Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna

N.º 80, jueves 27 de abril de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

IRAGARKIAK

ANUNCIOS

Pribatuen iragarkiak

Anuncios particulares

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
2148
2148

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko apirilaren 12ko Ebazpenari buruzkoa, «Innobideak-Lehiabide 2017» Programa gidatuko duen araudia onartzen duena.

ANUNCIO relativo a la Resolución de la Dirección General de la Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), de fecha 12 de abril de 2017 por la que se aprueba la normativa que regirá el Programa «Innobideak-Lehiabide 2017.»

2017ko apirilaren 12an, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI)ren zuzendari nagusiak, «Innobideak-Lehiabide 2017» laguntza-programa argitaratzeari buruzko Ebazpena eman zuen, honako eduki honekin:

Con fecha 12 de abril de 2017, el Director General de la Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), dictó Resolución relativa a la publicación del Programa de Ayudas «Innobideak-Lehiabide» 2017, con el siguiente contenido:

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko sozietate publikoak, hainbat ekintza egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta enpresen garapena sustatzeko.

La Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), sociedad pública dependiente del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco, tiene encomendadas actuaciones dirigidas a impulsar la promoción industrial, la competitividad, la cooperación entre empresas, la investigación y el desarrollo en las empresas, etc, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).

Zentzu horretan, SPRIk hainbat ekintza garatzen ditu Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (PCTI 2020) jasotako helburuak betetzeko. Ekintza horien artean aipatzekoak dira enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duten laguntza-programak.

A este respecto, SPRI viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2020 (PCTI 2020). Entre estas actuaciones cabe citar los diversos programas de ayudas a través de los cuales se intenta impulsar la mejora en la competitividad de las empresas vascas.

Ondorioz, laguntza-programa hau diseinatu da enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzeko, produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazio handiagoa lortzeko balioko duten proiektuak bultzatuz.

En consecuencia, el presente Programa de Ayudas se ha diseñado con el objetivo prioritario de promover acciones que mejoren la competitividad de las empresas, mediante el apoyo a proyectos orientados a conseguir una mayor diversificación de producto, servicio y/o mercado.

Gorago adierazitakoaren arabera, hauxe

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ren Administrazio Kontseiluak 2017ko martxoaren 29ko saioan onartutakoarekin bat etorriz,

Primero.– De conformidad con lo aprobado en la sesión del Consejo de Administración de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. de 29 de marzo de 2017:

1.– «Innobideak Lehiabide 2017» laguntza-programaren araudia onartzea, zeinaren edukia atxikita baitago ebazpen honen eranskinean.

1.– Aprobar la normativa correspondiente al Programa de Ayudas «Innobideak Lehiabide» 2017, cuyo contenido se adjunta a modo de Anexo a la presente Resolución.

2.– «Innobideak Lehiabide 2017» laguntza-programaren araudia onartzen duen ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2.– Proceder a la publicación íntegra en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Resolución de aprobación de la normativa correspondiente al Programa de Ayudas «Innobideak Lehiabide» 2017.

Bilbao, 2017ko apirilaren 12a.

Bilbao, a 12 de abril de 2017.

Zuzendari nagusia,

El Director General,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

ERANSKINA
ANEXO
INNOBIDEAK LEHIABIDE PROGRAMA.
PROGRAMA INNOBIDEAK LEHIABIDE

Enpresen lehiakortasuna alderdi askotan egon daiteke, berrikuntza delarik oinarrizko zutabeetako bat. Enpresa lehiakorrenek duten ezaugarrietako bat da ongi kudeatzen dituztela beren aktibo ukigarriak eta ez-ukigarriak.

La competitividad de las empresas se soporta en diferentes aspectos, destacando la innovación como uno de los pilares fundamentales. Así mismo, un rasgo común en las empresas más competitivas es la correcta gestión de sus activos tangibles e intangibles.

Hala, 2013an Innobideak Estrategia sortu zen, premia ikusi zelako euskal enpresen, batik bat ETEen, lehiakortasuna hobetzeko. Helburu hori lortu nahian, berrikuntza, pertsonen parte-hartzea eta kudeaketaren hobekuntza bultzatuko dira, egungo krisi egoerak dakartzan erronkei aurre egiteko, eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen globalizazioaren barruan.

Así, en el año 2013 surge la Estrategia Innobideak como respuesta a la necesidad de impulsar la mejora competitiva de las empresas vascas, en particular la de las PYMEs, mediante el apoyo a la innovación, la participación de las personas y la mejora de la gestión, ayudándoles de este modo a afrontar los retos que el actual clima de crisis supone, así como a sentar unas bases sólidas para el desarrollo competitivo futuro en un contexto de total globalización.

Innobideak Estrategia hiru programaren bitartez hedatzen da: Innobideak-Lehiabide (produktua, zerbitzua edota merkatua dibertsifikatzeko estrategiak definitzeko edo lehiakortasun-dimentsio handiagoa lortzeko proiektuak) Innobideak-Pertsonak programa (enpresako langileek bertan parte-hartzea sustatzen duena) eta Innobideak-Kudeabide programa (enpresaren kudeaketa hobetzea helburu duena).

La Estrategia Innobideak se despliega a través de tres programas: Innobideak-Lehiabide (proyectos que permitan la definición de estrategias para la diversificación en producto, servicio y/o mercado o que supongan una mayor dimensión competitiva), Programa Innobideak-Pertsonak (fomento de la participación de las personas trabajadoras en la Empresa) y el Programa Innobideak-Kudeabide (orientado a la mejora en la gestión empresarial).

Innobideak-Lehiabide programa
El Programa Innobideak-Lehiabide

Azken urteotan enpresa asko eginahalean saiatu dira eraginkortasun operatiboko maila altuetara iristen enpresaren kudeaketako prozesuak hobetuz eta horrek dakartzan kostuak murriztuz. Eraginkortasun operatiboa etengabe hobetzea ezinbestekoa bada ere, ez da nahikoa, oso enpresa gutxik lortu baitute eraginkortasun operatibo horretan oinarriturik luzaroan arrakastaz lehiatzea. Beraz, guztiz beharrezkoa da, horrekin batera, bereizketako edota dimentsio handiagoa lortzeko estrategiak sortzea.

En los últimos años muchas empresas han centrado sus esfuerzos en lograr importantes niveles de eficiencia operativa a través de la mejora en los diferentes procesos que recorren la gestión de la empresa y en la reducción de los costes que de ello se derivan. Sin embargo, incrementar de forma constante la eficiencia operativa, aunque resulte necesario, no es suficiente, ya que pocas empresas han logrado competir de manera exitosa con base en la eficiencia operativa a lo largo de mucho tiempo y se hace del todo necesario establecer en paralelo estrategias de diferenciación y/o mayor dimensión.

Horregatik, programa honen helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazioaren bidez beste batzuengandik bereiztea eta haztea bilatzen duten proiektuak bultzatuz.

Es por ello que el programa tiene como objetivo impulsar la mejora de la Competitividad de las empresas vascas mediante el apoyo a proyectos orientados a lograr la diferenciación y el crecimiento a través de la diversificación en producto, servicio y/o mercado.

1. artikulua.– Laguntzen xedea eta izaera.

Artículo 1.– Objeto y naturaleza de las ayudas.

1.– Xedea.

1.– Objeto.

Programa honen helburua da (1) produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazio estrategiak definitu eta planifikatzea edota (2) lehiakortasun-dimentsio handiagoa ekarriko duten operazioak definitzea, planifikatzea, aztertzea eta diseinatzea ahalbidetzen duten, eta, erakunde onuradunen lehiakortasun posizionamendua nabarmen hobetzen duten banakako nahiz lankidetzako proiektuak bultzatzea.

El presente Programa tiene por objeto apoyar los proyectos individuales o en cooperación, que sirvan para (1) definir y planificar estrategias de diversificación en producto, servicio y/o mercado y/o (2) definir y planificar así como analizar y diseñar operaciones que supongan una mayor dimensión competitiva, orientadas a favorecer de manera significativa la mejora del posicionamiento competitivo de las entidades beneficiarias.

Araudi honen bidez finkatzen dira programaren baldintzak eta hartan parte hartzeko prozedura.

La presente norma reguladora establece las condiciones y el procedimiento de acceso al Programa.

2.– Laguntzen izaera:

2.– Naturaleza de las ayudas:

a) Programa hau gauzatzerakoan eta ebazterakoan, publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak bete behar dira.

a) El presente Programa está sometido a los principios de publicidad, concurrencia y objetividad en su ejecución y resolución.

b) Programa honek eta bertan arautzen diren laguntzek ez daukate norgehiagoka-prozedura bete beharrik.

b) El presente Programa y la concesión de ayudas que regula no están sometidos al procedimiento de concurrencia competitiva.

c) Programa honen bidez ematen diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko fondo galdurako diru-laguntzak dira.

c) Las ayudas que se concedan en el marco del presente Programa tendrán la consideración de subvenciones a fondo perdido no reintegrables.

d) Programa honen barruan emandako diru-laguntzek ez dute lotura zuzenik esportatutako kopuruekin, banaketa sare bat sortu eta ustiatzearekin, edo esportazio jarduerarekin lotutako beste gastu arrunt batzuekin.

d) Las subvenciones concedidas en el marco del presente Programa, no están directamente vinculadas a las cantidades exportadas, al establecimiento y la explotación de una red de distribución o a otros gastos corrientes vinculados a la actividad exportadora.

2. artikulua.– Aplikatzekoa den araudia.

Artículo 2.– Normativa aplicable.

Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:

Al presente Programa le es de aplicación la siguiente normativa:

1.– Abenduaren 17ko 698/1991 dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen berme eta ordainketen araubide orokorra eta ezartzen baitira berorren kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak.

1.– Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

2.– 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzkoa.

2.– Decreto Legislativo 1/1997 de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

3.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta Lege hori garatzen duen Araudia (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) diru-laguntza arloko oinarrizko legeriari dagokion guztian.

3.– Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y Reglamento que la desarrolla (Real Decreto 887/2006 de 21 de julio) en lo que constituya legislación básica en materia de subvenciones.

4.– Europako Batzordearen 1407/2013 Araudia (EB), abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBEO L-352/1) (EBAO 2013 L 352/1).

4.– Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de minimis (DOUE 2013 L 352/1).

5.– 14/2007 Legea, abenduaren 28koa, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoa.

5.– Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

3. artikulua.– Terminoak eta definizioak.

Artículo 3.– Términos y definiciones.

Programa honen ondorioetarako, honako definizio hauek finkatzen dira:

A efectos del presente Programa, se establecen las siguientes definiciones:

1.– «SPRI», Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen izen komertziala (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako sozietate publikoa).

1.– «SPRI» Nombre comercial de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A., sociedad pública adscrita al Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa. Horren barruan doaz Eusko Jaurlaritza eta haren mendeko organismoak eta erakundeak.

2.– Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Incluye al Gobierno Vasco y organismos y entidades que de él dependan.

3.– Banakako enpresa-proiektua. Enpresa bakar batek aurkeztu duena.

3.– Proyecto individual de empresas. El presentado por una sola empresa.

4.– Lankidetzako enpresa-proiektua. Hainbat enpresak aurkeztu dutena, bertako erakunde guztiak direlarik lankidetzaren xedea. Enpresak bazkidetuak edo loturadunak badira, ulertuko da ez dagoela lankidetzarik.

4.– Proyecto en cooperación de empresas. El presentado por varias empresas cuyo conjunto de entidades constituye el objeto de la cooperación. Se estima que no existe cooperación en el caso de empresas asociadas y/o vinculadas.

5.– Lehiakortasun-dimentsioa. Dibertsifikazio estrategia garatu ondoren erdietsitakoa, eta bide hauetakoren batetik lortua: enpresak erosiz (dela jarduera adarren bidez, kapital sozialean parte hartuz, beste enpresa batzuekin bat eginez edo beste enpresa batzuengandik bereiziz) edo joint venture bat osatuz (sozietate berri bat sortuta edo sortu gabe), baliozkoak direlarik aurreko bien artean eginiko operazio bikoitzak. Ez dira kontuan hartuko enpresen aldi-baterako bat-egiteak, partaidetzako kontuak, ez eta irabazi asmorik gabeko erakundeak.

5.– Dimensión competitiva. La alcanzada tras la realización de la estrategia de diversificación, e instrumentalizada a través de adquisición de empresas, vía ramas de actividad o participaciones en el capital social, fusiones y escisiones, o joint venture con creación o no de nueva sociedad, siendo válidas las operaciones dobles realizadas entre las anteriores. No tendrán tal consideración las uniones temporales de empresas, las cuentas en participación ni las entidades sin ánimo de lucro.

6.– Langileen gastuak. Gastuen barruan sartzen dira soldata gordina, hots, zergak ordaindu baino lehenagokoa eta legez eskatzen diren kotizazioak.

6.– Gastos de personal. Incluye el salario bruto, antes de impuestos, y las cotizaciones obligatorias por ley.

7.– Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa. Erakunde eskatzaileak egindako txostena, puntu hauek baloratzeko behar adinako informazioa jasoko duena:

7.– Memoria técnica y económica del proyecto. Informe elaborado por la entidad solicitante que debe recoger información suficiente para valorar:

a) Programaren helburuekin bat etortzea.

a) Adecuación a los objetivos del Programa.

b) Proiektuko eginbeharrak egokiak izatea ezarritako helburuak lortzeko.

b) Adecuación de las tareas del proyecto a la consecución de los objetivos del mismo.

c) Emaitzetatik espero den eragina.

c) Impacto esperado de los resultados.

d) Talde sustatzailea eta kanpoko taldea bat etortzea (kanpoko taldearen erreferentziak antzeko proiektuetan, lanbide-esperientzia, taldekideen kopurua eta trebakuntza).

d) Adecuación del equipo promotor y del equipo externo (referencias del equipo externo en proyectos similares, experiencia profesional, dotación y capacitación del equipo).

e) Proiektua kudeatzeko eredua eta metodologia.

e) Modelo y metodología de gestión del proyecto.

f) Esleitutako baliabideen egokitasuna.

f) Adecuación de los recursos asignados.

8.– Laguntzaren intentsitatea. Laguntzaren zenbatekoa, gastu hautagarrien ehunekoaren arabera.

8.– Intensidad de la ayuda. El importe de la misma expresado en porcentaje de los gastos elegibles.

9.– Eskatzailearen plantillakoak diren lan-taldearen gastuak. Proiektuari zuzenean lotutako konpainiaren pertsonal-gastuak.

9.– Gastos de personal perteneciente a la plantilla de la solicitante. Gastos del personal de la compañía vinculado directamente al proyecto.

10.– Kanpoko kontratazio espezializatuaren gastuak. Aurkeztutako proiektuaren eremuan adituak diren eta proiektua aurrera eraman behar duten kanpoko enpresak kontratatzeko gastua.

10.– Gastos de contratación externa especializada. Gasto de contratación a empresas externas expertas en el ámbito del proyecto presentado y efectivamente involucradas en la ejecución del mismo.

11.– Erantzukizunezko aitorpena. Enpresaren legezko ordezkariak egindako aitorpenak puntu hauen berri eman behar du, eskaerari atxikitako ereduaren arabera:

11.– Declaración responsable. Declaración, según modelo adjunto a la solicitud, realizada por quien represente legalmente a la empresa en la que se hagan constar las siguientes circunstancias:

a) Erakundeko legezko ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (NAN) edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).

a) Nombre y apellidos y Número del Documento Nacional de Identidad (DNI) o Número de Identificación de Extranjero/a (NIE) quien represente legalmente a la entidad.

b) Erakundearen izena: Identifikazio Fiskalerako Zenbakia (IFZ), baltzuaren helbidea eta eraketa-eguna.

b) Denominación de la entidad, Número de Identificación Fiscal (NIF), domicilio social y fecha de constitución.

c) Gutxienez jarduera ekonomikoko zentro baten helbidea Euskal Autonomi Erkidegoan izatea, bertan egingo delarik diruz lagundu daitekeen jarduera.

c) Domicilio de al menos un centro de actividad económica en la Comunidad Autónoma del País Vasco en el que se realizará la actividad subvencionable.

d) Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafean alta emanda egotea.

d) Encontrarse dada de alta en el correspondiente epígrafe del Impuesto sobre Actividades Económicas.

e) Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edota haren kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI Taldeko eta Eusko Jaurlaritzako enpresekiko dauzkaten betebeharretan.

e) Encontrarse al corriente de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, así como de las obligaciones que mantenga con cualquiera de las empresas del Grupo SPRI y el Gobierno Vasco.

f) Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta laguntza eskatzen den ekitaldi fiskalean jasotako minimis laguntzen zerrenda, bertan adieraziz laguntza hori noiz eman zen, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

f) Relación de ayudas de minimis concedidas en los dos ejercicios fiscales anteriores y durante el ejercicio fiscal en el que se solicite la ayuda, indicando fecha de concesión, organismo, programa e importe de la ayuda.

g) Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako diru-laguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

g) Relación de ayudas que para el mismo proyecto hayan sido solicitadas y/o concedidas por instituciones públicas o privadas, indicando fecha de solicitud, o en su caso, de concesión, organismo, programa e importe de la ayuda.

h) Araudi honen 5. Artikuluko 1.f) atalean aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.

h) No encontrarse en alguna de las situaciones previstas en el artículo 5, apartado 1.f) de esta normativa.

i) Armarik ez produzitzea, merkaturatzea edo finantzatzea, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

i) Compromiso de reflejar como pasivo en la contabilidad de la empresa el anticipo de la ayuda percibido y de restituirlo a SPRI en caso de que así lo disponga la resolución por la que se acuerde el reintegro de la misma.

12.– Baimena ematea SPRIri zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betearaz daitezen eskatzeko.

12.– Autorización a SPRI de solicitar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

Baimena ematea SPRIri ziurtagiriak eska diezazkien Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eta Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiei, ziurtagiri horien bidez bermatzeko ordezkatutako enpresak zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela. Horrela, aurkeztutako laguntza eskaerak aztertu edo ordaindu ahal izango dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren 50.3 artikuluari jarraiki, zeinak Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen baitu.

Autorización a SPRI, a obtener de los Departamentos correspondientes de la Tesorería General de la Seguridad Social, de la Agencia Estatal de Administración Tributaria, y de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, certificados acreditativos de que la empresa a la que se representa está al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y que de esta forma se puede proceder al estudio y/o liquidación de las solicitudes de ayuda que presenta en base al artículo 50.3 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 4.– Recursos económicos.

1.– Programa honen xederako, hots, diru-laguntzak emateko erabiliko diren baliabide ekonomikoak 1.320.000 eurorainokoak dira, eta, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeintzuk sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

1.– Los recursos económicos destinados al objeto de este Programa para la concesión de ayudas, ascienden a la cantidad de 1.320.000 euros, y provendrán de las correspondientes dotaciones presupuestarias establecidas al efecto en los presupuestos de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A., incluidos en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.es) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez.

2.– El agotamiento de los fondos destinados al Programa implicará la terminación del mismo, declarándose tal circunstancia mediante resolución de la Dirección General de SPRI, publicada en su página web www.spri.eus y en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Behin aurrekontu-kreditua bukatuta, ezingo da beste diru-laguntzarik eman eta, hori dela-eta, aurkeztu diren baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.

3.– Una vez agotado el crédito presupuestario no se podrán conceder nuevas ayudas, desestimándose por tal motivo expresamente aquellas solicitudes presentadas y pendientes de resolución.

5. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 5.– Entidades beneficiarias.

1.– Diru-laguntza eskuratzeko baldintzak beteko dituzte ezaugarri hauek dituzten erakundeek:

1.– Reunirán los requisitos para la obtención de la subvención, las entidades que:

a) Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, b.– atalean azaldu bezala, eta aurkeztutako proiektuak bertan eragina izatea.

a) Dispongan de un centro de actividad económica en la Comunidad Autónoma del País Vasco conforme a lo descrito en el apartado b), centro en el que el proyecto presentado deberá tener impacto.

b) Jarduera hauetako bat egitea jarduera nagusi gisa: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak. Faktore hori Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren arabera baloratuko da.

b) Realicen, como actividad principal, actividades industriales extractivas, transformadoras, productivas, de servicios técnicos ligados al proceso productivo de las anteriores y del ámbito de la sociedad de la información y las comunicaciones. Este factor será valorado conforme al certificado de situación de alta en el correspondiente IAE (Impuesto de Actividades Económicas).

c) Programara proiektu indibidualak aurkeztuz gero, batez beste gutxienez 10 langile izatea plantillan diru-laguntza eskaera egin aurreko 12 hilabeteko epean. Langile-kopurua urteka kalkulatuko da eta lanaldi osoa kontuan hartuta. Plantillako langiletzat joko da enpresaren jarduerari lotutako langile autonomoa, baldin eta, bere egoera dela medio, ezin bada alta emanda egon Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean.

c) En el caso de que lo presentado en este Programa sean proyectos individuales, posean una plantilla media de, al menos, 10 empleos en el periodo de 12 meses previos a la presentación de la solicitud de subvención. El número de empleos es en equivalentes anuales a jornada completa. Se considera perteneciente a la plantilla el personal autónomo adscrito a la actividad de la empresa que, por su condición, no pueda estar dado de alta en el Régimen General de la Seguridad Social.

d) Programara lankidetzako proiektuak aurkeztuz gero, batez beste gutxienez 5 langile izatea plantillan diru-laguntza eskaera egin aurreko 12 hilabeteko epean. Langile-kopurua urteka kalkulatuko da eta lanaldi osoa kontuan hartuta. Lankidetzako proiektuetan, gainera, parte hartzen duten enpresek gutxienez 20 langileko plantillak eduki behar dituzte. Sektore-, enpresa- edo lurralde-mailako agente baten partaidetza duten lankidetzako proiektuen kasuan, gutxienez, hiru enpresak parte hartu behar dute. Baldintza horiek bete beharko dira eskaera egiten den unean, proiektua gauzatzen den bitartean eta proiektua guztiz likidatu arte.

d) En el caso de que lo presentado en este Programa sean proyectos en cooperación, posean una plantilla media de, al menos, 5 empleos en el periodo de 12 meses previos a la presentación de la solicitud de subvención. El número de empleos es en equivalentes anuales a jornada completa. Además, en estos proyectos de cooperación, el conjunto de las empresas participantes deberán agrupar plantillas medias de, al menos, 20 empleos. En el caso de proyectos en cooperación que cuenten con la participación de un Agente de carácter sectorial, empresarial o territorial, el número de empresas participantes en el proyecto deberá ser al menos de tres.

e) Egunean egotea Ogasunarekiko, bere kolaboratzaileekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiarekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko dauzkaten betebeharretan.

e) Estén al corriente de las obligaciones tributarias y para con la Tesorería General de la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, así como de las obligaciones que mantengan con las empresas del Grupo SPRI y con el Gobierno Vasco.

f) Egoera hauetakoren batean ez egotea (erantzukizunezko aitorpenak aurkeztu beharko dira):

f) No se encuentren en alguna de las siguientes situaciones, lo que se acreditará mediante la correspondiente declaración responsable:

Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edota Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioarekin kontratatzeko legezko debekua edo gaitasun gabetzea izatea, horren barruan sartzen direlarik sexu bazterkeriagatik egoera horretan daudenak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera.

Primero.– Incursas en prohibición legal o inhabilitación para la obtención de ayudas públicas o para contratar con la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, con inclusión de la que se haya producido por discriminación por razón de sexo en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela.

Segundo.– Sujetas a una orden de recuperación de ayudas pendiente tras una decisión previa de la Comisión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

Hirugarrena.– Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluko egoeretan eta 38/2003 Legearen 13. artikulukoetan egotea, zeinaren ondorioz ezin baita laguntzen onuradun izan.

Tercero.– En los supuestos del artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997 y en los del artículo 13 de la Ley 38/2003 por el que no pueda obtenerse la condición de empresa beneficiaria.

Laugarrena.– 200.000 eurotik gorako minimis laguntza bat jaso izana, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta. Baldin eta enpresa onuradunak besteren konturako garraio operazioak egiten baditu errepideko garraio-sektorean, gehiengo hori 100.000 eurora jaitsiko da. Beste laguntza batzuekiko metatze-arauak Programaren 10. artikuluan daude zehaztuta.

Cuarto.– Haber recibido una ayuda total de minimis superior a 200.000 euros contabilizados a lo largo del período que comprende el ejercicio fiscal en curso y los dos ejercicios anteriores. Este máximo se reduce a 100.000 euros si el beneficiario es una empresa que realiza por cuenta ajena operaciones de transporte de mercancías por carretera. Las reglas de acumulación con otras ayudas se detallan en el artículo 10 del Programa.

Bosgarrena.– Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen erakunde horrek lehia galarazten, murrizten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela.

Quinto.– Que por la autoridad competente se haya constatado que desarrolla prácticas que puedan impedir, restringir o falsear el juego de la competencia.

Seigarrena.– Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.

Sexto.– Dedicarse a la producción, comercialización y financiación de armamento, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

Zazpigarrena.– Bere jarduera garatzea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta nekazaritza, (ii) nekazaritzako produktuen lehen mailako produkzioa, eta (iii) nekazaritza produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Araudiaren 1.1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Séptimo.– Desarrollar actividades en alguno de los siguientes sectores: (i) pesca y acuicultura, (ii) producción primaria de los productos agrícolas, y (iii) transformación y comercialización de productos agrícolas, en los casos previstos en el artículo 1.1.c) del Reglamento 1407/2013.

2.– Ezin dira onuradun izan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileak –horretarako akreditazioa dutenak–, Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (EBZ), ez eta enpresa sektoreetako edo lurraldeetako eragileak, araudi honetako 7. artikuluko d) eta e) ataletan azaldutakoak.

2.– Quedan excluidos de la condición de entidades beneficiarias los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, acreditados a tal efecto, los Centros de Empresas e Innovación (CEIs) y los Agentes de carácter sectorial empresarial o territorial descritos en el artículo 7, apartados d) y e) de esta normativa.

3.– Enpresa onuradunek ezingo dituzte oraindik bete gabe izan edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo diru-laguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada) edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Erakunde eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango –edo, hala badagokio, ordainduko– da laguntza.

3.– Las empresas beneficiarias no podrán tener pendientes obligaciones de reintegro de cantidades correspondientes a ayudas o subvenciones provenientes de presupuestos públicos de cualquier Administración o entidad perteneciente a sus sectores públicos. Tampoco podrán concurrir a la presente convocatoria quienes hubieren sido objeto de sanción con carácter firme en un procedimiento sancionador que tuviere por origen la concesión de ayudas públicas o cualquier otro que impida la concurrencia a programas de esta naturaleza y se encuentren en el tiempo de cumplimiento de la sanción. Si la entidad solicitante se encuentra incursa en un procedimiento de reintegro o sanción de esta naturaleza, la concesión o, en su caso, el pago de la ayuda quedará condicionado al resultado del mismo.

4.– Erakunde onuradunek ezin dute eskaturik izan borondatezko konkurtsorik, ezin dute kaudimengabetzat joak izan ezein prozeduratan, ez eta konkurtsoan egon (salbu eta hitzarmen batek eraginkortasuna hartzen badu konkurtso horren barruan), esku-hartze judizial batean egon edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituak izan, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik.

4.– Las empresas beneficiarias no podrán haber solicitado la declaración de concurso voluntario, haber sido declaradas insolventes en cualquier procedimiento, hallarse declaradas en concurso, salvo que en éste haya adquirido la eficacia un convenio, estar sujetas a intervención judicial o haber sido inhabilitadas conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el periodo de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

5.– Laguntza eta likidazio eskaerak aurkezten diren arteko denbora osoan laguntzen onuradun izateko baldintzak bete beharko dira.

5.– El cumplimiento de los requisitos para ser beneficiaria de las ayudas habrá de mantenerse desde el momento de presentación de las solicitudes de ayuda hasta la liquidación.

6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 6.– Actuaciones subvencionables.

1.– Diruz lagundu ahal izango dira (1) produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazio-estrategiak definitzeko eta planifikatzeko edota (2) lehiakortasun dimentsio handiagoa ekarriko duten operazioak definitu, planifikatu, aztertu eta diseinatzeko balio duten, eta, erakunde onuradunen lehiakortasun posizionamendua nabarmen hobetzen duten banakako nahiz lankidetzako proiektuak.

1.– Tendrán la condición de actuaciones subvencionables la realización de proyectos individuales o en cooperación, que sirvan para (1) definir y planificar estrategias de diversificación en producto, servicio y/o mercado y/o (2) definir y planificar así como analizar y diseñar operaciones que supongan una mayor dimensión competitiva, orientadas a favorecer de manera significativa la mejora del posicionamiento competitivo de las entidades beneficiarias.

Orientazio gisa, diruz lagundu ahal izango dira ondoko hauek ahalbidetuko dituzten dibertsifikazio-estrategiak definitzeko eta garatzeko proiektuak:

Se contemplan como subvencionables los proyectos enfocados a la definición, planificación e implantación de estrategias que permitan, entre otros y a título orientativo:

– Presentzia handiagoa lortu merkatuetan, negozio zifra handituz egungo bezeroen artean edo bezero berriak atzemanez.

– Incrementar la penetración en mercados actuales, a través del aumento de la cifra de negocio, entre la clientela actual o por la captación de nueva clientela.

– Merkatu berriak garatzea merkatu geografiko gehigarrietara zabalduz, merkatuko beste sektore batzuk erakarriz, edota banaketa eta posizionamendu politika berriak diseinatuz.

– Desarrollar nuevos mercados a través de la apertura de mercados adicionales, atracción de otros sectores del mercado y/o diseño de nuevas políticas de distribución y posicionamiento.

– Aukerak identifikatu, ebaluatu eta hautatu, eta produktu eta zerbitzu berriak kontzeptualki diseinatu edo lehendik daudenak hobetu, egungo merkatuei eta merkatu berriei begira.

– Identificar, evaluar y seleccionar oportunidades y diseñar conceptualmente nuevos productos y servicios o mejora de los existentes, tanto para los mercados actuales como para nuevos mercados.

– Barnekintzailetzari laguntzeko sistemak definitu eta garatu, negozio unitate berriak edo enpresa berriak (startup-ak) sortzeko.

– Definir y desarrollar sistemas de apoyo al intraemprendimiento que permitan generar nuevas unidades de negocio o la creación de nuevas empresas (start-up).

– Lehiakortasun-dimentsio handiagoa ekarriko duten prozesuak, araudi honen 3.5 artikuluan azaldutakoaren arabera.

– Procesos que supongan una mayor dimensión competitiva en el sentido señalado en el artículo 3.5 de la presente normativa.

Besteak beste eta orientazio gisa, ez dira diruz lagunduko I+G arloko ekintzak, softwarea erosi, garatu eta inplementatzea, kudeaketa esparru desberdinak hobetzeko proiektuak, auditoretza zerbitzuek, due diligence delakoek, zerbitzu juridikoek, notario eta erregistro zerbitzuek eta antzekoek sortutako gastuak, plan estrategiko korporatiboak, marketin eta komunikazio planak, nazioartekotze planak, atzerriko ezarpenak edo esportatzeko partzuergoak sortzea. Eta bereziki, ez dira diruz lagunduko SPRIk edo Eusko Jaurlaritzak nazioartekotze, inbertsio, I+G, Informazio Gizarte, eta abarretako ekintzak martxan jartzen laguntzeko eskaintzen dituzten beste programa batzuetara bil daitezkeen ekintzak (adibidez: Global Lehian, Gauzatu, Hazitek, Basque Industry 4.0, Industria digitala, Innobideak-Lehiabide, Innobideak Pertsonak).

Entre otras, a título orientativo, no se contemplan como subvencionables, actuaciones que puedan ser catalogadas como I+D, la adquisición, desarrollo e implantación de software, los proyectos de mejora de la gestión en sus diferentes ámbitos, gastos derivados de servicios de auditoría, due diligence, jurídicos, notariales registrales y similares, los planes estratégicos corporativos, planes de marketing y comunicación, ni planes de internacionalización, implantaciones en el exterior o la creación de consorcios para la exportación y en especial las actuaciones que tengan cabida en otros programas de SPRI o del Gobierno Vasco orientados al apoyo al despliegue de acciones de internacionalización, inversión, I+D, Sociedad de la Información, etc. (como por ejemplo: Global Lehian, Gauzatu, Hazitek, Basque Industry 4.0, Industria digitala, Innobideak-Lehiabide, Innobideak Pertsonak).

2.– Proiektuak laguntza eskaeraren aurkezpen elektronikoa egin eta gero hasiko dira, deialdiaren urte naturalaren barruan, eta gehienez hamabi hilabetean gauzatu beharko dira, hasierako laguntza eskaeran adierazitako proiektuaren hasiera egunetik kontatzen hasita; nolanahi ere, 2018ko urriaren 15a baino lehen amaituko dira.

2.– La ejecución de los proyectos deberá comenzar con posterioridad a la presentación electrónica de la Solicitud de Ayuda, dentro del año natural de la convocatoria, así como realizarse antes del plazo de doce meses contados a partir de la fecha de inicio del proyecto declarada en la solicitud inicial de la ayuda y, en cualquier caso, finalizándose el proyecto antes del 15 de octubre de 2018.

Salbuespen gisa, tramitaziora onartuko dira 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza eskaerak, baldin eta eskaera aurkeztean aribidean badaude, eta betiere, eskaerak araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkezten badira.

Excepcionalmente, se admitirán a trámite Solicitudes de Ayuda de proyectos iniciados a partir del 1 de enero de 2017 y que estén en curso en el momento de presentar la Solicitud, siempre que estas Solicitudes sean presentadas dentro de los dos meses contados a partir de la fecha de la publicación de esta normativa en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Proiektuak Euskadiko jarduera zentroetan gauzatu eta gutxienez inplementatu beharko dira.

3.– Los proyectos deberán ser ejecutados e implantados al menos en el/los centros de actividad del País Vasco.

4.– Nolanahi ere, ez da diruz laguntzeko moduko ekintza izango Europar Batasuneko beste Estatu kide batzuetara edo hirugarren herrialdeetara esportatzea, eta ondorioz, Programa honen esparruan emandako diru-laguntzek ezingo dute lotura zuzenik izan esportatutako kopuruekin, banaketa-sare bat sortu eta ustiatzearekin edota esportazio jarduerarekin lotutako bestelako gastu arruntekin.

4.– No constituirá en ningún caso una actuación subvencionable la exportación a otros Estados miembros de la Unión Europea o a terceros países y, por consiguiente, ninguna subvención concedida en el marco del presente Programa podrá estar directamente vinculada a las cantidades exportadas, al establecimiento y la explotación de una red de distribución o a otros gastos corrientes vinculados a la actividad exportadora.

5.– Programa honen esparruan emandako diru-laguntzek ezin dute baldintza bezala jarri bertako produktuak erabiltzea inportatutakoak erabili beharrean.

5.– Ninguna subvención concedida en el marco del presente Programa podrá estar condicionada a la utilización de productos domésticos en lugar de productos importados.

7. artikulua.– Gastu hautagarriak.

Artículo 7.– Gastos elegibles.

Hauek izango dira gastu hautagarriak:

Tendrán la consideración de gastos elegibles los siguientes:

a) Laguntza eskatu duen enpresako plantillako kide diren eta proiektua zuzenean gauzatzen jardungo duten langileen gastuak. Kontzeptu hori dela-eta gastu hautagarria ez da izango hurrengo b) atalean zehaztutako gastuak baino % 30 handiagoa.

a) Gastos de personal perteneciente a la plantilla de la empresa solicitante directamente involucrado en la ejecución del proyecto. El gasto elegible por este concepto no podrá superar el 30% de los gastos definidos en el apartado b) siguiente.

b) Aurkeztutako proiektuaren esparruan adituak diren kanpoko enpresak kontratatzeko gastuak.

b) Gastos de contratación a empresas externas expertas en el ámbito del proyecto presentado.

c) Lankidetzako proiektuen kasuan, sektore-, enpresa- edo lurralde-mailako agenteen gastuak, bakarrik proiektuaren dinamizazio, koordinazio eta izapidetzeari dagozkionak.

c) En el caso de proyectos en cooperación, gastos de contratación de Agentes de carácter sectorial, empresarial o territorial, relativos exclusivamente a las tareas de dinamización, coordinación y tramitación del proyecto.

d) Kanpoko enpresa adituek baldintza hauek bete behar dituzte:

d) Las empresas externas expertas deben cumplir las siguientes condiciones:

– Ezin dira izan Herri Administrazioekin lotutako edo haien menpe dauden eta nortasun juridikoa duten erakundeak. Nolanahi ere, salbuespena izango dira sektore-, enpresa- edo lurralde-mailako agenteak, eta bakarrik araudi honetako jarduera-eremuan.

– No tener la consideración de entidades con personalidad jurídica propia, dependientes o vinculadas a las Administraciones Públicas. A excepción de los Agentes de carácter sectorial empresarial o territorial y exclusivamente para el ámbito de actuación descrito en la presente norma.

– Ez du izango zuzeneko edo zeharkako akzio- edo partaidetza-loturarik laguntza eskatzailearekin ez eta lankidetza proiektuaren barnean dauden enpresekin.

– No tener vinculación, vía acciones o participaciones, directa o indirectamente, con la solicitante de la ayuda o con alguna de las empresas incluidas en un proyecto de cooperación.

– Enpresak eta horien langile zein laguntzaileak ez dira egongo SPRiren deshomologazio-prozeduretan.

– No estar incursas, tanto las empresas como sus personas, empleadas y colaboradoras, en procedimientos de deshomologación por parte de SPRI.

– Ez dira izango Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide.

– No pertenecer a la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.

– Erantzukizunezko aitorpen bat aurkeztea eta bertan konpromiso hauek hartzea: leial, zintzo eta asmo onez jokatuko dela SPRIrekiko nahiz programako onuradunekiko harremanetan, ez dela egingo edo sustatuko Legearen edo programako arauen aurkako ekintzarik eta elkartasunez jokatuko dela onuradunekin haien aurka diru-laguntza itzultzeko ebazpen bat ematen bada, irregulartasunez jokatzeagatik kontratatutako enpresaren zuzeneko edo zeharkako parte-hartzean (eskaerari atxikitako ereduaren arabera).

– Presentar declaración responsable en la que se obliguen a actuar de forma leal, honorable y de buena fe frente a la SPRI y a las entidades beneficiarias del Programa y a no realizar o promover actuaciones contrarias a la Ley o normas que rigen el Programa, obligándose a responder de forma solidaria con las entidades beneficiarias en caso de que se dicte resolución de reintegro contra las mismas por irregularidades realizadas con la colaboración o participación directa o indirecta de la empresa contratada (según modelo adjunto a la solicitud).

e) Sektore-, enpresa- edo lurralde-mailako agenteek, honako baldintza hauek bete behar dituzte, gainera:

e) Los Agentes de carácter sectorial empresarial o territorial deben cumplir además las siguientes condiciones:

1) Egoitza soziala edo Agente Sektorialak Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta jarduera bertan garatzea.

1) Clúster reconocidos o Agentes Sectoriales con domicilio social en la Comunidad Autónoma del País Vasco y desarrollo de la actividad en el ámbito de la misma.

2) Eskualde-, toki- edo probintzia-garapeneko Agentziak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

2) Agencias de Desarrollo Comarcal, Local o Provincial, que cumplan los siguientes requisitos:

a- Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta jarduera bertan garatzea.

a- Domicilio social en la Comunidad Autónoma del País Vasco y desarrollo de la actividad en el ámbito de la misma.

b- Herri-interesekoak diren xede eta jarduerak izatea, eta, oro har, ekonomia bultzatzea eta/edo geografia-eremu edo sektore bereko enpresen lehiakortasuna hobetzea, eta euren helburuen artean egotea euskal enpresa-sarearen kapilartasuna areagotzea eta sektore guztietako ahalik eta enpresa gehienei berrikuntza eta lehiakortasun programetara (euskal administrazio publikoarenetara) sartzeko erraztasunak ematea.

b- Objeto y actividad orientados hacia el interés público y a la promoción económica de carácter general y/o a la mejora de la competitividad de las empresas de su área geográfica y que tengan entre sus fines potenciar la capilaridad del tejido empresarial vasco y facilitar el acceso del mayor número de empresas a programas de mejora competitiva e innovación de la Administración Pública Vasca.

c- Irabazi-asmorik gabeko erakundea izatea eta bere kapitalaren gehiengoa publikoa izatea.

c- Entidad sin ánimo de lucro y mayoría de su capital de carácter público.

Baita ere enpresak sustatzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko eginkizuna duten toki-erakundeak.

Así como corporaciones locales que desarrollen funciones en materia de promoción y mejora de la competitividad de las empresas.

8. artikulua.– Gastu hautagarriei aplikatzeko baldintzak.

Artículo 8.– Requisitos aplicables a los gastos elegibles.

1.– Gastu hautagarriak baloratzeko, honako irizpideak izango dira kontuan:

1.– En la valoración de los gastos elegibles se tendrán en cuenta los siguientes criterios:

a) Gastu hautagarriak aurkeztutako proiektuaren helburuarekin zuzenean loturik egongo dira.

a) Los gastos elegibles deberán estar directamente relacionados con el objetivo del proyecto presentado.

b) Deskontuak eta antzekoak izanez gero, fakturan sartuta egon zein ez, gastua gutxitu egingo da.

b) Los descuentos y similares, incluidos o no en factura, supondrán un menor valor del gasto.

c) Gastu hautagarriak arrazoizkoak izango dira, eta murriztu ahal izango dira Programako Batzorde Exekutiboak hala erabakitzen badu.

c) Los gastos elegibles deben ser razonables, pudiendo limitarse los mismos a juicio de la Comisión Ejecutiva del Programa.

d) Ez dira gastu hautagarritzat hartuko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edota bere mendeko sozietateek indarrean dituzten beste programa batzuen bidez lagundutako kontzeptuak edota gastuak.

d) No se incluyen como gastos elegibles conceptos y/o gastos subvencionables que hayan sido objeto de apoyo a través de otros Programas de la Administración General de la Comunidad Autónoma de País Vasco y/o de sus Sociedades dependientes.

e) Fakturan aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da inolaz ere gastu hautagarria izango.

e) En ningún caso tendrá la consideración de gasto elegible el impuesto sobre el valor añadido repercutido en factura.

f) Inoiz ez dira gastu hautagarriak izango: kanpoko enpresako langileen bidaia gastuak, aretoak alokatzea, dietak eta antzekoak, ekipoak, lizentziak, software garapenak, altzariak eta abar erostea, eta, laburbilduz, proiektuaren exekuziorako ordu dedikazioari ez dagokion beste edozein gastu. Gastu horiek fakturen kontzeptutik bereizita aurkeztu beharko dira.

f) En ningún caso tendrán la consideración de gastos elegibles los siguientes: gastos de desplazamiento del personal de la empresa externa, el alquiler de salas, dietas y similares, la adquisición de equipos, licencias, desarrollo de software, mobiliario y en resumen todo aquel gasto que no se corresponda con la dedicación de horas a la ejecución del proyecto. Estos gastos deberán figurar de forma separada en el concepto de las facturas.

9. artikulua.– Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak.

Artículo 9.– Modalidad y cuantía de las ayudas.

1.– Deialdi honen xede diren laguntzak diru-laguntza gisa egituratuko dira gastu hautagarriekiko portzentaje hauetan:

1.– Las ayudas objeto de esta convocatoria se instrumentarán en forma de subvenciones, en los siguientes porcentajes sobre los gastos elegibles:

a) Bakarkako proiektuak. Proiektuaren gastu hautagarrien % 50eraino, eta gehienez ere 45.000 euroko diru-laguntza enpresa bakoitzeko.

a) Proyectos individuales. El 50% de los gastos elegibles del proyecto, con un límite de subvención de 45.000 euros por empresa.

b) Lankidetza proiektuak. 7. artikuluko a), b) eta c) ataletan aurreikusitako proiektuaren gastu hautagarrien % 60; gehienez ere 35.000 euroko laguntza enpresa bakoitzeko eta 100.000 eurokoa lankidetzako proiektuan partaide diren enpresa guztientzako. Enpresa eskatzaileek ezingo dute bakarka beren gain hartu proiektutik sortutako kanpo-gastuen % 70 baino gehiago. Nolanahi ere, salbuespen izango dira sektore-, enpresa- edo lurralde-mailako agenteen kontratazio-gastuak, proiektuaren dinamizazio, koordinazio eta izapidetzeari soilik dagozkionak. Gastu horien % 100 har dezake enpresa bakar batek.

b) Proyectos en cooperación. El 60% de los gastos elegibles del proyecto contemplados en el artículo 7, apartados a, b y c, con un máximo de 35.000 euros por empresa y un máximo de 100.000 euros para el conjunto de las empresas incluidas en el proyecto de cooperación. Ninguna empresa solicitante podrá asumir, de forma individual, más del 70% de los gastos externos derivados del proyecto, con excepción de los gastos de contratación de Agentes de carácter sectorial, empresarial o territorial relativos exclusivamente a las tareas de dinamización, coordinación y tramitación del proyecto. Estos gastos podrán ser asumidos al 100% por una única empresa.

2.– Dinamizazio, koordinazio eta izapidetzean ariko den sektore-, enpresa- edo lurralde-mailako agente baten laguntza duten lankidetzako proiektuetan, kontzeptu hori dela-eta finantzatu ahal izango den gastu hautagarria 10.000 eurokoa izango da proiektu osoan.

2.– Adicionalmente en los proyectos en cooperación que cuenten con la colaboración de un Agente de carácter sectorial, empresarial o territorial para las tareas de dinamización, coordinación y tramitación, el gasto elegible por este concepto para todo el proyecto ascenderá a un máximo de 10.000 euros.

10. artikulua.– Laguntzak metatzea eta mugak.

Artículo 10.– Acumulación y límites de las ayudas.

1.– Laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango erakunde onuradunak garatzeko asmoa duen jardueraren kostua baino handiagoa, soilik laguntza hori aintzat hartuta edo edozein administraziok edo horien sektore publikoek xede bererako emandako beste laguntza batzuk gehituta. Baldin eta beste laguntza publiko batzuk eta programa honen bidez emandakoa metaturik lortzen den zenbatekoak gainditu egiten badu kostu hori, murriztu egingo da programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa jardueraren gehiegizko finantzaketa saihesteko behar den neurrian.

1.– El importe de la ayuda, en ningún caso, podrá ser de tal cuantía que, aisladamente o en concurrencia con otras otorgadas por cualquier Administración o sus respectivos sectores públicos para la misma finalidad, supere el coste de la actividad a desarrollar por la entidad beneficiaria. De producirse que con la acumulación entre otras ayudas públicas y la otorgada en virtud de este Programa se supere dicho coste, el importe de la ayuda regulada en este Programa será minorado en la medida necesaria para evitar la sobrefinanciación de la actividad.

Aurrekoa gorabehera, deialdi honetan onartutako proiektuak ez dira diruz laguntzekoak izango Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eta haren mendeko sozietateen beste programa batzuetan.

No obstante lo anterior, los proyectos aprobados en la presente convocatoria no serán susceptibles de apoyo en otros programas de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y/o sus sociedades dependientes.

2.– Programa hau aplikatuz emango diren laguntzak garrantzi txikikoak edo de minimis laguntzak izango dira.

2.– Las ayudas concedidas en aplicación de este Programa tienen la consideración de ayudas de menor importancia o de minimis.

3.– Erakunde onuradun batek jaso dezakeen gehienezko minimis laguntza ezingo da izan 200.000 eurotik gorakoa, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta. Baldin eta enpresa onuradunak besteren konturako garraio operazioak egiten baditu errepideko garraio-sektorean, gehiengo hori 100.000 eurora murriztuko da (horrez gain, laguntza ezingo da erabili merkatu-gaiak errepidez garraiatzeko ibilgailuak erosteko). Hortaz, programa honetan aurreikusitako laguntzak ez dira esleituko, baldin eta esleitutako laguntzak muga hori gainditu badezake hain justu ere onuradunak eskuratutako beste minimis laguntza batzuk erantsi ondoren. Berdin dio laguntza horiek zein administraziok esleitu dituen.

3.– La ayuda total de minimis que puede percibir una misma entidad beneficiaria no podrá ser superior a 200.000 euros contabilizados a lo largo del periodo que comprende el ejercicio económico en curso y los dos ejercicios anteriores. Si el beneficiario es una empresa que realiza por cuenta ajena operaciones de transporte de mercancías por carretera, este máximo se reduce a 100.000 euros (adicionalmente, la ayuda no puede utilizarse para la adquisición de vehículos de transporte de mercancías por carretera). Por este motivo, no se concederán las ayudas previstas en el presente Programa cuando la ayuda concedida agregada a otras ayudas de minimis que hubiese percibido la entidad beneficiaria, con independencia de la administración o administraciones concedentes, excediera dicho límite.

4.– Minimis laguntzak ez zaizkio metatuko Estatuko inongo diru-laguntzari, diruz lagun daitezkeen gastu horiei dagokienez, baldin eta metatze horrek gaindituko balu laguntzaren intentsitatea edo dagokion gehieneko laguntzaren kopurua. Gehieneko kopuru hori kasu bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera dago ezarrita, kategorien araberako salbuespen-araudi baten edo Batzordeak harturiko erabaki baten bitartez.

4.– Las ayudas de minimis no se acumularán con ninguna ayuda estatal en relación con los mismos gastos subvencionables, si dicha acumulación excediera de la intensidad de ayuda o del importe de ayudas superior correspondiente fijado en las circunstancias concretas de cada caso por un reglamento de exención por categorías o una decisión adoptados por la Comisión.

5.– Aurrez aipatutako muga horiek edo programa honek zehazten dituen beste batzuk gaindituz gero, soberako kantitatea murriztu egingo da programaren arabera emandako zenbatekotik.

5.– En caso de superarse alguno de los límites anteriores u otros que establezca este Programa, la ayuda concedida en virtud del mismo se minorará en la cantidad correspondiente al exceso.

6.– Minimis laguntzak emandakotzat joko dira enpresari aitortzen zaionean laguntza jasotzeko legezko eskubidea duela.

6.– Las ayudas de mínimis se consideraran concedidas en el momento en que se reconozca a la empresa el derecho legal de recibir la ayuda.

7.– Epeka ordainduko diren laguntzak ematen diren momentuan duten balioaren arabera eguneratuko dira.

7.– Las ayudas pagaderas en varios plazos se actualizarán a su valor en el momento en que se concedan.

11. artikulua.– Laguntza eskaerak aurkezteko epea.

Artículo 11.– Plazo de presentación de las Solicitudes de Ayuda.

Laguntza eskaerak aurkezteko epea Programa Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 9:00etan (penintsulako ordua) hasiko da eta 2017ko irailaren 28ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.

El plazo de presentación de las Solicitudes de Ayuda será desde las 09.00 horas (hora peninsular española) del día siguiente a la publicación de la presente normativa en el Boletín Oficial del País Vasco hasta las 15:00 horas (hora peninsular española) del día 28 de septiembre de 2017.

12. artikulua.– Laguntza eskaera.

Artículo 12.– Solicitud de Ayuda.

1.– Aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeek laguntza eskaera bete beharko dute SPRIren webgunean: www.spri.eus/lehiabide

1.– Las entidades que reúnan las condiciones para poder acceder a las ayudas previstas deberán cumplimentar la Solicitud de Ayuda a través del sitio web de SPRI: www.spri.eus/lehiabide

2.– Eskaera hori izenpe elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. SPRIri egindako bidalketa telematikoaren eguna izango da aurkezpen-eguna.

2.– Dicha solicitud deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la entidad mediante firma electrónica. Se considerará como fecha de presentación la del envío telemático a SPRI.

3.– Erakunde eskatzailearen, bere legezko ordezkariaren eta erakunde barneko harremanetarako pertsonaren identifikazio-datuak jaso beharko dira laguntza eskaeran.

3.– La Solicitud de Ayuda deberá contener los datos de identificación de la entidad solicitante, de su representante legal y de la persona de contacto dentro de la entidad.

4.– Laguntza eskaerarekin (zeinak barne hartzen baititu erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena eta aurrerakina jasotzeko konpromisoaren dokumentua) batera aurkeztu beharko dira dokumentu hauek:

4.– La Solicitud de Ayuda, que incluye la Declaración responsable de la persona que represente legalmente a la entidad y Documento de compromiso para la recepción del anticipo, habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación:

a) Enpresa aholkularien erantzukizunezko aitorpena.

a) Declaración responsable de las empresas consultoras.

b) Erakunde onuradun guztien Langileen Izen-zerrendaren kopia, likidazio-eskabide telematikoa aurkezteko unean eguneratua. Horrez gain, kooperatiba-sozietateen kasuan, kooperatibako bazkideen kotizazio-ziurtagiria, Gizarte Segurantzako dagokion erakunde laguntzaileak emana.

b) Copia de la Relación Nominal de Trabajadores de todas las entidades beneficiarias, actualizada al momento de la presentación de la solicitud telemática. Adicionalmente, en el caso de sociedades cooperativas, certificado de cotización de los socios y socias cooperativistas emitido por la entidad colaboradora de la Seguridad Social que corresponda.

c) Laguntza eskaera aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan batez beste alta emanda zeuden langileen kopurua (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria).

c) Plantilla media de empleos en situación de alta correspondiente a los doce meses previos a la presentación de la solicitud de ayuda, certificado emitido por la Tesorería General de la Seguridad Social.

d) Legezko ordezkariaren notario-ahalorde nahikoaren kopia, indarrean dagoena.

d) Copia de poder notarial suficiente y vigente de la persona representante.

e) Jarduera ekonomikoen agiri historikoa, dagokion foru-ogasunak emana. Bertan adieraziko da Jarduera ekonomikoen zergan dagokion epigrafean alta hartuta dagoela gutxienez sei hilabeteko antzinatasunarekin. Antzinatasun hori ez da beharrezkoa izango enpresa aipatutako 6 hilabete horien barruan sortua bada.

e) Documento Histórico sobre Actividades Económicas, emitido por la Hacienda Foral correspondiente, donde el Alta en el correspondiente epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas refleje una antigüedad mínima de seis meses. Esta antigüedad no será exigible cuando la fecha de constitución de la empresa fuese inferior a los seis meses citados.

f) Erakundeak dagozkion zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edo bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak, edo hala badagokio, zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betearazteko baimena SPRIrentzat.

f) Certificados, con un máximo de tres meses de antigüedad, que acrediten que la entidad se encuentra al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras o, en su caso, autorización expresa a SPRI para solicitar de los órganos competentes el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

g) Finantza erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko.

g) Copia del certificado de la entidad financiera que acredite la titularidad y número de la cuenta corriente a nombre de la empresa beneficiaria.

h) Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa.

h) Memoria técnica y económica del proyecto.

i) Kontratatutako enpresa hornitzaileek proiektuko lanak burutzeko egindako eskaintzen kopia. Eskaintza horiek osorik aurkeztu behar dira, eta zehatz-mehatz azaldu behar dute lankidetzaren irismena eta aholkularitza taldeko kide bakoitzak proiektuari eskainiko dion ordu kopurua, orobat atxiki beharko delarik enpresa eskatzaileak eskaintza onartu duela adierazten duen agiria.

i) Copia de la/s oferta/s emitida/s por las empresas proveedoras contratadas para la realización de los trabajos del proyecto. Estas ofertas deberán presentarse en su totalidad, incluir detalladamente el alcance de la colaboración y la dedicación en horas de cada una de las personas integrantes del equipo consultor para el proyecto y la aceptación expresa de la misma por parte de la empresa solicitante.

5.– Lankidetzako proiektuak badira, enpresa eskatzaileek laguntza eskaera bakarra aurkeztu behar dute proiektu bakoitzeko, egitasmoan partaide diren guztien legezko ordezkariek modu digitalean sinatua. Programa honetatik eratorritako betebehar guztiei solidarioki erantzungo diete enpresa partaide guztiek. Erakunde onuradunen ahaldunetako batek proiektuaren buruzagitza hartu behar du, egitasmoaren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko eta proiektuak aurrera egin dezan SPRIrekin izan beharreko bitartekaritza- eta harreman-funtzioak bere gain hartzeko, bai eta erakunde horren parte-hartze maila islatzeko, lankidetza-proiektuko gainerako enpresa guztiek duten erantzukizun solidarioa alde batera utzi gabe.

5.– En el caso de tratarse de proyectos en cooperación, las empresas solicitantes deberán presentar una única solicitud de ayuda por proyecto, firmada digitalmente por cada una de las personas que representen legalmente a las entidades que participen en el mismo, que responderán solidariamente de cuantas obligaciones derivan de este Programa. Una de las personas apoderadas de las entidades beneficiarias habrá de asumir la condición de líder del proyecto, a efectos de responsabilizarse del desarrollo y de la gestión del mismo y de asumir todas las funciones de interlocución y relación necesaria para la buena marcha del proyecto con SPRI, así como reflejar su grado de participación, sin perjuicio de la responsabilidad solidaria de todas las empresas participantes en el proyecto en cooperación.

Dinamizazio-, koordinazio- eta izapidetze-lanetarako sektore-, enpresa edo lurralde-mailako agente baten laguntza izateak ez du esan nahi proiektuaren enpresa liderrak SPRIrekin solasaldirik edo harremanik izan behar ez duenik, proiektuak behar bezala aurrera egin dezan.

El hecho de que para las labores de dinamización, coordinación y tramitación se cuente con la colaboración de un Agente de carácter sectorial empresarial o territorial, no exime a la empresa líder del proyecto de asumir todas las funciones de interlocución y relación necesaria para la buena marcha del proyecto frente a SPRI.

Lankidetzako proiektuan parte hartzen duten erakunde guztiek aurkeztu beharko dute aurreko 4. atalean eskatutako dokumentazioa, eta gainera, partaideetako bakoitzak Programan ezarritako baldintzak bete beharko ditu indibidualki.

La documentación requerida en el apartado 4 anterior deberán presentarla todas las entidades participantes en el proyecto en cooperación, y cumplir, además, cada una de ellas individualmente los requisitos establecidos en este Programa.

6.– Eskatzaileek bermatuta izango dute beren hizkuntza, euskara edo gaztelania, ahoz nahiz idatziz erabiltzeko eskubidea, Programa honen ondorioz Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.rekin (SPRI) izango dituzten harreman guztietan.

6.– Los solicitantes verán garantizado el derecho a usar y ser atendidos en su misma lengua, euskera o castellano, de manera oral o por escrito, en las relaciones que sostengan con Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI) a raíz del presente Programa.

13. artikulua.– Ebaluaketa eta ebazpen prozedura.

Artículo 13.– Procedimiento de evaluación y resolución.

1.– Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea S.A.ko Administrazio Kontseiluak 2013ko irailaren 10ean hartutako erabakiaren arabera eratu zen Lehiabide Programako Batzorde Exekutiboa, Alexander Arriola Lizarriturri Jn., Aitor Urzelai Inza Jn., Aitor Cobanera Rodríguez Jn. eta Josu Ocariz Gaubeca Jn. osatuta, zeina Merkataritza Erregistroan inskribatu baitzen. Hala, berea da araudi honen arabera aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko eta ebazpenak emateko eskumena, eta horiei buruzko deliberamenduak dagozkion aktan jasota geldituko dira.

1.– La Comisión Ejecutiva del Programa Lehiabide, formada por D. Alexander Arriola Lizarriturri, D. Aitor Urzelai Inza, D. Aitor Cobanera Rodríguez y D. Josu Ocariz Gaubeca, ya constituida en base al acuerdo adoptado por el Consejo de Administración de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea S.A., el 10 de septiembre de 2013, e inscrita en el Registro Mercantil, está facultada para la evaluación y resolución de las solicitudes de ayuda presentada en base a esta normativa y cuyas deliberaciones se plasmarán en el correspondiente acta.

2.– Laguntza eskaeraren atal guztiak ez badaude beteta, edo eskatutako gainerako dokumentazioa ez bada eskaerarekin batera aurkeztu, SPRIk 10 laneguneko epea emango du akatsa zuzentzeko edo beharrezko dokumentuak aurkezteko. Halaber, adieraziko du hala egin ezean ulertuko dela eskaerari uko egin zaiola, eta horren berri emango dio erakunde eskatzaileari. Epe hori agortzen bada zuzenketa egin gabe, SPRIk ebatziko du eskaerari uko egin zaiola.

2.– En el caso de que la solicitud de ayuda no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada del resto de la documentación exigida, SPRI requerirá para que, en un plazo máximo de 10 días hábiles, se subsane la falta o acompañen los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera se le tendrá por desistida, comunicándose tal circunstancia a la entidad solicitante. Transcurrido dicho plazo sin haber procedido a la subsanación SPRI dictará resolución declarando el desistimiento.

Proiektuaren memorian eta proiektuko lanak egiteko kontratatutako enpresa hornitzaileek eginiko eskaintzetan ezingo da zuzenketarik egin. Hala ere, egoki iritziz gero, SPRIk hari buruzko informazio osagarria eskatu ahal izango du ebaluazio-prozesuan.

Tanto la memoria del proyecto como la/s oferta/s emitida/s por las empresas proveedoras contratadas para la realización de los trabajos del proyecto no son objeto de subsanación. No obstante, SPRI podrá requerir información adicional sobre la misma durante el proceso de evaluación si así lo considerase oportuno.

3.– Erakunde eskatzaileak baliozkotzat joko ditu diru-laguntza eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora SPRIk posta elektronikoz bidaltzen dituen jakinarazpen guztiak. Laguntza eskatzen duen enpresaren edota proiektuko liderraren posta elektronikoa bakarrik onartuko dira harremanetarako helbide gisa.

3.– La entidad solicitante dará validez a todas las comunicaciones emitidas por SPRI vía e-mail a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto identificada en la solicitud de ayuda. Solo se admitirá como cuenta de correo electrónico de contacto la correspondiente a la empresa solicitante y/o líder del proyecto.

4.– SPRIk banan-banan aztertuko ditu epean aurkeztutako eskaerak, eta Programa honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko du.

4.– SPRI analizará individualmente las solicitudes presentadas en plazo, comprobando el cumplimiento de los requisitos establecidos en el presente Programa.

Programan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak gaitzetsi egingo dira SPRIren banan-banako ebazpenen bidez, eta erabaki horiek enpresa eskatzaileei jakinaraziko zaizkie.

Aquellas solicitudes que no reúnan los requisitos establecidos para participar en el Programa serán desestimadas mediante resolución individualizada de SPRI, que será notificada a las empresas solicitantes.

5.– Proiektuen ebaluazioa egingo da honako irizpide eta puntu-kopuru hauek aplikatuz:

5.– La evaluación de los proyectos se realizará aplicando los criterios y puntuaciones que se señalan:

a) Programaren helburuekin bat etortzea: 35 puntu. Gutxienekoa 20 puntu.

a) Adecuación a los objetivos del Programa: 35 puntos. Mínimo exigible 20 puntos.

b) Proiektuko eginbeharrak egokiak izatea ezarritako helburuak lortzeko: 35 puntu. Gutxienekoa 20 puntu.

b) Adecuación de las tareas del proyecto a la consecución de los objetivos del mismo: 35 puntos. Mínimo exigible 20 puntos.

c) Emaitzetatik espero den eragina: 10 puntu.

c) Impacto esperado de los resultados: 10 puntos.

d) Talde sustatzailea eta kanpoko taldea bat etortzea (kanpoko taldearen erreferentziak antzeko proiektuetan, lanbide-esperientzia, taldekideen kopurua eta trebakuntza): 10 puntu.

d) Adecuación del equipo promotor y del equipo externo (referencias del equipo externo en proyectos similares, experiencia profesional, dotación y capacitación del equipo): 10 puntos.

e) Proiektuaren kudeaketa eredua eta metodologia, eta esleitutako baliabideei egokitzea: 10 puntu.

e) Modelo y metodología de gestión del proyecto y adecuación de los recursos asignados: 10 puntos.

Irizpide bakoitzak puntuazio bat lor dezake gehienez. Puntuazioa lortzeko, irizpide bakoitza betetzen den ala ez begiratuko da.

Cada criterio tiene una puntuación máxima alcanzable. La puntuación se obtiene en función del grado de cumplimiento de los criterios definidos.

Atzera botako dira gutxieneko puntuazio hauek gainditzen ez dituzten jarduerei dagozkien laguntza eskaerak: 20 puntu, a) irizpidean (Programaren helburuekin bat etortzea), eta/edo 20 puntu, b) irizpidean (Proiektuko eginbeharrak egokiak izatea ezarritako helburuak lortzeko).

Las solicitudes de ayuda cuyas actuaciones no superen una puntuación mínima de 20 en el criterio a. «Adecuación a los objetivos del programa» y/o una puntuación mínima de 20 en el criterio b. «Adecuación de las tareas del proyecto a la consecución de los objetivos del mismo» serán denegadas.

Halaber, atzera botako dira gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten jarduerei dagozkien laguntza eskaerak.

Asimismo, las solicitudes de ayuda cuyas actuaciones no superen una puntuación total mínima exigible de 50 puntos serán denegadas.

6.– Diru-laguntzen eskaera espedienteak ordena bati jarraiki ebatziko dira, arau honetan eskaturiko dokumentazio guztiarekin osatuta geratzen diren unearen arabera.

6.– La Resolución de los expedientes de solicitud de las subvenciones se irá realizando ordenadamente en función del momento en que los mismos queden completados con toda la documentación exigida en la presente norma.

7.– Ebazpen epea. Hiru hilabeteko gehienezko epea ezartzen da ebazpena emateko, eskaerak dokumentazio guztiarekin aurkezten diren unetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

7.– Plazo de resolución. Se establece un plazo máximo de resolución de tres meses desde el momento en que las solicitudes queden completadas con toda la documentación exigida en la presente norma. La falta de resolución en plazo se entenderá como resolución denegatoria.

8.– Erakunde eskatzaileari 15 egun balioduneko epean jakinaraziko zaio ebazpena.

8.– La resolución se notificará a la entidad solicitante dentro del plazo de 15 días hábiles a contar desde su emisión.

9.– Araudi honetan jasotako epeen ondorioetarako ez da kontuan hartuko abuztua.

9.– A efecto de todos los plazos recogidos en esta normativa, no se considerará el mes de agosto.

10.– Ebazpena SPRIren web-gunean argitaratuko da, denek izan dezaten eman diren laguntzen berri.

10.– Para general conocimiento de las Ayudas concedidas se procederá a su publicación en la página web de SPRI.

14. artikulua.– Erakunde Onuradunen Betebeharrak.

Artículo 14.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

1.– Erakunde onuradunek, 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan aurreikusitakoa betetzeaz gain, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

1.– Las entidades beneficiarias están obligadas, además de lo previsto en el artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, a lo siguiente:

a) Emandako diru-laguntza onartu behar da. Hartara, diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen denetik hamabost eguneko epean eta SPRIren aurrean espresuki horri uko egin ezean, ulertuko da erakunde onuradunak laguntza onartu duela.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días naturales tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención, la entidad beneficiaria no renuncia expresamente a la misma ante SPRI, se entenderá que ésta queda aceptada.

b) Emandako diru-laguntza erabiltzea, zehazki, laguntza eman den proiekturako.

b) Destinar la subvención otorgada al proyecto para el que ha sido concedida.

c) SPRIk agiri osagarriak eska ditzakeela onartzea, eta, lagundu den proiektua burutu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzeko, SPRIk izendatutako pertsonalak instalazioetan beharrezko eta komenigarri jotzen dituen egiaztapen eta azterketak egin ditzakeela onartzea.

c) Aceptar que SPRI pueda requerir toda aquella documentación adicional que estime precisa, así como que personal designado por SPRI pueda realizar en cualquiera de sus instalaciones, cuantas verificaciones considere necesarias y convenientes, con el fin de constatar la realización del proyecto objeto de la ayuda concedida y el cumplimiento de los requisitos exigidos.

d) Faktura osoak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea bost urtez, gastu hautagarriak burutzen direnetik aurrera.

d) Conservar las facturas completas y tenerlas a disposición de SPRI y de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante un periodo de cinco años a contar desde el momento de la realización de los gastos elegibles.

e) Laguntzen erabilera fiskalizatzeko eginkizuna betetzen duten aldetik, eskatutako informazioa eman behar zaie Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

e) Facilitar a la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

f) Xede berbererako beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horiek emandako laguntzen eta diru-laguntzen edota beste edozein diru-sarrera edo baliabideren berri eman behar dio berehala SPRIri.

f) Comunicar inmediatamente a SPRI la solicitud u obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma o similar finalidad que las ayudas aquí reguladas, procedentes de cualquier otra Administración o ente público o privado.

g) Diru-laguntza esleitzeko aintzat hartu den baldintzaren bat aldatu bada, horren berri eman behar zaio berehala SPRIri.

g) Notificar a SPRI, de manera inmediata, la modificación de cualquier condición que haya sido tenida en cuenta para el otorgamiento de la ayuda.

h) Eman programa honetan onartutako diru-laguntzaren jatorriari buruzko publizitate egokia.

h) Dar la adecuada publicidad del origen de la subvención otorgada mediante el presente Programa.

i) Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatu behar da diruz lagundutako proiektua gauzatzean sortutako dokumentu eta euskarri guztietan.

i) garantizar un uso no sexista del lenguaje e imágenes en los documentos y soportes que se produzcan durante la realización del proyecto subvencionado.

15. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

Artículo 15.– Modificación de las ayudas.

1.– Diru-laguntzak emateko baldintzetan edozein aldaketa gertatzen bada eta, edozein kasutan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako laguntzak edo diru-laguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso badira xede berbererako, laguntza esleitzeko Ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Programa honetan ezarritako gutxienezko baldintzak betetzen jarraitzen badira.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y, en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la ayuda, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en el presente Programa.

2.– Halaber, SPRIk luzapen bat onartu dezake jarduerak burutzeko, betiere, erakunde onuradunek hala eskatzen badute eta behar bezala justifikatzen badute. Horrek atzerapen proportzional bat ekarriko du jasotzeko dagoen laguntza zatiaren ordainketan. Atzerapen hori SPRIri eskatu behar zaio, hasierako laguntza eskaeran adierazitako proiektuaren amaiera data baino lehen. Eskatutako atzerapena dela medio, proiektuaren exekuzioak ezin du iraun araudi honen 6.3 artikuluan gehienezkotzat ezarritako hamabi hilabeteko epea baino gehiago, eta halaber, ezingo du gainditu 2018ko urriaren 15eko epemuga.

2.– Asimismo, previa solicitud y justificación por parte de las entidades beneficiarias, se podrá conceder por SPRI un aplazamiento en la ejecución de las actividades a realizar, que implicará necesariamente un retraso proporcional en el pago de la parte de la ayuda que reste de percibirse. Dicho aplazamiento deberá ser solicitado a SPRI con anterioridad a la fecha declarada como fecha de fin de proyecto en la solicitud inicial de la ayuda. El aplazamiento solicitado en ningún caso podrá suponer una duración en la ejecución del proyecto superior a los doce meses establecidos como máximo en el artículo 6.3 de esta normativa, ni superar la fecha límite del 15 de octubre de 2018.

3.– Gauzatutako ekintzak Laguntza Eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotakoak izango dira ezinbestean, nahiz eta SPRIk aukera duen aldaketak baimentzeko, baldin eta aldaketa horiek erakunde onuradunak eskatu eta aldez aurretik justifikatu baditu, ahal bada proiektuan aplikatu aurretik, eta Programa honen hasierako helburuak hutsaltzen ez badira.

3.– Las actuaciones comprenderán necesariamente las contempladas en la Solicitud de ayuda y documentación complementaria, pudiendo autorizarse cambios en las mismas por parte de SPRI, siempre que estos cambios hayan sido solicitados y previamente justificados por la entidad beneficiaria y en lo posible, con anterioridad a su aplicación al proyecto, y siempre que no se desvirtúe la naturaleza de las actuaciones y los objetivos perseguidos inicialmente por este Programa.

16. artikulua.– Likidazio-eskabidea. Aurkezteko epea.

Artículo 16.– Solicitud de Liquidación. Plazo de presentación.

Proiektuaren exekuzioari dagokion zatia likidatzeko:

Para la liquidación de la parte correspondiente a la ejecución del proyecto:

1.– Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu eta gero, erakunde onuradunek jarduera justifikatu beharko dute, SPRIren web-gunean horretarako ezarri diren likidazio-eskabidearen inprimakiak betez (www.spri.eus/lehiabide). Eskabide hori aurkezteko epea hilabetekoa izango da, hasierako laguntza-eskaeran adierazitako amaiera datatik kontatzen hasita.

1.– Una vez finalizada la actuación subvencionable, las entidades beneficiarias deberán justificar la misma utilizando los formularios de solicitud de liquidación habilitados en la página web de SPRI. www.spri.eus/lehiabide El plazo límite para la presentación de la solicitud de liquidación será de un mes a partir de la fecha de fin de la ejecución del proyecto establecida en la solicitud inicial de la ayuda.

2.– Eskabide hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. SPRIri egindako bidalketa telematikoaren eguna izango da aurkezpen-eguna.

2.– La Solicitud de Liquidación deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la entidad mediante firma electrónica. Se considerará como fecha de presentación la del envío telemático a SPRI.

3.– Erakunde eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira likidazio-eskabidean.

3.– La Solicitud de Liquidación deberá contener datos de identificación de la entidad solicitante y de su representante legal.

4.– Likidazio-eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

4.– La Solicitud de Liquidación habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación:

a) Fakturen fotokopiak. Fakturek hilabeteko epean egindakoak izan behar dute, proiektua exekutatu den egunetik zenbatzen hasita, eta likidazio-eskabide telematikoaren fakturen koadroan zehaztutakoekin bat etorri behar dute. Ez dira onartuko proiektua hasi baino lehenagoko data duten fakturak, ez eta onartu gabeko gastuei dagozkienak ere.

a) Fotocopia de facturas. Las facturas deben ser emitidas en el plazo máximo de un mes a partir de la fecha de fin de la ejecución del proyecto y corresponderse con las especificadas en el cuadro de facturas de la solicitud telemática de liquidación, no aceptándose facturas con fecha anterior al inicio del proyecto o referentes a gastos no aprobados.

b) Finantza erakundearen ordainagiriak. Bankuko egiaztagiriek fakturak igorri ostekoak izan behar dute. Hala ez bada, prozesuaren trazabilitatea azaldu behar da. Ez da onartuko proiektuaren hasiera data baino lehenagoko ordainketa egiaztagiririk.

b) Justificantes de pago de institución financiera. Los justificantes bancarios deben ser posteriores a la emisión de las facturas. O, en caso contrario, haber trazabilidad en el proceso. No se aceptarán justificantes de pago anteriores a la fecha de inicio del proyecto.

c) Erakunde onuradun guztien langileen izen-zerrendaren kopia, likidazio-eskabide telematikoa aurkezteko unean eguneratuta. Gainera, kooperatiba-sozietateen kasuan, kooperatibako bazkideen kotizazio-ziurtagiria erantsi behar da, dagokion Gizarte Segurantzako erakunde laguntzaileak emana.

c) Copia de la Relación Nominal de Trabajadores de todas las entidades beneficiarias, actualizada al momento de la presentación de la solicitud de liquidación telemática. Adicionalmente, en el caso de las sociedades cooperativas, deberá adjuntarse certificado de cotizaciones de los Socios y Socias Cooperativistas emitido por la entidad colaboradora con la Seguridad Social correspondiente.

d) Likidazio-eskabidea aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan batez beste alta emanda zeuden langileen kopurua (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria).

d) Plantilla media de empleos en situación de alta correspondiente a los doce meses previos a la presentación de la solicitud de liquidación, certificado emitido por la Tesorería General de la Seguridad Social.

e) Erakundeak dagozkion zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edo bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak, edo hala badagokio, zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betearazteko baimena SPRIrentzat.

e) Certificados, con un máximo de tres meses de antigüedad, que acrediten que la entidad se encuentra al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, o, en su caso, autorización expresa a SPRI para solicitar de los órganos competentes el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

f) Memoria teknikoa eta ekonomikoa. Likidazio-eskabide telematikoaren atal guztiak bete behar dira. Proiektua gauzatzean sortutakoak eta entregatzekoak diren agiri eta txosten guztiak aurkeztu behar dira, beti ere laguntza eskaeraren arabera.

f) Memoria técnica y económica. Es necesario completar todos los apartados de la solicitud telemática de liquidación. Se deben incluir todos los entregables e informes generados durante la ejecución del proyecto de acuerdo a la solicitud de ayuda.

g) Orduen txostenak, erakunde eskatzaile, onuradun eta azpikontratatuetako parte-hartzaile bakoitzak proiektuari esleitutako arduraldi eta kostuen asteko banakapena adierazita eta eskaeran jasotako fase eta eginkizunak oinarri hartuta.

g) Partes horarios con desglose semanal de las dedicaciones y costes imputados al proyecto por todas y cada una de las personas participantes de las entidades solicitantes, beneficiarias y subcontratadas, en base a las fases y tareas reflejadas en la solicitud.

5.– Likidazio-eskabidea ez badago behar bezala beteta puntu guztietan edo ez bada eskatutako dokumentazio osoa ekartzen, SPRIk 10 egun balioduneko epea emango du akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak helarazteko. Bestalde, ohartaraziko da horrela egin ezean ukatutzat joko dela eginiko eskaera, eta horrela jakinaraziko zaio eskatzaileari. Aipatu epea igaro eta zuzenketarik egin ez bada, Programaren Batzorde Exekutiboak laguntza ukatuko du ebazpen bidez.

5.– En el caso de que la solicitud de liquidación no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada del resto de la documentación exigida, SPRI requerirá para que, en un plazo máximo de 10 días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida, comunicándose tal circunstancia a la entidad solicitante. Transcurrido dicho plazo sin haber procedido a la subsanación, la Comisión Ejecutiva del Programa dictará resolución declarando el desistimiento.

6.– Enpresa onuradunak baliozkotzat joko ditu diru-laguntza eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora SPRIk posta elektronikoz bidaltzen dituen jakinarazpen guztiak. Laguntza eskatzen duen enpresaren edota proiektuko liderraren posta elektronikoa bakarrik onartuko dira harremanetarako helbide gisa.

6.– La entidad solicitante dará validez a todas las comunicaciones emitidas por SPRI vía e-mail a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto declarada por la entidad en la solicitud de ayuda. Solo se admitirá como cuenta de correo electrónico de contacto la correspondiente a la empresa que figure como solicitante y/o líder del proyecto.

17. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Artículo 17.– Pago de la ayuda.

1.– Emandako laguntzaren % 40 laguntza eskaera onartzen den unean bertan ordainduko da aplikatzekoa den berme erregimenarekin, eta gainerakoa ordainketa bakarrean egingo da proiektua amaitutakoan eta behar bezala justifikatu ostean.

1.– Un 40% de la ayuda concedida será pagada en el momento de la aprobación de la Solicitud de Ayuda, con el régimen de garantías que resulte de aplicación, y el resto, mediante un único pago, a la finalización del proyecto y previa correcta justificación del mismo.

2.– SPRIk 60 laneguneko epean egingo du ordainketa, aurreko artikuluan ezarritako likidazio eskaera eta frogagiriak aurkezten diren egunetik zenbatzen hasita, eta SPRIko Teknologia eta Berrikuntza Arloak ebaluatu eta oniritzia eman ostean. Egun horiek zenbatzean ez dira kontuan hartuko SPRIren berrikuspenaren ondoriozko epea –14. artikuluko 1 c atalean eta 16. artikuluko 5. puntuan aipatzen dena–, ez eta abuztua, ez baita hartzen hilabete balioduntzat.

2.– SPRI procederá al libramiento del pago en un plazo máximo de 60 días hábiles a partir de la presentación de la correspondiente solicitud de liquidación y documentación justificativa exigida en el artículo anterior y una vez evaluada y conforme la misma por parte del Área de Tecnología e Innovación de SPRI. A efectos de éste cómputo, no se tendrá en cuenta el plazo motivado por la revisión de SPRI a la que se refiere el artículo 14, punto 1 c y el artículo 16 punto 5, ni el mes de agosto que se considerará inhábil.

3.– Baldin eta gastu hautagarria diru-laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, diru-laguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari.

3.– En el supuesto de que el gasto elegible realizado sea inferior al presupuesto aprobado en la resolución de concesión de ayuda, ésta se ajustará proporcionalmente.

18. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 18.– Incumplimientos.

1.– Ikusiko balitz erakunde onuradunak ez duela bete araudi honetan, aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta laguntzen ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat, emandako laguntza eskuratzeko eskubidea galduko du eta SPRIri itzuli beharko dizkio ordura arte kobratu dituen laguntzen diru kopuruak gehi dagozkien legezko interesak, eta behar balitz, legezko jarduketak abiaraziko dira diru kopuru horiek itzul ditzan.

1.– En el supuesto de que las entidades beneficiarias incumplieran alguno de los requisitos establecidos en la presente normativa y en las demás normas que le son de aplicación, así como alguna de las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de las ayudas, perderán el derecho a obtener la subvención otorgada, debiendo en ese caso reintegrar a SPRI el montante de las ayudas que hubieran percibido hasta ese momento, más los correspondientes intereses legales que correspondan, procediéndose, en caso necesario, a ejercitar las acciones legales a las que hubiera lugar para conseguir su reintegro.

2.– Edozein kasutan ere, artikulu honetan aurreikusitakoaren ondoreetarako, hauek jotzen dira ez betetzetzat:

2.– En todo caso, se considerará incumplimiento a los efectos de lo previsto en este artículo:

a) Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.

a) La no justificación en plazo de los gastos elegibles o el incumplimiento de los requisitos exigidos en este Programa o en la resolución de concesión de la ayuda.

b) Diruz lagundutako proiektua betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.

b) Sobrepasar los plazos establecidos para la realización del proyecto subvencionado, siempre que no medie autorización de modificación o de prórroga.

c) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.

c) Haber obtenido la ayuda sin reunir las condiciones y requisitos establecidos en el presente Programa o incumpliendo las establecidas con motivo de la concesión de la ayuda.

d) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.

d) Negarse u obstruir cualquiera de las medidas de control previstas en el Programa o en la concesión de la ayuda.

e) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

e) Cualquier otra desviación del proyecto o el incumplimiento de cualquier otra obligación que se disponga en la resolución de concesión de la ayuda.

f) Diru-laguntzei buruzko 37. artikuluan azaltzen diren arrazoiak.

f) Las causas previstas en el artículo 37 de la LGS.

3.– SPRIren zeregina izango da ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hastea eta izapidetzea. Programaren Batzorde Exekutiboak ebatzi beharko du ez betetzeren bat gertatu den ala ez.

3.– El inicio y la tramitación del expediente de comprobación del incumplimiento corresponderá a SPRI. La resolución sobre la existencia de un incumplimiento será competencia de la Comisión Ejecutiva del Programa.

4.– Bidegabeki jasotako zenbatekoak hilabeteko epean itzuli beharko dira, erakundeari horren berri emandako egunetik zenbatzen hasita. Horrez gain, hilabete hori igaro ondoren eragindako legezko interesak ere ordaindu beharko dira.

4.– El reintegro de las cantidades indebidamente percibidas deberá realizarse en el plazo de un mes desde que la entidad sea notificada a tal efecto, debiendo además abonar el interés legal del dinero a partir del transcurso de dicho mes.

5.– Halaber, gainfinantziazioa badago ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza zatia itzuli beharko da, 10. artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da gertaera hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.

5.– Procederá también el reintegro de la parte de la ayuda que exceda el coste de la actividad objeto del Programa cuando resulte la sobrefinanciación de la misma por motivo de la acumulación de otras ayudas, regulada en el artículo 10, en momento posterior al cobro de la misma. La cantidad a reintegrar en este supuesto se determinará en la resolución que declare el hecho y acuerde el reintegro.

AZKEN XEDAPENAK.
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Erakunde onuradunek programa honi buruzko sustapen jarduera eta argitalpen guztietan adierazi beharko dute SPRIren laguntza jaso dutela.

Primera.– Las entidades beneficiarias harán constar en todas las actividades editoriales o promocionales en relación con este Programa, el apoyo recibido de SPRI.

Bigarrena.– Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraiki, emandako datu pertsonal guztiak SPRIren (Urkijo Zumarkalea 36-4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina, 48011 Bilbo) ardurapeko «LAGUNTZAK» edo «AHOLKULARIAK» izeneko fitxategietan gordeko dira.

Segunda.– De conformidad con lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, los datos de carácter personal que se faciliten serán recogidos en el fichero denominado «AYUDAS», o bien «CONSULTORES» de los que es responsable SPRI, con domicilio en Alameda Urquijo, 36-4.ª planta, Edificio Plaza Bizkaia, 48011 Bilbao.

Fitxategi horien helburua da SPRIk diseinatzen edota kudeatzen dituen laguntza/diru-laguntza espedienteak eta baita ere SPRIren zerbitzu eta laguntza eskaintzan parte hartzen duten edo SPRIrekin kolaboratzen duten profesionalei buruzko informazioa kudeatzea. Beharrezko balitz, informazio hori eman ahal izango zaie enpresa kolaboratzaileei, gai honetan eskumenak dauzkan Administrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei.

Estos ficheros tienen como finalidad gestionar los expedientes de ayudas/subvenciones diseñados y/o gestionados desde SPRI, así como la información de los profesionales que participan y/o colaboran con SPRI en la prestación de sus servicios y ayudas. Dicha información podrá ser facilitada a empresas colaboradoras, Administración Pública con competencia en la materia y empresas del Grupo SPRI si fuera necesario.

Fitxategi horien berri eman zaio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari, eta datuen erabateko segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartu dira.

Dichos ficheros, han sido notificados a la Agencia Española de Protección de Datos y cuentan con las medidas de seguridad necesarias para garantizar la total seguridad de los datos.

Gogorarazten dizugu eman dizkiguzun datuetara sar zaitezkeela, eta beharrezko den kasuetan haiek zuzendu, aurka egin edo ezabatu ditzakezula, gorago aipatutako Legeak ezarritako terminoetan, SPRIko Segurtasun Arduradunari idatzizko jakinarazpen bat igorriz (lopd@spri.es).

Le recordamos la posibilidad de acceder a los datos facilitados, así como de solicitar, en su caso, su rectificación, oposición o cancelación, en los términos establecidos por la Ley indicada, dirigiendo una comunicación escrita al Responsable de Seguridad de SPRI, a la dirección lopd@spri.es

Hirugarrena.– SPRIren erabakia merkataritza alorrekoa da eta eskuduntza jurisdikzionala epaile eta auzitegi zibilena da. Enpresa onuradunak, eduki dezaketen edozein eskumeni formalki uko eginez, diru-laguntzen programa hau interpretatu edo gauzatzerakoan sor daitekeen edozein auzi, desadostasun, arazo edo erreklamazio konpontzeko Bilboko Justizia Auzitegien esanetara jartzen dira espresuki, horiek baitira gai horietan eskuduntza dutenak.

Tercera.– La decisión de SPRI es de naturaleza mercantil y la competencia jurisdiccional es de los jueces, juezas y tribunales civiles. Las entidades beneficiarias, con renuncia formal a cualquier fuero que pudiera corresponderles, se someten de manera expresa, para la resolución de todo litigio, discrepancia, cuestión o reclamación que pudiera suscitarse, directa o indirectamente, respecto de la interpretación o ejecución del presente Programa de ayudas, a los Tribunales de Justicia de Bilbao, competentes al efecto.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común