Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

76. zk., 2017ko apirilaren 21a, ostirala

N.º 76, viernes 21 de abril de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Indargabetutako xedapena


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Disposición Derogada

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
1965
1965

79/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

DECRETO 79/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Educación.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen egitura berrantolatu da, eta, bestetik, Administrazioko sailen artean eskumenak berriro esleitu dira; eta hori guztiori legegintzaldi honetan gobernu-programa osatzen duten konpromisoak betetzeko orduan ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko xedez egin da. Hau da, sailak, berriro ere, hezkuntza arloa baino ez du izango; ez ditu izango hizkuntza-politika eta kultura.

El Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, ha reordenado la estructura departamental de la Administración de la Comunidad Autónoma y ha llevado a cabo una nueva asignación competencial entre los departamentos de la misma, todo ello con el propósito de conseguir la máxima eficacia en el cumplimiento de los compromisos que integran el programa de gobierno para la presente legislatura. Esto es, el Departamento vuelve a configurarse únicamente con el área de educación, desgajándose del área de política lingüística y cultura.

Aipatutako 24/2016 Dekretuaren 11. artikuluak honako egiteko eta jardun-arlo hauek esleitzen dizkio Hezkuntza Sailari:

El artículo 11 del citado Decreto 24/2016, asigna al Departamento de Educación las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Irakaskuntzaren alorrean Autonomia Estatutuan ezartzen diren ahalmenak, araubide orokorrekoak zein araubide berezikoak, etapa eta maila desberdinak barnean direla, bai eta goi-mailako hezkuntza ere. Bizitza osoan kualifikazioak eskuratu edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerak ere sartzen dira.

a) Las facultades que se derivan del Estatuto de Autonomía en relación a las enseñanzas tanto de régimen general como especial con inclusión de sus diversas etapas y niveles, y la educación superior, así como a aquellas actividades de aprendizaje que conlleven adquisición o incremento de las cualificaciones a lo largo de toda la vida.

b) Lanbide-heziketa osoaren plangintza estrategikoa, diseinua eta zuzentarauak egitea, zeinaren bidez bizialdi osoan kualifikazioak eskuratu edo areagotuko baitira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetza estua izango du, bere erantzukizunetatik.

b) La planificación estratégica, el diseño y las directrices de toda la formación profesional en su conjunto que conlleve adquisición o incremento de las cualificaciones a lo largo de la vida, con la estrecha colaboración, desde sus responsabilidades, de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

c) Zientzia-politika; ikerketa teorikoa eta aplikatua bultzatu eta koordinatzea.

c) Política científica; impulso y coordinación de la investigación teórica y aplicada.

d) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

d) Dirigir, de acuerdo con las leyes y los reglamentos, los organismos autónomos, entes públicos de derecho privado y sociedades públicas adscritos o dependientes del departamento.

e) Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

e) Las demás facultades que le atribuyan las leyes y los reglamentos.

Aipatu egitekoak balia ditzan, saila lau sailburuordetzatan banatu da, bakoitza jardun-arlo jakin batekin, eta euretariko bat zeharkakoa da. Halaber, Hezkuntza Sailari sektore publikoko hiru erakunde atxikitzen zaizkio, eta horiek lanabes funtsezkoak dira aipatu egitekoen eta jardun-arloen eremuan sailari bultzatzea dagozkion politikak garatzeko.

Para el ejercicio de tales funciones, el departamento se ha estructurado en cuatro viceconsejerías, cada una con un determinado ámbito de actuación, y una de ellas de tipo horizontal. Asimismo, quedan adscritas al Departamento de Educación tres entidades del sector público que constituyen una herramienta fundamental para el desarrollo de las políticas que le corresponde impulsar en el ámbito de funciones y áreas de actuación anteriormente señaladas.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta eta Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la consejera de Educación, previa aprobación del Lehendakari, y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 11 de abril de 2017,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ANTOLAKETA OROKORRA
ORGANIZACIÓN GENERAL

1. artikulua.– Egitekoak eta eskumenak.

Artículo 1.– Funciones y competencias.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta haien zereginak eta jardun-arloak finkatzeari buruz Lehendakariak azaroaren 26an emandako 24/2016 Dekretuko 11. artikuluan zehaztutako egitekoak eta jardun-arloak dagozkio Hezkuntza Sailari; eta egiteko eta jardun-arlo horiek sailburuaren zuzendaritzapean gauzatuko dira.

Al Departamento de Educación le corresponden las funciones y áreas de actuación que se determinan en el artículo 11 del Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, ejerciendo las mismas bajo la dirección de la consejera o consejero.

2. artikulua.– Egitura orokorra.

Artículo 2.– Estructura general.

Hezkuntza Sailak, bere eskumenak baliatzeko, honako organo hauek izango ditu:

Para el ejercicio de sus competencias, el Departamento de Educación se estructura en los siguientes órganos:

A) Organo zentralak:

A) Órganos centrales:

1.– Hezkuntzako sailburua.

1.– Consejera o Consejero de Educación.

1.1.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

1.1.– Dirección de Gabinete y Comunicación.

2.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

2.– Viceconsejería de Administración y Servicios.

2.1.– Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.

2.1.– Dirección de Gestión Económica.

2.2.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza.

2.2.– Dirección de Gestión de Personal.

2.3.– Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritza.

2.3.– Dirección de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías.

2.4.– Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

2.4.– Dirección de Régimen Jurídico y Servicios.

3.– Hezkuntza Sailburuordetza.

3.– Viceconsejería de Educación.

3.1.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.

3.1.– Dirección de Innovación Educativa.

3.2.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza.

3.2.– Dirección de Centros y Planificación.

4.– Lanbide Heziketako Sailburuordetza.

4.– Viceconsejería de Formación Profesional.

4.1.– Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza.

4.1.– Dirección de Planificación y Organización.

4.2.– Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza.

4.2.– Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados.

5.– Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.

5.– Viceconsejería de Universidades e Investigación.

5.1.– Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza.

5.1.– Dirección de Política y Coordinación Universitaria.

5.2.– Ikerketa Zuzendaritza.

5.2.– Dirección de Investigación.

B) Organo periferikoak:

B) Órganos periféricos:

Lurralde historiko bakoitzean Hezkuntza Sailak dauzkan lurralde-ordezkaritzak.

Delegaciones territoriales del Departamento de Educación en cada uno de los territorios históricos.

C) Sektore publikoko erakundeak:

C) Entidades del sector público:

Hezkuntza Sailari atxikita geratzen dira sektore publikoko honako erakunde hauek:

Quedan adscritas al Departamento de Educación las entidades del sector público que se relacionan a continuación:

1.– Administrazio instituzionala:

1.– Administración institucional:

1.1.– Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

1.1.– Ente público de derecho privado Unibasq - Agencia de Calidad del Sistema Universitario Vasco.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko beste erakunde batzuk:

2.– Otras entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

2.1.– Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia-Musikene, fundazio pribatua.

2.1.– Fundación Privada para el Centro Superior de Música del País Vasco-Musikene.

2.2.– Haurreskolak Partzuergoa.

2.2.– Consorcio Haurreskolak.

D) Kide anitzeko organoak eta beste organismo batzuk:

D) Órganos colegiados y otros organismos:

Honako organo hauek ere Hezkuntza Sailari atxikita daude, sortze-arauek ezartzen dutenaren arabera:

Están, asimismo, adscritos al Departamento de Educación, en los términos previstos en sus normas de creación:

1.– Euskadiko Eskola Kontseilua.

1.– Consejo Escolar de Euskadi.

2.– Euskadiko Unibertsitate Kontseilua.

2.– Consejo Vasco de Universidades.

3.– Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea.

3.– Consejo Asesor de Estudiantes Universitarios de Euskadi.

4.– Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua.

4.– Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria.

5.– Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea.

5.– Consejo Asesor de Enseñanzas Musicales.

6.– Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua.

6.– Consejo Vasco de la Formación Profesional.

7.– Ikerketarako Euskal Kontseilua.

7.– Consejo Vasco de Investigación.

8.– Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua (EEI).

8.– Instituto Vasco del Conocimiento de la Formación Profesional (IVAC).

9.– Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI).

9.– Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa no universitaria (ISEI-IVEI).

10.– Lanbide Heziketako Sormen Aplikatuko Euskal Institutua (IDEATK).

10.– Instituto Vasco de Creatividad Aplicada a la Formación Profesional (IDEATK).

11.– Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa (TKNIKA).

11.– Centro de Investigación e Innovación aplicada en la Formación Profesional (TKNIKA).

3. artikulua.– Zuzendaritza Kontseilua.

Artículo 3.– Consejo de Dirección.

Hezkuntza Sailak zuzendurik, Zuzendaritza Kontseilu bat izango da, titularrari ondoko lan hauetan lagun diezaion: sailaren politika ikuskatu eta jarraitzen eta esleitzen zaizkion eginkizun eta jardueren plangintza orokorra egiten. Ez da administrazio-organotzat hartuko.

Presidido por la consejera o consejero de Educación, existirá un Consejo de Dirección que asistirá a su titular en la planificación general de sus actividades y asuntos que le sean encomendados, y en la supervisión y seguimiento de la política del departamento. No tendrá la consideración de órgano administrativo.

Sailburuaren zuzendaritzapean, honako hauek osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua: sailburuordeek eta Kabinete eta Komunikazioko zuzendariak, zeinak Kontseiluko idazkari legez jardungo duen. Horietaz gain, sailburuak izendatutako beste pertsona batzuek ere parte hartu ahalko dute Zuzendaritza Kontseiluan.

Bajo la superior dirección de la consejera o consejero, el Consejo de Dirección estará integrado por los viceconsejeros/as y por el director o directora del Gabinete y Comunicación, quien ejercerá la secretaría del consejo. Asimismo, podrán participar en el Consejo de Dirección otras personas que determine la consejera o consejero.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
SAILBURUA ETA KABINETEA ETA KOMUNIKAZIOA
LA CONSEJERA O CONSEJERO Y EL GABINETE Y COMUNICACIÓN

4. artikulua.– Sailburua.

Artículo 4.– Consejera o consejero.

Hezkuntzako sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluek ezarritako eskumenak baliatzea, eta, halaber, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuarekin bat etorriz, Sailari dagozkion egiteko eta jardun-arloetan, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion eskumenak baliatzea.

Corresponde a la consejera o consejero de Educación el ejercicio de las competencias establecidas en los artículos 26 y 28 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, sobre Ley de Gobierno, y cuantas otras le atribuya la legislación vigente en el ámbito de las funciones y áreas de actuación que corresponden al departamento, de conformidad con el Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, y no estén adscritas a ningún otro órgano.

Sailaren organo gorena denez, saileko organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan sailaren jardun-arloan esleituta dauden diru-laguntza izendunak emango ditu.

Como órgano superior del departamento, ejercerá la dirección, coordinación y control de todos los órganos y actividades del mismo, y concederá subvenciones asignadas nominativamente en los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el área de actuación del departamento.

Horretaz gain, sailburua arduratuko da, deialdi publikoa egin ondoren, izendapen askeko lanpostuak betetzeaz, eta baita behin-behineko langileak izendatzeaz ere.

Corresponde, asimismo, a la consejera o consejero del departamento la provisión de los puestos de libre designación, previa convocatoria pública de los mismos, así como la designación del personal eventual.

Era berean, eta beste organo batzuei berariaz esleitu ez bazaizkio, sailburuari dagokio Gobernu Kontseiluaren aldez aurreko baimenik behar ez duten hitzarmen eta akordioak baimentzea sailari dagozkion gaietan, baita horiek sinatzea ere. Honako hauek ere badagozkio: ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea, administrazio-xedapen eta -egintza deusezak ofizioz berrikustea, eta administrazio-egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzea.

Asimismo, y salvo que expresamente estén atribuidas a otros órganos, corresponde a la Consejera o Consejero tanto la autorización de los convenios y acuerdos en materias propias del Departamento que no necesiten autorización previa del Consejo de Gobierno, como la suscripción de los mismos. La resolución de los expedientes de responsabilidad patrimonial, la revisión de oficio de disposiciones y actos administrativos nulos y la declaración de lesividad de los actos administrativos anulables.

Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI), Hezkuntzako sailburuaren mende dela, otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuan ezarritako egitekoak garatuko ditu, baita agintzen zaizkion beste batzuk ere.

Dependiendo de la Consejera o Consejero, el Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa no universitaria (ISEI-IVEI) desarrollará las funciones establecidas en el Decreto 14/2001, de 6 de febrero, y aquellas otras que se le encomienden.

5. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

Artículo 5.– Dirección de Gabinete y Comunicación.

Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

Bajo la dependencia orgánica de la Consejera, a la Dirección de Gabinete y Comunicación le corresponde, además de las funciones que con carácter general le atribuye el presente Decreto, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Sailburuaren lan-programa planifikatzea eta horren segimendua egitea, eta sailaren arlo desberdinak koordinatzea.

a) Planificación y seguimiento del programa de trabajo de la Consejera y su coordinación de las diferentes áreas del departamento.

b) Bere eskumeneko arloetan, sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa izatea, eta, halaber, eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa izatea.

b) Ser el órgano de relación del Departamento, en las áreas de su competencia, con el resto de los Departamentos; así como con los órganos de coordinación interdepartamental constituidos en relación a dicho ámbito material.

c) Sailaren kanpo-jardueren eta ekintza publikoen protokoloa eta antolaketa koordinatzea, baita sailak sustatutako kongresu, mintegi, jardunaldi eta hitzaldiena ere.

c) Coordinación del protocolo y organización de los actos públicos y las actividades externas del Departamento, así como de los Congresos, Seminarios, Jornadas, y Conferencias promovidos por aquel.

d) Solaskide izatea sailak Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta EAEko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekin izaten dituen harremanetan, koordinaturik eta hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo batzuen eskumenak.

d) Interlocución del Departamento con el Parlamento Vasco, el Ararteko y demás Organismos e Instituciones de la Comunidad Autónoma del País Vasco y del Estado, en coordinación y sin perjuicio de las competencias que ostentan otros órganos y Departamentos del Gobierno Vasco.

e) Sailaren eskumenekoak diren gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko. Horren haritik, saileko organoen eta Erkidegoko Erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eskumeneko organoaren bitartez.

e) La ejecución de las medidas de coordinación, en materias cuya competencia corresponda al Departamento, para desarrollar la intervención del Gobierno Vasco en la elaboración y aplicación de la normativa y de las políticas de la Unión Europea, canalizando la tramitación de los asuntos y relaciones de los órganos del Departamento con las instituciones comunitarias a través del órgano competente de Lehendakaritza-Presidencia de Gobierno.

f) Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bidez, beste administrazio publiko batzuekin izan beharreko harremanak koordinatzea eta bideratzea.

f) Coordinación y atención, a través del órgano competente de Lehendakaritza-Presidencia del Gobierno, de las actuaciones que al Departamento correspondan en relación con otras Administraciones públicas.

g) Sailaren komunikazio-politika koordinatzea eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.

g) Coordinar la política de comunicación del Departamento y, en este sentido, desarrollar y atender las relaciones con los medios de comunicación social para facilitar la difusión y divulgación de las actividades, decisiones y políticas vinculadas al Departamento.

h) Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea, eta sailaren jardun-arloen inguruan dauden kexak eta iradokizunak jasotzea.

h) Coordinación de las funciones de información general a la ciudadanía y la recepción de quejas y sugerencias en relación con las áreas de actuación departamentales.

i) Dokumentazio-zerbitzuak eta dokumentu-baseak kudeatzea, eta sailak egin beharreko argitalpenen gaineko jarraipena eta koordinazioa egitea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren gainean eskumena duen sailak dauzkan eskumenak.

i) La gestión de los servicios de documentación y bases documentales, así como el seguimiento y coordinación de las publicaciones del Departamento, sin perjuicio de las competencias atribuidas al Departamento competente del Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.

j) Honako hauen koordinazioa eta jarraipena egitea: informazioaren argitaratze aktiboa; informazio publikoa eskuratzeko eskubidearekin lotutako eskaerei erantzutea; eta sailaren datu publikoak irekitzea, gardentasun-politikarekin bat etorriz.

j) Coordinación y seguimiento de la publicación activa de información, de la respuesta a las solicitudes de derecho de acceso a la información pública y de la apertura de datos públicos del Departamento en coherencia con la política de Transparencia.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
SAILEKO SAILBURUORDETZAK ETA ZUZENDARITZAK
VICECONSEJERÍAS Y DIRECCIONES DEL DEPARTAMENTO

6. artikulua.– Sailburuordetzak.

Artículo 6.– Viceconsejerías.

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuorde bat izango da, hierarkian sailburuaren menpeko zuzena izango dena. Sailburuordetzan garatutako jarduerei, eta sailburuordetzaren menpean dauden zuzendaritzei eta gainerako administrazio-organo eta -unitateei dagokienez, Hezkuntza Saileko sailburuordeei dagozkie:

Al frente de cada una de las viceconsejerías habrá un viceconsejero o viceconsejera bajo la dependencia directa y jerárquica de la consejera o consejero del departamento. Corresponde a los/as viceconsejeros/as del Departamento de Educación, respecto de las actuaciones desarrolladas en la Viceconsejería, así como de las direcciones y demás órganos y unidades administrativas dependientes de la misma:

a) Jardun-politikak lantzea eta sailburuari proposatzea.

a) Elaborar y proponer a la consejera o consejero políticas de actuación.

b) Esleitu zaizkien egitekoen eremuan, sailburuari laguntza ematea.

b) Prestar asistencia a la consejera o consejero en el ámbito de las funciones que tengan encomendadas.

c) Sailburuordetzaren jarduerak programatzea, eragin soziala aztertzea, eta behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea zuzendaritzen helburuetan.

c) Llevar a cabo la programación de las actividades de la Viceconsejería, analizar el impacto social y determinar las modificaciones o desarrollo precisos en los objetivos de las distintas direcciones.

d) Sailburuordetzako administrazio-unitateen funtzionamendurako instrukzioak eta zirkularrak ematea.

d) Dictar instrucciones y circulares para el funcionamiento de las unidades administrativas de la Viceconsejería.

e) Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat etorriz.

e) Efectuar la propuesta de proyectos de disposiciones, de conformidad con la política de actuación establecida.

f) Helburuen eta jardun-planen kudeaketa ikuskatzea.

f) Supervisar la gestión de los planes de actuación y objetivos.

g) Bere eskumeneko arloetan, sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa izatea, eta, halaber, eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa izatea, betiere, egiteko hori beste organo batzuei esleituta ez badago.

g) Ser el órgano de relación del departamento, en las áreas de su competencia, con el resto de los departamentos; así como con los órganos de coordinación interdepartamental constituidos con relación a dicho ámbito material, salvo que dicha función esté atribuida a otros órganos.

h) Sailburuordetzako hizkuntza normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.

h) Asumir la responsabilidad de la normalización lingüística de la viceconsejería e impulsar el uso del euskera como lengua de servicio y lengua de trabajo en los ámbitos de su competencia, de conformidad con la Agenda Estratégica del Euskera aprobada por Consejo de Gobierno.

i) Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian aurreikusten den kasuetan.

i) La resolución de los recursos en los supuestos previstos en la normativa vigente.

j) Mendeko organoen jarduera ikuskatu eta zaintzea.

j) Inspección y vigilancia de la actuación de los órganos dependientes.

k) Mendeko organoak eskuordetzea eskumenak baliatzeko, bai eta mendekoen arteko gatazkak ebaztea, eta goragokoak eskumenak bereganatzea, indarrean diren arauetan xedatutakoarekin bat etorriz.

k) Delegación del ejercicio de competencias en los órganos dependientes así como la resolución de conflictos entre los mismos y la avocación, de conformidad con lo dispuesto en la normativa vigente.

7. artikulua.– Zuzendaritzak.

Artículo 7.– Direcciones.

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da, zeina zuzenean eta hierarkian dagokion sailburuordearen mende izango baita, salbu eta Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritzarako aurreikusitakoa. Hezkuntza Saileko zuzendariei dagokie:

Al frente de cada una de las direcciones del departamento habrá un director o directora que, salvo lo previsto para la Dirección de Gabinete de la Consejera o Consejero, dependerá directa y jerárquicamente del viceconsejero o viceconsejera correspondiente. Corresponde a los/as directores/as del Departamento de Educación:

a) Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea.

a) Organizar los servicios internos y sistemas de trabajo de la dirección.

b) Garatzen diren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.

b) Impulsar, dirigir, coordinar y controlar las actividades que se desarrollen.

c) Zeinek bere eskumen-eremuko planak edo jardun-programak proposatzea organo arduradunei.

c) Proponer a los órganos de los que dependan los planes o programas de actuación en las materias atribuidas a su competencia.

d) Bere jardun-arloan sartuta dauden espedienteetatik eratorritako gastua kontratatu, baimendu eta onartzea, indarrean dagoen legeriaren arabera txikitzat jotzen diren kontratuei badagokie.

d) La contratación, autorización y la aprobación del gasto de los contratos tipificados como menores en la legislación vigente derivado de los expedientes incluidos en su área de actuación.

e) Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, zuzendaritza bakoitzeko zerbitzu-burutzekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.

e) Definir en su ámbito los objetivos del Plan de Normalización Lingüística en vigor, así como desarrollar y evaluar las iniciativas para alcanzar dichos objetivos llevando a cabo una gestión integrada del euskera en colaboración con las jefaturas de servicio de cada Dirección; todo ello bajo la coordinación de la Dirección de Régimen Jurídico y Servicios en colaboración con la Viceconsejería de Política Lingüística.

f) Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.

f) Cualesquiera otras funciones que les atribuya el ordenamiento jurídico vigente o tengan el carácter de comunes por venir atribuidas con carácter general a los/as Directores/as del Gobierno.

8. artikulua.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

Artículo 8.– Viceconsejería de Administración y Servicios.

1.– Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las viceconsejerías del departamento, la Viceconsejería de Administración y Servicios tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Saileko administrazio-unitateen barne-araubidearekikoak koordinatzea.

a) Coordinar cuanto concierne al régimen interno de las unidades administrativas del departamento.

b) Saileko aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketa koordinatzea, eta aurrekontua ebaluatu era aztertzeko prozedurak antolatzea.

b) La coordinación en la elaboración del anteproyecto de presupuestos del departamento, y la articulación de procedimientos de evaluación y análisis presupuestario.

c) Eragin ekonomikoa duten egintza eta xedapenak ikuskatzea; eta, hartarako, 1.000.000 eurotik gorako zenbatekodun espedienteetan sailaren gastua baimentzea, betiere Gobernu Kontseiluaren eskumenak errespetaturik. Halaber, Gobernu Kontseiluaren eta eskuordeko batzordeen baimena behar duten gastu-espedienteak eta izaera ekonomikoa duen beste edozein koordinatzea.

c) Supervisar las disposiciones y actos que tengan repercusión económica, autorizando el gasto del departamento en los expedientes de cuantía superior a 1.000.000 de euros, sin perjuicio de las competencias del Consejo de Gobierno, así como la coordinación de los expedientes de gasto y cualquier otro de carácter económico que requieran autorización del Consejo de Gobierno y de las comisiones delegadas.

d) Sailaren kontratazio-organoa sailburuordea da, baldin eta lizitazioko oinarrizko aurrekontua edo, halakorik ezean, balio zenbatetsia 1.000.000 eurotik gorakoa bada.

d) El viceconsejero o viceconsejera es el órgano de contratación del departamento siempre que el presupuesto base de licitación o, en su defecto, el valor estimado, sea superior a 1.000.000 de euros.

e) Euskal Ondareari buruzko Legeak Sailari esleitzen dizkion eskumenak, salbu eta beste organoren bati esleitutakoak.

e) Las competencias que la Ley del Patrimonio de Euskadi atribuye al departamento, salvo que se encuentren atribuidas a otro órgano.

f) Hezkuntza-sistemako baliabide materialak eta kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa koordinatzea, eta, hartarako, aipatu baliabideak plangintza orokorrari egokitzen zaizkion ala ez gainbegiratu eta egiaztatzea.

f) La coordinación de la gestión económico-administrativa y de los recursos materiales del sistema educativo, verificando y supervisando la adecuación de los citados recursos a la planificación general.

g) Unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuak finantzatzearen eta haiekin itunak egitearen arloetan, sailaren politika koordinatzea; betiere, Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, bakoitzak bere eskumeneko arloan, zehaztutako planifikazioarekin bat etorriz.

g) La coordinación de la política del departamento en materia de concertación y financiación de centros docentes privados de enseñanza no universitaria, de acuerdo con la planificación definida por la Viceconsejería de Educación y la Viceconsejería de Formación Profesional en sus respectivos ámbitos de competencia.

h) Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako langileen arloko jardunak ikuskatu eta koordinatzea, lan-kontratuko langileen kontratazioa barne dela; betiere, bat etorriz Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, bakoitzak bere eskumeneko arloan, zehaztutako plangintzarekin.

h) La coordinación y supervisión de las actuaciones referidas al personal del sistema educativo público no universitario, incluida la contratación del personal laboral, de acuerdo con la planificación definida por la Viceconsejería de Educación y la Viceconsejería de Formación Profesional en sus respectivos ámbitos de competencia.

i) Honako eremu hauetan beka eta laguntzen politika sustatu eta bultzatzea:

i) El impulso y promoción de la política becas y ayudas en los siguientes ámbitos:

– Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-mailetarako bekak, izaera orokorrekoak.

– Becas de carácter general en los niveles de enseñanza no universitarios.

– Irakaskuntzarako instalazio eta eraikinetako obrak.

– Obras en edificios e instalaciones docentes.

– Aurreko g) letran aipatu finantzaketa-akordioen ondoriozko beste laguntza batzuk.

– Otras ayudas derivadas de los acuerdos de financiación a que se refiere la letra g) anterior.

j) Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan jantoki- eta garraio-politika sustatu eta bultzatzea.

j) El impulso y promoción de la política de transporte y comedor en los centros docentes públicos de enseñanza no universitarios.

k) Sailak Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin dituen harremanez eta sailaren eta bulego horren arteko koordinazioaz arduratzea.

k) Las relaciones y coordinación del departamento con la Agencia Vasca de Protección de Datos.

I) Hezkuntza-sistema informazio-gizartearen beharrizan eta eskakizun berriei egokitzeko behar diren sistema informatikoak sustatu eta bultzatzea; hartarako, diseinuaren eta planifikazioaren arloan beharrezko eskumenak baliatuko ditu.

l) El impulso y promoción de los sistemas informáticos necesarios para la adaptación del sistema educativo a las nuevas necesidades y exigencias de la sociedad de la información, ejerciendo las competencias en planificación y diseño que sean necesarias.

m) Sailaren barne-kudeaketarako behar diren baliabide informatikoak zuzendu, koordinatu eta bultzatzea, Internet eta Intranet zerbitzuak barne direla.

m) Dirigir, coordinar e impulsar los recursos informáticos necesarios en la gestión interna del departamento, incluyendo los servicios de Internet e Intranet.

2.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren mende daude zuzendaritza hauek: Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritza eta Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

2.– Dependen de la Viceconsejería de Administración y Servicios las direcciones de Gestión Económica, de Gestión de Personal, de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías y de Régimen Jurídico y Servicios.

9. artikulua.– Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.

Artículo 9.– Dirección de Gestión Económica.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del departamento, la Dirección de Gestión Económica tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Sarreren eta gastuen egoera-orria egitea, saileko aurrekontuen aurreproiektua prestatzeko, eta horren egikaritzearen kudeaketa eta jarraipena egitea.

a) La elaboración del estado de ingresos y gastos preparatorio del anteproyecto de Presupuestos del Departamento, así como la gestión y el seguimiento de su ejecución.

b) Aurrekontu-programen jarraipena eta ebaluazioa egitea, zeintzuen bidez egiaztatu ahal izango baita helburuak erdietsi diren eta lortutako eraginkortasuna eta efizientzia norainokoak diren, hargatik eragotzi gabe Administrazioko beste organo batzuek gai horretan dituzten eskumenak.

b) El seguimiento y evaluación de los programas presupuestarios, que permitan verificar el cumplimiento de los correspondientes objetivos y la eficacia y eficiencia alcanzada, sin perjuicio de las competencias que tengan atribuidas otros órganos de la Administración en estas materias.

c) Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen eta hezkuntza-sistemako gainerako unitateen kostuen azterketa, sistemaren finantzaketa-ereduak ezartzeko.

c) El estudio de los costes de los centros docentes de enseñanza no universitaria y de las demás unidades del sistema educativo, en aras del establecimiento de modelos de financiación del mismo.

d) Saileko organo guztiei aholkularitza ematea, finantzaketari eta aurrekontuen kudeaketari dagozkion gaietan.

d) El asesoramiento a todos los órganos del departamento en materias de financiación y gestión presupuestaria.

e) Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan garraioaren eta jantokien gaineko azterketa, proposamena eta haien kudeaketa.

e) El estudio, la propuesta y la gestión de los comedores y del transporte en los centros docentes públicos de enseñanza no universitaria.

f) Unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuen finantzaketaren eta horiekiko itunen arloko era guztietako espedienteak aztertu, proposatu eta kudeatzea, hargatik eragotzi gabe sistemaren planifikaziora egokitzea.

f) El estudio, la propuesta y la gestión de todo tipo de expedientes en materia de concertación y acuerdos de financiación de centros docentes privados de enseñanza no universitaria, sin perjuicio de su adecuación a la planificación del sistema.

g) Ondoren zehaztutako eremuetan bekak eta laguntzak aztertu, proposatu eta kudeatzea:

g) El estudio, la propuesta y la gestión de las becas y ayudas en los siguientes ámbitos:

– Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-mailetarako bekak, izaera orokorrekoak.

– Becas de carácter general en los niveles de enseñanza no universitarios.

– Aurreko f) letran aipatu finantzaketa-akordioen ondoriozko beste laguntza batzuk.

– Otras ayudas derivadas de los acuerdos de financiación a que se refiere la letra f) anterior.

h) Unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxeetako irakasleei egin beharreko ordainketa eskuordetua kudeatzea.

h) La gestión del pago delegado al profesorado de los centros concertados de enseñanza no universitaria.

i) Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen kudeaketa ekonomiko-administratiboaren eredua ezarri, ikuskatu eta gaurkotzeko txostena eta proposamena egitea, haien kudeaketa-autonomiaren printzipioa betetzeko xedez.

i) Informar y proponer en orden al establecimiento, supervisión y actualización del modelo de gestión económico-administrativa de los centros docentes de enseñanza no universitaria, en cumplimiento del principio de autonomía de gestión de los mismos.

j) Zuzendariari dagozkio honako hauek: 1.000.000 eurotik beherako espedienteetan sailaren gastua baimentzea, eta Gobernu Kontseiluaren eta eskuordeko batzordeen baimena behar duten gastu-espedienteak eta izaera ekonomikoa duen beste edozein prestatzea. Atal honetan jasotakotik salbuetsi egiten dira kasu bakoitzean dagokion kontratazio-organoak onartu dituen kontratu publikoetatik datozen gastu-baimentzeak, dekretu honetan ezarritakoaren arabera.

j) Corresponde al Director o Directora autorizar el gasto del Departamento en expedientes que no sobrepasen la cuantía de 1.000.000 de euros, la preparación de los expedientes de gasto y cualquier otro de carácter económico que requieran de autorización de Consejo de Gobierno y de las comisiones delegadas. Se exceptúa de lo previsto en este apartado las autorizaciones de gasto derivadas de contratos públicos aprobados por el órgano de contratación que en cada caso corresponda, de acuerdo con lo establecido en el presente Decreto.

k) Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak koordinatzea.

k) Coordinar las relaciones con el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Gestión Económica.

10. artikulua.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza.

Artículo 10.– Dirección de Gestión de Personal.

1.– Sailaren zuzendaritzei dagozkien egiteko orokorrez gain, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleiturik: artikulu honetako 2. zenbakian zerrendatutakoak, zeintzuk –kontrakorik esan ezean– beherago zehaztutako langileen arlokoak baitira, zehazki, unibertsitatez kanpoko ikastetxeei, irakaskuntza eta ikerketa laguntzeko zerbitzuei eta Hezkuntzako Ikuskatzailetzari atxikitakoen arlokoak:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las Direcciones del Departamento, la Dirección de Gestión de Personal tiene atribuidas las funciones y áreas de actuación que se relacionan en el apartado 2 de este artículo, referidas, salvo dicción expresa en sentido distinto, al siguiente personal adscrito a los centros docentes de enseñanza no universitaria, a los servicios de apoyo a la investigación y docencia, y a la Inspección Educativa:

a) Irakasleak.

a) Personal docente.

b) Hezitzaileak.

b) Personal educativo.

c) Saileko lan-kontratuko beste langile batzuk, sailaren hitzarmen kolektiboari lotuak direnak.

c) Otro personal laboral del Departamento sujeto a convenio colectivo propio del Departamento.

d) Administrazio Orokorreko langileak, ikastetxeei atxikiak direnak.

d) Personal de Administración General adscrito a centros educativos.

2.– Aipatutako langile horiei dagokienez, zuzendaritzari honako egiteko eta lan-jardun hauek dagozkio:

2.– En relación con el mencionado personal, corresponde a la dirección las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Aurreko zenbakiko a), b) eta c) letretan aipatutako langileei dagokienez, lan-kontratuko langile finko edo karrerako funtzionario kondizioa lortzeko hautaketa-proben oinarriak, programak eta edukiak prestatzea, betiere bat etorriz Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak –bakoitzak bere eskumeneko arloan– zehaztutakoarekin; eta, halaber, proba horietarako epaimahai kalifikatzaileak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.

a) Respecto del personal al que se refieren las letras a), b) y c) del apartado anterior, la elaboración de las bases, programas y contenido de las pruebas selectivas para el acceso a la condición de personal funcionario de carrera o laboral fijo, de acuerdo con la Viceconsejería de Educación y la Viceconsejería de Formación Profesional en sus respectivos ámbitos de competencia, y la designación de los tribunales calificadores de las mismas, y la organización y gestión del proceso selectivo.

b) Karrerako irakasle funtzionarioen leku-aldatze lehiaketetako oinarriak prestatzea, baremazio-batzordeak izendatzea eta lehiaketaren garapena kudeatzea.

b) La elaboración de las bases de los concursos de traslados del personal funcionario de carrera docente, el nombramiento de las comisiones baremadoras y la gestión de su desarrollo.

c) Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzarekin eta Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarekin bat etorrita oinarriak prestatzea, eta irakaskuntzaren ikerketa eta laguntzarako zerbitzuetako plazak betetzeko merezimendu-lehiaketa kudeatzea.

c) La elaboración de las bases, de acuerdo con las direcciones de Centros y Planificación y de Planificación y Organización y la gestión de los concursos de méritos para proveer las plazas de los servicios de investigación y apoyo a la docencia.

d) Aurreko puntuko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileen nominak kudeatu eta kontrolatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuen eskudantziak.

d) La gestión y el control de la nómina del personal contemplado en las letras a), b) y c) del apartado anterior, sin perjuicio de las atribuciones de otros órganos.

e) 1. paragrafoko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileen gastuak aurreikustea, eta gastu horien jarraipena egitea.

e) La previsión y el seguimiento de los gastos del personal contemplado en los apartados a), b) y c) del párrafo 1 anterior.

f) Aurreko puntuko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileei dagokienez, sindikatuekiko harremanak eta hitzarmen kolektiborako negoziazioa zuzentzea.

f) Respecto del personal al que se refieren las letras a), b) y c) del apartado anterior, la dirección de la negociación colectiva propia y las relaciones con los sindicatos.

g) Lan-absentismoa kontrolatzea eta hari buruzko azterlan estatistikoak prestatzea.

g) El control del absentismo laboral y la elaboración de los estudios estadísticos correspondientes.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat lanean diharduten Langileen Erroldako Irakasleen Atala, otsailaren 19ko 2/1993 Legeko artikuluan aurreikusia, kudeatzea eta mantentzea.

h) La gestión y mantenimiento de la Sección de Personal Docente del Registro de Personal al Servicio de la Administración, prevista en el artículo 7 de la Ley 2/1993, de 19 de febrero.

i) Administrazio-egoeren deklarazioa, eta unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei jardunera itzultzeko baimena ematea, zeregin hori beste organo bati ez badagokio.

i) La declaración de las situaciones administrativas y la concesión del reingreso al servicio activo del personal funcionario docente no universitario, cuando no corresponda hacerlo a otro órgano.

j) Bateragarritasun-espedienteak ebaztea eta nahitaezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa.

j) La resolución de los expedientes de compatibilidad y la declaración de las jubilaciones forzosas y por incapacidad física.

k) Zerbitzu-eginkizunak ematea. Era berean, honako lizentzia eta baimen hauek ematea:

k) La concesión de las comisiones de servicio. Así mismo, la concesión de las siguientes licencias y permisos:

1) Gaixotasunagatik lanaldia murrizteko baimena;

1) Permiso para reducción de jornada por enfermedad;

2) Sindikatuen edo langileen ordezkari-lanak egiteko lizentzia;

2) Licencia por ejercicio de funciones de representación sindical o del personal;

3) Genero-indarkeriagatiko lizentzia;

3) Licencia por razón de violencia de género;

4) Gaixotasun kronikoa edo mugikortasun-arazoak dituen senidea zaintzeko baimena;

4) Permiso para atender a familiares con enfermedad crónica o problemas de movilidad;

5) Lanpostuarekin edo laneko egitekoekin zuzenean lotutako lanbide-hobekuntzako ikasketak egiteko baimena;

5) Permiso por la realización de estudios de perfeccionamiento profesional directamente relacionados con la función o puesto de trabajo desempeñado;

6) Lanpostuarekin edo laneko egitekoekin zuzenean lotuta ez dauden ikasketak egiteko baimena;

6) Permiso para realización de estudios que se refieren a materias no directamente relacionadas con las funciones o puestos de trabajo desempeñado;

7) Hautetsi-karguen ondoriozko egitekoak betetzeko baimena (baimen horretarako murrizketa aplikatzeko aukera hartzen denean);

7) Permiso para atender a funciones derivadas de cargo electivo (cuando se opta por la aplicación de reducción para este permiso);

8) Ordaindu gabeko baimena:

8) Permiso no retribuido;

9) Partez ordaindutako baimena.

9) Permiso parcialmente retribuido.

I) Langileak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak ematea.

l) La emisión de directrices e instrucciones oportunas para la más adecuada gestión del personal.

m) 1. paragrafoko c) eta d) letretako kolektiboen lanpostuen zerrenden proposamena egitea.

m) La propuesta de las relaciones de los puestos de trabajo de los colectivos de los apartados c) y d) del apartado 1 anterior.

n) Laneko arriskuen arloan aplikatu beharreko neurriak proposatzea, eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

n) Proponer las medidas a aplicar en materia de riesgos laborales, así como dirigir y gestionar el Servicio de Prevención de Riesgos Laborales.

o) Oro har, langileen buru izatea, eta administrazio eta kudeaketako egintzak burutzea.

o) En general, la jefatura de personal y los actos de administración y gestión ordinaria.

3.– Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

3.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Gestión de Personal.

11. artikulua.– Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritza.

Artículo 11.– Dirección de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías.

1.– Sailaren zuzendaritzei dagozkien egiteko orokorrez gain, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleiturik:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del departamento, la Dirección de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Hezkuntza-sistema egoki garatzeko, azpiegituretako dotazioak kudeatzea.

a) La gestión de las dotaciones en infraestructura para el adecuado desarrollo del sistema educativo.

b) Higiezinak eraiki, handitu eta hobetzeari dagokionez –unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta sailaren gainontzeko bulegoak–, prozedurak instruitzea eta ikuskatzea.

b) Instrucción y supervisión de los procedimientos en lo referente a la construcción, ampliación y mejora de los inmuebles, tanto de los centros docentes públicos de enseñanza no universitaria como en las demás dependencias del departamento.

c) Obra-proiektuak ikuskatzeko zerbitzu espezifiko gisa jardunez, obrak ikuskatzea, ikuskapen teknikoa, kalitate-kontrola eta ziurtapenen segimendua; eta, halaber, itundutako prestazioa egoki gauzatzeko beharrezko jarraibideak eman eta erabakiak hartzea; betiere, beste sail edo organo batzuei dagozkien egitekoak eragotzi gabe.

c) Supervisión de las obras, actuando como servicio específico de supervisión de los proyectos de obra, inspección técnica, control de calidad y seguimiento de certificaciones, así como la adopción de las decisiones y el dictado de instrucciones necesarias con el fin de asegurar la correcta ejecución y realización de la prestación pactada, sin perjuicio de las funciones que correspondan a otros órganos o departamentos.

d) Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta sailaren gainontzeko bulegoak ekipatzeko dotazio orokor eta bereziak kudeatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuei dagozkien egitekoak.

d) La gestión de las dotaciones para el equipamiento, tanto de carácter general como específico, de los centros docentes públicos de enseñanza no universitaria y demás dependencias del departamento, sin perjuicio de las funciones que puedan corresponder a otros órganos.

e) Sistema eta baliabide informatikoak planifikatu, diseinatu eta ezartzea –sailari dagozkionak–, hezkuntza-sistema informazio-gizartearen premietara behar bezala egokitzeko xedez.

e) El ejercicio de las funciones de planificación, diseño e implantación que en materia de sistemas y recursos informáticos correspondan al departamento para la adecuada adaptación del sistema educativo a las exigencias de la sociedad de la información.

f) Informatika arloko beharrizanak –aplikazioak eta euskarriak– planifikatzea eta koordinatzea.

f) Planificar y coordinar las necesidades en materia informática respecto de aplicaciones y soportes para el departamento.

g) Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzarako eraikin eta instalazioetako obretarako laguntzak aztertu, proposatu eta kudeatzea.

g) El estudio, la propuesta y la gestión de ayudas para obras en edificios e instalaciones docentes de enseñanza no universitaria.

h) Estatistikaren arloan sailari dagozkion egitekoak baliatzea; hartarako, Hezkuntza Sailaren estatistika-organo espezifikoa atxikiko zaio.

h) El ejercicio de las funciones que correspondan al Departamento en materia de estadística, adscribiéndosele el órgano estadístico específico del Departamento de Educación.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías.

12. artikulua.– Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

Artículo 12.– Dirección de Régimen Jurídico y Servicios.

1.– Sailaren zuzendaritzei dagozkien egiteko orokorrez gain, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleiturik:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del departamento, la Dirección de Régimen Jurídico y Servicios tiene atribuidas las funciones y áreas de actuación que a continuación se relacionan.

2.– Laguntza juridikoaren arloan honako hauek dagozkio:

2.– En el ámbito de la asistencia jurídica le corresponde:

a) Lege-aurreproiektuak eta xedapen orokorrak zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, sailari eragiten dioten gaietan edo sailari atxikitako edo sailaren mendeko edozein erakunderi eragiten dioten gaietan ere.

a) La dirección, el impulso y la coordinación de los anteproyectos de ley y disposiciones normativas de carácter general en materias que afecten al Departamento o a cualquier entidad adscrita o dependiente del mismo.

b) Xedapen orokorren eta sailarekin sinatu beharreko akordioen eta hitzarmenen gaineko txosten juridikoak egitea, eta baita, horretarako eskatzen denean, Gobernu Kontseiluak eta haren eskuordeko batzordeek aztertu beharreko gaien gaineko txosten juridikoak ere, eta, saileko edozein organok eskatzen badio, aholkularitza ematea.

b) Informar jurídicamente las disposiciones de carácter general, los acuerdos y convenios a suscribir por el Departamento, así como, cuando fuese requerido al efecto, los asuntos que vayan a ser objeto de examen por el Consejo de Gobierno y las Comisiones Delegadas del mismo, y la prestación de asesoramiento que le fuere requerido por cualquier órgano del Departamento.

c) Sailaren jarduera administratiboaren aurka aurkezten diren administrazio-errekurtsoak izapidetzea.

c) Tramitación de los recursos administrativos que se formulen contra toda la actividad administrativa del Departamento.

d) Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana, sailak parte hartzen duen gaietan, eta horien gainean emandako ebazpenen jarraipena eta kontrola.

d) El seguimiento y el control de los procedimientos jurisdiccionales y la relación con la Dirección de lo Contencioso en los asuntos en los que intervenga el Departamento, así como las resoluciones recaídas en ellos.

e) Sailaren jarduerari dagokionez, sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta izapidetzea.

e) La incoación y tramitación de los expedientes de responsabilidad patrimonial que se susciten en relación con la actividad del Departamento.

f) Hezkuntzako zerbitzu publikoari atxikitako udal titulartasuneko ondasunak –jabari publiko direnak– desafektatzeari buruzko espedienteak, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzen eskumenak.

f) Los expedientes relativos a la desafectación de los bienes de dominio público de titularidad municipal afectos al servicio público educativo, sin perjuicio de las competencias de las Delegaciones Territoriales.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak Sailari ematen dizkion egitekoak baliatzea.

g) El ejercicio de las funciones que la Ley de Fundaciones del País Vasco otorga al Departamento.

h) Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen bidez sailetako aholkularitzei esleitutako gainontzeko egitekoak.

h) Las demás funciones atribuidas a las asesorías departamentales por la Ley 7/2016, de 2 de junio, de Ordenación del Servicio Jurídico del Gobierno Vasco.

3.– Langileen arloan, dekretu honetako 10. artikuluak aipatu langileen kasuan izan ezik, honako hauek dagozkio:

3.– En materia de personal, excepción hecha del personal al que se refiere el artículo 10 del presente Decreto, le corresponde:

a) Behar diren prozedurak administratu eta kudeatzea, eta, hartarako, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 10. artikuluak zehazten dituen eskumenak baliatuko ditu, betiere, beste organo batzuei dagozkien eskumenak eragotzi gabe.

a) Administrar y gestionar los procedimientos que procedan, ejerciendo las competencias que al respecto determina el artículo 10 de la Ley de la Función Pública Vasca, sin perjuicio de las atribuciones que correspondan a otros órganos.

b) Saileko langileen beharrizanak ebaluatzea, eta saileko lanpostuen zerrendak eta plantillak prestatzeko proposamenak egitea.

b) Evaluar las necesidades de personal y realizar las propuestas para elaborar las plantillas y las relaciones de puestos de trabajo en el mismo.

c) Langileentzako formazio eta hobekuntza planak eta programak sustatzea, hartara eragotzi gabe, arlo horretan, IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin eta Herri Administrazio eta Justizia Sailarekin gauzatu beharreko lankidetza.

c) Promover los planes y programas de formación y perfeccionamiento del personal, sin perjuicio de la colaboración que, al respecto, haya de realizarse con el Instituto Vasco de Administración Pública y el Departamento de Administración Pública y Justicia.

d) Organo eskudunek langileen gainean hartutako erabaki eta ebazpenen gaineko informazio egokia ematea saileko zerbitzuei, eta betetzen direla zaintzea.

d) Mantener adecuadamente informados a los servicios del departamento de los acuerdos y resoluciones relativas al personal, adoptados por los órganos competentes, vigilando el cumplimiento de los mismos.

4.– Kontratazioaren arloan honako hauek dagozkio:

4.– En el ámbito de la contratación le corresponde:

a) Saileko organo guztiei aholkularitza ematea honako arlo hauetan: sektore publikoaren kontratuei buruzko legeria; kontratuak gauzatzean eta legeria horretan araututako prozeduretan hura egoki aplikatzea, hartara eragotzi gabe beste organo batzuei esleitutako eskumenak.

a) El asesoramiento a todos los órganos del departamento en materia de legislación de contratos del sector público, la correcta aplicación de dicha legislación en cualesquiera procedimientos regulados en la misma y en la ejecución de los contratos, sin perjuicio de las competencias atribuidas a otros órganos.

b) Sektore publikoaren kontratuei buruzko legeriari lotutako prozedurak izapidetzea, baina horrek ez ditu eragotziko, batetik, Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumenak, eta, bestetik, beste organo batzuei arauz esleitutako eskumenak.

b) La tramitación de los procedimientos sujetos a la legislación de contratos del sector público, sin perjuicio de las competencias de la Comisión Central de Contratación y de las competencias normativamente atribuidas a otros órganos.

c) Sailaren kontratazio-organoa zuzendaria da, betiere lizitazioko oinarrizko aurrekontua edo, halakorik ezean, balio zenbatetsia 1.000.000 eurokoa edo hortik beherakoa bada, gastu-onarpena barnean dela; kanpoan uzten dira dekretu honetan beste organo batzuei esleitutako kontratu txikiak.

c) El Director o Directora es el órgano de contratación del Departamento siempre que el presupuesto base de licitación o, en su defecto, el valor estimado, sea igual o inferior a 1.000.000 de euros, incluida la aprobación del gasto; se excluyen los contratos menores atribuidos a otros órganos en el presente Decreto.

5.– Aurrekoez gain, sailaren zeharkako kudeaketako organoa den aldetik, honako hauek dagozkio:

5.– En cuanto órgano de gestión transversal, le corresponde además:

a) Saileko Erregistro Nagusiko Bulegoak funtziona dezan, behar diren baliabideak jartzea.

a) La provisión de los medios necesarios para el funcionamiento de la Oficina del Registro General Central del Departamento.

b) Sailaren administrazio-unitateen funtzionamendua eta egitura arrazionalizatzeko proposamenak eta txostenak egitea; bai eta kudeaketa-prozedurak diseinatu eta eguneratzea ere; baina horrek ez ditu eragotziko Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari esleitutako eskumenak.

b) Informar y proponer en orden a la racionalización de la estructura y funcionamiento de las unidades administrativas del Departamento, así como diseñar y actualizar los procedimientos de gestión, sin perjuicio de las competencias atribuidas al Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno.

c) Administrazioa eraberritu eta modernizatzearen arloan, organo eskudunak emaniko ekimenak eta jarraibideak garatu eta baliatzea.

c) El desarrollo y ejecución de las iniciativas y directrices dictadas por el órgano competente en materia de reforma y modernización de la Administración.

d) Irakaskuntzakoa ez den eremuan, lanpostuen banaketa fisikoari, lanpostuetako ekipamenduari eta eraberritze-lanei dagokienez, saileko unitateen jardunak zuzentzea, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gai honetan esleitutako eskumenak eragotzi gabe. Saileko bulegoen barne-araubidea zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta sailaren ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.

d) Dirigir, en el ámbito no docente, las actuaciones de las distintas unidades del departamento relacionadas con la distribución física y equipamiento de puestos de trabajo y obras de reforma, sin perjuicio de las competencias asignadas en esta materia al Departamento Gobernanza Pública y Autogobierno. Atender y cuidar el régimen interior de las dependencias del departamento y la administración y conservación del patrimonio adscrito al mismo y de sus equipamientos.

e) Herritarrei informazio orokorra emateko egitekoak koordinatzea, eta sailean herritarrei informazioa eta arreta eskaintzeko ardura duten zerbitzuek Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean herritarrei informazio eta arreta orokorra emateko zerbitzuen ardura duen organoarekin –kanal anitzekoa eta zentralizatzailea izanik– harreman egokia izan dezaten arduratzea.

e) La coordinación de las funciones de información general a la ciudadanía y la adecuada interlocución de los servicios de información y atención al ciudadano del departamento con el órgano del Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno, responsable de los servicios de información y atención general a la ciudadanía de carácter centralizador y multicanal.

f) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edukiak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planaren edukiak identifikatu eta garatzea, gainerako zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko erakundeekin eta hari atxikitako organoekin batera lan eginda eta koordinatuta, legean aurreikusitako neurriak bete daitezen, gizon eta emakumeen berdintasunerako unitateei emandako egitekoekin bat etorriz.

f) Identificar y desarrollar los contenidos de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, y del plan para la igualdad aprobado por el Gobierno Vasco, impulsando, coordinando y colaborando con las distintas direcciones y con las entidades de la Administración institucional y órganos adscritos a aquel, para la ejecución de las medidas previstas en la ley, de conformidad con las funciones atribuidas a las llamadas unidades para la igualdad de mujeres y hombres.

g) Abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko xedapen gehigarrietarik hamargarrenean aurreikusitako euskara-unitateak saileko politiketan euskara sustatzen lagunduko du, hain justu ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren jarraibideen ildotik.

g) La unidad departamental de euskera prevista en la disposición adicional décima del Decreto 20/2012, de 15 de diciembre, que coadyuvará a la promoción del euskera en las políticas departamentales, en seguimiento de las directrices de la Viceconsejería de Política Lingüística.

h) Sailak dituen ondasun guztiak direla-eta Ogasun eta Ekonomia Saileko zuzendaritza eskudunarekin izan beharreko harremanak zentralizatzea, Euskal Ondareari buruzko Legeari jarraikiz; era berean, sail horrekin elkarlanean, sailarenak diren ondasun eta eskubideen inbentarioa osatzen laguntzea.

h) Centralizar las relaciones que en virtud de la Ley del Patrimonio de Euskadi se requieran con la dirección competente del Departamento de Hacienda y Economía respecto a los bienes de los que disponga el departamento, y colaborar con aquel en la confección del inventario patrimonial relativo a los bienes y derechos adscritos al departamento.

i) Datuak babestearen gainean sailak diseinatzen dituen planak garatzea, eta Datuak Babesteko Euskal Agentziak ezarritako gomendioak eta jarraibideak gauzatzea.

i) El desarrollo de los planes del Departamento que sobre protección de datos se diseñen y la ejecución de las instrucciones y recomendaciones establecidas por la Agencia Vasca de Protección de Datos.

6.– Aurreko paragrafoetan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

6.– En las materias referidas en los apartados anteriores, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Régimen Jurídico y Servicios.

13. artikulua.– Hezkuntza Sailburuordetza.

Artículo 13.– Viceconsejería de Educación.

1.– Saileko sailburuordetzek esleituta dituzten egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza Sailburuordetzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las viceconsejerías del Departamento, la Viceconsejería de Educación tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloko hezkuntza-politika zehaztu eta koordinatzea, eta, halaber, haren eragina garapen curricularrean eta arauemailean, irakasleen prestakuntzan, hezkuntza-beharrizan berezietan eta hezkuntza berriztatzeko programen garapenean.

a) La coordinación y definición de la política educativa en el ámbito de las enseñanzas no universitarias, su incidencia en el desarrollo curricular y normativo, la formación del profesorado, las necesidades educativas especiales y en el desarrollo de los programas de innovación educativa.

b) Programazioa bultzatu eta koordinatzea, eta hura inplementatzea unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan.

b) El impulso y coordinación de la programación e implementación de la misma en los centros docentes de enseñanza no universitaria.

c) Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ebaluatzera bideratutako jarduerak ikuskatzea, irakaskuntzan hobekuntza-planak jarri eta hobetzera bideratutako neurriak hartu eta kontrolatzeko, hargatik eragotzi gabe Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak arlo horretan dituen eskumenak.

c) La supervisión de las actuaciones destinadas a la evaluación de las enseñanzas no universitarias, en orden al control y a la adopción de medidas tendentes a introducir planes de mejora en la enseñanza, sin perjuicio de las competencias en la materia del Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa no universitaria.

d) Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak antolatu, berritu eta ikertzeko egintzak koordinatzea.

d) La coordinación de las actuaciones relativas a la ordenación, innovación e investigación de las enseñanzas no universitarias.

e) Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin bat, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetan, materialei eta giza baliabideei dagokienez, dauden premiak aztertzeko prozesuak koordinatzea eta haiek zehaztea.

e) La coordinación, de acuerdo con la Viceconsejería de Formación Profesional, de los procesos de estudio de las necesidades de los recursos humanos y materiales en las enseñanzas no universitarias, y su determinación.

f) Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzarekin koordinatuta, irakaskuntzako funtzio publikoan eta hezkuntza ikuskaritzako eta laguntzako zerbitzuetan sartzeko, gaien edukiak nola ezarriko diren ikuskatzea, eta sarrera-proben oinarriak, programak eta edukiak prestatzen parte hartzea.

f) Supervisión del establecimiento de contenidos en los temarios, y participar en la elaboración de las bases, programas y contenidos de las pruebas de acceso a la función pública docente y a los servicios de apoyo e inspección educativa, en coordinación con la Viceconsejería de Administración y Servicios.

g) Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Sistemaren plangintza egitea, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzarekin koordinatuta; besteak beste, unibertsitatez kanpoko ikastetxeen tipologia eta kokapena zehazteko irizpideak finkatuko ditu, langile-premiei erantzuteko proposamenak eta giza baliabideak hobetzeko eta kualifikatzeko planak aztertuko ditu, eta azpiegitura eta ekipamendu baliabideen dotazio berriei buruzko proposamenak aztertuko ditu.

g) La planificación del sistema educativo no universitario en coordinación con la Viceconsejería de Administración y Servicios, incluyendo la definición de criterios relativos a la tipología y localización de los centros docentes de enseñanza no universitaria, el análisis de las propuestas de necesidades de personal y de los planes de mejora y cualificación de los recursos humanos, y el análisis de las propuestas de nuevas dotaciones de recursos de infraestructura y equipamiento.

h) Unibertsitatez kanpoko hezkuntza-sistemaren barruan, hizkuntz helburuak hobetzeko proposamenak planifikatu eta horien jarraipena egitea. Ildo horretatik, helburu horiek lortzeko eta kontrolatzeko neurri egokiak hartuko ditu; besteak beste, irakasleen euskalduntze programak kudeatuko ditu eta euskarazko material didaktikoa sortuko du.

h) La planificación y el seguimiento de las propuestas de mejora de los objetivos lingüísticos dentro del sistema educativo no universitario, así como la adopción de las medidas pertinentes para su consecución y el control de los mismos, tales como la gestión de los programas de euskaldunización del profesorado y el impulso de la elaboración de material didáctico en euskera.

i) Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin koordinatuta, unibertsitatez kanpoko hezkuntza-sistemaren eta Eskola Publikoari buruzko Legeko III. tituluaren esparruan, Euskararen erabilera arautzeko Legea garatzeko jarduerak definitu eta koordinatzea; eta euskararen jakite-maila egiaztatzeko honako agiri hauek emateko prozedurak definitu eta koordinatzea: irakaskuntzako 1. eta 2. hizkuntz eskakizunak, Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria hizkuntz eskakizuna (HLEA) eta EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) titulua.

i) En colaboración con la Viceconsejería de Formación Profesional, la definición y la coordinación de las actividades relativas al desarrollo de la Ley básica de normalización del uso del Euskera, en el marco del sistema educativo no universitario, y del Título III de la Ley de la Escuela Pública Vasca, así como, de los procedimientos para la expedición de certificados de conocimiento de euskera relativos a los perfiles lingüísticos 1 y 2 de los puestos de trabajo docentes, al perfil Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA) y al título EGA (Título de Aptitud de Conocimiento de Euskera).

j) Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetarako programazioa planifikatzea.

j) La planificación de la programación de los centros docentes públicos de enseñanza no universitaria.

k) Unibertsitatez kanpoko ikastetxe eta unitate publikoak sortu, eraldatu eta kentzeari buruzko proposamenak egitea; eta unibertsitatez kanpoko ikastetxe eta unitate publikoentzako baimenak emateari eta horiek aldatu eta amaitzeari buruzko proposamenak egitea.

k) Las propuestas de creación, transformación y supresión de unidades y centros públicos de enseñanza no universitaria; y las relativas a las autorizaciones, sus modificaciones y extinción de autorización de unidades y centros privados de enseñanza no universitaria.

I) Artikulu honetako a), b), c), d), e), f), g), h), j) eta k) letretan esleitutako egitekoek ez dituzte eragotziko 16. artikuluan ezarritako egitekoak, Lanbide Heziketako Sailburuordetzarenak direnak.

l) Las funciones atribuidas en las letras a), b), c), d), e), f), g), h), j) y k) del presente artículo lo serán sin perjuicio de las funciones establecidas en el artículo 16 como propias de la Viceconsejería de Formación Profesional.

m) Haurreskolak Partzuergoarekiko harremanak bultzatzea eta koordinatzea.

m) Impulsar y coordinar la relación con el Consorcio Haurreskolak.

2.– Hezkuntzako Ikuskatzailetza Hezkuntzako Sailburuordetzaren mende egongo da eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 25. artikuluaren 2. zenbakian esleitzen zaizkion egitekoak izango ditu, indarrean dagoen araudiak ematen dizkionez gain.

2.– Dependiendo de la Viceconsejería de Educación, la Inspección Educativa desempeñará las funciones atribuidas en el apartado 2 del artículo 25 de la Ley 1/1993, de 19 de febrero, de la Escuela Pública Vasca, y aquellas otras que le atribuya la normativa vigente.

14. artikulua.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.

Artículo 14.– Dirección de Innovación Educativa.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Innovación Educativa tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Unibertsitatez kanpoko mailetan irakaskuntza planifikatu, bultzatu eta garatzea, hezkuntza berriztatzeko programen jarraipena barne dela.

a) El planeamiento, impulso y desarrollo de la enseñanza en los niveles no universitarios, incluido el seguimiento de los programas de innovación educativa.

b) Unibertsitatez kanpoko curriculuma garatzeko material didaktikoa prestatzea bultzatzea.

b) El impulso a la elaboración de materiales didácticos para el desarrollo del currículo de las enseñanzas no universitarias.

c) Unibertsitatez kanpoko IKTen garapena eta aplikazioa bultzatzea.

c) El impulso del desarrollo y la aplicación de las TICs no universitarias.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko mailetan, hezkuntza-curriculuma egoki garatzera bideratutako arauak aplikatzeko proposamenak, ebaluazio-lanak eta azterlanak egitea. Esparru orokor horren barruan, eskola-curriculumeko euskal alderdi espezifikoa definitu, garatu eta aplikatzera bideratutako neurriei arreta berezia eskainiko zaie.

d) Realizar los análisis, los trabajos de evaluación y las propuestas de aplicación normativa encaminadas al correcto desarrollo del currículo educativo en los niveles no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Dentro de ese marco general dispensará una particular atención a las medidas encaminadas a definir, desarrollar y aplicar la dimensión específicamente vasca del currículo escolar.

e) Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren ebaluazioa arautzeko proposamena egitea, ISEIrekin koordinatuta.

e) La propuesta de regulación de la evaluación de la enseñanza no universitaria a desarrollar en coordinación con el ISEI/IVEI.

f) Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzari dagokionez, programa europarretan eta Batasuneko egintzetan parte hartzeko beharrezko ekintzak sustatu eta bultzatzea.

f) Promover e impulsar las acciones necesarias para intervenir en los diferentes programas europeos y acciones comunitarias, relacionados con la enseñanza no universitaria.

g) Eskola-laguntzarako zerbitzuak sustatzea, hain justu ere, kanpoko baliabide didaktikoak zuzentzeari dagokionez nahiz eskola barneko laguntza izateari dagokionez, betiere ikastetxeen arloan.

g) La promoción de los servicios de apoyo escolar, tanto en lo concerniente a dirigir los recursos didácticos externos, como al apoyo escolar interno, en cuanto a los centros docentes de enseñanza.

h) Hezkuntza-sistemako hezkuntza-beharrizan berezietarako langileak eta neurriak aztertu, ebaluatu eta proposatzea.

h) El análisis, evaluación y la propuesta de personal y medidas relativas a las necesidades educativas especiales del sistema educativo.

i) Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen premiak planifikatzeko irizpideak ezartzea (zerbitzu osagarriei dagokienez arreta espezifikoa edo berezia behar duten ikasleak).

i) Establecimiento de criterios para la planificación de las necesidades del alumnado con necesidades educativas especiales que requiera una atención específica o diferenciada en relación a los servicios complementarios.

j) Hezkuntza bereziko ikasgela egonkorrak eta pedagogia terapeutikoko irakasleak behar dituzten ikasgelak planifikatzea (ituntzearen aurretik).

j) Planificación de aulas estables de educación especial así como de aulas que requieran profesorado de pedagogía terapéutica, previos a la concertación.

k) Desberdintasunen osabide-ekintzak garatzea osabidezko hezkuntzako planen bitartez, gizarteratzea eta laneratzea errazteko xedearekin.

k) Desarrollar acciones para la compensación de las desigualdades a través de planes de educación compensatoria que faciliten la integración social y laboral.

l) Unibertsitatez kanpoko irakasleen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta kontrolatzea, Lanbide Heziketako irakasleena izan ezik, bai birziklatze orokorraren arloan bai zenbait espezialitateren arloan ere.

l) El diseño, aplicación y control del Plan de Formación Permanente del Profesorado no universitario, a excepción del profesorado de Formación Profesional, tanto con relación al reciclaje de carácter general, como al correspondiente a las diversas especialidades.

m) Unibertsitatez kanpoko mailetan egin daitezen hezkuntza-esperientziak baimentzea, eta horien jarraipena eta kontrola egitea.

m) La autorización, seguimiento y control de las experiencias educativas en los niveles no universitarios en colaboración con el ISEI-IVEI.

n) Euskararen erabilera arautzeko Legeko II. tituluko II. kapitulua eta Euskal Eskola Publikoari buruzko Legeko III. titulua benetan eta modu eraginkorrean aplikatzen direla bermatzearren, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza, bere Euskara Zerbitzuaren bidez, hezkuntzaren arloan euskara erabiltzeko aukerak eta testuinguruak sustatu eta dinamizatzeaz arduratuko da, gelaren barruan zein kanpoan, euskararen lege horretako 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

n) A fin de garantizar la aplicación real y efectiva del Capítulo II del Título II de la Ley básica de normalización del uso del Euskera y del Título III de la Ley de la Escuela Pública Vasca, la Dirección de Innovación Educativa velará, a través de su Servicio de Euskera, por la promoción y dinamización de las opciones y contextos de uso del euskera en el ámbito educativo, tanto dentro como fuera del aula, de conformidad con lo establecido en el artículo 17 de dicha ley básica.

o) Artikulu honetan esleitutako egitekoek ez dituzte eragotziko 17. eta 18. artikuluetan Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren egiteko propiotzat ezarritakoak.

o) Las funciones atribuidas en el presente artículo lo serán sin perjuicio de las funciones establecidas en los artículos 17 y 18 como propias de la Dirección de Planificación y Organización y de la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados respectivamente.

2.– Aurreko puntuan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Innovación Educativa.

15. artikulua.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza.

Artículo 15.– Dirección de Centros y Planificación.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Centros y Planificación tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen kokapena eta programazioa garatzea, eta unibertsitatez kanpoko irakasleen beharrizanak definitzea, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.

a) El desarrollo de la programación y localización de centros docentes públicos de enseñanza no universitaria, así como la definición de las necesidades de personal docente no universitario, en coordinación con la Dirección de Gestión de Personal y la Dirección de Gestión Económica.

b) Unibertsitatez kanpoko ikastetxe eta unitate pribatuentzako baimenak emateko eta baimen horiek aldatu eta iraungitzeko prozedurak hasi eta izapidetzea, eta emandako baimenen betekizunei eusten zaiela gainbegiratzea.

b) La iniciación y tramitación de los procedimientos de autorización, modificación y extinción de autorización de unidades y centros docentes privados de enseñanza no universitaria, así como la supervisión del mantenimiento de los requisitos de las autorizaciones otorgadas.

c) Unibertsitatez kanpoko ikastetxe eta unitate publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea.

c) La iniciación y tramitación de los procedimientos de creación, transformación y supresión de unidades y centros docentes públicos de enseñanza no universitaria.

d) Hezkuntza-sektoreek ikastetxeetako bizitzan parte-hartzea sustatzea.

d) El fomento de la participación de los distintos sectores educativos en la vida de los centros docentes.

e) Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatzea, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzarekin batera.

e) El diseño de los módulos básicos de equipamiento y recursos materiales de los centros docentes, en colaboración con la Dirección de infraestructuras, Recursos y Tecnologías.

f) Ikastetxeek egoki funtziona dezaten behar diren administrazio-neurriak hartzea.

f) La adopción de medidas administrativas que permitan el buen funcionamiento de los centros docentes.

g) Ikastetxeak eraentzeko araubidea kontrolatzea.

g) El control del régimen de gobierno de los centros docentes.

h) Hezkuntza-itunen deialdirako ikastetxeen plangintza proposatzeari buruzko txostena egitea, Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin lankidetzan.

h) El informe de propuesta de planificación de los centros para la convocatoria de conciertos educativos, en colaboración con la Dirección de Gestión Económica.

i) Erregimen bereziko irakaskuntzak ezarri eta garatzeko programazioa eta diseinua egitea: hizkuntza-ikasketak, arte-ikasketak eta kirol-ikasketak, barne direla Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasketak.

i) La programación y el diseño de la implantación y desarrollo de las enseñanzas de régimen especial: enseñanzas de idiomas, enseñanzas artísticas y enseñanzas deportivas, incluidas las enseñanzas del Centro Superior de Música del País Vasco.

j) Etapa, maila, ikastetxe eta zerbitzuetako irakasle-lanpostuen zerrendak egitea, sailaren beharrizan eta lehentasunen arabera, eta aurrekontuan ezarritako dotazioak kontuan izanda.

j) Elaborar la relación de puestos de trabajo de personal docente de las diferentes etapas, niveles, centros y servicios, en función de las necesidades y prioridades del departamento y atendiendo a las dotaciones previstas presupuestariamente.

k) Artikulu honetan esleitutako egitekoek ez dituzte eragotziko 17. artikuluan Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari dagokionez ezarritakoak.

k) Las funciones atribuidas en el presente artículo lo serán sin perjuicio de las funciones establecidas en el artículo 17 con relación a la Dirección de Planificación y Organización.

l) Helduen hezkuntzarako programak garatzeko beharrezko ekintzak sustatu eta aplikatzea.

l) Promover y aplicar las acciones necesarias para el desarrollo de los programas de la educación de personas adultas.

m) Helduen hezkuntzarako ikastetxeetako langileak eta baliabide materialak planifikatzea.

m) Planificar las necesidades de personal y recursos materiales de los centros de educación para adultos.

n) Helduen hezkuntzarako unitateak eta ikastetxeak sortu, eraldatu eta kentzea, bai eta irakasleen beharrizanak definitzea ere, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.

n) La creación, transformación o supresión de unidades y centros de educación para adultos, así como la definición de las necesidades de personal docente, en coordinación con la Dirección de Gestión de Personal y la Dirección de Gestión Económica.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Centros Escolares y Planificación.

16. artikulua.– Lanbide Heziketako Sailburuordetza.

Artículo 16.– Viceconsejería de Formación Profesional.

1.– Saileko sailburuordetzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lanbide Heziketako Sailburuordetzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las viceconsejerías del Departamento, la Viceconsejería de Formación Profesional tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Lanbide Heziketako Euskal Plana garatu, aplikatu eta eguneratzea, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuta.

a) Desarrollar, aplicar y actualizar el Plan Vasco de Formación Profesional, adoptando las medidas que sean necesarias.

b) Eremu ez-formaletan, bizialdi osoko ikaskuntzarako ekintzak diseinatu, definitu eta aplikatzea, jakintzaren gizartean konpetentzia berriak eskuratzeko beharrezkoak direnak.

b) Diseñar, definir y aplicar, en ámbitos no formales, acciones de aprendizaje a lo largo de la vida necesarias para la adquisición de nuevas competencias necesarias en la sociedad del conocimiento.

c) Lanbide-heziketa osoaren plangintza estrategikoa, diseinua eta zuzentarauak egitea, zeinaren bidez bizialdi osoan kualifikazioak eskuratu edo areagotuko baitira; eta hartarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetza baliatuko da, betiere zerbitzu horren erantzukizunen barruan.

c) Elaborar la planificación estratégica, el diseño y las directrices de toda la formación profesional en su conjunto, que conlleven adquisición o incremento de las cualificaciones a lo largo de la vida, con la estrecha colaboración, desde sus responsabilidades, de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

d) Lanbide-heziketako ikastetxeetan hasierako lanbide-heziketa programatu eta inplementatzea.

d) Programar e implementar la formación profesional inicial en los centros que impartan la misma.

e) Lanbide-heziketa ebaluatzea, hura kontrolatzeko eta haren kalitatea ziurtatzera bideratutako neurriak hartzeko.

e) Evaluar la formación profesional, en orden al control y a la adopción de medidas tendentes a asegurar la calidad de la misma.

f) Hezkuntza-sisteman lanbide-heziketa antolatu, eraldatu eta berritzeko ekintzak planifikatzea.

f) Planificar las actuaciones relativas a la ordenación, reforma e innovación de la formación profesional en el sistema educativo.

g) Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketan langileen arloan eta baliabide materialetan diren beharrizanak aztertu, planifikatu eta definitzea, eta, orobat, irakasleentzako kualifikazio- eta -hobekuntza-planak ezartzea.

g) Analizar, planificar y definir las necesidades de personal y recursos materiales en la formación profesional del sistema educativo, así como los planes de mejora y cualificación del profesorado.

h) Hezkuntza-sisteman Lanbide Heziketa emateko beharrezkoak diren espazioak, instalazioak eta ekipamenduak hornitzeko baliabideak planifikatzea.

h) Planificar los recursos destinados a dotación de espacios, instalaciones y equipamientos, necesarios para impartir la Formación Profesional en el sistema educativo.

i) Lanbide-heziketari dagokionez, unitate eta ikastetxe pribatuentzako baimenak emateko eta baimen horiek aldatu eta iraungitzeko proposamenak egitea; eta unitate eta ikastetxe publikoak sortu, eraldatu eta kentzeari buruzko proposamenak egitea.

i) Proponer, en lo que corresponde a la formación profesional, la autorización, modificación y extinción de autorizaciones de unidades y centros docentes privados, así como proponer la creación, transformación y supresión de unidades y centros públicos.

2.– Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren mende daude Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua (EEI), Lanbide Heziketako Sormen Aplikatuko Euskal Institutua (IDEATK) eta Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa (TKNIKA).

2.– Dependen de la Viceconsejería de Formación Profesional, el Consejo Vasco de la Formación Profesional, el Instituto Vasco del Conocimiento de la Formación Profesional (IVAC), el Instituto Vasco de Creatividad Aplicada a la Formación Profesional (IDEATK) y el Centro de Investigación e Innovación aplicada en la Formación Profesional (TKNIKA).

17. artikulua.– Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza.

Artículo 17.– Dirección de Planificación y Organización.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Planificación y Organización tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren arlo osoa antolatu eta erregulatzen duten araudiei buruzko proposamenak egitea, gure eskumenen esparruan.

a) Elaborar las propuestas normativas que ordenen y regulen en el ámbito de nuestras competencias todo lo referido a la Formación Profesional en el sistema educativo.

b) Lanbide Heziketako heziketa-zikloak osatzen dituzten curriculum-diseinuak garatzeko araudi-proposamenak lantzea.

b) Elaborar las propuestas normativas de desarrollo de los diseños curriculares que conforman los ciclos formativos de la Formación Profesional.

c) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako ikastetxeen antolaketari eta kudeaketaren berrikuntzari buruzko jarduerak zuzentzea.

c) Dirigir las actuaciones relativas a la ordenación e innovación en la gestión de los centros de Formación Profesional del sistema educativo.

d) Lanbide-heziketako ikastetxe eta unitate publikoak eta pribatuak sortu, eraldatu eta kentzeko prozedurak hastea eta izapidetzea.

d) La iniciación y tramitación de los procedimientos de creación, transformación y supresión de unidades y centros docentes públicos y privados de formación profesional.

e) Hezkuntza- eta ekoizpen-sektoreek Lanbide Heziketako ikastetxeetako bizitzan parte har dezaten bultzatzea.

e) Promover la participación de los distintos sectores educativos y productivos en la vida de los centros de Formación Profesional.

f) Hezkuntza-sisteman, Lanbide Heziketako titulu bakoitzarentzako, lanbide-heziketarako beharrezko oinarrizko espazio-, instalazio- eta ekipamendu-moduluak definitzea.

f) Definir los módulos básicos de espacios, instalaciones y equipamiento precisos para la formación profesional en el sistema educativo asociada a cada título de Formación Profesional.

g) Produkzio- eta gizarte-inguruneak eskatzen dituen kualifikazioak aldatzen diren neurrian, hezkuntza aldaketa horietara etengabe egokitzeko tresnak ezartzea.

g) Establecer los instrumentos que permitan la constante adecuación de la oferta formativa a las demandas cambiantes de cualificación del entorno productivo y social.

h) Gizarte-eragileek beren lantokietan ikas-ekinezko erregimeneko heziketa duala ezartzen parte har dezatela bultzatzea. Horretarako, beren lantokietan jaso daitekeen prestakuntzari buruzko eskaintza bat aurkez dezatela eskatuko zaie, horrela, lanbide-heziketaren arloan elkarrekiko parte hartzearen kultura sortuz eta Hezkuntza Sistema eta lan eta produkzioarena lotuz.

h) Fomentar la corresponsabilidad de los agentes sociales para que colaboren en la implantación de una oferta de formación dual en régimen de alternancia en sus centros de trabajo, generando una cultura de coparticipación en la formación profesional que relacione el sistema educativo y el productivo.

i) Lantokietan garatu beharreko heziketaren jarraipen eta ebaluaziorako sistema bat ezartzea.

i) Articular un sistema de seguimiento y evaluación de la formación a desarrollar en los centros de trabajo.

j) Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen antolamendu-egitura bat ziurtatzea, emandako egiteko eta zeregin guztiei erantzuteko gai izango dena.

j) Asegurar una estructura organizativa de los centros públicos de Formación Profesional, que permita dar respuesta a todas las funciones y tareas encomendadas.

k) Hezkuntza-itunen deialdia egiteko, lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen plangintzarako proposamenari buruzko txostena egitea.

k) Informar sobre la propuesta de planificación de los centros privados de Formación Profesional para la convocatoria de conciertos educativos.

l) Lanbide-heziketako irakasle-lanpostuen zerrenda egitea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren beharrizan eta lehentasunen arabera eta aurrekontuan ezarritako dotazioak kontuan izanda.

l) Elaborar la relación de puestos de trabajo de personal docente de formación profesional en función de las necesidades y prioridades de la Viceconsejería de Formación Profesional y atendiendo a las dotaciones previstas presupuestariamente.

m) Hasierako Lanbide Heziketako programak garatu eta ezartzeko behar diren ekintzak planifikatu eta ezartzea.

m) Planificar y establecer las acciones necesarias para el desarrollo e implantación de los programas de Formación Profesional Inicial.

n) Konpetentzia aitortzeko ekintzak eta bizialdi osoko ikaskuntzako sistema ebaluatzeko ekintzak planifikatzea, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin koordinaturik.

n) Planificar las acciones para el reconocimiento de la competencia y para la evaluación del sistema de aprendizaje a lo largo de la vida, en coordinación con el Departamento de Empleo y Políticas Sociales.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Planificación y Organización.

18. artikulua.– Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza.

Artículo 18.– Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Lanbide-heziketako irakasle eta ikasleen artean, sormen-gaitasuna, berrikuntzarako gaitasuna eta pentsamendu konstruktiborako gaitasuna sustatzen duten ekintzak bultzatzea.

a) Impulsar acciones que promuevan la capacidad creativa, innovadora y de pensamiento constructivo en el profesorado y en el alumnado de formación profesional.

b) Ikasketa-metodologia aktibo berrien ezarpen orokorra sustatzea, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan berrikuntza metodologikoa indartzeko xedez.

b) Promover la implantación generalizada de nuevas metodologías activas de aprendizaje que refuerce la innovación metodológica en la Formación Profesional del sistema educativo.

c) Lanbide-heziketaren ikaskuntza-maila desberdinetan STEAM kultura bultzatzea.

c) Impulsar la cultura STEAM en los diferentes niveles de aprendizaje de la formación profesional.

d) Lanbide-heziketako ikastetxeetan berrikuntza aplikatuko proiektuak sustatzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik ezarritako estrategiei erantzunez.

d) Impulsar el desarrollo de proyectos de innovación aplicada en los centros de formación profesional que respondan a las estrategias que se establezcan desde la Viceconsejería de Formación Profesional.

e) Lanbide-heziketako ikastetxeetan, egungo eta etorkizuneko teknologia aurreratuak aztertzea, sustatzea eta ezartzea, ingurune konplexuetan irakasleen eta ikasleen konpetentziak hobetzeko xedez.

e) Analizar, promover e implantar el uso de tecnologías avanzadas actuales y de futuro, en los centros de formación profesional, dirigidas a mejorar las competencias del profesorado y del alumnado en entornos complejos.

f) Lanbide-heziketako irakasleentzako etengabeko prestakuntza-planak diseinatu eta aplikatzea; eta kontuan hartuko dira eguneratzea eta espezializatzea ere.

f) Diseñar, aplicar y realizar planes de formación permanente del profesorado de formación profesional, con extensión tanto a la actualización como a la especialización del mismo.

g) Ikasgelan ikasketa-metodologia berriak garatzeko helburuarekin, irakasleen konpetentziak hobetzera zuzendutako prestakuntza-ekintzak diseinatzea.

g) Diseñar acciones de formación dirigidas a mejorar las competencias del profesorado para el desarrollo de nuevas metodologías de aprendizaje en el aula.

h) Irakasleen prestakuntzara zuzendutako ekintzak sustatzea, ingurune teknologikoki oso aurreratuetan behar bezala erantzuteko gai izan daitezen.

h) Fomentar acciones dirigidas a la formación del profesorado, que les permita responder a entornos tecnológicamente muy avanzados.

i) Esparru ez-formalean, bizialdi osoan ikasketa erabilgarriak egiteko jardueren garapenerako beharrezkoak diren ekintzak planifikatzea.

i) Planificar las acciones necesarias para el desarrollo de actividades, en el ámbito no formal, de aprendizaje útil a lo largo de toda la vida.

j) Lanbide-heziketako ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea eta enpresa-kultura bultzatzea.

j) Fomentar el espíritu emprendedor y la cultura empresarial en el alumnado de formación profesional.

k) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketari dagokionez, programa europarretan eta Batasuneko egintzetan parte hartzeko beharrezko ekintzak sustatu eta bultzatzea.

k) Promover e impulsar las acciones necesarias para intervenir en los diferentes programas europeos y acciones comunitarias, relacionados con la Formación Profesional del sistema educativo.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.

2.– En las materias referidas en el apartado anterior, las Delegaciones Territoriales del Departamento de Educación tendrán una dependencia funcional de la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados.

19. artikulua.– Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.

Artículo 19.– Viceconsejería de Universidades e Investigación.

Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzari honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio:

Además de las funciones genéricas correspondientes a las viceconsejerías del Departamento, la Viceconsejería de Universidades e Investigación tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Sailaren unibertsitate-politika diseinatzea, arloko eragileekin batera.

a) Diseñar la política universitaria del Departamento en colaboración con los agentes involucrados.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-arlokoak diren ikasketa arautu guztiak harmonizatzeko eta gizartearen beharrizanetara egokitzeko tresnak artikulatzea, unibertsitate-politikan ezarri dituen helburuak lortzeko.

b) Articular los instrumentos que permitan armonizar y adecuar a las necesidades sociales todo el conjunto de los estudios reglados en materia de universidades en la Comunidad Autónoma del País Vasco, para alcanzar los objetivos previstos en su política universitaria.

c) Euskal unibertsitate-sistemaren garapen osoa koordinatzea.

c) Coordinar el desarrollo integral del sistema universitario vasco.

d) Unibertsitate-arloko harremanak koordinatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste erkidegoen artekoak, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artekoak.

d) Coordinar las relaciones en materia universitaria entre la Comunidad Autónoma del País Vasco y otras comunidades autónomas, así como las relaciones de nuestra comunidad autónoma con el Estado.

e) Egoki iritzitako kontratu eta hitzarmenak egitea unibertsitate, departamentu, ikastetxe, unibertsitate-institutu eta ikerketa-zentroekin, edo erakunde publiko edo pribatuekin, Euskal Autonomia Erkidegokoak izan zein ez.

e) Establecer los contratos y convenios que estime oportunos con las universidades, departamentos, centros de enseñanza, institutos universitarios y centros de investigación, o con organismos públicos o privados, tanto de dentro como de fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

f) Aukera-berdintasuna lortzeko, ikasteko bekei eta laguntzei buruzko politika planifikatu, aztertu eta proposatzea.

f) Planificar, analizar y proponer una política de becas y ayudas al estudio con objeto de conseguir la igualdad de oportunidades.

g) Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, emakume eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez indarrean dauden arauetan eta planetan ezarritako neurriak bete daitezen eragitea, hargatik eragotzi gabe Lehendakaritzari esleitu zaizkion eskumenak.

g) Promover, en el ámbito competencial de la Viceconsejería, la ejecución de las medidas previstas en los planes y normas vigentes en materia de igualdad de mujeres y hombres, sin perjuicio de las competencias atribuidas a Lehendakaritza.

h) Euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea bultzatu eta bermatzea.

h) Promocionar y garantizar la calidad del sistema universitario vasco.

i) Unibertsitate-planaren eta kontratu-programen diseinua eta onarpena bultzatzea eta sustatzea, baita horiek eguneratzea ere.

i) Impulsar y promover el diseño y la aprobación del plan universitario y de los diferentes contratos-programa, así como su actualización.

j) Euskal Herriko Unibertsitateko langileen euskalduntzea bultzatzea eta horretarako laguntza ematea.

j) Fomentar y ayudar a la euskaldunización del personal de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

k) Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateen eta inguruko eta kanpoko unibertsitateen arteko trukaketa eta mugikortasuna bultzatzea; kanpoko unibertsitateei dagokienez, indartu egingo dira Iberoamerikako unibertsitateekiko aliantzak.

k) Impulsar el intercambio y la movilidad de las universidades del sistema universitario vasco con universidades del entorno vasco y foráneo, reforzando en este último caso las alianzas con universidades iberoamericanas.

l) Unibertsitatearen jarduera akademikoetan, irakaskuntza eta zientzia garatzeko beste hizkuntza batzuk jakitea eta erabiltzea sustatzea.

l) Fomentar el conocimiento y el uso de otras lenguas en las que se desarrolle la enseñanza y la ciencia en las actividades académicas de la universidad.

m) Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarekin lankidetzan aritzea, indarreko legeriak esleitzen dizkion egitekoak gauzatu ahal izateko, eta hari sostengua ematea Hezkuntza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa dagozkion alderdi guztietan.

m) Colaborar con Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia / Agencia de Calidad del Sistema Universitario Vasco, en las funciones que la legislación vigente le atribuye, apoyando todos aquellos aspectos que, como ente público de derecho privado adscrito al Departamento de Educación requiera.

n) Unibertsitateei esleitutako etengabeko ikaskuntza bultzatzea eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe Lanbide Heziketako Sailburuordetzari esleitutako eskumenak.

n) Impulsar y coordinar la formación continua asignada a las universidades, sin perjuicio de las competencias asignadas a la Viceconsejería de Formación Profesional.

o) Zientzia eta teknologiaren garapena interes orokorrari begira bultzatzea, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin eta Osasun Sailarekin batera jarduteko bideak ezarrita, hargatik eragotzi gabe sail horiei edo beste batzuei dagozkien eskumenak.

o) Fomentar el desarrollo científico y tecnológico en beneficio del interés general, estableciendo actuaciones conjuntas con los departamentos de Desarrollo Económico e Infraestructuras y de Salud, sin perjuicio de las competencias atribuidas a estos y otros departamentos.

p) Euskal gizartean, ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloko sentiberatze-, jendarteratze- eta prestakuntza-planak aurrera eramatea, eta, horretarako, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekiko lankidetza bultzatzea, hargatik eragotzi gabe sail horri edo beste batzuei dagozkien eskumenak.

p) Promover planes de sensibilización, divulgación y formación en materia de ciencia e investigación científica y tecnológica en la sociedad vasca, impulsando la colaboración con el Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras y sin perjuicio de las competencias atribuidas a este y a otros departamentos.

q) Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan egiten dituzten jarduerak antolatu, planifikatu, sustatu eta koordinatzea.

q) Ordenar, planificar, impulsar y coordinar las actividades de los diferentes departamentos del Gobierno en materia de investigación.

r) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Plana egiterakoan parte hartzea, eta planaren garapena bultzatzea.

r) Participar en la elaboración e impulsar el desarrollo del Plan Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación.

s) Harremanetarako organo izatea nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekin hala ikerketa-arloko erakunde arteko topaguneekin, betiere eginkizun hori beste organoren bati esleituta ez badago.

s) Ser órgano de relación con los agentes integrados en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, así como con los foros de encuentros interinstitucionales en materia de investigación, salvo que esté atribuido a otro órgano.

t) Lankidetza bultzatzea eta sustatzea unibertsitate, ikerketa-zentro, enpresa, zentro teknologiko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuen artean; horrela, etekinik handiena ateratzeko ikerketa-arloko baliabideen erabilerari, ezagutza zientifikoa gizartera transferitzeko eta ikerketarako baliabide pribatuak erakartzeko, hargatik eragotzi gabe Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Berrikuntza Zuzendaritzari arlo honetan esleitutako eskumena.

t) Promover y fomentar la cooperación entre la universidad, los centros de investigación, las empresas, los centros tecnológicos y otros agentes integrados en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, en orden a optimizar los recursos en materia de investigación, la transferencia del conocimiento científico a la sociedad y la captación de recursos privados para las tareas de investigación, sin perjuicio de la competencia atribuida en esta materia a la Dirección de Innovación del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras.

u) Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren jarduerak bultzatzea eta koordinatzea.

u) Impulsar y coordinar las actividades de la Fundación Vasca para la Ciencia Ikerbasque.

v) Ikerketaren eta teknologia-garapenaren politikako ildo nagusiak lantzea, lehentasunezko arloak ezartzea, helburu zientifiko eta teknologikoak zehaztea, eta, ikerketaren eta teknologia-garapenaren arloan, hainbat urtetarako planak egitea, hargatik eragotzi gabe Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari arlo honetan esleitutako eskumena.

v) Elaborar las directrices generales en la política de investigación y desarrollo tecnológico, establecer áreas prioritarias, definir los objetivos científicos y tecnológicos, y elaborar planes plurianuales de investigación y desarrollo tecnológico, sin perjuicio de la competencia atribuida en esta materia al Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras.

w) Ikerketarako programa eta proiektuei, giza baliabideen hautaketa eta prestakuntzari eta azpiegituren sorrerari dagokien arloan, ikerketarako eta teknologiaren garapenerako planak behar bezala gauzatzeko eta plan horiek ebaluatzeko tresnak diseinatzea, hargatik eragotzi gabe arlo honetan Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari esleitu zaion eskumena.

w) Diseñar los instrumentos necesarios para la correcta ejecución de los planes de investigación y desarrollo tecnológico en materia de programas y proyectos de investigación, selección y formación de recursos humanos y generación de infraestructuras, así como para su posterior evaluación, sin perjuicio de la competencia atribuida en esta materia al Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras.

x) Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sistema Europako ikerketa-sisteman zailtasunik gabe sartzea bideratuko duten neurriak eta ekintzak bultzatzea, hargatik eragotzi gabe teknologia eta berrikuntzaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuei dagozkien eskumenak.

x) Promover medidas y acciones tendentes a facilitar la integración del sistema vasco de ciencia, tecnología e innovación en el sistema europeo de la investigación, todo ello sin perjuicio de las competencias que en el ámbito de la tecnología y la innovación corresponden a otros órganos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

y) Euskal Autonomia Erkidegoan, ikerketarako azpiegiturak hainbat eragileren artean sortzeko eta erabiltzeko neurriak eta ekintzak bultzatzea, eta indarreko ordenamendu juridikoak esleitutako beste edozein egiteko.

y) Promover medidas y acciones tendentes a potenciar la generación y el uso conjunto de las infraestructuras de investigación de la Comunidad Autónoma del País Vasco y cualesquiera otras funciones que le atribuya el ordenamiento jurídico vigente.

20. artikulua.– Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza.

Artículo 20.– Dirección de Política y Coordinación Universitaria.

1.– Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Unibertsitate Zuzendaritzari:

1.– Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Universidades tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Proposamenak egitea honako hauek sortu, aldatu eta ezabatzeko: fakultateak, eskola tekniko edo politeknikoak, unibertsitate-eskolak, unibertsitate-eskola politeknikoak, ikerketako unibertsitate-institutuak, edo ikasgelatik kanpoko irakaskuntza antolatzen duten beste erakunde edo ikastetxe batzuk.

a) Proponer la creación, modificación y supresión de facultades, escuelas técnicas o politécnicas, escuelas universitarias, escuelas universitarias politécnicas e institutos universitarios de investigación, así como de otros centros o entidades que impartan enseñanzas en modalidad no presencial o a distancia.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzeko edo kentzeko baimenak planteatzea.

b) Plantear la autorización de la implantación o supresión de las enseñanzas universitarias oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate, Ikastetxe eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa garatzea eta kudeatzea.

c) Desarrollar y gestionar el Registro de Universidades, Centros y Enseñanzas Universitarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Atzerriko unibertsitateetako hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeen espedienteak aztertzea, baimenak eman ahal izateko, eta aplikatzekoa den ordenamendu juridikotik datorren beste edozein ahalmen.

d) Analizar los expedientes de los centros que impartan enseñanzas con arreglo a sistemas educativos universitarios extranjeros, y demás facultades que se deriven del ordenamiento jurídico que resulte aplicable, para su autorización.

e) Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia fundazio pribatuarekiko harremanak koordinatzea eta harekin lankidetzan aritzea.

e) Coordinar las relaciones y colaboración con la Fundación privada para el Centro Superior de Música del País Vasco, Musikene.

f) Ikastetxeak unibertsitate publikoari edo pribatuari atxikitzeko edo atxikipen hori kentzeko proposamenak aztertzea, hartarako onarpena eman ahal izateko.

f) Estudiar las propuestas de la adscripción o desadscripción de centros docentes a la universidad pública o privada, para su posterior aprobación.

g) Zaintzea, eskumeneko ikuskaritzaren bidez, unibertsitateek betetzen dutela bai otsailaren 25eko Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legean ezarritakoa eta bai aplikatzekoa den gainerako ordenamendu guztian ezarritakoa.

g) Velar mediante la inspección competente por el cumplimiento por parte de las universidades de lo previsto en la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco y en el resto del ordenamiento jurídico que resulte aplicable.

h) Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren bidez, bekei, ikasketetarako kredituei eta unibertsitate-laguntzei buruzko politika garatu eta kudeatzea, baita politika hori koordinatzea ere.

h) Desarrollar y gestionar, a través del Consejo Vasco de Universidades, la política de becas, créditos al estudio y ayudas universitarias, así como su coordinación.

i) Unibertsitate Plana behar bezala gauzatzeko eta ebaluatzeko behar diren tresnak diseinatu eta kudeatzea, eta planaren idazkaritza teknikoari dagozkion egitekoak betetzea.

i) Diseñar y gestionar los instrumentos necesarios para la correcta ejecución del Plan Universitario y su posterior evaluación, así como desarrollar las funciones de secretaría técnica de dicho plan.

j) Unibertsitate legeriari buruzko aldaketak proposatzea, lege-aurreikuspenak egokitzeko edo aldatzeko.

j) Proponer los cambios necesarios en la legislación universitaria para adaptar o modificar las previsiones legales correspondientes.

k) Unibertsitateekin programa-kontratuak hitzartzeko proposamenak egitea; kontratuok izaera administratiboa izango dute; diru-laguntzak izango dira.

k) Proponer la suscripción con las universidades de los contratos-programa, que tendrán carácter administrativo y naturaleza subvencional.

l) Hezkuntza Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren arteko harremanak koordinatzea, baita unibertsitate pribatuetan horren kideko diren organoekiko harremanak koordinatzea ere.

l) Coordinar las relaciones del Departamento de Educación con el Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea u órgano equivalente en el caso de las universidades privadas.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako unibertsitate publikoei dagokienez:

2.– En relación con las universidades públicas establecidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Unibertsitate publiko bat sortzeko edo kentzeko behar den lege-proiektua egitea, eta proposamena Eusko Jaurlaritzari helaraztea.

a) Elaborar el proyecto de ley necesario para la creación o supresión de universidades públicas, y elevar la propuesta al Gobierno Vasco.

b) Unibertsitate publikoen jarduerak hasteko baimena ematea, indarrean dagoen legerian eta sortzeko legean aurreikusitako baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero.

b) Autorizar el comienzo de las actividades de las universidades públicas, una vez comprobado que cumplen los requisitos previstos en la legislación vigente y en la ley de creación.

c) Unibertsitatearen finantzaketari buruzko proposamena egitea, unibertsitateari entzun eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak txostena egin ondoren.

c) Proponer la financiación de la universidad, previa audiencia de la universidad, e informe del Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria.

d) Inbertsio eta azpiegituretarako hainbat urtetarako programa egin, onartu eta ikuskatzea.

d) Elaborar, aprobar y supervisar el programa plurianual de inversiones e infraestructuras.

e) Egitura tekniko baten sorrera sustatzea, hitzarmen, akordio edo itun kolektiboen negoziazioan alderdi publikoaren ordezkaritza bere gain har dezan eta elkar-hartze horien jarraipena egin dezan.

e) Promover la constitución de una estructura técnica con la finalidad de que represente a la parte pública en la negociación de convenios, acuerdos y pactos colectivos, así como en el seguimiento de los mismos.

f) Eusko Jaurlaritzari, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarrien mugak ezartzeko proposamena egitea –nola funtzionarioen hala lan-kontratukoen kasuan–, eraginkortasun- eta efizientzia-irizpideekin bat.

f) Proponer al Gobierno Vasco el establecimiento de los límites de los complementos retributivos del personal docente e investigador –funcionario y contratado–, de la Universidad Pública del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, de acuerdo con los criterios de eficacia y eficiencia.

g) Euskal unibertsitate publikoko ikaspostu berrien eskaintza onartzea.

g) Aprobar la oferta de plazas de nuevo acceso a la universidad pública vasca.

h) Unibertsitateko prezio publikoak finkatzeko araudia egitea; prezio publiko horiek irakaskuntza-zerbitzuei eta legez ezartzen diren beste eskubide batzuei dagozkie.

h) Elaborar la normativa por la que se fijan los precios públicos universitarios por los servicios académicos y por otros derechos que legalmente se establezcan.

i) Azterketa egitea euskal unibertsitate-sistemaren eremuan ondasunak jabari publikotik kentzeko eta, hala egokituz gero, horietaz xedatzeko.

i) Analizar la desafectación y, en su caso, la disposición de los bienes de dominio público en el ámbito del sistema universitario vasco.

j) Kostuen ebaluazioa egitea, nola irakasle eta ikertzaileei dagokienez hala administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez, eta lanpostu eta kontratuen aurreikuspena egitea, hartarako baimenak eman ahal izateko.

j) Evaluar los costes del personal docente e investigador y del personal de administración y servicios, y la previsión de puestos y contratos, para su posterior autorización.

k) Aztertzea, baimendu ahal izateko, kapital-eragiketetatik gastu arrunteko eragiketetara egin beharreko kreditu-transferentziak, baita zorpetzeko eta bermeak eskatzeko eragiketak ere.

k) Estudiar, para su autorización, la transferencia de créditos de operaciones de capital a operaciones para gasto corriente, así como las operaciones de endeudamiento y de solicitud de garantías.

l) Euskal unibertsitate-sistema osatzen duten unibertsitateekin, unibertsitate-informazioaren sistema integratuari dagokion alderdi oro koordinatzea.

l) Coordinar con las universidades que conforman el sistema universitario vasco, todos aquellos aspectos relativos al sistema integrado de información universitaria.

m) Zuzendaritza honen mendean dauden erakunde guztietan, kontabilitate analitikoaren erabilpena bultzatzea eta sustatzea.

m) Fomentar e impulsar el empleo de la contabilidad analítica en todas las instituciones dependientes de esta dirección.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako unibertsitate pribatuei eta, hala denetan, Eliza Katolikoaren unibertsitateei dagokienez:

3.– En relación con las universidades privadas y, en su caso, de la Iglesia católica, establecidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Unibertsitate horiek onartzeko lege-proiektua egitea, edo, hala badagokio, onarpen hori kentzekoa, eta nola bata hala bestea Eusko Jaurlaritzari proposatzea.

a) Elaborar el proyecto de ley de reconocimiento y, en su caso, de revocación de dicho reconocimiento, y en ambos casos su propuesta al Gobierno Vasco.

b) Publikoak ez diren unibertsitateen onarpena sustatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek onarpen horretarako behar diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.

b) Verificar que cualquier persona física o jurídica que promueva el reconocimiento de universidades no públicas reúne los requisitos legales exigidos para su reconocimiento.

c) Publikoak ez diren unibertsitateen ekintzak aztertzea eta horien gaineko txostena egitea, ekintza horiek otsailaren 25eko Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legearen 110.3 artikuluan jasotakoak badira.

c) Analizar e informar de las actuaciones de las universidades no públicas recogidas en el artículo 110.3 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco.

21. artikulua.– Ikerketa Zuzendaritza.

Artículo 21.– Dirección de Investigación.

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikerketa Zuzendaritzari:

Además de las funciones genéricas correspondientes a las direcciones del Departamento, la Dirección de Investigación tiene atribuidas las siguientes funciones y áreas de actuación:

a) Proposamenak egitea eta gauzatzea, Eusko Jaurlaritzako sailekiko eta bestelako erakunde batzuekiko koordinazio zientifiko eta teknologikoa bideratuko duten tresnak sortu eta horien jarraipena egiteko.

a) Elaborar y ejecutar propuestas de creación y seguimiento de mecanismos de coordinación científica y tecnológica con los diferentes departamentos del Gobierno y otras instituciones.

b) Irizpideak ezartzea, ikerketarako eta teknologia-garapenerako programak eta proiektuak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko, baita unibertsitate- eta zientzia-arloan azpiegiturak sortzeko programak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko ere.

b) Establecer los criterios de evaluación, selección, ejecución, seguimiento y control de los programas y proyectos de investigación y desarrollo tecnológico, y de los programas de generación de infraestructuras en el ámbito universitario y científico.

c) Ikerketarako proiektu eta programei nahiz azpiegiturei dagokienez, Hezkuntza Sailak zer baliabide izendatuko dituen proposatzea, eta proiektu eta azpiegitura zientifikoei buruzko datu-banku edo erregistro bat sortzea, baliabideak efizientzia handiagoz kudeatu ahal izateko.

c) Proponer la asignación de los recursos destinados por el Departamento de Educación a los proyectos y programas de investigación, y a las infraestructuras de investigación, y generar un banco de datos o registro de proyectos e infraestructuras científicas, que permita una gestión de los recursos más eficiente.

d) Ikertzaileak hautatzeko eta prestatzeko programak egitea eta gauzatzea, eta, horretarako, ikertzaileen jarduna prestatzea eta ikuskatzea; halaber, ikertzaileak prestatzeko programetarako lankidetza eskaintzea, doktoretza-eskolei eta unibertsitateetan horien kideko diren organoei laguntza emanda.

d) Elaborar y ejecutar programas de selección y formación de personal investigador, preparando e inspeccionando la actividad de los mismos, así como colaborar en los programas de formación de personal investigador a través del apoyo a las escuelas de doctorado y órganos equivalentes de las universidades.

e) Laguntzen eta diru-laguntzen deialdiak proposatzea, zehaztea eta kudeatzea, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduera bultzatzeko eta interes estrategikoa duten gaien ikerketa sustatzeko.

e) Proponer, definir y gestionar las convocatorias de ayudas y subvenciones a la actividad de grupos de investigación del sistema universitario vasco y a la investigación en materias de interés estratégico.

f) Ikerketa traslazionalera bideratutako laguntzen eta diru-laguntzen deialdiak proposatzea, zehaztea eta kudeatzea; areagotu egin nahi da, hala, ezagutza zientifikoa sektore pribatura transferitzeko aukera eta baliabide pribatuak ikerketa-zereginetarako erakartzeko ahalmena.

f) Proponer, definir y gestionar las convocatorias de ayudas y subvenciones a la investigación traslacional conducente al aumento de la transferencia del conocimiento científico al sector privado y de la captación de recursos privados para las tareas de investigación.

g) Sailak hitzartutako programa-kontratuetan jasotako ikerketa-arloko aurreikuspenak aurkeztea eta ikuskatzea.

g) Proponer y supervisar las previsiones contenidas en materia de investigación en los contratos-programa suscritos por el Departamento.

h) Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Planaren ondorioz Hezkuntza Sailari dagozkion programak kudeatzea, Jaurlaritzako beste sail batzuekin eta beste eragile ekonomiko eta sozialekin batera.

h) Gestionar los programas derivados del Plan de Ciencia, Tecnología e Investigación que corresponden al Departamento de Educación, en coordinación con otros departamentos del Gobierno y otros agentes económicos y sociales.

i) Ikerketa-programetan, formula berriak prestatzea eta gauzatzea, sistemak eta zientzia-komunitateak berrikuntzaren erronkei eta Europako Ikerketa Esparruari aurre egin diezaieten.

i) Elaborar y ejecutar nuevas fórmulas en los programas de investigación para adaptar el sistema y la comunidad científica a los desafíos de la innovación y al Espacio Europeo de la Investigación.

j) Sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzeko programetan, formula berriak prestatzea eta gauzatzea, ezagutzaren transferentzia egiteko.

j) Elaborar y ejecutar nuevas fórmulas en los programas de incentivación de la cooperación público-privada para la transferencia de conocimiento.

k) Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

k) Elaborar planes, estudios, informes y propuestas de actuación en el ámbito interinstitucional dentro de las materias de competencia de esta dirección.

l) Euskal gizartearen kultura zientifikoa bultzatzea, ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloan sentiberatze-, jendarteratze- eta prestakuntza-programak landuta.

l) Fomentar la cultura científica en la sociedad vasca mediante la elaboración de programas de sensibilización, divulgación y formación en materia de ciencia e investigación científica y tecnológica.

m) Bere eginkizunak betetzerakoan gauzatutako jardueren jarraipena egitea.

m) Realizar el seguimiento y control de las actuaciones que se ejecuten en el ejercicio de sus funciones.

n) Ikerbasque fundazioaren jarduerak ikuskatzea; Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioa, talentua biltzeko eta erakartzeko sortua da.

n) Supervisar las actividades de la Fundación Vasca para la Ciencia Ikerbasque, creada para la captación y atracción de talento.

o) Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroen jarduna (BERC) eta garapena bultzatzea, Euskadin puntako ikerketan diharduten taldeek eta horiek lantzen dituzten lerroek nazioartean prestigio handiagoa izan dezaten. Hartara, Euskadi talentua erakartzen duen gune bihurtzen lagunduko da, eta, aldi berean, unibertsitateetako ikertzaileekin eta Euskadin I+G+b helburu duten beste zentro batzuetako ikertzaileekin lankidetzan aritzeko tresnak ezartzea sustatutako da.

o) Impulsar la actividad y el desarrollo de los centros de investigación básica y de excelencia (BERC), al objeto de dotar de mayor prestigio internacional a los grupos y líneas de investigación punteros en Euskadi, lo que contribuirá a que Euskadi se convierta en un polo avanzado de talento, al tiempo que se promocionará el establecimiento de mecanismos de colaboración con personal investigador de las universidades y otros centros de I+D+i vascos.

p) Urtero Euskadiko Ikerketa Sarirako deialdia egitea, Euskadin eragin onuragarria ekarri duen ikertzaile eta talde kualifikatuen lana eta ahalegina sustatzeko eta bultzatzeko.

p) Convocar anualmente el premio Euskadi de Investigación, al objeto de estimular y promocionar los esfuerzos de los investigadores y equipos cualificados cuyo trabajo haya ejercido una influencia positiva importante en Euskadi.

q) Hezkuntza Sailari apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuan eta urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuan ezartzen zaizkion funtzioak garatzea. 96/1997 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea sortu eta arautu zen, eta, horretarako, batetik, Euskadiko Teknologia Ikerketarako Erakundeekiko elkarlana eta koordinazioa finkatu zen, eta, bestetik, erakunde horien ezaugarriak eta eginkizunak zehaztu ziren. Gerora, 278/2000 Dekretuak aldatu egin zuen 96/1997 Dekretua. 2/2009 Dekretuaren bidez, berriz, Bitariko Transferentzia Batzordeak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onetsi zen; akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion.

q) Desarrollar las funciones que para el Departamento de Educación se establecen en el Decreto 96/1997, de 29 de abril, modificado por Decreto 278/2000, de 26 de diciembre, por los que se constituye y se regula la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, mediante el establecimiento de relaciones de colaboración y coordinación con las entidades de investigación científica-tecnológica de Euskadi y la determinación de las características y funciones de las mismas, y en el Decreto 2/2009, de 13 de enero, por el que se aprueba el acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de 11 de diciembre de 2008, sobre traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de las funciones en materia de investigación y desarrollo científico y técnico e innovación.

r) Ikerketa-politikaren arloko neurriak bultzatzea, zehazki, abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoan, 3/2004 Legean eta 2/2009 Dekretuan jasota daudenak. Urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuaren bidez, Bitariko Transferentzia Batzordeak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onetsi zen; akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion.

r) Impulsar las medidas que en materia de política de investigación prevé la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, y la Ley 3/2004, así como el Decreto 2/2009, de 13 de enero, por el que se aprueba el acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de 11 de diciembre de 2008, sobre traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de las funciones en materia de investigación y desarrollo científico y tecnológico e innovación.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ORGANO PERIFERIKOAK
ÓRGANOS PERIFÉRICOS

22. artikulua.– Lurralde-ordezkaritzak.

Artículo 22.– Delegaciones territoriales.

Hezkuntzako sailburuaren mendetasun organikoaren eta hari atxikitako sailburuorde eta zuzendaritza bakoitzaren mendetasun funtzionalaren pean, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bat egongo da lurralde historiko bakoitzean, lurralde-ordezkari batek gidatuta; egiteko hauek izango ditu:

Bajo la dependencia orgánica de la Consejera o Consejero y funcional de cada uno de los/as viceconsejeros/as y de las direcciones adscritas a las mismas, en cada uno de los territorios históricos existirá una Delegación Territorial de Educación a cuyo frente figurará un delegado/a territorial, con las siguientes funciones:

a) Sailaren ordezkaria izatea dagokion lurralde historikoaren eremuan.

a) La representación del Departamento en el ámbito del territorio histórico respectivo.

b) Sailak lurralde historikoan dituen administrazio-zerbitzu eta -unitateak zuzentzea.

b) La dirección de los servicios y unidades administrativas del Departamento en el Territorio Histórico.

c) Sailak emandako jarraibideak eta arauak –dagokion lurralde eremuan bete beharrekoak– bideratzea.

c) Canalización de cuantas normas e instrucciones emanadas del Departamento hayan de cumplirse y observarse en su ámbito territorial.

d) Sailaren eskumenen arloan ematen diren xedapenak eta dagokion lurralde historikorako egindako programak eta aurrekontu-aurreikuspenak betetzen direla kontrolatzea.

d) El control del cumplimiento de las disposiciones relativas a las competencias del Departamento, así como de los programas y de las previsiones presupuestarias en el ámbito del territorio histórico respectivo.

e) Sailaren organo nagusiek eskatzen dizkioten espedienteei eta gainontzeko arazo guztiei buruzko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea.

e) El informe, estudio y propuesta de cuantas cuestiones y expedientes le sean solicitados por los órganos centrales del Departamento.

f) Unibertsitatez kanpoko bitarteko irakasle funtzionarioak izendatzea eta kargutik kentzea, eta unibertsitatez kanpoko funtzionario irakasleen kargu-hartzeei eta -uzteei buruzko jakinarazpenak egitea.

f) Designar y cesar al personal funcionario docente interino de enseñanza no universitaria, así como realizar los actos de comunicación de posesión y cese al personal funcionario docente no universitario.

g) Norbanakoek edo sailaren menpe ez dauden erakundeek sustatutako unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan edota sailaren gainontzeko lokaletan antolatzen diren jardueren jakitun egotea, eta, hala behar denean, horiek baimentzea.

g) El conocimiento y, en su caso, la autorización de las actividades que se desarrollan en los centros docentes de enseñanza no universitaria y demás dependencias del Departamento cuando sean promovidas por particulares y organismos no dependientes del mismo.

h) Kontratazio-arloko eskumena, bigarren xedapen gehigarrian jasoa.

h) La competencia en materia de contratación contemplada en la disposición adicional segunda.

i) Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak eskuordetuta, 10. artikuluko 2.k) paragrafoan ezarri ez diren lizentziak eta baimenak ematea.

i) La concesión por delegación de la Dirección de Gestión de Personal de las licencias y permisos no establecidos en el artículo 10 apartado 2.k).

j) Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere lurralde-ordezkaritzako zerbitzu-burutzekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.

j) Definir en su ámbito los objetivos del Plan de Normalización Lingüística en vigor, así como desarrollar y evaluar las iniciativas para alcanzar dichos objetivos llevando a cabo una gestión integrada del euskera en colaboración con las jefaturas de servicio de su Delegación Territorial; todo ello bajo la coordinación de la Dirección de Régimen Jurídico y Servicios y en colaboración con la Viceconsejería de Política Lingüística.

k) Indarreko araudiak ematen dizkion bestelakoak.

k) Aquellas otras que les atribuya la normativa vigente.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ordezkapenen araubidea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Régimen de Suplencias.

Saileko sailburuordetzetako edo zuzendaritzetako postua hutsik badago edo titularra bera falta bada nahiz gaixorik badago, horiei esleitutako eskumenak, honela beteko dira, betiere egoera hori gertatu aurretik ardurok esleitu ez badira eta egoera horrek dirauen artean:

En los casos de vacante, ausencia o enfermedad de las personas titulares de las Viceconsejerías o Direcciones del Departamento, las competencias atribuidas a las mismas, en el supuesto de que no hayan sido delegadas antes de producirse tal situación, y mientras dure la misma, serán ejercidas de la siguiente forma:

a) Sailburuordetzei esleitutako eskumenak sailburuordetza horietako zuzendariek beteko dituzte egiturako hurrenkeraren arabera.

a) Las competencias atribuidas a las Viceconsejerías serán ejercidas por los Directores o las Directoras de las mismas por el mismo orden en que aparecen en su respectiva estructura.

b) Zuzendaritzei esleitutako eskumenak sailburuordetza bereko zuzendariek beteko dituzte egiturako hurrenkeraren arabera, hau da, aurre-aurrean dagoenari egokituko zaio dena delako zuzendaria ordezkatzea, eta lehenengoa sailburuordeak ordezkatuko du; eta, horiek ezin badute, hierarkikoki gainetik dagoenak beteko ditu, hurrengo paragrafoan xedatzen den kasuan izan ezik.

b) Las competencias atribuidas a las Direcciones serán ejercidas por los Directores o las Directoras de la misma Viceconsejería por el mismo orden en que aparecen en su respectiva estructura, es decir, la suplencia de los Directores y las Directoras corresponderá al que aparece en el orden inmediatamente anterior, y la del primero se llevará a cabo por la persona titular de la Viceconsejería; y de no ser posible ninguna de ellas, por el superior jerárquico inmediato, salvo lo dispuesto en el apartado siguiente.

c) Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari esleitutako eskumenak Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak beteko ditu.

c) Las competencias atribuidas a la Dirección del Gabinete y Comunicación serán ejercidas por el Viceconsejero o Viceconsejera de Administración y Servicios.

d) Aurreko arauak nahikoa ez diren kasuetan, administrazio-organoaren eskumenak gain-gainetik dagoen administrazio-organoak erabakitzen duenak beteko ditu.

d) Cuando las anteriores reglas no bastaren, las competencias del órgano administrativo serán ejercidas por quien designe el órgano administrativo inmediatamente superior de quien dependa.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Kontratu txikiak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Contratos menores.

Kontratu txikiei dagokienez, organo hauei dagokie –euren eremu funtzionalean eta euren lurraldean– indarreko araudian kontratu txiki gisa tipifikatuta dauden eta euren funtzionamendurako beharrezko diren kontratuak kontratatzea, eta gastua baimentzea eta onartzea, ez badira kudeaketa zentralizatukoak, beste organo batzuen eskumenekoak, edota ez badute eskatzen fakultatibo eskudun batek eginiko proiektu teknikorik:

Por lo que se refiere a los contratos menores, compete a los siguientes órganos, en su ámbito funcional y territorial, la contratación, incluida la autorización y aprobación del gasto, de los contratos tipificados como menores en la legislación vigente, que sean necesarios para su funcionamiento y que correspondan a gastos de funcionamiento que no sean de gestión centralizada, ni competencia de otros órganos, ni se trate de obras que requieran proyecto técnico elaborado por facultativo/facultativa competente:

– Lurralde-ordezkaritzak.

– A las delegaciones territoriales.

– Ikastetxeen ekonomia- eta finantza-kudeaketaren araudian aurreikusitakoak.

– Los contemplados en la normativa reguladora de la gestión económico-financiera de los centros docentes.

– Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa (TKNIKA), abenduaren 1eko 222/2015 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.

– Al centro de Investigación e Innovación Aplicada de la Formación Profesional (TKNIKA), de acuerdo con lo establecido en el artículo 12 del Decreto 222/2015, de 1 de diciembre.

– Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua (EEI).

– Al Instituto Vasco del Conocimiento de la Formación Profesional (IVAC).

– Lanbide Heziketako Sormen Aplikatuko Euskal Institutua (IDEATK).

– Al Instituto Vasco de Creatividad Aplicada a la Formación Profesional (IDEATK).

– Euskadiko Eskola Kontseilua.

– Al Consejo Escolar de Euskadi.

– Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI).

– Al Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa no universitaria (ISEI-IVEI).

– Hezkuntza-sistemaren laguntza-zerbitzua eta aurreratutako fondoak kudeatzeko baimena duten sailaren mendeko bestelako erakundeak.

– A los servicios de apoyo al sistema educativo y otros organismos dependientes del departamento que dispongan de autorización para la gestión de fondos anticipados.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Bitarteko propioentzako gomendioak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Encomiendas a medios propios.

Era berean, Hezkuntza Saileko kontratazio-organoek eskumena izango dute, baldintza beretan, obrak gauzatzeko eta zerbitzuak emateko kudeaketari buruzko gomendioak emateko, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko testu bateginaren 4.1.n) eta 24.6 artikuluetan ezarritako baldintzetan, gastua baimendu eta onartzea barnean dela.

Los órganos de contratación del Departamento de Educación serán también competentes, en las mismas condiciones, para la encomienda de gestión de ejecución de obras y prestación de servicios en los términos previstos en los artículos 4.1.n) y 24.6 del Texto Refundido de la Ley de Contratos del Sector Público aprobado mediante Real Decreto Legislativo 3/2011, de 14 de noviembre, incluida la autorización y aprobación del gasto.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Estatistika Organo Espezifikoa.
DISPOSICIÓN ADICIONAL CUARTA.– Órgano Estadístico Específico.

1.– Sailaren estatistika-organoa martxoaren 31ko 74/2009 Dekretuak sortutakoa da (74/2009 Dekretua, martxoaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Estatistika Erakunde Espezifikoa sortzen duena); hemendik aurrera, Hezkuntza Saileko Estatistika Organo Espezifikoa izango da.

1.– El órgano estadístico del Departamento es el creado por el Decreto 74/2009, de 31 de marzo, por el que se crea el Órgano Estadístico Específico del Departamento de Educación, Universidades e Investigación y pasa a denominarse Órgano Estadístico Específico del Departamento de Educación.

2.– Martxoaren 31ko 74/2009 Dekretuaren 2. artikulua (Menpetasun organikoa) honela idatzita geratzen da:

2.– El artículo 2.– Dependencia orgánica del Decreto 74/2009, de 31 de marzo, queda redactado de la siguiente manera:

«Hezkuntza Saileko estatistika-organo espezifikoa kide bakarreko organoa da; Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendariaren menpe dago, eta zuzendaritza horri atxikitzen zaio.»

«El órgano estadístico específico del Departamento de Educación es un órgano unipersonal que depende del Director o Directora de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías y se adscribe a dicha Dirección».

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Izapidetze-fasean dauden espedienteak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Expedientes en tramitación.

Dekretu hau indarrean jartzean izapidetze-fasean dauden espedienteak arlo horretan eskumena duten organoek izapidetu eta ebatziko dituzte.

Los expedientes que a la entrada en vigor del presente Decreto se encuentren en tramitación serán tramitados y resueltos por los órganos que resulten competentes por razón de la materia.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Egitura organiko eta funtzionalari buruzko dekretuak.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA.– Decretos de estructura orgánica y funcional.

Honako hauek indargabetuta geratzen dira: 193/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena, hezkuntza-arloei aplikatu beharrekoan, bai eta dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren bestelako erregelamenduzko xedapenak ere.

Quedan derogados el Decreto 193/2013, de 9 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura, en lo que fuera de aplicación a los ámbitos de Educación, así como cuantas otras disposiciones reglamentarias se opongan a lo dispuesto en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Gaitzea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Habilitación.

Baimena ematen zaio Hezkuntzako sailburuari dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko eta zuzendaritzaren mailara heltzen ez diren unitate organikoak bateratu, sortu edo desagerrarazteko, baldin eta horrek gastuak areagotzen ez baditu.

Se autoriza a la consejera o consejero de Educación para dictar cuantas disposiciones fuesen necesarias para el desarrollo y aplicación de este decreto, así como para agrupar, crear o suprimir unidades orgánicas de rango inferior a dirección, siempre que ello no suponga un incremento de gasto.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Arau-erreferentziak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Referencias normativas.

1.– Hezkuntza-gaietako indarreko araudiak aipamenak eginez gero iraungitako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, horiek Hezkuntza Sailari egindakotzat hartuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan sail honi esleitutako egitekoei eta jardun-arloei eta dekretu honetan sailari ematen zaizkion eskumenei dagokienez.

1.– Las alusiones que la normativa vigente en materia de educación realice, al extinto «Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura», se entenderán realizadas al «Departamento de Educación» en lo que se refiera a las funciones y áreas de actuación atribuidas a este Departamento por el Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, y en lo que se refiera a las competencias atribuidas al Departamento en el presente Decreto.

2.– Indarreko arau edo xedapenetan Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari edo horren titularrei buruzko aipamenak eginez gero, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari egindakotzat hartuko dira.

2.– Las referencias a la «Dirección de Gabinete de la Consejera o Consejero» o a sus titulares en cualesquiera normas o disposiciones vigentes se entenderán efectuadas a la «Dirección de Gabinete y Comunicación».

3.– Indarreko arau edo xedapenetan Baliabide Materialen eta Azpiegituren Zuzendaritzari edo horren titularrei buruzko aipamenak eginez gero, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzari egindakotzat hartuko dira.

3.– Las referencias a la «Dirección de Recursos Materiales e Infraestructuras» o a sus titulares en cualesquiera normas o disposiciones vigentes se entenderán efectuadas a la «Dirección de Infraestructuras, Recursos y tecnologías».

4.– Indarreko arau edo xedapenetan Ikastetxeen Zuzendaritzari edo horren titularrei buruzko aipamenak eginez gero, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari egindakotzat hartuko dira.

4.– Las referencias a la «Dirección de Centros Escolares» o a sus titulares en cualesquiera normas o disposiciones vigentes se entenderán efectuadas a la «Dirección de Centros y Planificación».

5.– Indarreko arau edo xedapenetan, Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzari edo horren titularrei buruzko erreferentziak eginez gero, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari edo Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari egindakotzat hartuko dira, gaiaren arabera.

5.– Las referencias a la «Dirección de Formación y Aprendizaje» o a sus titulares en cualesquiera normas o disposiciones vigentes se entenderán efectuadas a la «Dirección de Planificación y Organización» o a la «Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados» en función de la materia.

6.– Indarreko arau edo xedapenetan Unibertsitate Zuzendaritzari edo horren titularrei buruzko aipamenak eginez gero, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari egindakotzat hartuko dira.

6.– Las referencias a la «Dirección de Universidades» o a sus titulares en cualesquiera normas o disposiciones vigentes se entenderán efectuadas a la «Dirección de Política y Coordinación universitaria».

7.– Indarreko arau edo xedapenetan Zientzia Politikarako Zuzendaritzari edo horren titularrei buruzko aipamenak eginez gero, Ikerketa Zuzendaritzari egindakotzat hartuko dira.

7.– Las referencia a la «Dirección de Política Científica» o a sus titulares en cualesquiera normas o disposiciones vigentes se entenderán efectuadas a la «Dirección de Investigación».

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea sortzeko Dekretua aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Modificación del Decreto de creación del Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa no Universitaria.

Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea sortzeko otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuaren 5. artikulua honela geratuko da:

Se da nueva redacción al artículo 5 del Decreto 14/2001, de 6 de febrero, por el que se regula la creación del Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa no Universitaria que queda redactado como sigue:

«5. artikulua.– Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI) Hezkuntzako sailburuaren menpe egongo da organikoki eta funtzionalki, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoari dagozkion gainbegiraketa-funtzioen kaltetan izan gabe».

«Artículo 5.– El Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa no Universitaria dependerá orgánica y funcionalmente de la Consejera de Educación, sin perjuicio de las funciones de supervisión que correspondan a la Inspección Técnica de Educación».

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 11n.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 11 de abril de 2017.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común