Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

112. zk., 2017ko ekainaren 14a, asteazkena

N.º 112, miércoles 14 de junio de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
2971
2971

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 31koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira paisaiaren ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako diru-laguntzak emateko deialdia.

ORDEN de 31 de mayo de 2017, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se establecen las bases reguladoras y se convoca la concesión de subvenciones a los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco así como a los Concejos de los municipios alaveses para la elaboración de Planes de acción del paisaje.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gaineko ekainaren 3ko 90/2014 Dekretuaren helburua da paisaia lurralde-ordenamenduan sartzea: esplizituago egingo da paisaiaren dimentsioa, lurraldean eragina duen elementu gisa, eta barne hartuko dira lurraldean eragina duten eta Administrazio Publikoek euren eskumenak betez garatuko dituzten ekintzen koordinazioa ziurtatzeko behar diren irizpideak eta prozedurak. Paisaiaren ekintza-planak daude aipatu dekretuaren 3. artikuluan jasotzen diren paisaia babestu, kudeatu eta ordenatzeko tresnen artean, eta, 6. artikuluaren arabera, aldiz, kudeaketa-tresnak dira planok, eta paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko jardueren arloan egin beharreko ekintzak zehazten dituzte, paisaiaren katalogoetan eta paisaiaren zehaztapenetan oinarrituta.

El Decreto 90/2014, de 3 de junio, sobre protección, gestión y ordenación del paisaje en la ordenación del territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco tiene por objeto la integración del paisaje en la ordenación territorial, haciendo más explícita la dimensión del paisaje como elemento de incidencia territorial e incluyendo los criterios y procedimientos necesarios para asegurar la coordinación de acciones con incidencia territorial que corresponda desarrollar a la diferentes Administraciones Públicas en el ejercicio de sus respectivas competencias. Entre los instrumentos para la protección, gestión y ordenación del paisaje recogidos en el artículo 3 del citado Decreto se encuentran los Planes de Acción del Paisaje, los cuales son definidos en el artículo 6 como las herramientas de gestión que, basándose en los Catálogos del paisaje y en las Determinaciones del paisaje, concretan las acciones a llevar a cabo en el marco de las actuaciones para la protección, la gestión y la ordenación del paisaje.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzeko apirilaren 11ko 2/2017 Legeak, ikusirik aurreko ekitaldietako esperientzia baliagarria izan dela paisaia udal-ekintzaren arloetan barne hartzeko, berriz aurreikusi du paisaiaren balioa azpimarratzea lurraldea antolatzeko programaren helburuen artean. Hori lortzeko, lege horrek biltzen du, batetik, udalek, aurreko ekitaldietan jasotako diru-laguntzen esleipenaren emaitza gisa, jada aurkeztutako paisaiaren ekintza-planen jarraipena egitea, eta, bestetik, diru-laguntzen agindu berri bat izapidetzea, paisaia ezberdinen balioa azpimarratzea bilatuz eta paisaia horiek biztanleak izan ditzaten pertseberatuz. Horretarako, aurrekontu partida bat aurreikusten du, hain zuzen ere, «Diru-laguntzak udalei paisaiaren arloan jarduerak egin ditzaten, Paisaiaren Europako Hitzarmenaren arabera» izenekoa. Berrikuntza gisa, deialdi honek, esku hartzeko irizpideei dagokienez, gehiago eragiten du ordenatzeko beharra duten eremu hondatu eta degradatuetan, eta jarduketa posibleak zehazten ditu toki antropizatuetan, eta, bereziki, XX. mendeko bizitegi- eta industria-garapenetan.

La Ley 2/2017, de 11 de abril, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2017, a la vista de que la experiencia de ejercicios anteriores ha resultado valiosa de cara a incorporar el paisaje en los campos de la acción municipal ha vuelto a prever, entre los objetivos del programa de ordenación territorial, la puesta en valor del paisaje. Para su consecución recoge tanto el seguimiento de los Planes de Acción de Paisaje ya presentados por los ayuntamientos como resultado de la adjudicación de las subvenciones concedidas en ejercicios anteriores, como la tramitación de una nueva orden de subvenciones, buscando la puesta en valor de diferentes paisajes y preservando la percepción que de dichos paisajes tenga la población. Para llevar a efecto esta previsión se incluye una partida presupuestaria denominada «Subvenciones a Ayuntamientos para desarrollo de actuaciones en materia de paisaje, según el Convenio Europeo del Paisaje». Como novedad, la presente convocatoria, en cuanto a los criterios de intervención, incide en mayor medida en los ámbitos deteriorados y degradados que precisen de ordenación, concretando posibles actuaciones en localizaciones antropizadas, y especialmente en los ámbitos de desarrollos residenciales e industriales del siglo XX.

Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa betez, 2016ko abenduaren 22an, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitzako sailburuak agindua eman zuen saileko 2016ko ekitaldiko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa 2017an ere luzatzeko; bertan biltzen da diru-laguntzen lerro hau.

Por su parte, en cumplimiento con lo dispuesto en el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, con fecha 22 de diciembre de 2016, el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda dictó Orden por la que se prorroga para 2017 el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento del ejercicio 2016, el cual recoge esta línea subvencional.

Azkenik, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren 13. artikuluaren b) hizkiaren arabera, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzari dagokio paisaiaren antolamendua eta babesa sustatzea, lurraldea antolatzeko tresnen alorrean. Horiek guztiak horrela eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuarekin, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntza eta diru-laguntzei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenekin bat, hau

Finalmente, el Decreto 77/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda atribuye en el apartado b) del artículo 13 a la Dirección de Planificación Territorial, Urbanismo y Regeneración Urbana, el ejercicio de la función de promover la ordenación y protección del paisaje en el ámbito de los instrumentos de ordenación del territorio. Asimismo, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da paisaiaren ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak ezartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako diru-laguntzak emateko deialdia iragartzea. Lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira diru-laguntzok.

Es objeto de la presente Orden establecer las bases reguladoras y convocar la concesión de subvenciones, mediante el procedimiento de concurrencia competitiva, a los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco así como a los Concejos de los municipios alaveses para la elaboración de Planes de Acción de Paisaje.

2. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen paisaiaren ekintza-planen betekizunak.

Artículo 2.– Requisitos de los Planes de Acción del Paisaje subvencionables.

1.– Paisaia kudeatu eta ordenatzeko, esku hartzeko tresna gisa eratzen dira paisaiaren ekintza-planak. Haien jarduna lurralde-eremu jakin batera mugatu beharko dute, eta helburu eta lurralde-ekintza zehatzak izango dituzte.

1.– Los Planes de Acción del Paisaje se configuran como instrumentos de intervención para la gestión y ordenación del paisaje. Deberán limitar su actuación a un ámbito territorial limitado y tendrán objetivos y acciones territoriales concretas.

2.– Paisaiaren ekintza-planek eduki hauek izango dituzte, gutxienez.

2.– Los Planes de Acción tendrán el siguiente contenido mínimo.

a) Paisaiari dagozkion arazo eta gatazka zehatzak identifikatzea.

a) Identificación de problemas y conflictos paisajísticos concretos.

b) Planaren esparru grafikoa mugatzea.

b) Delimitación gráfica del ámbito del Plan.

c) Diagnostikoa. Paisaiaren eta paisaia-dinamiken analisia.

c) Diagnóstico. Análisis del paisaje y de las dinámicas paisajísticas.

d) Lortu nahi diren paisaia-kalitateko helburuak eta lortzea espero diren onurak (sozialak, kulturalak, paisaiari dagozkionak, eta abar).

d) Objetivos de calidad paisajística que se persiguen y beneficios que se espera obtener (sociales, culturales, paisajísticos, etc.).

e) Jarduketa-programa. Markatutako helburu eta onurak bermatzeko behar diren ekintza espezifikoen deskripzio literarioa eta grafikoa. Jarduketen kronograma globala eta horien kostu balioetsia.

e) Programa de actuación. Descripción literaria y gráfica de las acciones específicas necesarias para garantizar los objetivos y beneficios marcados. Cronograma global de las actuaciones y coste estimado de las mismas.

3.– Irizpide hauetakoren baten edo batzuen arabera esku hartu beharko dute paisaiaren ekintza-planek.

3.– Los Planes de Acción deberán intervenir en función de uno o varios de los siguientes criterios.

a) Ordenatu behar direnak haien hondatze- edo degradazio-egoera dela eta:

a) Por su estado de deterioro o degradación precisos de ordenación:

a.1.– XX. mendeko bizitegi-garapenak (paisaia-irudia, fatxadak hobetzeko ordenantzak, urbanizazio-baldintzak, eraikitze-baldintzak, beste garapenekiko harremanak, moteltze-zonak...).

a.1.– Desarrollos residenciales del siglo XX (imagen paisajística, ordenanzas de mejora de fachadas, condiciones de urbanización, condiciones de edificación, relación con otros desarrollos, zonas de amortiguamiento...).

a.2.– XX. mendeko industria-garapenak (paisaia-irudia, fatxadak hobetzeko ordenantzak, urbanizazio-baldintzak, eraikitze-baldintzak, beste garapen batzuekiko harremanak, moteltze-zonak...).

a.2.– Desarrollos industriales del siglo XX (imagen paisajística, ordenanzas de mejora de fachadas, condiciones de urbanización, condiciones de edificación, relación con otros desarrollos, zonas de amortiguamiento...).

a.3.– Hiria-landa trantsizioko hiri-periferiako lurraldeak, hiri-ertzetakoak, ibaietakoak, itsas-bazterrekoak (hiri-, ibai- eta itsas-fatxadak).

a.3.– De territorios de la periferia urbana de transición urbano-rural, de bordes urbanos, de río, del litoral (fachadas urbanas, fluviales y marítimas).

a.4.– Azpiegituren eraginpeko guneak (komunikazio-bideak, telekomunikazioak, antenak, parke eolikoak...).

a.4.– Áreas afectadas por infraestructuras (vías de comunicación, telecomunicaciones, antenas, parques eólicos...).

b) Babestu behar diren paisaia-balioak:

b) Por sus valores paisajísticos precisos de protección:

b.1.– Hiria-Natura. Paisaia arraro edo mehatxatu gisa duen berezitasun, hauskortasun edo adierazgarritasunagatik (hiri-silueta, mendien gailur-lerroa, begiratoki diskordanteak...).

b.1.– Urbano-Natural. Por su singularidad, fragilidad o representatividad como paisaje raro o amenazado (silueta urbana, crestería de los montes, miradores discordantes,...).

b.2.– Ikusizkoa. Biztanleriarentzako ingurune oso ikusgarriak izateagatik (lurraldeko gune altuak, eszenaren atzeko planoak, begiratokiak, mugikortasuna eta intereseko espazioen interkonexioa...).

b.2.– Visual. Por constituir zonas muy visibles para la población (zonas altas del territorio, fondos de escena, miradores, movilidad e interconexión de espacios de interés...).

b.3.– Kultura. Gune funtzionalaren nortasuna era erabakigarrian osatzeagatik (sinboloak, irudi adierazgarriak, berariazko identitate-elementuak...).

b.3.– Cultural. Por contribuir de forma decisiva a conformar la identidad del área funcional (símbolos, imágenes significativas, elementos identitarios específicos...).

4.– Nolanahi ere, eragile publiko nahiz pribatuen eta eraginpeko herritarren parte-hartzea ziurtatu beharko da paisaiaren ekintza-planak lantzeko prozesuan.

4.– En todo caso, se habrá de asegurar la participación de los agentes públicos y privados y de la ciudadanía afectada en el proceso de elaboración de los Planes de Acción del paisaje.

3. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 3.– Tramitación electrónica.

1.– Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak.

1.– Las entidades interesadas deberán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos.

2.– Izapidetze elektronikoa arautzen dute Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Informatika eta Teknologiako zuzendariaren otsailaren 9ko Ebazpenak, zeinaren bidez onartu baitzen Platea E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa.

2.– La tramitación electrónica está regulada en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica y la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración –Platea–.

3.– Honako egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz bide elektronikoa erabiliz izapidetzeko zehaztapenak: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/paisaiaren-ekintza-ppanak-prestatzeko-diru-laguntzak-2017/y22-izapide/eu

3.– Las especificaciones de cómo tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la sede electrónica de euskadi.eus: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/subvenciones-planes-accion-del-paisaje-2017/y22-izapide/es

4.– Eskabidearen ondorengo izapideak helbide elektroniko honetan eginen dira: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

4.– Los trámites posteriores a la solicitud se realizarán por canal electrónico a través de mis gestiones https://euskadi.eus/misgestiones

4. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 4.– Entidades beneficiarias.

1.– Diru-laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta Arabako udalerrien kontzejuek, baina eskabidea bakarra aurkeztu ahal izango du udal eta kontzeju bakoitzak, eta paisaiaren ekintza-plan bakarrari egin beharko diote erreferentzia; plan hori kanpoko ekipo batek prestatu ahal izango du osorik.

1.– Podrán optar a estas subvenciones los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco y los Concejos de los municipios alaveses si bien solo podrá presentarse una solicitud por Ayuntamiento y Concejo que habrán de hacer referencia a un único Plan de Acción del Paisaje que podrá ser elaborado en su totalidad por un equipo externo.

2.– Arabako udalen eta kontzejuen kasuan, paisaiaren ekintza-planen helburua ezin izango da berbera izan, eta, beraz, hori gertatuz gero, agindu honen 9. artikuluan aurreikusitako balorazioaren arabera puntuaziorik handiena lortu duen proiektua lagunduko da diruz.

2.– En el caso de Ayuntamientos y Concejos alaveses, el objeto del Plan de Acción del Paisaje no podrá ser coincidente, por lo que, en caso de que ello tenga lugar, únicamente se subvencionará el proyecto que obtenga la mayor puntuación conforme a la valoración prevista en el artículo 9 de esta Orden.

3.– Ezin izango dira onuradun izan lehengo ekitaldietan diru-laguntza jaso duten erakunde onuradunak, salbu ez badiote berariaz uko egin.

3.– No podrán ser beneficiarias las entidades que hubieran resultado adjudicatarias de subvención en ejercicios anteriores, salvo renuncia expresa.

5. artikulua.– Entitate onuradunen betekizunak.

Artículo 5.– Requisitos de las entidades beneficiarias.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak eta laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, beharrezkoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako mota bereko laguntzekin edo diru-laguntzekin lotuta abian jarritako izapidetzen ari den itzultze- edo zigor-prozedura oro.

1.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones y ayudas reguladas en la presente Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

2.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak eskatzeko, erakunde eskatzaileek ezin izango dute izan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penalik zein administrazio-zehapenik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin bat.

2.– No podrán acceder a las subvenciones reguladas en esta Orden las entidades que se encuentren sancionadas penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas o incursas en prohibición legal alguna que les inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Halaber, ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. zenbakian jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren erakundeak. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. paragrafotik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.

3.– Asimismo, no podrán ser beneficiarias de subvención las entidades en quienes concurra cualquiera de las circunstancias previstas en el apartado 2 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. La apreciación de estas circunstancias se llevará a cabo en el modo establecido en los apartados 4 a 6 del antedicho artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y tendrán el alcance que para cada una se establece.

6. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 6.– Órgano de gestión de las ayudas.

Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratzeko zuzendariari dagokio agindu honen arabera emandako diru-laguntzak kudeatzea; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako printzipioei egokitu beharko zaizkie diru-laguntzok.

Corresponde a la persona titular de la Dirección de Planificación Territorial, Urbanismo y Regeneración Urbana la realización de las tareas de gestión de las subvenciones otorgadas conforme a la presente Orden que deberán ajustarse a los principios establecidos en el apartado 3 del artículo 8 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

7. artikulua.– Eskabideak aurkeztea: epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 7.– Presentación de solicitudes: plazo y documentación a presentar.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes, a contar desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztuko dira euskadi-net-en egoitza elektronikoan https://www.euskadi.net/y22-izapide/es/x43kToolkitWar/form/fdp?procedureId=1029702&tipoPresentacion=1&language=eu

2.– Las solicitudes se presentarán por medios electrónicos en la sede electrónica de euskadi.eus url https://www.euskadi.net/y22-izapide/es/x43kToolkitWar/form/fdp?procedureId=1029702&tipoPresentacion=1&language=es

3.– Erakundeek euskaraz nahiz gaztelaniaz, nahi bezala, aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta agiriak. Era berean, prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Agiri hauek erantsi beharko zaizkio eskabideari.

4.– A la citada solicitud habrá de acompañarse la siguiente documentación.

a) Ekintza-planaren proiektua:

a) Proyecto del Plan de Acción:

● Proiektuaren azalpen-memoria, eremuko arazoa zein den argiki adierazten duena eta proposamena 2.3 artikuluan zehaztutako irizpideetara egokitzen dela justifikatzen duena; irizpide horietako zeini eragiten zaion adieraziko da.

● Memoria explicativa del Proyecto que señale claramente la problemática del ámbito y justifique la adecuación de la propuesta a los criterios señalados en el artículo 2.3, señalando en cuál de ellos se incide.

● Ekintza-planaren bidezko esku-hartzearekin lortu nahi diren paisaia-kalitateko onurei eta helburu orokorrei eta espezifikoei buruzko memoria, baita egin beharreko ekintza zehatzak eta lehentasunezkoak ere.

● Memoria sobre los beneficios y objetivos generales y específicos de calidad paisajística a conseguir con la intervención mediante el Plan de Acción, así como las acciones concretas y prioritarias a realizar.

● Paisaia-planaren prestaketa-prozesuko parte-hartze metodologia eta generoa, udalerri-motari eta haren neurriari egokitua.

● Metodología de participación y género en el proceso de elaboración del Plan del Paisaje, adaptada al tipo y tamaño de municipio.

b) Ekintza-plana idazteko egutegia.

b) Calendario de redacción del Plan de Acción.

c) Ekintza-plana idazteko ordainsarien aurrekontua.

c) Presupuesto de los honorarios de redacción del Plan de Acción.

d) Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa betez, betebehar hauek egiaztatuko dira eskabidean, erantzukizunpeko adierazpen bidez:

d) En aplicación de la modificación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, habrá de presentarse declaración responsable que acredite las siguientes obligaciones y extremos:

● Jakinaraztea beste edozein administrazio edo erakundek –publikoa zein pribatua– helburu berarako ematen dituen diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu direla eta, hala badagokio, eskuratu direla.

● Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes, tanto públicos como privados.

● Erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratiborik edo penalik, laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez duela laguntza horiek jasotzen uzten ez dion legezko debekurik.

● No hallarse la entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

8. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 8.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

Aurkeztutako eskabidean, akats edo zehaztasun-ezak antzemanez gero, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio, eta hamar eguneko epea emango horiek zuzentzeko. Halaber, ohartaraziko zaio, hala egiten ez badu, eskabideari uko egin diola ulertuko dela. Dena den, aldez aurretik dagokion ebazpena emango da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Si se advirtiera en la solicitud presentada la existencia de algún defecto o inexactitud, se comunicará a la entidad solicitante, concediéndole un plazo de diez días hábiles para que proceda a su subsanación, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del procedimiento administrativo común de las administraciones públicas.

Elektronikoki jakinaraziko da akatsak zuzendu direla. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire kudeaketak» atalean kontsultatu beharko dira.

La notificación de subsanación de defectos se llevará a cabo de modo electrónico. Las notificaciones habrán de consultarse en el apartado de «Mis gestiones» de la sede electrónica del Gobierno Vasco.

Jakinarazpena egindakotzat joko da, interesdunak jaso izana elektronikoki izenpetzen duen unean. Jakinarazpena bidaltzen denetik hamar egun natural igarotzen badira edukira sartu gabe, jakinarazpenari uko egin zaiola ulertuko da, eta izapidea egintzat eman eta prozedurarekin jarraituko da, betiere ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen ez bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela sartzea.

La notificación se entenderá practicada en el momento que la persona interesada firme electrónicamente su recepción. Cuando transcurran diez días naturales desde el envío de la notificación sin acceder a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de la persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

Aurrekoa eragotzi gabe, organo kudeatzaileak aukera izango du jakinarazpenen abisuak bidaltzeko interesdunei, haiek eskaeretan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles o cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

9. artikulua.– Balorazio-epaimahaia eta esleipen-irizpideak.

Artículo 9.– Tribunal de valoración y Criterios de adjudicación.

1.– Kide anitzeko balorazio-epaimahai bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta egiaztatzeko, honela osatuko dena:

1.– Para el análisis y verificación de las solicitudes presentadas se constituirá un tribunal de valoración compuesto por:

a) Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratzeko zuzendaria; lehendakari izango da.

a) La persona titular de la Dirección de Planificación Territorial, Urbanismo y Regeneración Urbana, que actuará como Presidenta.

b) Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratzeko Zuzendaritzako Lurralde Antolamenduko eta Plangintzako zerbitzuburua.

b) La persona titular de la jefatura del Servicio de Ordenación Territorial y Planeamiento de la Dirección de Planificación Territorial, Urbanismo y Regeneración Urbana.

c) Zuzendaritza horretako arlo teknikoko arkitekto bat; idazkari jardungo du.

c) Una arquitecta o arquitecto del área técnica de la citada Dirección, que actuará como Secretaria o Secretario.

2.– Epaimahaiak bere proposamena igorriko du Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzara honako esleipen-irizpide hauen arabera eskabide bakoitza aztertu eta egiaztatu eta gero, zeinek gehieneko puntuazio hau izango baitute:

2.– El tribunal, elevará su propuesta a la persona titular de la Viceconsejería de Planificación Territorial una vez analizadas y verificadas cada una de las solicitudes en función de los siguientes criterios de adjudicación, que tendrán la puntuación máxima que se indica:

a) Aurkeztutako ekintza-plana 2.3 artikuluan ezarritako irizpideei egokitzea – 6 puntu.

a) Adecuación del Plan de Acción presentado a los criterios establecidos en el artículo 2.3 – 6 puntos.

Horretarako, lehentasuna izango dute aipatu artikuluan zehazten diren ordena berean:

A estos efectos, tendrán preferencia en el mismo orden en que se encuentran indicados en el citado artículo:

● a.1) irizpidearentzat, gehienez 6 puntu.

● Para el criterio a.1) hasta 6 puntos.

● a.2) irizpidearentzat, gehienez 6 puntu.

● Para el criterio a.2) hasta 6 puntos.

● a.3) irizpidearentzat, 3 puntu.

● Para el criterio a.3) 3 puntos.

● a.4) irizpidearentzat, 2 puntu.

● Para el criterio a.4) 2 puntos.

● b.1) irizpidearentzat, gehienez 2 puntu.

● Para el criterio b.1) hasta 2 puntos.

● b.2) irizpidearentzat, gehienez 2 puntu.

● Para el criterio b.2) hasta 2 puntos.

● b.3) irizpidearentzat, gehienez 2 puntu.

● Para el criterio b.3) hasta 2 puntos.

b) Ekintza Planaren eta ekintzen bidez lortu beharreko helburuak – 2 puntu.

b) Objetivos a lograr mediante el Plan de Acción y acciones propuestas - 2 puntos.

c) Eragile publiko nahiz pribatuen eta herritarren parte-hartze prozesua diseinatzea – 2 puntu.

c) Diseño del proceso de participación de los agentes públicos y privados y de la ciudadanía - 2 puntos.

3.– Aipatu proposamenak lehentasunak ezarriko ditu diruz lagundu nahi diren eskabideen artean, zehaztutako irizpideetarako aurreko atalean ezarritako puntuazioaren arabera ezarri ere. Honako hauek adierazko ditu: onuradun proposatutako udala edo kontzejua; diruz lagunduko den proiektua, eta proposatutako zenbatekoa –aurrekontu-kreditua amaitu arte–. Halaber, ezetsiko dituen eskabideen zerrenda eta ezesteko arrazoiak ere jasoko ditu.

3.– La citada propuesta incluirá una prelación de las solicitudes que propone subvencionar atendiendo a la puntuación establecida para los criterios señalados en el apartado anterior, reflejando el Ayuntamiento o Concejo propuesto como beneficiario, el proyecto subvencionable y el importe propuesto hasta el agotamiento del crédito presupuestario. Asimismo, recogerá la relación de solicitudes que propone denegar y los motivos para ello.

4.– Ez dira diruz lagunduko balorazio orokorrean 5 puntu baino gutxiago jaso duten eskabideak.

4.– No serán objeto de subvención las solicitudes que obtengan menos de 5 puntos en la valoración global.

10. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitate-prozedura.

Artículo 10.– Resolución, recursos, plazos para resolver y notificar, modo de notificación y procedimiento de publicidad.

1.– Balorazio-epaimahaiaren proposamena ikusirik, Lurralde Plangintzako sailburuordeak ebazpen bat eman eta jakinaraziko du hiru hileko epean, gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera. Balorazio-fasean erdietsitako puntuazioaren arabera esleituko ditu diru-laguntzak ebazpen horrek, puntuazio handienetik txikienera, harik eta aurrekontu-zuzkidura agortzen den arte; orduan, gainerako eskabideak ezetsiko ditu, eta diru-laguntza jasoko duen udala edo kontzejua, diruz lagundutako proiektuak eta emandako zenbatekoak zein diren adieraziko. Ezetsitako eskabideen kasuan, ukatze horren zergatiak ere adierazi beharko dira. Aipatu ebazpena, jakinarazteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

1.– A la vista de la propuesta elevada por el Tribunal de valoración, la persona titular de la Viceconsejería de Planificación Territorial dictará y notificará resolución en el plazo máximo de tres meses, contados a partir de la finalización del plazo de presentación de solicitudes. Dicha resolución adjudicará las subvenciones en orden descendente en atención a la puntuación alcanzada en la fase de valoración hasta el agotamiento, en su caso, de la dotación presupuestaria, denegando el resto de solicitudes y expresando, en el caso de las primeras, el Ayuntamiento o Concejo beneficiario, el proyecto subvencionado y el importe de la subvención concedida. En el caso de las denegadas recogerá los motivos que fundamenten la denegación. La citada resolución será notificada mediante su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Ebazpen horren aurka, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

2.– Contra la citada resolución cabrá interponer recurso de alzada ante el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la publicación de la resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo establecido en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del procedimiento administrativo común de las administraciones públicas.

3.– Gehieneko epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, diru-laguntza eskabidea ezetsi zaiela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoarekin bat.

3.– Transcurrido el plazo máximo sin haberse notificado resolución alguna, las entidades interesadas podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del procedimiento administrativo común de las administraciones públicas.

11. artikulua.– Erakundearen betebeharrak.

Artículo 11.– Obligaciones de la entidad.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, baita Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las obligaciones dispuestas en el artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las señaladas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en concreto las siguientes:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Horri dagokionez, laguntza onartzen dutela ulertuko da, baldin eta ez badiote berariaz eta idatziz uko egiten, laguntza eman izanaren jakinarazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hamabost egunetan.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco de la concesión de la subvención, la entidad beneficiaria no renuncia expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que ésta queda aceptada.

b) Eman den xede horretarako erabiltzea diru-laguntza.

b) Utilizar la subvención para el destino para el que ha sido concedida.

c) Deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzei dagokienez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, eskatutako informazioa ematea.

c) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria.

d) Prestatutako paisaiaren ekintza-planak berariaz jakinarazi beharko du agirian berean diru-laguntza publikoak jaso dituela, eta jaso beharko du, halaber, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailak duela diruz lagundu; sail horren logo ofiziala agertu beharko da jarduerari atxikitako kartel eta testuetan, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan ezarritakoa betez.

d) El Plan de Acción de Paisaje elaborado deberá dar publicidad, de modo expreso en el propio documento del carácter público de su financiación, haciendo constar que ha sido subvencionada por el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco, incorporando en los carteles y textos referidos a la actividad el logo oficial de dicho Departamento, cumpliendo lo dispuesto en el Decreto 318/1999, de 31 de agosto, por el que se regula el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco.

e) 2.2 artikuluan aipatzen den diagnostiko-agiria aurkeztea, ezarritako eguna baino lehen.

e) Presentar antes de la fecha indicada el Documento Diagnóstico a que se refiere el artículo 2.2.

12. artikulua.– Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak aldatzea.

Artículo 12.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta, edozelan ere, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik diru-laguntza edo laguntza batzuk jasotzen badira, edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da, baldin eta diru-laguntzen onuradun izateko arauetan jarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira betiere.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y en todo caso la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la norma subvencional para ser beneficiario de ésta.

13. artikulua.– Emandako laguntzaren zenbatekoa aldatzea.

Artículo 13.– Modificación de la cuantía de la ayuda concedida.

Baldin eta ordainsarien behin betiko kostua txikiagoa bada laguntza ematean aurreikusitako aurrekontuan jasotakoa baino, proportzioan murriztuko da emandako diru-laguntzaren zenbatekoa, eta, orduan, diru-laguntzaren ehunekoa oinarri berriaren gainean aplikatuko da.

En el caso de que el coste definitivo de los honorarios fuera inferior al presupuesto sobre el que se concedió la ayuda, la cuantía de la subvención concedida será minorada en la proporción que resulte, aplicándose entonces el porcentaje de la subvención sobre la nueva base.

14. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzultzeko prozedura.

Artículo 14.– Incumplimiento y procedimiento de reintegro.

Baldin eta erakunde onuradunak ez badu emandako diru-laguntza eskatu zuen xederako erabiltzen, diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera burutzen ez badu, diru-laguntza finkaturiko xedeetarako erabili duela justifikatzen ez badu, edo, orokorrean, ez baditu betetzen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, agindu honetan eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarrita dauden betebeharrak, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, hala badagokio, jaso duen diru-kopurua itzuli beharko du, baita sortutako legezko interesak ere. Dirua itzultzeko, horretarako ezartzen den prozedurari jarraituko zaio.

En el supuesto de que la entidad beneficiaria no utilice la subvención concedida para el destino específico para el que se solicitó, no realice la actuación que dio origen a la subvención, no justifique su aplicación a los fines determinados para los que se interesó o, en general, incumplan las obligaciones establecidas en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en esta Orden o en la resolución de concesión, perderá el derecho a la subvención o, en su caso, vendrá obligada a reintegrar la cuantía concedida y percibida, además de los intereses legales que resulten de aplicación, siguiendo el procedimiento establecido al efecto.

15. artikulua.– Diruz lagun daitekeen gehieneko aurrekontua.

Artículo 15.– Presupuesto máximo subvencionable.

Paisaiaren ekintza-planak idazteko ordainsarien % 90 lagunduko da diruz, eta planeko 30.000 euro emango da gehienez, dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte, betiere. Baina BEZa edo bestelako zergak ez dira inolaz ere diruz lagunduko.

Se subvencionará el 90% de los honorarios de redacción de los Planes de Acción de Paisaje, con un máximo de 30.000 euros por Plan, hasta el agotamiento del crédito presupuestario existente. En ningún caso será objeto de subvención el IVA u otros impuestos.

16. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuekin bateragarri izatea.

Artículo 16.– Compatibilidad con otras subvenciones.

Agindu honen bidezko deialdiko diru-laguntzak bateratu daitezke beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako egindako deialdietako diru-laguntza edo laguntzekin eta bestelako sarrera edo baliabideekin, baldin eta laguntza horien xede den jarduerarako jasotzen diren laguntza guztiek gainfinantzaketarik eragiten ez badute, betiere. Holakorik gertatuz gero, gaindikinari dagokion zenbatekoa gutxituko zaio deialdi honetan emandako laguntzari.

Las subvenciones que se convocan a través de esta Orden serán compatibles con otras subvenciones o ayudas convocadas para la misma finalidad por otros entes públicos o privados y con cualesquiera otros ingresos o recursos, siempre que del conjunto de las que se reciban por la actividad objeto de las mismas no se produzca sobrefinanciación. Ante tal supuesto, se reducirá el importe de la ayuda concedida en virtud de la presente convocatoria en la cantidad correspondiente al exceso.

17. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 17.– Dotación Presupuestaria.

Orotara, 300.000 euro bideratuko dira diru-laguntzak emateko, 17.0.1.05.12.0000.4.722.01.43130.004.F aurrekontu-partidaren kontura: horietatik 100.000 euro 2017. urteari dagozkio, eta 200.000 euro 2018. urteari.

Para la concesión de las subvenciones se destinará un total de 300.000 euros, con cargo a la partida presupuestaria 17.0.1.05.12.0000.4.722.01.43130.004.F, de los cuales 100.000 euros corresponden al año 2017 y 200.000 euros corresponden al año 2018.

18. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.

Artículo 18.– Justificación de la subvención.

1.– Udal eta kontzeju onuradunek justifikatu egin beharko dute jasotako diru-laguntza, ezartzen diren datak baino lehen, eta agiri hauek aurkeztuta honako egoitza elektroniko honetan: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

1.– Los Ayuntamientos y Concejos beneficiarios deberán justificar la subvención concedida, antes de las fechas indicadas, y mediante la presentación de la siguiente documentación en la sede electrónica https://euskadi.eus/misgestiones

a) 2017ko azaroaren 15a baino lehen:

a) Antes del 15 de noviembre de 2017:

● Diagnostiko-agiria, agindu honen 2.2. artikuluan aipatzen dena.

● Documento de Diagnóstico a que se refiere el artículo 2.2 de la presente Orden.

b) 2018ko azaroaren 15a baino lehen.

b) Antes del 15 de noviembre de 2018:

● Paisaiaren ekintza-plana, agindu honen 2. artikuluan aipatzen dena.

● Plan de Acción del paisaje a que se refiere el artículo 2 de la presente Orden.

● Ordaindutako ordainsarien egiaztagiriak.

● Certificación de los honorarios abonados.

19. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

Artículo 19.– Pago de la subvención.

1.– Bi zatitan ordainduko da kasu bakoitzean emandako diru-laguntza; honela:

1.– El abono de la subvención concedida en cada caso se realizará en dos pagos con el siguiente calendario:

● Lehenengo ordainketa, emandako diru-laguntzaren heren bat, 18.1.a) artikuluan adierazitako agiriak aurkeztean.

● Un primer pago, de un tercio de la subvención concedida contra la presentación de la documentación señalada en el artículo 18.1.a)

● Bigarren eta azken ordainketa, emandako diru-laguntzatik jasotzeko dagoen zenbatekoari dagokiona, diru-laguntza justifikatu ondoren; horretarako, 18.1.b) artikuluan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

● Un segundo y último pago, correspondiente al importe pendiente de la subvención concedida tras la justificación de la subvención, para lo cual deberá acompañarse la documentación señalada en el artículo 18.1.b).

20. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 20.– Recursos.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, aginduaren jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, se podrá interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda en el plazo de un mes, o recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses, a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 31.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 31 de mayo de 2017.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común