Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

87. zk., 2017ko maiatzaren 10a, asteazkena

N.º 87, miércoles 10 de mayo de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
2307
2307

AGINDUA, 2017ko apirilaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, EAEko Barne Arroetan jabari publiko hidraulikoko ur-aprobetxamenduetatik ateratako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituena.

ORDEN de 24 de abril de 2017, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda por la que se regulan los sistemas de control de los volúmenes de agua relativos a los aprovechamientos del dominio público hidráulico en las cuencas internas del País Vasco.

Uren Legearen testu bategina onartu zuen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 55.4 artikuluak adierazten duenez, kasuan-kasuan eskumena duen Administrazio hidraulikoak zehaztuko du erabilitako ur-emaria eta jabari publiko hidraulikora egindako isurketak eraginkortasunez kontrolatzeko zer sistema ezarri beharko diren eskubideak errespetatuko direla bermatzeko, egiazki kontsumitu edo erabilitako ur-bolumena neurtzeko, baliabideak zuzenki planifikatzeko eta kudeatzeko eta uren kalitatea ziurtatzeko. Horretarako, ur-emakida administratiboetako titularrak eta edozein titulu dela-eta horiek modu pribatuan erabiltzeko eskubidea duten guztiak behartuta egongo dira dagozkien neurketa-sistemak instalatzera eta mantentzera, benetan kontsumitu edo erabilitako eta, hala dagokionean, itzulitako ur-emariei buruzko informazio zehatza ziurtatzeko.

El artículo 55.4 del Real Decreto Legislativo 1/2001, de 20 de julio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Aguas, señala que la Administración hidráulica competente en cada caso determinará los sistemas de control efectivo de los caudales de agua utilizados y de los vertidos al dominio público hidráulico que deban establecerse para garantizar el respeto a los derechos existentes, medir el volumen de agua realmente consumido o utilizado, permitir la correcta planificación y administración de los recursos y asegurar la calidad de las aguas y, que a tal efecto, las entidades o personas titulares de las concesiones administrativas de aguas y todas aquellas que por cualquier título tengan derecho a su uso privativo, estarán obligados a instalar y mantener los correspondientes sistemas de medición que garanticen información precisa sobre los caudales de agua en efecto consumidos o utilizados y, en su caso, retornados.

Ildo berean, urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren bidez onartu zen Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoak (2015-2021) 20. artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroetan erregistratutako emariei buruzko datuak Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira, horretarako garatu diren arau-xedapenetan jasotakoaren arabera; halaber, bertan berriro aipatzen da Uren Legearen testu bateginean ezarritako betekizuna: hain zuzen ere, aprobetxamenduen titularrek neurketa-sistemak beren kargura instalatu eta manten ditzatela, benetan kontsumitu edo erabilitako emarien erregistroa eta egiaztapena ziurtatzeko, emariak onartutako maximoetara egokitu direla kontrolatze aldera.

En este mismo sentido, el Plan Hidrológico de la parte española de la Demarcación Hidrográfica del Cantábrico Oriental (2015-2021), aprobado por Real Decreto 1/2016, de 8 de enero, dispone en el artículo 20 de su contenido normativo que, en las cuencas internas del País Vasco, los datos de caudales registrados serán remitidos a la Agencia Vasca del Agua de conformidad con lo recogido en las disposiciones normativas desarrolladas al efecto, y reitera la obligación establecida en el texto refundido de la Ley de Aguas de que las personas titulares de los aprovechamientos instalen y mantengan a su cargo los sistemas de medición que garanticen el registro y la comprobación los caudales efectivamente utilizados o consumidos de manera que permitan controlar la adaptación de los caudales a los máximos concedidos.

Aipatutako araudian ezarritakoarekin bat etorrita, eta erabilitako emarien kontrol eraginkorrari begira instalatu beharreko sistemei dagozkien zehaztapen teknikoak finkatzeko helburuz, bai eta alor horretan aprobetxamenduen titularrek dituzten betebeharrak zein Uraren Euskal Agentziak dituen eskumenak ere zehazteko helburuz, nahitaezkoa da agindu hau ematea.

De acuerdo con lo establecido en la normativa mencionada, y con objeto de fijar las determinaciones técnicas respeto a los sistemas a instalar de control efectivo de los caudales utilizados, así como las obligaciones de las personas titulares de los aprovechamientos y las facultades de la Agencia Vasca del Agua en esta materia, se hace necesario dictar la presente Orden.

Agindu honen xedea da emariak neurtzeko sistema horiek arautzea. Eta horren harira, lehenengo eta behin, ur-aprobetxamenduko hargune guztietan sistema horiek instalatu eta mantentzeko beharrezkoak diren preskripzio teknikoak onartu dira. Horrez gain, neurketak erregistratzeko prozedurak zehaztu dira, eta informazio hori erregistratu eta mantentzeko betebeharra ezarri da, bai eta Uraren Euskal Agentziari behar diren datuak, hala badagokio, jakinarazteko prozedura ere. Azkenik, erabiltzaileek instalatutako neurketa-bitartekoen ikuskapena nola egin arautu da, baita erregistroa eta, hala badagokio, emaitzen jakinarazpena ere.

Esta orden tiene por objeto regular los referidos sistemas de medición de caudales. En primer lugar, se aprueban las prescripciones técnicas precisas para la instalación y mantenimiento de los mismos en todas las tomas de los aprovechamientos de aguas. Así mismo, establece los procedimientos para registrar las mediciones y determina la obligación de registrar y mantener esta información y los procedimientos para, en su caso, comunicar los datos pertinentes a la Agencia Vasca del Agua. Finalmente, regula la inspección de los medios de medida instalados por las personas usuarias, así como del registro y, en su caso, de la comunicación de los resultados.

Titularra behartuta egongo da Uraren Euskal Agentziara erregistratutako emarien datuak igortzera, hark zehaztutako moduan eta maiztasunarekin, emakidak ikuskatzeko eta kontrolatzeko funtzioak, Plan Hidrologikoaren segimenduaren barruan, hobeki gauzatzeko.

La persona titular estará obligada a facilitar a la Agencia Vasca del Agua, en la forma y periodicidad que ésta determine, los datos de caudales registrados para el mejor desarrollo de sus funciones de auditoría y control de las concesiones, dentro del seguimiento del Plan Hidrológico.

Horrela, bada, Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2013 Dekretuaren 4.1 artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuta, azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 9.1 artikulua aplikatuta eta Uren Legearen testu bateginaren 55.4 artikuluan xedatutakoa betez, honako hau

En su virtud, en ejercicio de la competencia que me atribuye el artículo 4.1 del Decreto 77/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente Planificación Territorial y Vivienda, en aplicación del 9.1 del Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, y en cumplimiento de lo dispuesto el artículo 55.4 del texto refundido de la Ley de Aguas,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da jabari publiko hidraulikoko ur-aprobetxamenduetatik ateratako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak zehaztu, instalatu eta mantentzeko irizpide teknikoak ezartzea, horretarako gaitzen duen titulua edozein dela ere.

1.– Esta orden tiene por objeto el establecimiento de los criterios técnicos para la determinación, instalación y mantenimiento de los sistemas de control de los volúmenes de agua utilizados por los aprovechamientos de agua del dominio público hidráulico cualquiera que sea su título habilitante.

2.– Era berean, aprobetxamendu horien titularrek sistema horiei eta haien bitartez lortutako informazioari dagokienez dituzten betekizunak arautzea ere bada agindu honen xedea.

2.– Asi mismo, tiene por objeto regular las obligaciones de las personas titulares de dichos aprovechamientos en relación a dichos sistemas y a la información obtenida a través de los mismos.

3.– Azkenik, betekizun horiek egiaztatu eta kontrolatzeko Uraren Euskal Agentziak dituen ahalmenak arautzen ditu.

3.– Finalmente regula las facultades de la Agencia Vasca del Agua para la comprobación y control de dichas obligaciones.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Agindu hau, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko arro hidrografikoen lurralde-eremuan, aprobetxamendu guztiei aplikatuko zaie, horretarako gaitzen duen titulu juridikoa, ezaugarri teknikoak, tamaina eta helburua edozein direla ere.

Esta orden será de aplicación, en el ámbito territorial de las cuencas hidrográficas competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco, a todos los aprovechamientos, cualquiera que sea el título jurídico habilitante, sus características técnicas, su tamaño y finalidad.

3. artikulua.– Definizioak.

Artículo 3.– Definiciones.

Agindu honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

A los efectos de la presente Orden, se entenderá por:

a) Ur-aprobetxamendua: ur-bolumen jakin bat erabiltzea, puntu batetik edo hainbatetatik eta erabilera baterako edo hainbatetarako hartutakoa, emakida edo ur publikoak modu pribatuan erabiltzeko eskubide bakarraren barruan.

a) Aprovechamiento de aguas: la utilización de un volumen determinado de agua que se toma de uno o varios puntos, para uno o varios usos, dentro de una misma concesión o derecho al uso privativo de aguas públicas.

b) Hartzea: azaleko edo lurpeko ur publikoak, zuzenean edo zeharka, hargune izeneko toki batetik hartzea, bideratzea edo ateratzea.

b) Captación: toma, derivación o extracción, directa o indirecta, de un caudal de aguas públicas que podrá tener procedencia superficial o subterránea y que se lleva a cabo en un lugar denominado punto de captación.

c) Presio bidezko hoditerien bitartez (edo behartuta) egindako ur-hartzeak: ura hodi itxien bitartez atera edo bideratzen da, atmosferarekin zuzeneko kontakturik izan gabe. Oro har, zirkulazioa «sekzio osokoa» izango da (hasieratik edo hoditeriaren puntu jakin batetik aurrera), atmosferakoa baino presio handiagoarekin. Bi azpimota bereiz daitezke: altxatze- edo bultzatze-prozedurak nahasten dituztenak, esaterako ponpatze-ekipamenduen bidez; eta grabitatearen bidezko zirkulazioa dutenak, bi punturen arteko kota-aldeari esker.

c) Captaciones mediante conducción a presión (o forzada): en las que el agua se extrae o deriva mediante conducciones cerradas, sin contacto directo con la atmósfera. Generalmente, la circulación será «a sección llena» (desde el inicio o a partir de un determinado punto de la conducción) con presión superior a la atmosférica. Se pueden diferenciar dos subtipos: aquellas en las que intervienen procedimientos de elevación o impulsión, por ejemplo mediante equipos de bombeo; y aquellas en las que la circulación ocurre por gravedad gracias a diferencia de cota entre dos puntos.

d) Aire libreko ubide bidezko ur-hartzeak: ura soilik grabitatearen bidez ateratako da, atmosferarekin kontaktua mantenduz: kanalak, ubideak eta, oro har, funtzionamendu bertsuko hoditeriak, zuzenean ibilgutik edo ibilguari berari eusteko azpiegitura batetik (adibidez, presa txiki batetik) abiatzen direnak. Aire libreko aprobetxamenduetako hartzeetan hiru zati bereizi ohi dira: hargunea (ateratze-instalazioekin, sedimentu-tranparekin, uhateekin eta gainezkabidearekin batera), garraiatze-kanala eta banaketa-harguneak.

d) Captaciones mediante conducción en lámina libre: en las que el agua se derivará únicamente por gravedad, manteniendo el contacto con la atmósfera: canales, acequias y, en general, conducciones de análogo funcionamiento, que parten directamente del cauce o a partir de una infraestructura de retención en éste (por ejemplo un azud). En la captación de los aprovechamientos en lámina libre suelen diferenciarse tres tramos: la toma (con todas sus instalaciones de derivación, trampa de sedimentos, compuertas y aliviadero), el canal de transporte y las tomas de distribución.

e) Emari ekologikoa: Ibaien eta trantsizio-uren edo estuarioen egoera ona izatea ahalbidetzen duten horiexek dira emari ekologikoak. Eta, besteak beste, arrainen bizi-baldintzak eta ibaiertzetako landaredia egoeran onean edukitzea ahalbidetzen dute.

e) Caudal ecológico: se definen como aquellos que permiten alcanzar el buen estado de los ríos y aguas de transición o estuarios. Posibilitan, entre otras cosas, el mantenimiento de la vida piscícola y de la vegetación de ribera en buenas condiciones.

f) Baimendutako gehienezko emaria: ur-aprobetxamenduaren emakidako baldintzetan zehaztuta dagoena, segundoko litrotan adierazia. Denboran aldagarria izan daiteke. Tituluan emari hori zehazten ez denetan, administrazio-emakidan batez besteko emari gisa adierazitakoa hartuko da baimendutako gehienezko emaritzat, edo, hori baino handiagoa bada, adierazitako erabilera-aldirako gehienezko emari baimendua, zehaztasun faltaren aurrean ateratze jarraitua onartuta.

f) Caudal máximo autorizado: aquél que viene determinado en las condiciones de la concesión del aprovechamiento de agua, expresado en litros por segundo. Podrá ser variable en el tiempo. Cuando en el título no se precise dicho caudal, se entenderá como tal el señalado en la concesión administrativa como caudal medio o, si resultara mayor, el consecuente de referir el volumen máximo autorizado al periodo de utilización señalado, asumiendo una derivación continua en el tiempo ante la ausencia de concreción.

Legezko xedapen bidez eskuratutako erabilera pribatiboen kasuan, urteko bolumena ez da 7.000 metro kubikotik gorakoa izango.

En el caso de usos privativos por disposición legal el volumen total anual no sobrepasará los 7.000 metros cúbicos.

g) Ur-hartzearen bat-bateko gehienezko emaria: ur-bideratze edo ur-ateratze handiena gertatzen den unean hargune-puntutik igarotzen den bolumenari deritzogu, denbora-unitatea segundoa izanik.

g) Caudal máximo instantáneo de captación: volumen que atraviesa el punto de captación durante el instante de mayor detracción o derivación, adoptando como unidad de tiempo el segundo.

h) Ur-kontagailua: uraren bolumena –neurketa-baldintzetan – nola banatzen den neurtzeko, erregistratzeko eta adierazteko sortutako gailua, neurketa-transduktorean zehar igarotzen denean.

h) Contador de agua: instrumento concebido para medir, memorizar e indicar el volumen, en las condiciones de medida, de distribución de agua que pasa a través del transductor de medición.

i) Gastu-kurba: ezaguna den sekzio bateko emariaren eta ur-laminaren altueraren arteko erlazioa.

i) Curva de gasto: relación existente entre el caudal y la altura de lámina de agua para una sección conocida.

j) Kontrol-gailuak: erabilitako bolumena neurtzea ahalbidetzen duten eta ateratako gehienezko emaria mugatzen duten elementuen multzoa.

j) Dispositivos de control: conjunto de elementos que posibilitan la medida del volumen utilizado y limitan el caudal máximo derivado.

k) Eskala limnimetrikoa: neurketa-eskala graduatua, gehienetan, bideratze-ubidearen bi albo hormetako batean kokatua dagoena eta ur-laminaren altuera agerian uzten duena.

k) Escala limnimétrica: escala de medida graduada, situada generalmente en las paredes laterales del canal de derivación, que evidencia la altura de la lámina de agua.

l) Ur-emaria neurtzeko estazioa: aire libreko zirkulazioa duen hoditeria hidrauliko batean, korronte baten emaria kontrolatzen eta neurtzen duen instalazioa. Denboran aldaezina den sekzio batez eta ur-laminaren mailaren neurgailu (limnimetro) batez osatuta dago. Azken horrek une bakoitzean zirkulatzen ari den emaria zehazten du, aipatutako sekzioarentzat definitu behar den gastu-kurbaren bitartez.

l) Estación de aforo o aforador: instalación de control y medición del caudal de una corriente en una conducción hidráulica con circulación en lámina libre. Se compone de una sección invariable en el tiempo y de un medidor de nivel de la lámina de agua (limnímetro), que determinará el caudal circulante en cada momento mediante la curva de gasto que debe definirse para dicha sección.

m) Mugagailua: hoditeria baten garraiatze-gaitasuna baimendutako gehienezko emarira mugatzeko elementua edo diseinua.

m) Limitador: elemento o diseño para restringir la capacidad de transporte de una conducción al caudal máximo autorizado.

n) Zigilua: neurketa-tresnaren edo sistemaren atal jakinetara sarbidea galarazten duen edo duten elementu material edo elektronikoa(k), eta baimenik gabeko sarrera gertatzekotan, urratu izana salatzen duena.

n) Precinto: elemento o elementos materiales o electrónicos que impiden el acceso a determinadas partes del instrumento o sistema de medida y caso de producirse de forma no autorizada, delatan su violación.

o) Betekizun metrologiko eta teknikoak: diseinuari, funtzionamendu-parame- troei eta kontrol administratiboei dagozkienak, erregelamendu edo araudi bidez, orokorrean edo gailu mota bakoitzarentzako berariaz ezarritakoak.

o) Requisitos metrológicos y técnicos: aquellos relativos al diseño, parámetros de funcionamiento y controles administrativos establecidos por reglamentación o normativa, general o específica para cada tipo de dispositivo.

p) Teleirakurketa: datuak komunikatzea,aprobetxamenduetako ur-bolumenak kontrolatzeko eta erregistratzeko gailuen eta Uraren Euskal Agentziaren artean.

p) Telelectura: comunicación de datos entre los dispositivos de control y registro de volúmenes de agua de los distintos aprovechamientos y la Agencia Vasca del Agua.

q) Ateratako ur-bolumena: jabari publiko hidraulikotik ateratako ur-kopurua, metro kubikotan adierazitakoa eta denbora-unitate jakin baten araberakoa.

q) Volumen de agua derivado o extraído: cantidad de agua detraída del dominio público hidráulico, expresada en metros cúbicos y referida a una determinada unidad de tiempo.

4. artikulua.– Ur-aprobetxamenduen mailak, gaitze-tituluan baimendutako gehienezko emariaren arabera:

Artículo 4.– Categorías de los aprovechamientos de agua en función del caudal máximo autorizado en el título habilitante:

Gaitze-tituluan baimendutako gehienezko emariaren arabera, 3 aprobetxamendu-maila bereizten dira.

En función del caudal máximo autorizado en el título habilitante se distinguen 3 categorías de aprovechamientos.

– Lehen maila: baimendutako gehienezko emaria 4 l/s baino txikiagoa duen aprobetxamendua.

– Categoría primera: aprovechamiento con caudal máximo autorizado inferior a 4 l/s.

– Bigarren maila: baimendutako gehienezko emaria 4 l/s eta 100 l/s bitartekoa duen aprobetxamendua.

– Categoría segunda: aprovechamiento con caudal máximo autorizado igual o mayor que 4 l/s y menor que 100 l/s.

– Hirugarren maila: baimendutako gehienezko emaria 100 l/s-koa edo handiagoa duen aprobetxamendua.

– Categoría tercera: aprovechamiento con caudal máximo autorizado igual o mayor que 100 l/s.

Baimendutako gehienezko emaria agindu honen 3.f) artikuluan adierazitakoa izango da.

Siendo el caudal máximo autorizado el referido en el artículo 3.f) de la presente Orden.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
APROBETXAMENDUEN TITULARREN BETEBEHARRAK, EMARIEN GAINEKO KONTROL ERAGINKORRA EGITE ALDERA
OBLIGACIONES DE LAS ENTIDADES O PERSONAS TITULARES DE LOS APROVECHAMIENTOS PARA EL CONTROL EFECTIVO DE CAUDALES

5. artikulua.– Bolumenen kontrol-sistemak, presio bidezko hoditerien bitartez ura hartzean.

Artículo 5.– Sistemas de control de volúmenes en captaciones mediante conducción a presión.

1.– Jabari publiko hidraulikotik ura hartzean bolumena kontrolatzeko helburuarekin, ur-aprobetxamendu guztietan, titularrak kontrol-sistema bat instalatu eta mantendu beharko du bere kontura, agindu honetako 3. artikuluko h) letran zehazten dena. Hargune bakoitzeko bat instalatu beharko du, fabrikatzailearen jarraibideak betez, eta fabrikatzaileak edo, hala badagokio, instalatzaileak edo zerbitzu teknikoak emandako informazio guztia gorde beharko du.

1.– Para el control del volumen derivado por las captaciones de agua del dominio público hidráulico, en todos los aprovechamientos de aguas la persona titular del mismo queda obligada a la instalación y mantenimiento a su costa de un sistema de control, definido en el artículo 3 de esta orden en el apartado h). Teniendo que instalar uno por toma siguiendo las instrucciones de la empresa fabricante, y debiendo conservar toda la documentación facilitada por éste o, en su caso, por el instalador o servicio técnico.

2.– Kontrol-sistemak toki iritsi-errazetan kokatuko dira, eta Uraren Euskal Agentziak izendatutako langileek uneoro haietara iristeko baimena izango dute.

2.– Los sistemas de control se ubicarán en lugares de fácil acceso permitiéndose en todo momento el acceso a los mismos al personal designado por la Agencia Vasca del Agua.

3.– Ur-aprobetxamenduen titularra behartuta egongo da ateratako bolumenaren datuak erregistratzera eta jakinaraztera, agindu honetan adierazitakoarekin bat etorrita. Era berean, Uraren Euskal Agentziak neurketei buruz edozein unetan eska diezaiokeen informazioa eman beharko du.

3.– La persona titular del aprovechamiento de agua estará obligada al registro y comunicación de los datos de volumen derivado de acuerdo con lo señalado en esta orden, debiendo igualmente facilitar la información que en cualquier momento pudiera solicitarle la Agencia Vasca del Agua sobre las mediciones practicadas.

4.– Neurgailu gisa, oro har edozein kontagailu baliagarria izango da une bakoitzean indarrean den legeriaren araberako kontrol metrologikoko zehaztapenak betetzen baditu, aprobetxamenduaren ezaugarrietara egokitzen bada (emariari, nolako baldintzetan funtzionatu behar duen eta gainerako parametro teknikoei dagokienez) eta egiaztagarria, zigilagarria eta manipulaezina bada. Gutxienez, metro kubikotan adierazitako ur-bolumen metatua eman beharko du.

4.– Como dispositivo de medición será válido, en general, cualquier contador que supere las especificaciones de control metrológico, de acuerdo con la legislación vigente en cada momento, se adecúe a las características del aprovechamiento (en relación al caudal, a las condiciones de trabajo bajo las que debe funcionar y resto de parámetros técnicos), y sea verificable, precintable y no manipulable. Deberá proporcionar, como mínimo, el volumen de agua acumulado expresado en metros cúbicos.

5.– Neurria eraginkorra dela ziurtatzeko, ez da urik kontrolatu gabe geldituko, eta horretarako ezin izango da erdiko ateratzerik edo bypass delakorik egon jabari publiko hidraulikoko hargune-puntuaren eta neurketa-puntuaren artean, bolumena kontrolatzeko gailu gehigarriz hornituta egon ezean.

5.– Para garantizar que la medida sea efectiva, no quedará ninguna fracción de agua sin controlar, no pudiendo existir derivaciones intermedias o bypass alguno entre el punto de captación en dominio público hidráulico y el de medición, salvo que estén equipados con dispositivos de control de volumen adicionales.

6.– Horrez gain, hirugarren mailan sartuta dauden aprobetxamenduetarako, titularrak bolumenak kontrolatzeko sistema bat instalatu beharko du, eta sistema horrek bolumen zirkulatzaileak ordu-maiztasunarekin kontrolatzea eta datuen biltegiratze eta tratamendua ahalbidetu beharko ditu. Dena dela, Uraren Euskal Agentziak maiztasun ezberdin bat eta, hala dagokionean, bolumenaren etengabeko kontrola zehazteko aukera izango du, aprobetxamenduaren berezitasunak hala eskatzen duenean.

6.– Además de lo anterior, para los aprovechamientos que estén incluidos en la categoría tercera, la persona titular del aprovechamiento deberá instalar un sistema de control de volúmenes que permita la estimación de volúmenes circulantes con frecuencia horaria y el almacenamiento y tratamiento de los datos. Todo ello sin perjuicio de que la Agencia Vasca del Agua pueda determinar una frecuencia diferente y, en su caso, el control en continuo del volumen cuando la singularidad del aprovechamiento así lo requiera.

7.– Hoditerian, ahal den guztietan, neurgailuaren instalazioa hargunetik hurbil kokatuko da, fabrikatzailearen agindu teknikoekin bateragarria den kokapenean. Kontagailua, dena dela, badagoen edo izan daitekeen edozein biltegiratze-azpiegituratatik ibaian gora jarriko da.

7.– La instalación del dispositivo de medición en la conducción se localizará, siempre que sea posible, próximo al punto de toma, en una posición que resulte compatible con las prescripciones técnicas de la empresa fabricante. El contador se colocará aguas arriba de cualquier eventual infraestructura de almacenamiento.

8.– Mugagailuren bat instalatzen bada (agindu honetako 3. artikuluko m letran adierazitakoa), baliozkoa izango da baimendutako gehienezko emaria baino handiagoa ateratzea saihesten duen eta neurgailuaren funtzionamendua hondatzen ez duen edozein sistema edo diseinu. Gainera, ur-eskaririk ez dagoen uneetan edota andel erregulatzailea beteta dagoenean, sistemak edo diseinuak ura hargunean edo hargunetik hurbil gera dadila bermatuko du.

8.– En caso de instalar un dispositivo de limitación, definidos en el artículo 3 de esta orden en el apartado m) será válido cualquier sistema o diseño que impida la derivación de un caudal superior al máximo autorizado y no altere el funcionamiento del dispositivo de medida. Adicionalmente, en los momentos en los que no exista demanda de agua o, en su caso, el depósito regulador esté lleno, el sistema o diseño garantizará que el agua quede en el punto de toma o próxima al mismo.

9.– Aprobetxamendu batean, emakidan bertan hainbat hargune-puntu ezarri badira, eroanbide guztiak neurgailu komun bakarrean batu ahal izango dira, eta gailu horrek bolumen osoa adierazi beharko du; halaber, ezingo da atalik utzi kontrolatu gabe, eta hargune-puntuen eta neurketa-puntuen artean ezingo da inolako andelik jarri.

9.– Cuando en un aprovechamiento fuesen varios los puntos de captación fijados en la concesión, se podrá hacer confluir todas las conducciones en un único elemento de medida común, que permita determinar el volumen global captado sin que, en ningún caso, quede una parte sin controlar, ni se intercale ningún depósito entre los puntos de toma y el de medición.

6. artikulua.– Bolumenen kontrol-sistemak, aire libreko erregimenean ura hartzean.

Artículo 6.– Sistemas de control de volúmenes en las captaciones en régimen de lámina libre.

1.– Ateratzeak kontrolatzeko, titularrak ur-emaria neurtzeko estazio bat instalatu eta mantendu beharko du bere kontura, hurrengo puntuotan zehazten diren sistemen arabera.

1.– Para el control de las derivaciones, la persona titular queda obligada a instalar y mantener a su costa un aforador, según los sistemas que se determinan en los siguientes apartados.

2.– Neurketa-sistema gastu-kurba zehaztean datza. Gutxienez, sekzio definitua eta etengabea eta zentimetrotan graduatutako eskala limnimetrikoa edukiko du. Ur-emaria neurtzeko sekzioa fabrikako obra-paramentuez (hormigoiz edo antzekoez) estalita egon beharko du, bere aldaezintasuna bermatu eta mantentze-lanetan laguntzeko. Seinaleztapen bat izango du, aprobetxamenduak baimendutako gehienezko emariari dagokion maila adieraziz.

2.– El sistema de medición se basará en la definición de una curva de gasto. Constará al menos de una sección definida y constante y de una escala limnimétrica graduada en centímetros. La sección de aforo deberá estar revestida con paramentos de obra de fábrica (hormigón o similar) para garantizar su invariabilidad y favorecer su mantenimiento. Incluirá una señalización con indicación del nivel correspondiente al caudal máximo autorizado del aprovechamiento.

Eskala limnimetrikoaren ordez, kasu justifikatuetan, jarri ahal izango da ur-laminaren mailari buruzko informazioa behar besteko zehaztasunez ematen duen gailu bat. Aukera dagoen guztietan, sistemak zigilatuak izateko moduan diseinatu eta instalatuko dira.

La escala limnimétrica podrá ser sustituida en casos justificados, por otro dispositivo de suficiente precisión que proporcione información sobre el nivel de la lámina de agua. Los sistemas se diseñarán e instalarán de forma que, en caso de que sea posible, puedan ser precintados.

Aprobetxamenduaren titularrak, ur-laminaren erregistroan soilik oinarritutako neurgailua onargarria ez denetan, bere kontura jarri eta mantendu beharko du ur-laminaren abiadura eta altuera adieraziko dituen emari-neurgailua.

La persona titular del aprovechamiento, en los casos en los que no sea válida la instalación de un aforador basado solamente en el registro de la lámina de agua, queda obligada a instalar y mantener a su costa un caudalímetro que calcule la velocidad y la altura de la lámina de agua.

3.– Ur-emaria neurtzeko sekzioa eta gainerako elementuak garraiatze-ubidean kokatuko dira, eta, ahal den guztietan, ahalik eta ibaian goreneko puntu batean, hargune puntutik hainbat hurbilen.

3.– La ubicación de la sección de aforo y resto de elementos, se localizarán en el canal de transporte, y siempre que sea posible, en un punto situado lo más aguas arriba, próximo al final del tramo de toma.

4.– Gainera, hirugarren mailan sailkatuta dauden aprobetxamenduetarako neurgailuek bolumen zirkulatzaileak ordu-maiztasunarekin zenbatestea ahalbidetu beharko dute, bai eta datuak biltegiratzea eta tratatu ahal izatea ere. Dena dela, Uraren Euskal Agentziak maiztasun ezberdina zehazteko aukera izango du, eta aprobetxamenduaren berezitasunak hala eskatzen duenean, baita mailaren-emariaren-bolumenaren etengabeko kontrola ere zehaztekoa.

4.– Además, los dispositivos de medición para los aprovechamientos que estén incluidos en la categoría tercera, deberán permitir la estimación de volúmenes circulantes con frecuencia horaria y el almacenamiento y tratamiento de los datos. Todo ello sin perjuicio de que la Agencia Vasca del Agua pueda determinar una frecuencia diferente y, en su caso, el control en continuo del nivel-caudal-volumen cuando la singularidad del aprovechamiento así lo requiera.

5.– Mugagailuren bat instalatzen bada (agindu honetako 3. artikuluko m letran adierazitakoa), baliozkoa izango da baimendutako gehienezko emaria baino handiagoa den emaria ateratzea saihesten duen eta neurtzeko sistema hondatzen ez duen edozein sistema edo diseinu. Gainera, ur-eskaririk ez dagoen uneetan edota andel erregulatzailea beteta dagoenean, sistemak edo diseinuak ura hargunean edo hargunetik hurbil gera dadila bermatuko du.

5.– En caso de instalar un dispositivo de limitación, definido en el artículo 3 de esta orden en el apartado m) será válido cualquier sistema o diseño que impida la derivación de un caudal superior al máximo autorizado y no produzca alteraciones en el sistema de medida. Adicionalmente, en los momentos en los que no exista demanda de agua o, en su caso, el depósito regulador esté lleno, el sistema o diseño garantizará que el agua quede en el punto de toma o próximo al mismo.

6.– Era berean, neurgailuaren kontrol-sekzioa baldintza ezin hobean edukitzeko betebeharra dauka titularrak, behar bezala funtziona dezan horrek.

6.– Así mismo se incluye la obligación por parte de la persona titular de mantener la sección de control del aforador en condiciones óptimas para su correcto funcionamiento.

7.– Aprobetxamendu batean, emakidan bertan hainbat hargune-puntu ezarri badira, eroanbide guztiak neurgailu komun bakarrean batu ahal izango dira, eta gailu horrek bolumen osoa adierazi beharko du; halaber, ezingo da atalik utzi kontrolatu gabe, eta hargune-puntuen eta neurketa-puntuen artean ezingo da inolako andelik jarri.

7.– Cuando en un aprovechamiento fuesen varios los puntos de captación fijados en la concesión, se podrá hacer confluir todas las conducciones en un único elemento de medida común, que permita determinar el volumen global captado sin que, en ningún caso, quede una parte sin controlar, ni se intercale ningún depósito entre los puntos de toma y el de medición.

7. artikulua.– Beste kontrol sistema batzuk.

Artículo 7.– Sistemas alternativos de control.

Uraren Euskal Agentziak, hala badagokio, bolumenak zeharkako metodo fidagarrien bitartez kontrolatzeko baimena eman ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla-eta, aurreko artikuluetan aipatutako ezaugarriak kontrolatzeko sistema instalatzea ezinezkoa gertatzen denean. Aprobetxamenduaren titularrak aukerako sistema proposatu beharko du, aprobetxamenduaren berezitasunetara egokitua, Uraren Euskal Agentziak espresuki onar diezaion.

La Agencia Vasca del Agua podrá autorizar, en su caso, el control de volúmenes por métodos indirectos fiables, cuando por motivos debidamente justificados no sea factible la instalación de un sistema de control de las características mencionadas en los artículos anteriores. La persona titular del aprovechamiento deberá proponer el sistema alternativo, adaptado a las especiales circunstancias, para su aceptación expresa por la Agencia Vasca del Agua.

8. artikulua.– Lortutako datuen erregistroa eta komunikazioa.

Artículo 8.– Registro y comunicación de los datos obtenidos.

1.– Aprobetxamenduaren titularrak, ateratako ur-bolumenak erregistratu beharko ditu. Erregistroak Uraren Euskal Agentziaren eskura egongo dira. Horretarako, Uraren Euskal Agentziak aplikazio bat gaituko du bere webgunean, sarrera indibidual eta mugatukoa, titularrek ateratako bolumenaren datuak erregistratze aldera.

1.– La persona titular del aprovechamiento deberá registrar los volúmenes de agua derivados. Los registros estarán a disposición de la Agencia Vasca del Agua. Para ello, ésta habilitará, en su web, una aplicación, de acceso individual y restringido, en la que los titulares registrarán los datos del volumen detraído.

2.– Aprobetxamenduaren mailaren arabera, honako neurketa- eta erregistro-prozedura hauek ezartzen dira:

2.– En función de la categoría del aprovechamiento se establecen los siguientes procedimientos de medición y registro:

a) Lehen mailako aprobetxamenduetan, titularrak urtean ateratako bolumenaren ohar bat erregistratuko du web-aplikazioan, urteko metro kubikotan adierazia. Erregistroa urte naturalari buruzkoa izango da, eta zenbatespena urtarrilean erregistratu beharko da.

a) En los aprovechamientos de categoría primera la persona titular registrará en la aplicación web una anotación del volumen captado anualmente expresado en metros cúbicos por año. El registro, se referirá al año natural, debiendo anotar la estimación en el mes de enero.

b) Bigarren mailako aprobetxamenduetan, titularrak hilean jasotako bolumenaren ohar bat erregistratuko du web-aplikazioan, hileko metro kubikotan adierazia. Hilabete bakoitzari dagokion erregistroa hila amaitutakoan erregistratuko da.

b) En los aprovechamientos de categoría segunda la persona titular registrará en la aplicación web una anotación del volumen captado mensualmente expresado en metros cúbicos por mes. El registro referido a cada mes, se anotará a mes vencido.

c) Hirugarren mailako aprobetxamenduetan, titularrak egunean jasotako bolumenaren ohar bat erregistratuko du web-aplikazioan, eguneko metro kubikotan adierazia. Eguneroko erregistroa hila amaitutakoan erregistratuko da. Fitxategi informatiko bateragarri bat sortu beharko da Uraren Euskal Agentziaren web-aplikazioan eransteko. Uraren Euskal Agentziak neurgailuek neurketak egunerokoa baino maiztasun handiagoarekin edo etengabeko kontrolarekin egin ditzatela eskatzen duenetan, eskatutako maiztasunarekin bat etorri beharko dute erregistroek.

c) En los aprovechamientos de categoría tercera, la persona titular registrará en la aplicación web una anotación del volumen captado diariamente expresado en metros cúbicos por día. El registro diario se anotará a mes vencido. Deberá generarse un archivo informático compatible para ser incorporado en la aplicación web de la Agencia Vasca del Agua. En los casos en los que la Agencia Vasca del Agua exija que los dispositivos de medición faciliten medidas con una frecuencia superior a la diaria o el control en continuo, los registros deberán corresponderse con la periodicidad exigida.

3.– Lehen edo bigarren mailako aprobetxamenduen titularrek, goragoko 2 zenbakiko a eta b letretan ezarritakoa gorabehera, erregistro hori paperean eraman ahal izango dute, agindu honetako I. eranskinean jasotako formatu-ereduaren bitartez, eta hori gutxienez 4 urtez gorde beharko da. Datuak urtero-urtero Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira, urte bakoitzeko urtarrilean.

3.– Las personas titulares de aprovechamientos de categoría primera o segunda, alternativamente a lo establecido en los apartados 2.a) y b) podrán llevar dicho registro en papel mediante el modelo de formato recogido en el Anexo I a esta orden, debiendo conservarse éstos, al menos, durante 4 años. Los datos serán remitidos anualmente a la Agencia Vasca en el mes de enero de cada año.

4.– Era berean, Uraren Euskal Agentziak erregistratu diren neurketei buruz noiznahi eska diezaiokeen informazioa eman beharko du aprobetxamenduaren titularrak.

4.– Así mismo, la persona titular del aprovechamiento deberá facilitar la información que en cualquier momento pudiera solicitarle la Agencia Vasca del Agua sobre las mediciones practicadas.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
APROBETXAMENDU BERRIAK
NUEVOS APROVECHAMIENTOS

9. artikulua.– Kontrol-sistemen ezarpena.

Artículo 9.– Implantación de los sistemas de control.

1.– Ur-aprobetxamenduak berriak direnean, administrazio-emakida emateko prozeduraren barruan edo legezko xedapen bidez erabilera pribatiboaren aitorpenaren barruan, dagokion eskabide-orrian eskatutako agiri guztiekin batera, bolumenak kontrolatzeko sistemaren proposamena eman beharko du eskatzaileak. Proposamen horrek agindu honetan exijitutakoak bete beharko ditu eta, aldi berean, zehatz-mehatz definitu beharko du ateratako ur-bolumena neurtzeko edo zenbatesteko eta emaria mugatzeko prozedura.

1.– Cuando se trate de nuevos aprovechamientos de agua, dentro del procedimiento para el otorgamiento de la concesión administrativa o reconocimiento del uso privativo por disposición legal, la persona solicitante aportará, junto con la documentación exigida en el documento de solicitud correspondiente, propuesta del sistema de control de volúmenes. Dicha propuesta deberá cumplir con las prescripciones exigidas en esta orden y definir pormenorizadamente el procedimiento de medición o estimación del volumen de agua derivado y de limitación de caudal.

2.– Uraren Euskal Agentziak egiaztatuko du proposatutako sistemak xedapen honetara egokitzen direla, eta, horrela gertatzen ez bada, beharrezko zuzenketak exijituko ditu, emakida-prozeduraren alde ebatzi baino lehen.

2.– La Agencia Vasca del Agua comprobará que los sistemas propuestos se adecúan a la presente disposición, exigiendo, en caso contrario, las oportunas correcciones antes de resolver favorablemente el procedimiento.

IV. KAPITULUA
CAPíTULO IV
NEURTZEKO SISTEMEN HONDATZEA, EGIAZTATZEA ETA ZEHAPEN-ARAUBIDEA
ALTERACIONES DE LOS SISTEMAS DE MEDICIÓN, COMPROBACIÓN Y RÉGIMEN SANCIONADOR

10. artikulua.– Kontrol-sistemaren matxura, funtzionamendu okerra edo ordezkapena.

Artículo 10.– Avería, funcionamiento incorrecto o sustitución del sistema de control.

1.– Kontrol-sistema matxuratu, oker funtzionatu edo ordeztuz gero, Uraren Euskal Agentziari berehalakoan jakinaraziko zaio. Komunikazio horretan, gertakariaren data eta ordua, hartutako zuzenketa-neurrien deskribapena eta zerbitzua berriro ere abian noizko aurreikusten den zehaztuz. Delako gertakariak dirauen bitartean, ateratako bolumenen kontrola eskatu ahal izango da, bai zeharkako zenbatespen bidez edo bai behin-behineko gailuen erabilera bidez. Edonola ere, Uraren Euskal Agentziak ezartzen duen epean konpondu beharko du titularrak egoera hori.

1.– En caso de avería, funcionamiento incorrecto o sustitución del sistema de control, se pondrá inmediatamente en conocimiento de la Agencia Vasca del Agua. En la comunicación que se realice, deberá concretarse la fecha y hora de la detección del suceso, la descripción de las medidas de corrección adoptadas así como el momento previsto de la nueva puesta en servicio. Podrá exigirse durante dicho periodo, el control de los volúmenes derivados por estimación indirecta o por utilización temporal de dispositivos provisionales. La persona titular deberá proceder a su reparación en el plazo que la Agencia Vasca del Agua señale al efecto.

2.– Instalatutako edozein elementu aldatzean, lehenengo instalaziorako ezarritako agindu tekniko eta administratiboen arabera egin beharko da.

2.– La sustitución de cualquier elemento de los instalados deberá realizarse de acuerdo con las mismas prescripciones técnicas y administrativas establecidas para su primera instalación.

3.– Kontrol-sistema matxuratzen bada, edo behar bezala funtzionatzen ez badu, eta, horren ondorioz, jabari publiko hidraulikoari kalte larria eragin ahal bazaio, aprobetxamenduaren erabilera etetea xedatu ahalko du Uraren Euskal Agentziak.

3.– En los casos en los que por una avería o funcionamiento incorrecto del sistema de control pueda derivarse un grave perjuicio para el dominio público hidráulico la Agencia Vasca del Agua podrá disponer la paralización del uso del aprovechamiento.

11. artikulua.– Kontrola eta ikuskapena.

Artículo 11.– Control e inspección.

1.– Uraren Euskal Agentziak, bere eskumenen esparruan, neurtzeko instalazioen funtzionamendua egiaztatu ahal izango du uneoro, bai eta ur-aprobetxamenduen titularrek emandako datuak ere. Horretarako, agindu honek ezarritako betebeharrak egiaztatu ahal izango ditu, eta dagozkion kontrol osagarriak ere egin ahal izango ditu; esate baterako, neurketa zuzenak eginez, kontsumoak teledetekzioaren bidez aztertuz, ur-ateratzeak energia-kontsumoaren edo nekazaritza-estatistiken bidez aztertuz, eta baita bestela ere, balantze hidrikoen bidez.

1.– La Agencia Vasca del Agua, en el ámbito de sus competencias, podrá comprobar en todo momento el funcionamiento de las instalaciones de medición así como los datos facilitados por las personas titulares de los aprovechamientos de agua. A tal efecto podrá realizar la comprobación de las obligaciones impuestas por esta orden y los controles complementarios pertinentes, tales como aforos directos, evaluación de los consumos a través de teledetección, evaluación de extracciones a partir del consumo energético o de estadísticas agrarias y en último caso mediante balances hídricos.

2.– Uraren Euskal Agentziak horiek guztiak egiaztatzeko behar beste bisita egin ahal izango ditu, titularrari aldez aurretik eskaera eginez, edo, bestela, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 333. artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

2.– La Agencia Vasca del Agua podrá realizar cuantas visitas de comprobación considere necesario, previo requerimiento a la persona titular, o en las condiciones previstas en el artículo 333 del Reglamento del Dominio Público Hidráulico.

12. artikulua.– Zehapen-araubidea.

Artículo 12.– Régimen sancionador.

1.– Zehapen-araubideari dagokionez, Plan Hidrologiko Nazionalaren uztailaren 5eko 10/2001 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarrian eta Uraren 1/2006 Legean ezarritakoa beteko da.

1.– En materia de régimen sancionador se estará a lo dispuesto en la disposición adicional duodécima de la Ley 10/2001, de 5 de julio, del Plan Hidrológico Nacional y en la Ley 1/2006, de Aguas.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Emariak kontrolatzeko sistemak erabiltzaile-elkarteetan.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Sistemas de control de caudales en las comunidades de usuarios.

Erabiltzaile-elkarteek, Uren Legearen testu bateginaren 55.4 artikuluarekin bat etorriz, elkarte horietako kideek dauzkaten neurketa- eta erregistro-sistemak bezalakoak eskatu ahal izango dituzte. Ahal dela, erabiltzaile-elkarte bakoitzean bateratu egingo dira neurketa-sistemak, agindu honetan garatutako irizpide teknikoen arabera. Era berean, bakoitzak bere jarduera-esparruaren barruan, neurketa-sistemak eta aprobetxamenduen kontrol liburuak egiaztatu ahal izango dituzte, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 199.2 artikuluan aitortutako funtzioen indarrez.

Las comunidades de usuarios podrán exigir, de acuerdo con el artículo 55.4 del texto refundido de la Ley de Aguas, análogos sistemas de medición y de registro a los comuneros que las integran. En la medida de lo posible se unificarán, en este caso, los sistemas de medición dentro de cada comunidad de usuarios, atendiendo a los criterios técnicos desarrollados en esta orden. Asimismo podrán realizar, en sus ámbitos de actuación, la comprobación de los sistemas de medición y de los libros de control de sus aprovechamientos, en virtud de las funciones reconocidas en el artículo 199.2 del Reglamento del Dominio Público Hidráulico.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Dauden ur-aprobetxamenduetan emariak kontrolatzeko sistemak ezartzea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Implantación de los sistemas de control de caudales en los aprovechamientos de agua existentes.

1.– Agindu hau indarrean sartzean emakida-eskubideen titular direnek dagozkien aprobetxamenduetan bolumena kontrolatzeko ezarriko dituzten sistemen proposamen bat aurkeztu beharko dute Uraren Euskal Agentzian, gehienez ere urtebeteko epean, agindua indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.

1.– Quienes a la entrada en vigor de la presente Orden sean titulares de derechos concesionales, deberán presentar ante la Agencia Vasca del Agua, en el plazo máximo de 1 año desde su entrada en vigor, una propuesta del sistema de control volumétrico a instalar en los respectivos aprovechamientos.

Proposamen horretan, gutxienez, neurketa-sistemen, neurketa-erregistroaren eta emaria mugatzeko sistemaren -horrelakorik badaukate- deskribapen zehatza sartu beharko da; horiek guztiak ere, agindu honetan ezarritakoetara egokituta, eta, hala badagokio, salbuespen eskariak justifikatuta gehituz.

En dicha propuesta se han de incluir, al menos, una descripción detallada de los sistemas de medición, del registro de mediciones, y del sistema de limitación de caudal, en caso de que dispongan del mismo, que deberán adaptarse a las prescripciones recogidas en la presente Orden, incluyéndose, en su caso, una justificación de las exenciones planteadas.

Agindu hau indarrean sartzen denerako, gaitze-tituluaren baldintzei lotuta, ordurako bolumena kontrolatzeko sistema instalatuta duten aprobetxamenduetan Uraren Euskal Agentziak gorago adierazitako preskripzioak egokitu ahal izango ditu. Egokitze horrek, hala ere, ez dakar Aginduan jasotako prezeptuen ez-betetzea.

La Agencia Vasca del Agua podrá adecuar las prescripciones de los apartados anteriores en aquellos aprovechamientos que, a la entrada en vigor de esta Orden, tengan instalado un sistema volumétrico en cumplimiento del condicionado del título habilitante, sin que ello suponga un incumplimiento de los preceptos contenidos en aquélla.

2.– Aurkeztutako dokumentazioa onartutakoan, hiru hileko epea ezarriko da sistema instalatzeko eta martxan jartzeko, bai eta neurketak erregistratzen hasteko ere.

2.– Tras la aprobación de la documentación presentada, se establece un plazo de tres meses para la instalación del sistema y su puesta en marcha, así como para el inicio del registro de mediciones.

3.– Onartu den sistemaren instalazioa bukatu egin dela jakinarazi beharko zaio Uraren Euskal Agentziari, dagokion egiaztapena egin dezan.

3.– Se deberá comunicar la finalización de la instalación del sistema aprobado a la Agencia Vasca del Agua, para que se proceda a la correspondiente comprobación.

4.– Prozedura hori erabakitzeko gehienezko epea 6 hilekoa izango da, eta proposamena onartutzat joko da epe hori iraganda titularrak ez badu hari buruzko erantzunik jaso.

4.– El plazo máximo para resolver este procedimiento será de 6 meses, entendiéndose aceptada la propuesta si transcurrido este plazo la persona titular no hubiera obtenido respuesta a la misma.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 24a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 24 de abril de 2017.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común