Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

114. zk., 2017ko ekainaren 16a, ostirala

N.º 114, viernes 16 de junio de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
3025
3025

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 30ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazio, foru-administrazio eta Euskal Herriko Unibertsitateko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duena.

RESOLUCIÓN de 30 de mayo de 2017, de la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública, por la que se convocan ayudas destinadas a financiar la formación de las personas empleadas en las Administraciones locales, las Administraciones forales de la Comunidad Autónoma y la Universidad del País Vasco.

Azaroaren 9ko 289/2010 Dekretuak Transferentzien Batzorde Mistoaren 2010eko urriaren 28ko Akordioa onartu zuen. Akordio horren arabera, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak burutzen zituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizun eta zerbitzuak, azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuak ezarritako baldintzetan.

El Decreto 289/2010, de 9 de noviembre, aprobó el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de 28 de octubre de 2010, sobre traspaso de funciones y servicios a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de ejecución de la legislación laboral en el ámbito del trabajo, el empleo y la formación profesional para el empleo, que realiza el Servicio Público de Empleo Estatal, en los términos establecidos por el Real Decreto 1441/2010, de 5 de noviembre.

Uztailaren 27ko 16/1983 Legeak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoak, haren xedeen artean honako hau ezartzen du: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta beste edozein administrazio publikok edo antolamendu juridikok bere esku utz dezakeen funtzionarioen eta kontratudunen prestakuntza eta hobekuntza». Orobat, haren xedeen artean ezartzen du «lurralde historikoekin, udalekin eta Euskadiko toki-administrazioko gainontzeko erakundeekin elkarlana sustatzea, langileei prestakuntza eta hobekuntza emateko».

La Ley 16/1983, de 27 de julio, sobre «Régimen jurídico del Instituto Vasco de Administración Pública» establece, entre los fines de éste, «La formación y el perfeccionamiento de los funcionarios y contratados de la Administración Autónoma de Euskadi, o que cualquier otra Administración Pública o el ordenamiento jurídico pudiere encomendarle». Igualmente establece entre sus fines el «Fomentar la colaboración con los Territorios Históricos, Municipios y demás Entidades de la Administración Local de Euskadi en la formación y perfeccionamiento de su personal».

2012. urteaz gero Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuetan partida batzuk daude Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten pertsonen prestakuntza finantzatzeko. Partida horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) aurrekontuan islatzen dira.

Desde el año 2012 los presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi han contemplado diferentes partidas para la financiación de la formación de las personas empleadas en las diferentes Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco que encuentran su reflejo en el presupuesto del Instituto Vasco de Administración Pública.

Euskal Automomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 2/2017 Legeak, apirilaren 11koak, hainbat partida aurreikusi ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioetako eta hauen erakunde autonomoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzeko. Partida horiek, hain zuzen ere, isla izan dute Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aurrekontuan ere.

La Ley 2/2017 de 11 de abril, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el año 2017, contempla diferentes partidas para la financiación de la formación de las personas empleadas en las Administraciones de la Comunidad autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos que encuentra su reflejo en el presupuesto del Instituto Vasco de Administración Pública.

Deialdi hau Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barruan gauzatzen den diru-laguntza lerro bat da; laguntzen programa honen helburua da ahal den erakunde publiko guztietan prestakuntza-plan edo -programen ezarpena sustatzea eta finkatzea. Bestalde, aurkeztutako prestakuntza-plan edo -programek analisi edo diagnostiko batean oinarritu beharko dira.

La presente convocatoria se configura como una línea subvencional enmarcada dentro del vigente Plan Estratégico de Subvenciones del Instituto Vasco de Administración Pública, y tiene como objetivo fomentar y afianzar el establecimiento de planes o programas de formación, sustentados en un análisis o diagnóstico previo de las necesidades formativas a realizar en cada entidad.

2017ko ekitaldian, erakunde onuradun bakoitzean prestakuntza jasoko duen pertsona kopurua hartuko da kontuan zenbatekoak banatzeko.

La distribución de las cantidades en el ejercicio 2017 se realizará en función del número de efectivos susceptibles de ser formados de cada entidad beneficiaria.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea ahaleginduko da baliabideak errazten interesa duten erakunde publiko guztiek prestakuntza-beharren analisi edo diagnostikoak efizientziarik handienarekin egiteko.

El Instituto Vasco de Administración Pública procurará facilitar a todos los Organismos Públicos interesados instrumentos que les permitan abordar con la máxima eficiencia los análisis o diagnósticos de necesidades formativas.

Horrenbestez, hau

Por consiguiente,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazio, foru-administrazio eta Euskal Herriko Unibertsitateko enplegatuen prestakuntza finantzatzeko laguntzen deialdia egitea, ebazpen honen I. eranskinean ageri diren oinarrien arabera.

Artículo único.– Convocar las ayudas para la financiación de la formación de las personas empleadas en las Administraciones locales, las Administraciones forales de la Comunidad Autónoma y la Universidad del País Vasco con arreglo a las Bases que figuran en el Anexo I de la presente Resolución.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Contra la presente Resolución no cabe interponer recurso en vía administrativa, de conformidad con lo establecido en el artículo 44 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Podrá interponerse recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso- Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses, contado desde el día siguiente al de su notificación, tal y como dispone el artículo 46 de la citada Ley 29/1998.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

No obstante, con carácter previo, podrá requerir a este Instituto, en el plazo de dos meses contados desde su notificación, para que revoque la Resolución. El requerimiento deberá dirigirse a la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública mediante escrito razonado. El requerimiento se entenderá rechazado si, dentro del mes siguiente a su recepción, el requerido no contestara (artículo 44 de la Ley 29/1998). Cuando hubiere precedido el requerimiento, el plazo para interponer el recurso contencioso-administrativo se contará desde el día siguiente a aquel en que se reciba la comunicación del acuerdo expreso o se entienda presuntamente rechazado.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunenetik sortuko ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 30a.

En Vitoria-Gasteiz, a 30 de mayo de 2017.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

La Directora del Instituto Vasco de Administración Pública,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

I. ERANSKINA
ANEXO I
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ENPLEGATUEN PRESTAKUNTZA FINANTZATZERA BIDERATUTAKO LAGUNTZEN DEIALDIA ARAUTUKO DUTEN OINARRIAK
BASES POR LAS QUE SE REGIRÁ LA CONVOCATORIA DE AYUDAS DESTINADAS A FINANCIAR LA FORMACIÓN DE LAS PERSONAS EMPLEADAS EN DIFERENTES ADMINISTRACIONES PÚBLICAS DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Primera.– Objeto de la convocatoria.

Deialdi honen xedea da hirugarren oinarrian adierazitako euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzak ematea, 2017ko ekitaldian.

Es objeto de la presente convocatoria la concesión de ayudas destinadas a la financiación de la formación de las personas empleadas en las administraciones públicas vascas indicadas en la base tercera, en el ejercicio 2017.

Honako hauek izango dira deialdi honetan diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak:

Los conceptos subvencionables en esta convocatoria serán los siguientes:

a) Euskal administrazio publikoek beren langileentzat onartzen dituzten 2017ko ekitaldirako prestakuntza-plan edo -programak.

a) Los planes o programas de formación aprobados por las administraciones públicas vascas para su personal para el ejercicio 2017.

Prestakuntza-plan edo -programek, berariazko prestakuntza-eskaintzaz gain, honako ekintza hauetakoren bat edo batzuk jaso ahal izango dituzte:

Los planes o programas de formación podrán incluir, además de la oferta formativa propiamente dicha, alguna o algunas de las siguientes acciones:

● Prestakuntza-edukiak diseinatzea eta/edo prestatzea.

● El diseño y/o elaboración de contenidos formativos.

● Ikaskuntzako sareak ezartzea, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak.

● El establecimiento de redes de aprendizaje temporal o permanente.

● Irakaskuntzako materiala diseinatzea, prestatzea eta argitaratzea, prestakuntzan erabiltzen den edozein euskarritan.

● El diseño, elaboración y publicación de material docente en cualquiera de los soportes utilizados en formación.

● Aprobetxamenduaren, transferentziaren edo eraginaren ebaluazioarekin lotutako azterketak, erakundeak garatutako prestakuntzari buruzkoak.

● Estudios relacionados con la evaluación del aprovechamiento, transferencia o impacto referidos a la formación desarrollada por la entidad.

b) 2017ko ekitaldian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea. Parte-hartzeak, betiere, berekin dakar kasuan kasuko matrikulen zenbatekoa ordaintzea. Laguntza izango da ordaindutako matrikulen zati baten baliokidea finantzatzea. Kontzeptu honen bidezko finantzaketara, EAEko toki-administrazioak atxiki daitezke, baldin eta oinarri horren a) hizkian ezartzen diren laguntzen onuradun izan ez badira.

b) La participación, en el ejercicio 2017, en acciones formativas organizadas por el Instituto Vasco de Administración Pública. La participación implica el abono del importe de las correspondientes matrículas. La ayuda consistirá en la financiación del equivalente a una parte de las matrículas abonadas. A la financiación por este concepto podrán acogerse las administraciones locales de la Comunidad Autónoma, siempre y cuando no hayan sido beneficiarias de las ayudas establecidas en el apartado a) de esta base.

Inola ere ez dira finantzatuko joan-etorri, mantenu eta egonaldien gastuak, ez eta oinarri hauetako a) edo b) hizkietatik eratorritako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen dutenak ordezkatzearen gastuak ere.

En ningún caso se financiarán los gastos de desplazamientos, manutención, estancia o sustitución de las personas que participan en acciones formativas derivadas de los apartados a o b de esta base.

Bigarrena.– Definizioak.

Segunda.– Definiciones.

Deialdi honetan ezarritakoa interpretatze eta aplikatze aldera, betiere kontuan izango dira honako definizio hauek:

A los efectos de la interpretación y aplicación de lo establecido en esta convocatoria, habrán de tenerse en cuenta las siguientes definiciones:

a) Prestakuntza Beharren Analisia da pertsona batek lanpostua behar bezala betetzeko jakin beharko lukeenaren eta dakienaren arteko aldearen analisia.

a) El Diagnostico de Necesidades Formativas se entiende como el análisis para la detección de la distancia entre lo que una persona conoce y sabe hacer y lo que debería conocer y saber hacer para el adecuado desempeño de su puesto de trabajo.

b) Prestakuntza-plan edo programatzat hartzen da prestakuntza-ekintzen multzo ordenatu bat; multzo horretan zehaztuta geratzen dira helburuak, helburu horiek lortzeko edukiak, edukien garapenerako erabiliko den metodologia edo metodologiak eta ekintzen hartzaileak, bai eta ekintza bakoitzean parte hartuko dutenen gehienezko kopurua eta helburuen lorpenari buruzko ebaluazioa ere, hori egitea aurreikusita dagoenean.

b) Se entiende por Plan o Programa formativo un conjunto ordenado de acciones formativas en las que quedan definidos los objetivos, los contenidos para la consecución de los mismos, la metodología o metodologías empleadas para el desarrollo de los contenidos y las personas destinatarias de las acciones, así como el número máximo de participantes en cada acción y la evaluación del logro de objetivos, cuando esté prevista.

c) Prestakuntza-ekintzatzat hartzen da, oro har, langileei alderdi, eremu edo ezagutza-eremu jakin bati buruzko prestakuntza ematera bideratutako eragiketen multzoa.

c) Por acción formativa, en general, se entiende cualquier actividad destinada a la formación del personal en un determinado aspecto, dominio o área de conocimiento.

d) Erakundearen langile-kopurua: erakundearen guztizko plaza-kopurua, onartutako azken aurrekontu-plantillaren arabera.

d) Número de efectivos de la entidad: total de plazas de la entidad de acuerdo con la última plantilla presupuestaria aprobada.

Hirugarrena.– Laguntzen onuradun diren erakundeak.

Tercera.– Entidades beneficiarias de las ayudas.

1.– Deialdi honetan ezartzen diren laguntzen onuradun izan ahal izango dira ondoren zerrendatzen diren administrazio publikoak:

1.– Podrán ser entidades beneficiarias de las ayudas previstas en esta convocatoria las administraciones públicas que se relacionan:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioak. Deialdi honen ondorioetarako, toki-administrazioen kategoriak, udalak, mankomunitateak eta koadrilak hartzen ditu bere baitan eta ez du hartzen foru-administrazioa.

a) Las administraciones locales de la Comunidad Autónoma. A los efectos de esta convocatoria, se incluyen en la categoría de administraciones locales los ayuntamientos, mancomunidades y cuadrillas y no se incluyen las administraciones forales.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko foru-administrazioak.

b) Las administraciones forales de la Comunidad Autónoma.

c) Euskal Herriko Unibertsitatea, administrazio eta zerbitzuetako langileen prestakuntzari buruz.

c) La Universidad del País Vasco, respecto a la formación del personal de administración y servicios.

2.– Erakunde hauek prestakuntza-plan edo -programa bakar bat aurkeztu ahal izango dute deialdi honetarako, beren mendeko langileak hartuko dituena. Plan edo programa horrek aukeran dauka erakunde bakoitzaren mendeko organismo autonomoetako langileak ere kontuan hartzea.

2.– Estas entidades podrán participar en la presente convocatoria mediante la presentación de un único plan o programa por cada entidad, referidos a su propio personal. El plan o programa podrá incluir la formación del personal empleado en organismos autónomos dependientes de cada entidad.

Horietaz gainera, udalez gaineko erakundeek ere haiek osatzen dituzten entitate batzuen edo guztien langileak hartzen dituzten plan edo programak aurkeztu ahal izango dituzte. Plan horiek aurkeztuz gero, beren mendeko entitate horiek ezingo dute beren kabuz planik edo programarik aurkeztu.

Así mismo, las entidades supramunicipales podrán presentar planes o programas referidos al personal de todas o algunas de las entidades que las integran. La presentación de estos planes excluirá la posibilidad de presentación de planes o programas por las entidades incluidas en ellos.

3.– Ezingo dira izan ebazpen honetan deitzen diren laguntzen onuradun diru-laguntza bat itzultzeko edo hargatik zehapena ezartzeko prozedura batean sartuta daudenak, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den halako prozedura batean sartuta daudenak.

3.– La concesión y, en su caso, el pago de las ayudas a las entidades beneficiarias de éstas quedarán condicionadas a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

Laugarrena.– Laguntzen zuzkidura.

Cuarta.– Dotación de las ayudas.

Laguntza hauen zuzkidurak, gehienez, zenbateko hauek izango dituzte, erakunde motaka banatuta:

La dotación de estas ayudas tendrá, cómo máximo, los siguientes importes distribuidos por tipos de Entidades:

Euskal Autonomia Erkidegoko foru-administrazioak: 212.003,00 euros.

Administraciones Forales de la Comunidad Autónoma: 212.003,00 euros.

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioak: 476.329,00 euros.

Administraciones Locales de la Comunidad Autónoma: 476.329,00 euros.

Euskal Herriko Unibertsitatea (administrazio eta zerbitzuetako langileak): 42.409,00 euros.

Universidad del País Vasco (Personal administración y servicios): 42.409,00 euros.

Guztira: 730.741,00 euros.

Total: 730.741,00 euros.

Toki-administrazioei esleitutako zenbatekotik 70.000 euros gordetzen dira lehenengo oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako laguntzarako (ordaindutako matrikulen zati bat finantzatzea).

De la cantidad asignada a las Administraciones Locales se reservan 70.000 euros para la ayuda prevista en la letra b) de la base primera (financiación de una parte de las matrículas abonadas).

Bosgarrena.– Prozeduraren hasiera.

Quinta.– Inicio del procedimiento.

Deialdi honetako lehenengo oinarriaren a) hizkian zerrendatutako kontzeptuengatik laguntzak lortzeko, erakunde interesdunek eskabide-orria aurkeztu beharko dute, han zehaztutako eran. Deialdi honetako lehenengo oinarriaren b) hizkian zerrendatutako kontzeptuengatik laguntzak lortzeko, aldiz, ez dago aldez aurretik eskabide-orririk eskatu beharrik, erakunde interesdunaren aldetik; hau da, prozedura ofizioz hasiko du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak.

A fin de obtener ayudas por los conceptos relacionados en la letra a) de la base primera de esta convocatoria, las entidades interesadas deberán presentar instancia de solicitud, en los términos previstos en la misma. La obtención de ayudas por el concepto mencionado en la letra b) de la base primera de esta convocatoria no precisará de previa instancia de solicitud por parte de la entidad interesada, es decir, el procedimiento se iniciará de oficio por el Instituto Vasco de Administración Pública.

Seigarrena.– Plan edo programa aurkezten duten administrazio publikoek eskabideak aurkeztea.

Sexta.– Presentación de las solicitudes de administraciones públicas que presenten plan o programa de formación.

Eskabideak aurkezteko epea 2017ko uztailaren 17an amaituko da, 24:00etan.

El plazo de presentación de solicitudes finalizará a las 24:00 horas del 17 de julio de 2017.

Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin ahal izango dituzte eskabidea, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak. Hortaz, eskabideak helbide honetan aurkeztu beharko dira, bitarteko elektronikoz: IVAPen webgunea, http://www.ivap.euskadi.eus, Sariak eta Laguntzak atalean.

Las entidades interesadas deberán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento a través de los medios telemáticos. Así, las solicitudes deberán presentarse en la siguiente sede electrónica: página web del IVAP, http://www.ivap.euskadi.eus , en el apartado Premios y Ayudas.

Erakunde interesdunek, bitarteko elektronikoz, prozedura honetako izapide guztiak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak onartzen duen edozein ziurtagiri elektroniko erabili ahal izango dute. Onartutako ziurtagiri elektronikoak zeintzuk diren jakiteko, esteka honetan kontsulta egin ahal izango da:

Para poder realizar todos los trámites de este procedimiento a través de los medios telemáticos, las entidades solicitantes podrán utilizar cualquiera de los certificados electrónicos admitidos por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Los certificados electrónicos admitidos podrán consultarse a través del siguiente link:

https://www.euskadi.eus/y22-zer/eu/contenidos/informacion/certificados_admitidos/eu_cert_ele/certificados_electronicos.html

https://www.euskadi.eus/y22-eduki/es/contenidos/informacion/egoitza_nire_gestioak_laguntza/es_egoitza/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/certificados_admitidos/es_cert_ele/certificados_electronicos.html

Eskabidearen ondorengo izapideak, «Nire kudeaketak» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus

Los trámites posteriores a la solicitud por canal electrónico se realizarán a través de «Mis gestiones» https://www.euskadi.eus

Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud y acompañando a ésta la documentación requerida, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad, tal y como se establece en los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

Zazpigarrena.– Eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa.

Séptima.– Documentación que ha de presentarse junto a la solicitud.

a) 2017rako prestakuntza-plan edo -programa Prestakuntza Beharren Analisian oinarritu beharko da. Erakundeek Prestakuntza Premien Diagnostikoa aurkeztu behar dute, IVAPek zehaztutako metodologia edo erakundeak berak aukeratutakoa, eta bertan diagnostikotik ateratako prestakuntza lehentasun nabarmenenak jasoko dituzte. Laguntzak eskatzeko aurkezten diren prestakuntza-plan edo programek, gutxienez, honako eduki hau izango dute:

a) El plan o programa de formación del año 2017. El plan de formación deberá sustentarse en un Diagnostico de Necesidades Formativas. Dicho diagnostico podrá basarse en las metodologías del Diagnóstico de Necesidades Formativas determinada por el IVAP. Los planes o programas de formación que se presenten para solicitar las ayudas tendrán, como mínimo, el siguiente contenido:

– Helburu nagusia(k).

– Objetivo(s) general(es) del Plan.

– Prestakuntza-planaren edukien hartzaile diren taldeen deskribapena.

– Descripción de los colectivos destinatarios de los contenidos del Plan.

– Planean jasotako prestakuntza-ekintzen deskribapena (ekintzaren izena, parte-hartzaile kopurua, iraupena, prestakuntza-modalitatea, lehentasuna...).

– Descripción de las acciones formativas contempladas (nombre de la acción, número de participantes, duración, modalidad formativa, prioridad...).

– Prestakuntza-eskaintzaren egutegia edo plangintza.

– Calendario o planificación de la oferta formativa.

– Eskaintza zabaltzeko bitartekoak.

– Medios de difusión de la oferta.

b) Eskabidearekin batera, indarrean dagoen aurrekontu-plantillako langile-kopuruari buruzko ziurtagiria.

b) Certificación, incluida en la solicitud, del número de efectivos según la última plantilla presupuestaria vigente.

c) Eskaintza aurreikusitako ekintzaren bati edo batzuei badagokie, prestakuntza-eskaintzarekin batera, lehenengo oinarriaren a) hizkian, hau erantsi behar da gutxienez:

c) Si la solicitud se refiere a alguna o algunas de las acciones previstas, junto a la oferta formativa, en la letra a) de la base primera, deberá incluirse como mínimo:

– Ekintzaren edo ekintzen deskribapena.

– Descripción de la acción o acciones.

– Beharrizanaren edo komenigarritasunaren justifikazioa.

– Justificación de la necesidad o conveniencia.

– Ekintzaren edo ekintzen kostua.

– Coste de la acción o acciones.

d) Eskabide-ereduan biltzen diren erantzukizunpeko adierazpenak, honako hauei buruzkoak: itzulketa-prozedura edo zehapen-prozedura batean sartuta ez egotea, aurkeztutako datuen ziurtasuna, eta deialdian eskatzen diren baldintzak betetzea.

d) Declaraciones responsables contenidas en el modelo de solicitud, respecto a la no inclusión en procedimiento de reintegro o sancionador, la certeza de los datos aportados y el cumplimiento de los requisitos exigidos en la convocatoria.

Aipatutako dokumentazioa prestatzeko, honako helbide honetan ageri den prestakuntza-planaren eredua kontsulta daiteke: http://www.ivap.euskadi.eus, IVAPen webgunean, Sariak eta Laguntzak atalean.

A fin de preparar la documentación mencionada se puede consultar un modelo de plan de formación en la siguiente sede electrónica: página web del IVAP, http://www.ivap.euskadi.eus , en el apartado Premios y Ayudas.

Eskabideak edo harekin batera aurkeztu behar diren dokumentuek deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, edo haien edukia nahikoa izango ez balitz, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio hamar egun dituela eskabidea osatzeko edo akatsak zuzentzeko, eta adieraziko zaio, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta Administrazioa behartuta dagoela eskaera horri buruzko ebazpen adierazia ematera, bai eta jakinaraztera ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorrita.

Si la solicitud y los documentos que deben aportarse no reunieran todos los requisitos establecidos en la presente convocatoria, o su contenido resultare insuficiente, se requerirá a la entidad solicitante para que en el plazo de 10 días complete o subsane las deficiencias, con indicación de que si no lo hiciere se le tendrá por desistida de su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 68.1 y 21.1 de la Ley 39/2015, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Zortzigarrena.– Laguntzen esleipena.

Octava.– Adjudicación de las ayudas.

Prestakuntza-plan edo -programei buruzko laguntzen esleipena, betiere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako erakundeen zerrenda bilduko du, bai eta erakunde horietako bakoitzari dagozkion diru-kopuruak ere, eta dagozkien diruz lagundutako kontzeptuak ere adieraziko dira. Ebazpen hori, ematen den datan, honako helbide elektroniko honetan argitaratuko da: www.ivap.euskadi.eus

La adjudicación de las ayudas relativas a planes o programas de formación, se realizará mediante una Resolución de la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública que contendrá la relación de entidades subvencionadas, así como las cantidades correspondientes a cada una de ellas, con indicación de los conceptos subvencionables a que se refieran. Esta Resolución se publicará en la dirección electrónica: http://www.ivap.euskadi.eus

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat finantzatzeko diren laguntzen esleipena ere erakunde horretako zuzendariaren ebazpen baten edo batzuen bitartez egingo da. Ebazpen horiek diruz lagundutako erakundeen zerrenda bilduko dute, eta erakunde bakoitzari egokitu zaion guztizko zenbatekoa ere adieraziko da. Ebazpen horiek aurreko paragrafoan adierazten den helbide elektronikoan argitaratuko dira, ematen diren datan.

La adjudicación de las ayudas que consisten en la financiación de parte de las matrículas abonadas al Instituto Vasco de Administración Pública por actividades de formación se realizará mediante una o varias Resoluciones de la Directora de este Organismo, que contendrán la relación de entidades subvencionadas con indicación de la cuantía global que ha correspondido a cada entidad. Estas Resoluciones se publicarán en la dirección electrónica señalada en el párrafo anterior en la fecha de su dictado.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren ebazpenetatik:

De las Resoluciones a que se refiere el párrafo anterior:

– Lehenengoak, prestakuntza-planen laguntzak esleitu ostean, 2017ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era artean eginiko prestakuntza-ekintzen matrikulengatik esleitzen diren laguntzak jasoko ditu.

– La primera en el tiempo, una vez adjudicadas las ayudas correspondientes a los planes de formación, recogerá las ayudas que se adjudican por las matrículas de las acciones formativas abonadas entre el 1 de enero y el 30 de junio del 2017.

– Bigarrenak 2017ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra artean eginiko prestakuntza ekintzen matrikulengatik esleitzen diren laguntzak jasoko ditu, betiere ez bada erabilgarri dagoen kreditua agortu aurreko ebazpenetan emandako laguntzen ondorioz.

– La segunda recogerá las ayudas que se adjudican por las matrículas las acciones formativas abonadas entre el 1 de julio y el 31 de diciembre de 2017, siempre y cuando no se haya agotado el crédito disponible como consecuencia de las ayudas otorgadas en Resoluciones anteriores.

Honako deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak, ondorengo printzipio eta arauen arabera emango dira:

Las ayudas previstas en la presente convocatoria se otorgarán de acuerdo a los siguientes principios y reglas:

a) Lehenik eta behin, aurkezten dien prestakuntza-plan edo -programengatik eman daitezkeen laguntzak esleitzea, erakunde bakoitzari eman dakiokeen gehienezko zenbatekoari buruzko muga honekin:

a) Adjudicación, en primer lugar, de las ayudas otorgables por los planes o programas de formación presentados, con las siguientes limitaciones respecto a la cuantía máxima otorgable a cada entidad:

– Kontzeptu horiengatik erakunde bati esleitzen zaion laguntzak ez du gainditu ahal izango laguntza horiek erakunde horrentzat duten kostuaren ehuneko berrogeita hamar.

– La ayuda adjudicada por estos conceptos a una entidad no podrá superar el cincuenta por ciento del coste de los mismos para esa entidad.

Horren ondorioz, laguntzen esleipenen prozedura era honetan burutzen da:

Por consiguiente, el procedimiento de concesión de las ayudas se determina de la siguiente manera:

Deialdian entitate mota bakoitzari esleitutako zenbatekoak aurkeztutako planen kostuaren % 50 hartzen badu, % 50a ematen zaio, eta bi zatitan egiten da likidazioa: % 80 lehenengo ebazpenean banatzen da, eta gainerako % 20a bigarren ebazpenean.

Si la cuantía asignada para cada grupo en la convocatoria cubre el 50% del coste de los planes presentados, se concede el 50% y se abona la liquidación en dos fracciones: el 80% en la primera resolución y el 20% restante, en la segunda resolución.

Aldiz, eskatutako zenbatekoen baturak laugarren oinarrian aurreikusitako zuzkidura gainditzen badu, zenbatekoak esleitzeko orduan berariaz hartzen da kontuan zenbat langile dituen entitate bakoitzak, mota bereko entitate eskatzaile guztietako langile-kopuruarekin alderatuta. Guztira eskaturiko diru-kopuruak gainditzen badu laugarren oinarrian aurreikusitako diru-zuzkidura, honako proportzio hau hartuko da kontuan: entitate bakoitzak duen langile-kopurua, mota bereko entitate eskatzaile guztietako langile-kopuruaren aldean.

En cambio, si la suma de las cuantías solicitadas supera la dotación prevista en la base cuarta, la asignación de dichas cuantías se realiza en función del número de efectivos de cada entidad respecto al número de efectivos del total de entidades solicitantes del mismo tipo.

b) Bigarrenik, eta urteko bi unetan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik eman daitezkeen laguntzak esleitzea, onartutako planik edo programarik ez dagoen kasuetan, hau da, deialdi honen babesean laguntzarik jaso ez denean, honako arau hauen arabera:

b) Adjudicación, en segundo lugar, y en dos momentos en el tiempo, de las ayudas otorgables por la participación en acciones formativas organizadas por el Instituto Vasco de Administración Pública en los supuestos en que no exista plan o programa aprobado por el que se hayan recibido ayudas al amparo de esta convocatoria, de acuerdo con las siguientes reglas:

– Laguntza hori izango da matrikularen zati bat finantzatzea, kasuan kasuko prestakuntza-ekintzagatik 2017an sortua bada eta erakundeak ordaindua izan bada.

– La ayuda consistirá en la financiación de parte de la matrícula, por la acción formativa de que se trate, devengada en 2017 y que hubiera sido abonada por la Entidad.

– Matrikula bakoitzarengatik esleitzen den laguntzak ez du gainditu ahal izango laguntzaren kostuaren ehuneko berrogeita hamar.

– La ayuda adjudicada por cada matrícula no podrá superar el cincuenta por ciento del coste de la misma.

– Ordaindutako matrikula bakoitzarengatik gehienezko diru-laguntza esleituko da, hau da, kostuaren ehuneko berrogeita hamar, horrela jokatzea posible den heinean, ebazpena ematen den dataren eta laugarren oinarrian erakunde mota horretarako aurreikusten diren gehienezko zenbatekoen arabera ebazpen berean jaso behar diren laguntzagatik diren matrikula guztiei dagokienez. Erakunde mota baterako hori posible ez denean, eman daitezkeen gehienezko zenbatekoak modu zuzenki proportzionalean murriztuko dira.

– Se adjudicará, por cada matrícula abonada, la subvención máxima, esto es el cincuenta por ciento de su coste, en tanto sea posible proceder así con respecto a todas las matrículas objeto de ayuda que deban contemplarse en una misma Resolución en razón de la fecha en que la Resolución se dicte y las cuantías máximas previstas en la base cuarta para ese tipo de Entidades. Cuando ello no fuera posible, se procederá a reducir las cuantías máximas otorgables de forma directamente proporcional.

Euskal Herriko Unibertsitaterako laguntza, administrazio eta zerbitzuetako langileentzakoa, lehenengo oinarriko a) atalean ezarritako kontzeptuengatik bakarrik eman ahal izango da. Era berean aplikatuko da foru aldundietan, bere langileei dagokienez.

La ayuda destinada a la Universidad del País Vasco para su personal de administración y servicios solamente se otorgará por los conceptos subvencionables establecidos en el apartado a) de la base primera. Lo mismo se aplicará a las diputaciones forales respecto a su personal.

Bederatzigarrena.– Erakunde esleipendunen betebeharrak.

Novena.– Obligaciones de las entidades adjudicatarias.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak ezartzen duenaren arabera, honako hauek izango dira laguntza horien onuradun diren erakundeen betebeharrak:

De conformidad con el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, serán obligaciones de las entidades beneficiarias de estas ayudas, las siguientes:

a) Diru-laguntza ematea zilegi egiten duen egoeran egotea.

a) Encontrarse en la situación que fundamente la concesión de la subvención.

b) Laguntza eman duen erakundeari behar bezala justifikatzea baldintzak eta betebeharrak bete dituztela, bai eta laguntza ematea edo laguntzaren onura jasotzea ekarri duen jarduera egin dutela ere.

b) Justificar ante la entidad concedente el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad que determina la concesión o disfrute de la ayuda.

c) Laguntza eman duen erakundeak egingo dituen egiaztapenen mende eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak burutuko duen ikuskaritzaren mende egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratu diren laguntza edo diru-laguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudiko neurrien mende ere egon beharko du.

c) El sometimiento a las actuaciones de comprobación, a efectuar por la entidad concedente, y a las de control que corresponden a la Oficina de Control Económico en relación con las ayudas y subvenciones percibidas con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, además de las previstas por la normativa específica del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

d) Diru-laguntza ematen duen erakundeari aditzera ematea beste zernahi administrazio, erakunde publiko edo erakunde pribaturen batek xede bera duten diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman dizkien.

d) Comunicar a la entidad concedente la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera Administraciones o entes, tanto públicos como privados.

e) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.

e) Comunicar a la entidad concedente la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada, gerta liteke horren ondorioz diru-laguntza emateko ebazpena ere aldatzea. Era berean, ebazpen hori eraldatzea eragin dezake diru-laguntza horrekin batera beste administrazio batzuen edo erakunde publiko zein pribatu batzuen diru-laguntzak eskuratzeak eta, edozein kasutan, xede bera betetzeko beste zernahi diru-sarrera edo baliabide jasotzeak; baldin eta, ebazpen honen babesean emandako laguntzarekin batera, diruz lagundu daitekeen edozein kontzepturen finantzaketan, kostuaren guztizkoaren gainetik dagoen zenbatekoa hartzen badute.

La alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención podrá dar lugar a la modificación de la Resolución de concesión. Asimismo, podrán dar lugar a la alteración de dicha Resolución la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad que supongan, conjuntamente con la ayuda concedida al amparo de esta Resolución, una financiación de cualquier concepto subvencionable en cuantía superior al total de su coste.

Hamargarrena.– Prestakuntza-plana edo -programa aurkeztu duten administrazio publikoek laguntzak justifikatzea eta ordaintzea.

Décima.– Justificación y pago de las ayudas de administraciones públicas que presenten plan o programa de formación.

Planaren betearazpena justifikatzeko epea 2017ko urriaren 31n amaituko da.

El plazo para la justificación de la ejecución del plan finalizará el 31 de octubre de 2017.

Prestakuntza-plan edo -programak betearazteagatiko laguntzak esleitzeko den ebazpena argitaratzen denean, esleitutako laguntzaren ehuneko laurogeiren ordainketa izapidetuko da. Ordainketa hori planaren edo programaren kontura emandako entregatzat hartuko da.

A la publicación de la resolución por la que se adjudican ayudas por ejecución de planes o programas de formación, se procederá a la tramitación del pago del ochenta por ciento de la ayuda adjudicada. Este pago tendrá la consideración de entrega a cuenta de la ejecución del plan o programa.

Planaren edo programaren betearazpen-maila justifikatzeko, laguntzaren esleipendun diren erakundeek hau aurkeztu beharko dute:

A fin de justificar el grado de ejecución del plan o programa, las entidades adjudicatarias de la ayuda deberán aportar:

– Aurkeztutako prestakuntza-planaren edo -programaren betearazpenari buruzko txostena.

– Memoria relativa a la ejecución del plan o programa formativo presentado.

– Erakundeak betetako prestakuntza-plan edo -programaren betearazpenari buruzko ziurtapena. Ziurtapen hori erakundeko kontu-hartzaileak edo barne-fiskalizazioaren arduradunak izenpetuta egon behar da.

– Certificación relativa al coste del plan o programa de formación ejecutado por la entidad. Esta certificación deberá ir firmada por el interventor o responsable de la fiscalización interna de la entidad.

– Erantzukizunpeko adierazpena, planak edo programak inongo erakunde edo pertsonatik laguntzarik, deialdi honetan esleitutako laguntzak barne direla, jasotzen ez duelakoa, haien finantzaketa gehiegizkoa badakarte, kostuaren edo bete den planaren edo programaren zati baten kostuaren gainetik dagoen zenbateko batean.

– Declaración responsable de que el plan o programa no recibe ayudas, del tipo que fueren, que sumadas a las concedidas conforme a estas bases supongan una financiación del mismo en cuantía superior a su coste o al coste de la parte de plan o programa que se ha ejecutado.

Laguntzaren justifikazioa «Nire kudeaketak» egoitza elektronikoan egin beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

La justificación de la ayuda se realizará en la sede electrónica «Mis Gestiones»: https://www.euskadi.eus/misgestiones

Planaren edo programaren betearazpena justifikatu ondoren, laguntzaren gainerako ehuneko hogeiaren ordainketa izapidetuko da.

Una vez justificada la ejecución del plan o programa, se procederá a la tramitación del pago del veinte por ciento restante de la ayuda.

Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo -programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta. Gertatuko balitz erakundeak azkenean egokituko zaion zenbatekoen gainetik dauden kopuru batzuk jaso dituela, itzuli egin beharko dira behar ez den bezala jaso diren kopuru horiek.

Si de la justificación realizada, se dedujera que el plan o programa de formación no se ha ejecutado o se ha ejecutado únicamente en parte, se procederá a realizar la liquidación que resulte teniendo en cuenta el grado de ejecución del plan y las cantidades recibidas a cuenta. Si resultare que la entidad ha recibido cuantías superiores a las que finalmente le han de corresponder, se procederá al reintegro de las cantidades indebidamente percibidas.

Laguntzen ordainketa, hau da, ordaindutako matrikulen zati baten finantziazioari buruzkoa, berriz, laguntza horiek esleitzeko ebazpena argitaratzen denean izapidetuko da.

El pago de las ayudas consistentes en la financiación de una parte del importe de las matrículas abonadas se tramitará a la publicación de la Resolución de adjudicación de las mismas.

Hamaikagarrena.– Behin-behinekoz edo behin betiko esleitutako diru-laguntzari uko egitea.

Undécima.– Renuncia a la subvención adjudicada provisional o definitivamente.

Erakunde esleipendunek uko egin diezaiokete, osorik edo partez, esleitu zaien laguntzari. Laguntzaren uko-egitea idatziz jakinarazi beharko da, eta esleipenetik eratorritako eskubide ekonomiko guztiak edo uko-egiteari dagokion laguntzaren zati bati dagozkion eskubideak galtzea ekarriko du. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, betiere, onartu egingo du aurkeztutako uko-egitea.

Las entidades adjudicatarias podrán presentar renuncia total o parcial a la ayuda que les haya sido adjudicada. La renuncia a la ayuda deberá notificarse por escrito y supondrá la pérdida de todos los derechos económicos derivados de la adjudicación, o de los derechos correspondientes a la parte de la ayuda a que se refiere la renuncia. El Instituto Vasco de Administración Pública aceptará, en todo caso, la renuncia presentada.

Hamabigarrena.– Laguntza itzultzea.

Duodécima.– Reintegro.

Ez da galdagarria izango laguntza ordaintzea, eta itzuli egin beharko dira, osorik edo partez, jaso diren diru-kopuruak, aplikaziokoak diren lege-interesekin, honako kasu hauetan:

No será exigible el abono de la ayuda y procederá el reintegro, total o parcial, de las cantidades que se hubieren percibido con los intereses legales que resultaren de aplicación en los siguientes supuestos:

a) Gastuak justifikatzeko eginbeharra ez betetzea.

a) Incumplimiento de la obligación de justificación.

b) Laguntza lortzea, horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe.

b) Obtención de la ayuda sin reunir las condiciones requeridas para ello.

c) Emandako helbururako gabe, laguntza beste zerbaiterako erabiltzea.

c) Incumplimiento de la finalidad para la que la ayuda fue concedida.

d) Laguntzaren edo diru-laguntzaren emate-erabakian ezartzen diren baldintzak ez betetzea.

d) Incumplimiento de las condiciones impuestas con motivo de la concesión de la ayuda o subvención.

e) Legean ezartzen diren kontrol-jardunei ezezkoa ematea edo oztopoak jartzea.

e) Negativa u obstrucción a las actuaciones de control que se establecen en la ley.

f) Laguntza edo diru-laguntza bakoitzaren berariazko arauetan aurreikusitako gainerako kasuak.

f) Demás supuestos previstos en la normativa específica de cada ayuda o subvención.

Emandako diru-laguntzaren berrikuspena, hori egitea bidezko den kasuetan, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera egingo da; dekretu horrek, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen du, eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen ditu.

La reversión de la subvención concedida, en los supuestos en que proceda, se llevará a cabo según lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

Hamahirugarrena.– Administrazio-isiltasuna.

Decimotercera.– Silencio administrativo.

Deialdiaren ebazpena indarrean sartzen denetik sei hilabete igarotzen direlarik, eta epe horretan deialdiaren Interneteko helbidean laguntzak esleitzeko inolako ebazpenik argitaratu ez delarik, erakunde interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute beren eskaera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. a artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Si transcurridos seis meses desde la entrada en vigor de la Resolución de convocatoria no se hubiera publicado, en la dirección electrónica de Internet de la convocatoria, Resolución alguna de adjudicación de las ayudas, las entidades interesadas podrán entender desestimada su solicitud de conformidad con lo establecido en el artículo 25.1. a de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Hamalaugarrena.– Datu pertsonalen babesa.

Decimocuarta.– Protección de datos de carácter personal.

Prozesu honetan jasotzen diren datu pertsonal guztiak «Prestakuntza ikastaroak» izeneko fitxategi automatizatu batean biltegiratuko dira, eta haien erabilera prozesu horren kudeaketara mugatuko da. Fitxategi horren erabilera eta funtzionamendua, betiere, izaera pertsonaleko datuen babesari eta titulartasun publikoko izaera pertsonaleko datuen fitxategiei buruzko legediko aurreikuspenetara egokituko da (15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, izaera pertsonaleko datu pertsonalak babesteari buruzkoa, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Datu Pertsonalak Babesteko eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa eta garapeneko araudia). Fitxategi horren arduraduna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria izango da. Datuetara iristeko, zuzentzeko edo ezeztatzeko eskubideak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren aurrean baliatu ahal izango dira.

Cualquier dato personal recogido en este proceso va a ser almacenado en el fichero automatizado «Cursos de formación», cuyo uso se limitará a la gestión de este proceso. El uso y funcionamiento de este fichero se ajustará a las previsiones de la legislación relativa a protección de datos de carácter personal y ficheros de datos de carácter personal de titularidad pública (Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal y de la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de ficheros de datos de carácter personal de titularidad pública y de creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos y normativa de desarrollo). La responsable de este fichero será la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública. Los derechos de acceso, rectificación o cancelación podrán ejercitarse ante la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común