso de las denegadas recogerá los motivos que fundamenten la denegación.

3.– Emango den ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hileko epean. Epea igarotakoan ebazpenik argitaratu ez bada, eskatzaileek eskakizuna baliogabetzat eman ahal izango dute Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluaren arabera, eta baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 25.1.a) artikuluen arabera ere.

3.– La resolución que se adopte será notificada mediante su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco en el plazo máximo de seis meses a contar a partir del día siguiente a la publicación de la presente Orden. Transcurrido dicho plazo sin haberse publicado la resolución, los entidades solicitantes podrán entender desestimada su solicitud, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 25.5 de la Ley 38/ 2003, de 17 de noviembre, general de subvenciones, y de acuerdo con los artículos 21 y 25.1.a) de la Ley 39/ 2015, de 1 de octubre, del procedimiento administrativo común de las administraciones públicas.

4.– Ebazpenak ez dio bukaera ematen bide administratiboari, eta, beraren aurka, ager daitezke Osasun Sailari gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi dioten erakunde eskatzaileak, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak beteaz.

4.– La resolución no pone fin a la vía administrativa y contra la misma podrán las entidades solicitantes interesadas interponer recurso de alzada ante el Consejero de Salud, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, con arreglo a lo que establecen los artículos 121 y 122 de Ley 39/ 2015, de 1 de octubre, del procedimiento administrativo común de las administraciones públicas.

5.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 15 laneguneko epean, erakundeek hari uko egingo diotela adierazi ahal izango dute. Uko-egite hori adierazitako epean aurkezten ez bada, deialdiari dagokionez, laguntza onartu dela ulertuko da.

5.– En el plazo de 15 días hábiles desde la publicación de la Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, las Entidades podrán manifestar su renuncia expresa a la misma. La no presentación de renuncia en el plazo indicado, se entenderá a efectos de la convocatoria, la aceptación de la ayuda.

13. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Diru-laguntzaren erakunde onuradunek ondorengo betebehar hauek bete beharko dituzte, nahitaez:

La entidad beneficiaria de la subvención deberá cumplir en todo caso las siguientes obligaciones:

a) Diru-laguntza xede zehatzerako eta eman den helburuetarako erabiltzea.

a) Utilizar la subvención para el destino concreto y para los conceptos para los que ha sido concedida.

b) Deialdiaren organo kudeatzaileari deialdi honen bitartez jasoko den diru-laguntzaren inguruan eskatuko dion informazioa erraztea.

b) Facilitar al órgano gestor de la convocatoria la información que les sea requerida respecto de la subvención recibida a través de esta convocatoria.

c) Deialdiaren organo kudeatzaileari eskakizunean adierazitako datuetan edo egoeretan egon diren aldaketak jakinaraztea haiek gertatu eta hilabete bateko epean gehienez.

c) Comunicar al órgano gestor de la convocatoria, cualquier variación sobrevenida de los datos o circunstancias que se reflejaron en la solicitud en el plazo máximo de un mes desde que se produzca.

d) Egin nahi den laguntza-eskakizunean azaldutako aldaketa oro aurretik eta arrazoituta eskatu beharko zaio deialdiaren organo kudeatzaileari. Deialdi honen ondorioetarako, laguntza-eskakizunean aurreikusitako kontzeptuekiko gastu-desbideratzeak ez dira aldaketatzat jotzen, baldin eta % 20 gainditzen ez badute.

d) Toda alteración o modificación de lo reflejado en la solicitud de ayuda que se pretenda realizar, deberá solicitarla previa y motivadamente al órgano gestor de la convocatoria. A los efectos de esta convocatoria, se entiende que las desviaciones de gasto por concepto que no superen el 20% de lo previsto en la solicitud de la ayuda, no suponen alteración o modificación.

e) Gainera, erakunde onuradunek proiektuen finantzazioaren izaera publikoa hedatzeko neurriak hartu beharko dituzte. Beraz, ikerketaren ondorioz atera daitezkeen argitalpen, tesi, karrera bukaerako proiektu eta kongresuetarako komunikazio guztietan EITB Maratoia aipatu beharko da finantzazio-iturri gisa.

e) Asimismo, las entidades beneficiarias deberán adoptar las medidas de difusión del carácter público de la financiación de los proyectos. De esta forma, en todas las publicaciones, tesis, proyectos de fin de carrera y comunicaciones a congresos que surjan como resultado de la investigación, deberá mencionarse expresamente a EITB Maratoia como fuente de financiación.

f) Erakunde onuradunek kontabilitate-liburuak, arreta-erregistroak eta gainerako dokumentu ikuskatuak eduki beharko dituzte, merkataritza eta onuradunari dagokion sektoreko legeriak eskatzen dituzten baldintzetan, egiaztatze eta kontroleko ahalmenak behar bezala gauzatzen dituela bermatzeko.

f) Las entidades beneficiarias, deberán disponer de los libros contables, registros diligenciados y demás documentos debidamente auditados en los términos exigidos por la legislación mercantil y sectorial aplicable al beneficiario en cada caso, con la finalidad de garantizar el adecuado ejercicio de las facultades de comprobación y control.

g) Erakunde onuradunek DLO Legearen 14. artikuluan zehazten diren gainerako baldintzak bete beharko dituzte, oinarrizkoak direlako.

g) Las entidades beneficiarias deberán cumplir el resto de requisitos establecidos en el artículo 14 de la LGS, dado su carácter básico.

h) Erakunde onuradunak memoria ekonomikoan datozen gastuen faktura eta agiri guztiak gordeko ditu nahitaez 5 urteko epean.

h) La entidad beneficiaria queda obligada a guardar las facturas y resto de resguardos justificativos de los gastos efectuados y señalados en la memoria económica, durante un período de 5 años.

14. artikulua.– Laguntzen ordainketa eta kudeaketa.

Artículo 14.– Abono y Gestión de las ayudas.

1.– BIOEF da laguntzaren organo kudeatzailea.

1.– BIOEF es el órgano gestor de la ayuda.

2.– Laguntzaren organo kudeatzailek berehala transferituko dio laguntzaren onuradun diren erakundeei proiektuaren lehenengo urteari dagokion laguntza. Haien ikerketa jarduerak zuzenbide pribatuko fundazio bidez kudeatzen dituzten erakunde onuradunetan edo zuzenbide publiko edo pribatuko beste erakundeetan laguntza organo kudeatzaileak emandako laguntza haien eskura jarriko du, lotura hori egiaztatzen duen egiaztagiria aurkezten badute.

2.– El órgano gestor de la ayuda, transferirá de modo inmediato a las entidades beneficiarias la ayuda concedida en la primera anualidad del proyecto. En el caso de las entidades beneficiarias que gestionen sus actividades de investigación mediante fundación de derecho privado u otras entidades de derecho público o privado, el órgano gestor de la ayuda, pondrá a disposición de éstas la ayuda concedida, siempre que aporten documento acreditativo de dicha vinculación.

3.– Gainerako urteei dagokien dirua osasun-ikerketa arloan eskudun den Zuzendaritzak memoria zientifikoa onartu eta proiektuan sortutako gastuen dokumentuen justifikazioaren ondoren jasoko da (V. eta VI. eranskinak).

3.– El abono de cada una de las restantes anualidades se hará tras la aprobación por la Dirección competente en materia de investigación sanitaria de la memoria científica junto a la justificación documental (Anexo V y VI) de los gastos generados por el proyecto.

4.– Erakunde onuradunek euren memoria zientifikoak eta ekonomikoak laguntzaren organo kudeatzaileari bidaliko dizkiote eta, haien oniritzia lortutakoan osasun-ikerketa arloan eskudun den zuzendaritzaren eskutik, gainerako urtekoen finantzazioa gaituko du.

4.– Las entidades beneficiarias remitirán las memorias científicas y las económicas al órgano gestor de la ayuda, quien tras la aprobación de las mismas por la Dirección competente en materia de investigación sanitaria, habilitará la financiación disponible para las restantes anualidades.

5.– Erakunde onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako ikerketa proiektua bukatzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio laguntzaren organo kudeatzaileari eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio.

5.– Si la entidad beneficiaria constatase que, por causas justificadas, no pudiere culminar el proyecto de investigación financiado, deberá ponerlo inmediatamente en conocimiento del órgano gestor de la ayuda, acompañando informe sobre el estado de desarrollo científico del proyecto y balance económico.

Laguntzaren organo kudeatzaileak espedientea aztertuko du, eta Osasuneko sailburuordeari proposatuko dio laguntza kitatzeko ebazpena onartzea eta itzuli beharreko kantitateak zehaztuko ditu.

El órgano gestor de la ayuda, estudiará el expediente y propondrá al Viceconsejero de Salud, la adopción de la resolución de liquidación de la ayuda que corresponda, concretando las cantidades que, en su caso, proceda devolver.

6.– Komenigarria iruditzen zaionean, laguntzaren organo kudeatzaileak Proiektua nola doan ikusteko baliagarria izan daitekeen informazio osagarria aurkeztea eskatu ahalko du.

6.– En aquellos casos en que estime conveniente, el órgano gestor de la ayuda podrá recabar la presentación de la información complementaria que considere oportuna para un mejor seguimiento de la marcha del Proyecto.

15. artikulua.– Laguntzen justifikazioa.

Artículo 15.– Justificación de las ayudas.

1.– Erakunde onuradunak urtero arrazoitu beharko du burututako lana eta laguntza zertarako erabili duen, eta horretarako ondorengo dokumentuak aurkeztuko dizkio erakunde kudeatzaileari:

1.– La entidad beneficiaria de la ayuda queda obligada a justificar anualmente el trabajo realizado y el destino dado a la ayuda mediante la aportación al órgano gestor, de la siguiente documentación:

a) Memoria zientifiko arrazoitua, V. eranskineko eskemaren arabera egina. Memoria zientifikoak proiektuaren egoera, burututako jarduerak eta lortutako helburu partzialak deskribatuko ditu, eta gauzatze ekonomikoaren laburpena ere bilduko du. Ikertzaile nagusiak edo proiektuaren koordinatzaileak sinatu beharko dute memoria, koordinazioko proiektuak direnean.

a) Memoria científica justificativa elaborada según el esquema que aparece en el Anexo V. La memoria científica hará una descripción del estado de desarrollo del proyecto, de las actividades realizadas y de los objetivos parciales alcanzados, e incluirá un resumen de la ejecución económica. La memoria será firmada por el Investigador principal o el coordinador del proyecto, en el caso de proyectos en coordinación.

b) Erakunde parte-hartzaile bakoitzaren memoria ekonomiko arrazoitua (Excel) erakunde onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatuta (V. eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera ordaindu diren faktura guztien kopiak ere bidaliko dira, eta, daudenean, langile ikertzaileek proiektuan jardundako orduen ziurtagiria ere, non justifikatu beharreko aldian egindako gastuen egiaztagiriak sartuko diren. Erakunde onuradunek jatorrizko fakturak gordeko dituzte, justifikazio-epetik hasita bost urtez gehienez, eta laguntzaren organo kudeatzaileak nahi duenean egiaztatu ahal izango ditu.

b) Memoria económica justificativa (Excel) de cada entidad beneficiaria participante (Anexo V) firmada por el representante legal de cada entidad beneficiaria. A la memoria económica se acompañarán copias de las facturas pagadas, y en su caso certificación de coste de la dedicación horaria al proyecto del personal investigador, que documenten los gastos realizados durante el periodo de justificación. Las facturas originales deberán archivarse en las entidades beneficiarias durante un periodo máximo de cinco años a partir del plazo de justificación y estarán disponibles para cualquier comprobación que realice el órgano gestor de la ayuda.

Azken memoria zientifiko eta ekonomikoak proiektua gauzatzeko epea bukatu eta hurrengo hiru hileetan aurkeztu beharko dira.

Las memorias científica y económica finales se presentarán dentro de los tres meses siguientes a la finalización del plazo de ejecución del proyecto.

2.– Jarraipen-memorien aldeko ebaluazioak eta hurrengo urteko laguntzaren ondorengo igorpenak ez dakar egindako gastuak onartzea eta azken memoria ekonomikoan oro har baloratuko den aurrekontuak egoztearekin bat egitea.

2.– La evaluación favorable de las Memorias de seguimiento y el posterior libramiento de la ayuda para la siguiente anualidad, no supondrá la conformidad con los gastos efectuados y su imputación presupuestaria que se valorará de forma global con la memoria económica final.

3.– Memoria finalarekin batera, dagokionean, ikerketaren emaitzen ondoriozko argitalpen, tesi, karrera bukaerako proiektu eta kongresuetarako jakinarazpen guztien kopia ere aurkeztuko da.

3.– A la memoria final se acompañará, en su caso, una copia de todas las publicaciones, tesis, proyectos de fin de carrera y comunicaciones a congresos que surjan como resultado de la investigación.

16. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.

Artículo 16.– Alteración de las condiciones de la subvención.

1.– Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan egon daitezkeen aldaketak, haien xedea bete denean, eta dagokionean, beste erakunde publiko edo pribatuk emandako beste diru-laguntzak aldi berean lortzeak, laguntzaren kantitatea aldatzea eragin dezake. Ondorio horietarako, laguntzaren organo kudeatzaileak izango du zenbatekoa murrizteko espedientea hasteko eta tramitatzeko eskumena, eta Osasuneko sailburuordeak horren gaineko ebazpena ematekoa.

1.– Cualquier cambio en las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda, siempre que se entienda cumplido el objeto de ésta, y en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, podrá dar lugar a la modificación de la cuantía de la ayuda. A estos efectos, será competente para el inicio y tramitación del expediente de minoración el órgano gestor de la ayuda, y para su resolución el Viceconsejero de Salud.

2.– Proiektua burutzen ari denean beharrezkoa bada, laguntzaren zenbateko osoa gainditu gabe, hainbat gasturi zuzendutako zatikako zenbatekoetan aldaketak barneratu nahi badira, idatziz, aurretik eta arrazoituta eskatu beharko du proiektuaren ikertzaile nagusiak, erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren oniritziarekin.

2.– Si en el transcurso del desarrollo del proyecto se considerara necesario, sin rebasar la cuantía del importe global de la ayuda, introducir variaciones en los importes parciales destinados a los distintos tipos de gastos, deberá solicitarse, por escrito, con carácter previo y de forma motivada, por el investigador o investigadora principal del proyecto, con el visto bueno del o de la representante legal de la entidad beneficiaria.

Laguntzaren organo kudeatzaileari egingo zaio eskaera.

La solicitud se efectuará al órgano gestor de la ayuda.

3.– Proiektuaren bukaera erakunde onuradunaren errua ez den eta dagokion bezala justifikatutako arrazoiren batengatik atzeratzen bada eta idatziz eskatuz gero proiektua burutzeko epea bukatu aurretik, eskatutako epea zehaztu eta Osasuneko sailburuordeak proiektua bukatzeko epea luzatu ahalko du.

3.– En caso de que la finalización del proyecto se retrasara por causas debidamente justificadas ajenas a la voluntad de la entidad beneficiaria, y siempre que se solicite por escrito, con anterioridad al transcurso del plazo inicialmente señalado para el final del desarrollo del proyecto, concretando el período solicitado, el Viceconsejero de Salud podrá conceder una ampliación del plazo para la finalización del proyecto.

Deialdi honen ondorioetarako, laguntza-eskakizunean aurreikusitako kontzeptuekiko gastu-desbideratzeak ez dira aldaketatzat jotzen, baldin eta % 20 gainditzen ez badute.

A los efectos de esta convocatoria se entiende que las desviaciones de gasto por concepto que no superen el 20% de lo previsto en la solicitud de la ayuda, no suponen alteración o modificación.

17. artikulua.– Urratzeak eta dirua itzultzea.

Artículo 17.– Incumplimientos y reintegro.

1.– Betekizunak betetzen ez dituen erakunde onuradunak eman zaion laguntza jasotzeko eskubidea galduko du. Eskubidearen galeraren adierazpenak Euskal Diruzaintza Nagusiari jasotako dirua gehi ordaindu denetik itzuleraren jatorria adosten den arteko atzerapenak eragindako interesak itzultzea eragingo du.

1.– La entidad beneficiaria que incumpla sus obligaciones perderá su derecho a recibir la ayuda que le hubiera sido concedida. La declaración de la pérdida del derecho llevará aparejada la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que hubiera percibido, más el interés de demora devengado desde el momento del pago hasta la fecha en que se acuerde la procedencia del reintegro.

2.– Agindu honen 13. artikuluan aipatzen diren betebeharren bat beteko ez balitz, dirua itzuliko da. Aginduan aurreikusita dagoenez, Euskal Ogasun Orokorraren printzipio arautzaileen Legearen testu berretsiaren 53.1 eta 53.2 artikuluetan xedatutako diru-itzulera kausak aplikatuko dira; baita Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluarekin lotutako kausak, diru-laguntzen Lege Orokorraren Araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91. eta 93. artikuluen bitartez garatzen diren kausak ere.

2.– Dará lugar a reintegro el incumplimiento de cualquiera de las obligaciones señaladas en el artículo 13 de esta Orden. En lo no previsto en él, serán de aplicación las causas de reintegro dispuestas en el artículo 53.1 y 53.2 del texto refundido de la Ley de principios ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; al igual que las causas relacionadas en el artículo 37.1 de la Ley 38/ 2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones, desarrollado mediante los artículos 91 a 93 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, que aprueba el Reglamento de la Ley general de subvenciones.

3.– Agindu honen 8. artikuluan zehaztutakoaren arabera, emandako laguntzak, beste diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin batera edo bakarrik, diruz lagundutako proiektuaren kostua gainditzen duenean ere itzuli beharko da laguntza. Kasu horretan, itzultzeko obligazioa kostu hori gainditzen duen gehiegizko zenbatekoa izango da, gehi dagokion atzerapen-interesa.

3.– Según lo establecido en el artículo 8 de esta Orden, también procederá el reintegro cuando el importe de la ayuda entregada, aisladamente o en concurrencia con otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos, supere el coste del proyecto subvencionado. En este caso, la obligación de reintegrar se limitará al exceso obtenido sobre el citado coste, más el interés de demora correspondiente.

4.– Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatzea, 16. artikuluaren arabera, diruaren zati bat itzultzea eragingo du, erakunde onuradunak erabilitakoa guztizkoaren oso antzerakoa izatea, eta erakundeak bere konpromisoak betetzeari zuzendutako jarduera egiaztatzen denean. Aldaketak ezingo du 1. artikuluaren deialdiaren xedearekin lotura galdu, ezta proiektuaren xedea bukatu gabe utzi ere.

4.– La alteración de las condiciones tenidas en cuenta para conceder la subvención, a que se refiere el citado artículo 16, será causa de reintegro parcial, siempre que el cumplimiento por la entidad beneficiaria se aproxime de modo significativo al cumplimiento total y se acredite por la entidad una actuación inequívoca tendente a la satisfacción de sus compromisos. En ningún caso la alteración podrá ser tal que la actividad realizada pierda su correspondencia con el objeto de la convocatoria, señalado en el artículo 1, ni deje incumplido el objeto del propio proyecto.

Kasu horretan, laguntzari esleitutako zenbatekoa gainditzen duen gehiegizko zenbatekoa itzuli beharko da, haren aldaketa-ebazpenaren arabera, zeina 11. artikuluko eskakizunen balorazio-irizpideetan oinarrituko den.

En este supuesto, se deberá reintegrar la cantidad recibida en exceso sobre el importe en que quede fijada la ayuda en virtud de la resolución de modificación de la misma, la cual se habrá guiado por los criterios de valoración de solicitudes contenidos en el artículo 11.

5.– Osasuneko sailburuordeak abiaraziko eta ebatziko du dirua itzultzeko prozedura, aurretik beharrezkoak diren izapideak beteta. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako diru-laguntzen bermeen eta itzuleren erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera izapidetuko da prozedura, zeinak bere kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen eskakizunak, erregimena eta obligazioak zehazten baititu.

5.– El procedimiento de reintegro se iniciará y resolverá por el Viceconsejero de Salud, previos los trámites procesales oportunos. El procedimiento se tramitará con arreglo al Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y establece los requisitos, régimen y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión.

18. artikulua.– Datu pertsonalak.

Artículo 18.– Datos de carácter personal.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesekoa, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen fitxategiena eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren sorrerakoa beteaz, deialdi hau izapidetzeko bildu diren datu pertsonalak, hartan parte hartu duten pertsonen erabiltzeko eta argitaratzeko baimena dutenak, «Ikerketa biomedikoko proiektuak» Fitxategian gordeko dira, zeinaren helburua ikerketa biomedikoko proiektuen segimendua eta kontrola egin eta helburu estatistikoekin emaitzak argitaratzea baita.

De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre de Protección de Datos de Carácter Personal, y con la Ley 2/2004 de 25 de febrero, de ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los datos personales recogidos en la tramitación de esta convocatoria, cuyo tratamiento y publicación es autorizado por los y las participantes en la misma, serán incluidos en el Fichero denominado «Proyectos investigacion biomedica» cuya finalidad es la participacion ejecucion seguimiento y control sobre proyectos de investigacion biomedica publicacion de resultados fines estadisticos.

Atzitze-, zuzentze-, baliogabetze- eta aurkaratze-eskubideak idatziz eskatu ahal izango dira agindu honen 21.3 artikuluan zehazten diren laguntzarako erakunde kudeatzailearen bulegoetako batean.

Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante el órgano gestor de la ayuda, dirigiendo para ello un escrito en cualquiera de las dependencias recogidas en el artículo 21.3 de la presente Orden.

Gainera, deialdi honetara aurkeztuko diren pertsonek baimena ematen diote laguntzaren organo kudeatzaileari aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren ala ez beste herri erakundeetan egiaztatzeko.

Asimismo, las personas concurrentes a esta convocatoria autorizan al órgano gestor de la ayuda a comprobar en otros organismos públicos la veracidad de los documentos presentados.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honetan aurreikusi ez den guztirako, honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 40/2015 Legean eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren Erregelamenduan, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartuta, oinarrizkotzat jotako manuen aplikazioari dagokionez.

En todo lo no previsto en la presenta Orden será de aplicación lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, lo establecido en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, y lo establecido en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y su Reglamento (RGS), aprobado por Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, respecto a la aplicación de aquellos preceptos declarados básicos.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Diru-laguntzen izapidearen ondoriozko isunak jartzea edo bestelako jarduerak, administrazioaren eskumenak erabiltzea eragiten dutenean, Osasun Sailaren administrazio organoaren edo organoen bitartez burutuko da, edo, dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumena duten beste sailen bitartez.

La actividad sancionadora o de otra naturaleza que, derivada de la tramitación del procedimiento subvencional, comporte el ejercicio de potestades administrativas será realizada por el órgano u órganos administrativos del Departamento de Salud o, en su caso, de otros departamentos de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco que resulten competentes.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honen aurka, zeinak bide administratiboa agortzen duen, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko buruzko 39/2015 Legearen 112. artikulua eta hurrengoak beteaz, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan, bi hileko epean, EHAAn argitaratu den egunetik hasita, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1999 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluak beteaz.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, cabe interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Salud, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 112 y siguientes de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso–Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses, contados desde el día siguiente al de su publicación en el BOPV, conforme a lo establecido en los artículos 10.1.a) y 46.1 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso–Administrativa.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 22a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

I. ERANSKINA
ESKAKIZUN MEMORIA NORMALIZATUA
(Ikus .PDF)
I-A ERANSKINA
ERAKUNDE ESKATZAILEAREN IKERTZAILEEN TALDEA
(Ikus .PDF)
I-B ERANSKINA
ERAKUNDE ESKATZAILEAREN MEMORIA EKONOMIKOA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
CURRICULUM NORMALIZATUA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
HISTORIA ZIENTIFIKO ETA TEKNIKOAREN MEMORIA NORMALIZATUA
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
MEMORIA EKONOMIKOA
PROIEKTUA BURUTZEKO GASTUAK
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
MEMORIA ZIENTIFIKOA
(Ikus .PDF)
VI. ERANSKINA
MEMORIA EKONOMIKOA
PROIEKTUA BURUTZEKO GASTUAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 22 de noviembre de 2017.

El Consejero de Salud,

JON DARPÓN SIERRA.

ANEXO I
MEMORIA DE SOLICITUD NORMALIZADA
(Véase el .PDF)
ANEXO I-A
EQUIPO INVESTIGADOR DE LA ENTIDAD SOLICITANTE
(Véase el .PDF)
ANEXO I-B
MEMORIA ECONÓMICA DE LA ENTIDAD SOLICITANTE
(Véase el .PDF)
ANEXO II
CURRÍCULUM NORMALIZADO
(Véase el .PDF)
ANEXO III
MEMORIA DEL HISTORIAL CIENTIFICO – TÉCNICO NORMALIZADA
(Véase el .PDF)
ANEXO IV
MEMORIA ECONÓMICA
GASTOS DE EJECUCIÓN
(Véase el .PDF)
ANEXO V
MEMORIA CIENTÍFICA
(Véase el .PDF)
ANEXO VI
MEMORIA ECONÓMICA
GASTOS DE EJECUCIÓN
(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común