Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

144. zk., 2017ko uztailaren 31, astelehena

N.º 144, lunes 31 de julio de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
3843
3843

AGINDUA, 2017ko uztailaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan 2017. urtean babes daitezkeen zenbait jardunetarako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoak.

ORDEN de 19 de julio de 2017, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se da publicidad a los importes de los créditos consignados para la financiación de ayudas de diversas actuaciones protegibles en materia de vivienda y suelo 2017.

Etxebizitza eta lurzoruaren arloan gaur egun indarrean dagoen araudiaren arabera, nahitaezkoa da urtero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragartzea etxebizitza eta lurzoruaren arloko hainbat laguntza-lerro estaltzeko esleitutako aurrekontu-kredituen zenbatekoak.

De acuerdo con la normativa actualmente en vigor, en materia de vivienda y suelo, existe la obligatoriedad de dar publicidad, anualmente, en el Boletín Oficial del País Vasco, a los importes de los créditos presupuestarios consignados para la cobertura financiera de diversas líneas de ayudas en materia de vivienda y suelo.

Gaitutako aurrekontu-kredituak iragarri behar horrek –hasierakoak direla zein eguneratuak direla, betiere kredituak aldatzeko legezko aukeren arabera- herritarrei eman beharreko informazioaren maila hobetzeko asmo nabariari erantzuten dio, haiek baitira laguntza-sistema horien onuradunak.

Dicho requisito de dar publicidad a los créditos presupuestarios habilitados, inicialmente o actualizados, según las posibilidades legales de modificación de créditos, responde a la evidente intención de mejorar los niveles de información a la ciudadanía, personas beneficiarias de dichos sistemas de ayudas.

Etxebizitza-programan, badira beste jarduera-ildo batzuk merkatuan zuzeneko esku-hartzeak egitea dakartenak –Sailaren edo haren sozietate publikoen bitartez– lurzoruaren erosketan eta urbanizazioan eta etxebizitzen eraikuntzan, erosketan eta alokairuan, emaitzak jendaurrean zabaltzeko prozedura espezifiko eta bereiziak dituztenak (kontratu publikoak, kontratu-programak, lankidetza-hitzarmenak, eta abar), eta publizitate-mekanismo horretatik kanpo ebazten direnak, berezkoak dituzten beste batzuk dauzkatelako, lege- eta araudi-aginduak tarteko.

Existen determinadas líneas de actividad en el programa de vivienda que implican intervenciones directas en el mercado, del Departamento o a través de sus Sociedades Públicas, en compra y urbanización de suelo y en edificación de viviendas, en compra y en alquiler, que tienen procedimientos específicos y diferenciados de difusión pública de sus resultados (contratos públicos, contratos-programas, convenios de colaboración, etc.), y que se resuelven fuera de este mecanismo de publicidad porque disponen de otros que le son propios por imperativos legales y reglamentarios.

Diru-laguntzen politika ugarik ere publizitate- eta deialdi-prozedura desberdinak dituzte halaber, banakako deialdi espezifikoa dutenak (esaterako, itunpeko sustapen bateko diru-laguntzen esleipena) edo deialdi publiko bereiziak dituztenak, eta, aldi berean, berezkoak (renove, irisgarritasuna, eta abar).

Existen además un amplio abanico de políticas subvencionales que tienen también procedimientos de publicidad y convocatoria diferentes, que o bien son objeto de convocatoria individual especifica (por ejemplo la adjudicación de las subvenciones de una promoción concertada) o tienen convocatorias públicas diferenciadas, y, asimismo, propias (renove, accesibilidad, etc.).

Hori guztia, betiere diru-laguntzen politikak argitaratzeko mekanismoak beteta –indarrean daudenak, alegia–, baina erreferentziako agindu honen hedadura-esparrutik kanpo.

Todo ello en cumplimiento, también, de los mecanismos de publicitación de las políticas subvencionales, en vigor, pero fuera del ámbito difusor de esta Orden de referencia.

Beraz, laguntza-politiken eremuak 2017ko ekitaldirako eraginpeko kredituen publizitate-baldintzen eragin zuzena du. Hauek dira laguntza-politikak:

Por lo tanto, el campo concreto de las políticas de ayudas, directamente afectado por los requisitos de publicidad de los créditos afectados para el ejercicio 2017, es el siguiente:

39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (2008ko martxoaren 28ko EHAA, 59. zenbakia).

Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo (BOPV-59 de 28 de marzo de 2008).

Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa. Agindu horrek 1., 2. eta 3. xedapen gehigarrietan errepikatu egiten du hauei buruzko erregulazioa: eskuragarri dauden kredituak urtero iragartzeko betebeharra; kredituak formalizatzea eta eguneratzea; jarraitu beharreko prozedura formala eta eteteak bideratzen ari diren espedienteetan duen eragina. (2007ko urtarrilaren 25eko EHAA, 18. zenbakia).

Orden de 29 de diciembre de 2006, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, sobre medidas financieras para rehabilitación de vivienda, que reproduce en sus disposiciones adicionales 1.ª, 2.ª y 3.ª la regulación referida a la obligación de dar publicidad anualmente a los créditos disponibles, la formalización y actualización de los créditos, el procedimiento formal a seguir y los efectos de la suspensión sobre los expedientes en curso de resolución. (BOPV-18 de 25 de enero de 2007).

Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, lehentasunez erregimen orokorreko zein erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru-ondare publikoak osatzeko lurzorua kostu bidez eskuratzeari dagozkion lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa. (2007ko urtarrilaren 25eko EHAA, 18. zenbakia).

Orden de 29 de diciembre de 2006, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, sobre medidas financieras en materia de suelo referente a la adquisición onerosa de suelo para formación de patrimonios públicos de suelo con destino preferente a la promoción de viviendas de protección oficial de régimen general y de régimen especial. (BOPV-18 de 25 de enero de 2007).

Agindua, 2008ko azaroaren 7koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua sustatzeko neurriei buruzkoa. Agindu horren 1., 2. eta 3. xedapen gehigarrietan hitzez hitz eta termino beretan errepikatzen da aurreko aginduan azaldutako erregulazioa. (2008ko azaroaren 19ko EHAA, 222. zenbakia).

Orden de 7 de noviembre de 2008, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, sobre ayudas a la promoción de viviendas de protección pública y medidas de fomento al alquiler, que reproduce literalmente y en sus mismos términos, en sus disposiciones adicionales 1.ª, 2.ª y 3.ª, la regulación anteriormente explicitada en la Orden anterior (BOPV-222 de 19 de noviembre de 2008).

Agindua, 2010eko urriaren 6koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa. Honako hau jasotzen du 1. eta 2. xedapen gehigarrietan: erabilitako etxebizitza libreak erostera bideratutako laguntzak finantzatzeko eskuragarri dauden kredituak urtero iragartzeko betebeharra; kreditu horiek osatzea eta eguneratzea; laguntza-ematea eten dela iragartzeko jarraitu beharreko prozedura formala, hala badagokio; eta, azkenean, etete horrek bideratzen ari diren espedienteetan duen eragina. (2010eko urriaren 21eko EHAA, 203. zenbakia).

Orden de 6 de octubre de 2010, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, de medidas financieras para compra de vivienda, que contempla en sus disposiciones adicionales 1.ªy 2.ª: la obligación de dar publicidad anualmente de los créditos disponibles para la financiación de las ayudas destinadas a la adquisición de vivienda libre usada; la formación y actualización de los citados créditos; el procedimiento formal a seguir para publicitar, en su caso, la suspensión de la concesión de ayudas, y finalmente los efectos de la citada suspensión sobre los expedientes en curso de resolución (BOPV-203 de 21 de octubre de 2010).

Agindua, 2011ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena. (2011ko irailaren 30eko EHAA, 187. zenbakia).

Orden de 14 de septiembre de 2011, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, de modificación de los límites de ingresos anuales ponderados exigibles para acceso a viviendas de protección oficial. (BOPV 187 de 30 de septiembre de 2011).

Agindua, 2011ko azaroaren 23koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko Agindua aldatzeko dena. (2011ko azaroaren 29ko EHAA, 226. zenbakia).

Orden de 23 de noviembre de 2011 del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, de modificación de la Orden sobre medidas financieras para rehabilitación de vivienda. (BOPV 226 de 29 de noviembre de 2011).

146/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan.

Decreto 146/2015, de 21 de julio, de Colaboración Financiera entre las entidades de crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en materia de vivienda y suelo.

Azkenik, 2017rako birgaitze-jardueraren lerroan, etxebizitza- eta eraikin-parkearen energia-efizientzia hobetzeko politikei zuzenean lotuta dauden zenbait jarduera Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan finantzatuko dira. Horrez gain, jardueren beste publizitate-betebehar batzuk sortzen dira. Betebehar horiek xedapen honen testuan jasota daude.

Finalmente, en la línea de actividad de rehabilitación para 2017, algunas actuaciones vinculadas directamente a las políticas de mejora de la eficiencia energética del parque de viviendas y edificios, han sido seleccionadas para su inclusión en el Programa Operativo País Vasco FEDER 2014-2020, lo que conlleva nuevas obligaciones de publicidad de actuaciones, que se incluyen en el texto de la presente disposición.

Horren ondorioz, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, honako hau

En su virtud, y de conformidad con lo dispuesto en el artículo 4 del Decreto 77/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, y sobre la base normativa en materia de vivienda y suelo, en vigor,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– 2017ko ekitaldian etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko diru-laguntza lerroei finantza-estaldura emateko honako ordainketa- eta konpromiso-kreditu hauek iragartzea:

Primero.– Dar publicidad a los créditos de pago y de compromiso destinados a dar cobertura financiera a las líneas subvencionales en materia de vivienda y suelo, a conceder en el ejercicio 2017, que se indican a continuación:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Bigarrena.– «Alokairuaren sustapena» epigrafean sartzen diren diru-laguntzak babestekoak diren jardun hauetarako izango dira: babestutako alokairurako etxebizitzak sustatzeko; babestutako alokairuan eskaintzeko etxebizitzak erosteko; zuzkidura bizitokiak sustatzeko, eta landa-eremuetan titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitu eta alokairuan jartzeko.

Segundo.– El epígrafe denominado «Fomento al arrendamiento» comprende las subvenciones para las actuaciones protegibles de: promoción de vivienda para su puesta en arrendamiento protegido, adquisición de vivienda para su puesta en arrendamiento protegido, promoción de alojamientos dotacionales y rehabilitación y puesta en arrendamiento de viviendas de titularidad pública en medios rurales.

Hirugarrena.– «2017ko Finantza Hitzarmenaren sorospenak» epigrafean sorospen-eskubidea duten jardun hauek sartzen dira: babestutako alokairurako etxebizitzen sustapena; babestutako alokairuan eskaintzeko etxebizitzak erosteko eragiketak; zuzkidura bizitokien sustapena, eta lurzorua kostu bidez eskuratzeko eragiketak egiteko, edozein herri-administrazioren lurzoru-ondare publikoak eratzeko, ondoren, ahal dela, babes publikoko sustapenera bideratzeko.

Tercero.– El epígrafe denominado «Subsidios Convenio Financiero 2017» comprende las siguientes figuras con derecho a subsidiación: promoción de viviendas para arrendamiento protegido, operaciones de adquisición de vivienda para su puesta en arrendamiento protegido, promoción de alojamientos dotacionales y operaciones de adquisición onerosa de suelo para formación de patrimonios públicos de suelo dependientes de cualquier Administración Pública, con destino preferente a la promoción de vivienda de protección pública.

Laugarrena.– 2017ko ekitaldiaren kontura eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoak ezin izango ditu gainditu lehenengo atalean adierazitako diru kopuruak edo indarrean dagoen legedi aplikagarriari jarraikiz aurrekontu-aldaketarik onartuz gero, kopuru horiek izango duten igoeraren ondoriozko kopurua. Aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren agindu baten bidez.

Cuarto.– El volumen total de ayudas a conceder con cargo al ejercicio 2017 no podrá exceder de las cuantías señaladas en el apartado primero o de la cantidad que resulte de su incremento al alza, en el caso de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente aplicable. Las modificaciones se publicarán en el Boletín Oficial del País Vasco, mediante Orden del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda.

Beraz, zenbateko hori agortu ondoren, ez da diru-laguntza gehiago emango. Kreditua amaituz gero, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena agindu bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

No procederá, por tanto, la concesión de nuevas ayudas una vez agotado dicho importe, haciéndose público el agotamiento del crédito en el Boletín Oficial del País Vasco, mediante Orden del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda.

Bosgarrena.– Hala ere, hurrengo ekitaldi ekonomikoan ebatzi ahal izango dira araudi honetan bildutako erregulazioari jarraikiz baiezkoa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten eta baliabide ekonomikorik ez izateagatik baino ukatzen ez diren eskaerak, betiere eskatzaileak dagokion lurralde-ordezkaritzara edo zuzendaritza funtzional kudeatzailera idazki bat bidaltzen badu, eta bertan eskaerari baldintza beretan eusteko asmoa adierazten badu. Horretarako, diru-baliabideen kopuru nahikoa egon beharko da hurrengo ekitaldian.

Quinto.– No obstante, las solicitudes que reúnan todos los requisitos para ser atendidas conforme a la regulación contenida en la normativa en materia de vivienda y suelo a la que se refiere la presente Orden y que se denieguen únicamente por falta de recursos económicos, podrán ser resueltas en el ejercicio económico siguiente, siempre y cuando el solicitante dirija un escrito a la Delegación Territorial o Dirección funcional gestora correspondiente, manifestando su intención de mantener su solicitud en las mismas condiciones. Esta posibilidad estará condicionada a la existencia de recursos económicos suficientes en el ejercicio siguiente.

Seigarrena.– Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzen lerroak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen mende daude, Etxebizitzako sailburuak horietariko bakoitzarentzat ematen dituen instrukzioetan aurreikusitako baldintzetan.

Sexto.– Las líneas subvencionales a que se refiere esta orden están sometidas a la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en los términos previstos en las instrucciones que para cada una de ellas dicte el Viceconsejero de Vivienda.

Zazpigarrena.– «Birgaitzea» izeneko epigrafea eta, zehazki, etxebizitzen eta eraikinen energia-efizientziara bideratutako diru-laguntzak estaliko dituen zatia EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin finantzatuko da, 2014-2020 programazio-aldirako.

Séptimo.– El epígrafe denominado «Rehabilitación», y, en concreto, la parte del mismo que cubra las subvenciones a la eficiencia energética de viviendas y edificios va a ser cofinanciado por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional, FEDER para el periodo de programación 2014-2020.

«Laguntzaren baldintzak ezartzen dituen dokumentua-LBED» agirian zehaztutakoak dira diru-laguntza hauen onuradun diren jabekideen erkidegoek dituzten betebeharrak, Etxebizitzako sailburuaren apirilaren 26ko 1/2017 Instrukzioarekin bat.

Las obligaciones que deben asumir las comunidades de propietarios beneficiarias de estas subvenciones son las especificadas en el «Documento que establece las condiciones de la ayuda-DECA», de acuerdo con la Instrucción 1/2017, de 26 de abril, del Viceconsejero de Vivienda.

Arlo honetan azkenean emango diren diru-laguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. ataleko 115. artikuluan aurrez ikusitako zerrenda publikoan agertuko dira.

Las subvenciones que finalmente se conceden en esta materia aparecerán en la lista pública prevista en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 19a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARIA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 19 de julio de 2017.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARIA ARRIOLA LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común