Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

65. zk., 2016ko apirilaren 7a, osteguna

N.º 65, jueves 7 de abril de 2016


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

IRAGARKIAK

ANUNCIOS

Pribatuen iragarkiak

Anuncios particulares

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
1472
1472

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SA (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko martxoaren 22ko Ebazpenari buruzkoa, «Innobideak-Kudeabide 2016» Programa gidatuko duen araudia onartzen duena.

ANUNCIO relativo a la Resolución de la Dirección General de la Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Societatea, S.A. (SPRI), de fecha 22 de marzo de 2016 por la que se aprueba la normativa que regirá el Programa «Innobideak-Kudeabide 2016».

2016ko martxoaren 22an, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SA (SPRI) erakundearen Zuzendari Nagusiak, «Innobideak-Kudeabide 2016» Laguntza Programa argitaratzeari buruzko Ebazpena eman zuen, honako eduki honekin:

Con fecha 22 de marzo de 2016, el Director General de la Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), dictó Resolución relativa a la publicación del Programa de Ayudas «Innobideak-Kudeabide» 2016, con el siguiente contenido:

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SAk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko sozietate publikoak, hainbat ekintza egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta enpresen garapena sustatzeko.

La Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI), sociedad pública dependiente del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco, tiene encomendadas actuaciones dirigidas a impulsar la promoción industrial, la competitividad, la cooperación entre empresas, la investigación y el desarrollo en las empresas, etc, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).

Zentzu horretan, SPRIk hainbat ekintza garatzen ditu Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (PCTI 2020) jasotako helburuak betetzeko. Ekintza horien artean aipatzekoak dira enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duten laguntza programak.

A este respecto, SPRI viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2020 (PCTI 2020). Entre estas actuaciones cabe citar los diversos programas de ayudas a través de los cuales se intenta impulsar la mejora en la competitividad de las empresas vascas.

Ondorioz, Laguntza Programa hau diseinatu da enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzeko, Kudeaketa Aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak inplementatuz eta aplikatuz.

En consecuencia, el presente Programa de Ayudas se ha diseñado con el objetivo prioritario de promover acciones que mejoren la competitividad de las empresas, a través de la implementación y aplicación de metodologías, herramientas y principios de Gestión Avanzada.

Gorago adierazitakoaren arabera,

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SAren Administrazio Kontseiluak 2015eko abenduaren 16ko saioan onartutakoarekin bat etorriz:

Primero.– De conformidad con lo aprobado en la sesión del Consejo de Administración de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. de 16 de diciembre de 2015:

1.– «Innobideak Kudeabide 2016» laguntza programaren araudia onartzea, zeinaren edukia atxikita baitago Ebazpen honen Eranskinean.

1.– Aprobar la normativa correspondiente al Programa de Ayudas «Innobideak Kudeabide» 2016, cuyo contenido se adjunta a modo de anexo a la presente Resolución.

2.– «Innobideak Kudeabide 2016» laguntza programaren araudia onartzen duen Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2.– Proceder a la publicación íntegra en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Resolución de aprobación de la normativa correspondiente al Programa de Ayudas «Innobideak Kudeabide» 2016.

Bilbao, 2016ko martxoaren 22a.

Bilbao, a 22 de marzo de 2016.

Zuzendari nagusia,

El Director General,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

INNOBIDEAK KUDEABIDE programa

Programa INNOBIDEAK KUDEABIDE

Enpresen lehiakortasuna alderdi askotan egon daiteke, berrikuntza delarik oinarrizko zutabeetako bat. Enpresa lehiakorrenek duten ezaugarrietako bat da ongi kudeatzen dituztela beren aktibo ukigarriak eta ez-ukigarriak.

La competitividad de las empresas se soporta en diferentes aspectos, destacando la innovación como uno de los pilares fundamentales. Así mismo, un rasgo común en las empresas más competitivas es la correcta gestión de sus activos tangibles e intangibles.

Hala, 2013an Innobideak Estrategia sortu zen, premia ikusi zelako euskal enpresen, batik bat ETEen, lehiakortasuna hobetzeko. Helburu hori lortu nahian, berrikuntza, pertsonen parte-hartzea eta kudeaketaren hobekuntza bultzatuko dira, egungo krisi egoerak dakartzan erronkei aurre egiteko, eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen globalizazioaren barruan.

Así, en el año 2013 surge la Estrategia Innobideak como respuesta a la necesidad de impulsar la mejora competitiva de las empresas vascas, en particular la de las PYMEs, mediante el apoyo a la innovación, la participación de las personas y la mejora de la gestión, ayudándoles de este modo a afrontar los retos que el contexto de crisis actual supone, así como a sentar unas bases sólidas para el desarrollo competitivo futuro en un contexto de total globalización.

Innobideak Estrategia hiru programaren bitartez hedatzen da: Innobideak-Lehiabide (produktua, zerbitzua edota merkatua dibertsifikatzeko proiektuak) Innobideak- Pertsonak programa (enpresako langileen parte-hartzea sustatzen duena) eta Innobideak-Kudeabide programa (enpresaren kudeaketa hobetzea helburu duena).

La Estrategia Innobideak se despliega a través de tres programas: Innobideak-Lehiabide (proyectos que permitan la diversificación en producto, servicio y/o mercado), Programa Innobideak- Pertsonak (fomento de la participación de las personas trabajadoras en la empresa) y el Programa Innobideak-Kudeabide, (orientado a la mejora en la gestión empresarial).

Innobideak-Kudeabide programa.

El Programa Innobideak-Kudeabide.

Innobideak-Kudeabide programaren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, laguntza emanez kudeaketa aurreratuko printzipio, tresna eta metodologiak aplikatu eta ezartzeko.

Tiene como objetivo impulsar la mejora de la Competitividad de las empresas vascas mediante el apoyo a la aplicación e implantación de metodologías, herramientas y principios de Gestión Avanzada.

Innobideak-Kudeabide programa (aurrerantzean Kudeabide) hiru fasetan garatuko den prozesu batekin hedatzen da: kontrastea eta ekintza plana (1. fasea), proiektu pilotuak (2A fasea) eta sendotze-proiektuak (2B fasea).

El programa Innobideak-Kudeabide, en adelante Kudeabide, se despliega conforme a un proceso que se desarrolla en tres fases: el Contraste y Plan de Acción (fase1), los Proyectos Piloto (fase 2A) y los Proyectos de Consolidación (fase 2B).

Lehen fasean (kontrastea eta ekintza plana) enpresek kontraste bat egin behar dute Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekiko zein puntutan dauden jakiteko. Txosten hori Euskalit enpresaren laguntzarekin egiten da. Kontrastearen ondoren enpresak epe ertaineko Ekintza Plan bat diseinatu behar du, non identifikatuko baitu zein ekintza/proiektu garrantzitsu gauzatuko dituen bere kudeaketa-mailetan hobekuntza nabarmenak lortzeko.

La primera de las fases, Contraste y Plan de Acción, plantea a las empresas la realización de un Contraste de posicionamiento respecto al Modelo de Gestión Avanzada, contraste que se realiza por parte de la empresa con la colaboración de Euskalit. Así mismo, tras el Contraste, la empresa deberá diseñar un Plan de Acción a medio plazo en donde se identifiquen las principales acciones/proyectos que se llevarán a cabo para lograr una mejora significativa en sus niveles de gestión.

Kudeabide programak 2 A eta 2 B faseetarako eskaintzen dituen laguntzak eskuratu nahi dituzten eta gutxienez 50 langile dituzten enpresek hasierako kontrastea egin beharko dute Euskaliten laguntzaz, edo alternatiba gisa, hasierako kontrastearen baliokide den kudeaketako diagnostiko bat egin beharko du, non behar bezala sailkatu eta justifikatuko baitu programaren laguntzarekin garatuko duen proiektua.

En el caso de las empresas de al menos 50 empleos que deseen solicitar las ayudas que ofrece el programa Kudeabide para las fases 2A y 2B, deberán elaborar el Contraste Inicial con el apoyo de Euskalit o, en su caso, como alternativa, la empresa deberá contar obligatoriamente con un Diagnóstico de Gestión equivalente al Contraste Inicial en el que quede debidamente encuadrado y justificado el proyecto a desarrollar con apoyo del programa.

2A fasean «proiektu pilotuak» garatzen dira, hau da, kudeaketa aurreratuko metodologiak praktikan aplikatzeko proiektuak egiten dira, hasierako kontrastean antzemandako kudeaketa-esparru batean edo gehiagotan trebatu ondoren. Programak kudeaketa arloko gai desberdinei buruzko hogeita hamar modulu inguru eskaintzen ditu proiektu pilotuak egiteko. Horietako bakoitzean Euskaliten Knowinn metodologia aplikatzen da, eta metodologia horren bidez elkarrekin konbinatzen dira prestakuntza, saio presentzialak eta aplikazio praktikoko proiektu bat.

La fase 2A se corresponde con los denominados «proyectos piloto», proyectos de aplicación práctica de metodologías de Gestión Avanzada previa capacitación en uno o varios ámbitos de gestión identificados en el Contraste inicial. El programa ofrece más de una treintena de módulos de diferentes temáticas de gestión para la realización de los proyectos piloto. En cada uno de ellos se aplica la metodología Knowinn de Euskalit, que incluye una combinación de formación, sesiones presenciales y la elaboración de un proyecto de aplicación práctica.

2B fasean sendotze-proiektuak egiten dira, hau da, arau honek esklusiboki lantzen dituenak eta 6. artikuluan jasota daudenak. Kudeaketa aurreratuko metodoak eta tresnak ezartzeko eta barneratzeko proiektuak garatzen dira, helburutzat harturik metodo eta tresna horiek sistematikoki erabiltzea, enpresaren kudeaketa nabarmen hobetzeko eta lehiakortasun posizionamendu hobea lortzeko.

La fase 2B, Proyectos de Consolidación, abordados de manera exclusiva por esta norma y descritos en su artículo 6, contemplan la realización de proyectos de implantación y adopción de métodos y herramientas de Gestión Avanzada orientados a lograr la incorporación final y sistemática de dichos métodos y herramientas de forma que supongan una mejora significativa de la gestión de la empresa y su mejor posicionamiento competitivo.

Eusko Jaurlaritzak lideraturik eta SPRIk eta hiru Foru Aldundiek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) koordinaturik, Kudeabide programak bere baitan biltzen ditu aipatu erakunde horien ahaleginak eta esperientzia, eta kudeaketa partekatua proposatzen du enpresa parte-hartzaileen tamainaren eta lurraldearen arabera. Hala, 5-49 langile dituzten enpresetako eskaerak kasuan kasuko Foru Aldundiak kudeatuko ditu lurraldearen arabera eta 50 langile baino gehiago dituzten enpresetako eskaerak SPRIk kudeatuko ditu. Gainera, programa hau Euskaliten laguntzarekin garatuko da, zeinak euskarria emango baitie parte-hartzaileei hasierako kontrastea (1 fasea) egiteko eta 2A faseko kudeaketa aurreratuko proiektu pilotuak martxan jartzeko.

Bajo el liderazgo del Gobierno Vasco y coordinado por SPRI y las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, el programa Kudeabide aúna los esfuerzos y la experiencia de dichos organismos e instituciones y propone una gestión compartida en función del tamaño y territorio de las empresas participantes. Así, las solicitudes procedentes de empresas de entre 5 y 49 empleos, en función de su ubicación territorial, serán gestionadas por la Diputación Foral correspondiente, mientras que las solicitudes pertenecientes a empresas de al menos 50 empleos serán gestionadas por SPRI. Además, para la realización de este programa se cuenta con la colaboración de Euskalit, quien dará el soporte a todas las empresas participantes en la fase de realización del Contraste Inicial (fase 1), así como a las acciones relativas a la fase 2A de puesta en marcha de proyectos piloto en Gestión Avanzada.

Halaber, Innobideak-Kudeabide programa lagungarri izan daiteke euskal enpresentzat kudeaketa aurreratuaren babes- eta aitorpen-eskema batean sartzeko. Eskema horren bidez kudeaketan aurrerapen handiena erakusten duten enpresek laguntza eta aitortza jasoko dituzte, Kudeabide programaren oinarria den kudeaketa aurreratuko ereduaren arabera.

Asimismo, el programa Innobideak-Kudeabide puede facilitar el acceso de las empresas vascas a un Esquema de Acompañamiento y Reconocimiento a la Gestión Avanzada que se prevé apoye y reconozca a las empresas que acrediten un mayor grado de avance en su gestión, según el Modelo de Gestión Avanzada, base del programa Kudeabide.

Kudeabide programan parte hartzeko eskaera prozesua.

El Proceso de solicitud de participación en el Programa Kudeabide.

Kudeabide programan parte hartzeko laguntza eskaera honela egingo da:

La Solicitud de participación en el Programa Kudeabide se realizará de la siguiente forma:

i.– Erregistroa Kudeabide programaren www.kudeabide.com web gunean.

i.– Registro en el sitio web del programa Kudeabide www.kudeabide.com

Erregistratzean, enpresak login bat eta pasahitz bat jasoko ditu, eta horiek eskatuko zaizkio programan parte hartzeko eskaerak izapidetzean.

En el momento de registro, la empresa recibirá un login y password, que serán requeridos en la tramitación de las solicitudes de participación en el programa.

Ii.– Hasierako kontrastea eskatzea Kudeabide programaren www.kudeabide.com web-gunean (edo, hala badagokio, haren baliokide den kudeaketa diagnostikoa gutxienez 50 langile dituzten enpresetan).

Ii.– Solicitud de realización de un Contraste Inicial a través del sitio web del programa Kudeabide www.kudeabide.com (o, en su caso, Diagnóstico de Gestión equivalente para empresas de al menos 50 empleos).

Behin hasierako kontrastea egin eta Euskalitek dagokion txostena idatzi ondoren, enpresak 2A edota 2B faseetan egingo diren ekintza/proiektuetarako laguntza eskaerak egin ahal izango ditu.

Una vez realizado el Contraste Inicial y elaborado el Informe correspondiente por parte de Euskalit, la empresa podrá proceder a la solicitud de apoyo para acciones/proyectos enmarcados en las fases 2A y/o 2B.

Iii.– Kudeaketa aurreratuko proiektu pilotu bat egiteko eskaera (2A fasea), Kudeabide programaren www.kudeabide.com web gunearen bidez.

Iii.– Solicitud de realización de un Proyecto Piloto en Gestión Avanzada (fase 2 A), a través del sitio web del programa Kudeabide www.kudeabide.com

Eta/edo

y/o

iv.– Kudeaketa aurreratuko proiektu pilotu bat egiteko eskaera (2B fasea), Kudeabide programaren www.kudeabide.com web gunearen bidez.

iv.– Solicitud de realización de un Proyecto de Consolidación en Gestión Avanzada (fase 2B) a través del sitio web del programa Kudeabide www.kudeabide.com

Hasierako kontrastearen baliokide den kudeaketako diagnostiko bat duten -behar bezala sailkatu eta justifikatuko delarik aurkeztutako proiektua- eta gutxienez 50 langile dituzten enpresek ez dute zertan bete ii ataleko urratsa laguntza eskaeran.

En el caso de las empresas de al menos 50 empleos que cuenten con un Diagnóstico de Gestión equivalente al Contraste Inicial en el que quede debidamente encuadrado y justificado el proyecto presentado, su solicitud de ayuda podrá prescindir del paso del apartado ii.

1. artikulua.– Laguntzen xedea eta izaera.

Artículo 1.– Objeto y naturaleza de las ayudas.

1.– Xedea.

1.– Objeto.

Araudi honek Kudeabide programan sartzeko baldintzak eta prozedura ezartzen ditu, gutxienez 50 langile dituzten eta kudeaketa aurreratuko sendotze-proiektuak (2B) egin nahi dituzten EAEko enpresentzat, baldin eta jarduera hauetakoren bat egiten badute: erauzketa, eraldaketa, produkzioa edo aurrekoen produkzio prozesuarekin lotutako zerbitzu teknikoak eta informazio eta komunikazio gizartearen esparrukoak (IKT).

La presente norma reguladora establece las condiciones y el procedimiento de acceso al Programa Kudeabide para todas las empresas que realicen actividades industriales extractivas, transformadoras, productivas, de servicios técnicos ligados al proceso productivo de las anteriores y del ámbito de la sociedad de la información y las comunicaciones (TIC) de la Comunidad Autónoma del País Vasco de al menos 50 empleos que deseen desarrollar un proyecto de Consolidación en Gestión Avanzada (fase 2B).

Bakar-bakarrik onartuko dira Euskaliten laguntzarekin eginiko hasierako kontrastearen txostenaren emaitzekin bat datozen edota enpresak aurkeztutako hasierako kontrastearen baliokide den kudeaketako diagnostiko batean behar bezala sailkatu eta justifikatuta dauden kudeaketa aurreratuko sendotze-proiektuak (2B).

Sólo serán aprobados aquellos proyectos de Consolidación en Gestión Avanzada (fase 2B) que estén alineados con los resultados del Informe de Contraste Inicial desarrollado con el apoyo de Euskalit o debidamente encuadrados y justificados dentro de un Diagnóstico de Gestión equivalente al Contraste Inicial presentado por la empresa.

2.– Laguntzen izaera:

2.– Naturaleza de las ayudas:

a) Programa hau gauzatzerakoan eta ebazterakoan, publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak bete behar dira.

a) El presente Programa está sometido a los principios de publicidad, concurrencia y objetividad en su ejecución y resolución.

b) Programa honek eta bertan arautzen diren laguntzek ez daukate norgehiagoka-printzipioa bete beharrik.

b) El presente Programa y la concesión de ayudas que regula no están sometidos al principio de concurrencia competitiva.

c) Programa honen bidez ematen diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko fondo galdurako diru-laguntzak dira.

c) Las ayudas que se concedan en el marco del presente Programa tendrán la consideración de subvenciones a fondo perdido no reintegrables.

d) Programa honen barruan emandako diru-laguntzek ez dute lotura zuzenik esportatutako kopuruekin, banaketa sare bat sortu eta ustiatzearekin, edo esportazio jarduerarekin lotutako beste gastu arrunt batzuekin.

d) Las subvenciones concedidas en el marco del presente Programa, no están directamente vinculadas a las cantidades exportadas, al establecimiento y la explotación de una red de distribución o a otros gastos corrientes vinculados a la actividad exportadora.

2. artikulua.– Aplikatzekoa den araudia.

Artículo 2.– Normativa aplicable.

Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:

Al presente Programa le es de aplicación la siguiente normativa:

1.– Abenduaren 17ko 698/1991 dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen berme eta ordainketen araubide orokorra eta ezartzen baitira berorren kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak.

1.– Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

2.– 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzkoa (1/1997 Legegintza Dekretua).

2.– Decreto Legislativo 1/1997 de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco («Decreto Legislativo 1/1997»).

3.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra. 13. artikulua eta aplikatzekoa den gainerako guztia. (38/2013 Legea).

3.– Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones. Artículo 13 y todo aquello que resulte de aplicación. (Ley 38/2013).

4.– Europako Batzordearen 1407/2013 Araudia (EB), abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBEO L-352/1).

4.– Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión de 18 de diciembre, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de mínimis (DOUE 2013 L-352/1).

5.– 14/2007 Legea, abenduaren 28koa, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoa.

5.– Ley 14/2007 de 28 de diciembre de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

3. artikulua.– Terminoak eta definizioak.

Artículo 3.– Términos y definiciones.

Programa honen ondorioetarako, honako definizio hauek finkatzen dira:

A efectos del presente Programa, se establecen las siguientes definiciones:

1.– «SPRI», Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SA sozietatearen izen komertziala (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako sozietate publikoa).

1.– «SPRI» Nombre comercial de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A., sociedad pública adscrita al Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusia. Horren barruan doaz Eusko Jaurlaritza eta haren mendeko organismoak eta erakundeak.

2.– Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Incluye al Gobierno Vasco y organismos y entidades que de él dependan.

3.– Kudeaketa aurreratuko hasierako kontrasteari buruzko txostena. Euskalitek egindako txostena, enpresa kudeaketa aurreratuaren arloan non kokatzen den adierazten duena, betiere, kudeaketa aurreratuko eredua erreferentziatzat hartuta. Kontrastearen txosten horrek zehazten du halaber zein diren enpresak hobetu beharreko arloak, eta jarraibide batzuk ematen ditu enpresak Kudeabide programan jarrai dezan, proiektu pilotu bat (2A) edo sendotze-proiektu bat (2B) eskatuta. Txosten horrek bi urterako balioko du ematen denetik aurrera.

3.– Informe de Contraste Inicial de Gestión Avanzada. Informe elaborado por Euskalit que recoge el posicionamiento de la empresa en materia de Gestión Avanzada, tomando como referencia el Modelo de Gestión Avanzada. Este Informe de Contraste determina las áreas de mejora en gestión y establece las pautas de continuidad de la empresa en el programa Kudeabide, bien a través de la solicitud de un proyecto piloto (2A) y/o bien de un proyecto de consolidación (2B). Este Informe tiene una validez de dos años desde su emisión.

4.– Ekintza plana. Enpresak eginiko txosten honetan azaltzen dira zeintzuk diren kudeaketa aurreraturantz abiatzeko aurreikusi dituen ekintzak, betiere bat etorriz hasierako kontrasteari buruzko txostenean emandako ondorioekin.

4.– Plan de Acción. Informe elaborado por la empresa que describe, en su conjunto, las acciones que tiene previsto realizar para recorrer el camino hacia una gestión avanzada en línea con las conclusiones del Informe de Contraste Inicial.

5.– Kudeaketa Aurreratuko Eredua. Organismo eta erakunde anitzen adostasunetik sortutako erreferentziazko eredua da, eta kudeaketaren hobekuntza lantzen du sei ardatz edo elementutan oinarrituta: 1) Estrategia; 2) Bezeroak; 3) Pertsonak; 4) Gizartea; 5) Berrikuntza; 6) Emaitzak.

5.– Modelo de Gestión Avanzada. Se trata de un modelo de referencia que surge como fruto del consenso entre diferentes organismos e instituciones y aborda la mejora de la gestión en base a seis ejes o elementos: 1) Estrategia, 2) Clientes, 3) Personas, 4) Sociedad, 5) Innovación y 6) Resultados.

6.– Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa. Erakunde eskatzaileak programaren formatuari jarraiki eginiko txostena, non behar adina informazio emango baitu ondokoak baloratzeko:

6.– Memoria técnica y económica del proyecto. Documento elaborado por la entidad solicitante, conforme al formato facilitado por el programa, en el que se recogerá información suficiente para valorar:

a) Programaren helburuekin bat etortzea.

a) Adecuación a los objetivos del programa.

b) Proiektuko eginbeharrak egokiak izatea ezarritako helburuak lortzeko.

b) Adecuación de las tareas del proyecto a la consecución de los objetivos del mismo.

c) Emaitzetatik espero den eragina.

c) Impacto esperado de los resultados.

d) Talde sustatzailea eta kanpoko taldea bat etortzea (kanpoko taldearen erreferentziak antzeko proiektuetan, lanbide-esperientzia, taldekideen kopurua eta trebakuntza).

d) Adecuación del equipo promotor y del equipo externo (referencias del equipo externo en proyectos similares, experiencia profesional, dotación y capacitación del equipo).

e) Proiektua kudeatzeko eredua eta metodologia.

e) Modelo y metodología de gestión del proyecto.

f) Esleitutako baliabideen egokitasuna.

f) Adecuación de los recursos asignados.

7.– Laguntzaren intentsitatea. Laguntzaren zenbatekoa, gastu hautagarrien ehunekoaren arabera.

7.– Intensidad de la ayuda. El importe de la misma expresado en porcentaje de los gastos elegibles.

8.– Kanpoko kontratazio espezializatuaren gastuak. Aurkeztutako proiektuaren eremuan adituak diren eta proiektua aurrera eraman behar duten kanpoko enpresak kontratatzeko gastua.

8.– Gastos de contratación externa especializada. Gasto de contratación a empresas externas expertas en el ámbito del proyecto presentado y efectivamente involucradas en la ejecución del mismo.

Kanpoko enpresa adituek baldintza hauek bete behar dituzte:

Las empresas externas expertas deben cumplir las siguientes condiciones:

a) Ezin dira izan Herri Administrazioekin lotutako edo haien menpe dauden eta nortasun juridikoa duten erakundeak.

a) No tener la consideración de entidades con personalidad jurídica propia, dependientes o vinculadas a las Administraciones Públicas.

b) Ez du izango zuzeneko edo zeharkako akzio- edo partaidetza-loturarik laguntza eskatzailearekin.

b) No tener vinculación, vía acciones o participaciones, directa o indirectamente, con la solicitante de la ayuda.

c) Enpresak eta horien langile zein laguntzaileak ez dira egongo SPRIren edo Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien deshomologazio-prozeduretan.

c) No estar incursas, tanto las empresas como sus personas empleadas y colaboradoras, en procedimientos de deshomologación por parte de SPRI o de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa.

d) Ez dira izango Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide.

d) No pertenecer a la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.

e) Erantzukizunezko aitorpen bat aurkeztu behar da, non konpromiso hauek hartu behar baitira: leial, zintzo eta asmo onez jokatuko dela SPRIrekiko nahiz programako onuradunekiko harremanetan, ez dela egingo edo sustatuko Legearen edo programako arauen aurkako ekintzarik eta solidarioki erantzungo dela onuradunekin haien aurka diru-laguntza itzultzeko ebazpen bat ematen bada, irregulartasunez jokatzeagatik kontratatutako enpresaren zuzeneko edo zeharkako parte-hartzean (eskaerari atxikitako ereduaren arabera).

e) Presentar declaración responsable en la que se obliguen a actuar de forma leal, honorable y de buena fe frente a la SPRI y a las entidades beneficiarias del Programa y a no realizar o promover actuaciones contrarias a la Ley o normas que rigen el Programa, obligándose a responder de forma solidaria con las entidades beneficiarias en caso de que se dicte resolución de reintegro contra las mismas por irregularidades realizadas con la colaboración o participación directa o indirecta de la empresa contratada (según modelo adjunto a la solicitud).

9.– Erantzukizunezko aitorpena. Enpresaren legezko ordezkariak egindako aitorpenak puntu hauen berri eman behar du, eskaerari atxikitako ereduaren arabera:

9.– Declaración responsable. Declaración, según modelo adjunto a la solicitud, realizada por quien represente legalmente a la empresa en la que se hagan constar las siguientes circunstancias:

a) Erakundeko legezko ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (NAN) edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).

a) Nombre y apellidos y Número del Documento Nacional de Identidad (DNI) o Número de Identificación de Extranjero/a (NIE) de quien representante legalmente a la entidad.

b) Erakundearen izena: Identifikazio Fiskalerako Zenbakia (IFZ), baltzuaren helbidea eta eraketa-eguna.

b) Denominación de la entidad, Número de Identificación Fiscal (NIF), domicilio social y fecha de constitución.

c) Gutxienez jarduera ekonomikoko zentro baten helbidea Euskal Autonomi Erkidegoan izatea, bertan egingo delarik diruz lagundu daitekeen jarduera.

c) Domicilio de al menos un centro de actividad económica en la Comunidad Autónoma del País Vasco en el que se realizará la actividad subvencionable.

d) Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafean alta emanda egotea.

d) Encontrarse dada de alta en el correspondiente epígrafe del Impuesto sobre Actividades Económicas.

e) Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edota haren kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI Taldeko edo/eta Eusko Jaurlaritzako enpresekiko dauzkaten betebeharretan.

e) Encontrarse al corriente de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, así como de las obligaciones que mantenga con cualquiera de las empresas del Grupo SPRI y del Gobierno Vasco.

f) Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta laguntza eskatzen den ekitaldi fiskalean jasotako minimis laguntzen zerrenda, bertan adieraziz laguntza hori noiz eman zen, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

f) Relación de ayudas de minimis concedidas en los dos ejercicios fiscales anteriores y durante el ejercicio fiscal en el que se solicite la ayuda, indicando fecha de concesión, organismo, programa e importe de la ayuda.

g) Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako diru-laguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

g) Relación de ayudas que para el mismo proyecto hayan sido solicitadas y/o concedidas por instituciones públicas o privadas, indicando fecha de solicitud, o en su caso, de concesión, organismo, programa e importe de la ayuda.

h) Araudi honen 5. Artikuluko 1.f) atalean aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.

h) No encontrarse en alguna de las situaciones previstas en el artículo 5, apartado 1.f) de esta normativa.

i) Armarik ez produzitzea, merkaturatzea edo finantzatzea, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

i) No dedicarse a la producción, comercialización y financiación de armas, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los países empobrecidos.

j) Konpromisoa hartzea jasotako laguntzaren aurrerakina enpresaren kontabilitatean pasibo gisa islatzeko eta SPRIri itzultzeko, baldin eta itzultzea agintzen duen ebazpen bat ematen bada.

j) Compromiso de reflejar como pasivo en la contabilidad de la empresa el anticipo de la ayuda percibido y de restituirlo a SPRI en caso de que así lo disponga la resolución por la que se acuerde el reintegro de la misma.

10.– Baimena ematea SPRIri zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betearaz daitezen eskatzeko.

10.– Autorización a SPRI de solicitar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

Baimena ematea SPRIri ziurtagiriak eska diezazkien Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eta Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiei, ziurtagiri horien bidez bermatzeko ordezkatutako enpresak zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela. Horrela, aurkeztutako laguntza eskaerak aztertu edo ordaindu ahal izango dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren 50.3 artikuluari jarraiki, zeinak Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen baitu.

Autorización a SPRI, a obtener de los Departamentos correspondientes de la Tesorería General de la Seguridad Social, de la Agencia Estatal de Administración Tributaria, y de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, certificados acreditativos de que la empresa a la que se representa está al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y que de esta forma se puede proceder al estudio y/o liquidación de las solicitudes de ayuda que presenta en base al artículo 50.3 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 4.– Recursos económicos.

1.– Programa honen xederako, hots, diru-laguntzak emateko erabiliko diren baliabide ekonomikoak 300.000 eurorainokoak dira, eta, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SA sozietateak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeintzuk sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

1.– Los recursos económicos destinados al objeto de este Programa para la concesión de ayudas, ascienden a la cantidad de 300.000 euros, y provendrán de las correspondientes dotaciones presupuestarias establecidas al efecto en los presupuestos de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A., incluidos en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi

2.– Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.es) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez.

2.– El agotamiento de los fondos destinados al Programa implicará la terminación del mismo, declarándose tal circunstancia mediante resolución de la Dirección General de SPRI, publicada en su página web www.spri.eus y en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Behin aurrekontu-kreditua bukatuta, ezingo da beste diru-laguntzarik eman eta, hori dela-eta, aurkeztu diren baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.

3.– Una vez agotado el crédito presupuestario no se podrán conceder nuevas ayudas, desestimándose por tal motivo expresamente, aquellas solicitudes presentadas y pendientes de resolución.

5. artikulua.– Enpresa onuradunak.

Artículo 5.– Empresas beneficiarias.

1.– Diru-laguntza eskuratzeko baldintzak beteko dituzte ezaugarri hauek dituzten erakundeek:

1.– Reunirán los requisitos para la obtención de la subvención, las entidades que:

a) Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta garatutako proiektuak bertan eragina izatea.

a) Dispongan de un centro de actividad económica en la Comunidad Autónoma del País Vasco, centro en el que el proyecto desarrollado deberá tener impacto.

b) Jarduera hauetako bat egitea: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak. Faktore hori Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren arabera baloratuko da.

b) Realicen actividades industriales extractivas, transformadoras, productivas, de servicios técnicos ligados al proceso productivo de las anteriores y del ámbito de la sociedad de la información y las comunicaciones. Este factor será valorado conforme al certificado de situación de alta en el correspondiente IAE (Impuesto de Actividades Económicas).

c) Gutxienez 50 langile izatea plantillan diru-laguntza eskaera egin aurreko 12 hilabeteko epean. Langile-kopurua urteka kalkulatuko da eta lanaldi osoa kontuan hartuta. Plantillako langiletzat joko da enpresaren jarduerari lotutako langile autonomoa, baldin eta, bere egoera dela medio, ezin bada alta emanda egon Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean.

c) Posean una plantilla media de al menos 50 empleos en el periodo de 12 meses previos a la presentación de la solicitud de subvención. El número de empleos es en equivalentes anuales a jornada completa. Se considera perteneciente a la plantilla el personal autónomo adscrito a la actividad de la empresa que, por su condición, no pueda estar dado de alta en el Régimen General de la Seguridad Social.

Baldintza horiek bete beharko dira eskaera egiten den unean, proiektua gauzatzen den bitartean eta proiektua guztiz likidatu arte.

Estas condiciones deberán mantenerse en el momento de solicitud y durante todo el periodo de ejecución del proyecto y hasta la liquidación total del mismo.

d) Kudeaketa aurreratuko hasierako kontrasteari buruzko txostena edo eskatutako proiektua behar bezala sailkatu eta justifikatuta jasotzen duen kudeaketari buruzko diagnostikoa edukitzea.

d) Dispongan del correspondiente Informe de Contraste Inicial de Gestión Avanzada elaborado por Euskalit o de un Diagnóstico de Gestión en el que quede debidamente encuadrado y justificado el proyecto solicitado.

e) Egunean egotea Ogasunarekiko, bere kolaboratzaileekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiarekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko dauzkaten betebeharretan.

e) Estén al corriente de las obligaciones tributarias y para con la Tesorería General de la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, así como de las obligaciones que mantengan con las empresas del Grupo SPRI y con el Gobierno Vasco.

f) Egoera hauetakoren batean ez egotea (erantzukizunezko aitorpenak aurkeztu beharko dira):

f) No se encuentren en alguna de las siguientes situaciones, lo que se acreditará mediante la correspondiente declaración responsable:

Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edota Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioarekin kontratatzeko legezko debekua edo gaitasun gabetzea izatea, horren barruan sartzen direlarik sexu bazterkeriagatik egoera horretan daudenak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera.

Primero.– Incursas en prohibición legal o inhabilitación para la obtención de ayudas públicas o para contratar con la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, con inclusión de la que se haya producido por discriminación por razón de sexo en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela.

Segundo.– Sujetas a una orden de recuperación de ayudas pendiente tras una decisión previa de la Comisión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

Hirugarrena.– Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluko egoeretan eta 38/2003 Legearen 13. artikulukoetan egotea, zeinaren ondorioz ezin baita laguntzen onuradun izan.

Tercero.– En los supuestos del artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997 y en los del artículo 13 de la Ley 38/2003 por el que no pueda obtenerse la condición de empresa beneficiaria.

Laugarrena.– 200.000 eurotik gorako minimis laguntza bat jaso izana, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta. Onuraduna errepideko garraio-sektorean jardunean diharduen enpresa bada, gehiengo hori 100.000 eurora jaitsiko da. Beste laguntza batzuekiko metatze-arauak Programaren 10. artikuluan daude zehaztuta.

Cuarto.– Haber recibido una ayuda total de minimis superior a 200.000 euros contabilizados a lo largo del período que comprende el ejercicio fiscal en curso y los dos ejercicios anteriores. Este máximo se reduce a 100.000 euros si el beneficiario es una empresa activa en el sector del transporte por carretera. Las reglas de acumulación con otras ayudas se detallan en el artículo 10 del Programa.

Bosgarrena.– Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen erakunde horrek lehia galarazten, murrizten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela.

Quinto.– Que por la autoridad competente se haya constatado que desarrolla prácticas que puedan impedir, restringir o falsear el juego de la competencia.

Seigarrena.– Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.

Sexto.– Dedicarse a la producción, comercialización y financiación de armamento, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007 de 28 de diciembre de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

Zazpigarrena.– Bere jarduera garatzea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta nekazaritza, (ii) nekazaritzako produktuen lehen mailako produkzioa, eta (iii) nekazaritza produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Araudiaren 1.1(c) artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Séptimo.– Desarrollar actividades en alguno de los siguientes sectores: (i) pesca y acuicultura, (ii) producción primaria de los productos agrícolas, y (iii) transformación y comercialización de productos agrícolas, en los casos previstos en el artículo 1.1(c) del Reglamento 1407/2013.

2.– Ezin dira onuradun izan honako hauek: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileak –horretarako akreditazioa dutenak– eta Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (EBZ).

2.– Quedan excluidos de la condición de entidades beneficiarias los Agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, acreditados a tal efecto y los Centros de Empresas e Innovación (CEIs).

3.– Enpresa onuradunek ezingo dituzte oraindik bete gabe izan edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo diru-laguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada) edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Erakunde eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango -edo, hala badagokio, ordainduko- da laguntza.

3.– Las empresas beneficiarias no podrán tener pendientes obligaciones de reintegro de cantidades correspondientes a ayudas o subvenciones provenientes de presupuestos públicos de cualquier Administración o entidad perteneciente a sus sectores públicos. Tampoco podrán concurrir a la presente convocatoria quienes hubieren sido objeto de sanción con carácter firme en un procedimiento sancionador que tuviere por origen la concesión de ayudas públicas o cualquier otro que impida la concurrencia a programas de esta naturaleza y se encuentren en el tiempo de cumplimiento de la sanción. Si la entidad solicitante se encuentra incursa en un procedimiento de reintegro o sanción de esta naturaleza, la concesión o, en su caso, el pago de la ayuda quedará condicionado al resultado del mismo.

4.– Erakunde onuradunek ezin dute eskaturik izan borondatezko konkurtsorik, ezin dute kaudimengabetzat joak izan ezein prozeduratan, ez eta konkurtsoan egon (salbu eta hitzarmen batek eraginkortasuna hartzen badu konkurtso horren barruan), esku-hartze judizial batean egon edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituak izan, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik.

4.– Las empresas beneficiarias no podrán haber solicitado la declaración de concurso voluntario, haber sido declaradas insolventes en cualquier procedimiento, hallarse declaradas en concurso, salvo que en éste haya adquirido la eficacia un convenio, estar sujetas a intervención judicial o haber sido inhabilitadas conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el periodo de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

5.– Laguntza eta likidazio eskaerak aurkezten diren unean laguntzen onuradun izateko baldintzak bete beharko dira.

5.– El cumplimiento de los requisitos para ser beneficiaria de las ayudas habrá de mantenerse en el momento de presentación de las solicitudes de ayuda y de liquidación.

6.– Artikulua. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 6.– Actuaciones subvencionables.

Diruz lagungarriak diren proiektuek enpresa-kudeaketaren hobekuntzara bideratuta egon behar dute, betiere, kudeaketa aurreratuko erreferentziazko ereduan adierazitako jardueren garapenean oinarrituta. Aurkezten diren proiektuak hasierako kontrastearen txostenean zehaztutako hobekuntza-arloetan zentratu behar dira, betiere, txosten horretan ezarritako gomendioei jarraikiz.

Los proyectos subvencionables deberán orientarse a la mejora de la gestión empresarial en base al desarrollo de actuaciones contempladas en el Modelo de Gestión Avanzada de referencia. Los proyectos que se presenten deberán centrarse en las áreas de mejora especificadas en el Informe de Contraste Inicial elaborado por Euskalit o en el Diagnóstico de Gestión, atendiendo a las recomendaciones establecidas en dichos documentos.

1.– Diruz lagungarriak diren jarduerak izango dira kudeaketa aurreratuko hasierako kontrasteari buruzko txostenari edo kudeaketa diagnostikoari erantzuten dioten sendotze-proiektuak (2B fasea), enpresari jarraian adierazten diren eremu hauetan aurrera egiten eta hobetzen lagunduko dioten metodologia eta tresnak aplikatzera eta ezartzera bideratuta daudenak:

1.– Tendrán la condición de actuaciones subvencionables el desarrollo de Proyectos de Consolidación (fase 2B) que den respuesta al Informe de Contraste Inicial de Gestión Avanzada o al Diagnóstico de Gestión, dirigidos a la aplicación e implantación de metodologías y herramientas, que permitan avanzar a la empresa y mejorar en los siguientes ámbitos:

a) Estrategia. Beharrezko informazio estrategikoa izatera eta hausnarketa-prozesu parte-hartzaileak egitera bideratutako proiektuak izango dira. Gerora behar bezala hedatua eta jakinarazia izango den estrategia bat ezarriko da, zeinaren zerbitzura kudeatuko baitira baliabide ekonomiko-finantzarioak, teknologia eta informazioa.

a) Estrategia, siendo proyectos destinados a disponer de la información estratégica necesaria y realizar procesos de reflexión participativos, con los que establecer una estrategia que posteriormente sea debidamente desplegada y comunicada y al servicio de la cual se gestionen los recursos económico-financieros, la tecnología y la información.

b) Bezeroak. Bezeroekiko harremanak eta balio katearen elementu guztien efizientzia (hasi produktuen eta zerbitzuen garapen eta merkaturatzetik, horien ekoizpen, banaketa eta mantenimenduraino) sustatzen duten proiektuak izango dira, enpresa-estrategian garrantzia handia izango dutenak.

b) Clientes, siendo proyectos que fomenten las relaciones con la clientela y la eficiencia en todos los elementos de la Cadena de Valor (desde el desarrollo de los productos y servicios, su comercialización, hasta su producción, distribución y mantenimiento), apoyándose en entidades proveedoras y subcontratistas que pueden desempeñar un papel relevante en la estrategia empresarial.

c) Pertsonak. Hautaketa- eta ordainketa-prozesuak, ezagutzaren garapena, eskumenak eta lidergo-gaitasuna –enpresa-estrategiarekin bateratuta– hobetzera bideratutako proiektuak izango dira.

c) Personas, siendo proyectos orientados a mejorar los procesos de selección, retribución y desarrollo de conocimiento, competencias y capacidad de liderazgo, de forma alineada con la estrategia empresarial.

d) Gizartea. Konpainiaren gizarte-zereginera bideratutako proiektuak izango dira (betiere haren gaitasunekin bat etorriz), eta, horretaz gain, ingurumenaren iraunkortasunari laguntzeko neurriak sustatzera bideratutakoak.

d) Sociedad, siendo proyectos orientados a la realización de la labor social de la compañía en consonancia con sus capacidades y así mismo, impulso de medidas que contribuyan a la sostenibilidad medioambiental.

e) Berrikuntza. Arlo honetako proiektuen xedea da berritzeko helburu eta estrategiak definitzea eta barne-testuinguru bat sortzea; testuinguru horretan pertsonek arriskuak hartu, ekintzailetzan jardun eta berritu egingo dute eta inguruko potentzial berritzailea baliatuko dute, betiere, berrikuntzarako ideia eta proiektuak modu eraginkor eta efiziente batean kudeatuta.

e) Innovación, siendo proyectos dirigidos a definir los objetivos y la estrategia para innovar, crear el contexto interno que promueva que las personas asuman riesgos, emprendan e innoven, y aprovechar el potencial innovador del entorno, gestionando las ideas y proyectos de innovación de una manera eficaz y eficiente.

f) Emaitzak. Bezeroetan, pertsonetan, gizartean eta berrikuntzan dauden emaitza estrategikoak neurtzeko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko mekanismoak sortzea ahalbidetuko duten proiektuak izango dira.

f) Resultados, con proyectos que permitan generar mecanismos de medición, evaluación y control de los resultados estratégicos, en la clientela, en personas, en sociedad y la innovación.

2.– Enpresa bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du kudeaketa aurreratuko sendotze-proiektuak (2B) egiteko programa honen deialdi bakoitzera.

2.– A cada convocatoria del presente Programa para la realización de Proyectos de Consolidación en Gestión Avanzada (fase 2B) sólo podrá presentarse una solicitud por empresa.

3.– Proiektuak laguntza eskaeraren aurkezpen elektronikoa egin eta gero hasiko dira, deialdiaren urte naturalaren barruan, eta gehienez hamabi hilabetean gauzatu beharko dira, proiektuaren hasiera egunetik kontatzen hasita; nolanahi ere, 2017ko urriaren 13a baino lehen amaituko dira.

3.– La ejecución de los proyectos deberá comenzar con posterioridad a la presentación electrónica de la Solicitud de Ayuda, dentro del año natural, así como realizarse antes del plazo de doce meses contados a partir de la fecha declarada de inicio del proyecto y, en cualquier caso, finalizándose el proyecto antes del 13 de octubre de 2017.

4.– Ez dira diruz lagunduko SPRIk edo Eusko Jaurlaritzak nazioartekotze, inbertsio, I+G, Informazio Gizarte, eta abarretan ekintzak egiteko eskaintzen dituzten beste programa batzuetara bil daitezkeen ekintzak (esaterako: Global Lehian, Gauzatu, Hazitek, Basque Industry 4.0, Industria digitala, Innobideak-Lehiabide, Innobideak Pertsonak).

4.– No serán financiables las actuaciones que tengan cabida en otros programas de SPRI o del Gobierno Vasco orientados al apoyo al despliegue de acciones de internacionalización, inversión, I+D, Sociedad de la Información, etc. (como por ejemplo: Global Lehian, Gauzatu, Hazitek, Basque Industry 4.0, Industria digitala, Innobideak-Lehiabide, Innobideak Pertsonak).

5.– Proiektuak Euskadiko jarduera zentroetan gauzatu eta gutxienez inplementatu beharko dira.

5.– Los proyectos deberán ser ejecutados e implementados, al menos, en el/los centros de actividad del País Vasco.

7. artikulua.– Gastu hautagarriak.

Artículo 7.– Gastos elegibles.

Gastu hautagarriak izango dira aurkeztutako proiektuaren esparruan adituak diren kanpoko enpresak kontratatzeagatiko lan eskuaren gastuak.

Tendrán la consideración de gastos elegibles los gastos de mano de obra derivados de la contratación a empresas externas expertas en el ámbito del proyecto presentado.

8. artikulua.– Gastu hautagarriei aplikatzeko baldintzak.

Artículo 8.– Requisitos aplicables a los gastos elegibles.

1.– Gastu hautagarriak baloratzeko, honako irizpideak izango dira kontuan:

1.– En la valoración de los gastos elegibles se tendrán en cuenta los siguientes criterios:

a) Gastu hautagarriek zuzenean lotuta egon behar dute kudeaketa aurreratuko sendotze-proiektuak definitzeko eta garatzeko lanekin (2B proiektuak), eta proiektu horiek barne hartu behar dituzte Kudeabide programan definitutako gai bat edo batzuk eta bat etorriko dira hasierako kontrastearen txostenean (Euskalitek egingo du txosten hori) edo enpresak aurkeztutako kudeaketa diagnostikoan adierazitako hobekuntza-arloekin.

a) Los gastos elegibles deberán estar directamente relacionados con los trabajos de definición y desarrollo del proyecto de consolidación en gestión avanzada (proyectos 2 B) y siempre que éstos aborden una o varias de las temáticas definidas en el Programa Kudeabide y se encuentren alineados con las áreas de mejora señaladas en el Informe del Contraste Inicial de la empresa elaborado por Euskalit o en el Diagnóstico de Gestión presentado por la empresa.

b) Deskontuak eta antzekoak izanez gero, fakturan sartuta egon zein ez, gastua gutxitu egingo da.

b) Los descuentos y similares, incluidos o no en factura, supondrán un menor valor del gasto.

c) Gastu hautagarriak arrazoizkoak izango dira, eta murriztu ahal izango dira Programako Batzorde Exekutiboak hala erabakitzen badu.

c) Los gastos elegibles deben ser razonables, pudiendo limitarse los mismos a juicio de la Comisión Ejecutiva del Programa.

d) Ez dira gastu hautagarritzat hartuko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edota bere mendeko sozietateek indarrean dituzten beste programa batzuen bidez lagundutako kontzeptuak edota gastuak.

d) No se incluyen como gastos elegibles conceptos y/o gastos subvencionables que hayan sido objeto de apoyo a través de otros Programas de la Administración General de la Comunidad Autónoma de País Vasco y/o de sus Sociedades dependientes.

e) Fakturan aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da inolaz ere gastu hautagarria izango.

e) En ningún caso tendrá la consideración de gasto elegible el impuesto sobre el valor añadido repercutido en factura.

f) Inoiz ez dira gastu hautagarriak izango: kanpoko enpresako langileen bidaia gastuak, aretoak alokatzea, dietak eta antzekoak. Gastu horiek fakturen kontzeptutik bereizita aurkeztu beharko dira.

f) En ningún caso tendrán la consideración de gastos elegibles los siguientes: gastos de desplazamiento del personal de la empresa externa, el alquiler de salas, dietas y similares. Estos gastos deberán figurar de manera separada en el concepto de las facturas.

9. artikulua.– Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak.

Artículo 9.– Modalidad y cuantía de las ayudas.

Deialdi honetako laguntzak diru-laguntza moduan emango dira, eta egiaztatutako gastu hautagarrien % 60 emango da. Nolanahi ere, enpresako emango den gehienezko diru-laguntza 25.000 eurokoa izango da.

Las ayudas objeto de esta convocatoria se instrumentarán en forma de subvenciones, por un importe del 60% de los gastos elegibles acreditados del proyecto con un límite de subvención de hasta 25.000 euros por empresa.

10. artikulua.– Laguntzak metatzea eta mugak.

Artículo 10.– Acumulación y límites de las ayudas.

1.– Laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango erakunde onuradunak garatzeko asmoa duen jardueraren kostua baino handiagoa, soilik laguntza hori aintzat hartuta edo edozein administraziok edo horien sektore publikoek xede bererako emandako beste laguntza batzuk gehituta. Baldin eta beste laguntza publiko batzuk eta programa honen bidez emandakoa metaturik lortzen den zenbatekoak gainditu egiten badu kostu hori, murriztu egingo da programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa jardueraren gehiegizko finantzaketa saihesteko behar den neurrian.

1.– El importe de la ayuda, en ningún caso, podrá ser de tal cuantía que, aisladamente o en concurrencia con otras otorgadas por cualquier Administración o sus respectivos sectores públicos para la misma finalidad, supere el coste de la actividad a desarrollar por la entidad beneficiaria. De producirse que con la acumulación entre otras ayudas públicas y la otorgada en virtud de este Programa se supere dicho coste, el importe de la ayuda regulada en este Programa será minorado en la medida necesaria para evitar la sobrefinanciación de la actividad.

Aurrekoa gorabehera, deialdi honetan onartutako proiektuak ez dira diruz laguntzekoak izango Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren mendeko sozietateen beste programa batzuetan.

No obstante lo anterior, los proyectos aprobados en la presente convocatoria no serán susceptibles de apoyo en otros programas de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y/o sus sociedades dependientes.

2.– Programa hau aplikatuz emango diren laguntzak garrantzi txikikoak edo de minimis laguntzak izango dira.

2.– Las ayudas concedidas en aplicación de este Programa tienen la consideración de ayudas de menor importancia o de minimis.

3.– Enpresa onuradun batek jaso dezakeen gehienezko minimis laguntza ezingo da izan 200.000 eurotik gorakoa, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta. Onuraduna errepide bidezko garraioaren sektoreko enpresa aktibo bat bada, gehiengo hori 100.000 eurora murriztuko da (horrez gain, laguntza ezingo da erabili merkatu-gaiak errepidez garraiatzeko ibilgailuak erosteko). Hortaz, programa honetan aurreikusitako laguntzak ez dira esleituko, baldin eta esleitutako laguntzak muga hori gainditu badezake hain justu ere onuradunak eskuratutako beste minimis laguntza batzuk erantsi ondoren. Berdin dio laguntza horiek zein administraziok esleitu dituen.

3.– La ayuda total de minimis que puede percibir una misma empresa beneficiaria no podrá ser superior a 200.000 euros contabilizados a lo largo del periodo que comprende el ejercicio económico en curso y los dos ejercicios anteriores. Si el beneficiario es una empresa activa en el sector del transporte por carretera, este máximo se reduce a 100.000 euros (adicionalmente, la ayuda no puede utilizarse para la adquisición de vehículos de transporte de mercancías por carretera). Por este motivo, no se concederán las ayudas previstas en el presente Programa cuando la ayuda concedida agregada a otras ayudas de minimis que hubiese percibido la entidad beneficiaria, con independencia de la administración o administraciones concedentes, pudiese exceder dicho límite.

4.– Minimis laguntzak ez zaizkio metatuko Estatuko inongo diru-laguntzari, diruz lagun daitezkeen gastu horiei dagokienez, baldin eta metatze horrek gaindituko balu laguntzaren intentsitatea edo dagokion gehieneko laguntzaren kopurua. Gehieneko kopuru hori kasu bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera dago ezarrita, kategorien araberako salbuespen-araudi baten edo Batzordeak harturiko erabaki baten bitartez.

4.– Las ayudas de minimis no se acumularán con ninguna ayuda estatal en relación con los mismos gastos subvencionables, si dicha acumulación excediera de la intensidad de ayuda o del importe de ayudas superior correspondiente fijado en las circunstancias concretas de cada caso por un reglamento de exención por categorías o una decisión adoptados por la Comisión.

5.– Aurrez aipatutako muga horiek edo programa honek zehazten dituen beste batzuk gaindituz gero, soberako kantitatea murriztu egingo da programaren arabera emandako zenbatekotik.

5.– En caso de superarse alguno de los límites anteriores u otros que establezca este Programa, la ayuda concedida en virtud del mismo se minorará en la cantidad correspondiente al exceso.

6.– Minimis laguntzak emandakotzat joko dira enpresari aitortzen zaionean laguntza jasotzeko legezko eskubidea duela.

6.– Las Ayudas de minimis se consideraran concedidas en el momento en que se reconozca a la empresa el derecho legal a recibir la ayuda.

7.– Epeka ordainduko diren laguntzak ematen diren momentuan duten balioaren arabera eguneratuko dira.

7.– Las ayudas pagaderas en varios plazos se actualizarán a su valor en el momento en que se concedan.

11. artikulua.– Laguntza eskaerak aurkezteko epea.

Artículo 11.– Plazo de presentación de las Solicitudes de Ayuda.

Laguntza eskaerak aurkezteko epea Programa Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 09:00etan (penintsulako ordua) hasiko da eta 2016ko irailaren 28ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.

El plazo de presentación de las Solicitudes de Ayuda será desde las 09.00 horas (hora peninsular española) del día siguiente a la publicación de la presente normativa en el Boletín Oficial del País Vasco hasta las 15:00 horas (hora peninsular española) del día 28 de septiembre de 2016.

12. artikulua.– Laguntza eskaera.

Artículo 12.– Solicitud de Ayuda.

1.– Araudi honetan arautzen diren kudeaketa aurreratuko sendotze-proiektuak egiteko laguntzak (2B fasea) bakar-bakarrik jaso ahal izango dituzte jarraian adierazten diren baldintzak betetzen dituzten enpresek:

1.– Únicamente podrán acceder a las ayudas para la realización de Proyectos de Consolidación en Gestión Avanzada (fase 2B) que se rigen por la presente normativa:

– Kudeabide Programaren esparruan hasierako kontrastea Euskalitekin egina duten enpresek, baldin eta Euskalitek egindako txostenak lehentasun gisa jasotzen badu kudeaketa aurreratuko sendotze-proiektua egingo dela identifikatutako hobekuntza-arlo batean edo batzuetan.

– Aquellas empresas que cumplan el requisito de haber realizado un Contraste Inicial con Euskalit en el marco del Programa Kudeabide, recogiendo el Informe elaborado por Euskalit como prioritario la realización de un Proyecto de Consolidación en Gestión Avanzada, en una o varias de las áreas de mejora identificadas.

– Hasierako kontrastea Euskalitekin egin ez duten baina kudeaketako diagnostiko bat aurkezten duten enpresek; kudeaketako diagnostiko horretan behar bezala sailkatuta eta justifikatuta egongo da aurkeztutako proiektua.

– Las empresas que, no habiendo realizado el Contraste Inicial con Euskalit, presenten un Diagnóstico de Gestión en el que quede debidamente encuadrado y justificado el proyecto presentado.

Aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten entitateek kudeaketa aurreratuko sendotze-proiektu bat (2B) egiteko eskabidea bete behar dute, www.kudeabide.com programaren web gunearen bidez. Gune horretara sartuko dira, hain zuzen ere, programan erregistratzean emandako login eta pasahitzaren bidez.

Las entidades que reúnan las condiciones para poder acceder a las ayudas previstas deberán cumplimentar la Solicitud de realización de un Proyecto de Consolidación en Gestión Avanzada (2B) a través del sitio web del Programa www.kudeabide.com, accediendo mediante el login y password concedidos en el momento de registro en el Programa.

2.– Eskaera hori izenpe elektronikoaren bidez sinatu beharko du enpresa ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. SPRIri egindako bidalketa telematikoaren eguna izango da aurkezpen-eguna.

2.– Dicha solicitud deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la empresa mediante firma electrónica. Se considerará como fecha de presentación la del envío telemático a SPRI.

3.– Erakunde eskatzailearen, bere legezko ordezkariaren eta enpresa barneko harremanetarako pertsonaren identifikazio-datuak jaso beharko dira laguntza eskaeran.

3.– La Solicitud de Ayuda deberá contener los datos de identificación de la empresa solicitante, de su representante legal y de la persona de contacto dentro de la empresa.

4.– Laguntza eskaerarekin (zeinak barne hartzen baititu erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena eta aurrerakina jasotzeko konpromisoaren dokumentua) batera aurkeztu beharko dira dokumentu hauek:

4.– La Solicitud de Ayuda, que incluye la Declaración responsable de la persona que represente legalmente a la entidad y Documento de compromiso para la recepción del anticipo, habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación:

a) Enpresa aholkularien erantzukizunezko aitorpena.

a) Declaración Responsable de las empresas consultoras.

b) Laguntza eskaera aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan batez beste alta emanda zeuden langileen kopurua (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria). Horrez gain, kooperatiba-sozietateen kasuan, kooperatibako bazkideen kotizazio-ziurtagiria, Gizarte Segurantzako dagokion erakunde laguntzaileak emana.

b) Plantilla media de empleos en situación de alta correspondiente a los doce meses previos a la presentación de la solicitud de ayuda, certificado emitido por la Tesorería General de la Seguridad Social. Adicionalmente, en el caso de sociedades cooperativas, certificado de cotización de los socios y socias cooperativistas emitido por la entidad colaboradora de la Seguridad Social que corresponda.

c) Legezko ordezkariaren notario-ahalorde nahikoaren kopia, indarrean dagoena.

c) Copia de poder notarial suficiente y vigente de la persona representante.

d) Jarduera ekonomikoen agiri historikoa, dagokion foru-ogasunak emana. Bertan adieraziko da Jarduera ekonomikoen zergan dagokion epigrafean alta hartuta dagoela gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin. Antzinatasun hori ez da beharrezkoa izango enpresa aipatutako 6 hilabete horien barruan sortua bada.

d) Documento Histórico sobre Actividades Económicas, emitido por la Hacienda Foral correspondiente, donde el alta en el correspondiente epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas refleje una antigüedad mínima de 6 meses. Esta antigüedad no será exigible cuando la fecha de constitución de la empresa fuese inferior a los 6 meses citados.

e) Erakundeak dagozkion zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edo bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak, edo hala badagokio, zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betearazteko baimena SPRIrentzat.

e) Certificados, con un máximo de tres meses de antigüedad, que acrediten que la entidad se encuentra al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras o, en su caso, autorización expresa a SPRI para solicitar de los órganos competentes el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

f) Finantza erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko.

f) Copia del certificado de la entidad financiera que acredite la titularidad y número de la cuenta corriente a nombre de la empresa beneficiaria.

g) Kudeaketa aurreratuari buruzko hasierako kontrastearen txostena (hasierako kontrastea Euskalitekin egingo duten enpresentzat) edo kudeaketa diagnostikoa, non behar bezala sailkatu eta justifikatuta geratuko baita aurkeztutako proiektua.

g) Informe de Contraste Inicial de Gestión Avanzada (empresas que hagan el contraste inicial con Euskalit) o bien Diagnóstico de Gestión, en el que quede debidamente encuadrado y justificado el proyecto presentado.

h) Enpresak landutako ekintza-plana.

h) Plan de Acción elaborado por la empresa.

i) Sendotze-proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa.

i) Memoria técnica y económica del Proyecto de Consolidación.

j) Kontratatutako enpresa hornitzaileek proiektuko lanak burutzeko egindako eskaintzen kopia.

j) Copia de la/s oferta/s emitida/s por las empresas proveedoras contratadas para la realización de los trabajos del proyecto.

5.– Eskatzaileek bermatuta izango dute beren hizkuntza, euskara edo gaztelania, ahoz nahiz idatziz erabiltzeko eskubidea, Programa honen ondorioz Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SArekin (SPRI) izango dituzten harreman guztietan.

5.– Los solicitantes verán garantizado el derecho a usar y ser atendidos en su misma lengua, euskera o castellano, de manera oral o por escrito, en las relaciones que sostengan con Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI) a raíz del presente Programa.

13. artikulua.– Ebaluaketa eta ebazpen prozedura.

Artículo 13.– Procedimiento de evaluación y resolución.

1.– Sociedad para la transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAko Administrazio Kontseiluak 2014ko urtarrilaren 24an hartutako erabakiaren arabera eratu zen Kudeabide Programako Batzorde Exekutiboa, zeina Merkataritza Erregistroan inskribatu baitzen. Hala, berea da araudi honen arabera aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko eta ebazpenak emateko eskumena, eta horiei buruzko deliberamenduak dagozkion aktan jasota geldituko dira.

1.– La Comisión Ejecutiva del Programa Kudeabide, ya constituida en base al acuerdo adoptado por el Consejo de Administración de Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea S.A., el 24 de enero de 2014, e inscrita en el Registro Mercantil, está facultada para la evaluación y resolución de las solicitudes de ayuda presentada en base a esta normativa y cuyas deliberaciones se plasmarán en el correspondiente acta.

2.– Laguntza eskaera ez badago behar bezala beteta, edo ez bada aurkezten eskatutako gainerako dokumentazioa, SPRIk 10 laneguneko epea emango du akatsa zuzentzeko edo beharrezko dokumentuak aurkezteko. Halaber, adieraziko du hala egin ezean ulertuko dela eskaerari uko egin zaiola, eta horren berri emango dio erakunde eskatzaileari. Epe hori agortzen bada zuzenketa egin gabe, SPRIk ebatziko du eskaerari uko egin zaiola.

2.– En el caso de que la solicitud de ayuda no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada del resto de la documentación exigida, SPRI requerirá para que, en un plazo máximo de 10 días hábiles, se subsane la falta o acompañen los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera se le tendrá por desistida, comunicándose tal circunstancia a la entidad solicitante. Transcurrido dicho plazo sin haber procedido a la subsanación SPRI dictará resolución declarando el desistimiento.

Proiektuaren memorian ezingo da zuzenketarik egin. Hala ere, egoki iritziz gero, SPRIk hari buruzko informazio osagarria eskatu ahal izango du ebaluazio-prozesuan.

La memoria del proyecto no es objeto de subsanación. No obstante, SPRI podrá requerir información adicional sobre la misma durante el proceso de evaluación si así lo considerase oportuno.

3.– Erakunde eskatzaileak baliozkotzat joko ditu diru-laguntza eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora SPRIk posta elektronikoz bidaltzen dituen jakinarazpen guztiak. Laguntza eskatzen duen enpresaren posta elektronikoa bakarrik onartuko da harremanetarako helbide gisa.

3.– La entidad solicitante dará validez a todas las comunicaciones emitidas por SPRI vía e-mail a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto identificada en la solicitud de ayuda. Solo se admitirá como cuenta de correo electrónico de contacto la correspondiente a la empresa solicitante de la ayuda.

4.– SPRIk banan-banan aztertuko ditu epean aurkeztutako eskaerak, eta Programa honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko du.

4.– SPRI analizará individualmente las solicitudes presentadas en plazo, comprobando el cumplimiento de los requisitos establecidos en el presente Programa.

Programan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak gaitzetsi egingo dira SPRIren banan-banako ebazpenen bidez, eta erabaki horiek enpresa eskatzaileei jakinaraziko zaizkie.

Aquellas solicitudes que no reúnan los requisitos establecidos para participar en el Programa serán desestimadas mediante resolución individualizada de SPRI, que será notificada a las empresas solicitantes.

5.– Proiektuen ebaluazioa egingo da honako irizpide eta puntu-kopuru hauek aplikatuz:

5.– La evaluación de los proyectos se realizará aplicando los criterios y puntuaciones que se señalan:

a) Programaren helburuekin bat etortzea: 20 puntu. Gutxienekoa 10 puntu.

a) Adecuación a los objetivos del programa: 20 puntos. Mínimo exigible 10 puntos.

b) Ekintza planaren kalitatea: 15 puntu. Gutxienekoa 10 puntu.

b) Calidad del Plan de Acción: 15 puntos. Mínimo exigible 10 puntos.

c) Proiektuko eginbeharrak egokiak izatea ezarritako helburuak lortzeko: 35 puntu. Gutxienekoa 20 puntu.

c) Adecuación de las tareas del proyecto a la consecución de los objetivos del mismo: 35 puntos. Mínimo exigible 20 puntos.

d) Emaitzetatik espero den eragina: 10 puntu.

d) Impacto esperado en los resultados: 10 puntos.

e) Talde sustatzailea eta kanpoko taldea bat etortzea (kanpoko taldearen erreferentziak antzeko proiektuetan, lanbide-esperientzia, taldekideen kopurua eta trebakuntza): 10 puntu.

e) Adecuación del equipo promotor y del equipo externo (referencias del equipo externo en proyectos similares, experiencia profesional, dotación y capacitación del equipo): 10 puntos.

f) Proiektuaren kudeaketa eredua eta metodologia, eta esleitutako baliabideei egokitzea: 10 puntu.

f) Modelo y metodología de gestión del proyecto y adecuación de los recursos asignados: 10 puntos.

Irizpide bakoitzak puntuazio bat lor dezake gehienez. Puntuazioa lortzeko, irizpide bakoitza betetzen den ala ez begiratuko da.

Cada criterio tiene una puntuación máxima alcanzable. La puntuación se obtiene en función del grado de cumplimiento de los criterios definidos.

Atzera botako dira gutxieneko puntuazio hauek gainditzen ez dituzten jarduerei dagozkien laguntza-eskabideak: 10 puntu, a) irizpidean (Programaren helburuekin bat etortzea), eta/edo 10 puntu, b) irizpidean (Ekintza-planaren kalitatea) eta/edo 20 puntu c) irizpidean (Proiektuko eginbeharrak ezarritako helburuak lortzeko egokiak izatea).

Las solicitudes de ayuda cuyas actuaciones no superen una puntuación mínima de 10 en el criterio a. «Adecuación a los objetivos del programa» y/o una puntuación mínima de 10 en el criterio b. Calidad del Plan de Acción y/o una puntuación mínima de 20 en el criterio c. «Adecuación de las tareas del proyecto a la consecución de los objetivos del mismo» serán denegadas.

Halaber, atzera botako dira gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten jarduerei dagozkien laguntza eskaerak.

Asimismo, las solicitudes de ayuda cuyas actuaciones no superen una puntuación total mínima exigible de 50 puntos serán denegadas.

6.– Diru-laguntzen eskaera espedienteak ordena bati jarraiki ebatziko dira, arau honetan eskaturiko dokumentazio guztiarekin osatuta geratzen diren unearen arabera.

6.– La Resolución de los expedientes de solicitud de las subvenciones se irá realizando ordenadamente en función del momento en que los mismos queden completados con toda la documentación exigida en la presente norma.

7.– Ebazpen epea. Hiru hilabeteko gehienezko epea ezartzen da ebazpena emateko, eskaerak dokumentazio guztiarekin aurkezten diren unetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

7.– Plazo de resolución. Se establece un plazo máximo de resolución de tres meses desde el momento en que las solicitudes queden completadas con toda la documentación exigida en la presente norma. La falta de resolución en plazo se entenderá como resolución denegatoria.

8.– Erakunde eskatzaileari 15 egun balioduneko epean jakinaraziko zaio ebazpena.

8.– La resolución se notificará a la entidad solicitante dentro del plazo de 15 días hábiles a contar desde su emisión.

9.– Araudi honetan jasotako epeen ondorioetarako ez da kontuan hartuko abuztua.

9.– A efecto de todos los plazos recogidos en esta normativa, no se considerará el mes de Agosto.

10.– Ebazpena SPRIren web-gunean argitaratuko da, denek izan dezaten eman diren laguntzen berri.

10.– Para general conocimiento de las Ayudas concedidas se procederá a su publicación en la página web de SPRI.

14. artikulua.– Enpresa Onuradunen Betebeharrak.

Artículo 14.– Obligaciones de las empresas beneficiarias.

1.– Enpresa onuradunek, 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan aurreikusitakoa betetzeaz gain, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

1.– Las empresas beneficiarias están obligadas, además de lo previsto en el artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, a lo siguiente:

a) Emandako diru-laguntza onartu behar da. Hartara, diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen denetik hamabost eguneko epean espreski uko egiten ez bazaio SPRIren aurrean, ulertuko da erakunde onuradunak laguntza onartu duela.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días naturales tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención, la empresa beneficiaria no renuncia expresamente a la misma ante SPRI, se entenderá que ésta queda aceptada.

b) Emandako diru-laguntza erabiltzea, zehazki, laguntza eman den proiekturako.

b) Destinar la subvención otorgada al proyecto para el que ha sido concedida.

c) SPRIk agiri osagarriak eska ditzakeela onartzea, eta, lagundu den proiektua burutu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzeko, SPRIk izendatutako pertsonalak instalazioetan beharrezko eta komenigarri jotzen dituen egiaztapen eta azterketak egin ditzakeela onartzea.

c) Aceptar que SPRI pueda requerir toda aquella documentación adicional que estime precisa, así como que personal designado por SPRI pueda realizar en cualquiera de sus instalaciones, cuantas verificaciones considere necesarias y convenientes, con el fin de constatar la realización del proyecto objeto de la ayuda concedida y el cumplimiento de los requisitos exigidos.

d) Faktura osoak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea bost urtez, gastu hautagarriak burutzen direnetik aurrera.

d) Conservar las facturas completas y tenerlas a disposición de SPRI y de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante un periodo de cinco años a contar desde el momento de la realización de los gastos elegibles.

e) Laguntzen erabilera fiskalizatzeko eginkizuna betetzen duten aldetik, eskatutako informazioa eman behar zaie Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

e) Facilitar a la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

f) Xede berbererako beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horiek emandako laguntzen eta diru-laguntzen edota beste edozein diru-sarrera edo baliabideren berri eman behar dio berehala SPRIri.

f) Comunicar inmediatamente a SPRI la solicitud u obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma o similar finalidad que las ayudas aquí reguladas, procedentes de cualquier otra Administración o ente público o privado.

g) Diru-laguntza esleitzeko aintzat hartu den baldintzaren bat aldatu bada, horren berri eman behar zaio SPRIri.

g) Notificar a SPRI la modificación de cualquier condición que haya sido tenida en cuenta para el otorgamiento de la ayuda.

h) Eman programa honetan onartutako diru-laguntzaren jatorriari buruzko publizitate egokia.

h) Dar la adecuada publicidad del origen de la subvención otorgada mediante el presente Programa.

15. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

Artículo 15.– Modificación de las ayudas.

1.– Diru-laguntzak emateko baldintzetan edozein aldaketa gertatzen bada eta, edozein kasutan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako laguntzak edo diru-laguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso badira xede berbererako, laguntza esleitzeko Ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Programa honetan ezarritako gutxienezko baldintzak betetzen jarraitzen badira.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y, en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la ayuda, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en el presente Programa.

2.– Halaber, SPRIk luzapen bat onartu dezake jarduerak burutzeko, betiere, enpresa onuradunek hala eskatzen badute eta behar bezala justifikatzen badute. Horrek atzerapen proportzional bat ekarriko du jasotzeko dagoen laguntza zatiaren ordainketan.

2.– Asimismo, previa solicitud y justificación por parte de las empresas beneficiarias, se podrá conceder por SPRI un aplazamiento en la ejecución de las actividades a realizar, que implicará necesariamente un retraso proporcional en el pago de la parte de ayuda que reste de percibirse.

3.– Gauzatutako ekintzak Laguntza Eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotakoak izango dira ezinbestean, nahiz eta SPRIk aukera duen aldaketak baimentzeko, baldin eta onuradunak behar bezala justifikatu baditu jarduerak amaitu aurretik eta Programa honen hasierako helburuak hutsaltzen ez badira.

3.– Las actuaciones comprenderán necesariamente las contempladas en la Solicitud de Ayuda y documentación complementaria, pudiendo autorizarse cambios en las mismas por parte de SPRI, siempre que estos cambios hayan sido previamente justificados por la entidad beneficiaria con anterioridad a su finalización, y siempre que no se desvirtúe la naturaleza de las actuaciones y los objetivos perseguidos inicialmente por este Programa.

16. artikulua.– Likidazio-eskabidea. Aurkezteko epea.

Artículo 16.– Solicitud de Liquidación. Plazo de presentación.

Proiektuaren exekuzioari dagokion zatia likidatzeko:

Para la liquidación de la parte correspondiente a la ejecución del proyecto:

1.– Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu eta gero, erakunde onuradunek jarduera justifikatu beharko dute, www.spri.eus/kudeabide web-gunean horretarako ezarritako likidazio-eskabidearen inprimakiak betez. Eskabide hori aurkezteko epea hilabetekoa izango da, proiektua burutzen den egunetik kontatzen hasita.

1.– Una vez finalizada la actuación subvencionable, las empresas beneficiarias deberán justificar la misma utilizando los formularios de Solicitud de Liquidación habilitados en la página web del programa www.spri.eus/kudeabide. El plazo límite para la presentación de la solicitud de liquidación será de un mes a partir de la fecha de fin de la ejecución del proyecto.

2.– Eskabide hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. SPRIri egindako bidalketa telematikoaren eguna izango da aurkezpen-eguna.

2.– La Solicitud de Liquidación deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la empresa mediante firma electrónica. Se considerará como fecha de presentación la del envío telemático a SPRI.

3.– Erakunde eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira likidazio-eskabidean.

3.– La Solicitud de Liquidación deberá contener datos de identificación de la entidad solicitante y de su representante legal.

4.– Likidazio-eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

4.– La Solicitud de Liquidación habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación:

a) Fakturen fotokopiak. Fakturek hilabeteko epean egindakoak izan behar dute, proiektua exekutatu den egunetik zenbatzen hasita, eta likidazio-eskabide telematikoaren fakturen koadroan zehaztutakoekin bat etorri behar dute. Ez dira onartuko proiektua hasi baino lehenagoko data duten fakturak, ez eta onartu gabeko gastuei dagozkienak ere.

a) Fotocopia de facturas. Las facturas deben ser emitidas en el plazo máximo de un mes a partir de la fecha de fin de la ejecución del proyecto y corresponderse con las especificadas en el cuadro de facturas de la solicitud telemática de liquidación, no aceptándose facturas con fecha anterior al inicio del proyecto o referentes a gastos no aprobados.

b) Finantza erakundearen ordainagiriak. Bankuko egiaztagiriek fakturak igorri ostekoak izan behar dute. Hala ez bada, prozesuaren trazabilitatea azaldu behar da. Ez da onartuko proiektuaren hasiera data baino lehenagoko ordainketa egiaztagiririk.

b) Justificantes de pago de institución financiera. Los justificantes bancarios deben ser posteriores a la emisión de las facturas. O, en caso contrario, haber trazabilidad en el proceso. No se aceptarán justificantes de pago anteriores a la fecha de inicio del proyecto.

c) Likidazio-eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan batez beste alta emanda zeuden langileen kopurua (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria). Gainera, kooperatiba-sozietateen kasuan, kooperatibako bazkideen kotizazio-ziurtagiria erantsi behar da, dagokion Gizarte Segurantzako erakunde laguntzaileak emana.

c) Plantilla media de empleos en situación de alta, correspondiente a los 12 meses previos a la presentación de la Solicitud de Liquidación, certificado emitido por la Tesorería General de la Seguridad Social. Adicionalmente, en el caso de las sociedades cooperativas, deberá adjuntarse certificado de cotizaciones de los socios y socias cooperativistas emitido por la entidad colaboradora con la Seguridad Social correspondiente.

d) Erakundeak dagozkion zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edo bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak, edo hala badagokio, zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betearazteko baimena SPRIrentzat.

d) Certificados, con un máximo de tres meses de antigüedad, que acrediten que la entidad se encuentra al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, o, en su caso, autorización expresa a SPRI para solicitar de los órganos competentes el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

e) Memoria teknikoa eta ekonomikoa. Likidazio-eskabide telematikoaren atal guztiak bete behar dira. Proiektua gauzatzean sortutakoak eta entregatzekoak diren agiri eta txosten guztiak aurkeztu behar dira, beti ere laguntza eskaeraren arabera.

e) Memoria técnica y económica. Es necesario completar todos los apartados de la solicitud telemática de liquidación. Se deben incluir todos los entregables e informes generados durante la ejecución del proyecto de acuerdo a la solicitud de ayuda.

5.– Likidazio-eskabidea ez badago behar bezala beteta puntu guztietan edo ez bada eskatutako dokumentazio osoa ekartzen, SPRIk 10 egun balioduneko epea emango du akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak helarazteko. Bestalde, ohartaraziko da horrela egin ezean ukatutzat joko dela eginiko eskaera, eta horrela jakinaraziko zaio eskatzaileari. Aipatu epea igaro eta zuzenketarik egin ez bada, Programaren Batzorde Exekutiboak laguntza ukatuko du ebazpen bidez.

5.– En el caso de que la Solicitud de Liquidación no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada del resto de la documentación exigida, SPRI requerirá para que, en un plazo máximo de 10 días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida, comunicándose tal circunstancia a la empresa solicitante. Transcurrido dicho plazo sin haber procedido a la subsanación, la Comisión Ejecutiva del Programa dictará resolución declarando el desistimiento.

6.– Enpresa eskatzaileak baliozkotzat joko ditu diru-laguntza eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora SPRIk posta elektronikoz bidaltzen dituen jakinarazpen guztiak. Eskatzaile gisa agertzen den enpresaren posta elektronikoa bakarrik onartuko da harremanetarako helbide gisa.

6.– La empresa solicitante dará validez a todas las comunicaciones emitidas por SPRI vía e-mail a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto declarada por la entidad en la Solicitud de Ayuda. Sólo se admitirá como cuenta de correo electrónico de contacto la correspondiente a la empresa que figure como solicitante.

17. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Artículo 17.– Pago de la ayuda.

1.– Emandako laguntzaren % 25 laguntza eskaera onartzen den unean bertan ordainduko da aplikatzekoa den berme erregimenarekin, eta gainerakoa ordainketa bakarrean egingo da proiektua amaitutakoan eta behar bezala justifikatu ostean.

1.– Un 25% de la ayuda concedida será pagada en el momento de la aprobación de la Solicitud de Ayuda, con el régimen de garantías que resulte de aplicación, y el resto, mediante un único pago, a la finalización del proyecto y previa correcta justificación del mismo.

2.– SPRIk 60 laneguneko epean egingo du ordainketa, aurreko artikuluan ezarritako likidazio eskaera eta frogagiriak aurkezten diren egunetik zenbatzen hasita, eta SPRIko Teknologia eta Berrikuntza Arloak ebaluatu eta oniritzia eman ostean. Egun horiek zenbatzean ez dira kontuan hartuko SPRIren berrikuspenaren ondoriozko epea -14. artikuluko 1 c atalean eta 16. artikuluko 5. puntuan aipatzen dena-, ez eta abuztua, ez baita hartzen hilabete balioduntzat.

2.– SPRI procederá al libramiento del pago en un plazo máximo de 60 días hábiles a partir de la presentación de la correspondiente solicitud de liquidación y documentación justificativa exigida en el artículo anterior y, una vez evaluada y conforme la misma por parte del Área de Tecnología e Innovación de SPRI. A efectos de éste cómputo, no se tendrá en cuenta el plazo motivado por la revisión de SPRI a la que se refiere el artículo 14, punto 1 c y el artículo 16, punto 5, ni el mes de agosto, que se considerará inhábil.

3.– Baldin eta gastu hautagarria diru-laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, diru-laguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari.

3.– En el supuesto de que el gasto elegible realizado sea inferior al presupuesto aprobado en la resolución de concesión de ayuda, ésta se ajustará proporcionalmente.

18. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 18.– Incumplimientos.

1.– Ikusiko balitz erakunde onuradunak ez duela bete Programa honetan, diru-laguntzen arloan aplikatzekoak diren gainerako araudi orokorretan eta laguntzen ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat, emandako laguntza eskuratzeko eskubidea galduko du eta SPRIri itzuli beharko dizkio ordura arte kobratu dituen laguntzen diru kopuruak gehi dagozkien legezko interesak, eta behar balitz, legezko jarduketak abiaraziko dira diru kopuru horiek itzul ditzan.

1.– En el supuesto de que las empresas beneficiarias incumplieran alguno de los requisitos establecidos en el presente Programa o en la normativa general aplicable en materia de subvenciones, así como alguna de las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de las ayudas, perderán el derecho a obtener la misma, con la obligación de reintegrar a SPRI el montante de la ayuda que hubieran percibido hasta ese momento, más los correspondientes intereses legales que correspondan, procediéndose, en caso necesario, a ejercitar las acciones legales a las que hubiera lugar para conseguir su reintegro.

2.– Edozein kasutan ere, artikulu honetan aurreikusitakoaren ondoreetarako, hauek jotzen dira ez betetzetzat:

2.– En todo caso, se considerará incumplimiento a los efectos de lo previsto en este artículo:

a) Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.

a) La no justificación en plazo de los gastos elegibles o el incumplimiento de los requisitos exigidos en este Programa o en la resolución de concesión de la ayuda.

b) Diruz lagundutako proiektua betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.

b) Sobrepasar los plazos establecidos para la realización del proyecto subvencionado, siempre que no medie autorización previa de modificación o de prórroga.

c) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.

c) Haber obtenido la ayuda sin reunir las condiciones y requisitos establecidos en el presente Programa o incumpliendo las establecidas con motivo de la concesión de la ayuda.

d) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.

d) Negarse u obstruir cualquiera de las medidas de control previstas en el Programa o en la concesión de la ayuda.

e) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

e) Cualquier otra desviación del proyecto o el incumplimiento de cualquier otra obligación que se disponga en la resolución de concesión de la ayuda.

3.– SPRIren zeregina izango da ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hastea eta izapidetzea. Programaren Batzorde Exekutiboak ebatzi beharko du ez betetzeren bat gertatu den ala ez.

3.– El inicio y la tramitación del expediente de comprobación del incumplimiento corresponderá a SPRI. La resolución sobre la existencia de un incumplimiento será competencia de la Comisión Ejecutiva del Programa.

4.– Bidegabeki jasotako zenbatekoak hilabeteko epean itzuli beharko dira, erakundeari horren berri emandako egunetik zenbatzen hasita. Horrez gain, hilabete hori igaro ondoren eragindako legezko interesak ere ordaindu beharko dira.

4.– El reintegro de las cantidades indebidamente percibidas deberá realizarse en el plazo de un mes desde que la entidad sea notificada a tal efecto, debiendo además abonar el interés legal del dinero a partir del transcurso de dicho mes.

5.– Halaber, gainfinantziazioa badago ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza zatia itzuli beharko da, 10. artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da gertaera hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.

5.– Procederá también el reintegro de la parte de la ayuda que exceda el coste de la actividad objeto del Programa cuando resulte la sobrefinanciación de la misma por motivo de la acumulación de otras ayudas, regulada en el artículo 10, en momento posterior al cobro de la misma. La cantidad a reintegrar en este supuesto se determinará en la resolución que declare el hecho y acuerde el reintegro.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Enpresa onuradunek programa honi buruzko sustapen jarduera eta argitalpen guztietan adierazi beharko dute SPRIren laguntza jaso dutela.

Las empresas beneficiarias harán constar en todas las actividades editoriales o promocionales en relación con este Programa, el apoyo recibido de SPRI.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraiki, emandako datu pertsonal guztiak SPRIren (Urkijo Zumarkalea 36-4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina, 48011 Bilbo) ardurapeko «Laguntzak» edo «Aholkulariak» izeneko fitxategietan gordeko dira.

De conformidad con lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de 13 de diciembre, los datos de carácter personal que se faciliten serán recogidos en el fichero denominado «Ayudas» o bien «Consultores» de los que es responsable SPRI, con domicilio en Alameda Urquijo, 36-4.ª planta, Edificio Plaza Bizkaia, 48011 Bilbao.

Fitxategi horien helburua da SPRIk diseinatzen edota kudeatzen dituen laguntza/diru-laguntza espedienteak eta baita ere SPRIren zerbitzu eta laguntza eskaintzan parte hartzen duten edo SPRIrekin kolaboratzen duten profesionalei buruzko informazioa kudeatzea. Beharrezko balitz, informazio hori eman ahal izango zaie enpresa kolaboratzaileei, gai honetan eskumenak dauzkan Administrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei.

Estos ficheros tienen como finalidad gestionar los expedientes de ayudas/subvenciones diseñados y/o gestionados desde SPRI así como la información de los profesionales que participan y/o colaboran con SPRI en la prestación de sus servicios y ayudas. Dicha información podrá ser facilitada a empresas colaboradoras, Administración Pública con competencia en la materia y empresas del Grupo SPRI si fuera necesario.

Fitxategi horien berri eman zaio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari, eta datuen erabateko segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartu dira.

Dichos ficheros, han sido notificados a la Agencia Española de Protección de Datos y cuentan con las medidas de seguridad necesarias para garantizar la total seguridad de los datos.

Gogorarazten dizugu eman dizkiguzun datuetara sar zaitezkeela, eta beharrezko den kasuetan haiek zuzendu, aurka egin edo ezabatu ditzakezula, gorago aipatutako Legeak ezarritako terminoetan, SPRIko Segurtasun Arduradunari idatzizko jakinarazpen bat igorriz (lopd@spri.es).

Le recordamos la posibilidad de acceder a los datos facilitados, así como de solicitar, en su caso, su rectificación, oposición o cancelación, en los términos establecidos por la Ley indicada, dirigiendo una comunicación escrita al Responsable de Seguridad de SPRI, a la dirección lopd@spri.es

Hirugarrena.– SPRIren erabakia merkataritza alorrekoa da eta eskuduntza jurisdikzionala epaile eta auzitegi zibilena da. Enpresa onuradunak, eduki dezaketen edozein eskumeni formalki uko eginez, diru-laguntzen programa hau interpretatu edo gauzatzerakoan sor daitekeen edozein auzi, desadostasun, arazo edo erreklamazio konpontzeko Bilboko Justizia Auzitegien esanetara jartzen dira espresuki, horiek baitira gai horietan eskuduntza dutenak.

Tercera.– La decisión de SPRI es de naturaleza mercantil y la competencia jurisdiccional es de los jueces, juezas y tribunales civiles. Las entidades beneficiarias, con renuncia formal a cualquier fuero que pudiera corresponderles, se someten de manera expresa, para la resolución de todo litigio, discrepancia, cuestión o reclamación que pudiera suscitarse, directa o indirectamente, respecto de la interpretación o ejecución del presente Programa de ayudas, a los Tribunales de Justicia de Bilbao, competentes al efecto.

Bilbao, 2016ko martxoaren 22a.

Bilbao, a 22 de marzo de 2016.

Zuzendari nagusia,

El Director General,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común