Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna

N.º 94, jueves 19 de mayo de 2016


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
2096
2096

6/2016 LEGEA, maiatzaren 12koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa.

LEY 6/2016, de 12 de mayo, del Tercer Sector Social de Euskadi.

Eusko Legebiltzarrak 6/2016 Legea, maiatzaren 12koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 6/2016, de 12 de mayo, del Tercer Sector Social de Euskadi

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bitartez onartutako Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak, 9.2 artikuluan, euskal botere publikoei obligazio gisa ezartzen die neurriak hartzea baldintzak sustatzeko eta oztopoak ezabatzeko gizabanakoen eta giza taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak izan daitezen, eta baita ere faboratzea herritar guztiek bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte har dezaten.

El Estatuto de Autonomía para el País Vasco, aprobado por la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, en su artículo 9.2 atribuye a los poderes públicos vascos la obligación de adoptar medidas dirigidas a promover las condiciones y a remover los obstáculos para que la libertad y la igualdad del individuo y de los grupos en que se integra sean efectivas y reales, así como la de facilitar la participación de toda la ciudadanía en la vida política, económica, cultural y social del País Vasco.

Zehazkiago, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren erregimenaren ikuspegitik, Autonomia Estatutuaren 10.12, 10.13, 10.23 eta 10.39 artikuluek Euskal Autonomia Erkidegoari eskumen esklusiboa ematen diote, batetik, asistentzia sozialaren alorrean, eta bestetik, irakaskuntza, kultura, arte, ongintza eta sorospen izaerako nahiz antzeko fundazioen eta elkarteen alorrean (betiere eginkizunak nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen badituzte), kooperatiben alorrean eta komunitatearen garapenaren alorrean.

Con carácter específico, desde la perspectiva del régimen de distribución de competencias entre el Estado y la Comunidad Autónoma de Euskadi, los artículos 10.12, 10.13, 10.23 y 10.39 del citado Estatuto de Autonomía atribuyen a la Comunidad Autónoma del País Vasco competencia exclusiva respectivamente en materia de asistencia social; en materia de fundaciones y asociaciones de carácter docente, cultural, artístico, benéfico, asistencial y similares, en tanto desarrollen principalmente sus funciones en el País Vasco; en materia de cooperativas; y en materia de desarrollo comunitario.

Euskal gizarteak sare sozial zabala, plurala eta aktiboa izan du eta izaten jarraitzen du; sare sozial hori herritarren ekimen libretik sortzen diren erakundeez osatuta dago, eta horrez gain, herritarren solidaritate antolatua eta partizipazio soziala kanalizatzen dituzte erakunde horiek, baita izaera sozialeko egoera, arazo edo premiaren baten eraginpean dauden pertsona, familia, talde edo komunitateen solidaritate antolatua eta partizipazio soziala kanalizatu ere. Hirugarren sektore sozialaz ari gara.

La sociedad vasca ha contado y cuenta con un tejido social extenso, plural y activo conformado por organizaciones que surgen de la libre iniciativa ciudadana y canalizan la solidaridad organizada y la participación social de la ciudadanía en general y de las propias personas, familias, grupos o comunidades afectadas por una situación, problema o necesidad de carácter social. Se trata del tercer sector social.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak ekintza sozialaren hirugarren sektorea txertatu zuen, nahiz eta ez zuen zehaztu, eta Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta arautzeko abenduaren 11ko 283/2012 Dekretuak, halaber, «gizarte-ekintzako hirugarren sektorea» honela definitzen du: «gizarte-ekintzako hirugarren sektorea erakunde pribatu jakin batzuek osatzen dute: erakunde pribatu horiek formalki antolatuta daude, ez dute irabazteko asmorik eta, nagusiki, solidaritate soziala sustatzen dihardute, hala nola pertsonen partizipazio soziala, gizarte-eskubideak, inklusio eta kohesio soziala bultzatzen Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan».

La Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, dio entrada en nuestro ordenamiento, aunque sin definirlo, al tercer sector de acción social, y el Decreto 283/2012, de 11 de diciembre, por el que se constituye y regula la Mesa del Diálogo Civil, define como tercer sector de acción social «el conjunto de entidades de carácter privado, formalmente organizadas y con ausencia de ánimo de lucro, que se dediquen prioritariamente a la promoción de la solidaridad social, así como al impulso de la participación social de las personas, los derechos sociales, la inclusión y la cohesión social en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco».

Lege honen ondorioetarako, Euskadiko hirugarren sektore soziala osatzen duten erakundeek honako ezaugarri hauek dituzte: legezko egitura eta nortasun juridikoa dute, eta beren figura juridikoari dagokion erregistroan inskribatuta daude; borondatezko ekintzakoak dira; irabazi-asmorik ez dute; pribatuak dira eta beren burua gobernatzen eta kudeatzen dute; egoitza Euskadin dute eta jarduera Euskadin gauzatzen dute; eta helburu nagusia dute sustatzea inklusio soziala, garapenerako lankidetza eta zaurtasun, bazterketa, ezberdintasun, babesgabetasun edo mendetasun egoeran dauden pertsona, familia, kolektibo edo komunitateen eskubideen erabilera efektiboa; horretarako, esku-hartze sozialeko jarduerak gauzatzen dituzte, eta halakotzat hartzen dira zerbitzu sozialak, enplegurako sarbidearen sustapena eta pertsona horien inklusio soziala bultzatzeko jomuga duen beste edozein jarduera, barruan sartuta esparru, politika eta sistemen elkarreragin-guneetan xede horrekin gauzatutakoak, esate baterako gune soziolaboralean, soziohabitazionalean, sozioedukatiboan, soziosanitarioan, soziojudizialean edo soziokulturalean, edo beste batzuetan.

A los efectos de esta ley, el tercer sector social de Euskadi está conformado por el conjunto de organizaciones, con estructura legal y personalidad jurídica, inscritas en el registro correspondiente a su figura jurídica, de acción voluntaria, no lucrativas, privadas, autogobernadas y autogestionadas, con sede y actividad en Euskadi, cuya finalidad principal es promover la inclusión social, la cooperación al desarrollo y el ejercicio efectivo de los derechos de las personas, familias, colectivos o comunidades que afrontan situaciones de vulnerabilidad o exclusión, desprotección y dependencia, a través de actividades de intervención social, entendiendo por tales los servicios sociales, la promoción del acceso al empleo y cualquier otra orientada a promover la inclusión social de aquellas, incluidas las actividades desarrolladas con esta finalidad en los espacios de interacción entre ámbitos, políticas y sistemas, como los espacios sociolaboral, sociohabitacional, socioeducativo, sociosanitario, sociojudicial o sociocultural, u otros.

Horrenbestez, hirugarren sektore sozialaren barnean ekintza sozialaren hirugarren sektorea sartzen da, hots, zerbitzu sozialen esparrua eta ekintza sozialaren esparrua, zentzu zorrotzean; baina haraindi doa, zentzu zabalean politika sozialetan kokatuta dauden beste hainbat esparru ere hartzen baititu, hala nola enplegua edo diru-sarrerak bermatzeko eta inklusio sozialerako sistema.

Por tanto, el tercer sector social incluye el tercer sector de acción social o el ámbito de los servicios sociales o de la acción social en sentido estricto, pero lo desborda, abarcando también otros ámbitos encuadrados en las políticas sociales en sentido amplio, como el empleo o el sistema de garantía de ingresos y para la inclusión social.

Hirugarren sektore soziala ekimen sozialeko erakundeek osatzen dute; erakunde horiek oinarri bazkide eta boluntarioz osatutako oinarri soziala daukate, eta horiez gainera askotan langile kontratatu ordainduak ere badauzkate, eta esku-hartze sozialeko jarduerak gauzatzen dituzte.

El tercer sector social está compuesto por organizaciones de iniciativa social que, como tales, surgen y cuentan con una base social integrada por personas socias y personas voluntarias, además de, habitualmente, personal contratado remunerado, que desarrollan actividades de intervención social.

Erakunde horiek pertsona edo kolektibo hauen alde lan egiten dute: adinekoak, haurrak eta nerabeak, gazteak, emakumeak, indarkeria matxista sufritzen ari diren edo sufritu duten pertsonak, desgaitasunak dituztenak edo menpekotasunean daudenak, gaixotasunen bat dutenak, etorkinak, langabeak, bazterketa sozialeko egoeran edo arriskuan daudenak, beste pertsona edo kolektibo batzuk, edo biztanleria oro har.

Son organizaciones que trabajan a favor de las personas mayores, la infancia y la adolescencia, la juventud, las mujeres, las personas que sufren o han sufrido la violencia machista, las personas con discapacidad o con dependencia, las personas afectadas por una enfermedad, las personas inmigrantes, las personas en situación de desempleo, las personas en situación o riesgo de exclusión social, otras personas o colectivos, o la población en general.

Horrelako erakundeek premiei eman beharreko erantzuna eta instituzioekiko lankidetza kritikarako, salaketarako eta alternatibak proposatzeko gaitasunarekin konbinatzen dituzte, funtsezko ekarpena, ekarpen bereizgarria, eginez honako hauei: a) ematen dituzten zerbitzuen xede diren pertsona, familia, talde eta komunitateei, eskubideak sustatzeari eta benetan erabiltzeari eta gaitasunak eta bizi-proiektuak garatzeari dagokienez, betiere ahalik eta autonomiarik handiena utziz; eta b) euskal gizarte osoari, hain zuzen ere solidaritateari eta elkar laguntzari, partaidetzari, kohesio sozialari, politika sozialak eta erantzukizun publikoko sistemak sustatzeari, zerbitzu-hornikuntzari (hots, horrelako zerbitzuak diseinatzea, ematea, ebaluatzea eta hobetzea) eta gobernantzari dagokienez.

Esas organizaciones combinan la respuesta a las necesidades y la colaboración con las instituciones con la capacidad crítica, de denuncia y propuesta de alternativas, realizando una contribución fundamental, y diferencial: a) a las personas, familias, grupos o comunidades a cuyo servicio están, en términos de promoción y ejercicio efectivo de sus derechos y de desarrollo de sus capacidades y proyectos de vida, con la mayor autonomía posible; y b) al conjunto de la sociedad vasca, en términos de solidaridad y ayuda mutua, participación, cohesión social, impulso de las políticas sociales y los sistemas de responsabilidad pública, provisión de servicios (entendiendo por tal su diseño, prestación, evaluación y mejora) y gobernanza.

Ondorioz, hirugarren sektore soziala euskal gizartearen funtsezko aktiboa da, batetik, edozein egoeratan –bereziki, ekonomiaren, politikaren, erakundeen, gizartearen eta balioen alorretan egun pairatzen ari garen krisialdi-egoera honetan– bidezkoa, berdintasunezkoa, solidarioa, kohesionatua, partizipatiboa eta demokratikoa izango den gizarte gisa eratu dadin; eta bestetik, premia sozialei modu egokiagoan erantzun dakien, hots, modu integral, gertuko, pertsonalizatu eta partizipatiboan, betiere sektoreen arteko lankidetzan oinarrituta eta pertsona, familia, kolektibo eta komunitate jasotzaileen partizipazioarekin.

El tercer sector social constituye, por tanto, un activo fundamental de la sociedad vasca, de un lado, para configurarse como una sociedad justa, igualitaria, solidaria, cohesionada, participativa y democrática en cualquier coyuntura –y especialmente en una coyuntura de crisis económica, política, institucional, social y de valores, como la que atravesamos–, y de otro lado, para responder de manera más adecuada (integral, cercana, personalizada, participativa) a las necesidades sociales, desde la colaboración entre sectores y con la participación de las propias personas, familias, colectivos o comunidades destinatarias.

Halaber, hirugarren sektore sozialeko elkarteek kapital garrantzitsua bideratzen dute: kapital soziala, giza kapitala eta harremanekin loturikoa. Horrez gainera, jarduera ekonomiko garrantzitsua gauzatzen dute, eta horren bitartez, itzulera ekonomiko eta soziala sortzen dute; horrela, enplegu-sorreran intentsiboak dira erakunde horiek, erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzan eta enplegu-alternatiben sorreran lagunduz eta laneratze-prozesuetan lagun eginez, nagusiki desgaituei eta bazterketa sozialeko egoeran edo arriskuan dauden pertsonei dagokienez.

Las organizaciones del tercer sector social canalizan además un importante capital social, relacional y humano. Asimismo, desarrollan una actividad económica relevante, generando a través de ella un retorno no sólo económico, sino también social, siendo intensivas en creación de empleo, mediante la colaboración en la provisión de servicios de responsabilidad pública y la generación de alternativas de empleo y el acompañamiento de procesos de inserción laboral, principalmente, de personas con discapacidad y de personas en situación o riesgo de exclusión.

Bestalde, hirugarren sektore sozialeko erakundeek sareak osatu ohi dituzte, beste batzuekin elkartuta bigarren mailako erakundeetan (federazioak, elkarteak edo antzekoak) edo maila handiagokoetan. Euskal Autonomia Erkidegoan, aurrera egiten ari gara hirugarren sektore sozialeko Euskadiko sare guztiak sareen sare batean elkartzeari dagokionez.

Por otra parte, estas organizaciones del tercer sector social suelen constituir redes agrupándose con otras en organizaciones (federaciones, asociaciones, u otras semejantes) de segundo nivel, o superiores. En la Comunidad Autónoma del País Vasco se ha avanzado en la confluencia de las redes del tercer sector social de Euskadi en una red de redes.

Euskal sektore publikoarekiko loturari gagozkiola, erakunde horiek erantzukizun publikoko sistemetan parte hartu dute eta parte hartzen dute, presentzia oso esanguratsua izanik, sortu zirenez geroztik, zerbitzu sozialen sisteman, enplegu-sisteman, diru-sarrerak bermatzeko eta inklusio sozialerako sisteman eta esku-hartze sozialarekin loturiko sistemen –esaterako, hezkuntza-sistemaren eta osasun-sistemaren– arteko elkarreragin-guneetan. Horrela, erantzukizun publikoko sistemen osagarri dira (etxebizitza-politikekin gertatzen den bezala), edo osasun- eta hezkuntza-sistemen osagarri; eta hori ez ezik, parte hartzen duten sistema horien eraikuntzan, finkatzean eta zabalkundean. Modu horretan, interes orokorreko zerbitzu sozialen hornikuntzan laguntzen dute, Europako erreferentziazko araudian horiek zehazten diren moduari jarraiki, eta baita zerbitzu-hornikuntzaz bestelako interes orokorreko beste hainbat jardueratan ere.

Respecto a la relación con el sector público vasco, estas organizaciones han participado y participan en los sistemas de responsabilidad pública con una presencia muy significativa desde sus orígenes, en el sistema de servicios sociales, en el sistema de empleo, en el sistema de garantía de ingresos y para la inclusión social, y en espacios de interacción entre sistemas vinculados a la intervención social (educativo o sanitario, por ejemplo). De este modo complementan los sistemas de responsabilidad pública, como en el caso de las políticas de vivienda, o el sistema sanitario o el educativo; o participan en su construcción, consolidación y despliegue, colaborando así en la provisión de servicios sociales de interés general, tal y como son definidos en la normativa europea de referencia, así como en otras actividades sociales de interés general distintas a la provisión de servicios.

Era berean, euskal administrazio publikoak hirugarren sektore sozialarekin elkarlanean aritzen dira, honako hauek sustatzeko: boluntariotza, elkarrekiko laguntza eta partizipazio soziala; familien ekarpen soziala, ahaide zaintzaileen zaintza, eta erantzukidetasuna eta kontziliazioa, zeinek faboratzen baitute herritartasun aktiboa eta partizipazio soziala; eta bestelako interes orokorreko jarduera sozial batzuk, biztanleria guztiaren inklusio sozialaren alde erakundeek gauza ditzaketenak.

A su vez, las administraciones públicas vascas colaboran con el tercer sector social para fomentar el voluntariado, la ayuda mutua y la participación social; la contribución social de las familias, el cuidado de las y los familiares cuidadores y la corresponsabilidad y conciliación que favorece el ejercicio de la ciudadanía activa y la participación social; y otras actividades sociales de interés general que las organizaciones lleven a cabo en aras de la inclusión social de toda la población.

Inklusio soziala, eskubideen benetako erabileraren emaitza izateaz gain, harremanezko ondasuna ere bada, pertsonen, familien eta sozializaziorako eta laguntza informalerako bestelako agenteen, ekimen sozialeko erakundeen, sektore publikoaren eta enpresen arteko askotariko elkarreraginen emaitza dena. Arestian aipaturiko gizarteko lau sektore handi horiek indartzea eta horien arteko lankidetza maximizatzea (bakoitzak bere eginkizunak gauzatuta) ezinbesteko helburua da aukera-berdintasunean eta inklusio sozialean aurrera egiteko.

La inclusión social es, además del resultado del ejercicio efectivo de los derechos, un bien relacional, fruto de interacciones múltiples entre las personas, las familias y otros agentes de socialización y apoyo informal, las organizaciones de iniciativa social, el sector público, y las empresas. Fortalecer estos cuatro grandes sectores de la sociedad y maximizar la colaboración entre ellos, desde el rol propio de cada uno, constituye un objetivo necesario para avanzar en la igualdad de oportunidades y la inclusión social.

Beste alde batetik, ekimen sozialeko erakundeek, kontuan izanik gizarte zibiletik sortuak direla eta bazkidez eta boluntarioz osatutako oinarri soziala daukatela, bai eta pertsona eta familia hartzaileek parte hartzeko mekanismoak ere (erakundeok pertsona eta familia horiek beraiek zuzenean eratuta ez daudenean), bokazioa eta zilegitasuna dute administrazio publiko eskudunekin lankidetzan eta elkarlanean aritzeko politika sozialetan fase guztietan, baita exekuzio-fasean ere.

Por otro lado, las organizaciones de iniciativa social, en tanto surgen de la sociedad civil y cuentan con una base social integrada por personas socias y voluntarias, y mecanismos de participación de las personas y familias destinatarias –cuando no están constituidas directamente por ellas–, tienen la vocación y legitimidad para cooperar y colaborar con las administraciones públicas competentes en las políticas sociales públicas, en todas sus fases, incluida la ejecución.

Orobat, sektore publikoak, eta zehazkiago, gobernuaren ekintzak, berriz asmatu behar dute beren burua, eta gizarte zibilarekiko harreman-modu berriak hartu behar dituzte kontuan, aurrera egin ahal izateko administrazio irekiko eredu batean, eta, hortik haraindi, gobernantzako eta partizipazio sozialeko eredu batean, demokrazian sakonduz. Horri dagokionez, hirugarren sektore sozialeko erakundeak sektore publikoarekin elkarlanean aritzen dira eta aritu behar dira politika sozial publikoen gaineko erabakiak hartzeko lanean, eta baita gizarte- eta garapen-ereduari buruzko eztabaida sozialean parte hartu ere.

Además, el sector público y, en particular, la acción de gobierno necesitan reinventarse y contemplar nuevas formas de relación con la sociedad civil que permitan avanzar en un modelo de administración abierta y, más allá, de gobernanza y sociedad participativa, profundizando en la democracia. En este sentido, las organizaciones del tercer sector social colaboran y deben colaborar con el sector público en la toma de decisiones respecto a las políticas sociales públicas, y participar en el debate social sobre el modelo de sociedad y desarrollo.

Horretarako, ezinbestean indartu behar da hirugarren sektore sozialaren egituratzea, erakunde-sareen eta horien konbergentziaren bitartez, eta bultzatu behar da elkarrizketa zibila (gizarte zibilak sektore publikoarekin gauzatutakoa) eta sektore eta agente sozialen artean gizarte- eta garapen-ereduari buruz izan beharreko elkarrizketa. Horretarako, lege honek baliabideak finkatzen ditu Euskadiko hirugarren sektore soziala euskal sektore publikoarekin eta beste hainbat sektore eta agenterekin elkarrizketan eta lankidetzan aritzeko, aintzat hartuz hirugarren sektore sozialeko sareek Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean parte hartzea.

Para ello es necesario fortalecer la propia estructuración del tercer sector social mediante las redes de organizaciones y su convergencia, e impulsar tanto el diálogo civil –de la sociedad civil con el sector público– como el diálogo de los diferentes sectores y agentes sociales sobre el modelo de sociedad y desarrollo, y la acción de cada uno de ellos. A tal efecto, esta ley consolida instrumentos de diálogo y colaboración del tercer sector social de Euskadi con el sector público vasco y otros sectores y agentes, contemplando la participación de las redes del tercer sector social en la Mesa de Diálogo Civil de Euskadi y en el Consejo Económico y Social.

Hori guztia, Europar Batasunaren arauekin bat etorrita, Europar Batasuna Sortzeko Tratatuak (11. artikulua), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuak (15. artikulua) eta Europar Gobernantzaren Liburu Zuriak –COM (2001), 428 amaiera– oinarri bat ematen baitute, ekimen sozialak arazo publikoetan izan beharreko elkarrizketa zibila, gobernantza eta partizipazioa zabaltasunez funtsatzeko.

Todo ello en consonancia con las directrices de la Unión Europea, ya que el Tratado Constitutivo de la Comunidad Europea (artículo 11), el Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea (artículo 15) y el Libro Blanco de la Gobernanza Europea –COM (2001), 428 final– ofrecen una base sobre la que fundamentar, de manera amplia, el diálogo civil, la gobernanza y la participación de la iniciativa social en los asuntos públicos.

Zehazkiago, abenduaren 5eko 12/2008 Legeak honako hau ezartzen du zioen azalpenean: «Gero eta egoera desberdin gehiago daude eta gero eta konplexuagoak dira egoera horiek; nabaria da, beraz, haiei aurre egingo bazaie, jardun batzuk indartu behar direla, honako hauek: hirugarren sektorearekin elkarlanean aritzea, laguntzako sare informalei eustea, eragindako pertsonen partizipazio antolatua sustatzea, sistemen arteko lankidetza- eta koordinazio-esparru batzuk eratzea (soziosanitarioa, soziolaborala, soziohabitazionala, sozioedukatiboa, soziojudiziala, soziokulturala eta beste batzuk) eta halako politika sozial bat garatzea, non herritar guztiek herritartasun osoa irits dezaten, justizia soziala susta dadin eta bazterketaren egiturazko kausei ekin dakien».

Más específicamente, la exposición de motivos de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, establece que «Dada la naturaleza cada vez más compleja y plural de las situaciones a afrontar, se constata la necesidad de reforzar la colaboración con el tercer sector, el soporte de las redes informales de apoyo, la promoción de la participación organizada de las propias personas afectadas, la configuración de espacios de cooperación y coordinación entre sistemas (sociosanitario, sociolaboral, sociohabitacional, socioeducativo, sociojudicial, sociocultural u otros) y el desarrollo de una política social que posibilite el acceso de toda la población a la plena ciudadanía, la promoción de la justicia social y el abordaje de las causas estructurales de la exclusión».

Lege hau, lehen kapituluan, Euskadiko hirugarren sektore soziala deskribatuz eta taxutuz hasten da; horrela, esku-hartze sozialaren esparruan jarduerak gauzatzen dituzten ekimen sozialeko erakundeez osatuta egongo da hirugarren sektore soziala, barnean hartuta erantzukizun publikoko zerbitzuak, esparru horretan interes orokorreko zerbitzu sozialtzat hartzen direnak, hornitzen parte hartzea.

La presente ley comienza caracterizando y configurando en su capítulo I el tercer sector social de Euskadi, que se conformará por las organizaciones de iniciativa social que realizan actividades en el ámbito de la intervención social, incluida la participación en la provisión de servicios de responsabilidad pública que, en dicho ámbito, se entienden como servicios sociales de interés general.

Horrela, aurrera egiten da erakundeen definizio positiboan, gaindituz erakunde horiek definitzea hirugarren sektore gisa edo irabazi-asmorik gabeko sektore gisa edo gobernuz kanpoko sektore gisa, bai eta erakundeon ekarpena, iraganekoa eta egungoa. Bestalde, legeak bereziki aitortu eta sustatu nahi du ekarpen hori zerbitzu sozialen esparruan eta enplegu-sustapenaren esparruan, eta baita esku-hartze sozialarekin loturiko hainbat esparru eta sistemaren arteko elkarreragin-guneetan ere (soziosanitarioa, soziolaborala, sozioedukatiboa). Erakundeen ezaugarriak ezarri ondoren, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda bat sortzea aurreikusten da, eta zehazten da zein printzipiotan oinarritzen den erakundeen estatutua eta zein printzipiok gidatzen duten erakundeen jarduna, bai eta sektore publikoak eta enpresek erakunde horiekiko duten jarduna ere.

Se avanza así en una definición en positivo de las organizaciones, más allá de su definición como tercer sector o sector no lucrativo o no gubernamental, y de su contribución, histórica y actual, que la ley quiere reconocer e impulsar de manera especial en los ámbitos de los servicios sociales y la promoción del empleo, así como en los espacios de interacción entre diferentes ámbitos y sistemas vinculados a la intervención social (sociosanitario, sociolaboral, socioeducativo). Definidas las características de las organizaciones, se prevé la creación de un censo de organizaciones del tercer sector social de Euskadi y se sientan los principios que sustentan el estatuto de las organizaciones e informan su acción, así como la acción del sector público y de las empresas en relación con dichas organizaciones.

Partizipazio soziala, solidaritatea, berdintasuna eta justizia, inklusio sozialean izan beharreko erantzukizun publikoa eta erantzukidetasuna, elkarrizketa zibila eta demokrazia partizipatiboa, sektore publikoaren eta ekimen sozialaren arteko lankidetza, eta inklusio sozialera bideratutako jardunen zeharkakotasuna: printzipio horiek guztiek oinarritzen dute erakunde horiek esku-hartze sozialaren esparruan erantzukizun publikoko politiketan eta sistemetan parte hartzeko daukaten eskubidea, eta baita sektore publikoak horien partizipazioa aktiboki faboratzeko eta sustatzeko obligazioa ere.

Los principios de participación social, solidaridad, igualdad y justicia, responsabilidad pública y corresponsabilidad en la inclusión social, diálogo civil y democracia participativa, cooperación entre el sector público y la iniciativa social, y transversalidad de las actuaciones orientadas a la inclusión social, fundamentan el derecho de estas organizaciones a participar en las políticas y sistemas de responsabilidad pública en el ámbito de la intervención social y el deber del sector público de favorecer y promover activamente su participación.

Esku-hartze sozialaren esparruak, dituen ezaugarriak direla-eta, eta inklusio sozialak, helburu gisa, sektore sozial guztiak elkartzea eta lankidetzan aritzea eskatzen dute.

El ámbito de la intervención social, por sus características, y la inclusión social como finalidad reclaman el concurso y la colaboración de todos los sectores sociales.

Partizipazio sozial antolatua herritartasun aktiboaren adierazpena da, eta gizarte zibil heldua eta demokrazia partizipatiboa eratzen laguntzen du. Gainera, esku-hartze sozialaren esparruan, solidaritatearen eta elkar laguntzaren adierazpena da, eta funtsezko baliabidea da pertsona, familia, kolektibo eta komunitate hartzaileek beren ahotsa entzunaraz dezaten, beren gaitasunak gara ditzaten eta beren egoera aldatzeko aukera eduki dezaten, protagonistak bilakatuz.

La participación social organizada es expresión de ciudadanía activa y contribuye a conformar una sociedad civil madura y una democracia participativa. Además, en el ámbito de la intervención social es expresión de solidaridad y ayuda mutua, y constituye un instrumento fundamental para que las personas, familias, colectivos y comunidades destinatarias puedan hacer oír su voz, desarrollar sus capacidades y transformar su situación, convirtiéndose en protagonistas.

Esku-hartze sozialaren esparruan sektore publikoa eta ekimen sozialeko erakundeak lankidetzan aritzea oso lotuta dago bi alderdiek gauzatzen dituzten egitekoekin, besteak beste premia sozialak detektatzea edo ebaluatzea, zerbitzuak ematea, sentsibilizazioa edo eskubideak sustatzea. Bi euskarri ditu lankidetza horrek: batetik, ekimen sozialak politika publikoetan parte hartzeko duen ahala, eta gizarteari egiten dion ekarpenaren garrantzi handia; bestetik, gizarte-eredu jakin bat, antolatua, aktiboa eta demokrazia partizipatibokoa. Horrez gain, gizartean ezarrita dauden eta babestu eta bultzatu behar diren baliabide eta gaitasunen efizientzia eta aprobetxamendu handiagoa dakar berekin, modu subsidiarioan.

La cooperación entre el sector público y las organizaciones de iniciativa social en el ámbito de la intervención social guarda relación con el conjunto de funciones desarrolladas por ambas partes –incluyendo la detección o evaluación de necesidades sociales, la provisión de servicios, la sensibilización, la promoción de derechos– y descansa no solo sobre la potestad de la iniciativa social de participar en las políticas públicas y la relevancia de su contribución social, sino también sobre un determinado modelo de sociedad, organizada y activa, y de democracia participativa, implicando además, subsidiariamente, una mayor eficiencia y aprovechamiento de recursos y de las capacidades instaladas en la sociedad que es preciso preservar y promover.

II. kapituluak elkarrizketa zibilaren printzipioa aitortzen du; horrela, Euskadiko hirugarren sektore sozialak esku-hartze sozialaren esparruan politika publikoak sortzeko, egikaritzeko, horiei jarraipena egiteko eta horiek ebaluatzeko eginkizunetan izan beharreko partizipazioan zehazten da. Halaber, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakunde guztietan ezartzen da eta guztietara zabaltzen da jarraian adierazitako lege-testuek desgaituen eta horien familien ordezkari diren erakundeetarako ezartzen duten eskumena: batetik, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Hitzarmenaren 4.3 artikulua; eta bestetik, Pertsona Desgaituen Eskubideei eta Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, 2. artikuluko n) letran elkarrizketa zibilaren printzipioa finkatzen duelako.

El capítulo II consagra el principio de diálogo civil, concretado en la participación del tercer sector social de Euskadi en la elaboración, ejecución, seguimiento y evaluación de las políticas públicas en el ámbito de la intervención social, consolidando y extendiendo así a todas las organizaciones del tercer sector social de Euskadi la prerrogativa que establecen para las organizaciones representativas de las personas con discapacidad y de sus familias, por un lado, el artículo 4.3 de la Convención de Naciones Unidas sobre los derechos de las personas con discapacidad, y, por otro lado, el Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social, al definir el principio de diálogo civil en su artículo 2, letra n.

Besteak beste, hirugarren sektore sozialaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarrizketarako gune nagusia den Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen bitartez antolatzen da partizipazio hori.

Esa participación se articula, entre otros medios, a través de la Mesa de Diálogo Civil de Euskadi –principal espacio de interlocución del tercer sector social con el Gobierno Vasco– y del Consejo Económico y Social vasco.

Horrela, sektore sozialaren eta sektore publikoaren eta bestelako hainbat agente sozialen arteko elkarrizketarako guneak finkatzen ditu legeak, betiere esku-hartze sozialaren esparruan. Hori ez ezik, Euskadiko hirugarren sektore sozialak arautze-prozesuetan eta politika sozial publikoak diseinatzeko, egikaritzeko eta ebaluatzeko eginkizunetan izan beharreko partizipazio aktiboa ere finkatzen du legeak.

De esta manera, la ley consolida espacios de interlocución del sector social con el sector público y otros agentes sociales, en el ámbito de la intervención social, y la participación activa del tercer sector social de Euskadi en los procesos normativos y en el diseño, ejecución y evaluación de las políticas sociales públicas.

III. kapituluan, legeak aurrera egiten du Euskadiko hirugarren sektore sozialak euskal sektore publikoarekin izan beharreko harremanaren gunearen eta irismenaren definizioan. Horrela, legeak ezartzen du esku-hartze sozialaren esparruko politikak egikaritzeko lankidetzan eta elkarlanean oinarrituta egon behar duela harreman horrek, betiere elkarrizketa zibilaren printzipioarekiko koherentziari eutsita.

En su capítulo III, la ley avanza en la definición del espacio y alcance de la relación del tercer sector social de Euskadi con el sector público vasco, que establece en términos de cooperación y colaboración en la ejecución de las políticas en el ámbito de la intervención social, en coherencia con el principio de diálogo civil.

Horri dagokionez, legeak honako bi eginkizun hauek ezinbestekoak direla zehazten du: batetik, lankidetzan jardutea, lehenik, erantzukizun publikoko sistemen kudeaketan eta sistemen arteko elkarreragin-guneen kudeaketan, eta bigarrenik, erantzukizun publikoko zerbitzuak ematean, kasu-erreferentziako eta -koordinazioko eginkizunak gauzatzean, eta pertsona eta familien lagun-egite sozialean; eta bestetik, erantzukizun publikoko zerbitzuak emateaz bestelako eta interes orokorreko hainbat jarduera sozial gauzatzen laguntzea.

A este respecto, la ley concreta la necesidad de cooperar tanto en la gestión de los sistemas de responsabilidad pública y de los espacios de interacción entre sistemas como en la provisión de servicios de responsabilidad pública, el desempeño de funciones de referencia y coordinación de caso, el acompañamiento social a personas y familias, así como la necesidad de colaborar en la realización de otras actividades sociales de interés general ajenas a la provisión de servicios de responsabilidad pública.

Lankidetza- eta laguntza-harreman hori antolatzeko, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean aurreikusitako honako hiru baliabide hauei lotzen zaie: kontzertu sozialeko erregimen bereziei, hitzarmenei eta lankidetzarako esparru-akordioei. Bestalde, herri-administrazioekin lankidetzan aritzen diren Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek beren gain hartu beharreko betebeharrak ere ezartzen ditu, ekimen sozialeko erakunde gisa dituzten forma juridiko eta ezaugarrietatik datozen betebeharrekin batera, horrelako erakundeetan kudeaketa etiko eta gardena bermatzeko ez ezik, gizarteak erakunde horiei dien konfiantzari eusteko eta konfiantza hori indartzeko ere bai.

Al efecto de articular esta relación de cooperación y colaboración se remite a tres instrumentos previstos en la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales: los regímenes especiales de concierto social, los convenios, y los acuerdos marco de colaboración. Por contrapartida, establece también una serie de obligaciones que las organizaciones del tercer sector social de Euskadi que cooperen con las administraciones públicas deberán adoptar, junto a las que se derivan de su forma jurídica y de sus características como organizaciones de iniciativa social, con la finalidad de asegurar una gestión ética y transparente en las organizaciones y mantener y fortalecer la confianza de la sociedad en las mismas.

IV. kapituluan, sektore publikoak Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko gauzatu beharreko ekintza jasotzen du, euskal gizartean ehun soziala, partizipazio antolatua eta solidaritate sozial sendotzen laguntzeko. Horrela, Eusko Jaurlaritzak Euskadin hirugarren sektore soziala bultzatzeko estrategia bat lantzeko eta eguneratzeko konpromisoa hartzen du bere gain.

En su capítulo IV, la ley contempla la acción de promoción del tercer sector social de Euskadi por parte del sector público, a fin de contribuir a fortalecer el tejido social, la participación social y la solidaridad organizada en la sociedad vasca. Así, se adopta el compromiso del Gobierno Vasco de elaborar y actualizar una estrategia de promoción del tercer sector social de Euskadi.

Besteak beste, honako hauek ezartzen dira: azpiegiturak garatzen laguntzeko neurriak, inbertsioak egitea, kudeaketa hobetzea, bai eta bultzatzea erakundeen jarduera ekonomikoa, hirugarren sektore sozialaren errekonozimendua, ekarpena eta egituraketa, eta erakunde eta sareen arteko lankidetza.

Se establecen, entre otras, medidas de apoyo al desarrollo de infraestructuras, la realización de inversiones, la mejora de la gestión y el impulso de la actividad económica de las organizaciones y del reconocimiento del tercer sector social y su contribución, de su estructuración y de la colaboración entre organizaciones y redes.

Azkenik, enpresa-sektorearen eta hirugarren sektore sozialaren artean esku-hartze sozialaren esparruan izan beharreko lankidetzari dagokionez, jasotzen da euskal administrazio publikoek sustatu egin behar dutela lankidetza hori, eta ondorioz, lankidetza hori garatzeko baldintzak sortzeko hainbat neurri ezartzen dira. Horrela, aurrera egin nahi da sektoreen arteko elkarlanean, oso beharrezkoa baita gizartea bidezkoagoa, berdinagoa, solidarioagoa eta demokratikoagoa izan dadin bultzatzeko, eta baita gero eta korapilatsuagoak diren premia sozialei eta gizarte globalaren erronkei erantzuteko ere.

Finalmente, se contempla la promoción, por parte de las administraciones públicas vascas, de la colaboración entre el sector empresarial y el tercer sector social en el ámbito de la intervención social, estableciendo a tal efecto una serie de medidas con el fin de generar condiciones para el desarrollo de esta colaboración. Se quiere avanzar así en la cooperación entre los diferentes sectores, tan necesaria para promover una sociedad más justa, igualitaria, solidaria y democrática, así como para responder a necesidades sociales cada vez más complejas y a los desafíos de una sociedad global.

I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Lege honen xedeak honako hauek dira: lehenik, hirugarren sektore soziala eratzea eta bere ezaugarriak ezartzea, hura osatzen duten erakunde eta sareen bitartez; bigarrenik, erakunde eta sare horiek indartzeko neurriak hartzea eta sustatzea; hirugarrenik, erakundeen lankidetza eta elkarlana bultzatzea, elkarrekiko eta sektore publikoarekin nahiz enpresekin izan beharrekoa; eta azkenik, sustatzea hirugarren sektore sozialak parte hartzea eta ekarpena egitea, orokorrean, esku-hartze sozialean, eta zehazkiago, esparru horrekin lotutako erantzukizun publikoko politika eta sistemetan.

Esta ley tiene como objeto configurar y caracterizar el tercer sector social de Euskadi a través de las organizaciones y redes que la conforman, y adoptar y promover medidas orientadas a fortalecer dichas organizaciones y redes; impulsar la cooperación y colaboración de las organizaciones, entre sí y con el sector público y las empresas, y promover su participación y contribución en el ámbito de la intervención social en general, y en particular en las políticas y sistemas de responsabilidad pública relacionados con dicho ámbito.

2. artikulua.– Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeak.

Artículo 2.– Organizaciones del tercer sector social de Euskadi.

1.– Lege honen ondorioetarako, honako ezaugarri hauek dituzten ekimen sozialeko erakundeek osatzen dute Euskadiko hirugarren sektore soziala: egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan dute eta jarduera EAEn gauzatzen dute; helburu nagusia daukate sustatzea, esku-hartze sozialeko jardueren bitartez, inklusio soziala, garapenerako lankidetza eta zaurtasun, bazterketa, ezberdintasun, babesgabetasun, desgaitasun edo mendetasun egoeran dauden pertsona, familia, talde, kolektibo edo komunitateen eskubideen erabilera efektiboa.

1.– A los efectos de la presente ley, forman parte del tercer sector social de Euskadi las organizaciones de iniciativa social, con sede y actividad en la Comunidad Autónoma del País Vasco, cuya finalidad principal es promover, a través de actividades de intervención social, la inclusión social, la cooperación al desarrollo y el ejercicio efectivo de los derechos de personas, familias, grupos, colectivos o comunidades que afrontan situaciones de vulnerabilidad o exclusión, desigualdad, desprotección, discapacidad o dependencia.

2.– Lege honen ondorioetarako, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko saretzat honako hauek hartuko dira: batetik, bigarren mailakoak edo hortik goragokoak izanik, beste erakunde batzuek ordezkatzen dituztenak; eta bestetik, hirugarren sektore sozialeko erakundeak, zuzeneko esku-hartzekoak, betiere kolektibo jakin bat ordezkatzen badute, eta dagokion jardun-esparru edo -lurralde geografikoan kolektibo hori ordezkatzen duen sarerik ez dagoenean.

2.– A los efectos de la presente ley, se entienden por redes del tercer sector social de Euskadi las organizaciones, de segundo nivel y superiores, representativas de otras, así como las organizaciones de intervención directa del tercer sector social de Euskadi que sean representativas de un determinado colectivo, cuando no exista una red que lo represente en el territorio o ámbito geográfico de actuación de que se trate.

3.– Lege honen ondorioetarako, Euskadiko hirugarren sektore sozialaren barnekotzat hartuko dira ere ondoren aipatzen diren erakunde-motak, baldin eta betiere esku-hartze sozialeko jarduerak gauzatzen badituzte, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareren baten barnean badaude eta sare horren jokabide-kodeak onartzen badituzte, eta lege honen 16. artikuluan jasotako obligazioak betetzen badituzte:

3.– A los efectos de la presente ley, serán considerados también miembros del tercer sector social de Euskadi los tipos de organización señalados a continuación, siempre y cuando realicen actividades en el ámbito de la intervención social, formen parte de alguna red del tercer sector social de Euskadi y adopten sus códigos de conducta, y cumplan las obligaciones señaladas en el artículo 16 de la presente ley:

a) Gaur egun ere existitzen diren fundazio eta erakunde historikoak, EAEn berrogeita hamar urtetik gorako ibilbidea dutenak, baldin eta hirugarren sektore sozialeko sareren baten barnean badaude eta lege honen 2.1 eta 3. artikuluetan adierazitako irizpideak betetzen badituzte, nahiz eta beren jatorrizko estatutuek ezarri instituzio publikoen ordezkariek edukitzea presentzia handiena edo bakarra beren gobernu-organoetan. Lege hau indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epean, Eusko Legebiltzarrean zerbitzu sozialen arloko eskumenak dituen sailak, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareekin lankidetzan, aipatutako irizpideak betez legearen aurreikuspen honetara bildu daitezkeen fundazio eta erakunde historikoen zerrenda itxiko du. Epe hori bukatuta, ezingo da aurrikuspen horretara bildu beste ezein antolakunde.

a) Las fundaciones o entidades históricas actualmente existentes y que cuenten con un recorrido superior a cincuenta años en la CAPV, siempre que estén incorporadas en alguna red del tercer sector social y cumplan los requisitos especificados en los artículos 2.1 y 3 de esta ley, aunque sus estatutos originarios establezcan la presencia mayoritaria o única de representantes de instituciones públicas en sus órganos de gobierno. En el plazo de seis meses a partir de la entrada en vigor de la ley, el departamento del Gobierno Vasco con competencias en materia de servicios sociales, en colaboración con las redes del tercer sector social de Euskadi, cerrará la lista de fundaciones e instituciones históricas que cumpliendo estos criterios podrán acogerse a esta previsión de la ley. Vencido dicho plazo, no podrá hacerlo ninguna otra.

b) 3. artikuluan aurreikusitako eskakizunetakoren bat betetzen ez duten erakundeak, baldin eta hirugarren sektore sozialeko erakundeek, zuzenean edo zeharka, gehiengoz partaidetuta badaude, erakunde horien helburu sozialak lortzeko eratuak izan badira, egoitza EAEn badute eta jardueraren parte nagusia Erkidegoan garatzen badute eta jarduera hori irabazi-asmorik gabekoa bada. Sozietate merkantilak izanez gero, irabazi-asmorik gabekotzat hartuko da estatutuetan aurreikusita edukitzea lortutako etekinak erakundearen helburu diren jardueretan berrinbertitu beharra. Bereziki, arlo honetan sartuko dira enplegu-zentro bereziak eta gizarteratze- eta laneratze-enpresak, baldin eta dagozkien errolda ofizialetan behar bezala inskribatuta badaude eta paragrafo honetan jasotako eskakizunak betetzen badituzte, beren arautegi espezifikoan aurreikusita daudenez gainera.

b) Las entidades que no cumplan alguno de los requisitos previstos en el artículo 3, siempre que estén participadas mayoritariamente, de forma directa o indirecta, por organizaciones del tercer sector social, hayan sido constituidas para la consecución de los objetivos sociales de estas, tengan su sede y desarrollen su actividad principalmente en Euskadi, y mantengan el carácter no lucrativo de su actividad. En el caso de las sociedades mercantiles, se entenderá como carácter no lucrativo la previsión estatutaria de la obligación de reinversión de los beneficios en las actividades que constituyen su objeto social. En especial, se incluirá en este ámbito a los centros especiales de empleo y a las empresas de inserción social y laboral que estén debidamente inscritas en sus registros oficiales correspondientes, siempre que cumplan los requisitos recogidos en el presente párrafo, además de los previstos en su normativa específica.

3. artikulua.– Ekimen sozialeko erakundeak.

Artículo 3.– Organizaciones de iniciativa social.

Euskadiko hirugarren sektore sozialaren barneko ekimen sozialeko erakundeak dira, formalki eratuta egonik, eta berezko izaera juridikoa izanda, ondoren deskribatutako ezaugarriak dituzten ekimen sozialeko fundazioak, elkarteak, kooperatibak eta bestelako edozein erakunde:

Son organizaciones de iniciativa social que forman parte del tercer sector social de Euskadi las fundaciones, asociaciones, cooperativas de iniciativa social y cualesquiera otras entidades, formalmente constituidas y dotadas de personalidad jurídica propia, que tengan las características siguientes:

a) Ekintza boluntariokoa: oinarri soziala boluntarioz, bazkidez, gobernu-organoetako kide diren pertsonez, edo erakundean boluntario gisa laguntzen duten bestelako pertsonez osatua duena, erabat edo partzialki.

a) De acción voluntaria: que cuenta con una base social conformada, total o parcialmente, por personas voluntarias, personas socias, personas que forman parte de los órganos de gobierno u otras personas que colaboran con la entidad de manera voluntaria.

b) Gizarte zibilaren parte dena eta gizarte zibiletik eta gizarte zibilerako sortzen dena: euskal gizartetik sortzen da, eta hasiera beretik bai lurraldearekiko bai bere jardueraren jasotzaile diren pertsona, familia, talde, kolektibo eta komunitateekiko lotura eta konpromiso egonkorrari eusten dio, edo pertsona eta familia jasotzaileek zuzenean sortua da, eta pertsona-kolektibo zehaztugabeei zuzenduta dago, eta ez pertsona jakin batzuei.

b) Que forma parte de la sociedad civil y surge de ella y para ella: surge de la sociedad vasca y mantiene, desde su origen, un vínculo y compromiso estable con el territorio y con las personas, familias, grupos, colectivos o comunidades destinatarias de su actividad, o está constituida directamente por las propias personas y familias destinatarias, dirigiéndose a colectividades indeterminadas de personas y no a personas determinadas.

c) Pribatua: instituzionalki Administraziotik bereizita eta autogobernuan oinarrituta dago, eta irabazi-asmoa duten enpresek edo erakunde publikoek gehiengoz partizipatutako gobernu-organorik ezin du izan, aurreko artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik.

c) Privada: institucionalmente separada de la administración y autogobernada, no pudiendo su órgano de gobierno estar participado, mayoritariamente, por empresas lucrativas o instituciones públicas, salvo en el supuesto previsto en el artículo anterior.

d) Irabazi-asmorik gabekoa: mozkin ekonomikorik banatzeko jomuga ez du, eta dagokion figura juridikoa dela-eta, lor dezakeen edozein mozkin erakundearen misioan berriz inbertitzeko obligazioa dauka edo, beste modu batean esanda, ezin ditu lortzen dituen mozkinak banatu.

d) No lucrativa: que no persigue la distribución de beneficios económicos, y de cuya figura jurídica se deriva la obligación de reinvertir cualquier eventual beneficio en la misión de la organización o, lo que es lo mismo, la imposibilidad de distribuir beneficios.

e) Partizipatiboa: partizipazio-formak hartzen ditu erabakiak hartzeko, dagokion forma juridikoari aplikatu beharreko araudiak ezartzen duenari jarraiki.

e) Participativa: que adopta formas de participación para la toma de decisiones, conforme a lo que establece la normativa aplicable a su forma jurídica.

4. artikulua.– Esku-hartze sozialeko jarduerak eta interes orokorreko jarduera sozialak.

Artículo 4.– Actividades de intervención social y actividades sociales de interés general

1.– Esku-hartze sozialeko jardueratzat, edo esku-hartze sozialeko esparruko jardueratzat, hartuko da sustatzea inklusio soziala, garapenerako lankidetza, biztanleria osoaren eskubideen errekonozimendua, bai eta eskubide horien erabilera efektiboa zaurtasun, bazterketa, babesgabetasun, desgaitasun edo mendetasun egoeran dauden pertsona, familia, talde, kolektibo edo komunitateen aldetik, borroka eginez desberdintasun sozialaren, marjinazioaren, babesgabetasunaren eta indarkeria matxistaren kontra, eta aurrerapausoak emanez gizarte justu, solidario, berdintasunezko, parte-hartzaile eta demokratikoago bat lortzeko beharrezkoa den eraldaketa sozialean.

1.– Se entienden como actividades de intervención social, o del ámbito de la intervención social, las actividades desarrolladas con la finalidad de promover la inclusión social, la cooperación al desarrollo, el reconocimiento de los derechos de toda la población y su ejercicio efectivo por las personas, familias, grupos, colectivos o comunidades que afrontan situaciones de vulnerabilidad o exclusión, desprotección, discapacidad y/o dependencia, luchando contra la desigualdad social, la marginación, la desprotección y la violencia machista, y avanzando en la necesaria transformación social hacia una sociedad más justa, solidaria, igualitaria, participativa y democrática.

2.– Zehazkiago, esku-hartze sozialeko jardueratzat hartuko dira arestian adierazitako helburuarekin gauzatzen diren zerbitzu sozialak, enplegurako sarbidearen sustapena eta beste edozein jarduera, betiere esparru, politika eta sistemen elkarreragin-guneetan gauzatzen badira, esate baterako gune soziolaboralean, soziohabitazionalean, sozioedukatiboan, soziosanitarioan, soziojudizialean, soziokulturalean edo beste batzuetan.

2.– En particular, se considerarán como tales actividades de intervención social los servicios sociales, la promoción del acceso al empleo y cualquier otra actividad desarrollada con la finalidad que se acaba de referir, en los espacios de interacción entre ámbitos, políticas y sistemas como los espacios sociolaboral, sociohabitacional, socioeducativo, sociosanitario, sociojudicial, sociocultural u otros.

3.– Interes orokorreko jarduera sozialtzat hartuko dira 3. artikuluan zehaztu diren ekimen sozialeko erakundeek abiarazita langile kontratatuek edo boluntarioek irabazi-asmorik gabe eta askatasunez gauzatzen dituzten esku-hartze sozialeko jarduerak. Zehazki, halakotzat hartuko dira honako hauek:

3.– Se consideran actividades sociales de interés general aquellas actividades de intervención social llevadas a cabo por las organizaciones de iniciativa social definidas en el artículo 3, realizadas por personal contratado, o por personal voluntario de manera desinteresada y libremente. En concreto, se considerarán como tales las siguientes:

a) Sentsibilizazioa, salaketa, arauak egiteko edo aldatzeko prozesuetan parte hartzea, edo sektore publikoarekin edo bestelako agente sozialekin solaskide izatea.

a) Sensibilización, denuncia, participación en procesos de elaboración o modificación de normas o interlocución con el sector público y otros agentes sociales.

b) Sustatzea eta antolatzea solidaritate antolatua eta herritarren partizipazio soziala (zehazki, boluntario sozialena), elkar laguntza, eta esku-hartze sozialaren hartzaileen asoziazionismoa.

b) Promoción y articulación de la solidaridad organizada y la participación social de la ciudadanía y, en particular, del voluntariado social, la ayuda mutua y el asociacionismo de las personas destinatarias de la intervención social.

c) Premiak detektatzea, ikerketa eta berrikuntza.

c) Detección de necesidades, investigación e innovación.

d) Erantzukizun publikoko zerbitzuak edo erantzukizun publikoaz bestelako zerbitzuak hornitzea (diseinua, prestazioa, ebaluazioa eta hobekuntza), eta bestelako esku-hartze jarduerak edo proiektuak gauzatzea.

d) Provisión (diseño, prestación, evaluación y mejora) de servicios de responsabilidad pública, o ajenos a ella, y realización de otras actividades o proyectos de intervención.

4.– Esku-hartze sozialaren esparruko erantzukizun publikoko prestazioak eta zerbitzuak interes orokorreko zerbitzuak dira, eta zehazkiago, interes orokorreko zerbitzu sozialak, askotan izaera ekonomikoa izan ohi dutenak, Europar Batasunaren erreferentziazko araudian kontzeptu horiek definituta dauden moduan, euskal administrazio publikoek zuzenean ematen dituztenean, eta baita euskal administrazio publikoek ekimen pribatuaren laguntza duten kasuetan ere.

4.– Las prestaciones y servicios de responsabilidad pública en el ámbito de la intervención social constituyen servicios de interés general y, en particular, servicios sociales de interés general, habitualmente de carácter económico, en los términos en que estos conceptos son definidos en la normativa de referencia de la Unión Europea, tanto si son provistos directamente por las administraciones públicas vascas como si éstas cuentan con la colaboración de la iniciativa privada.

5. artikulua.– Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda.

Artículo 5.– Censo de organizaciones del tercer sector social de Euskadi.

Politika sozialen alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda publiko bat sortuko du eta eguneratuta edukiko du. Hirugarren sektore sozialeko erakundeak errolda horretan inskribitu beharko dira euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko eta administrazio horiek bultzatzen dituzten sustapen-neurrietara irispidea izateko, neurri horien artean sartuta daudelarik diru-laguntza programak ere.

El departamento del Gobierno Vasco competente en materia de servicios sociales creará y mantendrá actualizado un censo público de organizaciones del tercer sector social de Euskadi, siendo necesaria la inscripción de las organizaciones del tercer sector social en el mismo para colaborar con las administraciones públicas vascas y acceder a las medidas de promoción que estas impulsan, incluidos los programas subvencionales.

Errolda hori Boluntario Erakundeen Erroldarekin koordinatuko da eta erregelamendu bidez arautuko. Edozein kasutan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Erroldan inskribituta gelditzen diren erakundeak Boluntario Erakundeen Erroldan ere inskribituta geldituko dira, bestelako tramiterik egin gabe; bi erroldak irispide errazekoak izango dira eta Eusko Jaurlaritzaren web-ean kontsultagarriak; eta erakundeek modu presentzialean zein elektronikoan egin ahal izango dute beren inskripzio-eskaera eta beren datuen eguneraketa.

Dicho censo se coordinará con el Censo de Organizaciones del Voluntariado y se regulará por vía reglamentaria. En todo caso, las organizaciones que queden inscritas en el censo de organizaciones del tercer sector de Euskadi quedarán igualmente inscritas, sin necesidad de otro trámite, en el Censo de Organizaciones del Voluntariado; ambos censos serán fácilmente accesibles y podrán ser consultados en la web del Gobierno Vasco, y las organizaciones podrán hacer su solicitud de inscripción y actualizar sus datos de manera tanto presencial como electrónica.

6. artikulua.– Jardute-printzipioak.

Artículo 6.– Principios de actuación.

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeak ondoren deskribatutako printzipioen menpean egongo dira, eta baita erakunde horiek beren kabuz edo bestelako erakundeekin edo sektore publikoarekin lankidetzan gauzatutako jardunak ere:

Las organizaciones del tercer sector social de Euskadi, así como las actuaciones que lleven a cabo por sí mismas o en colaboración con otras entidades o con el sector público, deben someterse a los siguientes principios:

a) Partizipazio soziala

a) Participación social

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek beren oinarri soziala indartuko dute, ekintzak gauzatuz oinarri hori mantentzeko edo areagotzeko eta beren barne-bizitzan eta kanpo-jardueran kolektiboen partizipazio aktiboa faboratzeko.

Las organizaciones del tercer sector social de Euskadi reforzarán su base social, llevando a cabo acciones dirigidas a mantenerla o incrementarla y favoreciendo la participación activa de los diferentes colectivos en su vida interna y en su actividad externa.

Bigarren mailako edo goragoko mailako erakundeek bultzatu eta indartu egingo dute beren jardunaren jasotzaile diren pertsonen erakundeek eta oro har erakunde zibiko-sozialek (besteak beste emakume, adineko, gazte eta familienek) beren barruan izan beharreko partizipazioa, bai eta neurri txikiagoko erakundeek izan beharrekoa ere.

Las organizaciones de segundo o superior nivel impulsarán y fortalecerán la participación en su seno de las organizaciones de personas destinatarias de su actividad y de las organizaciones cívico-sociales (entre otras, de mujeres, de personas mayores, de jóvenes y de familias) en general, así como de las de menor tamaño.

Sektore publikoak herritarrek esku-hartze sozialaren esparruan Euskadiko hirugarren sektore sozialaren bitartez partizipazio soziala edukitzea bultzatuko du, eta horrez gainera, ehun soziala indartuko du, ehun horretako erakunde eta sareak sustatzeko ekintzen bitartez.

El sector público impulsará la participación social de la ciudadanía en el ámbito de la intervención social a través del tercer sector social de Euskadi y fortalecerá el tejido social, a través de acciones de promoción de sus organizaciones y redes.

Erantzukizun publikoko zerbitzuen arduradunak diren administrazio publikoek, eta orobat horien hornikuntzan parte hartzen duten hirugarren sektoreko erakundeek, erabiltzaileen zuzeneko partizipazioa sustatuko dute, horien antolaketa bultzatuz eta zerbitzuetan parte hartzeko talde-dinamikak bultzatuz, baita sistema klasikoak eta indibidualizatuagoak ere (hala nola kexa, erreklamazio eta iradokizunetarako postontziak edo gogobetetze-inkestak, besteak beste).

Tanto las administraciones públicas responsables de los servicios de responsabilidad pública como las organizaciones del tercer sector que participen en su provisión impulsarán la participación directa de las personas usuarias, promoviendo su organización y dinámicas grupales de participación en los servicios además de los sistemas clásicos y más individualizados (buzones de quejas, reclamaciones y sugerencias o encuestas de satisfacción, entre otros).

b) Solidaritatea justizia

b) Solidaridad y justicia

Sektore publikoak eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek boluntariotza eta elkar laguntza sustatuko dute. Era berean, erantzunen profesionalizazioan ere aurrera egiten jarraituko dute, zerbitzuak langile kontratatu ordainduen bitartez emanez eta langileei (boluntarioei eta kontratatuei) prestakuntza eskainiz, baita elkar laguntzako jardueretan parte hartzen dutenei dagokienez ere.

Tanto el sector público como las organizaciones del tercer sector social de Euskadi promoverán el voluntariado y la ayuda mutua. Al mismo tiempo, continuarán avanzando en la profesionalización de las respuestas, a través de la prestación de servicios por personal contratado remunerado y la formación de su personal, voluntario y contratado, y de quienes participan en actividades de ayuda mutua.

Sektore publikoak eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek (azken horiek, zuzenean edo parte hartzen duten bigarren mailako edo hortik gorako erakundeen bitartez) jarraituko dute hartzaileen premiei eman beharreko erantzuna (zerbitzuen eta bestelako jardueren bitartez), konbinatzen hartzaileen eskubideen errekonozimendu, defentsa eta erabilpenera edo eraldaketa sozialera zuzendutako eginkizunekin, betiere aukera-berdintasunean, irispide unibertsalean, partizipazioan eta inklusio sozialean oinarrituta: esaterako, premien detekzioa eta ebaluazioa, sentsibilizazioa, salaketa, alternatiba-proposamena edo arauak egiteko prozesuetan parte hartzea.

El sector público y las organizaciones del tercer sector social de Euskadi, estas directamente o a través de las organizaciones de segundo o superior nivel en las que participan, continuarán combinando la respuesta a las necesidades de las personas destinatarias, mediante servicios y otras actividades, con otras funciones orientadas al reconocimiento, defensa y ejercicio de sus derechos, y a la transformación social, en clave de igualdad de oportunidades, accesibilidad universal, participación e inclusión social, como la detección y evaluación de necesidades, la sensibilización, la denuncia, la propuesta de alternativas o la participación en procesos de elaboración de normas.

Halaber, arreta berezia jarriko dute dena delakoagatik erantzukizun publikoko sistemetara irispiderik ez duten pertsonengan; ildo horretan, ahaleginak egingo dituzte horrelako pertsonen premia funtsezkoenak inolaz ere bete gabe gera ez daitezen, eta inklusio-prozesuak hasteko laguntza izan dezaten, betiere sektore publikoarekin lankidetzan jardunda.

Además, prestarán especial atención a las situaciones que afrontan quienes, por distintos motivos, no acceden a los sistemas de responsabilidad pública, procurando, en colaboración con el sector público, que de ninguna manera queden desatendidas sus necesidades básicas y que puedan contar con apoyo para iniciar procesos de inclusión.

c) Erantzukizun publikoa eta erantzukidetasuna inklusio sozialean

c) Responsabilidad pública y corresponsabilidad en la inclusión social

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek eta administrazio publikoek eskubideen benetako erabilerara zuzendutako jarduna bermatuko dute, enplegurako, etxebizitzarako, hezkuntzarako, osasunerako eta abarrerako sarbidea ahalik eta gehien faboratzen lagunduko dute, erantzukizun publikoko sistemen finkapena eta zabalkundea sustatuko dute eta era berean, familien sostenguan eta babesean lagunduko dute, baita solidaritate, elkar laguntza eta laguntza informaleko bestelako sareen sostengu eta babesean ere.

Las organizaciones del tercer sector social y las administraciones públicas garantizarán una actuación dirigida al ejercicio efectivo de los derechos y colaborarán para favorecer al máximo el acceso al empleo, la vivienda, los servicios sociales, la educación y la salud, entre otros aspectos, promoviendo la consolidación y el despliegue de los sistemas de responsabilidad pública y contribuyendo, igualmente, a sostener y apoyar a las familias y otras redes de solidaridad, ayuda mutua y apoyo informal.

d) Elkarrizketa zibila eta demokrazia partizipatiboa

d) Diálogo civil y democracia participativa

Euskal administrazio publikoek Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeei eta sareei bermatuko diete Administrazioaren jardun-esparru guztietan beren iritziak publikoki elkarri adierazteko eskubidea, eta erakunde eta sare horiekin elkarrizketa irekia, gardena eta ohikoa izango dute politika sozialen gainean; horretarako, elkarrizketa zibileko mahaiak abiaraziko dituzte, eta kontsulta-organoetan edo horretarako abiarazitako prozesu espezifikoetan parte hartuko dute.

Las administraciones públicas vascas garantizarán a las organizaciones y redes del tercer sector social de Euskadi el derecho de expresar e intercambiar públicamente sus opiniones en todos los ámbitos de actuación de la Administración, y mantendrán un diálogo abierto, transparente y habitual con ellas sobre las políticas sociales a través de la puesta en marcha de mesas de diálogo civil y la participación en órganos consultivos o en procesos específicos que se desarrollen al efecto.

e) Sektore publikoaren eta ekimen sozialaren arteko lankidetza

e) Cooperación entre el sector público y la iniciativa social

Euskal sektore publikoak eta hirugarren sektore sozialeko erakundeek beharrezko baldintzak sustatuko dituzte beren artean lankidetza, elkarlana eta partizipazioa eduki, formalizatu eta sustatzeko erantzukizun publikoko jarduerei eta interes orokorreko bestelako jarduerei dagokienez, eta baita lankidetza eta elkarlanerako modu eta tresna berriak garatzeko, eta egun ditugunak esku-hartze sozialeko esparru berrietara eta erantzukizun publikoko sistema berrietara zabaltzeko.

El sector público vasco y las organizaciones del tercer sector social promoverán las condiciones necesarias para sostener, formalizar e impulsar su cooperación, colaboración y participación, en relación con actividades de responsabilidad pública y con otras actividades sociales de interés general, así como para desarrollar nuevas formas e instrumentos de cooperación o colaboración, y extender los existentes a nuevos ámbitos de la intervención social y sistemas de responsabilidad pública.

f) Inklusio sozialera zuzendutako jardunen zeharkakotasuna

f) Transversalidad de las actuaciones orientadas a la inclusión social

Esku-hartze sozialaren esparruan planak, programak eta ekintzak garatzen dituztenean, euskal administrazio publikoek eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek lankidetza bultzatuko dute erantzukizun publikoko sistema guztien artean eta babes sozialarekin eta politika sozialekin loturiko esparru guztien artean. Orobat, saiatuko dira beren jarduerak egon ez daitezen mugatuta zaurtasun- edo bazterketa-egoeran, babesgabetasun-egoeran, desgaitasun-egoeran edo mendetasun-egoeran dauden pertsona, familia, kolektibo edo komunitateentzat bakarrik pentsatutako plan, programa eta ekintza espezifikoak diseinatu, gauzatu eta ebaluatze hutsera, eta gainera, bultzatuko dute izaera orokorreko politikak eta ekintza-ildoak kontuan har ditzaten pertsona, familia, kolektibo eta komunitate horien premia eta eskariak, jardun publikoko edozein esparrutan.

Las administraciones públicas vascas y las organizaciones del tercer sector social, cuando desarrollen planes, programas y acciones en el ámbito de la intervención social, impulsarán la colaboración con todos los sistemas de responsabilidad pública y ámbitos relacionados con la protección social y las políticas sociales. Asimismo, evitarán que sus actuaciones se limiten al diseño, ejecución y evaluación de planes, programas y acciones específicos, pensados exclusivamente para las personas, familias, colectivos o comunidades en situación de vulnerabilidad o exclusión, desprotección, discapacidad o dependencia, e impulsarán que las políticas y líneas de acción de carácter general, en cualquiera de los ámbitos de actuación pública, tengan en cuenta las necesidades y demandas de dichas personas, familias, colectivos o comunidades.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ELKARRIZKETA ZIBILA ETA SEKTORE PUBLIKOAREKIN ETA BESTELAKO AGENTEEKIN ELKARRIZKETAN ARITZEKO BESTELAKO BALIABIDE EDO GUNEAK
DIÁLOGO CIVIL Y OTROS INSTRUMENTOS O ESPACIOS DE DIÁLOGO CON EL SECTOR PÚBLICO Y OTROS AGENTES

7. artikulua.– Elkarrizketa zibila.

Artículo 7.– Diálogo civil.

1.– Elkarrizketa zibilaren printzipioari jarraiki, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakunde eta sareek, eta horien bitartez esku-hartze sozialaren hartzaile eta protagonista diren pertsona, familia, kolektibo eta komunitateek, eskubidea izango dute ukitzen dituzten politika publikoetan parte hartzeko, politika publiko horien edozein fasetan, egikaritze-fasea barne, betiere lege honetan eta sistema bakoitza erregulatzen duen araudian jasotako baldintzei jarraiki, kaltetu gabe hala ere erakunde bakoitzaren gobernu-organoei dagozkien erabaki-gaitasunak.

1.– En virtud del principio de diálogo civil, las organizaciones y redes del tercer sector social de Euskadi y, a través de ellas, las personas, familias, colectivos y comunidades destinatarias y protagonistas de la intervención social, tendrán derecho a participar en las políticas públicas que les conciernen en todas sus fases, incluida la fase de ejecución, en los términos contemplados en la presente ley y en la normativa reguladora de cada sistema, sin menoscabar las facultades de decisión que correspondan a los órganos de gobierno de cada institución.

2.– Sektore publikoaren eta hirugarren sektore sozialeko erakunde eta sareen arteko elkarrizketarako eta lankidetzarako prozesu formala da elkarrizketa zibila, helburu duena orientatzea, bultzatzea eta ebaluatzea sektore publikoak eta hirugarren sektore sozialak esku-hartze sozialaren esparruan abiarazi beharreko politika sozialak eta bestelako ekimenak.

2.– El diálogo civil constituye un proceso formal de interlocución y colaboración entre el sector público y las organizaciones y redes del tercer sector social, para orientar, impulsar y evaluar las políticas sociales y otras iniciativas del sector público y del tercer sector social en el ámbito de la intervención social.

3.– Eusko Jaurlaritzak, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren edo hura ordezkatzen duen erakundearen bitartez, elkarrizketa etengabe, operatibo eta binoranzkoa edukiko Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareekin, gobernu-ekintzari dagokionez, eta baita erakunde eta sareek esku-hartze sozialaren esparruan gauzatutako ekintzari dagokionez ere, baldin eta ekintza horrek ekimen jakin batzuk sortzen baditu alderdietako edozeinek bultzatu beharrekoak edo lankidetzan bultzatu beharrekoak, horien jarraipena eta ebaluazioa eginez.

3.– El Gobierno Vasco, a través de la Mesa de Diálogo Civil de Euskadi u organismo que la sustituya, mantendrá un diálogo permanente, operativo y bidireccional con las redes del tercer sector social de Euskadi respecto a la acción de gobierno así como respecto a la acción de las organizaciones y redes, en el ámbito de la intervención social, que se traduzca en iniciativas concretas a impulsar por cualquiera de las partes o en colaboración, realizando un seguimiento y evaluación de las mismas.

4.– Era berean elkarrizketa horren helburua izango da aurrerapenak egitea eskubideak errekonozitzen eta benetan erabilgarri egiten horiek baliarazteko zailtasun handienak dituzten pertsona, familia, kolektibo eta komunitateei.

4.– Este diálogo tendrá también por objeto progresar en el reconocimiento y el ejercicio efectivo de los derechos por parte de aquellas personas, familias, colectivos y comunidades que afrontan mayores dificultades para ejercerlos.

5.– Foru-aldundiek eta toki-erakundeek ere ezaugarri horietako beretako elkarrizketa edukiko dute, egokitzat jotzen dituzten baliabideen bitartez, beren lurraldeetan jarduerak gauzatzen dituzten Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareekin.

5.– Las diputaciones forales y los entes locales, a través de los instrumentos oportunos, mantendrán un diálogo de las mismas características con las redes del tercer sector social de Euskadi con actividad en sus respectivos territorios.

6.– Eusko Legebiltzarrak eta lurralde historiko bakoitzeko batzar nagusiek, halaber, elkarrizketa zibila sustatuko dute hirugarren sektore sozialeko sareekin.

6.– El Parlamento Vasco y las juntas generales de cada territorio histórico promoverán igualmente el diálogo civil con las redes del tercer sector social.

7.– Euskal sektore publikoak neurriak bultzatuko ditu hirugarren sektore sozialak hirugarren sektore sozialarekin eta esku-hartze sozialarekin zerikusia duen jarduera publikoko politiketan eta ildoetan eduki beharreko partizipazio erreal eta efektiboan sakontze aldera, aholku-ematetik harago joanik, kontuan hartuz ukitutako pertsona eta kolektiboen beharrizanak eta eskaerak, eta bermatuz pertsona eta kolektibo horiek eta erakundeek partizipazio efektiboa eta eragina edukitzea aipatutako politiken eta ekintza-ildoen diseinuan, exekuzioan, jarraipenean eta ebaluazioan.

7.– El sector público vasco promoverá medidas dirigidas a profundizar en la participación real y efectiva del tercer sector social, más allá del carácter consultivo, en las políticas y líneas de acción públicas relacionadas con el tercer sector social y la intervención social, teniendo en cuenta las necesidades y demandas de las personas y colectivos afectados y asegurando la efectiva participación e incidencia de estos y de las organizaciones en el diseño, ejecución, seguimiento y evaluación de dichas políticas y líneas de acción.

8. artikulua.– Euskal administrazio publikoen kontsulta-organoetan eta horien ekintzaren orientazioarekin lotutako aldian aldiko ekimenetan parte hartzea.

Artículo 8.– Participación en órganos consultivos de las administraciones públicas vascas y en iniciativas puntuales relacionadas con la orientación de su acción.

Esku-hartze sozialaren esparruan erantzukizunak dituzten euskal administrazio publikoek dagokien lurraldean erreferentziazkoak diren Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareak honako hauetan sartuko dituzte, egokitzat jotzen badute:

Las administraciones públicas vascas con responsabilidades en el ámbito de la intervención social incluirán a las redes del tercer sector social de Euskadi de referencia en su respectivo territorio, lo consideran oportuno:

a) administrazio publikoen kontsulta-organoetan, hala nola kontseiluetan, eta

a) en órganos consultivos de las propias administraciones públicas, como los consejos, y

b) politika eta planen diseinu, elaborazio, jarraipen eta ebaluazioarekin lotutako lan-jarduera espezifikoetan, aldian aldikoetan edo aldian behingoetan; edo sektore publikoko bestelako ekimenetan, bereziki hirugarren sektore soziala zuzenean eraginpean hartzen dutenean edo horrekin lankidetzan gauzatzen direnean.

b) en actividades o grupos de trabajo específicos, puntuales o periódicos, relacionados con el diseño, elaboración, seguimiento y evaluación de sus políticas y planes, u otras iniciativas del sector público, de manera particular cuando afecten directamente al tercer sector social o se lleven a cabo con su colaboración.

9. artikulua.– Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean parte hartzea.

Artículo 9.– Participación en el Consejo Económico y Social Vasco.

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek parte hartuko dute Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, eta ordezkari bat izendatu ahal izango dute eskubide osoa izango duen kide gisa, organo hori erregulatzen duen arauan xedatutako moduan.

Las organizaciones del tercer sector social de Euskadi participarán en el Consejo Económico y Social Vasco y tendrán derecho a designar una persona representante como miembro de pleno derecho en la forma que disponga la norma reguladora de ese órgano.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
LANKIDETZA ETA ELKARLANA ESKU HARTZE SOZIALAREN ESPARRUKO POLITIKAK EGIKARITZEAN
COOPERACIÓN Y COLABORACIÓN EN LA EJECUCIÓN DE POLÍTICAS DEL ÁMBITO DE LA INTERVENCIÓN SOCIAL

10. artikulua.– Lankidetza erantzukizun publikoko sistemetan eta sistemen arteko elkarreragin-guneetan.

Artículo 10.– Cooperación en los sistemas de responsabilidad pública y en los espacios de interacción entre sistemas.

1.– Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek eta sareek politika sozialetan izan beharreko partizipazioa, politika publiko horien edozein fasetan, egikaritze-fasea barne, lankidetzaren bitartez hezurmamituko da, lege honetan eta sistema bakoitza erregulatzeko araudian bildutako baldintzetan. Dagokion politika gauzatuko den arreta-arlo edo arreta-mailako ardura duen administrazio publikoak zehaztuko du partizipazio horren irismena, eta honako alderdietan gertatu ahal izango da:

1.– La participación de las organizaciones y redes del tercer sector social de Euskadi en las políticas sociales, en todas sus fases incluida su ejecución, se materializará a través de la cooperación, en los términos contemplados en la presente ley y en la normativa reguladora de cada sistema. Su alcance será determinado por la administración pública responsable del área o nivel de atención en la que tendrá lugar y podrá darse en los siguientes aspectos:

a) Parte-hartzea esku-hartze sozialaren esparruko erantzukizun publikoko sistemen kudeaketan, eta sistemen elkarreragin-guneen kudeaketan (gune soziolaboralean, soziohabitazionalean, soziosanitarioan, sozioedukatiboan, edo beste batzuetan).

a) Participación en la gestión de los sistemas de responsabilidad pública en el ámbito de la intervención social y de los espacios de interacción entre sistemas (sociolaboral, sociohabitacional, sociosanitario, socioeducativo, sociocultural, u otros).

b) Parte-hartzea erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzan edo apurka-apurka erantzukizun publikoko gisa finkatzen ari diren zerbitzuen hornikuntzan (diseinua, prestazioa, ebaluazioa eta hobekuntza).

b) Participación en la provisión (diseño, prestación, evaluación y mejora) de servicios de responsabilidad pública o que se están consolidando, progresivamente, como servicios de responsabilidad pública.

c) Parte-hartzea (edozein kasutan, administrazio publiko arduradunak delegatutako parte-hartzea, araudi bidez zehaztuta dagoenean) erreferente-figurarekin eta kasu-koordinazioarekin lotutako funtzioak gauzatzeko prozesuan (diagnostikoa, esku-hartzearen programazioa, jarraipena eta ebaluazioa, lagun-egite soziala barne), betiere erantzukizun publikoko sistema bat baino gehiago eraginpean hartzen badute (besteak beste, zerbitzu sozialak, osasuna eta hezkuntza).

c) Participación en todo caso delegada por la administración pública responsable, cuando esté normativamente definida, en la realización de funciones vinculadas a la figura de referente y a la coordinación de caso (diagnóstico, programación, seguimiento y evaluación de la intervención, incluyendo funciones de acompañamiento social) que pueden afectar a más de un sistema de responsabilidad pública (entre otros, servicios sociales, sanidad, educación).

d) Parte-hartzea pertsona eta familiei zuzendutako lagun-egite sozialean, esku-hartzearen prozesu osoan, eta nolanahi ere, pertsona hartzaileekin kontaktu-jarduerak hasieratik gauzatuta (pertsona hartzaileak baliabideen jakinaren gainean egotea ahalbidetuko lukete), eta baita beste hainbat jarduera ere, hala nola hasierako harrera, informazioa, orientazioa eta zerbitzu sozialen euskal sistemara sartzeko zerbitzuetarako deribazioa.

d) Participación en el acompañamiento social a las personas y familias, a lo largo de todo el proceso de intervención y, en cualquier caso, desempeñando desde el inicio actividades de contacto con las personas destinatarias, que permitan que éstas tengan conocimiento de los recursos, así como de acogida inicial, información, orientación y derivación hacia los servicios de acceso al sistema vasco de servicios sociales.

2.– Zerbitzu sozialen euskal sistemak, diru-sarrerak bermatzeko eta inklusio sozialerako euskal sistemak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta gune soziolaboralak, eta horiekin batera euskal osasun- eta hezkuntza-sistemek, sustatuko dute Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek eta sareek parte hartzea gune soziosanitarioan eta sozio-edukatiboan, beharrezkoak diren partizipazio-formulak eta -bideak gaituta.

2.– El sistema vasco de servicios sociales, el sistema vasco de garantía de ingresos e inclusión social, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y el espacio sociolaboral, junto con los sistemas vascos sanitario y educativo, promoverá la participación de las organizaciones y redes del tercer sector social de Euskadi en los espacios sociosanitario y socieducativo, habilitando las fórmulas y cauces de participación necesarios.

11. artikulua.– Lankidetza erantzukizun publikoko sistemen kudeaketan eta sistemen arteko elkarreragin-guneen kudeaketan.

Artículo 11.– Cooperación en la gestión de sistemas de responsabilidad pública y de espacios de interacción entre sistemas.

Esku-hartze sozialaren esparruan erantzukizuna duten euskal administrazio publikoek behar diren neurriak hartuko dituzte Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek parte har dezaten honako hauetan: batetik, sistema edo gune bakoitzaren baliabide-sarearen plangintza- eta berrikuntza-funtzioetan, eta zehazkiago horien diseinuan, plangintzan, ebaluazioan eta hobekuntzan; eta bestetik, prestazio eta zerbitzu esperimentalen diseinuan, egikaritzean, ebaluazioan eta hobekuntzan.

Las administraciones públicas vascas con responsabilidad en el ámbito de la intervención social adoptarán las medidas necesarias para generar cauces para la participación de las organizaciones del tercer sector social de Euskadi en las funciones de planificación e innovación, y concretamente en el diseño, planificación, evaluación y mejora de la red de recursos de cada sistema o espacio y en el diseño, ejecución, evaluación y mejora de prestaciones y servicios experimentales.

12. artikulua.– Lankidetza erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzan.

Artículo 12.– Cooperación en la provisión de servicios de responsabilidad pública.

1.– Esku-hartze sozialaren esparruan erantzukizuna duten euskal administrazio publikoek antolatuko dute Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzan (diseinua, prestazioa, ebaluazioa eta hobekuntza) izan beharreko partaidetza.

1.– Las administraciones públicas vascas con responsabilidad en el ámbito de la intervención social, articularán la participación de las organizaciones del tercer sector social de Euskadi en la provisión (diseño, prestación, evaluación y mejora) de servicios de responsabilidad pública.

2.– Parte-hartze hori bereziki artikulatuko da adierazitako erakundeek zerbitzu horiek jada ematen ari direnean, are erantzukizun publikoko zerbitzu gisa finkatu baino lehenagotik ere, errekonozitze aldera erakundeon esperientzia eta erakundeok bai pertsona hartzaileentzat eta erantzukizun publikoko sistementzat, bai eta beraien antolaketa eta finkapenerako, orain arte egin duten eta orain egiten ari diren ekarpenaren balioa.

2.– La participación se articulará en particular cuando estas organizaciones vengan prestando dichos servicios, incluso antes de su consolidación como servicios de responsabilidad pública, a efectos de reconocer su experiencia y el valor de su contribución, histórica y actual, para las personas destinatarias y para los propios sistemas de responsabilidad pública y su configuración y consolidación.

3.– Nolanahi ere, partizipazio hori bermatu egingo da izaera bereziko jarduera gauzatzen dutenean. Izaera bereziko jardueratzat hartuko dira:

3.– En cualquier caso, dicha participación se garantizará cuando su actividad tenga un carácter singular, considerando que tal supuesto se produce:

a) Erakunde gisa ezaugarri jakin batzuk dituztenean, zehazki: lurralde eta kolektibo jakin batekin lotuta egotea; pertsona hartzaileek erakundearen gobernuan ere parte hartzea; lor dezaketen edozein mozkin beren misioan inbertitzea; eta erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzan duten partizipazioa interes orokorreko beste jarduera sozial batzuetan partizipazioarekin konbinatzea.

a) cuando presenten determinadas características como organización: vinculación a un territorio y colectivo, participación de las personas destinatarias incluso en el gobierno de la entidad, reinversión de cualquier eventual beneficio en su misión, combinación de la participación en la provisión de servicios de responsabilidad pública con otras actividades sociales de interés general, y

b) Beren esku-hartzearen ezaugarriek balioa eransten diotenean erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzari, pertsona eta familiei arreta pertsonalizatua, integrala (hainbat zerbitzu konbinatuta eta lagun-egite sozialeko funtzioa beren gain hartuta, baita horiek erantzukizun publikoko esparru edo sistema bat baino gehiago barnean hartzen dituztenean ere) eta etengabekoa emanez, eta beharrezkoa denean baita bizitza osoko arreta emanez ere, premien bilakaerari aurrea hartuz eta erantzunetan berrikuntzak txertatuz.

b) cuando las características de su intervención añadan valor a la provisión de servicios de responsabilidad pública, ofreciendo a personas y familias una atención personalizada, integral (mediante la combinación de diferentes servicios y la asunción de una función de acompañamiento social, que pueden abarcar incluso más de un ámbito o sistema de responsabilidad pública) y continua e incluso, cuando resulte necesaria, a lo largo de la vida, anticipándose a la evolución de las necesidades e innovando en las respuestas.

4.– Euskal administrazio publikoek erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzari balio erantsia ekartzen dioten praktikak sustatuko dituzte, eta zehazki esku-hartze sozialaren esparruko arau sektorialetan jasotako arreta-ereduekin eta kalitate-irizpideekin lotutakoak; beste hainbat praktika ere bultzatuko dituzte, hala nola lor dezaketen edozein mozkin inbertitzea Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen misio edo helburu sozialean.

4.– Las administraciones públicas vascas promoverán aquellas prácticas que aporten valor añadido a la provisión de servicios de responsabilidad pública, y, en particular, todas aquellas vinculadas a los modelos de atención y a los criterios de calidad contemplados en las normas sectoriales en el ámbito de la intervención social, y otras como la reinversión del eventual beneficio en la misión o finalidad social de las organizaciones del tercer sector social.

13. artikulua.– Lankidetza erreferente-funtzioan eta kasu-koordinazioan.

Artículo 13.– Cooperación en la función de referente y la coordinación de caso.

1.– Esku-hartze sozialaren esparruan erantzukizuna duten euskal administrazio publikoek faboratuko dute Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek kasu-koordinazioko funtzioak gauzatzean izan beharreko partizipazioa, horrelakoak aurreikusten dituzten erantzukizun publikoko sistemen esparruan, eta betiere zerbitzu eta prestazio horiez guztiez hornitzeko, eta horrenbestez, pertsona eta familia erabiltzaileei zerbitzu horiek esleitzeko ardura duten administrazio publikoek gainbegiratuta.

1.– Las administraciones públicas vascas con responsabilidad en el ámbito de la intervención social facilitarán la participación de las organizaciones del tercer sector social de Euskadi en el desempeño de funciones de coordinación de caso en el marco de los sistemas de responsabilidad pública que las prevean, siempre bajo la supervisión de las administraciones públicas responsables de la provisión de los diferentes servicios y prestaciones y, por tanto, entre otros aspectos, de su asignación a las personas y familias usuarias.

2.– Zehazki, erreferente-funtzioetako eta kasu-koordinazioko partizipazio hori bermatuko dute erakundeek pertsona eta familia hartzaileei eskaintzen dietenean arreta pertsonalizatu eta integrala, hainbat zerbitzu eta jarduera konbinatuz (batzuetan, esparru edo sistema jakin bat gaindi dezakete horiek, hala nola zerbitzu sozialak, hezkuntza eta osasuna), eta baita etengabeko arreta ere, arreta hori pertsona eta familien premia, gaitasun eta lehentasunen eboluziora egokituz.

2.– En particular, garantizarán dicha participación en las funciones de referente y coordinación de caso cuando las organizaciones ofrezcan a las personas y familias destinatarias una atención personalizada e integral, mediante la combinación de diferentes servicios y actividades que pueden desbordar, incluso, un determinado ámbito o sistema (entre ellos, servicios sociales, educación, salud), y una atención continua, adaptándola a la evolución de sus necesidades, capacidades y preferencias.

14. artikulua.– Lankidetza interes orokorreko beste jarduera sozial batzuetan.

Artículo 14.– Colaboración en otras actividades sociales de interés general.

1.– Euskal administrazio publikoek eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek sinergiak bultzatuko dituzte esku-hartze sozialaren esparruan gauzatzen duten ekintzan, eta elkarrekin sustatuko dituzte, batetik, egoera sozial ahuleneko kolektibo eta komunitateek eskubideetara duten irispidea indartzeko proiektuak, eta bestetik, gizarte zibil antolatua eta erantzukizun publikoko sistemak sendotzeko proiektuak.

1.– Las administraciones públicas vascas y las organizaciones del tercer sector social de Euskadi promoverán sinergias en su acción en el ámbito de la intervención social, e impulsarán conjuntamente proyectos orientados a reforzar el acceso a los derechos de los colectivos y comunidades más desfavorecidas, y el fortalecimiento de la sociedad civil organizada y de los sistemas de responsabilidad pública.

2.– Horretarako, modu berritzaileak garatuko dituzte elkarrekin eta beste agente sozial batzuekin partekaturiko proiektuen kudeaketan, premiak detektatzeko fasetik ebaluazio-faseraino, proiektu horiek erantzukizun publikoko sistemen esparruan garatzen direnean, bereziki prestazio edo zerbitzu esperimentalei dagokienez, nahiz horietatik kanpo garatzen direnean, premia sozialei eta horien bilakaerari erantzuteko.

2.– A tal efecto, desarrollarán formas innovadoras en la gestión de proyectos compartidos entre sí y con otros agentes sociales, desde la fase de detección de necesidades a la evaluación, tanto si estos se desarrollan en el marco de los sistemas de responsabilidad pública, particularmente en relación con prestaciones o servicios experimentales, como fuera de ellos, para responder a las necesidades sociales y su evolución.

15. artikulua.– Administrazio publikoen eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen arteko lankidetza eta elkarlana formalizatzeko tresnak.

Artículo 15.– Instrumentos para formalizar la cooperación y colaboración entre las administraciones públicas y las organizaciones del tercer sector social de Euskadi.

1.– Esku-hartze sozialaren esparruan erantzukizun publikoko zerbitzuak hornitzeari dagokionez, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeekiko lankidetza formalizatzeko, euskal administrazio publikoek Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean aurreikusitako hitzarmen-araubide bereizia baliatuko dute.

1.– Para formalizar la cooperación con las organizaciones del tercer sector social de Euskadi en la provisión de servicios de responsabilidad pública en el ámbito de la intervención social, las administraciones públicas vascas adoptarán el régimen de concierto diferenciado previsto en la Ley de Servicios Sociales.

2.– Halaber, euskal administrazio publikoek Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean aurreikusitako hitzarmenak eta lankidetzarako esparru-akordioak formalizatuko dituzte, erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntza eta erakundeen interes orokorreko bestelako jarduera sozialak estaltzeko, administrazio publikoek horrelakoak sustatzea egokitzat jotzen badute.

2.– Asimismo, las administraciones públicas vascas formalizarán los convenios y acuerdos marco de colaboración previstos en la Ley de Servicios Sociales para dar cobertura a la provisión de servicios de responsabilidad pública así como a otras actividades sociales de interés general de las organizaciones que las administraciones públicas consideren oportuno promover.

3.– 12.3 artikuluan zehaztutako baldintzetan izaera bereziko jardueraren bat duten erakundeekin erantzukizun publikoko zerbitzuak hornitzeko lankidetzan aritzeari gagozkiola, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen araberako hitzarmenen bitartez formalizatuko da lankidetza hori.

3.– La cooperación para la provisión de servicios de responsabilidad pública con entidades con una actividad de carácter singular en los términos definidos en el artículo 12.3 se formalizará a través de convenios de conformidad con la Ley de Servicios Sociales.

16. artikulua.– Euskal administrazio publikoekin lankidetzan eta elkarlanean aritzen diren Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen obligazioak.

Artículo 16.– Obligaciones de las organizaciones del tercer sector social de Euskadi que cooperen y colaboren con las administraciones públicas vascas.

1.– Erantzukizun publikoko zerbitzu sozialen hornikuntzan euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzen diren edo interes orokorreko bestelako hainbat jarduera sozialetan elkarlanean diharduten Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek honako obligazio hauek izango dituzte:

1.– Las organizaciones del tercer sector social de Euskadi que cooperen con las administraciones públicas vascas en la provisión de servicios sociales de responsabilidad pública o colaboren en otras actividades sociales de interés general tendrán las siguientes obligaciones:

a) Langile kontratatu ordainduei lan-baldintza duinak bermatzea, betez bai erreferentziazko hitzarmen kolektiboak, bai erakundeek kudeatzen dituzten erantzukizun publikoko zerbitzuen horniketan lan-baldintzei buruzko arau-xedapenak, eta langile boluntarioei ere lan-baldintza egokiak bermatzea, boluntariotzaren legediarekin bat etorrita.

a) Garantizar unas condiciones laborales dignas al personal contratado remunerado, cumpliendo los convenios colectivos de referencia y las disposiciones normativas en relación con las condiciones laborales en la provisión de servicios de responsabilidad pública gestionados por las organizaciones, así como unas condiciones adecuadas al personal voluntario, de acuerdo con la legislación del voluntariado.

b) Gardenak izatea eta azalpenak ematea, barnean nahiz kanpoan, hala badagokio gardentasunari, informazio publikora iristeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean ezarritakoari jarraituz. Zehazki, erantzukizun publikoko zerbitzuen horniketan laguntzen duten erakunde guztiek behartuta egongo dira informazioa ematera, lege horren 4. artikuluan eta dagokion kontratuan, hitzarmenean, itunean edo lankidetzako esparru-akordioan aurreikusitako eran.

b) Ser transparentes y rendir cuentas, interna y externamente, de acuerdo, en su caso, con lo dispuesto en la Ley 19/2013, de 9 de diciembre, de transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno. En concreto, todas las organizaciones que colaboren en la provisión de servicios de responsabilidad pública estarán obligadas al cumplimiento de la obligación de suministrar información, en los términos previstos en el artículo 4 de dicha ley y en el respectivo contrato, concierto, convenio o acuerdo marco de colaboración.

c) Gauzatzen duten jardueraren eragina kontuan hartzea eta ebaluatzea, honako hiru elementu hauetan oinarrituta: lehenik, gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-ikuspegia; bigarrenik, genero-ikuspegia; eta hirugarrenik, azken hartzaileen eskubideak eta aukerak.

c) Considerar y evaluar el impacto de su actividad, desde la triple perspectiva social, ambiental y económica; la perspectiva de género y, en último término, sobre los derechos y oportunidades de las personas destinatarias últimas.

d) Erabakiak hartzeko, honako hiru ezaugarri hauek izango dituzten partizipazio-prozedurak erabiltzea: batetik, erakundearen izaera juridikora egokituta egotea; bestetik, kapital-jabetzan oinarrituta ez egotea; eta azkenik, erakundearen parte diren kolektiboak –baita hartzaileak ere– barnean hartzea, hainbat mailatan.

d) Emplear procedimientos participativos para la toma de decisiones, adaptados a la naturaleza jurídica de la organización, no basados en la propiedad del capital y que impliquen, en diferentes grados, a los colectivos que forman parte de la organización, incluidas las personas destinatarias.

e) Kudeaketa-estilo demokratikoaz gain, kanpoko nahiz barneko alderdi interesdunekin harremanetan egoteko estrategia bat edukitzea.

e) Disponer de un estilo de gestión democrático y una estrategia de relación con las partes interesadas, internas y externas.

f) Jardutea halatan non bere antolamenduan, funtzionamenduan eta jardueretan benetan kontuan hartuko den emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa. Ondorioz, sexista ez den hizkera erabiliko dute, neurriak hartuko dituzte aurreikusteko eta tratatzeko emakume eta gizonen arteko sexu-jazarpena eta sexu-arrazoiengatiko jazarpena eta laneko diskriminazioa, eta 250 langile baino gehiago baditu, egiaztatu egin beharko du Emakume eta Gizonen Berdintasun Efektiboari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege organikoan aurreikusten den berdintasun-planaren diseinua eta ezarpen efektiboa.

f) Actuar de modo que se observe, efectivamente, en su organización, funcionamiento y actividades el principio de igualdad de trato entre mujeres y hombres. Así, entre otros aspectos, utilizarán un lenguaje no sexista, adoptarán medidas de prevención y abordaje del acoso sexual y acoso por razón de sexo y de la discriminación laboral entre mujeres y hombres, y, en caso de tener más de 250 trabajadoras o trabajadores, deberán acreditar el diseño e implantación efectiva del plan de Igualdad previsto en la Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres.

g) Jardutea halatan non antolaketan, funtzionamenduan eta ekintzetan benetan nabarituko diren aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioa eta bereizkeriarik ezaren printzipioa, edozein delarik ere baldintza pertsonal edo soziala.

g) Actuar de modo que se observe efectivamente en su organización, funcionamiento y actividades el principio de igualdad de oportunidades y de trato y no discriminación con independencia de cualquier circunstancia personal o social.

h) Ingurumena errespetatuz jardutea. Horrela, gauzatzen den jarduera-motari egokitutako neurriak hartuko ditu, lehentasuna emanik energia berriztagarriak erabiltzeari eta ezinbestekoak diren lehengaiak baliatzeari, ahal direnak berrerabiliz eta gainerakoa birziklatuz.

h) Actuar de forma respetuosa con el medio ambiente, adoptando medidas adecuadas al tipo de actividad que se lleva a cabo, priorizando el uso de energías renovables y la utilización de las materias primas imprescindibles, reutilizando las que sea posible y reciclando el resto.

i) Baldintza hoberenetan ematea zerbitzuak, eta bermatzea betetzen direla langileen segurtasun eta osasun laboralari buruzko xedapenak zerbitzu sozialen hornikuntzan eta jardunean.

i) Prestar los servicios en las mejores condiciones y garantizar el cumplimiento de las disposiciones en materia de seguridad y salud laboral de las trabajadoras y trabajadores en la provisión y actividad de los servicios sociales.

j) Etengabeko hobekuntza sustatzea gaitasun teknikoari, metodologia- eta antolamendu-baliabideei eta jardute-gaitasunari dagokionez.

j) Fomentar la mejora continua de la capacidad técnica, recursos metodológicos y organizativos, y de su capacidad de actuación.

k) Ahalegina egitea herritarrei bakoitzak aukeratutako hizkuntza ofizialean arreta emateko.

k) Realizar un esfuerzo para atender a los ciudadanos y ciudadanas en el idioma oficial que elijan.

l) Urteko kontuak egin eta kontu horiek gobernu-organoaren eta kanpo-auditoretza baten onarpenaren menpe uztea.

l) Elaborar cuentas anuales sometidas a la aprobación de su órgano de gobierno y a una auditoría externa.

m) Sustatzea dibertsitate funtzionala duten pertsonen eta insertzio soziolaboraleko prozesuan dauden pertsonen kontratazio eta integrazioa.

m) Fomentar la contratación e integración de personas con diversidad funcional y de personas en proceso de inserción sociolaboral.

2.– Arestian aipaturiko obligazioak betetzen direla bermatzeko, administrazio publikoek beharrezkoak diren aldiroko kontrol- eta ebaluazio-mekanismoak sustatuko dituzte, alderdi guztien parte hartzearekin. Obligazio horiek ez betetzeak euskal administrazio publikoekiko lankidetza eta elkarlana deuseztatzea eragin ahal izango du.

2.– Para garantizar el cumplimiento de dichas obligaciones, las administraciones públicas promoverán los mecanismos de control y evaluación periódicos necesarios con la participación de todas las partes El incumplimiento de las citadas obligaciones podrá dar lugar a la rescisión de la cooperación y colaboración con las administraciones públicas vascas.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN SUSTAPENA
LA PROMOCIÓN DEL TERCER SECTOR SOCIAL DE EUSKADI

17. artikulua.– Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko estrategia.

Artículo 17.– Estrategia de promoción del tercer sector social de Euskadi.

1.– Eusko Jaurlaritzan politika sozialen alorreko eskumena duen sailak, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeekin eta sareekin lankidetzan, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren edo hura ordezten duen erakundearen bitartez, hirugarren sektore soziala sustatzeko estrategia bat egingo du; alderdietako bakoitzak sustatuko dituen jardunak eta lankidetzan egindako jardunak hartuko ditu estrategia horrek barnean, bai eta hartarako beharrezko diren koordinazio-mekanismoak ere.

1.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia de servicios sociales, en colaboración con las organizaciones y las redes del tercer sector social de Euskadi, a través de la Mesa de Diálogo Civil de Euskadi elaborará una estrategia de promoción del tercer sector social que incluirá actuaciones que impulsarán cada una de las partes y actuaciones en colaboración, así como los mecanismos de coordinación a tal fin.

2.– Estrategiak lau urteko indarraldia izango du eta jasoko dituen helburuak eta neurriak honako hauekin lotuta egongo dira: Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakunde eta sareak indartzea, erakunde eta sare horien ekarpen soziala bultzatzea eta esku-hartze sozialaren esparru osoan dituzten funtzioak garatzea.

2.– La estrategia, que tendrá un periodo de vigencia de cuatro años, incluirá objetivos y medidas relacionadas con el fortalecimiento de las organizaciones y redes del tercer sector social de Euskadi, el impulso de su contribución social y el desarrollo de sus diferentes funciones en todo el ámbito de la intervención social.

3.– Estrategiak honako alderdi hauek bildu beharko ditu, gutxienez: erakundeen oinarri soziala eta partizipazioa garatzea; antolamendua eta kudeaketa sendotzea; Euskadiko hirugarren sektore soziala egituratzea eta erakundeen arteko lankidetza; sostengarritasuna, autonomia, gardentasuna eta azalpenak ematea; inbertsioak eta azpiegiturak; lankidetza sektore publikoarekin; lankidetza enpresekin; Euskadiko hirugarren sektore sozialaren sustapena, zerga-sistema eta errekonozimendua.

3.– La estrategia contemplará, al menos, los siguientes aspectos: desarrollo de la base social y participación en las organizaciones; fortalecimiento organizativo y de la gestión; estructuración del tercer sector social de Euskadi y colaboración entre organizaciones; sostenibilidad, autonomía, transparencia y rendición de cuentas; inversiones e infraestructuras; colaboración con el sector público; colaboración con las empresas; fomento, fiscalidad y reconocimiento del tercer sector social de Euskadi.

4.– Eusko Jaurlaritzak dagozkion sailetatik Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko abiarazitako ekintzak eta neurriak ere bilduko ditu estrategiak, esku-hartze sozialaren esparruan nahiz jarduera ekonomikoaren sustapenari eta hori garatzen duten erakundeen sustapenari dagokienez. Zehazki, zerrendatuko dira politika sozialen gaian eskuduna den sailak zer-nolako diru-laguntzak eta laguntzak sustatzen dituen hirugarren sektore sozialeko sareen funtzionamendua errazte aldera eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakunde eta sareek interes orokorreko lurraldez gaineko jarduera sozialak egite aldera.

4.– La estrategia incluirá las acciones y medidas de fomento del tercer sector social de Euskadi que el Gobierno Vasco lleve a cabo, desde sus diferentes departamentos, tanto en el ámbito de la intervención social como en relación con la promoción de la actividad económica y de las organizaciones que la desarrollan. En concreto, se relacionarán las subvenciones y ayudas que el departamento competente en materia de políticas sociales promoverá a fin de facilitar el funcionamiento de las redes del tercer sector social, así como la realización de actividades sociales de interés general de ámbito supra-territorial, por las organizaciones y redes del tercer sector social de Euskadi.

5.– Estrategiak planteamendu bat jasoko du sektore publikoak eta hirugarren sektore sozialak esku-hartze sozialaren eremuan elkarren artean eduki beharreko eraginari eta interakzioari buruz, aukerak identifikatuz administrazio publikoen eta hirugarren sektore sozialaren arteko lankidetza indartzeko erantzukizun publikoko sistemen kontsolidazio-marko batean, eta betiere bermatuz zuzeneko kudeaketa publikoa egongo dela eskaeren lehen arreta, balorazioa, diagnostikoa eta orientazioa egiteko prestazio eta zerbitzuei dagokienez, lege honen 10, 12 eta 13. artikuluetan zehaztutako eran.

5.– La estrategia incluirá un planteamiento respecto a la influencia mutua e interacción entre el sector público y el tercer sector social en el ámbito de la intervención social, identificando oportunidades para fortalecer la colaboración entre las administraciones públicas y el tercer sector social dentro de un marco de consolidación de los sistemas de responsabilidad pública y garantizando siempre la gestión pública directa de las prestaciones y servicios de primera acogida de las demandas, valoración, diagnóstico y orientación en los términos definidos en los artículos 10, 12 y 13 de la presente ley.

6.– Estrategiak diagnostiko bat (liburu zuria edo antzekoa) izango du euskarri, lau urteko iraupena edukiko du eta adierazle jakin batzuk jasoko ditu, horien bitartez egin ahal izateko egikaritzearen jarraipen-txosten bat, urtero, eta emaitzen ebaluazio-txosten bat, estrategiaren indarraldia bukatzean. Bi txosten horiek Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaizkio eta han aurkeztuko dira.

6.– La estrategia se soportará en un diagnóstico (libro blanco o similar), tendrá una duración de cuatro años, y contará con indicadores que permitan realizar un informe de seguimiento de su ejecución, de carácter anual, y un informe de evaluación de sus resultados, al finalizar el periodo de vigencia de la estrategia. Ambos informes serán remitidos al Parlamento Vasco y presentados en el mismo.

18. artikulua.– Euskal administrazio publikoen beste maila batzuen sustapen-neurriak.

Artículo 18.– Medidas de promoción de otros niveles de las administraciones públicas vascas.

1.– Foru-aldundiek eta tokiko erakundeek hirugarren sektore soziala sustatzeko estrategiak landuko dituzte, bakoitzaren eskumeneko eremu geografikoei dagokienez. Estrategia horiek beti koordinatu beharko dira Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko estrategiarekin.

1.– Las diputaciones forales y los entes locales elaborarán estrategias de promoción del tercer sector social en relación con sus respectivos ámbitos geográficos de competencia. Estas estrategias deberán, en todo caso, coordinarse con la estrategia de promoción del tercer sector social de Euskadi.

2.– Foru-aldundiek eta toki-erakundeek diru-laguntzen deialdiak egin ahal izango dituzte urtero hirugarren sektore sozialeko erakundeei interes orokorreko jarduera sozialak egiten laguntzeko, bakoitzaren eskumeneko lurralde-eremuetan, eta baita eremu horretako erakunde eta sareen funtzionamendua laguntzekoak ere, beste hainbat sustapen-neurri hartzeaz gain.

2.– Las diputaciones forales y los entes locales realizarán convocatorias anuales de subvenciones orientadas a apoyar la realización, por parte de las organizaciones del tercer sector social, de actividades sociales de interés general en los respectivos ámbitos territoriales de su competencia, y el funcionamiento de las organizaciones y redes de dicho ámbito, además de adoptar otras medidas de promoción.

19. artikulua.– Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko neurriei buruzko txostena.

Artículo 19.– Informe sobre las medidas de promoción del tercer sector social de Euskadi.

1.– Politika sozialen esparruan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak urtean behingo txostenak egingo ditu, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakunde eta sareak sustatzeko ekintzari buruz, eta horrez gain, erakunde eta sare horiek hobetzeko orientabideak ezarriko ditu.

1.– El Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de políticas sociales elaborará un informe de carácter anual sobre la acción de promoción de las organizaciones y redes del tercer sector social de Euskadi, y establecerá orientaciones para su mejora.

2.– Urteko txosten hori publikoa izango da, eta informazio eguneratu eta sistematizatua bilduko du sektore publikoak nahiz pribatuak bultzatutako sustapen-neurri guztiei buruz.

2.– Dicho informe tendrá carácter público e incluirá información actualizada y sistematizada sobre el conjunto de medidas de promoción impulsadas tanto por parte del sector público como por parte del sector privado.

20. artikulua.– Erakundeen interes orokorreko jarduera sozialak, erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzatik kanpokoak, sustatzeko ekintzak egiten dituzten beste eragile batzuei laguntzea eta haiekin batera lan egitea.

Artículo 20.– Apoyo y colaboración con otros agentes que llevan a cabo acciones de promoción de las actividades sociales de interés general de las organizaciones, ajenas a la provisión de servicios de responsabilidad pública.

1.– Euskal administrazio publikoek Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten beste agente batzuekiko lankidetza sustatuko dute, arreta berezia ipiniz aurrezki-kutxen, banku-fundazioen eta bestelako finantza-erakundeen ekintza sozialetan. Lankidetza-eremu horren abiapuntua betiere izango da ekintza sozial horien norabidea eta ekimenak arloko politika publikoen menpe egotea eta horiei laguntzea eta babestea. Testuinguru horretan, besteak beste honako ekimen hauek ezarriko dituzte:

1.– Las administraciones públicas vascas impulsarán la colaboración con otros agentes que llevan a cabo acciones de promoción del tercer sector social de Euskadi, con especial atención a las obras sociales de cajas de ahorros, fundaciones bancarias y otras entidades financieras. El punto de partida de dicho ámbito de colaboración será siempre que la orientación y las iniciativas de dichas obras sociales estén supeditadas a las políticas públicas del sector y sirvan para favorecerlas y apoyarlas. En ese contexto, establecerán, entre otras, las iniciativas siguientes:

a) Sinergiak erakundeek gauzatzen dituzten baina erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzaz bestelakoak diren interes orokorreko jarduera sozialen finantziazioan.

a) Sinergias en la financiación de las actividades sociales de interés general de las organizaciones, ajenas a la provisión de servicios de responsabilidad pública.

b) Elkarrekiko eta beste erakunde batzuekiko aliantzak eta lankidetzak, hirugarren sektore soziala bultzatzeko eta horrek gauzatzen dituen interes orokorreko jarduera sozialak sustatzeko, besteak beste prestakuntza-ekintzen, laguntza teknikoaren, babesletzaren eta mezenasgoaren bitartez, edo proiektuetan lagunduz.

b) Alianzas y colaboraciones entre sí y con otras organizaciones orientadas al fomento del tercer sector social y sus actividades sociales de interés general, mediante acciones de formación, apoyo técnico, patrocinio y mecenazgo, o colaboración en proyectos, entre otras.

2.– Eusko Jaurlaritzak ekimenak abiarazi eta bultzatu ditu Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek sortutako interes orokorreko jarduera sozial horien finantzaketan herritarrek eta enpresek parte hartzeko praktika eta kultura indartzeko; besteak beste, honako hauek:

2.– El Gobierno Vasco elaborará e impulsará iniciativas orientadas a reforzar la práctica y la cultura de participación de la ciudadanía y las empresas en la financiación de dichas actividades sociales de interés general de las organizaciones del tercer sector social de Euskadi, que incluirán, entre otras:

a) Herritarrei eta enpresei zuzendutako ekintzak: sentsibilizazio-ekintzak, jardunbide egokiak errekonozitzeko eta hedatzeko ekintzak, jardunbide berritzaileak sustatzeko ekintzak, zerga-pizgarriei buruzko informazioa emateko ekintzak, eta proiektu interesgarriak ezagutarazteko ekintzak.

a) Acciones dirigidas a la ciudadanía y a las empresas, de sensibilización, reconocimiento y difusión de buenas prácticas, impulso de prácticas innovadoras, información sobre incentivos fiscales y difusión de proyectos de interés.

b) Erakundeei zuzendutako ekintzak: baliabideak eskuratzerakoan prestakuntza eta laguntza teknikoa emateko ekintzak, komunikazioa, gardentasuna eta kontuak ematea, inpaktua ebaluatzeko ekintzak, alderdi interesatuekiko harremana, Europako programetarako eta nazioarteko funtsetarako sarbidea, eta bestelako estrategiak, betiere erakundeen jardueraren finantzaketan hirugarrenek izan beharreko inplikazioarekiko koherentziari eusten badiote.

b) Acciones dirigidas a las organizaciones, de formación y apoyo técnico en captación de recursos, comunicación, transparencia y rendición de cuentas, evaluación del impacto, relación con las partes interesadas, acceso a programas europeos y fondos internacionales, y otras estrategias coherentes con la implicación de terceros en la financiación de la actividad de las organizaciones.

21. artikulua.– Erakundeen azpiegiturak garatzen, inbertsioak egiten, kudeaketa hobetzen eta jarduera ekonomikoa bultzatzen laguntzeko neurriak.

Artículo 21.– Medidas de apoyo al desarrollo de infraestructuras, la realización de inversiones, la mejora de la gestión y el impulso de la actividad económica de las organizaciones.

1.– Euskal administrazio publikoek neurriak hartuko dituzte, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakunde eta sareen ekarpena handiena den eremuetan intentsitate eta konpromiso handiagoarekin, erakunde eta sare horiei errazte aldera interes orokorreko jarduera sozialak gauzatzeari atxikita dauden instalazio eta azpiegitura egokiak eduki ditzaten.

1.– Las administraciones públicas vascas adoptarán medidas, con mayor intensidad y compromiso en los ámbitos en que la contribución de las organizaciones y redes del tercer sector social de Euskadi sea mayor, para facilitarles que puedan disponer de instalaciones e infraestructuras adecuadas afectas al desarrollo de actividades sociales de interés general.

2.– Euskal administrazio publikoek neurriak hartuko dituzte, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakunde eta sareen ekarpena handiena den eremuetan intentsitate eta konpromiso handiagoarekin, erakunde eta sare horiei errazte aldera bere inbertsioak egin eta hobetu ditzaten eta beren jarduera ekonomikoa bultzatu dezaten.

2.– Las administraciones públicas vascas adoptarán medidas, con mayor intensidad y compromiso en los ámbitos en que la contribución de las organizaciones y redes del tercer sector social de Euskadi sea mayor, para facilitar que realicen y mejoren sus inversiones y el impulso de su actividad económica.

22. artikulua.– Hirugarren sektore sozialaren errekonozimendua, ekarpena eta egituraketa eta erakunde eta sareen arteko lankidetza bultzatzea.

Artículo 22.– Impulso del reconocimiento del tercer sector social de Euskadi y su contribución, de su estructuración y de la colaboración entre organizaciones y redes.

1.– Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek eta sareek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ekimen bat diseinatu eta bultzatuko dute herritarrei eta agente sozialei ezagutzera emateko Euskadiko hirugarren sektore soziala eta horrek egiten duen ekarpena. Ekimen horrek honako alderdi hauek bilduko ditu, besteak beste:

1.– Las organizaciones y las redes del tercer sector social de Euskadi diseñarán e impulsarán, con apoyo del Gobierno Vasco, una iniciativa para dar a conocer el tercer sector social de Euskadi y su contribución a la ciudadanía en general y a los agentes sociales, que incluirá entre otros aspectos:

a) Oinarrizko informazioa ezagutaraztea Euskadiko hirugarren sektore sozialari buruz eta horrek kuantitatiboki euskal gizarteari egiten dion ekarpenari buruz.

a) La difusión de información básica sobre el tercer sector social en Euskadi y su contribución en términos cuantitativos a la sociedad vasca.

b) Aldian behin harremanetan jartzea sektore publikoarekin eta beste agente sozial batzuekin.

b) El mantenimiento de contactos periódicos con el sector público y otros agentes sociales.

c) Parte hartzea hedabide sozial publiko eta pribatuetako informazio-ekintzetan, eta hedabide horiekin akordioak formalizatzea lankidetzan hainbat komunikazio-ekintza gauzatzeko.

c) La participación en acciones de información en medios de comunicación social, públicos y privados, y la formalización de acuerdos con dichos medios para la realización de diversas acciones de comunicación en colaboración.

d) Komunikazio-kanpaina bat egitea, urtero, egun esanguratsu baten inguruan.

d) La realización de una campaña anual de comunicación en torno a un día significativo.

e) Sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak gauzatzea ikastetxeetan, hirugarren sektoreko erakunde eta sareek parte hartuta.

e) La realización de acciones de sensibilización y formación, con la participación de las organizaciones y redes del tercer sector, en centros de enseñanza.

f) Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen biltzar bat egitea aldiro, erreferentzia gisa balio dezan sektoreko erakunde eta sareetarako eta beste agente batzuentzat.

f) La celebración de un congreso periódico de las organizaciones del tercer sector social de Euskadi que sirva de referencia a las propias organizaciones y redes del sector, y a otros agentes.

2.– Euskadiko hirugarren sektore soziala osatzen duten erakunde eta sareen artean lankidetzan aritzea eta informazioa eta jardunbide egokiak elkartrukatzea sustatuko dute Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareek, eta edozein motatako baliabideak aprobetxatzea ere sustatuko dute. Horrez gain, errealitatearen azterketa partekatua sustatuko dute, eta estrategia bat diseinatu eta bultzatuko dute erakundeak berak eta beren egituraketa indartzeko, egiten duten ekarpena errekonozitzeko eta beste sektore eta eragile batzuekin aliantzak sendotzeko.

2.– Las organizaciones y las redes del tercer sector social de Euskadi impulsarán la colaboración y el intercambio de información y buenas prácticas entre las organizaciones y redes que lo conforman, así como el aprovechamiento de recursos de todo tipo. Asimismo promoverán el análisis compartido de la realidad y el diseño e impulso de una estrategia de fortalecimiento de las organizaciones, su estructuración, reconocimiento de su contribución y alianzas con otros sectores y agentes.

23. artikulua.– Euskadiko hirugarren sektore sozialaren ekarpena kontuan izatea eta sektore publikoko beste neurri batzuek Euskadiko hirugarren sektore sozialean duten inpaktua ebaluatzea.

Artículo 23.– Consideración de la contribución del tercer sector social de Euskadi y evaluación del impacto de otras medidas del sector público sobre el tercer sector social de Euskadi.

1.– Sektore publikoak arau-xedapenak, planak edo programak bultzatzen dituenean ekimen publikoa eta enpresa-ekimena sustatzeko, lehenagotik hirugarren sektore sozialeko erakundeen presentzia eta ekarpen garrantzitsua duten esparruetan, neurri horiek hirugarren sektore sozialean duten inpaktuaren ebaluazio bat egingo du aldez aurretik.

1.– Cuando el sector público impulse disposiciones normativas, planes o programas de fomento de la iniciativa pública y empresarial en ámbitos en los que exista una presencia representativa de las organizaciones del tercer sector social de Euskadi, realizará previamente una evaluación del impacto de dichas medidas en el tercer sector social.

Ebaluazio horretan jasoko da zer-nolako eragina duen arau, plan eta programen aplikazioak hirugarren sektore sozialeko erakundeen indartzean eta sendotzean eta erakundeok lege honetan adierazitako eran beren helburuak betetzean.

Esta evaluación incluirá la incidencia de la aplicación de las normas, planes y programas en el fortalecimiento y consolidación de las organizaciones del tercer sector social y el cumplimiento de su finalidad en los términos señalados en la presente ley.

2.– Hainbat sistemaren zabalkundearen planifikazioak eta ebaluazioak (hala nola zerbitzu sozialen euskal sistema, diru-sarrerak bermatzeko eta inklusio sozialerako euskal sistema, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua) kontuan hartuko dute erakunde horiek benetan egiten duten eta egin dezaketen ekarpena, baita Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen presentzia aktibo eta garrantzitsua duten sistemen arteko elkarreragin-guneen planifikazio eta ebaluazioak ere.

2.– La planificación y evaluación del despliegue de sistemas como el sistema vasco de servicios sociales, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y el sistema vasco de garantía de ingresos e inclusión social, así como de los espacios de interacción entre sistemas en los que las organizaciones del tercer sector social de Euskadi tengan una presencia activa y relevante, tomará en consideración la contribución real y potencial de dichas organizaciones.

24. artikulua.– Euskal administrazio publikoek Euskadiko hirugarren sektore sozialaren eta enpresen arteko lankidetza sustatzea.

Artículo 24.– Promoción por las administraciones públicas vascas de la colaboración entre las empresas y el tercer sector social de Euskadi.

1.– Euskal administrazio publikoak, bakoitzari dagozkion eskumenen esparruan, lankidetzan arituko dira Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeekin, esku-hartze sozialaren eremuan, honako hauek sustatzeko:

1.– Las administraciones públicas vascas, en el ámbito de sus respectivas competencias, colaborarán con las organizaciones del tercer sector social de Euskadi y las empresas, en el ámbito de la intervención social, al objeto de impulsar:

a) enpresetara eta hirugarren sektore sozialera zuzendutako sentsibilizazio-ekimenak;

a) iniciativas de sensibilización dirigidas a las empresas y al tercer sector social;

b) elkar ezagutzeko eta lankidetza-proposamenak elkartrukatzeko guneak sustatzea;

b) promoción de espacios para el conocimiento mutuo e intercambio de propuestas de colaboración;

c) laguntza-, prestakuntza- eta bitartekotza-tresnak garatzea;

c) desarrollo de instrumentos de apoyo, formación y mediación;

d) ekimenak bi norabideetan kanalizatzea, erakundeetatik enpresetara eta enpresetatik erakundeetara, hain zuzen ere;

d) canalización de iniciativas en las dos direcciones, de las organizaciones hacia las empresas y de las empresas hacia las organizaciones;

e) martxan jarritako lankidetza-ekimenak ezagutzera ematea;

e) difusión de las iniciativas de colaboración puestas en marcha;

f) lankidetza-modu guztietarako zerga-pizgarriak garatzea; eta

f) desarrollo de incentivos fiscales a las diferentes formas de colaboración; y

g) esku-hartze sozialaren esparruan, eta hirugarren sektorerako diru-laguntzen bitartez, lankidetzan garatu diren eta erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzaz bestelakoak baina interes orokorrekoak diren ekimenak sustatzea.

g) promoción de iniciativas de interés general, ajenas a la provisión de servicios de responsabilidad pública, desarrolladas en colaboración, en el ámbito de la intervención social, mediante subvenciones al tercer sector.

2.– Aurreko paragrafoetan jasotako lankidetza bultzatzeko ekimenen helburuak honako hauek izango dira, besteak beste:

2.– Las iniciativas para impulsar la colaboración a que se refieren los párrafos anteriores tendrán por objeto, entre otros posibles:

a) babesletza- eta mezenasgo-ekintzak, donazio-ekintzak, marketin-ekintzak (kausarekin) edo beste hainbat ekintza, puntualak edo ez puntualak, enpresen baliabide ekonomikoak mobilizatzen dituztenak, esku-hartze sozialaren esparruan hirugarren sektore sozialeko erakundeen interes orokorrekoak diren baina erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzaz kanpo dauden ekimenak garatzeko; eta

a) acciones de patrocinio y mecenazgo, donación, marketing con causa u otras acciones, puntuales o no, que fundamentalmente movilizan recursos económicos de las empresas para el desarrollo de iniciativas de interés general de las organizaciones del tercer sector social en el ámbito de la intervención social ajenas a la provisión de servicios de responsabilidad pública; y

b) boluntariotza korporatiboko ekintzak, partekaturiko proiektuak abiarazteko hitzarmenak, eta bestelako ekintzak, lankidetza egonkorragoa eskatzen dutenak, eta erantzukizun sozialeko ikuspegiarekin eta enpresa eta erakundeen misioarekin, kapital ekonomikoaren, giza kapitalaren eta kapital sozialaren mobilizazioarekin lotuta daudenak.

b) acciones de voluntariado corporativo, convenios para la puesta en marcha de proyectos compartidos u otras acciones que implican una colaboración de carácter más estable, conectadas con enfoques de responsabilidad social y con la misión de las empresas y las organizaciones, y la movilización de capital no sólo económico, sino también humano y social.

25. artikulua.– Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia.

Artículo 25.– Observatorio Vasco del Tercer Sector Social.

1.– Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia sortzen da. Eusko Jaurlaritzan zerbitzu sozialen eskumena duen sailaren menpe egongo da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren tresna tekniko bat izango da. Eginkizuntzat edukiko du informazioa eta ezagutza biltzea, sistematizatzea, eguneratzea, sortzea eta ezagutzera ematea, hirugarren sektore sozialarekin eta hartan sartutako erakunde eta sareekin zerikusia duten arloetan.

1.– Dependiente del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de servicios sociales, se crea el Observatorio Vasco del Tercer Sector Social como un instrumento técnico de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco encargado de la recopilación, sistematización, actualización, y generación de información y conocimiento, así como de su difusión, en las esferas relacionadas con el tercer sector de social y con las organizaciones y redes integradas en él.

2.– Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak txosten zabal eta integral bat egingo du, bi urtean behin, errealitate sozialaren parte honen egoera eta eboluzioari buruz. Txosten hori bildutako datu estatistikoekin bat etorriz prestatuko da eta hartan arreta berezia eskainiko zaie generoaren, haurtzaroaren eta dibertsitate funtzionalaren ikuspegiei. Lan hori Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari edo horren ordezkoa den erakundeari eta Eusko Legebiltzarrari aurkeztuko zaie.

2.– Con carácter bienal, el Observatorio Vasco del Tercer Sector Social confeccionará un informe amplio e integral sobre la situación y evolución de esta parte de la realidad social, elaborado de acuerdo con datos estadísticos recopilados, con especial atención a la perspectiva de género, infancia y diversidad funcional, que se elevará a la Mesa de Diálogo Civil de Euskadi u organismo que lo sustituya y al Parlamento Vasco.

3.– Bere eskumenak egikaritzerakoan, Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak lankidetza estua edukiko du hirugarren sektore sozialeko erakunde eta sareekin.

3.– En el desarrollo de sus atribuciones, el Observatorio Vasco del Tercer Sector Social colaborará estrechamente con las organizaciones y redes del tercer sector social.

4.– Erregelamendu bidez ezarriko dira Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren eskumenei, eginkizunei eta funtzionamenduari buruzko arau zehatzak.

4.– Reglamentariamente se establecerán las normas precisas sobre competencias, tareas y funcionamiento del Observatorio Vasco del Tercer Sector Social.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia.

Primera.– Mesa de Diálogo Civil de Euskadi.

Lege hau indarrean sartzen denean, abenduaren 11ko 283/2012 Dekretu bidez araututako Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia deituko zaio, eta haren orain arteko araudi erregulatzaile guztia aplikatuko zaio legean aurreikusitakoaren aurka ez doan orotan.

A la entrada en vigor de la presente ley, la Mesa del Diálogo Civil, regulada mediante el Decreto 283/2012, de 11 de diciembre, pasará a denominarse Mesa de Diálogo Civil de Euskadi, siéndole de aplicación la normativa reguladora de aquella en todo cuanto no contradiga lo previsto en la presente ley.

Bigarrena.– Ordezkaritza Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean.

Segunda.– Representación en el Consejo Económico y Social Vasco.

Lege honen 9. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean ordezkatutako ekintza sozialeko hirugarren sektoreko erakundetzat hartuko dira, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 4.1.c.8 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeak.

A los efectos de lo previsto en el artículo 9 de la presente ley, se entenderán por organizaciones del tercer sector de la acción social representadas en el Consejo Económico y Social Vasco, de conformidad con lo previsto en el artículo 4.1c.8 de la Ley 8/2012, de 17 de mayo, del Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea, las organizaciones del tercer sector social de Euskadi.

Hirugarrena.– Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko estrategia.

Tercera.– Estrategia de promoción del tercer sector social de Euskadi.

Eusko Jaurlaritzak, lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epearen barruan, 17. artikuluan aurreikusitako Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko estrategia egin eta onartuko du.

El Gobierno Vasco procederá, en el plazo de un año a contar de la fecha de entrada en vigor de la presente ley, a la elaboración y aprobación de la estrategia de promoción del tercer sector social de Euskadi prevista en el artículo 17.

Laugarrena.– Legearen ebaluazioa.

Cuarta.– Evaluación legislativa.

Eusko Jaurlaritzak, urte biko epean, txosten bat bidaliko dio Eusko Legebiltzarrari, hartan aztertuz eta ebaluatuz lege honen aplikazioaren eraginak eta ondorioak.

El Gobierno Vasco, en el plazo de dos años, remitirá al Parlamento Vasco un informe en el que se analizarán y evaluarán los efectos y las consecuencias de la aplicación de esta ley.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Ekintza sozialaren hirugarren sektoreko erakundeei aplikatu beharreko legedia.

Primera.– Legislación aplicable a las organizaciones del tercer sector de acción social.

Ekintza sozialaren hirugarren sektoreko erakundeek, hartu duten forma juridikoaren arabera aplikagarria zaien legedia espezifikoa bete beharko dute. Lege honetan ezarritako eran ekintza sozialaren hirugarren sektoreko erakunde izateak ez du salbuesten legedia espezifiko horretan ezartzen diren eskakizun eta baldintza guztiak betetzetik.

Las organizaciones del tercer sector de acción social se regirán por la legislación específica que sea aplicable en función de la forma jurídica que hayan adoptado. La consideración de organizaciones del tercer sector de acción social, conforme a lo establecido en esta ley, no excusa del cumplimiento de todos los requisitos y condiciones que establezca dicha legislación específica.

Bigarrena.– Legea indarrean jartzea.

Segunda.– Entrada en vigor de la ley.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardar.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 13a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 13 de mayo de 2016.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común