Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

200. zk., 2015eko urriaren 21a, asteazkena

N.º 200, miércoles 21 de octubre de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
4419
4419

8/2015 LEGEA, urriaren 15ekoa, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzkoa.

LEY 8/2015, de 15 de octubre, del Estatuto de las Mujeres Agricultoras.

Eusko Legebiltzarrak 8/2015 Legea, urriaren 15ekoa, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie euskadiko herritan guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 8/2015, de 15 de octubre, del Estatuto de las mujeres agricultoras.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Emakume nekazarien estatutu bat onartzeko arrazoia da emakumeek nekazaritzaren sektorean jasaten duten bereizkeriari aurre egiteko beharra: batik bat, profesionaltzat joak eta gizartean aintzat hartuak izateari dagokionez, bai eta beren eskubide profesional, sozial eta fiskalak egiaz gauzatzeari dagokionez.

La aprobación de un estatuto de las mujeres agricultoras responde a la necesidad de afrontar la discriminación que sufren las mujeres en el sector agrario, sobre todo en lo que se refiere a su reconocimiento profesional y su estimación social, así como al ejercicio efectivo de sus derechos profesionales, sociales y fiscales.

Estatutu honen abiapuntuan emakume nekazarien eskubideak daude, eta eskubide horiek egiaz gauzatzea bermatzeko herri-administrazioek dituzten betebeharrak zehazten ditu. Hortaz, lege honek beharrezko neurriak jasotzen ditu nekazaritzaren sektorean emakumeek eta gizonek tratu eta aukera berberak izatea lortzeko eta genero-ikuspegia sektorearen arlo guztietan sartzeko, emakumeen eta gizonen baldintzak eta beharrak diferenteak izaki.

Este estatuto toma los derechos de las mujeres agricultoras como punto de partida y concreta las obligaciones de las administraciones públicas para garantizar su ejercicio efectivo. Se trata, por tanto, de una ley que recoge las medidas necesarias para lograr la igualdad de trato y oportunidades de mujeres y hombres del sector agrario, así como para incorporar la perspectiva de género en todos los ámbitos del sector, dadas las distintas condiciones y necesidades de mujeres y hombres.

Historian zehar emakumeek jasan duten bereizkeria islatu egiten da emakume nekazari askoren egungo egoeran. Ustiategien titularrak diren emakumeen proportzioa handitu egin bada ere, proportzioa desorekatua da oraindik. Ustiategien titularrak diren emakumeen proportzioa ez dator bat emakumeek haietan egiaz egiten duten lanarekin; izan ere, askotan, lan horiek guztiz ikusezinak bihurrarazi dira. Emakume nekazariek ustiategien titulartasuna eskura dezaten sustatzea da lege honen lehentasunetako bat, haien lana ikusarazteko eta haiek lan horren ondorio diren eskubide guztiak lortu ahal izateko. Lege honek hartzen duen beste esparru bat nekazaritza-ustiategietan kontratatzen diren pertsonena da; izan ere, sektore horretan, emakumeen kontratazioa gizonena baino txikiagoa da nabarmen.

La discriminación histórica que han sufrido las mujeres tiene su reflejo en la situación actual de muchas mujeres agricultoras. Aunque se haya dado un aumento en la proporción de mujeres titulares de explotaciones, esta sigue siendo desequilibrada. La proporción de mujeres titulares de explotaciones no se corresponde con el trabajo real que realizan en ellas, ya que en muchas ocasiones se trata de trabajos totalmente invisibilizados. Promover el acceso de las mujeres agricultoras a la titularidad de las explotaciones es una de las prioridades de esta ley, para visibilizar su trabajo y para lograr que puedan acceder a todos los derechos derivados de él. Otro de los ámbitos de intervención de la ley es el de las personas contratadas en las explotaciones agrícolas, ya que la contratación de mujeres en este sector es significativamente menor que la de hombres.

Baserritar gazteen egoerari dagokionez, desberdintasunak agertzen dira oraindik sexuen artean; izan ere, gazteen esku dauden ustiategietan, titularrak diren emakumeen ehunekoa gizonena baino askoz txikiagoa da. Beharrezkoa da, beraz, neurriak hartzea, emakume eta gizon gazteen arteko egiazko berdintasuna sustatzeko eta emakume gazteek lan-aukerak izateko, hala nahi badute landa-inguruneetan jarraitu ahal izan dezaten eta belaunaldi arteko ordezkatzea erdietsi.

En cuanto a la situación de jóvenes baserritarras, siguen produciéndose desigualdades entre sexos, ya que en las explotaciones en manos de jóvenes el porcentaje de mujeres titulares es muy inferior al de hombres. Es preciso, por tanto, tomar medidas para promover la igualdad efectiva de mujeres y hombres jóvenes y para que las mujeres jóvenes cuenten con oportunidades laborales que les permitan, si así lo desean, permanecer en los entornos rurales y lograr el relevo generacional.

Jardueraren neurri ekonomikoa zenbat eta handiagoa izan, emakumeek hartzen dituzten erabakien ehunekoa txikiagotu egiten da. Nekazaritzaren arloko erabaki-organoetan emakumeek duten parte-hartzea gizonena baino askozaz txikiagoa da: agerikoa da, alde horretatik, bermatu egin behar dela emakume nekazariek erabaki-organoetan presentzia izatea eta parte hartzea. Esparru publikoan duten partaidetzan emakumeek jasaten dituzten desberdintasunei aurre egitea ezinbestekoa da, nekazaritzaren sektorean emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko.

A medida que se incrementa la dimensión económica de la actividad, el porcentaje de decisiones adoptadas por las mujeres disminuye. La participación de las mujeres en los órganos de decisión del ámbito agrario es muy inferior a la de los hombres: es patente, en este sentido, la necesidad de garantizar que las mujeres agricultoras estén presentes y participen en los órganos de decisión. Afrontar las desigualdades que sufren las mujeres en su participación en el ámbito público es indispensable para alcanzar la igualdad efectiva de mujeres y hombres en el sector agrario.

Zereginak banatzeko ohiko ereduak desberdintasun handiak sortzen ditu emakumeen eta gizonen artean; eta hori azpimarratu beharreko beste alderdi bat da, emakumeak lan-merkatuan sartzea ez dadin izan lan-zama gehigarri bat, kasu askotan emakumeek ia osorik hartu dituzten etxeko lanak eta zainketa-lanak partekatu ezin dituztelako. Etxeko lanari eta zainketa-eginkizunei gizonek eskaintzen dieten denboraren bikoitza baino gehiago eskaintzen diete emakumeek. Aitzitik, emakumeek gizonek baino askoz ere denbora gutxiago daukate aisialdirako.

El modelo tradicional de reparto de tareas, generador de grandes desigualdades entre mujeres y hombres, es otro de los aspectos en los que es necesario incidir, para que el acceso de las mujeres al mercado laboral no suponga una carga añadida de trabajo, al no poder compartir los trabajos domésticos y de cuidado que han asumido las mujeres, en muchos casos, casi en exclusividad. Las mujeres dedican más del doble de tiempo que los hombres al trabajo doméstico y las tareas de cuidado. Por el contrario, el tiempo dedicado al ocio es significativamente inferior en las mujeres que en los hombres.

Beste alde batetik, nekazarien laneko arriskuen prebentzioa gizonezkoen osasunari kalte egin diezaioketen alderdietan oinarritu da beti, gero emakumeengan eta gizonengan dituzten ondorioak orokortuz. Hala ere, lan-merkatuan sexuen artean dagoen lan-bereizketa handiaren ondorioz, emakumeak eta gizonak lan-ingurune diferenteetan aritzen dira, tentsio mota diferenteekin, baita sektore berean eta lanbide berean ere. Hori dela eta, emakumeen eta gizonen osasunaren gaineko faktore bereizgarriak aintzat hartu behar direla proposatzen da, eta nekazaritzako lanean emakumeen osasuna bermatzeko neurri egokiak hartu behar direla.

Por otra parte, la prevención de riesgos laborales de agricultores y agricultoras se ha centrado siempre en aquellos aspectos que pueden dañar a la salud de los hombres, para luego generalizar sus efectos sobre mujeres y hombres. Sin embargo, debido a la fuerte segregación ocupacional entre los sexos en el mercado laboral, las mujeres y los hombres están expuestos a diferentes entornos de trabajo y diferentes tipos de tensiones, incluso en el mismo sector y en la misma profesión. Se plantea, por tanto, la necesidad de contemplar los factores diferenciales sobre la salud de mujeres y hombres y tomar las medidas pertinentes para garantizar la salud de las mujeres en el trabajo agrario.

Azkenik, emakume nekazarien eta gizon nekazarien arteko egiazko berdintasuna lortzeko beste ezinbesteko zeregin bat da dagozkion neurri guztiak abiaraztea nekazaritzaren arloan gertatzen diren sexu-jazarpen eta jazarpen sexista kasuei aurre egiteko, kontuan izanda arlo horretako jazarpenen ezaugarri bereziek berariazko tratamendu bat eskatzen dutela.

Por último, otra labor indispensable para lograr la igualdad efectiva de mujeres agricultoras y hombres agricultores es la puesta en marcha de todas las medidas oportunas para hacer frente a los casos de acoso sexual y acoso sexista que se dan en el ámbito agrario y cuyas características especiales hacen necesario un tratamiento específico.

Emakume Nekazarien Estatutu honek ez dauka aurrekaririk araudian, nahiz eta estatutuak lantzeko gomendioak eta baita aginduak ere ugari izan. Hala, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 157. artikuluko 4. paragrafoan adierazten denez, estatu kideek neurriak manten edo har ditzakete, abantaila zehatzak eskaintzeko, ordezkaritza txikiena duen sexuak autonomo-jarduerak egiteko erraztasuna izan dezan, edo sexu horretako pertsonek lanbide-karreran dauzkaten desabantailak saihestu edo orekatu daitezen.

Este Estatuto de las Mujeres Agricultoras no tiene precedentes normativos, pese a que abundan las recomendaciones e incluso mandatos de que se elaboren. Así, el artículo 157, apartado 4, del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea señala que los estados miembros pueden mantener o adoptar medidas que ofrezcan ventajas concretas destinadas a facilitar al sexo menos representado el ejercicio de actividades autónomas, o a evitar o compensar desventajas en la carrera profesional de las personas de ese sexo.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko uztailaren 7ko 2010/41/EB Zuzentarauak, autonomo-jarduera bat egiten duten gizonen eta emakumeen artean tratu berdinaren printzipioa ezartzeari buruzkoak, esparru bat finkatzen du autonomo-jarduera bat egiten duten edo horrelako jarduera bat egiten laguntzen duten gizonen eta emakumeen artean tratu berdinaren printzipioa betetzeko estatu kideetan.

La Directiva 2010/41/UE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 7 de julio de 2010, sobre la aplicación del principio de igualdad de trato entre hombres y mujeres que ejercen una actividad autónoma, establece un marco para hacer efectivo en los estados miembros el principio de igualdad de trato entre los hombres y las mujeres que ejercen una actividad autónoma o contribuyen al ejercicio de una actividad de ese tipo.

Aipatzekoak dira, orobat, Kontseiluaren 1978ko abenduaren 19ko 79/7/EEE Zuzentaraua, gizarte-segurantzaren gaian gizonen eta emakumeen arteko tratu berdinaren printzipioa progresiboki ezartzeari buruzkoa, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 2006/54/EE Zuzentaraua, enplegu- eta langintza-gaietan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren eta tratu berdinaren printzipioa ezartzeari buruzkoa.

Cabe citar también la Directiva 79/7/CEE del Consejo, de 19 de diciembre de 1978, relativa a la aplicación progresiva del principio de igualdad de trato entre hombres y mujeres en materia de seguridad social, y la Directiva 2006/54/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 5 de julio de 2006, relativa a la aplicación del principio de igualdad de oportunidades e igualdad de trato entre hombres y mujeres en asuntos de empleo y ocupación.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez landa-garapenean laguntzeari buruzkoak, estatu kideei aukera ematen die landa-garapenerako programen barnean azpiprograma tematiko batzuk sartzeko, landa-eremuko emakumeen berariazko beharrei helduko dietenak.

El Reglamento (UE) n.º 1305/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, relativo a la ayuda al desarrollo rural a través del Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural (Feader), recoge la posibilidad de que los estados miembros incluyan en sus programas de desarrollo rural subprogramas temáticos que aborden las necesidades específicas de las mujeres de las zonas rurales.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gaian botere publikoek euren jardunean erabili beharreko printzipio orokorrak; halaber, neurri batzuk arautzen ditu lege horretan, bizitzako esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna eta tratu berdina sustatu eta bermatzeko, eta, bereziki, emakumeen estatus sozial, ekonomiko eta politikoa indartzeko eta haien autonomia bultzatzeko. Horren guztiaren azken xedea da berdintasunezko gizarte bat lortzea, bertan pertsona guztiak aske izan daitezen, bai esparru publikoan eta bai pribatuan, sexuaren araberako ohiko rolek ezarritako mugarik gabe beren gaitasun pertsonalak garatzeko eta erabakiak hartzeko, eta gizarte horretan emakumeen eta gizonen jokaerak, asmoak eta beharrak berdin kontuan izateko, balioesteko eta bultzatzeko.

La Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, establece los principios generales que han de presidir la actuación de los poderes públicos en materia de igualdad de mujeres y hombres, y regula un conjunto de medidas dirigidas a promover y garantizar la igualdad de oportunidades y trato de mujeres y hombres en todos los ámbitos de la vida, y, en particular, a promover la autonomía y a fortalecer la posición social, económica y política de aquellas. Todo ello con el fin último de lograr una sociedad igualitaria en la que todas las personas sean libres, tanto en el ámbito público como en el privado, para desarrollar sus capacidades personales y tomar decisiones sin las limitaciones impuestas por los roles tradicionales en función del sexo, y en la que se tengan en cuenta, valoren y potencien por igual las distintas conductas, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres.

4/2005 Legearen printzipioen artean daude: tratu berdina –bereizkeriaren debekutzat hartuta–, aukera-berdintasuna, aniztasuna eta diferentzia errespetatzea, genero-ikuspegiaren integrazioa, ekintza positiboa, sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea eta ordezkaritza orekatua erabakiak hartzeko eremu guztietan.

La Ley 4/2005 enumera entre sus principios la igualdad de trato –entendida como prohibición de discriminación–, la igualdad de oportunidades, el respeto a la diversidad y a la diferencia, la integración de la perspectiva de género, la acción positiva, la eliminación de roles y estereotipos en función del sexo y la representación equilibrada en los distintos ámbitos de toma de decisiones.

Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak, berriz, emakume nekazariei babes irmo eta erabakia eskaintzen die, eta lehentasunez nahi ditu lagundu eta sustatu. Hala, 75. artikuluak emakume nekazarien estatutu bat egiteko agintzen du eta emakumeei begira sustatu beharreko ekintza positiboak zerrendatzen ditu. Era berean, helburuen artean dago «emakumeek nekazaritzan eta elikagaigintzan egiten duten lana aintzatestearen alde egitea, sektorean jarrai dezaten laguntzea, eta beren bidea baldintza berdinetan gara dezaten laguntzea; halaber, elkarte eta taldeetan sar daitezen bidea erraztea».

Por su parte, la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, consagra el apoyo firme y decidido a las mujeres agricultoras, a las que pretende atender y promocionar con carácter preferente. Así, el artículo 75 ordena elaborar un estatuto de la mujer agricultora y enumera acciones positivas a promover hacia ellas. Igualmente, señala como uno de sus objetivos «promover el reconocimiento profesional, la permanencia y evolución en igualdad de condiciones de las mujeres del sector agrario y alimentario, así como su incorporación a las iniciativas de asociación y agrupación».

Nekazaritza-ustiategien titulartasun partekatuari buruzko urriaren 4ko 35/2011 Legeak figura hori arautzen du, landa-eremuan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzeko eta laguntzeko, emakumeek nekazaritza-jardueran duten parte-hartzearen aintzatespen juridiko eta ekonomikoaren bidez. Lege horretan, titulartasun partekaturik ez dagoen kasurako, ezkontidearen edo antzeko afektibotasun-harreman batez lotutako pertsonaren alde sortutako eskubide ekonomikoak arautzen dira, nekazaritza-ustiategiaren titularraren aurrean, ustiategian egiaz egindako ohiko nekazaritza-jardueraren kontraprestazio gisa.

La Ley 35/2011, de 4 de octubre, sobre titularidad compartida de las explotaciones agrarias, regula esta figura, con el fin de promover y favorecer la igualdad real y efectiva de las mujeres en el medio rural, a través del reconocimiento jurídico y económico de su participación en la actividad agraria. Dicha ley prevé, para el caso de que no se constituya la titularidad compartida, una regulación de los derechos económicos generados a favor del cónyuge o persona vinculada por análoga relación de afectividad, frente al titular de la explotación agraria, como contraprestación por su actividad agraria, efectiva y regular en la explotación.

Estatutuak hogeita hamaika artikulu ditu, hiru xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bost azken xedapen. Sei titulutan egituratuta dago: xedapen orokorrak, nekazaritza-ustiategien titulartasuna, emakumeen ordezkaritza sektorean, gizarte-eskubideak, haien lana aintzatestea eta ikusaraztea eta, azkenik, estatutuaren segimendu-batzordea.

El estatuto tiene treinta y un artículos, tres disposiciones adicionales, una disposición derogatoria y cinco disposiciones finales. Se estructura en seis títulos, dedicados a disposiciones generales, titularidad de las explotaciones agrarias, representación de las mujeres en el sector, derechos sociales, reconocimiento y visibilización de su trabajo y un último título dedicado a la comisión de seguimiento del estatuto.

I. tituluan, xedapen orokorrei buruzkoan, estatutuaren xedea eta oinarrian dituen printzipioak definitzen dira. Orobat, definizioak dituen artikulu bat dago: horietako batzuk kontzeptu orokorrak arau honen esparrura moldatzeko dira; eta gainerakoetan, beste arau batzuetan definituta dauden kontzeptuak bildu dira, testu hau errazago ulertu eta erabiltzeko.

El título I, de disposiciones generales, define el objeto del estatuto y los principios que lo inspiran. Contiene igualmente un artículo con definiciones, algunas para adaptar conceptos generales al ámbito de esta norma, y otras que recogen conceptos que, aunque ya definidos en otras normas, se repiten aquí para facilitar la comprensión y manejo del texto.

II. titulua emakumeek nekazaritza-ustiategien titulartasuna eskuratzearen ingurukoa da. Emakume nekazariek titulartasuna eskuratzea sustatzeko neurriak jasotzen ditu. Titulartasun partekatuaren figura garrantzi handiko tresna izatera deitua dago, nekazaritzaren sektorean emakumeen eta gizonen arteko benetako eskubide-berdintasuna lortzeko; estatutu honek sustatzen du, bizikidetza-unitateko kide biek lana ustiategirako egiten dutenean, ustiategiek titulartasun-araubide horri heltzea, laguntzak ematean eta esleipenak egitean ustiategi horiek lehenetsiz, bai eta emakume nekazariak Gizarte Segurantzan afiliatzeko laguntzak finkatuz.

El título II trata del acceso de las mujeres a la titularidad de las explotaciones agrarias. Recoge las medidas de fomento del acceso de las mujeres agricultoras a la titularidad. La figura de la titularidad compartida está llamada a ser un instrumento de gran importancia en la consecución de una igualdad de derechos efectiva entre mujeres y hombres en el sector agrario; este estatuto fomenta que las explotaciones en que ambos miembros de la unidad convivencial trabajan para la explotación se acojan a este régimen de titularidad, mediante la priorización de estas explotaciones en la concesión de ayudas y asignaciones, y también con el establecimiento de ayudas a la afiliación de mujeres agricultoras a la Seguridad Social.

III. titulua emakumeei nekazaritzaren sektorean dagokien ordezkaritzaren ingurukoa da. Hor, esku hartzeko hiru arlo nabarmentzen dira, tratu bereizia ematen zaienak: Administrazioa eta haren enpresak; profesionalen erakundeak eta elkarteak, eta enpresa pribatuak. Hirurek izendatzaile komun bat dute: emakumeek nekazaritza-politikan parte hartzeko duten eskubidea gauzatzea eta emakumeak baliozko solaskidetzat hartzea haien interesak eta beharrak ordezkatuko dituzten politikak bultzatzeko lanean. Arlo horiek diferente tratatuko dira; batetik, epe diferenteetan lortzeko modukotzat jotzen diren helburuengatik, eta bestetik, eta batez ere, helburu horiek lortzeko erabili nahi diren neurriengatik. Legeak helburu batzuk finkatzen ditu, eta epe batzuk ezartzen; epe horiek bukatzean, helburuak bete diren ebaluatu beharko da.

El título III trata de la representación de las mujeres en el sector agrario. Se distinguen aquí tres áreas de intervención, que reciben un trato diferenciado: la Administración y sus empresas; las organizaciones y asociaciones profesionales, y las empresas privadas. Las tres tienen un denominador común: hacer efectivo el derecho de las mujeres a participar en la política agraria y ser legitimadas como interlocutoras válidas en el impulso de políticas que representen sus intereses y necesidades. La diferencia en el tratamiento de las diferentes áreas viene dada tanto por los objetivos que se consideran alcanzables en diferentes plazos como sobre todo por las medidas mediante las que se pretende conseguir tales objetivos. La ley establece unos objetivos, con plazos tras los que habrá que evaluar su cumplimiento.

IV. tituluan, gizarte-eskubideei buruzkoan, lan-arlo batzuk azpimarratzen dira; beren berezitasunagatik nekazaritzaren sektorean berariazko tratamendua ezarri behar zaiela pentsatzen da. Horrela da ardura partekatuko kontziliazioari dagokionez, nekazaritza-jarduera ziurtatuko duten programak bermatzeko; edo emakumeen aurkako indarkeriaren edo jazarpenaren arazoei dagokienez, sektore horretan ingurune itxiago eta bakartuago batean gertatzen baitira eta horrek zaildu egiten baitu prebentzioa eta arreta.

El título IV, de derechos sociales, incide en una serie de áreas de trabajo que se considera conveniente que tengan un tratamiento específico en el sector agrario por su especificidad. Así, en materia de conciliación corresponsable, para garantizar programas que aseguren la actividad agraria; o ante problemas de violencia contra las mujeres o acoso, que en este sector se producen en un ambiente más cerrado y aislado, lo que hace más difícil su prevención y atención.

V. tituluaren helburua da nekazaritzaren sektorean emakumeek egin eta egiten duten lana ikusaraztea eta aintzatestea. 4/2005 Legean ezarritakoa bildu eta sektore horretara moldatzen du, emakumeak bereziki ikusezin izan diren sektore batean haien lanaren errealitatea beti kontuan izango dela ziurtatzen saiatzeko.

El título V busca conseguir la visibilización y reconocimiento del trabajo que han realizado y realizan las mujeres en el sector agrario. Recoge y adapta a este sector lo previsto en la Ley 4/2005, para intentar asegurar que se tenga siempre en cuenta la realidad del trabajo de las mujeres en un sector en el que han sido especialmente invisibles.

VI. tituluan, azkenekoan, lege honetan xedatutakoa betetzen den egiaztatzeko segimendu-batzordea sortzen da. Izaera teknikoa eman nahi izan zaio; horrela, kargu publikodun bakarra dago harentzat ezarritako osaeran, landa-garapenaren gaian eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzako titularra, eta kasu horretan, gainera, eskuordetzea aurreikusten da. Irizpide tekniko berarekin, ebaluazioak egin eta txostenak lantzeko zeregin zehatzak esleitzen zaizkio batzordeari.

El título VI y último crea una comisión de seguimiento del cumplimiento de lo dispuesto en la presente ley. Se ha procurado darle un carácter técnico, y, así, se establece una composición en la que no hay más cargos públicos que la persona titular de la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de desarrollo rural, e incluso en este caso se prevé la delegación; con el mismo criterio técnico, se asignan a la comisión tareas concretas de evaluación y confección de informes.

I. TITULUA
TÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Lege honen xedeak hauek dira: nekazaritzaren sektorean emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioa betetzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotako printzipioetan aurrera eginez, eta emakume nekazariek beren eskubideak egiaz gauzatuko dituztela bermatzea, haien autonomia sustatzeko eta gizartean, ekonomian eta politikan duten tokia indartzeko, beren jarduera ahalik eta profesionaltasun-, duintasun- eta segurtasun-berme handienekin egin dezaten, emakumeek sektore horretan jasaten duten bereizkeriari aurre eginez.

El objeto de la presente ley es hacer efectivo el principio de igualdad de mujeres y hombres en el sector agrario, avanzando en los principios recogidos en la Ley 4/2005, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, y garantizar a las mujeres agricultoras el ejercicio efectivo de sus derechos, para promover su autonomía y fortalecer su posición social, económica y política con el fin de que su actividad se desarrolle con las máximas garantías de profesionalidad, dignidad y seguridad, encarando la discriminación que sufren las mujeres en este sector.

2. artikulua.– Printzipioak.

Artículo 2.– Principios.

Lege honen printzipioak dira tratu berdina, emakumeentzako ekintza positiboa eragotzi gabe, aukera-berdintasuna eta genero-ikuspegiaren integrazioa.

La presente ley tiene como principios la igualdad de trato, sin perjuicio de la acción positiva para las mujeres, la igualdad de oportunidades y la integración de la perspectiva de género.

3. artikulua.– Tratu berdina.

Artículo 3.– Igualdad de trato.

1.– Debeku da pertsonen sexuan oinarritzen den bereizkeria oro, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren arloko administrazio, enpresa edo erakundeen aldetik, zuzenekoa zein zeharkakoa, edozein delarik ere hartarako erabilitako era.

1.– Se prohíbe toda discriminación basada en el sexo de las personas por parte de las administraciones, empresas u organizaciones agrarias vascas, tanto directa como indirecta y cualquiera que sea la forma utilizada para ello.

2.– Ez dira sexuagatiko bereizkeriatzat jotzen, emakumeak eta gizonak diferente tratatzea planteatzen badute ere, justifikazio objektiboa eta arrazoizkoa duten neurriak. Horien artean sartzen dira honako hauetan oinarritzen direnak: emakumeentzako ekintza positiboa, arrazoi biologikoengatik sexu bateko pertsonei babes berezia emateko beharra, edo gizonak etxeko lanetan eta pertsonen zainketan sar daitezen bultzatzea.

2.– No se consideran constitutivas de discriminación por razón de sexo las medidas que, aunque planteen un tratamiento diferente para las mujeres y los hombres, tengan una justificación objetiva y razonable, entre las que se incluyen aquellas que se fundamentan en la acción positiva para las mujeres, en la necesidad de una protección especial de las personas de un sexo por motivos biológicos o en la promoción de la incorporación de los hombres al trabajo doméstico y al cuidado de las personas.

3.– Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek ez diete inolako laguntza edo diru-laguntzarik emango sexuagatik diskriminatzaileak diren jarduerei; ez eta pertsona fisiko edo juridikoei ere, baldin eta sexuagatiko bereizkeriagatik zehapen administratibo edo penalez zigortu badituzte, zigorrean ezarritako aldiak irauten duen bitartean.

3.– Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura no concederán ningún tipo de ayuda o subvención a ninguna actividad que sea discriminatoria por razón de sexo; tampoco a aquellas personas, físicas o jurídicas, que hayan sido sancionadas administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo, durante el periodo impuesto en la correspondiente sanción.

4.– Debekatu egiten zaie nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen diru-laguntza eta laguntzen deialdietan parte hartzea, dagokion zigorra indarrean dagoen bitartean, sexuagatik egindako bereizkeria dela-eta zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea betez debeku horrekin zigortutakoei.

4.– No podrán concurrir, durante el periodo que establezca la correspondiente sanción, a las convocatorias de las subvenciones y ayudas de las administraciones vascas competentes en materia de agricultura las personas físicas o jurídicas sancionadas administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo, ni las sancionadas con esta prohibición en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

4. artikulua.– Ekintza positiboa.

Artículo 4.– Acción positiva.

Nekazaritzaren sektorean emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lor dadin sustatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek aldi baterako berariazko neurriak hartu behar dituzte, sektore horretan dauden sexuagatiko desberdintasunak deuseztatu edo murrizteko. Halaber, aukerak ahalbidetuko zaizkio emakumeari, nekazaritza-jardueran eta landa-inguruneetan jarraitu ahal dezan, hala nahi badu; horretarako, zenbait ekintza eta laguntza sustatuko dira, eta horien artean garrantzizkoak izango dira Gizarte Segurantzan afiliatzea erraztera zuzenduak.

Para promover la consecución de la igualdad efectiva de mujeres y hombres en el sector agrario, las administraciones vascas deben adoptar medidas específicas y temporales destinadas a eliminar o reducir las desigualdades de hecho por razón de sexo existentes en este sector. Asimismo, se posibilitarán oportunidades a la mujer para que, si así lo desea, pueda permanecer en la actividad agraria y los entornos rurales, para lo cual se promoverán diversas acciones y ayudas, entre las que tendrán carácter relevante las destinadas a facilitar la afiliación a la Seguridad Social.

5. artikulua.– Aukera-berdintasuna.

Artículo 5.– Igualdad de oportunidades.

1.– Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek dagozkion neurriak hartu behar dituzte, bermatzeko nekazaritzaren sektorean emakumeek eta gizonek egiaz gauzatzen dituztela, berdintasunean, eskubide politikoak, zibilak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak.

1.– Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura deben adoptar las medidas oportunas para garantizar el ejercicio efectivo por parte de mujeres y hombres en el sector agrícola, en condiciones de igualdad, de los derechos políticos, civiles, económicos, sociales y culturales.

2.– Aukera-berdintasuna ulertu behar da ez bakarrik boterea eta baliabide zein onurak eskuratzeko abiapuntuan edo hasieran dauden baldintzei buruz, baita horiek egiaz gauzatu eta kontrolatzeko baldintzei buruz ere.

2.– La igualdad de oportunidades se ha de entender referida no solo a las condiciones de partida o inicio en el acceso al poder y a los recursos y beneficios, sino también a las condiciones para su ejercicio y control efectivo.

3.– Halaber, nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek bermatuko dute eskubideak egiaz gauzatzen direla eta lege honetan araututako baliabideak eskuragarri daudela.

3.– Asimismo, las administraciones vascas competentes en materia de agricultura garantizarán el ejercicio efectivo de los derechos y el acceso a los recursos regulados en esta ley.

4.– Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek ez diete emango laguntzarik edo diru-laguntzarik pertsona juridikoei, baldin eta III. tituluan ezarritako ordezkaritza-baldintzak titulu horretan jarritako eran betetzen ez badira.

4.– Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura no concederán ayudas o subvenciones a las personas jurídicas que no cumplan los requisitos de representación establecidos en el título III, en los términos previstos en él.

6. artikulua.– Genero-ikuspegiaren integrazioa.

Artículo 6.– Integración de la perspectiva de género.

Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek genero-ikuspegia txertatu behar dute beren politika eta ekintza guztietan, beharrezkoa baita emakume nekazariak profesionaltzat hartzea eta haiek beren eskubide profesional, sozial eta fiskalak egiaz gauzatzea, eta, horrenbestez, politika guztietan ezarriko dute nekazaritzaren sektorean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak deuseztatzeko eta berdintasuna sustatzeko helburu orokorra.

Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura han de incorporar la perspectiva de género en todas sus políticas y acciones, siendo necesario el reconocimiento profesional de las mujeres agricultoras, así como el ejercicio efectivo de sus derechos profesionales, sociales y fiscales, de modo que establezcan en todas las políticas el objetivo general de eliminar las desigualdades y promover la igualdad de mujeres y hombres en el sector agrario.

7. artikulua.– Definizioak.

Artículo 7.– Definiciones.

1.– Emakume nekazaria: urteko errentaren % 50, gutxienez, nekazaritza-jardueretatik edo nekazaritza-jarduera osagarrietatik lortzen duena; betiere, ustiategirako egindako nekazaritza-jardueratik zuzenean lortutako errenta ez bada guztizko errentaren % 25 baino txikiagoa, eta nekazaritza-jardueretan edo nekazaritza-jarduera osagarrietan lanean emandako denbora, berriz, nekazaritza-laneko unitateen arabera, lanean guztira eman duen denboraren erdia baino gehiago bada.

1.– Mujer agricultora: aquella que obtenga al menos el 50% de su renta total de actividades agrarias o de actividades agrarias complementarias, siempre y cuando la parte de renta procedente directamente de la actividad agraria realizada para la explotación no sea inferior al 25% de su renta total y el tiempo de trabajo dedicado a actividades agrarias o agrarias complementarias, conforme a las unidades de trabajo agrario, sea superior a la mitad de su tiempo de trabajo total.

2.– Zuzeneko bereizkeria: egoera horretan, pertsona bati ematen zaion, eman zaion edo eman dakiokeen tratua ez da antzeko egoera batekoa bezain egokia, sexuagatik edo zuzenean sexuarekin lotutako inguruabarrengatik, hala nola diren haurdunaldia edo amatasuna.

2.– Discriminación directa: la situación en que una persona sea, haya sido o pudiera ser tratada de manera menos favorable que otra en situación análoga, por razón de su sexo o de circunstancias directamente relacionadas con el sexo, como el embarazo o la maternidad.

Zuzeneko bereizkeriatzat joko da, era berean, beren edukian edo aplikazio praktikoan negatiboki emakumeei bakarrik eragiten dieten irizpideak edo ohiturak sartzea.

Se considerará discriminación directa, igualmente, la introducción de criterios o prácticas que por su contenido o aplicación práctica solo afecten negativamente a mujeres.

3.– Zeharkako bereizkeria: egoera horretan, neutroa dirudien xedapen, irizpide edo ohitura batek sexu jakin bateko pertsonak desabantaila-egoera berezian jartzen ditu beste sexuko pertsonen aldean, xedapen, irizpide edo ohitura hori bidezko helburu batekin objektiboki justifikatzerik egon gabe eta helburu hori lortzeko bitartekoak egokiak eta beharrezkoak izan gabe.

3.– Discriminación indirecta: la situación en que una disposición, criterio o práctica aparentemente neutros sitúan a personas de un sexo determinado en desventaja particular con respecto a personas del otro sexo, salvo que dicha disposición, criterio o práctica pueda justificarse objetivamente con una finalidad legítima y que los medios para alcanzar dicha finalidad sean adecuados y necesarios.

4.– Bereizkeria anizkoitza: egoera horretan, bereizkeria-faktore bat edo batzuk gehitzen zaizkio sexuari, kasu zehatz batean, eta hesi edo zailtasun bat sortzen dute, lehendik dagoenaz gain; edo, bestela, hainbat bereizkeria-faktorek, besteak beste sexuak, elkarreragina dute aldi berean, eta berariazko bereizkeria-modu bat sortzen dute.

4.– Discriminación múltiple: la situación en la cual uno o varios factores de discriminación se añaden al sexo en un caso concreto y producen una barrera o dificultad añadida a la existente, así como la situación en la que diversos factores de discriminación, entre ellos el sexo, interactúan simultáneamente y producen una forma específica de discriminación.

5.– Ordezkaritza orekatua: lau lagun baino gehiagoko kide anitzeko organoetan, ordezkaritza orekatua dago baldin eta sexu bakoitzak % 40ko ordezkaritza badu gutxienez; lau lagun edo gutxiagoko kide anitzeko organoetan, bi sexuak ordezkatuta daudenean. Sozietate zibiletan, merkataritza-sozietateetan eta kooperatiba-sozietateetan, sexu bakoitzaren esku dauden partaidetza sozialen edo botoen ehuneko edo kopuruaren arabera neurtuko da ordezkaritza.

5.– Representación equilibrada: existe una representación equilibrada en los órganos pluripersonales de más de cuatro miembros cuando cada sexo está representado al menos al 40%; en los órganos pluripersonales de cuatro miembros o menos, cuando los dos sexos estén representados. En las sociedades civiles, mercantiles y cooperativas, la representación se medirá por el porcentaje o el número de participaciones sociales o de votos en manos de cada sexo.

8. artikulua.– Emakume nekazarien aniztasuna.

Artículo 8.– Diversidad de las mujeres agrarias.

Emakume nekazarien egoera diferenteak –zeinahi delarik ere horien arrazoia: jatorri etnikoa, arraza, erlijioa, iritzia, gutxiengo nazional batekoa izatea, hizkuntza, jaiotza, adina, desgaitasuna, sexu-joera, ondarea edo beste baldintza pertsonal edo sozialen bat– aintzat hartuko dituzte nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek beren jarduketa guztietan.

Las diferencias de situación entre las mujeres agricultoras, por razón de su origen étnico, raza, religión, opinión, pertenencia a una minoría nacional, lengua, nacimiento, edad, discapacidad, orientación sexual, patrimonio o cualquier otra circunstancia, personal o social, serán tenidas en cuenta por las administraciones vascas competentes en materia de agricultura en todas sus actuaciones.

9. artikulua.– Bereizkeria anizkoitza.

Artículo 9.– Discriminación múltiple.

Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak emakumeen aurkako bereizkeria anizkoitzeko kasuez arduratuko dira, bereizkeria hori zein kasutan gertatzen den zehazteko beharrezko azterketak egingo dituzte eta enplegu eta zerbitzu-eskaintzako beren politikak egoera horiei erantzunez landuko dituzte.

Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura abordarán los casos de discriminación múltiple contra mujeres, realizarán los estudios necesarios para determinar los casos en los que se produce y elaborarán sus políticas de empleo y prestación de servicios atendiendo a estas situaciones.

II. TITULUA
TÍTULO II
TITULARTASUNA ETA TITULARTASUN PARTEKATUA NEKAZARITZA USTIATEGIETAN
TITULARIDAD Y TITULARIDAD COMPARTIDA DE LAS EXPLOTACIONES AGRARIAS

10. artikulua.– Titulartasuna lortzeko eskubidea.

Artículo 10.– Derecho a acceder a la titularidad.

1.– Emakume nekazariek eskubidea dute, gizon nekazarien baldintza berberetan, nekazaritza-ustiategiaren titulartasuna eta horrek dakartzan onura eta eskubide guztiak lortzeko.

1.– Las mujeres agricultoras tienen derecho a acceder, en igualdad de condiciones que los hombres agricultores, a la titularidad de la explotación agraria y a todos los beneficios y derechos que esta conlleva.

2.– Aurreko 7.1 artikuluan definitu den erako emakume nekazari batek lana egiten duen ustiategiak legezko figura bati lotu beharko zaizkio, dela titulartasun fisikoa edo dela elkartze bidezko titulartasuna, eta haren bidez posible izan beharko da lortzea emakume nekazaria titular izateak, ikusarazteak eta ahalduntzeak dakartzan eskubideak. Lorbide hori ez zaie aplikatuko ustiategian lana besteren kontura egiten duten emakume nekazariei, ez eta ustiategian kontratatutako emakume profesional autonomoei ere.

2.– Las explotaciones en que trabaje una mujer agricultora, tal y como se define esta en el artículo 7.1, deberán acogerse a una de las figuras legales, sea de titularidad física o asociativa, que posibilite el acceso a los derechos derivados de la titularidad, la visibilización y el empoderamiento de la mujer agricultora. Este acceso no se aplicará a las mujeres agricultoras que trabajen por cuenta ajena en la explotación, ni a profesionales autónomas contratadas en ella.

3.– Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek bultzatuko dute emakumeek ustiategien erregistro-titulartasuna lortzea, bai eta haien ustiategiari dagozkion laguntzen, ordainketen, ekoizpen-eskubideen, sarien, kuoten edo antzeko eragina duten beste neurri batzuen titulartasuna ere.

3.– Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura fomentarán el acceso de las mujeres a la titularidad registral de las explotaciones, así como a la titularidad de las ayudas, pagos, derechos de producción, primas, cuotas u otras medidas de efecto equivalente que correspondan a su explotación.

11. artikulua.– Titulartasun partekatuaren baldintzak.

Artículo 11.– Requisitos de la titularidad compartida.

1.– Estatutu honen ondorioetarako, titulartasun partekatuko nekazaritza-ustiategiak hauek dira: nekazaritza-ustiategia batera kudeatzeko, emakume baten eta ezkontidearen edo antzeko afektibotasun-harreman batez lotutako pertsonaren artean eratzen direnak.

1.– A efectos de este estatuto, se considerarán explotaciones agrarias de titularidad compartida las que se constituyen entre una mujer y su cónyuge, o pareja con la que esté unida por análoga relación de afectividad, para la gestión conjunta de la explotación agraria.

2.– Nekazaritza-ustiategia titulartasun partekatuaren araubidean duten titularrek nekazaritza-ustiategien titulartasun partekatuari buruzko urriaren 4ko 35/2011 Legean edo hura ordezten duen arauan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

2.– Las personas titulares de la explotación agraria en régimen de titularidad compartida deberán cumplir los requisitos exigidos en la Ley 35/2011, de 4 de octubre, sobre titularidad compartida de las explotaciones agrarias, o norma que la sustituya.

3.– Ustiategi horien zerga-araubidea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-erakundeek finkatuko dute.

3.– El régimen fiscal de estas explotaciones se establecerá por las instituciones forales de los territorios históricos de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa.

12. artikulua.– Titulartasun partekatuaren araubidea.

Artículo 12.– Régimen de la titularidad compartida.

1.– Ustiategiaren ordezkaritza, administrazioa eta erantzukizuna bi titularrei egokituko zaie, urriaren 4ko 35/2011 Legean adierazten den bezala.

1.– La representación, administración y responsabilidad de la explotación corresponderá a las dos personas titulares, en los términos señalados por la Ley 35/2011, de 4 de octubre.

2.– Titulartasun partekatuko ustiategi bat izendatzen bada entitate, kooperatiba, eraldaketarako nekazaritza-sozietate edo antzeko erakunde baten administratzaile, ustiategiaren bi titularrek bietako bat izendatu beharko dute elkarren artean administrazio-kargu horretarako, bertako jarduerak pertsonala izan behar badu.

2.– Cuando una explotación de titularidad compartida fuera nombrada administradora de una entidad, cooperativa, sociedad agraria de transformación o similar, las dos personas titulares de la explotación deberán designar a una de ellas para ese cargo de administración en el caso de que su desempeño deba ser personal.

3.– Ustiategiak sortzen dituen mozkinak urriaren 4ko 35/2011 Legeak adierazitakoaren arabera banatuko dira.

3.– Los rendimientos generados por la explotación se repartirán conforme a lo señalado en la Ley 35/2011, de 4 de octubre.

4.– Indarreko araudian jasota dauden eta ustiategiari dagozkion laguntza, ordainketa, eskubide, kuota edo bestelako neurri baliokideak erdizkan esleituko zaizkio titular bakoitzari.

4.– Las ayudas, pagos, derechos, cuotas u otras medidas de efecto equivalente que estén contempladas en la normativa vigente y que correspondan a la explotación se atribuirán a partes iguales a cada titular.

5.– Esleipenaren ondoren, aurreko paragrafoetan aipatutako diru-sarreren araubidea bikotearen itunetan edo ezkontza-itunetan xedatutakoa izango da, edo, bestela, dagokien ekonomia-araubidea.

5.– Tras la asignación, los ingresos referidos en los apartados anteriores se regirán por lo dispuesto en los pactos de la pareja o capitulaciones matrimoniales, o, en su defecto, por el régimen económico que les corresponda.

13. artikulua.– Titulartasun partekatuaren erregistroa.

Artículo 13.– Registro de la titularidad compartida.

1.– Titulartasun partekatuaren araubidea duten ustiategiek Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan utzi beharko dute jasota egoera hori.

1.– Las explotaciones en régimen de titularidad compartida deberán hacer constar esa condición en el Registro de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Bikoteko kide biak agertu beharko dira ustiategiaren titular gisa erregistroan.

2.– Los dos miembros de la pareja deberán figurar como titulares de la explotación en el registro.

3.– Inskripzioa nekazaritza-ustiategien titulartasun partekatuari buruzko urriaren 4ko 35/2011 Legean xedatzen den bezala egingo da.

3.– La inscripción se realizará conforme a lo dispuesto en la Ley 35/2011, de 4 de octubre, sobre titularidad compartida de las explotaciones agrarias.

14. artikulua.– Zabalkunde-neurriak.

Artículo 14.– Medidas de difusión.

Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek informazio-, zabalkunde- eta sentsibilizazio-kanpainak egingo dituzte emakumeek titulartasuna eta titulartasun partekatua lortzearen inguruan.

Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura realizarán campañas de información, difusión y sensibilización acerca del acceso de las mujeres a la titularidad y a la titularidad compartida.

15. artikulua.– Laguntzak eta diru-laguntzak.

Artículo 15.– Ayudas y subvenciones.

Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen laguntza eta diru-laguntzei buruzko arauetan, emakume nekazarien titulartasunari emango zaio lehentasuna, betiere Europar Batasuneko araudiak debekatzen ez badu. Leheneste hori honela egingo da:

En las normas reguladoras de ayudas y subvenciones de las administraciones vascas competentes en materia de agricultura se priorizará la titularidad de las mujeres agricultoras, siempre que ello no esté vedado por normativa comunitaria. Tal priorización se realizará de la siguiente forma:

a) Aurkeztutako eskaerak erkatu egiten diren prozeduretarako balioespen-irizpideetan, puntuazio bat finkatuko da, lor daitekeen gehieneko kopuruan gutxienez % 15 izango dena, titulartasun mota hauek dituzten ustiategientzat: emakume baten titulartasuna; edo titulartasun partekatua; edo emakumeen esku dauden partaidetza sozialak edo ehunekoa gutxienez % 50 diren pertsona juridikoarena, kideak bi badira; edo gutxienez orekatua, gainerako kasuetan.

a) En los criterios de valoración para los procedimientos en que se produzca la comparación de las solicitudes presentadas, se establecerá, para las explotaciones cuya titularidad sea de una mujer, o de titularidad compartida, o de una persona jurídica en la que el porcentaje o las participaciones sociales en manos de mujeres sean como mínimo el 50%, caso de ser dos las personas asociadas, o como mínimo equilibrada en los demás casos, una puntuación por este hecho que represente al menos un 15% del total máximo alcanzable.

b) Diru-laguntzaren xedea jarduera bat egite hutsa denean, zenbateko bat finkatuko da, orokorrean ezarritakoa baino % 10-20 handiagoa, titulartasun mota hauek dituzten ustiategientzat: emakume baten titulartasuna; edo titulartasun partekatua; edo emakumeen esku dauden partaidetza sozialak edo ehunekoa gutxienez % 50 diren pertsona juridikoarena, kideak bi badira; edo gutxienez orekatua, gainerako kasuetan.

b) Cuando el objeto subvencional sea la mera realización de una actividad, se establecerá, para las explotaciones cuya titularidad sea de una mujer, o de titularidad compartida, o de una persona jurídica en la que el porcentaje o las participaciones sociales en manos de mujeres sean como mínimo el 50%, caso de ser dos las personas asociadas, o como mínimo equilibrada en los demás casos, una cuantía entre un 10 y un 20% superior a la prevista con carácter general.

c) Eskaerak erkatu ez arren aurrekontuko partida agortzen denerako hainbanaketa aurreikusten den kasuetan, aurreko idatzi-zatian aipatutako ustiategiek zenbateko osoa jasoko dute, hainbanatu gabe.

c) En los casos en que no se produzca comparación de las solicitudes, pero se prevea el prorrateo para el caso de que se agote la partida presupuestaria destinada, las explotaciones contempladas en la letra anterior recibirán el importe íntegro, sin prorratear.

d) Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen laguntza eta diru-laguntzei buruzko arauetan hainbanatzea edo eskaerak erkatzea xedatzen ez denean, kuantifikazio-irizpideetan titulartasun mota hauek finkatuko dira, laguntza eskatzen duen ustiategiarentzat: emakume baten titulartasuna; edo titulartasun partekatua; edo emakumeen esku dauden partaidetza sozialak edo ehunekoa gutxienez % 50 diren pertsona juridikoarena, kideak bi badira; edo gutxienez orekatua, gainerako kasuetan.

d) En las normas reguladoras de ayudas y subvenciones de las administraciones vascas competentes en materia de agricultura en las que no se prevea comparación de las solicitudes ni prorrateo, se establecerá entre los criterios de cuantificación que la explotación que solicite la ayuda tenga como titular a una mujer, o sea de titularidad compartida, o de una persona jurídica en la que el porcentaje o las participaciones sociales en manos de mujeres sean como mínimo el 50%, caso de ser dos las personas asociadas, o como mínimo equilibrada en los demás casos.

16. artikulua.– Esleipenak eta bestelako neurriak.

Artículo 16.– Asignaciones y otras medidas.

1.– Kuota-esleipenez, nekazaritza-lurren funtsetako lursailak esleitzeaz, lantzeko administrazio-baimenaz eta antzekoez erabakiak hartzean, lehentasuna emango zaie titulartasun mota hauek dituzten ustiategien eskaerei: emakume baten titulartasuna; edo titulartasun partekatua; edo emakumeen esku dauden partaidetza sozialak edo ehunekoa gutxienez % 50 diren pertsona juridikoarena, kideak bi badira; edo gutxienez orekatua, gainerako kasuetan.

1.– En las decisiones sobre asignaciones de cuotas, adjudicaciones de terrenos de los fondos de suelo agrario, autorización administrativa de cultivo y similares, se dará prioridad a las solicitudes de explotaciones cuya titularidad sea de una mujer, o de titularidad compartida, o de una persona jurídica en la que el porcentaje o las participaciones sociales en manos de mujeres sean como mínimo el 50%, caso de ser dos las personas asociadas, o como mínimo equilibrada en los demás casos.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako ustiategiek lehentasuna izango dute nekazaritza-politika erkideko diru-laguntzak eskuratzeko, baldin eta ekarpenak egin badizkiete beren urteko errentetan izandako murriztapen nabarmenagatik konpentsazioa eskaintzen duten mutualitateei edo errentak egonkortzeko beste tresna batzuei eta bestelako uzta-aseguruei eta baldin diru-laguntzak halako ekarpenak finantzatzeko badira.

2.– Las explotaciones señaladas en el apartado anterior tendrán acceso prioritario a las subvenciones que, en su caso, se establezcan en la política agrícola común para financiar las contribuciones a mutualidades u otros instrumentos de estabilización de rentas que ofrezcan compensación por una disminución acusada de sus rentas anuales y otros seguros de cosecha.

3.– Nekazaritzako elikagaien sektoreko eta landa-inguruneko enpresa-jarduerei laguntzeko neurrietan, lehentasuna emango zaie emakumeek sustatutako proiektuei, baldin eta aipatutako jardueretako proiektuen mota berekoak badira eta laguntza jasotzeko beste eskakizunak betetzen badituzte.

3.– En las medidas de apoyo a las actividades empresariales del sector agroalimentario y el medio rural, se dará prioridad a los proyectos promovidos por mujeres que se encuadren dentro del tipo de proyectos objeto de las actividades mencionadas y cumplan los demás requisitos establecidos para obtener dicho apoyo.

17. artikulua.– Emakumeak Gizarte Segurantzan afiliatzera bultzatzea.

Artículo 17.– Fomento de la afiliación de las mujeres en la Seguridad Social.

1.– Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek laguntza-programak finkatuko dituzte lana nekazaritzaren sektorean egiten duten emakumeak nekazarien Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

1.– Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura establecerán programas de ayudas a la afiliación en la Seguridad Social agraria de las mujeres que trabajan en el sector agrario.

2.– Programa horiek aplikatuko zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan dauden nekazaritza-ustiategien titularrak nahiz titularkideak diren emakumeei, baldin eta norberaren konturako langileen edo autonomoen araubide berezian sartzen badira, Gizarte Segurantzako nekazaritzako norberaren konturako langileen sistema bereziaren bitartez, edo une jakin batean dagokien araubidean: bereziki, Gizarte Segurantzan sartzeak erretiro-pentsioa jasotzeko eskubiderik ez diela sortuko kalkulatzen denean.

2.– Dichos programas se aplicarán a las mujeres titulares o cotitulares de explotaciones agrarias ubicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco que se incorporen al régimen especial de trabajadores por cuenta propia o autónomos a través del sistema especial para trabajadores por cuenta propia agrarios de la Seguridad Social, o al que en su momento les pueda corresponder, en particular cuando se calcule que su incorporación a la Seguridad Social no vaya a generar derecho a una pensión de jubilación.

III. TITULUA
TÍTULO III
EMAKUMEEN ORDEZKARITZA NEKAZARITZAREN SEKTOREAN
REPRESENTACIÓN DE LAS MUJERES EN EL SECTOR AGRARIO

18. artikulua.– Sektore publikoan parte hartzea.

Artículo 18.– Participación en el sector público.

1.– Pertsona batzuk hautatu eta izendatu behar direnean Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten eta nekazaritzaren arloan zuzeneko eskumenak dituzten entitate guztien zuzendaritza-organoak eratzeko edo horietan kide izateko, emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua mantenduz hautatu eta izendatuko dira, salbu eta arrazoi oinarridun eta objektiboak badaude eta arrazoi horiek behar besteko zioen bidez azaldu badira.

1.– El nombramiento y designación de personas para constituir o formar parte de los órganos directivos de todas las entidades que integren el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi con competencias directas en el ámbito agrario deberá hacerse con una representación equilibrada entre mujeres y hombres, salvo por razones fundadas y objetivas, debidamente motivadas.

2.– Laguntzen eta diru-laguntzen eskaerak balioetsi behar dituzten ebaluazio-epaimahaiek eta batzordeek osaera orekatua eduki behar dute emakume eta gizon kopuruan, salbu eta arrazoi oinarridun eta objektiboak badaude eta arrazoi horiek behar besteko zioen bidez azaldu badira.

2.– Los tribunales de evaluación y comisiones que deban realizar valoraciones de solicitudes de ayudas y subvenciones deberán tener una composición equilibrada de mujeres y hombres, salvo por razones fundadas y objetivas, debidamente motivadas.

3.– Sektore publikoa partaide duten nekazaritzaren arloko entitateetako zuzendaritza-organoak eratzeko edo horietan kide izateko pertsonak izendatu behar direnean, emakumeen eta gizonen arteko oreka mantenduz izendatuko dira. Sektore publikoa partaide duten entitatetzat jotzen dira Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean zehaztuta daudenak, martxoaren 1eko 6/2012 Legeak emandako idazkeraren arabera.

3.– El nombramiento de personas para constituir o formar parte de los órganos directivos de las entidades participadas por el sector público que operen en el ámbito agrario deberá hacerse de manera equilibrada entre mujeres y hombres. Se consideran entidades participadas por el sector público las definidas por la disposición adicional única del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en la redacción dada por la Ley 6/2012, de 1 de marzo.

19. artikulua.– Parte-hartze sozial eta politikoa.

Artículo 19.– Participación social y política.

1.– Emakume nekazariek baliozko solaskidetzat hartuak izateko eskubidea dute haien interesak eta beharrak ordezkatzen dituzten politikak bultzatzean, autonomia susta dadin eta haien maila sozial, ekonomiko eta politikoa indar dadin.

1.– Las mujeres agricultoras tienen derecho a ser legitimadas como interlocutoras válidas en el impulso de políticas que representen sus intereses y necesidades, de manera que se fomente la autonomía y se fortalezca su posición social, económica y política.

2.– Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek sustatuko dute emakumeen presentzia gutxienez orekatua izan dadin nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresen, sindikatuen edo bestelakoen elkarte eta erakundeen zuzendaritza-organoetan. Horretarako, elkarte eta erakunde horiei zuzendutako berariazko prestakuntza-planak martxan jarriko dituzte.

2.– Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura promoverán que en los órganos de dirección de las asociaciones y organizaciones profesionales, empresariales, sindicales o de otra índole que operen en el ámbito agrario exista una presencia como mínimo equilibrada de mujeres. Con este fin, pondrán en marcha planes específicos de formación dirigidos a dichas asociaciones y organizaciones.

3.– Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek ez diete ez laguntzarik ez diru-laguntzarik emango nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresen, sindikatuen edo bestelakoen elkarte edo erakundeei, baldin zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua ez badute. Estatutu honen bigarren xedapen gehigarrian adierazten den bezala ezarriko da neurri hori.

3.– Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura no concederán ayudas ni subvenciones a las asociaciones u organizaciones profesionales, empresariales, sindicales o de otra índole que operen en el ámbito agrario y no tengan una presencia de mujeres en sus órganos de dirección como mínimo equilibrada. Esta medida se implantará en los términos de la disposición adicional segunda de este estatuto.

4.– Segimendu-batzordeak salbuespenak jarri ahal izango ditu; horrela, eskaerak balioesteko ardura duen administrazio-organoak estatutu honek finkatutako emakumeen partaidetza ezin dutela bete egiaztatzen duten elkarte eta erakundeen kasuak segimendu-batzordeari igorriko dizkio, eta segimendu-batzordeak aztertu egingo ditu eta irizpena igorriko dio eskaerak balioesteko ardura duen administrazio-organoari. Ezinezkoa dela ulertuko da, baldin eta elkarteko edo erakundeko emakumeen kopurua txikiagoa bada presentzia orekatua izateko ordezkaritza-organoetan parte hartu beharko luketenen bikoitza baino.

4.– La comisión de seguimiento podrá establecer excepciones; así, el órgano administrativo encargado de la valoración de las solicitudes enviará a aquella los casos de asociaciones y organizaciones que justifiquen la imposibilidad de cumplir con la participación de las mujeres establecida en este estatuto, y la comisión de seguimiento los estudiará y remitirá un dictamen al órgano administrativo encargado de la valoración de las solicitudes. Se entenderá que resulta imposible cuando el número de mujeres asociadas sea inferior al doble de las que deberían participar en los órganos de representación para tener una presencia equilibrada.

20. artikulua.– Emakumeen sustapena eta inoren konturako enplegua nekazaritzaren sektorean.

Artículo 20.– Promoción y empleo por cuenta ajena de las mujeres en el sector agrario.

1.– Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen laguntza eta diru-laguntzei buruzko arauetan sistema bat finkatuko da, norgehiagoka-prozeduretarako, publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak errespetatuz sektoreko enpresek emakumeen kontratazioari eta sustapen profesionalari lehentasuna emateko.

1.– En las normas reguladoras de ayudas y subvenciones de las administraciones vascas competentes en materia de agricultura se establecerá, para los procedimientos de concurrencia competitiva, un sistema que, con respeto de los principios de publicidad, concurrencia y objetividad, priorice la contratación y promoción profesional de mujeres por las empresas del sector.

2.– Kasu horietan, emakumeei gutxienez enpleguen % 40 ematen dieten enpresentzat, balioespen-irizpideen artean puntuazio bat ezarriko da egitate horregatik, lor daitekeen gehieneko puntuazioaren % 15 gutxienez izango dena.

2.– En estos casos, entre los criterios de valoración se establecerá, para las empresas que empleen al menos un 40% de mujeres, una puntuación por este hecho que represente al menos un 15% del total máximo alcanzable.

3.– Eskaerak erkatu ez arren aurrekontuko partida agortzen denerako hainbanaketa aurreikusten den kasuetan, aurreko paragrafoan aipatutako enpresek zenbateko osoa jasoko dute, hainbanatu gabe.

3.– En los casos en que no se produzca comparación de las solicitudes, pero se prevea el prorrateo para el caso de que se agote la partida presupuestaria destinada, las empresas contempladas en el párrafo anterior recibirán el importe íntegro, sin prorratear.

4.– Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen laguntza eta diru-laguntzei buruzko arauetan eskaerak erkatzea edo hainbanatzea xedatzen ez denean, balioespen-irizpideetan finkatuko da enpresa eskatzaileek gutxienez enpleguen % 40 emakumeei eman behar dietela.

4.– En las normas reguladoras de ayudas y subvenciones de las administraciones vascas competentes en materia de agricultura en las que no se prevea comparación de las solicitudes ni prorrateo, se establecerá entre los criterios de valoración que las empresas solicitantes empleen al menos un 40% de mujeres.

5.– Aurreko paragrafoetan aurreikusitako lehentasunak ez zaizkie aplikatuko enpresei, zuzendaritza-organoetan emakumeen partaidetzak gutxienez proportzio orekatua ez badu.

5.– Las priorizaciones previstas en los apartados anteriores no se aplicarán a las empresas en cuyos órganos de dirección no participen mujeres en una proporción al menos equilibrada.

21. artikulua.– Hitzarmenak.

Artículo 21.– Convenios.

Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek izenpetutako hitzarmenen klausuletan konpromiso bat sartuko da emakumeek entitate sinatzaileen jardute-eremuan eta haien erabaki-organoetan parte hartzea sustatzeko.

En las cláusulas de los convenios firmados por las administraciones vascas competentes en materia de agricultura se incluirá un compromiso de fomento de la participación de las mujeres tanto en el ámbito de actuación de las entidades firmantes como en sus órganos de decisión.

IV. TITULUA
TÍTULO IV
GIZARTE ESKUBIDEAK
DERECHOS SOCIALES

22. artikulua.– Ardura partekatuko kontziliazioa.

Artículo 22.– Conciliación corresponsable.

1.– Lana nekazaritzaren sektorean egiten duten pertsonen amatasunaren eta aitatasunaren ondorio diren eskubideak babestu egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek, halako eran non, haurdunaldiagatik, edoskitzaroagatik edo seme-alaben zainketagatik nekazaritza-jarduera eten behar denean, lurraldean dauden ordezkapen-zerbitzuak edo gizarte-zerbitzuak erabili ahal izango baitituzte.

1.– Los derechos derivados de la maternidad y la paternidad de las personas que trabajan en el sector agrario serán protegidos por las administraciones vascas, de forma que durante la interrupción de la actividad agraria por razones de embarazo, lactancia o cuidado de hijos o hijas tengan acceso a los servicios de sustitución o a servicios sociales existentes en el territorio.

2.– Aldi baterako ezintasun, oporraldi edo atseden kasuetan, nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek bermatu egingo dituzte nekazaritza-jarduera mantentzea ahalbidetuko duten ordezkapen-zerbitzuak. Horretarako, ustiategien titularrak emakumeak izatea sartuko da lehentasunezko irizpideen artean.

2.– En los casos de incapacidad temporal, vacaciones o descanso se garantizarán por las administraciones vascas competentes en materia de agricultura servicios de sustitución que posibiliten el mantenimiento de la actividad agraria. A este efecto, se incluirá entre los criterios de priorización que las explotaciones sean de titularidad de mujeres.

3.– Lana nekazaritzaren sektorean egiten duten emakumeek eskubidea dute aisialdirako, denbora librea izateko eta atseden hartzeko. Eskubide hori gauza dadin, nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek ordezkapen-zerbitzuak jarriko dituzte nekazaritza-jarduera mantendu ahal izateko, mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen kasuan bereziki.

3.– Las mujeres que trabajan en el sector agrario tienen derecho al ocio, al tiempo libre y al descanso. Con el fin de hacerlo efectivo, las administraciones vascas competentes en materia de agricultura implantarán servicios de sustitución que permitan el mantenimiento de la actividad agraria, en particular en los casos de cuidadores y cuidadoras de personas dependientes.

4.– Nekazaritzaren arloan ardura partekatua bultzatzen duten baliabideen informazio-, sentsibilizazio- eta zabalkunde-kanpainak egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek, eta neurriak eta programak ezarriko dituzte etxeko lanetan eta mendekotasuna duten pertsonen zainketan gizon nekazariek zereginak beren gain hartzea bultzatzeko.

4.– Las administraciones vascas realizarán campañas de información, sensibilización y difusión de los recursos que impulsen la corresponsabilidad en el ámbito agrario, y establecerán medidas y programas que impulsen la asunción de tareas por los hombres agricultores en el trabajo doméstico y de cuidados a las personas dependientes.

23. artikulua.– Osasuna lanean.

Artículo 23.– Salud en el trabajo.

1.– Emakume nekazariek eskubidea dute haien osasuna babes dadin lanean, eta beharrezkoa da konponbideak aztertu eta aplikatzea gizonen eta emakumeen osasunean eragiten duten faktoreetan. Halaber, eskubidea dute aintzat har daitezen nekazaritzaren arloan emakumeen eta gizonen osasunean eragin dezaketen faktore bereizgarriak, beharrezko neurriak ezar daitezen emakumeen osasuna bermatzeko nekazari-lanean.

1.– Las mujeres agricultoras tienen derecho a que se proteja su salud en el trabajo, siendo necesario estudiar y aplicar soluciones en los distintos factores sobre la salud de hombres y mujeres, y a que se contemplen los posibles factores diferenciales sobre la salud de mujeres y hombres en el ámbito agrario, de manera que se implementen las medidas necesarias para garantizar la salud de las mujeres en el trabajo agrícola.

2.– Laneko osasunaren arloan eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek aintzat hartuko dituzte nekazaritzaren sektorean emakumeen eta gizonen osasunean eragiten duten faktore bereizgarriak; eta sustatu egingo dituzte horiek atzeman eta kontrolatzeko jarduketak, bai eta emakume nekazarien kasuan laneko arriskuak modu eraginkorrean ekiditeko neurriak ere.

2.– Las administraciones vascas competentes en materia de salud en el trabajo contemplarán los factores diferenciales sobre la salud de mujeres y hombres en el sector agrario, y promoverán actuaciones para su detección y control, así como medidas para una aplicación efectiva de la prevención de riesgos laborales a las mujeres agricultoras.

3.– Jarduketa horietan aintzat hartuko dira bai sexu bakoitzeko pertsonengan eragina duten berariazko arrisku-faktoreak eta bai arrisku-faktore komunek emakumeengan eta gizonengan izan dezaketen eragin diferentea.

3.– Las actuaciones considerarán tanto los factores de riesgo específicos para cada sexo como la posible incidencia diferente de factores de riesgo comunes a mujeres y hombres.

4.– Nekazaritzaren sektorekoak diren laneko segurtasun eta osasun politiketan, estrategietan eta planetan aintzat hartuko dira emakumeen eta gizonen balio, rol, egoera, baldintza, igurikimen eta behar diferenteak, eta osasun-maila berdintsuak lortzera zuzendutako helburu, jomuga eta jarduketak txertatuko dira. Edonola ere, hau egin beharko da:

4.– En las políticas, estrategias y planes de seguridad y salud laboral del sector agrario se contemplarán los valores, roles, situaciones, condiciones, expectativas y necesidades diferentes de mujeres y hombres, y se incorporarán objetivos, metas y actuaciones dirigidas a conseguir niveles equiparables de salud. En todo caso, se deberá:

a) Emakume nekazarien artean laneko arriskuen prebentziorako araudia aplikatzen den behatu eta kontrolatu, honela:

a) Observar y controlar la aplicación de la normativa de prevención de riesgos laborales entre las mujeres agricultoras, mediante:

– Gai horren diagnostiko guztietan sexuaren aldagaia sartuz eta lortutako datuak sexuen arabera bereizita ustiatuz eta aztertuz.

– La inclusión de la variable sexo en todos los diagnósticos en esta materia y la explotación y análisis diferenciados por sexos de los datos obtenidos.

– Emakume eta gizonen balio, rol, egoera, baldintza eta igurikimenetako diferentziak hobeto ezagutzea ahalbidetuko duten adierazleak identifikatuz eta definituz.

– La identificación y definición de indicadores que posibiliten un mayor conocimiento de las diferencias en los valores, roles, situaciones, condiciones y expectativas de mujeres y hombres.

b) Lanpostu, lanabes, ekipo, lan-prozesu, arropa eta oinetakoen diseinuan emakumeen eta gizonen arteko diferentziak kontuan izatea bultzatu.

b) Impulsar que en el diseño de los puestos de trabajo, herramientas, equipos, procesos de trabajo, ropa y calzado se tengan en cuenta las diferencias entre mujeres y hombres.

c) Arriskuen prebentziorako kontsulta- eta erabaki-organoetan emakumeen eta gizonen arteko osaera orekatua bermatu.

c) Garantizar una composición equilibrada de mujeres y hombres en los órganos de consulta y decisión relacionados con la prevención de riesgos.

d) Informazio-, komunikazio- eta prestakuntza-planetan, emakumeen eta gizonen arrisku komunen eta berariazkoen gaineko informazioa ematera zuzendutako helburuak eta jarduketak sartu.

d) Incorporar, en los planes de información, comunicación y formación, objetivos y actuaciones dirigidos a proporcionar información sobre los riesgos comunes y los específicos para mujeres y hombres.

e) Osasunaren zaintzarako zerbitzuek beren jarduketa guztietan genero-ikuspegia sartzea bermatu.

e) Garantizar que los servicios de vigilancia de la salud incorporen la perspectiva de género en todas sus actuaciones.

24. artikulua.– Babesa emakumeen aurkako indarkeriaren eta jazarpen sexistaren aurrean.

Artículo 24.– Protección frente a la violencia contra las mujeres y el acoso sexista.

1.– Lana nekazaritzaren sektorean egiten duten emakumeek eskubidea dute emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako informazio- eta arreta-baliabide eskuragarriak eta kalitatezkoak izateko; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek aintzat hartuko dituzte sektorearen berariazko inguruabarrak, eta beharrezko neurriak ezarriko dituzte eskubide hori gauzatzea bermatzeko.

1.– Las mujeres que trabajan en el sector agrario tienen derecho a disponer de recursos de información y atención accesibles y de calidad para la prevención de la violencia contra las mujeres; las administraciones vascas contemplarán las circunstancias específicas del sector y establecerán las medidas necesarias para garantizar el ejercicio de ese derecho.

2.– Emakumeen aurkako indarkeria jasan duten emakume nekazariek eskubidea dute beren lana egiten jarraitzeko; herri-administrazioek beharrezko neurriak hartuko dituzte eskubide hori gauzatzea bermatzeko.

2.– Las mujeres agricultoras que hayan sufrido violencia contra las mujeres tienen derecho a seguir ejerciendo su trabajo; las administraciones públicas adoptarán las medidas necesarias para garantizar el ejercicio de ese derecho.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek ziurtatu egin beharko dute lana nekazaritzaren sektorean egin eta jazarpen sexista edo sexu-jazarpena jasaten duten emakumeek informazio- eta arreta-baliabide eskuragarriak eta kalitatezkoak dituztela. Nolanahi ere, bide batzuk jarri beharko dira sexu-jazarpena edo jazarpen sexista jasaten duten emakume nekazariek arreta hori eskuragarri izatea ahalbidetuko dutenak, konfidentzialtasunaren bermearekin.

3.– Las administraciones vascas deberán asegurar que las mujeres que trabajan en el sector agrario y sean víctimas de acoso sexista o acoso sexual disponen de recursos de información y atención accesibles y de calidad. En todo caso, deberán establecerse cauces que posibiliten que las mujeres agricultoras víctimas de acoso sexual o acoso sexista tengan acceso a dicha atención, con garantía de confidencialidad.

25. artikulua.– Prestakuntza-eskubidea.

Artículo 25.– Derecho a la formación.

1.– Lana nekazaritzaren sektorean egiten duten emakumeek eskubidea dute jasotzeko beren interesen eta beharren araberako prestakuntza, bai eta profesionalizazioari eta nekazaritzaren arloko informazioaren teknologia berriei, ikerkuntzari, garapenari eta teknologia-trebakuntzari loturikoa ere.

1.– Las mujeres que trabajan en el sector agrario tienen derecho a recibir formación adecuada a sus intereses y necesidades, así como aquella vinculada a la profesionalización y a las nuevas tecnologías de la información, la investigación, el desarrollo y la formación tecnológica agraria.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek berariazko prestakuntza-programak jarriko dituzte, nekazaritzaren sektoreko emakumeei zuzenduak: batik bat, profesionalizazioari laguntzen diotenak, bereziki erreparatuz bai teknologia berriak eskuragarri izateari eta bai informazioaren gizartearen inguruko prestakuntzari.

2.– Las administraciones vascas establecerán programas específicos de formación dirigidos a las mujeres del sector agrario, especialmente los que favorezcan su profesionalización, con especial consideración del acceso a las nuevas tecnologías y la formación en el entorno de la sociedad de la información.

3.– Emakumeek lehentasuna izango dute nekazaritzaren arloko prestakuntza eta gaikuntzarako ikastaro eta programetan sartzeko. Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek etengabeko prestakuntzarako plan bat sustatuko dute nekazaritzaren sektoreari lotutako emakumeak ahalduntzeko.

3.– Las mujeres tendrán prioridad en el acceso a cursos y programas de formación y capacitación agraria. Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura promoverán un plan de formación permanente dirigido al empoderamiento de las mujeres vinculadas al sector agrario.

26. artikulua.– Berdintasunean heztea.

Artículo 26.– Formación en igualdad.

1.– Nekazaritzarako gaitzeko prestakuntzan, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek gizonak eta emakumeak berdintasunean heztea bultzatuko dute.

1.– En la formación de capacitación agraria, las administraciones vascas impulsarán la formación en igualdad tanto de los hombres como de las mujeres.

2.– Besteak beste, neurri hauek hartuko dituzte:

2.– Entre otras, adoptarán las siguientes medidas:

a) Nekazaritzaren arloko prestakuntza ematen duten irakasleak baterako hezkuntzan trebatzea sustatuko dute.

a) Promoverán la formación en coeducación para el profesorado que imparta formación agraria.

b) Heziketa-planeko helburuetan eta nekazaritzaren arloko prestakuntzaren ebaluazio-adierazleetan baterako hezkuntza sartuko dute.

b) Incorporarán la coeducación en los objetivos del plan formativo y en los indicadores de evaluación de la formación agraria.

c) Genero-ikuspegitik aztertuko dituzte nekazaritzaren arloko prestakuntzan erabilitako materialak, materialik gomendagarrienak zeintzuk diren zehazteko, bai eta, halakorik badago, desegokiak izan litezkeenak ere, eta dagozkion aldaketak planteatuko dituzte.

c) Analizarán desde la perspectiva de género los materiales utilizados en la formación agraria para determinar los materiales más recomendables, y, en su caso, los que pudieran ser inadecuados, y plantearán las modificaciones pertinentes.

d) Berdintasunaren gaineko moduluak sartuko dituzte nekazaritzarako gaitzeko programetan.

d) Introducirán módulos sobre igualdad en los programas de capacitación agraria.

3.– Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek beharrezko neurriak hartu behar dituzte beren langileek emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaian prestakuntza oinarrizkoa, mailakatua eta etengabea izan dezaten, estatutu honetan jasotako xedapenak betetzeko eta nekazaritzaren sektorean genero-ikuspegia benetan sartzea ahalbidetuko duen behar adinako ezagutza praktikoa bermatzeko.

3.– Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura han de adoptar las medidas necesarias para una formación básica, progresiva y permanente de su personal en materia de igualdad de mujeres y hombres, a fin de hacer efectivas las disposiciones contenidas en este estatuto y que se garantice un conocimiento práctico suficiente que permita la integración efectiva de la perspectiva de género en el sector agrario.

V. TITULUA
TÍTULO V
EMAKUME NEKAZARIAK AINTZATESTEA ETA IKUSARAZTEA
RECONOCIMIENTO Y VISIBILIZACIÓN DE LAS MUJERES AGRICULTORAS

27. artikulua.– Emakumeen lana aintzatestea.

Artículo 27.– Reconocimiento del trabajo de las mujeres.

Lana nekazaritzaren sektorean egiten duten emakumeek eskubidea dute egin eta egiten duten lana ikusaraz eta aintzatets dadin; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek sustatuko dute emakumeak ikusaraztea eta aintzatestea, beharrezkotzat jotzen dituzten azterketa, informazio-kanpaina, sari edo beste bide batzuk baliatuz.

Las mujeres que trabajan en el sector agrario tienen derecho a que se visibilice y reconozca el trabajo que han realizado y realizan; las administraciones vascas promoverán, a través de estudios, campañas de información, premios u otras vías que consideren necesarias, su visibilización y reconocimiento.

28. artikulua.– Azterketak, ikerketak eta estatistikak.

Artículo 28.– Estudios, investigaciones y estadísticas.

Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek, nekazaritzaren gaian eta beren ohiko jardueran politika sektorialak garatzean, genero-ikuspegia sartuko dute, neurri hauen bidez:

Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura, en el desarrollo de las políticas sectoriales en materia agraria y en su actividad ordinaria, integrarán la perspectiva de género mediante las siguientes medidas:

a) Nekazaritzaren arloko estatistikak eta azterketak egokitzeko neurriak:

a) Medidas de adecuación de las estadísticas y estudios del ámbito agrario:

– Egiten dituzten estatistiketan, inkestetan eta datu-bilketetan sexuaren aldagaia sistematikoki sartzea.

– Incluir sistemáticamente la variable sexo en las estadísticas, encuestas y recogida de datos que lleven a cabo.

– Beharrezko adierazleak finkatu eta estatistika-eragiketetan sartzea, ziurtasunez jakiteko zer diferentzia dauden emakume eta gizon nekazarien balio, rol, egoera, baldintza, asmo eta beharretan, nola agertzen diren eta nola eragiten dioten elkarri nekazaritzaren sektorean.

– Establecer e incluir en las operaciones estadísticas indicadores que aseguren el conocimiento de las diferencias en los valores, roles, situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de las mujeres y los hombres agricultores, su manifestación e interacción en el sector agrario.

– Beharrezko adierazle eta mekanismoak diseinatu eta txertatzea, jakin ahal izateko nolako eragina duten bereizkeria anizkoitzeko egoerak sortzen dituzten bestelako aldagaiek.

– Diseñar e introducir los indicadores y mecanismos necesarios que permitan el conocimiento de la incidencia de otras variables cuya concurrencia resulta generadora de situaciones de discriminación múltiple.

– Behar bezain lagin zabalak hartzea aldagai txertatuak sexuaren aldagaiaren arabera ustiatu eta aztertu ahal izateko.

– Realizar muestras lo suficientemente amplias como para que las diversas variables incluidas puedan ser explotadas y analizadas en función de la variable sexo.

– Eskura dituzten datuak emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, asmo eta behar diferenteen berri izateko moduan ustiatzea.

– Explotar los datos de que disponen de modo que se puedan conocer las diferentes situaciones, condiciones, aspiraciones y necesidades de mujeres y hombres.

– Lehendik dauden estatistika-definizioak berrikustea eta behar izanez gero egokitzea, emakume nekazarien lana aintzatesten eta balioesten laguntzeko.

– Revisar y, en su caso, adecuar las definiciones estadísticas existentes, con objeto de contribuir al reconocimiento y valoración del trabajo de las mujeres agricultoras.

b) Nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek azterketak eta ikerketak sustatuko dituzte, nekazaritzaren arloko emakumeen eta gizonen baldintza eta behar diferenteak aztertu ahal izateko, eta ez dute emango diru-laguntzarik, laguntzarik edo babes-neurririk genero-ikuspegia sartzen ez duten azterketa eta ikerketetarako.

b) Las administraciones vascas competentes en materia de agricultura promoverán estudios e investigaciones que posibiliten el análisis de las distintas condiciones y necesidades de mujeres y hombres del ámbito agrario, y no concederán subvenciones, ayudas ni medida alguna de apoyo a los estudios e investigaciones que no incluyan la perspectiva de género.

VI. TITULUA
TÍTULO VI
SEGIMENDU BATZORDEA
COMISIÓN DE SEGUIMIENTO

29. artikulua.– Sorrera eta osaera.

Artículo 29.– Creación y composición.

1.– Lege honetan xedatutakoa betetzen den egiaztatuz segimendua egiteko, segimendu-batzorde bat sortzen da, eta kide hauek izango ditu:

1.– Con el fin de realizar un seguimiento del cumplimiento de lo dispuesto en la presente ley, se crea una comisión de seguimiento, que estará formada por:

a) Landa-garapenaren gaian eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzako titularra edo hark ordezkari izendatzen duena. Batzordearen buru izango da.

a) La persona titular de la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de desarrollo rural, o persona en quien delegue, que presidirá la comisión.

b) Nekazaritzaren gaian eskumena duen saileko berdintasunerako administrazio-unitateko langileen artean hautatutako pertsona bat.

b) Una persona elegida entre el personal de la unidad administrativa para la igualdad del departamento competente en materia de agricultura.

c) Nekazaritzaren gaian eskumena duen zuzendaritzako langileen artean hautatutako pertsona bat.

c) Una persona elegida entre el personal de la dirección competente en materia de agricultura.

d) Nekazaritzaren gaian eskumena duen saileko lege-aholkularitzako langileen artean hautatutako pertsona bat.

d) Una persona elegida entre el personal de la asesoría jurídica del departamento competente en materia de agricultura.

e) Foru-aldundien ordezkari bana, nekazaritzaren gaian eskumena duten sailetakoak.

e) Una persona en representación de cada diputación foral, del departamento competente en materia de agricultura.

f) Emakunderen ordezkari bat.

f) Una persona en representación de Emakunde.

g) Landa Eremuko Emakumeen Batzordearen ordezkari bat.

g) Una persona en representación de la Comisión de Mujeres Rurales.

h) Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari bat.

h) Una persona en representación de la Asociación de Municipios Vascos (Eudel).

i) Hiru ordezkari Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren arloko ordezkaritza handieneko sindikatuenak.

i) Tres personas en representación de los sindicatos agrarios vascos más representativos.

2.– Gaiaren berezitasunagatik beharrezkoak baldin badira espezialistak edo zerikusia duketen beste pertsona batzuk, eta horiek batzordekide ez badira, batzordeburuaren eskariz deitu ahal izango zaie.

2.– En aquellos asuntos cuya especificidad requiera la presencia de personas especialistas en la materia o de otras eventualmente concernidas que no formen parte de la comisión, podrán ser convocadas a instancias de su presidencia.

3.– Batzordean, emakumeek presentzia orekatua izango dute.

3.– Las mujeres tendrán en la comisión una presencia equilibrada.

30. artikulua.– Funtzioak.

Artículo 30.– Funciones.

1.– Segimendu-batzordeak aztertuko du lege honen xedeak zenbateraino betetzen diren, eta urtero txosten bat egingo du, non ebaluatuko baita, bereziki, II, III eta IV. tituluetan xedatzen diren neurriek nolako eragina duten sektorean. Ahalik eta zabalkunderik handiena emango zaio txosten horri.

1.– La comisión de seguimiento analizará el grado de cumplimiento de los objetivos de esta ley, y elaborará un informe anual, que evaluará, en particular, la incidencia en el sector de las medidas previstas en los títulos II, III y IV. Se dará la mayor difusión posible a este informe.

2.– Ikusten bada ez direla betetzen ari hartutako betebeharrak edo ezarritako helburuak, edo aurreikusitako epeetan ez direla lortzen ari, Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeari berariazko komunikazio bat bidaliko zaio atzematen diren ez-betetzeen ingurukoa.

2.– En el caso de que se observe que las obligaciones asumidas o los objetivos previstos no se están cumpliendo, o que no se alcanzan en los plazos estimados, se remitirá a la Comisión de Política Agraria y Alimentaria una comunicación expresa acerca de los incumplimientos que se detecten.

31. artikulua.– Funtzionamendua.

Artículo 31.– Funcionamiento.

Segimendu-batzordeak berak finkatzen dituen arauak beteko ditu, eta arau horien ordezkoa izango da, kide anitzeko organoei dagokienez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa.

La comisión de seguimiento se regirá por las normas que establezca, y, supletoriamente, por lo dispuesto en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, en lo referente a los órganos colegiados.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Landa-garapeneko elkarteak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Asociaciones de desarrollo rural.

Landa-garapeneko elkarteek egokitu egingo dituzte beren estatutuak, lege hau indarrean sartu eta hiru urteko epean, emakume eta gizonen parte-hartze orekatua bermatuta egon dadin.

Las asociaciones de desarrollo rural adecuarán sus estatutos, en el plazo de tres años desde la entrada en vigor de esta ley, de forma que la participación equilibrada de mujeres y hombres esté garantizada.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Laguntzak elkarte eta erakundeei.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Ayudas a asociaciones y organizaciones.

1.– Nekazaritzako elkarte eta erakundeei ematen zaizkien laguntzak kuantifikatzeko irizpideetan guztira lor daitekeen puntuazioaren % 15 balioko du, gutxienez, emakumeen presentziak: lege hau indarrean sartu ondorengo lau urteetan egiten diren deialdietan, nekazaritzako elkarte eta erakundeen zuzendaritza-organoetan emakumeak egoteak; eta hurrengo hiru urteetan, haien presentzia gutxienez orekatua izateak.

1.– La presencia de mujeres en los órganos de dirección de las asociaciones y organizaciones agrarias, en las convocatorias que se realicen en los cuatro años siguientes a la entrada en vigor de esta ley, y su presencia como mínimo equilibrada en los tres años posteriores, supondrán al menos el 15% del total de la puntuación alcanzable en los criterios de cuantificación de las ayudas a asociaciones y organizaciones agrarias.

2.– Lege hau indarrean sartu ondorengo lehen lau urteak igarota, nekazaritzaren gaian eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek ez diete ez laguntzarik ez diru-laguntzarik emango nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresen, sindikatuen edo bestelakoen elkarte edo erakundeei, baldin zuzendaritza-organoetan emakumerik ez badute; eta sei urteren ondoren, ez zaie emango zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua ez dutenei.

2.– Transcurridos los primeros cuatro años tras la entrada en vigor de esta ley, las administraciones vascas competentes en materia de agricultura no concederán ayudas ni subvenciones a las asociaciones u organizaciones profesionales, empresariales, sindicales o de otra índole que operen en el ámbito agrario y no tengan presencia de mujeres en sus órganos de dirección; y transcurridos seis años, no se concederán a las que no tengan una presencia de mujeres en su órganos de dirección como mínimo equilibrada.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hazilur.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Hazilur.

Hazilur Enpresen Sustapena, S.A.k, Elikadura Sektorerako Euskal Fondoak, zeina nekazaritzako elikagaien sektoreko eta landa-inguruneko enpresa-jardueretan laguntzera bideratuta baitago, lehentasuna emango die emakumeek sustatutako proiektuei, baldin eta haren jarduerako proiektuen mota berekoak badira eta laguntza jasotzeko beste eskakizunak betetzen badituzte.

Hazilur Enpresen Sustapena, S.A., Fondo Vasco para el Sector Alimentario, destinado a apoyar actividades empresariales del sector agroalimentario y el medio rural, dará prioridad a los proyectos promovidos por mujeres que se encuadren dentro del tipo de proyectos objeto de su actividad y cumplan los demás requisitos establecidos para obtener dicho apoyo.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetu egiten dira Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 76. artikulua eta lege honek ezarritakoaren aurka doan maila bereko edo apalagoko beste edozein xedapen.

Quedan derogados el artículo 76 de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, y cualquier otra disposición, de igual o menor rango, que se oponga a lo dispuesto en la presente ley.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 14. artikulua aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Modificación del artículo 14 de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria.

Hona hemen Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 14. artikuluko 3. paragrafoaren testu berria:

El apartado 3 del artículo 14 de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, queda redactado como sigue:

«3.– Nekazaritza-lurren funtsen aktiboak hainbat helburutara bideratuko dira lehentasunez; ondorengo hauek dira helburuok:

«3.– Los activos de estos fondos de suelo agrario se destinarán preferentemente a los siguientes fines:

a) Nekazaritzan ari diren emakumeak eta nekazari gazteak finkatzea.

a) Asentamiento de mujeres y personas jóvenes dedicadas a la agricultura.

b) Nekazaritza-ustiategi berriak sortzea, landa-guneetako exodoa eragozteko.

b) Creación de nuevas explotaciones agrarias para evitar el éxodo rural.

c) Egun martxan diren nekazaritza-ustiategiak handitzea.

c) Ampliación de las explotaciones agrarias ya existentes.

d) Nekazari-herrixkak edo lursail-eremuak sortzea, bertan nekazaritza-jarduerak gauzatu ahal izateko».

d) Creación de agroaldeas o polígonos de parcelas con capacidad para soportar actividades agrarias».

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 92. artikulua aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Modificación del artículo 92 de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria.

Hona hemen Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 92. artikuluko 2. paragrafoaren testu berria, n) letra gehituta:

Se añade un punto n) al apartado 2 del artículo 92 de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, que queda redactado como sigue:

«2.– Kontseilua honako kideek osatuko dute:

«2.– El consejo estará compuesto por los siguientes miembros:

a) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzako eta elikagaigintzako gaietan eskumena daukan titularrak. Lehendakari-lanetan arituko da, eta Kontseilurako dei egiteaz eta landu beharreko gaiak zehazteaz arduratuko da.

a) La persona titular del departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria y alimentaria, que ejercerá las funciones de presidencia y será responsable de convocar y establecer los asuntos a tratar en el consejo.

b) Sail horretako sailburuaren kabineteko zuzendaritzaren titularrak, lehendakariorde-lanetan.

b) La persona titular de la Dirección del Gabinete del Consejero del mismo departamento, que ejercerá las funciones de vicepresidencia.

c) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzako eta elikagaigintzako gaietan eskumena daukan saileko bi ordezkarik; gutxienez, zuzendari-kargua dutenak.

c) Dos representantes del departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria y alimentaria, con rango mínimo de director o directora.

d) Arabako Foru Aldundiko ordezkari batek; gutxienez, zuzendari-kargua duenak.

d) Un representante de la Diputación Foral de Álava, con rango mínimo de director o directora.

e) Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batek; gutxienez, zuzendari-kargua duenak.

e) Un representante de la Diputación Foral de Bizkaia, con rango mínimo de director o directora.

f) Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari batek; gutxienez, zuzendari-kargua duenak.

f) Un representante de la Diputación Foral de Gipuzkoa, con rango mínimo de director o directora.

g) Euskadiko Udalen Elkarteko (Eudel) ordezkari bat.

g) Un representante de la Asociación de Municipios Vascos-Eudel.

h) Nekazarien elkarte profesional adierazgarrienen arteko bakoitzak 88. artikuluan ezarritako eran lortutako ordezkariak; gehienez 5, elkarte bakoitzeko.

h) Los representantes obtenidos por cada organización profesional agraria más representativa conforme al procedimiento establecido por el artículo 88, hasta un máximo de cinco por organización.

i) Euskadiko ekoizleen elkarteetako ordezkariak, lege honen 89.2 artikuluan xedatzen denaren arabera.

i) Los representantes de las asociaciones de productores de Euskadi, conforme a lo dispuesto en el artículo 89.2 de esta ley.

j) Euskadiko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien elkarteetako hiru ordezkari, elkarteek adostasunez izendatutakoak. Txandaka daitezke.

j) Tres representantes de las asociaciones de industrias agrarias y alimentarias de Euskadi, designados de común acuerdo por éstas, que podrán actuar de forma rotatoria.

k) Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeko ordezkari bat.

k) Un representante de la Confederación de Forestalistas de la Comunidad Autónoma.

l) Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

l) Un representante de la Federación de Cooperativas Agrarias de Euskadi.

m) Nekazaritza-ustiategien aholkulari gisa aitortuta dauden erakundeen ordezkari bat, erakundeok adostasunez izendatutakoak. Txandaka daitezke.

m) Un representante de las entidades reconocidas para el asesoramiento a las explotaciones agrarias, designado de común acuerdo por éstas, que podrá actuar de forma rotatoria.

n) Landa Eremuko Emakumeen Batzordearen ordezkari bat».

n) Una persona en representación de la Comisión de Mujeres Rurales».

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikulua aldatzea eta 25. puntua gehitzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Modificación del artículo 4 de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, y creación de un nuevo punto 25.

Hona hemen Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikuluko 13 eta 14. puntuen testu berria eta artikulu berean gehitutako 25. puntuaren testua:

Se modifican los puntos 13 y 14 del artículo 4 de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, y se añade en el mismo artículo un nuevo punto 25, con la siguiente redacción:

«13.– Nekazari profesional: nekazaritza-ustiategi baten titularra izanik, urteko errentaren % 50, gutxienez, nekazaritza-jardueretatik edo nekazaritza-jarduera osagarrietatik lortzen duen pertsona fisiko edo juridikoa; betiere, bere ustiategian egindako nekazaritza-jardueratik zuzenean lortutako errenta ez bada guztizko errentaren % 25 baino txikiagoa eta nekazaritza-jardueretan edo nekazaritza-jarduera osagarrietan lanean emandako denbora, nekazaritza-laneko unitateen arabera, lanean guztira emandako denboraren erdia baino gehiago bada. Pertsona fisikoa bada, bere nekazaritza-jardueraren arabera dagokion Gizarte Segurantzako Erregimenean izena emanda egon beharko du.

«13.– Agricultor o agricultora profesional: la persona física o jurídica que, siendo titular de una explotación agraria inscrita en el Registro de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, obtenga al menos el 50% de su renta total de actividades agrarias o de actividades agrarias complementarias, siempre y cuando la parte de renta procedente directamente de la actividad agraria realizada en su explotación no sea inferior al 25% de su renta total y el tiempo de trabajo dedicado a actividades agrarias o agrarias complementarias, conforme a las unidades de trabajo agrario, sea superior a la mitad de su tiempo de trabajo total. Si es persona física, deberá estar dada de alta en el Régimen de la Seguridad Social que le corresponda en función de su actividad agraria.

14.– Nagusiki nekazari: nekazari profesionala, pertsona fisikoa izanik, errenta totalaren % 50, gutxienez, bere ustiategian egindako nekazaritza-jardueratik ateratzen duena, eta, nekazaritza-laneko unitateen arabera, urtean lanean emandako denboraren erdia edo gehiago zuzenean nekazaritzarekin lotutako jardueretan ematen duena.

14.– Agricultor o agricultora a título principal: el agricultor o agricultora profesional persona física que obtenga anualmente, al menos, el 50% de su renta total de la actividad agraria ejercida en su explotación, y cuyo tiempo de trabajo dedicado anualmente a actividades directamente relacionadas con la explotación, conforme a las unidades de trabajo agrario, sea igual o superior a la mitad de su tiempo de trabajo total.

Pertsona juridiko batek nagusiki nekazaritzan jarduten duela ulertuko da, baldin eta bazkideen % 50, bakoitza bere aldetik, nagusiki nekazaritzat jo badaitezke lehen adierazitako baldintzak betetzen dituztelako. Sozietateak badira –forma juridikoa sozietate zibila bada salbu–, adierazitakoaz gainera, bazkideen partaidetzek edo akzioek izendunak izan beharko dute. Edonola ere, estatutuetan edo bazkideen batzar orokorraren erabakian, ezarrita egon beharko du lehen adierazitako baldintzak betetzea bermatuko dela, bazkideen artean tituluak eskualdatuz gero ere».

Se entiende que una persona jurídica ejerce la agricultura a título principal siempre que el 50% de los socios o socias sean considerados individualmente agricultores o agricultoras a título principal, según lo señalado anteriormente. Si son sociedades, salvo que la forma jurídica sea la sociedad civil, se requerirá además que las participaciones o acciones de sus socios o socias sean nominativas. En todo caso, en sus estatutos, o por acuerdo de la asamblea general de socios, deberá preverse que si hubiera traspaso de títulos entre sus socios o socias han de quedar garantizadas las condiciones anteriormente indicadas».

«25.– Nekazaritza-laneko unitatea: lege honen eta kontzeptu hau erabiltzen duten beste arauen ondorioetarako, nekazaritza-laneko unitateak osatzen dituzten urteko lanordu kopuruaren edo lanaldi kopuruaren barnean sartuko dira, ekoizpena ez ezik, nekazaritza-ustiategian ekoitzi denaren eraldaketa eta merkaturatzea. Urteko lanordu kopuru hori edo lanaldi kopuru hori erregelamendu bidez zehaztuko dira».

«25.– Unidad de trabajo agrario: a efectos de la presente ley, así como de otras normas que utilicen este concepto, el número de horas de trabajo o número de jornadas anuales que constituyan las unidades de trabajo agrícola comprenderán, además de la producción, la transformación y la comercialización de lo que se ha producido en la explotación agrícola. Este número de horas de trabajo o número de jornadas anuales quedará determinado reglamentariamente».

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA.– Arauak egokitzea.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Adaptación de normas.

Autonomia Erkidegoko erakunde komunek eta lurralde historikoetako foru-organoek beharrezko aldaketak onartuko dituzte beren arauetan, lege honek xedatzen duenera moldatzeko, legea indarrean sartzen denetik hiru urteko epean, hargatik eragotzi gabe lurralde historiko bakoitzak dituen eskumenak.

Las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma y los órganos forales de sus territorios históricos aprobarán las modificaciones necesarias en sus normas para adaptarlas a lo previsto en la presente ley en el plazo de tres años desde su entrada en vigor, sin perjuicio de las facultades que correspondan en cada caso a los territorios históricos.

AZKEN XEDAPENETATIK BOSGARRENA.– Indarrean sartzea.
DISPOSICIÓN FINAL QUINTA.– Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardar.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 16a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 16 de octubre de 2015.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común