Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

87. zk., 2017ko maiatzaren 10a, asteazkena

N.º 87, miércoles 10 de mayo de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

IRAGARKIAK

ANUNCIOS

Pribatuen iragarkiak

Anuncios particulares

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
2332
2332

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko apirilaren 28ko Ebazpenari buruzkoa, «Basque Industry 4.0.: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTetan 2017» Programa arautuko duen araudia onartzen duena.

ANUNCIO relativo a la Resolución de la Dirección General de la Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Societatea, S.A. (SPRI), de fecha 28 de abril de 2017 por la que se aprueba la normativa que regirá el Programa «Basque Industry 4.0.: Transferencia de Tecnología en I+D en TEICs aplicadas a la fabricación avanzada» 2017.

2017ko apirilaren 28an, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI)ren Zuzendari Nagusiak, «Basque Industry 4.0.: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTetan 2017» Laguntza Programa argitaratzeari buruzko Ebazpena eman zuen, honako eduki honekin:

Con fecha 28 de abril de 2017, el Director General de la Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), dictó Resolución relativa a la publicación del Programa de Ayudas «Basque Industry 4.0.: Transferencia de Tecnología en I+D en TEICs aplicadas a la fabricación avanzada» 2017, con el siguiente contenido:

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko sozietate publikoak, hainbat ekintza egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta enpresen garapena sustatzeko.

La Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), sociedad pública dependiente del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco, tiene encomendadas actuaciones dirigidas a impulsar la promoción industrial, la competitividad, la cooperación entre empresas, la investigación y el desarrollo en las empresas, etc, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).

Zentzu horretan, SPRIk hainbat ekintza garatzen ditu Euskadiko Agenda Digitala 2015 eta Europarako Agenda Digitala 2020 Planetan jasotako helburuak betetzeko. Ekintza horien artean aipatzekoak dira Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) euskal enpresetan txertatzea helburu duten laguntza programak.

A este respecto, SPRI viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en la Agenda Digital de Euskadi 2015 y la Agenda Digital para Europa 2020. Entre estas actuaciones cabe citar los diversos programas de ayudas a través de los cuales se intenta impulsar la incorporación de las Tecnologías de la Electrónica, la Información y las Comunicaciones (TEIC) en las empresas vascas.

Ondorioz, Laguntza Programa hau diseinatu da Ikerketa Industrialeko eta Garapen Esperimentaleko Proiektuak babesteko, zeintzuen bidez «teknologi hornitzaileen» teknologia manufakturako enpresa industrialei transferituko baitzaie Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen esparruan.

En consecuencia, el presente Programa de Ayudas se ha diseñado con el objetivo prioritario de apoyar Proyectos de Investigación Industrial y Desarrollo Experimental que aborden la Transferencia de Tecnología de «proveedores tecnológicos» hacia empresas industriales manufactureras, en el ámbito de las TEICs aplicadas a la Fabricación Avanzada.

Gorago adierazitakoaren arabera, hauxe

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ren Administrazio Kontseiluak 2017ko martxoaren 29ko saioan onartutakoarekin bat etorriz:

Primero.– De conformidad con lo aprobado en la sesión del Consejo de Administración de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. de 29 de marzo de 2017:

1.– «Basque Industry 4.0 2017» laguntza programaren araudia onartzea, zeinaren edukia atxikita baitago Ebazpen honen eranskinean.

1.– Aprobar la normativa correspondiente al Programa de Ayudas «Basque Industry 4.0» 2017, cuyo contenido se adjunta a modo de anexo a la presente Resolución.

2.– «Basque Industry 4.0 2017» laguntza programaren araudia onartzen duen Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2.– Proceder a la publicación íntegra en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Resolución de aprobación de la normativa correspondiente al Programa de Ayudas «Basque Industry 4.0» 2017.

Bilbao, 2017ko apirilaren 28a.

Bilbao, a 28 de abril de 2017.

Zuzendari nagusia,

El Director General,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

ERANSKINA
ANEXO

Basque Industry 4.0 programa bat dator Euskadiren Agenda Digitala 2020 (ADE2020), Informazio Gizartea Garatzeko Plan Estrategikoan definitutako ekintza-politikekin.

El Programa Basque Industry 4.0 es un instrumento alineado con las políticas de actuación definidas en la Agenda Digital de Euskadi 2020 (ADE2020), Plan Estratégico de Desarrollo de la Sociedad de la Información.

Bestalde, Europako Batzordearen estrategiak Horizon 2020 programarekin Batasuneko herrialde kideen hazkunde-helburuak zehazten ditu, baina orobat lortu nahi du Europarako hazkunde adimenduna (ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituriko ekonomia garatuz), sostengarria (ekonomia berde, baliabideen erabilpenaren aldetik eraginkor eta lehiakor baten bidez) eta integratzailea (enplegua bultzatuz eta kohesio soziala eta lurraldearena sustatuz). 2013an Europako Kontseiluak adierazi zuenez, «funtsezkoa da ekonomia digital sendoa izatea posible egiteko Europaren hazkundea eta lehiakortasuna mundu globalizatu honetan». Horregatik, ahalegina egin behar da Europako industria berriro indartu dadin produktu eta zerbitzu digitalen sektorean, adibidez telekomunikazioetan eta arlo digitalean merkatu bateratu bat sortuz mesedegarria izango dena kontsumitzaile eta enpresentzat.

El Gobierno Vasco, en sesión celebrada el día 22 de marzo de 2016 adoptó el acuerdo de «toma en conocimiento y remisión al Parlamento Vasco del plan denominado Agenda Digital de Euskadi 2020». Por otro lado, la estrategia de la Comisión Europea con Horizonte 2020 define objetivos de crecimiento para los países miembros de la Unión, pero además busca alcanzar un crecimiento inteligente -desarrollando una economía basada en el conocimiento y la innovación-, sostenible -a través de una economía verde, eficaz en el uso de los recursos y competitiva- e integrador -fomentando el empleo y la cohesión social y territorial- de Europa. El Consejo Europeo, en 2013, señaló que «una economía digital fuerte resulta vital para el crecimiento y la competitividad europea en un mundo globalizado». Por ello, es necesario enfocar todos los esfuerzos posibles para que la industria europea recupere el impulso en el sector de los productos y servicios digitales a través, por ejemplo, de la creación de un mercado integrado en materia digital y de telecomunicaciones que beneficie a consumidores y empresas.

Europarako 2020ko Agenda Digitala da Europako Batzordearen tresna garrantzitsuenetako bat hazkunde adimenduna sustatzeko, eta 7 zutabe ditu. Hona hemen zutabe horietatik bi:

Una de las principales herramientas a través de las cuales la Comisión promueve el crecimiento inteligente, es la Agenda Digital para Europa 2020, la cual se sostiene sobre 7 pilares fundamentales. Dos de estos pilares son los siguientes:

– Merkatu Digital Bakarra: Europarako Agenda Digitalaren helburu nagusia da Merkatu Digital Bakarra garatzea enpresek eta herritarrek posible izan dezaten mundu digitalak eskaintzen dituen aukera guztiak garatu eta baliatzea, muga administratiboak oztopo izan gabe Batasunaren barruan.

– Mercado Único Digital: el principal objetivo de la Agenda Digital Europea es desarrollar un Mercado Único Digital, de manera que las empresas y los ciudadanos puedan desarrollar y aprovechar todas las posibilidades que ofrece el mundo digital, sin que las fronteras administrativas les limiten dentro del marco de la Unión.

– Ikerketa eta Berrikuntza: Europak inbertsio defizita dauka IKTen ikerketa eta berrikuntza arloan, eta horregatik atzeratuta dago beste ekonomia lehiakor batzuen aldean, bai IKTetako I+Gn egiten den gastu publikoari dagokionez, bai enpresa berritzaileen (bereziki ETEen) hazkunde eta garapenari dagokionez.

– Investigación e Innovación: Europa adolece de un déficit de inversión en investigación e innovación en materia TIC, que le coloca muy por detrás de economías competidoras en gasto público en I+D sobre TIC y en el crecimiento y desarrollo de empresas innovadoras, especialmente las PYMEs.

Era berean, Euskadiko 2020ko Agenda Digitalak 4 Jarduera Ardatz ditu:

Al mismo tiempo, la nueva Agenda Digital de Euskadi 2020 contempla 4 Ejes de Actuación:

– Enpresak Merkatu Digital Globalizatuan.

– Empresas en un Mercado Digital Globalizado.

– Gizarte Lehiakorra eta Aktiboa.

– Sociedad Competitiva y Activa.

– Administrazioa Ingurune Digitalean.

– Administración en un Entorno Digital.

– Lurralde Adimenduna eta Kohesionatua.

– Territorio Inteligente y Cohesionado.

Enpresak Merkatu Digital Globalizatuan ardatzaren helburua da aurrera egitea industria adimendunaren garapenean, jomugatzat harturik Basque Industry 4.0 estrategia eta Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategian definitutako sektoreak. Horretarako, garapen teknologiko berriek eta negozio-eredu berriek eskaintzen duten potentziala aprobetxatuko da. Hona hemen Ardatz horretako Erronkak:

El Eje «Empresas en un Mercado Digital Globalizado» busca avanzar en el desarrollo de la industria inteligente, orientada fundamentalmente por la estrategia Basque Industy 4.0 y orientada a los sectores definidos por la Estrategia de Especialización Inteligente RIS3 de Euskadi, a través del potencial que ofrecen los nuevos desarrollos tecnológicos en las que estos se sustentan, y también en nuevos modelos de negocio. Los Retos que conforman este Eje de Actuación de la ADE2020 son los siguientes:

– 1. Erronka: Industria adimenduna bultzatzea, EIKTak sartuz fabrikazioan, balio-kateak integratuz, eta balio erantsi handiko produktuak eta zerbitzuak garatuz.

– Reto 1: Impulsar la Industria inteligente incorporando las TEICs a la fabricación, integrando cadenas de valor y desarrollando productos y servicios de alto valor añadido.

– 2. Erronka: EIKT aurreratu eta irisgarriak sektore estrategiko industrialen esku jartzea.

– Reto 2: Poner a disposición de los sectores estratégicos industriales, TEICs avanzadas y accesibles.

– 3. Erronka: EIKTen erabilpena sustatzea, enpresa, negozio-eredu eta merkatura sartzeko modu berriak sortzeko, hazteko eta sendotzeko.

– Reto 3: Potenciar el uso de las TEICs para crear nuevas empresas, modelos de negocio y formas de acceso al mercado.

Basque Industry 4.0 programak erantzuna ematen dio industria adimenduna bultzatzeko erronkari, horretarako EIKTak sartuz fabrikazioan, balio-kateak integratuz, eta balio erantsi handiko produktuak eta zerbitzuak garatuz. Hain zuzen, hauxe du helburu:

El programa Basque Industry 4.0 viene a dar respuesta al reto de Impulsar la Industria inteligente incorporando las TEICs a la fabricación, integrando cadenas de valor y desarrollando productos y servicios de alto valor añadido, siendo su objetivo el siguiente:

«Babesa ematea »teknologi hornitzaileen« teknologia (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileena) manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko».

«Apoyar Proyectos de Investigación Industrial y Desarrollo Experimental que aborden la Transferencia de Tecnología de »proveedores tecnológicos« (como, por ejemplo, los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación) hacia empresas industriales manufactureras, en el ámbito de las TEICs (Tecnologías de la Electrónica, la Información y las Telecomunicaciones) aplicadas a la Fabricación Avanzada, que tengan un efecto de demostración y que permitan por lo tanto acelerar la transferencia al mercado de los resultados de los proyectos de I+D en TEICs».

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

Programa honen helburua da babesa ematea «teknologi hornitzaileen» teknologia (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileena) manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.

El presente Programa tiene por objeto apoyar Proyectos de Investigación Industrial y Desarrollo Experimental que aborden la Transferencia de Tecnología de «proveedores tecnológicos» (como, por ejemplo, los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación) hacia empresas industriales manufactureras, en el ámbito de las TEICs (Tecnologías de la Electrónica, la Información y las Telecomunicaciones) aplicadas a la Fabricación Avanzada, que tengan un efecto de demostración y que permitan por lo tanto acelerar la transferencia al mercado de los resultados de los proyectos de I+D en TEICs.

2. artikulua.– Laguntzen izaera.

Artículo 2.– Naturaleza de las ayudas.

1.– Programa hau gauzatzean eta ebaztean publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak bete behar dira.

1.– El presente Programa subvencional está sometido a los principios de publicidad, concurrencia y objetividad en su ejecución y resolución.

2.– Programa honek eta bertan arautzen diren laguntzek daukate norgehiagoka-prozedura bete behar dute.

2.– El presente Programa y la concesión de las ayudas que regula están sometidos al procedimiento de concurrencia competitiva.

3.– Programa honen bidez ematen diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko fondo galdurako diru-laguntzak dira.

3.– Las ayudas que se concedan en el marco del presente Programa tendrán la consideración de subvenciones a fondo perdido no reintegrables.

3. artikulua.– Aplikatzekoa den araudia.

Artículo 3.– Normativa aplicable.

Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:

Al presente Programa le es de aplicación la siguiente normativa:

1.– Abenduaren 17ko 698/1991 dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen berme eta ordainketen araubide orokorra eta ezartzen baitira berorren kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak.

1.– Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

2.– Azaroaren 11ko Legegintzako 1/1997 Dekretua, EAEko Ogasun Orokorraren Printzipio Antolatzaileak ezartzen dituen Legearen Testu Bateratua onartzen duena.

2.– Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

3.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta Lege hori garatzen duen Araudia (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) diru-laguntza arloko oinarrizko legeriari dagokion guztian (38/2003 Legea).

3.– Ley 38/2003 de 17 de noviembre General de Subvenciones y Reglamento que la desarrolla (Real Decreto 887/2006 de 21 de julio) en lo que constituya legislación básica en materia de subvenciones.

4.– Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Araudia (EB), zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarriak direla aitortzen duena, Ituneko 107 eta 108. artikuluak aplikatuz. (EBAO L 187/1).

4.– Reglamento (UE) n.º 651/2014 de la Comisión Europea de 17 de junio por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado. (DOUE L 187/1).

5.– Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen abenduaren 17ko 1303/2013 Araudia (EB), laguntza programa honentzat aplikatzekoa den guztian.

5.– Reglamento (UE) n.º 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre en lo que resulte de aplicación para el presente programa de ayudas.

4. artikulua.– Terminoak eta definizioak.

Artículo 4.– Términos y definiciones.

Programa honen ondorioetarako, honako definizio hauek finkatzen dira:

A efectos del presente Programa se establecen las siguientes definiciones.

1.– «SPRI». Sociedad para la Transformación Competitiva – Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen izen komertziala, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako sozietate publikoa.

1.– «SPRI». Nombre comercial de Sociedad para la Transformación Competitiva – Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), sociedad pública adscrita al Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco.

2.– Erantzukizunezko aitorpena. Erakundearen legezko ordezkariak egindako erantzukizunpeko aitorpena, hauek egiaztatzen dituena:

2.– Declaración responsable. Declaración realizada por el/la representante legal de la entidad en la que se hagan constar las siguientes circunstancias:

a.– Erakundeko legezko ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (NAN) edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).

a.– Nombre y apellidos y Número del Documento Nacional de Identidad (DNI) o Número de Identificación de Extranjero (NIE) de el/la representante legal de la entidad.

b.– Erakundearen izena: Identifikazio Fiskalerako Zenbakia (IFZ), baltzuaren helbidea eta eraketa-eguna.

b.– Denominación de la entidad, Número de Identificación Fiscal (NIF), domicilio social.

c.– Gutxienez jarduera ekonomikoko zentro baten helbidea Euskal Autonomi Erkidegoan izatea, bertan egingo direlarik Laguntza Eskaeran deskribatutako diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

c.– Domicilio de al menos un centro de actividad económica en la Comunidad Autónoma del País Vasco en el que se realizarán las actuaciones subvencionables descritas en la Solicitud de Ayuda.

d.– Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafean alta emanda egotea.

d.– Encontrarse de alta en el correspondiente epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas del País Vasco.

e.– Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edota haren kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI Taldeko edo/eta Eusko Jaurlaritzako enpresekiko dauzkaten betebeharretan.

e.– Encontrarse al corriente de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social, y/o sus entidades colaboradoras así como de las obligaciones que mantenga con cualquiera de las empresas del Grupo SPRI y del Gobierno Vasco.

f.– Proiektu hori gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuek eskatutako edo/eta emandako diru-laguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eman zen, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

f.– Relación de ayudas que para el mismo proyecto hayan sido solicitadas y/o concedidas por instituciones públicas o privadas, indicando fecha de concesión, organismo, programa e importe de la ayuda.

g.– Enpresaren tamaina neurtzeko zehaztasunak.

g.– Datos para la determinación del tamaño de la empresa.

h.– Arau honen 6.2.d artikuluan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.

h.– No encontrarse en alguna de las situaciones previstas en el artículo 6.2.d de esta norma.

i.– Armarik ez produzitzea, merkaturatzea edo finantzatzea, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

i.– No dedicarse a la producción, comercialización y financiación de armas, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los países empobrecidos.

j.– Konpromisoa hartzea jasotako laguntzaren aurrerakina enpresaren kontabilitatean pasibo gisa islatzeko eta SPRIri itzultzeko, baldin eta itzultzea agintzen duen ebazpen bat ematen bada.

j.– Compromiso de reflejar como pasivo en la contabilidad de la empresa el anticipo de la ayuda percibida y de restituirlo a SPRI en caso de que así lo disponga la resolución por la que se acuerde el reintegro de la misma.

3.– Enpresa. Jarduera ekonomiko bat gauzatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.

3.– Empresa. Persona física o jurídica que realiza actividad económica.

4.– Laguntzaren intentsitatea. Laguntzaren zenbateko gordina, diruz lagun daitezkeen kostuen ehunekoaren bidez adierazia. Kopuru hori zergen edota bestelako kargen kenkarien aurretikoa izango da.

4.– Intensidad de la ayuda. Importe bruto de ayuda expresado en porcentaje de los costes subvencionables, antes de cualquier deducción fiscal u otras cargas.

5.– Enpresa handiak. 6a. puntuan ezarritako mugak gainditzen dituzten enpresak.

5.– Grandes empresas. Empresas que superan los umbrales establecidos en el punto 6a.

6.– Enpresa txiki eta ertainak (ETEak).

6.– Pequeñas y medianas empresas (PYMES).

a.– 250 langile baino gutxiago dauzkaten enpresak, baldin eta 50 milioi eurotik gorako urteko negozio bolumenik ez badute edota 43 milioi eurotik gorako urteko balantze orokorrik ez badute.

a.– Empresas que ocupan a menos de 250 personas y cuyo volumen de negocio anual no excede de 50 millones de euros, o cuyo balance general anual no excede de 43 millones de euros.

b.– Enpresa ertainak: 50 eta 249 langile bitarte dauzkaten enpresak, baldin eta 10 eta 50 milioi euro bitarteko urteko negozio bolumena, edo, 10 eta 43 milioi euro bitarteko urteko balantze orokorra badute.

b.– Medianas empresas: empresas que ocupan de 50 a 249 personas y cuyo volumen de negocio anual es de 10 a 50 millones de euros o cuyo balance general anual es de 10 a 43 millones de euros.

c.– Enpresa txikiak: 50 langile baino gutxiago dauzkaten enpresak, baldin eta 10 milioi eurotik beherako urteko negozio bolumena badute edota 10 milioi eurotik beherako urteko balantze orokorra badute.

c.– Pequeñas empresas: empresas que ocupan a menos de 50 personas y cuyo volumen de negocio anual es inferior a 10 millones de euros o cuyo balance general anual es inferior a 10 millones de euros.

d.– Langile kopurua, finantza-zenbatekoak eta erreferentzia epea zehazteko, Batzordearen 651/2014 (EB) Araudiaren I. eranskinean xedatutakoa izan beharko da kontuan.

d.– Para la determinación del número de trabajadores, de los importes financieros y del período de referencia, se tendrá en cuenta lo dispuesto en el Anexo I del Reglamento (UE) 651/2014 de la Comisión.

7.– Ikerketa industriala. Ikerketa planifikatua edo ikasketa kritikoak dira, helburutzat dutenak produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik existitzen direnak nabarmen hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagutza eta gaitasun berriak barneratzea; bere baitan hartzen du sistema konplexuen sorkuntza eta bere baitan har dezake baita ere prototipoak eraikitzea laborategi batean edo interfaze simulatuetan lehendik existitzen diren sistemekin, edo linea pilotuak sortzea ikerketa industrialerako eta, zehazki, teknologia generikoa baliozkotzeko.

7.– Investigación industrial. Es la investigación planificada o los estudios críticos encaminados a adquirir nuevos conocimientos y aptitudes que puedan ser útiles para desarrollar nuevos productos, procesos o servicios, o permitan mejorar considerablemente los ya existentes; comprende la creación de componentes de sistemas complejos y puede incluir la construcción de prototipos en un entorno de laboratorio o en un entorno con interfaces simuladas con los sistemas existentes, así como líneas piloto, cuando sea necesario para la investigación industrial y, en particular, para la validación de tecnología genérica.

8.– Garapen esperimentala.

8.– Desarrollo experimental.

a.– Lehendik existitzen diren ezagutza zientifikoak, teknologikoak, enpresa arlokoak edo beste mota batekoak barneratzea, konbinatzea, konfiguratzea eta aplikatzea, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak egiteko; bere baitan har dezake baita ere, esaterako, produktu, prozesu edo zerbitzu berrien kontzeptuak definitzeko, planifikatzeko eta dokumentatzeko jarduerak.

a.– Es la adquisición, combinación, configuración y empleo de conocimientos y técnicas ya existentes, de índole científica, tecnológica, empresarial o de otro tipo, con vistas a la elaboración de productos, procesos o servicios nuevos o mejorados; puede incluir también, por ejemplo, actividades de definición conceptual, planificación y documentación de nuevos productos, procesos o servicios.

b.– Garapen esperimentalak bere baitan har ditzake ondoko hauek: prototipoak sortzea, demostrazioa eta proiektu pilotuak egitea, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak probatu eta baliozkotzea funtzionamendu baldintza errealak ordezkatzen dituzten inguruneetan, betiere helburu nagusitzat badute hobekuntza teknikoak txertatzea behar bezala errotuta ez dauden produktu, prozesu edo zerbitzuetan. Era berean, bere baitan har dezake komertzialki erabil daitezkeen prototipo edo proiektu pilotuen garapena, baldin eta amaierako produktu komertziala badira eta horiek fabrikatzea garestiegia bada soilik demostrazio eta baliozkotze prozesuetan erabiltzeko.

b.– El desarrollo experimental podrá comprender la creación de prototipos, la demostración, la elaboración de proyectos piloto, el ensayo y la validación de productos, procesos o servicios nuevos o mejorados, en entornos representativos de condiciones reales de funcionamiento, siempre que el objetivo principal sea aportar nuevas mejoras técnicas a productos, procesos o servicios que no estén sustancialmente asentados; puede incluir el desarrollo de prototipos o proyectos piloto que puedan utilizarse comercialmente cuando sean necesariamente el producto comercial final y su fabricación resulte demasiado onerosa para su uso exclusivo con fines de demostración y validación.

c.– Garapen esperimentalak ez ditu bere baitan hartzen produktuetan, produkzio ildoetan, fabrikazio prozesuetan, lehendik existitzen diren zerbitzuetan eta aribidean dauden beste operazio batzuetan egiten diren ohiko edo aldizkako aldaketak, nahiz eta aldaketa horiek hobekuntzak ekarri;

c.– El desarrollo experimental no incluye las modificaciones habituales o periódicas efectuadas en productos, líneas de producción, procesos de fabricación, servicios existentes y otras operaciones en curso, aun cuando esas modificaciones puedan representar mejoras de los mismos.

9.– SPRIri baimena ematea eska dezan enpresak egunean izan ditzala zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eta, era berean, kontsulta dezan JEZren (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) zein epigrafetan dagoen alta emanda.

9.– Autorización a SPRI de solicitar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social así como para consultar el epígrafe en el que se encuentra dada de alta la empresa en el IAE (Impuesto de Actividades Económicas).

SPRIri baimena ematea ziurtagiriak eska diezazkien Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eta Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiei, ziurtagiri horien bidez bermatzeko ordezkatutako enpresak zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela eta alta emanda dagoela Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren dagokion epigrafean edo epigrafeetan. Horrela, aurkeztutako laguntza eskaerak aztertu edota ordaindu ahal izango dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren 50.3 artikuluari jarraiki, zeinak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen baitu.

Autorización a SPRI, a obtener de los Departamentos correspondientes de la Tesorería General de la Seguridad Social, de la Agencia Estatal de Administración Tributaria, y de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, certificados acreditativos de que la empresa a la que se representa está al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social así como el/los epígrafes en los que se encuentra dada de alta la empresa en el IAE (Impuesto de Actividades Económicas) y que de esta forma se puede proceder al estudio y/o liquidación de las solicitudes de ayuda que presenta en base al artículo 50.3 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 5.– Recursos económicos.

1.– Programa honen xederako, hots, diru-laguntzak emateko erabiliko diren baliabide ekonomikoak 2.211.516 eurorainokoak dira, eta, SPRIk Informazio Gizartearen Sailean, 2017ko urteko aurrekontuen memorian, horretarako ezarritako aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira.

1.– Los recursos económicos destinados al objeto de este Programa para la concesión de ayudas ascienden a la cantidad de 2.211.516 euros, y provendrán de las correspondientes dotaciones presupuestarias establecidas al efecto por SPRI en la memoria de presupuestos del año 20162017 en el Departamento de Sociedad de la Información.

2.– Programa honen finantzaketarako funts publikoak eskatzaileen artean banatuko dira eta horretarako balioztatuko dira haiek aurkezten dituzten merezimenduak eta araudi honetan ezarritakoaren arabera bakoitzari dagokion diru-laguntzaren kopurua.

2.– Los fondos públicos destinados a la financiación del presente Programa serán distribuidos entre los solicitantes conforme a la valoración de los méritos que presenten y de la cuantía de las ayudas que correspondan individualmente según lo establecido en esta normativa.

Diru-laguntza hauek Eskualdeen Garapeneko Europako Funtsak lagunduta finantzatzen dira (EGEFren ekarpena diruz lagundutako zenbateko osoaren % 50ekoa izango da). Hauek dira EGEFren ko-finantzaketak berekin dakartzan gutxieneko betebeharrak:

Las ayudas están cofinanciadas por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional (la contribución del FEDER supondrá el 50% del importe subvencionado). Las obligaciones derivadas de la cofinanciación del FEDER son, al menos, las siguientes:

– Kontrol, erantzukizun, zehapen-araubide eta ez-betetzeei dagokienez, onuradunak Estatuko eta EBko legeria bete behar ditu.

– El beneficiario está obligado al cumplimiento de la legislación nacional y comunitaria en materia de control, responsabilidad, régimen sancionador e incumplimiento.

– Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF Programa Eragilearen esparruan kofinantzatuko dira laguntza hauek, eta horren berri eman beharko da jendaurrean, 1303/2013 (EB) Araudiaren 115. artikuluko 3. atalaren eta XII. eranskineko 2.2. atalaren arabera. Alde horretatik, baldin eta diruz lagundutako jarduerei buruzko informazio eta komunikazio ekintzak egiten badira, EGEF bidezko kofinantzaketa komunitarioa aipatu beharko da hedapenerako erabilitako material edo euskarrietan, Batasunaren ikurra eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta. Operazioa garatzen ari den bitartean, haren deskribapen labur bat egin beharko da bere webgunean, Batasunaren diru laguntza nabarmenduz bertan, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio kartel bat -A3ko gutxieneko tamainan- jarriko da, non Batasunaren diru laguntza aipatuko baita jendeak ikusteko moduan.

– La ayuda se cofinanciará en el marco del Programa Operativo FEDER del País Vasco 2014-2020, debiéndose publicitar éste aspecto según el artículo 115, apartado 3, y el Anexo XII, apartado 2.2, del Reglamento (UE) N.º 1303/2013. En ese sentido, en todas las medidas de información y comunicación que lleven a cabo de las actuaciones subvencionadas se debe hacer mención a la cofinanciación de la Unión Europea a través del FEDER en los diferentes materiales/soportes que se generen para esa difusión, incluyendo asimismo el emblema de la Unión y la referencia a la Unión Europea; y durante la realización de la operación se hará una breve descripción de la misma en su sitio de Internet destacando el apoyo financiero de la Unión, y se colocará al menos un cartel con información sobre el proyecto –de un tamaño mínimo A3•- en el que se mencionará la ayuda financiera de la Unión en un lugar bien visible para el público.

– Laguntza onartuz gero, onartu egingo da, halaber, 1303/2013 (EB) Araudiaren 115. artikuluko 2. atalean jasotako operazioen zerrenda publikoan sartzea.

– La aceptación de la ayuda también supone la aceptación de ser incluido en la lista pública de operaciones que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) n.º 1303/2013.

– EGEFren kofinantzaketa jasotzen duenak finantzaketari, administrazioari eta ekintzen garapenaren jarraipenari buruzko informazioa artxibatu behar du, harik eta operazioaren gastuak barne hartzen dituzten kontuak aurkeztu eta ondorengo abenduaren 31tik 3 urte igarotzen diren arte. Testuinguru horretan, onuradunak erraz eskuratzeko moduan izan beharko du informazio hori (kontabilitate-sistema bereizia edo berariazko kodeketa).

– La cofinanciación del FEDER supone la obligatoriedad de tener archivada la información financiera, administrativa y de seguimiento del desarrollo de las acciones que se llevan a cabo hasta que pasen 3 años a partir del 31 de diciembre siguiente a la presentación de las cuentas en las que estén incluidos los gastos de la operación. En este contexto, también es obligación del beneficiario que esa información esté fácilmente accesible (sistema de contabilidad separado o codificación específica).

6. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 6.– Entidades beneficiarias.

1.– Programa honetan ezartzen diren laguntzak eskuratu ahal izango dituzte proiektuak banaka aurkezten dituzten manufakturako enpresa industrialek.

1.– Podrán acceder a las ayudas contempladas en el presente Programa las empresas industriales manufactureras que presenten proyectos individualmente.

2.– Onuradunek ondoko baldintza hauek bete behar dituzte:

2.– Las entidades beneficiarias deberán cumplir los siguientes requisitos:

a.– Kanpoko gastuetan eta inbertsioetan 75.000 eurotik gorako proiektuak garatzen dituzten enpresak izatea.

a.– Empresas que aborden proyectos de un presupuesto en gastos externos e inversiones superior a 75.000 euros.

b.– Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan eta diruz lagun daitekeen jarduera EAEn gauzatzea.

b.– Deberán disponer de un centro de actividad industrial en la CAPV, en el que realizarán la actuación subvencionable.

c.– Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI, S.A. Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko dauzkaten betebeharretan.

c.– Estar al corriente de las obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social, así como de las obligaciones que mantenga con el Grupo SPRI y con el Gobierno Vasco.

d.– Ondoko egoeraren batean ez egotea:

d.– No encontrarse en alguna de las siguientes situaciones.

Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edota Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioarekin edo bere sektore publikoarekin kontratatzeko legezko debekua edo gaitasun gabetzea izatea, horren barruan sartzen direlarik sexu bazterkeriagatik egoera horretan daudenak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera.

Primero.– Incursas en prohibición o inhabilitación para la obtención de ayudas públicas o para contratar con la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco o su sector público, con inclusión de la que se haya producido por discriminación por razón de sexo en virtud de la ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela.

Segundo.– Sujetas a una orden de recuperación de ayudas pendiente tras una decisión previa de la Comisión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

Hirugarrena.– Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluko egoeretan eta 13/2003 Legearen 13. artikulukoetan egotea, zeinaren ondorioz ezin baita izan laguntzen onuradun.

Tercero.– En los supuestos del artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997 y en los del artículo 13 de la Ley 38/2003 por el que no pueda obtenerse la condición de beneficiario.

Laugarrena.– Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen erakunde horrek lehia galarazten, murrizten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela.

Cuarto.– Que por la autoridad competente se halla constatado que desarrolla prácticas que puedan impedir, restringir o falsear el juego de la competencia.

Bosgarrena.– Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraiki.

Quinto.– Dedicarse a la producción, comercialización y financiación de armamento, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007 de 28 de diciembre de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

Seigarrena.– Bere jarduera garatzea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta nekazaritza, (ii) nekazaritzako produktuen lehen mailako produkzioa, eta (iii) nekazaritza produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Araudiaren 1.1(c) artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Sexto.– Desarrollar actividades en alguno de los siguientes sectores: (i) pesca y acuicultura, (ii) producción primaria de los productos agrícolas, y (iii) transformación y comercialización de productos agrícolas en los casos previstos en el artículo 1.1(c) del Reglamento 1407/2013.

Zazpigarrena.– Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo diru-laguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango -edo, hala badagokio, ordainduko- da laguntza.

Séptimo.– Tener pendientes obligaciones de reintegro de cantidades correspondientes a ayudas o subvenciones provenientes de Presupuestos públicos de cualquier Administración o entidad perteneciente a sus sectores públicos. Tampoco podrán concurrir a la presente convocatoria quienes hubieren sido sancionados con carácter firme en un procedimiento sancionador que tuviere por origen la concesión de ayudas públicas o cualquier otro que impida la concurrencia a programas de esta naturaleza y se encuentren en el tiempo de cumplimiento de la sanción. Si el solicitante se encuentra incurso en un procedimiento de reintegro o sanción de esta naturaleza, la concesión o en su caso el pago de la ayuda quedará condicionados al resultado del mismo.

Zortzigarrena.– Krisi-egoeran dagoen enpresa izatea, betiere krisi-egoeran dauden eta finantza arlokoak ez diren enpresen salbamendurako eta berregituraketarako Estatuko laguntzei buruzko Jarraibideetan azaltzen diren baldintzekin bat etorriz (DO, C 249, 2014-07-31).

Octavo.– Ser una empresa en crisis, de acuerdo con la definición de las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (DO, C 249, 31-07-2014).

Bederatzigarrena.– Diru-laguntzen deialdi hau egin aurreko 5 urteetan enpresa edota haren legezko ordezkariak epai irmo baten bidez kondenatuak izatea, laneko osasunaren aurkako delituren bat egiteagatik, eta, halaber, zehapen irmoa jasotzea, arlo horretan arau-hauste administratibo oso larria egiteagatik.

Noveno.– Ni la empresa ni sus representantes legales podrán haber sido condenados mediante sentencia firme por cometer delitos contra la salud laboral o sancionada con carácter firme por cometer infracción administrativa muy grave en dicha materia en el periodo de 5 años anteriores a la fecha de la presente convocatoria.

3.– Honako hauek ez dira izango onuradun:

3.– Quedan excluidas de la condición de beneficiaria:

a.– Administrazio Publikoek edo eurek sortutako enpresa edo erakundeek kapital gehiengoa edo erabakitzeko gaitasuna dauzkatenean.

a.– Las Administraciones Públicas y el conjunto de sociedades y entidades creadas por estas en las que mantengan la mayoría del capital o capacidad decisoria.

b.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteak.

b.– Los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.

4.– Laguntza eta likidazio eskaerak aurkezten diren arteko denbora osoan laguntzen onuradun izateko baldintzak bete beharko dira.

4.– El cumplimiento de los requisitos para ser beneficiaria de las ayudas habrá de mantenerse desde el momento de presentación de las solicitudes de ayuda hasta la liquidación.

7.– Artikulua. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak,

Artículo 7.– Actuaciones subvencionables.

Diruz laguntzeko moduko ekintzak izango dira helburu hau duten proiektuak: babesa ematea «teknologi hornitzaileen» teknologia (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileena) manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.

Tendrán la consideración de actuaciones subvencionables los Proyectos de Investigación Industrial y Desarrollo Experimental que aborden la Transferencia de Tecnología de «proveedores tecnológicos» (como, por ejemplo, los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación) hacia empresas industriales manufactureras, en el ámbito de las TEICs (Tecnologías de la Electrónica, la Información y las Telecomunicaciones) aplicadas a la Fabricación Avanzada, que tengan un efecto de demostración y que permitan por lo tanto acelerar la transferencia al mercado de los resultados de los proyectos de I+D en TEICs.

Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko material eta prozesu aurreratuen eta CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan:

Los Proyectos deberán estar relacionados con alguna de las siguientes áreas, dentro del ámbito de los CPSs (Cyber Physical Systems) y los materiales y procesos avanzados, aplicados a la fabricación avanzada:

1.– Zibersegurtasuna eta industria-komunikazioak.

1.– Ciberseguridad y comunicaciones industriales.

2.– Cloud Computing-a.

2.– Cloud Computing.

3.– Big Data – Analitika Aurreratua eta Business Intelligence.

3.– Big Data – Analítica Avanzada y Business Intelligence.

4.– Errobotika kolaboratiboa.

4.– Robótica colaborativa.

5.– Errealitate handituko proiektuak.

5.– Proyectos de realidad aumentada.

6.– Ikusmen artifizialeko proiektuak.

6.– Proyecto de visión artificial.

7.– Sentsorika.

7.– Sensórica.

8.– Metalezko materialen eta material aurreratuen diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa (zeramikak, compositeak, e.a.).

8.– Diseño y fabricación aditiva en materiales metálicos y avanzados (cerámicas, composites, etc.)

Material eta prozesu aurreratuen proiektuak.

9.– Proyectos de materiales y procesos avanzados.

Proiektuen TRL (Technology Readiness Levels) maila 5etik 9ra bitartekoa (biak barne) izan behar da.

Los proyectos deberán estar situados en un nivel TRL (Technology Readiness Levels) 5 a 9 (ambos incluidos).

Proiektuak gutxienez 75.000 euroko guztizko aurrekontua aurkeztu beharko du diru-laguntza jaso ahal izateko. Proiektuak 16 hileko iraupena izango du gehienez.

Para que un proyecto sea objeto de subvención deberá presentar un presupuesto total mínimo de 75.000 euros. El proyecto deberá tener una duración máxima de 16 meses.

Ez dute diru-laguntzarik jasoko SPRIri lehenago aurkeztutako proiektuak eguneratzeko edota mantentzeko jarduerek, SPRIk edo Eusko Jaurlaritzak sustatuko programa honen edo beste edozeinen laguntzaren bat jaso badute.

No tendrán la consideración de actuaciones subvencionables la actualización o mantenimiento de aquellos proyectos que hayan sido presentados con anterioridad en SPRI y hayan recibido ayuda de este o cualquier otro programa de SPRI o del Gobierno Vasco.

TRL (Technology Readiness Levels) mailen deskribapena Europako Batasunak erabiltzen duena izango da, eta jarraian azaltzen da, laburpen gisa:

La descripción de TRLs (Technology Readiness Levels) será la utilizada por la Comisión Europea, que se adjunta a modo de resumen:

– TRL 1: Oinarrizko printzipioak hauteman eta jasotzen dira.

– TRL 1: Principios básicos observados y reportados.

– TRL 2: Kontzeptu eta/edo aplikazio teknologikoa adierazten da.

– TRL 2: Concepto y/o aplicación tecnológica formulada.

– TRL 3. Funtzio kritiko analitikoa eta esperimentala eta/edo kontzeptu-proba bereizgarria.

– TRL 3: Función crítica analítica y experimental y/o prueba de concepto característica.

– TRL 4: Osagaia baliozkotzen da eta/edo osagai horiek laborategiko ingurunean jartzen dira.

– TRL 4: Validación de componente y/o disposición de los mismos en entorno de laboratorio.

– TRL 5: Osagaia baliozkotzen da eta/edo osagai horiek ingurune adierazgarri batean jartzen dira.

– TRL 5: Validación de componente y/o disposición de los mismos en un entorno relevante.

– TRL 6: Sistema- edo azpisistema-eredua edo prototipoa ingurune adierazgarri batean probatzen da.

– TRL 6: Modelo de sistema o subsistema o demostración de prototipo en un entorno relevante.

– TRL 7: Sistema edo prototipoa ingurune erreal batean probatzen da.

– TRL 7: Demostración de sistema o prototipo en un entorno real.

– TRL 8: Sistema osatua eta ziurtatua dago, proba eta demostrazioen bidez.

– TRL 8: Sistema completo y certificado a través de pruebas y demostraciones.

– TRL 9: Ingurune errealean arrakastaz probaturiko sistema da.

– TRL 9: Sistema probado con éxito en entorno real.

Nolanahi ere, diruz lagundu daitezkeen jarduerek, gastu eta inbertsio hautagarriek eta horien guztien intentsitateak EBko 651/2014 Araudiaren 25. artikuluan ezarritakoa beteko dute.

En todo caso, las actividades subvencionables, los gastos e inversiones elegibles, así como la intensidad de los mismos respetarán lo establecido por el artículo 25 del Reglamento (UE) 651/2014.

8. artikulua.– Gastu eta inbertsio hautagarriak.

Artículo 8.– Gastos e inversiones elegibles.

1.– Gastu eta inbertsio hautagarritzat hartuko dira kontzeptu hauek, 7. artikuluan zehazturiko diruz lagun daitezkeen jarduerekin lotuta:

1.– Tendrán la consideración de gastos e inversiones elegibles los siguientes conceptos, relacionados con las actuaciones subvencionables descritas en el artículo 7:

– «I+G-ko agenteak» (esaterako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek) eskainitako orduen gastuak, barnean sartuz fabrikan ematen den laguntza eta aholkularitza.

– Gastos de dedicación horaria del «Agente de I+D» (como, por ejemplo, los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación), incluido el acompañamiento y asesoramiento en la planta industrial.

– «Inplantariaren» (aholkularitza eta ingeniaritza enpresak) ordu-dedikazioaren gastuak, horren barnean sartuz fabrikan ematen den laguntza eta aholkularitza.

– Gastos de dedicación horaria del «implantador» (empresas de consultoría e ingeniería), incluido el acompañamiento y asesoramiento en la planta industrial.

«I+G-ko agenteak» eskainiriko jabetza industriala eskuratzeko gastuak.

Gastos de adquisición de la Propiedad Industrial ofertada por el «Agente de I+D».

– Hardwareko eta softwareko inbertsioak eta/edo gastuak.

– Inversiones y/o gastos en hardware y software.

2.– Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuak, diruz lagundutako proiektuari egoztekoak direnak, gehienez 30 euro/orduko kostu hautagarria onartuko delarik.

2.– Gastos de personal interno de la empresa beneficiaria imputados al proyecto objeto de subvención, admitiéndose un coste máximo elegibles hasta un valor de 30 euros/hora.

Gastu eta inbertsio hautagarriek ezingo dituzte gainditu gehieneko ehuneko hauek, diruz lagun daitekeen proiektuaren aurrekontu osoa kontuan hartuta kalkulatu direnak:

Los gastos e inversiones elegibles no superarán los siguientes porcentajes máximos calculados sobre el presupuesto global subvencionable del proyecto:

– «Inplantariaren» (aholkularitza eta ingeniaritza enpresak) ordu-dedikazioaren gastuak, horren barnean sartuz fabrikan ematen den laguntza eta aholkularitza: gehienez % 20.

– Gastos de dedicación horaria del «implantador» (empresas de consultoría e ingeniería), incluido el acompañamiento y asesoramiento en la planta industrial: máximo 20%.

– Jabetza industriala eskuratzeko gastuak: gehienez % 20.

– Gastos de adquisición de la Propiedad Industrial: Máximo 20%.

– Hardwareko eta softwareko inbertsioak eta/edo gastuak: gehienez % 20.

– Inversiones y/o gastos en hardware y software: Máximo 20%

3.– Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuak: gehienez % 10.

3.– Gastos de personal interno de la empresa beneficiaria: Máximo 10%

Gastu eta inbertsio hautagarriek laguntza eskaera SPRIn aurkezten denetik aurrera eta data horren ondorengo 16 hilabeteetan sortuak edo fakturatuak izan behar dute.

Los gastos e inversiones elegibles deberán ser devengados o facturados a partir de la presentación de la Solicitud de Ayuda en SPRI y durante los 16 meses siguientes a dicha fecha.

4.– «I+G-ko agenteak» (esaterako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek) eskainitako orduen gastu hautagarriek baldintza hauek beteko dituzte:

4.– Los gastos elegibles de dedicación horaria del «Agente de I+D» (como, por ejemplo, los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación) deberán cumplir los siguientes requisitos:

a.– Fabrikazio aurreratuari aplikaturiko EIKTen esparruan -5etik 9ra bitarteko TRL mailan- I+G-ko jarduerak gauzatzen dituzten erakundeek eginikoak izango dira.

a.– Realizados por entidades que realicen actividades de I+D en TEICs aplicados a la fabricación avanzada en TRLs 5 a 9.

b.– Enpresa eskatzailearekin edo eskatzaileekin akzio edo partaidetzen bidez loturarik ez duten (ez zuzenean ez zeharka) erakundeek eginikoak izango dira.

b.– Realizados por entidades que no tengan vinculación, vía acciones o participaciones, ni directa ni indirectamente con la empresa o empresas solicitantes.

5.– Enpresa eskatzailearekin inolako loturarik (ez zuzeneko ez zeharkakoa, ez eta akzio edo partizipazioen bidezkoa) ez duten erakundeek egingo dituzte «Inplantariaren» (aholkularitza eta ingeniaritza enpresak) ordu-dedikazioaren gastu hautagarriak.

5.– Los gastos elegibles de dedicación horaria del «implantador» (empresas de consultoría e ingeniería), deberán ser realizados por entidades que no tengan vinculación, vía acciones o participaciones, ni directa ni indirectamente con la empresa solicitante.

9. artikulua.– Gastu hautagarriei aplikatzeko baldintzak.

Artículo 9.– Requisitos aplicables a los gastos elegibles.

1.– Gastu hautagarriak baloratzeko, honako irizpideak izango dira kontuan:

1.– En la valoración de los gastos elegibles se tendrán en cuenta los siguientes criterios:

a.– Gastu hautagarriek lotura zuzena izango dute programa honen helburu den lankidetza-jarduerarekin.

a.– Los gastos elegibles deberán estar directamente relacionados con la actividad que constituye el objeto de este Programa.

b.– Deskontuak eta antzekoak izanez gero, gastua gutxitu egingo da.

b.– Los descuentos y similares, supondrán un menor valor del gasto.

c.– Gastu hautagarriaren balioespena kutxako irizpidearen araberakoa izango da.

c.– La valoración del gasto elegible será en función del criterio de caja.

d.– Programaren Batzorde Exekutiboaren iritziz proiektuaren gastu-aurrekontua handiegia bada antzeko proiektuen batez besteko gastuekin alderatuta, bere esku egongo da gastu hautagarrien oinarria murriztea, gastu egokitzat eta proportzionatutzat jotzen den zenbatekoaren arabera.

d.– Si la Comisión Ejecutiva del Programa considera que el presupuesto de gasto del proyecto es excesivo en comparación con el coste medio de gastos en proyectos de análoga naturaleza, se reducirá la cuantía de los gastos elegibles a lo que se considere un gasto ajustado y proporcionado.

e.– Fakturan aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da gastu hautagarria izango.

e.– No tendrá la consideración de gasto elegible el Impuesto sobre el Valor Añadido repercutido en factura.

10. artikulua.– Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak.

Artículo 10.– Modalidad y cuantía de las ayudas.

Deialdi honen xede diren laguntzak diru-laguntza gisa egituratuko dira onartutako gastu eta inbertsio hautagarriekiko portzentaje hauetan:

Las ayudas objeto de esta convocatoria se instrumentarán en forma de subvenciones, en los siguientes porcentajes sobre los gastos e inversiones elegibles aprobados:

– Oro har, proiektuan onartutako gastu eta inbertsio hautagarrien % 25.

– Con carácter general, el 25% de los gastos e inversiones elegibles aprobados del proyecto.

– Horrez gain, proiektuan onartutako gastu eta inbertsio hautagarrien % 15, lankidetza efektiboa garatzen denean enpresa baten eta ikerketa organismo baten edo batzuen artean eta ezagutzaren zabalkundea egiten denean, betiere beren gain hartzen badute diruz lagundu daitezkeen kostuen gutxienez % 10 eta garatutako ikerketaren emaitzak argitaratzeko eskubidea gordetzen badute.

– Adicionalmente, un 15% de los gastos e inversiones elegibles aprobados del proyecto, cuando el proyecto implique una colaboración efectiva entre una empresa y uno o varios organismos de investigación y difusión de conocimientos que asuman como mínimo el 10% de los costes subvencionables y conserven el derecho a publicar los resultados de su propia investigación.

Proiektuek gehienez 150.000 euroko diru-laguntza jasoko dute proiektu bakoitzeko.

Los proyectos tendrán un límite de subvención de 150.000 euros por proyecto.

Diruz laguntzeko moduko jarduera bat edo gehiago egiteko ekitaldian zehar, enpresa bakoitzak urtean 200.000 euroko diru-laguntza jasoko du gehienez.

La subvención máxima anual por empresa para la realización de una o más actuaciones subvencionables a lo largo del ejercicio para este programa de ayudas será de 200.000 euros.

11. artikulua.– Laguntzak metatzea eta mugak.

Artículo 11.– Acumulación y límites de las ayudas.

1.– Programa honetan jasotako laguntzak eskuratzen dituzten erakundeek beste laguntza bateragarri batzuk eskuratu ahal izango dituzte euren jardueretarako, edo Europako beste finantzabide batzuk, betiere gastu hautagarri berberetarako gehienezko laguntzaren muga errespetatzen bada.

1.– Las ayudas a las que se acojan las entidades previstas en el presente Programa podrán acumularse con otras ayudas compatibles o con otras formas de financiación comunitaria, siempre que se respeten para los mismos gastos elegibles la intensidad de ayuda máxima.

2.– Laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango erakunde onuradunak garatzeko asmoa duen jardueraren kostua baino handiagoa, soilik laguntza hori aintzat hartuta edo edozein administraziok edo horien sektore publikoek xede bererako emandako beste laguntza batzuk gehituta. Baldin eta beste laguntza publiko batzuk eta programa honen bidez emandakoa metaturik lortzen den zenbatekoak gainditu egiten badu kostu hori, murriztu egingo da programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa jardueraren gehiegizko finantzaketa saihesteko behar den neurrian.

2.– El importe de la ayuda en ningún caso podrá ser de tal cuantía que, aisladamente o en concurrencia con otras otorgadas por cualquier Administración o sus respectivos sectores públicos para la misma finalidad, supere el coste de la actividad a desarrollar por la entidad beneficiaria. De producirse que con la acumulación entre otras ayudas públicas y la otorgada en virtud de este Programa se supere dicho coste, el importe de la ayuda regulada en este Programa será minorado en la medida necesaria para evitar la sobrefinanciación de la actividad.

3.– Epeka ordainduko diren laguntzak ematen diren momentuan duten balioaren arabera eguneratuko dira.

3.– Las ayudas pagaderas en varios plazos se actualizarán a su valor en el momento en que se concedan.

12. artikulua.– Laguntza eskaera.

Artículo 12.– Solicitud de Ayuda.

1.– Aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeek laguntza eskaera egiteko formularioa bete beharko dute SPRIren webgunean.

1.– Las entidades que reúnan las condiciones para poder acceder a las ayudas previstas deberán cumplimentar los formularios de Solicitud de Ayuda habilitados en la página web de SPRI.

2.– Eskaera hori izenpe elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. Sinadura elektronikoaren eguna hartuko da aurkezpen-egun modura.

2.– Dicha solicitud deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la entidad mediante firma electrónica. Se considerará como fecha de presentación la de la firma electrónica.

3.– Erakunde eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira laguntza eskaeran.

3.– La Solicitud de Ayuda deberá contener datos de identificación de la entidad solicitante y de su representante legal.

4.– Laguntza eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

4.– La Solicitud de Ayuda habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación:

a.– Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena.

a.– Declaración responsable de el/la representante legal de la entidad.

b.– Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia.

b.– Copia del poder notarial de el/la representante legal.

c.– Erakunde onuradunaren IFZ.

c.– NIF de la entidad beneficiaria.

d.– Memoriaren proiektua, hor sartuz:

d.– Memoria del proyecto, incluyendo:

– Hornitzaile teknologikoen eta inplantarien eskaintza teknikoa.

– Oferta técnica de los proveedores tecnológicos y de los implantadores.

– Eskaintza ekonomikoa, zehaztuz helburuak, eginkizunak eta kostuak eta barnean sartuz hornitzaile teknologikoaren gastuen banakapena eta hardwareko eta softwareko inbertsioak.

– Oferta económica detallando los objetivos, tareas y costes, incluyendo desglose de los costes del proveedor tecnológico así como las inversiones en hardware o software.

– Proiektuaren laburpen exekutiboa (2 orrialde gehienez).

– Resumen ejecutivo del proyecto (máximo 2 caras).

– Arrazoiturik azaldu enpresan espero diren lehiakortasun-arloko hobekuntzak.

– Justificación de las mejora de la competitividad de la empresa esperadas.

– Ezarri behar den teknologiak duen gaitasuna enpresak duen fabrikazio aurreratuko arazo bat konpontzeko.

– Capacidad de la tecnología a implantar para resolver un problema de fabricación avanzada que tiene la empresa.

– Teknologia hori ezartzeak enpresan eragin ditzakeen hobekuntzak edo konpon ditzakeen arazoak.

– Identificación de las mejoras o problemas que puede resolver en la empresa la implantación de esta tecnología.

– Arrazoiturik azaldu proiektuak duen gaitasuna helarazi behar den teknologiaren TRL maila sustatzeko, emaitzak merkatura azkarrago helaraziz (merkaturatuz), ingurune erreal batean eta berrikuntzaren esparruan jardunez.

– Justificación de la capacidad del proyecto de impulsar el nivel de TRL de la tecnología objeto de transferencia, acelerando la transferencia al mercado (comercialización) de los resultados, actuando en un entorno real y en el ámbito de la innovación.

– Proiektuak honako hauetan duen inpaktuaren justifikazioa: zuzeneko eta zeharkako enplegu sorkuntzan (kuantifikatu enplegu berriak zenbakitan) eta enpresa onuradunen fakturazio handiagoan edota esportazio ugariagoetan (kuantifikatu portzentajeetan aurreko urtearekin alderatuta eta termino ekonomikoetan, hots, eurotan).

– Justificación del impacto del proyecto en la creación de empleo directo e indirecto (cuantificar número de nuevos empleos), aumento de la facturación y/o incremento de la exportación en las empresas beneficiarias, cuantificado en porcentajes sobre el año anterior y en términos económicos (euros).

– Proiektua ezartzen duen lan-taldea (atxiki proiektuan inplikatuta dauden pertsonen CVa). Txosten bat, arrazoituz proiektuaren lan-taldean badaudela EIKTen ezarpenean adituak direnak, nahiz enpresa onuradunaren barnean bertan nahiz kanpoko aholkularitza-enpresa aditu baten bidez; horrela bermatuko da manufakturako enpresa industrialean ezarri den proiektuaren iraunkortasuna eta mantenimendua.

– Equipo de implantación (incluir CV detallado de las personas involucradas en el proyecto). Informe que justifique disponer en el equipo del proyecto de expertos/as en la implantación de TEICs bien internamente en la empresa beneficiaria o bien mediante el apoyo de una consultoría externa especializada que garantice la sostenibilidad y mantenimiento del proyecto implantado en la empresa industrial manufacturera.

– Proiektuak euskal ekonomian duen trakzio-eragina, eta proiektua beste enpresa-jarduera batzuetara zabaltzeko aukera.

– Efecto tractor del proyecto sobre la economía vasca y posibilidad de extensión del proyecto a otras actividades empresariales.

e.– Transferituko den teknologiaren azalpen-memoria. Azaldu zeintzuk diren hornitzaile teknologikoaren ezagutza teknikoak («aktibo teknologikotzat» hartzen direnak); hortik bereizi egin behar da hornitzaileak enpresa industrialari helarazi nahi dion ezagutza horren zatia. Azaldu teknologia horiek dituzten gaitasunak diseinuari laguntzeko eta ondasun eta zerbitzu berriak sortzeko. 4-5 orriko laburpen exekutibo bat sartu behar da, teknologia horiek deskribatuz.

e.– Memoria descriptiva de la tecnología objeto de transferencia. Describir el conjunto de conocimientos técnicos considerados como «activo tecnológico» del proveedor tecnológico, diferenciando la parte de este conocimiento que esté proveedor esté dispuesto a transferir a la empresa industrial. Describir las facultades que estas tecnologías tengan para facilitar el diseño y creación de nuevos bienes o servicios. Incluir un resumen ejecutivo de 4-5 páginas con la descripción de estas tecnologías.

f.– SPRIri baimena ematea honek eska dezan zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea.

f.– Autorización a SPRI de solicitar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social así como para consultar el epígrafe en el que se encuentra dada de alta la empresa en el IAE (Impuesto de Actividades Económicas).

g.– «Jabetza industriala erosteko gastuak» gastu hautagarri gisa aurkezten badira, alderdi biek sinatutako «kontratuaren» kopia atxiki beharko da, non jabetza industrial hori transferitzeko baldintzak eta prezioa jasoko baitira.

g.– En el caso de presentar como gastos elegibles «gastos de adquisición de la propiedad industrial», se deberá aportar copia del «contrato» firmado entre ambas partes que recoja las condiciones y precio de la transferencia de esta propiedad industrial.

5.– Laguntzaren pizgarri efektua bermatzeko gainera, erakunde eskatzaileak laguntza eskaera egin duen dataren ondoren hasten diren proiektuek bakarrik jaso ahal izango dituzte laguntzak.

5.– Para garantizar el efecto incentivador de las ayudas sólo podrán acogerse a las mismas los proyectos que se inicien con posterioridad a la fecha de presentación de la solicitud de ayuda de la entidad solicitante.

6.– Enpresa onuradunak eta SPRIk baliozkotzat joko dituzte diru-laguntza eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora posta elektronikoz bidaltzen diren jakinarazpen guztiak.

6.– La empresa beneficiaria y SPRI darán validez a todas las comunicaciones emitidas vía email a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto declarada por la empresa en la Solicitud de Ayuda.

13. artikulua.– Laguntza eskaerak aurkezteko epea.

Artículo 13.– Plazo de presentación de las Solicitudes de Ayuda.

Laguntza eskaerak aurkezteko epea Programa Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 9:00etan (penintsulako ordua) hasiko da eta 2017ko ekainaren 28an (asteazkena), eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.

El plazo de presentación de solicitudes será desde las 9:00 horas (hora peninsular española) del día siguiente a la publicación del Programa en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará a las 15:00 horas (hora peninsular española) del miércoles 28 de junio de 2017.

Laguntza eskaera eta horrekin batera aurreko artikuluan eskatzen den dokumentazioa, diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira.

La presentación de la Solicitud de Ayuda junto con la documentación requerida en el artículo anterior deberá efectuarse antes de haberse iniciado la actuación subvencionable.

14. artikulua.– Ebaluaketa eta ebazpen prozedura. Balorazio irizpideak.

Artículo 14.– Procedimiento de evaluación y resolución. Criterios de valoración.

1.– Diru-laguntzak onartzeko eskaera guztiak konparatuko dira, araudi honetan ezarritako balorazio irizpideei jarraiki horien arteko lehentasuna erabakitzeko, eta irizpide horien arabera balorazio handiena lortu dutenei esleituko zaie laguntza.

1.– La concesión de las ayudas se realizará mediante la comparación de las solicitudes presentadas, a fin de establecer una prelación entre las mismas atendiendo a los criterios de valoración fijados en la presente normativa y adjudicar sólo a aquellas que hayan obtenido mayor valoración en aplicación de los citados criterios.

2.– SPRIko Administrazio Kontseiluak 2015eko martxoaren 30ean hartutako erabakiaren arabera eratu zen Programako Batzorde Exekutiboa, Alexander Arriola Lizarriturri, Jn., Aitor Urzelai Inza, Jn., Aitor Cobanera Rodríguez, Jn., Alberto Fernández González, Jn. eta Iñaki Suarez Arauzo, Jn. osatuta. Hala, berea da araudi honen arabera aurkeztutako eskaerak ebazpenak emateko eskumena, eta horiei buruzko deliberamenduak dagozkion aktan jasota geldituko dira.

2.– La Comisión Ejecutiva del Programa, formada por D. Alexander Arriola Lizarriturri, D. Aitor Urzelai Inza, D. Aitor Cobanera Rodríguez, D. Alberto Fernández González y D. Iñaki Suarez Arauzo, constituida en base a acuerdo adoptado por el Consejo de Administración de SPRI, el 30 de marzo de 2015, estará facultada para la resolución de las solicitudes de ayuda presentadas en base a esta normativa, y cuyas deliberaciones se plasmarán en la correspondiente acta.

3.– Laguntza eskaerak ebaluatzea. Espedientea osorik dagoen unearen arabera. SPRIk banan-banan aztertuko ditu epean aurkeztutako eskaerak, eta Programa honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko du. Programan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak gaitzetsi egingo dira SPRIren Teknologia eta Berrikuntza Sailak banan-banako ebazpenen bidez, eta erabaki horiek enpresa eskatzaileei jakinaraziko zaizkie.

3.– Evaluación de las Solicitudes de Ayuda. En función del momento en que el expediente esté completo. El Área de Tecnología e Innovación de SPRI analizará individualmente las solicitudes presentadas en plazo, comprobando el cumplimiento de los requisitos establecidos en el presente Programa. Aquellas solicitudes que no reúnan los requisitos establecidos para participar en el Programa serán desestimadas mediante resolución individualizada de SPRI, que será notificada a las empresas solicitantes.

4.– Proiektuen ebaluazioa egingo da honako irizpide eta puntu-kopuru hauek aplikatuz:

4.– La evaluación de los proyectos se realizará aplicando los criterios y puntuaciones que se señalan:

– Enpresa onuradunaren edo onuradunen lehiakortasunaren hobekuntza, teknologia transferitzeko proiektua ezartzearen ondorioz. Hobekuntza horiek neurtuko dira enpresaren edo enpresen produktu, prozesu (ekoizpen-aurreko, ekoizpen eta ekoizpen-ondorengo), bitarteko eta sistemekin modu orokorrean loturiko hobekuntzen bidez. Teknologia ezartzeak duen gaitasuna enpresak duen fabrikazio aurreratuko arazo bat konpontzeko. (20 puntu).

– Mejora de la competitividad de la empresa o empresas beneficiarias como consecuencia de la implementación del proyecto de transferencia de tecnología, medida en mejoras asociadas de manera global a sus productos, procesos (pre-producción, producción y post-producción) medios y sistemas. Capacidad que tiene la implantación de la tecnología para resolver un problema de fabricación avanzada que tiene la empresa. (20 puntos).

– Arrazoitzea proiektuak duen gaitasuna helarazi behar den teknologiaren TRL maila sustatzeko, emaitzak merkatura azkarrago helaraziz (merkaturatuz), ingurune erreal batean eta berrikuntzaren esparruan jardunez. (20 puntu).

– Capacidad del proyecto de impulsar el nivel de TRL de la tecnología objeto de transferencia, acelerando la transferencia al mercado (comercialización) de los resultados, actuando en un entorno real y en el ámbito de la innovación. (20 puntos).

– Proiektuak duen gaitasuna enpresan bertan enplegua sortzeko (zuzenean eta zeharka), fakturazioa handitzeko edo enpresa onuradunen esportazioa areagotzeko (10 puntu).

– Capacidad de impacto del proyecto en la propia empresa en la creación de empleo directo e indirecto, aumento de la facturación o incremento de la exportación en las empresas beneficiarias (10 puntos).

– Transferitu behar den aktibo teknologikoak duen gaitasuna produktuak eta ekoizpen-prozesuak hobetzeko manufaktura aurreratuaren esparruan, Euskadiko manufaktura sektoreko enpresa industrialetan. Aktibo horiek diruz lagun daitezkeen CPSen esparruak hartuko dituzte (Zibersegurtasuna eta industria-komunikazioak, Cloud Computing-a, Big Data – Analitika Aurreratua eta Business Intelligence, Robotika Kolaboratiboa, Errealitate handitua, Ikusmen artifiziala, Sentsorika eta Diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa metalezko materialetan eta material aurreratuetan). (15 puntu).

– Potencial del activo tecnológico objeto de transferencia de impactar en la mejora de los productos y procesos productivos en el ámbito de la manufactura avanzada dentro de otras empresas industriales manufactureras del País Vasco. Estos activos abarcarán los ámbitos de CPS objeto de subvención (Ciberseguridad y comunicaciones industriales, Cloud Computing, Big Data – Analítica Avanzada y Business Intelligence, Robótica Colaborativa, Realidad aumentada, Visión artificial, Sensórica y Diseño y fabricación aditiva en materiales metálicos y avanzados). (15 puntos).

– Proiektua ezartzen duen lan-taldea. Proiektuaren lan-taldean EIKTak ezartzen adituak egotea, nahiz enpresa onuradunaren barnean bertan nahiz kanpoko aholkularitza-enpresa aditu baten bidez; horrela bermatuko da manufakturako enpresa industrialean ezarri den proiektuaren iraunkortasuna eta mantenimendua (10 puntu).

.– Equipo de implantación. Disponer en el equipo del proyecto de expertos/as en la implantación de TEICs bien internamente en la empresa beneficiaria o bien mediante el apoyo de una consultoría externa especializada que garantice la sostenibilidad y mantenimiento del proyecto implantado en la empresa industrial manufacturera (10 puntos).

– Proiektua aurkezteko dokumentazioaren kalitatea. Helburu, eginkizun eta kostuen zehaztapen-maila. Hornitzaile teknologikoek eta enpresa industrial onuradunek proposaturiko lan-taldea. (10 puntu).

– Calidad de la documentación de presentación del proyecto. Grado de definición de los objetivos, tareas y costes. Equipo de trabajo propuesto por parte de los proveedores tecnológicos y por parte de las empresas industriales beneficiarias. (10 puntos).

– Proiektuak euskal ekonomian duen trakzio-eragina, eta proiektua beste enpresa-jarduera batzuetara zabaltzeko aukera (15 puntu).

– Efecto tractor del proyecto sobre la economía vasca y posibilidad de extensión del proyecto a otras actividades empresariales (15 puntos).

Irizpide bakoitzak puntuazio bat lor dezake gehienez. Puntuazioa lortzeko, irizpide bakoitza betetzen den ala ez begiratuko da.

Cada criterio tiene una puntuación máxima alcanzable. La puntuación se obtiene en función del grado de cumplimiento de los criterios definidos.

Baztertu egingo dira diru-laguntza eskaerak, baldin eta bertako jarduerek puntuazio hau ez badute lortzen gutxienez: 10 puntu, «Lehiakortasuna hobetzea» irizpidean; 10 puntu «Proiektuaren gaitasuna teknologiaren TRL maila sustatzeko» irizpidean, eta 5 puntu «Proiektua ezartzeko lan-taldea» irizpidean.

Las solicitudes de ayuda cuyas actuaciones no superen una puntuación mínima de 10 puntos en el criterio de «Mejora de la competitividad», 10 en el criterio de «Capacidad del proyecto de impulsar el nivel de TRL de la tecnología» y 5 en el criterio de «Equipo de implantación», serán denegadas.

5.– Ebazpena Programaren Batzorde Exekutiboak emango du, norgehiagoka erregimenean.

5.– La resolución se hará por la Comisión Ejecutiva del programa en régimen de concurrencia competitiva.

6.– Ebazpen epea. Hiru hilabeteko gehienezko epea ezartzen da ebazpena emateko, eskaerak dokumentazio guztiarekin aurkezten diren unetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

6.– Plazo de resolución. Se establece un plazo máximo de resolución de tres meses desde el momento en que las solicitudes queden completadas con toda la documentación exigida en la presente norma. La falta de resolución en plazo se entenderá como resolución denegatoria.

7.– Batzorde Exekutiboko idazkariak emango du ebazpenen berri, eta diruz lagunduko den jarduera gauzatzeko zenbateko diru-laguntza ematen den, zein baldintzatan eta zein epetan egin behar den ere jakinaraziko du; era berean, jarduera hori garatzeko beharrezkoa den beste edozein baldintza ere zehaztuko du.

7.– La comunicación a las entidades solicitantes de las resoluciones las realizará el/la Secretario/a de la Comisión Ejecutiva e indican la cuantía de subvención que se concede, las condiciones de la misma y los plazos para la realización de la actuación subvencionable, así como cualquier otra condición que sea necesaria para el desarrollo de la misma.

8.– Erakunde eskatzaileak baliozkotzat joko ditu diru-laguntza eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora SPRIk posta elektronikoz bidaltzen dituen jakinarazpen guztiak. Laguntza eskatzen duen enpresaren edota proiektuko liderraren posta elektronikoa bakarrik onartuko dira harremanetarako helbide gisa.

8.– La entidad solicitante dará validez a todas las comunicaciones emitidas por SPRI vía e-mail a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto identificada en la solicitud de ayuda. Solo se admitirá como cuenta de correo electrónico de contacto la correspondiente a la empresa solicitante y/o líder del proyecto.

9.– Aipatu ebazpena emandakoan erakunde eskatzaileari posta elektronikoz jakinaraziko zaio, Batzorde Exekutiboak ebazpena emateko egin duen batzar egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta gehienez ere 15 eguneko epean.

9.– La citada resolución se dictará y se notificará por email a la entidad solicitante en un plazo máximo de 15 días naturales contados desde el día siguiente al de la celebración de la Comisión Ejecutiva.

10.– Araudi honetan jasotako epeen ondorioetarako ez da kontuan hartuko abuztua.

10.– A efecto de todos los plazos recogidos en esta normativa, no se considerará el mes de agosto.

11.– Ebazpena SPRIren web-gunean argitaratuko da, denek izan dezaten eman diren laguntzen berri.

11.– Para general conocimiento de las ayudas concedidas se procederá a su publicación en la página web de SPRI.

15. artikulua.– Likidazio-eskabidea. Aurkezteko epea.

Artículo 15.– Solicitud de Liquidación. Plazo de presentación.

1.– Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu eta 90 egun naturaleko epearen barnean, erakunde onuradunek proiektua burutu izana justifikatu beharko dute, SPRIren web-guneko likidazio-eskabidearen inprimakiak betez.

1.– Una vez finalizada la actuación subvencionable, y en el plazo de 90 días naturales para la justificación de la misma, las entidades beneficiarias deberán justificar la ejecución del proyecto utilizando los formularios de Solicitud de Liquidación habilitados en la página web de SPRI.

2.– Eskabide hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. Sinadura elektronikoaren eguna hartuko da aurkezpen-egun modura.

2.– La Solicitud de Liquidación deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la entidad mediante firma electrónica. Se considerará como fecha de presentación la de la firma electrónica.

3.– Erakunde eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira likidazio-eskabidean.

3.– La Solicitud de Liquidación deberá contener datos de identificación de la entidad solicitante y de su representante legal.

4.– Likidazio-eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

4.– La Solicitud de Liquidación habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación.

a.– Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia.

a.– Copia de las facturas de los gastos e inversiones elegibles.

b.– Finantza-erakundeak ordaindu izanaren egiaztagirien kopia.

b.– Copia de los justificantes de pago de la Entidad Financiera.

c.– Teknologia transferentziarako proiektuaren exekuzio memoria zehatza eta lortutako emaitzena.

c.– Memoria detallada de ejecución del proyecto de transferencia de tecnología así como de los resultados obtenidos.

d.– Finantza erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko.

d.– Copia del certificado de la entidad financiera que acredite la titularidad y número de la cuenta corriente a nombre del beneficiario.

e.– Baimena ematea SPRIri zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betearaz daitezen eskatzeko.

e.– Autorización a SPRI de solicitar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

16. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Artículo 16.– Pago de la ayuda.

1.– Diru-laguntzak SPRIk gauzatuko ditu, bi ordainketa eginez. Lehenengo ordainketa diru-laguntza ematearen erabakia jakinarazi ondoren egingo da, eta diru-laguntzaren % 70ekoa izango da, ezar lekiokeen berme-erregimenarekin. Bigarren ordainketa gainerako % 30a izango da, likidazio-eskabidea eta aurreko artikuluan eskatzen den froga-dokumentazioa aurkeztu ondoren.

1.– Las subvenciones serán formalizadas y entregadas por SPRI mediante dos pagos. El primer pago será con posterioridad a la comunicación de la resolución de concesión de la ayuda, y por un importe equivalente al 70% de la subvención, con el régimen de garantías que le sea de aplicación. El segundo pago será del 30% restante, tras la oportuna presentación de la Solicitud de Liquidación y documentación justificativa exigida en el artículo anterior.

2.– Baldin eta gastu hautagarria Programako Batzorde Exekutiboak diru-laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, diru-laguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari.

2.– En el supuesto de que el gasto elegible realizado sea inferior al presupuesto aprobado por la Comisión Ejecutiva del Programa en la resolución de concesión de la ayuda, ésta se ajustará proporcionalmente.

3.– Likidazio eskaeran eskatutako egiaztagiriak aurkeztu eta gehienez 60 egun naturaleko epean egingo dizkie ordainketak SPRIk erakunde onuradunei, betiere Informazio Gizartearen Arloak egiaztagiri horiek ebaluatu eta oniritzia eman ondoren. Ez da zenbatuko SPRIren berrikuspenaren ondoriozko epea, ezta abuztua ere, ez baita jotzen hil balioduntzat.

3.– SPRI procederá al libramiento de los pagos a la entidad beneficiaria de las ayudas en un plazo máximo de 60 días naturales a partir de la presentación de la documentación justificativa exigida en la Solicitud y una vez evaluada y conforme por parte del Departamento de Sociedad de la Información. A efectos de este cómputo no se tendrá en cuenta el plazo motivado por la revisión de SPRI ni el mes de agosto que se considerará inhábil.

17. artikulua.– Laguntza- edota likidazio-eskabideak zuzentzea.

Artículo 17.– Subsanación de las Solicitudes de Ayuda y/o Liquidación.

1.– Laguntza- edota Likidazio-eskabideak ez badaude behar bezala beteta puntu guztietan edo ez bada eskatutako dokumentazio osoa ekartzen, SPRIk 10 egun balioduneko epea emango dio erakundearen legezko ordezkariari akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak helarazteko.

1.– En el caso de que la Solicitud de Ayuda y/o de Liquidación no vinieran cumplimentadas en todos sus términos o no fueran acompañadas del resto de la documentación exigida, SPRI requerirá a el/la representante legal de la entidad, para que, en un plazo máximo de 10 días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos.

2.– Epe hori igaro eta erakunde onuradunak ez badu zuzenketarik egin, SPRIk bertan behera utzi ahal izango du espedientea eta erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio.

2.– Transcurrido dicho plazo sin haber procedido la entidad beneficiaria a la subsanación, SPRI podrá proceder a la cancelación del expediente, comunicándose tal circunstancia a la entidad solicitante.

18. artikulua.– Erakunde Onuradunen Betebeharrak.

Artículo 18.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

1.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoaz gain, erakunde onuradunek honako hauek ere bete beharko dituzte:

1.– Las entidades beneficiarias están obligadas, además de lo previsto en el artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, a lo siguiente:

a.– Emandako laguntza onartzea. Hartara, diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen denetik 15 eguneko epean eta SPRIren aurrean espresuki horri uko egin ezean, ulertuko da erakunde onuradunak laguntza onartu duela.

a.– Aceptar la ayuda concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención, la entidad beneficiaria no renuncia expresamente a la misma ante SPRI, se entenderá que ésta queda aceptada.

b.– Diru-laguntza ekintza plana garatzeko erabiltzea.

b.– Destinar la ayuda otorgada al desarrollo del plan de actuación para el que ha sido concedida.

c.– SPRIk agiri osagarriak eska ditzakeela onartzea, eta, lagundu den proiektua burutu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzeko, SPRIk izendatutako pertsonalak instalazioetan beharrezko eta komenigarri jotzen dituen egiaztapen eta azterketak egin ditzakeela onartzea.

c.– Aceptar que SPRI pueda requerir toda aquella documentación adicional que estime precisa, así como que personal designado por SPRI pueda realizar en cualquiera de sus instalaciones, cuantas comprobaciones y verificaciones considere necesarias y convenientes, con el fin de constatar la realización del proyecto objeto de la ayuda concedida y el cumplimiento de los requisitos exigidos.

d.– Faktura osoak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea bost urtez, gastu hautagarriak burutzen direnetik aurrera.

d.– Conservar las facturas completas y tenerlas a disposición de SPRI y de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante un periodo de cinco años a contar desde el momento de la realización de los gastos elegibles.

e.– Laguntzen erabilera fiskalizatzeko eginkizuna betetzen duten aldetik, eskatutako informazioa eman behar zaie Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

e.– Facilitar a la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

f.– Xede berbererako beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horiek emandako laguntzen eta diru-laguntzen edota beste edozein diru-sarrera edo baliabideren berri eman behar dio berehala SPRIri.

f.– Comunicar inmediatamente a SPRI la solicitud u obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma o similar finalidad que las ayudas aquí reguladas, procedentes de cualquier otra Administración o ente público o privado.

g.– Diru-laguntza esleitzeko aintzat hartu den arrazoiren bat aldatu bada, horren berri eman behar zaio SPRIri.

g.– Notificar a SPRI la modificación de cualquier circunstancia que haya sido tenida en cuenta para el otorgamiento de la ayuda.

h.– SPRIrekin kolaboratzea proiektuaren xedearekin lotutako hedapen ekintzetan, jardunbide egokien hedapenean parte hartuz.

h.– Colaborar con SPRI en actuaciones de difusión relacionadas con el objeto del proyecto, participando en la difusión de buenas prácticas.

19. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

Artículo 19.– Modificación de las ayudas.

1.– Laguntza emateko baldintzetan edozein aldaketa gertatzen bada eta, edozein kasutan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako laguntzak edo diru-laguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso badira xede berbererako, laguntza esleitzeko Ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Programa honetan ezarritako gutxienezko baldintzak betetzen jarraitzen badira.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda, y en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la ayuda, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en el presente Programa.

2.– Halaber, programaren kudeatzaileak jarduerak gauzatzeko luzapen bat eman dezake, baldin eta erakunde eskatzaileek hala eskatu eta behar bezala justifikatzen badute; luzapen horren ondorioz, gehienez, 3 hilabetez atzeratu ahal izango da programak gauzatzeko epea (16 hilabetekoa da epe hori). Salbuespen bezala, SPRIk epe-luzapen osagarriak onar ditzake, betiere, behar bezala justifikatuta badaude.

2.– Asimismo, previa solicitud y justificación por parte de las entidades solicitantes, se podrá conceder por parte del responsable de la gestión del programa un aplazamiento en la ejecución de las actividades a realizar, siempre que no se supere en más de 3 meses del plazo máximo de ejecución de los programas, establecido en 16 meses de duración. Excepcionalmente, SPRI podrá admitir ampliaciones de plazo adicionales siempre que estén debidamente justificadas.

3.– Gauzatutako ekintzak Laguntza Eskaeran jasotakoak izango dira ezinbestean, nahiz eta Programako Batzorde Betearazleak aukera duen aldaketak baimentzeko, baldin eta onuradunak behar bezala justifikatu baditu jarduerak amaitu aurretik eta Programa honen hasierako helburuak hutsaltzen ez badira.

3.– Las actuaciones comprenderán necesariamente las contempladas en la Solicitud de Ayuda y documentación complementaria aportada, pudiendo autorizarse cambios en las mismas por parte de la Comisión Ejecutiva del Programa, siempre que estos cambios hayan sido previamente justificados por la entidad beneficiaria con anterioridad a su finalización, y no se desvirtúe la naturaleza de las actuaciones y los objetivos perseguidos inicialmente por este Programa.

20. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 20.– Incumplimientos.

1.– Ikusiko balitz erakunde onuradunak ez duela bete Programa honetan, aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta laguntzen ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat, emandako laguntza eskuratzeko eskubidea galduko du eta SPRIri itzuli beharko dizkio ordura arte kobratu dituen laguntzen diru kopuruak gehi dagozkien legezko interesak, eta behar balitz, legezko jarduketak abiaraziko dira diru kopuru horiek itzul ditzan. Era berean, aholkularitza enpresak hutsegiteren egin badu, programa honi atxikitako beste proiektu batzuetan parte hartzea debeka dakioke.

1.– En el supuesto de que las entidades beneficiarias incumplieran alguno de los requisitos establecidos en el presente Programa y en las demás normas que le son de aplicación, así como alguna de las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de la ayuda, perderán el derecho a la misma, con obligación de reintegrar a SPRI el montante de las ayuda que hubieran percibido hasta ese momento, más los correspondientes intereses legales que correspondan, procediéndose, en caso necesario, a ejercitar las acciones legales a las que hubiera lugar para conseguir su reintegro. Así mismo, se podrá impedir a la empresa consultora a realizar nuevos proyectos acogidos al presente programa, si se comprobase falta de la misma.

2.– Zehazki, erakundeak laguntza exijitzeko eskubidea galduko du, edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, honako kasu hauetan:

2.– En particular, la entidad perderá el derecho a exigir la ayuda o, en su caso, deberá proceder al reintegro de las cantidades ya percibidas, en los siguientes casos:

a.– Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.

a.– Haber obtenido la ayuda sin reunir las condiciones y requisitos establecidos en el presente Programa o incumpliendo las establecidas con motivo de la concesión de la ayuda.

b.– Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.

b.– Negarse u obstruir cualquiera de las medidas de control previstas en el Programa o en la concesión de la ayuda.

c.– Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.

c.– La no justificación en plazo de los gastos elegibles o el incumplimiento de los requisitos exigidos en este Programa o en la resolución de concesión de la ayuda.

d.– Diruz lagundutako jarduera betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.

d.– Sobrepasar los plazos establecidos para la realización de la actividad subvencionada, siempre que no medie autorización de modificación o de prórroga.

e.– Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

e.– Cualquier otra desviación del proyecto o el incumplimiento de cualquier otra obligación que se disponga en la resolución de concesión de la ayuda.

3.– Bidegabe jasotako zenbatekoak hilabeteko epean itzuli beharko dira, erakundeari horren berri emandako egunetik zenbatzen hasita. Horrez gain, hilabete hori igaro ondoren eragindako legezko interesak ere ordaindu beharko dira.

3.– El reintegro de las cantidades indebidamente percibidas deberá realizarse en el plazo de un mes desde que la entidad sea notificada a tal efecto, debiendo además abonar el interés legal del dinero a partir del trascurso de dicho mes.

4.– Halaber, gainfinantziazioa badago ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza zatia itzuli beharko da, 10. artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da gertaera hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.

4.– Procederá también el reintegro de la parte de la ayuda que exceda el coste de la actividad objeto del Programa cuando resulte la sobrefinanciación de la misma por motivo de la acumulación de otras ayudas regulada en el artículo 10, en momento posterior al cobro de la misma. La cantidad a reintegrar en este supuesto se determinará en la resolución que declare el hecho y acuerde el reintegro.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Erakunde onuradunek programa honi buruzko sustapen jarduera eta argitalpen guztietan adierazi beharko dute SPRIren laguntza jaso dutela.

Las entidades beneficiarias harán constar en todas las actividades editoriales o promocionales en relación con este Programa el apoyo recibido de SPRI.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraiki, emandako datu pertsonal guztiak SPRIren (Urkijo Zumarkalea 36-4.ª solairua, Bizkaia Plaza Eraikina, 48011 Bilbo) ardurapeko «Laguntzak» edo «Aholkulariak» izeneko fitxategietan gordeko dira.

De conformidad con lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de 13 de diciembre, los datos de carácter personal que se faciliten serán recogidos en el fichero denominado «Ayudas» o bien «Consultores» de los que es responsable SPRI, con domicilio en Alameda Urquijo, 36-4.ª planta, Edificio Plaza Bizkaia, 48011 Bilbao.

Fitxategi horien helburua da SPRIk diseinatzen edota kudeatzen dituen laguntza/diru-laguntza espedienteak eta baita ere SPRIren zerbitzu eta laguntza eskaintzan parte hartzen duten edo SPRIrekin kolaboratzen duten profesionalei buruzko informazioa kudeatzea. Beharrezko balitz, informazio hori eman ahal izango zaie enpresa kolaboratzaileei, gai honetan eskumenak dauzkan Administrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei.

Estos ficheros tienen como finalidad gestionar los expedientes de ayudas/subvenciones diseñados y/o gestionados desde SPRI así como la información de los profesionales que participan y/o colaboran con SPRI en la prestación de sus servicios y ayudas. Dicha información podrá ser facilitada a empresas colaboradoras, Administración Pública con competencia en la materia y empresas del Grupo SPRI si fuera necesario.

Fitxategi horien berri eman zaio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari, eta datuen erabateko segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartu dira.

Dichos ficheros, han sido notificados a la Agencia Española de Protección de Datos y cuentan con las medidas de seguridad necesarias para garantizar la total seguridad de los datos.

Gogorarazten dizugu eman dizkiguzun datuetara sar zaitezkeela, eta beharrezko den kasuetan haiek zuzendu, aurka egin edo ezabatu ditzakezula, gorago aipatutako Legeak ezarritako terminoetan, SPRIko Segurtasun Arduradunari idatzizko jakinarazpen bat igorriz (lopd@spri.es).

Le recordamos la posibilidad de acceder a los datos facilitados, así como de solicitar, en su caso, su rectificación, oposición o cancelación, en los términos establecidos por la Ley indicada, dirigiendo una comunicación escrita al Responsable de Seguridad de SPRI, a la dirección lopd@spri.es.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

SPRIren erabakia merkataritza alorrekoa da eta eskuduntza jurisdikzionala epaile eta auzitegi zibilena da. Enpresa onuradunak, eduki dezaketen edozein eskumeni formalki uko eginez, diru-laguntzen programa hau interpretatu edo gauzatzerakoan sor daitekeen edozein auzi, desadostasun, arazo edo erreklamazio konpontzeko Bilboko Justizia Auzitegien esanetara jartzen dira espreski, horiek baitira gai horietan eskuduntza dutenak.

La decisión de SPRI es de naturaleza mercantil y la competencia jurisdiccional es de los jueces y tribunales civiles. Las entidades beneficiarias, con renuncia formal a cualquier fuero que pudiera corresponderles, se someten de manera expresa, para la resolución de todo litigio, discrepancia, cuestión o reclamación que pudiera suscitarse, directa o indirectamente, respecto de la interpretación o ejecución del presente programa de ayudas, a los Tribunales de Justicia de Bilbao, competentes al efecto.

Bilbao, 2017ko apirilaren 28a.

Bilbao, a 28 de abril de 2017.

Zuzendari nagusia,

El Director General,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común