Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena

N.º 183, lunes 25 de septiembre de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
4590
4590

AGINDUA, 2017ko irailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko eta hobetzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko 2017rako diru-laguntzak arautzen dituena eta haien deialdia egiten duena (Eraikal 2017 programa).

ORDEN de 7 de septiembre de 2017, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se regulan y se convocan para el ejercicio 2017, las ayudas para la promoción de la implantación de sistemas de gestión, fomento de la calidad constructiva y arquitectónica, de la sostenibilidad y apoyo a la innovación de las empresas del sector de la edificación residencial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, programa Eraikal 2017.

Eraikal Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ekimen bat da, obra berrian nahiz birgaitze- eta mantentze-lanetan eta Eraikinen Ikuskapen Teknikoetan kalitatearen kudeaketa bultzatzeko. Era berean, eraikinak eraistea eta birziklatzea aurreikusten duen ekimen bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan eraikinaren balio-bizitza osoa barnean hartzen duena, baita ingurumena, laneko arriskuen prebentzioa, jasangarritasunaren sustapena eta berrikuntzarako laguntza ere.

Eraikal es una iniciativa del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda para la promoción de la gestión de calidad tanto en la obra nueva como de rehabilitación y mantenimiento y las Inspecciones Técnicas del Edificios, así como del derribo y reciclado de forma que se abarque el ciclo de vida útil del edificio, medio ambiente y prevención de riesgos laborales, fomento de la sostenibilidad y apoyo a la innovación en las empresas del sector de la edificación residencial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Bizitegi-eraikuntzaren sektorean eragile ugarik parte hartzen dute zuzenean edo zeharka, zeinek bere funtzioarekin: proiektugileak, sustatzaileak, eraikitzaileak, gremioak, materialen hornitzaileak, bezeroak, erabiltzaileak. Hori dela eta, azken kalitatean eragin dezaketen puntu kalteberak ugaritu egiten dira. Kalitatea kudeatzeko modu bakarra da sistema bat ezartzea prozesuan esku hartzen duten eragile guztien arteko harremana eta oreka bermatzeko.

En el sector de la edificación residencial participan directa o indirectamente multitud de agentes (proyectista, promotor, constructor, gremios, proveedores de materiales, clientes, usuarios) con diversas funciones. Esta circunstancia multiplica el número de puntos vulnerables que pueden afectar a la calidad final. La implantación de un sistema de gestión de la calidad es la única forma de asegurar la relación y el equilibrio entre todos los agentes que intervienen en el proceso.

Eraikal ekimenaren bitartez, EAEko bizitegi-eraikuntzaren sektorea eraltzen lagundu nahi da, sektore hori sendotzeko eta lehiakor eta eraginkor bihurtzeko, enpresetan etengabe hobetzera bideratutako kudeaketa-praktikak ezarriz. Izan ere, behar-beharrezkoa da praktika horiek abiaraztea, ingurumena errespetatuko duten kalitatezko lan-prozesu seguruen arabera eraikitako etxebizitzak herritarren eskura jartzeko, horien eta oro har gizartearen beharrekin bat etorriz.

Eraikal se establece como instrumento que debe servir para ayudar a transformar el sector de la edificación residencial en la Comunidad Autónoma del País Vasco y convertirlo en un sector sólido, competitivo y eficiente, a través de la implantación en sus empresas de prácticas de gestión orientadas a la mejora continua, necesarias para proporcionar a los ciudadanos viviendas realizadas bajo procesos de trabajo seguros, de calidad y respetuosos con el medio ambiente, de acuerdo a sus necesidades y a las de la sociedad en general.

Etengabeko hobekuntza indartzea oinarrizko osagaia da lehiakortasunerako, baina ez nahikoa; hori ikusirik, Eraikalek Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean ere berrikuntza sustatzen du, sektore horren oraina ez ezik, etorkizuna ere bermatzeko. Hori dela eta, honako hauekin lotutako proiektuak sustatu nahi dira:

Dado que el incremento de la mejora continua es sólo un ingrediente básico pero no suficiente para la competitividad, Eraikal promueve también la innovación en el sector de la edificación residencial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de forma que se garantice no solo el presente sino el futuro de este sector, por ello se quiere potenciar aquellos proyectos relacionados con:

– Eraikinen kontserbazio-egoera.

– Estado de conservación de los edificios.

– Eraikinen kalitatea, eraikuntzarekin lotutakoa zein arkitektonikoa.

– Calidad de la edificación, tanto constructiva como arquitectónica.

– Energia-eraginkortasuna.

– Eficiencia energética.

– Kalitatearen kudeaketa, kalitate-sistemak ezartzea eta eraikuntzaren informazioa modelatzea.

– Calidad de la gestión e implantación de sistemas de calidad y Modelado de Información de Edificación.

– Eraikuntza jasangarria.

– Construcción sostenible.

– Laneko segurtasuna eta osasuna.

– Seguridad y salud laboral.

– Irisgarritasuna eta domotika.

– Accesibilidad y domótica.

XI. legegintzaldirako gobernu-programan (2016-2020), altxatutako eraikin-parkea berroneratzen laguntzeko konpromisoa dago jasota (144. konpromisoa), etxebizitzei eta hiriak leheneratzeari eskainitako blokean. Alde horretatik, bi ekimen aurreikusten dira: alde batetik, etxebizitzak berritzen laguntzeko 2017-2020 aldirako programa prestatzea eta garatzea, eraikinen mantentze- eta berriztatze-lanak egokiro kidetzeko eta integratzeko premisarekin, eta Europar Batasunaren Horizon 2020 programatik datozen energiaren efizientziako eta irisgarritasuneko eskakizunekin, eta, bestetik, eraikinen ikuskaritza teknikoak sustatzea, araudiak garatuta eta pizgarriak eskainita.

En el Programa de Gobierno para la XI Legislatura (2016-2020) se encuentra el compromiso de apoyar la rehabilitación del parque edificado (compromiso 144), en el bloque destinado a la vivienda y regeneración urbana. En este sentido, se contemplan dos iniciativas: elaborar y desarrollar el programa de apoyo a la rehabilitación de la vivienda 2017-2020 con la premisa de asociar e integrar el adecuado mantenimiento y conservación de los edificios, con los requerimientos de eficiencia energética y accesibilidad que derivan del programa Horizon 2020 de la Unión Europea e impulsar la realización de Inspecciones Técnicas de Edificios mediante su desarrollo normativo y acciones incentivadoras.

Gainera, Etxebizitza Sailburuordetzak eraikuntza-elementuen kalitatea jagoten eta arautzen du, eta profesionalen esku ipintzen du eraikinen kalitatea berrikuntzaren, energiaren efizientziaren eta jasangarritasunaren hobekuntzaren ikuspegitik kontrolatzeko esparrua.

Además, desde la Viceconsejería de Vivienda se vigila y regula la calidad de los elementos constructivos, facilitando a los profesionales el ámbito en el que poder controlar la calidad de las edificaciones desde una visión clara de mejora desde el punto de vista de la innovación, la eficiencia energética y la sostenibilidad.

Laguntza-deialdi honek helburu hori lortzen laguntzen du, horretarako hainbat jarduera finantzatuta, hala nola kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzea eta hobetzea, jasangarritasuna sustatzea eta berrikuntzari laguntzea Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan eta profesionaletan.

La presente convocatoria de ayudas contribuye a la consecución de este objetivo, mediante la financiación de actuaciones de promoción de la implantación y mejora de los sistemas de gestión de la calidad, fomento de la sostenibilidad y apoyo a la innovación de las empresas y profesionales del sector de la edificación de viviendas radicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Laguntza hau Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2016ko abenduaren 29ko Aginduaren bidez onartutako diru-laguntzen plan estrategikoaren barruan jasota dago, Sailaren 2016ko diru-laguntzen plan estrategikoa 2017rako luzatzekoan, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

Esta ayuda se recoge en el plan estratégico de subvenciones aprobado por Orden de 29 de diciembre de 2016 del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda por la que se prorroga para 2017 el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento 2016 tal y como exige el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con el contenido señalado en ese precepto.

Euskal Autonomia Erkidegorako 2017ko aurrekontu orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legean bada behar beste kreditu Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromiso hauek gauzatu ahal izan ditzan; horrenbestez, ERAIKAL programaren 2017ko edizioa deitzea planteatzen da.

En la Ley 2/2017, de 11 de abril, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2017, existe crédito suficiente para la materialización de estos compromisos por parte del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por lo que se plantea una nueva convocatoria mediante el presente programa Eraikal 2017.

Ondorioz, azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa) ematen didaten eskumena baliatuz, eta bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) xedatutakoarekin, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntza eta laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin, honako hau

En su virtud, y en el ejercicio de la competencia que me otorga el Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos; el Decreto 77/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak emango dituen diru-laguntzak arautzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzea eta hobetzea sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko (Eraikal 2017 programa).

1.– Es objeto de la presente Orden la regulación y convocatoria de las ayudas económicas a conceder por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco destinadas a la promoción de la implantación y mejora de los sistemas de gestión de la calidad, fomento de la sostenibilidad y apoyo a la innovación de las empresas y profesionales del sector de la edificación residencial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, programa Eraikal 2017.

2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzei Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (EB) aplikatu beharko zaie; alegia, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. Araubide honen arabera, estatu kide batek enpresa jakin bati emango dizkion de minimis laguntzen zenbatekoa gehienez ere 200.000 eurokoa izango da hiru zergalditako edozer alditan.

2.– Las ayudas contempladas en la presente Orden estarán sometidas al régimen del Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de mínimis. En este régimen el importe máximo de las ayudas de mínimis concedidas por un Estado miembro a una única empresa no excederá de 200 000 euros durante cualquier período de tres ejercicios fiscales.

2. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 2.– Actuaciones subvencionables.

1.– Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira honako lerro hauekin bat egiten duten jarduerak:

1.– Serán consideradas actuaciones subvencionables las acciones que se realicen en concordancia con las siguientes líneas:

1.1.– I. lerroa: Honako alderdi hauei dagozkien berrikuntza arloko proiektu edo ikerketak:

1.1.– Línea I: Proyectos o estudios de innovación que se refieran a los siguientes extremos:

– Bizitegi-eraikuntzaren kalitatea, funtzionalitatearekin, arkitekturarekin eta eraikuntzarekin lotuta:

– Calidad funcional, arquitectónica y constructiva de la edificación residencial:

– Obra berria: EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) aplikatzea, proiektuaren kontrola, obraren gauzapena eta zerbitzuko probak. Eraikinen energia-eraginkortasuna. Kostuen kudeaketa eta programazioa. Irisgarritasuna eta soluzio domotikoak ezartzea.

– Obra nueva: Aplicación del CTE (Código Técnico de Edificación), control de proyecto, de ejecución de obra y pruebas de servicio. Eficiencia energética de los edificios. Gestión de costos y programación. Accesibilidad e implantación de soluciones domóticas.

– Lehendik altxatuta dauden eraikinak: Eraikinen kontserbazio-egoera, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT), eraikinaren patologia, birgaitzea, erabilera nahiz mantenua eta balio-bizitza. Eraikinen energia-eraginkortasuna. Obraren eta proiektuaren kalitatearen kontrola. Kostuen kudeaketa eta programazioa. Irisgarritasuna eta soluzio domotikoak ezartzea. Ondarearen kontserbazioari eta babesari buruzko azterlanak, eta birgaitzearekin, energia-eraginkortasunarekin eta irisgarritasuna hobetzearekin bateragarriak ote diren aztertzea, dela araugintzaren aldetik, dela alderdi operatiboan.

– Edificios existentes: Estado de conservación de los edificios, Inspección Técnica del Edificio (ITE), patología, rehabilitación, uso y mantenimiento y vida útil del edificio. Eficiencia energética de los edificios. Control de calidad de proyecto y obra. Gestión de costos y programación. Accesibilidad e implantación de soluciones domóticas. Estudios sobre conservación y protección patrimonial y su compatibilidad con la rehabilitación, eficiencia energética y la mejora de la accesibilidad, tanto en aspectos normativos como operativos.

– Industrializazioa. Eraikinen jasangarritasunaren, funtzionaltasunaren, malgutasunaren eta espazioaren arloko prestazioen ebaluazioa.

– Industrialización. Evaluación de las prestaciones de sostenibilidad, funcionales, flexibilidad y espaciales de los edificios.

– Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko ikerketak eta Eraikuntzaren Informazioa Modelatzea.

– Estudios sobre la mejora de la calidad de la gestión e implantación de la calidad y Modelado de Información de Edificación.

– Obretako lan-arloko segurtasunari eta osasunari buruzko ikerketak.

– Estudios sobre la seguridad y salud laboral en las obras.

– Eraikinen instalazioei buruzko ikerketak.

– Estudios sobre instalaciones de los edificios.

1.2.– II. lerroa: Erreminta informatikoak, dibulgazio-kanpainak eta trebakuntza-jardunaldiak eta -ikastaroak garatzea, aurreko atalean aurreikusitako auziekin lotuta egiten direnak.

1.2.– Línea II: Desarrollo de herramientas informáticas, de campañas de divulgación, jornadas y cursos de formación, que se realicen en relación con las cuestiones contempladas en el apartado anterior.

Ez dira ildo honetan sartzen sistema partikularren edo markaren publizitatea egiten duten ekintzak. Kode irekiko tresna edo plataforma informatikoak sortzeko proposamenak bakarrik onartuko dira. Halaber, aplikazio informatikoak behar dituzten sistemak ezartzeko, aplikazio horiek ere kode irekiko soluzioetan oinarritutakoak izan beharko dute.

No se encuadran en esta línea aquellas acciones que realicen publicidad de sistemas particulares o de marca. Sólo se admitirán propuestas para la creación de herramientas o plataformas informáticas de código abierto. Del mismo modo, para la implantación de sistemas que requieran de aplicaciones informáticas, estas deberán basarse en soluciones de código abierto.

1.3.– III. lerroa: Kudeaketa-sistemak ezartzea eta egiaztatzea, honako jarduera hauetakoren batekin loturik:

1.3.– Línea III: Implantación y certificación de sistemas de gestión consistente en alguna o algunas de las siguientes actuaciones:

a) Honako arau hauetan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezartzea, ziurtatzea eta integratzea: ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 14006 Normalizazioko Nazioarteko Arauak; UNE 166002 Espainiako Araua; EMAS; OHSAS 18001 Industria Segurtasuneko eta Osasun Okupazionaleko ebaluazioa-araua.

a) Implantación y certificación de sistemas de gestión basados en las Normas Internacionales de Normalización ISO 9001, ISO 14001 ISO 14006, Norma Española UNE 166002, EMAS, la norma de Evaluación en Seguridad Industrial y Salud Ocupacional OHSAS 18001, así como su integración.

b) «Entsegu-laborategien gaitasunerako baldintza orokorrak» izeneko ISO/IEC 17025 eta «Ikuskatze-lana egiten duten hainbat motatako erakundeen funtzionamendurako irizpide orokorrak» izeneko ISO/IEC 17020 normalizazioko nazioarteko arauetan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezartzea eta egiaztatzea.

b) Implantación y acreditación de sistemas de gestión basados en las Normas Internacionales de Normalización ISO/IEC 17025 «Requisitos generales para la competencia de los laboratorios de ensayo», ISO/IEC 17020 «Criterios generales para el funcionamiento de diferentes tipos de organismos que realizan inspección».

c) Jasangarritasuna hobetzearen ziurtapena, bizitegi-eraikuntzako obra batean aplikatuta, Espainiako Estatuaren barruan egokitutako nazioarteko errekonozimendu-ziurtagiriren baten bitartez: SGBCren LEED, Spain Green Building Council, Passivhaus, Breaam ESren BREEAM, GBCEren Ziurtagiri Berdea; eta aurreko baldintza egiazta dezaketen guztiak.

c) Certificación de la mejora de la sostenibilidad aplicada en una obra de edificación residencial, mediante certificado de reconocimiento internacional con adaptación dentro del Estado Español: LEED del SGBC, Spain Green Building Council, Passivhaus, BREEAM de Breaam ES, Certificación Verde, del GBCE; y todos aquellos que puedan acreditar la condición anterior.

Laguntza jasotzeko, ezinbestekoa izango da ziurtagiriak Agindu honetako 3. artikuluan jasotako EJSN sailkapenarekin lotutako irismena izatea.

Solo serán susceptibles de ayuda aquellos certificados cuyo alcance esté asociado a los CNAEs recogidos en el artículo 3 de la presente Orden.

ENAC egiaztapen-erakunde nazionalak edo haren Europako homologoak egiaztatutako egiaztapen-erakundeak izanez gero, esandako erakunde horiek emandako ziurtagiriak dituztenek bakarrik jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Siempre que existan entidades certificadoras acreditadas por la Entidad Nacional de acreditación ENAC u organismo homólogo europeo, sólo serán susceptibles de ayuda aquellos certificados emitidos por dichas entidades de certificación.

2.– Agindu honen esparruan, honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko moduko gastutzat: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak.

2.– Se consideran gastos subvencionables en el marco de la presente Orden los gastos acordes al artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre General de Subvenciones.

3.– Diruz lagundutako jardueraren % 100 ere azpikontratatu dezake onuradunak. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araubidea onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, ulertzen da onuradun azpikontratatzaileak hirugarrenekin hitzartzen duela diru-laguntzaren helburua eratzen duen jardueraren exekuzio osoa edo partziala. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen da onuradunak berak diruz lagundutako jarduera egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

3.– La persona beneficiaria podrá subcontratar hasta el 100% de la actividad subvencionada. En aplicación de lo dispuesto en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 68 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, se entiende que el beneficiario subcontrata cuando concierta con terceros la ejecución total o parcial de la actividad que constituye el objeto de la subvención. Queda fuera de este concepto la contratación de aquellos gastos en los que tenga que incurrir el beneficiario para la realización por sí mismo de la actividad subvencionada.

Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak diru-laguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, azpikontrataziorako honako eskakizun hauek bete beharko dira:

Cuando la actividad concertada con terceros exceda del 20% del importe de la subvención y dicho importe sea superior a 60.000 euros, la subcontratación estará sometida al cumplimiento de los siguientes requisitos:

a) Kontratua idatziz egitea.

a) Que el contrato se celebre por escrito.

b) Diru-laguntza ematen duen erakundeak aldez aurretik kontratua egiteko baimena ematea.

b) Que la celebración del mismo se autorice previamente por la entidad concedente de la subvención.

Onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueraren gauzatze osoa edo partziala itundu honako pertsona hauekin:

En ningún caso podrá concertarse por el beneficiario la ejecución total o parcial de las actividades subvencionadas con las siguientes personas:

a) Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debekuren bat duten pertsona edo erakundeekin.

a) Personas o entidades incursas en alguna de las prohibiciones del artículo 13 de la Ley general de subvenciones.

b) Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste diru-laguntza batzuk jaso dituzten pertsona edo erakundeekin.

b) Personas o entidades que hayan percibido otras subvenciones para la realización de la actividad objeto de contratación.

c) Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

c) Intermediarios o asesores en los que los pagos se definan como un porcentaje de coste total de la operación, a menos que dicho pago esté justificado con referencia al valor de mercado del trabajo realizado o los servicios prestados.

d) Onuradunarekin loturaren bat daukaten pertsona fisikoekin edo juridikoekin, inguruabar hauek gertatzen direnean izan ezik.

d) Personas o entidades vinculadas con el beneficiario, salvo que concurran las siguientes circunstancias:

1) erakunde emailearen berariazko baimena aldez aurretik lortzea.

1) Que se obtenga la previa autorización expresa del órgano concedente.

2) diruz laguntzeko zenbatekoa ez izatea lotutako erakundeak izandako gastua baino handiagoa. Kostua egiaztatzeko, onuradunaren gastuak egiaztatzeko ezarritako baldintza berberak jarraitu beharko dira.

2) Que el importe subvencionable no exceda del coste incurrido por la entidad vinculada. La acreditación del coste se realizará en la justificación en los mismos términos establecidos para la acreditación de los gastos del beneficiario.

e) Deialdi edo programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsonekin edo erakundeekin.

e) Personas o entidades solicitantes de ayuda o subvención en la misma convocatoria y programa, que no hayan obtenido subvención por no reunir los requisitos o no alcanzar la valoración suficiente.

4.– Ez dira diruz laguntzeko moduko jarduerak izango honako gastu edo inbertsio hauek:

4.– No tendrán la consideración de actuaciones subvencionables los siguientes gastos o inversiones:

– Ziurtagiriak mantentzera edo berritzera bideratutako gastuak, edota arauen bertsio berrietara egokitzeko prozesuan sortutakoak.

– Gastos destinados al mantenimiento o renovación de los certificados, ni los gastos incurridos en la adaptación a las nuevas versiones de las normas.

– Jarduerari oro har aplika dakizkiokeen zergen zenbatekoak (BEZ, PFEZ...).

– Gastos derivados de la aplicación de los impuestos que resulten de aplicación a la actuación en su conjunto (IVA, IRPF,..).

– Ekipamendua erostera bideratutako inbertsioak edota euren amortizazioak.

– Las inversiones destinadas a la adquisición de equipamiento o sus amortizaciones.

– Enpresa batera berariaz bideratutako ekimenak, patente bat lortzea xede dutenak.

– Aquellas iniciativas dirigidas a una empresa en exclusiva o que conlleven como resultado la obtención de una patente.

5.– Diruz laguntzeko jarduera guztiek 2017ko ekitaldian hasi beharko dute, eta 2019ko urriaren 30a baino lehen amaitu, baita III. lerroan aurreikusitako ziurtatzeko lanek ere: kudeaketa-sistemak ezartzea eta ziurtatzea.

5.– En todo caso las actuaciones objeto de subvención deberán ser iniciadas en el ejercicio 2017 y finalizadas antes del 30 de octubre de 2019, incluidas las obras objeto de certificación contempladas en la Línea III: Implantación y certificación de sistemas de gestión.

3. artikulua.– Laguntzen onuradunak.

Artículo 3.– Personas beneficiarias de las ayudas.

1.– Agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira, aurreko artikuluko I. eta III. lerroei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako pertsona hauek:

1.– Podrán ser personas beneficiarias de las ayudas establecidas en esta Orden en relación a las Líneas I y III del artículo anterior las siguientes personas radicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren barnean, bizitegi-eraikuntzarekin lotutako sektore hauetakoren batean dauden enpresak eta profesionalak.

a) Las empresas y profesionales que se encuentren dentro de la Clasificación Nacional de Actividades Económicas en alguno de los siguientes sectores relacionados con el ámbito de la edificación residencial.

41.1 Higiezinen sustapena.

41.1 Promoción inmobiliaria.

41.2 Obra berriko eraikinen eraikuntza, nahiz birgaitze- eta mantenu-lanak.

41.2 Construcción de edificios tanto de obra nueva como rehabilitación y mantenimiento.

43.1 Eraispenak eta lurzoruak prestatzea.

43.1 Demolición y preparación de terrenos.

43.2 Instalazio elektrikoak, iturgintzakoak eta bestelakoak eraikuntza-obretan.

43.2 Instalaciones eléctricas, de fontanería y otras instalaciones en obras de construcción.

43.3 Eraikinen akabera.

43.3 Acabado de edificios.

43.9 Eraikuntza espezializatuko bestelako jarduerak.

43.9 Otras actividades de construcción especializada.

71.1 Arkitektura- eta ingeniaritza-zerbitzu teknikoak eta aholkularitza teknikoarekin zerikusia duten bestelako jarduerak. Jarduera horiek honako hauen parte-hartzera mugatuta egongo dira: arkitektura-azterlanak, aparejadoreen estudioak eta ingeniaritzako eta topografiako zerbitzuak. Ingeniaritza-azterlanek ingeniarien elkargoko ziurtagiria edo frogagiria aurkeztu beharko dute, delako estudioak bizitegi-eraikuntzako lanak egin dituela egiaztatzen duena.

71.1 Servicios técnicos de arquitectura e ingeniería y otras actividades relacionadas con el asesoramiento técnico. Limitado exclusivamente a la participación de estudios de arquitectura, estudios de aparejadores y servicios de ingeniería y topografía. Los estudios de ingeniería deberán presentar certificado o justificante del colegio de ingenieros donde se certifique o justifique que dicho estudio ha realizado trabajos en relación a la construcción residencial.

b) Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko erakundeak eta eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entsegu-laborategiak, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eskumendunaren aurrean dagokion adierazpena aurkeztu dutenak, eraikuntzaren kalitate-kontrolerako erakundeek eta saiakuntza-laborategiek beren jardueran aritzeko bete behar dituzten baldintzak garatzen dituen martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretua eta eraikuntzako kalitate-kontrola arautzeko urriaren 28ko 209/2014 Dekretua betez.

b) Las entidades de control de calidad de la edificación y los laboratorios de ensayos de control de calidad de la edificación que hubieran presentado la correspondiente declaración ante el órgano competente de la Comunidad Autónoma del País Vasco conforme al Real Decreto 410/2010, de 31 de marzo, por el que se desarrollan los requisitos exigibles a las entidades de control de calidad de la edificación y a los laboratorios de ensayos para el control de calidad de la edificación, para el ejercicio de su actividad, y Decreto 209/2014, de 28 de octubre, por el que se regula el control de calidad en la construcción.

c) Ordezkaritza zabala duten edo jendea biltzeko ahalmen handia duten bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresa eta profesionalen talde edo elkarteak, nortasun juridikoa izan ala ez. Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikuntzaren sektorearekin lotura duten elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko klusterrak, etxebizitzen sozietate publikoak eta hirigintza-sozietateak.

c) Las agrupaciones o asociaciones de empresas y profesionales del sector de la edificación residencial, con o sin personalidad jurídica, que tengan amplia representación o capacidad de convocatoria. Se consideran como tales los colegios profesionales vinculados al sector de la edificación residencial, centros de investigación tecnológica, cámaras de comercio, los Clúster de la construcción, sociedades públicas de viviendas y las sociedades urbanísticas.

III. lerroaren barruan ziurtatzeko obren kasuan: Kudeaketa-sistemak ezartzea eta ziurtatzea; laguntzaren onuradun gisa hartuko da esandako obrak sustatzen dituen pertsona, betiere obrak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badira.

En el caso de obras objeto de certificación dentro de la Línea III: Implantación y certificación de sistemas de gestión, se considerará persona beneficiaria de la ayuda a la persona que promueva las citadas obras y las obras tendrán que estar localizadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Aurreko artikuluan aurreikusitako II. lerroarekin lotuta, agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira bizitegi-eraikuntzaren sektore enpresen eta profesionalen taldeak edo elkarteak, nortasun juridikoa izan ala ez, Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak eta ordezkaritza zabala edo jendea biltzeko gaitasuna dutenak. Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikuntzaren sektorearekin lotura duten elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko klusterrak, etxebizitzen sozietate publikoak eta hirigintza-sozietateak.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de las ayudas establecidas en esta Orden en relación a la Línea II contemplada en el artículo anterior las agrupaciones o asociaciones de empresas y profesionales del sector de la edificación residencial, tengan o no personalidad jurídica, radicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco, que tengan amplia representación o capacidad de convocatoria. Se consideran como tales los colegios profesionales vinculados al sector de la edificación residencial, centros de investigación tecnológica, cámaras de comercio, los Clúster de la construcción, sociedades públicas de viviendas y las sociedades urbanísticas.

3.– Honako erakunde hauek ezingo dira onuradun izan:

3.– No podrán obtener la condición de persona beneficiaria de la ayuda las siguientes entidades:

– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak.

– Las entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias recogidas a estos efectos en el artículo 13 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

– Horretarako ezgaitzen duen legezko debekua duten erakundeak, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoari jarraikiz.

– Las entidades incursas en prohibición legal que les inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

4.– Deialdi honetako eskabidea pertsona fisikoen edo juridikoen talde batek egiten duenean (publikoak edo pribatuak nortasun juridikorik gabe), diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. artikuluari jarraikiz, taldeko kide guztiek laguntzen onuradun izateko eska daitezkeen baldintza guztiak bete beharko dituzte. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartea ezingo da desegin harik eta azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

4.– Cuando la solicitud a esta convocatoria la realice una agrupación de personas físicas o jurídicas, públicas o privadas sin personalidad jurídica, conforme al artículo 11 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, todos los integrantes de la agrupación deberán cumplir los requisitos exigibles para ser consideradas personas beneficiarias de las ayudas. En cualquier caso, deberá nombrarse un representante o apoderado único de la agrupación, con poderes bastantes para cumplir las obligaciones que, como persona beneficiaria, corresponden a la agrupación. No podrá disolverse la agrupación hasta que haya transcurrido el plazo de prescripción previsto en los artículos 39 y 65 de la citada Ley 38/2003, de 17 de noviembre.

5.– Orobat, agindu honetan araututako laguntzak eman, eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, amaituta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiek, prozedura horiek oraindik izapidetze-aldian badaude, behintzat.

5.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones y ayudas reguladas en la presente Orden quedarán condicionados a la terminación de los procedimientos de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos se halle en tramitación en el momento de su solicitud.

6.– Automatikoki egiaztatuko da eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta, horretarako, ez da eskatzaileen baimenik beharko, hala xedatzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluan. Era bereran, diru-laguntzen itzulketagatik eratorritako betebeharrak ordainduta eduki beharko dituzte. Esandako eskakizunak indarrean izango dira harik eta emandako diru-laguntza kitatu arte.

6.– Las personas solicitantes deberán estar al corriente de sus obligaciones tributarias y con la Seguridad Social, lo cual se verificará automáticamente, sin necesidad del consentimiento de los mismos, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. Asimismo, deberán hallarse al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones. Dichos requisitos deberán mantenerse hasta la liquidación de la subvención concedida.

Dena dela, eskatzaileak berariaz ukatu dezake baimen hori, eta, hala eginez gero, ziurtagiria aurkeztu beharko du, diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 22. artikuluan azaltzen den eran.

No obstante, la persona solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces la certificación en los términos previstos en el artículo 22 del Reglamento General de Subvenciones.

4. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Artículo 4.– Plazo y forma de presentación de solicitudes.

1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabete izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– Las solicitudes de ayuda serán presentadas en un plazo de un mes desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek eta nahitaez elkargokide izan behar duten jarduera profesionalen bat egiten dutenek, interesatuta egonik, prozedura honetako izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez egin eta kontsultatu beharko dituzte. Eskabideak eta erantzukizunpeko adierazpenak izapidetzeko zehaztasunak eta gainerako ereduak eskura daude honako egoitza elektronikoan (url):

2.– Las personas jurídicas, las entidades sin personalidad jurídica y las personas que ejerzan una actividad profesional para la que se requiera colegiación obligatoria interesadas deberán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos. Las especificaciones de cómo tramitar las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la sede electrónica (url):

https://www.euskadi.eus/programa-eraikal-2017/y22-izapide/eu

https://www.euskadi.eus/programa-eraikal-2017/y22-izapide/es

Eskabidearen osteko izapideak http://www.euskadi.eus gunean egingo dira, «Egoitza Elektronikoa / Nire Kudeaketak» atalean.

Los trámites posteriores a la solicitud se realizan a través de http://www.euskadi.eus, en el apartado «Sede electrónica / Mis Gestiones.

Pertsona fisikoek bide elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko. Eskabidea eta dokumentuak aurrez aurre aurkezteak edo bide elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi nahitaez baliabide horiek erabili behar direnik prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke-eta, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak xedatzen duen moduan.

Las personas físicas podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de esta convocatoria utilizando medios electrónicos o presenciales. El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento, según dispone el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica.

– Aurrez aurre, eskabideak toki hauetan aurkeztu ahal izango dira: Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan, hau da, apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa) adierazitako edozein erregistrotan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.

– Canal presencial: las solicitudes podrán presentarse de forma presencial en Zuzenean, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos) o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Bitarteko elektronikoz: Euskadiko egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, zenbaki honetan adierazten diren helbideen bidez.

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de Euskadi a través de las direcciones indicadas en este apartado.

3.– Interesdunek aukeran dute eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztea. Era berean, prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

3.– Las personas interesadas podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromisoa hartzen du datuak –dagokien babes-mailarekin– tratatzeko, datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

4.– El Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda se compromete a tratar los datos con el grado de protección que corresponda, de acuerdo con lo establecido en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal y demás normativa aplicable al efecto.

5. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 5.– Documentación a aportar junto con la solicitud.

1.– Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontuan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak:

1.– Todas las solicitudes se acompañarán, con carácter obligatorio de la siguiente documentación en consonancia con las características de la entidad solicitante y de la actuación a desarrollar. Los modelos de formularios estarán disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

a) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 6. paragrafoan aipatutako erantzukizunpeko adierazpena, behar den moduan sinatuta. Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bidez sartu zen testu bategin hura. Deklarazio horren barruan honako puntu hauek sartuko dira:

a) Declaración responsable debidamente firmada a la que se refiere el apartado 6.º del artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, introducido por la Ley 5/2010, de 23 de diciembre, de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco para 2011, que comprenderá lo siguiente:

1) Erakunde eskatzaileak administrazio zein beste erakunde publiko nahiz pribatuei xede bererako laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera nahiz bestelako baliabide guztiak eskatu eta lortu dituen, berariaz adierazita BEZa ere diruz lagundu daitekeen ala ez diru-laguntza programetan.

1) Si la entidad solicitante ha solicitado y, en su caso, obtenido subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualquier administración o ente tanto público como privado, incluyendo indicación expresa respecto a si el IVA es subvencionable o no en esos programas subvencionales.

2) Erakunde eskatzailea dirua itzultzeko edo zehatzeko prozeduraren batean dagoen edo horrelako baten xede izan den.

2) Si la entidad solicitante está incursa o ha sido objeto de algún procedimiento de reintegro o sancionador.

3) Erakunde eskatzailea zigor- edo administrazio-bidetik laguntza edo diru-laguntza publikorik jaso ezin izateko zigortu duten, edo diru-laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen inolako legezko debekuren baten pean dagoen.

3) Si la entidad solicitante ha sido sancionada administrativamente o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o está incursa en alguna prohibición legal que la inhabilite para ello.

4) Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez duela betetzen sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik administrazio-zehapen edo zigorrik, eta ez duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako zehapenik.

4) La persona o entidad solicitante no está cumpliendo sanción administrativa o penal por incurrir en discriminación por razón de sexo, ni está sancionada con esta prohibición en virtud de la Ley 4/2005, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

5) Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduarekin (EB) lotutako laguntzarik jaso duen zerga-ekitaldi honetan eta bi aurrekoetan, eta, baiezkoa izanez gero, laguntzon zenbatekoa.

5) Si la entidad solicitante ha obtenido ayudas sujetas al Reglamento (UE) n 1407/2013, 18 de diciembre, durante el presente ejercicio fiscal y los dos anteriores, y en caso afirmativo, el importe de dichas ayudas.

b) Proiektuaren memoria, gutxienez honako hauek jasotzen dituena:

b) Memoria del proyecto que contendrá como mínimo los siguientes extremos:

1) Sarrera: agente sustatzailearen deskribapen orokorra, enpresaren egituraren zirriborroa eta proiektuaren helburu orokorrak.

1) Introducción: descripción general del agente promotor, esbozo de la estructura de la empresa y objetivos generales que presente el proyecto.

2) I. lerroan bildutako jardueretarako: Honako puntu hauei dagozkien berrikuntza arloko proiektu edo ikerketak eta II. lerrokoak: tresna informatikoen, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta prestakuntza-ikastaroen garapena; memoriak honako alderdi hauek zehaztu beharko ditu:

2) Para las actuaciones que se encuadren en la Línea I: Proyectos o estudios de innovación que se refieran a los siguientes extremos y de la Línea II: Desarrollo de herramientas informáticas, de campañas de divulgación, jornadas y cursos de formación, la memoria deberá especificar los siguientes extremos:

– Proposamena lan-ildoetako batera egokitzen dela.

– Adecuación de la propuesta a alguna de las líneas de trabajo.

– Sektorerako egokitasuna, aukera eta zuzentasuna;

– Idoneidad, oportunidad y pertinencia para el sector.

– Inpaktu potentziala sektorean, inpaktu hori neurtzeko adierazleak eta neurketak barnean hartuta;

– Impacto potencial en el sector, incluyendo indicadores y mediciones para evaluar el impacto.

– Proiektu edo ikerketa taldearen kalitate tekniko eta zientifikoa eta esperientzia;

– Calidad técnica y científica del equipo del proyecto o estudio y experiencia.

– Finantzaketaren egitura;

– Esquema de financiación.

– Proiekturako proposaturiko helburuak eta epeak.

– Objetivos y plazos propuestos para el proyecto.

3) III. lerroan aurreikusten diren jardueretarako, memoriak proiekturako proposatutako helburuak eta epeak zehaztu beharko ditu.

3) Para las actuaciones que se contemplan en la Línea III la memoria deberá especificar los objetivos y plazos propuestos para el proyecto.

c) Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion aurrekontua. Aurrekontua urteka banakatuta egongo da 2019. urtera arte, bai eta lanketa eta/edo jardueren arabera ere, lanketa bakoitzaren barne-gastuak (proiektua zuzentzen duen eragilearen beraren gastuak) eta kanpo edo azpikontratatutako eragileen gastuak (kanpo-erakundeak azpikontratatzeagatiko gastuak) bereizita.

c) Presupuesto correspondiente a la línea de actuación para la que se solicita la ayuda. El presupuesto deberá estar desglosado por años hasta 2019 y por tareas y/o actividades, diferenciando en cada tarea los gastos internos (gastos del propio agente que lidera el proyecto), de los externos o subcontratados (gastos de subcontratación a entidades externas).

Barne-gastuei dagokienez, egin beharreko zereginen aurreikuspena zehaztu beharko da, baita baliatutako ordu-tarifaren egozpena ere.

En el caso de los gastos internos se deberá especificar la previsión de tareas a realizar, así como la imputación de la tarifa horaria practicada.

Kanpo-kontratazioaren kasuan, arrazoitutako balioespena edo, ahal dela, aurrekontua aurkeztu beharko da, eta honako hauetan xedatutakoa bete: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan, eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan.

En el caso de contratación externa, se deberá aportar una estimación razonada o, preferentemente presupuesto de la misma y respetar lo preceptuado en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 68 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Eskabidea III. lerrorako izango balitz, aurrekontuak aholkulariaren eta/edo egiaztatzailearen eskaintza jaso beharko du.

En el caso de que la solicitud fuera para la Línea III el presupuesto deberá adjuntar la oferta de la consultora o/y certificadora.

d) Diruz lagundutako jardueraren eredugarritasuna hedatzeko, jakinarazteko eta indartzeko ekintza-plana.

d) Plan de acción de difusión, comunicación y potenciación de la ejemplaridad de la actividad subvencionada.

e) III. lerroko laguntzen eskabideen kasuan, eraketa-eskrituren kopia eta TC dokumentua eguneratuta.

e) En el caso de las solicitudes de ayuda de la Línea III, copia de las escrituras de constitución y del documento TC actualizado.

2.– Laguntza-eskaera ingeniaritza-estudio batek egiten duenean, eskaerarekin batera dagokion elkargo profesionalaren ziurtagiria edo egiaztagiria aurkeztu behar da, delako estudio horrek etxebizitzen eraikuntzako lanak egin dituela ziurtatzen edo egiaztatzen duena.

2.– Cuando la solicitud de ayuda se formule por un estudio de ingeniería se deberá presentar, junto con la solicitud, certificado o justificante del Colegio profesional correspondiente que certifique o justifique que dicho estudio ha realizado trabajos en relación a la construcción de viviendas.

3.– Laguntza-eskaera pertsona fisiko zein juridikoen talde batek egin badu, publikoa edo izaera juridikorik gabeko pribatua izan, diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluari jarraikiz, aurkeztutako eskaeran adierazi beharko dira taldekide bakoitzak hartu dituen egikaritze-konpromisoak, bai eta bakoitzari diru-laguntzaren zein zati dagokion ere; guztiak izango dira onuradun.

3.– Cuando la solicitud de ayuda se realice por una agrupación de personas físicas o jurídicas, públicas o privadas sin personalidad jurídica, conforme al artículo 11.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, deberá hacerse constar en la solicitud presentada los compromisos de ejecución asumidos por cada miembro de la agrupación, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos, teniendo todos ellos la consideración de personas beneficiarias.

Haiek guztiek sinatu beharko dute eskabidea, nola eta ez duten ordezkaria izendatzen; hala izanez gero, ordezkariak behar beste ahal izan beharko ditu, taldeari (onuradun gisa) dagozkion obligazioak bere gain hartu ahal izateko. Ordezkariak eskabidea sinatu beharko du, eta bere izendapena aurkeztu.

La solicitud deberá ser suscrita por todos ellos salvo que nombren representante, el cual deberá disponer de los poderes suficientes para cumplirlas obligaciones que, como beneficiario, le correspondan a la agrupación. El representante deberá firmar la solicitud y aportar el nombramiento del mismo.

6. artikulua.– Eskaerak zuzentzea.

Artículo 6.– Subsanación de solicitudes.

1.– Laguntza kudeatzen duen erakundeak eskabidean akats edo hutsegiteren bat dagoela edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela ikusten badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango, akatsa zuzendu edo dokumentua aurkez dezan. Adieraziko zaio, halaber, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela ebazpen bidez. Ebazpen hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoaren arabera eman beharko da.

1.– Si el órgano gestor de la ayuda advirtiera en la solicitud presentada la existencia de algún defecto, inexactitud, o la ausencia de algún documento de los que deben acompañar a la misma, lo comunicará al solicitante, concediéndole un plazo de 10 días para que proceda a su subsanación o aportación, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Halaber, eskabidea izapidetzea onartu ondoren, diru-laguntzak kudeatzeko organo arduradunak interesekotzat jotako informazioa eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari, aurkeztutako proiektua egokiro balioesteko, eta horretarako 10 eguneko epea emango dio, informazioa eman ezean proiektua eskatutako informazioa kontuan hartu gabe aztertuko dela jakinarazita.

2.– Asimismo, una vez admitida a trámite la solicitud, el órgano encargado de la gestión de las subvenciones podrá requerir a la entidad solicitante la información que se considere oportuna para valorar adecuadamente el proyecto presentado, para que esta sea facilitada en el plazo de 10 días, con indicación de que si no lo hiciere se valorará el proyecto sin considerar la información requerida.

7. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatzen dituen organoa.

Artículo 7.– Órgano gestor de las ayudas.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen kudeaketa-lanak egitea eta aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea.

Corresponde a la Dirección de Vivienda y Arquitectura del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi la realización de las tareas de gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria y el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas.

8. artikulua.– Esleipen-prozedura.

Artículo 8.– Procedimiento de adjudicación.

1.– Aurkeztutako eskabideak, diruz laguntzeko lerro bakoitzean, dagokion prozeduran izapidetuko dira.

1.– Las solicitudes presentadas se tramitarán, en cada una de las líneas subvencionables, en el correspondiente procedimiento.

2.– I. eta II. lerroei dagozkien diru-laguntzak lehia-konkurrentziaz esleituko eta lehiaketa bidez zenbatetsiko dira puntuazio handienetik txikienera, harik eta lerro bakoitzeko aurrekontu-kreditua amaitzen den arte.

2.– Las subvenciones correspondientes a las Líneas I y II se adjudicarán por concurrencia competitiva y se cuantificarán mediante concurso de mayor a menor puntuación hasta el agotamiento del crédito presupuestario por cada una de las Líneas.

3.– III. lerroari dagozkion diru-laguntzak ez-lehiazko konkurrentziaz esleituko dira. Eskura dagoen aurrekontu-esleipena onartutako eskabideen kopuruarekin zatituko da, eta inoiz ere ezingo da gainditu agindu honetan finkatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoa.

3.– Las subvenciones correspondientes a la Línea III se adjudicarán por concurrencia no competitiva. La asignación presupuestaria disponible se dividirá entre el número de solicitudes admitidas, sin superarse en ningún caso el importe máximo de ayuda fijado en la presente Orden.

9. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 9.– Criterios de valoración.

I. eta II. lerroetako diru-laguntzak esleitzeko, ondoren zerrendatutako irizpideak eta neurriak erabiliko dira, kasu bakoitzean zehaztutako haztapena kontuan hartuta:

La adjudicación de las subvenciones correspondiente a las Líneas I y II se realizará en base a los criterios que se establecen a continuación y con la ponderación que en cada caso se determina:

1.– I. lerroa: berrikuntza-proiektuak edo -azterketak.

1.– Línea I: Proyectos o estudios de innovación.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– II. lerroa: Tresna informatikoen, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta prestakuntza-ikastaroen garapena.

2.– Línea II: Desarrollo de herramientas informáticas, desarrollo de campañas de divulgación, jornadas y cursos de formación.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

10. artikulua.– Aurreikusitako kreditua eta diru-laguntzen zenbatekoa.

Artículo 10.– Crédito previsto y cuantía de las subvenciones.

1.– Bigarren artikuluan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura osoa seiehun mila (600.000,00) euro izango da, honako banakatze honen arabera:

1.– La dotación total presupuestaria para las acciones especificadas en el artículo segundo será de seiscientos mil (600.000,00) euros de acuerdo con el siguiente desglose:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Zuzkidura honako aurrekontu-partida honetan dago: 17.0.1.05.31.0000.4.752.02.43122.010 L.

La dotación se encuentra en la siguiente partida presupuestaria: 17.0.1.05.31.0000.4.752.02.43122.010 L.

2.– Esandako zenbatekoa honela banatuko da diru-laguntzaren lerro bakoitzerako:

2.– La citada cuantía se desglosa por cada línea subvencional como sigue:

– I. lerroa, berrikuntza-proiektuak edo -azterketak. Gehienez ere ehun eta berrogeita hamar mila (150.000,00) euro bideratuko dira.

– Para la Línea I: Proyectos o estudios de innovación se destinará un máximo de ciento cincuenta mil (150.000,00) euros.

– II. lerroa, tresna informatikoen, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta prestakuntza-ikastaroen garapena. Gehienez ere hirurehun mila (300.000,00) euro bideratuko dira.

– Para la Línea II Desarrollo de herramientas informáticas, desarrollo de campañas de divulgación, jornadas y cursos de formación se destinará un máximo de trescientos mil (300.000,00) euros.

– III. lerroa, kudeaketa-sistemak ezartzea eta ziurtatzea. Gehienez ere ehun eta berrogeita hamar mila (150.000,00) euro bideratuko dira.

– Para la Línea III Implantación y certificación de sistemas de gestión se destinará un máximo de ciento cincuenta mil (150.000,00) euros.

3.– Eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako aipatutako jardun-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio. Soberakina I. lerroari aplikatuko litzaioke lehendabizi, ondoren, II. lerroari eta, azkenik, III.ari, agindu honetako 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-organoak egingo lukeen proposamenarekin bat. Inguruabar hori Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariak diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpenean aipatuko da.

3.– En el caso de que por falta de concurrencia de solicitudes o incumplimiento de requisitos no se agotara la cantidad asignada para alguna de las líneas de actuación señaladas, ésta podrá incrementar la cantidad asignada a otra línea de actuación. El exceso se aplicaría primero a la línea I, luego a la línea II y por último a la línea III, de acuerdo con la propuesta que en este sentido emita el órgano evaluador previsto en el artículo 11 de la presente Orden. Esta circunstancia se recogerá en la Resolución de concesión de las subvenciones que dicte el Director de Vivienda y Arquitectura.

4.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

4.– Cuantía de las subvenciones.

4.1.– I. lerroa: Berrikuntza-proiektuak edo -azterketak, eta II. lerroa: tresna informatikoen, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta prestakuntza-ikastaroen eta jardunaldien garapena.

4.1.– Línea I: Proyectos o estudios de innovación y Línea II: Desarrollo de herramientas informáticas, desarrollo de campañas de difusión, cursos de formación y jornadas.

– Jarduerak puntuazioaren arabera antolatuko dira, puntu gehien lortu duenetik gutxien lortu duenera.

– Las actuaciones se ordenarán de forma descendente en relación a los puntos obtenidos.

– Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartu ahal izateko, gutxienez 50 puntu eskuratu beharko ditu.

– La puntuación mínima para ser considerado una actuación subvencionable es de 50 puntos.

– Antolatu eta gero, honako formula aplikatu ostean lagunduko dira diruz:

– Una vez ordenados se subvencionarán tras aplicar la siguiente fórmula:

eskuratutako puntuazioa/100 eta honako bi zenbateko hauetatik txikienarekin biderkatuta:

Puntuación obtenida/100 y multiplicada por el menor de los dos importes siguientes:

a) aurkeztutako eta onartutako aurrekontua (zergak kanpo);

a) Presupuesto presentado y aceptado (excluidos impuestos).

b) diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa, lerro honetako proiektu edo azterlan bakoitzeko.

b) Importe máximo de subvención por proyecto o estudio en esta línea.

– I. lerroan, proiektuko edo azterlaneko diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 40.000,00 euro izango da, eta II. lerroan, berriz, 30.000,00 euro.

– El importe máximo de subvención por proyecto o estudio de la Línea I será de 40.000,00 euros y en el caso de la Línea II será de 30.000,00 euros.

4.2.– III. lerroa: kudeaketa-sistemak ezartzea eta ziurtatzea. Lerro honetako jarduerak honako ordena honen arabera antolatuko dira:

4.2.– Línea III: Implantación y certificación de sistemas de gestión. Las actuaciones en esta línea se ordenarán conforme al siguiente orden de prelación:

– 2.1.3 puntuko a) eta b) letretako hiru sistemaren egiaztapena.

– Certificación de tres sistemas de los apartados a) y b) del punto 2.1.3.

– 2.1.3 puntuko a) eta b) letretako bi sistemaren egiaztapena.

– Certificación de dos sistemas de los apartados a) y b) del punto 2.1.3.

– 2.1.3 puntuko a) eta b) letretako sistema baten egiaztapena.

– Certificación de un sistema de los apartados a) y b) del punto 2.1.3.

– Obra-ziurtagiria, 2.1.3 puntuko c) letraren arabera.

– Certificación de obra, según el apartado c) del punto 2.1.3.

Diru-laguntza kanpoko gastuen zenbatekoaren % 50 izango da (zergak kanpo), Industria Segurtasuna eta Okupazio Osasuna Ebaluatzeko OHSSAS arauaren araberako laneko arriskuen prebentzioko ziurtagiriaren kasuan izan ezik (kasu horretan, kanpoko gastuen % 25 izango da, zergak kanpo), betiere Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebitzitza Sailak onartutako proiektuei dagokienez. Azken hiru urteetan sortutako enpresen kasuan edo bost langile baino gutxiago dituztenetan, esandako ehunekoak % 60 eta % 35 izango dira, hurrenez hurren.

La subvención será por una cuantía del 50% de los gastos externos (excluidos impuestos), excepto en la certificación sobre prevención de riesgos laborales según la norma de Evaluación en Seguridad Industrial y Salud Ocupacional OHSAS, que será del 25% de los gastos externos (excluidos impuestos) correspondientes a los proyectos aprobados por el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda. En el caso de empresas constituidas en los últimos tres años o con menos de cinco trabajadores, dichos porcentajes serán del 60% y del 35% respectivamente.

Ziurtapen bakoitzeko, laguntzen gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

Las cuantías máximas que pueden alcanzar las ayudas por certificación son las siguientes:

– Sistema bat egiaztatzeko: 5.000,00 euro, 18001 OHSAS Industria Segurtasun eta Osasun Okupazionalaren Ebaluaziorako arauaren egiaztapenerako izan ezik, orduan 2.500,00 eurokoa izango baita.

– Certificación de un sistema: 5.000,00 euros, excepto para la certificación de la norma de Evaluación en Seguridad Industrial y Salud Ocupacional OHSAS 18001, que será de 2.500,00 euros.

– Sistema bi egiaztatzeko: 8.000,00 euro, egiaztapenetako bat 18001 OHSAS Industria Segurtasun eta Osasun Okupazionalaren Ebaluaziorako araua izan ezean, orduan 5.500,00 eurokoa izango baita.

– Certificación de dos sistemas: 8.000,00 euros, excepto si uno de los certificados es de la norma de Evaluación en Seguridad Industrial y Salud Ocupacional OHSAS 18001, que será 5.500,00 euros.

– Hiru sistema egiaztatzeko: 11.000,00 euro, egiaztapenetako bat 18001 OHSAS Industria Segurtasun eta Osasun Okupazionalaren Ebaluaziorako araua izan ezean, orduan 8.500,00 eurokoa izango baita.

– Certificación de tres sistemas: 11.000,00 euros, excepto si uno de los certificados es de la norma de Evaluación en Seguridad Industrial y Salud Ocupacional OHSAS 18001, que será 8.500,00 euros.

– Jasangarritasuna hobetzearen ziurtapena, bizitegi-eraikuntzako obra batean aplikatuta, Espainiako Estatuaren barruan egokitutako nazioarteko errekonozimendu-ziurtagiriren baten bitartez (SGBCren LEED, Spain Green Building Council, Passivhaus, Breaam ESren BREEAM, GBCEren Ziurtagiri Berdea), eta aurreko hori egiazta dezaketen guztiak: obra bakoitzeko 8.000,00 euro.

– Certificación de la mejora de la sostenibilidad aplicada en una obra de edificación residencial mediante certificado de reconocimiento internacional con adaptación dentro del Estado Español: LEED del SGBC, Spain Green Building Council, Passivhaus, BREEAM de Breaam ES, Certificación Verde, del GBCE; y todos aquellos que puedan acreditar la condición anterior.: 8.000,00 euros por obra.

Gehieneko diru-kopuru horiek % 10 handiagoak izan daitezke azken hiru urteotan eratutako enpresen kasuan edo bost langile baino gutxiagoko enpresen kasuan.

Las citadas cuantías máximas serán un 10% superior en los casos de empresas constituidas en los últimos tres años o con menos de cinco trabajadores.

11. artikulua.– Balorazio-epaimahaia.

Artículo 11.– Tribunal de Valoración.

1.– Eskabideak balioesteko, balorazio-epaimahai bat osatuko da honako kide hauekin: Eraikuntzaren Kalitate Kontrolerako Laborategiko zerbitzuburua; eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko bi teknikari, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariak izendatuta.

1.– Para la valoración de las solicitudes se constituye un Tribunal de Valoración, constituido por el Jefe de Servicio de Laboratorio de Control de Calidad de la Edificación y dos técnicos del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda designados por el Director de Vivienda y Arquitectura.

Balorazio-epaimahaiaren osaketa laguntzak eskatzen dituztenei jakinaraziko zaie, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan arautzen den uko egiteko araubidearen ondoreetarako.

La composición del Tribunal de Valoración será notificada a las personas solicitantes de las ayudas a efectos del régimen de recusación regulado en el en el artículo 24 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

2.– Esandako epaimahaiak, 9. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuta, diruz laguntzeko lerro bakoitzean aurkeztutako eskabideak balioetsiko dituzte, 10. artikuluan haietako bakoitzerako zehaztutakoari jarraikiz, eta, hala, esleituko diren diru-laguntzen zerrenda biltzen duen ebazpen-proposamena formulatuko dute (onuraduna, diruz lagundutako jarduera, eskuratutako puntuazioa eta zenbatekoa zehaztuta), baita ukatuena ere (eskatzailea eta ukatu izanaren arrazoia zehaztuta).

2.– Dicho Tribunal, aplicando los respectivos criterios establecidos en el artículo 9, procederá a valorar las solicitudes presentadas en cada línea subvencional, y conforme a lo previsto para cada una de ellas en el artículo 10, formulará la propuesta de resolución que contendrán la relación de las subvenciones que se propone conceder (con indicación del beneficiario, actuación subvencionada, en su caso, puntuación alcanzada e importe) y denegar (con indicación del solicitante y motivo de denegación).

Bere eginkizunak betetzearren eta beharrezko irizten dien gaiei dagokienez, balorazio-epaimahaiak adituak deitu ditzake hala bileretan parte hartzera nola aholku ematera.

El Tribunal de Valoración, en el ejercicio de sus funciones, podrá solicitar la asistencia a sus reuniones y el asesoramiento de cuantos expertos en la materia estime necesarios.

12. artikulua.– Deialdiaren ebazpena.

Artículo 12.– Resolución de la convocatoria.

1.– Balorazio-epaimahaiak proposatutako deialdiaren ebazpena Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariari dagokio.

1.– La resolución de la convocatoria corresponde, a propuesta del Tribunal de Valoración, al Director de Vivienda y Arquitectura.

2.– Ebazpenak zehaztuko du eskatutako diru-laguntzak emango diren edo, hala badagokio, ukatu egingo diren; lehenengo egoeran, erakunde edo pertsona onuradunen izena edo izen soziala, finantzatutako jarduera, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa eta, hala badagokio, diru-laguntza horren urtekako banaketa adierazi beharko dira.

2.– La resolución determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando en el caso de las primeras, el nombre o denominación social de las personas o entidades beneficiarias, la actuación financiada, la cuantía de la subvención concedida, con, en su caso, la distribución de la misma por anualidades.

Horrez gain, nortasun juridikorik gabeko elkarte pribatuak badira, idatziz adieraziko dira elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Ukatutako eskabideei dagokienez, eskatzaileen izen soziala eta laguntza zergatik ukatu den adieraziko du ebazpenak.

Además, en el caso de que se trate de agrupaciones sin personalidad jurídica se harán constar los compromisos de ejecución asumidos por cada miembro de la agrupación, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos. En el caso de las denegadas recogerá el nombre o denominación social de los solicitantes, y los motivos que fundamenten la denegación.

3.– Deialdiak aipatzen duen ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute horren kontra Etxebizitzako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraituz.

3.– La resolución de la convocatoria no pone fin a la vía administrativa y, contra la misma las personas interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Vivienda, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, bakoitzari dagokion prozeduran; halere, eta guztiak jakinaren gainean ipintzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erakunde onuradunen zerrenda, diruz lagundutako jarduera eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuta direla, eta, hala dagokionean, urteko zenbatekoetan banatuta.

4.– La resolución será notificada individualmente a las personas interesadas, en el respectivo procedimiento, sin perjuicio de lo cual, a efectos de general conocimiento se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de entidades beneficiarias con indicación de la actuación financiada, la cuantía de la subvención concedida, con, en su caso, la distribución de la misma por anualidades.

5.– Ebazteko eta ebatzitakoa pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko azken egunaren biharamunetik hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

5.– El plazo máximo para resolver y notificar lo resuelto a las personas interesadas será de cuatro meses a contar desde la fecha final de presentación de solicitudes, transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, los interesados podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

6.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak erakunde onuradunei ematea eta, hala badagokio, ordaintzea, baldintzapean geratuko da; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitzearen baldintzapean.

6.– La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos, se halle todavía en tramitación.

13. artikulua.– Diru-laguntza justifikatzea.

Artículo 13.– Justificación de la subvención.

1.– Erakunde onuradunek diruz lagundutako jarduera justifikatu beharko dute 2019ko azaroaren 15a baino lehen, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluak zehazten duen moduan.

1.– Las entidades beneficiarias deberán, de conformidad con el artículo 30 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, justificar la acción subvencionada antes del 15 de noviembre del 2019.

2.– Horretarako, kasu guztietan honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, bitarteko elektronikoz, https://euskadi.net/nirekudeaketak webgunean:

2.– A tal fin y en todo caso, tendrán que presentar la siguiente documentación por medios electrónicos en https://euskadi.eus/misgestiones:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen diru-laguntza jasotzeko jardun-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien ezaugarri nagusiak eta helburuen betetze-maila azalduta.

a) Memoria descriptiva de la realización de las acciones subvencionadas correspondiente a la línea de actuación para que se solicita la ayuda disponible en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, describiendo las características más destacadas de la misma y el grado de cumplimiento de los objetivos de la actuación.

III. lerro honetan bildutako jarduerak ziurtagiria edo diploma ematen duen erakundearen ziurtagiriarekin egiaztatzen dira. SGBCren LEED, Spain Green Building Council, Passivhaus, Breaam ESren BREEAM, GBCEren Ziurtagiri Berdea ziurtagirien kasuan, markak egiaztatutako erakundeek emango dituzte ziurtagiriak.

Las actuaciones enmarcadas en esta Línea III se acreditaran con la correspondiente certificación por entidad certificadora o diploma. En los casos de certificados LEED del SGBC, Spain Green Building Council, Passivhaus, BREEAM de Breaam ES, Certificación Verde, del GBCE, las certificaciones serán emitidas por los organismos acreditados por la marca.

b) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak.

b) Facturas, o documentos de pago que acrediten la efectiva realización del gasto subvencionado.

c) Sarreren eta gastuen zerrenda; hala badagokio, helburu berbererako beste diru-laguntza, laguntza edo sarrera batzuk jaso diren zehaztuko da.

c) Relación de ingresos y gastos, especificando, en su caso, la percepción de otras subvenciones, ayudas o ingresos para la misma finalidad.

d) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.

d) Memoria descriptiva de las acciones de comunicación y publicidad realizadas para la iniciativa subvencionada.

e) Proiektuan sortutako materialen kopia.

e) Copia de los materiales originados en el proyecto.

f) III. ildoa justifikatzeko, obren ziurtapeneko kasuetan, dagokion elkargo profesionalak bisatutako Obra Bukaerako Ziurtagiria aurkeztu behar da, bai eta diru-laguntzaren xedea egiaztatzen duen ziurtagiria ere, dagokion erakundeak egindakoa.

f) Para la justificación de la Línea III, en el caso de certificación de obras, se presentará el Certificado Final de Obra visado en el Colegio Profesional correspondiente, así como el certificado acreditativo objeto de subvención emitido por la organización correspondiente.

14. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

Artículo 14.– Pago de la subvención.

Agindu honen babesean emango diren diru-laguntzak honela ordainduko dira:

Las subvenciones que se concedan al amparo de la siguiente Orden se harán efectivas conforme al siguiente régimen:

– Agindu honetako 15. artikuluko a) letran finkatutako epea igaro ondoren uko adierazirik ez bada, aldez aurretik ordaintzeko agindua emango da; hain zuzen, egokitutako diru-laguntzaren ehuneko sei koma hogeita bosti (% 6,25) dagokion zenbatekoa. Hasierako ordaindutako ehuneko horri dagokion jardueraren justifikazioa aurkezten den lehen txostenarekin batera eman beharko da, laguntzaren gainerako ordainketak egin ahal izateko.

– Transcurrido, sin mediar renuncia expresa, el plazo establecido en el apartado a) del artículo 15 de la presente Orden, se efectuará un libramiento, con carácter de pago anticipado, por importe equivalente al seis con veinticinco por ciento (6,25%) de la subvención concedida. La justificación de la actuación correspondiente a este porcentaje inicialmente abonado se deberá incorporar al primer informe que se presente para proceder al resto de los pagos de la ayuda.

– Emandako diru-kopuruaren zati bat, ehuneko hamar (% 10) hain zuzen, gorde egingo da, eta entitate onuradunak laguntzaren xede den jarduera benetan gauzatu dela eta jardueraren benetako kostua ziurtatzen duenean ordainduko zaio.

– Se reservará una parte del importe concedido, equivalente al diez por ciento (10%) de la subvención, cuyo libramiento a la entidad beneficiaria se efectuará una vez acreditada por ésta la efectiva realización de la actuación objeto de ayuda, así como su efectivo costo.

– Gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztutako mugarriekin ados, txostenak aurkeztu ondoren ordainduko da. Hala, txosten horietan justifikatutako gastuaren zenbatekoaren ehunekoa (diru-laguntza osoaren gainekoa), aurretik ordainduta dagoena kenduta, kalkulatuko da ordaintzeko aginduak emateko garaian, betiere diruz laguntzeko jarduerarako aurrekontuaren gainean (hura baliatu baitzen laguntzaren kalkulua egiteko).

– El resto se abonará previa presentación de informes de acuerdo a los hitos presentados en los planes de trabajo propuestos, efectuándose los libramientos correspondientes por importe equivalente al que resulte de aplicar a la cuantía del gasto justificado en ellos el porcentaje que represente de la subvención concedida, menos lo ya abonado anteriormente, sobre el presupuesto aprobado para la actuación subvencionada y que sirvió de base para el cálculo de la ayuda.

15. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 15.– Obligaciones de la entidad beneficiaria.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun diren entitateek honako betebeharrak izango dituzte, bai eta xedapen hauetan ezarritako gainerakoak ere, kasu guztietan: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 56. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluak.

1.– Las entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir en todo caso las siguientes obligaciones, y todas las demás establecidas en el artículo 14 y 56 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, así como el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

a) Esleitutako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, diru-laguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la comunicación por la que se notifica la concesión de la subvención, las entidades beneficiarias no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que ésta queda aceptada.

b) Diru-laguntza eman den xede horretarako erabiltzea.

b) Utilizar la subvención para el destino para el que ha sido concedida.

c) Diruz lagundutako ekintza gauzatzea eta justifikatzea, agindu honetako 2.4 eta 13. artikuluetan ezarritako epeetan.

c) Ejecutar y justificar la acción subvencionada en los plazos establecidos en los artículos 2.4 y 13 de la presente Orden.

d) Hala dagokionean, proiektuak gauzatzea egoki diren lizentziak, baimenak eta gainerako sektore-eskakizunak betez.

d) En su caso, ejecutar los proyectos observando las licencias, autorizaciones y demás requisitos sectoriales preceptivos, para su correcta ejecución.

e) Diru-laguntza esleitzen duen organoak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egingo dituen egiaztapen-ekintzak bete behar dituzte, eta eskumena duten nazioko zein Europako Erkidegoko kontrol-organoek finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen edozein ekintza ere bai. Horretarako, ekintza horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eskaini behar dute onuradunek.

e) Someterse a las actuaciones de comprobación, a efectuar por el órgano concedente, la Oficina de Control Económico, al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, así como cualesquiera otras de comprobación y control financiero que puedan realizar los órganos de control competentes, tanto nacionales como comunitarios, aportando cuanta información le sea requerida en el ejercicio de las actuaciones anteriores.

f) Jarduera beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin finantzatu dela jakinaraztea diru-laguntza ematen duen organoari. Jakin bezain laster egin behar da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

f) Comunicar al órgano concedente la obtención de otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos que financien las actividades subvencionadas. Esta comunicación deberá efectuarse tan pronto como se conozca y, en todo caso, con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos percibidos.

g) Onuradunek diru-laguntzei buruzko publizitatea eman beharko dute, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluaren arabera. Publizitatea, gutxienez ere, esleitutako diru-laguntzaren berri erakunde onuradunaren webgunean ematea izango da, eta bestelako publizitaterik ere zehaztu ahal izango da jardueraren izaeraren eta ezaugarrien arabera.

g) Las personas beneficiarias deberán dar publicidad a las subvenciones conforme al artículo 18 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. La publicidad como mínimo consistirá en dar difusión de la subvención concedida en la página web de la entidad beneficiaria, pudiéndose concretar otro tipo de publicidad en la concesión dependiendo de la naturaleza y características de la actuación.

h) Laguntzaren esparruan sortzen den informazio teknikoa eta grafikoa erabiltzeko eskubidea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari doan eta era ez-esklusiboan uztea, guztia ere Sailak bere informazio-sistemetan txerta dezan eta haren zabalkuntza edo argitalpena egin dezan edozer baliabide edo formatu bibliografikotan, ikus-entzunezkotan, informatikotan edota teknikaren erabilerak ahalbidetzen duenetan. Edonola ere, jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko dira.

h) Ceder con carácter gratuito y no exclusivo al Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, el derecho a la utilización de la información técnica y grafica que se elabore en el marco de la ayuda, para su uso e incorporación en los sistemas de información del Departamento, así como su divulgación y/o publicación en cualesquiera medios y formatos bibliográficos, audiovisuales, informáticos o que permita el uso de la técnica. En cualquier caso, se respetarán los derechos de propiedad intelectual.

2.– Erakunde onuradunek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatutako sentsibilizazio- eta trebakuntza-jardueretan parte hartu ahal izango dute, baita esperientziak trukatzekoetan ere, betiere Eraikal ekimenean bildutako jardueren barruan.

2.– Las entidades beneficiarias podrán participar en posibles acciones de sensibilización, formación e intercambio de experiencias que se promuevan por el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, dentro de las actividades incluidas en la iniciativa Eraikal.

16. artikulua.– Emandako laguntzaren zenbatekoa aldatzea.

Artículo 16.– Modificación de la cuantía de la ayuda concedida.

Inbertsioaren behin betiko benetako kostua diru-laguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino gutxiago bada, diru-laguntzaren zenbatekoa bidezko proportzioan murriztuko da. Onartutako aurrekontuaren gaineko ehuneko baten arabera zehazten diren laguntzen kasuan, esandako ehunekoa aplikatuko da oinarri berriaren gainean.

En el caso de que el coste definitivo real de la actuación fuera inferior al presupuesto sobre el que se concedió la ayuda, la cuantía de la subvención concedida será minorada en la proporción que resulte. En el caso de las ayudas que se determinen en función de un porcentaje sobre el presupuesto aceptado, se aplicará dicho porcentaje sobre la nueva base.

17. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 17.– Alteración de las condiciones de la subvención.

1.– Diru-laguntza esleitzeko kontuan hartutako baldintzetan aldakuntzaren bat eginez gero, baldin eta deialdiaren xedea betetzat jotzen bada eta, hala dagokionean, deialdi honetan esleitutako diru-laguntzez gain beste erakunde publiko zein pribatu baten diru-laguntzak edo laguntzak jaso badira, horren berri aurretiaz eman beharko dute Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak berariaz onar ditzan. Aipatutako aldaketek diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango dute, betiere agindu honetan diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira. Horretarako, dagokion kitapen-ebazpena emango da, esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa aldatzeko edota, hala badagokio, egoki den zenbatekoaz gaindi jasotakoa itzultzea eskatzeko.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la correspondiente subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de ésta y, en su caso, la obtención concurrente de otras ayudas y subvenciones concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, deberán ser comunicadas previamente para su aceptación expresa por la Dirección de Vivienda y Arquitectura. Las mencionadas alteraciones podrán dar lugar a la modificación de la Resolución de concesión de la subvención, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la presente Orden para ser beneficiario de ésta. A estos efectos, se dictará la oportuna resolución de liquidación, en la que se reajustarán los importes de la subvención concedida, o, en su caso, se ordenará la devolución de los importes recibidos en exceso.

2.– Aldaketak ezingo du inola ere jardueraren izaera aldatu.

2.– En ningún caso la modificación podrá afectar a la naturaleza de la actuación.

3.– Diru-laguntzaren onuradunak justifikazioan adierazten badu diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu egin direla eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.12 artikuluak xedatzen duenaren indarrez, eta aldaketok onartzeko aurrez behar den baimen-izapidea ez denez egin, diru-laguntza eman duen organoaren aukeran geratuko da aurkeztutako justifikazioa ontzat ematea, betiere hori eginda beste inoren eskubideak kaltetzen ez badira.

3.– Cuando la persona beneficiaria de la subvención ponga de manifiesto en la justificación que se han producido alteraciones de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la misma que hubieran podido dar lugar a la modificación de la Resolución, conforme a lo establecido en el artículo 49.12 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General País Vasco, habiéndose omitido el trámite de autorización administrativa previa para su aprobación, el órgano concedente de la subvención, podrá aceptar la justificación presentada, siempre y cuando no se dañen derechos de tercero.

4.– Diru-laguntza eman duen organoak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez du esan nahi onuraduna dagozkion zehapenetatik salbuetsita geratu denik.

4.– La aceptación de las alteraciones por parte del órgano concedente en el acto de comprobación, no exime al beneficiario de las sanciones que pudieran corresponderle.

5.– Diru-laguntza jaso duen jarduera egiteko eta amaitzeko epeari dagokionez, erakunde onuradunaren borondatez kanpoko arrazoiak ageri direnean eta behar bezala justifikatuta dagoenean, erakunde horrek, jarduera amaitzeko epea baino gutxienez hilabete lehenago, diru-laguntza jaso duen jarduera amaitzeko aldez aurretik zehaztutako epeak handitzeko eskatu ahal izango du.

5.– En relación al plazo de realización y finalización de la actuación subvencionada, con carácter excepcional, cuando concurran causas ajenas a la voluntad de la entidad beneficiaria debidamente justificadas, dicha entidad podrá solicitar, con una antelación mínima de 1 mes al vencimiento del plazo de ejecución establecido, la ampliación de los plazos inicialmente previstos para la realización de la actuación subvencionada.

Epea luzatzeko eskaera hori Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariak onartu beharko du, ebazpen bidez.

La ampliación del plazo deberá ser aprobada por Resolución del Director de Vivienda y Arquitectura.

18. artikulua.– Atzera egitea eta uko egitea.

Artículo 18.– Desistimiento y renuncia.

1.– Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko organoari eskaera helarazi beharko diote, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

1.– La persona solicitante de la ayuda podrá desistir de su solicitud, desistimiento que deberá realizarse con anterioridad a la notificación de la Resolución del procedimiento de concesión de las ayudas solicitadas y que se presentará ante el órgano gestor de las ayudas contempladas en la presente Orden, quien mediante resolución aceptará de plano el desistimiento y declarará concluso el procedimiento para ella.

2.– Onuradunak, gainera, uko egin ahal izango dio onartutako laguntzari, eta hala egin ahal izango du laguntza onartu ondoren. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko diote laguntzak kudeatzeko organoari, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

2.– La persona beneficiaria de la ayuda podrá presentar la renuncia a la ayuda concedida, que podrá realizarse con posterioridad a la aceptación de la subvención concedida. La renuncia se presentará ante el órgano gestor de las ayudas quien mediante resolución aceptará de plano la renuncia y declarará concluso el procedimiento para ella.

Ukoa onartutakoan, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere, eta, hala dagokionean, jasotako zenbatekoak bueltatu beharko ditu.

Una vez aceptada la renuncia, la persona beneficiaria perderá automáticamente el derecho reconocido mediante resolución, así como el derecho al cobro de la ayuda concedida, debiendo proceder, en su caso, a la devolución de los importes recibidos.

19. artikulua.– Ez-betetzearen ondorioak.

Artículo 19.– Efectos del incumplimiento.

1.– Erakunde onuradunak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntza eskaeraren eta emakidaren berariazko xederako erabiltzen ez badu, diru-laguntzaren oinarria den ekintza egiten ez badu, diru-laguntza eskatuta lortu nahi ziren helburu zehatzetara aplikatu izana justifikatzen ez badu edo behar bezala egiten ez badu edo, oro har, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan, agindu honetan edo emakida-ebazpenean ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, emandako eta jasotako kopurua itzuli beharko du legez aplikatu beharreko berandutze-interesekin batera; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeen araubide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraitu beharko dio.

1.– En el supuesto de que la entidad beneficiaria no utilice la subvención del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda para el destino específico para el que se solicitó y concedió, no realice la actuación que dio origen a la subvención, no justifique o la justificación sea insuficiente, o, en general, concurra cualquiera de las causas de reintegro contempladas en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en el artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en esta Orden o en la resolución de concesión, vendrá obligada a reintegrar la cuantía concedida y percibida, además de los intereses de demora aplicables en materia de subvenciones, siguiendo el procedimiento establecido al efecto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19. artikuluaren 3. zenbakian jasotako kasuan, halaber, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainean izandako soberakina itzuli beharko da, eta diru-laguntzei aplikagarri zaien berandutze-interesa ere eskatuko da.

2.– Igualmente, en el supuesto contemplado en el apartado 3 del artículo 19 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, procederá el reintegro del exceso obtenido sobre el coste de la actividad subvencionada, así como la exigencia del interés de demora aplicables en materia de subvenciones.

20. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 20.– Compatibilidad con otras subvenciones.

Laguntza hauek bateragarriak izango dira helburu berbera duten funts publikoen edo pribatuen kargura jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin. Hala ere, helburu berbererako jasotako laguntzen zenbateko osoa eta deialdi honetan emandako diru-laguntzaren kopurua batuta, azken kostu osoa baino handiagoa bada, deialdi honen bidez emandako laguntzaren zenbatekoari gehiegizko kopuru hori kenduko zaio.

La concesión de las presentes ayudas será compatible con la obtención de cualesquiera otras que pudieran recibirse con cargo a fondos públicos o privados para el mismo fin. No obstante, en el caso de que el importe total de las ayudas recibidas para el mismo fin, más la cantidad de la subvención otorgada en la presente convocatoria, sea superior a su coste final total, se reducirá en la cantidad correspondiente al exceso el importe de la ayuda concedida en virtud de la presente convocatoria.

21. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 21.– Recursos.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean jasota dagoen moduan; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean jasotakoari jarraikiz.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco conforme a lo previsto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial en virtud de lo dispuesto en la Ley 29/1998, de 13 de julio, de la jurisdicción contencioso-administrativa.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honetan berariaz jaso gabe geratu den guztirako, arau hauek aplikatuko dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea; eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen erregelamendua onartzen duena.

En todo aquello no previsto expresamente en la presente Orden serán de aplicación las previsiones contenidas en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 7a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 7 de septiembre de 2017.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común