Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

188. zk., 2016ko urriaren 3a, astelehena

N.º 188, lunes 3 de octubre de 2016


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO Y COMPETITIVIDAD
4165
4165

AGINDUA, 2016ko irailaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten baita.

ORDEN de 16 de septiembre de 2016, de la Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, por la que se aprueba el Plan de Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco.

Europako Erkidegoko araudiaren arabera, estatu kideek zaindu behar dute pentsuei eta elikagaiei buruzko legeak eta animalien osasunari eta animalien ongizateari buruzko arauak betetzen direla; horrez gain, egiaztatu behar dute, prozesuaren jarraipena eginez, enpresek arau horietan ezarrita dauden betekizunak betetzen dituztela produkzioaren, transformazioaren eta banaketaren etapa guztietan. Horretarako, kontrol ofizialak antolatu behar dituzte.

Según la normativa comunitaria, los Estados miembros deben velar por que se cumplan la legislación sobre piensos y alimentos, y la normativa sobre salud y bienestar de los animales, y hacer el seguimiento y verificar que las empresas cumplen los requisitos establecidos en dichas normas en todas las etapas de la producción, la transformación y la distribución. Para ello deben organizar controles oficiales.

Espainiako estatuan, elikakatearen kontrol ofiziala egiteko planen diseinua eta aplikazioa, funtsean, Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legean daude araututa. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legeak, 54. artikuluan, hau ezartzen du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak neurriak hartuko ditu nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen segurtasuna bermatzeko, eta, halaber, nekazaritzako eta elikagaigintzako enpresetan autokontrol-sistemak ezartzen direla ziurtatzeko. Halaber, lege horren 101.2 artikuluak hau xedatzen du: EAEko herri-administrazioek Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzi edo merkaturatutako nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuetarako kontrol-planak ezarriko dituzte, arriskuei aurre egiteko eta ekintzen koordinazio-printzipioak betetzeko.

En el Estado Español el diseño y la aplicación de los planes de control oficial de la cadena alimentaria viene regulada fundamentalmente en la Ley 17/2011, de 5 de julio, de seguridad alimentaria y nutrición. En la Comunidad Autónoma de Euskadi la Ley 17/2008 de Política Agraria y Alimentaria establece, en su artículo 54, que la Administración general de la comunidad autónoma del País Vasco adoptará medidas que garanticen la seguridad de los productos agrarios y alimentarios y la implantación de los sistemas de autocontrol en las empresas agrarias y alimentarias. Asimismo, su artículo 101.2 dispone que las administraciones públicas vascas establecerán planes de controles de los productos agrarios y alimentarios producidos o comercializados en la Comunidad Autónoma del País Vasco que respondan a principios de coordinación de actuación y respuesta a los riesgos.

Xede horrekin, eta «Elikakatearen Kontrolerako Plan Nazionala 2016-2020» planaren zuzentarau orokorrekin koordinatuta eta horiekin bat etorriz, EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana egin da, elikagaien eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko arauzko eskakizunei eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien eta pentsuen kontrol ofizialean inplikatutako agintaritza guztien arteko koordinazio-behar bereziei erantzuteko estrategia orokor gisa.

Con esa finalidad, y en coordinación y de conformidad con las directrices generales del «Plan Nacional de Control de la Cadena Alimentaria 2016-2020», se ha elaborado el Plan de Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco, como estrategia global para dar cumplimiento a las exigencias normativas en materia de seguridad y calidad de los alimentos y piensos y a las especiales necesidades de coordinación entre todas las autoridades implicadas en el control oficial de alimentos y piensos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Horrela, bada, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legean jasotako manua betez, agindu honen bitartez, onetsi egiten da EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana. Plan hau foru-aldundiekin koordinatuta landu da, eta mahai politikoak 2016ko ekainaren 9an egin duen batzarrean onetsi da.

Así pues, dando cumplimiento al mandato contenido en la Ley 17/2008 de Política Agraria y Alimentaria, mediante la presente Orden, se aprueba el Plan de Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco. Este Plan ha sido elaborado en coordinación con las Diputaciones Forales y aprobado en la reunión de la Mesa Política celebrada el 9 de junio de 2016.

Horiek horrela, hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onestea.

Primero.– Aprobación del Plan de Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco.

Onetsi egiten da EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana. Plan hori argitaratuta dago nekazaritzaren eta elikagaigintzaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailaren web-orrian: http://www.nasdap.ejgv.euskadi.eus/plan-control-oficial-cadena-alimentaria/r50-7393/es/

Se aprueba el Plan de Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco, que está publicado en la página web del departamento competente en materia de agricultura y alimentación del Gobierno Vasco: http://www.nasdap.ejgv.euskadi.eus/plan-control-oficial-cadena-alimentaria/r50-7393/es/

Bigarrena.– Koordinazioa.

Segundo.– Coordinación.

1.– EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Planaren garapena koordinatzeko, eta beste organo eta batzorde edo talde batzuen eskumenak eta eginkizunak alde batera utzi gabe, Plana Koordinatzeko Talde Horizontala sortzen da.

1.– Para la coordinación del desarrollo de Plan de Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco, y sin perjuicio de las competencias y funciones de otros órganos y comisiones o grupos, se crea el Grupo de Horizontal de Coordinación del Plan (GHC).

2.– Talde horrek Planaren 4.2.2 atalean jasotako eginkizunak eta osaera izango ditu.

2.– Este Grupo tendrá las funciones y la composición previstas en el apartado 4.2.2 de dicho Plan.

Hirugarrena.– Plana eguneratzea.

Tercero.– Actualización del Plan.

1.– EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana eguneratu edo aldatu ahal izango da, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez, agindu honen aurreko ebazpen-atalean jasotako Koordinazio Talde Horizontalak proposatuta.

1.– El Plan de Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco podrá ser actualizado o modificado mediante Resolución de la persona titular de la Dirección competente en materia de agricultura y ganadería del Gobierno Vasco a propuesta del Grupo Horizontal de Coordinación previsto en el apartado Resuelvo anterior de esta Orden.

2.– Aurreko artikuluaren arabera eginiko eguneraketak edo aldaketak nekazaritzaren eta elikagaigintzaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailaren web-orrian argitaratu beharko dira.

2.– Las actualizaciones o modificaciones realizadas de conformidad con el artículo anterior deberán ser publicadas en la página web del departamento competente en materia de agricultura y alimentación del Gobierno Vasco.

Laugarrena.– Laborategiak.

Cuarto.– Laboratorios.

1.– EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Planaren 5.2 atalean jasota dago EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofiziala egiteko izendatuta dauden laborategien zerrenda. Zerrenda horretan, gainera, zehaztuta dago zer-nolako kontrolak edo analitikak egiteko dauden izendatuta.

1.– El apartado 5.2 del Plan de Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco contiene un listado de los laboratorios designados para llevar a cabo el Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco, y de los controles o analíticas para las que están designados.

2.– Laborategi berriak izendatzeko, edo dagoeneko izendatuta dauden laborategiei kontrol edo analitika berriak esleitzeko, edo, hala badagokio, izendapen horiek baliogabetzeko, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzaren titularraren ebazpena behar izango da. Horretarako, kontrol eta analitika horiei aplikatu behar zaizkien arauak bete beharko dituzte laborategiek.

2.– Mediante resolución de la persona titular de la Dirección competente en materia de agricultura y ganadería del Gobierno Vasco se procederá a la designación de nuevos laboratorios, o de nuevos controles o analíticas de laboratorios ya designados, o a las revocaciones de dichas designaciones en su caso. Para ello los laboratorios deberán cumplir las normas que sean de aplicación a los controles y analítica en cuestión.

3.– Aurreko atala aplikatuta egiten diren izendapenak EHAAn argitaratu beharko dira, eta horien berri eman beharko zaio Estatuko Administrazio Orokorrari.

3.– Las designaciones efectuadas en aplicación del apartado anterior deberán ser publicadas en el BOPV y comunicadas a la Administración General del Estado.

Bosgarrena.– Zehapen-araubidea.

Quinto.– Régimen sancionador.

1.– Pentsuei eta elikagaiei buruzko legeak eta animalien osasunari eta animalien ongizateari buruzko arauak betetzen ez badira, lege horietan eta EAEko Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legean jasotako arau-hausteen eta zehapenen araubidea aplikatuko da.

1.– En caso de incumplimiento de la legislación sobre piensos y alimentos; y la normativa sobre salud y bienestar de los animales será de aplicación el régimen de infracciones y sanciones prevista en dicha legislación y en la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria del País Vasco.

2.– EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Planarekin bat etorriz, kontrolak egiteko organo eskudunek izango dute zehapen-ahalmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezarritakoaren arabera.

2.– Corresponde a los órganos competentes para efectuar los controles de conformidad con el Plan de Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco el ejercicio de la potestad sancionadora, conforme a lo establecido en la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la Potestad Sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Arau-haustearen larritasunaren arabera eta aplikatu beharreko legeriarekin bat etorriz erabakiko da dagokion jarduera aldi baterako eten edo bertan behera utzi behar den, jarduera egiteko baimena kendu behar den, edo enpresa, instalazioa, establezimendua, ustiategia edo industria itxi egin behar den.

3.– En función de la gravedad de la infracción podrá adoptarse, de acuerdo con la legislación aplicable, la suspensión temporal, anulación o pérdida de la autorización para el ejercicio de la actividad que se trate, o el cierre de la empresa, instalación, establecimiento, explotación o industria.

4.– Xedapen honetan xedatutakoak ez du baztertzen osasun publikoaren aurkako delituengatik izan daitekeen erantzukizun kriminala.

4.– Lo dispuesto en esta disposición se entiende, sin perjuicio de la posible responsabilidad criminal por delitos contra la salud pública.

Seigarrena.– Ondorioak.

Sexto.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 16a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 16 de septiembre de 2016.

La Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Análisis documental

Euskadi, bien común