Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

133. zk., 2017ko uztailaren 13a, osteguna

N.º 133, jueves 13 de julio de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

OSASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
3521
3521

AGINDUA, 2017ko ekainaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia arautzen duena.

ORDEN de 20 de junio de 2017, del Consejero de Salud, por la que se regula la convocatoria correspondiente al año 2017 de ayudas a proyectos de investigación y desarrollo en salud.

Osasun Sailaren eskumenetako bat da osasun-zientzien alorrean ikerketa-jarduerak sustatzea eta planifikatzea, Euskadiko osasun-sistema etengabe garatu eta hobetzeko funtsezko elementua baita hori. Horri dagokionez, Euskadiko osasun-sistematzat hartuko da Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 5. artikuluan zehazten dena.

El Departamento de Salud tiene entre sus competencias el fomento y la planificación de la actividad investigadora dentro del campo de las ciencias de la salud, como un elemento fundamental en el desarrollo y mejora continua del sistema sanitario de Euskadi, entendiendo el sistema sanitario de Euskadi según lo establecido en el artículo 5 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi.

Apirilaren 25eko 14/1986 Legeak, Osasunari buruzkoak, ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoak, uztailaren 3ko 14/2007 Legeak, Ikerketa Biomedikoari buruzkoak eta ekainaren 1eko 14/2011 Legeak, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzkoak, ikerketa sanitarioa sustatzeko erreferentzia-esparru bateratu bat eskaintzen dute, eta era eraginkorragoan funtzionatzeko baldintzak ezartzen dituzte.

La Ley 14/1986, de 25 de abril, General de Sanidad, la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, la Ley 14/2007, de 3 de julio, de investigación biomédica y la Ley 14/2011, de 1 de junio, de la Ciencia, la Tecnología y la Innovación, proporcionan un marco común de referencia para el fomento de la investigación sanitaria, estableciendo las condiciones para un funcionamiento más eficaz.

Esparru horretan, Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2020rako Estrategiaz hornitu da Osasun Saila. Estrategia hori 2013-2020 Osasun Planarekin batera doa, hots, osasun-sistemaren plangintza-tresna nagusiarekin. Tresna horren bidez ikerkuntza eta berrikuntza sustatzen dira ezagutza-sortzaile gisa, zertarako eta osasuna eta osasun-sistemaren kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko; halaber, osasun-sistemak euskal berrikuntza-ekosisteman duen zeregina onartzen du eta, horrenbestez, xede bikoitza erakusten du: Euskal Autonomia Erkidegoan biozientziak-osasuna arloaren garapena sendotzen laguntzea; horretarako, I+G+b jarduerak instituzionalizatuko dira osasun-sisteman eta enpresekiko eta beste eragile batzuekiko elkarreraginak bideratuko dira, osasunean eta balio-sorkuntzan emaitzak hobetzeko.

En este marco, el Departamento de Salud se ha dotado asimismo de la Estrategia de Investigación e Innovación en Salud 2020. Dicha estrategia acompaña al Plan de Salud 2013-2020, principal instrumento planificador del sistema sanitario, impulsa la investigación y la innovación como generadoras de conocimiento al servicio de la mejora de la salud y de la calidad, eficacia y eficiencia del sistema de salud, y además reconoce el papel del sistema sanitario dentro del ecosistema vasco de innovación por lo que exhibe la doble misión de Contribuir a consolidar el desarrollo del área de biociencias-salud en el País Vasco, institucionalizando las actividades de I+D+i en el sistema sanitario y facilitando las interacciones con las empresas y otros agentes, para mejorar los resultados en salud y la generación de valor.

Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2020rako Estrategiaren bidez ikerkuntza eta berrikuntza bultzatzeak lagundu egiten dio 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planari («ZTBP 2020. Espezializazio adimentsuko estrategia. Research & Innovation Smart Specialisation Strategy - RIS3»); horixe da EAEko zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemaren gaur egungo esparrua, eta xede hau dauka: euskal gizartearen ongizatea, hazkuntza ekonomikoa eta enplegua hobetzea, espezializazio adimendunean oinarritutako berrikuntza-politikaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasuna hobetzearen bidez. Halaber, lehentasunezko hiru arlo identifikatzen ditu, horien artean esparru biosanitarioa (biozientziak-osasuna binomioa).

El fomento de la investigación y la innovación a través de la Estrategia de Investigación e Innovación en Salud 2020 contribuye así al Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación 2020, «PCTI 2020. Una estrategia de especialización inteligente. Research & Innovation Smart Specialisation Strategy - RIS3», marco actual en referencia al sistema de ciencia, tecnología e innovación en el País Vasco, con la misión de Mejorar el bienestar, el crecimiento económico sostenible y el empleo de la sociedad vasca mediante una política de investigación e innovación basada en la especialización inteligente y la mejora de la eficiencia del Sistema de Ciencia, Tecnología e Innovación, y que identifica tres áreas prioritarias entre las que se encuentra el ámbito biosanitario (binomio biociencias-salud).

Deialdi hau Osasun aroko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategiaren (2020) barruan sartzen da, ZTBP 2020 eta RIS3 Euskadin, eta ardatz estrategikoetako birekin dago lotuta. Eraginaren Ardatza dago batetik, zeinaren helburua I+G+b jardueren eragina handitzea den, herritarren osasuna hobetzeko eta aberastasuna sortzen laguntzeko; eta, bestetik, Baliabideen Ardatza dago, zeinaren helburua osasunaren alorrean ikerkuntzaren eta berrikuntzaren finantziazioa hobetzea den, bai barneko eta bai kanpoko baliabideen bitartez.

La presente convocatoria se enmarca en la Estrategia de Investigación e Innovación en Salud 2020, en el PCTI 2020 y RIS3 Euskadi, y está alineada con dos de los ejes estratégicos: el Eje de Impacto, que persigue responder al objetivo de «Aumentar el impacto de las actividades de I+D+i, orientadas a la mejora de la salud de la ciudadanía y la contribución a la generación de riqueza», y el Eje de Recursos, que atiende al objetivo de «Mejorar la financiación de la investigación e innovación en salud, con recursos tanto internos como externos».

Agindu honetan araututako jarduerek helburu hauek dituzte: batetik, herritarren osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen sozioekonomikoari laguntzea, arlo biosanitarioan jakintza sortzen, zabaltzen eta/edo aplikatzen lagunduz, translazio- eta lankidetza-ikuspegia duten ikerketa-proiektuen bidez, eta osasuneko ikerketaren arloan txertatzen diren profesional-nodo berriak sustatuz.

Las actuaciones reguladas en esta Orden tienen como objetivos contribuir a mejorar la salud y el bienestar de la ciudadanía así como contribuir al desarrollo socioeconómico del País Vasco, apoyando la generación, transferencia y/o aplicación del conocimiento en el ámbito biosanitario mediante proyectos de investigación con enfoque traslacional y colaborativo, y fomentando nuevos nodos de profesionales que se incorporan al campo de la investigación sanitaria.

Laguntza-deialdi honen xede diren lehentasunezko arloak prozesu patologikoei eta prozesu horien prebentzioari, detekzioari eta tratamenduari buruzko jakintzaren eta jakintza horren aplikazioaren esparruan daude; horretarako, besteak beste, medikuntza pertsonalizatua edo zehatza erabiliko da, bai eta teknologia berrien garapena eta aplikazioa ere, ikuspegi translazional batetik, ikerketako emaitzak pazienteengan aplikatu ahal izateko. Osasuna hobetzeko helburuaren baitan sartzen da zerbitzu sanitarioetako ikerketa eta osasun-alorrean egiten diren esku-hartzeen eraginkortasunaren ebaluazioa, eta kontuan hartzen ditu interes sozial eta sanitario handia duten gaixotasunak, bai eta erikortasun anitzak eta prozesu kronikoek sorrarazitako gaixotasun-karga ere.

Las áreas prioritarias objeto de la presente convocatoria de ayudas se enmarcan en el avance del conocimiento y su aplicación en torno a los procesos patológicos, su prevención, detección y tratamiento, incluyendo la incorporación de paradigmas como la medicina personalizada o de precisión, así como el desarrollo y aplicación de nuevas tecnologías, desde un enfoque traslacional que permita la implementación de los resultados de investigación en beneficio de los pacientes. El objetivo de mejora de la salud incluye la investigación en servicios sanitarios y la evaluación de la efectividad de las intervenciones en salud, y tiene en cuenta las enfermedades de interés social y sanitario relevante así como la carga de enfermedad producida por la multimorbilidad y los procesos crónicos.

Arau horiekin, deialdi berri hori biozientziak-osasuna alorrean konfiguratu da, eta bi laguntza-lerro ezberdin uztartu ditu arau bakarrean:

Con estas directrices, se configura en el ámbito de biociencias-salud esta nueva convocatoria que integra en una única norma dos líneas de apoyo diferenciadas:

● Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduerak bultzatzea I+G proiektuen bidez, osasun-sistemaren ahalmena indartzeko xedez, eta proiektu horiek osasun-sistemaren eta gizartearen eskakizunak hobeto asetzeko beharrezko ezagutza sortzen eta osatzen ematen duten laguntza sendotzeko asmoz.

● Promoción de la actividad investigadora sanitaria a través de proyectos de I+D, con el objetivo de reforzar la capacidad del sistema sanitario y su contribución a la generación e integración de conocimiento necesario para dar mejor satisfacción a las demandas del sistema sanitario y de la sociedad.

● Osasunari buruzko ikerkuntza modu estrategikoan sustatzea, osasun-lidergotik eta EAEko gaitasun zientifiko-teknologikoetatik sortutako I+G proiektuen bidez; proiektu horiek produktu, prozesu eta zerbitzu berrien balorizazioan aurreratzea ahalbidetuko dute.

● Potenciación de la investigación en salud de carácter estratégico, a través de proyectos de I+D surgidos a partir del liderazgo sanitario y del aprovechamiento de las capacidades científico-tecnológicas del País Vasco, que permiten avanzar en la valorización y desarrollo de nuevos productos, procesos o servicios.

Osasun Sailaren zuzendaritza kontseiluak onartutako 2017ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago deialdi hau (Osasuneko sailburuaren 2017ko urtarrilaren 23ko Agindua), eta bertan jasotzen denez, prestakuntza eta berrikuntza dira diru-laguntzen jarduera-eremu handienetakoa.

La presente convocatoria se encuentra incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones 2017 aprobado por el consejo de dirección del Departamento de Salud (Orden de 23 de enero de 2017, del Consejero de Salud) y que recoge la investigación y la innovación como una de las grandes áreas de actividad subvencional.

Kontuan hartu da hori guztia, bai eta honako arau hauek ere: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (aurrerantzean, DLO) eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartutako lege horren Erregelamendua (DEO), aplikatzeko oinarrizkotzat jotzen diren manuei dagokienez; Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1998ko urtarrilaren 19koa); Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen berme eta ordainketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, eta oro har aplikatu behar diren gainerako arauak. Beraz, hori dela eta, honako hau

Por todo ello y teniendo en cuenta la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones (en adelante, LGS) y su Reglamento (RGS), aprobado por Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, respecto a la aplicación de aquellos preceptos declarados de aplicación básica; el Decreto legislativo 1/1997, de 11 de noviembre (Boletín Oficial del País Vasco de 19 de enero de 1998), por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegro de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y demás normativa de general aplicación,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA: XEDAPEN OROKORRAK
CAPÍTULO I: DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da ikerketa eta garapen sanitarioko proiektuetarako laguntza ekonomikoen 2017ko deialdia eta horiek emateko modua arautzea, betiere publikotasunaren, gardentasunaren, norgehiagokaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioei jarraikiz.

Es objeto de la presente Orden la regulación de la convocatoria correspondiente al año 2017 para la concesión de ayudas económicas a proyectos de investigación y desarrollo en salud, de acuerdo con los principios de publicidad, transparencia, concurrencia, objetividad, igualdad y no discriminación.

Deialdi honen ondorioetarako, ikerketa eta garapena jarduera ez-ekonomikotzat hartuko dira, eta Ikerketa eta Garapenerako eta Berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruz Europako Erkidegoaren esparruan Europar Batasunak ezarritako baldintzak bete beharko ditu (2014-06-27ko EBAO, C 198), eta hori guztia agindu honen 6.3 eta 6.4 zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz.

A los efectos de la presente convocatoria, la investigación y desarrollo será considerada como actividad no económica debiendo cumplir los requisitos establecidos por la Comisión Europea en el Marco Comunitario sobre Ayudas Estatales de Investigación y Desarrollo e Innovación (DOUE, C 198, de 27-06-2014), todo ello de conformidad con lo previsto por los apartados 6.3 y 6.4 de esta Orden.

2. artikulua.– Helburua.

Artículo 2.– Finalidad.

1.– Agindu honetan araututako jarduketen azken helburua da pertsonen osasuna eta osasun-sistemaren jarduera hobetzea, bai eta garapen sozioekonomikoari laguntzea ere, osasun-laguntza eta bizi-kalitatea hobetuko duten produktuak, zerbitzuak eta prozesuak garatzearen bidez. I+G proiektuen bidez helburu horiek lortzeko, deialdi honen bitartez hau lortu nahi da:

1.– Las actuaciones reguladas en esta orden tienen como finalidad última contribuir a mejorar la salud de las personas y el desempeño del sistema sanitario, así como contribuir al desarrollo socioeconómico a través del desarrollo de productos, servicios y procesos que mejoren la asistencia sanitaria y la calidad de vida. Para conseguir estos fines mediante proyectos de I+D, a través de la presente convocatoria se pretende:

a) Orokorrean, euskal osasun-sistemaren ikerkuntzarako gaitasuna sustatzea, eta, bereziki, ikertzaile gazteen parte-hartzea bultzatzea, ikertzaile berrien egiaztatutako kalitatezko lehenengo ikerketa-proiektuak finantzatuz.

a) Promover la capacitación en investigación del sistema sanitario vasco en general y, en particular, promover la participación de investigadores jóvenes financiando los primeros proyectos de investigación, de calidad contrastada, de investigadores e investigadoras emergentes.

b) Asistentzia-jarduerak egiten dituzten langileek I+G jardueretan parte har dezaten sustatzea, pazienteei ezagutza helarazteko eta asistentzia-praktikatik hipotesiak sortzeko gaitasuna indartzeko, bai eta euskal osasun-sistemako langileen ibilbide-profesionalean ikerkuntzako alderdia bermatzeko ere.

b) Incentivar la participación en actividades de I+D del personal que desempeña actividades asistenciales, para reforzar la capacidad de traslación del conocimiento a los pacientes y de generar hipótesis desde la práctica asistencial, y contribuir a la consolidación del componente investigador en el itinerario profesional del personal del sistema vasco de salud.

c) Euskal osasun-sistemaren alorrean ikerkuntza-gaitasunen koordinazioa bultzatzea, eta ikerketa-taldeen arteko sinergiak sustatzea; hala, masa kritikoak izatea eragozten duen zatikatzea gutxituko da, eta ikertzaileen jarduera helburu amankomunetara bideratuko da, jardun klinikora eraman daitezkeen emaitzak lortzeko.

c) Potenciar la coordinación de las capacidades investigadoras en el ámbito del sistema sanitario vasco y fomentar las sinergias entre grupos de investigación, reduciendo la fragmentación que impide alcanzar masas críticas, y orientando su actividad hacia objetivos comunes que permitan la obtención de resultados trasladables a la práctica clínica.

d) Askotariko alor eta agenteetako ikerketa-taldeen arteko lankidetza (sektore, ardatz eta diziplina anitzekoa) bultzatzea, beste modu batera lortzeko zaila den ezagutza eskuratzeko eta emaitzak hobeto eskualdatzeko.

d) Fomentar la colaboración (multisectorial, multicéntrica, multidisciplinar) entre grupos de investigación de ámbitos y agentes diferentes, para la obtención de conocimiento de difícil consecución de otra manera y para la mejor transferencia de resultados.

e) Sustatzea, batetik, ikerkuntza traslazionala, eta, bestetik, gaixotasunen prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko behar den ezagutza zientifiko-teknikoa garatzeko, eskualdatzeko eta aplikatzeko jarduerak, bai eta osasun publikoaren eta osasun-zerbitzuen sustapen-jarduerak hobetzen dituztenak ere.

e) Fomentar la investigación traslacional y las actividades de desarrollo, transferencia y aplicación del conocimiento científico-técnico a la mejora en la prevención, diagnóstico y tratamiento de las enfermedades, así como en las actividades de promoción de la salud pública y a los servicios de salud.

2.– Deialdiak ikerketa biomedikoko (oinarrizkoa, klinikoa, epidemiologikoa eta osasun publikokoa) eta osasunerako eta osasun-zerbitzuetarako teknologiei buruzko proiektuak finantzatzen ditu. Proiektuak kokatu beharreko erabileremuak I. eranskinean jasotzen dira, ezertan eragotzi gabe 6.1 artikuluan horri buruz zehaztutakoa.

2.– La convocatoria financia proyectos de investigación biomédica (básica, clínica, epidemiológica, en salud pública) y en tecnologías para la salud y servicios sanitarios. Las áreas temáticas en las que deben enmarcarse los proyectos se recogen en el Anexo I, sin perjuicio de lo que se señale con carácter específico en el artículo 6.1.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Entidades beneficiarias.

1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten agente zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, baldin eta, laguntzen eskabidea aurkezteko egunean, horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz (109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da).

1.– Podrán acceder a las ayudas contempladas en la presente Orden Agentes integrados en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación (RVCTI) y acreditados a tal efecto, de conformidad con lo establecido en el Decreto 109/2015, de 23 de junio por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, y sus disposiciones transitorias, o la normativa que lo sustituya, y en la fecha de presentación de la solicitud a las ayudas.

2.– Publikotasunari dagokionez, agente horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistroan identifikatuta daude, honako helbide hauetan:

2.– A efectos de publicidad, los mencionados Agentes se encuentran identificados en el Registro Público de Agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, en las siguientes direcciones:

● Gaztelaniaz: https://apps.euskadi.eus/aa40paWebPublicaWar/webPublicaJSP/aa40painicio.do?idioma=es

● En castellano: https://apps.euskadi.eus/aa40paWebPublicaWar/webPublicaJSP/aa40painicio.do?idioma=es

● Euskaraz: https://apps.euskadi.eus/aa40paWebPublicaWar/webPublicaJSP/aa40painicio.do?idioma=eu

● En euskera: https://apps.euskadi.eus/aa40paWebPublicaWar/webPublicaJSP/aa40painicio.do?idioma=eu

3.– Agenteak, onuradun izateko, ZTBESan akreditatuta egon beharko dira agindu honetako laguntzen eskabideak aurkezteko epea hasten den egunean.

3.– Los Agentes, para ser beneficiarios, deberán estar acreditados en la RVCTI el día de inicio del plazo de presentación de las solicitudes de ayudas de la presente Orden.

4.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11.1 artikuluan eskatzen denarekin bat etorriz, agenteek, onuradun izateko, agindu honetan ezarritako laguntzak ematea dakarren jarduera egin beharko dute, edo laguntza horiek ematea legitimatzen duen egoeran egon beharko dute.

4.– En consonancia con lo exigido en el artículo 11.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, para ser beneficiarios los Agentes deberán realizar la actividad que fundamenta el otorgamiento de las ayudas previstas en la presente Orden o deberán encontrarse en la situación que legitime su concesión.

5.– Agindu honetako 6. artikuluan adierazten dira diruz lagundu daitezkeen proiektu-modalitate bakoitzera hel daitezkeen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteen kategoria zehatzak.

5.– El artículo 6 de la presente Orden especifica las categorías concretas de Agentes de la de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación que pueden acogerse a cada modalidad de proyecto subvencionable.

4. artikulua.– Onuradunen baldintzak.

Artículo 4.– Requisitos de los beneficiarios.

1.– Aurreko artikuluan aipatutako erakundeak onuradun izan ahalko dira, baldin eta deialdi honetan jasotako betekizunak betetzen badituzte.

1.– Podrán obtener la condición de beneficiarias las entidades señaladas en el artículo anterior que cumplan los requisitos recogidos en la presente convocatoria.

2.– Ezin izango dira agindu honetako laguntzen onuradun izan honako egoeraren batean dauden agenteak:

2.– No podrán acceder a las ayudas reguladas en esta Orden los Agentes en quienes concurra alguna de las circunstancias siguientes:

a) Laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izan badira, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

a) Haber sido condenadas mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren baten kaudimengabekotzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak (salbu eta horretan itun batek eragingarritasuna hartu badu), epailearen esku-hartzearen menpe daudenak edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta daudenak, konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoelarik.

b) Haber solicitado la declaración de concurso voluntario, haber sido declarados insolventes en cualquier procedimiento, hallarse declarados en concurso, salvo que en éste haya adquirido la eficacia un convenio, estar sujetos a intervención judicial o haber sido inhabilitados conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

c) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa eragitea.

c) Haber dado lugar, por causa de la que hubiesen sido declarados culpables, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak honako lege hauetan jasotako kasuren batean badaude: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; abenduaren 26ko 53/1984 Legea (LBK, 1985, 14), administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan (LBK, 1985, 1463 eta LBK, 1986, 192) araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.

d) Estar incursa la persona física, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre (RCL 1985, 14) , de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/ 1985, de 19 de junio (RCL 1985, 1463 y RCL 1986, 192), del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak –indarrean dauden xedapenek ezartzen dituztenak– ez izatea arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik.

e) No hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes, en la forma que se determine reglamentariamente.

f) Paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean izatea egoitza fiskala.

f) Tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

g) Ordaindu gabe izatea diru-laguntzak itzultzeko obligazioak, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.

g) No hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones en los términos que reglamentariamente se determinen.

h) Ebazpen irmo baten bitartez galdurik izatea diru-laguntzak jasotzeko aukera, betiere bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin.

h) Haber sido sancionado mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones conforme a ésta u otras leyes que así lo establezcan.

3.– Goragoko puntuetan zehaztu diren galarazpenak balioesteari, justifikatzeari, deklaratzeari eta euren helmenari dagokienez, eta, oro har, deialdi honetan onuradunen betekizunei buruz ezartzen ez denari dagokionez, DLOren 13. artikulua aplikatu da; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

3.– La apreciación, justificación, declaración y alcance de las prohibiciones señaladas en los puntos anteriores, así como, en general, para lo no establecido en la presente convocatoria sobre los requisitos de los beneficiarios, será de aplicación el artículo 13 de la Ley General de Subvenciones (LGS) en todo lo previsto por aquella, dado su carácter básico.

4.– Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 22.4 artikuluan Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak eta egoitza fiskala betetzen direla egiaztatzeari buruz ezarritakoaren arabera, erakunde eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du organo eskudunak egiaztapenak zuzenean lortzeko baimena. Kasu horretan, ziurtagiria aurkeztu beharko du, DLOren 22. artikuluko 1. eta 3. zenbakietan aurrez ikusitako baldintzetan.

4.– Conforme a lo dispuesto en el artículo 22.4 del Reglamento General de Subvenciones (RGS) en relación con la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias, con la Seguridad Social y la residencia fiscal, el solicitante podrá denegar expresamente su consentimiento para que el órgano competente obtenga directamente las acreditaciones debiendo aportar entonces la certificación en los términos previstos en el artículo 22, apartados 1 al 3 del RGS.

5. artikulua.– Ikerketa-taldearen betekizunak.

Artículo 5.– Requisitos del equipo investigador.

1.– Diruz lagun daitezkeen proiektuetan, Euskadiko osasun-sistemako ZTBESko agente batek gutxienez (Osasun Ikerkuntzarako Institutuak eta I+G antolamendu Sanitarioak kategorietan egiaztatua) parte hartu behar du nahitaez (horri dagokionez, Euskadiko osasun-sistematzat hartuko da Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 5. artikuluan zehazten dena).

1.– En los proyectos subvencionables, es requisito imprescindible la participación de, al menos, un Agente de la RVCTI (acreditado en las categorías de Institutos de Investigación Sanitaria o de Organización de I+D sanitaria) perteneciente al sistema sanitario de Euskadi, entendiendo el sistema sanitario de Euskadi según lo establecido en el artículo 5 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi.

2.– Diru-laguntza hainbat agentek eskatzen badute, proiektu bakoitzeko Agenteen Ikertzaile Nagusietako batek proiektuaren koordinatzaile izaera hartuko du eta Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzarekin bitartekaritza egingo du.

2.– En el caso de que soliciten financiación varios Agentes, uno o una de los Investigadores e Investigadoras Principales (IP), pertenecientes a los Agentes que participan en cada proyecto, asumirá la condición de Coordinador o Coordinadora del Proyecto y la interlocución con la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias.

3.– Ikertzaile nagusiak, eta baita koordinatzaileak ere, honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

3.– Los investigadores o investigadoras principales, incluido el coordinador o coordinadora, cumplirán los siguientes requisitos:

a) Funtzionario-, estatutu- edo kontratu-lotura formalizatuta izatea, gutxienez eskabidea aurkeztu den unetik emakida-ebazpena eman arteko aldian, onuradun den (agindu honetako 3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz) ZTBESko agentearekin, proiektua egiteko zentroarekin edo ikertzailearen lotura babesten duen hitzarmen bat indarrean daukaten erakundeekin.

a) Tener formalizada su vinculación funcionarial, estatutaria o contractual con el Agente de la RVCTI beneficiario conforme a lo establecido en el artículo 3 de la presente Orden, con el centro de realización del proyecto o con aquellas entidades con las que el Agente mantenga convenio en vigor que ampare la vinculación del investigador o investigadora, como mínimo en el periodo comprendido entre el momento de la solicitud de ayuda y el de resolución de concesión.

b) Ikertzaile nagusiek gehienez ere bi proiektutan parte hartu ahal izango dute ikertzaile nagusi gisa.

b) Los investigadores o investigadoras principales sólo podrán participar en ese rol en un máximo de dos proyectos.

4.– Ikerketa-taldeko gainontzeko kideek ez dute mugarik izango proiektu desberdinetan parte hartzeko.

4.– El resto de los miembros del equipo investigador no tendrán limitada su capacidad para participar en distintos proyectos.

6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen proiektuak.

Artículo 6.– Proyectos subvencionables.

1.– Deialdi honek bi tipologiatan biltzen diren proiektuak finantzatuko ditu:

1.– La presente convocatoria de ayudas financiará proyectos enmarcados en dos tipologías:

a) Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduerak bultzatzea.

a) Promoción de la actividad investigadora sanitaria.

Tipologia horretan hiru I+G proiektu-modalitate bereizten dira. Hiru modalitateak Osasun Ikerkuntzarako Institutuak eta I+G antolamendu Sanitarioak kategorietan egiaztatutako ZTBESko agenteei zabalik daude. Proiektuak gehienez ere hiru urtez garatuko dira, 2017an hasita.

En esta tipología se distinguen tres modalidades de proyectos de I+D. Las tres modalidades están abiertas a los Agentes de la RVCTI acreditados en las categorías de Institutos de Investigación Sanitaria y de Organizaciones de I+D Sanitarias. Los proyectos podrán desarrollarse durante un máximo de tres años, con inicio en 2017.

i) Talde sortu berriak sustatzea: aurretik horrelako proiektu batean parte hartu ez duen ikertzaile nagusia duten taldeek garatutako proiektuak; halaber, esperientzia egiaztatua duten ikertzaileak taldearen % 20 baino gutxiago izan behar dira.

i) Fomento de grupos emergentes: proyectos desarrollados por equipos cuyo investigador o investigadora principal no haya participado anteriormente en un proyecto como tal (IP), y el porcentaje de coinvestigadores con experiencia contrastada sea inferior al 20% del total del equipo.

Modalitate horretara gutxienez 120.000 euro bideratuko dira.

A esta modalidad se destinará un mínimo de 120.000 euros.

ii) Osasun-zerbitzuen ikerketa-proiektuak: euskal osasun-sistemaren zenbait alderdi nahasi nahi dira, errazteko, hala badagokio, emaitzen eskalabilitatea eta hedapena, edota sistemako erabakiak hartzean duten erabilera.

ii) Proyectos de investigación en servicios sanitarios: se pretende involucrar a diversas partes del sistema sanitario vasco para facilitar, en su caso, la escalabilidad o extensión de los resultados, o su empleo en la toma de decisiones del sistema.

Modalitate horretara gutxienez 300.000 euro bideratuko dira.

A esta modalidad se destinará un mínimo de 300.000 euros.

iii) Integratutako osasun-proiektuak: osasunari buruzko oinarrizko ikerketa-proiektuak, osasun-sistemaren barruan lankidetzan eginak, helburu nagusi honekin: behatzen diren fenomeno eta gertakizunen oinarri-oinarrizko funtsei buruzko jakintza berriak eskuratzea, dauden gaitasun sanitarioak batuz.

iii) Proyectos sanitarios integrados: proyectos de Investigación Fundamental en salud realizados en colaboración dentro del sistema sanitario con el objetivo primordial de adquirir nuevos conocimientos acerca de los fundamentos subyacentes de los fenómenos y hechos observables sumando las capacidades sanitarias existentes.

Modalitate horretara gutxienez 580.000 euro bideratuko dira.

A esta modalidad se destinará un mínimo de 580.000 euros.

Modalitateren batean ezarritako gutxienekora heltzen ez bada, soberan den kopurua gainerako modalitateei aplikatu ahal izango zaie, laguntzen tipologia beraren barruan.

Cuando no se alcance el mínimo establecido en alguna de las modalidades, la cantidad excedente se podrá aplicar a las restantes modalidades dentro de la misma tipología de ayudas.

b) Osasuneko ikerketa estrategikoak bultzatzea.

b) Potenciación de la investigación en salud de carácter estratégico.

Tipologia honetan bi modalitate bereizten dira, edozein kategoriatan egiaztatutako ZTBESko agenteei irekiak. Proiektuak urtebete eta hiru urte arteko epean garatu ahal izango dira, baina laguntza urterokoa izango da eta 2017an egindako jardueretarako emango da.

En esta tipología se distinguen dos modalidades, abiertas a los Agentes de la RVCTI acreditados en cualquier categoría. Los proyectos podrán desarrollarse durante un periodo de entre uno y tres años, si bien la ayuda tendrá carácter anual y se otorgará para las actividades desarrolladas en 2017.

i) Osasun arloko funtsezko ikerketa proiektuak: ZTBESko hainbat agenteren artean lankidetzan eginak. Horien helburu nagusia izango da ezaguera berriak hartzea fenomeno eta ekintza behagarrien azpian dauden oinarriei buruz eta ezaguera-oinarria zabaltzea. Eskabideak arlo zehatz hauetan aurkeztu ahal izango dira: gailu medikoak, medikuntza pertsonalizatua, gaixotasun arraroak eta analitika aurreratua.

i) Proyectos cooperativos de Investigación Fundamental en salud: realizados en colaboración por diferentes Agentes de la RVCTI con el objetivo primordial de adquirir nuevos conocimientos acerca de los fundamentos subyacentes de los fenómenos y hechos observables y ampliar la base de conocimiento. Las áreas concretas en las que se podrán presentar solicitudes son: dispositivos médicos, medicina personalizada, enfermedades raras y analítica avanzada.

Modalitate horretara gutxienez 620.000 euro bideratuko dira.

A esta modalidad se destinará un mínimo de 620.000 euros.

ii) Osasun arloko garapen teknologikorako proiektuak, dagoeneko egiaztatuta dauden aurreko esperientzietan oinarrituak, eta balio-katean aurrera egitera eta osasun-proiektuekin lotutako ezagutzaren balorizaziora bideratuak. Aurretiazko emaitza edo esperientzietan oinarritutako garapeneko proiektuak izan daitezke, edo osasun arloko teknologia berritzaileak garatzekoak, edo teknologia sanitario garatu baten balidazio klinikoa eta/edo teknologikoa behar dutenak.

ii) Proyectos de Desarrollo Tecnológico en salud: proyectos con origen en el sistema sanitario, basados en experiencias preliminares ya contrastadas, y orientados a avanzar en la cadena de valor y a la valorización del conocimiento vinculado a proyectos sanitarios. Pueden ser proyectos de desarrollo basados en unos resultados o experiencias preliminares que muestren potencial de transferencia, proyectos para desarrollar tecnologías innovadoras en salud, o proyectos que requieran validación clínica y/o tecnológica de una tecnología sanitaria desarrollada.

Modalitate horretan, Osasun Ikerkuntzarako Institutuak eta I+G antolamendu Sanitarioak kategorietan egiaztatutako ZTBESko agente batek koordinatuko ditu proiektuak.

En esta modalidad, los proyectos serán coordinados por un Agente de la RVCTI acreditado en las categorías de Institutos de Investigación Sanitaria y Organizaciones de I+D Sanitarias.

Modalitate horretara gutxienez 380.000 euro bideratuko dira.

A esta modalidad se destinará un mínimo de 380.000 euros.

Modalitateren batean ezarritako gutxienekora heltzen ez bada, soberan den kopurua beste modalitateari aplikatu ahal izango zaio, laguntzen tipologia beraren barruan.

Cuando no se alcance el mínimo establecido en alguna de las modalidades, la cantidad excedente se podrá aplicar a la otra modalidad dentro de la misma tipología de ayudas.

2.– Laguntza hauen bidez, jarduera ez-ekonomikoak finantzatuko dira, Ikerketa eta Garapenerako eta Berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruz Europako Erkidegoaren esparruan Europar Batasunak ezarritako baldintzekin (2014-06-27ko EBAO, C 198) bat etorriz (19. puntua; ikerketa-organismoen eta ikerketa-azpiegituren jarduera primarioak, eta ezagueren transferentziarako jarduerak).

2.– Las ayudas financiarán actividades de naturaleza no económica, conforme a los requisitos establecidos por la Comisión Europea en el Marco Comunitario sobre Ayudas Estatales de Investigación y Desarrollo e Innovación (DOUE, C 198, de 27-06-2014), en el punto 19 (actividades primarias de los organismos de investigación e infraestructuras de investigación, y actividades de transferencia de conocimientos).

3.– Beraz, deialdi honetatik kanpo geratzen da jarduera ekonomikoaren finantziazioa. Ondorio horietarako, jarduera ekonomikotzat hartzen da:

3.– Por tanto, queda excluida de la presente convocatoria la financiación de la actividad económica. A estos efectos se entiende por actividad económica:

a) I+G zerbitzuak eskaintzea eta enpresen kontura egindako I+G.

a) La prestación de servicios de I+D y la I+D realizada por cuenta de empresas.

b) Ikerketa-azpiegituren alokairua.

b) El alquiler de las infraestructuras de investigación.

c) Jarduera ekonomiko guztiak, Ikerketa eta Garapenerako eta Berrikuntzarako laguntza estatalei buruz Europako Erkidegoaren esparruan ezartzen baldintzak betetzen ez dituztenak (2014-06-27ko EBAO, C 198).

c) Cualesquiera otras actividades de naturaleza económica que no respondan a las condiciones exigidas y contempladas en el Marco Comunitario sobre Ayudas Estatales de Investigación y Desarrollo e Innovación (DOUE, C 198, de 27-06-2014).

4.– Aurkeztutako ikerketa-proiektuek Munduko Medikuen Elkartearen Helsinkiko Adierazpenean ezarritako oinarrizko printzipioak (Gizakiengan egindako ikerketa medikoetarako printzipio etikoak) eta ikerketa medikoaren arloan indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak errespetatu beharko dituzte.

4.– Los proyectos de investigación presentados deberán respetar los principios fundamentales establecidos en la Declaración de Helsinki de la Asociación Médica Mundial (AMM) - Principios éticos para las investigaciones médicas en seres humanos, así como cumplir los requisitos establecidos por la legislación vigente en el ámbito de la investigación médica.

7. artikulua.– Finantzatu daitezkeen gastuak.

Artículo 7.– Gastos financiables.

1.– Finantzatu daitezkeen gastuak zuzenean lotuta egon beharko dira proiektua gauzatzearekin, eta aldez aurretik sartuta egongo dira eskabidearen memorian.

1.– Los gastos financiables deberán estar directamente relacionados con la realización del proyecto y previamente incluidos en la Memoria de la solicitud.

2.– Honako hauek hartuko dira finantzatu daitezkeen gastutzat:

2.– Tendrán la consideración de gastos financiables los siguientes:

a) Langileen kostuak (ikertzaileenak, teknikarienak eta ikerketan laguntzen duten gainerako langileenak), betiere proiektuan aritzen diren neurrian. Proiekturako beharrezko langileen kontratazioa barne hartzen da. Langile horiek zentro kontratatzaileari aplikatzekoa zaion araudiaren arabera hautatuko dira, publikotasun-, norgehiagoka- eta lehiaketa-printzipioak betez.

a) Costes de personal (personal investigador, personal técnico y otro personal de apoyo empleado en la actividad de investigación) en la medida que estén dedicados al proyecto. Se incluye la contratación de personal necesario para el proyecto, cuya selección se realizará conforme a la normativa de contratación aplicable al centro contratante, cumpliendo los principios de publicidad, concurrencia y competitividad.

Halaber, ikerketa-taldeko partaide den osasun-langilea jarduera asistentzialetik libratzeak dakartzan kostuak atal honetan sartzen dira, baldin eta proiektuan jarduteko libratzen bada, eta betiere lanaldiaren % 50 gehienez ere.

Asimismo se incluye en este apartado los costes derivados de la liberación de la actividad asistencial del profesional sanitario que forma parte del equipo investigador para su dedicación al proyecto hasta un máximo del 50% de su jornada de trabajo.

Ez dira finantzatzekoak izango funtzionarioen, estatutupeko langileen edo langile lan-kontratudunen kostuak, ZTBESko agenteei lotutakoak –hala EAEko sektore publikokoak nola partaidetza publikoa nagusi den eta sektore publikoan edo inongo administraziotan sartuta ez dauden erakundeetakoak–, baldin eta Eusko Jaurlaritzako beste sailen batek edo beste administrazio publiko batek finantzatzen baditu.

No serán financiables los costes del personal funcionarial, estatutario o contractual laboral vinculado a los Agentes de la RVCTI pertenecientes al Sector Público de la CAE o Entidades con participación pública mayoritaria, no integradas en el sector público de ninguna administración, siempre que estén ya financiados por otro Departamento del Gobierno Vasco u otra Administración Pública.

b) Ondasunak eskuratzeko eta zerbitzuak kontratatzeko gastuak. Proiektua egiteko erabili den material inbentariagarria, material suntsigarria eta gastu osagarriak ere sartzen dira, material bibliografikoa eta proiektuen emaitzak hedatu eta transferitzeak dakartzan gastuak. Proiektua gauzatzeko beharrezkoa den heinean eta behar bezala justifikatzen bada, ez da mugarik egongo partida honetan.

b) Gastos de adquisición de bienes y contratación de servicios. Se incluye el material inventariable utilizado para la realización del proyecto, el material fungible y gastos complementarios, el material bibliográfico y gastos relacionados con la difusión y transferencia de los resultados de los proyectos. Siempre que sea debidamente justificado y necesario para el desarrollo del proyecto, no habrá limitaciones en esta partida.

Eta berariaz kanpoan geratzen dira altzariak eta instalazioak, kudeaketarako ekipo informatikoak eskuratzea eta bulegoko material orokorra finantzatzea (fotokopiak, tonerra edo telefono-gastuak).

Y se excluyen explícitamente el mobiliario y las instalaciones, la adquisición de equipos informáticos de gestión y la financiación de material general de oficina tales como fotocopias, tóner o gasto de teléfono.

Proiektua garatzeko kanpoko zerbitzuak kontratatzea aurreikusita egonez gero, eskaeraren memorian aipatu beharko da, honako hauek zehaztuta: zerbitzuaren nolakotasuna eta kontratuaren kostua. Azpikontratatu egin ahal izango dira proiektuko jarduerak, diru-laguntza jasotzen duen jardueraren parte direnak, baldin eta diru-laguntzaren onuradun den agenteak berak egin ezin baditu (dena dela, egiaztatu egin beharko da hori proiektuaren memorian). Onuradun bakoitzeko azpikontratatzen den jardueraren kostu osoa ezin izango da onuradun horri dagokion aurrekontu finantzagarriaren % 50 baino handiagoa izan.

La contratación de servicios externos prevista para el desarrollo del proyecto deberá estar reflejada en la memoria de solicitud, indicando la naturaleza del servicio y coste del contrato. Podrán ser objeto de subcontratación aquellas actividades del proyecto que forman parte de la actuación subvencionada pero que no pueden ser realizadas por el Agente beneficiario por sí misma, extremo que habrá de acreditarse en la Memoria del proyecto. El coste global de la actividad subcontratada por beneficiario no podrá ser superior al 50% del presupuesto financiable de dicho beneficiario.

c) Bidaia eta joan-etorri gastuak. Kanpo-lanak, koordinazio-bilerek eta kongresuek, hitzaldiek eta halakoek eragindakoak, baldin eta proiektuarekin zuzenean lotuta badaude.

c) Gastos de viajes y desplazamientos. Generados por el trabajo de campo, reuniones de coordinación y asistencia a congresos y conferencias, siempre que estén directamente relacionados con el proyecto.

d) Zeharkako kostuak: deialdi honen kargura kontzeptu honetan finantzatzekoak izango dira proiektua gauzatzeko zuzeneko kostuen % 21 gehienez ere.

d) Costes indirectos: serán financiables en este concepto con cargo a la presente convocatoria hasta el 21% de los costes directos de ejecución del proyecto.

3.– Agindu honen babespean ematen diren laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako erdietsi litekeen beste edozein motatako laguntza edo diru-laguntzarekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, emandako diru-laguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.

3.– Las ayudas que se concedan al amparo de la presente Orden serán compatibles con la obtención de cualquier otro tipo de ayuda o subvención que se pudiera obtener para el mismo fin, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. Caso de producirse ésta se reducirá el importe de la subvención concedida hasta el límite máximo que corresponda.

4.– Dena dela, ondorio horietarako, aplikatzekoak izango dira DLOren 29. eta 31. artikuluak eta DEOren 68. eta 83. artikuluak, oinarrizkoak baitira.

4.– En cualquier caso, a estos efectos serán de aplicación los artículos 29 y 31 de la LGS y los artículos 68 y 83 del RGS, dado su carácter básico.

8. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 8.– Recursos económicos.

Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik datoz, eta horien zenbatekoa 2.600.000 eurokoa da; horietatik 1.200.000 euro osasunari buruzko ikerkuntza-jarduerak bultzatzearen ildoko proiektuak (6.1.a artikuluan azaldu dira) finantzatzera bideratuko dira; eta beste 1.400.000 euro osasuneko ikerketa estrategikoak bultzatzearen ildoko proiektuetara (6.1.b artikuluan azaldu dira).

El importe de los recursos económicos destinados a financiar esta Convocatoria, procedentes de los correspondientes créditos presupuestarios establecidos al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, asciende a la cantidad de 2.600.000 euros, de los cuales 1.200.000 euros estarán destinados a financiar los proyectos de la línea de Promoción de la actividad investigadora sanitaria (explicados en artículo 6.1.a), y 1.400.000 euros a los proyectos de la línea de Potenciación de la investigación en salud de carácter estratégico (explicados en artículo 6.1.b).

Artikulu honetan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, Osasun Sailaren programak gauzatu ostean geratu diren aurrekontu-zuzkiduren arabera, indarrean dagoen legediak kreditu-loturarako edo aurrekontuak aldatzeko ezarritako araubideari jarraikiz, eta laguntzak emateko hasiko den prozeduraren ebazpena eman baino lehen. Zirkunstantzia hori gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

El importe expresado en este artículo podrá ser incrementado en función de las disponibilidades presupuestarias que resulten de la ejecución de los programas del Departamento de Salud, conforme al régimen de vinculación crediticia o de modificación presupuestaria previsto en la legislación vigente y con carácter previo a la resolución del procedimiento de concesión de ayudas que se inicia. De producirse dicha circunstancia, se dará publicidad de ello en el Boletín Oficial del País Vasco mediante resolución del Viceconsejero de Salud.

9. artikulua.– Emateko prozedura.

Artículo 9.– Procedimiento de concesión.

Adierazitako laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Laguntzak emateko, eskabideak alderatu egingo dira, euren artean lehentasuna ezartzeko. Lehentasuna 12. artikuluan ezarritako balioespen-irizpideei jarraituz ezarriko da, eta laguntzak emango dira harik eta deialdian esleitutako kredituak agortu arte.

La concesión de las ayudas contempladas se efectuará por el procedimiento de concurso. A estos efectos la concesión se realizará mediante la comparación de las solicitudes presentadas a fin de establecer una prelación entre las mismas atendiendo a los criterios de valoración que se fijan en el artículo 12 y adjudicando las ayudas hasta el agotamiento, en su caso, de los créditos asignados a la convocatoria.

II. KAPITULUA: KUDEATZEKO PROZEDURA
CAPÍTULO II: PROCEDIMIENTO DE GESTIÓN

10. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua eta epea.

Artículo 10.– Forma y plazo de presentación de solicitudes.

1.– Proiektu bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztuko du koordinatzaile gisa jarduten duen agenteak.

1.– Se presentará una única solicitud por proyecto, por parte del Agente que actúe como Coordinador.

2.– Agindu honetatik eratorritako eskabide, eskaera, jakinarazpen, zuzentze, justifikazio eta gainerako izapide guztiak elektronikoki gauzatuko dira, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren (2012ko martxoaren 9ko EHAA, 50 zk.) 28. artikuluarekin, urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 14. artikuluarekin eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –Platea– onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenarekin bat etorriz.

2.– La realización de las solicitudes, requerimientos, notificaciones, subsanaciones, justificaciones y demás gestiones implicadas en esta Orden se efectuará por medios electrónicos, de conformidad con el artículo 28 del Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica (BOPV n.º 50, de 9 de marzo de 2012) , de conformidad con el artículo 14 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; así como con la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración-Platea.

3.– Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, euskadi.eus egoitza elektronikora jo beharko da, jarraian adierazitako helbideetan:

3.– El acceso a la solicitud y su cumplimentación se realizará través de la sede electrónica euskadi.eus, en las direcciones que se señalan a continuación:

a) Osasunari buruzko ikerkuntza-jardueren sustapena:

a) Promoción de la actividad investigadora sanitaria:

● Euskaraz:

● En euskera:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/osasun_ikerketa_jarduerak_sustapena/y22-izapide/eu

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/osasun_ikerketa_jarduerak_sustapena/y22-izapide/eu

● Gaztelaniaz:

● En castellano:

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/promocion_actividad_investigadora_salud/y22-izapide/es

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/promocion_actividad_investigadora_salud/y22-izapide/es

b) Osasuneko ikerketa estrategikoen sustapena:

b) Potenciación de la investigación en salud de carácter estratégico:

● Euskaraz:

● En euskera:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/osasun_ikerketa_bultzatu/y22-izapide/eu

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/osasun_ikerketa_bultzatu/y22-izapide/eu

● Gaztelaniaz:

● En castellano:

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/potenciacion_investigacion_salud/y22-izapide/es

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/potenciacion_investigacion_salud/y22-izapide/es

Egoitza elektronikoan eskuragarri daude izapideak bide elektronikotik egiteko argibideak, bai eta eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak ere.

Las especificaciones de cómo tramitar por el canal electrónico, así como las solicitudes, declaraciones responsables y demás modelos estarán disponibles en la citada sede electrónica.

Eskabidea egin ondoren, espedientea eskuratzeko eta errekerimenduak, jakinarazpenak eta agindu honetan inplikatutako gainerako izapideak egiteko, honako helbide honetara jo beharko da: http://www.euskadi.eus/misgestiones/

El acceso al expediente, los requerimientos, notificaciones y demás trámites posteriores a la solicitud implicados en esta Orden se realizan a través de http://www.euskadi.eus/misgestiones/

http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak/

http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak/

4.– Betetako eskabideak, pertsona edo erakunde eskatzailearen sinadura ezagunaz gain, 10.6 artikuluak aipatzen duen dokumentazioa gaineratuko du, Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Sinadura elektronikoaren aurkezpena aurkezteko epetzat hartuko da.

4.– La solicitud cumplimentada incorporará, además de la firma reconocida de la persona o entidad solicitante, la documentación soporte a la que se refiere el artículo 10.6, en los términos dispuestos en el Decreto 21/2012 de 21 de febrero, de Administración Electrónica. Se considerará como fecha de presentación la de la firma electrónica.

5.– Eskatzaileek laguntza jasotzeko eskabidea aukeratzen duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute, eskatutako dokumentazioarekin batera. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jardueretan, eta prozedurak irauten duen bitartean, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoa betez.

5.– La solicitud de ayuda, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayudas, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Honako dokumentazio hau aurkeztu behar da (laguntza-eskabidea osatzen du):

6.– La documentación que debe presentarse, y que compone la solicitud a la ayuda, es la siguiente:

a) Ikerketa-proiektuaren memoria, eredu arautuan (II-A eranskina), parte hartzen duen agente bakoitzaren informazioarekin batera (II-B eta II-C eranskinak).

a) Memoria del proyecto de investigación en modelo normalizado (Anexo II-A), acompañado de la información de cada Agente participante (Anexos II-B y II-C).

b) Ikerketa-taldeko kideen curriculum vitae-a eredu arautuan (II-D eranskina), Carlos III. Osasun Institutuko curriculum vitae eredua, edo Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren curriculum vitae eredu arautuak.

b) Curriculum Vitae en modelo normalizado de los integrantes del equipo de investigación (Anexo II-D), modelo de Curriculum Vitae del Instituto de Salud Carlos III, o modelos de Curriculum Vitae Normalizado de la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT).

c) Agente eskatzaile bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpena, legezko ordezkariak sinatua (III. eranskina).

c) Declaración responsable de cada Agente solicitante firmada por el Representante Legal (Anexo III).

d) Jarduera betekizun gisa, eta ezaugarriak kontuan hartuta, proiektuek legez ezarritako baimenak eta/edo txosten hauek izan beharko dituzte:

d) Como requisitos de actividad y atendiendo a su naturaleza, los proyectos deberán contar con las autorizaciones y/o informes legalmente establecidos:

i) Etika-batzorde eskudunak emandako baimena, hala badagokio, eta ikerketa-arloko arauak eta hitzarmenak betetzen direla zaintzen duten kide anitzeko beste organo batzuek emandakoa. Edonola ere, dagokion kide anitzeko organoko lehendakaritzak edo idazkaritzak emango du baimen hori, eta, bertan, akordioa adostu zen bileraren aktaren erreferentzia jasoko da.

i) Autorización, en su caso, del Comité de Ética competente y otros órganos colegiados responsables de velar por el cumplimiento de los convenios y normas existentes en materia de investigación. En todos los casos, la autorización será expedida por la Presidencia o la Secretaría del órgano colegiado correspondiente y en ella se hará constar la referencia al acta de la sesión en la que se tomó el acuerdo.

ii) Proiektuak giza jatorriko lagin biologikoak behar baditu, Euskal Biobankuaren ziurtagiria eskatu beharko da, eta horrela jasoko da.

ii) En el caso de que el proyecto requiera de muestras biológicas de origen humano, será necesario solicitar el Certificado del Biobanco vasco y así hacerlo constar.

Puntu honetan aipatutako dokumentuak agente onuradunen esku geratuko dira, hartara eragotzi gabe diru-laguntza ematen duen organoak egin ditzakeen egiaztapenak, ezta eskumena duten kontrol-organoek egin ditzaketen egiaztapenak eta kontrolak ere, eta kontrol- eta egiaztapen-jarduera horietan eskatzen zaien informazio guztia emango dute agente onuradunek.

Los documentos a los que hace referencia este punto quedarán en poder de los Agentes beneficiarios, sin perjuicio del sometimiento a las actuaciones de comprobación que pueda efectuar el órgano concedente, así como cualesquiera otras de comprobación y control que puedan realizar los órganos de control competentes, aportando cuanta información les sea requerida en el ejercicio de las actuaciones anteriores.

7.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta 2017ko irailaren 8an amaituko da.

7.– El plazo para solicitar las ayudas se iniciará el día siguiente al de la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el 8 de septiembre de 2017.

11. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea.

Artículo 11.– Subsanación de los defectos de la solicitud.

1.– Diru-laguntzen eskabideetan daturen bat bete gabe utzi bada, edo ez badira aurkeztu eskatutako agiri guztiak, agenteari hamar eguneko epea emango zaio falta dena osatzeko edo eskatzen diren agiriak eransteko, eta, halaber, jakinaraziko zaio horrela egiten ez badu eskabidean atzera egin duela ulertuko dela; dena dela, Administrazioak eskabide horri buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatzen denaren arabera.

1.– Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación exigida, se requerirá al Agente solicitante para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido en su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bitartez egingo dira.

2.– Las notificaciones se realizarán por medios electrónicos.

3.– Jakinarazpen-sistemak aukera emango du egiaztatzeko zein egun eta ordutan eskaini zaion jakinarazpena jakinarazten den ekintzaren interesdunari, eta noiz sartu den haren edukia ikustera; une horretatik aurrera jakinarazpena gauzatutzat joko da. Jasota baldin badago jakinarazpena egin dela, eta hamar egun natural igarotzen badira edukira sartu gabe, jakinarazpenari uko egin zaiola ulertuko da, eta izapidea egintzat joko da, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela sartzea.

3.– El sistema de notificación permitirá acreditar la fecha y hora en que se produzca la puesta a disposición de la persona interesada del acto objeto de notificación, así como la de acceso a su contenido, momento a partir del cual la notificación se entenderá practicada. Cuando exista constancia de la puesta a disposición, y transcurran diez días naturales sin acceder a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de la persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

4.– Lankidetzan garatzekoak diren proiektuen kasuan, proiektuko koordinatzailea den erakundearekin gauzatuko da jarduera hori.

4.– En los proyectos a desarrollar en cooperación, dicha actuación se realizará con la entidad que hubiera asumido la condición de coordinador del proyecto.

12. artikulua.– Eskabideak ebaluatzea eta hautatzea.

Artículo 12.– Evaluación y selección de las solicitudes.

1.– Balioespen-batzordeak ebaluatu eta hautatuko ditu behar bezala aurkeztutako edo, aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat, dagokion epean zuzendutako eskabideak. Hauek osatzen dute batzorde hori:

1.– La evaluación y selección de las solicitudes debidamente presentadas o subsanadas en plazo, de acuerdo con lo establecido en el artículo anterior, las realizará la Comisión de Valoración integrada por los siguientes componentes:

A) Presidentea: María Aguirre Rueda, Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

A) Presidencia: la Directora de Investigación e Innovación Sanitarias del Departamento de Salud, María Aguirre Rueda.

B) Mahaikideak:

B) Vocales:

● Miren Nekane Murga Eizagaechevarria, Osasun Sailaren Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

● La Directora de Planificación, Ordenación y Evaluación Sanitarias del Departamento de Salud, Miren Nekane Murga Eizagaechevarria.

● Andoni Arcelay Salazar, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria.

● El Director de Asistencia Sanitaria del Ente Público Osakidetza-Servicio vasco de salud, Andoni Arcelay Salazar.

C) Idazkaria: Ainhoa Jausoro Zubiaga, Osasun Sailaren I+G laguntzen ardura duen teknikaria.

C) Secretaria: la técnica responsable de ayudas I+D del Departamento de Salud, Ainhoa Jausoro Zubiaga.

2.– Balioespen-batzordearen osaerako kideak aldatuko balira, aldaketa horiek argitaratu egingo dira, batzordearen kideak errefusatzeko eskubidea baliatu ahalko dutela bermatzeko interesdunei, bat etorriz betiere urriaren 1eko 40/2015 Legearen (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena) 23. eta 24. artikuluekin, euskadi.eus egoitza elektronikoan, 10.3 artikuluan adierazitako helbideetan.

2.– Si las hubiere, las modificaciones de la composición nominal de los componentes de la Comisión de Valoración se harán públicas a efectos de garantizar a los interesados la efectividad del ejercicio del derecho de recusación de sus miembros, de acuerdo con lo dispuesto en los artículos 23 y 24 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, en la sede electrónica euskadi.eus en las direcciones señaladas en el artículo 10.3.

3.– Balioespen Batzordeak kanpoko ebaluatzaileen lankidetza eskatuko du, eta horiek proiektuen kalitate zientifikoari eta teknikoari buruzko dagozkien txostenak egingo dituzte. Kanpoko ebaluatzaileek jarraian adierazitako alderdiak ebaluatu eta neurtuko dituzte, eta gehienez ere 50 puntu eman ahal izango dituzte:

3.– La Comisión de Valoración solicitará la colaboración de evaluadores externos que aportarán los informes pertinentes sobre la calidad científico-técnica de los proyectos. Las y los evaluadores externos evaluarán y ponderarán los siguientes aspectos, pudiendo conceder una puntuación máxima de 50 puntos:

a) Proposamenaren planteamendua eta bideragarritasuna (gehienez 35 puntu).

a) Planteamiento y viabilidad de la propuesta: hasta un máximo de 35 puntos.

– Ezarritako helburuen argitasuna eta egokitasuna (gehienez 5 puntu).

– Claridad y pertinencia de los objetivos planteados (máximo 5 puntos)

– Proiektuak egiten duen ekarpen zientifiko-teknikoa, egungo artearen egoerari eta planteatutako ikuspegiaren eta metodologiaren baliotasunari dagokionez (gehienez 10 puntu).

– Aportación científico-técnica del proyecto en relación con el estado del arte actual, validez del enfoque, y metodología planteados (máximo 10 puntos)

– Koherentzia eta eraginkortasuna lan-planean, zereginen egokitasunean eta aurreikusitako aurrekontuan (gehienez 10 puntu).

– Coherencia y eficacia del plan de trabajo, adecuación de tareas y presupuesto estimado (máximo 10 puntos)

– Osasun-sistemarako duen aplikagarritasuna, erabilgarritasuna eta, hala badagokio, osasun-sisteman ezartzeko estrategia (gehienez 10 puntu).

– Aplicabilidad, utilidad y, en su caso, estrategia de implementación para el sistema sanitario (máximo 10 puntos).

b) Proiektuan nahasitako giza taldearen kalitatea, fidagarritasuna eta osagarritasuna (gehienez 10 puntu).

b) Calidad, solvencia y complementariedad del equipo humano implicado en el proyecto: hasta un máximo de 10 puntos.

c) Genero-ikuspegia: 5 puntu gehiago eskabideak genero-ikuspegiari heltzen badio.

c) Perspectiva de género: 5 puntos adicionales si la solicitud explicita el abordaje, en su caso, de la perspectiva de género.

Txosten zientifiko-teknikoan eskabideek 25 puntuko gutxieneko puntuazioa eskuratzen ez badute, balioespen-batzordeak ez ditu finantzatzeko moduko proiektutzat joko, eta, beraz, ez ditu ebaluatuko.

Las solicitudes que en el informe científico-técnico no alcancen una puntuación superior a 25 puntos serán considerados como no financiables y por tanto no serán objeto de evaluación por la Comisión de Valoración.

4.– Aurreko puntuan azaldutakoaren arabera gutxieneko puntuak gainditzen dituzten eskabideak ebaluatuko ditu balioespen-batzordeak, eta balorazioa egiteko jarraian adierazitako irizpideak aplikatuko dituzte (gehienez ere 50 puntu emango dituzte):

4.– Las solicitudes que superen la puntuación mínima según lo descrito en el punto anterior, serán evaluados por la Comisión de Valoración, quien valorará las solicitudes aplicando para ello los criterios siguientes, pudiendo otorgar un máximo de 50 puntos:

a) I+G+B arloan oinarritutako osasun- eta lehiakortasun-politikekin bat egitea, eta eskabideak horien helburuekiko duen interesa eta izan dezakeen ekarpena (gehienez 20 puntu).

a) Alineación con las políticas sanitarias y de competitividad basadas en la I+D+i, interés y potencial de contribución de la solicitud a sus objetivos: hasta un máximo de 20 puntos.

b) Eskabideak euskal osasun-sisteman duen eragina, proposamenak aintzat hartzen duen gaixotasunaren, teknologiaren, antolamendu-alderdiaren edo beharraren (jasangarritasuna barne) garrantziagatik (gehienez 15 puntu).

b) Impacto de la solicitud para el sistema sanitario vasco, por la relevancia de la enfermedad, tecnología, aspecto organizativo, o necesidad (incluyendo sostenibilidad) que atiende la propuesta: hasta un máximo de 15 puntos.

c) Eskabideak euskal osasun-sistemarako duen interesa, I+G+B arloko osasun-estrategiaren helburuei dagokienez egindako ekarpenagatik; helburu horiek harremana dute talentua eta ikertzeko gaitasuna indartzearekin, lankidetzarekin eta masa kritikoa egitearekin, eta lidergoa lortzeko aukerarekin (gehienez 15 puntu).

c) Interés de la solicitud para el sistema sanitario vasco por su contribución a objetivos de la estrategia sanitaria en I+D+i, relacionadas con el refuerzo del talento y capacidad investigadora, la cooperación y consecución de masa crítica, y la posibilidad de liderazgo: hasta un máximo de 15 puntos.

5.– Guztizko puntuazioa lortzeko eta irizpide garrantzitsu guztiak aintzat hartzeko, pareka egindako ebaluazio zientifiko-teknikoko puntuazioak (12. artikuluko 3. zenbakian arautua) eta Balioespen Batzordeak egindako ebaluazioa (4. zenbakian arautua) batuko dira; horrenbestez, gehieneko puntuazioa 100 izango da.

5.– Para obtener la puntuación total y considerar todos los criterios relevantes, se sumarán las puntuaciones de la evaluación científico-técnica realizada por pares (y que regula el punto 3 de este artículo 12) y de la evaluación realizada por la Comisión de Valoración (regulada en el punto 4), con lo que la máxima puntuación posible será de 100 puntos.

6.– 6. artikuluan azaldutako modalitate bakoitzerako, 5. zenbakian xedatutakoari jarraikiz lortutako guztizko puntuazioaren araberako lehentasuna ezarriko du Balioespen Batzordeak, 12. artikulu honetako 3. eta 4. zenbakietan ezarritako balorazio-irizpideen aplikazioari jarraikiz.

6.– La Comisión de Valoración establecerá, para cada modalidad descrita en el artículo 6, una prelación según la puntuación total obtenida según lo determinado en el punto 5, de acuerdo con la aplicación de los criterios de valoración determinados en los puntos 3 y 4, de este artículo 12.

7.– Modalitate bakoitzean, Balioespen Batzordeak laguntzen zenbatekoa ezarriko du, hainbat faktoreren arabera: proposamen bakoitzak lortutako guztizko puntuazioa; proiektu bakoitzean aurkeztutako aurrekontua eta lortu nahi diren helburuekiko duten egokitasuna; proiektu kopurua eta modalitate bakoitzerako esleitutako gutxieneko dirua, 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera; eta dauden baliabide ekonomikoak.

7.– En cada modalidad, la Comisión de Valoración establecerá la cuantía de las ayudas considerando la puntuación global obtenida por cada propuesta, el presupuesto presentado en cada proyecto y su adecuación a la consecución de los objetivos pretendidos, el número de proyectos y la asignación mínima de fondos para cada modalidad según lo establecido en el artículo 6.1, y los recursos económicos existentes.

8.– Emandako laguntzek eskatutako zenbatekoa osorik edo zati batean estali ahal izango dute, baina, edozein modutan, baterako finantzaketa kontuan hartuz, ezin izango da inolaz ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostu erreala.

8.– Las cantidades concedidas podrán cubrir total o parcialmente la cantidad que se solicita, sin que, en ningún caso, contabilizando la posible cofinanciación, superen el coste real de la actividad objeto de subvención.

13. artikulua.– Ebazpena, jakinarazpena eta errekurtsoak.

Artículo 13.– Resolución, notificación y recursos.

1.– Aurkeztutako eskabideak prozedura bakar batean izapidetuko dira, eta Osasuneko sailburuari dagokio, Balioespen Batzordearen proposamena kontuan hartuta, prozedura hori ebaztea, agente eskatzaileek proposatutako gai guztiekin batera.

1.– Las solicitudes presentadas se tramitarán a través de un único procedimiento cuya Resolución, decidiendo todas las cuestiones planteadas por los Agentes solicitantes, corresponde, a propuesta de la Comisión de Valoración, al Viceconsejero de Salud.

2.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da; horretarako epea, gehienez ere, bost hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ez bada ebazpenik argitaratu, agente eskatzaileek ulertu ahal izango dute euren eskabidea ezetsi egin dela, DLOaren 25. artikuluan xedatutakoaren arabera, halaxe ezarrita baitago urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearena) 24.2 artikuluan.

2.– La Resolución que se adopte será notificada mediante su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco en el plazo máximo de seis meses a contar a partir del día siguiente a la publicación de la presente Orden. Transcurrido dicho plazo sin haberse publicado la Resolución, los Agentes solicitantes podrán entender desestimada su solicitud de acuerdo con lo establecido en el artículo 25 de la LGS a los efectos de lo señalado en el artículo 24.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Ebazpenean erabakiko da eskatutako diru-laguntzak ematen diren edo ukatzen diren. Ematen badira, honako hauek zehaztuko dira: agente onuraduna, diruz lagundutako proiektua eta emandako diru-zenbatekoa. Laguntzak ukatzen badira, berriz, zergatik ukatu diren adierazi beharko da.

3.– La Resolución que se adopte determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando en el caso de las primeras, el Agente beneficiario, el proyecto subvencionado y el importe de la subvención concedida. En el caso de las denegadas recogerá los motivos que fundamenten la denegación.

4.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 15 eguneko epean, agenteek berariaz uko egin ahal izango diote laguntzari. Aipatutako epean uko egiten dela adierazi ezean, deialdiaren ondorioetarako, laguntza onartu dela ulertuko da.

4.– En el plazo de 15 días desde la publicación de la Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, los Agentes podrán manifestar su renuncia expresa a la misma. La no presentación de renuncia en el plazo indicado, se entenderá a efectos de la convocatoria, la aceptación de la ayuda.

5.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen. Aurka egin nahi izatera, agente onuradunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Osasuneko sailburuaren aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluarekin bat etorriz.

5.– La Resolución no pone fin a la vía administrativa por lo que podrá ser recurrida en alzada ante el Consejero de Salud por los agentes beneficiarios en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su notificación. Todo ello, de conformidad con lo establecido en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Agindu honen ondorioetarako, agente onuraduna ordezkatuz errekurtsoa jartzen duen pertsona fisikoak ordezkaritza hori egiaztatu beharko du, aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 5.4 artikuluan esandakoarekin bat etorriz.

A efectos de la presente Orden, la persona física que en representación del agente beneficiario interesado interponga el recurso, deberá acreditar su representación conforme a lo señalado en el artículo 5.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, citada.

14. artikulua.– Agente onuradunen betebeharrak.

Artículo 14.– Obligaciones de los Agentes beneficiarios.

Diru-laguntzak jasotzen dituzten agente onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

El Agente beneficiario de la subvención deberá cumplir en todo caso las siguientes obligaciones:

1.– Diru-laguntza eman den xede eta kontzeptuetarako erabiltzea.

1.– Utilizar la subvención para el destino concreto y para los conceptos para los que ha sido concedida.

2.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren egitekoak betetzeko, deialdi honetako diru-laguntzen inguruan eskatzen dituzten argibideak ematea.

2.– Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que les sea requerida, en el ejercicio de sus funciones, respecto de la subvención recibida a través de esta convocatoria.

3.– Eskabidea egiteko orduan kontuan hartutako datu edo inguruabarretan edozein aldaketa gertatuz gero, ahal bezain laster jakinaraztea Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari.

3.– Comunicar a la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias, a la mayor brevedad, cualquier variación sobrevenida de los datos o circunstancias que se reflejaron en la solicitud.

4.– Eskabidean adierazitakoaren gainean aldaketaren bat egin nahi bada, aurrez eta arrazoituta eskatu beharko dio Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari. Deialdi honen ondorioetarako, laguntza-eskabidean aurreikusitako kontzeptuekiko gastu-desbideratzeak ez dira aldaketatzat jotzen, baldin eta % 20 gainditzen ez badute.

4.– Toda alteración o modificación de lo reflejado en la solicitud de ayuda que se pretenda realizar, deberá solicitarse previa y motivadamente a la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias. A los efectos de esta convocatoria, se entiende que las desviaciones de gasto por concepto que no superen el 20% de lo previsto en la solicitud de la ayuda, no suponen alteración o modificación.

5.– Halaber, onuradunek neurriak hartu beharko dituzte diruz lagundutako jardueren finantzaketaren izaera publikoaren zabalkundea egiteko, eta, orobat, kontabilitate-liburuak, eginbidetutako erregistratzeak eta gainontzeko dokumentuak –behar bezala auditutakoak– eramateari dagokionez, bat etorriz merkataritzako eta, egoki bada, sektoreko legeriak exijitutako zehaztapenekin eta bai Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako gainontzeko betekizunekin ere; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

5.– Asimismo, los Agentes beneficiarios deberán adoptar las medidas de difusión del carácter público de la financiación de los proyectos, así como lo relativo a la llevanza de libros contables, registros diligenciados y demás documentos debidamente auditados en los términos exigidos por la legislación mercantil y sectorial aplicable, cuando proceda, junto con los demás requisitos establecidos en el artículo 14 de la LGS, dado su carácter básico.

15. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

Artículo 15.– Abono de las ayudas.

1.– Diru-laguntzak hainbat urtetarako izango dira, proiektuaren iraupenaren arabera (gehienez ere hiru urte), osasunari buruzko ikerkuntza-jarduerak bultzatzeko (6.1.a artikulua) eta osasuneko ikerketa estrategikoak bultzatzeko proiektuentzat (6.1.b artikulua).

1.– Las subvenciones tendrán carácter plurianual, según la duración del proyecto (siendo como máximo tres años), para los proyectos de Promoción de la actividad investigadora sanitaria (artículo 6.1.a), y anual para los proyectos de Potenciación de la investigación en salud de carácter estratégico (artículo 6.1.b).

2.– Laguntza honela ordainduko da, proiektuaren tipologiaren arabera:

2.– El abono de la ayuda se realizará de la siguiente manera, dependiendo de la tipología de proyecto:

a) Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduerak bultzatzeko I+G motako proiektuak, proiektuaren iraupenaren arabera:

a) Proyectos de I+D de Promoción de la actividad investigadora sanitaria, dependiendo de la duración del proyecto:

i) Urtebeteko proiektuak: emandako laguntzaren % 80 berehala emango zaie agente onuradunei, ez badago berariazko uko-egiterik, 13.4 artikuluari jarraikiz. Beste % 20a 16.1 artikuluan aipatutako justifikazio-memoria zientifiko eta ekonomikoak aurkeztean emango da, 16.2 artikuluan aipatutako epearen barruan.

i) Proyectos de un año de duración: el 80% del importe de la ayuda concedida se transferirá a los Agentes beneficiarios, con carácter inmediato, una vez constatada la ausencia de renuncia expresa, de acuerdo con el artículo 13.4. El 20% restante se librará a la entrega de las memorias justificativas científica y económica a las que se hace referencia en el artículo 16.1 dentro del plazo señalado en el artículo 16.2.

ii) Urtebetetik gorako proiektuak: lehenengo urteari dagokion laguntzaren zenbatekoa berehala emango zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren, 13.4 artikuluari jarraikiz. Hurrengo urteetako ordainketa bakoitza Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak proiektua justifikatzeko agiriak onartu ondoren egingo da; agente onuradunak urtero igorriko ditu agiri horiek, 16. artikulatuan ezarritakoaren arabera.

ii) Proyectos de más de un año de duración: el importe de la ayuda concedida correspondiente a la primera anualidad se librará con carácter inmediato a los Agentes beneficiarios, una vez constatada la aceptación de la ayuda tal y como se regula en el artículo 13.4. El abono de cada una de las restantes anualidades se hará tras la aprobación por la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias de la justificación documental del proyecto, que el Agente beneficiario remitirá anualmente a dicha Dirección de acuerdo con lo expresado en el artículo 16.

b) Osasuneko ikerketa estrategikoak bultzatzeko I+G proiektuak: Laguntzak 2017an eta justifikaziorako adierazitako egunera arte gauzatutako jardueren justifikazioa ematean ordainduko dira, 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Proyectos de I+D de Potenciación de la investigación en salud de carácter estratégico: El abono de la ayuda se realizará a la entrega de la justificación de las actividades ejecutadas durante el año 2017 hasta la fecha indicada para la justificación, de acuerdo con lo establecido en el artículo 16.

3.– Agente onuradunak ikusiko balu, justifikatutako arrazoiengatik ezin duela finantzaturiko ikerketa-proiektua burutu, ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari, eta proiektuaren garapen zientifikoaren egoerari buruzko txostena eta balantze ekonomikoa ere aurkeztu beharko dizkio.

3.– Si el Agente beneficiario constatase que, por causas justificadas, no pudiere culminar el proyecto de investigación financiado, deberá ponerlo inmediatamente en conocimiento de la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias, acompañando informe sobre el estado de desarrollo científico del proyecto y balance económico.

4.– Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak, espedientea aztertu ondoren, Osasun sailburuordeari proposatuko dio dagokion laguntzaren kitapena egiteko erabakia har dezala, eta zehaztu dezala zer kopuru itzuli behar den, hala egin behar bada.

4.– La Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias estudiará el expediente y propondrá al Viceconsejero de Salud la adopción de la resolución de liquidación de la ayuda que corresponda, concretando las cantidades que, en su caso, proceda devolver.

5.– Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak, komenigarria dela uste badu, proiektuari jarraipen hobea egiten lagunduko duen informazio osagarria aurkezteko eska dezake.

5.– En aquellos casos en que estime conveniente, la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias podrá recabar la presentación de la información complementaria que considere oportuna para un mejor seguimiento de la marcha del Proyecto.

16. artikulua.– Laguntzaren jarraipena eta justifikazioa.

Artículo 16.– Seguimiento y justificación de las ayudas.

1.– Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduerak bultzatzeko I+G arloko (6.1.a artikulua) hainbat urteko proiektuen kasuan, laguntzaren onuradun den agenteak urtero justifikatu beharko du, nahitaez, egindako lana, eta zertara bideratu den emandako laguntza, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari dokumentazio hau igorriz:

1.– En el caso de los proyectos de I+D de Promoción de la actividad investigadora sanitaria (artículo 6.1.a) y varios años de duración, el Agente beneficiario de la ayuda queda obligado a justificar anualmente el trabajo realizado y el destino dado a la ayuda mediante la aportación a la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias, de la siguiente documentación:

a) Justifikazio memoria zientifiko bat, IV-A eranskinean azaltzen den eskemari jarraituz egindakoa. Memoria zientifiko horretan, proiektua nola dagoen deskribatuko da, egindako jardueren deskribapena egingo da eta baita betearazpen ekonomikoari buruzko laburpena ere. Memoria proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du.

a) Memoria científica justificativa elaborada según el esquema que aparece en el Anexo IV-A. La memoria científica hará una descripción del estado de desarrollo del proyecto, de las actividades realizadas e incluirá un resumen de la ejecución económica. La memoria será firmada por el Coordinador o Coordinadora del proyecto.

b) Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio memoria ekonomikoa (Excel), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (IV-B eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera, ordaindutako fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuan sartutako orduen kostuaren ziurtagiria, justifikazio-epealdiko gastuak agiri bidez egiaztatzeko. Jatorrizko fakturak agente onuradunean artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtean, justifikazio-epealditik kontatzen hasita, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenerako.

b) Memoria económica justificativa (Excel) de cada agente participante (Anexo IV-B) firmada por el representante legal de cada Agente beneficiario. A la memoria económica se acompañarán copias de las facturas pagadas, y en su caso certificación de coste de la dedicación horaria al proyecto del personal investigador, que documenten los gastos realizados durante el periodo de justificación. Las facturas originales deberán archivarse en los Agentes beneficiarios durante un periodo máximo de cinco años a partir del plazo de justificación y estarán disponibles para cualquier comprobación que realice la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias.

Amaierako memoria zientifikoak eta ekonomikoak proiektua burutzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztuko dira.

Las memorias científica y económica finales se presentarán dentro de los tres meses siguientes a la finalización del plazo de ejecución del proyecto.

2.– Osasunari buruzko ikerkuntza-jarduerak bultzatzeko urtebeteko I+G proiektuen kasuan (6.1.a artikulua), nahikoa izango da amaierako memoria zientifikoa eta ekonomikoa proiektua burutzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztea.

2.– En el caso de los proyectos de I+D de Promoción de la actividad investigadora sanitaria (artículo 6.1.a) de un año de duración, será suficiente con la presentación de la memoria científica y económica final dentro de los tres meses siguientes a la finalización del plazo de ejecución del proyecto.

3.– Osasuneko ikerketa estrategikoak bultzatzeko I+G arloko proiektuen kasuan (6.1.b artikulua), laguntzaren onuradun den agenteak nahitaez justifikatu beharko du egindako lana, eta zertara bideratu den emandako laguntza, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari dokumentazio hau igorriz, 2017ko abenduaren 19ko 15:00ak baino lehen:

3.– En el caso de los proyectos de I+D de Potenciación de la investigación en salud de carácter estratégico (artículo 6.1.b), el Agente beneficiario de la ayuda queda obligado a justificar el trabajo realizado y el destino dado a la ayuda mediante la aportación a la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias, de la siguiente documentación antes de las 15:00 horas del 19 de diciembre de 2017:

a) Justifikazio memoria zientifiko bat, IV-A eranskinean azaltzen den eskemari jarraituz egindakoa. Memoria zientifiko horretan, proiektua nola dagoen deskribatuko da, egindako jardueren deskribapena egingo da eta baita betearazpen ekonomikoari buruzko laburpena ere. Memoria proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du.

a) Memoria científica justificativa elaborada según el esquema que aparece en el Anexo IV-A. La memoria científica hará una descripción del estado de desarrollo del proyecto, de las actividades realizadas e incluirá un resumen de la ejecución económica. La memoria será firmada por el Coordinador o Coordinadora del proyecto.

b) Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio memoria ekonomikoa (Excel), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (IV-B eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera, ordaindutako fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuan sartutako orduen kostuaren ziurtagiria, 2017an egindako gastuak –azaroaren 30era arte– agiri bidez egiaztatzeko. Jatorrizko fakturak agente onuradunean artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtean, justifikazio-epealditik kontatzen hasita, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenerako.

b) Memoria económica justificativa (Excel) de cada agente participante (Anexo IV-B) firmada por el representante legal de cada Agente beneficiario. A la memoria económica se acompañarán copias de las facturas pagadas, y en su caso certificación de coste de la dedicación horaria al proyecto del personal investigador, que documenten los gastos realizados durante el año 2017 hasta el 30 de noviembre. Las facturas originales deberán archivarse en los Agentes beneficiarios durante un periodo máximo de cinco años a partir del plazo de justificación y estarán disponibles para cualquier comprobación que realice la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias.

4.– Amaierako memoriekin batera, hala badagokio, ikerkuntzaren ondorioz sortu diren argitalpen, tesi, karrera amaierako proiektu eta kongresuetara eginiko komunikazio guztien kopia bana aurkeztuko da. Horietan guztietan, eta geroago sor litezkeenetan, berariaz aipatu behar da Osasun Sailak emandako laguntza. Ikerketaren emaitzak ahalik eta erabiltzaile gehienek ezagut ditzaten, Osasun Sailak finantzatutako proiektuei buruzko artikuluak argitara emango dira, eta horretarako, lehentasuna izango dute sarrera libreko aldizkariek, bai eta argitaratu eta urtebetera eskuratzeko moduan egongo direla bermatzen dutenek ere.

4.– A las memorias finales se acompañará, en su caso, una copia de todas las publicaciones, tesis, proyectos de fin de carrera y comunicaciones a congresos que surjan como resultado de la investigación. En todas ellas, y en las que con posterioridad pudieran originarse, deberá mencionarse expresamente la ayuda concedida por el Departamento de Salud. Con el fin de difundir los resultados de investigación al máximo número de usuarios, la publicación en forma de artículos de proyectos financiados con fondos del Departamento de Salud, se realizará preferentemente en revistas de acceso abierto o en aquellas que garanticen el acceso en 1 año a partir de su publicación.

5.– Aurreko puntuetan aurreikusi gabekoari dagokionez, DLOaren 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

5.– En lo no previsto en los puntos anteriores se deberá cumplir con lo establecido en el artículo 30 de la LGS, a la vista de su carácter básico.

17. artikulua.– Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak aldatzea.

Artículo 17.– Alteración de las condiciones de la subvención.

1.– Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein baldintza aldatzen bada –betiere, laguntzaren xedea beteta–, eta beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik beste diru-laguntzaren bat aldi berean jasotzen bada, laguntzaren zenbatekoa aldatu ahal izango da. Ondorio horietarako, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak izango du zenbatekoa murrizteko espedientea hasteko eta izapidetzeko eskumena, eta Osasun sailburuordeak horren gaineko ebazpena ematekoa.

1.– Cualquier cambio en las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda, siempre que se entienda cumplido el objeto de ésta, y en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, podrá dar lugar a la modificación de la cuantía de la ayuda. A estos efectos, será competente para el inicio y tramitación del expediente de minoración la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias, y para su resolución el Viceconsejero de Salud.

2.– Proiektuaren garapen-prozesuan, gastu jakin batzuetara bideraturiko zenbateko partzial batzuetan aldaketak egitea beharrezko iritziz gero –betiere, laguntzaren guztizkoa gainditu gabe–, aldez aurretik, proiektuko ikertzaile nagusiak idatziz egin beharko du eskabidea, horretarako arrazoiak emanez, eta agente onuradunaren legezko arduradunaren oniritziarekin.

2.– Si en el transcurso del desarrollo del proyecto se considerara necesario, sin rebasar la cuantía del importe global de la ayuda, introducir variaciones en los importes parciales destinados a los distintos tipos de gastos, deberá solicitarse, por escrito, con carácter previo y de forma motivada, por el investigador o investigadora principal del proyecto, con el visto bueno del representante legal del Agente beneficiario.

Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari zuzenduko zaio eskabidea.

La solicitud se efectuará a la Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias.

3.– Proiektuaren amaiera atzeratzen bada –agente onuradunaren borondatearekin zerikusirik ez duten eta behar bezala justifikatzen diren arrazoiengatik–, eta hasiera batean proiektua garatzeko ezarritako epea bukatu baino lehen idatziz eskatzen bada –zenbateko luzapena eskatzen den zehaztuta–, Osasuneko sailburuordeak proiektua amaitzeko epea luzatu ahal izango du. Deialdi honen ondorioetarako, 14. artikuluaren 4. zenbakian xedatutakoaren arabera, laguntza-eskabidean aurreikusitako kontzeptuekiko gastu-desbideratzea ez da aldaketatzat jotzen, baldin eta % 20 gainditzen ez badu.

3.– En caso de que la finalización del proyecto se retrasara por causas debidamente justificadas ajenas a la voluntad del Agente beneficiario, y siempre que se solicite por escrito, con anterioridad al transcurso del plazo inicialmente señalado para el final del desarrollo del proyecto, concretando el período solicitado, el Viceconsejero de Salud podrá conceder una ampliación del plazo para la finalización del proyecto. A los efectos de esta convocatoria según lo estipulado en el apartado 4 del artículo 14 se entiende que las desviaciones de gasto por concepto que no superen el 20% de lo previsto en la solicitud de la ayuda, no suponen alteración o modificación.

18. artikulua.– Ez-betetzeak eta dirua itzultzea.

Artículo 18.– Incumplimientos y reintegro.

1.– Ez-betetzea eragingo duten kasuak izango dira honako hauek, eta jasotako diru-laguntzak itzuli beharra ekarriko dute:

1.– Constituirán causa de incumplimiento, con la consiguiente obligación de reintegro de las ayudas concedidas:

a) Emateko ebazpenaren baliorik eza, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.

a) La invalidez de la resolución de concesión, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 36 de la LGS.

b) Laguntza lortzea hartarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz.

b) La obtención de la subvención falseando las condiciones requeridas para ello.

c) Osorik edo partez ez betetzea ez helburua, ez jarduera ezta proiektua ere, edo ez hartzea diru-laguntza eman izanaren oinarrian dagoen jarrera.

c) El incumplimiento, total o parcial del objetivo, de la actividad, del proyecto o la no adopción del comportamiento que fundamentan la concesión de la subvención.

d) DLOren 37. artikuluan ezarritako gainontzekoak.

d) Aquellas otras establecidas en el artículo 37 de la LGS.

2.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeen eta itzulketaren sistema arautzen duena), ez-betetzea dagoen kasuetan, laguntza eskuratzeko eskubidea galdu eta, hala badagokio, jasotako diru-zenbatekoak eta legezko berandutzeagatiko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola ezarriko da, prozedurazko izapideak egin ondoren, ezertan eragotzi gabe egoki izan daitezkeen gainerako ekintzak.

2.– De acuerdo con lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en el supuesto de incumplimiento se declarará, previa la sustanciación de los trámites procedimentales oportunos, la pérdida del derecho a la percepción de la ayuda y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades ya percibidas con sus intereses de demora, sin perjuicio de las demás acciones que procedan.

Aipatutako diru-kopuru guztiak diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako. Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak izango du ez-betetzeagatiko espedientea hasteko eta izapidetzeko eskumena, eta Osasuneko sailburuordeak hori ebaztekoa.

Las referidas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos. Será competente para el inicio y tramitación del expediente por incumplimiento la Directora de Investigación e Innovación Sanitarias y el Viceconsejero de Salud para su resolución.

3.– Ez-betetzea dela-eta laguntza itzuli behar izanez gero, laguntza jaso duen agente onuraduna izango da erantzule Osasun Sailaren aurrean.

3.– En caso de un eventual reintegro por incumplimiento de la ayuda, el responsable frente al Departamento de Salud será el Agente beneficiario al que se le ha concedido la ayuda.

4.– Aurreko puntuetan aurreikusi gabekoari dagokionez, DLOaren 37. artikuluan ezarritakoa bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

4.– En lo no previsto en los puntos anteriores se deberá cumplir con lo establecido en el artículo 37 de la LGS, a la vista de su carácter básico.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Salud, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honetan aurreikusi ez den guztirako, honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da: urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena) eta azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean (Diru-laguntzei buruzkoa) eta haren Erregelamenduan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoan), oinarrizkotzat jotako manuen aplikazioari dagokionez.

En todo lo no previsto en la presenta Orden será de aplicación lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, lo establecido en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, y lo establecido en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y su Reglamento (RGS), aprobado por Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, respecto a la aplicación de aquellos preceptos declarados básicos

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 20a.

En Vitoria-Gasteiz, a 20 de junio de 2017.

Osasuneko sailburua,

El Consejero de Salud,

JON DARPÓN SIERRA.

JON DARPÓN SIERRA.

I. eranskina
Anexo I
IKERKETAREN ERABILEREMUA.
ÁREAS TEMÁTICAS DE INVESTIGACIÓN

a) Nerbio-sistema, gaixotasun neurologikoak eta osasun mentala.

a) Sistema nervioso, enfermedades neurológicas y salud mental.

b) Giza garapena eta zahartzea.

b) Desarrollo humano y envejecimiento.

c) Infekzio-gaixotasunak.

c) Enfermedades infecciosas.

d) Minbizia.

d) Cáncer.

e) Gaixotasun kardiobaskularrak.

e) Enfermedades cardiovasculares.

f) Diabetesa, obesitatea eta gaixotasun endokrinoak.

f) Diabetes, obesidad y enfermedades endocrinas.

g) Gaixotasun arraroak.

g) Enfermedades raras.

h) Arnasbideetako gaixotasunak.

h) Enfermedades respiratorias.

i) Ibiltze-aparatuko eta ehun konektiboko gaixotasunak.

i) Enfermedades del aparato locomotor y tejido conectivo.

j) Gaixotasun hepatikoak eta digestiboak.

j) Enfermedades hepáticas y digestivas.

k) Gaixotasun kronikoak eta inflamatorioak.

k) Enfermedades crónicas e inflamatorias.

l) Osasun-zerbitzuen ebaluazioa.

l) Evaluación de servicios sanitarios.

m) Esku-hartzeen eraginkortasuna.

m) Efectividad de intervenciones.

n) E-osasuna.

n) E-salud.

o) Pazientearen segurtasuna.

o) Seguridad del paciente.

II-A ERANSKINA
PROIEKTUAREN MEMORIA
(Ikus .PDF)
II-B ERANSKINA
AGENTE ESKATZAILEAREN IKERKETA-TALDEA
(Ikus .PDF)
II-C ERANSKINA
AGENTE ESKATZAILEAREN MEMORIA EKONOMIKOA
(Ikus .PDF)
II-D ERANSKINA
OSASUNARI BURUZKO IKERKUNTZA- ETA GARAPEN-PROIEKTUETARAKO CURRICULUM VITAE ARAUTUA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
AGENTE ESKATZAILEAREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
(Ikus .PDF)
IV-A ERANSKINA
PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIO-MEMORIA ZIENTIFIKOA
(Ikus .PDF)
IV-B ERANSKINA
AGENTE PARTE-HARTZAILEAREN MEMORIA EKONOMIKOA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

ANEXO II-A
MEMORIA DEL PROYECTO
(Véase el .PDF)
ANEXO II-B
EQUIPO INVESTIGADOR DEL AGENTE SOLICITANTE
(Véase el .PDF)
ANEXO II-C
MEMORIA ECONÓMICA DEL AGENTE SOLICITANTE
(Véase el .PDF)
ANEXO II-D
CURRICULUM VITAE NORMALIZADO PARA PROYECTOS DE INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO EN SALUD
(Véase el .PDF)
ANEXO III
DECLARACIÓN RESPONSABLE DEL AGENTE SOLICITANTE
(Véase el .PDF)
ANEXO IV-A
MEMORIA CIENTÍFICA JUSTIFICATIVA DEL PROYECTO DE INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO EN SALUD
(Véase el .PDF)
ANEXO IV-B
MEMORIA ECONÓMICA DEL AGENTE PARTICIPANTE
(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común