Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

143. zk., 2017ko uztailaren 28a, ostirala

N.º 143, viernes 28 de julio de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
3818
3818

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen da desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako 2017ko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda.

RESOLUCION de 27 de julio de 2017, del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria, para el ejercicio 2017, de ayudas destinadas al desarrollo de las actuaciones de Empleo con Apoyo como medida de integración de personas con discapacidad en el mercado ordinario de trabajo.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko batzarrean hartutako erabaki bidez onartu du laguntzetarako deialdi bat egitea, 2017ko ekitaldirako, enplegu lagundurako jardunak garatzeko, desgaitasunen bat duten pertsonei ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko neurri gisa. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretu bidez onartutako Lanbideko Estatutuen 10.2 artikuluko p) idatzi-zatian xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio hori argitaratzea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 26 de julio de 2017, ha aprobado la convocatoria, para el ejercicio 2017, de ayudas destinadas al desarrollo de las actuaciones de Empleo con Apoyo como medida de integración de personas con discapacidad en el mercado ordinario de trabajo, y de conformidad con lo dispuesto en el apartado p) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, corresponde al Director General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Hori horrela, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Argitara ematea laguntzetarako deialdi bat, enplegu lagundurako jardunak garatzeko, desgaitasunen bat duten pertsonei ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko neurri gisa. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bidez onartu zen 2017ko ekitaldirako deialdi hori, 2017ko uztailaren 26ko batzarrean, eta ebazpen honi erantsi zaio.

Primero.– Proceder a la publicación de la convocatoria, para el ejercicio 2017, de ayudas destinadas al desarrollo de las actuaciones de Empleo con Apoyo como medida de integración de personas con discapacidad en el mercado ordinario de trabajo, aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adoptado en su sesión de 26 de julio de 2017, recogida como anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria de ayudas surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztalidaren 27a.

En Vitoria-Gasteiz, a 27 de julio de 2017.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
ANEXO
2017KO EKITALDIRAKO LAGUNTZEN DEIALDIA, ENPLEGU LAGUNDURAKO JARDUNAK GARATZEKO, DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONEI OHIKO LAN-MERKATUAN SARTZEN LAGUNTZEKO.
CONVOCATORIA, PARA EL EJERCICIO 2017, DE AYUDAS DESTINADAS AL DESARROLLO DE LAS ACTUACIONES DE EMPLEO CON APOYO COMO MEDIDA DE INTEGRACIÓN DE PERSONAS CON DISCAPACIDAD EN EL MERCADO ORDINARIO DE TRABAJO.

Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen du desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina, eta araudia desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko konbentzioaren arabera egokitzen duen abuztuaren 1eko 26/2011 Legearen azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusitakoa betez eman da. Egin-eginean ere, integrazio bidez indargabetu du lehenagoko arau batzuetan xedatutakoa: 13/1982 Legea, apirilaren 7koa, desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzeari buruzkoa; 51/2003 Legea, abenduaren 2koa, desgaitasunen bat duten pertsonen aukera-berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasun unibertsalarena, eta 49/2007 Legea, abenduaren 26koa, desgaitasunen bat duten pertsonen aukera-berdintasunaren, bereizkeria ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren gaian arau-hauste eta zehapen-araubidea finkatzen duena.

El Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social, se dicta en aplicación de lo previsto en la disposición final segunda de la Ley 26/2011, de 1 de agosto, de adaptación normativa a la Convención Internacional sobre los derechos de las personas con discapacidad, derogando por integración lo establecido en diferentes normas anteriores: la Ley 13/1982, de 7 de abril, de integración social de las personas con discapacidad, la Ley 51/2003, de 2 de diciembre, de igualdad de oportunidades, no discriminación y accesibilidad universal de las personas con discapacidad y la Ley 49/2007, de 26 de diciembre, por la que se establece el régimen de infracciones y sanciones en materia de igualdad de oportunidades, no discriminación y accesibilidad universal de las personas con discapacidad.

Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak atarikoan adierazten duenez, ezin ukatua da gizartean aurrerapen asko izan direla, baina, hala ere, desgaitasunen bat duten emakumeek eta gizonek oraindik ere murrizturik dituztela askatasunerako, berdintasunerako eta duintasunerako eskubideak zenbait ingurune, prozesu edo zerbitzu eskuratzeko edo haietan parte hartzeko orduan. Desgaitasunen bat duten pertsonen gizataldea multzo handia da, oso kontu handia behar duena; gainera, gizartearen antolaerak eta jarduteko moduak bazterturik eduki izan du, ezaguna den egoeran. Egoera horretan, murriztuta izan dituzte funtsezko eskubideak eta askatasunak, eta baldintzatuta edo oztopatuta pertsona-garapena, herritar guztien eskura egon ohi diren baliabide eta zerbitzuez gozatzea, eta gizartearen aurrerabideari euren gaitasunekin laguntzeko aukera.

El Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, establece en su preámbulo que, a pesar de los innegables progresos sociales alcanzados, aún hoy mujeres y hombres con discapacidad, ven limitados sus derechos a la libertad, la igualdad y la dignidad en el acceso o uso de entornos, procesos o servicios. Las personas con discapacidad conforman un grupo vulnerable y numeroso al que el modo en que se estructura y funciona la sociedad ha mantenido habitualmente en condiciones de exclusión. Este hecho ha comportado la restricción de sus derechos básicos y libertades condicionando u obstaculizando su desarrollo personal, así como el disfrute de los recursos y servicios disponibles para toda la población y la posibilidad de contribuir con sus capacidades al progreso de la sociedad.

Legegintzako errege dekretu horren I. tituluko VI. kapituluan jasotzen da desgaitasunen bat duten pertsonen lanerako eskubidea, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioen aplikazioa bermatzeko moduko baldintzen arabera. Bertan adierazten denez, enplegu-politikaren xedea izango da desgaitasunen bat duten pertsonen jarduera-, enplegu- eta laneratze-tasak handitzea, bai eta haien enpleguaren kalitatea hobetzea eta lan-baldintzak duinagoak izan daitezen lortzea ere, haien diskriminazioaren aurka gogor ekinez. Horretarako, herri-administrazio eskudunek sustatuko dituzte desgaitasunen bat duten pertsonen enplegu-aukerak eta lanbidean gora egiteko aukerak, lan-merkatuaren barruan; orobat, beharrezko laguntzak prestatuko dituzte horiek enplegua bilatzeko, eskuratzeko, hari eusteko eta utzitako enplegura itzultzeko.

En su Título I, capítulo VI, aborda el derecho al trabajo de las personas con discapacidad, en condiciones que garanticen la aplicación de los principios de igualdad de trato y no discriminación, estableciendo que será finalidad de la política de empleo aumentar las tasas de actividad y de ocupación e inserción laboral de las personas con discapacidad, así como mejorar la calidad del empleo y dignificar sus condiciones de trabajo, combatiendo activamente su discriminación. Para ello, las administraciones públicas competentes fomentarán sus oportunidades de empleo y promoción profesional en el mercado laboral, y promoverán los apoyos necesarios para la búsqueda, obtención, mantenimiento del empleo y retorno al mismo.

Azken urteotan, araudi, programa eta aurrekontu garrantzitsuak egin dira desgaitasunen bat dutenek enplegua errazago lortzeko, eta emaitza positiboak izan dira, desgaitasunen bat duen gero eta pertsona gehiago sartu baita lan-merkatura. Jarraipena eman behar zaio desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu-politika aktiboak areagotzeari, eta hedapena ere eman behar zaio, formula berriak garatuta, lan-merkatu arruntean laneratzea lehentasuntzat hartuta.

En los últimos años, se ha desplegado una relevante actividad normativa, programática y presupuestaria para favorecer el acceso al empleo de las personas con discapacidad que ha ofrecido resultados alentadores, reflejados en una creciente incorporación de personas con discapacidad al mercado de trabajo. Esta intensificación de las políticas activas de empleo dirigidas a las personas trabajadoras con discapacidad debe continuarse y ampliarse, desarrollando nuevas fórmulas cuya prioridad sea la inserción laboral en el mercado de trabajo ordinario.

Formula berri horiek kontuan hartu behar dute, noski, desgaitasunen bat dutenek osatzen duten multzoa anitza eta askotarikoa dela, eta desgaitasunen bat duten langileen talde bakoitzaren eskaeren eta premien arabera jokatu behar dela, eta lan-ingurune inklusiboak sustatzeko premia dagoela.

Estas nuevas fórmulas han de tener en cuenta la diversidad y pluralidad que caracteriza a la población con discapacidad, debiéndose atender de forma diferente según las demandas y necesidades que cada grupo de trabajadoras y trabajadores con discapacidad presenta, así como la necesidad de favorecer entornos laborales adaptados e inclusivos.

Izan ere, desgaitasunen bat duten pertsonen multzoaren barruan, lan-merkatura sartzeko zailtasun handiagoak dituzte zenbait taldek, desgaitasun-motaren edo -mailaren eraginez. Errealitate horrek eragin positiboko neurri espezifikoak hartzea eskatzen du; izan ere, biziago eta bereiziago ekin behar da batzuetan, bai desgaitasunen bat duten langileen artetik laneratzeko zailtasun handiagoak dituztenen enplegagarritasuna areagotzeko, bai enpresa arruntek ematen dituzten lan-erantzunen eremua zabaltzeko gaitasuna sustatzeko.

En efecto, dentro del conjunto de las personas con discapacidad, existen grupos que, debido al tipo de la misma o a su grado de discapacidad, se encuentran con mayores dificultades de acceso al mercado de trabajo. Esta realidad exige la adopción de medidas específicas de acción positiva, ya que se trata de abordajes más intensos y diferenciados, tanto para incrementar la empleabilidad de los grupos de trabajadoras y trabajadores con discapacidad con más dificultades de inserción, como para potenciar la capacidad de incorporación de respuestas laborales diversas por las empresas ordinarias.

Lanbide erakunde autonomoak, indarrean dagoen urriaren 13ko 3/2011 Legean berariaz xedatuta dagoen bezala, honako eginkizun hauek ditu, besteak beste: enpleguko, enplegurako prestakuntzako eta autoenpleguaren eta enpresen sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzea, eta enplegu-programa bereziak egitea lan-munduan eta gizartean sartzeko zailtasun bereziak dituzten giza taldeentzako, barne hartuta diru-laguntzetarako deialdiak prestatu eta onartzea.

El organismo autónomo Lanbide tiene encomendadas, tal y como al efecto se encuentra establecido en la vigente Ley 3/2011, de 13 de octubre, entre otras funciones, la gestión de los programas de empleo, formación para el empleo y de fomento del autoempleo y la creación de empresas, así como la elaboración de programas de empleo específicos dirigidos a colectivos con especiales dificultades para la inserción socio-laboral, incluida la elaboración y aprobación de las correspondientes convocatorias subvencionales.

Horrenbestez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiaren baitan, eta bereziki, «Desgaitasuna duten pertsonen enplegu arrunterako sarbidea eta jarduera-tasa hobetzea» orientabide estrategikoaren barruan –Aukera-berdintasunaren ardatzaren 3. norabidean dago jasota–, egokitzat jo du, bere eskumenak garatuz, neurriak eta jarduketak sustatzea laneratzeko zailtasun gehien dituzten pertsona desgaituak lan-merkatu arruntean sar daitezen eta lanpostu horietan jarrai dezaten bultzatzeko eta hobetzeko, bai eta enpresei laguntza teknikoa emateko ere, kontratatutako pertsonen integrazio- eta finkatze-prozesuan.

En consecuencia, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en el marco de la Estrategia Vasca de Empleo 2020 y específicamente de la orientación estratégica dirigida a «Mejorar la tasa de actividad y el acceso al empleo ordinario de las personas con discapacidad», recogida en la directriz 3 del Eje de Igualdad de Oportunidades, estima conveniente promover, en desarrollo de las competencias que ostenta, a través de esta convocatoria, medidas y actuaciones destinadas a favorecer y mejorar la incorporación en el mercado ordinario de trabajo y el mantenimiento en el puesto de las personas con discapacidad con mayores dificultades de acceso, así como a proporcionar apoyo técnico a las empresas en el proceso de integración y consolidación de las personas contratadas.

Aurreko guztiarekin bat etorrita, bada neurri bat, desgaitasun larriak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzen asko lagundu dezakeena: enplegu lagundua. Lagun egiteko jarduera batzuk biltzen ditu esku hartzeko metodologia horrek, eta kontratazioaren aurretik nahiz dagokion pertsona lanpostuan hasi ondoren garatzen dira: enplegu-aukerak bilatzea; atzemandako enplegu-eskaintzaren ezaugarrien eta baldintzen azterketa zehaztua; postuaren profila eta desgaitasunen bat duen pertsonak postua behar bezala betetzeko eduki behar dituen gaitasunak uztartzea; eskatzen baldin bada, postuaren ezaugarrien eta eskakizunen arrazoizko egokitzea; lanpostuko trebakuntza, eskatzen diren gaitasun profesionalak lortzeko; sentsibilizazioa, prestakuntza eta laguntza ematea enpresaren antolaketari orokorrean, eta, bereziki, desgaitasunen bat duen pertsonarekin funtzionalki diharduten langileei; laneratzeko hasierako laguntza eta epe luzerako bana-banako jarraipena desgaitasunen bat duen pertsonaren eta enpresaren garapena eta gogobetetze-maila ebaluatzeko. Metodologia horri esker, desgaitasunen bat eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten langileek lan-merkatu arrunteko enpresetan gauza dezakete beren jarduera, antzeko lanpostuak betetzen dituzten gainerako langileen baldintzen parekoetan.

En coherencia con lo anterior, una de las medidas que puede favorecer de modo más importante la inserción de las personas con discapacidad severa en el mercado de trabajo ordinario es el Empleo con Apoyo. Esta metodología de intervención contempla un conjunto de actividades integradas de acompañamiento que se desarrollan tanto con carácter previo a la contratación, como con posterioridad a la incorporación de la persona en el puesto de trabajo: búsqueda de oportunidades de empleo, análisis detallado de las características y condiciones de la oferta de empleo captada, ajuste entre el perfil del puesto y las potencialidades que la persona con discapacidad ha de desarrollar para su adecuado desempeño, adaptación razonable, si es requerida, de las características y exigencias del puesto, formación en el mismo para la adquisición de las competencias profesionales requeridas, sensibilización, formación y apoyo a la organización de la empresa en general y, en particular, a los trabajadores y trabajadoras que interactúan funcionalmente con la persona con discapacidad, acompañamiento inicial y seguimiento individualizado a largo plazo de la inserción para la evaluación del desarrollo y de la satisfacción de la persona con discapacidad y de la empresa. Esta metodología permite que las personas trabajadoras con discapacidad con especiales dificultades de inserción laboral realicen su actividad en empresas del mercado ordinario de trabajo, en condiciones similares al resto de las trabajadoras y trabajadores que desempeñan puestos similares.

Bestalde, deialdi honek ezin ditu albo batera utzi emakumeen eta gizonen arteko diferentziak eta desberdintasunak lan-merkatuan. Horrela, EUSTATen 2016ko laugarren hiruhileko datuek erakusten duten bezala, emakumeen eta gizonen langabezia-tasa berdintsua bada ere, emakumeen eta gizonen jarduera-tasek (% 71,9 eta % 78,7, hurrenez hurren) erakusten dute txikitu beharreko arrakala bat dagoela lan-eremurako sarbidean eta bertako iraupenean. Desgaitasun edo dibertsitate funtzionalen bat duten pertsonei dagokienez, diskriminazio bikoitza da emakume eta desgaitu izatea: gizonen jarduera-tasa % 40koa da, eta emakume desgaitu aktiboena, aldiz, % 23koa.

Por otro lado, la presente convocatoria no puede obviar las diferencias y desigualdades en el mercado laboral de mujeres y hombres; así, tal y como reflejan los datos de Eustat del cuarto trimestre de 2016, si bien la tasa de paro es similar entre mujeres y hombres, es la tasa de actividad del 71,9% de mujeres frente a un 78,7% de hombres, la que pone de manifiesto una brecha que es preciso atajar en el acceso y permanencia en el ámbito laboral. En lo relativo a las personas con discapacidad o diversidad funcional, el hecho de ser mujer y discapacitada supone una doble discriminación, siendo las tasas de actividad masculinas del 40% frente a un 23% de mujeres discapacitadas activas.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran, laguntzetarako deialdi bat onartu du, enplegu lagundurako jardunak gara daitezen, desgaitasunen bat duten pertsonei ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko neurri gisa. Hona deialdiaren nondik norakoak:

Por todo ello, a propuesta del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Consejo de Administración de este organismo autónomo, en su sesión de fecha 26 de julio 2017, aprueba la convocatoria de ayudas destinadas al desarrollo de las actuaciones de Empleo con Apoyo como medida de integración de personas con discapacidad en el mercado ordinario de trabajo, en los siguientes términos:

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

1.– Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2017an emango dituen laguntza batzuen oinarriak eta arauak ezartzea. Deialdiaren 4. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten erakundeei emango zaizkie laguntzak, enplegu lagundurako jardunak garatu ditzaten, desgaitasunen bat eta laneratzeko zailtasun bereziak dituztenak lan-merkatu arruntean gehiago sar daitezen.

1.– Es objeto de la presente convocatoria establecer las bases y regular las ayudas que Lanbide-Servicio Vasco de Empleo podrá otorgar en el año 2017, a las entidades que reúnan los requisitos establecidos en el artículo 4 de la misma, para el desarrollo de actuaciones de Empleo con Apoyo como medida para incrementar la incorporación en el mercado ordinario de trabajo de las personas con discapacidad con mayores dificultades de inserción.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko dira lagundutako enplegu-jarduketak.

2.– Las actuaciones de Empleo con Apoyo deberán desarrollarse en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioa.

Artículo 2.– Recursos económicos y cofinanciación por el Fondo Social Europeo.

1.– 1.000.000 euro jarri dira deialdi honen xedeko laguntzak finantzatzeko; haietatik, 500.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2017ko aurrekontu arruntari egokituko zaizkio, eta beste 500.000 euro, berriz, 2018rako konpromisozko aurrekontuari.

1.– Los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas objeto de esta convocatoria ascienden a 1.000.000.– euros, de los que 500.000.– euros corresponderán al crédito ordinario de 2017 y 500.000.– euros al crédito de compromiso para 2018, del presupuesto de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Europako Gizarte Funtsak parte hartu ahal izango du deialdi honen babespean diruz lagundutako enplegu lagundurako jardunak finantzatzen, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

2.– Las actuaciones de Empleo con Apoyo subvencionadas al amparo de esta convocatoria podrán ser objeto de cofinanciación por el Fondo Social Europeo, en el marco del Programa Operativo FSE del País Vasco, 2014-2020.

3. artikulua.– Jarduera diruz lagungarriak.

Artículo 3.– Actuaciones subvencionables.

1.– Deialdi honetako diru-laguntza jaso ahal izango dute, 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra arte egin lagundutako enplegu-jarduketak edo ekintzak.

1.– Podrán ser objeto de subvención al amparo de la presente convocatoria las actuaciones de Empleo con Apoyo desarrolladas desde el 1 de enero de 2017 hasta el 31 de diciembre de 2017.

Enplegu lagundurako jarduntzat jotzen dira desgaitasunen bat eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzea xede dutenak, zeinak 6. artikuluan definitzen baitira laguntza-programa honen azken hartzaile gisa. Erakunde onuradunetako langile espezializatuek egiten dituzte jardun horiek, eta, erakunde horiei, deialdi honen ondorioetarako, enplegu lagundurako unitate deritze, eta 5. artikuluan xedatutako osaera eta eginkizunak dituzte; besteak beste, desgaitasunen bat duten pertsonak enpresa arruntean hasi aurreko jardunak, eta lanpostuan berean gauzatu beharrekoak, bermatuz tratu- eta aukera-berdintasuneko printzipioen eta, genero arloko diskriminazio-ezaren printzipioaren pean garatzen direla jardunok. Ondoren deskribatzen dira:

Se entiende por actuaciones de Empleo con Apoyo las dirigidas a la integración laboral en el mercado ordinario de trabajo de personas con discapacidad con especiales dificultades, definidas en el artículo 6 como destinatarias finales de este programa de ayudas, llevadas a cabo por el personal especializado de las entidades beneficiarias, que constituyen las denominadas Unidades de Empleo con Apoyo a los efectos de esta convocatoria, con la composición y funciones reguladas en el artículo 5, y que incluyen las actuaciones previas a la incorporación de las personas con discapacidad en la empresa ordinaria y las actuaciones que han de llevarse a cabo en el propio puesto de trabajo, garantizándose el desarrollo de las mismas bajo los principios de igualdad de trato y oportunidades y de no discriminación por razón de género, descritas a continuación:

a) Lanpostuan hasi baino lehen:

a) Con carácter previo a la incorporación al puesto de trabajo:

● Informazioa eta sentsibilizazioa enpresa arruntean.

● Información y sensibilización en la empresa ordinaria.

● Diru-laguntzaren xede den kolektiboari egokitutako banako enplegu-aukerak bilatu eta jasotzea.

● Búsqueda y captación de oportunidades individualizadas de empleo adaptadas al colectivo objeto de la subvención.

● Lanpostuak identifikatzea eta zehatz aztertzea: enpleguaren ezaugarriak eta garatze-baldintzak zehaztea, informazio garrantzitsu eta beharrezko guztia lortzeko.

● Identificación y análisis detallado de los puestos de trabajo: determinación de las características y condiciones de desarrollo del empleo a fin de obtener toda la información relevante y necesaria.

● Desgaitasunen bat dutenen artean, lanpostu hori betetzeko behar diren ezaugarriak dituzten pertsonak identifikatzea.

● Identificación de las personas con discapacidad con las potencialidades necesarias para desempeñar dicho puesto.

● Bateragarritasunaren azterketa: alde batetik, postuaren profila, eta, bestetik, desgaitasunen bat dutenen artean postu hori betetzeko hautatutako pertsona.

● Análisis de la compatibilidad entre el perfil del puesto y la persona con discapacidad seleccionada para su desarrollo.

● Postuaren ezaugarriak eta eskakizunak zentzuz egokitzeko beharrik ba ote den ikustea.

● Detección de necesidades potenciales de adaptación razonable de las características y exigencias del puesto.

b) Lanpostuan:

b) En el puesto de trabajo:

● Bana-banako prestakuntza lanpostuan, eskatzen diren lanbide-gaitasunak lortu, eta langilea bere postuan eta lan-ingurunean sartzea optimizatzeko.

● Formación individualizada en el puesto para la adquisición de las competencias profesionales requeridas, con el objeto de optimizar la inclusión del trabajador o trabajadora en su puesto y entorno laboral.

● Sentsibilizazioa, prestakuntza eta laguntza ematea enpresaren antolaketari, orokorrean, eta, bereziki, desgaitasunen bat duen pertsonarekin funtzionalki jarduten duten langileei.

● Sensibilización, formación y apoyo a la organización de la empresa en general y, en particular, a los trabajadores y trabajadoras que interactúan funcionalmente con la persona con discapacidad.

● Postuaren ezaugarriak eta eskakizunak direla eta beharrezkoak diren zentzuzko egokitzapenak bideratzea.

● Instrumentación de las adaptaciones razonables requeridas por las características y exigencias del puesto.

● Epe luzerako laguntza pertsonalizatua eta banako jarraipena: laneratu ondoren, kontratatutako pertsonaren eta enpresaren arteko jarraipenari eutsi behar zaiola xedatu da, laneratzea behar bezala garatzen dela bermatzeko, eta, postuaren jardueran edo lan-ingurunean aldaketarik gertatuz gero, sortzen diren prestakuntza- eta egokitze-premiei erantzuteko.

● Acompañamiento personalizado y seguimiento individualizado a largo plazo: tras la integración se establece la necesidad de mantener un seguimiento con la persona contratada y la empresa para asegurar el correcto desarrollo de la inserción y cubrir necesidades de formación y adaptación debidas a eventuales modificaciones en la actividad del puesto o cambio en el entorno laboral.

● Ebaluazioa: hala prozesu guztiaren garapenaren balorazioa, nola gogobetetze-mailarena, bai desgaitasunen bat duen pertsonarena, bai enpresarena.

● Evaluación: valoración del desarrollo de todo el proceso y de satisfacción, tanto por parte de la persona con discapacidad, como de la empresa.

2.– Diru-laguntza lortzeko, enplegu lagundurako jardunek lotuta behar dute desgaitasunen bat duten pertsonentzako enplegu-aukerak bilatu eta pertsona horiek enpresa arruntetan txertatzeko konpromisoarekin eta helburu horiek lortzearekin, 7. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera; izan ere, helburu horiek zehazten baitute diru-laguntza lortzea eta diru-laguntza horren zenbatekoa.

2.– Para ser objeto de ayuda, las actuaciones de Empleo con Apoyo han de estar vinculadas al compromiso y logro de objetivos de actividad de prospección de oportunidades de empleo y de inserción en empresas ordinarias de las personas con discapacidad, en los términos previstos en el artículo 7, objetivos que determinan el acceso a la subvención y su importe.

Laneratzeko helburuak betetzeari dagokionez, lan-merkatu arrunteko enpresa batek kontratatu beharko ditu enplegu lagundurako jardunen hartzaileak, desgaitasunen bat duten pertsonak alegia, eta enpresaren egiturako lanpostu batean enplegatu beharko dira egiaz, kontratu mugagabe edo aldi baterako bat eginez, kontratuaren iraupena gutxienez 6 hilekoa bada, betiere. Kontratua lanaldi partzialekoa bada, lanaldi osoko langile baliokide baten lanaldiaren % 35ekoa izango da, gutxienez, lanaldia.

En relación con el cumplimiento de los objetivos de inserción laboral, las personas con discapacidad destinatarias de las actuaciones de Empleo con Apoyo, deberán ser contratadas por una empresa del mercado ordinario de trabajo y empleadas efectivamente en un puesto de trabajo perteneciente a la estructura de la empresa, mediante un contrato indefinido o temporal, siempre que la duración del contrato sea como mínimo de 6 meses. Si el contrato celebrado fuera a tiempo parcial, la jornada de trabajo será al menos de un 35% de la jornada de un trabajador a tiempo completo comparable.

Era berean, laneratze-helburuak betetzat joko dira, eta, beraz, diru-laguntza emango da, aldi baterako kontratu bidez egiten diren kontratazioetan, hasieran gutxienez hiru hilabete irauteko hitzartzen direnean, baldin eta luzatzen badira edo ondoz ondoko kontratuak kateatzen badira; betiere, sei hilekoa edo sei hiletik gorakoa bada hasierako kontratuaren gehi ondoz ondoko luzapenen edo kontratuen iraupena, eta, gainera, baldintza hauek betetzen baditu:

Así mismo se tendrán por cumplidos los objetivos de inserción laboral y por tanto serán objeto de ayuda, las contrataciones realizadas mediante contratos temporales que se concierten inicialmente con una duración mínima de tres meses, cuando sean objeto de prórroga o concatenación de sucesivos contratos, siempre que la suma de la duración del contrato inicial y de las prórrogas o contratos sucesivos sea igual o superior a seis meses, y además se cumplan los siguientes requisitos:

– Kontratuak enpresa berean eta lanpostu bererako formalizatzea.

– Que los contratos se formalicen en la misma empresa y para el mismo puesto de trabajo.

– Ondoz ondoko luzapen edo kontratu bakoitzaren gutxieneko iraupena hiru hilekoa izatea.

– Que la duración mínima de cada prórroga o contrato sucesivo sea de tres meses.

– Kontratuak bata bestearen ondoren egitea, haien artean etenik egon gabe.

– Que los contratos se celebren de forma sucesiva, sin interrupción alguna entre ellos.

3.– Hauek ere jaso dezakete diru-laguntza: 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen enpresa arruntetan kontratatutako pertsonei jarraipena egiteko eta laguntza emateko jardunak, artikulu honetako 1. paragrafoan aurreikusitako denbora-tartean gauzatzen badira, laneratzea behar bezala garatzen dela bermatzeko, bai eta, postuaren jardueran edo lan-ingurunean aldaketarik gertatuz gero, sortutako prestakuntza- eta egokitze-premiei erantzuteko eta lanpostuei eusten laguntzeko ere.

3.– Así mismo, podrán ser objeto de subvención, las actuaciones de seguimiento y apoyo a las personas contratadas en empresas ordinarias con anterioridad al 1 de enero de 2017, llevadas a cabo en el ámbito temporal previsto en el párrafo 1 de este artículo, a fin de asegurar el adecuado desarrollo de la inserción, así como de cubrir las necesidades de formación y adaptación debidas a eventuales modificaciones en la actividad del puesto o cambio en el entorno laboral y contribuir al mantenimiento de los puestos de trabajo.

4. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 4.– Entidades beneficiarias.

1.– Hauek izango dira enplegu lagundurako jardunak garatzeko diru-laguntzen onuradunak: irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta bestelako erakundeak, eta Enplegu Zentro Bereziak, horrela kalifikatuta eta inskribatuta eta EAEn kokatuta badaude, eta baldintza hauek betetzen badituzte:

1.– Podrán ser beneficiarias de las subvenciones para el desarrollo de las actuaciones de Empleo con Apoyo, las asociaciones, las fundaciones y otras entidades sin ánimo de lucro, y los Centros Especiales de Empleo, calificados e inscritos como tales, radicados en la CAPV que cumplan los siguientes requisitos:

● Xede sozial gisa, besteak beste, desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzea edo haien aldeko enplegua sortzea izatea.

● Tener por objeto social, entre otros, la inserción laboral o la creación de empleo a favor de personas con discapacidad.

● Beren langileen artean prospekzio-teknikariak eta lan-prestatzaile espezializatuak izatea (enplegu lagundurako unitatea osatzen dute), hurrengo artikuluan aurreikusiko diren baldintzen arabera.

● Contar en su plantilla con personas técnicas prospectoras y preparadoras laborales especializadas, que constituyen la Unidad de Empleo con Apoyo, en los términos previstos en el artículo siguiente.

● Esperientzia egiaztatua izatea desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko programen garapenean; zehazki, administrazio publikoek edo Europako Funtsek diruz lagundutako programen garapenean.

● Tener experiencia acreditada en el desarrollo de programas de integración laboral de personas con discapacidad con especiales dificultades, subvencionados por Administraciones Públicas y/o por Fondos Europeos.

● Enplegu lagundurako jardunak doan egitea, langileei edo enpresei zenbatekorik edo tarifarik kobratu gabe edo haiengandik ezer jaso gabe.

● Desarrollar las actividades de Empleo con Apoyo de modo gratuito, sin que quepa el cobro o la percepción de ningún tipo de cantidad o tarifa a personas trabajadoras o empresas.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutakoez gain, baldintza hauek bete beharko dituzte erakunde onuradunek:

2.– Además de lo dispuesto en el párrafo anterior, las entidades beneficiarias deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

a) Estar al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y con la Seguridad Social.

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, diru-laguntzak eskatzen dituzten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, por parte de las entidades solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los mismos, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, egoera hori egiaztatzeko agiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces certificados actualizados que acrediten esta condición.

b) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik jaso ez izana, eta haiek eskuratzeko legezko debekurik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

b) No estar sancionada administrativa ni penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni estar incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, o de la Ley Orgánica 3/2007, de 30 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres.

c) Ez egotea Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2. artikuluan adierazitako gainerako egoeretariko batean ere, diru-laguntzen erakunde onuraduna izan ahal izateko.

c) No estar incursa en ninguna de las restantes circunstancias previstas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, para obtener la condición de entidad beneficiaria de subvenciones.

3.– Onuradunei diru-laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzea baldintzapean dago; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetze-fasean dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzearen baldintzapean.

3.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones a los beneficiarios de éstas quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

5. artikulua.– Enplegu lagundurako unitateen osaera eta eginkizunak.

Artículo 5.– Composición y funciones de las unidades de Empleo con Apoyo.

1.– Deialdi honetan parte hartzeko, hauek izan behar ditu gutxienez enplegu lagundurako oinarrizko unitateak: prospekzio-teknikari bat eta lan-prestatzaile bat.

1.– A los efectos de participación en esta convocatoria, la unidad básica de Empleo con Apoyo se ha de componer de, al menos, una persona prospectora y una persona preparadora laboral.

Deialdi honetan aipatutako jardunetarako dedikazioa lanaldi osoko urteko orduen % 50 izan beharko da gutxienez, enplegu lagundurako unitatea osatzen duen pertsona bakoitzeko.

La dedicación a las actuaciones contempladas en esta convocatoria, deberá ser como mínimo del 50% de las horas anuales a jornada completa, por cada una de las personas que configuren la Unidad de Empleo con Apoyo.

2.– Lagundutako enplegu-lantaldeak osatzen dituzten pertsonek aukera izango dute profil bakoitzaren eginkizunak modu partekatuan eta polibalentean garatzeko; betiere, artikulu honetako 4. paragrafoan ezarritako esperientziaren eta titulazioaren inguruko baldintzak betetzen badituzte.

2.– Podrá considerarse que las personas que conformen los equipos de Empleo con Apoyo puedan desarrollar de forma compartida y polivalente las funciones de cada uno de los perfiles, siempre que reúnan los requisitos de experiencia y titulación establecidos en el párrafo 4 de este artículo.

Lantalde bat bi pertsonak baino gehiagok osatzen badute, lantaldeko profesionalen erdiek bete beharko dituzte artikulu honetako 4. eta 5. paragrafoetan ezarritako titulazio- eta esperientzia-baldintzak, eta lantaldearen beste erdiek, berriz, artikulu honetako 4. eta 5. paragrafoetan titulaziorik ez dagoen kasuetarako aipatzen den lanbide-esperientziarekin ordeztu ahal izango dute titulazioaren betekizuna.

Cuando un equipo esté configurado por más de dos personas, al menos, la mitad de los profesionales que lo conforman deberán reunir los requisitos de titulación y de experiencia establecidos en los párrafos 4 y 5 de este artículo, pudiendo la otra mitad del equipo suplir el requisito de titulación a través de la experiencia profesional establecida en los párrafos 4 y 5 del presente artículo para estos supuestos de falta de titulación.

3.– Nolanahi ere, enplegu lagundurako unitateetako lantaldeen osaeran, beharrezko oreka gorde beharko da bi lanbide-profil horien artean, laneratze-helburuak lortuko direla bermatzeko.

3.– En todo caso, las Unidades de Empleo con Apoyo deberán estar configuradas de forma que se mantenga el equilibrio necesario en la composición de los equipos entre ambas figuras profesionales para garantizar el logro de los objetivos de inserción.

4.– Gutxienez erdi-mailako edo goi-mailako unibertsitate-titulazioa izango dute prospekzio-ekintzetan diharduten profesionalek, eta gutxienez urtebeteko aurreko esperientzia egiaztatu beharko dute desgaitasunari lotutako enplegu-aukeren prospekzioan edo desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzen laguntzeko prozesuetan.

4.– Las acciones de prospección serán llevadas a cabo por profesionales con una titulación mínima de formación universitaria de grado medio o superior, que acreditarán una experiencia previa de al menos un año en prospección de oportunidades de empleo relacionadas con la discapacidad y/o en procesos de acompañamiento para la integración laboral de personas con discapacidad con especiales dificultades.

Erdi-mailako edo goi-mailako unibertsitate-prestakuntzako gutxieneko titulazioaren betekizun hori ez zaie eskatuko hauxe egiaztatzen dutenei: gutxienez 5 urteko esperientzia desgaitasunari lotutako enplegu-aukeren prospekzioan edo desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzen laguntzeko prozesuetan.

El requisito de titulación mínima de formación universitaria de grado medio o superior no será exigible en el caso en que se acredite una experiencia profesional en prospección de oportunidades de empleo relacionadas con la discapacidad y/o en procesos de acompañamiento para la integración laboral de personas con discapacidad con especiales dificultades de, al menos, 5 años.

Kasu batean zein bestean, hauek aurkeztuta egiaztatuko da esperientzia: proposatutako pertsonak egindako lan-kontratuak, eta enpresaren ziurtagiri bat, zer eginkizun bete dituen egiaztatzen duena.

En ambos casos, la experiencia se acreditará mediante la presentación de los contratos de trabajo celebrados por la persona propuesta, junto con un certificado de empresa que acredite las funciones realizadas.

Desgaitasunen bat duen pertsona lanpostuan hasi aurretik, honako eginkizun hauek bete behar dituzte prospekziogileek:

Las funciones a desarrollar por las personas prospectoras, con carácter previo a la incorporación de la persona con discapacidad en el puesto de trabajo, son las siguientes:

● Enpresa arruntei informazioa ematea eta haiek sentsibilizatzea.

● Información y sensibilización a las empresas ordinarias.

● Jardunen xede den kolektiboari egokitutako banakako enplegu-aukerak bilatzea eta jasotzea.

● Búsqueda y captación de oportunidades individualizadas de empleo adaptadas al colectivo objeto de las actuaciones.

● Lanpostuak identifikatzea eta zehatz aztertzea: enpleguaren ezaugarriak eta garatze-baldintzak zehaztea, informazio garrantzitsu eta beharrezko guztia lortzeko.

● Identificación y análisis detallado de los puestos de trabajo: determinación de las características y condiciones de desarrollo del empleo a fin de obtener toda la información relevante y necesaria.

● Postuaren ezaugarriak eta eskakizunak zentzuz egokitzeko beharrik ba ote den ikustea.

● Detección de necesidades potenciales de adaptación razonable de las características y exigencias del puesto.

5.– Gutxienez goi-mailako lanbide-heziketari dagokion titulazioa edo baliokidea izango dute lan-prestatzaileek, eta gutxienez urtebeteko aurreko esperientzia egiaztatu beharko dute desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak prestatzen eta laneratzen laguntzeko prozesuetan.

5.– Las personas preparadoras laborales deberán estar en posesión de una titulación mínima de formación profesional de grado superior o equivalente y acreditar una experiencia previa de al menos un año en actividades de formación y/o de acompañamiento para la integración laboral de personas con discapacidad con especiales dificultades.

Goi-mailako lanbide-heziketako gutxieneko titulazioa edo baliokidea ez zaie eskatuko hau egiaztatzen dutenei: gutxienez 5 urteko esperientzia desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak prestatzen eta laneratzen laguntzeko prozesuetan.

El requisito de titulación mínima de formación profesional de grado superior o equivalente no será exigible en el caso en que se acredite una experiencia profesional en actividades de formación y/o de acompañamiento para la integración laboral de personas con discapacidad con especiales dificultades de, al menos, 5 años.

Kasu batean zein bestean, hauek aurkeztuta egiaztatuko da esperientzia: proposatutako pertsonak egindako lan-kontratuak, eta enpresaren ziurtagiri bat, zer eginkizun bete dituen egiaztatzen duena.

En ambos casos, la experiencia se acreditará mediante la presentación de los contratos de trabajo celebrados por la persona propuesta, junto con un certificado de empresa que acredite las funciones realizadas.

Lan-prestatzaileek honako eginkizun hauek bete behar dituzte lanpostuan:

Las funciones a desarrollar por las personas preparadoras laborales en el puesto de trabajo son las siguientes:

● Banakako prestakuntza lanpostuan, eskatzen diren lanbide-gaitasunak lortu, eta langilea bere postuan eta lan-ingurunean sartzea optimizatzeko.

● Formación individualizada en el puesto para la adquisición de las competencias profesionales requeridas, con el objeto de optimizar la inclusión del trabajador o trabajadora en su puesto y entorno laboral.

● Sentsibilizazioa, prestakuntza eta laguntza ematea enpresaren antolaketari, orokorrean, eta, bereziki, desgaitasunen bat duen pertsonarekin funtzionalki jarduten duten langileei.

● Sensibilización, formación y apoyo a la organización de la empresa en general y, en particular, a los trabajadores y trabajadoras que interactúan funcionalmente con la persona con discapacidad.

● Epe luzerako laguntza pertsonalizatua eta banakako jarraipena: laneratu ondoren, kontratatutako pertsonaren eta enpresaren arteko jarraipenari eutsi behar zaiola xedatu da, laneratzea behar bezala garatzen dela bermatzeko, eta, postuaren jardueran edo lan-ingurunean aldaketarik gertatuz gero, sortzen diren prestakuntza- eta egokitze-premiei erantzuteko.

● Acompañamiento personalizado y seguimiento individualizado a largo plazo: tras la integración se establece la necesidad de mantener un seguimiento con la persona contratada y la empresa para asegurar el correcto desarrollo de la inserción y cubrir necesidades de formación y adaptación debidas a eventuales modificaciones en la actividad del puesto o cambio en el entorno laboral.

● Ebaluazioa: hala prozesu guztiaren garapenaren balorazioa, nola gogobetetze-mailarena, bai desgaitasunen bat duen pertsonarena, bai enpresarena.

● Evaluación: valoración del desarrollo de todo el proceso y de satisfacción, tanto por parte de la persona con discapacidad, como de la empresa.

6.– Prospekziogileek eta lan-prestatzaileek honako eginkizun hauek beteko dituzte elkarrekin:

6.– De forma conjunta las personas prospectoras y las preparadoras laborales desarrollarán las siguientes funciones:

● Desgaitasunen bat dutenen artean, lanpostu bakoitza betetzeko behar diren ezaugarriak dituzten pertsonak identifikatzea.

● Identificación de las personas con discapacidad con las potencialidades necesarias para desempeñar cada puesto.

● Bateragarritasunaren azterketa: alde batetik, postuaren profila, eta, bestetik, desgaitasunen bat dutenen artean postu hori betetzeko hautatutako pertsona.

● Análisis de la compatibilidad entre el perfil del puesto y la persona con discapacidad seleccionada para su desarrollo.

● Postuaren ezaugarriak eta eskakizunak direla eta beharrezkoak diren zentzuzko egokitzapenak bideratzea.

● Instrumentación de las adaptaciones razonables requeridas por las características y exigencias del puesto.

7.– Enplegu-zentro berezien kasuan, enplegu lagundurako jardunak egingo dituztenak ez dira izango jarduera profesionalari laguntzeko unitateak osatzen dituzten profesionalak. Baldintza hori erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu beharko da.

7.– En el caso de los Centros Especiales de Empleo, las actuaciones de Empleo con Apoyo deberán desarrollarse por profesionales distintos de aquellos que configuran las Unidades de Apoyo a la Actividad Profesional, debiendo acreditar esta condición mediante declaración responsable.

8.– Kausa justifikatuak direla medio, jardunak garatu bitartean lanpostuak hutsik geratzen badira enplegu lagundurako unitateak osatzen dituzten langileen artean, artikulu honetan ezarritako irizpideei eta baldintzei eutsiz ordeztuko dira pertsona horiek. Edozein kasutan ere, pertsona ordezkatuaren ordezkapenak dirauen bitartean, pertsona ordeztuaren dedikazioaren ehuneko berari eutsi beharko zaio.

8.– Cuando por causas justificadas, durante el desarrollo de las actuaciones, se produzcan vacantes en el personal que integra las Unidades de Empleo con Apoyo, éstas deberán ser sustituidas manteniendo los criterios y requisitos establecidos en este artículo. En cualquier caso, durante el periodo de sustitución la persona sustituta debe mantener la misma dedicación porcentual que la persona sustituida.

Lagundutako enplegu-talde profesionalean aldaketarik gertatuz gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, eta Lanbidek onartu egin beharko du. Lan-prestatzaileak edo prospekziogileak ordeztu behar direnean, aldatzeko eskaeran adierazi beharko da zer pertsona ordeztuko den, eta, lanpostu horretarako proposatzen den pertsonaren curriculum vitaeaz gain, haren titulazioa eta lanbide-esperientzia egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dira. Lan-prestatzaileak edo -prospekziogileak ordezteko proposatutako pertsonak ordeztutako pertsonen lanbide- eta soldata-kategoria berekoak izango dira.

Las modificaciones que pudieran tener lugar en el equipo profesional de Empleo con Apoyo, deberán ser comunicadas previamente a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, que deberá aprobar las mismas. Cuando se trate de la sustitución de personal preparador y/o prospector laboral, la solicitud de modificación indicará qué persona es sustituida y se acompañará de curriculum vitae y de documentación acreditativa de la titulación y experiencia profesional requerida, adjuntando los contratos de trabajo y el certificado de empresa que acredite las funciones realizadas, de la persona propuesta a incorporar. Las personas propuestas para la sustitución de personal preparador y/o prospector laboral, pertenecerán a la misma categoría profesional y salarial que las personas sustituidas.

6. artikulua.– Azken hartzaileak.

Artículo 6.– Personas destinatarias finales.

1.– Hona deialdi honen babeseko diru-laguntza jaso duten enplegu lagundurako jardunen azken hartzaileak: desgaitasunen bat izan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile langabe gisa erregistratuta dauden pertsonak, bai eta desgaitasunen bat izan eta enplegu-zentro bereziek kontratatu dituzten langileak ere; betiere, ondoren deskribatuko diren kasuetakoren batean badaude:

1.– Las destinatarias finales de las actuaciones de Empleo con Apoyo subvencionadas al amparo de esta convocatoria serán las personas con discapacidad inscritas en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo como demandantes de empleo no ocupadas, así como las personas trabajadoras con discapacidad contratadas por Centros Especiales de Empleo, siempre que se encuentren en uno de los supuestos que se describen a continuación:

Desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia duten pertsonak, % 33ko edo hortik gorako gutxitasun-gradua aitortua zaienak.

Personas con discapacidad intelectual, personas con enfermedad mental o personas con parálisis cerebral con un grado reconocido igual o superior al 33%.

Desgaitasun fisikoa edo zentzumenezkoa duten pertsonak, % 65eko edo hortik gorako desgaitasun-gradua onartua dutenak; edo gorrak edo entzuteko desgaitasuna duten pertsonak, % 33ko edo hortik gorako gutxitasun-gradua onartua dutenak.

Personas con discapacidad física o sensorial con un grado reconocido igual o superior al 65% o personas sordas o con discapacidad auditiva con un grado de minusvalía reconocido igual o superior al 33%.

2.– Enplegu lagundurako jardunen ondorioz enpresa arrunt batean kontratatutako langile desgaituak, aurrez, enplegu-zentro berezi batean lan egiten bazuen, kontratatuak borondatezko eszedentzia hartuko du zentro horretan, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 46.2 eta 5. artikuluetan, eta, hala badagokio, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan ezarritako baldintzen arabera.

2.– En caso de que la persona trabajadora con discapacidad contratada en una empresa ordinaria como consecuencia de la actuaciones de Empleo con Apoyo, procediera de la plantilla de un Centro Especial de Empleo, pasará a la situación de excedencia voluntaria en dicho centro en las condiciones que establecen el artículo 46.2 y 5 del texto refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores, aprobado por Real Decreto Legislativo 2/2015, de 23 de octubre, y, en su caso, el convenio colectivo de aplicación.

7. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Artículo 7.– Cuantía de la subvención.

1.– Diru-laguntzaren xedea da erakunde onuradunen enplegu lagundurako unitatea osatzen duten profesionalen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak finantzatzea, bai eta enplegu lagundurako jardunari lotutako gastu orokorrak, administraziokoak, koordinaziokoak eta leku-aldatzeenak ere; betiere, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian egin badira gastu horiek guztiak.

1.– La subvención tiene por objeto financiar los costes salariales y de Seguridad Social de los profesionales que configuren la Unidad de Empleo con Apoyo de las entidades beneficiarias, así como los gastos generales, de administración, de coordinación y los traslados vinculados a la actividad de Empleo con Apoyo, generados todos ellos en el periodo comprendido entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2017.

Finantzatzen diren gastu guztiek izan beharko dute lotura konpromisoarekin eta helburuak lortzearekin, bai enplegu-aukeren prospekzio-jardunean, bai desgaitasunen bat duten pertsonak enpresa arruntetan sartzeko jardunean.

Todos los gastos que se financien deberán estar vinculados al compromiso y logro de objetivos, tanto de la actividad de prospección de oportunidades de empleo como de inserción en empresas ordinarias de personas con discapacidad.

Hauek hartuko dira gastu orokortzat: lokalen erabilerari, jakinarazpenei, material suntsigarriari eta bulegoko materialari dagozkien gastu arruntak.

Se entenderá por gastos generales, los gastos corrientes correspondientes al uso de locales, comunicaciones y material fungible y de oficina.

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko da, era berean, 12.1.b) artikuluan aipatzen den auditoria-txostenaren kostua.

Tendrá también la consideración de gasto subvencionable el coste del informe auditor a que hace referencia el artículo 12.1 b).

2.– Hauek hartuko dira kontuan diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko:

2.– La cuantía de subvención se establece en función de:

a) 6.1 artikuluan aipatzen den desgaitasun-mota eta -graduko zenbat langile enplegu lagundurako jardunen hartzaile laneratu den EAEko lan-zentroetan, honako baldintza hauen arabera:

a) El número de personas trabajadoras, con el tipo y grado de discapacidad indicados en el artículo 6.1 destinatarias de las acciones de Empleo con Apoyo, insertadas en centros de trabajo radicados en la CAPV, en los siguientes términos:

● 7.800 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia aitortua zaion pertsona bati gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.

● 7.800 euros por cada inserción con contrato de al menos un año de una persona con discapacidad intelectual, con enfermedad mental o con parálisis cerebral con un grado reconocido igual o superior al 33%.

● 6.600 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia aitortua zaion pertsona bati gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.

● 6.600 euros por cada inserción con contrato de al menos 6 meses de una persona con discapacidad intelectual, con enfermedad mental o con parálisis cerebral con un grado reconocido igual o superior al 33%.

● 4.700 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo zentzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati edo gor bati edo % 33ko edo hortik gorako entzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.

● 4.700 euros por cada inserción con contrato de al menos un año de una persona con discapacidad física o sensorial con un grado reconocido igual o superior al 65% o de una persona sorda o con discapacidad auditiva con un grado de minusvalía reconocido igual o superior al 33%.

● 4.000 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo zentzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati edo gor bati edo % 33ko edo hortik gorako entzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.

● 4.000 euros por cada inserción con contrato de al menos 6 meses de una persona con discapacidad física o sensorial con un grado reconocido igual o superior al 65% o de una persona sorda o con discapacidad auditiva o con un grado de minusvalía reconocido igual o superior al 33%.

● Desgaitasunen bat dutenen artean, emakumezkoa bada laneratu eta kontratatu beharrekoa, % 10 handituko dira aurreko paragrafoetan aurreikusitako diru-laguntzen zenbatekoak.

● Si la persona con discapacidad a insertar y contratada fuese mujer las cuantías de subvención previstas en los párrafos anteriores se incrementarán en un 10%.

Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratuetarako ezartzen dira; zenbateko horiek proportzionalki murriztuko dira lanaldiaren iraupenaren arabera, baldin eta kontratua denbora partzialekoa bada, 3.2 artikuluan ezarritako lanaldiaren % 35eko gutxieneko mugarekin.

Las cuantías arriba indicadas se establecen para contratos a jornada completa; dichas cuantías se reducirán proporcionalmente en función del porcentaje de jornada, en el supuesto de que el contrato sea a tiempo parcial, con el límite mínimo del 35% de jornada, establecido en el artículo 3.2.

b) Enplegu-aukeren prospekzio-, bilatze- eta atzemate-jardunaren bolumena, prospekzio-profesional bakoitzak egindako bisiten bitartez kontaktatutako enpresen arabera; horretarako bisitatutako enpresa bakoitzeko 195,5 euro ezarri dira, behar bezala dokumentatu eta justifikatuz gero. Gehienez, 200 enpresari lagundu ahal izango zaie, eta diru-laguntza, gehienez ere, 39.100 eurokoa izango da kasu horretan; eta, gutxienez, 200 enpresari, eta gehieneko diru-laguntza 19.550 eurokoa izango da kasu horretan, lanaldi osoko dedikazioa duen prospekziogile bakoitzeko.

b) El volumen de actividad de prospección, búsqueda y captación de oportunidades de empleo, en base a las empresas contactadas mediante visitas realizadas por cada profesional de prospección, estableciéndose un importe de 195,5 euros por empresa visitada, adecuadamente documentada y justificada, siendo 200 empresas el máximo subvencionable y 39.100 euros el importe máximo de subvención en este caso, y 100 el mínimo de empresas y 19.550 euros el importe máximo de subvención en este caso, por cada prospector/a dedicado a jornada completa.

Lanaldi partzialeko dedikazioa bada, bisitatu beharreko gutxieneko eta gehieneko enpresa kopurua hainbanatu beharko da prospekzio-jarduketei emaniko dedikazio-lanaldiaren ehunekoaren arabera. Dena dela, lanaldi osoan urtean sartu beharreko orduen % 50 izango da lanaldiaren gutxieneko dedikazioa.

Si la dedicación fuera a jornada parcial, el máximo y el mínimo de empresas a visitar se prorrateará en función del porcentaje de jornada de dedicación a estas actuaciones de prospección. En todo caso, la dedicación mínima de jornada será del 50% de las horas anuales a jornada completa.

c) 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen enpresa arruntetan kontratatutako pertsonei jarraipena egiteko eta laguntza emateko jardunak. 850 euroko diru-laguntza emango da jarraipena egiten zaion pertsona bakoitzeko, eta egindako jarraipenen zenbateko osoak inoiz ez du gaindituko jarraipen- eta laguntza-jarduera horiek egiten dituen lan-prestatzailearen soldata-kostuaren eta Gizarte Segurantzarenaren % 25, deialdi honetako jarduketetako dedikazio-lanaldiari egotzi dakiokeena prestatzaile bakoitzeko.

c) Las actuaciones de seguimiento y apoyo por parte del personal preparador a las personas contratadas en empresas ordinarias con anterioridad al 1 de enero de 2017, que serán subvencionadas con un importe de 850 euros por persona a la que se realice el seguimiento, sin que, en ningún caso, el importe total por los seguimientos realizados pueda superar el 25% del coste salarial y de Seguridad Social imputable en función de la jornada de dedicación a las actuaciones de esta convocatoria por cada persona preparadora laboral que realice dichas actuaciones de seguimiento y apoyo.

d) Gastu orokorrak, administraziokoak, koordinaziokoak, leku-aldaketenak eta auditoria-txostena (diruz lagun daitezkeen gastu gisa egotz badaitezke); enplegu lagundurako unitatea osatzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak batzearen % 10 izango da, betiere diruz lagun badaitezke eta aurreikusitako helburuak lortuta justifikatzen badira.

d) Los gastos generales, de administración, coordinación y traslados, y el informe auditor, imputables como gastos subvencionables, cuya cuantía será de un 10% de la suma de los costes salariales y de Seguridad Social del personal que configure la Unidad de Empleo con Apoyo que resulten subvencionables y sean justificados con el logro de los objetivos previstos.

3.– Aurreko paragrafoaren a), b) eta c) letretan adierazitako kontzeptuengatik emandako zenbatekoak ezin izango ditu gainditu enplegu lagundurako jardunetan parte hartzen duten profesionalen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak.

3.– El importe concedido por los conceptos señalados en las letras a), b) y c) del párrafo anterior, en ningún caso podrá superar los costes salariales y de Seguridad Social de los profesionales que participen en las actuaciones de Empleo con Apoyo.

8. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

Artículo 8.– Presentación de solicitudes.

1.– Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eranskineko ereduaren arabera aurkeztu beharko dira, eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango da hori: http://lanbide.net web-orrian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeko enplegu-bulegoetan.

1.– Las solicitudes para la obtención de subvenciones a las que se refiere esta convocatoria deberán presentarse según modelo recogido en el Anexo, que se encontrará disponible en http://www.lanbide.euskadi.eus, en los Servicios Centrales de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y en las Oficinas territoriales de Empleo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Horretaz gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Asimismo la presentación de solicitudes podrá realizarse conforme a cualquiera de los medios previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

2.– Junto con el impreso de solicitud deberá presentarse la siguiente documentación:

a) Diru-laguntza hartu nahi duen erakundearen memoria deskribatzailea, zeinean, gutxienez, honako hauek zehaztuko baitira:

a) Memoria descriptiva de la entidad destinataria de la subvención en la que al menos se especificará:

● Kokapen fisikoaren xehetasuna eta jarduteko lurralde-eremua.

● Detalle de su ubicación física y ámbito territorial de actuación.

● Helburu soziala, jardun-eremuak eta erakundearen organigrama.

● Objeto social, ámbitos de actuación y organigrama de la entidad.

● Enplegu lagundurako unitatea osatzen duten pertsona prestatzaileen eta prospekziogileen zerrenda, eta horien curriculum vitaea; berariaz aipatuko da unitate hori osatzen duten pertsonek desgaitasuna duten pertsonen laneratzeari atxikitako genero-berdintasunaren arloan egin duten prestakuntza, eta, halaber, eskuratutako titulazioa eta esperientzia egiaztatzen duen dokumentazioa, urteko lanaldia eta enplegu lagundurako ekintzei atxikitako prospekzio-jarduerari edo lan-prestakuntzari eskaintzen zaion ehunekoa. Hauek aurkeztuta egiaztatuko da esperientzia: proposatutako pertsona bakoitzari egindako lan-kontratuak, eta enpresaren ziurtagiri bat, zer eginkizun bete dituen egiaztatzen duena.

● Relación de las personas preparadoras y prospectoras laborales que configuren la Unidad de Empleo con apoyo, currículum vitae de las mismas, refiriendo específicamente la formación en materia de igualdad de oportunidades de mujeres y hombres en el acceso al empleo, vinculada con la integración laboral de personas con discapacidad, realizada por las personas que integran dicha Unidad, así como documentación acreditativa de la titulación y experiencia requerida, jornada anual y porcentaje de dedicación a la actividad de prospección y/o de preparación laboral vinculadas a las actuaciones de Empleo con Apoyo. La experiencia se acreditará mediante los contratos de trabajo realizados a cada una de las personas propuestas, así como mediante el certificado de empresa que acredite las funciones realizadas.

● Esperientzia egiaztatzeko memoria, hauek kontuan hartuta: desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak enplegu lagundurako prozesuen bidez laneratzea; desgaitasunen bat duten pertsonak enpresa arruntean laneratzeko eta pertsona horiei prestakuntzan eta lanpostuan bertan laguntzeko programak, administrazio publikoek edo Europako Funtsek diruz lagundutakoak.

● Memoria acreditativa de la experiencia en inserción de personas con discapacidad con especiales dificultades mediante procesos de Empleo con Apoyo, programas de integración laboral en empresa ordinaria y de acompañamiento formativo y en puesto de trabajo de personas con discapacidad, subvencionados por Administraciones Públicas y/o por Fondos Europeos.

b) Urteko kudeaketa-plana, gutxienez honako hauek zehaztuta:

b) Plan de gestión anual que al menos detallará:

● Gauzatzeko jarduerak eta lortu nahi den laneratze-helburuak, barne direla desgaitasuna duten emakumeen eta gizonen laneratzean dagoen genero-arrakala gutxitzera bideratutako berariazko helburuak eta jarduerak.

● Actuaciones a desarrollar y objetivos de inserción a lograr, incluyendo objetivos y actuaciones específicas dirigidas a reducir la brecha de género existente en la inserción de mujeres y hombres con discapacidad.

● Desgaitasunen bat izaki, laguntza jasoko duten pertsonen tipologia eta kopurua, honela banakatuta: emakumeak eta gizonak, laneratze berriak eta aurreko ekitaldietan kontratatutako pertsonen jarraipen-prozesuak.

● Tipología y número de personas con discapacidad a atender desagregando: mujeres y hombres; nuevas inserciones y procesos de seguimiento de personas contratadas en ejercicios anteriores.

● Gauzatzeko metodologia: zehaztuko da laneratze-prozesuetan desgaitasuna duten emakumeen parte-hartzea bermatzera bideratutako zein neurri gauzatuko den, kalteberatasun-egoera handietan dauden emakumeena, batez ere.

● Metodología a desarrollar, especificando las medidas a desarrollar dirigidas a garantizar la participación de las mujeres con discapacidad en los procesos de inserción, especialmente de aquellas en situación de mayor vulnerabilidad.

● Ebaluazio-sistema. Garatu beharreko ebaluazio-prozesuei buruzko dokumentuak zehaztu eta aurkeztu behar dira, lan-prozeduren nahiz lorturiko emaitzen kalitatea neurtzeko: ebaluatutako aldagaiak edo dimentsioak, tresnak, parte-hartzaileak eta ebaluazio-faseak edo -motak.

● Sistema de Evaluación, detallando y aportando documentación de los procesos de evaluación a desarrollar con objeto de medir la calidad tanto de los procedimientos de trabajo, como de los resultados obtenidos: variables o dimensiones evaluadas, herramientas, agentes participantes, y fases o tipos de evaluación.

● Jardueren tenporalizazioa.

● Temporalización de las acciones.

● Eskura dituen azpiegitura, baliabideak eta bitarteko instrumentalak.

● Infraestructura, recursos y medios instrumentales disponibles.

● Zerbitzua emateko baldintzak.

● Condiciones de la prestación del servicio.

● Eskatutako diru-laguntza, kontzeptuen arabera zehaztuta: enplegu lagundurako unitatea osatzen duten pertsonen soldaten eta gizarte-segurantzaren kostuak; eta langile-kostu horien gaineko % 10, gastu orokorrak, administraziokoak, koordinaziokoak eta leku-aldatzeenak finantzatzeko.

● Subvención solicitada detallada por conceptos: costes salariales y de seguridad social de las personas que integran la Unidad de Empleo con Apoyo y 10% sobre estos costes de personal, destinados a la financiación de los gastos generales, de administración, de coordinación y traslados.

c) Eskaera sinatzen duenaren NANaren fotokopia, edo haren nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena, eta daukan legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.

c) Fotocopia del DNI o autorización para verificar electrónicamente sus datos de identidad y acreditación de la representación legal que ostenta la persona que firma la solicitud.

d) Enplegu lagundurako unitateetako langileen soldatek eragindako kostuak egiaztatzeko ziurtagiriak, langile bakoitzaren urteko ordainsariei dagokien kostua eta gizarte-segurantzaren kostua bereizita, horien kontrataziorako eskatzen baita diru-laguntza.

d) Certificado acreditativo de los costes salariales del personal integrado en las Unidades de Empleo con Apoyo cuya contratación se solicita subvencionar, desglosando la retribución anual bruta y el coste de seguridad social de cada una de las personas trabajadoras.

e) Irabazi-asmorik gabeko elkarteen, fundazioen eta bestelako erakundeen kasuan, haien eraketa egiaztatzen duen dokumentazioa eta, hala egokituz gero, estatutuak, non haien helburu soziala eta kokalekua azaldu behar diren.

e) En el caso de asociaciones, fundaciones y otras entidades sin ánimo de lucro, documentación acreditativa de su constitución y, en su caso, estatutos, en los que figuren su objeto social y ubicación.

f) Enplegu-zentro bereziei dagokienez, erakunde eskatzailearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko enplegu lagundurako jardunak egingo dituzten langileak ez direla jarduera profesionalari laguntzeko unitateak osatzen dituzten profesionalak.

f) En el caso de los Centros Especiales de Empleo, declaración responsable de la persona representante de la entidad solicitante, de que los profesionales dedicados a las actuaciones de Empleo con Apoyo son distintos de aquellos que configuran las Unidades de Apoyo a la Actividad Profesional.

g) Erakunde eskatzailearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baita zenbat langilek osatzen duten erakundearen langileria eta erakundean bertan berdintasun-planik duten. Erakundeari diru-laguntza ematen bazaio, edozein unetan eskatu ahal izango zaio plan horren kopia.

g) Declaración responsable de la persona representante de la entidad solicitante relativa al número de personas trabajadoras que configuran la plantilla de la misma y si tal entidad dispone de un Plan para la Igualdad. En caso de que la entidad resulte beneficiaria de la subvención, se pondrá requerir en cualquier momento copia de dicho plan.

3.– Gutxieneko dokumentazio horren osagarri, 10. artikuluan aipatutako balorazio-elementuak egiaztatzeko dokumentuak aurkez ditzakete erakundeek:

3.– Complementariamente a esta documentación mínima establecida, las entidades podrán presentar documentación acreditativa de los elementos valorables establecidos en el artículo 10:

● Azken 4 urteetan, zailtasun bereziak dituzten pertsona desgaituak laneratzea helburu nagusitzat harturik, sareko lanaren lankidetza-proiektuetan edo lankidetza-proiektu berritzaileetan izandako parte-hartzea edo esperientzia deskribatzen den memoria.

● Memoria descriptiva de la participación o experiencia, en los últimos 4 años, en proyectos colaborativos de trabajo en red e innovadores que tengan como objeto principal la inserción laboral de personas con discapacidad con especiales dificultades.

● Azken 4 urteetan, lortu diren laneratze guztietatik, laneratu diren emakume desgaituen ehunekoaren justifikazioa; horretarako, urtero laneratutako pertsonen izen-zerrenda, sexuaren arabera bereizita, eta emakumeen urteko laneratze-tasa aurkeztuko dira.

● Justificación del porcentaje de inserciones de mujeres con discapacidad en relación al total de inserciones logradas, referida a los últimos 4 años, aportando relación nominal anual de las personas insertadas, desagregada por sexo, y tasa de inserción femenina anual obtenida.

● Azken 4 urteetan, desgaitasunaren esparruan enpresak sentsibilizatzen lortutako esperientzia egiaztatzen den deskripzio-memoria.

● Memoria descriptiva que acredite la experiencia en actuaciones de sensibilización empresarial en el ámbito de la discapacidad, desarrolladas en los últimos 4 años.

4.– Eskabideak guztiz beteta ez badaude, edo 2. paragrafoan adierazitako derrigorrezko agiriak aurkezten ez badira, erakunde interesdunari 10 eguneko epean okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko agiriak aurkez ditzan eskatuko zaio; eta adieraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela, eta horrek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan aurreikusitako ondorioak izango dituela.

4.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada de la documentación preceptiva relacionada en el párrafo 2, se requerirá a la entidad interesada para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su solicitud, con los efectos previstos en el artículo 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

5.– Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2017ko irailaren 15ean amaituko da.

5.– El plazo de presentación de solicitudes comenzará el día siguiente al de la publicación de la presente convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el día 15 de seprtiembre de 2017.

9. artikulua.– Ebazteko eskumena duen organoa, emakida-prozedura, ebazpena, epeak, berraztertzeko errekurtsoa eta publikotasuna.

Artículo 9.– Órgano competente para la resolución, procedimiento de concesión, resolución, plazos, recurso de reposición y publicidad.

1.– Lan Aktibazioko Zuzendaritzak du eskabideak izapidetu eta tramitatzeko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hori ebaztekoa.

1.– El órgano competente para la gestión y tramitación de las solicitudes será la Dirección de Activación Laboral y el órgano competente para resolver el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, deialdi honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztenak emango dira. Programa hau finantzatzeko jarri diren baliabide ekonomikoak nahikoa ez badira onartu beharreko eskaera guztiei aurre egiteko, 10. artikuluan aurreikusitako balioespen-irizpideak kontuan hartuta ateratzen den lehentasun-ordenaren arabera banatuko dira funtsak. Horretarako, kide anitzeko organo bat sortuko da, eta ebazpen-proposamena landuko du; honako kide hauek izango ditu:

2.– Terminado el plazo de presentación de solicitudes, se concederán aquellas que reúnan los requisitos previstos en esta convocatoria. En el supuesto de que los recursos económicos asignados a la financiación de este programa no sean suficientes para la cobertura de todas las solicitudes que hayan de ser aprobadas, se procederá al reparto de los fondos según el orden de prelación que resulte, atendiendo a los criterios de valoración previstos en el artículo 10. A estos efectos se creará un órgano colegiado, que elaborará la propuesta de resolución, integrado por los siguientes miembros:

Presidentea: Lan Aktibazioko Zuzendaritzaren Enpresetarako Zerbitzuen Arloaren arduraduna.

Presidente: la persona Responsable del Área de Servicios a Empresas de la Dirección de Activación Laboral.

Kideak: Enpresetarako Zerbitzuen Arloaren arduradunak izendatutako bi teknikari; haietako batek idazkari gisa jardungo du.

Vocales: dos personas técnicas que designe la persona Responsable del Área de Servicio Empresas, una de las cuales asumirá la secretaría.

3.– Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera. Epe hori igarota, esanbidezko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskabidea baztertutzat jo ahal izango da.

3.– El plazo máximo para resolver y notificar la resolución del procedimiento no podrá exceder de seis meses, de publicación en el BOPV de esta convocatoria. Una vez transcurrido dicho plazo sin haberse notificado resolución expresa, la solicitud podrá entenderse desestimada.

4.– Erakunde interesdunak 10 eguneko epea izango du, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko. Epe hori igaro eta esanbidez onespena jakinarazi ez bada, eskabideari uko egin diola ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

4.– La entidad interesada dispondrá de un plazo de 10 días, a contar a partir del día siguiente a la notificación de la resolución, para expresar su aceptación de la subvención concedida. Transcurrido dicho plazo sin notificación expresa de su aceptación, se entenderá desistida su solicitud, procediéndose a su archivo.

5.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5.– La resolución del Director General pone fin a la vía administrativa, y contra la misma cabe interponer recurso potestativo de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación o directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz en el plazo de dos meses desde el siguiente a la notificación de la resolución.

6.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, eta emakida-ebazpenak espresuki eta banaka jakinarazteaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, arau honen babesean emandako diru-laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, eta zer zenbateko jasoko dituzten ere adieraziko da. Halaber, erakunde bati emandako diru-laguntza aldatzea erabaki bada, hori ere adieraziko da.

6.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de las Resoluciones de concesión, mediante Resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de entidades que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente disposición, con expresión de las cuantías percibidas, así como la de aquellas respecto a las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

Era berean, erakunde onuradunen zerrenda hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluaren 2. zenbakian jasotzen den zerrenda publikoan sartuko da.

Así mismo dicha relación de entidades beneficiarias será incluida en la lista pública que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre de 2013.

10. artikulua.– Eskabideak balioesteko eta esleitzeko irizpideak.

Artículo 10.– Criterios de valoración de las solicitudes y adjudicación.

1.– Baliabide ekonomikoak nahiko ez badira baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko, deialdi honetara aurkeztutako eskaeren lehentasun-ordena ezarriko da; horretarako, irizpide hauen arabera baloratuko dira eskaerak:

1.– Con el objeto de establecer un orden de prelación de las solicitudes presentadas a esta convocatoria, cuando los recursos económicos no sean suficientes para atender a todas aquellas que cumplan los requisitos, se procederá a la valoración de las mismas teniendo en cuenta los siguientes criterios:

● Azken 4 urteetan, zailtasun bereziak dituzten pertsona desgaituak laneratzea helburu nagusitzat harturik, sareko lanaren lankidetza-proiektuak edo lankidetza-proiektu berritzaileak egiten eta garatzen izandako parte-hartze edo esperientzia egiaztatua. 10 puntu, gehienez. Erakundeak esku hartu duen proiektu bakoitzeko, 1,5 puntu emango dira; aurreko ikuspegiekiko hobekuntza bat dakarten berrikuntza-ezaugarriak zehazten badira, proiektu bakoitzari beste puntu bat emango zaio.

● Participación o experiencia acreditada en la elaboración y desarrollo de proyectos colaborativos de trabajo en red e innovadores, que tengan como objetivo principal promover la inserción laboral de personas con discapacidad con especiales dificultades, en los 4 años precedentes. Hasta un máximo de 10 puntos. Se valorará con 1,5 puntos cada proyecto en el que la entidad haya intervenido; si se detallan aspectos de innovación que suponen una mejora respecto a enfoques anteriores, cada proyecto obtendrá 1 punto adicional.

● Azken 4 urteetan laneratutako emakume desgaituen ehunekoa, lan-merkatu arruntean laneratzeko programak garatuz erdietsia, lortutako laneratze guztiak kontuan hartuta. 10 puntu, gehienez. Urte bakoitzean emakumeen laneratzeari dagokionez zer ehuneko lortu den baloratuko da; bi punturekin baloratuko da ehuneko-tarte bakoitza, honelaxe, hain zuzen: % 20raino – 2 puntu, % 30eraino – 4 puntu, % 40raino – 6 puntu, % 50eraino – 8 puntu, eta % 60raino edo hortik gora – 10 puntu. Azken puntuazioa urteko puntuazioen batezbestekoa izango da.

● Porcentaje de inserción de mujeres con discapacidad logrado en el desarrollo de programas de inserción en el mercado ordinario de trabajo, en relación al total de inserciones conseguidas, en los 4 años precedentes. Hasta un máximo de 10 puntos. Se valorará el porcentaje de inserción femenina logrado cada año; se valorará con dos puntos cada intervalo porcentual del modo siguiente: hasta el 20% – 2 puntos, hasta el 30% – 4 puntos, hasta el 40% – 6 puntos, hasta el 50%- 8 puntos y hasta el 60% o más- 10 puntos. La puntuación final será el promedio obtenido de las puntuaciones anuales.

● Desgaitasuna duten pertsonak laneratzearen esparruan enpresak sentsibilizatzen lortutako esperientzia egiaztatua. 5 puntu, gehienez. 0,5 puntu emango dira xede-taldetzat enpresa-sektorea harturik azken 4 urteetan egindako jardunaldi, kongresu, enpresa-topaketa edo dibulgaziozko ekintza bakoitzeko, baldin eta behar bezala dokumentatuta badago.

● Experiencia acreditada en sensibilización empresarial en el ámbito de la integración laboral de personas con discapacidad. Hasta un máximo de 5 puntos. Se valorará con 0,5 puntos cada jornada, congreso, encuentro con empresas o acción divulgativa que tenga al sector empresarial como público objetivo, desarrollada en los últimos 4 años y que esté debidamente documentada.

● Laneratzearekin lotuta, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren alorrean izandako prestakuntza. 5 puntu, gehienez. Gutxienez 60 ordu dituzten prestakuntza-saioak hartuko dira aintzat, betiere egiaztatuta. Puntuak banatzeko, kontuan hartuko da enplegu lagundurako unitateko zenbat pertsonak duten egiaztatuta prestakuntza hori; honela: pertsona guztiek badute prestakuntza hori egiaztatuta – 5 puntu; gutxienez, pertsonen erdiek dute prestakuntza hori – 3 puntu; erdiek ere ez dute prestakuntza hori – 2 puntu.

● Formación en materia de igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres en acceso al empleo. Hasta un máximo de 5 puntos. Sólo se puntuará la formación acreditada que alcance un mínimo de 60 horas de duración. La distribución de puntos se realizará en función del número de personas de la Unidad de Empleo con Apoyo que tienen acreditada dicha formación, de la siguiente forma: todas las personas integrantes tienen esta formación: 5 puntos; al menos la mitad personas integrantes tienen esta formación: 3 puntos; no llegan a la mitad las personas integrantes que tienen esta formación: 2 puntos.

● Enplegu lagundurako jarduketen eragina; aribideko urteko lan-prestatzaileak aurreikusitako laneratze kopuruaren arabera. 5 puntu, gehienez. Lan-prestatzaile bakoitzak egin beharreko laneratze kopuruaren arabera, puntu hauek emango dira: 1 edo 2 laneratze – 1,25 puntu; 3 edo 4 laneratze – 2,50 puntu; 5 edo 6 laneratze – 3,75 puntu; 6 laneratze baino gehiago – 5 puntu. Azken puntuazioa banakako puntuazioen batezbestekoa izango da.

● Impacto de las actuaciones de Empleo con Apoyo, en referencia al número de inserciones previstas por preparador/a laboral en el año en curso. Hasta un máximo de 5 puntos. Según el número de inserciones a realizar por cada preparador/a laboral, se obtendrá la siguiente puntuación: 1- 2 inserciones: 1,25 puntos; 3 – 4 inserciones: 2,50 puntos; 5 – 6 inserciones: 3,75 puntos; más de 6 inserciones: 5 puntos. La puntuación final será el promedio obtenido de las puntuaciones individuales.

2.– Diru-laguntzen eskaeren eta esleipenen lehentasun-ordena prozedura honi jarraituz lortuko da:

2.– El orden de prelación de las solicitudes y de adjudicación de la subvención se obtendrá siguiendo el siguiente procedimiento:

a) Erakunde bakoitzak balorazio-irizpide bakoitzean lorturiko puntuazioa gehituko da lehenbizi, eta gero, lortutako guztizko puntuazioak handitik txikira ordenatuko dira; erakunde bakoitzak lor daitekeen gehieneko puntuaziora (35) zer distantzia duen ere kalkulatuko da. (A).

a) Se sumará la puntuación obtenida por cada entidad en cada uno de los criterios de valoración, ordenando las puntuaciones totales obtenidas de mayor a menor y calculándose la distancia de cada entidad a la puntuación máxima obtenible (35 puntos). (A).

b) Erakundeek gehieneko puntuaziora dituzten distantziak batuta, zatiketa baten izendatzailea lortuko da (B); erakunde bakoitzaren zenbakitzailea erakunde horrek lor daitekeen gehieneko puntuaziora duen distantzia izango da. (A/B) Zatiketa horren emaitzak erakunde bakoitzaren haztapen-koefizientea emango du (C1, C2, C3...).

b) La suma de las distancias obtenidas por cada una de las entidades respecto a la puntuación máxima representará el denominador de una fracción (B) siendo el numerador para cada entidad, la distancia que ésta obtiene respecto a la puntuación máxima posible. (A/B). El resultado de esta fracción dará un coeficiente de ponderación por entidad (C1, C2, C3...).

c) Erakunde bakoitzak lorturiko haztapen-koefizientea soberako zenbatekoarekin (D) biderkatuko da; hau da, erakunde guztiek aurkeztutako aurrekontua, diruz lagundu daitekeena, gehi deialdiaren gehieneko aurrekontu-zuzkidura.

c) El coeficiente de ponderación obtenido por cada entidad se multiplicará por la cuantía excedentaria (D), esto es, por la diferencia entre la suma del presupuesto presentado y subvencionable de todas las entidades y la dotación presupuestaria máxima de la convocatoria.

d) Haztapen-koefiziente hori soberako zenbatekoarekin biderkatuta (C1*D, C2*D, C3*D...), erakunde bakoitzari zer kantitate kendu behar zaion lortuko da.

d) La multiplicación de este coeficiente de ponderación por la cuantía excedentaria (C1*D, C2*D, C3*D...), resultará la cantidad a minorar a cada entidad.

11. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzeko modua.

Artículo 11.– Forma de pago de la subvención.

Bi zatitan ordainduko dira deialdi honetan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko ematen diren laguntzak:

Las ayudas concedidas para la realización de las acciones previstas en la presente convocatoria se abonarán en dos pagos fraccionados, de la siguiente forma:

a) Lehen ordainketa: emandako diru-laguntzaren % 50, ebazpena igorri eta erakunde onuradunak diru-laguntza onartu ondoren.

a) Un primer pago, por un importe del 50% de la subvención concedida, tras la remisión de la Resolución y la aceptación de la subvención por la entidad beneficiaria.

b) Bigarren ordainketa: gainerako % 50a, edo, benetan egindako eta justifikatutako gastuekin eta, 7. artikuluan nahiz emateko ebazpenean adierazitakoaren arabera, laneratze-helburuak eta prospekzio-jardueraren helburuak betetzearekin bat etorriz egin beharko den doiketatik ateratzen den zenbatekoa. Bigarren ordainketa hori jardunak amaitzean egingo da, hurrengo artikuluan aipatzen den azken memoria aurkeztu ondoren.

b) Un segundo pago, del 50% restante o de la cantidad que resulte tras el ajuste que deberá realizarse en consonancia con los gastos realmente ejecutados y justificados y con el cumplimiento de los objetivos de inserción y de actividad de prospección de acuerdo con lo establecido en el artículo 7, y en la resolución de concesión. Este segundo pago se realizará a la finalización de las actuaciones y previa presentación de la Memoria Final referida en el artículo siguiente.

12 artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa eta epea.

Artículo 12.– Justificación de la subvención y plazo.

1.– Diru-laguntzaren onura hartzen duen erakundeak azken memoria bat aurkeztu beharko du 2018ko martxoaren 31 baino lehen; memoriak dokumentazio hau izango du:

1.– La entidad beneficiaria de la subvención deberá presentar antes del día 31 de marzo de 2018, una Memoria Final que contendrá la siguiente documentación:

a) Memoria deskribatzailea, diruz lagundutako aldian enplegu lagundurako unitateak izandako jarduerari buruzkoa, garatutako jardunei buruzko informazio kualitatiboa ez ezik, egindako jardueratik ateratako ondorio nagusiak ere bilduko dituena. Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:

a) Memoria descriptiva relativa a la actividad de la Unidad de Empleo con Apoyo durante el periodo subvencionado, en la que se incorpore información cualitativa de las actuaciones desarrolladas, así como las principales conclusiones obtenidas de la actividad realizada. A esta memoria se adjuntarán:

● Enplegu lagundurako jardunak jaso dituzten pertsona desgaituen izenen zerrenda, laneratze berriak eta aurreko laneratzeen jarraipenak bereiziz, ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.

● Relación nominal de las personas con discapacidad que han recibido las actuaciones de Empleo con Apoyo, diferenciando las nuevas inserciones de los seguimientos de inserciones anteriores, según modelo que será facilitado con la Resolución.

● Desgaitasunen bat duten laneratuei egindako lan-kontratuen kopiak. Dena dela, kontratua bera eta iraupena Gizarte Segurantzako lan-bizitzaren erregistroan kontsultatuz egiaztatuko dira.

● Copias de los contratos de trabajo realizados a las personas con discapacidad insertadas. En cualquier caso la realidad de la contratación y su duración se comprobará mediante consulta del registro de vida laboral de la Seguridad Social.

● Artatutako pertsonen desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia, dagokion organo eskudunak emana.

● Copia del certificado de discapacidad de las personas atendidas expedido por el órgano competente correspondiente.

● Enplegu lagundurako jardunak gauzatu diren enpresekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak, ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.

● Convenios de colaboración suscritos con las empresas en las que se han realizado las actuaciones de Empleo con Apoyo, según modelo que será facilitado con la Resolución.

● Garatutako prospekzio-jardunen eta kontaktatutako enpresen erregistroa, ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.

● Registro de las actuaciones de prospección desarrolladas y de las empresas contactadas, según modelo que será facilitado con la Resolución.

● Enplegu lagundurako jardunetan esku hartu duten prospekziogileen eta lan-prestatzaileen izenen zerrenda, ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.

● Relación nominal de las personas prospectoras y preparadoras laborales que han intervenido en las actuaciones de Empleo con Apoyo, según modelo que será facilitado con la Resolución.

● Enplegu lagundurako jardunetan esku hartu duten prospekziogileek eta lan-prestatzaileek diruz lagun daitezkeen jardueretan izan duten dedikazioa jasotzeko orriak, ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.

● Hojas de tiempo de dedicación a las actividades subvencionables de las personas prospectoras y preparadoras laborales que han intervenido en las actuaciones de Empleo con Apoyo, según modelo que será facilitado con la Resolución.

b) Memoria ekonomikoa, non laburtuko baitira egindako gastuak, horietariko bakoitzean zehaztuta zein den diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak, 7. artikuluko 2. apartatuan ezarriak, eta, halakorik izan bada, zehatz adierazita zer beste sarrera edo diru-laguntza izan diren diru-laguntzako jarduera finantzatzeko. Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:

b) Memoria económica que contendrá un resumen de los gastos incurridos detallado por cada uno de los conceptos subvencionables establecidos en el artículo 7 apartado 2, así como el detalle de otros posibles ingresos o subvenciones que hayan financiado la actividad subvencionada. A esta memoria se adjuntarán:

● Diruz lagun daitezkeen jardunak gauzatu dituzten enplegu lagundurako unitateko langileen zerrenda, soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak zehaztuz; era berean, justifikatutako jarduerei kontzeptu horiengatik egotzi zaien gastua ere jasoko da. Ebazpenarekin batera emandako eredua bete eta erantsiko da –enplegu lagundurako unitateko langileengatik egotzitako kostuaren kalkuluaren xehetasunari buruzkoa–.

● Relación nominal del personal de la Unidad de Empleo con Apoyo que ha llevado a cabo las actuaciones subvencionables, detallando los costes salariales y de Seguridad Social, así como el gasto imputado por estos conceptos a las actuaciones justificadas. Se adjuntará cumplimentado el modelo facilitado con la Resolución relativo al detalle del cálculo del coste imputado del personal de la Unidad de Empleo con Apoyo.

● Enplegu lagundurako unitateko langileen nominak, 2017. urtekoak; nomina horietan zigilu batek adierazi beharko du Europako Gizarte Funtsak, 2014-2020ko aldirako onarturiko Euskadiko programa operatiboaren barruan lagundutako finantzatzea dela. Nomina bakoitzari dagokion zenbatekoaren banku-transferentzia egin izana ere egiaztatu beharko du erakundeak, agiri bidez. Bankuko kontu-laburpenaren oharra globala bada eta zenbateko hori langile bati baino gehiagori badagokio, beharrezkoa izango da laburpen horrekin batera transferentzia-aginduak ematea, non azalduko baitira enplegu lagundurako unitateko pertsonak, behar bezala identifikatuta, banakako ordainketak argi ikusteko moduan.

● Nóminas del personal de la Unidad de Empleo con Apoyo relativas al año 2017 en las deberá constar el sello de cofinanciación por el Fondo Social Europeo en el marco del Programa Operativo FSE País Vasco, 2014-2020. Se adjuntará el justificante de transferencia bancaria por parte de la entidad del importe correspondiente a cada una de las nóminas. En caso de que el apunte del extracto bancario sea global y su cuantía corresponda a varias personas trabajadoras, será necesario acompañar a dicho extracto la orden de trasferencia, en la que consten las personas la Unidad de Empleo con Apoyo debidamente identificadas de forma que permita vincular cada pago individualmente.

● Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuak (kotizazio-likidazioen ordainagiria eta TC2), 2017koak, ordainagiriekin batera. Bai eta kotizazio-datuen txostena ere (IDC dokumentua), enplegu lagundurako unitateko pertsona bakoitzari buruzkoa.

● Documentos de cotización a la Seguridad Social (Recibo de liquidación de cotizaciones y TC2) relativos al año 2017, con sus justificantes de pago. Así como Informe de datos de cotización (documento IDC) relativo a cada persona de la Unidad de Empleo con Apoyo.

● Erantzukizunpeko adierazpena, enpresaren legezko ordezkariak sinatua, deialdi honen babesean diruz lagundutako jardueretarako ezarritako langileen kostuak finantzatzeko jaso diren beste diru-sarrera edo diru-laguntza batzuen informazio zehatza jasotzen duena.

● Declaración responsable, firmada por la persona representante legal de la empresa que contenga la relación detallada de otros ingresos o subvenciones percibidas, destinadas a la financiación de los costes del personal asignado a las actuaciones subvencionadas al amparo de esta convocatoria.

● Auditore-txosten bat, hauek jasota: azken justifikazio ekonomikoan aitortutako gastuak egozgarriak direla, diruz lagundutako aldiari dagozkiola eta 7. artikuluan aurreikusitako mugei egokitzen zaizkiela. Hain zuzen ere, soldata-kostuei eta gizarte-segurantzako kostuei dagokienez, jasota geratu beharko da gastu horiek nominekin eta gizarte-aseguruekin egiazta daitezkeela, haietan agertzen diren zenbateko berak dituztela, egiaz ordainduta daudela eta ordainketa gauzatu izana jasota dagoela. Hauek ere jaso beharko ditu: kontzeptu hauengatik justifikatutako gastuaren zenbatekoa diru-laguntzari egozten ote zaion osorik edo partez, eta, azken kasu horretan, justifikatutako jarduerei egotzitako zenbateko zehatza zein den. Gastua egozteko irizpideak eta kalkuluak behar bezala dokumentatuta daudela ere egiaztatu beharko du, bai eta diruz lagun daitezkeen jardueretan izan duten dedikazioa jasotzeko orriekin bat datozela ere. Kalkulu-irizpide horiek xehetasunez azaldu behar dira auditoretza-txostenean.

● Informe auditor que deberá constatar que los gastos declarados en la justificación económica final son imputables, se corresponden con el periodo subvencionado y se ajustan a los límites previstos en el artículo 7. Específicamente, en lo relativo a los costes salariales y de seguridad social deberá constatar que los mismos están contrastados con las nóminas y seguros sociales, se ajustan en sus importes a los mismos, están efectivamente pagados y queda constancia de la materialización del pago. Asimismo deberá constatar si el importe del gasto justificado por estos conceptos se imputa total o parcialmente a la subvención, indicando, en este último caso, la cantidad exacta imputada a las actuaciones justificadas, y comprobando que se encuentren debidamente documentados los criterios y cálculos para la imputación del gasto y que se corresponden con las hojas de tiempo de dedicación a las actividades subvencionables. Dichos criterios de cálculo deberán ser detalladamente explicados en el informe auditor.

Onuradunak nahi duen auditorea aukeratu eta kontratatuko du, Kontabilitatearen eta Kontu Auditoretzaren Institutuaren mendeko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako jarduneko auditoreen artean, sektoreko merkatu aske eta lehiakortasunezkoaren batez besteko ordainsariak modu nabarmenean gainditu gabe.

La designación y contratación del auditor de cuentas la llevará a cabo a su libre elección el beneficiario, entre los profesionales inscritos como ejercientes en el Registro Oficial de Auditores de Cuentas dependiente del Instituto de Contabilidad y Auditoría de Cuentas, según honorarios que no superen significativamente del promedio del mercado libre y competencial del sector.

2.– Azken memoria osatzen duten justifikazio-agiri guztiak paperezko euskarrian eta euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira.

2.– El conjunto de la documentación justificativa que compone la memoria final deberá ser presentada en soporte papel y en soporte informático.

3.– Aurkezturiko dokumentaziotik ondorioztatzen bada ordainduriko diru-laguntzaren zenbatekoa handiagoa dela enplegu lagundurako jardunak egikaritzeagatik sortzen diren eta diruz lagun daitezkeen gastuen kostua baino, itzulketa-prozedura abiaraziko da, 17. artikuluan aurreikusiriko prozedurarekin bat etorrita.

3.– En el supuesto que de la documentación justificativa se dedujese que el importe de la subvención abonada supera el coste de los gastos subvencionables generados por la ejecución de las actuaciones de Empleo con Apoyo, se iniciará procedimiento de reintegro de conformidad con el procedimiento previsto en el artículo 17.

4.– Horretaz gain, desgaitasunak dituzten pertsonen kontratuak amaitu behar diren baino lehenago edo laguntzaren zenbatekoa emateko oinarria izan den gutxieneko iraupen-aldia amaitzen denean ematen badira amaitutzat, horrek eragingo du kontratu horiengatik emandako diru-laguntzarako eskubidea galtzea, eta aldez aurretik izapidetu beharko da aldaketa-prozedura edo itzulketa, horretarako izapidetua.

4.– Asimismo, la extinción de los contratos de trabajo de las personas con discapacidad con anterioridad a su término o al término del periodo de duración mínimo que ha servido de base para la concesión del importe de la ayuda, supondrá la pérdida del derecho a la subvención concedida por los mismos, previa tramitación del correspondiente procedimiento de modificación o reintegro tramitado al efecto.

Hala ere, diru-laguntza proportzionalki murriztuko da benetako kontratazio-aldiaren arabera, baldin eta enpresaren nahiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik iraungitzen bada, eta arrazoi horiek behar bezala egiaztatuta badaude; betiere, probaldia amaitu ondoren, eta langilearen borondatezko baja gertatu ezean; izan ere, kasu horretan, kontratazio horregatik emandako diru-laguntza jasotzeko eskubidea osorik galduko da.

No obstante, se reducirá proporcionalmente la subvención en función del tiempo efectivo de contratación, en los supuestos de extinción por causas ajenas a la voluntad de la empresa, debidamente acreditadas, una vez superado el periodo de prueba, excepto en el supuesto de baja voluntaria de la persona trabajadora, que supondrá la pérdida del derecho a la subvención concedida por tal contratación en su integridad.

13. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Erakunde onuradunen betebeharrak izango dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritakoak, bai eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikuluan jasotakoak ere, eta, bereziki, honako hauek:

Son obligaciones de las entidades beneficiarias las que, con carácter general, se establecen en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en particular las siguientes:

a) Diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera gauzatzea.

a) Realizar la actividad que fundamente la concesión de la subvención.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean justifikatu beharko da bete direla diru-laguntza jasotzeko betebeharrak eta baldintzak.

b) Justificar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo el cumplimiento de los requisitos y condiciones, que determinen la concesión o disfrute de la ayuda.

c) Pertsona onuradunei eta enpresei emandako zerbitzu guztiak doan direla bermatzea.

c) Garantizar la gratuidad de todos los servicios prestados a las personas beneficiarias y a las empresas.

d) Tratu- eta aukera-berdintasunaren arloko betebeharrak betetzea, baita emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio-ezaren arlokoak ere.

d) Cumplir las obligaciones en materia de igualdad de trato y de oportunidades, así como de no discriminación entre mujeres y hombres.

e) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde onuradunei ematen dizkien sistemetan eta erregistroetan eskatzen den informazioa osatzea, bai prospekziogileen jardunari buruzkoa, bai lan-prestatzaileei dagokiena.

e) Cumplimentar la información requerida en los sistemas y registros que Lanbide-Servicio Vasco de Empleo proporcione a las entidades beneficiarias, tanto en relación a la actuación de las personas prospectoras, como de las preparadoras laborales.

f) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako funtsak kontrolatzen dituzten instantziek egin beharreko egiaztatze-jarduerak onartzea.

f) Someterse a las actuaciones de comprobación a efectuar por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas y las instancias de control de los fondos europeos.

Diruz lagundu daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtserako aukeratuak izateko baldintzak beteko badituzte, erakunde onuradunean gastuaren kontabilitate-erregistro bat eraman behar da, aparteko kontabilitate-identifikazio batekin eta kontabilitate-kode egoki batekin.

Con objeto de que los gastos subvencionables cumplan con los requisitos de elegibilidad para el Fondo Social Europeo, en la entidad beneficiaria debe existir registro contable del gasto, con una identificación contable diferenciada o con un código contable adecuado.

g) Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

g) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la obtención de subvenciones o ayudas para la misma finalidad, procedente de cualesquiera Administraciones públicas o entes, tanto públicos como privados.

h) diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeraren bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatu bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea.

h) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

i) Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran nabarmen eragiten duen ezer gertatuz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari; era berean, jarduera horiek egiaztatzeko eta kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko prozeduretan laguntzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

i) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo cualquier eventualidad que afecte sustancialmente al objeto o naturaleza de las actividades subvencionadas, así como a colaborar con Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en los procedimientos de comprobación, seguimiento y control de dichas actividades.

j) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi, eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

j) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo los procedimientos de reintegro o sancionadores que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos autónomos, Entes públicos de derecho privado y Sociedades públicas, se hallen aún en tramitación.

k) Beren-beregi jasotzea edo adieraztea Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa –EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barrukoa– deialdi honen babesean diruz lagundutako jarduketen komunikazio, zabaltze, edo argitalpeneko material eta ekintza guztietan.

k) Hacer constar expresamente la cofinanciación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y del Fondo Social Europeo, en el marco del Programa Operativo FSE País Vasco 2014-2020, en todos los materiales y acciones de comunicación, difusión o publicación de las actuaciones subvencionadas al amparo de esta convocatoria.

l) Deialdi hau jakinarazi eta zabaltzeko, erakundeak erabiliko duen dokumentazio, publizitate, irudi edo material orotan, hizkuntza ez sexista erabili beharko du, emakumeen irudi diskriminatzaile edo estereotipo sexista oro saihestu beharko du, eta irudi jakin bat sustatu beharko du, balio hauek izango dituena: berdintasuna, emakume eta gizonen presentzia orekatua, aniztasuna, ardura partekatua, eta rol eta genero identitate plurala.

l) Toda la documentación, publicidad, imágenes o materiales que se utilicen por parte de la entidad para la comunicación y difusión de esta convocatoria deberá emplear un uso no sexista del lenguaje, evitar cualquier imagen discriminatoria de las mujeres o estereotipos sexistas y fomentar una imagen con valores de igualdad, presencia equilibrada, diversidad, corresponsabilidad, y pluralidad de roles e identidades de género.

14. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

Artículo 14.– Seguimiento y control.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako funtsen kontrol-instantziek beharrezkoak diren ikuskaritza- eta kontrol-jarduerak egin ahal izango dituzte, deialdi honen helburuak betetzen direla bermatzeko.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, y las instancias de Control de los Fondos Europeos, podrán realizar las acciones de inspección y control necesarias para garantizar el cumplimiento de las finalidades perseguidas por esta convocatoria.

Horretarako, erakundeak diru-laguntzako jarduketa guztien gaineko dokumentazio guztia gorde eta zaindu beharko du, gutxienez 2024ra arte, deialdi honen ondoriozko konpromiso eta betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatu ahal izateko.

A tal fin, la entidad deberá guardar y custodiar toda la documentación relativa a las actuaciones subvencionadas, para la eventual comprobación del cumplimiento de todos los compromisos y obligaciones a los que queda sujeta en virtud de esta convocatoria, al menos, hasta el año 2024.

15. artikulua.– Diru-laguntza aldatzea.

Artículo 15.– Modificación de la subvención.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, eta, betiere, jakinez gero onuradunak helburu bererako beste edozein diru-laguntza edo laguntza jasotzen duela, eta horren zenbatekoak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandakoari batuta, diruz lagundutako jardueraren onartutako kostu osoa gainditzen duela, emandako diru-laguntza aldatu egingo da, betiere laguntzaren onuradun izateko diru-laguntzen inguruko arauak ezarritako gutxieneko betekizunak betetzen badira, diru-laguntza emateko ezarritako irizpide eta mugak aplikatuz.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención y, en todo caso, si se conociera la percepción de cualquier otra subvención o ayuda para la misma finalidad que, añadida a la otorgada por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, supere el coste total aprobado de la actividad subvencionada, dará lugar a la modificación de la subvención concedida, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la norma subvencional para ser beneficiario de la ayuda, aplicándose los criterios y límites establecidos para su otorgamiento.

16. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekin bat etortzea.

Artículo 16.– Concurrencia con otras subvenciones o ayudas.

Orokorrean, deialdi honetan deskribatutako laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek arrazoi eta helburu berarekin emandako beste edozein diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerarekin, eta, horrenbestez, haien osagarriak izango dira; nolanahi ere, finantzaketa-iturrietatik jasotako laguntzen edo baliabideen zenbateko osoak ezingo du gainditu deialdi honen babesean diru-laguntza jaso duten jardueren onartutako kostua. Kostu hori gaindituz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.

Con carácter general, las ayudas descritas en esta convocatoria serán compatibles con la obtención de cualquier otro tipo de subvención, ayuda o ingreso que por el mismo concepto y finalidad le sean otorgadas por otras Administraciones o entidades públicas o privadas y por lo tanto tienen carácter complementario de las mismas, sin que en ningún caso, el importe total de las ayudas o recursos obtenidos a través de las diferentes fuentes de financiación supere el coste aprobado de las actividades objeto de subvención al amparo de este convocatoria. La superación de dicho coste supondrá la minoración de la cuantía a subvencionar.

17. artikulua.– Betebeharrak ez betetzea eta itzultzeko prozedura.

Artículo 17.– Incumplimientos y procedimiento de reintegro.

1.– Deialdi honetako erakunde onuradunek jasotako zenbatekoak eta berandutze-interesak –laguntzak ordaintzen direnetik aurrerakoak– itzuli beharko dituzte, baldin eta honako xedapen hauetan oro har aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badituzte: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikulua. Zenbatekoak eta interesak itzuli beharko dituzte, orobat, deialdi honetan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen ez badituzte edo azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 53.1 artikuluan diru-laguntzak itzultzeko ezarritako kasuetarikoren batean sartzen badira. Itzuli beharrekoak itzultzeko, xedapen horretan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko diote (698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren). Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

1.– En el supuesto de que las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en esta convocatoria incumplan las obligaciones previstas con carácter general en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, o las previstas con carácter específico en la presente convocatoria o incurran en alguno de los supuestos de reintegro de la subvención establecidas en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 53.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, vendrán obligadas a reintegrar las cantidades concedidas más los intereses de demora que resultaren de aplicación desde el momento del pago de las ayudas, siguiendo para ello el procedimiento establecido al efecto en la citada disposición y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establecen los requisitos y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta idazkia bidaliko dio laguntza jaso duen erakundeari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.

2.– El procedimiento de reintegro se iniciará por el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y será comunicado a la entidad beneficiaria de la ayuda, poniéndole de manifiesto el hecho o hechos constitutivos de incumplimiento y requiriéndole para que, en el plazo de quince días, formule las alegaciones o presente los documentos justificativos que considere pertinentes. La iniciación del procedimiento suspenderá, en su caso, los pagos que aún quedaran pendientes.

3.– Alegazioak aurkezteko epea igarotakoan, halakorik aurkeztu ez badu edo ez badira onartu, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du. Hamabi hilekoa izango da itzultzeko prozedurari buruzko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea.

3.– Transcurrido el plazo de alegaciones sin que éstas se hubieren producido o desestimadas éstas, el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo dictará resolución. El plazo máximo para notificar la resolución del procedimiento de reintegro será de doce meses.

4.– Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritzi, eta diru-laguntza osorik edo zati bat jasotzeko eskubidea galdutzat emanez gero, interesdunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-kopuruak; horretarako, bi hilabeteko epea izango du, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Borondatezko epetzat joko da epe hori.

4.– Si la Resolución estimase la existencia de incumplimiento y declarase la pérdida del derecho a la percepción de la subvención, en todo o en parte, el interesado deberá reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses a contar desde el día siguiente a la notificación de la Resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

5.– Itzulketa borondatezko aldian egiten ez bada, itzuli beharrekoak premiamendu bidez berreskuratzeko izapideak hasiko dira.

5.– La falta de reintegro en el período voluntario determinará el inicio de los trámites correspondientes para su recuperación por vía de apremio.

18. artikulua.– Izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatua.

Artículo 18.– Tratamiento automatizado de los datos de carácter personal.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, xedatutakoa betetzeko, deialdi honetan araututako laguntza-eskaerak betetzearen ondorioz lortutako datu pertsonalak bere titulartasuneko fitxategi batean sartuko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak. Fitxategi hori, Enplegurako eta prestakuntzarako diru-laguntzak izenekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak datu pertsonalak biltzeko dauzkan fitxategiak arautzen dituen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren, 2012ko urriaren 10ekoaren, bidez dago araututa.

En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo incorporará los datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de las solicitudes de ayuda reguladas en la presente convocatoria, a un fichero de su titularidad denominado «Subvenciones empleo y formación», regulado en la Orden de 10 de octubre de 2012, de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales, por la que se regulan los ficheros de datos de carácter personal del organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte interesdunek, legeak onartzen duen eran; horretarako, idazki bat bidali beharko dute hori jakinaraziz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Las personas interesadas podrán ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición previstos por la Ley, enviando un escrito en este sentido a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo (c/ José Atxotegi, 1 de Vitoria-Gasteiz).

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común