Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna

N.º 80, jueves 27 de abril de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

IRAGARKIAK

ANUNCIOS

Pribatuen iragarkiak

Anuncios particulares

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
2145
2145

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko apirilaren 12ko Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen horrek «Industria Digitala: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan 2017» Programa gidatuko duen araudia onartzen du.

ANUNCIO relativo a la Resolución de la Dirección General de la Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), de 12 de abril de 2017, por la que se aprueba la normativa que regirá el Programa «Industria Digitala: Aplicación de TEICs en PYMEs Industriales» 2017.

2017ko apirilaren 12an, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI)ren zuzendari nagusiak, «Industria Digitala: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan 2017» laguntza-programa argitaratzeari buruzko ebazpena eman zuen, honako eduki honekin:

Con fecha 12 de abril de 2017, el Director General de la Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), dictó Resolución relativa a la publicación del Programa de Ayudas «Industria Digitala: Aplicación de TEICs en PYMEs Industriales» 2017, con el siguiente contenido:

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko sozietate publikoak, hainbat ekintza egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta enpresen garapena sustatzeko.

La Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), sociedad pública dependiente del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco, tiene encomendadas actuaciones dirigidas a impulsar la promoción industrial, la competitividad, la cooperación entre empresas, la investigación y el desarrollo en las empresas, etc., en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).

Zentzu horretan, SPRIk hainbat ekintza garatzen ditu Euskadiko Agenda Digitala 2015 eta Europarako Agenda Digitala 2020 Planetan jasotako helburuak betetzeko. Ekintza horien artean aipatzekoak dira Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) euskal enpresetan txertatzea helburu duten laguntza-programak.

A este respecto, SPRI viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en la Agenda Digital de Euskadi 2015 y la Agenda Digital para Europa 2020. Entre estas actuaciones cabe citar los diversos programas de ayudas a través de los cuales se intenta impulsar la incorporación de las Tecnologías de la Electrónica, la Información y las Comunicaciones (TEIC) en las empresas vascas.

Ondorioz, laguntza-programa hau diseinatu da industri arloko ETEetan EIKTak sartzen laguntzeko.

En consecuencia, el presente Programa de Ayudas se ha diseñado con el objetivo prioritario de apoyar la incorporación de las TEICs en las PYMEs industriales.

Gorago adierazitakoaren arabera, hauxe

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ren Administrazio Kontseiluak 2017ko martxoaren 29ko saioan onartutakoarekin bat etorriz:

Primero.– De conformidad con lo aprobado en la sesión del Consejo de Administración de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. de 29 de marzo de 2017:

1.– «Industria Digitala 2017» laguntza-programaren araudia onartzea, zeinaren edukia atxikita baitago ebazpen honen eranskinean.

1.– Aprobar la normativa correspondiente al Programa de Ayudas «Industria Digitala» 2017, cuyo contenido se adjunta a modo de Anexo a la presente Resolución.

2.– «Industria Digitala 2017» laguntza-programaren araudia onartzen duen ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2.– Proceder a la publicación íntegra en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Resolución de aprobación de la normativa correspondiente al Programa de Ayudas «Industria Digitala» 2017.

Bilbao, 2017ko apirilaren 12a.

Bilbao, a 12 de abril de 2017.

Zuzendari nagusia,

El Director General,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

ERANSKINA
ANEXO
INDUSTRIA DIGITALA PROGRAMA,
PROGRAMA INDUSTRIA DIGITALA

Industria Digitala programa bat dator Euskadiren Agenda Digitala 2020 (AD@2020), Informazio Gizartea Garatzeko Plan Estrategikoan definitutako jarduera-politikekin. Agenda hori programako Zuzendaritza Batzordeak onartu du, eta Batzorde hori osatzen dute Informazio Gizartearen kudeaketan eta sustapenean eskumenak dituzten Eusko Jaurlaritzako Sail guztiek.

El Programa Industria Digitala es un instrumento alineado con las políticas de actuación definidas en la Agenda Digital de Euskadi 2020 (AD@2020), Plan Estratégico de Desarrollo de la Sociedad de la Información. Esta agenda ha sido aprobada por su Comité Director, el cual está constituido por todos los Departamentos del Gobierno Vasco con competencias en la gestión y promoción de la Sociedad de la Información.

Plan hori honela egituratu da: 4 ardatz, 11 erronka estrategiko eta ekintza ildo eta ekimen zehatz mordo bat, aurkeztutako helburuak lortu ahal izateko. Plan horretan badira zenbait ekimen trakziogiletzat jotzen direnak beren berrikuntza graduagatik, helburuetan duten inpaktuagatik edo efektu integratzaileagatik. Hona hemen bat:

Este Plan se ha estructurado en 4 Ejes, 11 Retos Estratégicos y numerosas Líneas de Acción e Iniciativas concretas que permitan conseguir los objetivos planteados. Una de las iniciativas de este plan consideradas tractoras, por su grado de innovación, impacto en objetivos o efecto integrador se refleja en el siguiente párrafo:

«Basque Industry 4.0 Estrategian definitutako etorkizuneko euskal industria eraikitzea, belaunaldi berriko teknologia digitalak Euskadiko industria-sarean garatuz eta txertatuz».

«Construir la industria vasca del futuro definida en la Estrategia Basque Industry 4.0, a través del desarrollo y la integración de la nueva generación de tecnologías digitales en el tejido industrial de Euskadi».

«Enpresak Merkatu Global Digitalizatuan»da AD@2020 programaren 4 jarduera-ardatzetako bat.

En esta línea, la AD@2020 con templan como uno de sus 4 Ejes de actuación el denominado «EJE Empresas en un Mercado Global Digitalizado».

Enpresak Merkatu Digital Globalizatuan ardatzaren helburua da aurrera egitea industria adimendunaren garapenean, jomugatzat harturik Basque Industry 4.0 estrategia eta Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategian definitutako sektoreak. Horretarako, garapen teknologiko berriek eta negozio-eredu berriek eskaintzen duten potentziala aprobetxatuko da. Hona hemen ardatz horretako erronkak:

El Eje Empresas en un Mercado Digital Globalizado busca avanzar en el desarrollo de la industria inteligente enfocada fundamentalmente a la Estrategia Basque Industry 4.0 y orientada a los sectores definidos por la Estrategia de Especialización Inteligente RIS3 de Euskadi, a través del potencial que ofrecen los nuevos desarrollos tecnológicos en las que estos se sustentan, y también en nuevos modelos de negocio. Los Retos que conforman este Eje son:

1. erronka: EIKT aurreratu eta irisgarriak sektore estrategiko industrialen esku jartzea, hasi I+G fasetik eta industrian aplikatzeko teknologiak eta konponbideak garatzeraino.

Reto 1: Poner a disposición de los sectores estratégicos industriales TEIC avanzadas y accesibles, desde la fase de I+D hasta el desarrollo de tecnologías y soluciones de aplicación a la industria.

2. erronka: industria adimenduna bultzatzea, EIKTak sartuz fabrikazioan, balio-kateak integratuz, eta balio erantsi handiko produktuak eta zerbitzuak garatuz.

Reto 2: Impulsar la Industria Inteligente, incorporando las TEIC a la fabricación, integrando cadenas de valor y desarrollando productos y servicios de alto valor añadido.

3. erronka: EIKTen erabilpena sustatzea, enpresa, negozio-eredu eta merkatura sartzeko modu berriak sortzeko, hazteko eta sendotzeko.

Reto 3: Potenciar el uso de las TEIC para la creación, crecimiento y consolidación de nuevas empresas, modelos de negocio y formas de acceso al mercado.

Industria Digitala programaren bidez erantzuna ematen zaio EIKT aurreratuak eta eskuragarriak sektore estrategiko industrialen eskura jartzeko erronkari. Hain zuzen, hauxe du helburu:

El programa Industria Digitala viene a dar respuesta al reto de poner a disposición de los sectores estratégicos industriales, TEIC avanzada y accesible, siendo su objetivo el siguiente:

«Laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan sartzeko.»

«Apoyar la incorporación de las Tecnologías de la Electrónica, la Información y las Comunicaciones (TEICs) en las pequeñas y medianas empresas (PYMEs) de carácter industrial manufacturero.»

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

Programa honen helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak sartzeko manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan eta produktu industrialak diseinatu eta muntatzen dituzten enpresetan.

El presente Programa tiene por objeto apoyar la incorporación de las Tecnologías de la Electrónica, la Información y las Comunicaciones (TEICs) en las pequeñas y medianas empresas (PYMEs) de carácter industrial manufacturero así como las empresas que realicen tareas de diseño y montaje de productos industriales.

2. artikulua.– Laguntzen izaera.

Artículo 2.– Naturaleza de las ayudas.

1.– Programa hau gauzatzean eta ebaztean publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak bete behar dira.

1.– El presente Programa subvencional está sometido a los principios de publicidad, concurrencia y objetividad en su ejecución y resolución.

2.– Programa honek eta bertan arautzen diren laguntzek ez dute bete behar norgehiagoka-printzipioa.

2.– El presente Programa y la concesión de las ayudas que regula no están sometidos al principio de concurso competitivo.

3.– Programa honen bidez ematen diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko fondo galdurako diru-laguntzak dira.

3.– Las ayudas que se concedan en el marco del presente Programa tendrán la consideración de subvenciones a fondo perdido no reintegrables.

4.– Programa honen barruan emandako diru-laguntzek ez dute lotura zuzenik esportatutako kopuruekin, banaketa sare bat sortu eta ustiatzearekin, edo esportazio jarduerarekin lotutako beste gastu arrunt batzuekin.

4.– Las subvenciones concedidas en el marco del presente Programa, no están directamente vinculadas a las cantidades exportadas, al establecimiento y la explotación de una red de distribución o a otros gastos corrientes vinculados a la actividad exportadora.

3. artikulua.– Aplikatzekoa den araudia.

Artículo 3.– Normativa aplicable.

Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:

Al presente Programa le es de aplicación la siguiente normativa:

1.– Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 zenbakidun Araudia (EB), zeinaren bidez ezartzen baitira, besteak beste, Europako Eskualdeen Garapenerako Funtsari buruzko xedapen erkideak.

1.– Reglamento (UE) n.º 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, por el que se establecen, disposiciones comunes relativas al Fondo Europeo de Desarrollo Regional, entre otros.

2.– Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Araudia (EB), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO L-352/1).

2.– Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de mínimis (DOUE L 352/1).

3.– Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Araudia (EB), zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarriak direla aitortzen duena, Ituneko 107 eta 108. artikuluak aplikatuz (EBAO 2014 L 187/1) eta I. eranskinean ezarritakoari dagokionez.

3.– Reglamento (UE) n.º 651/2014 de la Comisión de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado, en lo concerniente a lo establecido en el Anexo I.

4.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta Lege hori garatzen duen Araudia (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) diru-laguntza arloko oinarrizko legeriari dagokion guztian.

4.– Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y Reglamento que la desarrolla (Real Decreto 887/2006 de 21 de julio) en lo que constituya legislación básica en materia de subvenciones.

5.– Azaroaren 11ko Legegintzako 1/1997 Dekretua, EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duena.

5.– Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

6.– Abenduaren 17ko 698/1991 dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen berme eta ordainketen araubide orokorra eta ezartzen baitira berorren kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak.

6.– Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

7.– 14/2007 Legea, abenduaren 28koa, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoa.

7.– Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

4. artikulua.– Terminoak eta definizioak.

Artículo 4.– Términos y definiciones.

Programa honen ondorioetarako, honako definizio hauek finkatzen dira:

A efectos del presente Programa se establecen las siguientes definiciones.

1.– «SPRI». Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen izen komertziala (SPRI), Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako sozietate publikoa.

1.– «SPRI». Nombre comercial de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), sociedad pública adscrita al Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco.

2.– Erantzukizunezko aitorpena. Erakundearen legezko ordezkariak egindako erantzukizunpeko aitorpena, eskaerari atxikitako ereduaren arabera egina, hauek egiaztatzen dituena:

2.– Declaración responsable. Declaración, según modelo adjunto a la solicitud realizada por el representante legal de la entidad en la que se hagan constar las siguientes circunstancias:

a) Erakundeko legezko ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (NAN) edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).

a) Nombre y apellidos y Número del Documento Nacional de Identidad (DNI) o Número de Identificación de Extranjero (NIE) del representante legal de la entidad.

b) Erakundearen izena, Identifikazio Fiskalerako Zenbakia (IFZ) eta baltzuaren helbidea.

b) Denominación de la entidad, Número de Identificación Fiscal (NIF) y domicilio social.

c) Gutxienez jarduera ekonomikoko zentro baten helbidea Euskal Autonomi Erkidegoan izatea, bertan egingo direlarik Laguntza Eskaeran deskribatutako diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

c) Domicilio de al menos un centro de actividad económica en la Comunidad Autónoma del País Vasco en el que se realizarán las actuaciones subvencionables descritas en la Solicitud de Ayuda.

d) Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafean alta emanda egotea.

d) Encontrarse dada de alta en el correspondiente epígrafe del Impuesto sobre Actividades Económicas del País Vasco.

e) Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edota haren kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI Taldeko edo/eta Eusko Jaurlaritzako enpresekiko dauzkaten betebeharretan.

e) Encontrarse al corriente de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras así como de las obligaciones que mantenga con cualquiera de las empresas del Grupo SPRI y del Gobierno Vasco.

f) Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta laguntza eskatzen den ekitaldi fiskalean jasotako minimis laguntzen zerrenda, bertan adieraziz laguntza hori noiz eman zen, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

f) Relación de ayudas de minimis concedidas en los dos ejercicios fiscales anteriores y durante el ejercicio fiscal en el que se solicite la ayuda, indicando fecha de concesión, organismo, programa e importe de la ayuda.

g) Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako diru-laguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

g) Relación de ayudas que para el mismo proyecto hayan sido solicitadas y/o concedidas por instituciones públicas o privadas, indicando fecha de solicitud, o en su caso, de concesión, organismo, programa e importe de la ayuda.

h) Enpresaren tamaina erabakitzeko datuak.

h) Datos para la determinación del tamaño de la empresa.

i) Arau honen 6.2.f artikuluan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.

i) No encontrarse en alguna de las situaciones previstas en el artículo 6.2.f de esta norma.

j) Armarik ez produzitzea, merkaturatzea edo finantzatzea, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

j) No dedicarse a la producción, comercialización y financiación de armas, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los países empobrecidos.

3.– Enpresa. Jarduera ekonomiko bat gauzatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.

3.– Empresa. Persona física o jurídica que realiza actividad económica.

4.– Kanpoko aholkularitza edota ingeniaritza espezializatuko gastu eta inbertsioak. Aurkeztutako proiektuaren eremuan adituak diren eta proiektua aurrera eraman behar duten kanpoko enpresak azpi-kontratatzeko gastua. Proiektuari lotutako software eta hardware inbertsioak.

4.– Gastos e inversiones de consultoría y/o ingeniería externa especializada. Gasto de subcontratación a empresas externas expertas en el ámbito del proyecto presentado y efectivamente involucradas en la ejecución del mismo. Inversiones en hardware o software asociados al proyecto.

5.– Enpresa handiak. 7. puntuan ezarritako mugak gainditzen dituzten enpresak.

5.– Grandes empresas. Empresas que superan los umbrales establecidos en el punto 7.

6.– Laguntzaren intentsitatea. Laguntzaren zenbatekoa, gastu edo/eta inbertsio hautagarrien gehienezko aurrekontuen ehunekoaren arabera.

6.– Intensidad de la ayuda. El importe de la misma expresado en porcentaje de los presupuestos máximos aceptados de los gastos y/o inversiones elegibles.

7.– Enpresa txiki eta ertainak (ETEak) (Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Araudiko I. eranskinaren arabera).

7.– Pequeñas y medianas empresas (PYMEs) (según Anexo I del Reglamento 651/2014 de la Comisión, de 17 de junio de 2014).

a) 250 langile baino gutxiago dauzkaten enpresak, baldin eta 50 milioi eurotik gorako urteko negozio bolumenik ez badute edota 43 milioi eurotik gorako urteko balantze orokorrik ez badute.

a) Empresas que ocupan a menos de 250 personas y cuyo volumen de negocio anual no excede de 50 millones de euros, o cuyo balance general anual no excede de 43 millones de euros.

b) Enpresa ertainak: 50 eta 249 langile bitarte dauzkaten enpresak, baldin eta 10 eta 50 milioi euro bitarteko urteko negozio bolumena, edo, 10 eta 43 milioi euro bitarteko urteko balantze orokorra badute.

b) Medianas empresas: empresas que ocupan de 50 a 249 personas y cuyo volumen de negocio anual es de 10 a 50 millones de euros o cuyo balance general anual es de 10 a 43 millones de euros.

c) Enpresa txikiak: 50 langile baino gutxiago dauzkaten enpresak, baldin eta 10 milioi eurotik beherako urteko negozio bolumena badute edota 10 milioi eurotik beherako urteko balantze orokorra badute.

c) Pequeñas empresas: empresas que ocupan a menos de 50 personas y cuyo volumen de negocio anual es inferior a 10 millones de euros o cuyo balance general anual es inferior a 10 millones de euros.

d) Langile kopurua, finantza-zenbatekoak eta erreferentzia epea zehazteko, Batzordearen 651/2014 (EB) Araudiaren I. eranskinean xedatutakoa izan beharko da kontuan.

d) Para la determinación del número de trabajadores, de los importes financieros y del período de referencia, se tendrá en cuenta lo dispuesto en el Anexo I del Reglamento (UE) 651/2014 de la Comisión.

8.– SPRIri baimena ematea eska dezan enpresak egunean izan ditzala zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eta, era berean, kontsulta dezan JEZren (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) zein epigrafetan dagoen alta emanda.

8.– Autorización a SPRI de solicitar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social así como para consultar el epígrafe en el que se encuentra dada de alta la empresa en el IAE (Impuesto de Actividades Económicas).

SPRIri baimena ematea ziurtagiriak eska diezazkien Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eta Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiei, ziurtagiri horien bidez bermatzeko ordezkatutako enpresak zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela eta alta emanda dagoela Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren dagokion epigrafean edo epigrafeetan. Horrela, aurkeztutako laguntza eskaerak aztertu edota ordaindu ahal izango dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren 50.3 artikuluari jarraiki, zeinak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen baitu.

Autorización a SPRI, a obtener de los Departamentos correspondientes de la Tesorería General de la Seguridad Social, de la Agencia Estatal de Administración Tributaria, y de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, certificados acreditativos de que la empresa a la que se representa está al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social así como el/los epígrafes en los que se encuentra dada de alta la empresa en el IAE (Impuesto de Actividades Económicas) y que de esta forma se puede proceder al estudio y/o liquidación de las solicitudes de ayuda que presenta en base al artículo 50.3 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 5.– Recursos económicos.

1.– Diru-laguntzak emateko programa honen xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak 2.600.000 eurokoak izango dira, eta Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen 2017rako Aurrekontuetakoak izango dira, zeintzuk sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

1.– Los recursos económicos destinados al objeto de este Programa para la concesión de ayudas ascienden a la cantidad de 2.600.000 euros y provendrán de los Presupuestos de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A., para el año 2017, incluidos en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Funtsak mugatuak direnez, programa honen bitartez lortu nahi da ahalik eta denbora tarte txikiena igarotzea laguntza eskatzen denetik ematen den arte, eta horrenbestez, espedientea osatua dagoenean eta era ordenatuan egingo da esleipena. Programaren guztizko zenbatekoa gainditzen duten laguntzei ezezkoa emango zaie, ebazpen baten bidez.

2.– Dado el carácter limitado de los fondos el programa pretende que exista la mayor rapidez posible entre la petición y la concesión de las ayudas, por lo que la adjudicación de las mismas se efectuará ordenadamente en función del momento en que el expediente esté completo, procediéndose, mediante resolución, a denegar las ayudas en caso de que éstas superen la dotación máxima para el Programa.

3.– Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.eus) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez.

3.– El agotamiento de los fondos destinados al Programa implicará la terminación del mismo, declarándose tal circunstancia mediante resolución de la Dirección General de SPRI, publicada en su página web www.spri.eus y en el Boletín Oficial del País Vasco.

4.– Behin aurrekontu-kreditua bukatuta, ezingo da beste diru-laguntzarik eman eta, hori dela-eta, aurkeztu diren baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.

4.– Una vez agotado el crédito presupuestario no se podrán conceder nuevas ayudas, desestimándose por tal motivo expresamente, aquellas solicitudes presentadas y pendientes de resolución.

5.– Eskualdeen Garapeneko Europako Funtsak lagunduta finantzatzen dira diru-laguntza hauek (EGEFren ekarpena diruz lagundutako zenbateko osoaren % 50ekoa izango da). Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Araudian ezarritakoaren mende daude laguntzak, eta honako hauek dira EGEFren laguntzarekin finantzatutako proiektuek bete beharreko baldintzak:

5.– Las ayudas están cofinanciadas por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional (la contribución del Feder supondrá el 50% del importe subvencionado). Por ello, las ayudas están sometidas a lo dispuesto en el Reglamento (UE) n.º 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo, de 17 de diciembre de 2013, y las obligaciones derivadas de la cofinanciación del Feder son, al menos, las siguientes:

– Kontrol, erantzukizun, zehapen-araubide eta ez-betetzeei dagokienez, onuradunak Estatuko eta EBko legeria bete behar ditu.

– El beneficiario está obligado al cumplimiento de la legislación nacional y comunitaria en materia de control, responsabilidad, régimen sancionador e incumplimiento.

– Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF Programa Eragilearen esparruan kofinantzatuko dira laguntza hauek, eta horren berri eman beharko da jendaurrean, 1303/2013 (EB) Araudiaren 115. artikuluko 3. atalaren eta XII. eranskineko 2.2 atalaren arabera. Alde horretatik, baldin eta diruz lagundutako jarduerei buruzko informazio eta komunikazio ekintzak egiten badira, EGEF bidezko kofinantzaketa komunitarioa aipatu beharko da hedapenerako erabilitako material edo euskarrietan, Batasunaren ikurra eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta. Operazioa garatzen ari den bitartean, haren deskribapen labur bat egin beharko da bere webgunean, Batasunaren diru laguntza nabarmenduz bertan, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio kartel bat –A3ko gutxieneko tamainan– jarriko da, non Batasunaren diru laguntza aipatuko baita jendeak ikusteko moduan.

– La ayuda se cofinanciará en el marco del Programa Operativo Feder del País Vasco 2014-2020, debiéndose publicitar éste aspecto según el artículo 115, apartado 3, y el Anexo XII, apartado 2.2, del Reglamento (UE) n.º 1303/2013. En ese sentido, en todas las medidas de información y comunicación que lleven a cabo de las actuaciones subvencionadas se debe hacer mención a la cofinanciación de la Unión Europea a través del Feder en los diferentes materiales/soportes que se generen para esa difusión, incluyendo asimismo el emblema de la Unión y la referencia a la Unión Europea; y durante la realización de la operación se hará una breve descripción de la misma en su sitio de Internet destacando el apoyo financiero de la Unión, y se colocará al menos un cartel con información sobre el proyecto –de un tamaño mínimo A3– en el que se mencionará la ayuda financiera de la Unión en un lugar bien visible para el público.

– Laguntza onartuz gero, onartu egingo da, halaber, 1303/2013 (EB) Araudiaren 115. artikuluko 2. atalean jasotako operazioen zerrenda publikoan sartzea.

– La aceptación de la ayuda también supone la aceptación de ser incluido en la lista pública de operaciones que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) n.º 1303/2013.

EGEFren kofinantzaketa jasotzen duenak finantzaketari, administrazioari eta ekintzen garapenaren jarraipenari buruzko informazioa artxibatu behar du, harik eta operazioaren gastuak barne hartzen dituzten kontuak aurkeztu eta ondorengo abenduaren 31tik 3 urte igarotzen diren arte. Testuinguru horretan, onuradunak erraz eskuratzeko moduan izan beharko du informazio hori (kontabilitate-sistema bereizia edo berariazko kodeketa).

La cofinanciación del Feder supone la obligatoriedad de tener archivada la información financiera, administrativa y de seguimiento del desarrollo de las acciones que se llevan a cabo hasta que pasen 3 años a partir del 31 de diciembre siguiente a la presentación de las cuentas en las que estén incluidos los gastos de la operación. En este contexto, también es obligación del beneficiario que esa información esté fácilmente accesible (sistema de contabilidad separado o codificación específica).

6. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 6.– Entidades beneficiarias.

1.– Programa honetako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industri arloko manufakturako enpresek, eta produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenek.

1.– Podrán acceder a las ayudas contempladas en el presente Programa las empresas industriales manufactureras así como las empresas que realicen tareas de diseño y montaje de productos industriales.

2.– Onuradunek gainera ondoko baldintza hauek bete behar dituzte:

2.– Las entidades beneficiarias deberán cumplir además los siguientes requisitos:

a) ETEa izatea, araudi honetako 4.7 artikuluak definitzen duen bezala. «Lanbide-Euskadiko Enplegu Zerbitzuko Zentro Berezien erregistroan inskribatutako erakundeek» ez dute baldintza hori bete beharko.

a) Que cumplan la condición de PYME, según se define en el artículo 4.7 de la presente normativa. Quedan excluidas de este requisito las «Entidades inscritas en el registro de Centros Especiales de Empleo del Servicio Vasco de empleo Lanbide».

b) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera industrialeko zentro bat edukitzea.

b) Disponer de un centro de actividad industrial en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Diruz lagundu daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzea.

c) Realizar la actuación subvencionable en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea.

d) Estar al corriente de las obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

e) Alta emanda egotea Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafe industrialean.

e) Deberán acreditar estar de alta en el correspondiente epígrafe industrial del Impuesto de Actividades Económicas del País Vasco.

f) Ondoko egoeraren batean ez egotea:

f) No encontrarse en alguna de las siguientes situaciones:

Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edota Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo bere sektore publikoarekin kontratatzeko legezko debekua edo gaitasun gabetzea izatea, horren barruan sartzen direlarik sexu bazterkeriagatik egoera horretan daudenak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera.

Primero.– Incursas en prohibición o inhabilitación para la obtención de ayudas públicas o para contratar con la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco o su sector público, con inclusión de la que se haya producido por discriminación por razón de sexo en virtud de la ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela.

Segundo.– Sujetas a una orden de recuperación de ayudas pendiente tras una decisión previa de la Comisión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

Hirugarrena.– Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluko egoeretan eta 13/2003 Legearen 13. artikulukoetan egotea, zeinaren ondorioz ezin baita izan laguntzen onuradun, eta bereziki ondoko hauetan:

Tercero.– En los supuestos del artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997 y en los del artículo 13 de la Ley 38/2003, que determinen que no pueda obtenerse la condición de beneficiario, y en relación con ellos, en particular:

Bete gabe izatea SPRI Taldearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin dauzkan obligazioak.

No estar al corriente de las obligaciones que mantenga con el Grupo SPRI y con el Gobierno Vasco.

Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo diru-laguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozeduran badago, horren emaitza ikusita emango da –edo, hala badagokio, ordainduko da– laguntza.

Tener pendientes obligaciones de reintegro de cantidades correspondientes a ayudas o subvenciones provenientes de presupuestos públicos de cualquier Administración o entidad perteneciente a sus sectores públicos. Tampoco podrán concurrir a la presente convocatoria quienes hubieren sido sancionados con carácter firme en un procedimiento sancionador que tuviere por origen la concesión de ayudas públicas o cualquier otro que impida la concurrencia a programas de esta naturaleza y se encuentren en el tiempo de cumplimiento de la sanción. Si el solicitante se encuentra incurso en un procedimiento de reintegro o sanción de esta naturaleza, la concesión o en su caso, el pago de la ayuda, quedarán condicionados al resultado del mismo.

Prozedura batean kaudimengabetzat joak izatea, konkurtsoa eskatu izana, konkurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgaituak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik.

Haber sido declaradas insolventes en procedimiento alguno, solicitado la declaración de concurso, hallarse declaradas en concurso, estar sujetas a intervención judicial o haber sido inhabilitadas conforme a la Ley Concursal sin que haya concluido el periodo de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

Diru-laguntzen deialdi hau egin aurreko 5 urteetan enpresa edota haren legezko ordezkariak epai irmo baten bidez kondenatuak izatea, laneko osasunaren aurkako delituren bat egiteagatik, eta, halaber, zehapen irmoa jasotzea, arlo horretan arau-hauste administratibo oso larria egiteagatik.

Ni la empresa ni sus representantes legales podrán haber sido condenados mediante sentencia firme por cometer delitos contra la salud laboral o sancionada con carácter firme por cometer infracción administrativa muy grave en dicha materia en el periodo de 5 años anteriores a la fecha de la presente convocatoria.

Laugarrena.– 200.000 eurotik gorako minimis laguntza bat jaso izana, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta. Baldin eta enpresa onuradunak besteren konturako garraio operazioak egiten baditu errepideko garraio-sektorean, gehiengo hori 100.000 eurora jaitsiko da. Beste laguntza batzuekiko metatze-arauak Programaren 11. artikuluan daude zehaztuta.

Cuarto.– Haber recibido una ayuda total de minimis superior a 200.000 euros contabilizados a lo largo del período que comprende el ejercicio fiscal en curso y los dos ejercicios anteriores. Este máximo se reduce a 100.000 euros si el beneficiario es una empresa que realiza por cuenta ajena operaciones de transporte de mercancías por carretera. Las reglas de acumulación con otras ayudas se detallan en el artículo 11 del Programa.

Bosgarrena.– Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen erakunde horrek lehia galarazten, murrizten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela.

Quinto.– Que por la autoridad competente se halla constatado que desarrolla prácticas que puedan impedir, restringir o falsear el juego de la competencia.

Seigarrena.– Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.

Sexto.– Dedicarse a la producción, comercialización y financiación de armamento, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007 de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

Zazpigarrena.– Bere jarduera garatzea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta nekazaritza, (ii) nekazaritzako produktuen lehen mailako produkzioa, eta (iii) nekazaritza produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Araudiaren 1.1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Séptimo.– Desarrollar actividades en alguno de los siguientes sectores: (i) pesca y acuicultura, (ii) producción primaria de los productos agrícolas, y (iii) transformación y comercialización de productos agrícolas en los casos previstos en el artículo 1.1.c) del Reglamento 1407/2013.

3.– Honako hauek ez dira izango onuradun:

3.– Quedan excluidas de la condición de beneficiaria:

a) Administrazio publikoak, eta Administrazio Publiko batek edo gehiagok sortutako sozietate eta erakundeak, zeintzuetan kapitalaren gehiengoa baitute edo erabakitzeko eskumena.

a) Las Administraciones Públicas y el conjunto de Sociedades y Entidades creadas por una o varias Administraciones Púbicas en las que mantengan la mayoría de capital o capacidad decisoria.

b) ZTBESko kideak, Kluster nagusiak eta Aurre-klusterrak.

b) Los miembros de la RVCTI, los Clusters prioritarios y los Preclusters.

c) Aholkularitza informatikoko enpresak.

c) Las empresas de Consultoría Informática.

d) Ingeniaritza lanak bakarrik egiten dituzten enpresak.

d) Las empresas que realicen exclusivamente labores de Ingeniería.

e) Araudi honetan aurreikusitako diru-laguntzen xede diren esparruetan zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko enpresekin akzio- edo partaidetza-lotura zuzena edo zeharkakoa duten entitateak.

e) Las entidades que tengan vinculación, vía acciones o participaciones, directa o indirectamente con empresas de Consultoría Informática e Ingeniería que presten servicios en los ámbitos objeto de subvención contemplados en esta normativa.

4.– Laguntza eta likidazio eskaerak aurkezten diren arteko denbora osoan laguntzen onuradun izateko baldintzak bete beharko dira.

4.– El cumplimiento de los requisitos para ser beneficiaria de las ayudas habrán de mantenerse desde el momento de presentación de las solicitudes de ayuda hasta la liquidación.

7. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 7.– Actuaciones subvencionables.

Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira EIKTak manufaktura arloko ETE industrialetan sartzea helburu duten proiektuak eremu hauetan:

Tendrán la consideración de actuaciones subvencionables los proyectos relacionados con la incorporación de TEICs en PYMEs industriales manufactureras en las siguientes áreas:

– Hornikuntza katearen kudeaketa (SMC motako aplikazioak ezartzea).

– Gestión de la cadena de suministro (Implantación de aplicaciones tipo SMC).

– Enpresako informazioaren kudeaketa integratua (ERP, Business Intelligence motako aplikazioak ezartzea).

– Gestión integrada de la información de la empresa (Implantación de aplicaciones tipo ERP, Business Intelligence).

– Produktuaren bizitza zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).

– Gestión del ciclo de vida del producto (Implantación de aplicaciones del tipo; CAM CAE, PDM, DMF).

– Produkzio prozesuaren kontrol sistemak (Kontrol Numerikoa, PLC sistemak inplementatzea).

– Sistemas de Control del proceso productivo (implementación de sistemas de Control Numérico, PLC).

– Fabrikako datuak atzemateko sistemak (SCADA).

– Sistemas de captura de datos en planta (SCADA).

– Prebentziozko mantentzea kudeatzeko sistemak.

– Sistemas de gestión de mantenimiento preventivo.

– Produkzio prozesuarekin lotutako logistika kudeatzeko sistemak.

– Sistemas de gestión logística asociados al proceso productivo.

– Serbitizazioko sentsorikako proiektuak.

– Proyectos de sensórica de servitización.

– Produkzio prozesuarekin lotutako sentsorikako proiektuak.

– Proyectos de sensórica asociados al proceso productivo.

– Fabrikako produkzioa hobetzen edo automatizatzen duten eta egoera aztertzea nahiz erabakiak hartzea errazten duten EIKTak sartzeko proiektuak, aurreko ataletan sartzen ez direnak.

– Proyectos de incorporación de TEICs que mejoren o automaticen la producción en planta y faciliten el análisis de la situación y la toma de decisiones, no contemplados en los apartados anteriores.

Proiektu bat SPRIren programa batean aurkeztu bada lehenago eta diru-laguntza jaso badu, proiektu hori eguneratzea edo mantentzea ez da diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko. Proiektu batek berriro parte hartu ahal izango du laguntza-programa honetan, baldin eta 7 urte behintzat pasa badira SPRIk laguntza eman zionetik, eta egiaztatzen badu jauzi kualitatibo handia eman duela teknologiaren ikuspuntutik.

No tendrán la consideración de actuaciones subvencionables la actualización o mantenimiento de aquellos proyectos que hayan sido objeto de una subvención anterior en el marco de un programa de SPRI. Aquellos proyectos que hayan sido apoyados por SPRI con anterioridad a un plazo de 7 años contados a partir de la fecha de presentación de la nueva Solicitud de Ayuda podrán acogerse nuevamente a este programa de ayudas siempre que acrediten un salto cualitativo desde el punto de vista tecnológico.

Ez dute diru-laguntzarik jasoko artikulu honetan azalduta dauden, eta erakunde onuradunaren katalogora biltzen diren produktu edo zerbitzuek.

No se admitirán como actuaciones subvencionables aquellos productos o servicios descritos en el presente artículo que formen parte del propio catálogo de productos/servicios de la entidad beneficiaria.

Nolanahi ere, ez da diruz laguntzeko moduko ekintza izango Europar Batasuneko beste Estatu kide batzuetara edo hirugarren herrialdeetara esportatzea, eta ondorioz, Programa honen esparruan emandako diru-laguntzek ezingo dute lotura zuzenik izan esportatutako kopuruekin, banaketa-sare bat sortu eta ustiatzearekin edota esportazio jarduerarekin lotutako bestelako gastu arruntekin.

No constituirá en ningún caso una actuación subvencionable la exportación a otros Estados miembros de la Unión Europea o a terceros países y, por consiguiente, ninguna subvención concedida en el marco del presente Programa podrá estar directamente vinculada a las cantidades exportadas, al establecimiento y la explotación de una red de distribución o a otros gastos corrientes vinculados a la actividad exportadora.

Programa honen esparruan emandako diru-laguntzek ezin dute baldintza bezala jarri bertako produktuak erabiltzea inportatutakoak erabili beharrean.

Ninguna subvención concedida en el marco del presente Programa podrá estar condicionada a la utilización de productos domésticos en lugar de productos importados.

8. artikulua.– Gastu hautagarriak.

Artículo 8.– Gastos elegibles.

1.– Gastu edo/eta inbertsio hautagarritzat hartuko dira 7. Artikuluan deskribatutako aholkularitza, ingeniaritza, hardware eta software gastuak, baldintza hauek betetzen badituzte:

1.– Tendrán la consideración de gastos y/o inversiones elegibles los de consultoría, ingeniería, hardware y software descritos en el artículo 7 y que cumplan los siguientes requisitos:

a) Laguntza eskaera SPRIn aurkezten denetik aurrera eta data horren ondorengo 12 hilabeteetan sortuak edo fakturatuak izan behar dute.

a) Devengados o facturados a partir de la presentación de la Solicitud de Ayuda en SPRI y durante los 12 meses siguientes a dicha fecha.

b) Kanpoko enpresa adituek eginak,

b) Realizados por empresas expertas externas.

2.– SAAS formatuko kudeaketa-aplikazioak ezartzea aurreikusten duten proiektuei dagokienez, gastu hautagarritzat hartu ahal izango dira orobat era horretako zerbitzuei egozteko moduko gastuak gehienez 12 hilabetean, baldin eta artikulu honetan deskribatutako baldintzak betetzen badituzte eta 7. artikuluan deskribatutako proiektu moten barruan badaude.

2.– Para proyectos que contemplen la implantación de aplicaciones de gestión en formato tipo SAAS, también podrá ser considerado como gasto elegible el coste imputable a este tipo de servicio, durante un plazo máximo de 12 meses, siempre que cumplan las condiciones descritas en este artículo y que estén incluidos en la tipología de proyectos descrita en el artículo 7.

3.– Fakturan aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da gastu hautagarria izango.

3.– No tendrá la consideración de gasto elegible el Impuesto sobre el Valor Añadido repercutido en factura.

4.– Halaber, honako hauek ere ez dira gastu eta inbertsio hautagarriak izango: eskatzaileak berak edo taldeko enpresaren batek egindako lanak, aholkulariak egindako joan-etorrien gastuak, material didaktikoak egitea edo aretoak alokatzea, dietak eta antzekoak. Gastu horiek fakturen kontzeptutik bereizita aurkeztu beharko dira.

4.– En ningún caso tendrán la consideración de gastos e inversiones elegibles trabajos realizados por el propio solicitante o por empresas del grupo, los gastos de desplazamiento del consultor, la elaboración de materiales didácticos y el alquiler de salas, dietas y similares. Estos gastos deberán figurar de forma separada en el concepto de las facturas.

5.– Kanpoko enpresa adituek baldintza hauek bete behar dituzte:

5.– Las empresas externas expertas deben cumplir las siguientes condiciones:

a) Ez dira izango ez sozietate publikoak, ez zuzenbide publikoko erakundeak, ez elkarteak, ez profesionalen elkargoak ez eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak.

a) No tener la consideración de Sociedades Públicas, Entidades de Derecho Público, Asociaciones o Colegios Profesionales ni formar parte de la Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovación.

b) Ez dute izango zuzeneko edo zeharkako akzio- edo partaidetza-loturarik laguntza eskatzailearekin.

b) No tener vinculación, vía acciones o participaciones, directa o indirectamente, con la solicitante de la ayuda.

c) Enpresak eta horien langile zein laguntzaileak ez dira egongo SPRIren deshomologazio-prozeduretan.

c) No estar incursas, tanto las empresas como sus personas empleadas y colaboradoras en procedimientos de deshomologación por parte de SPRI.

9. artikulua.– Gastu eta inbertsio hautagarriei aplikatzeko baldintzak.

Artículo 9.– Requisitos aplicables a los gastos e inversiones elegibles.

Gastu eta inbertsio hautagarriak baloratzeko, honako irizpideak izango dira kontuan:

En la valoración de los gastos e inversiones elegibles se tendrán en cuenta los siguientes criterios:

a) Lotura zuzena izango dute programa honen helburu den lankidetza-jarduerarekin.

a) Deberán estar directamente relacionados con la actividad que constituye el objeto de este Programa.

b) Deskontuak eta antzekoak izanez gero, gastua gutxitu egingo da.

b) Los descuentos y similares, supondrán un menor valor del gasto.

c) Gastu hautagarriaren balioespena kutxako irizpidearen araberakoa izango da.

c) La valoración del gasto elegible será en función del criterio de caja.

d) Programaren Batzorde Exekutiboaren iritziz proiektuaren gastu-aurrekontua handiegia bada antzeko proiektuen batez besteko gastuekin alderatuta, bere esku egongo da gastu hautagarrien oinarria murriztea, gastu egokitzat eta proportzionatutzat jotzen den zenbatekoaren arabera.

d) Si la Comisión Ejecutiva del Programa considera que el presupuesto de gasto del proyecto es excesivo en comparación con el coste medio de gastos en proyectos de análoga naturaleza, se reducirá la cuantía de los gastos elegibles a lo que se considere un gasto ajustado y proporcionado.

10. artikulua.– Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak.

Artículo 10.– Modalidad y cuantía de las ayudas.

Laguntzak diru-laguntza bezala egituratuko dira.

Las ayudas se instrumentarán en forma de subvenciones.

Diru-laguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko dira definizio hauek:

A efectos del cálculo de la subvención, se tendrán en cuenta las siguientes definiciones:

– «Proiekturako onartutako aurrekontu globala» kontzeptu hauen batura izango da:

– El «presupuesto global aceptado del proyecto» será la suma de los siguientes conceptos:

– Aholkularitza edota Ingeniaritza Gastuentzat onartutako aurrekontua, gehi,

– El presupuesto aceptado en Gastos de Consultoría y/o Ingeniería, más

– Hardwarearentzat onartutako aurrekontua, gehi,

– El presupuesto aceptado en Hardware, más

– Softwarearentzat onartutako aurrekontua,

– El presupuesto aceptado en Software.

– Hauxe izango da diruz lagundu daitekeen kontzeptu bakoitzarentzat «onartutako gehienezko aurrekontua», portzentajeak aplikatzeko eta diru-laguntza kalkulatzeko oinarria izango dena:

– El «presupuesto máximo aceptado» por concepto subvencionable, base para la aplicación de los porcentajes y cálculo de la subvención, será el siguiente.

– Aholkularitza edota Ingeniaritza Gastuentzat onartutako aurrekontua, gehi,

– El presupuesto aceptado en Gastos de Consultoría y/o Ingeniería, más

– Hardwarearentzat onartutako aurrekontua (Aholkularitza edota Ingeniaritza Gastuentzat onartutako aurrekontuaren % 50eraino gehienez), gehi,

– El presupuesto aceptado en Hardware (hasta un máximo del 50% del presupuesto aceptado en Gastos de Consultoría y/o Ingeniería), más

– Softwarearentzat onartutako aurrekontua (Aholkularitza edota Ingeniaritza Gastuentzat onartutako aurrekontuaren % 50eraino gehienez)

– El presupuesto aceptado en Software (hasta un máximo del 50% del presupuesto aceptado en Gastos de Consultoría y/o Ingeniería)

– Aholkularitza edota Ingeniaritza Gastuak proiekturako onartutako aurrekontu globalaren % 50ekoak izango dira gutxienez.

– Los Gastos de Consultoría y/o Ingeniería supondrán como mínimo el 50% del presupuesto global aceptado del proyecto.

Hona hemen proiekturako onartutako gehienezko gastu eta inbertsio aurrekontuen gaineko diru-laguntza portzentajeak (artikulu honetan bertan azaldu bezala) diruz lagundu daitezkeen hiru kontzeptuetako bakoitzean:

Los porcentajes de subvención sobre los presupuestos de gastos e inversiones máximos aceptados para el proyecto por cada uno de los tres conceptos subvencionables (según se describe en este mismo artículo) serán los siguientes:

a) Mikro-enpresak eta Enpresa txikiak, % 50.

a) Micro y Pequeña Empresa, 50%.

b) Enpresa ertainak, % 30.

b) Mediana Empresa, 30%.

Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritza, hardware eta software gastuak dituen eta diruz laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 18.000 euroko diru-laguntza emango da gehienez.

La subvención máxima anual para apoyar los gastos de consultoría-ingeniería, hardware y software asociados al proyecto será de 18.000 euros para la realización de una o más actuaciones subvencionables a lo largo del ejercicio.

Diruz lagundu daitekeen kontzeptu bakoitzagatiko gehienezko diru-laguntza hauxe izango da, diru-laguntza globalaren 18.000 euroko gehienezko mugaren barnean:

La subvención máxima por concepto subvencionable, dentro de los 18.000 euros de límite máximo de subvención global será el siguiente:

– Hardwarea: 4.500 euro gehienez.

– Hardware: máximo 4.500 euros.

– Softwarea: 4.500 euro gehienez.

– Software: máximo 4.500 euros.

– Aholkularitza edota ingeniaritza gastuak: 18.000 euro gehienez.

– Gastos de Consultoría y/o Ingeniería: máximo 18.000 euros.

11. artikulua.– Laguntzak metatzea eta mugak.

Artículo 11.– Acumulación y límites de las ayudas.

1.– Programa honetan jasotako laguntzekin batera beste laguntza bateragarri batzuk eskuratu ahal izango dira, edo Europako beste finantzabide batzuk, betiere gastu hautagarri berberetarako gehienezko laguntzaren muga errespetatzen bada.

1.– Las ayudas previstas en el presente Programa podrán acumularse con otras ayudas compatibles o con otras formas de financiación comunitaria, siempre que se respeten para los mismos gastos elegibles la intensidad de ayuda máxima.

2.– Laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango erakunde onuradunak garatzeko asmoa duen jardueraren kostua baino handiagoa, soilik laguntza hori aintzat hartuta edo edozein administraziok edo horien sektore publikoek xede bererako emandako beste laguntza batzuk gehituta. Baldin eta beste laguntza publiko batzuk eta programa honen bidez emandakoa metaturik lortzen den zenbatekoak gainditu egiten badu kostu hori, murriztu egingo da programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa jardueraren gehiegizko finantzaketa saihesteko behar den neurrian.

2.– El importe de la ayuda en ningún caso podrá ser de tal cuantía que, aisladamente o en concurrencia con otras otorgadas por cualquier Administración o sus respectivos sectores públicos para la misma finalidad, supere el coste de la actividad a desarrollar por la entidad beneficiaria. De producirse que con la acumulación entre otras ayudas públicas y la otorgada en virtud de este Programa se supere dicho coste, el importe de la ayuda regulada en este Programa será minorado en la medida necesaria para evitar la sobrefinanciación de la actividad.

3.– Programa hau aplikatuz emango diren laguntzak garrantzi txikikoak edo minimis laguntzak izango dira.

3.– Las ayudas concedidas en aplicación de este Programa tienen la consideración de ayudas de menor importancia o de mínimis.

4.– Erakunde onuradun batek jaso dezakeen minimis laguntzaren guztizkoak ezingo du 200.000 eurotik gorakoa izan, indarrean dagoen ekitaldi fiskala eta aurreko biak aintzat hartuta. Baldin eta enpresa onuradunak besteren konturako garraio operazioak egiten baditu errepideko garraio-sektorean, gehiengo hori 100.000 eurora murriztuko da (horrez gain, laguntza ezingo da erabili merkatu-gaiak errepidez garraiatzeko ibilgailuak erosteko). Hortaz, programa honetan aurreikusitako laguntzak ez dira esleituko, baldin eta esleitutako laguntzak muga hori gainditzen badu hain justu ere onuradunak eskuratutako beste minimis laguntza batzuk erantsi ondoren. Berdin dio laguntza horiek zein administraziok esleitu dituen.

4.– La ayuda total de mínimis que puede percibir una misma entidad beneficiaria no podrá ser superior a 200.000 euros contabilizados a lo largo del período que comprende el ejercicio económico en curso y los dos ejercicios anteriores. Si el beneficiario es una empresa que realiza por cuenta ajena operaciones de transporte de mercancías por carretera, este máximo se reduce a 100.000 euros (adicionalmente, la ayuda no puede utilizarse para la adquisición de vehículos de transporte de mercancías por carretera). Por este motivo, no se concederán las ayudas previstas en el presente Programa cuando la ayuda concedida agregada a otras ayudas de mínimis que hubiese percibido el beneficiario, con independencia de la administración o administraciones concedentes, excediera dicho límite.

5.– Minimis laguntzak ez zaizkio metatuko Estatuko inongo diru-laguntzari, diruz lagun daitezkeen gastu horiei dagokienez, baldin eta metatze horrek gaindituko balu laguntzaren intentsitatea edo dagokion gehieneko laguntzaren kopurua. Gehieneko kopuru hori kasu bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera dago ezarrita, kategorien araberako salbuespen-araudi baten edo Batzordeak harturiko erabaki baten bitartez.

5.– Las ayudas de minimis no se acumularán con ninguna ayuda estatal en relación con los mismos gastos subvencionables, si dicha acumulación excediera de la intensidad de ayuda o del importe de ayudas superior correspondiente fijado en las circunstancias concretas de cada caso por un reglamento de exención por categorías o una decisión adoptados por la Comisión.

6.– Aurrez aipatutako muga horiek edo programa honek zehazten dituen beste batzuk gaindituz gero, soberako kantitatea murriztu egingo da programaren arabera emandako zenbatekotik.

6.– En caso de superarse alguno de los límites anteriores u otros que establezca este Programa, la ayuda concedida en virtud del mismo se minorará en la cantidad correspondiente al exceso.

7.– Minimis laguntzak emandakotzat joko dira enpresari aitortzen zaionean laguntza jasotzeko legezko eskubidea duela.

7.– Las Ayudas de minimis se consideraran concedidas en el momento en que se reconozca a la empresa el derecho legal a recibir la ayuda.

12. artikulua.– Laguntza eskaera.

Artículo 12.– Solicitud de Ayuda.

1.– Aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeek laguntza eskaera egiteko formularioa bete beharko dute SPRIren webgunean.

1.– Las entidades que reúnan las condiciones para poder acceder a las ayudas previstas deberán cumplimentar los formularios de Solicitud de Ayuda habilitados en la página web de SPRI.

2.– Eskaera hori izenpe elektroniko aurreratuaren bidez (ziurtagiri elektroniko errekonozitu batekin) sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. Sinadura elektronikoaren eguna hartuko da aurkezpen-egun modura.

2.– Dicha solicitud deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la entidad mediante firma electrónica avanzada (mediante certificado electrónico reconocido). Se considerará como fecha de presentación la de la firma electrónica.

3.– Erakunde eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira laguntza eskaeran.

3.– La Solicitud de Ayuda deberá contener datos de identificación de la entidad solicitante y de su representante legal.

4.– Laguntza eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

4.– La Solicitud de Ayuda habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación:

a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena.

a) Declaración responsable del representante legal de la entidad.

b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia.

b) Copia del poder notarial del representante legal.

Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.

En el caso de que el beneficiario sea un trabajador autónomo, Certificado del Departamento de Hacienda de la Diputación Foral o Ayuntamiento correspondiente, actualizado, que acredite la actividad económica.

c) Erakunde onuradunaren IFZ.

c) NIF de la entidad beneficiaria.

d) Proiektuaren eskaintza tekniko eta ekonomikoa, puntu hauei buruzko informazio zehatza eduki behar duena:

d) Oferta técnica y económica del proyecto, que deberá contener información detallada sobre los siguientes puntos:

– Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionean).

– Actividad y situación actual de la empresa (en base a tecnología).

– Detektatutako arazoa / premia. Lortu nahi diren helburuak.

– Problema / necesidad detectada. Objetivos que se quieren alcanzar.

– Egin beharreko ingeniaritza edota aholkularitza lanen, eta produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.

– Descripción de las tareas de ingeniería y/o consultoría a realizar y descripción del producto / servicio y documentos que se espera generar en el proyecto.

– Diru-laguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa.

– Descripción de las inversiones en hardware y software a abordar en el proyecto objeto de subvención. Aclarar la relación con el proyecto y la necesidad del mismo.

– Ezarriko den EIKT konponbidearen azterketa sakona. Proiektuan erabiliko diren teknologiak.

– Análisis detallado de la solución TEIC a implantar. Tecnologías a emplear en el proyecto.

– Aurrekontu banakatua, barne hartuz aholkularitza edo/eta ingeniaritza kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentzea, eta hardwarea (hala badagokio).

– Desglose del presupuesto que incluya costes de consultoría y/o ingeniería, licencias del sistema y mantenimiento, y hardware (si proceden).

– Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak).

– Estimación de horas por cada una de las tareas a realizar (dedicaciones).

– Proiektua burutzeko egutegia.

– Calendario de ejecución del proyecto.

e) Enpresa onuraduna laguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratua izan bada, bere «negozio-plana» aurkeztu beharko du.

e) En el caso de que la empresa beneficiaria haya sido constituida en los 12 meses anteriores a la fecha de presentación de la solicitud de ayuda, deberá presentar su «Plan de Negocio».

f) SPRIri baimena ematea honek eska dezan zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea.

f) Autorización a SPRI de solicitar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social así como para consultar el epígrafe en el que se encuentra dada de alta la empresa en el IAE (Impuesto de Actividades Económicas).

5.– Enpresa onuradunak eta SPRIk baliozkotzat joko dituzte diru-laguntza eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora posta elektronikoz bidaltzen diren jakinarazpen guztiak. Laguntzaren onuradun gisa agertzen den enpresaren posta elektronikoa bakarrik onartuko dira harremanetarako helbide gisa.

5.– La empresa beneficiaria y SPRI darán validez a todas las comunicaciones emitidas vía email a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto declarada por la empresa en la Solicitud de Ayuda. Solo se admitirá como cuenta de correo electrónico de contacto la correspondiente a la de la empresa que figure como beneficiaria del programa.

6.– Eskatzaileek bermatuta izango dute beren hizkuntza -euskara edo gaztelania- ahoz nahiz idatziz erabiltzeko eskubidea, Programa honen ondorioz SPRIrekin izango dituzten harreman guztietan.

6.– Los solicitantes verán garantizado el derecho a usar y ser atendidos en su misma lengua, euskera o castellano, de manera oral o por escrito, en las relaciones que sostengan con SPRI a raíz del presente Programa.

13. artikulua.– Laguntza eskaerak aurkezteko epea eta Programaren indarraldia.

Artículo 13.– Plazo de presentación de las Solicitudes de Ayuda y vigencia del Programa.

Laguntza eskaerak aurkezteko epea programa Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 09:00etan (penintsulako ordua) hasiko da eta 2017-09-22ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.

El plazo de presentación de las solicitudes de ayuda será desde las 09:00 horas (hora peninsular española) del día siguiente a la publicación del Programa en el Boletín Oficial del País Vasco hasta las 15:00 horas (hora peninsular española) del día 22-09-2017.

Laguntza eskaera eta horrekin batera aurreko artikuluan eskatzen den dokumentazioa, diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira.

La presentación de la Solicitud de Ayuda junto con la documentación requerida en el artículo anterior deberá efectuarse antes de haberse iniciado la actuación subvencionable.

14. artikulua.– Ebaluaketa eta ebazpen prozedura.

Artículo 14.– Procedimiento de evaluación y resolución.

1.– SPRIko Administrazio Kontseiluak 2015eko martxoaren 30ean hartutako, eta Merkataritza Erregistroan inskribatutako erabakiaren arabera eratu zen Programako Batzorde Exekutiboa, Alexander Arriola Lizarriturri Jn., Aitor Urzelai Inza Jn., Aitor Cobanera Rodríguez Jn. eta Iñaki Suarez Arauzo Jn. osatuta. Hala, berea da araudi honen arabera aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko eta ebazpenak emateko eskumena, eta horiei buruzko deliberamenduak dagozkion aktan jasota geldituko dira.

1.– La Comisión Ejecutiva del Programa, formada por D. Alexander Arriola Lizarriturri, D. Aitor Urzelai Inza, D. Aitor Cobanera Rodríguez y D. Iñaki Suarez Arauzo, constituida en base al acuerdo adoptado por el Consejo de Administración de SPRI, el 30 de marzo de 2015, e inscrita en el Registro Mercantil, está facultada para la evaluación y resolución de las solicitudes de ayuda presentadas en base a esta normativa, y cuyas deliberaciones se plasmarán en la correspondiente acta.

2.– Laguntza eskaerak ebaluatu eta ebatziko dira espedienteak osaturik daudenean.

2.– La evaluación y resolución de las Solicitudes de Ayuda se realizará en función del momento en que el expediente esté completo.

3.– Laguntza eskaerak onartzeko irizpideak 6. eta 7. artikuluetan daude jasota.

3.– Los criterios determinantes para la aprobación de las Solicitudes de Ayuda presentadas quedan recogidos en los artículos 7 y 8.

4.– Batzorde Exekutiboak emango du ebazpena zuzeneko esleipen bidez, eta eskaerak aurkezpen hurrenkeraren arabera ebatziko dira, aurrekontu kreditua dagoen bitartean.

4.– La resolución se adoptará por la Comisión Ejecutiva del programa en régimen de adjudicación directa, realizándose la resolución de las solicitudes conforme al orden de su presentación y mientras se disponga de crédito presupuestario.

5.– Ebazpen epea. Ebazteko gehienezko epea 120 egun naturalekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Epe horretan ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

5.– Plazo de resolución. Se establece un plazo máximo de resolución de 120 días naturales desde la fecha de presentación de la documentación completa. La falta de resolución en plazo se entenderá como resolución denegatoria.

6.– Batzorde Exekutiboko idazkariak emango du ebazpenen berri, eta diruz lagunduko den jarduera gauzatzeko zenbateko diru-laguntza emango den, zein baldintzatan eta zein epetan egin behar den ere jakinaraziko du; era berean, jarduera hori garatzeko beharrezkoa den beste edozein baldintza ere zehaztuko du.

6.– La comunicación a las entidades solicitantes de las resoluciones las realizará el Secretario de la Comisión Ejecutiva e indicará la cuantía de subvención que se concede, las condiciones de la misma y los plazos para la realización de la actuación subvencionable, así como cualquier otra condición que sea necesaria para el desarrollo de la misma.

7.– Aipatu ebazpena emandakoan erakunde eskatzaileari posta elektronikoz jakinaraziko zaio, Batzorde Exekutiboak ebazpena emateko egin duen batzar egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta gehienez ere 15 eguneko epean.

7.– La citada resolución se dictará y se notificará por email a la entidad solicitante en un plazo máximo de 15 días naturales contados desde el día siguiente al de la celebración de la Comisión Ejecutiva.

8.– Araudi honetan jasotako epeen ondorioetarako ez da kontuan hartuko abuztua.

8.– A efectos de todos los plazos recogidos en esta normativa, no se considerará el mes de agosto.

9.– Ebazpena SPRIren web-gunean argitaratuko da, denek izan dezaten eman diren laguntzen berri.

9.– Para general conocimiento de las ayudas concedidas se procederá a su publicación en la página web de SPRI.

15. artikulua.– Likidazio-eskabidea. Aurkezteko epea.

Artículo 15.– Solicitud de Liquidación. Plazo de presentación.

1.– Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu eta 90 egun naturaleko epearen barnean, erakunde onuradunek proiektua burutu izana justifikatu beharko dute, SPRIren web-guneko likidazio-eskabidearen inprimakiak betez.

1.– Una vez finalizada la actuación subvencionable, y en el plazo de 90 días naturales las entidades beneficiarias deberán justificar la misma utilizando los formularios de Solicitud de Liquidación habilitados en la página web de SPRI.

2.– Eskabide hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. Sinadura elektronikoaren eguna hartuko da aurkezpen-egun modura.

2.– La Solicitud de Liquidación deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la entidad mediante firma electrónica. Se considerará como fecha de presentación la de la firma electrónica.

3.– Erakunde eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira likidazio-eskabidean.

3.– La Solicitud de Liquidación deberá contener datos de identificación de la entidad solicitante y de su representante legal.

4.– Likidazio-eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

4.– La Solicitud de Liquidación habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación.

a) Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza edota ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak.

a) Copia de las facturas de los gastos e inversiones elegibles con el desglose de costes de consultoría y/o ingeniería, hardware y software.

b) Finantza-erakundeak ordaindu izanaren egiaztagirien kopia.

b) Copia de los justificantes de pago de la Entidad Financiera.

c) Egindako lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Erakunde hornitzaileak egingo du behin proiektua gauzatu ondoren, eta informazio hau jasoko du:

c) Memoria técnica que acredite los trabajos realizados elaborada por la entidad proveedora tras la ejecución del proyecto y que recoja la siguiente información:

– Konpondutako arazoa / premia. Lortutako helburuak.

– Problema / necesidad resuelta. Objetivos alcanzados.

– Eginiko ingeniaritza- edota aholkularitza-lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak.

– Descripción de las tareas de ingeniería y/o consultoría realizados y documentos generados en el proyecto.

– Aholkularitza zerbitzuaren barruan eginiko lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako denbora, tokia, joan-etorrietan emandako denbora...).

– Descargo detallado de las tareas realizadas dentro del servicio de consultoría indicando las dedicaciones horarias a las mismas (nombre del Consultor/técnico, fecha, tarea, tiempo dedicado, lugar, tiempo de desplazamientos...).

– Diru-laguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta software arloko inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila atzemateak, argazkiak...). Azaldu erlazioa eta zergatik diren beharrezkoak.

– Descripción y evidencias (capturas de pantalla, fotos...) de las inversiones en hardware y software relacionadas con el proyecto objeto de subvención. Aclarar su relación y la necesidad.

– Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza edo/eta ingeniaritza kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentzea eta hardwarea (hala badagokio).

– Desglose de los importes facturados que incluya costes de consultoría y/o ingeniería, licencias del sistema, mantenimientos y hardware (si proceden).

d) Finantza erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).

d) Copia del certificado de la entidad financiera que acredite la titularidad y número de la cuenta corriente (IBAN) a nombre del beneficiario.

e) Baimena ematea SPRIri zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betearaz daitezen eskatzeko.

e) Autorización a SPRI de solicitar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

16. artikulua.– Laguntza- edota likidazio-eskabideak zuzentzea.

Artículo 16.– Subsanación de las Solicitudes de Ayuda y/o Liquidación.

1.– Laguntza- edota Likidazio-eskabideak ez badaude behar bezala beteta puntu guztietan edo ez bada eskatutako dokumentazio osoa ekartzen, SPRIk 10 egun balioduneko epea emango dio erakundearen legezko ordezkariari akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak helarazteko.

1.– En el caso de que la Solicitud de Ayuda y/o de Liquidación no vinieran cumplimentadas en todos sus términos o no fueran acompañadas del resto de la documentación exigida, SPRI requerirá al representante legal de la entidad, para que, en un plazo máximo de 10 días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos.

2.– Epe hori igaro eta erakunde onuradunak ez badu zuzenketarik egin, SPRIk bertan behera utzi ahal izango du espedientea eta erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio.

2.– Transcurrido dicho plazo sin haber procedido la entidad beneficiaria a la subsanación, SPRI podrá proceder a la cancelación del expediente, comunicándose tal circunstancia a la entidad solicitante.

17. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Artículo 17.– Pago de la ayuda.

1.– Diru-laguntzak SPRIk formalizatu eta emango ditu, laguntzaren erakunde onuradunari ordainketa bakarra eginez, betiere onuradunak likidazio eskaera eta aurreko artikuluan adierazi diren egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

1.– Las subvenciones serán formalizadas y entregadas por SPRI mediante un único pago a la entidad beneficiaria de la ayuda, tras la oportuna presentación de la Solicitud de Liquidación y documentación justificativa exigida en el artículo anterior.

2.– Baldin eta gastu edo/eta inbertsio hautagarria Programako Batzorde Exekutiboak diru-laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, diru-laguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari.

2.– En el supuesto de que el gasto y/o inversión elegible realizado, sea inferior al presupuesto aprobado por la Comisión Ejecutiva del Programa en la resolución de concesión de la ayuda, ésta se ajustará proporcionalmente.

3.– Likidazio-eskabidean eskatutako egiaztagiriak aurkeztu eta gehienez 60 egun naturaleko epean egingo dizkie ordainketak SPRIk erakunde onuradunei, betiere Informazio Gizartearen Arloak egiaztagiri horiek ebaluatu eta oniritzia eman ondoren. Ez da zenbatuko SPRIren berrikuspenaren ondoriozko epea, ezta abuztua ere, ez baita jotzen hil balioduntzat.

3.– SPRI procederá al libramiento de los pagos a la entidad beneficiaria de las ayudas en un plazo máximo de 60 días naturales a partir de la presentación de la documentación justificativa exigida en la Solicitud de Liquidación y una vez evaluada y conforme por parte del Departamento de Sociedad de la Información. A efectos de este cómputo no se tendrá en cuenta el plazo motivado por la revisión de SPRI ni el mes de agosto que se considerará inhábil.

18. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 18.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

1.– Onuradunek bete beharreko obligazioak dira Diru-laguntzen Lege Orokorreko 14. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakok, eta, bereziki, hauek:

1.– Son obligaciones de los beneficiarios, las previstas en los artículos 14 de la Ley General de Subvenciones y 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en particular:

a) Emandako laguntza onartzea. Hartara, diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen denetik hamabost eguneko epean eta SPRIren aurrean espresuki horri uko egin ezean, ulertuko da erakunde onuradunak laguntza onartu duela.

a) Aceptar la ayuda concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días naturales tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención, la entidad beneficiaria no renuncia expresamente a la misma ante SPRI, se entenderá que ésta queda aceptada.

b) Diru-laguntza ekintza plana garatzeko erabiltzea.

b) Destinar la ayuda otorgada al desarrollo del plan de actuación para el que ha sido concedida.

c) SPRIk agiri osagarriak eska ditzakeela onartzea, eta, lagundu den proiektua burutu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzeko, SPRIk izendatutako pertsonalak instalazioetan beharrezko eta komenigarri jotzen dituen egiaztapen eta azterketak egin ditzakeela onartzea.

c) Aceptar que SPRI pueda requerir toda aquella documentación adicional que estime precisa, así como que personal designado por SPRI pueda realizar en cualquiera de sus instalaciones, cuantas comprobaciones y verificaciones considere necesarias y convenientes, con el fin de constatar la realización del proyecto objeto de la ayuda concedida y el cumplimiento de los requisitos exigidos.

d) Faktura osoak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea bost urtez, gastu hautagarriak burutzen direnetik aurrera.

d) Conservar las facturas completas y tenerlas a disposición de SPRI y de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante un periodo de cinco años a contar desde el momento de la realización de los gastos elegibles.

e) Laguntzen erabilera fiskalizatzeko eginkizuna betetzen duten aldetik, eskatutako informazioa eman behar zaie Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari edo Estatu zein Europa mailako beste kontrol-organo eskudun batzuei.

e) Facilitar a la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, u otros órganos de control competentes, tanto nacionales como comunitarios la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

f) Xede berbererako beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horiek emandako laguntzen eta diru-laguntzen edota beste edozein diru-sarrera edo baliabideren berri eman behar dio berehala SPRIri.

f) Comunicar inmediatamente a SPRI la solicitud u obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma o similar finalidad que las ayudas aquí reguladas, procedentes de cualquier otra Administración o ente público o privado.

g) Diru-laguntza esleitzeko aintzat hartu den arrazoiren bat aldatu bada, horren berri eman behar zaio SPRIri.

g) Notificar a SPRI la modificación de cualquier circunstancia que haya sido tenida en cuenta para el otorgamiento de la ayuda.

h) Eman programa honetan onartutako diru-laguntzaren jatorriari buruzko publizitate egokia.

h) Dar la adecuada publicidad del origen de la subvención otorgada mediante el presente Programa.

i) Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatu behar da, diruz lagundutako proiektua burutu bitartean sortzen diren dokumentu eta euskarri guztietan.

i) Garantizar un uso no sexista del lenguaje e imágenes en los documentos y soportes que se produzcan durante la realización del proyecto subvencionado.

19. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

Artículo 19.– Modificación de las ayudas.

1.– Laguntza emateko baldintzetan edozein aldaketa gertatzen bada eta, edozein kasutan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako laguntzak edo diru-laguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso badira xede berbererako, laguntza esleitzeko Ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Programa honetan ezarritako gutxienezko baldintzak betetzen jarraitzen badira.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda, y en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la ayuda, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en el presente Programa.

2.– Halaber, programaren kudeatzaileak jarduerak gauzatzeko luzapen bat eman dezake, baldin eta erakunde eskatzaileek hala eskatu eta behar bezala justifikatzen badute; luzapen horren ondorioz, gehienez, 3 hilabetez atzeratu ahal izango da programak gauzatzeko epea (12 hilabetekoa da epe hori). Salbuespen bezala, SPRIk epe-luzapen osagarriak onar ditzake, betiere, behar bezala justifikatuta badaude.

2.– Asimismo, previa solicitud y justificación por parte de las entidades solicitantes, se podrá conceder por parte del responsable de la gestión del programa un aplazamiento en la ejecución de las actividades a realizar, siempre que no se supere en más de 3 meses del plazo máximo de ejecución de los proyectos, establecido en 12 meses de duración. Excepcionalmente, SPRI podrá admitir ampliaciones de plazo adicionales siempre que estén debidamente justificadas.

3.– Gauzatutako ekintzak Laguntza Eskaeran jasotakoak izango dira ezinbestean, nahiz eta Programako Batzorde Betearazleak aukera duen aldaketak baimentzeko, baldin eta onuradunak behar bezala justifikatu baditu jarduerak amaitu aurretik eta programa honen hasierako helburuak hutsaltzen ez badira.

3.– Las actuaciones comprenderán necesariamente las contempladas en la Solicitud de Ayuda y documentación complementaria aportada, pudiendo autorizarse cambios en las mismas por parte de la Comisión Ejecutiva del Programa, siempre que estos cambios hayan sido previamente justificados por la entidad beneficiaria con anterioridad a su finalización, y no se desvirtúe la naturaleza de las actuaciones y los objetivos perseguidos inicialmente por este Programa.

20. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 20.– Incumplimientos.

1.– Ikusiko balitz erakunde onuradunak ez duela bete Programa honetan, aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta laguntzen ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat, emandako laguntza eskuratzeko eskubidea galduko du eta SPRIri itzuli beharko dizkio ordura arte kobratu dituen laguntzen diru kopuruak gehi dagozkien legezko interesak, eta behar balitz, legezko jarduketak abiaraziko dira diru kopuru horiek itzul ditzan. Era berean, aholkularitza enpresak hutsegiteren egin badu, programa honi atxikitako beste proiektu batzuetan parte hartzea debeka dakioke.

1.– En el supuesto de que las entidades beneficiarias incumplieran alguno de los requisitos establecidos en el presente Programa y en las demás normas que le son de aplicación, así como alguna de las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de la ayuda, perderán el derecho a la misma, con obligación de reintegrar a SPRI el montante de las ayuda que hubieran percibido hasta ese momento, más los correspondientes intereses legales que correspondan, procediéndose, en caso necesario, a ejercitar las acciones legales a las que hubiera lugar para conseguir su reintegro. Así mismo, se podrá impedir a la empresa consultora a realizar nuevos proyectos acogidos al presente programa, si se comprobase falta de la misma.

2.– Laguntza itzultzeko arrazoiak dira Diru-laguntzen Lege Orokorreko 37. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako araudietan aurreikusitakoak.

2.– Son causas de reintegro las previstas en el artículo 37 de la Ley General de Subvenciones y demás normas aplicables.

3.– Zehazki, erakundeak laguntza exijitzeko eskubidea galduko du, edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, honako kasu hauetan:

3.– En particular, la entidad perderá el derecho a exigir la ayuda o, en su caso, deberá proceder al reintegro de las cantidades ya percibidas en los siguientes casos:

a) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.

a) Haber obtenido la ayuda sin reunir las condiciones y requisitos establecidos en el presente Programa o incumpliendo las establecidas con motivo de la concesión de la ayuda.

b) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.

b) Negarse u obstruir cualquiera de las medidas de control previstas en el Programa o en la concesión de la ayuda.

c) Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.

c) La no justificación en plazo de los gastos elegibles o el incumplimiento de los requisitos exigidos en este Programa o en la resolución de concesión de la ayuda.

d) Diruz lagundutako jarduera betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.

d) Sobrepasar los plazos establecidos para la realización de la actividad subvencionada, siempre que no medie autorización de modificación o de prórroga.

e) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

e) Cualquier otra desviación del proyecto o el incumplimiento de cualquier otra obligación que se disponga en la resolución de concesión de la ayuda.

4.– Bidegabe jasotako zenbatekoak hilabeteko epean itzuli beharko dira, erakundeari horren berri emandako egunetik zenbatzen hasita. Horrez gain, hilabete hori igaro ondoren eragindako legezko interesak ere ordaindu beharko dira.

4.– El reintegro de las cantidades indebidamente percibidas deberá realizarse en el plazo de un mes desde que la entidad sea notificada a tal efecto, debiendo además abonar el interés legal del dinero a partir del trascurso de dicho mes.

5.– Halaber, gainfinantziazioa badago ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza zatia itzuli beharko da, 10. artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da gertaera hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.

5.– Procederá también el reintegro de la parte de la ayuda que exceda el coste de la actividad objeto del Programa cuando resulte la sobrefinanciación de la misma por motivo de la acumulación de otras ayudas regulada en el artículo 10, en momento posterior al cobro de la misma. La cantidad a reintegrar en este supuesto se determinará en la resolución que declare el hecho y acuerde el reintegro.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Erakunde onuradunek programa honi buruzko sustapen jarduera eta argitalpen guztietan adierazi beharko dute SPRIren laguntza jaso dutela.

Primera.– Las entidades beneficiarias harán constar en todas las actividades editoriales o promocionales en relación con este Programa el apoyo recibido de SPRI.

Bigarrena.– Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz, emandako datu pertsonal guztiak SPRIren (Urkijo Zumarkalea 36-4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina, 48011 Bilbao) ardurapeko «LAGUNTZAK» edo «AHOLKULARIAK» izeneko fitxategietan gordeko dira.

Segunda.– De conformidad con lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, los datos de carácter personal que se faciliten serán recogidos en el fichero denominado «AYUDAS», o bien «CONSULTORES» de los que es responsable SPRI, con domicilio en Alameda Urquijo, 36-4.ª planta, Edificio Plaza Bizkaia, 48011 Bilbao.

Fitxategi horien helburua da SPRIk diseinatzen edota kudeatzen dituen laguntza/diru-laguntza espedienteak eta baita ere SPRIren zerbitzu eta laguntza eskaintzan parte hartzen duten edo SPRIrekin kolaboratzen duten profesionalei buruzko informazioa kudeatzea. Beharrezko balitz, informazio hori eman ahal izango zaie enpresa kolaboratzaileei, gai honetan eskumenak dauzkan Administrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei.

Estos ficheros tienen como finalidad gestionar los expedientes de ayudas/subvenciones diseñados y/o gestionados desde SPRI, así como la información de los profesionales que participan y/o colaboran con SPRI en la prestación de sus servicios y ayudas. Dicha información podrá ser facilitada a empresas colaboradoras, Administración Pública con competencia en la materia y empresas del Grupo SPRI si fuera necesario.

Fitxategi horien berri eman zaio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari, eta datuen erabateko segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartu dira.

Dichos ficheros, han sido notificados a la Agencia Española de Protección de Datos y cuentan con las medidas de seguridad necesarias para garantizar la total seguridad de los datos.

Gogorarazten dizugu eman dizkiguzun datuetara sar zaitezkeela, eta beharrezko den kasuetan haiek zuzendu, aurka egin edo ezabatu ditzakezula, gorago aipatutako Legeak ezarritako terminoetan, SPRIko Segurtasun Arduradunari idatzizko jakinarazpen bat igorriz (lopd@spri.es).

Le recordamos la posibilidad de acceder a los datos facilitados, así como de solicitar, en su caso, su rectificación, oposición o cancelación, en los términos establecidos por la Ley indicada, dirigiendo una comunicación escrita al Responsable de Seguridad de SPRI, a la dirección lopd@spri.eus

Hirugarrena.– SPRIren erabakia merkataritza alorrekoa da eta eskuduntza jurisdikzionala epaile eta auzitegi zibilena da. Enpresa onuradunak, eduki dezaketen edozein eskumeni formalki uko eginez, diru-laguntzen programa hau interpretatu edo gauzatzerakoan sor daitekeen edozein auzi, desadostasun, arazo edo erreklamazio konpontzeko Bilboko Justizia Auzitegien esanetara jartzen dira espresuki, horiek baitira gai horietan eskuduntza dutenak.

Tercera.– La decisión de SPRI es de naturaleza mercantil y la competencia jurisdiccional es de los jueces y tribunales civiles. Las entidades beneficiarias, con renuncia formal a cualquier fuero que pudiera corresponderles, se someten de manera expresa, para la resolución de todo litigio, discrepancia, cuestión o reclamación que pudiera suscitarse, directa o indirectamente, respecto de la interpretación o ejecución del presente programa de ayudas, a los Tribunales de Justicia de Bilbao, competentes al efecto.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común