Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala

N.º 14, viernes 20 de enero de 2017


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
340
340

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 30ekoa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, 2016. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena.

RESOLUCIÓN de 30 de diciembre de 2016, del Director para la Comunidad Vasca en el Exterior, por la que se conceden subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak para 2016.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko ekainaren 8ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2016ko ekitaldiko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, diru-laguntza hauek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Por Resolución de 8 de junio de 2016, de la Secretaria General de Acción Exterior, se convocaron las subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak para el ejercicio 2016, en aplicación del artículo 8 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, regulador del régimen de estas ayudas, modificado por Decreto 175/2014, de 9 de septiembre.

Ebaluazio Batzordeak, zeina aipatutako ebazpenean izendatu baitzen, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Hori ikusita, honako hau

La Comisión de Evaluación, designada en la citada Resolución, ha procedido al análisis y valoración de las solicitudes en atención a lo dispuesto en los artículos 4, 5, 6 y 12 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, y ha realizado una propuesta de adjudicación. A la vista de la cual,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala aurkeztu dituztelako.

Primero.– Admitir las solicitudes que se relacionan en el Anexo I, por haber sido presentadas en plazo y forma.

Bigarrena.– II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden jarduerak edo ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Segundo.– Adjudicar las subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak que se citan en el Anexo II, por el importe indicado en el mismo, para la ejecución de actividades o acciones expuestas en las solicitudes correspondientes al Capítulo IV (gastos corrientes y organización de actividades).

Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura- eta ekipamendu-gastuak).

Tercero.– Adjudicar las subvenciones a los Centros Vascos-Euskal Etxeak que se citan en el Anexo III, por el importe indicado en el mismo, para la ejecución de acciones expuestas en las solicitudes correspondientes al Capítulo VII (gastos de infraestructura y equipamiento).

Laugarrena.– Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek IV. eta VII. kapituluko diru-laguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrendak jaso dira, eta esleitzeko gehieneko zenbatekoa ere ezarri da.

Cuarto.– Incluir en el Anexo IV la relación de suplentes, para los casos de posibles renuncias a subvenciones de los Capítulos IV y VII, previstas en el artículo 12.2 del Decreto 50/2008, de 18 de marzo, con indicación del importe máximo de adjudicación.

Bosgarrena.– V. eranskinean zehazten diren eskaerak ezestea, eranskinean adierazten diren arrazoiengatik.

Quinto.– Desestimar las solicitudes que se relacionan en el Anexo V, por las razones que en el mismo se indican.

Seigarrena.– Honako ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Sexto.– Contra la presente Resolución, que no agota la vía administrativa, podrán las personas interesadas interponer recurso de alzada ante la Secretaría General de Acción Exterior, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a.

Vitoria-Gasteiz, a 30 de diciembre de 2016.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

El Director para la Comunidad Vasca en el Exterior,

ASIER VALLEJO ITSASO.

ASIER VALLEJO ITSASO.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental