Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

175. zk., 2016ko irailaren 14a, asteazkena

N.º 175, miércoles 14 de septiembre de 2016


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
3929
3929

EBAZPENA, 2016ko irailaren 8koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2016ko ekitaldirako deialdia argitaratzen da.

RESOLUCIÓN de 8 de septiembre de 2016, del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria, para el ejercicio 2016, de las ayudas económicas para la realización de acciones estratégicas formativas que se desarrollen por parte de las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2016ko irailaren 8ko bilkuran harturiko erabaki bidez, onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2016ko ekitaldirako deialdia egitea, eta maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onarturiko Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo honetako zuzendari nagusiari dagokio deialdia argitaratzea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 7 de septiembre de 2016, ha aprobado la convocatoria, para el ejercicio 2016, de las ayudas económicas para la realización de acciones estratégicas formativas que se desarrollen por parte de las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y de conformidad con lo dispuesto en el apartado p) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, corresponde al Director General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2016ko ekitaldirako deialdia argitaratzea. Deialdia Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bidez onarturikoa da, 2016ko irailarenen 8ko bilkuran hartu baita erabakia, eta ebazpen honen eranskin gisa bilduta dago.

Primero.– Proceder a la publicación de la convocatoria, para el ejercicio 2016, de las ayudas económicas para la realización de acciones estratégicas formativas que se desarrollen por parte de las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adoptado en su sesión de 7 de septiembre de 2016, recogida como anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria de ayudas surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 8a.

En Vitoria-Gasteiz, a 8 de septiembre de 2016.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
ANEXO
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ENPRESEN ALDETIK GARATZEN DIREN PRESTAKUNTZAKO ESTRATEGIA EKINTZAK EGITEKO LAGUNTZA EKONOMIKOEN 2016KO EKITALDIRAKO DEIALDIA.
CONVOCATORIA, PARA EL EJERCICIO 2016, DE LAS AYUDAS ECONÓMICAS PARA LA REALIZACIÓN DE ACCIONES ESTRATÉGICAS FORMATIVAS QUE SE DESARROLLEN POR PARTE DE LAS EMPRESAS DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

Lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako lanbide-heziketa funtsezkoa da bizialdi osoko prestakuntza ziurtatzeko, langileak eta enpresak ezaguera oinarrian duen gizartera egokitzeko eta langileen gaitasun profesionalari eusteko Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean.

La formación profesional para el empleo dirigida prioritariamente a personas trabajadoras ocupadas es un instrumento esencial para garantizar la formación a lo largo de la vida, la adaptación de las personas trabajadoras y de las empresas a la nueva sociedad basada en el conocimiento y el mantenimiento de la capacitación profesional de las personas trabajadoras en supuestos cambios y mutaciones de los procesos productivos en el marco de la Estrategia Europea para el Empleo.

Prestakuntza, langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, lehentasunezko balio estrategiko bat da aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan, eta, hori dela-eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.

Además de proporcionar a las personas trabajadoras la cualificación que puedan necesitar a lo largo de su vida laboral, la formación constituye un valor estratégico prioritario en los procesos de cambio tecnológico, económico y social y es, por eso, un instrumento esencial para la estabilidad en el empleo y la cohesión social.

Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak– Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari esleitzen dizkio enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketako azpisistema. Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, beste zenbait funtzioren artean, enplegu-programen, enplegurako prestakuntzaprogramen eta autoenplegua eta enpresen sorkuntza sustatzeko programen kudeaketa. Egiteko horiek barne hartzen dute dagozkion diru-laguntza deialdiak onartu eta izapidetzea, hala ezarrita baitago 82/2012 Dekretuak onarturiko erakunde autonomoaren estatutuen 3.b) artikuluan.

El Decreto 20/2012, de 15 de diciembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, atribuye al Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la política de empleo, así como el subsistema de formación profesional para el empleo. Adscrito a este Departamento, el organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo tiene encomendadas, entre otras funciones, la gestión de los programas de empleo, formación para el empleo y de fomento del autoempleo y la creación de empresas, función que incluye la aprobación y tramitación de las correspondientes convocatorias subvencionales, según se encuentra establecido en el artículo 3.b) de los Estatutos del organismo autónomo, aprobados por el Decreto 82/2012.

Halaber, Euskadin enplegurako prestakuntza profesionala agintzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren 9. artikuluan xedatzen denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa programatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko eskumena duen organoa.

Asimismo, el Decreto 82/2016, de 31 de mayo, por el que se ordena la Formación Profesional para el Empleo en Euskadi establece en su artículo 9 que Lanbide-Servicio Vasco de Empleo es el organismo competente para la programación, gestión y control de la formación profesional para el empleo en Euskadi.

Aipatutako Dekretuaren 21. artikuluak, enplegurako beste prestakuntza-ekimenen artean, enpresek beren langileentzat programatutako prestakuntza arautzen du, eta, aurreikusten duenez, hobarien sistemaren bidez finantzatutako prestakuntza osatze edo ordezte aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntzetarako dei egin ahal izango du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintza horiek enpresaproiektuari zuzenean lotutakoak direla ulertuta.

El citador Decreto regula en su artículo 21, entre las iniciativas de formación para el empleo, la formación programada por las empresas para sus trabajadores y trabajadoras, previendo que, de forma complementaria y subsidiaria a la formación financiada mediante el sistema de bonificaciones, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo podrá convocar ayudas para el desarrollo, por parte de las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de acciones estratégicas formativas, entendiéndose por tales aquellas directamente vinculadas al proyecto de la empresa.

Helburu hori dute erabaki honen bidez onartzen den deialdiaren babespean finantzatzen diren prestakuntza-ekintzek. Honela, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei beren langileen eskumenak eta kualifikazioak hobetzeko prestakuntza-ekintzak programatzeko aukera ematen zaie.

A este objeto responden las acciones formativas a financiar al amparo de la convocatoria que se aprueba mediante este Acuerdo. De este modo, se posibilita que las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco programen acciones de formación dirigidas a la mejora de las competencias y cualificaciones de sus personas trabajadoras.

Bestalde, Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa eta, horren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzarako Hiruko Akordioa sinatzearen ondorioz (horren bidez Eusko Jaurlaritzak bere egiten zuen gizarte-eragileek erabakitako eredua eta zehaztu egiten ziren alderdiek onetsiriko betekizunak), Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa sortu zen, honako helburu hauek betetzeko: EAEn lanean ari diren langileen prestakuntza kudeatzea eta zuzentzea, enpresen, langileen eta ikastetxeen artean etengabeko prestakuntzarekiko interesa piztea, eta prestakuntza hori ahalik eta gehien zabaltzeko eta ahalik eta eraginkortasun handiena izateko baldintzak sustatzea.

Por otro lado, en base a la suscripción, el 27 de septiembre de 1995, del Acuerdo Interprofesional sobre Formación Continua y el posterior Acuerdo Tripartito para la Formación Continua en la Comunidad Autónoma del País Vasco, por el que el Gobierno Vasco asumía el modelo acordado por los agentes sociales, se creó la Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa-Hobetuz, con el objeto de asumir la gestión y dirección de la formación de los trabajadores ocupados en la CAPV, y la responsabilidad general de promover entre empresas, trabajadores y centros educativos el interés por la formación profesional continua y las condiciones para que esta actividad alcance la máxima extensión y eficacia.

Esparru horretan Hobetuz fundazioak betetzen duen eginkizuna kontuan izanik, deialdi honetan parte har dezan aurreikusten da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, laguntzen kudeaketan eta ordainketan.

En atención al papel que desempeña la fundación Hobetuz en este ámbito, se prevé su participación en esta convocatoria como entidad colaboradora de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en la gestión y pago de las ayudas.

Horregatik guztiagatik, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2016ko irailaren 8ko bilkuran harturiko erabaki bidez, onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2016ko ekitaldirako deialdia, honako hauei jarraiki:

Por todo ello, a propuesta del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, según Acuerdo adoptado en su sesión de 7 de septiembre de 2016, aprueba la convocatoria para el ejercicio 2016, de las ayudas económicas para la realización de acciones estratégicas formativas que se desarrollen por parte de las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en los siguientes términos:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek beren langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko programaturiko prestakuntza-ekintzak (prestakuntzako estrategia-ekintzak) garatzeko laguntza ekonomikoen 2016. urterako deialdia egitea.

1.– Es objeto de la presente convocatoria establecer las bases para el año 2016 de las ayudas económicas para el desarrollo de acciones de formación (acciones estratégicas de formación) programadas por las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco dirigidas a la mejora de las competencias y cualificaciones de sus personas trabajadoras.

Jarduera ekonomikoren bat gauzatzen duen edozein entitate da enpresa, haren izaera juridikoa eta finantzaketa-modua edozein direla ere.

Se entiende por empresa, cualquier entidad que ejerza una actividad económica, con independencia de su naturaleza jurídica y de su modo de financiación.

Estrategia-ekintzak dira enpresaren proiektuari zuzenean lotuta egonik premien diagnostiko batean edo antzeko dokumentu batean, aurkezturiko ekintzen eta horiek hartuko dituzten langileen lehentasunaren adierazgarri den batean, jasangarriak direnak.

Son acciones estratégicas aquellas directamente vinculadas al proyecto de la empresa y que puedan estar soportadas en un diagnóstico de necesidades o documento similar, expresivo de la prioridad de las acciones presentadas y las personas trabajadoras a quienes se dirigen.

2.– Deialdi hau finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoak 4.300.000 euro izango dira gehienez, eta horietatik 2.150.000 euro 2016ko ordainketa-kredituari dagozkio eta 2.150.000 euro, aldiz, 2017ko konpromiso-kredituari dagozkio.

2.– Los recursos económicos que se dedicarán a la financiación de la presente convocatoria ascienden a un máximo de 4.300.000 euros, de los cuales 2.150.000 euros corresponden al crédito de pago de 2016 y 2.150.000 euros corresponden al crédito de compromiso de 2017.

Guztira emango diren laguntzen bolumenak ez du gaindituko aipatutako kopurua edo hori eguneratzetik ateratzen dena, baldin eta indarreko legeriaz bat aurrekontu-aldaketak onartzen badira; eta hala bada, zirkunstantzia hori argitara eman beharko da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman ere.

El volumen total de las ayudas a conceder no superará la citada cantidad o la que resulte de su incremento, en el supuesto de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente, circunstancia a la que se dará la oportuna publicidad en el Boletín Oficial del País Vasco, mediante Resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Deialdirako erabiliko diren baliabide ekonomiko guztietatik, 4.4 artikuluan xedatzen den moduan, 860.000 euro erabiliko dira SSCS0108 eta SSCS0208 profesionaltasun-ziurtagiriei dagozkien prestakuntza-ekintza egiaztagarriak egiteko (pertsonei arreta soziosanitarioa etxean ematea eta mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan ematea, hurrenez hurren), betiere autonomia sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresek gauzatzen badituzte. Helburu horrekin erabiltzen ez diren kopuruak deialdi honen babespean emango diren gainerako diru-laguntzen finantzaketari gehituko zaizkio.

Del total de los recursos económicos dedicados a la convocatoria se reserva, en los términos del artículo 4.4, la cantidad de 860.000-. euros para la realización de acciones formativas acreditables de los certificados de profesionalidad SSCS0108 (atención sociosanitaria a personas en el domicilio) y SSCS0208 (atención sociosanitaria a personas dependientes en instituciones sociales), que se desarrollen por empresas que ofrezcan servicios del sistema para la autonomía y atención a la dependencia. Las cantidades no dispuestas a tal fin acrecerán a la financiación del resto de las subvenciones a conceder al amparo de esta convocatoria.

3.– Deialdi honetan bilduriko laguntzak ez dira bateragarriak izango prestakuntza-ekintza berak egiteko laguntzen onuradunek jaso ahalko dute beste edozein diru-laguntza publikorekin.

3.– Las ayudas contempladas en la presente convocatoria serán incompatibles con cualquier otra subvención pública que puedan percibir sus beneficiarios para la realización de las mismas acciones formativas.

4.– Dena den, deialdi honetan bilduriko diru-laguntzak etengabeko lanbide-prestakuntzako estatuko egungo ereduaren barruan aurreikusiriko hobariekin osagarriak direla bermatuko da.

4.– En todo caso, se garantizará la complementariedad de las subvenciones a que se refiere esta convocatoria con las bonificaciones previstas dentro del actual modelo estatal de formación profesional continua.

– Horri begira, estatuko hobari-sisteman agortu beharko dute enpresek ekitaldirako kreditu erabilgarria, eta bestela, agortu gabeko kredituaren kopurua azken diru-laguntzatik deskontatuko da.

– A estos efectos, las empresas deberán consumir el crédito disponible para el ejercicio en el sistema estatal de bonificaciones, descontándose en caso contrario de la subvención final la cantidad de crédito no consumida.

– Gainera, egikaritzeko diru-laguntza eskatzen duten ekintzek estatuko ereduan hobaririk jasotzen ez dutela bermatu beharko dute enpresa eskatzaileek.

– Además, las empresas solicitantes deberán garantizar que las acciones para cuya ejecución se solicita la subvención no son objeto de bonificación en el modelo estatal.

Bikoiztasunak eta prestakuntza-ekintzen gainfinantzaketa saihesteko, deialdi honetan eskatzen dizkieten puntu guztiak egiaztatu beharko dituzte eskatzaileek.

A fin de evitar duplicidades y la sobrefinanciación de las acciones formativas, los solicitantes deberán acreditar cuantos extremos les sean requeridos en la presente convocatoria.

5.– Lehia-, publikotasun- eta objektibotasun-printzipioak kontuan izanda emango dira laguntza horiek.

5.– La concesión de las citadas ayudas, se realizará atendiendo a los principios de concurrencia, publicidad y objetividad.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

1.– Deialdi honetako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietarako sustatzen diren prestakuntza-ekintzei aplikatuko zaizkie.

1.– Las ayudas objeto de la presente convocatoria se aplicarán a las acciones formativas que se promuevan para los centros de trabajo sitos en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Deialdi honetan bildurikoaren araberako enpresa eta enpresa taldeak dira laguntzen onuradun, eta haietako langileek parte har dezakete prestakuntza-ekintzetan.

2.– Son beneficiarios de las ayudas las empresas y grupos de empresa en los términos contemplados en la presente convocatoria y pueden participar en las acciones formativas sus personas trabajadoras.

3.– Honako kolektibo hauek ere diru-laguntzak jaso ahalko dituzten prestakuntza-ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute:

3.– Podrán además participar en las iniciativas formativas susceptibles de ser subvencionadas los siguientes colectivos:

1) Lan elkartuko kooperatibetako bazkide diren langileak, Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) kotizatzen dutenak, elkarte horietako estatutuek hori xedatzen dutenean.

1) Personas trabajadoras socio o socias de cooperativas de trabajo asociado que coticen en el Régimen Especial de Trabajadores Autónomos (RETA) cuando así lo dispongan sus estatutos.

2) Enpresari zuzenean loturiko langileak eta Legearen arabera besteren kontura kontratatu ezin direnak, nahitaez Langile Autonomoen Araubide Berezian (administratzaileak, senitartekoak) kotizatu behar dutenak.

2) Personas trabajadoras directamente vinculadas a la empresa y que por Ley no pueden ser contratados o contratadas por cuenta ajena, estando obligados a cotizar en el Régimen Especial de Trabajadores Autónomos (administradores, familiares).

3) Gizarte Segurantzaren Nekazaritza Araubide Berezira (GSNAB) edo itsasoko langileen Araubide Berezira bilduriko langileak.

3) Personas trabajadoras acogidas al Régimen Especial Agrario de la Seguridad Social (REASS) o al Régimen Especial de los trabajadores y trabajadoras del mar.

4) Langile autonomoak.

4) Personas trabajadoras autónomas.

5) Landun ez direla ere, honako egoera hautakoren batean daudenak:

5) Aquellos y aquellas que, aun no estando ocupados u ocupadas, se encuentren en alguna de las siguientes situaciones:

– Denbora partzialean lan egiten duten langileak (finko aldizkakoak), lanik egiten ez duten aldietan.

– Personas trabajadoras a tiempo parcial (fijos discontinuos y fijas discontinuas) en sus períodos de no-ocupación.

– Prestakuntzaldian daudenean langabeziara igarotzen diren langileak.

– Personas trabajadoras que pasen a la situación de desempleo cuando se encuentren en período formativo.

– Enplegu-etenaldietan enplegu-erregulaziora bilduriko langileak.

– Personas trabajadoras acogidas a regulación de empleo en sus periodos de suspensión de empleo.

Salbuespen gisa, nazioartekotze-prozesuetan sartuta dauden enpresen kasuan, eta betiere behar bezalako justifikazioarekin, laguntzaren enpresa onuradunarekin loturiko enpresei dagozkien langileek parte hartu ahalko dute finantzaturiko prestakuntza-ekintzetan. Horri begira, hirugarren herrialdeetan benetan ezartzeko prozesuak nazioartekotze-prozesuak dira.

Excepcionalmente, en el caso de empresas inmersas en procesos de internacionalización, y siempre que exista la debida justificación, podrán participar en las acciones formativas financiadas personas trabajadoras pertenecientes a empresas vinculadas con la empresa beneficiaria de la ayuda. A estos efectos, son procesos de internacionalización los de efectiva implantación en terceros países.

5.– Finantzaketa jaso ahalko dute, 2016. urteko deialdi honetan, 2016ko urtarrilaren 1etik 2017 urteko ekainaren 30era bitarte garatzen diren prestakuntza-ekintzak. Minimis erregelan sar ezin daitekeen diru-laguntza bat bada (1407/2013 Erregelamendua), eskaera egin ondoren eman behar zaio hasiera (Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) 6. artikuluaren eragin pizgarria).

4.– Serán susceptibles de financiación, en esta convocatoria del año 2016, las acciones formativas que se desarrollen entre el 1 de enero de 2016 y el 30 de junio del año 2017. Cuando se trate de una subvención no encuadrable en la regla de mínimis (Reglamento 1407/2013), las acciones deben iniciarse después de formularse la solicitud (efecto incentivador del artículo 6 del Reglamento (UE) n.º 651/2014 de la Comisión, de 17 de junio de 2014).

5.– Deialdi honetako 9.II artikuluan ezarritako irizpideen arabera, gutxieneko 30puntuko balorazioa merezi duela egiaztatzen ez duen aurkezturiko ekimenik ez da finantzatuko.

5.– No será financiada ninguna de las iniciativas presentadas y cuya valoración no acredite ser merecedora de una valoración mínima de 30 puntos, según criterios establecidos en el artículo 9.II de la presente convocatoria.

3. artikulua.– Prestakuntza-ekintzak.

Artículo 3.– Acciones formativas.

1.– Deialdi honi dagokionez, prestakuntza-ekintza irakasteko eta ikasteko prozesua da, enpresaren prestakuntza-proiektuaren barnean (Prestakuntza Plana) hartzen dena eta helburu, eduki eta iraupen sistematizatuak dituena, parte-hartzaile guztientzat erkideak.

1.– A los efectos de la presente convocatoria, se entiende por acción formativa el proceso de enseñanza-aprendizaje enmarcado en el proyecto formativo de la empresa (Plan de Formación), con objetivos, contenidos y duración sistematizados, comunes a todos sus participantes.

Ez dira finantzatuko nagusiki prestakuntza-prozesu (irakaskuntza-ikaskuntza) bat garatzea bilatzen ez duten ekintzak, helburutzat enpresaren produkzio-prozesuarekin zuzenean loturiko gaitasun eta kualifikazioak hobetzea duen prestakuntza-prozesu bat, hain zuzen ere.

No serán objeto de financiación las acciones cuyo componente fundamental no sea el desarrollo de un proceso de formación (enseñanza-aprendizaje) cuya finalidad sea la mejora de competencias y cualificaciones directamente relacionadas con el proceso productivo de la empresa.

2.– Orokorrean, prestakuntza-ekintzek, hala banakakoek nola taldekakoek, gutxienez 6 ordu eta gehienez 270 iraungo dute parte-hartzaile bakoitzeko. Muga horiek salbuetsi ahal izango dira, betiere horren beharra egiaztatzen baldin bada. Prestakuntzako jarduerek egunean gehienez 8 ordu iraungo dute.

2.– Con carácter general, las acciones formativas, tanto individuales como de grupo, tendrán una duración mínima por participante de 6 horas y máxima de 270. Este límite se podrá excepcionar siempre y cuando se justifique su necesidad. En ningún caso, la impartición de las acciones formativas en cualquier modalidad podrá superar las 8 horas diarias.

3.– Modalitate hauetako batean eman behar dira prestakuntza-ekintzak: presentziala, teleprestakuntza edo mistoa.

3.– Las acciones formativas deberán ser impartidas en alguna de estas modalidades: presencial, teleformación o mixta.

a) Prestakuntza presentzialtzat jotzen da, ikasgela batean irakasleek ikasle talde bati ezaguera berak eta aldi berean transmititzen dietenean, edozein motatako baliabide didaktiko erabilita.

a) Se entiende por formación presencial aquella que tiene lugar en un aula, con la presencia de profesorado, que transmite los mismos conocimientos y en el mismo tiempo a un grupo de alumnos y alumnas, independientemente del tipo de recursos didácticos que utilice.

b) Teleprestakuntzatzat jotzen da parte-hartzaileak ikaskuntzaren erritmoak bere denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokiaz gain, tutore/irakasleak izango ditu, zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Modu horretan, erabilitako materialen edukiak osatu edo sendotuko ditu.

b) Se entiende por teleformación aquella en la que los participantes acomodan los ritmos de su aprendizaje a su disponibilidad individual, contando a tal fin con un tutor o tutora/profesor o profesora, con el fin de resolver sus dudas y comprobar sus progresos, complementando así los contenidos de los materiales utilizados.

Behar bezala arrazoituko da ekintzarako proposatutako teleprestakuntzako ordu kopurua.

El número de horas de teleformación propuesto para la acción deberá ser debidamente justificado.

b.1.– Teleprestakuntzarako, ikaskuntza sistematizatua dakarten euskarri didaktikoak erabili behar dira, eta, nahitaez, tutorearen laguntzarekin osatuko da.

b.1.– La teleformación deberá llevarse a cabo con soportes didácticos que supongan un proceso de aprendizaje sistematizado, que necesariamente será complementado con asistencia tutorial.

b.2.– Deialdi honi begira, teleprestakuntza izango da Baliabide Etxeetan emandako prestakuntza. Baliabideetako Ikastetxetzat hartuko da banakako ekipamendu didaktikoa duen instalazioa; parte-hartzaileak hara joaten dira, hainbat euskarriren bidez prestakuntza eskuratzeko eta, han, beren zalantzak argitzeko tutoretza-motaren bat edukiko dute.

b.2.– A efectos de esta convocatoria, se considerará la formación impartida en los Centros de Recursos como teleformación. Se entiende por Centro de Recursos la instalación con un determinado equipamiento didáctico de uso individual, al que los participantes acuden para adquirir la formación a través de diferentes soportes, teniendo además a su disposición algún tipo de tutoría para resolver sus dudas.

b.3.– Prestakuntza-plataformen gutxieneko ezaugarriak:

b.3.– Características mínimas de las plataformas de formación:

1) Prestakuntza gauzatzeko onuradunek erabiltzen duten teleprestakuntza-plataformak honako baldintza hauek bildu beharko ditu:

1) La plataforma de teleformación que utilicen los beneficiarios para la ejecución de la formación deberá reunir las siguientes condiciones:

a) Prestakuntza-proiektu bat eduki behar du, ikasteko metodologia, jarraipena eta ebaluazioa zehaztuta.

a) Disponer de un proyecto formativo en el que se detalle la metodología de aprendizaje, el seguimiento y la evaluación.

b) Lineako eskuliburu bat eduki behar du ikaslearentzat, plataformaren eta ikaslearen beraren oinarrizko eragiketen funtzionamenduari buruzkoa, lineako prestakuntzaren jarraipena egiteko. Eskuliburua deskargatu eta off-line kontsultatu ahalko da.

b) Contar con un manual on-line para el alumno sobre el funcionamiento de la plataforma y de las operaciones básicas del alumno con la misma para el seguimiento de la formación on-line, que se podrá descargar y consultar off-line.

c) «Online» edo lineako ikaskuntza-programa bat eduki behar du, ikasleentzako prestakuntza kudeatzeko eta bermatzeko ahalmen nahikoarekin; gainera, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

c) Disponer de un sistema de aprendizaje «on-line» con capacidad suficiente para gestionar y garantizar la formación del alumnado, que deberá poseer los siguientes requisitos:

– Arau tekniko aplikagarrian adierazitako fidagarritasun-, segurtasun-, irisgarritasun- eta interaktibitate-mailak biltzea.

– Reunir los niveles de fiabilidad, seguridad, accesibilidad e interactividad señalados en la norma técnica aplicable.

– Erabiltzaile posible guztiei aldi berean sartzea ahalbidetu behar die, ikastaldiaren etapa guztietan berdin atxikiko den plataformaren banda-zabalera ahalbidetuta.

– Permitir un acceso simultáneo a todos los posibles usuarios, garantizando un ancho de banda de la plataforma que se mantenga uniforme en todas las etapas del curso.

d) Plataforma erabiltzeko lizentzia egokiak eduki behar ditu.

d) Poseer las licencias adecuadas para el uso de la plataforma.

e) Ez du inolako publizitaterik eduki behar. Logotipoa eta fabrikatzailearen copyrighta ez dira publizitatetzat hartuko.

e) No contener publicidad de ningún tipo. No se entenderá por publicidad el logotipo ni el copyright del fabricante.

f) Edukiak editatzea eta aldatzea.

f) Editar y modificar contenidos.

g) Astean, 7 egunez eta 24 orduz erabilgarri izatea.

g) Tener disponibilidad 24 x 7.

2) Honako komunikazio-tresna hauek ere eduki beharko ditu:

2) De igual modo, tendrá que disponer de las siguientes herramientas de comunicación:

a) Foroak: foro anitzak eta aldiberekoak ireki, itxi eta kategorizatzeko aukera, eta gutxienez 4 Mbs-ko fitxategiak igotzekoa.

a) Foros: posibilidad de apertura, cierre y categorización de foros múltiples, simultáneos y con la posibilidad de subir ficheros de 4 Mbs como mínimo.

b) Txatak: prestakuntza-ekintza bakoitzeko gutxienez txat-kanal bat irekitzea.

b) Chats: apertura de al menos un canal de chat por acción formativa.

c) Mezu elektronikoak: tutoreak jasotako mezu guztiak antolatzeko eta etiketatzeko aukera izango, baita artxibo bat baino gehiago eransteko aukera ere.

c) Correos electrónicos con posibilidad de organizar y etiquetar por parte del tutor todos los recibidos, así como de adjuntar más de un archivo.

d) Ekitaldi-egutegia: egutegi bat behar da, ikastaldiak hartzen dituen hilabeteak bilduta, pertsonalizatua eta interaktiboa.

d) Calendario de eventos: presencia de un calendario con los meses que dura el curso, personalizado e interactivo.

e) Informazio-gunea: tutore eta ikasleek aukera izango dute editatzeko ikastaldiari buruzko informazioa, albisteekin eta webguneekin lotutakoa.

e) Área de información: posibilidad de editar información relativa al curso por parte de tutores y alumnos, relacionadas con noticias y sitios web.

f) FAQak: galdera ohikoenei buruzko informazioa.

f) FAQs: información sobre las preguntas más frecuentes.

g) Lineako erabiltzaileak: etengabe ikusi ahal izango da zein diren konektatuta dauden ikasleak.

g) Usuarios en línea: visualización permanente de los alumnos conectados.

h) Lantaldeak: egoki iritzitako lantalde guztiak sortzeko aukera.

h) Grupos de trabajo: posibilidad de crear tantos grupos de trabajo como se crean oportunos.

i) Kalkulaturiko denborekin ebaluazio objektiboak sortzeko aukera.

i) Posibilidad de crear evaluaciones objetivas con tiempos estipulados.

3) Plataforma administratzeko, honako eskakizun hauek bete beharko dira:

3) Para la administración de la plataforma se deberá cumplir con los siguientes requisitos:

a) Prestakuntza-ekintzaren interfazea, non Eusko Jaurlaritzak, Lanbidek eta Hobetuzek aditzera emango baitute jardueraren finantzaketak izaera publikoa duela.

a) Interface de la acción formativa donde se dará a conocer el carácter público de la financiación de la actividad por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

b) Babeskopiak aldizkakotasun nahikoa izango du, sistema eroriz gero datu guztiak berreskuratuko direla bermatzeko.

b) Backup con periodicidad suficiente para garantizar que en caso de que se produjera una caída del sistema, se pudiera recuperar la totalidad de los datos.

c) Ikasleen eta egiten dituzten jardueren erregistroak, eta txostenen edizioa.

c) Registros de alumnos, así como el de todas las actividades que realizan y edición de informes.

d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eta Hobetuzi –erakunde horren entitate laguntzaile gisa– baimena ematea, dagokion klabearen bidez, prestakuntza-jarduera guztien kontrola eta jarraipena burutu dezaten.

d) Autorización, mediante la entrega de la clave correspondiente, a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y a Hobetuz como entidad colaboradora de este organismo, para que puedan llevar a cabo el control y seguimiento de todas las actividades formativas.

e) Plataformaren kudeaketa-gida bat edukitzea.

e) Disposición de una guía de gestión de la plataforma.

f) Arazoak konpontzeko laguntza teknikoa, 24 orduan erantzuteko ahalmenarekin.

f) Asistencia técnica para la resolución de problemas con capacidad de respuesta en 24 horas.

g) Bideoko, audioko eta bit-mapen irudiko formatuei euskarria ematea, multimedia formatuan edukiak eskaintzeko modua izateko ikaskuntza- eta ebaluazio-jardueretan.

g) Dar soporte a formatos de objeto de vídeo, audio e imagen de mapa de bits, de manera que puedan ofertarse contenidos en formato multimedia con actividades de aprendizaje y evaluación.

4) Prestakuntza-ekintza bakoitzaren programazioa garatzen duten prestatzaileen jardunaren plangintza izan beharko du erakunde onuradunak.

4) La entidad beneficiaria deberá disponer de una planificación de la actuación de los formadores que desarrolle la programación de cada acción formativa.

b.4.– Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileen betekizunak eta funtzioak:

b.4.– Requisitos y funciones de los tutores-formadores que impartan formación en la modalidad de teleformación:

Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileek prestakuntza edo esperientzia beharko dute izan modalitate horretan.

Los tutores-formadores que impartan formación en la modalidad de teleformación deberán contar con formación o experiencia en esta modalidad.

Teleprestakuntzako modalitatearen jarraipena eta kalitatea bermatzeko, 10 ordutik gorako iraupena duten prestakuntza-ekintzen kasuan, 30 ikasleko, astean 10 orduko gutxieneko dedikazioa ezarriko zaio tutore-prestatzaileari prestakuntza-ekintzaren plangintzan.

Para garantizar el seguimiento y calidad en la modalidad de teleformación, en el caso de acciones formativas con una duración superior a 10 horas, se establecerá un mínimo de dedicación del tutor-formador de 10 horas semanales por cada 30 alumnos en la planificación de la acción formativa.

Dena den, eta 10 ordutik beherako prestakuntza-ekintzei dagokienez, tutore-prestatzailearen dedikazioa ikasleko gutxienez 20 minutukoa izango dela bermatuko da.

En todo caso y para acciones formativas con una duración inferior a 10 horas, se garantizará que la dedicación del tutor-formador sea de al menos 20 minutos por alumno.

Parte hartzen duten 70 ikasleko tutore bat izan beharko da gutxienez.

Se dispondrá como mínimo de un tutor o tutora por cada 70 alumnos o alumnas participantes.

Tutore-prestatzailearen funtzioak honako hauek izango dira gutxienez:

Las funciones del tutor-formador serán, como mínimo, las siguientes:

a) Prestakuntza-taldeko ikasleen harrera plana garatzea prestakuntza-ekintzaren ezaugarri espezifikoen arabera.

a) Desarrollar el plan de acogida de los alumnos del grupo de formación según las características específicas de la acción formativa.

b) Ikasleak orientatzea eta gidatzea jarduerak egitean, materialak erabiltzean eta ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnak erabiltzean prestakuntza-ekintzetan aurreikusiriko ahalmenak eskuratzeko.

b) Orientar y guiar al alumnado en la realización de las actividades, el uso de los materiales y la utilización de las herramientas de la plataforma virtual de aprendizaje para la adquisición de las capacidades previstas en las acciones formativas.

c) Ikasleen partaidetza sustatzea gogoeta- eta debate-jarduerak proposatuz, banakako zereginak eta talde-lana antolatuz eta ezarritako komunikazio-tresnak erabiliz.

c) Fomentar la participación del alumnado proponiendo actividades de reflexión y debate, organizando tareas individuales y trabajo en equipo, utilizando las herramientas de comunicación establecidas.

d) Parte-hartzaileek egindako jardueren jarraipena eta balorazioa egitea, zalantzak argituz eta arazoak konponduz, ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnen bidez, aurreikusitako plangintzari atxikita.

d) Realizar el seguimiento y la valoración de las actividades realizadas por los participantes, resolviendo dudas y solucionando problemas, a través de las herramientas de la plataforma virtual de aprendizaje, ajustándose a la planificación prevista.

e) Parte-hartzaileak ebaluatzea, ezarritako irizpideen arabera, eta dagozkion ebaluazio-proben antolamenduan eta garapenean parte hartzea.

e) Evaluar a los participantes, de acuerdo con los criterios establecidos, así como participar en la organización y desarrollo de las pruebas de evaluación que procedan.

f) Prestakuntza-jarduerak antolatzeko, kudeatzeko eta garatzeko ardura duten gainerako taldekideekiko koordinazioa eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzea.

f) Participar en todas aquellas actividades que impliquen la coordinación con el resto del equipo responsable de la organización, gestión y desarrollo de las acciones formativas.

g) Prestakuntza mistotzat jotzen da, irakaskuntza modalitate presentzialaz eta ez-presentzialaz baliatuz emandako prestakuntza denean, kasu bakoitzean beharrezkotzat jotzen den orduen ehunekoan.

g) Se entiende por formación mixta aquella en la que la impartición de la formación se lleva a cabo haciendo uso de las modalidades presencial y no presencial en el porcentaje de horas que en cada caso resulte necesario.

4.– Prestakuntza-ekintza bakoitzaren parte-hartzaile kopurua zehazteko, eraginkortasun-irizpideak aplikatuko dira, enpresen finantza-baliabideen optimizazioa eta premia espezifikoen estaldura bateragarri egiteko.

4.– El número de participantes en cada acción de formación se determinará aplicando criterios de eficacia y eficiencia que permitan compatibilizar la optimización de los recursos financieros y cubrir las necesidades específicas de las empresas.

5.– Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzaren kasuan, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusiriko eskakizunak bete behar dituzte parte-hartzaileek. Era berean, ikastetxeak hautaketa-proba bat egingo du beharrezkoa den prestakuntza-ekintzetan. Horrela, ekintzaren probetxua ziurtatuko da, eta kualifikaziora bideraturiko ekintzen helburuak lortzeko ezinbestekoak diren aldez aurreko ezagueren benetako maila finkatuko da, kasuan kasu, lanbide-kualifikazioko 2. eta 3. mailetako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza-moduluen prestakuntzara sartzeko beharrezkoak diren funtsezko gaitasunak barne.

5.– En el supuesto de formación encaminada a la obtención de certificados de profesionalidad, las personas participantes deberán cumplir con los requisitos previstos en el artículo 20 del Real Decreto 34/2008, de 18 de enero, por el que se regulan los certificados de profesionalidad. Asimismo, el centro deberá en todas aquellas acciones formativas que lo precisen, una prueba de selección, con objeto de asegurar el aprovechamiento de la acción y determinar el nivel real de conocimientos previos imprescindibles para alcanzar los objetivos de las acciones cualificantes, incluidas, en su caso, las competencias clave necesarias para el acceso a la formación de los módulos formativos de los certificados de profesionalidad de los niveles de cualificación profesional 2 y 3.

6.– Langile batek gehienez 270 prestakuntza-ordu jaso ditzake, salbu eta ekintza bakarrean parte hartzen badu eta ekintza horren muga salbuespentzat hartu bada, artikulu honetako 2. idatzi-zatian aurreikusitakoaren arabera.

6.– Una misma persona trabajadora no podrá recibir más de 270 horas de formación, salvo que participe en una única acción cuyo límite haya sido excepcionado de acuerdo con lo previsto en el apartado 2 de este artículo.

7.– Enpresek beraiek antolatu ahal izango dute beren langileen prestakuntza, eta beraien baliabideak erabili prestakuntza emateko, edo, bestela, baliabide horiek kontratatu ahal izango dituzte.

7.– Las empresas podrán organizar la formación de sus trabajadores por sí mismas, así como impartir la formación empleando para ello medios propios o bien recurriendo a su contratación hasta el porcentaje del 100%.

Enpresa-taldeen kasuan, bakoitzarentzat banaka antolatu ahal izango da prestakuntza, edo haietako batzuk edo guztiak elkartuta. Elkartuz gero, taldeko enpresetako edozeinek antolatu ahal izango du bere taldeko langileen prestakuntza, eta bere baliabideak erabili prestakuntza emateko, edo, bestela, baliabide horiek kontratatu ahal izango ditu.

En el caso de grupo de empresas, la formación se podrá organizar de forma independiente para cada una o agrupándose alguna o todas ellas. En el caso de agruparse, cualquiera de las empresas del grupo podrá organizar la formación de los trabajadores del grupo por sí misma, así como impartir la formación empleando para ello medios propios o bien recurriendo a su contratación hasta el porcentaje del 100%.

Halaber, prestakuntza kanpoko entitate baten esku utzi ahal izango dute enpresek, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki. Kasu horretan, egiaztatutako prestakuntza-entitate batek emango du prestakuntza, eta/edo aipatutako legearen 15. artikuluan aipatzen den administrazio publiko eskudunak gaitutako prestakuntza-entitateen erregistroan inskribatutako batek. Lanbide-jarduera jakin batzuetan jarduteko gaitzen duen prestakuntza emateko beste administrazio batzuek homologatutako entitateak inskribatutzat edo egiaztatutzat emango dira. Ez antolaketa ez prestakuntza ematea ezin izango dira azpikontratatu. Ez da ulertuko prestakuntzaren antolaketa kanpoko entitate baten esku utzi dela haren eginkizuna diru-laguntza ondo aplikatzeko beharrezkoak diren administrazio-izapideak egitea baino ez bada.

Asimismo, las empresas podrán optar por encomendar la organización de la formación a una entidad externa conforme a lo previsto en el artículo 12 de la Ley 30/2015 de 9 de septiembre. En este caso la impartición de la formación se realizará por una entidad formativa acreditada y/o inscrita en el registro de entidades de formación habilitado por la Administración pública competente a que se refiere el artículo 15 de dicha Ley. Se considerarán inscritas o acreditadas las entidades homologadas por otras administraciones para impartir formación habilitante para el ejercicio de determinadas actividades profesionales. Ni la actividad de organización ni la de impartición podrán ser objeto de subcontratación. No se entenderá que se ha encomendado la organización de la formación a una entidad externa cuando la actividad a desempeñar por ésta se limite a las funciones de gestión administrativas necesarias para la correcta aplicación de la subvención.

Enpresak prestakuntza-ekintzak egiteko kanpo-agenteak kontratatzen dituenean, hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, hornitzaileen aukeraketak eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideei erantzun diela bermatzeko, kontratuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratu Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusiriko kontratu txikien zenbatekoa gainditzen duenean.

Cuando la empresa contrate agentes externos para la realización de las acciones formativas, deberá solicitar, al menos, tres ofertas, para garantizar que la elección de proveedor ha respondido a criterios de eficacia y economía, cuando la cuantía del mismo supere la de los contratos menores previstos en el Real Decreto Legislativo 3/2011, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Contratos del Sector Público.

8.– Prestakuntza-ekintzek barne-prestakuntza biltzen dutenean, osorik edo zati batean, ikaskuntza-prozesu sistematizatua izateko moduan diseinatu eta egituratu beharko da aldez aurretik prestakuntza hori.

8.– Cuando las acciones formativas incluyan, en todo o en parte, formación interna, ésta deberá estar previamente diseñada y estructurada de manera que suponga un proceso de aprendizaje sistematizado.

9.– Kualifikazio Sistema Nazionalaren Katalogo Modularrarekin erlazionatutako prestakuntza-ekintzak, diru-laguntzaren eskabidea aurkezteko unean Euskal Autonomia Erkidegoan Prestakuntza Zentro edo Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatutako prestakuntza-zentro publiko edo pribatuek eman beharko dituzte, edo Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatutakoek, Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzeko prestakuntza emateko.

9.– Las acciones de formación asociadas al Catálogo Modular del Sistema Nacional de Cualificaciones, deberán ser impartidas por los centros de formación, públicos o privados, acreditados en el momento de presentar la solicitud de subvención, en el Registro Estatal de Centros y Entidades de Formación, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco o acreditados por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, para impartir la formación dirigida a la obtención de los Certificados de Profesionalidad.

Zentroetako instalazioetan burutuko dira prestakuntza-ekintza horiek.

Dichas acciones formativas serán llevadas a cabo en las propias instalaciones de los centros.

Teleprestakuntza-modalitatean profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako prestakuntza-ekintzak emateko, zentroa EAEtik kanpo kokatuta badago, lankidetza-hitzarmen bat izan beharko du EAEn kokatuta dagoen eta ziurtagiriak modalitate presentzialean emateko egiaztatuta dagoen prestakuntza-erakunderen batekin.

Para la impartición de acciones formativas dirigidas a la obtención de certificados de profesionalidad en la modalidad de teleformación, si el centro no está radicado en la CAPV, deberá disponer de un convenio de colaboración con una entidad de formación radicada en la CAPV y acreditada para dichos certificados en la modalidad presencial.

4. artikulua.– Laguntzen onuradunak.

Artículo 4.– Beneficiarias de las ayudas.

1.– Deialdi honetako laguntzak 2. artikuluko enpresek eskatu ahalko dituzte, betiere 35 langileko edo langile gehiagoko plantilla bat badute.

1.– Podrán solicitar las ayudas a que se refiere la presente convocatoria las empresas a que se refiere el artículo 2 y que cuenten además con una plantilla de 35 o más personas trabajadoras.

Salbuespen gisa plantilla horretara iristen ez diren enpresek aurkezturiko planak subentzionatu ahalko dira. Kasu horietan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak, Hobetuzek proposatuta, prestakuntza-plana burutzeko duen gaitasuna aztertuko du eta arrazoiak azalduta ebatziko du.

Excepcionalmente podrán subvencionarse planes presentados por empresas que no alcancen la citada plantilla. En esos casos, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, a propuesta de Hobetuz, analizará su capacidad para llevar a cabo el plan de formación presentado y resolverá motivadamente.

2.– Plantillan 50 langile edo gehiago dituzten enpresa taldeek ere laguntzak eskatu ahalko dituzte. Enpresa-taldetzat joko dira sozietate guztietan haien artean gutxienez lotura hauetako bat dutenak:

2.– También podrán solicitar ayudas los Grupos de Empresa que cuenten en su conjunto con 50 o más personas trabajadoras en plantilla. Se considerarán grupos de empresas aquellos en los que todas las sociedades tengan al menos uno de los siguientes vínculos entre sí:

a) Enpresa batek beste enpresa baten akzionisten edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa du.

a) Una empresa posee la mayoría de los derechos de voto de los accionistas o socios de otra empresa.

b) Enpresa batek beste sozietate baten administrazio-, zuzendaritza-, edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatu edo errebokatzeko eskubidea du.

b) Una empresa tiene derecho a nombrar o revocar a la mayoría de los miembros del órgano de administración, dirección o control de otra sociedad.

c) Enpresa batek beste batean eragin dominatzailea izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu baten edo bigarren enpresaren estatutu-klausula baten ondorioz.

c) Una empresa tiene derecho a ejercer una influencia dominante sobre otra, en virtud de un contrato celebrado con ella o una cláusula estatutaria de la segunda empresa.

d) Enpresa bat bestearen akzionista edo bazkidea da eta, berak bakarrik, kontrolatzen ditu haren akzionisten boto-eskubideen gehiengoa, bigarrenaren beste akzionista edo bazkide batzuekin izandako akordioaren ondorioz.

d) Una empresa, accionista o asociada a otra, controla sola, en virtud de un acuerdo celebrado con otros accionistas o socios de la segunda, la mayoría de los derechos de voto de sus accionistas.

Kasu horretan, taldea osatzen duten enpresetako edozein izan daiteke eskaeraren titularra.

En este supuesto, la titular de la solicitud será cualquiera de las empresas que conforman el grupo.

3.– Dena den, enpresa berak ezin izango du laguntza-eskaera bat baino gehiago aurkeztu deialdi honen barruan, 4.4 artikuluan aipatutakoak izan ezik.

3.– En cualquier caso, una misma empresa no podrá presentar más de una solicitud de ayuda en el seno de la presente convocatoria, salvo para las indicadas en el artículo 4.4.

4.– Deialdi honen barruan 860.000 euro erabiliko dira SSCS0108 eta SSCS0208 profesionaltasun-ziurtagiriei dagozkien prestakuntza-ekintza egiaztagarriak egiteko (pertsonei arreta soziosanitarioa etxean ematea eta mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan ematea, hurrenez hurren), betiere autonomia sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresek gauzatzen badituzte.

4-. En el seno de la presente convocatoria se reserva la cantidad de 860.000-. euros para la realización de acciones formativas acreditables de los certificados de profesionalidad SSCS0108 (atención sociosanitaria a personas en el domicilio) y SSCS0208 (atención sociosanitaria a personas dependientes en instituciones sociales), que se desarrollen por empresas que ofrezcan servicios del sistema para la autonomía y atención a la dependencia.

Prestakuntza-ekimen egiaztagarrietan parte hartu ahal izango dute 2. artikuluan aipatzen diren eta gaitasun-unitateren bat egiaztatzeke duten pertsonek.

Podrán participar en las iniciativas formativas acreditables las personas a que se refiere el artículo 2 y que tuvieran pendiente de acreditación alguna unidad de competencia.

Era horretako diru-laguntza bat eskatzea bateragarria izango da deialdi honetan jasotzen diren ohiko diru-laguntzetako bat eskatzearekin.

La solicitud de una subvención de esta naturaleza será compatible con la solicitud de otra subvención ordinaria de las recogidas en la presente convocatoria.

5.– Ezin izango du erakunde onuradun izan Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aipatutako egoeran dagoen ezein erakundek.

5.– No podrá obtener la condición de entidad beneficiaria aquella en la que concurran las circunstancias a que hace referencia el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

Artículo 5.– Presentación de solicitudes.

1.– Hobetuzek bere web-orrian jarriko dituen eredu normalizatuetan beteko dira eskaerak: www.hobetuz.eus

1.– Las solicitudes se cumplimentarán en los modelos normalizados que Hobetuz pondrá a disposición en su página web: www.hobetuz.eus

2.– Eskaerak Hobetuz Fundazioaren egoitzetan aurkeztuko dira.

2.– Las solicitudes se presentarán en las sedes de Hobetuz.

– Arabako Lurralde Egoitza: Dato 14-16, 3. solairua, 01005 Vitoria-Gasteiz.

– Sede Territorial de Álava, c/ Dato n.º 14-16, 3.ª planta; 01005 Vitoria-Gasteiz.

– Bizkaiko Lurralde Egoitza: Kale Nagusia 35, 6. solairua, 48009 Bilbao.

– Sede Territorial de Bizkaia, c/ Gran Vía, n.º 35, 6.ª planta; 48009 Bilbao.

– Gipuzkoako Lurralde Egoitza: Manterola 4, -1. solairua, 20007 Donostia.

– Sede Territorial de Gipuzkoa, c/ Manterola n.º 4-1.º; 20007 San Sebastián.

Horretaz gain, administrazio-prozedura erkidea arautzen duen araudian aurrez ikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Asimismo, la presentación de solicitudes podrá realizarse conforme a cualquiera de los medios previstos en la norma reguladora del procedimiento administrativo común.

Eskaera horiek paperean aurkeztuko dira, bai eta Hobetuz Fundazioak www.hobetuz.eus webgunean deialdi honetarako eskainitako euskarri informatikoan ere. Paperean aurkeztutako datuen eta euskarri informatiko bidez aurkeztutakoen artean desadostasunik badago, paperean aurkeztutako datuak hartuko dira baliagarritzat.

Las solicitudes se cumplimentarán en soporte papel y en el soporte informático facilitado por Hobetuz en www.hobetuz.eus. En caso de existir discrepancia entre los datos presentados en soporte papel y los introducidos en el soporte informático prevalecerán los datos presentados en soporte papel.

3.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– El plazo para la presentación de solicitudes será de un mes desde el día siguiente a la publicación de esta convocatoria en el BOPV.

6. artikulua.– Eskaerak egiteko baldintzak.

Artículo 6.– Requisitos de la solicitud.

Honako hauek jaso beharko dira diru-laguntza eskaeran:

En la solicitud de subvención deberá hacerse constar:

1.– Eskatzailearen izen soziala, IFK, Gizarte Segurantzaren inskripzio-zenbakia, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (EJSN), sektoreko Hitzarmen Kolektiboa eta batez besteko plantilla deialdi hau argitaratzen den egunaren aurre-aurreko hamabi hilabeteetan. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da.

1.– Nombre y razón social del solicitante, CIF, número de inscripción en la Seguridad Social, Censo Nacional de Actividades Económica (CNAE) y Convenio Colectivo de sector y plantilla media de los doce meses inmediatamente anteriores a la fecha de publicación de la presente convocatoria. Esta documentación deberá presentarse debidamente firmada y sellada.

2.– Enpresa taldeko plan batean parte hartzen duten enpresa guztiek parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute (2A eranskina, Hobetuzen web-orrian izango da eskuragarri).

2.– El compromiso de participación (anexo 2A, que estará disponible en la página web de Hobetuz) de todas y cada una de las empresas que participen en un plan de grupo de empresas.

3.– Aurkeztutako proiektuaren ardura hartzeko enpresak izendatu duen pertsona.

3.– Persona de la empresa responsable del proyecto presentado.

4.– Jarraian azaltzen diren dokumentuak ere aurkeztuko dira, baldin eta aurreko deialdietan Hobetuzen eskura utzi ez badira, edo aldatu egin badira aldez aurretik aurkeztutakoen aldean:

4.– En los casos que esta documentación no haya sido entregada a Hobetuz en anteriores convocatorias o haya sufrido modificaciones con respecto a las presentadas con anterioridad:

a) Planaren titularraren zerga-identifikaziorako txartelaren fotokopia.

a) Fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal de la empresa Titular del Plan.

b) Ordezkariaren gaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioaren originala, kopia konpultsatua edo kopia (Hobetuzek konpultsa dezan).

b) Original, copia compulsada o copia para su compulsa por Hobetuz, de la documentación acreditativa de la capacidad del representante.

5.– Halakorik izanez gero, finantzaketa jaso dezakeen prestakuntza-planean aurkezturiko ekintzak biltzen dituen prestakuntza-premiak detektatzeko azterlana edo azterketa.

5.– En caso de disponer de él, Estudio o Análisis de detección de necesidades formativas en el que se enmarquen las acciones presentadas en el plan de formación susceptible de ser financiado.

6.– Garatu beharreko prestakuntza-ekintzak deskribatzea, lehentasunak ezarriz, hau da, ekintzak egikaritzeari dagokionez lehentasunen ordena ipiniz, ekintza bakoitzaren izena, iraupena eta parte-hartzaile kopurua adierazita, deialdi honi erantsitako inprimaki normalizatuetan zehaztutako banantzea barne. Dena den, honako hauek jaso beharko dira:

6.– Descripción de las acciones formativas a desarrollar debidamente priorizadas, entendiendo esta prioridad como preferencia en la ejecución, con indicación de su denominación, duración y número de participantes en cada una de ellas, con el desglose que se determine en los impresos normalizados que se adjuntan a la presente convocatoria. En todo caso, se deberá hacer constar:

a) Talde hartzaileak kategoria edo talde profesionalen, lan-egoeraren eta Gizarte Segurantzarako afiliazio-araubidearen arabera.

a) Colectivos destinatarios por categorías o grupos profesionales, situación laboral y régimen de afiliación a la Seguridad Social.

b) Prestakuntza-ekintzen aurreikusitako kostua.

b) Coste estimado de las acciones formativas.

c) Prestakuntza-ekintzak egikaritzeko aurreikusitako egutegia eta lan-orduen kopurua.

c) Calendario previsto de ejecución y horas laborales que se ocuparán en las acciones formativas.

d) Prestakuntza-ekintzak emateko aurreikusitako prestakuntza-erakundeak, tokia, instalazioak eta baliabideak.

d) Entidades de formación, lugar, instalaciones y medios previstos para impartir las acciones formativas.

e) Parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak.

e) Criterios de selección de los y las participantes.

f) Harremanetarako pertsona eta programaturiko prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko modua, eta jarraian prestakuntza-programak ebaluatzeko baliagarri izango diren irizpide eta metodologiak.

f) Persona de contacto y modo de efectuar el seguimiento de las acciones formativas programadas, así como los criterios y metodologías que servirán para la posterior evaluación de los programas de formación.

7.– 2015eko ekitaldian enpresak edo enpresek ordainduriko lanbide-prestakuntzako kuotaren urteko zenbatekoaren ardurapeko aitorpena, EAEn dauden lantokiei dagokienez.

7.– Declaración responsable del montante anual de la cuota de formación profesional ingresada por la empresa o empresas durante el ejercicio 2015 en relación con los centros de trabajo situados en la CAPV.

8.– Erakunde eskatzailearen ardurapeko aitorpena, edozein Administrazio Publikok prestakuntza-arloan emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura baten eraginpean ez dagoela, edo, hala badagokio, eskatutako itzulketak egin dituela, adierazten duena.

8.– Declaración responsable de la entidad solicitante de no encontrarse incursa en procedimientos de reintegro, o en su caso de haber realizado las devoluciones exigidas, por subvenciones otorgadas en materia de formación por cualquier Administración Pública.

9.– Erakundeak zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana egiaztatzen duen ardurapeko aitorpena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

9.– Declaración responsable en la que se acredite que la entidad no está sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni estar incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

10.– Beharrezkoa bada, prestakuntzan legearen edo hitzarmen kolektiboaren arabera dagokion inbertsioa egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria, baita justifikazio-dokumentuak ere. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da.

10.– En caso de que fuera necesario, certificación acreditativa de haber realizado en formación la inversión que por ley o convenio colectivo corresponda, así como documentos justificativos. Esta documentación deberá presentarse debidamente firmada y sellada.

11.– Lantokien zerrenda, bakoitzari buruz zer ekintzatan parte hartzeko asmoa duten, zer herritan kokatuko den, langileen eta benetako parte-hartzaileen guztizko kopurua eta ordezkaritza sindikalik baduten edo ez zehaztuta.

11.– Relación de los centros de trabajo, especificándose respecto de cada uno de ellos las acciones en las que tiene previsto participar, la localidad de ubicación, el número total de personas trabajadoras y el de participantes efectivos, así como la existencia o no de representación sindical.

12.– Aurkezturiko ekimenaren enpresa titularraren ziurtagiri egiaztagarri eguneratuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak egunean dituela ziurtatzen dutenak.

12.– Certificados actualizados acreditativos de estar al corriente en las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social y/o Entidad de Previsión Social, correspondientes a la empresa titular de la iniciativa presentada.

13.– Enpresa hartzekodunen konkurtsoko egoera edo enplegu-erregulazioko egoeran dagoela frogatzen duen egiaztapena, hala badagokio.

13.– Acreditación, en su caso, de que la empresa se encuentra incursa en situación de concurso de acreedores o de regulación de empleo.

14.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak estatuko ereduaren aurreikusitakoekiko osagarriak direnez eta diru-laguntzen/hobarien bikoiztasuna eta laguntzako prestakuntza-ekintzen gainfinantziazioa saihestearren, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, non adieraziko baitu ezein kasutan ere ez dituela ekintza edo parte-hartzaile berak aurkeztu edo aurkeztuko estatuko sisteman bilduriko hobarien sistema eta jarduera bererako; horrez gain, adierazpen horretan beste administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatu batzuek emandako beste diru-sarrera osagarrien berri eman beharko du, eta horien zenbatekoa adierazi. Ondoren gertatzen den edozein aldaketa Hobetuzi jakinarazi beharko zaio, eta egoki iritzitako erabakia proposatuko dio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari.

14.– Dado que las ayudas contempladas en la presente convocatoria son complementarias a las previstas en el modelo estatal y con el fin de evitar la duplicidad en las subvenciones o bonificaciones y la sobrefinanciación de las acciones formativas objeto de la ayuda, el solicitante deberá presentar una declaración responsable manifestando que en ningún caso ha bonificado o bonificará las mismas acciones o participantes en el sistema de bonificaciones contemplado en el modelo estatal, así como la existencia y cuantía de otros ingresos adicionales o ayudas concedidas para la misma actividad, procedentes de otras Administraciones Públicas o de otros Entes Públicos o Privados. Cualquier variación que se produjera con posterioridad deberá ser comunicada a Hobetuz, que propondrá a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la decisión que resulte oportuna.

15.– Langileen legezko ordezkaritzarako informaziorako eta kontsultarako dokumentua (3A eranskina, Hobetuzen web-orrian izango da eskuragarri), behar bezala zigilatua eta sinatua.

15.– Documento de información y consulta a la representación legal de los trabajadores (anexo 3A, que estará disponible en la página web de Hobetuz) debidamente sellado y firmado.

16.– Nazioartekotze-prozesuetan sartuta dauden enpresen loturaren dokumentu bidezko egiaztapena.

16.– Acreditación documental de la vinculación de las empresas inmersas en procesos de internacionalización.

17.– Ardurapeko aitorpena, kasuan kasu, eskaturiko diru-laguntzak, zenbatekoa kontua izanda, minimis erregelaren barruan sar daitezkeela adierazten duena, betiere Batzordearen 1407/2013 Erregelamendua aurreikusitakoaren arabera (2013-12-24ko EBAO). Enpresa-taldeen kasuan, eta aipatutako erregelamenduaren 2-2 artikuluaren arabera, haiek guztiak «enpresa bakartzat» hartuko dira.

17.– Declaración responsable, en su caso, de que las subvenciones solicitadas, por su cuantía, son encuadrables en la regla de minimis de acuerdo con lo previsto en el Reglamento 1407/2013, de la Comisión (DOUE de 24-12-2013). En el caso de los grupos de empresa, y según el artículo 2-2 de dicho Reglamento, todas ellas serán consideradas «única empresa».

18.– Kanpo-zerbitzuen kontratazioan hornitzaileen gutxienez hiru eskaintza eskatzeko betebeharra biltzen duen ardurapeko aitorpena, kontratuen zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratu Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitako kontratu txikien zenbatekoa gainditzen duenean.

18.– Declaración responsable de cumplir, en la contratación de servicios externos, la obligación de solicitud como mínimo de tres ofertas de diferentes proveedores, cuando la cuantía de los contratos supere la de los contratos menores previstos en el Real Decreto Legislativo 3/2011, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Contratos del Sector Público.

7. artikulua.– Langileei eman beharreko informazioari eta egin beharreko kontsultari buruzko eskakizunak.

Artículo 7.– Requisitos de información y consulta a las personas trabajadoras.

1.– Eskaera Hobetuzi aurkeztu aurretik, eskatzaileak informazioa emango dio Langileen Legezko Ordezkaritzari egikaritzeko diru-laguntza lortu nahi den prestakuntza-ekintzei buruz, horretarako aurreko artikuluaren 5., 6. eta 7. idatzi-zatietako dokumentuen kopia osoa emanez eta eskaeraren 3A eranskina betetzeko eskatuta.

1.– Con anterioridad a la presentación de la solicitud ante Hobetuz, el solicitante informará a la Representación Legal de las Personas trabajadoras (RLT) sobre las acciones formativas para cuya ejecución se pretende la subvención, facilitando al efecto una copia completa de los documentos a que se refieren los apartados 5, 6 y 7 del artículo anterior y solicitando la cumplimentación del anexo 3A de la solicitud.

2.– Langileen Legezko Ordezkaritzak 15 eguneko epea izango du txostena egiteko, dokumentazioa jasotzen duen egunetik aurrera zenbatzen hasita. Txosten hori (3C eranskina, Hobetuzek emandako euskarri informatikoan izango da eskuragarri) enpresari eta Hobetuzi helarazi ahalko die Langileen Legezko Ordezkaritzak.

2.– La RLT dispondrá de un plazo de 15 días a partir de la recepción de la documentación para emitir su informe. Este informe (anexo 3C, que estará disponible en el soporte informático facilitado por Hobetuz) podrá ser remitido por la RLT a la empresa y a Hobetuz.

3.– Horretarako, Langileen Legezko Ordezkaritza Planean parte hartzen duten lantoki guzti-guztiei dagokiena izango da. Enpresa-batzordea/ek edo langileen ordezkariek eman behar dituzte 3A eranskinak, dauden guztien % 51n gutxienez.

3.– A estos efectos, la Representación Legal de las personas trabajadoras (RLT) será la correspondiente a todos y cada uno de los centros de trabajo que participan en el Plan. Los anexos 3A deberán ser emitidos por el o los comités de empresa o por delegados o delegadas de personal en número no inferior al 51 por ciento de los existentes.

Lantoki batean edo batzuetan ordezkaritza sindikalik ez dagoela adieraztea ziurtagiritzat joko da xede guztietarako.

La manifestación de no-existencia de representación sindical en alguno o todos los centros de trabajo tendrá la consideración de certificación a todos los efectos.

4.– Prestakuntza-ekintzak hasi aurretik, Enpresako Langileen Ordezkaritzari igorri beharko zaio prestakuntza-ekintza horietako parte-hartzaileen zerrenda.

4.– Antes del comienzo de las acciones formativas, deberá remitirse a la Representación de las personas Trabajadoras en la Empresa la lista de los participantes en dichas acciones formativas.

Hiru hilean behin, prestakuntza-planaren egikaritzapenari buruzko informazioa emango diete enpresek langileen ordezkariei.

Con carácter trimestral, las Empresas informarán de la ejecución del Plan de Formación a los representantes de las personas trabajadoras.

8. artikulua.– Laguntza zehaztea.

Artículo 8.– Determinación de la ayuda.

1.– Ondoriozko gehieneko guztizko laguntzak ezin izango du 1,5 alditan gainditu enpresa handientzat eta 5 alditan enpresa txikiagoentzat Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lanbide-heziketako kuotaren urteko zenbatekoa, enpresa kooperatibek izan ezik, horien langile bazkideek Langile Autonomoen Araubide Berezian kotizatzen badute, eta gehieneko guztizko laguntza kalkulatzeko kontuan hartuko den diru-kopurua enpresak dauzkan langileen kopurua 5 langile baino gehiagoko enpresa sortu berrietarako oro har ezarritako langile bakoitzeko batez besteko hobariarekin (65 euro) biderkatzearen ondorio izango da.

1.– La ayuda total máxima resultante no podrá superar, en 1,5 veces para grandes empresas y en 5 veces para las empresas de menor tamaño, el montante anual de la cuota de formación profesional de la empresa en la Comunidad Autónoma del País Vasco, a excepción de las empresas cooperativas, cuyas personas socias trabajadoras coticen en el Régimen Especial de Trabajadores Autónomos, donde la cantidad que se tomará en consideración a efectos del cálculo de la ayuda total máxima será el resultado de multiplicar el número de personas trabajadoras de que dispone la empresa por la bonificación media por personas trabajadoras establecida con carácter general para las empresas de nueva creación de más de 5 personas trabajadoras (65 euros).

Laguntza kalkulatzeari begira, Euskal Autonomia Erkidegoko plantilla titularra hartuko da kontuan.

A efectos del cálculo de la ayuda se considerará la plantilla del titular en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Eskatzaile bakoitzari ematen zaion diru-laguntzak gehieneko laguntzako izaera izango du eta honela zehaztuko da:

2.– La subvención que se conceda a cada solicitante tendrá el carácter de ayuda máxima y se determinará:

a) Ordu kopurua parte-hartzaile kopuruarekin eta dagokion moduluaren zenbatekoarekin biderkatuz.

a) Multiplicando su número de horas, por el número de participantes y por el importe del módulo correspondiente.

b) Ondoren, planaren balorazio teknikoa egingo da, eta finantza daitekeen gehieneko zenbatekoaren ehunekoa zehaztuko du, aurkeztutako eskaerak eta eskura dauden funtsen zenbatekoa ikusita ezartzen diren tarteak kontuan izanik.

b) A continuación, se llevará a cabo la valoración técnica del plan, que determinará el porcentaje de la ayuda máxima financiable atendiendo a los tramos que se establezcan a la vista de las solicitudes presentadas y la cuantía de los fondos disponibles.

c) Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak eman beharreko diru-laguntza guztiei erantzuteko beharrezkoak ez badira, banaketa proportzionalki egingo da betiere.

c) En el caso de que los recursos económicos destinados a la financiación de esta convocatoria no fueran suficientes para la cobertura de todas las subvenciones a conceder, el reparto se llevará a cabo mediante prorrateo.

3.– Minimis erregela aplikatzen ez bada, diru-laguntza likidatzen den unean finkatuko da laguntzaren azken zenbatekoa, aplikatzekoa den erkidegoko araudian ezarritako gehieneko intentsitateak aplikatuta (I. eranskina).

3.– En los supuestos en los que no se aplique la regla de minimis, la cuantía final de la ayuda quedará fijada en el momento de la liquidación de la subvención, aplicando las intensidades máximas establecidas en la normativa comunitaria que resulte de aplicación (anexo I).

9. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 9.– Criterios de valoración.

Honako irizpide hauei jarraiki burutuko da planen balorazio teknikoa.

La valoración técnica de los planes se llevará a cabo siguiendo los siguientes criterios.

I.– Lehentasun-irizpide orokorrak:

I.– Criterios generales de prioridad:

1.– Honako ezaugarri hauetakoren bat duten prestakuntza-ekintzek lehentasuna izango dute:

1.– Se primarán especialmente aquellas acciones formativas que respondan a alguna de las siguientes características:

a) Prestakuntza-ekintzen jatorriari dagokionez:

a) Respecto al origen de las acciones formativas:

– Izaera estrategikoa duten ekintzak, beharren azterketaren batean oinarrituta.

– Acciones de carácter estratégico, justificado en algún tipo de estudio o análisis de necesidades.

– Lanaldia murrizteko, birmoldaketako edo kontratuak aldi baterako eteteko prozesuen ondoriozko ekintzak.

– Acciones derivadas de procesos de reducción de jornada, de reconversión o de suspensión temporal de contratos.

– Lan-munduan euskararen erabilera normalizatzeko helburua duten ekintzak.

– Acciones cuyo objetivo sea normalizar el uso del euskera en el mundo laboral.

b) Prestakuntzaren hartzaileei dagokienez:

b) Respecto a los destinatarios de la formación:

– Enpresa txiki eta ertainetako langileen lehiakortasuna eta enplegagarritasuna hobetzeko helburua izatea. Ildo horretan, lehentasuna izango dute EAEko enpresa txiki eta ertaineko aurkezturiko prestakuntza-planek, arreta berezia emanez enpresa txikiek aurkezturiko prestakuntza-planei.

– Estar dirigidas a la mejora de la competitividad y empleabilidad de las personas trabajadoras de pequeñas y medianas empresas. En este sentido, tendrán prioridad los planes de formación presentados por las pequeñas y medianas empresa de la CAPV, con especial atención a los planes de formación presentados por las pequeñas empresas.

c) Ekimenen nondik norakoari dagokionez:

c) Respecto a la naturaleza de las propias iniciativas:

– Metodologiarengatik, edukiarengatik edo beste edozein arrazoirengatik Enplegurako Prestakuntzarako berritzaileak diren ekimenak.

– Las iniciativas que bien por su metodología o contenido u otra característica resulten innovadoras para la Formación para el Empleo.

2.– Deialdi honetan ez da lehentasunezkotzat jotzen izaera generikoa eta zeharkakoa duten prestakuntza-ekintzen finantzaketa, salbu eta justifikatuta eta enpresaren jarduerarekin zuzenean lotuta dauden kasuetan.

2.– No se contempla como prioritaria dentro de esta convocatoria, la financiación de acciones formativas de carácter genérico y transversal, salvo en aquellos casos en que estén justificadas y directamente relacionadas con la actividad de la empresa.

3.– Aurkezturiko ekintzen lehentasunezko tratamendua baliatu ahal izateko, eta eskaera-inprimakietan biltzen den informazioa alde batera utzita, eskatzaileak egokitzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia aurkeztu behar du.

3.– Para poder optar al tratamiento prioritario de las acciones presentadas, y con independencia de la información consignada en los impresos de solicitud, el solicitante deberá entregar toda documentación adicional que considere oportuna.

4.– Ekintzei lehentasuna emateko kontuan harturiko baldintzak funtsean aldatzen badira ekintza egikaritzen den bitartean, lehentasunezko izaera dela-eta lorturiko finantzaketa gehigarria berrikusi ahalko da.

4.– Si las condiciones que determinaron la prioridad de las acciones varían de forma substancial durante su ejecución, la financiación adicional obtenida por su carácter prioritario podrá ser revisada.

5.– Atal honetan bilduriko irizpideek guztira 35 puntuko balorazioa izango dute 100 punturen gain.

5.– Los criterios contenidos en el presente apartado tendrán se ponderarán hasta un total de 35 puntos sobre 100.

II.– Kalitate- eta koherentzia-irizpideak:

II.– Criterios de calidad y coherencia:

1.– Aurkezturiko prestakuntza-ekintzen kalitatea eta koherentzia balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:

1.– Se tendrán en cuenta para valorar la calidad y la coherencia de las acciones de formación presentadas, los siguientes aspectos:

a) Enpresaren prestakuntza-estrategia:

a) Estrategia formativa de la empresa:

– Enpresak premiak aztertu eta detektatzeko azterlana egin izana, proposatutako prestakuntza-ekintzak deskribatzeko.

– La existencia de un Estudio de Análisis y Detección de necesidades realizado por la empresa, en la que se describen las acciones de formación propuestas.

– Ekintza horiek enpresaren proiektuari loturiko prestakuntza-plan batean biltzea, eta inbertsio estrategiko berriei zor ahalko zaiona, enpresa barruko inbertsioak, ekipamendu berriak, sistema berrien ezarpena, merkatu berriak zabaltzea, enpleguetako balioaniztasuna, eta abar.

– El enmarque de estas acciones en un Plan de Formación vinculado al proyecto de la empresa, y que puede estar motivado por nuevas inversiones estratégicas, innovaciones dentro de la empresa, nuevos equipamientos, implantación de nuevos sistemas, apertura de nuevos mercados, polivalencia en los empleos, etc.

– Enpresak hausnarketa-prozesua abian jarri izana, prestakuntza-ekintza horien lehentasuna erabakitzeko.

– El proceso de reflexión llevado a cabo por la empresa y que determine la prioridad de estas acciones de formación.

– Aurrez aipatutako azterlanean aurkeztutako ekintza bakoitzaren deskribapena eta kokapena.

– Descripción y ubicación de cada una de las acciones presentadas en el estudio anteriormente mencionado.

– Ekintza bakoitzarekin lortu nahi diren helburuak.

– Objetivos a conseguir con cada una de las acciones.

– Prestakuntza-ekintzen ebaluazioa.

– Evaluación de las acciones formativas.

– Aurkeztutako ekintzen koherentzia orokorra.

– Coherencia general de las acciones presentadas.

b) Eskatzaileak proiektuan duen inplikazioa.

b) Implicación del solicitante en el proyecto.

– Proiektua gauzatzera bideratutako baliabide propioak.

– Los recursos propios destinados a la ejecución del proyecto.

– Langileak ekintzen diseinuan inplikatzea.

– Implicación de los trabajadores y trabajadoras en el diseño de las acciones.

– Eraginkortasuna hornitzaileak hautatu eta kudeatzerakoan.

– Eficiencia en la selección y gestión de proveedores.

2.– Atal honetan bilduriko irizpideek guztira 65 puntuko balorazioa izango dute 100 punturen gain. Atal honetan gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten eskabideek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

2.– Los criterios contenidos en este apartado se ponderarán hasta un total de 65 puntos sobre 100. Las solicitudes que en el presente apartado no alcancen una puntuación mínima de 30 puntos no podrán ser subvencionadas.

III.– Aurreko egikaritzapen- eta betetze-maila:

III.– Grado de ejecución y cumplimiento anteriores:

Balorazio teknikoan Hobetuzek argitaratu edota kudeaturiko aurreko deialdietan eskatzaileak egiaztaturiko egikaritzapen- eta betetze-maila hartuko da kontuan, eta gehienez 10 puntuz gehitu edo murriztu ahalko da balorazio teknikoa lorturiko guztizkoaren gain, 100 puntutik gorakoa inoiz ere izango ez dena.

En la valoración técnica se tendrá en cuenta el grado de ejecución y cumplimiento acreditados por la persona solicitante en convocatorias anteriores publicadas y/o gestionadas por Hobetuz, pudiendo aumentar o reducir por esta causa la valoración técnica hasta 10 puntos sobre el total obtenido, que nunca podrá superar los 100 puntos.

10. artikulua.– Modulu ekonomikoak.

Artículo 10.– Módulos económicos.

1.– Prestakuntza-ekintza presentzialak.

1.– Acciones formativas presenciales.

a) Profesionaltasun-ziurtagiriei lotuta ez dauden prestakuntza ekintzetan, balorazio ekonomikoa modulua hauek aplikatuta burutuko da (euro/ordu/parte-hartzaile):

a) En las acciones de formación no asociadas a certificados de profesionalidad, la valoración económica de las iniciativas formativas presentadas se llevará a cabo aplicando los siguientes módulos (euros/hora/participante):

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Modalitate presentzialaren kanpo-prestakuntzari buruzko modulu ekonomikoak ehuneko 50era bitartean areagotu ahalko dira prestakuntza-ekintza jakin batzuen kasuan, betiere euren espezialitatea eta ezaugarri teknikoak kontuan hartuta finantzaketa handiagoa behar bada.

Podrán incrementarse hasta en un 50 por ciento los módulos económicos relativos a la formación externa de la esta modalidad presencial, en función de la singularidad de determinadas acciones formativas que por su especialidad y características técnicas precisen de una financiación mayor.

Aurreko paragrafoan barne hartutako ekintzen guztizko kostuak ezingo du gainditu deialdi hau finantzatzera zuzendutako funtsen guztizkoaren ehuneko 5.

El coste total del conjunto de las acciones contempladas en el párrafo anterior no podrá superar el 5 por ciento del total de los fondos destinados a la financiación de esta convocatoria.

b) Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzetan modulu ekonomikoa 8 eurokoa izango da.

b) En las acciones de formación asociadas a certificados de profesionalidad, el módulo económico será de 8 euros.

2.– Teleprestakuntzako ekintzak.

2.– Acciones formativas teleformación.

a) Profesionaltasun-ziurtagiriei lotuta ez dauden prestakuntza-ekintzetan, modulua 7,5 eurokoa izango da parte-hartzaile bakoitzeko.

a) En las acciones de formación no asociadas a certificados de profesionalidad, el módulo será de 7,5 euros/hora/participante.

b) Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzetan modulu ekonomikoa 5 eurokoa izango da.

b) En las acciones de formación asociadas a certificados de profesionalidad, el módulo económico será de 5 euros.

3.– Prestakuntza-ekintza mistoak.

3.– Acciones formativas mixtas.

Prestakuntza-denbora presentzialaren ordu/parte-hartzaile kostua aurreko 1. idatzi-zatian deskribaturikoaren arabera lortuko da. Teleprestakuntzako prestakuntza-denboraren ordu/parte-hartzaile kostua aurreko 2. idatzi-zatian deskribaturikoaren arabera lortuko da. Ekintzaren guztizko kostua bi kostu partzialen batura izango da.

El coste hora/participante del tiempo de formación presencial se obtendrá según lo descrito en el apartado 1 anterior. El coste hora/participante del tiempo de teleformación se obtendrá según lo descrito en el apartado 2 anterior. El coste total de la acción será la suma de ambos costes parciales.

11. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.

Artículo 11.– Instrucción y resolución.

1.– Behin eskaerak aurkeztuta, aurkeztutakoa baino informazio gehiago eskatu ahal izango da. Hamar eguneko epea emango zaio eskatzaileari akatsa zuzentzeko edota aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak aurkezteko. Halaber, adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Administrazioa, bestalde, behartuta dago eskabidearen gainean ebazpen adierazi bat hartzera eta ebazpena jakinaraztera.

1.– Presentadas las solicitudes, se podrá requerir información adicional a la aportada. Se requerirá a la persona interesada para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esa solicitud, así como a notificarla.

2.– Hobetuzek aurkeztu diren eskaerak aztertuko ditu, eta ebazpena emango du aurkeztutako laguntza-eskaera bakoitza guztiz edo partez ukatzeko edo onartzeko. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura igorriko ditu proposamen horiek, hark dagokion ebazpenak eman dezan.

2.– Hobetuz analizará las solicitudes presentadas y adoptará las pertinentes propuestas de denegación o aprobación, total o parcial, de cada una de las solicitudes de ayuda presentadas, trasladando dichas propuestas a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo para la emisión de la resolución correspondiente.

3.– Hobetuzek egindako proposamena aztertu ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dagokion ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko die.

3.– El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, a la vista de la propuesta realizada por Hobetuz, adoptará la resolución que corresponda y se procederá a su notificación a los interesados.

Ebazpena aldekoa bada, diruz lagunduko diren prestakuntza-ekintzak adieraziko dira, baita parte-hartzaile kopurua, ordu kopurua eta finantzaketa ere. Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduari begira, eskatzailearen inbertsio-ahaleginaren aipamena egingo du ebazpenak.

Cuando dicha resolución sea favorable, se indicará las acciones formativas a subvencionar, el número de sus participantes, número de horas y financiación. A los efectos de Reglamento (UE) n.º 651/2014 de la Comisión, la resolución hará referencia al esfuerzo inversor del solicitante.

Interesdunak 10 eguneko epea izango du emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko, zuzendari nagusiak ebazpena jakinarazten duen egunetik hasita. Epe hori igarotakoan, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

El interesado dispondrá de un plazo de 10 días, a contar desde la notificación de la resolución del Director General, para expresar su aceptación de la subvención concedida. Transcurrido dicho plazo se entenderá que desiste de su solicitud.

Era berean, ebazpena Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletako iragarki-taulan argitaratuko da, bai eta www.lanbide.euskadi.eus eta www.hobetuz.eus webguneetan ere.

Asimismo, de la resolución se dará publicidad en el Tablón de Anuncios de los Servicios Centrales de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y en la página web www.lanbide.euskadi.eus y www.hobetuz.eus

4.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke organo horri, hilabeteko epean, interesdun bakoitzari jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

4.– La resolución del Director General pone fin a la vía administrativa y contra la misma podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su notificación a cada interesado, o directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a su notificación.

5.– Gehienez 6 hilabetekoa izango da ebazteko eta jakinarazteko epea, eta, epe hori amaituta jakinarazpenik jaso ez bada, eskaera ezetsi dela ulertuko da.

5.– El plazo máximo para resolver y notificar será de 6 meses, transcurrido el cual sin notificación, se entenderá desestimada la solicitud.

6.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du onuradunen eta emandako diru-zenbatekoen zerrenda.

6.– A los efectos de dar cumplimiento al principio de publicidad, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo publicará en el Boletín Oficial del País Vasco una relación de los beneficiarios y las cantidades otorgadas.

12. artikulua.– Prestakuntza-plana gauzatzea.

Artículo 12.– Ejecución del plan de formación.

1.– Zer prestakuntza-plan egikaritzeko eskatu den diru-laguntza, bada plan horiek egikaritzera bideratuko da emandako diru-laguntza.

1.– La subvención otorgada se destinará a la realización de los planes de formación para cuya ejecución se hubiera solicitado.

2.– Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-planetan bilduta dauden prestakuntza-ekintzak erabat doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.

2.– Las acciones formativas comprendidas en los Planes de Formación financiados por esta convocatoria deberán ser totalmente gratuitas para los participantes.

3.– Ekintza edo talde bakoitza hasi baino bi egun lehenago ekintza emateko tokiaren, ekintzaren ardura hartu duen erakundearen, eta taldea edo ekintza gauzatzeko egunaren eta ordutegiaren inguruko datuak jakinarazi beharko ditu.

3.– Dos días antes del inicio de cada una de las acciones o grupos el titular deberá comunicar los datos relativos al lugar de impartición, ente impartidor, fecha y horario de realización de la acción en cuestión.

Bigarren prestakuntza-eguneko gehieneko epearekin, parte-hartzaileei buruzko datuak jakinarazi beharko dizkio titularrak Hobetuzi.

Con un plazo máximo de hasta el segundo día de formación, el titular deberá comunicar a Hobetuz los datos relativos a los participantes.

Ikastaldia amaitu eta gehienez ere 30 eguneko epean, titularrak jakinarazi beharko du zein diren amaitu duten parte-hartzaileak, eta ikastaldiari buruzko informazioa itxi beharko du.

En el plazo máximo de 30 días desde la finalización del curso, el titular deberá indicar los participantes finalizados y cerrar la información del curso.

Betebehar horiek betetzeko, Hobetuzek aplikazio bat jarriko du titularren esku, bere webgunean (www.hobetuz.eus). Horrela adierazitako informazioak ez du aldaketarik onartuko taldea edo ekintza amaitzen denetik zenbatzen hasi eta 30 egun igaro ondoren, eta horixe izango da prestakuntza-plana gauzatu dela justifikatzeko kontuan hartuko den bakarra.

Para el cumplimiento de estas obligaciones, Hobetuz pondrá a disposición de los titulares una aplicación en su página web (www.hobetuz.eus). La información así reflejada no podrá ser modificada una vez transcurridos 30 días desde la finalización del grupo o acción de que se trate y será la única a considerar para la justificación de la ejecución del plan de formación.

Betebehar horiek ez badira betetzen, prestakuntza-ekintza ez egindakotzat hartuko da, planaren justifikazioaren ondorioetarako.

El incumplimiento de las referidas obligaciones de comunicación implicará que la correspondiente acción formativa se considere no realizada a los efectos de la justificación de la ejecución del Plan.

4.– Titularrek ekintza presentzialetan eguneroko bertaratze-partea egin beharko dute, eta irakasleak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute.

4.– Los titulares deberán confeccionar en las acciones de carácter presencial un parte diario de asistencia, que deberá ser suscrito por el profesor o profesora y todos los y las participantes.

Teleprestakuntzako prestakuntza-ekintzen kasuan, berriz, titularrak prestatu beharko du parte-hartzaile bakoitzaren gainean egindako jarraipen-kontrolei buruzko dokumentazioa.

En las acciones formativas de teleformación, el titular deberá elaborar, la documentación correspondiente a los controles de seguimiento realizados a cada participante.

5.– Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza-ekintzan parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaio, Hobetuzek ezarritako ereduaren araberakoa, eta bertan gutxienez adierazi beharko dira ekintzaren izena, prestakuntza-edukiak, modalitatea, hasteko eta amaitzeko eguna, eta jasotako prestakuntza-orduak, hala dagokionean ordu presentzialen teleprestakuntzakoen kopurua adieraziz.

5.– Se deberá entregar a cada participante un certificado de participación en la acción formativa, según el modelo establecido por Hobetuz, en el que como mínimo se hagan constar la denominación de la acción, los contenidos formativos, la modalidad, la fecha de inicio y fin y las horas de formación recibidas, con especificación, en su caso, de las horas presenciales o teleformación.

Kualifikazioen Sistema Nazionalaren Katalogo Modularrari loturiko prestakuntza-ekintzetan, eta prestakuntza-ekintza gainditu duten pertsonei dagokienez, parte-hartzaileei emango zaien ziurtagiria, Hobetuzek eska dezakeena, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozeduraren arabera emango da.

En las acciones de formación asociadas al Catálogo Modular del Sistema Nacional de Cualificaciones, y para aquellas personas que hayan superado la acción formativa, el certificado a entregar a los y las participantes y exigible por Hobetuz será emitido de conformidad con el procedimiento establecido por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Parte-hartze ziurtagiriak parte-hartzaileei eman beharko zaizkie, parte hartu duten prestakuntza-ekintza amaitu eta bi hilabeteko epean, gehienez.

Los certificados de participación deberán ser entregados a los participantes en el plazo máximo de dos meses a partir de la fecha de finalización de la acción formativa en que hayan participado.

6.– Artikulu honen 3. zenbakian adierazten den moduan, ekimen honen bitartez programatzen diren prestakuntza-ekintzen hasieraren eta amaieraren berri eman beharko du enpresak, eta prestakuntza ekintzak eta haien jarraipena, kontrola eta ebaluazioa modu egokian garatzen direla ziurtatu beharko du, baita ematen den prestakuntza enpresaren eta langileen beharrizanei ondo egokitzen zaiela ere.

6.– La empresa deberá comunicar el inicio y finalización de las acciones formativas programadas bajo esta iniciativa según se indica en el apartado 3 de este artículo, debiendo asegurar el desarrollo satisfactorio de las acciones formativas y de las funciones de seguimiento, control y evaluación, así como la adecuación de la formación realizada a las necesidades formativas reales de las empresas y sus trabajadores.

Nolanahi ere, onuradunak bere gain hartuko du zuzenean laguntzak behar bezala aplikatzea, eta jarraipen- eta kontrol-erakundeen eginkizunen behar bezalako garapena ziurtatu beharko du.

En todo caso, el o la beneficiaria será la responsable directa y principal de la correcta aplicación de las ayudas, debiendo asegurar el desarrollo satisfactorio de las funciones de los organismos de seguimiento y control.

7.– Diru-laguntza ematearen aldeko ebazpena jaso ondoren, eta behar den aurrerapenarekin, laguntzaren onuradunak eskatu ahal izango du finantzatutako planean aldaketak sartzeko, baldin eta aldaketok finantzatutako ekintzen edukiari buruzkoak edo ekintzak egikaritzeko erari eta/edo epeei buruzkoak badira. Aldaketa-eskaera hori idatziz egingo da, eta behar bezala arrazoitu beharko da. Lanbideko zuzendari nagusiak onartu beharko ditu aldaketa horiek.

7.– Después de recibida la resolución de concesión, y con la debida antelación, el beneficiario de la ayuda podrá solicitar la inclusión de modificaciones en el plan financiado cuando afecte al contenido de las acciones financiadas, a la forma y/o a los plazos de ejecución. Dicha solicitud de modificación se realizará por escrito, y deberá fundamentarse suficientemente. Las modificaciones deberán ser aprobadas por el Director General de Lanbide.

Parte-hartzaileen kopuruari edo irakaskuntzaren modalitateari eragiten dioten aldaketak direnean, baimendu ahal izango dira baldin eta ez badute murrizten hasierako eskaeran lortutako balorazio teknikoa.

Cuando se trate de modificaciones que afecten al número de participantes o a la modalidad de impartición, se podrán autorizar siempre que no supongan minoración de la valoración técnica respecto de la que se habría obtenido si se hubiesen tenido en cuenta en la solicitud inicial.

13. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea.

Artículo 13.– Abono de las ayudas.

1.– Diru-laguntzaren ordainketa egunean dagoela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu aurretik egingo du Hobetuz fundazioak, ordainketa bakoitzaren aurretik, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen dutenak, hain zuzen ere.

1.– El abono de la subvención se realizará por parte de la fundación Hobetuz previa presentación, con anterioridad a cada pago, de los certificados actualizados acreditativos de encontrarse al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social y/o a la Entidad de Previsión Social correspondiente.

2.– Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

2.– La subvención se abonará en dos pagos, que se realizarán del siguiente modo:

a) Diru-laguntza osoaren % 50eko lehen ordainketa bat izango da Hobetuzek lehen prestakuntza-ekintza hasi izanaren ziurtagiria jasotzen duen unean. Lehen ordainketa hori 180.303,64 eurotik gorakoa bada, titularrak bankuko abala aurkeztu beharko du, ebazpenarekin batera adieraziko diren jarraibideak kontuan izanik, edo bestela plana gauzatzerakoan dagoeneko sortutako gastuen justifikazioa, justifikatu gabeko gainerakoak kopuru hori gainditzen ez badu.

a) Un primer pago del 50% del total de la subvención al momento de la recepción por Hobetuz de la certificación de inicio de la primera acción formativa. Si este primer pago superase la cantidad de 180.303,64 euros, el titular deberá presentar aval bancario, siguiendo las indicaciones que se comunicarán junto con la resolución, o la justificación de los gastos ya generados en la ejecución del plan de modo que el resto no justificado no exceda de la citada cantidad.

b) Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren gainerakoari dagokiona, Hobetuzen justifikazio-memoria aurkeztu eta dagokion azken likidazioa onartzen denean.

b) Un segundo pago, por el resto de la subvención, a la presentación de la memoria justificativa ante Hobetuz y la aprobación de la liquidación final correspondiente.

14. artikulua.– Kostu finantzagarriak eta egozpen-irizpideak.

Artículo 14.– Costes financiables y criterios de imputación.

Honako hauek hartzen dira zuzeneko kostutzat, prestakuntza-ekintza bakoitzeko bananduta:

Se consideran costes directos, desglosados por cada acción formativa:

a) Enpresatik kanpoko zerbitzuak kontratatzeari dagozkion kostuak.

a) Los costes correspondientes a la contratación de servicios de formación externos a la empresa.

b) Prestatzaileen edo barne-prestatzaileen kostua.

b) El coste de formadores o formadoras internos.

c) Material suntsigarriaren kostua, babesteko eta segurtasuneko materiala barne.

c) El coste de material fungible, incluyendo el material de protección y seguridad.

«Teleprestakuntzaren» kasuan prestatzaileen eta parte-hartzaileen artean erabilitako komunikabideei egotzi dakiekeen kostuak dira finantzagarriak, ekintzaren guztizko kostuaren ehuneko 10eko gehienekoraino.

En el caso de la «teleformación» son financiables los costes imputables a los medios de comunicación utilizados entre formadores y participantes hasta un máximo del 10 por ciento del coste total de la acción.

d) Material didaktikoen kostua.

d) El coste de materiales didácticos.

e) Prestakuntza-fasean dauden langileen asegurua. Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira eta egoztea parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta egingo da.

e) El seguro de las personas trabajadoras en formación. Estos gastos deberán presentarse debidamente desglosados por acción formativa y su imputación se hará por el número de participantes.

f) Amortizazioak, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzi beharreko proportzioan, eta instalazio eta ekipamenduen alokairuak, prestakuntza-ekintzen garapenari egotzi beharrekoak.

f) Las amortizaciones, en la proporción imputable a cada acción formativa, y alquileres de instalaciones y equipamientos imputables al desarrollo de las acciones formativas.

Halaber, zeharkako kostuak ezin izango dira egindako eta justifikatutako prestakuntza-jardueraren kostu osoaren ehuneko 10 baino handiagoak izan.

Asimismo, los costes indirectos no podrán superar el 10 por ciento del coste total de la actividad formativa realizada y justificada.

Bestalde, enpresek programatutako prestakuntzaren antolaketaren kostuak finantzatu ahal izango dira, baldin eta kanpoko entitate baten esku uzten badute antolaketa hori. Kostu horiek ezingo dute gainditu prestakuntza-jardueraren kostuen ehuneko 10.

Por su parte, se podrán financiar los costes de organización en la formación programada por las empresas siempre que estas encomienden la organización de la formación a una entidad externa. Estos costes no podrán superar el 10 por ciento del coste de la actividad formativa.

Kostu hori behin bakarrik egotziko zaizkio finantzatutako proiektu orokorrari.

Estos costes se imputarán una única vez al proyecto financiado en su conjunto.

Industria-inbertsio ezohiko edota estrategikoetatik eratorritako prestakuntza-ekintzetan, eta betiere langileen kualifikazioa badakarte teknologietan edo produkzio-prozesu berritzaileetan, EAEtik kanpora egin behar badira Euskadik arlo horretan duen prestakuntza-eskaintzaren frogaturiko gabeziaren ondorioz, langile horiek bidaiak edota egonaldiak sorturiko zeharkako kostuak ere kontuan hartu ahalko dira.

En las acciones formativas que deriven de nuevas inversiones industriales extraordinarias y/o estratégicas y que supongan la cualificación de las personas trabajadoras en tecnologías o procesos productivos innovadores, cuando deban realizarse necesariamente fuera de la CAPV como consecuencia de la carencia probada de oferta formativa en el País Vasco, podrán ser considerados los costes indirectos generados por el viaje y/o estancia de dichas personas trabajadoras.

15. artikulua.– Diru-laguntzen justifikazioa eta likidazioa.

Artículo 15.– Justificación y liquidación de las ayudas.

Diruz lagundutako Prestakuntza Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak egikaritzean sortutako kostuak justifikatu beharko dituzte onuradunek. Horretarako, deialdi honetan bilduriko kostu finantzagarriak eta egozpen-irizpideak hartuko dira kontuan, eta halaber, baterako finantzaketa pribatuari begira, Prestakuntza Planeko parte-hartzaileen langile-arloko kostuak, 651/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) 31. artikuluak ezarritakoaren arabera. Fakturen edo zuzenbidean baliozkoak diren froga-dokumentuen bidez justifikatuko dira kostuak. Dokumentu horiek nahikoa xehetasunez banandu beharko dituzte azalpenak funtsak behar bezala aplikatzen direla egiaztatzeko eta prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarri guztiak identifikatzeko.

1.– Los beneficiarios deberán justificar los costes en que hayan incurrido a la hora de ejecutar las acciones formativas que integran el plan de formación subvencionado. A tal fin, se tendrán en cuenta los costes financiables y criterios de imputación recogidos en la presente convocatoria, así como, a efectos de la cofinanciación privada, los costes de personal de los participantes en el Plan de Formación, en los términos que establece el artículo 31 del Reglamento (UE) n.º 651/2014, de la Comisión. Los costes serán justificados por facturas o documentos probatorios válidos en derecho. Estos documentos deberán desglosar los conceptos con el detalle suficiente para acreditar la correcta aplicación de los fondos e identificar los diferentes costes financiables imputados a cada acción formativa.

2.– Laguntzen likidazioa modu proportzionalean egingo da, amaitu dituzten parte-hartzaileen kopurua eta egindako ikastorduen kopurua aintzat hartuta, prestakuntza ekintza bakoitzerako ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoen arabera (kostu/ ordu/ ikastaldi).

2.– La liquidación de las ayudas se realizará de manera proporcional al número de los y las participantes que las hayan finalizado y las horas lectivas efectivamente realizadas, según los módulos económicos coste/hora/curso establecidos y aprobados para cada acción formativa.

Prestakuntza gauzatu ondoren, diru-laguntza zehaztu ahal izateko, ekintza presentzialetan pertsona batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren ehuneko 75ean bertaratu bada. Halaber, teleprestakuntzako modalitatean emandako prestakuntza-ekintzetan, pertsona batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da baldin eta ikaskuntzaren jarraipena egiteko aldizkako kontrolen ehuneko 75 egin baditu eta teleprestakuntzari buruzko gainerako betekizunak bete baditu. Betekizun horiek Hobetuzen webgunean argitaratuko dira deialdia EHAAn argitaratzen den egun berean, onuradun eta parte-hartzaile guztiak jakitun egon daitezen.

A los efectos de determinar la subvención una vez ejecutada la formación, en las acciones presenciales se considerará que una persona ha finalizado la formación cuando haya asistido al menos al 75 por ciento de la impartición de la acción formativa. Asimismo, en las acciones formativas impartidas mediante la modalidad teleformación se considerará que han finalizado la acción aquellas personas que hayan realizado al menos el 75 por ciento de los controles periódicos de seguimiento del aprendizaje, así como el resto de requisitos sobre esta modalidad de formación que se publicarán en la web de Hobetuz para conocimiento de todos los beneficiarios y participantes, el mismo día de la publicación en el BOPV de la convocatoria.

3.– Azken likidazioa egiteko, onuradunak honako hauek bete eta Hobetuzera igorri beharko ditu Hobetuzen web-orrietan eskuragarri dauden eredu normalizatuetan, gehienez ere 2017ko irailaren 15erako:

3.– Para proceder a la liquidación final, el o la beneficiaria deberá cumplimentar y remitir a Hobetuz, como máximo el 15 de septiembre de 2017, en los modelos normalizados disponibles en la página web de Hobetuz:

a) Egindako prestakuntza-ekintza bakoitza amaitu (egikaritu) izanaren ziurtagiria, eta bere garaian, hasiko zela jakinarazitako ekintzari buruzkoa.

a) La certificación de finalización (ejecución) de cada acción formativa realizada y respecto de la que se hubiese comunicado su inicio en el momento oportuno.

b) Deialdi honetan ezarritako kostu finantzagarrien eta egozte-irizpideen arabera, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzei buruzko kostuak gutxienez ziurtatuko dituen dokumentazioa.

b) La documentación justificativa que acredite como mínimo los costes relativos a las acciones formativas subvencionadas, de conformidad con los costes financiables y criterios de imputación establecidos en la presente convocatoria.

c) Deialdi honetan aurkeztu gabeko ekintzak direla-eta estatuko sisteman egindako hobarien ardurapeko aitorpena, EAEko lantokietara atxikitako langileei dagozkien ekintzak betiere.

c) Declaración responsable de bonificaciones efectuadas en el sistema estatal por acciones no presentadas a esta convocatoria y correspondientes a las personas trabajadoras adscritas a centros de trabajo de la CAPV.

Prestakuntza Planaren likidazioa egitekoan, eta subentzionaturiko proiektuari eslei dakiokeen behin betiko zenbatekoa kalkulatze aldera, Hobetuzek kontuan hartuko du EAEko langileei dagokien 2016. urterako estatuko ereduan enpresa bakoitzerako ezarritako hobari gisa emateko gehieneko kopurua, eta enpresari hobari gisa benetan eman zaion diru-kopurua etengabeko prestakuntzako azalpenagatik 2016ko ekitaldi honen barruan eta langile horientzat, eta plan bakoitzari dagokion azken diru-laguntzatik estatuko sisteman kontsumitu gabeko kreditu kopurua deskontatuko da.

En el momento de realizar la liquidación del Plan de Formación, y con el fin de calcular el importe definitivo asignable al proyecto subvencionado, Hobetuz tomará en cuenta la cantidad máxima de bonificación establecida para cada empresa en el modelo estatal para el año 2016 correspondiente a las personas trabajadoras de la CAPV, y la cantidad que realmente se ha bonificado la empresa por el concepto de formación continua dentro de este ejercicio 2016 y para estas personas trabajadoras, procediendo a descontar de la subvención final que resultara para cada plan la cantidad de crédito no consumida en el sistema estatal.

d) Hornitzaileen aukeraketak ekonomia- eta eraginkortasun-irizpideei erantzun diela egiaztatzen duen dokumentazioa, baita gutxienez hiru eskaintza eskatzeko betebeharra bete izana egiaztatzen duena ere, kontratuen zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratu Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitako kontratu txikien zenbatekoa gainditzen duenean.

d) Documentación acreditativa de que la elección de proveedores ha respondido a criterios de economía y eficacia y del cumplimiento de la obligación de solicitud como mínimo de tres ofertas cuando la cuantía de los contratos supere la de los contratos menores previstos en el Real Decreto Legislativo 3/2011, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Contratos del Sector Público.

e) Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza edozein modalitatetan ematen duten erakundeek erantzukizunpeko adierazpen bat erantsi beharko dute, non adieraziko baitute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari aurkeztu diotela emandako prestakuntza ebaluatzeari buruzko dokumentazio guztia (dokumentazio horretan bildu egingo da ikasleek lortutako emaitzak, ebaluazio-txostenak eta -aktak.), hau da, profesionaltasun-ziurtagiriei buruzko araudian eskatzen den dokumentazioa.

e) En el caso de las entidades con acciones de formación asociada a certificados de profesionalidad en cualquier modalidad, deberán adjuntar una Declaración Responsable de haber entregado a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo toda la documentación relativa a la evaluación de la formación impartida (documentación que recoja los resultados obtenidos por los alumnos, informes y actas de evaluación,.,), exigida en la normativa reguladora de los certificados de profesionalidad.

4.– Egikaritze-ziurtagiriak behar bezala bete eta aurkezten dituzten parte-hartzaileak bakarrik hartuko dira aintzat, betiere aldez aurretik deialdi honen 12.3 artikuluko parte-hartzaileen zerrendan bilduta behar dutela aintzat hartuta.

4.– Serán considerados únicamente los y las participantes con información correctamente cumplimentada en las certificaciones de ejecución presentadas e incluidas en la relación de participantes a que se refiere el artículo 12.3 de la presente convocatoria.

5.– Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren emango da diru-laguntzaren azken likidazioko ebazpena.

5.– Una vez examinada la documentación presentada, se practicará la resolución de liquidación final.

Egindako likidazioa aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, dagokion itzulketa-espedientea izapidetuko da, deialdi honetako 18. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Si la liquidación practicada fuese inferior a la cantidad anticipada, se tramitará el correspondiente expediente de reintegro, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 18 de esta convocatoria.

6.– Emandako laguntzaren ondorioetarako egin diren ordainketen ordainagiri originalak aurkeztu beharko ditu onuradunak, edo, horiek ezean, fotokopia konpultsatuak aurkeztuko ditu behin betiko likidazioa jakinarazi eta hurrengo 20 egunetan.

6.– En el plazo de los 20 días siguientes a la notificación de la liquidación definitiva, el beneficiario deberá estar en disposición de presentar originales, o en su caso fotocopias compulsadas, de los recibos correspondientes a los pagos considerados a efectos de la ayuda concedida.

7.– Diru-laguntzaren onuradunek 4 urteko epean gorde beharko dituzte, diru-laguntzaren amaierako likidaziotik hasita, bai diru-laguntzaren oinarri den jarduera gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak, bai eta jasotako funtsen erabilerari buruzko ziurtagiriak ere.

7.– Los beneficiarios estarán obligados a conservar, durante un plazo de 4 años a contar de la liquidación final de la subvención, los justificantes de la realización de la actividad que fundamenta su concesión y de la aplicación de los fondos recibidos.

Diru-laguntzaren onuraduna epe hori amaitu baino lehen desagertzen bada, aipatu dokumentazioaren kopia bidali beharko du Hobetuzera desagertu baino lehen.

Cuando el beneficiario de la subvención desaparezca sin haber transcurrido el citado periodo, deberá remitir copia de la citada documentación a Hobetuz con carácter previo a su extinción.

16. artikulua.– Laguntza-eskubidea eskuratzeko eta eskubide horri eusteko betekizunak.

Artículo 16.– Requisitos para adquirir y conservar el derecho a la ayuda.

Laguntza jasotzeko eskubidea eskuratu eta horri eusteko, onuradunak honako betebehar hauek bete beharko ditu:

La adquisición y conservación del derecho a la ayuda implica para los beneficiarios el cumplimiento de las siguientes obligaciones:

– Hala eskatuta, aurreko deialdietan jasotako kopurua itzuli izana.

– Haber realizado el abono de cantidades obtenidas en convocatorias anteriores y cuya devolución o reintegro haya sido requerido.

– Hobetuzi jakinarazi beharko dio enpresa eskatzailea edo enpresa parte-hartzaileak legez, hitzarmenez edo beste edozein xedapenez behartuta ote dauden diru-baliabideak eskaintzera prestakuntza egiteko. Kasu horretan, laguntzak ez du esan nahiko horretarako eskainiko diren diru-baliabideak murriztu behar direnik.

– Comunicar a Hobetuz si la empresa solicitante o las empresas participantes están obligadas por ley, convenio colectivo o cualquier otra disposición a dedicar recursos económicos a la realización de formación. En tal caso, la ayuda no podrá significar una minoración de los recursos económicos a dedicar.

– Laguntza jaso duen prestakuntza-jarduera deialdi honetako eta EAEko Etengabeko Prestakuntzako Lanbide arteko Akordioko oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera egitea. Kontzeptu horregatik esleitutako funtsak ezin izango dira berau ematera bultzatu duten helburuetarako ez diren gauzetan erabili.

– Realizar la actividad formativa que fundamenta la concesión de la ayuda, de acuerdo con las bases, condiciones y requisitos formales y materiales de la presente convocatoria y del Acuerdo Interprofesional sobre Formación Profesional en la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin que puedan destinarse los fondos asignados por este concepto a fines distintos a los que motivaron su concesión.

– Hobetuzen aurrean jarduera egin dela egiaztatzea, baita laguntza ematea edo gozatzea zehaztuko duten betebeharrak eta baldintzak bete direla ere. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak aurkeztuko dituzte, eta prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datuak eta dokumentuak aurkeztuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrenbestez, ekintza egin dela, emandako finantziazioa erabili dela, eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela behar bezala egiaztatu ahal izango da.

– Acreditar ante Hobetuz la realización de la actividad, así como el cumplimiento de los requisitos y condiciones que determinen la concesión o disfrute de la ayuda, presentando los correspondientes documentos justificativos y facilitando cuantos datos y documentos les sean solicitados sobre la acción formativa una vez finalizada ésta, al objeto de permitir la adecuada verificación de su desarrollo, uso de la financiación concedida y evaluación de los resultados obtenidos.

– Argitalpenetan edo onarturiko ekimenaren bestelako komunikabide eta hedabideetan prestakuntzako ekintza estrategikoei laguntzeko 2016ko deialdian eginiko ekintzak direla jasotzea, betiere horietan Eusko Jaurlaritzaren, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hobetuzen logotipoak bilduta.

– Hacer constar en las publicaciones u otras vías de comunicación y difusión de la Iniciativa aprobada que se trata de acciones realizadas en el marco de la convocatoria 2016 de ayudas a la formación de acciones estratégicas de formación, debiendo incluir en todo caso los logotipos del Gobierno Vasco, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y de Hobetuz.

– Hamazazpigarren oinarrian ezarritako kontrol eta jarraipenerako jardunak onartzea.

– Aceptar las actuaciones de control y seguimiento establecidas en la base decimoséptima.

17. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

Artículo 17.– Seguimiento y control.

1.– Hobetuzek, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako erakunde eskudunek burutzen dituzten egiaztapen- eta kontrol-jardunak onartuko dituzten onuradunek, lokal eta instalazioetarako sarbidea eta parte-hartzaileekin, Langileen Lege Ordezkaritzako kideekin eta elkarrizketatzea beharrezko iritzitako gainerako pertsonekin harremanetan jartzea ahalbidetuz.

1.– Los beneficiarios de las ayudas se someterán a las actuaciones de comprobación y control que lleven a cabo Hobetuz, la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, así como las instancias europeas competentes, facilitando el acceso a locales e instalaciones y el contacto con los y las participantes, los miembros de la Representación Legal de las personas Trabajadoras y demás personas que se considere necesario entrevistar.

2.– Kontrol-jarduera hauek onartzeko betebehar orokor honen esparruan, onuradunak honako hau bete beharko du:

2.– En el marco de esta obligación general de aceptación de actuaciones de control, el beneficiario está obligado a:

– Finantzaturiko ekintzak egikaritu izanari edo ekintza horien bideragarritasunari buruzko informazioa ematea, baita jarraipena egiteko eskatzen zaion dokumentazioa betetzea eta igortzea ere; dena dela, 10 eguneko epea izango du egiten diren errekerimenduei erantzuteko. Errekerimendu horiek estatuko ereduaren barruan hobaria jaso duten ekintzei buruzkoak ere izan daitezke.

– Aportar cualquier información relativa a la ejecución de la iniciativa financiada o su viabilidad, así como cumplimentar y remitir la documentación de seguimiento que le sea requerida, disponiendo de 10 días para atender a los requerimientos que se realicen. Estos requerimientos podrán también referirse a las acciones bonificadas dentro del modelo estatal.

– Hobetuzi jakinaraztea beste Erakunde batzuetatik eratorritako diru-laguntzak edo laguntzak –deialdi honek diruz lagundutako ekintza guztiei edo batzuei eragiten dietenak– eskatu direla edo eskuratu direla.

– Comunicar a Hobetuz la solicitud u obtención de subvenciones o ayudas procedentes de otras Instituciones que afecten a toda o parte de la actividad subvencionada en la presente convocatoria.

3.– Auditorien eta Ikuskaritzen Urteko Plan bat ezarriko du Hobetuzek, deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta diruz lagundutako ekintzak benetan zein baldintzatan egikaritu diren aztertzeko. Plan horren barnen sartuko dira Hobetuzek egingo den arriskuen analisiaren ondoriozko estatistika-irizpideen arabera aukeratzen dituen espedienteak. Ikuskatze Planean bilduko dira, halaber, behar bezala identifikatutako pertsonek egindako eta sinatutako salaketetatik eratorritako jardunak.

3.– Hobetuz establecerá un Plan Anual de Auditorías e Inspecciones destinado a verificar el cumplimiento de los requisitos establecidos en la convocatoria, así como a constatar las condiciones reales de ejecución de las acciones subvencionadas. Se incluirán en dicho Plan aquellos expedientes que Hobetuz seleccione en función de criterios estadísticos resultantes del análisis de riesgos que se realice. Igualmente, se incluirán en el Plan de Inspecciones aquellas actuaciones derivadas de denuncias fundamentadas y suscritas por personas debidamente identificadas.

18. artikulua.– Diru-laguntzak itzultzea.

Artículo 18.– Reintegro de subvenciones.

1.– Jasotako laguntzak osorik edo zati batean itzuli beharko dituzte onuradunek, eta berandutze-interesak eskatuko zaizkie laguntza ordaintzen den unetik, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako kasuetan eta honako hauetan:

1.– Procederá el reintegro total o parcial de las ayudas percibidas y la exigencia de interés de demora desde el momento de su abono, en los supuestos previstos en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y, en particular, en los siguientes:

– Laguntzaren helburua edo laguntza emateko agindutako baldintzak ez betetzea.

– Incumplimiento de la finalidad para la que la ayuda fue concedida o de las condiciones impuestas para su concesión.

– Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatu beharra ez betetzea.

– Incumplimiento de la obligación de justificar la realización de la actividad y el cumplimiento de las condiciones y requisitos que determinan la concesión o disfrute de la ayuda.

– Diru-laguntza lortzea horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.

– Obtener la ayuda sin reunir las condiciones requeridas para ello.

– Jarraipen- eta kontrol-jardunak ukatzea edo oztopatzea.

– Negativa u obstrucción a las actuaciones de seguimiento y control.

– Diruz lagundutako ekintzak egikaritzeko baldintzei buruz datu faltsuak ematea, errealitatearekin bat ez datozenak.

– Facilitar datos sobre las condiciones de ejecución de las acciones subvencionadas no ajustados a la realidad.

– Deialdi honetan zehaztutako beste edozein betebehar, baldintza edo betekizun ez betetzea.

– Cualquier otro incumplimiento de las obligaciones, condiciones y requisitos fijados en esta convocatoria.

2.– Itzultzeko prozedurari Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren idazki bidez emango zaio hasiera, eta idazkia bidaliko dio Hobetuzek laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Horrekin batera, jakinaraziko dio hamabost eguneko epea duela alegazioak edo egokitzat jotzen dituen egiaztagiriak aurkezteko; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren berme eta itzulketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

2.– El procedimiento de reintegro se iniciará mediante escrito de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, que será comunicado por Hobetuz a la persona beneficiaria de la ayuda, poniéndole de manifiesto el hecho o hechos constitutivos de incumplimiento y requiriéndole para que, en el plazo de quince días, formule las alegaciones o presente los documentos justificativos que considere pertinentes, todo ello de acuerdo con el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan onuradunak alegaziorik aurkeztu ez badu edo alegazioak onartu ez badira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa eskatzeko ebazpena emango du, eta itzulketa hori ebazpenean adierazitako epean gauzatu beharko da. Horretarako, Hobetuzek dagokion espedientea igorriko dio Lanbideri, eskaera-idazkiarekin eta alegazioekin batera -eta, hala badagokio, alegazio horiek ebazteko proposamenarekin batera. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura ebazteko epea gehienez 12 hilekoa izango da.

3.– Transcurrido el plazo de alegaciones sin que éstas se hubieren producido o desestimadas éstas, el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo dictará resolución, exigiendo el reintegro, que habrá de producirse en el plazo indicado en dicha resolución. A tal efecto, Hobetuz trasladará a Lanbide el expediente correspondiente, con el escrito de requerimiento y las alegaciones, y en su caso, con propuesta de resolución. El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de 12 meses.

4.– Borondatezko epea amaitutakoan itzulketa gauzatu ez badu, beharrezko izapideak jarriko dira abian, itzuli beharreko diru-zenbatekoak premiamendu-bidetik berreskuratzeko. Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira.

4.– Una vez vencido el plazo voluntario de reintegro sin que se haya efectuado el mismo, se realizarán los trámites correspondientes para su recuperación por vía de apremio. Las cantidades a reintegrar tendrán la consideración de ingresos de derecho público.

19. artikulua.– Datuen tratamendu automatizatua.

Artículo 19.– Tratamiento automatizado de los datos.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, laguntza-eskaera betetzean interesdunak datu horiek Hobetuzen eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren fitxategi informatizatuetan sartzeko baimena ematen duela ulertuko da. Aipatu Legean aurreikusten diren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta alderatzeko eskubideak Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioan (Kale Nagusia 35 - -6.a, 48009 Bilbao) eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan egikari daitezke.

En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de 13 de diciembre de Protección de Datos de Carácter Personal, la cumplimentación de la solicitud de ayuda implica la autorización del interesado o de la interesada para la incorporación de los datos consignados en ella a los ficheros de Hobetuz y de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo. Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos en la mencionada Ley se pueden ejercitar ante Hobetuz-Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua (c/ Gran Vía, 35-6.º; 48009 Bilbao) y ante Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Erakunde laguntzaile izendatzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Nombramiento de entidad colaboradora.

1.– Hobetuz-Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izendatzen da deialdi honetan arautzen diren laguntzen kudeaketarako eta ordainketarako erakunde laguntzaile, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 52. artikuluan ezarritakoaren arabera. Aipatutako 52. artikuluak dioenez, diru-laguntzarekin edo laguntzarekin loturiko guztiak ematen dituen organoaren kontura eta izenean jardungo du Hobetuz Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua - Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak. Haatik, laguntza hori ez da, inola ere, Hobetuzen ondaretzat hartuko.

1.– Se designa a Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa entidad colaboradora para la gestión y el pago de las ayudas reguladas en la presente convocatoria en virtud de lo establecido en el artículo 52 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. De acuerdo con el citado artículo 52, Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa actuará en nombre y por cuenta del órgano concedente a todos los efectos relacionados con la subvención o ayuda, que en ningún caso se considerará integrante de su patrimonio.

2.– Laguntzen deialdi hau finantzatzeko funtsak, 2016ko ordainketa-kredituari dagozkionak, emandako laguntzen guztizko zenbatekoaren % 50aren baliokide den gehieneko zenbatekoaz, Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioari transferituko dizkio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaile denez, dagokion ebazpena hartu ondoren, deialdi honen bidez deituriko laguntzak emanda. Gainerakoa 2017ko ekitaldian transferituko da.

2.– Los fondos destinados a la financiación de esta convocatoria de ayudas, correspondientes al crédito de pago de 2016, por el importe máximo equivalente al 50% del montante global de las ayudas concedidas, serán transferidos a Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua en su condición de entidad colaboradora por parte de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, tras adoptarse la resolución que proceda otorgando las ayudas convocadas por la presente convocatoria. El resto se transferirá en el ejercicio 2017.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren betebeharrak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Obligaciones de Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua- Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa.

Deialdi honetan zehaztutakoez gain, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 52. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak honako betebehar hauek izango ditu:

Además de las obligaciones asignadas en la presente convocatoria y las establecidas en el artículo 52 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, serán obligaciones de Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa:

1.– Funtsak azken enpresa onuradunen artean banatzea.

1.– Distribuir los fondos entre las empresas beneficiarias finales.

2.– Laguntzak aplikatu zaizkien prestakuntza-ekintzak egin izana justifikatzen duten agiriak eskatzea eta gordetzea, lau urtez.

2.– Exigir y conservar, durante cuatro años, los justificantes de la realización de las acciones formativas a las que se aplican las ayudas.

3.– Jaso diren funtsak zertan aplikatu diren justifikatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean, 2017ko abenduaren 30a baino lehen, eta honako alderdi hauek zerrendatuta aurkeztea: amaierako onuradunen izen-abizenak, emandako laguntzak, egindako ordainketak eta, oro har, funts horiekin egindako prestakuntza-jardueren memoria orokorra osa dezaketen bestelako datu kuantitatiboak zein kualitatiboak.

3.– Justificar ante Lanbide-Servicio Vasco de Empleo con fecha límite el 30 de diciembre de 2017, la aplicación de los fondos percibidos, con aportación de una relación nominativa de los beneficiarios finales, las ayudas concedidas, los pagos realizados y cuantos datos cuantitativos y cualitativos puedan configurar la memoria global de actividad en formación realizada con dichos fondos.

4.– Funtsen kudeaketa dela-eta, Eusko Jaurlaritzak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren bitartez egin ditzakeen egiaztatze-jardueren eraginpean jartzea.

4.– Someterse a las actuaciones de comprobación que, respecto a la gestión de los fondos puede efectuar el Gobierno Vasco a través de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, del Departamento de Empleo y Políticas Sociales y de la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

5.– Deialdian aurreikusten den ez-betetze kasuren bat gertatuz gero, onuradunei laguntzak itzul ditzaten eskatzea, deialdian bertan ezarritako itzultze-prozedurari jarraituz, behin dagozkien ebazpenak eman ondoren.

5.– Requerir a las y los beneficiarios la devolución de las ayudas, en los supuestos de incumplimiento previstos en sus correspondientes convocatorias, de conformidad con el procedimiento de reintegro establecido en las mismas, una vez dictadas las resoluciones correspondientes.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Finantzaketa-soberakinen azken likidazioa.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Liquidación final de los excedentes de financiación.

Deialdi honetan arautzen diren laguntzen onuradunek aplikatu ez dituzten finantzaketa-soberakinak eta deialdi honetan aurreikusten den dirua itzultzeko prozeduraren ondoriozko funtsak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuliko dizkio Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak.

Los excedentes de financiación no aplicados por las y los beneficiarios de las ayudas reguladas en la presente convocatoria, así como los fondos resultantes de los procedimientos de reintegro previstos en la misma se devolverán por Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Betekizunak eskatzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL CUARTA.– Exigencia de requisitos.

Deialdi honetan ezarritakoari begira, deialdia argitaratu aurretik prestakuntza-ekintzak hasi edo amaitu dituzten eskatzaileek denbora-arrazoiak direla medio bete ezin izan dituzten betekizunak ez dira eskatuko.

A los efectos de lo dispuesto en la presente convocatoria, no serán exigibles aquellos requisitos de imposible cumplimiento por razones temporales a aquellos y aquellas solicitantes que hayan iniciado o terminado las acciones formativas antes de su publicación.

Kasu horietan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko Ebazpenean ezarritako irizpide orokorrak aplikatuko dira. Horren bidez, Lanbideren Administrazio Kontseiluaren erabaki bidez onarturiko deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2015eko ekitaldirako (2015-10-23ko EHAA).

En estos casos, serán de aplicación los criterios generales establecidos en la Resolución de 22 de octubre de 2015 del Director General de Lanbide por la que se publica la convocatoria para el ejercicio 2015 de las ayudas económicas para la realización de acciones estratégicas formativas que se desarrollen por parte de las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide (BOPV 23-10-2015).

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común