Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

14. zk., 2016ko urtarrilaren 22a, ostirala

N.º 14, viernes 22 de enero de 2016


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y POLÍTICA TERRITORIAL
298
298

230/2015 DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Arkamu-Gibillo-Arrastaria (ES2110004) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena, eta, hori kontserbatzeko neurriak ez ezik, Gorobel Mendilerroa (ES0000244) Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuarenak ere onartzen dituena.

DECRETO 230/2015, de 15 de diciembre, por el que se designa Zona Especial de Conservación Arkamo-Gibijo-Arrastaria (ES2110004) y se aprueban sus medidas de conservación y las de la Zona de Especial Protección para las Aves Sierra Salvada (ES0000244).

Gobernu Kontseiluak 1997ko abenduaren 23an, 2000ko azaroaren 28an eta 2003ko ekainaren 10ean egindako bilkuretan hartutako Erabakien bidez, Hegaztientzako Babes Bereziko 6 Eremu (Hegaztientzako BBE) izendatu ziren, eta 52 gune proposatu ziren Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izateko. Proposamena Europako Batzordera eraman zen, eta han ontzat eman zuten Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda (BGL), 2004/813/EE eta 2006/613/EE Erabakien bidez. Erabakiok Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoei dagozkie, hurrenez hurren, eta hortxe kokatzen da gure autonomia-erkidegoa. Horien artean, Arkamu-Gibillo-Arrastaria (ES2110004) Batasunaren Garrantzizko Eremua (BGL) eta Gorobel mendilerroa (ES0000244) Hegaztientzako BBEa daude, Atlantikoko eskualde biogeografikoan. Hori izendutako sei Hegaztientzako BBEtako bat da.

Mediante los Acuerdos de Consejo de Gobierno de 23 de diciembre de 1997, 28 de noviembre de 2000, y 10 de junio de 2003, se declararon 6 Zonas de Especial Protección para las Aves (ZEPA) y se propusieron 52 espacios para ser designados como Lugares de Importancia Comunitaria (LIC). Esta propuesta se elevó a la Comisión Europea, que aprobó la Lista de Lugares de Importancia Comunitaria (LIC) mediante las Decisiones 2004/813/CE y 2006/613/CE, correspondientes a las regiones biogeográficas atlántica y mediterránea respectivamente, a las cuales pertenece nuestra Comunidad Autónoma. Entre ellos, se encuentra el LIC Arkamo-Gibijo-Arrastaria (ES2110004) y la ZEPA Sierra Sálvada (ES0000244), en la región biogeográfica atlántica, que es una de las seis ZEPA declaradas.

Habitat Naturalak eta Basoko Fauna eta Flora zaintzeari buruzkoa den Europako Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren 4. artikuluak eta Natura-ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 44. eta 45. artikuluek ezarritakoari jarraikiz, autonomia-erkidegoek, jendaurrean jarri ondoren, beren lurralde-eremuko BGL guztiak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu eta eremuok behar bezala kontserbatzeko neurri egokiak ezarri beharko dituzte, bai KBEetarako, bai Hegaztientzako BBEetarako, kontuan hartuta lekuan lekuko habitat naturalaren eta espezieen berezitasunen araberako eskakizun ekologikoak. Kontserbazio-neurri horiek izango dira, batetik, kudeaketako planak eta baliabideak, eta, bestetik, erregelamenduzko neurriak, administratiboak edo kontratuzkoak.

Conforme a lo establecido en el artículo 4 de Directiva 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres, y en los artículos 44 y 45 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, las Comunidades Autónomas, previo procedimiento de información pública, declararán todos los LIC como Zonas Especiales de Conservación (ZEC) y fijarán, tanto para las ZEC como para las ZEPA, las medidas de conservación necesarias, que respondan a las exigencias ecológicas de los tipos de hábitats naturales y de las especies presentes en tales áreas. Las medidas de conservación implicarán planes o instrumentos de gestión y medidas reglamentarias, administrativas o contractuales.

92/43/EEE Zuzentarauak Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko ezarritako eskakizunak betetze aldera, sakondu egin da Arkamu-Gibillo-Arrastaria KBEaren azterlanean, eta eskala egokian irudikatu da Batasunaren intereseko habitaten banaketa. Horretaz gain, gune horretako fauna- eta flora-espezie bereizgarrien banaketa eta kontserbazio-egoera ere aztertu da.

Así para dar cumplimiento a los requerimientos de la Directiva 92/43/CEE en lo relativo a la designación de las Zonas Especiales de Conservación, se ha profundizado en el estudio de Arkamo-Gibijo-Arrastaria y se ha representado a escala adecuada la distribución de los hábitats de interés comunitario. Asimismo, se ha trabajado en el estudio de la distribución y del estado de conservación de los hábitats y de las especies de fauna y flora características de este espacio.

Era berean, Gorobel mendilerroa Hegaztientzako BBEari dagokionez, haren habitatak kontserbatzeko neurriak aplikatzen dira, hegazti-espezieen biziraupena eta ugalketa ziurtatzeko dagokion banaketa-eremuan, eta, bereziki, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak basoko hegaztien kontserbazioari buruz 2009ko azaroaren 30ean emandako 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eranskinean adierazitako espezieena, bai eta eranskin horretan adierazi ez diren baina gurera iritsi ohi diren espezie migratzaileena ere.

Al mismo tiempo, sobre la ZEPA Sierra Salvada, se aplican las medidas de conservación de sus hábitats con el fin de asegurar la supervivencia y su reproducción en su área de distribución de las especies del anexo I de la Directiva 2009/147/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 30 de noviembre de 2009, relativa a la conservación de las aves silvestres, o Directiva Aves, así como para las especies migratorias no contempladas en el anexo I cuya llegada sea regular.

Arkamu-Gibillo-Arrastaria KBEan, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Habitat Naturalak eta Basoko Fauna eta Flora zaintzeari buruz 1992ko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE Zuzentarauaren (hemendik aurrera, Habitaten Zuzentaraua) I. eta II. eranskinetan eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Basoko Hegaztien kontserbazioari buruz 2009ko azaroaren 30ean emandako 2009/147/EE Zuzentarauaren (hemendik aurrera, Hegaztien Zuzentaraua) I. eranskinean jasotako hainbat habitat eta espezie atzeman dira, baita zerrenda gorrietan edo autonomia- edo eskualde-mailako katalogoetan jasotakoak ere. Eremu horretan, Basa eta Itsas Fauna eta Florako Espezie Mehatxatuen Euskal Autonomia Erkidegoko Zerrendan jasotako 55 fauna-espezie eta 4 flora-espezie daude edo egiaztatu ahal da daudela. Horietatik, honako hauek dira galzoriko espezieak: ugatza, miru gorri eta igaraba.

En la ZEC Arkamo-Gibijo-Arrastaria han sido descritos diferentes hábitats y especies de los Anexos I y II de la Directiva Hábitats 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres (en adelante Directiva Hábitats), así como especies incluidas en el Anexo I de la Directiva Aves 2009/147/CE del Parlamento Europeo y del Consejo de 30 de noviembre de 2009 relativa a la conservación de las aves silvestres (en adelante Directiva Aves) o presentes en listas rojas o catálogos autonómicos o regionales. En este espacio están presentes o son de presencia probable 55 especies de fauna y 4 especies de flora incluidas en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de Fauna y Flora, Silvestre y Marina, de las cuales, la corona del rey, el quebrantahuesos, el milano real y la nutria presentan la categoría «en peligro de extinción».

Bere aldetik, Gorobel mendilerroa Hegaztientzako BBEan, era berean, Habitaten Zuzentarauaren I. eta II. eranskinetan jasotako habitat eta espezieak topatu dira; espezie horiek, gainera, Hegaztien Zuzentarauaren I. eranskinean edo zerrenda gorrietan edo autonomia- edo eskualde-mailako katalogoetan daude jasota. Gorobel mendilerroan, 121 hegazti-espezie daude; horietatik, 116k izaten dituzte kumeak mendi horietan. Gorobel mendilerroan, hegaztiez gain, ornodunen beste espezie batzuk ere badaude, zehazki, 55 ugaztun-espezie, 13 narrasti-espezie, 11 anfibio-espezie eta 6 arrain-espezie; gainera, Basa eta Itsas Fauna eta Florako Espezie Mehatxatuen Euskal Autonomia Erkidegoko Zerrendan jasotako 66 animalia-espezie eta 20 landare-espezie daude edo egiaztatu ahal da daudela. Horietatik, bost (ugatza, miru gorria, Mediterraneoko ferra-saguzarra, igaraba eta bisoi europarra) galzoriko espezieen artean daude.

Por su parte, en la ZEPA Sierra Salvada han sido descritos, asimismo, diferentes hábitats y especies de los anexos I y II de la Directiva Hábitats, especies incluidas en el Anexo I de la Directiva Aves o presentes en listas rojas o catálogos autonómicos o regionales. Sierra Sálvada alberga 121 especies de aves, de las cuales, 116 crían en estas montañas. Además de las aves, en Sierra Sálvada también están presentes otras especies de vertebrados, concretamente, 55 especies de mamíferos, 13 de reptiles, 11 de anfibios y 6 de peces, así como un total de 66 especies animales y 20 vegetales presentes o de presencia probable están incluidas en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de Fauna y Flora, Silvestre y Marina, cinco de las cuales –el quebrantahuesos, el milano real, el murciélago mediterráneo de herradura, la nutria y el visón europeo– presentan la categoría «en peligro de extinción».

KBEaren eta Hegaztientzako BBEaren behin betiko mugaketa lan-eskala hobetzearen ondoriozkoa da. Horrek ekarri du, BGLaren kasuan, 110 hektareako areagotzea; eta, Hegaztientzako BBEaren kasuan, 29 hektareako areagotzea. Nahiz eta horrek ez duen aldaketa garrantzitsurik eragin BGLaren edo Hegaztientzako BBEaren mugetan, ez habitat naturalen azalaren irudikapenean, ezta Europar Batasunaren intereseko flora- eta fauna-espezieen populazioetan ere; baina Europako Batzordeak baliozkotu egin behar du. Ildo beretik, xehetasun-lanei esker lortu diren habitat moten azalerari buruzko datuak, zenbait kasutan, ez datoz bat Europako Batzordera –Euskal Autonomia Erkidegoko tokien zerrendaren proposamenarekin batera– igorri eta jakinarazitako datuekin. Alde horiek habitatak identifikatzeko metodologiaren aplikazioan izandako aurrerapenen ondorio dira, baita hasierako proposamena egiteko unean erabili zen lan-eskalaren ondorio ere. Xehetasun-azterketari esker habitat jakin batzuen interpretazioa zuzentzeko aukera izan da. Esate baterako, egiaztatu ahal izan da, eremu batzuetan, formularioan adierazitako zenbait habitat-mota ez zeudela; eta, aitzitik, hasierako proposamenean adierazi ez ziren habitat-mota batzuk bazirela.

La delimitación final de la ZEC y la ZEPA ha sido objeto de una mejora de la escala de trabajo que ha supuesto un incremento de 110 ha respecto del LIC y de 29 ha en el caso de la ZEPA, que, aunque no supone una modificación sustancial de los límites del LIC y de la ZEPA, ni de la representación superficial de los hábitats naturales, ni de las poblaciones de especies de flora y fauna de interés comunitario, exige una validación por la Comisión. En este sentido, los trabajos de detalle han arrojado datos de superficie de los tipos de hábitats que en algunos casos difieren de los datos consignados y comunicados a la Comisión Europea junto con la propuesta de la lista de lugares de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Estas diferencias obedecen a los avances en la aplicación de la metodología de identificación de los hábitats y la escala de trabajo utilizada en el momento de elaborar la propuesta inicial. El estudio en detalle ha permitido corregir asimismo la interpretación de determinados hábitats. Así se ha constatado que en algunos lugares hay tipos de hábitats citados en el formulario que finalmente han resultado no estar presentes y, por el contrario, se ha detectado la presencia de tipos de hábitats no registrados en la propuesta inicial.

Arkamu-Gibillo-Arrastaria KBEa izendatzeko, eta, hori kontserbatzeko helburu eta neurriak ez ezik, Gorobel mendilerroa Hegaztientzako BBEarenak ere onartzeko prozeduran, parte-hartze sozialaren prozesua behar bezala bete da, ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen printzipioei jarraikiz. Prozesu horretan, interes sozial eta ekonomikoen ordezkari diren hainbat eragilek hartu dute parte. Gainera, parte hartzeko kanalak irekita egon dira tramitazioan zehar, bai interesa zutenei komunikazioak bidalita bai horretarako berariaz prestatu den web-orriaren bitartez: http://www.euskadi.eus/natura2000. Esteka horretan, izendapen-prozesu honi buruzko informazio eguneratua egongo da eskuragarri.

El procedimiento para la designación de la ZEC Arkamo-Gibijo-Arrastaria y el establecimiento de los objetivos y normas para la conservación de ésta y de la ZEPA Sierra Salvada, ha incluido el correspondiente proceso de participación social, conforme a los principios de la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente. En este proceso han tomado parte diferentes agentes representativos de los intereses sociales y económicos. Los canales para la participación se han mantenido abiertos a lo largo de la tramitación mediante comunicaciones al público interesado y a través de la página web habilitada al efecto: http://www.euskadi.net/natura2000, lugar en el que se mantendrá actualizada la información relativa a este proceso de designación.

Arkamu-Gibillo-Arrastaria eta Gorobel Mendilerroa kontserbatzeko baliabideak Europako Batzordeak ezarritako printzipioei jarraikiz landu dira, 92/43/EEE eta 2009/147/EE zuzentarauetan jasotako eta eremuan topatutako habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei erantzuna emateko asmoz.

El instrumento para la conservación de Arkamo-Gibijo-Arrastaria y Sierra Salvada se ha elaborado siguiendo los principios establecidos por la Comisión Europea, con el objeto de dar respuesta a las exigencias ecológicas de los hábitats y taxones recogidos en la Directiva 92/43/CEE y en la Directiva 2009/147/CE, y presentes en el lugar.

Apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bateginaren 22.4. artikuluarekin bat, izendapenaz gain, Dekretuak jasotzen ditu lekuaren eta bere mugaketaren kartografia, izendapena arrazoitzen duten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, horien kontserbazio-egoerari buruzko balorazio bat, lekuaren kontserbazio-helburuak eta jarraipen-programa.

El Decreto incluye, conforme al art. 22.4 del texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril, junto a la designación propiamente dicha, la cartografía del lugar con su delimitación, los tipos de hábitats de interés comunitario y especies animales y vegetales que justifican la declaración, junto con una valoración de su estado de conservación, los objetivos de conservación del lugar y el programa de seguimiento.

Bestalde, Legearen 22.5 artikuluaren lehenengo paragrafoari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzak «eremu horiek kudeatzeko jarraibideak eranskin gisa argitaratzeko agindua emango du». Lurralde historikoetako foru-organoei dagokie haien onespena – kasu honetan, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiei – eta Dekretu honetan Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen kontserbazio-helburuetan oinarriturik onartuko dira. Horretarako, Dekretu honen 3.2. artikuluan Lehen Azken Xedapenean ezarritakoarekin batera, baimena ematen zaio Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariari jarraibideak argitaratzeko, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek onartu ondoren eta aginduan ezarritako baldintzetan.

Por otra parte, conforme al primer párrafo del artículo 22.5 de la citada ley, el Gobierno Vasco «ordenará publicar como anexo las directrices de gestión del espacio». La aprobación de las mismas corresponde a los órganos forales de los territorios históricos –en el presente caso las Diputaciones Forales de Álava y Bizkaia– y deben ser aprobados en base a los objetivos de conservación que aprueba el Gobierno Vasco en el presente Decreto. A tal fin, el artículo 3.2 de este decreto, en conjunción con la Disposición Final Primera, autoriza al Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento a publicar en los términos señalados en aquel precepto las directrices de gestión una vez sean aprobadas por las Diputaciones Forales de Álava y Bizkaia.

Horrenbestez, alde batetik, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bateginaren 22.5. artikuluan eta, bestetik, Natura-ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 45. eta 46.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jarri ondoren, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak –2015eko abenduaren 15ean egindako bilkuran– eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, de conformidad con lo establecido en los artículos 19.1 y 22.5 del texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril, y en los artículos 44 y 45.1 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, previo procedimiento de información pública, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 15 de diciembre de 2015,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Helburua eta lurralde-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito territorial.

1.– Arkamu-Gibillo-Arrastaria (ES2110004) Kontserbazio Bereziko Eremu (hemendik aurrera, KBE) izendatzen da, Arabako Lurralde Historikoan.

1.– Se declara como Zona Especial de Conservación (en adelante, ZEC) el lugar Arkamo-Gibijo-Arrastaria (ES2110004) en el Territorio Histórico de Álava.

2.– Arkamu-Gibillo-Arrastaria (ES2110004) KBEaren mugak eta Gorobel mendilerroa (ES0000244) Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuarenak (hemendik aurrera, Hegaztientzako BBE) Dekretu honen I. eranskinean jasotako kartografian agertzen direnak dira eta, eskala-doikuntzak egin ostean, bat datoz Atlantikoko eskualde biogeografikoko Batasunaren Garrantzizko Lekuen Zerrenda onartzen duen Europako Batzordearen 2004/813/EE Erabakian bildutako Batasunaren Garrantzizko Lekuen mugekin.

2.– La delimitación de la ZEC Arkamo-Gibijo-Arrastaria (ES2110004) y de la Zona de Especial Protección para las Aves (en adelante ZEPA) Sierra Salvada (ES0000244) es la que se contempla en el anexo I a este Decreto, que en el caso de la ZEC se corresponde con la delimitación, actualizada tras los estudios de detalle, recogida en la Decisión 2004/813/CE de la Comisión Europea, de aprobación de la Lista de Lugares de Importancia Comunitaria de la Región Biogeográfica Atlántica.

3.– Aurreko idatzi-zatian aurreikusitako mugaketa zabaldu egingo da, eskala-doitzeengatik, I. eranskinean jasotako mugetara arte, Europako Batzordeak onetsi ondoren.

3.– La delimitación contemplada en el apartado anterior se ampliará por ajustes de escala hasta los límites geográficos descritos en el anexo I una vez se apruebe por la Comisión Europea.

4.– Onartu egiten dira KBEa eta Hegaztientzako BBEa kontserbatzeko II. eranskineko neurriak. Horiek bat datoz Dekretu honen 3. artikuluak ezarritako edukiarekin.

4.– Se aprueban las medidas de conservación de la ZEC y la ZEPA recogidas en el anexo II con el contenido señalado en el artículo 3 de este Decreto.

2. artikulua.– Xedea.

Artículo 2.– Finalidad.

1.– Arau honen xedea honako hau da: KBEan eta eta Hegaztientzako BBEan bermatzea Europar Batasunaren intereseko habitat naturalak eta basoko fauna- eta flora-espezieen habitatak kontserbazio-egoera onean mantentzen direla edo egoera horretara berriro ekarriko direla. Habitat horiek ezarrita daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE Zuzentarauan, habitat naturalak eta basoko fauna eta flora babesteari buruzkoan. Horretaz gain, arauaren helburua da hegazti-espezieen biziraupena eta ugalketa ziurtatzea dagokion banaketa-eremuan, eta, bereziki, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Basoko Hegaztien kontserbazioari buruz 2009ko azaroaren 30ean emandako 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eranskinean adierazitako espezieena, baita eranskin horretan adierazi ez diren baina gurera iritsi ohi diren espezie migratzaileena ere. Horren guztiaren azken helburua da ahalegina egitea Europako lurraldean biodibertsitatea kontserbatuko dela bermatzeko.

1.– La finalidad de esta norma es garantizar en la ZEC y la ZEPA el mantenimiento o el restablecimiento, en un estado de conservación favorable, de los tipos de hábitats naturales y de los hábitats de las especies silvestres de la fauna y de la flora de interés comunitario, establecidos en la Directiva 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres. Asimismo, tiene por objeto asegurar la supervivencia y reproducción en su área de distribución de las especies de aves, en particular las incluidas en el anexo I de la Directiva 2009/147/CE del Parlamento Europeo y del Consejo de 30 de noviembre de 2009 relativa a la conservación de las aves silvestres, y de las especies migratorias no contempladas en dicho anexo cuya llegada sea regular, todo ello con el objeto último de contribuir a garantizar la conservación de la biodiversidad en el territorio europeo.

2.– KBEan eta Hegaztientzako BBEan, honako araubide orokor hau aplikatuko da: 92/43/EEE eta 2009/147/EE zuzentarauetan ezarritakoa eta Natura-ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarritakoa.

2.– En la ZEC y la ZEPA es de aplicación el régimen general establecido en las Directivas 92/43/CEE y 2009/147/CE y en la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

3. artikulua.– Kontserbazio-neurriak.

Artículo 3.– Medidas de conservación.

1.– Apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bateginaren 22.4. artikuluarekin bat, II. eranskinak KBE eta Hegaztientzako BBE hauen kasuan, izendapena arrazoitzen duten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, horien kontserbazio-egoerari buruzko balorazio bat, lekuaren kontserbazio-helburuak, kontserbazio-arauak eta jarraipen-programa bat jasotzen ditu.

1.– De conformidad con el artículo 22.4 del texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril, el anexo II recoge, para esta ZEC y ZEPA, los tipos de hábitats de interés comunitario y especies animales y vegetales que justifican la declaración, junto con una valoración del estado de conservación, los objetivos de conservación del lugar, las normas para la conservación y el programa de seguimiento.

2.– Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek eremu horiek kudeatzeko onartu dituzten kudeaketarako jarraibideak eta neurriak Dekretu honen eranskin gisa argitaratuko dira, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren Ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 22.5 artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

2.– Por Resolución de la Dirección de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento se publicarán, como anexo a este Decreto, las directrices y medidas de gestión para estos lugares que se aprueben por la Diputación Foral de Álava y por la Diputación Foral de Bizkaia, de conformidad con lo establecido en el artículo 22.5 del Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco.

4. artikulua.– Funtsezkoa ez den berrikuspena edo aldaketa.

Artículo 4.– Revisión o modificación no sustancial.

II. eranskinean funtsezkoa ez den berrikuspen edo aldaketarik behar izanez gero, egoerak berak edo eskura dauden ezagutza tekniko eta zientifikoek hala egitea eskatzen badute, ingurumenaren alorrean eskumena duen sailburuak emango duen agindu baten bidez egingo da, eta, betiere, 92/43/EEE Zuzentarauaren 11. eta 17. artikuluetan eta 2009/147/EE Zuzentarauan ezarritakoa betez. Izan ere, helburua da kontserbazio eta kudeaketa moldaerraz, etengabe eta malgu baterantz jotzea. Prozedura horretan, bermatu egin behar da herritarren parte-hartzea benetakoa eta eraginkorra izango dela, 26/2007 Legeak ezarri bezala; eragindako administrazioei eta erakundeei kontsulta egingo zaie eta Naturzaintza organoaren txostena jasoko da.

La revisión o modificación de carácter no sustancial del anexo II se realizará mediante Orden de la Consejera o Consejero competente en medio ambiente cuando así lo aconseje la situación o los conocimientos técnico-científicos disponibles, y siempre atendiendo a lo dispuesto en los artículos 11 y 17 Directiva 92/43/CEE y a lo establecido en la Directiva 2009/147/CE, en aras de avanzar hacia la conservación y gestión adaptativa, continua y flexible. En este procedimiento deberá garantizarse una participación pública real y efectiva del público en los términos de la Ley 27/2006, de 18 de julio, sobre los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente, se consultará a las administraciones y entidades afectadas y se recabará el informe de Naturzaintza.

5. artikulua.– Arau-hausteen eta zehapenen erregimena.

Artículo 5.– Régimen de infracciones y sanciones.

Dekretu honen esparruaren barne dagoen Naturagune babestuari ezarri beharreko zehapen-araubidea, honako hauek araututakoa izango da: apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bategina eta Natura-ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea.

El régimen sancionador aplicable a los espacios protegidos incluidos en el ámbito de este Decreto será el establecido en el texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril, y en la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuari ahalmena ematen zaio Eusko Jaurlaritzaren izenean betetzeko legeak ezarritako tramite eta komunikazio guztiak egiteko, bai Estatuaren Administrazio Orokorrean, bai Europar Batasunean. Eta, hala badagokio, neurriak ezartzeak eragingo duen kostu ekonomikoa zenbatekoa den kalkulatuko du, 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluak ezarritakoa betetze aldera.

Se autoriza a la Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial para que realice en nombre del Gobierno Vasco todos los trámites y comunicaciones legalmente precisos ante la Administración General del Estado y la Unión Europea junto con, en su caso, las estimaciones del coste económico preciso para la aplicación de las medidas, a los efectos previstos en el artículo 8 de la Directiva 92/43/CEE.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariari baimena ematen zaio Dekretu honen eranskin gisa argitaratzeko Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek eremu hau kudeatzeko onartu dituzten jarraibide eta neurriak, Dekretuaren 3.2. artikuluak ezarritakoa betetze aldera.

Se autoriza al Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento para que publique como anexo a este Decreto las directrices y medidas de gestión para este lugar aprobadas por las Diputaciones Forales de Álava y Bizkaia, al objeto de dar cumplimiento a lo establecido en el artículo 3.2 de este Decreto

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Atlantikoko eskualde biogeografikoko BGLen Zerrenda onartzen duen Europako Batzordearen 2004/813/EE Erabakian bildutako mugei dagokienez, Europako Batzordeak KBEa zabaltzeko erabakia hartu izanaren berri ematen duen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Orduan izango dira eraginkorrak Dekretu honetan eremu horretarako aurreikusitako kontserbazio-neurriak. Ordura arte, eremu horretan, 92/43/EEE Zuzentarauaren 6.3 eta 6.4 artikuluek ezarritako prebentzio-araubidea aplikatuko da, baita Natura-ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 46. artikuluaren 4., 5. eta 6. atalek ezarritakoa ere.

La ampliación de la ZEC respecto de la delimitación recogida en la Decisión 2004/813/CE de la Comisión Europea, de aprobación de la Lista de LIC de la región Biogeográfica Atlántica, se hará efectiva el día siguiente al de la publicación en el BOPV de la Orden de la Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial que dé publicidad a la Decisión de la Comisión Europea, momento en el que serán efectivas en este ámbito las medidas de conservación previstas en el presente Decreto. Hasta ese momento, se aplicará en ese espacio el régimen preventivo de los artículos 6.3 y 6.4 de la Directiva 92/43/CEE y los apartados 4, 5 y 6 del artículo 45 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 15ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 15 de diciembre de 2015.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

La Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

ABENDUAREN 15EKO 230/2015 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
ANEXO I AL DECRETO 230/2015, DE 15 DE DICIEMBRE
MUGAKETA MAPA
MAPA DE DELIMITACIÓN
KARTOGRAFIA
CARTOGRAFÍA
ABENDUAREN 15EKO 230/2015 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
ANEXO II AL DECRETO 230/2015, DE 15 DE DICIEMBRE
ARKAMU-GIBILLO-ARRASTARIA KBE ETA GOROBEL MENDILERROA HEGAZTIENTZAKOBBE-ARI DAGOZKIEN INFORMAZIO EKOLOGIKOA, KONTSERBAZIO-HELBURUAK,KONTSERBAZIO ARAUAK ETA JARRAIPEN PROGRAMA
INFORMACIÓN ECOLÓGICA, OBJETIVOS DE CONSERVACIÓN, NORMAS PARA LA CONSERVACIÓN Y PROGRAMA DE SEGUIMIENTO DE LA ZEC ARKAMO-GIBIJO-ARRASTARIA (ES2110004) Y ZEPA DE SIERRA SÁLVADA (ES0000244)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común