Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

226. zk., 2017ko azaroaren 27a, astelehena

N.º 226, lunes 27 de noviembre de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
5727
5727

AGINDUA, 2017ko azaroaren 10ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2018. urteko ediziorako proiektuak aurkeztera.

ORDEN de 10 de noviembre de 2017, de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales, por la que se convoca a entidades públicas y privadas sin ánimo de lucro de la Comunidad Autónoma de Euskadi, para la presentación de proyectos para el programa «Auzolandegiak» de campos de trabajo de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en 2018.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du gazte-politikaren alorrean. Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, «Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko harremanei buruzkoak», bestalde, gazteen alorreko ekintza zuzenak garatzeko eskumena, besteak beste, esleitu zien Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunei bere 7. artikuluan.

El artículo 10.39 del Estatuto de Autonomía para el País Vasco dispone que corresponde a la Comunidad Autónoma la competencia exclusiva en materia de política juvenil. Por su parte, la Ley 27/1983, 25 de noviembre, de «Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos», en su artículo 7, reservó a las Instituciones Comunes del País Vasco las medidas de acción directa, entre otras, en el ámbito juvenil.

Bestalde, lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– 8. artikuluan xedatzen du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkiola, besteak beste, Gazteriari buruzko egitekoak eta jardun-arloak.

Por su parte, el Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, atribuye en su artículo 8 al Departamento de Empleo y Políticas Sociales las funciones y áreas de actuación en materia de Juventud.

Arau-esparru horretan oinarrituta eta jardun-arlo horretako erakundeen eskumenak errespetatuta, Eusko Jaurlaritzak auzolandegien programa bat kudeatu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez.

A partir de tal marco normativo y, dentro del respeto a las competencias de las diferentes instituciones implicadas en tal área de actuación, el Gobierno Vasco viene gestionando un programa de campos de trabajo a través del Departamento de Empleo y Políticas Sociales.

Ondorioz, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei egiten zaien deialdiaren arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2018. urteko ediziorako proiektuak aurkez ditzaten.

Es objeto de la presente Orden establecer las normas de la convocatoria a entidades públicas y privadas sin ánimo de lucro de la Comunidad Autónoma de Euskadi para la presentación de proyectos para el programa «Auzolandegiak» de campos de trabajo de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en 2018.

2. artikulua.– Definizioa.

Artículo 2.– Definición.

Hona auzolandegitzat zer hartzen den: hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

Se entiende por Campo de Trabajo la actividad en la que jóvenes de diferentes procedencias se comprometen, de forma voluntaria y desinteresada, a desarrollar un proyecto de trabajo de proyección social y de actividades complementarias, durante un tiempo determinado, siendo la realización del proyecto un medio para fomentar valores de convivencia, tolerancia, solidaridad, participación, o aprendizaje intercultural, entre otros.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Entidades beneficiarias.

1.– «Auzolandegiak» programarekin elkarlanean jarduteko interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek beren gizarte proiekzioko lan-egitasmoa aurkeztu ahal izango dute. Legez eratutako erakundeak izango dira eta dagokien erregistroan eman beharko dute izena.

1.– Las entidades públicas y privadas sin ánimo de lucro de la Comunidad Autónoma de Euskadi interesadas en colaborar en el programa «Auzolandegiak» de campos de trabajo podrán presentar su proyecto de trabajo de proyección social. Dichas entidades deberán estar legalmente constituidas e inscritas en el Registro correspondiente.

2.– Ezingo dute agindu honetan parte hartu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz debekua dutenek ere.

2.– Tanto las entidades públicas como privadas sin ánimo de lucro sancionadas administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo y las sancionadas con esta prohibición, en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres, no podrán concurrir a la convocatoria regulada en esta Orden durante el periodo que establezca la correspondiente sanción.

4. artikulua.– Proiektuen tipologia.

Artículo 4.– Tipología de los proyectos.

1.– Erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...).

1.– Las entidades públicas y privadas sin ánimo de lucro interesadas podrán presentar proyectos de cualquier tipología o modalidad en cuanto a la temática del trabajo que deban desarrollar las personas voluntarias en el campo de trabajo (medio ambiente, arqueología, reconstrucción, trabajo social, teatro, arte, recuperación del patrimonio...).

2.– Erakunde interesatuek kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez.

2.– Las entidades interesadas deberán tener en cuenta que el objetivo del programa «Auzolandegiak» de campos de trabajo es facilitar el intercambio cultural y la convivencia entre jóvenes de distintas procedencias y culturas a través del desarrollo de un trabajo de voluntariado que repercuta en el bien de la comunidad que acoge el campo, esto es, de la realización de un trabajo con proyección social que revierta en bien o servicio público.

5. artikulua.– Proiektuen baldintzak.

Artículo 5.– Condiciones de los proyectos.

Hauek dira proiektuetan kontuan hartuko diren baldintzak:

Son condiciones a tener en cuenta en los proyectos las siguientes:

a) Auzolandegiak, ahal dela, uztail-abuztuetan egingo dira. Alabaina, aurreko eta ondoko hiletara ere luzatzea aztertuko du Gazteria Zuzendaritzak, erakunde interesatuek aurkezten dituzten proiektuen eskaintza ikusita. Aldi horren barruan, nahi duten denbora-tarte zehatza aukeratu ahal izango dute erakunde interesatuek auzolandegiak egiteko.

a) Los campos de trabajo se desarrollarán, preferentemente, durante los meses de julio y agosto. No obstante, la Dirección de Juventud podría valorar extender la duración del programa «Auzolandegiak» de campos de trabajo a los meses anteriores y posteriores, dependiendo de la oferta de proyectos recibida por parte de las entidades interesadas. Dentro de este periodo, las entidades interesadas tienen disponibilidad para plantear la fecha concreta de ejecución del proyecto.

b) Ahal dela, auzolandegiak bi txandatan egingo dira, eta txanda bakoitzak hamabost egun hartuko ditu.

b) Los campos de trabajo se desarrollarán, preferentemente, en dos turnos de quince días cada uno.

c) Proiektuak planteatzen direnean, bermatu beharko da boluntarioek eskaintzen diren txanda guztietan izango dutela lana.

c) El proyecto deberá plantearse de tal manera que garantice que las personas voluntarias tengan trabajo en la totalidad de los turnos planteados.

d) Auzolandegietako txanda bakoitza 20 bat gazterentzat antolatuko da.

d) Cada turno de campo de trabajo estará dirigido a alrededor de 20 jóvenes.

e) Proiektuak erakundearen onarpena duela egiaztatzeko, erakunde publiko edo pribatuaren organo eskudunak agiri bat aurkeztu beharko du, non proiektua burutzeko eta agindu hau betetzeko konpromisoa agertuko duen.

e) Los proyectos deberán estar aprobados por la entidad mediante un documento emitido por el órgano competente de la entidad pública o privada solicitante, que garantice su compromiso de llevarlo a cabo y de cumplir la presente Orden, en caso de ser admitido.

6. artikulua.– Hautaketa Batzordea.

Artículo 6.– Comisión de Selección.

1.– Aurkeztutako eskariak aztertu, balioetsi eta hautatzeko, Hautaketa Batzordea osatuko da. Hauek izango dira hautaketa-batzordeko kideak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatzen duenari jarraikiz:

1.– Para el análisis, evaluación y selección de las solicitudes presentadas se constituirá una Comisión de Selección compuesta, en consideración a lo dispuesto en el artículo 18 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, por las siguientes personas:

– Lehendakaria: Josu Gerediaga Egurrola, Gazteria Zuzendaritzako arduraduna. Ordezkoa: Fco. Javier Gutiérrez Páramo, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria.

– Presidente: Josu Gerediaga Egurrola, responsable de la Dirección de Juventud. Suplente: Fco. Javier Gutiérrez Páramo, técnico de la Dirección de Juventud.

– Bokala: Lourdes Ramírez De Ocáriz, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria. Ordezkoa: Agurtzane Iriondo Goti, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria.

– Vocal: Lourdes Ramírez De Ocáriz, técnica de la Dirección de Juventud. Suplente: Agurtzane Iriondo Goti, técnica de la Dirección de Juventud.

– Bokala: Silvia Torre Goikoetxea, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria; idazkari moduan jardungo du. Ordezkoa: Maite Artabe Urkidi, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria.

– Vocal: Silvia Torre Goikoetxea, técnica de la Dirección de Juventud, quien, además, actuará como Secretaria. Suplente: Maite Artabe Urkidi, técnica de la Dirección de Juventud.

2.– Eskarien azterketa eta ebazpen-proposamena: hurrengo artikuluan aipatzen diren balorazio-irizpideak kontuan hartuta, Hautaketa Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Gazteriako zuzendariari. Gainera, beharrezko iritzitako argibide eta dokumentazio oro eskatu ahal izango die proiektuak aurkeztutako erakundeei, betiere, aldez aurretik jakinarazita eta 12. artikuluan finkatutako epea emanda. Bestalde, Hautaketa Batzordea proiektua aurkeztutako erakundeekin ados jarri ahalko da aurkeztu dituzten datak aldatzeko, «Auzolandegiak» programaren eskaintza egokitze aldera.

2.– Análisis de los proyectos y propuesta de resolución: la Comisión de Selección, en base a los criterios de valoración establecidos en el artículo siguiente, elevará la oportuna propuesta de resolución al Director de Juventud, pudiendo, a aquellos efectos, requerir a las entidades que presenten los proyectos, previa comunicación a las mismas y otorgamiento de un plazo igual al previsto en el artículo 12, cuanta información y documentación complementaria se estimen necesarias. Además, la Comisión de Selección podrá acordar con las entidades que han presentado los proyectos la modificación de las fechas propuestas por las mismas, con el fin de adecuar la oferta del programa «Auzolandegiak».

7. artikulua.–. Proiektuak balioesteko irizpideak.

Artículo 7.– Criterios de valoración de los proyectos.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da, eta, beraz, proiektuak hautatzeko, aurkeztutako guztien arteko alderaketa egingo da, beherago zehaztutako balioespen-irizpideak aintzat hartuta. 40 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuak hautatuko dira. Hona hemen Hautaketa Batzordeak kontuan hartuko dituen balioespen-irizpideak:

La presente convocatoria se resolverá por el procedimiento de concurso. A estos efectos, la selección de los proyectos se realizará mediante la comparación entre los mismos, atendiendo a los criterios de valoración fijados a continuación. Se seleccionarán aquellos proyectos que obtengan una puntuación igual o superior a 40 puntos. Estos son los criterios de valoración que la Comisión de Selección tendrá en cuenta:

a) Proiektuen interes soziala. Proiektuaren eragin soziala baloratuko da, hain zuzen ere, zertan lagunduko dion hartzen duen komunitateari eta zenbatean eragingo dion bere garapenari. Era berean, baloratu egingo da onuradunen kopurua eta baita zer-nolako emaitzak espero diren kokatuta egongo den eremuan: gehienez ere, 40 puntu.

a) El interés social de los mismos. Se valorará el impacto social del proyecto, en qué medida contribuye al beneficio y desarrollo de la comunidad en la que se desarrolla, personas beneficiarias y resultados esperados del proyecto en el ámbito en el que se desarrolla, hasta 40 puntos.

b) Proposatutako lanaren iraunkortasuna eta baita sostengarria izatea parte-hartzaileei dagokienez eta hartuko duen lekuko komunitateari dagokionez: gehienez ere, 40 puntu.

b) Que el trabajo planteado sea perdurable en el tiempo, que tenga un impacto sostenible tanto en los participantes como en la comunidad local en la que se desarrolla el proyecto, hasta 40 puntos.

c) Ostatuaren instalazioen baldintzak. Egokiro instalatutako sukaldea eta jakietarako biltegia izatea baloratuko da: gehienez ere, 15 puntu.

c) Las condiciones de las instalaciones de alojamiento. Se valorará el que exista una cocina convenientemente instalada y un almacén para los alimentos, hasta 15 puntos.

d) Gai aldetik, eskaintza orekatua eta askotarikoa izatea: gehienez ere, 5 puntu.

d) Que contribuya a formar una oferta equilibrada y diversa en cuanto a la temática, hasta 5 puntos.

8. artikulua..– Erakundeen konpromisoak.

Artículo 8.– Compromisos de las entidades.

Hautatutako proiektuak aurkeztu dituzten erakundeek honako prestazio hauek emateko konpromisoa hartuko dute eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez die, trukean, inolako diru-ordainketarik egingo:

Las entidades cuyos proyectos sean seleccionados se comprometen a proporcionar, sin contraprestación económica alguna de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, las prestaciones que se indican a continuación:

a) Auzolandegiko lan eta jarduerak egiteko beharrezkoak diren materialak, bai eta bertako lurra eta instalazioak parte-hartzaileen beharrizanetara egokitzeko beharrezkoak direnak ere.

a) Los materiales necesarios para la realización de las actividades propias de los trabajos a desarrollar en el campo, así como para la adecuación del terreno y las instalaciones a las necesidades de los participantes.

b) Auzolandegiko lanen zuzendaritza teknikoetarako eta auzolandegiko lanak abian jartzeko beharrezkoak diren langileak, antolatzaileen gidaritzapean. Langile horiek auzolandegia hasi aurretik zuzendaritza- eta animazio-taldearekin biltzeko modua izan behar dute, udalerri edo komunitatean dauden baliabideak jakinarazteko eta horietarako sarbidea eman eta aldez aurretik programa eta jarduera osagarriak antolatzeko. Entitate eskatzaileak bermatu behar du 1/1996 Lege Organikoaren (urtarrilaren 15ekoa, adin txikikoen babes juridikoari buruzkoa) 13. artikuluko 5. zenbakian ezarritakoa beteko dela (haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez ezarri bezala). Hots, adin txikikoekin harremanetan egoten diren langile guztiek (kontratudunek eta boluntarioek) izan behar dute sexu-delitugileen erregistro zentralak jaulkitako ziurtagiri negatiboa.

b) El personal necesario para la dirección técnica y puesta en práctica de los trabajos a desarrollar en el campo, bajo las instrucciones del personal organizador. Dicho personal debe tener disponibilidad para reunirse previamente al inicio del campo con el equipo de dirección y animación, y para darle a conocer y facilitarle el acceso a los recursos existentes en el municipio o comunidad para poder organizar de antemano el programa de actividades complementarias. La entidad solicitante garantizará el cumplimiento de lo establecido en el apartado 5 del artículo 13 de la Ley Orgánica 1/ 1996, de 15 de enero, de Protección Jurídica del Menor establecido mediante la Ley 26/2015, de 28 de julio, de modificación del sistema de protección a la infancia y a la adolescencia. Es decir, todo el personal, contratado o voluntario, que tenga un contacto habitual con menores contará con la certificación negativa del Registro Central de delincuentes sexuales.

c) Parte-hartzaileei ostatu emateko lokal edo instalazioak, behar bezalako higienea, osasungarritasuna eta segurtasuna bermatuko dituztenak, auzolandegiko lanak egiteko egokiak. Instalazioen deskribapenean zehaztu behar da ea ahalmen urritasunik duten pertsonentzat egokituta dauden ala ez, eta, eraikuntza-oztoporik egonez gero, horien zerrenda jaso. Halaber, ahal dela, erakundeak auzolandegiko taldearentzat bakarrik erreserbatuko du ostatu-lekua, auzolandegiak dirauen bitartean. Osterantzean, horren berri eman behar zaio lehenbailehen Gazteria Zuzendaritzari.

c) Los terrenos o instalaciones para el alojamiento de las personas participantes, en condiciones que garanticen la higiene, salubridad y seguridad, adecuadas a las actividades que se vayan a desarrollar en el correspondiente campo de trabajo. Se detallará si las instalaciones son accesibles para personas con diversidad funcional y enumerar las barreras arquitectónicas, si las hubiese. Asimismo, en la medida de lo posible, se deberá reservar para el grupo del campo de trabajo el uso exclusivo de las instalaciones donde se alojen mientras dure el campo; en caso contrario, se debe comunicar con antelación suficiente a la Dirección de Juventud.

Instalazioek, gutxienez, honako guneak izango dituzte:

Las instalaciones constarán, como mínimo, con las siguientes estancias:

– Bi gune lo egiteko, oheak elkarren gainekoak edo ez.

– Dos estancias para dormir, con literas o sin ellas.

– Gune bat, auzolandegiko zuzendaritza- eta animazio-taldearentzat.

– Una estancia para el alojamiento del equipo de dirección y animación del campo.

– Gune bat, jolas-jarduerak egiteko materiala gordetzeko.

– Una estancia para almacenar el material necesario para el desarrollo de actividades lúdicas.

– Dutxak eta komunak, gazteen ostatu-lekuan edo handik gertu.

– Duchas y lavabos, bien en la instalación donde se alojarán las personas participantes, bien en una instalación cercana a la misma.

– Jarduera-areto bat.

– Una sala para realizar actividades.

– Sukaldea eta jangela bat.

– Una cocina y comedor.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egin beharreko jarduera soziokultural edo aisialdikoen jardunaldi bat, gutxienez, ziurtatzen duten elementu material eta pertsonalak.

d) Aquellos elementos materiales y personales que aseguren, al menos, una jornada de actividades socio-culturales y/o recreativas, que se deberá desarrollar siempre dentro del territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

e) Gazte boluntarioak garraiatzeko modua, lantokia ostatua duten lekutik urruti baldin badago.

e) Transporte de las personas jóvenes voluntarias en el caso de que el lugar de trabajo se encuentre lejos de las instalaciones destinadas al alojamiento.

f) Beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak, parte-hartzaileek lanean osasun fisikoan eta bizian inolako arriskurik izan ez dezaten.

f) Cuantas medidas de seguridad oportunas sean precisas para garantizar la ejecución de los trabajos sin ningún riesgo para la salud y la integridad física de las personas participantes.

g) Ostatu-lekuan garbiketa egiteko materiala.

g) Materiales de limpieza de las instalaciones destinadas al alojamiento.

h) Auzolandegia egingo den tokiko eta inguruko kultura-alderdiak erakustea, programak bilatzen duen kulturarteko ikaskuntzaren helburua egoki bete dadin.

h) Mostrar las posibilidades culturales que ofrece el entorno en el que se desarrolle el campo de trabajo con el fin de cumplir el objetivo de aprendizaje intercultural que persigue el programa «Auzolandegiak».

i) Udaleko kirol-instalazioetara sartzeko trabarik ez jartzea auzolandegiko parte-hartzaileei.

i) Facilitar el acceso de las personas participantes a las instalaciones deportivas del municipio.

j) Behin auzolandegia bukatu eta gero, egindako lanaren gaineko dokumentazio grafikoa ere bilduko duen txosten bat aurkeztea.

j) Una vez finalizado el campo de trabajo, presentar una memoria acompañada de documentación gráfica del trabajo realizado.

k) Auzolandegiko parte-hartzaileei hasierako harrera eta bukaerako agurra egitea.

k) Recibir y despedir a las personas participantes en el campo de trabajo.

l) Aurrekoak gorabehera, erakundeak komenigarritzat iritzitako beste elementu edo prestakuntza batzuk ere eskaini ahalko ditu, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzako arduradun antolatzaileen baimena eskuratu eta gero.

l) Sin perjuicio de lo antedicho, la entidad podrá proporcionar aquellos otros elementos o prestaciones que entienda oportunos con la previa autorización de los responsables organizadores de la Dirección de Juventud del Gobierno Vasco.

9. artikulua..– Proiektuak aurkezteko epea.

Artículo 9.– Plazo de presentación de proyectos.

Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

El plazo de presentación de solicitudes será de un mes, a contar desde el día siguiente al de la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

10. artikulua..– Proiektuak aurkezteko lekua eta modua.

Artículo 10.– Lugar y modo de presentación de proyectos.

1.– Bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek prozedura horren izapideak eskatzeko, zuzentzeko, justifikatzeko eta egiteko.

1.– Las entidades interesadas deberán solicitar, subsanar, justificar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos.

2.– Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuratu daitezke:

2.– El modelo de solicitud, recogido en anexo a la presente Orden, así como las especificaciones de cómo tramitar las solicitudes, declaraciones responsables y demás modelos están disponibles en la sede electrónica de euskadi.eus:

https://www.euskadi.eus/baimena/auzolandegiak2017/y22-izapide/eu

https://www.euskadi.eus/autorizacion/auzolandegiak2017/y22-izapide/es

3.– Eskaeraren ondorengo izapideak egiteko eta espedientea ikusteko ondorengo webgunea baliatuko da:

3.– El acceso al expediente y los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizarán a través de:

http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

http://www.euskadi.eus/misgestiones

4.– Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz zein gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Halaber, prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutako moduan.

4.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Asimismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

11. artikulua..– Aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 11.– Documentación a presentar.

Erakunde interesdunek honako agiriak bidali behar dituzte:

Las entidades interesadas remitirán la siguiente documentación:

a) Auzolandegiaren proiektu teknikoa, honakoak xehe-xehe jasoko dituena: egin beharreko lanak, lekua eta egunak, eta proiektuaren helburu zehatza ulertzen lagundu dezakeen beste edozein alderdi. Gainera, ostatu-lekuko instalazioen deskribapen zehatza jaso beharko da, eta, hala badagokio, baita sukaldearena eta haren ekipamenduarena ere, eta janari-biltegiarena ere bai. Bai proiektu teknikoaren deskribapena bai instalazioena material grafikoaz lagunduta aurkeztu beharko da.

a) Proyecto técnico del campo de trabajo que contenga una descripción detallada de las tareas a realizar, de su localización y fechas propuestas, y de cuantos otros aspectos ayuden a entender el objetivo concreto del proyecto. Asimismo, deberá incluirse una descripción detallada de las instalaciones para el alojamiento y, en su caso, de la cocina y de su equipamiento, así como del almacén de alimentos. Tanto la descripción del proyecto técnico como la de las instalaciones deberá acompañarse de material gráfico.

b) Proiektuak duen interes sozialaren, kulturalaren eta historikoaren justifikazioa.

b) Justificación del interés social, cultural o histórico del proyecto.

c) Proiektuak erakundearen onarpena duela egiaztatzeko, erakunde publiko edo pribatuaren organo eskudunak agiri bat aurkeztu beharko du, non proiektua burutzeko eta agindu hau betetzeko konpromisoa agertuko duen.

c) Documento emitido por el órgano competente de la entidad pública o privada solicitante que avale el proyecto presentado y que garantice su compromiso de llevarlo a cabo y de cumplir la presente Orden, en caso de ser admitido.

d) Auzolandegian egin beharreko jardueren eta proposamenen zerrenda, inguruneak kultura aldetik dituen baliabideak erakusteko.

d) Relación de actividades y propuestas a llevar a cabo durante el campo de trabajo para mostrar las posibilidades culturales que ofrece el entorno en el que se desarrolle el campo de trabajo.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik sexu-bereizkeria dela-eta.

e) Declaración responsable de no haber sido sancionadas administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo o certificado del órgano competente, en caso de entidades públicas.

12. artikulua..– Akatsak zuzentzea.

Artículo 12.– Subsanación de defectos.

Eskaera izapidetzea onartzeko eskatzen diren agirietakoren bat faltako balitz, agiriotan formazko akatsen bat balego edo baloraziorako aurkeztutako dokumentazioan akatsik aurkituko balitz, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesatuari, akatsa zuzen dezan edo beharrezkoak diren agiriak aurkez ditzan. Jakinarazpen horretan adieraziko zaio, hori egin ezean, ebazpena emango dela eta, ondoren, eskaeran atzera egindakotzat edo eskabidea izapidetzea onartzeko eskubidea amaitutzat joko dela.

En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquéllos, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución.

13. artikulua..– Ebazpena.

Artículo 13.– Resolución.

1.– Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita, «Auzolandegiak» programarako proiektuen onarpenari buruzko Ebazpena emango du Gazteriako zuzendariak, hilabeteko epean, proiektuak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.

1.– La resolución de admisión de proyectos para el programa «Auzolandegiak» será dictada, a la vista de la propuesta elevada por la Comisión de Selección, por el Director de Juventud en el plazo de un mes a contar desde la finalización del plazo de presentación de los proyectos.

2.– Ematen den ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.

2.– La resolución que se adopte será notificada a las entidades interesadas en el plazo máximo de seis meses a contar desde la fecha en que surta efectos la presente Orden. La resolución no agota la vía administrativa y contra la misma cabe interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Empleo y Juventud, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente a aquél en que tuviere lugar la notificación, conforme a lo dispuesto en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Ebazteko epea igarota ebazpenik jakinarazten ez bada, dagokion eskabidea ezetsi egin dela ulertuko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3.– En el caso de que expire el plazo indicado sin que se haya notificado resolución alguna, las entidades interesadas podrán entender desestimadas sus pretensiones, a los efectos de lo establecido en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Orokorrean ezaguna izan dadin, eta erakunde interesdunei espresuki eta banaka jakinarazteko beharra alde batera utzita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da «Auzolandegiak» programarako onartutako proiektuen zerrenda.

4.– A efectos de su general conocimiento, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada a las entidades interesadas, se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco una relación de los proyectos admitidos para el programa «Auzolandegiak».

5.– Deialdiaren ebazpena eman ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak hitzarmen bana sinatuko du 2018ko auzolandegien eskaintzarako onarturiko proiektuak aurkeztu dituzten erakunde publiko eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuekin.

5.– Tras la resolución de la convocatoria, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales firmará un convenio con cada una de las entidades públicas o privadas sin ánimo de lucro cuyos proyectos fueran admitidos en la oferta de campos de trabajo 2018.

14. artikulua..– Jarduera bertan behera uztea.

Artículo 14.– Suspensión de la actividad.

Gazteria Zuzendaritzak proiektuaren bideragarritasuna arriskuan jar dezaketen arrazoi teknikoak daudela deritzonean, bertan behera utzi ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharreko auzolandegi bat. Gertaera horrek ez du ekarriko inolako kalte-ordainik proiektua aurkeztu duen erakundearentzat.

La Dirección de Juventud podrá proceder a la suspensión de la realización de un campo de trabajo a realizar en la Comunidad Autónoma de Euskadi, sin que este hecho pueda dar lugar a ningún tipo de indemnización a la entidad que haya presentado el proyecto, por motivos técnicos que pongan en riesgo la viabilidad del proyecto.

15. artikulua..– Ekintzak jakinaraztea.

Artículo 15.– Comunicación de actos.

Onartutako proiektuak aurkeztu dituzten erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek «Auzolandegia» programarekin eta, bereziki, haiekin elkarlanean garatuko den auzolandegiarekin loturiko edozein zabalkunde- edo komunikazio-ekintza egin behar dutenean –zabaltzeko edo komunikatzeko bidea edozein dela ere–, aldez aurretik horren jakitun ipini behar dute Gazteria Zuzendaritza.

Las entidades públicas o privadas sin ánimo de lucro cuyos proyectos sean admitidos deberán comunicar a la Dirección de Juventud la realización de cualquier acto, sea cual sea el medio a utilizar, de difusión o comunicación, relacionado con el programa Auzolandegiak y, en concreto, con el campo de trabajo que se desarrolle en colaboración con dicha entidad. Dicha comunicación deberá practicarse con carácter previo a su realización.

16. artikulua..– Datu pertsonalen erabilera.

Artículo 16.– Tratamiento de datos personales.

Onartutako proiektuak aurkeztu dituzten erakunde publikoek edo irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek datu pertsonalak babesteko araudian xedatutakoa betetzen dela zainduko dute.

Las entidades públicas o privadas sin ánimo de lucro cuyos proyectos sean admitidos velarán por el cumplimiento de la normativa vigente sobre protección y tratamiento de datos de carácter personal.

Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraituz eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoaren arabera, deialdi honen izapidetzean jasotako datu pertsonalak fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau eta berarekin loturiko beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzeko helburuz. Gazteria Zuzendaritza izango da arduraduna. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez baliatu ahalko da, horretarako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailera idatzi bat bidaliz (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999 de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y con la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los datos personales recogidos en la tramitación de esta convocatoria serán incluidos en un fichero cuyo objeto será gestionar la presente convocatoria y cualquier otro procedimiento o expediente administrativo relacionado con la misma. El responsable de este fichero es la Dirección de Juventud del Departamento de Empleo y Políticas Sociales. Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante el Departamento de Empleo y Políticas Sociales de Gobierno Vasco, dirigiéndose para ello a la siguiente dirección: calle Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales podrá interponerse, ante el mismo órgano, recurso potestativo de reposición en el plazo de un mes, contado desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses, contados desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 10a.

En Vitoria-Gasteiz, a 10 de noviembre de 2017.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Empleo y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

ERANSKINA
ANEXO
ESKABIDEAN GEHITU BEHARREKO DATUAK. ESKABIDEA DAGOKION FORMULARIO ELEKTRONIKOAREN BIDEZ EGIN BEHAR DA.
DATOS A INCLUIR EN LA SOLICITUD, LA CUAL DEBERÁ REALIZARSE A TRAVÉS DEL CORRESPONDIENTE FORMULARIO ELECTRÓNICO

Erakundearen izena eta IFK.

Nombre de la entidad y CIF.

Ordezkaria: izen-abizenak. NAN zenbakia. Sexua.

Representante: nombre y apellidos. Número de DNI. Sexo.

Abisuak jasotzeko datuak: telefono-zenbakia / helbide elektronikoa.

Datos para recibir avisos: número de teléfono / correo electrónico.

Jakinarazpenetarako, komunikazioetarako eta abisuetarako hizkuntza: euskara edo gaztelania.

Idioma de las notificaciones, comunicaciones y avisos: euskera o castellano.

Proiektuari buruzko datuak: izena / lan egiteko modalitatea / eremua / txanda-kopurua / auzolandegiaren kokapena / ostatu-mota / ostatuaren kokapena / proposatutako datak.

Datos del proyecto: denominación / modalidad de trabajo / ámbito / número de turnos / situación del campo de trabajo / tipo de alojamiento / ubicación del alojamiento / fechas propuestas.

Erantzukizunpeko adierazpenak. Erakunde eskatzailea(k) edo erakunde publikoaren organo eskuduna(k):

Declaraciones responsables. La entidad solicitante u órgano competente en el caso de entidades públicas:

– Ez zaiola legez debekatu laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea, sexu-bazterkeriagatikoak barne.

– No está incursa en ninguna prohibición legal que la inhabilite para obtener subvenciones o ayudas públicas, con mención expresa a las que se hayan producido por discriminación de sexo.

– Eskabidean eta erantsitako agirietan jasotzen diren datuak egiazkoak direla adierazten du.

– Declara que los datos contenidos en esta solicitud y en los documentos que la acompañan son verdaderos.

– Erakunde pribatua izanez gero, Erregistroa eta erregistro-zenbakia.

– En caso de entidad privada, registro y número de registro.

Erantsitako dokumentuak:

Documentos que se aportan:

a) Auzolandegiaren proiektu teknikoa, honakoak xehe-xehe jasoko dituena: egin beharreko lanak, lekua eta egunak, eta proiektuaren helburu zehatza ulertzen lagundu dezakeen beste edozein alderdi. Gainera, ostatu-lekuko instalazioen deskribapen zehatza jaso beharko da, eta, hala badagokio, baita sukaldearena eta haren ekipamenduarena ere, eta janari-biltegiarena ere bai. Bai proiektu teknikoaren deskribapena bai instalazioena material grafikoaz lagunduta aurkeztu beharko da.

a) Proyecto técnico del campo de trabajo que contenga una descripción detallada de las tareas a realizar, de su localización y fechas propuestas, y de cuantos otros aspectos ayuden a entender el objetivo concreto del proyecto. Asimismo, deberá incluirse una descripción detallada de las instalaciones para el alojamiento y, en su caso, de la cocina y de su equipamiento, así como del almacén de alimentos. Tanto la descripción del proyecto técnico como la de las instalaciones deberá acompañarse de material gráfico.

b) Proiektuak duen interes sozialaren, kulturalaren edo historikoaren justifikazioa.

b) Justificación del interés social, cultural o histórico del proyecto.

c) Proiektuak erakundearen onarpena duela egiaztatzeko, erakunde publiko edo pribatuaren organo eskudunak agiri bat aurkeztu beharko du, non proiektua burutzeko eta agindu hau betetzeko konpromisoa agertuko duen.

c) Documento emitido por el órgano competente de la entidad pública o privada solicitante que avale el proyecto presentado y que garantice su compromiso de llevarlo a cabo y de cumplir la presente Orden, en caso de ser admitido.

d) Auzolandegian egin beharreko jardueren eta proposamenen zerrenda, inguruneak kultura aldetik dituen baliabideak erakusteko.

d) Relación de actividades y propuestas a llevar a cabo durante el campo de trabajo para mostrar las posibilidades culturales que ofrece el entorno en el que se desarrolle el campo de trabajo.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común