Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

228. zk., 2017ko azaroaren 29a, asteazkena

N.º 228, miércoles 29 de noviembre de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
5780
5780

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, 2017an eta 2018an euskal kultura-ondarea babesteko arloari aplikatutako ikerketa-lanak egiteko diru-laguntzak emateko dena.

RESOLUCIÓN de 23 de noviembre de 2017, del Viceconsejero de Cultura, por la que se conceden subvenciones para la realización, durante los años 2017 y 2018, de trabajos de investigación aplicada a la protección del Patrimonio Cultural Vasco.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abuztuaren 31ko Aginduaren bidez (irailaren 13ko EHAA, 175. zk.), 2017an eta 2018an euskal kultura-ondarea babesteko arloari aplikatutako ikerketa-lanak egiteko diru-laguntzetarako deialdia arautu zen.

Por Orden de 31 de agosto de 2017, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, publicada en el Boletín Oficial del País Vasco n.º 175, de 13 de septiembre, se regula la convocatoria de subvenciones para la realización durante los años 2017 y 2018 de trabajos de investigación aplicada a la protección del Patrimonio Cultural Vasco.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 8. artikuluaren arabera, 2017ko urriaren 13an amaitu zen.

El plazo para presentar solicitudes finalizó, de acuerdo con el artículo 8 de la citada Orden, el 13 de octubre de 2017.

Aginduko 13. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu eta eskabideak aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2017ko azaroaren 22an, eta, horrekin batera, aginduaren 15. artikuluaren araberako balorazio-irizpideak ezarri zituen.

Reunida la Comisión de Valoración prevista en el artículo 13 de dicha Orden, y una vez valoradas las solicitudes, presentó Propuesta de Resolución sobre su concesión el 22 de noviembre de 2017, estableciendo los criterios de valoración de acuerdo con el artículo 15 de la Orden.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta aginduaren 16. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, hau

A la vista de la propuesta formulada por la Comisión de Valoración, y de acuerdo con el artículo 16 de la mencionada Orden y demás disposiciones de general aplicación

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Primero.– Conceder a los solicitantes que se relacionan en el Anexo I subvenciones por los importes que se detallan.

Bigarrena.– Diru-laguntza ukatzea II. eranskinean agertzen diren pertsonei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Segundo.– Denegar la subvención solicitada a las personas que se relacionan en el Anexo II de esta Resolución por los motivos que en el mismo se indican.

Hirugarrena.– Onuradunak diru-laguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Tercero.– Los beneficiarios propuestos quedan sometidos a las condiciones establecidas por la Orden reguladora y a cuantas otras que con carácter general rijan en el ámbito de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Laugarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2018ko urriaren 1ean bukatuko da, diru-laguntza hauek arautzen dituen aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz.

Cuarto.– El límite temporal máximo para concluir todas las actividades subvencionadas es el día 1 de octubre de 2018, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 7 de la Orden reguladora.

Bosgarrena.– Emandako diru-laguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, aginduaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

Quinto.– El pago de la subvención se realizará de acuerdo a lo previsto en el artículo 19 de la Orden.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko zein likidazioa egiteko, aginduaren 20. eta 21. artikuluetan xedatutakoa beteko da. Edozein kasutan, diru-laguntza jaso duten proiektuen egiaztagiriak 2018ko urriaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.

La justificación y liquidación de las subvenciones concedidas se efectuará de conformidad con lo dispuesto en los artículos 20 y 21 de la Orden y, en todo caso, los proyectos subvencionados deberán ser justificados, antes del 2 de octubre de 2018.

Seigarrena.– Agindu honen babesean eman beharreko diru-laguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:

Sexto.– Las subvenciones concedidas con cargo a la Orden reguladora serán abonadas fraccionadamente, del siguiente modo:

a) Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren % 50 ordainduko da esleitzen den unean, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

a) Un primer pago por importe de 50% de la subvención, en el momento de la concesión, de no mediar renuncia expresa.

b) Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren, diru-laguntzaren indarraldia amaitzean eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ostean ordainduko da.

b) El abono del otro 50% se efectuará tras la justificación del gasto, al final de la vigencia de la subvención y previa presentación de la documentación requerida.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Séptimo.– Notificar la presente Resolución a los interesados.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

Octavo.– Publicar la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco de acuerdo con el artículo 49.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, para su general conocimiento.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik kontatuta edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Contra la presente Resolución se podrá interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente a la recepción de su notificación por los interesados o en su caso de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 23a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 23 de noviembre de 2017.

El Viceconsejero de Cultura,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común