Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala

N.º 196, viernes 13 de octubre de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y JUSTICIA
4909
4909

AGINDUA, 2017ko irailaren 19koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko prestaketa-laguntzetarako 2018ko deialdia egiteko eta laguntza horiek arautzeko dena.

ORDEN de 19 de septiembre de 2017, de la Consejera de Trabajo y Justicia, por la que se convocan y regulan, para el ejercicio 2018, las ayudas destinadas a preparar el acceso a las Carreras Judicial y Fiscal, y al Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia.

Giza baliabideen garrantzia abiaburu hartuta, eta jakinda zenbateraino den beharrezko Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora (lehen idazkari judizial izendapena jasotzen zuten) sartzeko bidea ematea eta erraztea, egonkortasuna bultzatzeko eta Justiziaren zerbitzu publikoaren kalitatea ona izateko, eta, hartara, herritarrak gustura egoteko eta konfiantza handiagoa izateko Justizia Administrazioarekin, duela hamar urte baino gehiago abiarazitako gurpilaren biran jarraitzea erabaki dugu, eta agindu honen bidez hainbat laguntza ematea, Zuzenbideko lizentziadunak motiba daitezen beren urratsak Karrera Judizialera eta Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora bideratzera. Hartara, Justizia Administrazioak langile egonkorrak izango ditu, eta lana zorrotzago eta kalitate hobeaz egiteko moduan egongo da.

Partiendo de la base de la importancia capital de los recursos humanos y una vez constatada la necesidad de fomentar y favorecer el acceso a las Carreras Judicial y Fiscal, y al Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia (anteriormente denominados Secretarios Judiciales), a fin de propiciar la estabilidad y con ello el adecuado nivel de calidad del servicio público de la Justicia que incremente el grado de satisfacción y confianza de la ciudadanía en la Administración de Justicia, se ha considerado oportuno continuar con la línea de actuación emprendida hace ya más de una década, con resultados satisfactorios, manteniendo mediante la presente Orden una línea de ayudas que tienen como objetivo motivar a las personas licenciadas en Derecho para que dirijan sus aspiraciones profesionales hacia las Carreras Judicial y Fiscal, y al Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia, facilitando así a la Administración de Justicia medios personales estables y contribuyendo con ello a un mejor grado de eficacia y calidad.

Aurreko deialdiei dagokienez, eta laguntza hauek ematearekin bilatzen diren xedeen betetze-maila hobetzeko xedez, bai eta deialdiari gardentasun handiagoa emate aldera ere, aldaketa batzuk egin dira, bai betekizunetan, bai aurkeztu behar den dokumentazioan, bai merezimenduak baloratzeko irizpideetan. Horien artean, hauek nabarmentzen dira: eskatzailearen gaineko pertsonen diru-sarreretan gehieneko muga ezarri da, eta espediente akademikoaren balorazioa aldatu da, espediente horren batez besteko nota orokorrarekin bat eginez.

Respecto de convocatorias anteriores y con el fin de mejorar el cumplimiento de los fines perseguidos en la concesión de estas ayudas, así como dotar de mayor transparencia a la misma se han introducido algunas modificaciones, tanto entre los requisitos como en la documentación a aportar, así como en los criterios de valoración de méritos, entre otros, cabe destacar el establecimiento de un tope máximo de ingresos por parte de las personas de las que dependa la solicitante, como en la valoración de méritos, así se procede al cambio de valoración del expediente académico de acuerdo con la nota media global del mismo.

Lan eta Justizia Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da deialdi hau, eta gastu-espedientearen aurretiko izapide-araubidearen mende dago, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Agindua aplikatuz. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargurako gastu-espedienteen aurretiko izapidea erregulatzen da.

Esta convocatoria está encuadrada dentro del Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Trabajo y Justicia y sujeta al régimen de tramitación anticipada de expediente de gasto, en aplicación de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expediente de gasto con cargo a los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Era berean, administrazio publikoen diru-laguntzak emateko jarduera arautzen duten printzipioen arabera ebatziko da deialdi hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritako eran, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudiarekin bat.

Asimismo, se resolverá conforme a los principios que rigen la actividad subvencional de las Administraciones Públicas, en los términos establecidos en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, con arreglo a la normativa básica establecida por la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y por el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, que aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones.

Horrenbestez, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko oposizioak prestatzeko 30 beken 2018ko deialdia iragartzea eta arautzea.

Es objeto de la presente Orden convocar y regular, para el ejercicio 2018, el concurso para otorgar 30 becas destinadas a la preparación de oposiciones a las Carreras Judicial y Fiscal, y al Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia.

2. artikulua.– Diru-zuzkidura.

Artículo 2.– Dotación económica.

1.– Beka bakoitzak 6.600 euroko laguntza emango du, urtero. Hilero 550 euro emango dira.

1.– El importe de cada una de las becas será de 6.600 euros anuales. El devengo se producirá mensualmente a razón de 550 euros.

2.– 2018ko ekitaldian, agindu honek jasotzen dituen laguntzetarako ehun eta laurogeita hemezortzi mila (198.000) euroko kopurua ezarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan ezarritako aurrekontu-izendapenaren kontura.

2.– Se destina al objeto de las ayudas a las que se refiere la presente Orden, para el ejercicio 2018, la cantidad de ciento noventa y ocho mil (198.000) euros con cargo a la partida presupuestaria establecida en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Kreditu egokia eta nahikoa izan arte ez dira emango 2018ko ekitaldirako bekak.

3.– La concesión de las becas no se producirá hasta que no se cumpla la condición de la existencia de crédito adecuado y suficiente para el ejercicio 2018.

3. artikulua.– Iraupena.

Artículo 3.– Duración.

1.– Bekek urtebeteko iraupena izango dute, 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

1.– Las becas tendrán la duración de un año a contar desde el 1 de enero a 31 de diciembre de 2018.

2.– Aurreko zenbakian ezarritako epean onuradunak dagokion hautaketa prozesua gainditzen badu, laguntzaren epea bere izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean amaituko da, edo, lehenago gertatzen bada, Eskola Judizialean sartzen denean.

2.– Si durante el plazo establecido en el párrafo anterior la persona beneficiaria supera el correspondiente proceso selectivo, la duración de la ayuda finalizará en la fecha de la publicación de su nombramiento en el Boletín Oficial del Estado o, de resultar anterior, en la fecha de su incorporación a la Escuela Judicial.

3.– Deialdi honen xede diren bekak ebazteko baldintza izango da kreditu egokia eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urterako aurrekontu orokorretan, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan.

3.– A los efectos contemplados en el artículo 5.3 de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la resolución de las becas objeto de convocatoria queda supeditada a la previa existencia de crédito adecuado y suficiente en los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el año 2018.

4. artikulua.– Baldintzak.

Artículo 4.– Requisitos.

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaera aurkezteko unean:

Las personas solicitantes deberán reunir los siguientes requisitos en el momento de la presentación de su solicitud:

a) Oposaketen aurreko deialdian eskatzen ziren baldintzak betetzea.

a) Cumplir las condiciones exigidas en la última convocatoria de la oposición.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta azken zazpi urteetatik gutxienez bostetan bertan bizi izana.

b) Estar empadronado y tener residencia efectiva en la Comunidad Autónoma de Euskadi al menos cinco años de los últimos siete.

c) Zuzenbideko lizentziatura edo gradua izatea.

c) Poseer la Licenciatura o Grado en Derecho.

d) Lizentziatura edo gradua, gehienez ere, orain dela zazpi urte lortutakoa izatea.

d) No haber transcurrido más de siete años desde la obtención de la Licenciatura o Grado.

e) Karrera Judizial edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea.

e) Disponer de la dirección de una persona preparadora que deberá pertenecer a la Carrera Judicial o Fiscal, o del Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia.

Prestatzailea beste kidego batekoa izan daiteke, baldin eta prestakuntza-prozesua gidatzeko merezimenduak dauzkala irizten bazaio. Horretarako, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak behar bezala arrazoitutako baimena eman beharko du.

La citada pertenencia podrá exceptuarse mediante autorización expresa y motivada de la Dirección de la Administración de Justicia, cuando se estimare que el personal preparador reúne méritos suficientes como para ser calificado como persona apta para dirigir el proceso preparatorio.

f) Hiru urteko gehienezko epean –jarraian edo aldizka– deialdi honetan aipatzen diren oposizioak prestatzeko edozein bekaren, antzeko izaeradun graduondokoren edo laguntzaren onuradun ez izana.

f) No haber sido persona beneficiaria durante un máximo de tres años, continuados o alternos, de cualquier tipo de beca, estudio de postgrado de naturaleza análoga o ayuda para la preparación de oposiciones a las que se refiere la presente convocatoria.

g) Eskatzailearen gaineko pertsonek 80.000 euro gordinetik gorako diru-sarrerarik ez edukitzea. Diru-sarreratzat hartuko dira laneko edota jarduera ekonomikoetako etekinen ondoriozkoak eta kapital higiezin zein higigarrietako etekinen ondoriozkoak. Era berean, irabazizko transmisioetatik eratorritako ondare-irabaziak ere zenbatuko dira.

g) No tener ingresos superiores a 80.000 euros brutos por parte de las personas de las que dependa la solicitante. Como ingresos se computarán tanto los derivados de rendimientos de trabajo y/o actividades económicas, como de los de capital inmobiliario y mobiliario. Asimismo se computarán las ganancias patrimoniales derivadas de trasmisiones lucrativas.

Berdin zenbatuko dira langabeziagatiko, aurretiko erretiroagatiko, ezintasunagatiko eta DSBEgatiko prestazioak, kontribuzio-prestazioak edo kontribuziorik gabeko prestazioak, gizarte-behar larrietarako diru-sarrerak, gizarteratzeko diru-sarrerak edo aurrekoen antzeko beste batzuk.

También tendrán está consideración los ingresos relativos a prestaciones por desempleo, prejubilación, incapacidad, RGI, prestaciones contributivas o no contributivas, ingreso de emergencia social, inserción social u otros de tipo análogo a los anteriores.

h) Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea zigor- edo administrazio-bidean, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik.

h) No haber sido sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni de hallarse incurso en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello.

Sexuagatiko diskriminazioa dela-eta zigor- edo administrazio-bidean zigortuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.

Tampoco podrá percibir la ayuda quien haya sido sancionado penal o administrativamente por incurrir en discriminación por razón de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

i) Egiaztatu behar da erakundeak ez daukala abian itzultze- edo zehapen-prozedurarik, edo horiek amaituta dituela; hortaz, diru-laguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaituta egon beharko dute itzultze- edo zehapen-prozedurek.

i) No estar incursa o haber terminado cualquier procedimiento de reintegro o sancionador, de tal manera que la concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador.

j) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzea.

j) Hallarse al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes.

k) Ezin izango dira beken onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan aurreikusten den debekuren bat egiten dutenak.

k) No podrán acceder a las becas aquellas personas en quienes concurra alguna de las prohibiciones prevenidas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5. artikulua.– Eskabideak eta formularioak aurkeztea.

Artículo 5.– Presentación de solicitudes y formularios.

1.– Eskaerak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabetekoa izango da.

1.– El plazo de presentación de las solicitudes será de un mes a partir del día siguiente al de la fecha de publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabideak aurrez aurre aurkez daitezke (I. eranskina) Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean zerbitzuan), Eusko Jaurlaritzaren Justiziako Lurralde Kudeaketako Unitateetan, edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, atal guztiak behar bezala beteta. Eskabide-eredua egoitza elektroniko honetan eskura daiteke: euskadi.net

2.– Las solicitudes podrán presentarse de forma presencial (modelo Anexo I) en las Oficinas de Atención Ciudadana (Zuzenean), Unidades de gestión territorial de Justicia (EATs) del Gobierno Vasco, o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, mediante instancia normalizada, debidamente cumplimentada en todos sus términos. El modelo de solicitud estará disponible en la siguiente sede electrónica de euskadi.net:

https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2017/becas-carrera-judicial/es

https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2017/becas-carrera-judicial/es

https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2017/karrera-judiziala-bekak/eu

https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2017/karrera-judiziala-bekak/eu

Posta-bulegoen bidez aurkezten badira, gutun-azal irekian eramango dira, postetxean onartu den eguna eta ordua jaso daitezen eskaeraren goiburuan.

En el caso de que se presenten a través de las oficinas de correos, se llevarán en sobre abierto, con objeto de que en la cabecera de la solicitud figuren la fecha y hora de su admisión en Correos.

Era berean, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira, lehen aipatutako euskadi.net-eko egoitza elektronikoan.

Así mismo, las solicitudes podrán presentarse por medios electrónicos en la sede electrónica de euskadi.net anteriormente indicada.

3.– Pertsona eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten bezala. Orobat, prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

3.– Las personas solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

4.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

6. artikulua.– Zer dokumentu aurkeztu behar den eskabidearekin batera.

Artículo 6.– Documentación a aportar junto a la solicitud.

Eskabidearekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

La solicitud se acompañará de la siguiente documentación:

a) NANaren fotokopia.

a) Fotocopia del DNI.

b) Udal ziurtagiria, jatorrizkoa edo kopia ziurtatua, eskatzailearen administrazio-auzotasuna eta bizilekua egiaztatzen dituena 4. artikuluko b) letran ezarritako epean. Ziurtagiriak, gainera, eskatzailearen bizilekuan bizi diren pertsona guztiak jaso beharko ditu.

b) Certificación municipal, original o copia auténtica, que acredite la vecindad administrativa y residencia de la persona solicitante por el plazo fijado en la letra b) de la relación del artículo 4. Tal certificación deberá expresar, además, todas las personas que residen en el domicilio del solicitante.

c) Eskatzailea mantentzen dutenen egoera ekonomikoari buruzko egiaztagiriak. Horretarako, 2016. urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren behin-behineko edo behin betiko likidazioaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo, bestela, 2016an izandako diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak, haien sarrera-maila dela-eta, aipatu aitorpena egin behar ez dutenen kasuan.

c) Documentación acreditativa de la situación económica de las personas de las que dependa la solicitante. A tal efecto, se presentará fotocopia completa de la liquidación provisional o definitiva del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas correspondiente al ejercicio 2016 o certificados acreditativos de ingresos percibidos durante 2016 en el supuesto de no estar obligados a la presentación de la citada declaración por razón de su nivel de ingresos.

Halaber, eskatzaileak edo mantentzen dutenek langabezia-prestaziorik, aurre-erretirorik, larrialdi sozialeko diru-sarrerarik, gizarteratzeko laguntzarik edo halako sarrerarik jaso izan badu 2016. urtean, horiek egiaztatzeko agiriak (INEMekoak, Gizarte Segurantzakoak edo dagokien erakunde edo organoenak); berdin dio jasotzailea errenta-aitorpenean sartuta dagoen ala ez.

También, en su caso, se aportarán certificaciones del INEM, Seguridad Social, entidad u órgano correspondiente sobre aquellos ingresos relativos a prestaciones por desempleo, prejubilación, incapacidad, RGI, prestaciones contributivas o no contributivas, ingreso de emergencia social, inserción social u otro tipo, percibidos durante el 2016 por la persona solicitante o por aquellas de quienes dependa, tanto estén exentos como incluidos en la declaración correspondiente.

Eskatzailea mantentzen duten pertsonen banaketa, dibortzio edo antzeko egoerarik baldin bada, egoera hori egiaztatzen duen dokumentazioaz gain (familia liburua, epaia, eta abar), beharrezkoa da hitzarmen arauemailea ere aurkeztea. Hitzarmen arauemaile horretan jasotako diru-sarrerak ordaindu ez badira, zuzenbidean onartutako legezko edozein bitartekoren bidez egiaztatuko da.

En supuestos de separación, divorcio u otras circunstancias análogas, de las personas de las que dependa la persona solicitante, además de la documentación -Libro de familia, sentencia, etc.– acreditativa de dicha situación, es necesario además la remisión del convenio regulador. En caso de impago de los ingresos consignados en el citado convenio regulador se acreditará mediante cualquier medio legalmente admitido en derecho.

Eskatzailea bere gurasoak ez diren pertsonek mantentzen badute ekonomikoki, elkarbizitzako gutxieneko denboraldi bat egiaztatu beharko du zuzenbidean onartutako legezko edozein bitartekoren bidez. Denboraldi hori gutxienez 2016ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epea ireki bitartekoa izango da.

En aquellas situaciones en las que las personas solicitantes dependan económicamente de personas diferentes a sus progenitores, deberán acreditar por cualquier medio legalmente admitido en derecho, un periodo mínimo de convivencia, al menos, desde el 1 de enero de 2016 hasta la fecha de apertura del plazo de presentación de solicitudes.

d) Espediente akademiko osoa, jatorrizkoa edo kopia ziurtatua.

d) Expediente Académico completo, original o copia auténtica.

Aurreko deialdietan ikasketa-espedientea aurkeztu duten eskatzaileek ez dute berriro aurkeztu beharrik izango.

Están eximidos de esta obligación aquellos solicitantes que lo hubieran aportado en anteriores convocatorias.

Espediente horretan, batez besteko nota orokorra jaso beharko da berariaz (0tik 10erako zenbaki-eskalan).

En el citado expediente deberá estar recogida de manera expresa la nota media global del mismo (escala numérica de 0 a 10).

e) Euskara-maila egiaztatzen duen dokumentazioaren originala edo kopia ziurtatua. Aurreko deialdietan dokumentazio hori aurkeztu duten edo Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan dauden eskatzaileek ez dute aurkeztu beharrik izango.

e) Documentación acreditativa original o copia auténtica, en su caso, del nivel de conocimiento de euskera. Están eximidos de esta obligación aquellas personas solicitantes que lo hubieran aportado en anteriores convocatorias o que estén incluidas en el Registro Unificado de Títulos y Certificados de Euskera (RUTCE).

f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duten jatorrizko ziurtagiriak, eskudun organoek igorritakoak.

f) Certificaciones originales acreditativas del cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social, expedidas por el órgano competente respectivamente.

g) Onuradun gertatzen direnei laguntza abonatzeko, Hirugarrenen Datuen Alta agiria (bankuko datuak) aurkeztu beharko da, eredu normalizatuarekin erabiliz. Laguntzaren eskabidearekin batera aurkeztu ahalko da.

g) Para el abono de la ayuda de las personas que resulten beneficiarias se deberá presentar el impreso de Alta de Terceros (datos bancarios) según modelo normalizado que se puede presentar junto con la solicitud de la ayuda.

Artikulu honen a), e) eta f) letretan eskatzen den dokumentazioa egiaztatzeko, agindu honen 8. artikuluaren 1. zenbakian jasotzen diren aurreikuspenak erabili ahalko dira.

La acreditación de la documentación requerida en los puntos a), e) y f) del presente artículo se podrá realizar mediante las previsiones contenidas en el apartado 1 del artículo 8 de la presente Orden.

Eskabidearekin batera aurkeztu ahalko da gainerako dokumentazioa, xede horretarako aurreikusi den agiri normalizatua erabiliz.

El resto de documentación se deberá aportar junto a la solicitud según el impreso normalizado previsto al efecto.

7. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 7.– Tramitación electrónica.

1.– Nahi dutenek baliabide elektronikoen bidez egin ahal izango dituzte eskaera, kontsultak eta prozedurako izapide guztiak.

1.– Las personas solicitantes podrán consultar y realizar todos los trámites del procedimiento utilizando medios electrónicos.

2.– Eskabideak, erantzukizun-adierazpenak eta gainerako ereduak modu presentzialean zein elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2017/becas-carrera-judicial/es; https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2017/karrera-judiziala-bekak/eu

2.– Las especificaciones de cómo tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la sede electrónica https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2017/becas-carrera-judicial/es; https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2017/karrera-judiziala-bekak/eu

3.– Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabiltzera, eta edozein momentutan alda daiteke aukeratutako bidea.

3.– El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

4.– Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz egitekoak, helbide honen bidez egingo dira:http://www. euskadi.net/misgestiones; https://euskadi.net/nirekudeaketak

4.– Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de https://euskadi.net/misgestiones ; https://euskadi.net/nirekudeaketak

8. artikulua.– Eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea eta erantzukizun-adierazpenak.

Artículo 8.– Acreditación de determinados requisitos de la persona solicitante y declaraciones responsables.

1.– Eskabideek aukera emango dute eskatzaileak espresuki baimena eman dezan jarraian adierazten diren datuak edo dokumentuak organo kudeatzaileak eskuratzeko edo egiaztatzeko:

1.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la persona solicitante consienta expresamente que los siguientes datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor:

– Nortasunari buruzko datuak (NANa).

– Datos de identidad (DNI).

– Euskararen ezagutza-mailaren egiaztagiria, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan kontsultatuta.

– Acreditación del nivel de conocimiento de euskera por consulta al Registro Unificado de Títulos y Certificados de Euskera (RUTCE).

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

– Estar al corriente de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social.

Eskatzaileak berariaz egingo balio uko ofiziozko jarduera horretarako baimena emateari, informazio hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko luke.

En caso de que la persona solicitante denegara expresamente el consentimiento para esta actuación de oficio, estará obligada a presentar la documentación acreditativa.

2.– Gainera, eskabidean sartuko den erantzukizun-adierazpen baten bidez, inguruabar hauek egiaztatuko dira:

2.– Además, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán, las siguientes circunstancias:

– Ez duela xede eta helburu bererako laguntza edo diru-laguntzarik jaso, administrazio publiko eta erakunde pribatuetatik.

– No estar recibiendo ninguna ayuda o subvención con este mismo objeto y finalidad concedida por administraciones públicas o entidades privadas.

– Ez duela zigorrik jaso, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea galarazten dionik.

– No haber recibido ninguna sanción, penal o administrativa, que le imposibilite obtener subvenciones o ayudas públicas.

– Ez daukala diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko desgaitzen duen legezko debekurik, berariaz aipatuz sexuagatiko diskriminazioarengatik sortu direnak, 4/2005 Legearen seigarren xedapenean ezartzen dena betez (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa).

– No estar incursa en ninguna prohibición legal que inhabilite para obtener subvenciones o ayudas públicas, con mención expresa a las que se hayan producido por discriminación de sexo, en cumplimiento de lo dispuesto en la disposición sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de Mujeres y Hombres.

– Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dauzkala.

– Hallarse al corriente de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social, impuestas por las disposiciones vigentes.

– Egiaztatu behar da eskatzaileak ez daukala abian itzultze- edo zehapen-prozedurarik, edo horiek amaituta dituela; hortaz, diru-laguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaituta egon beharko dute itzultze- edo zehapen-prozedurek.

– No estar incursa o haber terminado cualquier procedimiento de reintegro o sancionador, de tal manera que la concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador.

– Laguntza horien onuraduna izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

– Que cumple con los requisitos establecido en la normativa vigente para ser persona beneficiaria de estas ayudas.

– Egiazkoak direla eskabidean eta erantsitako agirietan jasotako datuak.

– Que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña.

– Ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.2 artikuluan ezarritako debekurik.

– Que no se encuentra incursa en ninguna de las prohibiciones establecidas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Era berean, erantzukizun-adierazpenaren bidez, eskaeran sartuta dauden honako baldintza hauek egiaztatuko dira:

Asimismo, mediante Declaración Responsable se acreditarán los siguientes requisitos incluidos en la solicitud:

– Eskatzaileak betetzen dituela prestatu nahi duen oposizioaren azken deialdian eskatutako betekizunak, ez duela jasotzen beste beka-motarik, antzeko izaeradun graduondoko ikasketarik, eta ez duela ordaindutako lanik egiten. Nolanahi ere, salbuespen izango da deialdi-aginduaren 14.1 artikuluan aurreikusitakoa.

– Que la persona solicitante reúne los requisitos exigidos en la última convocatoria de la Oposición que desea preparar, así como que no disfruta de otro tipo de beca, estudio de postgrado de naturaleza análoga a esta materia, ni realiza trabajo remunerado, salvo, en su caso, la excepción prevista en el punto 1 del artículo 14 de la Orden de la convocatoria.

– Eskatzaileak Karrera Judizial edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza duela.

– Que la persona solicitante, dispone de la dirección de una persona preparadora perteneciente a las Carrera Judicial y Fiscal o del Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia.

Laguntzen onuradun izateko proposatu diren pertsonek, laguntzaren ebazpena eman aurretik, aipatutako betekizunak egiaztatuko dituzte, dagokion ziurtagiria aurkeztuz edo organo kudeatzaileak zuzenean egiaztapena egiteko baimena emanez.

Las personas propuestas como beneficiarias de las ayudas, antes de que se resuelva su concesión, acreditarán los requisitos anteriores, bien aportando la certificación correspondiente, bien prestando consentimiento para que el órgano gestor lo verifique directamente.

9. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de defectos de la solicitud.

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak eskatzaileek aurkeztutako agirietan zerbait falta dela ikusten badu, 10 eguneko epea emango du akatsak zuzentzeko. Epea amaitzerakoan zuzenketa egin gabe badago, uko egin duela ulertuko da, horretarako ebazpena eman ondoren.

Si, a la vista de la documentación presentada por las personas solicitantes, la Dirección de la Administración de Justicia comprobara que la misma es incompleta, les concederá un plazo máximo de 10 días para la subsanación de los defectos detectados. Si una vez transcurrido este plazo la subsanación no fuese realizada, se le tendrá por desistido o desistida, previa resolución emitida al efecto.

10. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 10.– Órgano de gestión de las ayudas.

Justizia Administrazioko zuzendaria da deialdiaren organo kudeatzailea.

El órgano gestor de la convocatoria es la Directora de la Administración de Justicia.

11. artikulua.– Merezimenduak balioestea.

Artículo 11.– Valoración de méritos.

1.– Onuradun izan ahal izateko, honako merezimendu hauek hartuko ditu kontuan hautaketa-batzordeak:

1.– Se considerarán méritos valorables en su conjunto por la Junta de Selección, para acceder a la condición de beneficiario:

a) Egoera ekonomikoa, 0tik 45 puntura bitarteko eskalan baloratuko da, honako banakapenaren arabera:

a) La situación económica, que será valorada conforme a una escala de 0 a 45 puntos, según el desglose siguiente:

a) Sarrerak eurotan

a) Ingresos/euros

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

b) Sarrerak eurotan, familia-unitateko kide bakoitzeko, honako kopuru hauetara bitarte:

b) Ingresos/euros por miembro de unidad familiar hasta:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Etekin garbien arabera zenbatuko dira PFEZren aitorpenaren bidez egiaztatzen diren diru-sarrerak, bai laneko eta jarduera ekonomikoko etekinen ondoriozkoak, bai kapital higiezin zein higigarrietako etekinen ondoriozkoak. Era berean, irabazizko transmisioetatik eratorritako ondare-irabaziak ere zenbatuko dira.

El cómputo de los ingresos acreditados mediante declaración del IRPF se realizará según sus rendimientos netos, tanto los derivados de rendimientos de trabajo como de las actividades económicas, así como de los de capital inmobiliario y mobiliario. Asimismo se computarán las ganancias patrimoniales netas derivadas de las transmisiones lucrativas.

Zuzenbidean legez onartzen diren eta PFEZren aitorpenak ez diren bitartekoen bidez egiaztatzen diren gainerako diru-sarreretan, diru-sarrera osoak zenbatuko dira.

Del resto de ingresos acreditados mediante medios legalmente admitidos en derecho y diferentes a la declaración del IRPF se computarán sus ingresos íntegros.

b) Espediente akademikoa espediente horren batez besteko nota orokorraren arabera baloratuko da, 0tik 35era arteko puntuatzean, banakapen honen arabera:

b) El expediente académico, que será valorado según la nota media global del mismo, conforme a una escala de 0 a 35 puntos, según el desglose siguiente:

– 9tik Ohorezko Matrikulara: 35 puntu.

– 9 a Matrícula de Honor: 35 puntos.

– 8tik 8,99ra: 30 puntu.

– 8 a 8,99: 30 puntos.

– 7tik 7,99ra: 25 puntu.

– 7 a 7,99: 25 puntos.

– 6tik 6,99ra: 15 puntu.

– 6 a 6,99: 15 puntos.

c) Euskara jakitea: 0 eta 15 punturen artean, B1: 5 puntu, B2: 10 puntu, eta C1: 15 puntu.

c) Conocimiento de euskera: de 0 a 15 puntos, B1: 5 puntos, B2: 10 puntos y C1: 15 puntos.

d) Aurreko urteetan onuraduna izatea: 0tik 5 puntura bitartean. Urtebetez: 2 puntu; bi urtez: 3 puntu, eta horien zenbaketa pilatu ahalko da.

d) El ser beneficiario de la ayuda en años anteriores: de 0 a 5 puntos. Por un año: 2 puntos; por ser dos años: 3 puntos, siendo acumulativos el cómputo de los mismos.

2.– Bi eskatzailek edo gehiagok puntu kopuru bera eskuratuz gero, ikasketa-espedientearen batez besteko osoaren arabera ebatsiko da berdinketa.

2.– En caso de existir igualdad de puntos en dos o más solicitantes, se resolverá el empate atendiendo la nota media global del expediente académico.

3.– Baldin eskatzaileren batek ez badu lortzen gutxienez 6ko batez besteko nota ikasketen espedientean, besterik gabe lehiaketatik kanpo geratuko da, beste inongo merezimendurik baloratzen hasi gabe.

3.– Las personas solicitantes cuyos expedientes académicos no alcancen una nota media de 6 resultarán excluidas automáticamente sin que se entre a valorar otros posibles méritos.

12. artikulua.– Laguntzen onuradunak aukeratzea.

Artículo 12.– Selección de las personas beneficiarias a las ayudas.

1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, hautaketa-batzordeak erabakiko du zein hautagai proposatu bekak eskuratzeko. Honako hauek, edo beraiek izendatutako ordezkoek, osatuko dute batzordea:

1.– Finalizado el plazo de presentación de solicitudes, la propuesta de las personas candidatas se realizará por una Junta que estará integrada por las personas que a continuación se relacionan, o aquellas en quien deleguen:

Presidentea:

Presidente:

– Justizia Administrazioko zuzendaria.

– Ilma. Sra. Directora de la Administración de Justicia.

Kontseilukideak:

Vocales:

– Karrera Judizialeko kide bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente jaunak izendatutakoa.

– Un/una miembro de la Carrera Judicial designado/a por el Excmo. Sr. Presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco.

– Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia.

– Excma. Fiscal Superior de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Lan eta Justizia Saileko Justiziako zuzendaria.

– Ilma. Sra. Directora de Justicia del Departamento de Trabajo y Justicia.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-salako idazkaria.

– Ilma. Sra. Secretario de la Sala de Gobierno del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Fakultateetako dekanoak.

– Ilmas. Sras. Decanas de las Facultades de Derecho sitas en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Justizia Administrazioko Zuzendaritzako teknikari bat izango da idazkaria; haren titularrak izendatuko du.

Actuará como Secretario un Técnico de la Dirección de la Administración de Justicia, designado por su titular.

2.– Aurrez ezarritako baremoen arabera aukeratuko dira hautagaiak, hautaketa-batzordeak onartutako garapenaren arabera; horrela baloratuko dira eskatzaileek egiaztatutako merezimenduak. Akordioak hartzeko, batzordeko kideen gehiengo absolutuak ados egon behar du. Berdinketarik sortzen bada, presidenteak izango du boto erabakigarria.

2.– La selección de las personas candidatas se realizará de conformidad con los baremos establecidos, según el desarrollo que apruebe la Junta de Selección, a través de la cual valorará los méritos acreditados por las personas solicitantes. Los acuerdos se adoptarán por mayoría absoluta de los miembros de la Junta; en caso de empate el Presidente gozará de voto de calidad.

3.– Batzordeak 30 hautagai aukeratu behar ditu lortu dituzten puntuen arabera, eta zein kidegotarako lehiatzen diren kontuan hartu gabe. Horiez gain, beste 10 eskatzaile ere aukeratu behar ditu, hurrengo 10 puntuazio onenak lortu dituztenak, aurreneko hogei horietako inork beken onuradun izateari utziko balio ere, beka bukatu delako, uko egin diolako, ez duelako ondo bete betebeharrekoa, ezintasunen bat sortu zaiolako edo onuradun izateko aukera galarazten duen beste edozein gorabehera izan duelako. Nolanahi, gorabehera hori laguntza eskuratu eta hurrengo bi hilen barruan gertatu bada egingo da ordezkapena, ez bestela.

3.– La Junta propondrá, junto con la relación de las 30 personas candidatas seleccionadas, en función de la puntuación obtenida e independientemente del Cuerpo al que opositaren, otra referida a los 10 solicitantes que hubieren obtenido las puntuaciones inmediatamente posteriores, como personas sustitutas para los supuestos de finalización, renuncia, incumplimiento, incapacidad sobrevenida o cualquier otro supuesto que implicare la pérdida de la condición de persona beneficiaria, siempre que se produjere en el plazo de dos meses desde la concesión de las ayudas.

4.– Ordezko izango diren 10 hautagai horien zerrenda merezimendu lehenetsien arabera lortu duten puntuazioaren hurrenkeran osatuko da.

4.– La relación de las 10 personas sustitutas se numerará según el orden de puntuación obtenida conforme a los indicados baremos de méritos preferentes.

5.– Deialdi honen bidez emango diren beketan bakanterik sortuko balitz, lehenengo ordezkoak eskuratuko du hutsik geratutako beka, 3. artikuluan ezarritako epea osatzeko falta den aldian.

5.– Producida una vacante en las becas concedidas en la presente convocatoria, se asignará a la primera persona sustituta de la relación con la duración que le restare al sustituido/a hasta alcanzar lo establecido en el artículo tercero.

Edonola ere, ekitaldiko aurrekontutik erabilgarri dagoenaren arabera izango du laguntza ordezkoak.

En cualquier caso, la asignación de dicha ayuda estará subordinada a las disponibilidades presupuestarias del ejercicio.

13. artikulua.– Bekak esleitzea.

Artículo 13.– Adjudicación de las becas.

1.– Hautaketa-batzordearen proposamena aztertu ondoren, Justizia Sailburuordetzak ebatziko du deialdiko bekak nori eman: nor hautatu duten, zer ordezko izango diren, eta, bakanterik balego, zer bakante diren. Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik hasita.

1.– Una vez analizada la propuesta de la Junta de Selección, la Viceconsejera de Justicia resolverá la convocatoria declarando las personas candidatas seleccionadas, sus sustitutos/as y, en su caso, las vacantes que se estimaren pertinentes. La resolución será dictada y notificada en un plazo máximo de seis meses a contar desde la entrada en vigor de la presente Orden.

Batzordeak epe horretan ez badu erabakirik adierazten, ezetsitzat joko dira eskabide guztiak. Ebazpen horren aurka, administrazio-bidea agortzen ez duenez, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio, hilabeteko epean, Lan eta Justizia Saileko sailburuari.

En caso de no resolverse de forma expresa en el plazo indicado, las solicitudes se entenderán desestimadas. Contra dicha resolución, que no agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de alzada en el plazo de un mes ante la Consejera del Departamento de Trabajo y Justicia.

2.– Prozedurari buruzko ebazpena propio hautatu bakoitzari jakinarazteaz gain, aukeratutako hautagaien zerrenda, ordezkoen zerrenda eta, batere baldin badago, bakanteen zerrenda, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Justiziako sailburuordearen ebazpen bidez, bai eta emandako beka bakoitzaren zenbatekoa ere.

2.– Sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de la resolución del procedimiento, mediante resolución de la Viceconsejera de Justicia se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las personas candidatas seleccionadas, sus sustitutos/as y, en su caso, las vacantes, así como de las cuantías de las becas concedidas.

14. artikulua.– Beken baldintzak.

Artículo 14.– Condiciones de las becas.

1.– Ezin da beka hau baliatu aldi berean beste bekaren bat edukiz gero, ez eta ordaindutako edozein zerbitzutan jardunez gero, non eta ez den Organo Judizialetan eta Fiskaltzan ordezko-zerbitzuren bat, hala bada, zerbitzua ematen duen bitartean bekaren dirua jasotzeko eskubidea etenda geratzeko eskatu beharko du onuradunak. Nolanahi, ezingo du sei hilabete baino gehiago egin zerbitzua ematen, bekak dirauen aldian.

1.– El disfrute de la beca es incompatible con la percepción de cualquier otra beca, estudios de postgrado de naturaleza análoga a esta materia, o con la realización de cualquier prestación de servicios remunerada, salvo que se trate del desempeño de labores de sustitución en Órganos Judiciales o en Fiscalía, en cuyo caso y previa solicitud se declarará la suspensión de la percepción de los derechos económicos que conlleva la beca durante el tiempo que dure tal prestación, que en ningún supuesto superará el plazo de 6 meses, durante el transcurso del disfrute de la beca.

2.– Beka etenda geratuko da, berdin-berdin, istripuagatik edo gaixotasun larriren batengatik onuraduna ezinduta geratzen bada; jakina, behar bezala egiaztatu beharko du ezintasun hori. Kasu honetan ere, goiko kasuan bezalaxe, sei hilabetez etengo da, gehienez, bekaren diru-iturria.

2.– Igual declaración de suspensión podrá efectuarse en caso de incapacidad sobrevenida por causa de accidente o enfermedad grave del beneficiario, siempre que se acredite debidamente y no supere el límite de tiempo establecido en el punto anterior.

3.– Epe hori pasatutakoan, oraindik ere beka etetea eragin zuten gorabeherek hor jarraitzen badute, bukatutzat emango da beka.

3.– Una vez transcurrido dicho plazo, si en uno u otro caso persisten las circunstancias que dieron origen a la suspensión de la beca, se considerará finalizada.

15. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 15.– Obligaciones de la persona beneficiaria.

1.– Beka onartzeaz bat, deialdi honetan jarritako arau guztien men geratzen da onuraduna; hori dela-eta, zehazki, 14. artikuluan azaldutako edozein gorabehera gertatuz gero, horren berri eman beharko du.

1.– La aceptación de la beca por parte de la persona beneficiaria implica la de todas las normas fijadas en la presente convocatoria y, en concreto, la de comunicar el sobrevenimiento de alguna de las circunstancias recogidas en el artículo 14.

Laguntza onartu egin dela ulertuko da, emakida-ebazpenaren jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera 15 egun pasa ondoren, onuradunak besterik adierazi ez badu.

La subvención se entenderá aceptada si, transcurridos 15 días desde el siguiente a la notificación de la Resolución de concesión, no se manifestara lo contrario por la persona beneficiaria.

2.– Karrera Judizialeko edo Fiskaleko kideek edo Justizia Administrazioko Letraduen Kidegokoek emandako prestaketa-ikastaroetara zintzo eta ikasteko gogoz joatea, non eta ez daukan Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren baimena ez joateko.

2.– Asistir con regularidad y aprovechamiento a los cursos de preparación impartidos por miembros de la Carrera Judicial o Fiscal, o del Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia, salvo autorización de la Dirección de la Administración de Justicia.

3.– Honako deialdi honen ondoren egingo den lehen hautaketa-prozesuan parte hartzea, betiere, bien artean gutxienez urtebeteko tartea baldin badago; eta destinoa aukeratzerakoan, beti lehentasuna ematea Euskal Autonomia Erkidegoko destinoei.

3.– Participar en el primer proceso selectivo posterior a la presente convocatoria, siempre que medie al menos un año entre ambas circunstancias, así como solicitar con carácter preferente todos aquellos destinos que se oferten en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4.– Hiru hilean behin, oposaketa prestatzen egindako gastuen memoria aurkeztea; prestatzaileak epe horretan sortutako fakturak (jatorrizkoak nahiz kopia ziurtatuak) erantsi behar zaizkio memoriari.

4.– Remitir trimestralmente Memoria justificativa de los gastos realizados en la preparación de la oposición, adjuntando originales o copias compulsadas de las facturas emitidas durante dicho período por la persona preparadora.

5.– Diru-laguntza jasotzen duen bitartean gertatutako edozein gorabeheren berri ematea administrazioari.

5.– Comunicar a la Administración cualquier eventualidad que pudiere surgir durante el plazo de vigencia de la ayuda económica.

6.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedea fiskalizatzeko eskatutako informazio guztia ematea.

6.– Facilitar cuanta información le fuere requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

7.– Hautaketa-prozesua gainditu ondoren destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan lortuz gero, gutxienez bi urtez jardutea lanean autonomia-erkidegoan bertan, halabeharrak eraginda beste nonbait jardun beharra egokitzen ez bazaio behintzat.

7.– En el supuesto de haber superado el proceso selectivo y obtenido destino en la Comunidad Autónoma de Euskadi, prestar servicios durante un período mínimo de dos años en el ámbito de la Comunidad Autónoma, salvo que causas ajenas a su voluntad se lo impidan.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura jasotzen diren laguntzen inguruan indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezartzen diren gainerako betebehar guztiak, eta, zehazki, 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan adierazten dena (1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuna Antolatzeko Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, laguntza eta diru-laguntza publikoen onuradunek dituzten betebeharrei buruzkoa, onartzen duena).

8.– Cuantas otras obligaciones se establecen en el ordenamiento jurídico vigente respecto a las ayudas percibidas con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y en particular, lo dispuesto en el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, relativo a las obligaciones de los beneficiarios y beneficiarias de ayudas y subvenciones públicas, así como lo señalado en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

16. artikulua.– Onuradunen hiruhileko justifikazioko memoria aurkezteko lekua eta modua.

Artículo 16.– Lugar y modo de presentación de la memoria justificativa trimestral de las personas beneficiarias.

1.– Agindu honen 15.4 artikuluan aurreikusitako justifikazioko memoria aurrez aurre aurkez daiteke Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan, Justiziako Lurralde Kudeaketako Unitateetan, edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan aurreikusitako organoetan, atal guztiak behar bezala beteta. Eredua euskadi.net egoitza elektronikoan argitaratuko da.

1.– La memoria justificativa prevista en el apartado 4 del artículo 15 de la presente Orden, podrá presentarse de forma presencial en las Oficinas de Atención Ciudadana, Unidades de gestión territorial de Justicia (EATs) o ante los órganos previstos en el artículo 16 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas mediante instancia normalizada, debidamente cumplimentada en todos sus términos. El modelo se publicará en la sede electrónica de euskadi.net

2.– Halaber, justifikazioak bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu ahal izango dira helbide honetan: https://euskadi.net/misgestiones; https://euskadi.net/nirekudeaketak

2.– Así mismo, las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en https://euskadi.net/misgestiones; https://euskadi.net/nirekudeaketak

17. artikulua.– Pertsona onuradunen jarraipena.

Artículo 17.– Seguimiento de las personas beneficiarias.

1.– Justizia Administrazioko zuzendariak egingo die jarraipena laguntzen onuradunei. Horretarako, hiru hilez behingo txostena eskatu die onuradunen prestatzaileei.

1.– La Dirección de la Administración de Justicia realizará el seguimiento de las personas beneficiarias de las ayudas; para ello solicitará un informe trimestral a las personas preparadoras de las mismas.

2.– Prestatzaileek, aldizka eskatzen zaien txostena egiteaz gain, eskatzaileen aprobetxamenduan gertatzen den edozein gorabeheraren berri eman beharko diote Justizia Administrazioko Zuzendaritzari.

2.– Sin perjuicio del informe que periódicamente se solicite a los preparadores/as, éstos/as deberán comunicar a la Dirección de la Administración de Justicia cualquier eventualidad que pudiere surgir en el aprovechamiento de las personas beneficiarias de las ayudas.

18. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 18.– Incumplimientos.

1.– Hauek izango dira ez-betetzeak:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento:

Jaso den laguntza agindu honetan aurreikusten ez diren jardueretarako erabiltzea osorik edo zati batean.

La aplicación total o parcial de la ayuda percibida para actividades distintas de las previstas en la presente Orden.

Agindu honetan ezartzen diren betebeharrak ez betetzea, edo, bestela, emakida-ebazpenean ezartzen diren betebeharrak ez betetzea.

El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden o, en su caso, de las que se establezcan en la Resolución de concesión.

Hala badagokio, diru-laguntza likidatzeko ebazpenean ezartzen den zenbatekoa horretarako zehaztu den epean ez itzultzea.

La no devolución de la cuantía que, en su caso, se señale en la Resolución de Liquidación de la subvención, en el plazo para ello establecido.

Diru-laguntzen arloan bete beharreko bestelako edozein baldintza, eta, zehazki, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak bete beharko dira.

Cualquier otro de obligado cumplimiento en materia subvencional y concretamente las recogidas en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Ez-betetze horietako edozein gertatu dela egiaztatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako kopuruak, eta itzulketa egokia dela hitzartzen denetik ordainketa egin artean sortzen diren berandutze-interesak eskatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra erregulatzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuari jarraikiz eta horietan zehaztutako baldintzen arabera.

2.– La constatación de la existencia de alguno de estos supuestos determinará, en los términos y previo cumplimiento de lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, sobre garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la obligación de reintegrar a la Tesorería General de Euskadi las cantidades percibidas más el interés de demora devengado desde el momento de pago hasta la fecha en que se acuerde la procedencia del reintegro.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen bidez iragarritako deialdia eta berau garatzeko jarduketak honako xedapen hauen mende egongo dira: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean oinarrizko araudi gisa ezarritakoaren mende eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren mende. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluak ezarritakoa aplikatuko zaie.

La convocatoria anunciada por esta Orden y las actuaciones para su desarrollo estarán sometidas a lo regulado con carácter de normativa básica en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones. Asimismo, les será de aplicación lo dispuesto en el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, que aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Modu osagarrian ezarri ahalko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean (urriaren 1ekoan) xedatutakoa.

Será de aplicación supletoria lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari. Aurka egiteko, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Justizia eta Lan eta Justiziako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Trabajo y Justicia, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak agindu honek.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 19a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 19 de septiembre de 2017.

La Consejera de Trabajo y Justicia,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común