Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

123. zk., 2015eko uztailaren 2a, osteguna

N.º 123, jueves 2 de julio de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y POLÍTICA TERRITORIAL
2935
2935

4/2015 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.

LEY 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

Eusko Legebiltzarrak 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la siguiente Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo»

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Lurzorua, gizateriaren natura-baliabiderik estimagarrienetako bat, funtsezko elementua da, eta pertsonen jarduera gehienen oinarria. Baliabide horren funtzio-aniztasunaren eta eskuragarritasun mugatuaren ondorio garrantzitsuetako bat –eta lurzorua andeatuta egotearen zergati nagusietako bat– da lurzoru-erabileren arteko lehia gero eta handiagoa dela.

El suelo, uno de los recursos naturales más apreciados de la humanidad, es un elemento esencial que constituye el soporte de la mayor parte de las actividades humanas. Una importante consecuencia de la multifuncionalidad de este recurso y de su limitada disponibilidad –y una de las principales causas de su degradación– es la concurrencia, cada vez mayor, de diferentes usos del suelo.

Zenbait urtez modu desegokian erabili eta lehen alarma-zantzuak agertu ondoren, beharrezkoa izan zen zenbait mekanismo abian jartzea, berriztagarria ez den natura-baliabide urri hori arriskuan jarri gabe modu jasangarrian erabili ahal izateko. Izan ere, gero eta kaltetuago dago, gizakion jarduerengatik; jarduera horiek aldatu egiten dituzte lurzoruaren ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoak, eta batzuetan eraldaketa larriak eragitera iristen dira.

Tras años de una inadecuada utilización y la aparición de los primeros signos de alarma, fue necesario poner en marcha los mecanismos para que esos usos pudieran desarrollarse de una forma sostenible sin poner en peligro este recurso natural, escaso y no renovable, y que resulta cada vez más afectado por la actividad antrópica que perturba sus características físicas, químicas y biológicas y llega en algunas ocasiones a producir alteraciones graves.

Kalteak saihestu eta konpondu ahal izateko irtenbideak bilatzeko, eta arazoa hurrengo belaunaldiei uztea eragozteko, Eusko Legebiltzarrak Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeko 2005eko otsailaren 4ko 1/2005 Legea onartu zuen.

En este marco de búsqueda de soluciones que permitieran prevenir y reparar en la medida de lo posible los daños, impidiendo que el problema se transfiriese a las futuras generaciones, el Parlamento Vasco aprobó la Ley 1/2005, de 4 de febrero, para la Prevención y Corrección de la Contaminación del Suelo.

Lurzoruaren kalitatearen arloan partikularrek eta herri-administrazioek egin beharreko ekintzei legezko estaldura ematea zen legearen xedea, lurzorua babesteko Euskal Autonomia Erkidegoan diseinatutako politikaren oinarri diren hiru helburuak lortzeko: lurzoruetan eraldaketa berriak agertzea saihestu, kasurik premiazkoenak konpondu, eta, azkenik, kutsatutako lurzoru gisa oinordetzan hartutako pasiboa epe ertain eta luzera konpontzeko plangintza egin.

La ley tenía como finalidad dar cobertura legal a las actuaciones a llevar a cabo en materia de calidad del suelo por particulares y administraciones públicas con el fin de alcanzar los tres objetivos sobre los que descansa la política de protección del suelo diseñada en la Comunidad Autónoma del País Vasco; esto es, prevenir la aparición de nuevas alteraciones en los suelos, dar solución a los casos más urgentes, y finalmente planificar a medio y largo plazo la resolución del pasivo heredado en forma de suelos contaminados.

Lurzoruaren kalitatea babesten aurrerapen handiak lortu arren –bereziki, natura-baliabide hori babestearen aldagaia partikularren eta oro har herri-administrazioen ekintzetan sartzean–, 2005eko otsailaren 4ko 1/2005 Legea praktikan aplikatzean, agerian geratu dira legea aldatzea beharrezkoa dela erakusten duten arazoak. Aldaketaren xedea hau da: arauaren helburua, hots, lurzorua babestea eta lurzoruaren kutsadura garbitzea, bereziki kasurik garrantzitsuenetan betetzea, lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioek egin dezaketen kaltearen arabera.

A pesar de los grandes avances alcanzados en materia de protección de la calidad del suelo, especialmente en lo que se refiere a la incorporación de la variable de protección de este recurso natural en las actuaciones de los particulares y de las administraciones públicas en general, la aplicación práctica de la Ley 1/2005, de 4 de febrero, ha puesto de manifiesto cuestiones que hacen necesaria su modificación con el fin de permitir que el objeto de la norma, esto es, la protección del suelo y la corrección de su contaminación, se centre especialmente en los supuestos más relevantes en función de la posible afección derivada de las actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

Legea parametro bikoitz baten arabera aldatzea da xedea: batetik, Administrazioaren esku-hartzea murriztea, administrazio-izapideak sinpletzea eta beharrezkoa ez denean tutoretzarik ez izatearen printzipioa betetzea; eta, bestetik, ingurumen-estandarrak hertsiki mantentzea, aldaketarekin estandar horiek inola ere urritu gabe.

Se trataría de proceder a una modificación de la ley bajo un parámetro dual: reducción de la intervención administrativa, simplificación administrativa y principio de no tutela cuando ésta no sea necesaria, y mantenimiento estricto de los estándares ambientales, sin que la modificación implique en modo alguno un menoscabo de los mismos.

Bestalde, hondakinen eta kutsatutako lurzoruen 2011ko uztailaren 28ko 22/2011 Legea onartzean ere, gomendagarri bihurtu da 2005eko otsailaren 4ko 1/2005 Legean jasotako zenbait gai moldatzea: hala nola kutsatutako eta eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzera behartuta dauden pertsonak zehaztea.

Por otro lado, también la aprobación de la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados, hace aconsejable acomodar algunas cuestiones que se recogían en la Ley 1/2005 de 4 de febrero, tales como la determinación de las personas obligadas a adoptar las medidas de recuperación de suelos contaminados y alterados.

Gai horiek sartzeak, gainera, legearen egituran aldaketak egitea komeni dela erakutsi du, arautzen dituen alderdietan sistematikoagoa izatea lortzeko: lurzoruaren kalitatearen arloko bitartekoak eta prozedurak, ezartzen dituen betebeharrak, lurzoruen politikako bitartekoak eta zehatzeko araubidea.

La inclusión de estas cuestiones ha planteado además la conveniencia de realizar unas modificaciones en la estructura de la ley de forma que se consiga una mejor sistemática en los aspectos que regula: instrumentos y procedimientos en materia de calidad del suelo, obligaciones que impone, instrumentos de la política de suelos y régimen sancionador.

Bestalde, aldaketa horrekin, araudiaren funtsezko alderdi erabakigarriak ezarriko dituen lege-mailako arau-testu bat onartzea aukeratu da, eta arauaren garapenetarako uztea teknikoagoak edo prozedurazkoak diren alderdiak.

Por otra parte, también se ha optado con esta modificación por aprobar un texto normativo con rango legal en el que se establezcan los aspectos sustantivos fundamentales de la regulación, dejando para desarrollo reglamentario aquellos aspectos más técnicos o procedimentales de la misma.

Halaber, beharrezkotzat jo da legean araututako prozedurak kudeatzeagatik tasak ezartzea. Eta hori horrela egin da, uste osoa izanik beharrezkoa dela Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren esku-hartze administratiboak eskatzen dituztenei esku-hartze horrek dituen kostuak ordainaraztea, betiere begien bistatik galdu gabe herri-administrazioen ekintzak publikoak izan behar direla. Administrazioaren beste esparru batzuetan gertatzen denarekin egin den alderaketak berresten du uste hori.

También se ha considerado necesario el establecimiento de tasas por la gestión de los diferentes procedimientos regulados en la norma. Y se ha hecho esto así en el convencimiento de que, sin perder de vista el carácter público que debe regir las actuaciones de las administraciones públicas, resulta necesario trasladar a quienes lo solicitan los costes de la intervención administrativa del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma, convencimiento que viene ratificado por el contraste que se realiza con lo que sucede en otros ámbitos de la Administración.

Aldaketa horiengatik guztiengatik izan da gomendagarria 2005eko otsailaren 4ko 1/2005 Legea aldatu beharrean lege-testu berri bat idaztea, aurreko legea osorik ordeztu dezan.

Todas estas modificaciones han hecho aconsejable proceder no a una modificación de la Ley 1/2005 de 4 de febrero, sino a la formulación de un nuevo texto de norma que sustituya en su integridad a dicha ley.

Aurretik azaldutakoari jarraiki, lege honek aurrekoaren xedea mantentzen du, hau da, Autonomia Erkidegoko lurzorua babestea eta gizakien ekintzen ondorio den kutsadura saihestea; orobat, lurralde-esparru horretan kutsatuta eta eraldatuta dauden lurzoruei ezartzekoa den araubidea finkatzen du, ingurumena eta pertsonen osasuna zaintzeko.

En virtud de lo expuesto con anterioridad, esta ley mantiene el objeto de la anterior, esto es la protección del suelo de la Comunidad Autónoma y la prevención de su contaminación derivada de acciones antrópicas, y establece, asimismo, el régimen aplicable a los suelos contaminados y alterados existentes en dicho ámbito territorial, en aras de preservar el medio ambiente y la salud de las personas.

Bi dira araudi berrian sartzen diren berrikuntza nagusiak. Alde batetik, lurzorua kutsa dezaketen jardueren sailkapen bat ezartzen da. Kutsatzeko ahalmenaren arabera egin da sailkapena, eta, horren bitartez, betebeharrak zehazten dira, arauan xedatutakoaren ondorioetarako: betebehar desberdinak eta ahalmen horri hobeto egokituak. Beste alde batetik, lurzoruaren kutsadura saihestu eta garbitzearen arloko esku-hartze administratiboa bizkortzeko, bi prozedura ezarri dira lurzoruaren kalitatearen arloan ere: lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura, zeinak proposatutako erabilera lurzorurako egokia den balioztatzeko xedea baitu; eta lurzoruaren erabilera-gaitasuna adierazteko prozedura, zeina prozedura soilagoa baita eta industria-erabilerarako soilik den lurzoruaren gaitasuna balioztatzeko xedea baitu.

Son dos las novedades principales que se introducen en la nueva regulación. Por una parte, se procede a establecer una clasificación de las actividades potencialmente contaminantes del suelo, clasificación que se realiza en función de su potencial contaminación, y que permite determinar obligaciones, a efectos de lo dispuesto en la norma, distintas y más ajustadas a dicho potencial. Por otro, con el objeto de agilizar la intervención administrativa en materia de prevención y corrección de la contaminación del suelo, se establece también una dualidad de procedimientos en materia de calidad del suelo: el procedimiento de declaración de la calidad del suelo, que tiene por finalidad validar la adecuación del suelo al uso propuesto, y el procedimiento de declaración de aptitud de uso del suelo, procedimiento más sencillo que tiene por finalidad validar la aptitud del suelo exclusivamente para uso industrial.

Azkenik, legearen kapituluen zehaztasunak aipatu baino lehen, beharrezkoa da aipatzea ezen lege honetan, kontuan izanik kutsadura ez dela lurzoruaren ingurumen-kalitatea kaltetzen duen fenomeno bakarra, aurreikusten dela Jaurlaritzak estrategia bat onestea erosio, materia organikoaren galera, gazitze, trinkotze, bioaniztasunaren galera, zigilatze, luizi eta uholdeen ondorioz degradatu daiteke lurzoruaren funtzio naturalak eta erabilerak babestu, iraunarazi eta leheneratzeko. Era horretan, helburua izango du, lurzoruaren ingurumen-babesa lortzeaz gain, mantentzea, modu iraunkorrean, haren funtzio anbiental, ekonomiko, sozial, zientifiko eta kulturalak.

Finalmente, antes de reseñar los pormenores de los capítulos de la ley, es necesario señalar que esta ley, teniendo en cuenta que la contaminación no es el único fenómeno que perjudica la calidad ambiental del suelo, prevé la aprobación por parte del Gobierno, de una estrategia para la protección, conservación y restauración de las funciones naturales y de uso de los suelos que puedan degradarse como consecuencia de la erosión, la pérdida de materia orgánica, la salinización, la compactación, la pérdida de biodiversidad, el sellado, los deslizamientos de tierra y las inundaciones. De esta manera se pretende, además de lograr la protección medioambiental del suelo, mantener de una manera sostenible, las funciones ambientales, económicas, sociales, científicas y culturales del mismo.

Legearen I. kapituluan, lurzorua kutsa dezaketen jardueren aipatutako sailkapena finkatzen da, eta, lurzorua kutsa dezaketen jardueratzat jotzeko, lurzorua ukitzen egoteko baldintza gehitzen da jarduera guztietarako.

En el capítulo I de la ley se establece la mencionada clasificación de las actividades potencialmente contaminantes del suelo y se añade para todas ellas el requisito de que se desarrollen en contacto con el suelo para que tengan la consideración de actividades potencialmente contaminantes del suelo.

Gainera, hondakinen gaian indarrean dagoen araudian eta lurzoruaren kutsadura saihesteko araudian jasotako aurreikuspenak batera lantzeko, garrantzi berezia hartzen dute lege berriko xedapenek. Berariaz ezartzen da hau: hondakinak uzteko jarduera bat egin den lekuetan, zigilatzea nahitaezkoa denean edo zigilatzea aurreikusten denean, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak zuzen zigilatu dela onartzeko eta itxiera osteko aldia hastea erabaki dela adierazteko emandako ebazpenak lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren ondorioak izango ditu, eta, xede horretarako, erabilera bateragarriaren inguruko adierazpena gehituko da. Gainera, arduraz jokatzearen printzipioarekin bat, lurzorua etxebizitzatarako erabiltzeko mugak ezartzen ditu legearen testuak, hondakinak uzteko jarduerak jasan dituzten lekuetarako.

Además, a fin de dar un tratamiento conjunto a las previsiones contempladas en la normativa vigente en materia de residuos y en la normativa de prevención de la contaminación del suelo, adquieren una especial relevancia las previsiones de la nueva norma fijando expresamente que en los emplazamientos en los que se ha desarrollado una actividad de deposición de residuos en los que sea preceptivo o se prevea su sellado, la resolución del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma aprobando la correcta ejecución del sellado y acordando el inicio del periodo posclausura surtirá los efectos de la declaración de calidad del suelo, incluyendo a tal fin la declaración relativa al uso compatible. El texto de la norma establece además, en consonancia con el principio de precaución y para emplazamientos que han soportado actividades de deposición de residuos, limitaciones para el uso de vivienda.

Gainerakoan, Autonomia Erkidegoko lurzoruaren kalitatearen inguruan, herri-administrazioen jokabidearen eredu diren printzipioei eusten die legeak, eta arlo horretako eskumenen diseinuari ere bai, kontuan hartuz udalerriak bihurtu behar direla lehen mailako indar eragile lurzoruaren kutsadura saihestu eta garbitzeko politika ezartzeko.

Por lo demás, la ley mantiene los principios que sirven de pauta de actuación de las administraciones públicas en relación con la calidad del suelo de la Comunidad Autónoma, y el diseño competencial en esta materia, considerando que los municipios deben afianzarse como una fuerza motriz de primer orden en la implantación de la política de prevención y corrección de la contaminación del suelo.

Legearen II. kapituluan, sistematikoki definitzen dira lurzoruaren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko beharrezkoak diren bitartekoak, eta hauexek dira: lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedurak, lurzoruaren egoeraren txostenak, lurzoruaren kalitatearen miaketazko ikerketak, lurzoruaren kalitatearen ikerketa xeheak eta lurzoruaren azken egoeraren ikerketak. Ikerketa xeheetan, kasuen arabera, arriskuen analisiak, aukeren azterketak, lurzorua berreskuratzeko planak eta gaika hondeatzeko planak sartuko dira. Alde horretatik, ondoren erregelamendua garatzea aurreikusten bada ere, bitarteko bakoitzak izan behar dituen gutxieneko edukia eta zehaztasun-maila finkatu dira.

El capítulo II de la ley define de una forma sistemática los instrumentos necesarios para conocer y controlar la calidad del suelo, que no son otros que los procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo, los informes de situación de suelo, las investigaciones exploratorias de calidad del suelo, las investigaciones detalladas de calidad del suelo y las investigaciones del estado final del suelo. Las investigaciones detalladas incluirán, según los casos, análisis de riesgos, estudio de alternativas, planes de recuperación y planes de excavación selectiva. En este marco, si bien prevé un desarrollo reglamentario posterior, se procede a fijar el contenido y alcance mínimos que cada uno de los instrumentos debe tener.

Legearen III. kapituluan, lurzoruen edukitzaile eta jabe diren pertsona fisiko edo juridikoen oinarrizko eginkizuntzat jotzen da lurzorua babestea, eta legean jasotako betebeharren bidez beteko da eginkizun hori. Lege honen ondorio diren diru-betebeharren erantzule solidarioak edo subsidiarioak izango dira ingurumen-erantzukizunaren araudian jasotzen diren subjektuak, araudi horrek ezartzen duen bezala.

El capítulo III configura la protección del suelo como un deber básico de las personas físicas o jurídicas poseedoras y propietarias de los suelos cuyo cumplimiento se materializa a través de las obligaciones que la ley contempla. Serán responsables solidarios o subsidiarios de las obligaciones pecuniarias que resulten de esta ley, los sujetos que se recogen en la normativa de responsabilidad medioambiental en los términos que dicha normativa establece.

Mantendu egiten dira betebehar hauek: lege honetako II. eranskinean zerrendatuta dauden eta lurzorua kutsa dezaketen instalazio edo jarduerak dauden lurzoruen inguruko txostenak bidaltzea aldian-aldian Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari; lurzoruan substantzia kutsatzaileak egotea saihesteko edo halako substantzien ondorioak txikiagotzeko jarritako prebentzio- eta babes-neurriak hartzea; eta lurzoruaren edukitzaile diren pertsona fisiko edo juridikoek hura berreskuratzeko eta kontrola eta segimendua egiteko neurriak ezartzea, lurzoru horren kalitatearen bilakaeraren gaineko eta lurzoruaren kutsadurak edo eraldaketak inguruneetan izandako eraginaren gaineko datuak lortzeko.

Se mantiene la obligación de remisión al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma de informes periódicos en relación con los suelos que soporten instalaciones o actividades potencialmente contaminantes del suelo que se enumeran en el anexo II de la ley, la adopción de medidas preventivas y de defensa destinadas a evitar la presencia de sustancias contaminantes en el suelo o minimizar sus efectos y la implantación de medidas de recuperación y de control y seguimiento por las personas físicas o jurídicas poseedoras del suelo con el fin de obtener datos de la evolución de su calidad o de los medios afectados por la contaminación o alteración de éste.

Lurzoruen egoeraren txostenen inguruan, hau adierazi behar da: industriako isurketen gaineko 2010eko azaroaren 24ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EE Direktiban ezarritakoaren arabera (kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuak), araudi horren mende dauden jarduerei eskatzen zaizkien txosten horien maiztasunak 5 urtekoa izan behar du. Helburua direktiba horretako eskakizunak betetzea da, bai lurzoruak eta bai lur azpiko urak kontrolatzeko.

En relación con los informes de situación de suelos, debe indicarse que, de conformidad con las previsiones contempladas en la Directiva 2010/75/UE del Parlamento Europeo y del Consejo de 24 de noviembre de 2010 sobre las emisiones industriales (prevención y control integrados de la contaminación), la periodicidad de dichos informes exigida a las actividades sujetas a dicha regulación se cifra en 5 años, con el fin de dar cumplimiento a los requerimientos de dicha directiva para el control tanto de suelos como de aguas subterráneas.

Aurreko legean bitartekoak jarri ziren, kutsatzaileak izan daitezkeen jarduerak dauden edo egon diren lurzoruak hartzen dituztenek egoera horren berri izateko. Hala ere, beharrezkoa da bitarteko horiek indartzea; horretarako, lurzoru horien erosketa-tituluak edo lurzoru horien gaineko eskubideak eskualdatzeko beste edozein egintza inskribatzeari uko egitea ezartzen da, eskuratzaileari jakinarazpena eman zaiola behar bezala egiaztatu ezean.

A pesar de los instrumentos de los que se había dotado la norma anterior a fin de que las personas adquirentes de suelos que soportan o hayan soportado actividades potencialmente contaminantes fueran conocedoras de dicha circunstancia, resulta necesario reforzar dichos instrumentos, y en este sentido, se prevé la denegación de la inscripción de los títulos de adquisición o cualquier otro acto de transmisión de derechos sobre estos suelos cuando no se acredite debidamente la existencia de la notificación al adquirente.

IV. kapituluan, lurzoruaren kalitatearen deklarazioen eta erabiltzeko gaitasunaren deklarazioen kasuak arautzen dira, eta finkatu egiten da zein kasutan ez den izango beharrezkoa legean araututako prozedurak hastea. Hori ez da oztopo izango Administrazioak kontrola eramateko; horri esker jakingo du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ekintzak nola egin diren, eta egiaztatu egingo du ekintza horiek lurzoruaren kutsadura saihestu eta garbitzearen arloko helburuei egokitzen zaizkien.

El capítulo IV regula los supuestos de declaración de la calidad del suelo y de declaración de aptitud de uso, y fija aquellos casos en los que no será necesario dar inicio a ninguno de los procedimientos regulados en la norma, lo que no será óbice para llevar un control administrativo que permitirá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma conocer el alcance de las actuaciones y comprobar la adecuación de las mismas a los objetivos en materia de prevención y corrección de la contaminación del suelo.

Legearen V. kapituluaren xedea lurzoruaren kalitatearen arloko administrazio-prozeduren inguruko gai orokorrak jasotzea da; horren inguruko erregelamendua garatu egingo dela aurreikusten da.

El capítulo V de la ley tiene por objeto recoger las cuestiones generales relativas a los procedimientos administrativos en materia de calidad del suelo, respecto de lo cual se prevé un desarrollo reglamentario.

VI. kapituluan, lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren ondorioak finkatzen dira, eta «kutsadura edo eraldaketa historikoa» eta «kutsadura edo eraldaketa berria» izenekoak bereizten jarraitzen da. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Legea aipatzen da bi egoeren arteko mugatzat (Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko 1998ko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra); izan ere, gure Autonomia Erkidegoan, lege horrek ezarri zizkien modu argian betebeharrak lehenbiziko aldiz lurzoruaren jabe diren pertsona fisiko edo juridikoei, eta arlo horretako araubide zehatzailea ere ezarri zuen.

El capítulo VI, que establece los efectos derivados de la declaración de la calidad del suelo, mantiene la diferencia entre la denominada «contaminación o alteración histórica» del suelo y la «contaminación o alteración nueva». En concreto, se señala la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco como el límite entre las dos situaciones dado que fue esta ley la primera que en nuestra Comunidad Autónoma estableció de forma nítida obligaciones para las personas físicas o jurídicas poseedoras y propietarias del suelo y un régimen sancionador en la materia.

Halaber, kapitulu horretan zehazten dira lurzorua berreskuratzeko neurriak hartu behar dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta erantzukizun hori, lehen-lehenik, lurzorua kutsatu dutenei egozten zaie. Zenbait direnean, era solidarioan erantzungo diote betebehar horri. Horien ordez, betebehar hori lurzoruen jabe eta edukitzaileena izango da, hurrenkera horretan.

Asimismo, en este capítulo se determinan las personas físicas o jurídicas obligadas a adoptar las medidas de recuperación, y se atribuye tal responsabilidad, en primer lugar, a quienes sean causantes de la contaminación del suelo, que cuando sean varias responderán de esta obligación de forma solidaria. Subsidiariamente, esta obligación corresponderá, por este orden, a las personas propietarias de los suelos y a sus poseedoras.

Lurzorua berreskuratzeko neurriak ezartzean, ez da baztertzen hondakinen gaian indarrean dagoen araudi sektoriala. Leku batean detektatu diren hondakinak kendu eta egoki kudeatzeko eskakizuna ekar dezake araudi horrek; bereziki, hondakin arriskutsuen inguruan.

El alcance de las medidas de recuperación se establece sin perjuicio de la aplicación de la normativa sectorial vigente en materia de residuos, que podrá conllevar la exigencia de la retirada y correcta gestión de aquellos residuos que se hubieran podido detectar en el emplazamiento, especialmente en lo que se refiere a residuos peligrosos.

VII. kapituluan, lurzoruen politikan herri-administrazioen ardura diren bitartekoak jasotzen dira, arlo horretan egiten dituzten ekintzak gidatzen dituzten printzipioak eraginkor bihurtzeko helburuarekin.

El capítulo VII recoge los instrumentos de la política de suelos responsabilidad de las administraciones públicas con el fin de hacer efectivos los principios que inspiran sus actuaciones en la materia.

Aipatutako bitartekoak hauek dira: lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioak dauden lurzoruen inbentarioa; jarduteko jarraibideak eta lehentasunak finkatuko dituen lurzoruen plana; Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroa, zeinak ingurumen-gaietan informazioa lortzeko eskubideaz baliatzeko bidea emango duen; lurzoruak ikertu eta berreskuratzeko baimendutako entitateak; legean xedatutako eginbeharrak betetzera bultzatzeko diru-laguntzak; eta finantzaketa publikorako mekanismoak. Bitarteko horiei dagokienez, komenigarria da zehaztea Estatuko oinarrizko legerian ezarrita dagoen kutsatutako lurzoruen inbentarioko edukia Lurzoruen Kalitatearen Administrazio Erregistroan dagoela jasota.

Tales instrumentos son el inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo; el plan de suelos, que fijará las directrices y prioridades de actuación; el Registro Administrativo de la Calidad del Suelo, que facilitará el ejercicio del derecho de acceso a la información en materia de medio ambiente; las entidades acreditadas en investigación y recuperación de suelos; las ayudas económicas para incentivar el cumplimiento de las obligaciones previstas en la ley, y los mecanismos de financiación pública. En relación con estos instrumentos, conviene precisar que el contenido del inventario de suelos contaminados previsto en la legislación básica estatal se recoge en el Registro Administrativo de la Calidad del Suelo.

VIII. kapituluan, zehatzeko araubidea ezartzen da, eta arau-hauste oso larriak, larriak eta arinak bereizten dira, ingurumenean edo pertsonen osasunean sortzen diren arriskuen edo kalteen arabera. Nolanahi ere, arriskuen analisian arrisku onartezin bat dagoela ondorioztatzen denean pertsonentzako, beren ondasunentzako edo ingurumenarentzako arrisku larriak sortzen direla zehazten da. Halaber, arriskua zehazteko arriskuen analisia egitea beharrezkoa bada, arriskua dagoela ulertzen da.

El capítulo VIII establece el régimen sancionador, y diferencia entre infracciones muy graves, graves y leves según los distintos riesgos o daños que se generen en el medio ambiente o en la salud de las personas. En todo caso se considera que se generan riesgos de carácter grave a las personas o sus bienes o al medio ambiente cuando el análisis de riesgos hubiera concluido la existencia de un riesgo inaceptable. Asimismo, se estima que hay un riesgo si para valorar el alcance del mismo resulta necesaria la realización de un análisis de riesgos.

Arau-hauste horien ondorioak diru-zehapenak eta beste mota bateko zehapen dira, eta lurzorua kutsatu duen jarduera edo instalazioa behin betiko uztea ekar dezakete kasurik larrienetan.

Dichas infracciones conllevan sanciones económicas y de otra índole, que en los casos más graves pueden concluir en un cese definitivo de la actividad o instalación que produzca la contaminación del suelo.

Kapitulu horrek, ezarritako zehapenak bere hartan direla, egindako arau-hausteen ondorioz lurzoruetan eragindako kalteak konpontzera behartzen du, erantzukizuna dutenen kontura.

Este capítulo, con independencia de las sanciones que se impongan, obliga a reparar los daños causados en los suelos como consecuencia de las infracciones cometidas y con cargo a sus responsables.

Lehenengo Xedapen Iragankorrak lurzoruaren kalitatearen deklarazioen balioa ematen die 2005eko otsailaren 4ko 1/2005 Legea indarrean jarri aurretik lurzoruaren kalitatearen inguruan egindako ikerketak direla-eta Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak emandako ebazpenei eta ziurtagiriei.

La disposición transitoria primera atribuye la consideración de declaraciones de la calidad del suelo a las resoluciones y certificaciones emitidas por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma en relación con las investigaciones de la calidad del suelo realizadas con anterioridad a la entrada en vigor de la Ley 1/2005, de 4 de febrero.

Bestalde, bigarren xedapen iragankorrean xedatzen denez, lege hau indarrean sartu aurretik lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura gisa hasitako kasuak lege honetan ezarritakoaren arabera bideratuko dira, baldin eta lege honen arabera lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedura gisa bideratu beharrekoak badira edo prozedura horietatik salbuetsi badaitezke, betiere prozedura hasi duen pertsonak hori eskatzen duenean, eta hasitako prozeduran behin betiko ebazpena eman ez bada.

Por su parte, la disposición transitoria segunda dispone que aquellos procedimientos iniciados con anterioridad a la entrada en vigor de la presente ley como procedimientos de declaración de la calidad del suelo que correspondan a supuestos que, de conformidad con la misma, deban ser tramitados como procedimientos de declaración de aptitud de uso del suelo o puedan ser objeto de exención de estos procedimientos serán tramitados de conformidad con lo establecido en la presente norma si no hubiere recaído resolución definitiva del procedimiento iniciado, siempre que así lo solicite la persona que ha dado inicio al procedimiento.

Hirugarren xedapen iragankorrean, lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozeduretan hondeaketa-planak eta egoera-txostenak landu ditzaketen entitateak zehazten dira, eta hondeaketa-planak gainbegiratzeko gaitutako entitateak ere bai, entitateak baimentzeko araubidea eguneratzen den bitartean.

La disposición transitoria tercera determina las entidades que pueden elaborar planes de excavación y los informes de situación en los procedimientos de declaración de aptitud de uso del suelo, así como las entidades habilitadas para la supervisión de los planes de excavación, mientras se procede a la actualización del régimen aplicable a la acreditación de entidades.

Laugarren xedapen iragankorrean adierazten denez, lurzoruen inbentarioa 2008ko irailaren 30eko 165/2008 Dekretuaren bidez onartutakoa da.

La disposición transitoria cuarta señala que el inventario de suelos es el aprobado mediante el Decreto 165/2008, de 30 de septiembre.

Xedapen indargabetzaile bakarrak indargabetu egiten du Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeko 2005eko otsailaren 4ko 1/2005 Legea eta lege berrian ezarritakoaren aurka doan xedapen oro.

La disposición derogatoria única deroga la Ley 1/2005, de 4 de febrero, para la Prevención y Corrección de la Contaminación del Suelo y cuantas disposiciones se opongan a lo establecido en la nueva ley.

Halaber, azken xedapenetatik lehenengoan, lurzoruaren kutsadura saihestu eta garbitzearen arloko zerbitzuak emateagatiko tasak ezartzen dira. Horrela, finkatutako tasen arabera kobratuko dira bai lurzoruaren kalitatearen arloko prozeduretan eta lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko entitateak baimentzeko prozeduretan Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egiten dituen ekintzak eta bai Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroari egindako kontsultak.

Asimismo, la disposición final primera establece tasas por la prestación de servicios en materia de prevención y corrección de la contaminación del suelo. Se sujetan así al cobro de tasa las actuaciones del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma en los procedimientos en materia de calidad del suelo, en los procedimientos de acreditación de entidades de investigación y recuperación de la calidad del suelo y las consultas formuladas al Registro Administrativo de la Calidad del Suelo.

Amaitzeko, I, II eta III. eranskinetan, honako hauek ezartzen dira, hurrenez hurren: lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioen zerrenda, lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioen sailkapena eta ebaluazioko balio adierazleak. Nolanahi ere, aipatutako eranskinak aldatzeko ahalmena du Jaurlaritzak, bigarren xedapen gehigarriak emanda. Lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioen identifikazioa ez da egiten indarrean dagoen Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren arabera (2009ko EJSNa), baizik eta 2003an maila txikiagoko eguneratze bat egin zitzaion 1993ko sailkapenaren arabera (1993ko EJSNa, 1. berrikuspena); izan ere, hori erabiltzen da 2005eko urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, zeinak lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda ezartzen baitu eta lurzoruak kutsatuta daudela adierazteko irizpideak eta estandarrak finkatzen baititu.

Finalmente, los anexos I, II y III establecen, respectivamente, el listado de actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, la clasificación de las actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, y los valores indicativos de evaluación, sin perjuicio de la facultad del Gobierno para la modificación de los citados anexos que la disposición adicional segunda le atribuye. La identificación de las actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo no se realiza con referencia a la vigente Clasificación Nacional de Actividades Económicas (CNAE-2009), sino a la clasificación de 1993, que sufrió una actualización de orden menor en el año 2003, CNAE 93, Revisión 1, dado que es ésta la que se utiliza en el Real Decreto 9/2005, de 14 de enero, por la que se establece la relación de actividades potencialmente contaminantes del suelo y los criterios y estándares para la declaración de suelos contaminados.

I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Legearen xedea.

Artículo 1.– Objeto de la Ley.

Lege honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko lurzorua babestea da, eta jatorri antropikoa duten ekintzen ondorioz lurzoruaren ezaugarri kimikoak eraldatzea saihestea.

La presente ley tiene por objeto la protección del suelo de la Comunidad Autónoma del País Vasco, previniendo la alteración de sus características químicas derivada de acciones de origen antrópico.

Horretarako, lurralde-eremu horretan dauden kutsatutako eta eraldatutako lurzoruei aplikatzekoa den araubide juridikoa ezartzen du, ingurumena eta pertsonen osasuna zaintzeko, eta finkatzen ditu bai berariazko betebeharrak lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioentzat eta bai baimentzeko araubidea ere lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko ekintzak egiten dituzten entitateentzat.

Para ello establece el régimen jurídico aplicable a los suelos contaminados y alterados existentes en dicho ámbito territorial, en aras a preservar el medio ambiente y la salud de las personas, fijando obligaciones específicas para las actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo y el régimen de acreditación de entidades para la realización de actuaciones de investigación y recuperación de la calidad del suelo.

2. artikulua.– Lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioak.

Artículo 2.– Actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

1.– Substantzia arriskutsuak erabiltzeagatik edota hondakinak sortzeagatik lurzorua kutsatzeko aukera handiena dutenak dira lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioak. Jarduera eta instalazio horiek lege honen I. eranskinean daude zehaztuta; eta, lege honen ondorioetarako potentzialki kutsatzaileak izateko, beharrezko baldintza da lurzorua ukitzen egotea.

1.– Son actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo aquellas que, ya sea por el manejo de sustancias peligrosas, ya sea por la generación de residuos, sean susceptibles de causar con mayor probabilidad la contaminación del suelo. Dichas actividades e instalaciones se especifican en el anexo I de esta ley, siendo condición necesaria para que tengan el carácter de potencialmente contaminantes a efectos de la misma el que se desarrollen en contacto con el suelo.

2.– Kutsatzeko ahalmenaren arabera, lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioen hiru kategoria finkatzen dira II. eranskinean. Horien sailkapenaren arabera, eta hartzen duten lurzorua zertarako erabiltzen duten kontuan hartuz, legezko betebehar desberdinak izango dituzte.

2.– En función de su potencial contaminante, se establecen en el anexo II tres categorías de actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo. A tenor de su clasificación y del uso previsto para el suelo que ocupan llevarán aparejadas obligaciones legales diferenciadas.

3. artikulua.– Definizioak.

Artículo 3.– Definiciones.

Lege honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

A los efectos de la presente ley se entenderá por:

1.– Lurzorua: lurrazalaren zati solidoa da, harri amatik azalerainokoa, zeinak barne hartzen baititu fase likidoak eta gaseosoak eta bertan bizi diren organismoak eta zeina gai baita eginkizun naturalak betetzeko nahiz erabilia izateko. Nolanahi ere, ez da lurzorutzat hartuko lurrazaleko ur-geruza batek etengabe estaltzen duena.

1.– Suelo: la parte sólida de la corteza terrestre desde la roca madre hasta la superficie, que incluye tanto sus fases líquida y gaseosa como los organismos que habitan en él, con la capacidad de desempeñar funciones tanto naturales como de uso del mismo. En todo caso, no tendrán tal consideración aquellos permanentemente cubiertos por una lámina de agua superficial.

2.– Lurzoru kutsatua: gizakiaren ekintzen eraginez ezaugarri kimikoetan eraldaketaren bat duen lurzoru oro da, baldin eta aldaketa hori, ingurumenerako edo pertsonen osasunerako ezin onartuzko arriskua duelako, bere funtzioekin bateraezina bada bai egungo erabilerarako bai erabilera aldatuz gero hurrengo baterako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak horrela adierazten badu, lege honetan lurzoruaren kalitatea zehazteko araututako prozedurarekin bat etorriz.

2.– Suelo contaminado: todo suelo que presente una alteración de origen antrópico, en relación con sus características químicas, incompatible con sus funciones debido a que suponga para el uso actual, o pueda suponer, en el supuesto de cambio de uso, un riesgo inaceptable para la salud de las personas o el medio ambiente, y así sea declarado por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de acuerdo con el procedimiento para determinar la calidad del suelo regulado en esta ley.

3.– Lurzoru eraldatua: eraldatutakotzat joko da edozein lurzoru, detektatutako kutsatzaileen kontzentrazioek ezarrita dauden erreferentziako balioak gainditzen dituztelako arriskuen analisia egitea beharrezkoa denean, eta analisi horrek lurzorua ez dagoela kutsatuta egiaztatzen duenean. Kutsatu gabe dagoen lurzorua ez da eraldatutzat joko, lege honen ondorioetarako, baldin eta antzematen diren TPH edo petrolioaren guztizko hidrokarburoen kontzentrazioak oinarrizko araudian finkatutako erreferentziako balioa baino 50 mg/kg handiagoak badira eta 500 mg/kg baino txikiagoak badira.

3.– Suelo alterado: todo suelo en el que, al superar las concentraciones de los contaminantes detectados los valores de referencia establecidos, resulte necesario realizar un análisis de riesgos y éste acredite que el suelo no se encuentra contaminado. No tendrá la consideración de alterado, a efectos de esta norma, aquel suelo no contaminado en el que únicamente se detecten concentraciones de TPH (hidrocarburos totales del petróleo) superiores al valor de referencia previsto en la normativa básica en 50 mg/kg e inferiores a 500 mg/kg.

4.– Kontrolatu gabeko hondakin-biltegi zaharrak: horrelakotzat joko dira hondakinak biltzeko eremuak, baldin eta jarduna utzia badute hondakin inerteak eta inertizazioaren gai izan direnak kudeatzeko arauak finkatzen dituen 1994ko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretua indarrean sartu aurretik eta ondorioz hondakindegi-izaerarik ez badute. Kontzeptu horretan sartzen dira «hondakindegi» izen orokorra duten lekuak, baldin eta lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioak dauden edo egon diren lekuen inbentarioan jasota badaude eta aipatutako dekretua indarrean jarri baino lehen utzi bazioten jardunari.

4.– Antiguos depósitos incontrolados de residuos: aquellas áreas de deposición de residuos que cesaron su actividad antes de la entrada en vigor del Decreto 423/1994, de 2 de noviembre, sobre gestión de residuos inertes e inertizados y que no tienen, por tanto, condición de vertederos. Se incluyen en este concepto aquellos emplazamientos que, bajo el epígrafe genérico de vertederos, se encuentran recogidos en el inventario de emplazamientos que soportan o han soportado actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo y cesaron su actividad antes de la entrada en vigor del decreto citado.

5.– Lurzoruan garatzen diren jarduerak edo lurzoruan dauden instalazioak: garatzen diren edo dauden lekuaren eta lurzoruaren artean tarteko solairurik ez duten jarduerak edo instalazioak.

5.– Actividades e instalaciones que se desarrollen o se ubiquen en contacto con el suelo: aquellas actividades e instalaciones que se desarrollan o localizan en una ubicación en la que no existen plantas intermedias entre ellas y el suelo.

6.– Ebaluazioko balio adierazleak: lurzoruaren kalitatearen estandarren sistema eratzen duten kimika-substantzien kontzentrazioei dagozkien balioak. Balio horiek lege honen III. eranskinean zehazten direnak dira; eta, eranskinean jasota ez dauden beste kimika-substantzia batzuen kasuan, arautzen den metodoaren arabera lortutakoak. Balio horiek honela daude definituta:

6.– Valores indicativos de evaluación: valores referentes a concentraciones de sustancias químicas que constituyen el sistema de estándares de calidad del suelo. Dichos valores son los que se especifican en el anexo III de esta ley y, para otras sustancias químicas no recogidas en el mismo, los que se obtengan de acuerdo con el método que se establezca reglamentariamente. Estos valores están definidos de la siguiente manera:

a) A ebaluazioko balio adierazlea (A-EBA): substantzia jakin batek Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruetan era naturalean aurkitzen denean duen kontzentrazio-tartearen mailarik gorenarekin bat datorren estandarra. Jatorri antropikoa duten substantzientzat, analisi-metodo normalizatuak aplikatzean detektatzen den mugako balioaren parekoa izango da A-EBA A motako ebaluazioko balio adierazlea. Salbuespen gisa, lurzoru batean dauden substantzia-kontzentrazioak naturalak direla ziurtatzen bada, onartu egin ahal izango da, espediente jakin bakoitzean, toki horretan A-EBA A motako ebaluazioko balio adierazle desberdin bat finkatzea.

a) Valor indicativo de evaluación A (VIE-A): estándar que se corresponde con el límite superior del intervalo de concentraciones en que una determinada sustancia se encuentra de forma natural en los suelos de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Para las sustancias de origen antrópico, el valor indicativo de evaluación A (VIE-A) se asimilará al límite de detección en aplicación de métodos analíticos normalizados. De forma excepcional, previa acreditación del carácter natural de las concentraciones de sustancias existentes en un suelo, podrá admitirse, en el marco de cada expediente en concreto, la fijación de un valor indicativo de evaluación A (VIE-A) distinto a nivel local.

b) B ebaluazioko balio adierazlea (B-EBA): substantzia batek lurzoruan duen kontzentrazioa adierazten du estandar horrek. Estandar horretatik gora, lurzorua eraldatuta dago, eta kutsatuta egoteko aukera ere badago, baina, hori egiaztatzeko, arriskuen analisi bat egin beharko da. Lurzoruaren erabilera desberdinen arabera definitzen da B-EBA balioa.

b) Valor indicativo de evaluación B (VIE-B): estándar que indica la concentración de una sustancia en el suelo por encima de la cual el suelo está alterado y existe la posibilidad de que esté contaminado, extremo para cuya confirmación se requerirá la realización de un análisis de riesgos. El VIE-B se define para los distintos usos del suelo.

Orobat, lur azpiko uren arloan erreferentziakoak diren balioak ezarri eta aldatu ahal izango ditu Administrazio hidrauliko eskudunak, lur azpiko urak kutsadura eta narriaduratik babestearen inguruko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/118/EE Direktiban ezarritakoaren arabera.

Asimismo, en relación con los valores de referencia en materia de aguas subterráneas éstos podrán ser establecidos y modificados por la Administración hidráulica competente conforme a lo determinado en la Directiva 2006/118/CE del Parlamento Europeo y del Consejo de 12 de diciembre de 2006 relativa a la protección de las aguas subterráneas contra la contaminación y el deterioro.

7.– Arriskua: lurzoruan dagoen substantzia kutsatzaile bat hartzaileren batekin, zuzenean edo beste bide baten bitartez, kontaktuan jartzean pertsonen osasunerako edo ingurumenerako ondorio kaltegarriak izateko probabilitatea.

7.– Riesgo: probabilidad de que un contaminante presente en el suelo entre en contacto con algún receptor, directamente o a través de otro medio, con consecuencias adversas para la salud de las personas o el medio ambiente.

Pertsonen osasuna babesteko, arrisku onargarriko egoera dela onartzen da, substantzia kantzerigenoen kasuan, minbizia agertzeko ohiko maiztasuna ehun mila kasutik bat baino gutxiagokoa izatea substantzia horren eraginpean dagoen biztanlerian. Kantzerigenoak ez diren ondorioetarako, onargarritzat joko da arriskua, identifikatutako substantzia kutsatzaileen kasuan, epe luzeko esposizio-dosien eta gehieneko dosi onargarriaren arteko zatidura unitatea baino txikiagoa denean.

En términos de protección de la salud humana, se asume, para sustancias cancerígenas, que una situación de riesgo aceptable es aquella en que la frecuencia esperada de aparición de cáncer en la población expuesta no excede de uno por cada cien mil casos. Para los efectos no cancerígenos, el riesgo se considerará aceptable cuando, para los contaminantes identificados, el cociente entre las dosis de exposición a largo plazo y la dosis máxima admisible es inferior a la unidad.

Ekosistemak babesteko, arrisku onargarriko egoeratzat hartzen da egoera, identifikatutako kutsatzaileetarako, kontzentrazio gisa adierazitako esposizio-mailaren eta atalase ekotoxikologikoaren arteko zatidura unitatea baino txikiagoa denean; atalase hori ekosistemetan ondoriorik espero ez den gehieneko kontzentrazioak definitzen du.

En términos de protección de los ecosistemas, se asume como una situación de riesgo aceptable aquella en que, para los contaminantes identificados, el cociente entre el nivel de exposición, expresado como concentración, y el umbral ecotoxicológico, definido por la concentración máxima para la que no se esperan efectos sobre los ecosistemas, es inferior a la unidad.

Kasu guztietan, aintzat hartuko dira bai substantziak banaka agertzearen ondorio diren arriskuak eta bai substantzia batzuk agertzean metaketak dakartzan ondorioak.

En todos los casos se considerarán tanto los riesgos derivados de la presencia de sustancias individuales como los efectos acumulativos asociados a la presencia de varias de ellas.

8.– Prebentzio-neurriak: lurzorua kutsatzen duen ekintzarik ager ez dadin hartutako neurri guztiak.

8.– Medidas preventivas: todas aquellas medidas tendentes a evitar la aparición de acciones contaminantes del suelo.

9.– Babes-neurriak: ekintza kutsatzaileetatik lurzoruan sortutako ondorioak saihestu edo gutxitzen saiatzen diren neurri guztiak.

9.– Medidas de defensa: todas aquellas medidas que traten de evitar o minimizar los efectos sobre el suelo derivados de acciones contaminantes.

10.– Lurzorua berreskuratzeko neurriak: lurzoruan substantzia kutsatzaileen kontzentrazioak gutxitzeko helburuarekin hartutako neurri guztiak eta substantzia horien eraginpean egotea edo substantziak sakabanatzea mugatzeko helburuarekin hartutakoak.

10.– Medidas de recuperación: todas aquellas medidas cuyo objeto sea la reducción de las concentraciones de sustancias contaminantes en el suelo o la limitación de la exposición o de las vías de dispersión de dichas sustancias.

11.– Kontrol- eta segimendu-neurriak: kutsadurak kalte egindako lurzoruaren edo inguruneen kalitateak nahiz lurzoruaren eraldaketak denboran zehar izandako bilakaera balioztatu ahal izateko informazioa lortzeko helburua duten neurri guztiak.

11.– Medidas de control y seguimiento: todas aquellas medidas cuyo objeto sea obtener información que permita valorar la evolución en el tiempo de la calidad del suelo o de los medios afectados por la contaminación o alteración de éste.

12.– Eskuragarri dagoen teknologiarik onena: aurrerapen teknikoak zein zientifikoak ekarritako teknologia da, kostuak eta onurak kontuan hartuta zentzuzko baldintzetan lor badaiteke.

12.– Mejor tecnología disponible: aquella tecnología aportada por el progreso técnico o científico a la que se pueda tener acceso en condiciones razonables, tomando en consideración los costes y beneficios.

4. artikulua.– Printzipioak.

Artículo 4.– Principios.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen inguruan, herri-administrazioek printzipio hauen arabera jokatuko dute:

Las administraciones públicas actuarán conforme a los siguientes principios en relación con los suelos de la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Lurzoruaren funtzio naturalei eustea.

a) La conservación de las funciones naturales del suelo.

b) Haren funtzio gehienak mantentzea.

b) El mantenimiento del máximo de sus funciones.

c) Teknologia eskuragarririk onenak erabiliz lurzorua berreskuratzea, izango duen erabileraren arabera.

c) La recuperación del suelo acorde con el uso al que vaya a estar destinado, utilizando las mejores tecnologías disponibles.

d) Leku berean lurzorua berriz erabiltzea dakarten konponbideei lehentasuna ematea.

d) La priorización de aquellas soluciones que impliquen la reutilización del suelo en el mismo emplazamiento.

e) Lurzorua berreskuratzeko ekintza egoki baten kostuak bere gain hartzea ahalbidetuko duten erabilerak esleitzea lurzoruari.

e) La asignación de usos que permitan absorber los costes de una acción recuperadora adecuada del suelo.

f) Kutsatzailea izan daitekeen jarduera bat dagoen edo egon den lurzoruari erabilera bat esleitzerakoan, hirigintza-kudeaketaren esparruan dagoen lurzoru guztiarentzat ingurumenaren aldetik konponbidea eskatzea.

f) La exigencia de solución ambiental para la totalidad del suelo, comprendido en el ámbito de gestión urbanística, que soporte o haya soportado una actividad potencialmente contaminante.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen kalitatea ezagutzeari eta kontrolatzeari lehentasuna ematea.

g) La prioridad del conocimiento y control de la calidad de los suelos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

h) Kutsatzen duenak ordaindu egin behar duela eta kaltea eragiten duena erantzun egin behar duela dioen printzipioa aplikatzea.

h) La aplicación del principio de que quien contamina paga y quien daña responde.

5. artikulua.– Hondakinak uzteko jarduerak egiten diren lekuak.

Artículo 5.– Emplazamientos con actividad de deposición de residuos.

1.– Zigilatzea nahitaezkoa duten edo zigilatzea aurreikusten den hondakindegien kasuan, zuzen zigilatu dela onartzeko eta itxiera osteko aldia hasten dela xedatzeko ingurumen-organoak ematen duen ebazpenak lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren ondorioak izango ditu, eta, horretarako, bateragarria den azalerako erabileraren inguruko adierazpena jasoko du zigilatzearen osotasuna bermatze aldera.

1.– En el caso de vertederos en los que sea preceptivo o se prevea su sellado, la resolución del órgano ambiental aprobando la correcta ejecución del sellado y acordando el inicio del periodo posclausura surtirá los efectos de la declaración de calidad del suelo, incluyendo a tal fin la declaración relativa al uso compatible en superficie en aras a garantizar la integridad del sellado.

2.– Kontrolatu gabeko hondakin-biltegi zaharrek, lege honen ondorioetarako, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak dauden edo egon diren lurzoruei ezartzen zaien araubide orokorra bete behar dute.

2.– Los antiguos depósitos incontrolados de residuos están sometidos, a efectos de esta ley, al régimen general aplicable a los suelos que soportan o han soportado actividades potencialmente contaminantes del suelo.

3.– Inoiz ez da ebazpenik egingo adierazteko leku bat erabil daitekeela leku bat erabil daitekeela etxebizitzatarako edo lege honen arabera hiri-erabileraren parekoak diren beste erabilera batzuetarako, kontrolatu gabeko hondakin-biltegi zahar bat edo hondakindegi bat dagoenean eta hondakin arriskutsuak dauzkanean edo, hiri-hondakinek bezala, gasak edo geoteknia-arazoak sor ditzaketen hondakinak dauzkanean.

3.– En ningún caso se emitirá una resolución que declare apto para el uso de vivienda o de otros usos equiparables a uso urbano a efectos de esta ley, un emplazamiento en el que exista un antiguo depósito incontrolado de residuos o un vertedero que contengan residuos peligrosos o residuos que, como los urbanos, puedan generar gases o dar lugar a problemas geotécnicos.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
LURZORUAREN KALITATEA EZAGUTU ETA KONTROLATZEKO BITARTEKOAK
INSTRUMENTOS PARA CONOCER Y CONTROLAR LA CALIDAD DEL SUELO

6. artikulua.– Lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko bitartekoak.

Artículo 6.– Instrumentos para conocer y controlar la calidad del suelo.

Lurzoruaren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko bitartekoak hauek dira: lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedurak, lurzoruaren egoeraren txostenak, lurzoruaren kalitatearen miaketazko ikerketak, lurzoruaren kalitatearen ikerketa xeheak –arriskuen analisiak, aukeren azterketak, lurzorua berreskuratzeko planak eta gaika hondeatzeko planak barne, hala dagokionean– eta lurzoruaren azken egoeraren ikerketak.

Son instrumentos para conocer y controlar la calidad del suelo los procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo, los informes de situación de suelo, las investigaciones exploratorias de calidad del suelo, las investigaciones detalladas de calidad del suelo –incluyendo en su caso análisis de riesgos, los estudios de alternativas, los planes de recuperación y planes de excavación selectiva–, y las investigaciones del estado final del suelo.

7. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedurak.

Artículo 7.– Procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo.

1.– Lurzoruaren kalitatearen arloan deklarazioak egiteko bi prozedura finkatzen dira: lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura eta lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedura.

1.– Se establecen dos procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo: el procedimiento de declaración de la calidad del suelo y el procedimiento de declaración de aptitud de uso del suelo.

2.– Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura administrazio-prozedura bat da, eta horren bidez balioztatzen du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lurzorua uneko edo aurreikusitako erabilerarako egokia den, baimendutako entitate batek egindako lurzoruaren kalitatearen ikerketa-txostenen arabera. Horretarako, nahitaez, ezagutu egin behar da lurzoruan eta kaltetuta egon daitezkeen beste ingurune batzuetan dauden kutsatzaileen kontzentrazioa, eta ikerketa-fase bakoitzari dagozkion irizpideen arabera ebaluatu kontzentrazio hori.

2.– El procedimiento de declaración de la calidad del suelo es el procedimiento administrativo que tiene por finalidad validar, por parte del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma, la adecuación del suelo al uso actual o previsto, en función de los informes de investigación de calidad del suelo realizados por una entidad acreditada. Obligatoriamente conlleva conocer la concentración de contaminantes en el suelo y en otros medios potencialmente afectados y realizar su evaluación de acuerdo a los criterios que correspondan a cada fase de investigación.

3.– Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedura administrazio-prozedura bat da, eta horren bidez balioztatzen du ingurumen-organoak industria-erabilerarako soilik balio duen lurzoruaren gaitasuna, 24. artikuluan jasotako kasuetan. Ondorio horietarako, industria-erabileratzat hartzen dira B-EBA B ebaluazioko balio adierazleak aplikatzen zaizkien erabilerak. Nahitaez lurzoruaren egoeraren txosten bat lantzea eskatzen du horrek.

3.– El procedimiento de declaración de aptitud de uso del suelo es aquel procedimiento administrativo que tiene por finalidad validar, por parte del órgano ambiental, la aptitud del suelo exclusivamente para uso industrial y en los supuestos recogidos en el artículo 24. A estos efectos, se equiparan a uso industrial aquellos a los que se les aplican los Valores Indicativos de Evaluación B (VIE-B) para dicho uso. Obligatoriamente requiere la elaboración de un informe de situación del suelo.

8. artikulua.– Lurzoruaren egoeraren txostenak.

Artículo 8.– Informes de situación del suelo.

1.– Lurzoruaren egoeraren txostenen xedea hau da: lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazioren bat dagoen edo egon den lurzoruan kutsadura garrantzitsuak gertatu ote diren edo gerta daitezkeen balioztatzea.

1.– Los informes de situación del suelo tienen como finalidad valorar la posibilidad de que se hayan producido o se produzcan contaminaciones significativas en el suelo sobre el que se asienta o se haya asentado alguna de las actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

2.– Balioztatzea honako hauetan oinarrituko da: maneiatutako substantzia arriskutsuak eta sortutako hondakinak; instalazioen ezaugarriak eta ezarritako prebentzio-, babes-, kontrol- eta segimendu-neurri zehatzak; eta jarduera edo instalazioa dagoen ingurunea.

2.– La valoración se realizará en función de las sustancias peligrosas manejadas y los residuos generados, las características de las instalaciones y las medidas concretas de prevención, defensa y control y seguimiento implantadas, así como del entorno en el que se ubica la actividad o instalación.

3.– Lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioen kategorien arabera –zeinak lege honen II. eranskinean zehazten baitira–, zehaztasun-maila, eduki eta maiztasun desberdinak finkatuko dira erregelamenduetan, aurkeztu behar diren lurzoruaren egoeraren txostenetarako, eta administrazio-mailako onurak gehituko dira Europako EMAS erregistroan inskribatutako erakundeen kasuetan.

3.– En función de las distintas categorías de actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, definidas en el anexo II de la presente ley, se establecerán reglamentariamente alcances, contenidos y periodicidades distintos para los informes de situación de suelo que deban presentarse, incluyendo en dicha regulación beneficios administrativos en los casos de organizaciones inscritas en el registro europeo EMAS.

9. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen miaketazko ikerketa.

Artículo 9.– Investigación exploratoria de la calidad del suelo.

1.– Miaketazko ikerketaren xedea hau da: lurzorua eraldatuta edo kutsatuta egotea ekar dezakeen substantzia kutsatzaileen kontzentraziorik ba ote den egiaztatzea.

1.– La investigación exploratoria tiene por objeto comprobar la existencia de concentraciones de sustancias contaminantes que puedan implicar que el suelo esté alterado o contaminado.

2.– Ikerketa horren barruan honako hauek sartzen dira: lurzoruaren gainean garatutako jardueren inguruko ikerketa historiko bat egitea; ingurune fisikoaren ezaugarri nabarmenen datuak lortzea; eta laginak hartu eta analisiak egitea. Analisiak ikertu beharreko eremu osoko ingurune garrantzitsuetan (lurzoruan, uretan eta airean) dauden substantzia kutsatzaileen zerrenda egitea ahalbidetuko du, horiek espazioan duten banaketa mugatzeko eta azterketa-eremuan bereizitako azpieremu bakoitzean agertutako substantzien kontzentrazioa adierazteko. Ikerketa horren emaitza ikerketaren txostena egitea izango da, eta erregelamendu bidez zehaztuko da edukia.

2.– Esta investigación incluirá una investigación histórica relativa a las actividades desarrolladas sobre el suelo y la obtención de datos de las características relevantes del medio físico, así como la realización de una campaña de muestreo y análisis que permita acotar la lista de sustancias contaminantes presentes en los medios relevantes (suelo, agua y aire) en la totalidad del área objeto de investigación y su posible distribución espacial, indicando su concentración en cada una de las subáreas diferenciadas dentro del área de estudio. Como resultado de esta investigación se elaborará un informe comprensivo de la misma con el contenido que se especificará reglamentariamente.

3.– Kontrolatu gabeko hondakin-biltegi zaharren kasuan, biltegi horiek hartzen duten leku osoa ikertuko da, nahiz eta prozedura hastea eragin duen ekintzak biltegiaren zati bati bakarrik eragin. Kontrolatu gabeko hondakin-biltegi horiei eragiten dieten erabilera publikoko obren kasuan, obra hori egingo den zatia bakarrik ikertzea onartu ahal izango du ingurumen-organoak, salbuespen gisa.

3.– En el caso de antiguos depósitos incontrolados de residuos, la investigación deberá alcanzar a todo el emplazamiento afectado por tales depósitos independientemente de que la actuación que dé lugar al inicio del procedimiento afecte únicamente a una parte de éste. En el caso de obras de utilidad pública que afecten a los citados depósitos incontrolados de residuos, el órgano ambiental, excepcionalmente, podrá acordar que la investigación se realice únicamente en la parte objeto de actuación.

10. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen ikerketa xehatua.

Artículo 10.– Investigación detallada de la calidad del suelo.

1.– Ikerketa xehatuaren helburua hau da: arrisku onartezina izan dezaketen lurzoruetan, bide eman behar du kutsadurak eraginda egon daitezkeen lurzoruetan eta gainerako inguruneetan dauden substantzia kutsatzaileen motak, kontzentrazioa eta banaketa zuzen zehazteko, baita substantzia kutsatzaileak egoteagatik ingurumenak eta pertsonen osasunak dituen arriskuak kuantifikatzeko ere.

1.– La investigación detallada tiene como finalidad, en aquellos suelos que puedan implicar un riesgo inaceptable, permitir una correcta delimitación del tipo, concentración y distribución de las sustancias contaminantes en el suelo y en el resto de los medios que puedan haberse visto afectados por la contaminación, así como la cuantificación de los riesgos para la salud de las personas y el medio ambiente derivados de la presencia de sustancias contaminantes.

2.– Ikerketa horretan sartuko dira: laginak hartzeko eta kimika-analisiak egiteko kanpaina bat edo gehiago eta ingurune fisikoaren eta giza ingurunearen azterketa sakon bat. Halaber, kasuen arabera, arriskuen analisi bat, lurzorua berreskuratzeko aukeren azterketa bat, berreskuratze-plan bat eta gaika hondeatzeko plan bat egingo dira. Ikerketa horren emaitza ikerketaren txostena egitea izango da, eta erregelamendu bidez zehaztuko da edukia.

2.– Esta investigación incluirá la realización de una o varias campañas de toma de muestras y análisis químicos y de un estudio exhaustivo del medio físico y humano. Asimismo implicará, según los casos, la realización de un análisis de riesgos, un estudio de alternativas de recuperación, un plan de recuperación y un plan de excavación selectiva. Como resultado de esta investigación, se elaborará un informe comprensivo de la misma con el contenido que se especificará reglamentariamente.

11. artikulua.– Arriskuen analisia.

Artículo 11.– Análisis de riesgos.

1.– Zenbait parametro identifikatu, neurtu eta konparatzeko prozesua da arriskuen analisia; horren bidez, kaltetutako inguruneetan substantzia jakin batzuk egoteak pertsonen osasunerako eta ingurumenerako izan ditzakeen arriskuak aztertu, analizatu eta arriskuon ezaugarriak zehazten dira.

1.– El análisis de riesgos es el proceso de identificación, medida y comparación de diversos parámetros, mediante el cual se estudian, analizan y caracterizan los riesgos que puede suponer para la salud de las personas y el medio ambiente la presencia de determinadas sustancias en los medios afectados.

2.– Ikerketa xehearen edukia den aldetik, lurzoruaren kutsadurak eragin diezaiekeen objektu guztiak hartu behar dira kontuan arrisku-analisian. Aintzat hartuko da ea ondorio kaltegarriak sor daitezkeen, lurzoruaren eta kaltetutako beste ingurune batzuen kutsaduraren ondorioz, pertsonen osasunean eta, kasuaren arabera, ekosistemen funtzionamenduan; eta, aldi berean, kutsadura beste ingurune batzuen bidez barreiatzeko aukerak ebaluatuko dira (bereziki, uraren bidez), eta kutsadurak produktibitatean eta azpiegituretan izan dezakeen eragina ere bai. Ikerketa xehea egiteko unean lurzoruak duen erabilera edo aurreikusitako erabilera kontuan hartuta balioztatuko da arriskua.

2.– Como contenido integrante de la investigación detallada, el análisis de riesgos deberá considerar todos los objetos que puedan verse afectados por la contaminación del suelo. Deberá valorar la probabilidad de que se produzcan efectos adversos como consecuencia de la contaminación del suelo y otros medios afectados sobre la salud humana y, en su caso, sobre el funcionamiento de los ecosistemas y evaluará asimismo las probabilidades de que la contaminación se disperse a través de otros medios, fundamentalmente el agua, y que aquella pueda afectar tanto a la productividad como a las infraestructuras. La valoración del riesgo se efectuará atendiendo al uso del suelo en el momento de llevar a cabo la investigación detallada o, en su caso, al uso previsto.

3.– Arriskuen analisiaren gutxieneko edukia erregelamendu bidez zehaztuko da.

3.– El contenido mínimo del análisis de riesgos se determinará reglamentariamente.

12. artikulua.– Aukeren azterketa eta lurzorua berreskuratzeko plana.

Artículo 12.– Estudio de alternativas y plan de recuperación.

1.– Lurzorua berreskuratzeko aukeren azterketa ikerketa xehearen edukiaren zati da, eta azterketa horren helburua ikertutako lurzorua saneatzeko aplika daitezkeen teknikak eta neurriak identifikatu eta horiek konparazioz balioztatzea da. Balioztatze-prozesuan, teknika, ingurumena, ekonomia edo intereseko beste edozein alderdi hartuko da kontuan berreskuratutako lurzorua berrerabiltze aldera.

1.– El estudio de alternativas de recuperación, como contenido integrante de la investigación detallada, tiene por objeto la identificación y valoración comparativa de las diferentes técnicas y medidas aplicables al saneamiento del suelo investigado. En el proceso de valoración se considerarán aspectos técnicos, ambientales, económicos o cualquier otro que pueda resultar de interés en aras de la reutilización del suelo recuperado.

2.– Lurzorua berreskuratzeko planaren xedea, berriz, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin, 39. eta 40. artikuluetan finkatzen diren berreskuratze-helburuak lortzen direla bermatzeko egin beharreko ekintzak diseinatzea da; kasu guztietan, eskuragarri dagoen teknologiarik onena erabiliko da.

2.– Por su parte, el plan de recuperación, con el contenido que se especificará reglamentariamente, tiene por finalidad diseñar las acciones a ejecutar para garantizar que se consiguen los objetivos de recuperación que se establecen en los artículos 39 y 40, utilizando en todos los casos la mejor tecnología disponible.

13. artikulua.– Hondeaketa selektiboaren plana.

Artículo 13.– Plan de excavación selectiva.

1.– Hondeaketa selektiboaren planaren xedea hau da: lurzorua kutsa dezakeen jarduera bat dagoen edo egon den leku batean edo kutsadura horrek eragin dion leku batean hondeaketa-ekintzak planifikatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren alderdiak garatzea, leku horietan A-EBA A ebaluazioko balio adierazleak gainditu direnean. Ingurumenaren aldetik hondeaketaren segimendua eta kontrola bermatu behar ditu planak, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin, eta, nolanahi ere, hondeatutako materialak zuzen berrerabiltzea edo kanpoan zuzen kudeatzea optimizatu eta ziurtatuko du.

1.– El plan de excavación selectiva tiene por finalidad desarrollar los aspectos necesarios para la planificación y ejecución de las actuaciones de excavación en un emplazamiento que soporte o haya soportado una actividad potencialmente contaminante del suelo o que se haya visto afectado por dicha contaminación y en el que se hayan superado los valores indicativos de evaluación A (VIE-A). El plan, con el contenido que se especificará reglamentariamente, debe garantizar el seguimiento y el control ambiental de la excavación, optimizando y acreditando en todo caso la correcta reutilización o gestión externa de los materiales excavados.

2.– Hondeaketa selektiboaren plana beharrezkoa izan daiteke, bai hondeatzea eraikuntza-proiektuaren beharrek arrazoitzen dutenean eta bai aurreko artikuluan araututako aukera-azterketaren ostean proposatutako berreskuratze-plana hondeatzea denean.

2.– El plan de excavación selectiva podrá ser necesario tanto cuando la excavación venga motivada por necesidades del proyecto constructivo como cuando aquél sea el plan de recuperación propuesto tras el estudio de alternativas regulado en el artículo anterior.

14. artikulua.– Lurzoruaren azken egoeraren ikerketa.

Artículo 14.– Investigación del estado final del suelo.

1.– Ikerketa haren xedea hau da: eraikuntza-arrazoiengatik lurzorua berreskuratzeko edo hondeatzeko neurriak hartu ondoren, behar adina datu ematea, datu horiekin bermatuz lurzorua berreskuratzeko aplikatutako teknikarekin edo egindako hondeaketarekin lortu egin ahal izan direla geratzen den lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko ingurumen-organoak eskatzen dituen helburuak. Ikerketa hori egin ondoren lantzen den agirian oinarrituta ziurtatuko da hondeaketaren ostean geratzen den lurzorua berreskuratu den eta zer kalitate duen.

1.– Esta investigación tiene como finalidad proporcionar, tras la adopción de medidas de recuperación o de excavación por razones constructivas, los datos suficientes para garantizar que la técnica de recuperación aplicada, o la excavación efectuada, han permitido alcanzar los objetivos de la recuperación de la calidad del suelo remanente exigidos por el órgano ambiental. El documento que se elabore tras la ejecución de esta investigación servirá de base para la acreditación, bien de la recuperación, bien de la calidad del suelo remanente tras la excavación.

2.– Lurzorua berreskuratzeko neurriak bete osteko ikerketa egingo duen baimendutako entitatea ez da izango berreskuratze-planean ezarriko den metodologiaren araberako neurriak diseinatu, gainbegiratu edo bete dituen entitate bera.

2.– La investigación tras la adopción de medidas de recuperación se llevará a cabo por una entidad acreditada distinta de la o las que hayan diseñado, supervisado o ejecutado tales medidas de acuerdo a la metodología que se establezca en el plan de recuperación.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
LURZORUEN EDUKITZAILE EDO JABE DIREN PERTSONA FISIKO EDO JURIDIKOEN BETEBEHARRAK
OBLIGACIONES DE LAS PERSONAS FÍSICAS O JURÍDICAS POSEEDORAS Y PROPIETARIAS DE SUELOS

15. artikulua.– Lurzoruaren babesa.

Artículo 15.– Protección del suelo.

Lurzoruen edukitzaile edo jabe diren pertsona fisiko edo juridikoen oinarrizko betebeharra da lurzorua zaintzea, eta betebehar horretan sartzen da lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzea, bai eta lege honetan zehaztutako kasuetan neurriak hartzea ere –prebentzio-, babes-, berreskuratze- eta kontrol- eta segimendu-neurriak–.

La protección del suelo constituye un deber básico de las personas físicas o jurídicas poseedoras de suelos y de quienes sean sus propietarias, que conlleva la obligación de conocer y controlar la calidad del suelo, así como de adoptar medidas preventivas, de defensa, de recuperación y de control y seguimiento, en los casos que determine esta ley.

16. artikulua.– Lurzoruaren egoera ezagutzea.

Artículo 16.– Conocimiento de la situación del suelo.

1.– Lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazio berriak jarri nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek lurzoruaren egoeraren txosten bat bidali beharko dute, jarduera edo instalazioa jartzeko egin behar den baimen-eskaerarekin edo jakinarazpenarekin batera, ingurumen-organo eskudunak, hala badagokio, lurzoruaren inguruko neurriak sar ditzan.

1.– Las personas físicas o jurídicas que pretendan implantar nuevas actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo deberán remitir, en el marco de la autorización o comunicación sustantiva a que se halle sometida ésta, un informe de situación del suelo en orden a que el órgano ambiental competente pueda incorporar, en su caso, medidas en relación con el suelo.

2.– Orobat, lurzoruaren egoeraren txostenak aldian-aldian eguneratzea eskatu ahal izango du ingurumen-organoak, erregelamendu bidez ezartzen denaren arabera. Edozelan ere, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuen araudiaren mende dauden instalazioek gutxienez 5 urtean behin aurkeztu beharko dituzte txosten horiek.

2.– Asimismo, el órgano ambiental podrá requerir la actualización periódica de los informes de situación de suelo de conformidad con lo que se establezca reglamentariamente. En todo caso las instalaciones sometidas a la normativa de prevención y control integrados de la contaminación, deberán presentar dichos informes, al menos, con una periodicidad de 5 años.

3.– 23. eta 24. artikuluetan jasotako kasuetan, IV. kapituluan arautzen diren lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedurari edo lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedurari hasiera eman beharko diote artikulu horietan jasotako ekintzak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek.

3.– En los supuestos recogidos en los artículos 23 y 24, las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones recogidas en los mismos, deberán dar inicio a los procedimientos de declaración de calidad del suelo o de declaración de aptitud de uso del suelo regulados en el capítulo IV.

17. artikulua.– Lurzoruak eskualdatzea.

Artículo 17.– Transmisión de suelos.

1.– Lurzoruen jabe diren pertsona fisiko edo juridikoak, bizien arteko eskualdaketen kasuan, behartuta daude adieraztera ea eremu horietan badauden edo egon diren lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioetako batzuk.

1.– Las personas físicas o jurídicas propietarias de suelos están obligadas a declarar en caso de transmisión inter vivos, si estos soportan o han soportado algunas de las actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

2.– Notarioek ez dute baimenduko lurzoru-eskualdaketaren eskritura publikorik hartan jasota utzi gabe aurreko puntuan aipatzen den adierazpena.

2.– Las notarias y notarios no autorizarán la escritura pública de transmisión de suelos sin que se haga constar en la escritura la manifestación a que se refiere el apartado anterior.

3.– Jabetza-erregistratzaileek ez dute egingo lurzoru-eskualdaketaren tituluen inskripziorik lehenengo puntuan aipatutako adierazpena jasota utzi gabe.

3.– Las registradoras y registradores de la propiedad no practicarán la inscripción de los títulos de transmisión de suelos sin que conste la manifestación a que se refiere el apartado primero.

Era berean, jasotzen baldin bada lurzoru horretan badagoela edo egon dela lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazioren bat, bazterreko oharra jarriko da dagokion finkan.

Asimismo, en caso de constar que dicho suelo soporta o ha soportado alguna actividad o instalación potencialmente contaminante del suelo, esta circunstancia será objeto de nota al margen de la finca correspondiente.

4.– Goian azaldu diren betebeharrak aplikatuko dira, orobat, hirigintza-plangintza betetzeko ekintzetan, finkak ematen eta ondoriozko lursailak esleitzen diren eragiketen kasuan.

4.– Las obligaciones anteriores serán asimismo aplicables a las operaciones de aportación de fincas y asignación de parcelas resultantes en las actuaciones de ejecución urbanística.

18. artikulua.– Prebentzio- eta babes-neurriak.

Artículo 18.– Medidas preventivas y de defensa.

1.– Lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak –edo, hala dagokionean, ingurumen-erantzukizunaren araudiaren arabera jarduera edo instalazio horien arduradun diren beste pertsona batzuk– behartuta daude hartzera beharrezko prebentzio- eta babes-neurriak eta, nolanahi ere, ingurumen-organo eskudunak ezarri eta ekintza kutsatzaileak agertzea saihesteko eta ekintza horiek lurzoruan dituzten ondorioak saihesteko edo txikiagotzeko behar diren neurriak.

1.– Las personas físicas o jurídicas titulares de actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo o, en su caso, otras personas consideradas responsables de las mismas conforme a la normativa de responsabilidad ambiental, están obligadas a adoptar las medidas preventivas y de defensa necesarias, y en todo caso las que el órgano ambiental competente imponga y que sean necesarias para evitar la aparición de acciones contaminantes y evitar o minimizar los efectos en el suelo derivados de las mismas.

2.– Prebentzio- eta babes-neurri horiek, oro har, honako hauetan sartuko dira: ingurumen-baimen bateratuan, sailkatutako jardueren lizentziak emateko prozeduran egindako neurri zuzentzaileen nahitaezko txostenean, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean, araudi sektorialetan jasotako baimenetan, eta, hala dagokionean, lurzoruaren kalitatea edo aurreikusitako erabilerarako gaitasuna nolakoa den adierazten duen ebazpenean.

2.– Dichas medidas preventivas y de defensa se integrarán, con carácter general, en la autorización ambiental integrada, en el preceptivo informe de medidas correctoras emitido en el marco del procedimiento de concesión de licencias de actividades clasificadas, en la declaración de impacto ambiental, en las autorizaciones recogidas en las normativas sectoriales y, en su caso, en la resolución que declare la calidad del suelo o su aptitud para el uso previsto.

19. artikulua.– Lurzorua berreskuratzeko neurriak.

Artículo 19.– Medidas de recuperación.

1.– Lurzorua kutsatu edo eraldatzen duten jarduera edo instalazioen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak –edo, hala dagokionean, ingurumen-erantzukizunaren araudiaren arabera jarduera edo instalazio horien arduradun diren beste pertsona batzuk– behartuta daude lurzorua berreskuratzeko Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ezartzen dituen neurriak hartzera. Betebehar hori, aurreko pertsona horien ordez, lurzoruaren jabe edo edukitzaileei ere badagokie.

1.– Las personas físicas o jurídicas titulares de actividades o instalaciones causantes de la contaminación o alteración de un suelo o, en su caso, otras personas consideradas responsables de las mismas conforme a la normativa de responsabilidad ambiental, están obligadas a adoptar las medidas de recuperación que el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma establezca. Dicha obligación también corresponde subsidiariamente a las personas propietarias o poseedoras del suelo.

2.– Lurzorua berreskuratzeko neurriak, oro har, lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren ebazpenetan sartuko dira.

2.– Las medidas de recuperación se integrarán, con carácter general, en las resoluciones de declaración de calidad del suelo.

20. artikulua.– Kontrolatzeko eta segimendua egiteko neurriak.

Artículo 20.– Medidas de control y seguimiento.

1.– Lurzorua kutsatu edo eraldatzen duten jarduera edo instalazioen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak –edo, hala dagokionean, ingurumen-erantzukizunaren araudiaren arabera jarduera edo instalazio horien arduradun diren beste pertsona batzuk– behartuta daude Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ezartzen dituen kontrol- eta segimendu-neurriak hartzera. Horrelako pertsonarik egon ezean, lurzoruaren jabe edo edukitzaileei dagokie betebehar hori.

1.– Las personas físicas o jurídicas titulares de actividades o instalaciones causantes de la contaminación o alteración de un suelo o, en su caso, otras personas consideradas responsables de las mismas conforme a la normativa de responsabilidad ambiental, están obligadas a adoptar las medidas de control y seguimiento que el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma imponga. En defecto de las anteriores, dicha obligación corresponde a las personas propietarias o poseedoras del suelo.

2.– Kontrol- eta segimendu-neurri horiek, oro har, honako hauetan sartuko dira: ingurumen-baimen bateratuan, sailkatutako jardueren lizentziak emateko prozeduran egiten den neurri zuzentzaileen nahitaezko txostenean, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean, araudi sektorialetan jasotako baimenetan, eta, hala dagokionean, lurzoruaren kalitatea edo aurreikusitako erabilerarako gaitasuna nolakoa den adierazten duen ebazpenean.

2.– Dichas medidas de control y seguimiento se integrarán, con carácter general, en la autorización ambiental integrada, en el preceptivo informe de medidas correctoras emitido en el marco del procedimiento de concesión de licencias de actividades clasificadas, en la declaración de impacto ambiental, en las autorizaciones recogidas en las normativas sectoriales y, en su caso, en la resolución que declare la calidad del suelo o su aptitud para el uso previsto.

21. artikulua.– Kautelazko neurriak.

Artículo 21.– Medidas cautelares.

Osasunaren babeserako eta ingurumenaren babeserako kalteak berehala gertatzeko edo kalte berriak sortzeko mehatxu bat dagoelako presazko eta salbuespenezko arrazoiak daudenean, prebentzio- eta babes-neurriak, kontrol- eta segimendu-neurriak eta lurzorua berreskuratzeko neurriak hartzeko agindu ahal izango du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak. Aldez aurretik, pertsona interesdunei entzunaldia eskainiko die, eta ebazpen arrazoituaren bidez aginduko du neurriak hartzeko, arduradunak nortzuk diren zehaztuta. Horrek ez du baztertzen aurreko artikuluetan ezarritako prozedurak betetzea. Neurri horiek hartzeko eskakizuna egiteak ez du baztertuko zehatzeko araubidean ezarritakoa.

El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma, por razones de urgencia y excepcionalidad derivadas de la existencia de una amenaza inminente de daños o de la producción de nuevos daños para la protección de la salud y la protección del medio ambiente, podrá, previa audiencia a las personas interesadas, mediante resolución motivada y con determinación de sus responsables, ordenar la adopción de medidas preventivas y de defensa, de control y seguimiento y de recuperación, con independencia de los procedimientos previstos en los artículos anteriores. La exigencia de adopción de estas medidas se realizará sin perjuicio de lo establecido en el régimen sancionador.

22. artikulua.– Jakinarazteko betebeharra.

Artículo 22.– Obligación de informar.

1.– Dela denboran luzatu den kutsatze lauso baten ondorioz, dela istripu batek edo beste gorabehera batek eraginda, substantzia kutsatzaileen eraginpean dauden lurzoruen edukitzaile edo jabe diren pertsona fisiko edo juridikoek, eragin hori detektatu eta berehala eman behar diote horren berri Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, organo horrek hartu behar diren neurriak ezar ditzan eta neurriok betetzera behartuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak zehaztu ditzan, Ingurumen Erantzukizunaren 2007ko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 17. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe.

1.– Las personas físicas o jurídicas poseedoras o propietarias de suelos afectados por la presencia de sustancias contaminantes, sea esta consecuencia de una contaminación difusa prolongada en el tiempo, sea consecuencia de un accidente o derivada de otra circunstancia, informarán de esta afección al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma inmediatamente a su detección, a fin de que por dicho órgano se establezcan las medidas a adoptar y las personas físicas o jurídicas obligadas a ejecutarlas, sin perjuicio de lo establecido en el artículo 17 de la Ley 26/2007, de 23 de octubre, de Responsabilidad Medioambiental.

Informazio hori Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari eman beharko zaio, lurzoruetan lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioak egon zein ez.

Dicha información deberá suministrarse al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma con independencia de que los suelos soporten o no actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

2.– Lur-hondeaketak edo lur-mugimenduak egiten direnean lurzorua kutsatuta dagoela adierazten duen zantzurik detektatzen bada, ekintza horien arduraduna behartuta egongo da horren berri berehala tokian tokiko udalari eta Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari ematera, organo horrek zer neurri hartu behar diren eta neurriok zein pertsona fisiko edo juridikoak bete behar dituen zehaztu dezan.

2.– La detección de indicios de contaminación de un suelo cuando se lleven a cabo operaciones de excavación o movimiento de tierras obligará al responsable de tales actuaciones a informar, de forma inmediata, de tal extremo al ayuntamiento correspondiente y al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma, con el objeto de que este defina las medidas a adoptar y las personas físicas o jurídicas obligadas a ejecutarlas.

3.– Beren eskumenen esparruan lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat utzi edo jarri dela dakiten herri-administrazioek berehala jakinarazi beharko diote hori Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari.

3.– Las administraciones públicas que en el marco de sus competencias tengan conocimiento del cese o de la implantación de una actividad o instalación potencialmente contaminante del suelo, deberán ponerlo inmediatamente en conocimiento del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma.

4.– Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, bere aldetik, lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren eta lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedurak hasteko jasotzen dituen eskaeren berri emango die tokian tokiko udalei.

4.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma por su parte, comunicará a los ayuntamientos correspondientes las solicitudes de inicio del procedimiento de declaración de calidad del suelo o de declaración de aptitud del uso del suelo que reciba.

5.– Lege honetan araututako prozedura eta ekintzetan, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak administrazio hidrauliko eskudunari jakinaraziko dio lur azpiko urak kutsatuta egoteko adierazleak edo aztarnak daudela edo kaltea eragin dela, zuzenean nahiz kutsatutako lur azpiko ura migratzean, interes hidrogeologikoko lekuetan, jabari publiko hidraulikoan eta itsas-lehorrekoan eta hidrologia-planetako babestutako eremuen erregistroko tokietan.

5.– En el marco de los procedimientos y actuaciones regulados en esta ley, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma comunicará a la administración hidráulica competente la existencia de evidencias o indicios de contaminación de las aguas subterráneas o la afección directa o derivada de la migración del agua subterránea contaminada, a los emplazamientos de interés hidrogeológico, al propio dominio público hidráulico y marítimo-terrestre y a las diferentes zonas del registro de zonas protegidas de los planes hidrológicos.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
LURZORUAREN KALITATEAREN ARLOKO DEKLARAZIOAK
DECLARACIONES EN MATERIA DE CALIDAD DEL SUELO

23. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren kasuak.

Artículo 23.– Supuestos de declaración de la calidad del suelo.

1.– Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokio lurzoruaren kalitatearen deklarazioa egitea, honako hauetakoren bat gertatzen denean:

1.– Corresponderá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma declarar la calidad del suelo cuando concurra alguna de las circunstancias siguientes:

a) Kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat dagoen edo egon den lurzoru batean, jarduera bat jarri edo handitzea.

a) Instalación o ampliación de una actividad en un suelo que soporte o haya soportado una actividad o instalación potencialmente contaminante.

b) Lur-mugimenduak egitea lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat egon den leku batean, gaur egun jardunean ez dagoenean.

b) Ejecución de movimientos de tierras en un emplazamiento que hubiera soportado una actividad o instalación potencialmente contaminante del suelo y que en la actualidad se encuentre inactivo.

c) Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat behin betiko uztea.

c) Cese definitivo de una actividad o instalación potencialmente contaminante del suelo.

d) Kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat dagoen edo egon den lurzoru baten erabilera aldatzea.

d) Cambio de uso de un suelo que soporte o haya soportado una actividad o instalación potencialmente contaminante.

e) Arriskua eragin ahal izateko adinako kontzentrazioetan lurzoruan substantzia kutsatzaileak daudelako zantzu oinarrituak.

e) Indicios fundados de la existencia de sustancias contaminantes en el suelo en concentraciones que puedan suponer un riesgo.

f) Lurzoruaren jabe edo edukitzaile diren pertsona fisiko edo juridikoek eskatzea.

f) A iniciativa de las personas físicas o jurídicas propietarias o poseedoras del suelo.

2.– Aurreko artikulu-zatian jasotako ekintzaren baten ondorioz egin behar diren lur-mugimenduak egiteko, gaika hondeatzeko plan bat onartu beharko du aldez aurretik Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, kasu horretako lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduran.

2.– Los movimientos de tierra que deban ejecutarse como consecuencia de alguna de las actuaciones recogidas en el apartado anterior exigirán la previa aprobación, por parte del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma, de un plan de excavación selectiva en el marco del correspondiente procedimiento de declaración de la calidad del suelo.

24. artikulua.– Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren kasuak.

Artículo 24.– Supuestos de declaración de aptitud de uso del suelo.

Aurreko artikuluko lehen zatiko a) edo c) letretan jasotako kasuetan bakarrik, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokio lurzoru bat lege honen ondorioetarako industria-erabilerarako gai den adieraztea, baldin eta prozedura horretako lurzoruan egon den jarduera, lege honen II. eranskinaren arabera, kutsatzeko ahalmen ertaina duen jarduera gisa sailkatuta badago.

Corresponderá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma declarar la aptitud del suelo para un uso industrial a efectos de esta ley, cuando, dándose únicamente los supuestos contemplados en los epígrafes a) o c) del apartado primero del artículo anterior, la actividad que ha soportado el suelo objeto del procedimiento esté clasificada como actividad con potencial contaminante medio en los términos señalados en el anexo II de esta ley.

25. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozeduretatik salbuesteko kasuak.

Artículo 25.– Supuestos de exención de los procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo.

1.– Ez da beharrezkoa izango lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedurak hastea, 23. artikuluko kasuren bat jazo arren aldi berean honako egoera hauetakoren bat gertatzen denean:

1.– No será necesario dar inicio a los procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo cuando, a pesar de darse alguno de los supuestos del artículo 23, concurra alguna de las siguientes circunstancias:

a) Lurzorua industria-erabilerarako edo giza osasuna babesteko arau honetan jasotzen diren VIE-B balioak aplikatu beharreko beste erabilera batzuetarako denean, eta 23. artikuluko lehen zatiko a) edo c) letretan jasotako kasuetan bakarrik, baldin eta lurzoru horretan egon den jarduera –lege honen II. eranskinean adierazitakoaren arabera– kutsatzeko ahalmen txikiko jardueratzat sailkatuta badago eta ez bada aurreikusten leku horretan lurra mugitzerik edo zolata kentzerik.

a) Cuando para un uso industrial u otros usos a los que se aplicarían los valores VIE-B industrial para la protección de la salud humana recogidos en esta norma, y dándose únicamente los supuestos contemplados en los epígrafes a) o c) del apartado primero del artículo 23, la actividad que ha soportado el suelo esté clasificada como actividad con potencial contaminante bajo en los términos señalados en el anexo II de esta ley y no se prevean en el emplazamiento movimientos de tierras o eliminación de la solera.

b) Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat dagoen edo egon den leku baten zati bat okupatzen denean, komunikazio-azpiegituretarako zutabeak eraikitzeko lur-mugimenduen ondorioz edo argia, ura, gasa nahiz telekomunikazioak bezalako zerbitzu orokorrak jarri edo aldatzearen ondorioz.

b) Cuando se trate de una ocupación de una parte de un emplazamiento que soporta o ha soportado una actividad o instalación potencialmente contaminante del suelo como consecuencia de actuaciones de movimientos de tierras derivados de la construcción de pilares de infraestructuras de comunicaciones o de la implantación o modificación de servicios generales tales como luz, agua, gas o telecomunicaciones.

c) Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat handitu edo aldatzean, handitu edo aldatu nahi den jarduera edo instalazioak hartzen duen lursailaren mugen barruan egiten bada.

c) Cuando la ampliación o modificación de una actividad o instalación potencialmente contaminante del suelo se lleve a cabo dentro de los límites de la parcela ocupada por la actividad o instalación que se proyecta ampliar o modificar.

2.– 1. artikulu-zatian ezarritakoaz gain, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak salbuetsi egin ahal izango du lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduretatik, interesdunak hala eskatuta, baldin eta 23. artikuluko lehen zatiko c) letran deskribatutako egoera gertatzen bada eta jarduera edo instalazioaren zati bat utzi egiten bada, eta artikulu bereko a) letran deskribatutako egoera gertatzen bada eta jarduerak garatzeko behin-behineko instalazioak baldin badira.

2.– Además de lo establecido en el apartado 1, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma podrá eximir, a instancia de la persona interesada, de los procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo, cuando, dándose la circunstancia descrita en la letra c) del apartado primero del artículo 23, se trate de un cese parcial de la actividad o la instalación y cuando, dándose la circunstancia descrita en la letra a) del mismo artículo, se trate de instalaciones provisionales para el desarrollo de actividades.

3.– 23. artikuluko lehen zatiko a) edo d) letretan jasotako kasuak gertatzen direnean eta aldez aurretik lurzoruaren kalitatearen deklarazio bat badagoenean, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoan egin beharko da kontsulta, ebazpen arrazoituaren bidez adierazpen horren balioaz irizpena eman dezan eta, behar izanez gero, balio horri eusteko baldintzak ezar ditzan.

3.– Cuando, dándose los supuestos contemplados en los epígrafes a) o d) del apartado primero del artículo 23, exista previamente una declaración en materia de calidad del suelo se deberá consultar al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma a efectos de que, mediante resolución motivada, dictamine sobre la validez de la declaración existente y establezca en su caso las condiciones para mantener dicha validez.

4.– Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak salbuetsi egin ahal izango du, halaber, lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozeduretatik, baldin eta artikulu bereko e) letran deskribatutako egoera gertatzen bada eta premiazko arrazoiengatik lurzorua berreskuratzeko neurriak berehala hartzea gomendatzen bada. Nolanahi ere, erabakiaren berri eragindako pertsonei eman beharko zaie.

4.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma también podrá eximir de los procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo cuando, dándose la circunstancia descrita en la letra e) del mismo artículo, motivos de urgencia aconsejen la adopción inmediata de medidas de recuperación. En todo caso será comunicada la decisión a las personas afectadas.

5.– Hondeatu beharra sortzen duten aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla, aldez aurretik materialak behar bezala bereizita, ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan. Hondeaketa horrek gainditzen dituenean ingurumen-organoak material hondeatuen kopuruari dagokionez erregelamendu bidez ezarrita dauzkan atalaseak, gaika hondeatzeko plan baten arabera egingo da hondeatzekoak diren materialen karakterizazioa. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plana, betetzen hasi aurretik.

5.– En cualquiera de los supuestos anteriores que conlleve excavación, a la finalización de esta deberá presentarse ante el órgano ambiental un informe acreditativo de la correcta reutilización o gestión de los materiales excavados, previa su adecuada caracterización. Cuando dicha excavación supere los umbrales de cantidad de materiales excavados que el órgano ambiental determine reglamentariamente, la caracterización de los materiales a excavar se realizará de conformidad con un plan de excavación selectiva que deberá contemplar el contenido señalado en el artículo 13 y ser aprobado por el órgano ambiental con carácter previo a su ejecución.

26. artikulua.– Lizentziak eta baimenak deuseztatzea.

Artículo 26.– Nulidad de licencias y autorizaciones.

1.– Erabat deusezak izango dira organo substantiboak emandako lizentziak, baimenak eta gainerako ebazpenak, baldin eta Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldeko erabakia eman ez badu lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozeduretan –prozedura horiek beharrezkoak diren kasuetan– edo hurrengo kapituluan arautzen denaren arabera prozedura horiek ebazteko gehienezko epea igaro ez bada.

1.– Serán nulas de pleno derecho las licencias, autorizaciones y demás resoluciones emitidas por el órgano sustantivo, sin pronunciamiento favorable del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma, emitido en el marco de los procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo, en los supuestos en los que estos resulten exigibles o sin que haya transcurrido el plazo máximo de resolución de los mismos conforme a lo regulado en el capítulo siguiente.

2.– Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera aldez aurreko komunikazioaren erregimen juridikoaren menpean dauden jarduera sailkatuen sustatzaileek lurzoruaren kalitatearen arloko dagokion ebazpena eskuratuta eduki beharko dute, delako ebazpena aginduzkoa bada, komunikazio hori dagokion udalerriaren aurrean formalizatzeko unean.

2.– Los promotores de las actividades clasificadas sometidas al régimen jurídico de comunicación previa previsto en la Ley 3/1998, de 27 de febrero, general de protección del medio ambiente del País Vasco, deberán disponer de la correspondiente resolución en materia de calidad del suelo cuando esta fuere preceptiva, en el momento de formalizar dicha comunicación ante el ayuntamiento respectivo.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
LURZORUAREN KALITATEAREN ARLOKO PROZEDURAK
PROCEDIMIENTOS EN MATERIA DE CALIDAD DEL SUELO
LEHENENGO ATALA
SECCIÓN PRIMERA
LURZORUAREN KALITATEAREN ARLOKO PROZEDUREN INGURUKO GAI OROKORRAK
CUESTIONES GENERALES RELATIVAS A LOS PROCEDIMIENTOS EN MATERIA DE CALIDAD DEL SUELO

27. artikulua.– Aldez aurreko kontsulta eta informazioa.

Artículo 27.– Consulta e información previa.

Aurreko kapituluan ezarritako lurzoruaren kalitatearen arloko prozeduraren bat sustatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek aurretiazko kontsulta bat egin ahal izango dute Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoan, honako hauek eskuratzeko: prozedura horien eskakizun tekniko eta juridikoen gaineko informazioa, prozedura hasteko eman beharreko datuen zehaztasuna edo beste edozein alderdi aipagarri.

Las personas físicas o jurídicas promotoras de los procedimientos en materia de calidad del suelo previstos en el capítulo anterior podrán formular una consulta previa al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma dirigida a que se les facilite información sobre los requisitos técnicos y jurídicos de dichos procedimientos, el alcance de los datos a suministrar para su inicio o cualquier otro aspecto relevante.

Kontsulta egin ondorengo hiru hilabeteen barruan ebatzi beharko da.

La consulta deberá ser resuelta dentro de los tres meses siguientes a su formulación.

28. artikulua.– Erregistroetan inskribatzea.

Artículo 28.– Inscripción en registros.

1.– Lurzoruaren kalitatearen deklarazioak eta lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioak bazterreko oharrean jasoko dira Jabetzaren Erregistroan, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren ekimenez.

1.– Las declaraciones de la calidad del suelo y las declaraciones de aptitud de uso del suelo serán objeto de nota marginal en el Registro de la Propiedad a iniciativa del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma.

2.– Era berean, lege honetako 48. artikuluan aipatzen den administrazio-erregistroan sartuko dira ebazpen horiek, oinarri izan den dokumentazioarekin batera.

2.– Asimismo, estas resoluciones se incorporarán al registro administrativo contemplado en el artículo 48 de esta ley, junto con la documentación que haya servido de soporte.

29. artikulua.– Prozeduren arauak.

Artículo 29.– Normas de procedimiento.

1.– Erregelamendu bidez ezarriko dira lurzoruaren kalitatearen arloan deklarazioaren prozeduretan aplikatuko diren arauak, eta kontuan izango dira 4. artikuluan finkatutako printzipioak eta ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko, parte-hartze publikoa izateko eta justizia erabiltzeko eskubideak jasotzen dituen araudian ezarritako informaziorako eta parte-hartzerako bermeak.

1.– Reglamentariamente se establecerán las normas aplicables a los distintos procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo, teniendo en cuenta los principios establecidos en el artículo 4 y las garantías de información y participación exigidas por la normativa que regula los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente.

2.– Arautu egingo dira bai lurzoruaren kalitatea eta gaitasuna zein den adierazteko prozedurak eta bai kutsatu edo eraldatutakotzat jotako lurzorua gero berreskuratu egingo dela ziurtatzeko prozedura, eta araudi horretan sartuko dira izapideak sinpletzeko neurriak, Europako EMAS erregistroan inskribatutako erakundeen kasuetan.

2.– Se regularán tanto los procedimientos para declarar la calidad del suelo y su aptitud, como el procedimiento para acreditar la posterior recuperación de un suelo declarado como contaminado o alterado, incluyendo en dicha regulación el establecimiento de medidas para simplificar trámites administrativos en los casos de organizaciones inscritas en el registro europeo EMAS.

30. artikulua.– Erakundearteko lankidetza.

Artículo 30.– Colaboración interinstitucional.

Lankidetza instituzionalerako behar diren bitartekoak ezarriko dira udalek izan dezaten beren udal-mugarteko espedienteen ebazpen-epeen bukaeraren berri.

Se establecerán los instrumentos de colaboración interinstitucional necesarios para que los ayuntamientos tengan conocimiento de la finalización de los plazos de resolución de los expediente de su término municipal.

BIGARREN ATALA
SECCIÓN SEGUNDA
LURZORUAREN KALITATEAREN DEKLARAZIOAREN PROZEDURA
PROCEDIMIENTO DE DECLARACIÓN DE LA CALIDAD DEL SUELO

31. artikulua.– Prozedura hastea.

Artículo 31.– Inicio del procedimiento.

1.– 23. artikuluko lehen zatiko a) letran jasotako kasuetan, lurzoruaren kalitatearen deklarazioa egin beharko du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, jarduera jartzeko edo handitzeko gaitzen duten lizentziak edo baimenak eman aurretik.

1.– En los supuestos contemplados en el epígrafe a) del apartado primero del artículo 23, la declaración de calidad del suelo deberá emitirse por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma con anterioridad al otorgamiento de las licencias o autorizaciones sustantivas que habiliten para la instalación o ampliación de la actividad.

2.– 23. artikuluko lehen zatiko b) letran jasotako kasuetan, hondeaketa baimentzeko ebazpena eman beharko du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, lur-mugimenduak egiteko gaitzen duten lizentziak edo baimenak eman aurretik.

2.– En los supuestos contemplados en el epígrafe b) del apartado primero del artículo 23, la resolución de autorización de la excavación deberá emitirse por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma con anterioridad al otorgamiento de las licencias o autorizaciones sustantivas que habiliten para la ejecución de los movimientos de tierras.

3.– 23. artikuluko lehen zatiko c) letran jasotako kasuan, jarduera edo instalazioa behin betiko uzten denetik gehienez bi hilabeteko epean, uzte horren berri eman beharko dio titularrak Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari. Ohar horrekin batera, lege honetan ezarritakoaren ondorioetarako egingo dituen ekintzen proposamena aurkeztuko da, edo, desjabetze-ekintza baten ondorioz utzi bada jarduera edo instalazioa, gertaera hori egiaztatzen duen dokumentazioa. Aurkeztutako oharra ikusita, jarduera edo instalazioa utzi duenak zein betebehar dituen ezarriko du ingurumen-organoak, eta, hala dagokionean, prozedura hasteko ematen den gehienezko epea ere bai.

3.– En el supuesto contemplado en el epígrafe c) del apartado primero del artículo 23, en el plazo máximo de dos meses a contar desde el cese definitivo de la actividad o instalación, el titular de la misma deberá informar al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma sobre dicho cese. Dicha comunicación se acompañará de la propuesta de actuación a efectos de lo dispuesto en la presente ley o, en el caso de que el cese derive de una actuación expropiatoria, de documentación acreditativa de dicha circunstancia. A la vista de la comunicación presentada, el órgano ambiental establecerá el alcance de las obligaciones del cesante y, en su caso, el plazo máximo que se concede para iniciar el procedimiento.

Jarduera uztea konkurtso-prozedura baten ondorio denean, agintaritza judizialak izendatutako konkurtso-administratzaileek bete beharko dute betebehar hori.

En el supuesto de que el cese de la actividad sea consecuencia de un procedimiento concursal, serán los administradores concursales nombrados por la autoridad judicial quienes deberán cumplir la citada obligación.

4.– 23. artikuluko lehen zatiko d) letran jasotako kasuan, honako hauek egin baino lehen eman beharko du lurzoruaren kalitatearen deklarazioa ingurumen-organoak: lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat dagoen edo egon den lursailaren edo lursailen antolamendu xehea jasotzen duten hirigintza-bitartekoak behin betiko onartu baino lehen, edo bitarteko horiek aldatu baino lehen, eta, ahal dela, prozedura horien hasierako faseetan.

4.– En el supuesto contemplado en el epígrafe d) del apartado primero del artículo 23, la declaración de la calidad del suelo deberá emitirse por el órgano ambiental con anterioridad a la aprobación definitiva de los instrumentos urbanísticos que incluyan la ordenación pormenorizada de la parcela o parcelas que soporten o hayan soportado una actividad o instalación potencialmente contaminante del suelo o con anterioridad a la modificación de dichos instrumentos y, preferentemente, en las fases iniciales de los respectivos procedimientos.

Hala ere, leku horretan guztian edo zati batean lurzoruaren kalitatea ikertzea eragozten duten egoerak gertatzen badira, kasuan kasuko antolamendu-bitartekoa behin betiko onartu ahal izango da, lurzoruaren kalitatearen deklaraziorik gabe. Kasu horretan, Hirigintzako Ekintzen Programari hasierako onespena eman aurretik egin beharko da deklarazio hori; edo, horrelako programarik ezean, lekua barne hartzen duen kudeaketa-esparruko birpartzelazio eta urbanizazio proiektuei hasierako onespena eman aurretik.

No obstante, en el supuesto de que en el emplazamiento, en todo o en parte, concurriesen circunstancias que impidieran llevar a cabo las investigaciones de la calidad del suelo, podrá procederse a la aprobación definitiva del instrumento de ordenación de que se trate sin la declaración de la calidad del suelo. En este caso, dicha declaración deberá emitirse con anterioridad a la aprobación inicial del Programa de Actuación Urbanizadora o, en su defecto, de los proyectos de reparcelación y urbanización del ámbito de gestión en cuya delimitación se incluya el emplazamiento.

5.– 23. artikuluko lehen zatiko e) letran jasotako kasuan, prozedura hastea eskatzeko aurretiazko ebazpena emango du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, eta hor zehaztuko dira prozedura hasteko epea eta hori egin behar duen pertsona edo pertsonak.

5.– En el supuesto contemplado en el epígrafe e) del apartado primero del artículo 23 será la resolución previa del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma exigiendo el inicio del procedimiento la que establecerá el plazo en el que debe darse inicio al mismo y la persona o personas obligadas a hacerlo.

32. artikulua.– Prozedura hasteko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 32.– Documentación a presentar para el inicio del procedimiento.

Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduraren mende dauden ekintzak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek prozedura hastea eskatu beharko diote Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, eta baimendutako entitate batek egindako ikerketa miaketazko eta, hala badagokio, xehearen txostena.

Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones sujetas al procedimiento de declaración de la calidad del suelo deberán solicitar el inicio del procedimiento al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma remitiendo el informe correspondiente a la investigación exploratoria y, en su caso, detallada que se haya realizado por una entidad acreditada.

33. artikulua.– Herritarren parte-hartzea.

Artículo 33.– Participación pública.

1.– Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak parte-hartze publikoaren izapidea egingo du prozeduran, baldin eta arriskuen analisian arriskua onartezina dela ondorioztatzen bada edo baldin eta lurzoruaren kalitatea ikertzeko azterlanetan B-EBA B ebaluazioko balio adierazleak analizatutako parametroren batean 100 bider baino gehiagotan gainditzen direla egiaztatzen bada.

1.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma someterá el procedimiento a un trámite de participación pública cuando el análisis de riesgos concluya que el riesgo es inadmisible o siempre que se haya constatado en los estudios de investigación de la calidad del suelo que se superan en más de 100 veces los valores indicativos de evaluación B (VIE-B) en alguno de los parámetros analizados.

Halaber, prozeduran jendaurreko informazioaren izapidea betetzea erabaki ahal izango du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, hori gomendatzen duten arrazoi justifikatuak daudenean.

Asimismo, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma podrá acordar el sometimiento del procedimiento al trámite de información pública cuando se den razones justificadas que así lo aconsejen.

2.– Aurreko artikulu-zatian ezartzen den parte-hartze publikoaren izapidea egiteko, iragarkia jarriko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

2.– El trámite de participación pública previsto en el apartado anterior se realizará mediante la inserción del correspondiente anuncio en la sede electrónica del Gobierno Vasco.

34. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen inguruko deklarazioaren edukia.

Artículo 34.– Contenido de la resolución que declara la calidad del suelo.

1.– Lurzoruaren kalitatearen inguruko deklarazioaren ebazpenean adieraziko da lege honek ezarritakoaren arabera lurzorua kutsatuta, eraldatuta edo eraldatu gabe dagoen.

1.– La resolución de declaración de calidad del suelo declarará este como contaminado, alterado o, en su caso, no alterado, de acuerdo con lo que establece la presente ley.

Lurzoru bat kutsatuta dagoela adierazten bada, eten egin ahal izango da eraikitzeko eskubideak eta lurzoruaren beste aprobetxamendu batzuk erabiltzeko eskumena, baldin eta horiek bateraezinak badira lurzorua berreskuratzeko ezartzen diren neurriekin, harik eta neurri horiek bete arte edo lurzorua ez dagoela kutsatuta adierazi arte.

La declaración de un suelo como contaminado podrá comportar la suspensión de la ejecutividad de los derechos de edificación y otros aprovechamientos del suelo en el caso de resultar incompatibles con las medidas de recuperación que se establezcan hasta que se lleven a cabo dichas medidas o se declare el suelo como no contaminado.

2.– Beharrezkotzat joz gero, xede horretarako behar adinako abalak, fidantzak edo beste berme batzuk eratzea eskatu ahal izango da, ezarritako neurriak beteko direla bermatzeko.

2.– En el caso de considerarlo necesario, se podrá exigir, para garantizar el cumplimiento de las medidas impuestas, la constitución de avales, fianzas u otras garantías suficientes a tal fin.

35. artikulua.– Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea.

Artículo 35.– Plazo para la resolución del procedimiento y su notificación.

1.– 23. artikuluko lehen zatiko a), b) eta d) letretako kasuetan, prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea ezin daiteke izan sei hilabete baino gehiagokoa; eman egin ahal izango dira lurzoruetarako aurreikusitako ekintzak egiteko gaitzen duten eskumenak, lizentziak eta baimenak, baldin eta ez bada eman berariazko ebazpenik aipatutako epean, baldintza hori bete egiten dela egiaztatu ondoren.

1.– El plazo para la resolución del procedimiento y su notificación, en los supuestos del apartado primero, epígrafes a), b) y d) del artículo 23, no podrá exceder de seis meses, pudiendo otorgarse las autorizaciones, licencias y permisos que habiliten para la realización de las actuaciones previstas sobre los suelos en caso de no haberse dictado resolución expresa en el mencionado plazo, previa constatación de este extremo.

Horretarako, jarduerak baimentzeko lizentziak edo baimenak eman behar dituzten administrazioek ingurumen-organoari eskaera zehatz bat egin behar izango diote berariazko ebazpena eskatuz. Nolanahi ere, baimenak edo lizentziak eman behar duten administrazioek ez dute gerora erantzukizunik edukiko, lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren ebazpenaren ondorioengatik.

Para ello, las administraciones que tengan que otorgar las licencias o permisos para autorizar las actividades, deberán formular una solicitud concreta al órgano medioambiental pidiendo una resolución expresa. En cualquier caso, las administraciones que tengan que otorgar las licencias o permisos no tendrán con posterioridad responsabilidades por las consecuencias de la resolución de la declaración de calidad del suelo.

Berreskuratze-plana lurzoruaren kalitatearen deklarazioa eman ondoren aurkezten denean, ingurumen-organoak gehienez 3 hilabeteko epean eman beharko du plana onartzeko dagokion ebazpena, aldez aurretik interesdunei 15 egunez entzunaldia eskaini ondoren.

Cuando el plan de recuperación se presente después de que se haya emitido la declaración de calidad del suelo, el órgano ambiental deberá dictar en el plazo máximo de tres meses la oportuna resolución de aprobación del mismo, previo trámite de audiencia por un plazo de 15 días a las personas interesadas.

Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduran gaika hondeatzeko plan bat onartu behar denean, plan hori onartzeko epea, gehienez, 5 hilabetekoa izango da; eta hilabete bateko epea egongo da lurzoruaren kalitatearen deklarazioa egiteko azken txostena aurkezten denetik. Txosten horretan egiaztatuko dira baimendutako ekintzak eta lurzoruaren azken egoeraren ikerketa.

Cuando en el procedimiento de declaración de calidad del suelo se deba aprobar un plan de excavación selectiva, el plazo será máximo de 5 meses para la aprobación de dicho plan y 1 mes a contar desde la presentación del informe final acreditativo de las actuaciones autorizadas y de la investigación del estado final del suelo para la emisión de la declaración de la calidad del suelo.

2.– Bestalde, 23. artikuluko lehen zatiko c) eta f) letretako kasuetan, prozeduraren hasieratik sei hilabete igaro eta lurzoruaren kalitatearen deklaraziorik egin ez bada, iraungi egingo da prozedura.

2.– En los supuestos previstos en el apartado primero, epígrafes c) y f), del artículo 23 transcurrido el plazo de seis meses desde el inicio del procedimiento sin que se hubiera emitido la declaración de la calidad del suelo, se producirá la caducidad del procedimiento.

HIRUGARREN ATALA
SECCIÓN TERCERA
LURZORUA ERABILTZEKO GAITASUNAREN DEKLARAZIOAREN PROZEDURA
PROCEDIMIENTO DE DECLARACIÓN DE APTITUD DE USO DEL SUELO

36. artikulua.– Prozedura hastea.

Artículo 36.– Inicio del procedimiento.

Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozeduren mende dauden ekintzak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek prozedura hastea eskatu beharko diote ingurumen-organoari, eta baimendutako entitate batek landutako lurzoruaren egoeraren txostena bidali.

Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones sujetas a los procedimientos de declaración de aptitud de uso del suelo deberán solicitar el inicio del procedimiento al órgano ambiental, remitiendo el informe de situación del suelo, elaborado por una entidad acreditada.

37. artikulua.– Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea.

Artículo 37.– Plazo para la resolución del procedimiento y notificación.

Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedura ebazteko epea ezin daiteke izan hiru hilabete baino gehiagokoa; aipatutako epean berariazko ebazpenik eman ezean, aurreikusitako ekintzak egiteko gaitzen duten eskumenak, lizentziak eta baimenak eman egin ahal izango dira.

El plazo para la resolución del procedimiento de declaración de aptitud de uso del suelo no podrá exceder de tres meses, pudiendo otorgarse las autorizaciones, licencias y permisos que habiliten para la realización de las actuaciones previstas en caso de no haberse dictado resolución expresa en el mencionado plazo.

Horretarako, jarduerak baimentzeko lizentziak edo baimenak eman behar duten administrazioek ingurumen-organoari eskaera zehatz bat egin behar izango diote berariazko ebazpena eskatuz. Edozein kasutan, baimenak edo lizentziak eman behar duten administrazioek ez dute gerora erantzukizunik edukiko, lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren ebazpenaren ondorioengatik.

Para ello, las administraciones que tengan que otorgar las licencias o permisos para autorizar las actividades, deberán formular una solicitud concreta al órgano medioambiental pidiendo una resolución expresa. En cualquier caso, las administraciones que tengan que otorgar las licencias o permisos no tendrán con posterioridad responsabilidades por las consecuencias de la resolución de la declaración de aptitud de uso del suelo.

LAUGARREN ATALA
SECCIÓN CUARTA
SALBUESTEKO PROZEDURA
PROCEDIMIENTO DE EXENCIÓN

38. artikulua.– Salbuespen-kasuen berri ematea.

Artículo 38.– Comunicación de supuestos de exención.

25. artikuluko 1. zatian jasotako ekintzak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek aldez aurretik ohar bat bidali beharko dute ingurumen-organora, erregelamendu bidez ezartzen den informazioarekin batera, eta, hala dagokionean, zer azalera eta bolumen hondeatuko den adieraziko dute; ingurumen-organoak ez du eman beharko ohar horren inguruko berariazko erabakirik.

Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones recogidas en el apartado 1 del artículo 25, deberán remitir al órgano ambiental una comunicación previa, acompañada de la información que se establezca reglamentariamente con indicación en su caso del área y volumen de la excavación prevista, que no requerirá pronunciamiento expreso del órgano ambiental.

39. artikulua.– Salbuespenen ebazpenak.

Artículo 39.– Resoluciones de exención.

1.– 25. artikuluaren 2. eta 3. zatietan jasotako ekintzak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek jakinarazi egin beharko diote ingurumen-organoari zein ekintza zehatzetarako eskatzen den salbuespena. Jakinarazpen horrekin batera, erregelamendu bidez ezartzen den informazioa bidali beharko da.

1.– Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones recogidas en los apartados 2 y 3 del artículo 25 deberán notificar al órgano ambiental, la actuación concreta para la que se solicita la exención. Dicha notificación deberá acompañarse de la información que se establezca reglamentariamente.

2.– Jakinarazpen horren inguruko erabaki bat eman beharko du ingurumen-organoak, gehienez hilabeteko epean, eta aldekoa dela ulertuko da epe horretan ematen ez badu.

2.– El órgano ambiental deberá emitir un pronunciamiento en relación a dicha notificación en el plazo máximo de un mes, considerándose favorable en el caso de que no haya sido emitido en dicho plazo.

3.– 25. artikuluko 4. zatian jasotako salbuespenaren kasuan, salbuespenaren adierazpena ofizioz emango du ingurumen-organoak. Ebazpenean, honako hauek zehaztuko dira: lurzorua berreskuratzeko zein neurri hartuko diren, zein pertsona arduratuko den neurriok betetzeaz, neurriak betetzeko epea zein izango den eta zein agiri aurkeztu beharko diren ingurumen-organoan neurri horiek hartu direla egiaztatzeko.

3.– En el supuesto de exención recogido en el apartado 4 del artículo 25, la declaración de exención se adoptará de oficio por parte del órgano ambiental. En la resolución se determinarán las medidas de recuperación a adoptar, la persona responsable de su adopción, el plazo para ejecutarlas y la documentación que se deberá presentar ante el órgano ambiental para acreditar su adopción.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
LURZORUAREN KALITATEA BERRESKURATZEA
RECUPERACIÓN DE LA CALIDAD DEL SUELO
LEHENENGO ATALA
SECCIÓN PRIMERA
LURZORUAREN KALITATEA BERRESKURATZEKO NEURRIAK NORAINOKOAK IZANGO DIREN ETA NEURRI HORIEK BETETZEKO ARDURA ZEINEK IZANGO DUEN
ALCANCE DE LAS MEDIDAS DE RECUPERACIÓN DE LA CALIDAD DEL SUELO Y RESPONSABLES DE SU EJECUCIÓN

40. artikulua.– Kutsatutzat jotako lurzoruak berrekuratzeko neurriak norainokoak izango diren.

Artículo 40.– Alcance de las medidas de recuperación de suelos declarados contaminados.

1.– Baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 1998ko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra indarrean jarri aurretik gertatu bada ekintza kutsatzailea, kutsatutzat jotako lurzorua berreskuratzeko neurrien helburua lurzoruak duen edo izango duen erabilerako funtzioak betetzeko gaitasuna ematea izango da, eta eskuragarri dagoen teknologiarik onena erabiliko da horretarako.

1.– Cuando la acción contaminante haya tenido lugar con anterioridad a la entrada en vigor de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, general de protección del medio ambiente del País Vasco, las medidas de recuperación de un suelo declarado contaminado tendrán como finalidad devolver al mismo su capacidad para desempeñar las funciones propias del uso al que esté o vaya a estar destinado, utilizando la mejor tecnología disponible.

Ingurumen-organoak kutsaduraren eragileari eskatu ahal izango dio ezen lurzorua kutsa dezakeen jarduera beren baitan eduki ez arren hark kutsatu dituen lurzoruetan hartu beharreko berreskurapen neurrien xedea izan dadila lurzoru horiek lehengo egoerara bihurtzea, edo, egoera hori ezagutu ezean, lurzoruaren kalitate-estandar batzuk lortzea: gutxienez B ebaluazioko balio adierazleen parekoak (B-EBA) edo petrolioaren guztizko hidrokarburoen baliokideak (TPH) eta, hala dagokionean, urarentzat ezarritakoen parekoak. Horretarako, eskuragarri dagoen teknologiarik onena erabiliko da.

El órgano ambiental podrá requerir al causante de la contaminación que las medidas de recuperación a adoptar en los suelos que no habiendo soportado la actividad potencialmente contaminante del suelo hubieran sido contaminados por aquella tengan por finalidad el restablecimiento a su estado anterior, o si este no fuera conocido, alcanzar unos estándares de calidad al menos iguales a los valores indicativos de evaluación B (VIE-B) o los equivalentes para hidrocarburos totales del petróleo (TPH) y a los que, en su caso, se establezcan para el agua, utilizando a tal fin la mejor tecnología disponible.

2.– Baldin eta 1998ko otsailaren 27ko 3/1998 Legea indarrean jarri ostean gertatu bada ekintza kutsatzailea, kutsatutzat jotako lurzoru bat berreskuratzeko neurrien xedea lurzorua lehengo egoerara bihurtzea izango da, edo, egoera hori ezagutu ezean, kalitate-estandar batzuk lortzea: gutxienez B-EBA B ebaluazioko balio adierazleen parekoak edo petrolioaren guztizko hidrokarburoen baliokideak (TPH) eta, hala dagokionean, urarentzat ezarritakoen parekoak. Horretarako, eskuragarri dagoen teknologiarik onena erabiliko da.

2.– Si la acción contaminante hubiera tenido lugar con posterioridad a la entrada en vigor de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, las medidas de recuperación de un suelo declarado contaminado tendrán como finalidad restablecerlo a su estado anterior, o, si este no fuera conocido, alcanzar unos estándares de calidad al menos iguales a los valores indicativos de evaluación B (VIE-B) o los equivalentes para hidrocarburos totales del petróleo (TPH) y a los que, en su caso, se establezcan para el agua, utilizando a tal fin la mejor tecnología disponible.

41. artikulua.– Eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak norainokoak izango diren.

Artículo 41.– Alcance de las medidas de recuperación de suelos alterados.

1.– Eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak ezartzeko, eraldatzea eragin duen ekintza 1998ko otsailaren 27ko 3/1998 Legea indarrean sartu ostekoa izan beharko da.

1.– Las medidas de recuperación de suelos alterados tan solo podrán ser impuestas cuando la acción que haya generado la alteración se haya producido con posterioridad a la entrada en vigor de la Ley 3/1998, de 27 de febrero.

2.– Eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurrien xedea lurzorua lehengo egoerara bihurtzea izango da, edo, egoera hori ezagutu ezean, lurzoruaren kalitate-estandar batzuk lortzea: gutxienez B-EBA B ebaluazioko balio adierazleen parekoak edo petrolioaren guztizko hidrokarburoen baliokideak (TPH) eta, hala dagokionean, urarentzat ezarritakoen parekoak. Horretarako, eskuragarri dagoen teknologiarik onena erabiliko da.

2.– Las medidas de recuperación de suelos alterados tendrán como finalidad restablecerlo a su estado anterior, o, si este no fuera conocido, alcanzar unos estándares de calidad del suelo al menos iguales a los valores indicativos de evaluación B (VIE-B) o los equivalentes para hidrocarburos totales del petróleo (TPH) y a los que, en su caso, se establezcan para el agua, utilizando la mejor tecnología disponible.

42. artikulua.– Hondakinen araudiarekiko bateragarritasuna.

Artículo 42.– Compatibilidad con la normativa de residuos.

Aurreko artikuluetan adierazitako berreskuratze-neurrien norainokoa ezartzean, ez da eragotziko hondakinen arloan indarrean dagoen araudi sektoriala aplikatzea, eta zuzen kudeatu beharko dira bai leku horretan dauden hondakinak eta bai lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazioa eraisteko jardueretan sor daitezkeen hondakinak ere.

El alcance de las medidas de recuperación señaladas en los artículos anteriores se establecerá sin perjuicio de la aplicación de la normativa sectorial vigente en materia de residuos, debiendo procederse a la correcta gestión de los residuos existentes en el emplazamiento, así como de los residuos que se pudieran generar en las actividades de desmantelamiento de la actividad o instalación potencialmente contaminante del suelo.

Halaber, lurzoruaren kalitatearen ikerketan zehar aurkitu diren eta jatorri antropikoa duten hondakinak kentzeko eta zuzen kudeatzeko eskatu ahal izango du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, bereziki hondakin arriskutsuak direnean.

Asimismo, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma podrá exigir la retirada y correcta gestión de aquellos residuos de origen antrópico que se hubieran podido detectar durante la investigación de la calidad del suelo, especialmente en lo que se refiere a residuos peligrosos.

43. artikulua.– Zein pertsona fisiko edo juridiko dauden behartuta kutsatutako eta eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzera.

Artículo 43.– Personas físicas o jurídicas obligadas a adoptar las medidas de recuperación de suelos contaminados y alterados.

1.– 1998ko otsailaren 27ko 3/1998 Legea indarrean jarri aurretik kutsatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzeko betebeharra kutsadura hori eragin duen pertsona fisiko edo juridikoari dagokio; pertsona bat baino gehiago direnean, betebehar horren erantzukizuna era solidarioan hartuko dute. Horien ordez, betebehar hori lurzoruen jabe eta edukitzaile diren pertsona fisiko edo juridikoena izango da, hurrenkera horretan.

1.– La obligación de adoptar medidas de recuperación de suelos contaminados cuya contaminación haya tenido origen con anterioridad a la entrada en vigor de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, corresponderá a la persona física o jurídica causante de dicha contaminación, que cuando sean varias responderán de esta obligación de forma solidaria. Subsidiariamente, esta obligación corresponderá, por este orden, a las personas físicas o jurídicas propietarias de los suelos y a sus poseedoras.

2.– 1998ko otsailaren 27ko 3/1998 Legea indarrean jarri ostean kutsatutako edo eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzeko betebeharra lurzoruaren kutsadura edo eraldaketa hori eragin duen pertsona fisiko edo juridikoari dagokio; pertsona bat baino gehiago direnean, betebehar horren erantzukizuna era solidarioan hartuko dute. Horien ordez, betebehar hori lurzoruen jabe eta edukitzaile diren pertsona fisiko edo juridikoena izango da, hurrenkera horretan.

2.– La obligación de adoptar medidas de recuperación de suelos contaminados o alterados cuya contaminación o alteración haya tenido origen con posterioridad a la entrada en vigor de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, corresponderá a la persona física o jurídica causante de la contaminación o alteración del suelo, que cuando sean varias responderán de esta obligación de forma solidaria. Subsidiariamente, esta obligación corresponderá, por este orden, a las personas físicas o jurídicas propietarias de los suelos y a sus poseedoras.

3.– Hala ere, lurzoruari erabilera berri bat emateko hartu behar badira lurzorua berreskuratzeko neurri osagarriak, eta lurzoruaren erabilera berriak kalitate-maila handiagoak eskatzen baditu kutsadura sortu zen unean lurzoruak zeukan erabilerari dagozkionak baino, neurri horiek hartzea ezingo zaio eskatu kutsadura sortu zuenari. Kasu horretan, erabilera berriaren sustatzaileak hartu beharko ditu lurzorua berreskuratzeko neurri osagarri horiek.

3.– No obstante, las medidas de recuperación adicionales derivadas de un nuevo uso del suelo que exija alcanzar niveles de calidad del suelo superiores a los niveles asociados al uso existente en el momento en el que se produjo la contaminación, no podrán exigirse al causante de la misma. En este supuesto, será el promotor del nuevo uso quién deba adoptar dichas medidas adicionales de recuperación.

4.– 1. eta 2. artikulu-zatietan xedatzen den bezala kutsatutzat jotako lurzoru bat berreskuratzeko neurriak hartu behar dituena salbuetsi egin ahal izango du ingurumen-organoak neurriok hartzearen kostuak ordaintzeko eginkizunetik, baldin eta betebehar hori duenak frogatzen badu ez dela hutsegiterik edo zabarkeriarik egon eta hauetakoren bat izan dela kutsaduraren eragile:

4.– El órgano ambiental eximirá al obligado a adoptar medidas de recuperación de un suelo declarado contaminado, de conformidad con los apartados 1 y 2, del deber de sufragar los costes de adopción de dichas medidas cuando este pueda demostrar que no ha existido falta o negligencia y que la contaminación ha sido causada por:

a) Organo eskudunak berariaz baimendutako botatze edo gertakari bat, baldin eta dena delako botatzearen edo gertakariaren egunean indarrean zegoen araudiarekin bat etorriz ezarritako baldintzen arabera egin bazen.

a) Una emisión o un hecho autorizado expresamente y plenamente ajustado a las condiciones dictadas por el órgano competente, de conformidad con la normativa en vigor en la fecha de la emisión o del hecho en cuestión.

b) Botatze edo jarduera bat, edo jarduera batean produktu bat erabiltzeko edozein modu, baldin eta frogatzen bada botatze edo jarduera hori egin zen uneko ezagutza zientifiko eta teknikoen egoeraren arabera lurzorurako kaltegarritzat hartzerik ez zegoela botatze, jarduera edo erabilera-modu hori.

b) Una emisión o actividad, o cualquier forma de utilización de un producto en ejercicio de una actividad, respecto de las cuales se demuestre que no se habían considerado potencialmente perjudiciales para el suelo según el estado de los conocimientos científicos y técnicos existentes en el momento en que se produjo la emisión o tuvo lugar la actividad.

c) Giza jarduerari ezin egotzi zaizkion arrazoi naturalak, horiek jatorri antropikoa duen kutsadura eragiten badute.

c) Causas naturales no imputables a la acción humana si éstas originaran una contaminación de origen antrópico.

5.– Aurreko artikulu-zatian jasotako kasuan, eta betiere lurzorua une horretan duen erabilerarako kutsatutzat jo denean, ingurumen-organoak bere gain hartu ahal izango du hura berreskuratzeko neurrien kostua, hurrengo artikulu-zatian ezartzen diren baldintzekin.

5.– En el supuesto contemplado en el apartado anterior, y siempre que el suelo se haya declarado contaminado para el uso que se está desarrollando sobre el mismo, el órgano ambiental podrá asumir el coste de las medidas de recuperación en las condiciones establecidas en el apartado siguiente.

6.– Kutsatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzeko, elkarren artean lankidetza-hitzarmenak izenpetu ditzakete neurriok hartu behar dituztenek eta herri-administrazioek, laguntza publikoak ematea barne dela, honako konpromiso honekin: lurzoruak berreskuratu ondoren lurzoruok lor litezkeen gainbalioetatik, horiek berreskuratzea finantzatu duen herri-administrazioari itzuliko zaiola berak jarritako kopurua, lege honetako 50. artikuluan ezarritako moduan.

6.– Las medidas de recuperación de suelos contaminados pondrán llevarse a cabo mediante la suscripción de convenios de colaboración entre quienes deban adoptar dichas medidas y las administraciones públicas, incluyendo el otorgamiento de ayudas públicas, previo compromiso de que las posibles plusvalías que adquieran dichos suelos después de su recuperación revertirán, en la cuantía subvencionada, a favor de la administración pública que la haya financiado, en los términos del artículo 50 de esta ley.

Lankidetza-hitzarmenek, nolanahi ere, jaso egin beharko dituzte berreskuratze-lanak egiteko modua eta epeak eta jarraipena egiteko beharko diren mekanismoak.

Los convenios de colaboración deberán contemplar, en cualquier caso, la forma y plazos de ejecución de las medidas de recuperación, así como los mecanismos de seguimiento que sean precisos.

Halaber, borondatezko akordioak izenpetu ahal izango dira kutsatutako eta eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzeko, neurri horiek hartzeko betebeharra duten pertsona fisiko eta juridikoen artean, lege honetan xedatutakoaren arabera.

Asimismo se podrán suscribir acuerdos voluntarios para la adopción de medidas de recuperación de suelos contaminados y alterados entre las personas físicas o jurídicas obligadas a adoptar dichas medidas conforme a lo establecido en esta ley.

Akordio horiek izenpetzeak ez du salbuetsiko bere erantzukizunetik lurzoruaren kutsadura edo eraldaketa eragin duena, edo, hala dagokionean, jabea, edukitzailea edo ekintzaren sustatzailea den pertsona fisiko edo juridikoa.

La suscripción de tales acuerdos no implicará la exoneración de la responsabilidad del causante de la contaminación o alteración del suelo o, en su caso, de las personas físicas o jurídicas propietarias, poseedoras o promotoras de la actuación.

Borondatezko akordioek, gutxienez ere, hurrengo alderdiak bilduko dituzte:

Los acuerdos voluntarios contendrán, al menos, los siguientes aspectos:

a) Egin beharreko berreskuratze-neurrien norainokoa.

a) Alcance de las medidas de recuperación a realizar.

b) Neurri horien arduradunetako bakoitzak bere gain hartutako betebeharrak.

b) Obligaciones asumidas por cada uno de los responsables de dichas medidas.

c) Neurriak ezartzeko epeak.

c) Plazos de ejecución de las medidas.

d) Aurrekontua eta finantzaketa-iturriak.

d) Presupuesto y fuentes de financiación.

7.– Horretara behartuta dauden pertsona fisiko edo juridikoek ez badituzte lurzorua berreskuratzeko neurriak hartzen Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ezarritako epeetan, gehienez ondoz ondoko behartzeko bost isun jartzea erabaki ahal izango du ingurumen-organoak, eta hartu beharreko neurriek guztira duten kostuaren % 10ekoa izango da gehienez horietako bakoitza. Horretaz gain, betearazte subsidiarioa, behartuaren kontura, ere erabaki ahal izango du, hondakinen eta kutsatutako lurzoruen 2011ko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritakoa betetzeari utzi gabe eta ingurumenaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera jarri beharreko zehapenak alde batera utzi gabe.

7.– Si las personas físicas o jurídicas obligadas no procedieran a adoptar las medidas de recuperación en los plazos señalados por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma, se podrá acordar por este la imposición de un máximo de cinco multas coercitivas de forma sucesiva, cada una de ellas con un importe máximo del 10% del coste estimado del conjunto de las medidas a adoptar, y la ejecución subsidiaria por cuenta de la obligada y a su costa, y ello sin perjuicio de lo establecido en la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados y de las sanciones a las que hubiere lugar de conformidad con la normativa ambiental en vigor.

8.– Lege honen ondorio diren diru-betebeharren erantzule solidarioak edo subsidiarioak izango dira Ingurumen Erantzukizunaren 2007ko urriaren 24ko 26/2007 Legearen 13. artikuluan jasotzen diren subjektuak, artikulu horrek ezartzen duen bezala.

8.– Serán responsables solidarios o subsidiarios de las obligaciones pecuniarias que resulten de esta ley, los sujetos que se recogen en el artículo 13 de la Ley 26/2007, de 24 de octubre, de Responsabilidad Medioambiental, en los términos que dicho artículo establece.

BIGARREN ATALA
SECCIÓN SEGUNDA
LURZORUAK BERRESKURATU DIRELA EGIAZTATZEKO PROZEDURA
PROCEDIMIENTO DE ACREDITACIÓN DE LA RECUPERACIÓN DE SUELOS

44. artikulua.– Kutsatutako eta eraldatutako lurzoruak berreskuratu direla egiaztatzea.

Artículo 44.– Acreditación de la recuperación de suelos contaminados y alterados.

1.– Kutsatutako edo eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzen dituztenek lurzorua berreskuratzearen eraginkortasunaren inguruko txosten bat aurkeztu behar diote Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, lurzoruak ikertu eta berreskuratzeko baimendutako entitate batek landua.

1.– Quienes adopten medidas de recuperación de suelos contaminados o alterados estarán obligados a presentar ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma un informe elaborado por una entidad acreditada en investigación y recuperación de suelos, relativo a la eficacia de la recuperación.

2.– Kutsatutzat edo eraldatutzat jotako lurzoru bat berreskuratu dela Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoan egiaztatu ondoren, organo horrek ebazpen bat emango du, gehienez bi hilabeteko epean, pertsona interesdunei 15 eguneko entzunaldia eskaini ondoren.

2.– Acreditada ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma la recuperación de un suelo declarado como contaminado o alterado, aquél dictará en el plazo máximo de dos meses la oportuna resolución, previo trámite de audiencia a las personas interesadas por un plazo de 15 días.

45. artikulua.– Herri-onura.

Artículo 45.– Utilidad pública.

Kutsatutzat jotako lurzoruak berreskuratzea herri-onurakotzat jotzen da desjabetze-ondorioetarako.

La recuperación de los suelos declarados contaminados se considera de utilidad pública a efectos expropiatorios.

VII. KAPITULUA
CAPÍTULO VII
LURZORUEN INGURUKO POLITIKAREN BITARTEKOAK
INSTRUMENTOS DE LA POLÍTICA DE SUELOS

46. artikulua.– Lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioa.

Artículo 46.– Inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

1.– Lege honetan ezarritako betebeharrak betetzea errazteko, lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioak dauden edo egon diren lurzoruen inbentario bat mantenduko du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, eta han jasoko da, une oro, osorik eta eguneratuta, lurzoru horien inguruan ingurumen-organoak daukan informazioa.

1.– A fin de facilitar el cumplimiento de las obligaciones establecidas en esta ley, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma mantendrá un inventario de suelos que soporten o hayan soportado actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, en el que se recogerá de manera permanente, integrada y actualizada la información de que dispone el órgano ambiental en relación con dichos suelos.

2.– Inbentariorako sarbidea publikoa eta doakoa izango da, eta osorik berrikusiko da bost urtean behin gutxienez; inbentarioa berrikusteko prozeduran, bermatu egingo da beharrezkoa den herritarren parte-hartzea.

2.– El inventario, cuyo acceso será público y gratuito, será objeto de revisiones globales con una periodicidad mínima de cinco años, garantizándose en el marco del procedimiento de revisión la necesaria participación pública.

3.– Dena den, lege honetan jasotako betebeharrak lurzoru batean lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat egoteari edo egon izanari zor zaizkio, eta ez inbentario horretan egoteari. Inbentario hori informazio-iturri bat besterik ez da.

3.– En todo caso, las obligaciones recogidas en esta ley derivan de que el suelo soporte o haya soportado una actividad o instalación potencialmente contaminante del suelo y no de la inclusión del mismo en el inventario, teniendo éste un carácter meramente informativo.

47. artikulua.– Lurzoruen plana.

Artículo 47.– Plan de suelos.

1.– Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak, ingurumen-organoak proposatuta, lurzoruen plana onartuko du, lurzoruaren kutsadura saihestu eta kutsatutakoa garbitzearen arloan jarduteko jarraibideak ezartzeko, lege honetako irizpideekin bat etorriz.

1.– El Gobierno de la Comunidad Autónoma, a propuesta del órgano ambiental, aprobará un plan de suelos, con objeto de establecer las directrices de actuación en materia de prevención y corrección de la contaminación del suelo, de acuerdo con los criterios de esta ley.

Plan hori Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

Dicho plan será remitido al Parlamento Vasco, y se hará público en la sede electrónica del Gobierno Vasco.

2.– Lurzoruen Planean zehaztuko dira jarraibide estrategikoen garapena, plana indarrean izango den aldian egin beharreko ekintzak eta plana praktikan jartzeko bitarteko egokiak.

2.– El Plan de Suelos definirá el desarrollo de las directrices estratégicas, las necesidades de actuación para su periodo de vigencia, y los instrumentos adecuados para su puesta en práctica.

Era berean, plan horretan finkatuko da hurrengo artikuluan azaltzen den Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroan jasotako datuak kontuan hartuta jarduteko lehentasunen zerrenda, kutsadurak ingurumenerako eta pertsonen osasunerako dakarren arriskua aintzat hartuta.

Asimismo, dicho plan fijará la lista de prioridades de actuación tomando en consideración los datos contenidos en el Registro Administrativo de la Calidad del Suelo que se contempla en el artículo siguiente, en atención al riesgo que la contaminación suponga para la salud de las personas y el medio ambiente.

3.– Plana indarrean dagoen aldia amaituta, hura aldatzea edo egokitzea komeni den aztertuko du ingurumen-organoak, eta, nolanahi ere, hartutako erabakiaren berri emango dio Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzari.

3.– Finalizado el periodo de vigencia del plan, el órgano ambiental analizará la conveniencia de proceder a su modificación o adaptación, dando cuenta en todo caso al Gobierno de la Comunidad Autónoma de la decisión adoptada.

48. artikulua.– Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroa.

Artículo 48.– Registro Administrativo de la Calidad del Suelo.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren xedea lurzorua babestearen gaian segurtasun juridikoa eta informazio-eskubidea bermatzea da.

1.– El Registro Administrativo de la Calidad del Suelo de la Comunidad Autónoma del País Vasco tiene por finalidad garantizar la seguridad jurídica y el derecho a la información en materia de protección del suelo.

2.– Lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak ezartzean lortzen den informazio guztia jasoko du Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroak.

2.– El Registro Administrativo de la Calidad del Suelo contiene toda la información que se obtenga en aplicación de los procedimientos en materia de calidad de suelo.

3.– Erregistroan jasotako puntuen ziurtagiriak egingo ditu Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, ingurumen-gaietan informazioa eskuratzeko eskubidearen gaineko legerian finkatuta dagoen moduan eskatzen bazaizkio, datu pertsonalak babestearen gaineko legerian xedatutakoa alde batera utzi gabe.

3.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma emitirá certificaciones de los extremos que consten en el registro y que a tal efecto le sean solicitadas en los términos previstos en la legislación sobre derecho de acceso a la información en materia de medio ambiente, sin perjuicio de lo que establece la legislación sobre protección de datos de carácter personal.

49. artikulua.– Lurzoruaren kalitate ikertu eta berreskuratzeko entitate akreditatuak.

Artículo 49.– Entidades acreditadas en investigación y recuperación de suelos.

1.– Baimena nahitaezko baldintza izango da, honako hauek egin ahal izateko: miaketazko ikerketak, ikerketa xeheak eta lurzoruaren kalitatearen azken egoeraren ikerketak diseinatu eta egin; lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioak lortzeko lurzoruaren egoeraren txostenak landu; lurzorua berreskuratzeko neurriak diseinatu, gainbegiratu eta, hala badagokio, bete; gaika hondeatzeko planak landu eta gainbegiratu; kontrol- eta segimendu-neurriak diseinatu eta bete; prebentzio- eta babes-neurriak diseinatu eta nola betetzen diren gainbegiratu. Era berean, nahitaezkoa izango da baimena, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lege honen arabera bere esku dituen eginkizunetan administrazioarekin elkarlanean aritzeko.

1.– La acreditación será requisito imprescindible para poder diseñar y ejecutar las investigaciones exploratoria, detallada y del estado final de la calidad del suelo; elaborar los informes de situación del suelo para la obtención de declaraciones de aptitud de uso del suelo; diseñar, supervisar y, en su caso, ejecutar las medidas de recuperación; elaborar y supervisar los planes de excavación selectiva; diseñar y ejecutar las medidas de control y seguimiento; diseñar y supervisar la ejecución de las medidas preventivas y de defensa, y para colaborar con la administración en el ejercicio de las funciones que el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma tiene encomendadas en el marco de esta ley.

2.– Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak baimenduko ditu baimentzea eskatzen duten entitateak, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzen eta prozeduraren arabera. Alderdi hauek arautuko dira:

2.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma acreditará a las entidades que lo soliciten, de conformidad con los requisitos y el procedimiento que reglamentariamente se establezca regulándose los siguientes extremos:

a) Eskatutako eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren antolamendua, instalazioak, langileak eta tresneria edukitzea.

a) Disposición de la organización, instalaciones, personal y equipo necesario para el desempeño de las funciones exigidas.

b) Berme bat eratzea sor daitekeen erantzukizunerako.

b) Constitución de una garantía para su eventual responsabilidad.

c) Ebaluatu eta aztertu beharreko enpresekin dauden bateraezintasun komertzialak zehaztea.

c) Determinación de las incompatibilidades comerciales con las empresas objeto de evaluación y análisis.

d) Langileek beharrezko lanbide-prestakuntza izatea beren eginkizunak betetzeko.

d) Cualificación profesional necesaria del personal para el desempeño de las funciones.

e) Baimenaren eskaera eta prozedura.

e) Solicitud y procedimiento de acreditación.

f) Baimentzeko betekizunak mantentzea.

f) Mantenimiento de los requisitos de acreditación.

g) Baimendutako entitateen erregistroa.

g) Registro de las entidades acreditadas.

h) Europako EMAS erregistroan inskribatutako erakundeen kasuan administrazio-izapideak sinpletzeko neurriak.

h) Medidas para simplificar trámites administrativos en los casos de organizaciones inscritas en el registro europeo EMAS.

50. artikulua.– Diru-laguntzak.

Artículo 50.– Ayudas económicas.

1.– Lege honetan xedatutako eginbeharrak betetzeko, pizgarri gisa, diru-laguntzak eta mailegu pribilegiatuak eman ahal izango dira, eta onura fiskalak ezarri. Pizgarri horiek ezingo zaizkio eman lurzorua kutsatu edo eraldatu duenari, 43. artikuluan xedatutako kasuetan izan ezik.

1.– El cumplimiento de las obligaciones previstas en la presente ley podrá ser incentivado a través del otorgamiento de subvenciones o préstamos privilegiados y el establecimiento de beneficios fiscales. Tales incentivos no podrán otorgarse a quien causó la contaminación o alteración del suelo, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 43.

2.– Nolanahi ere, eginbehar horiek, osorik edo zati batean, finantzaketa publikoaz baliatuz betetzen badira, aldez aurretik berme bat eratu beharko da laguntzak jaso ahal izateko. Berme horren helburua honako hau ziurtatzea da: eginbeharrok betetzean lurzoruek lortutako gainbalioetatik, horiek berreskuratzea finantzatu duen herri-administrazioari itzuliko zaiola diru-laguntza gisa emandako kopurua.

2.– En todo caso, si el cumplimiento de estas obligaciones fuera realizado con financiación pública, total o parcialmente, sólo se podrán recibir ayudas previa constitución de garantía a fin de asegurar que las plusvalías derivadas de dicho cumplimiento, revertirán en la cuantía subvencionada a favor de la administración pública que la haya financiado.

51. artikulua.– Finantzaketa publikoa.

Artículo 51.– Financiación pública.

1.– Lege honetan ezarritako ekintzak finantzatzeko, Autonomia Erkidegoko Administrazioak baliabide hauek erabiliko ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako diru-hornidurak, Estatuaren eta Europar Batasunaren ekarpenak eta aurrekontu-araubidearen gaian indarrean dagoen legeriaren arabera lege hau aplikatzeko jar daitezkeen gainerako baliabideak.

1.– Los recursos que la Administración de la Comunidad Autónoma destine a la financiación de las actuaciones previstas en esta ley provendrán de las dotaciones consignadas al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de las aportaciones del Estado y de la Unión Europea, y de aquellos recursos que, en relación con la aplicación de la presente regulación, puedan ser habilitados, de acuerdo con la legislación en materia de régimen presupuestario.

2.– Administrazioak ezarritako zehapenetatik lortzen diren ekonomia-funtsak ingurumena hobetzeko neurrietara bideratu behar dira osorik.

2.– Los fondos económicos obtenidos por las sanciones que imponga la Administración deberán destinarse íntegramente a medidas dirigidas a la mejora del medio ambiente.

52. artikulua.– Ikuskaritza eta zaintza.

Artículo 52.– Inspección y vigilancia.

1.– Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokio EAEko lurzoruaren babesaren arloan lurzoruak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzeko ahalmenak erabiltzea.

1.– Corresponderá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma el ejercicio de las facultades de vigilancia, inspección y control en relación con la protección del suelo de la CAPV.

2.– Zaindu, ikuskatu eta kontrolatzeko lan horiek zuzenean Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egin ahal izango ditu, bere kabuz edo Ihobe sozietate publikoaren bitartez; edo, bestela, lege honen 49. artikuluan aipatzen diren baimendutako entitateen bidez egin ahal izango dira.

2.– Estas labores de vigilancia, inspección y control podrán realizarse directamente por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma, por sí mismo o a través de la sociedad pública Ihobe, o mediante las entidades acreditadas a que hace referencia el artículo 49 de esta ley.

Zaindu, ikuskatu eta kontrolatzeko lanei lehentasuna emango zaie, edozelan ere, kutsatutako edo eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartu diren tokietako lurzoruetan eta eraldatutako lurzoruak mugitzea dakarten ekintzetan.

Se priorizarán, en todo caso, las labores de vigilancia, inspección y control en suelos donde se lleven a cabo medidas de recuperación de suelos contaminados o alterados, así como en aquellas actuaciones que conlleven movilización de suelos alterados.

3.– Ikuskatze-lanak egiten dituzten ingurumen-organoko langileak, eginkizun hori betetzean, agintaritzaren agente izango dira.

3.– El personal del órgano ambiental que realice labores de inspección tendrá, en el ejercicio de esta función, la condición de agente de la autoridad.

4.– Agintaritza eskudunarekin eta hark baimendutako entitateekin elkarlanean aritzera behartuta daude: lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioen titularrak, jarduera edo instalazio horiek dauden edo egon diren lurzoruen edukitzaileak edo jabeak eta jarduera edo instalazio horien ondorioak jasan dituzten lurzoruen edukitzaileak edo jabeak. Horiek guztiek aukera emango dute azterketak, kontrolak, laginketak eta informazio-bilketak egiteko edo lege honetan eskatzen den beste edozein ekintza egiteko.

4.– Los titulares de actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, así como los poseedores o propietarios de suelos que soporten o hayan soportado estas actividades o instalaciones o se vean afectados por ellas, estarán obligados a prestar su colaboración a la autoridad competente y a las entidades acreditadas por esta, a fin de permitirles realizar los exámenes, controles, toma de muestras y recogida de información o cualquier otra actuación requerida en el marco de esta ley.

53. artikulua.– Arau-hausteen subjektu erantzuleak.

Artículo 53.– Sujetos responsables de las infracciones.

1.– Kapitulu honetan jasotako arau-hauste administratiboei dagokienez, arau-hauste horiek egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak zehatu ahal izango dira, lege honetan ezarritakoaren arabera, eta, betiere, horrek berekin ekar litzakeen erantzukizun zibilen, penalen eta ingurumenekoen kaltez izan gabe.

1.– Podrán ser sancionadas por los hechos constitutivos de las infracciones administrativas recogidas en este capítulo las personas físicas o jurídicas que los cometan, de acuerdo con lo establecido en esta ley y sin perjuicio, en su caso, de las correspondientes responsabilidades civiles, penales y medioambientales.

2.– Lege honetan ezarritakoa bete beharra pertsona bati baino gehiagori batera dagokienean, era solidarioan hartuko dute diru-zehapenen erantzukizuna, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 130.3 artikuluak aginduaren arabera.

2.– Cuando el cumplimiento de lo establecido en esta ley corresponda a varias personas conjuntamente, responderán de forma solidaria de las sanciones pecuniarias, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 130.3 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

3.– Erantzukizuna solidariotzat hartuko da, betiere, arau-haustea egin dutenak bat baino gehiago izan eta arau-haustean bakoitzaren erantzukizun-maila zehazterik ez denean.

3.– La responsabilidad será solidaria, en todo caso, cuando sean varios los responsables y no sea posible determinar el grado de participación de cada uno en la realización de la infracción.

VIII. KAPITULUA
CAPÍTULO VIII
ZEHATZEKO ARAUBIDEA
RÉGIMEN SANCIONADOR

54. artikulua.– Arau-hausteak.

Artículo 54.– Infracciones.

Lege honen arabera arau-hausteak hurrengo artikuluetan ezarritakoak izango dira, eta oso larri, larri eta arin gisa sailkatuko dira.

Se consideran infracciones, conforme a la presente ley, las previstas en los artículos siguientes, las cuales se clasificarán en muy graves, graves y leves.

55. artikulua.– Arau-hauste oso larriak.

Artículo 55.– Infracciones muy graves.

1.– Ondorengo gertakariak arau-hauste oso larriak dira, pertsonei, beren ondasunei edo ingurumenari arrisku edo kalte larriak eragiten dizkietenean:

1.– Son infracciones muy graves los siguientes hechos cuando generen riesgos o daños de carácter grave a las personas o sus bienes o al medio ambiente:

a) Lurzoruan objektuak, produktuak, hondakinak edo substantziak kontrolik gabe uztea, isurtzea edo ezabatzea.

a) El abandono, vertido o eliminación incontrolados en el suelo de objetos, productos, residuos o sustancias.

b) Kautela-, prebentzio-, babes- edo kontrol- eta segimendu-neurririk ez hartzea edo neurri horiek hartzeko eragozpenak jartzea.

b) La no adopción de medidas cautelares, preventivas, de defensa o de control y seguimiento o la obstaculización de su adopción.

c) Kutsatutzat jotako lurzoruetan horiek berreskuratzeko neurririk ez hartzea edo neurri horiek hartzeko eragozpenak jartzea.

c) La no adopción de medidas de recuperación en suelos declarados como contaminados o la obstaculización de su adopción.

d) Lege honetan xedatutakoaren arabera nahitaezkoa izan arren, miaketazko ikerketak, ikerketa xeheak edo lurzoruaren azken egoeraren ikerketak ez egitea.

d) La no realización de investigaciones exploratorias, investigaciones detalladas o investigaciones del estado final del suelo cuando sea obligatorio de acuerdo con lo dispuesto en esta ley.

e) Kutsatutzat jotako lurzoruetan, lurzorua berreskuratzeko neurririk hartu gabe, obrak edo jarduerak egitea edo lurzorua erabiltzea.

e) La realización de obras, usos o actividades en suelos declarados como contaminados sin la adopción de medidas de recuperación.

f) Lurzoruaren kalitatearen deklarazioa aldez aurretik eduki gabe, obrak edo jarduerak egitea edo lurzorua erabiltzea, lege honetan xedatutakoaren arabera deklarazio hori beharrezkoa izan arren.

f) La realización de obras, usos o actividades sin la previa declaración de calidad del suelo cuando esta sea exigible de conformidad con lo dispuesto en esta ley.

g) Hondeatzeko onespena aldez aurretik eduki gabe lur-mugimenduak egitea, lege honetan xedatutakoaren arabera onespen hori beharrezkoa izan arren.

g) La realización de movimientos de tierra sin la previa aprobación de la excavación cuando esta sea exigible de conformidad con lo dispuesto en esta ley.

h) Lege honetan araututako prozeduretan Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak emandako ebazpenetan jarritako baldintzak ez betetzea.

h) El incumplimiento de las condiciones señaladas en las resoluciones emitidas por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma en los procedimientos regulados en esta ley.

i) Lurzorua berreskuratzeko neurriak hartzera behartuta dauden pertsona fisiko edo juridikoen eta herri-administrazioen artean izenpetutako lankidetza-hitzarmenen ondorio diren eginbeharrak ez betetzea.

i) El incumplimiento de las obligaciones derivadas de los convenios de colaboración suscritos entre las personas físicas o jurídicas obligadas a adoptar las medidas de recuperación y las administraciones públicas.

j) Baimendutako entitateei eskatzen zaizkien baldintzak ez betetzea eta entitate horiek lege honetan xedatutakoaren eta erregelamendu bidez ezarritakoaren aurkako jarduerak egitea.

j) El incumplimiento de las condiciones exigidas a las entidades acreditadas y la realización por estas, de actividades contrarias a lo dispuesto en esta ley y a lo que reglamentariamente se establezca.

k) Lurzoruaren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko edozein bitartekotan lortutako datuak ezkutatu edo aldatzea.

k) La ocultación o alteración de datos obtenidos en cualquiera de los instrumentos para conocer y controlar la calidad del suelo.

l) Kutsadura-zantzuak detektatu direla Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari jakinarazteko betebeharra ez betetzea.

l) El incumplimiento de la obligación de informar al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma la detección de indicios de contaminación.

2.– Nolanahi ere, pertsonei, beren ondasunei edo ingurumenari arrisku larriak eragiten zaizkiela ulertzen da, arriskuen analisian arrisku onartezin bat dagoela ondorioztatzen denean.

2.– En todo caso se considera que se generan riesgos de carácter grave a las personas o sus bienes o al medio ambiente cuando el análisis de riesgos hubiera concluido la existencia de un riesgo inaceptable.

56. artikulua.– Arau-hauste larriak.

Artículo 56.– Infracciones graves.

1.– Arau-hauste larriak dira aurreko artikuluan aipatutakoak, pertsonei, beren ondasunei edo ingurumenari arrisku edo kalte larriak eragiten ez dizkietenean.

1.– Son infracciones graves las contempladas en el artículo anterior cuando no se generen riesgos o daños de carácter grave a las personas, sus bienes o al medio ambiente.

2.– Arau-hauste larriak dira, halaber, hauek:

2.– Se considerarán, asimismo, infracciones graves:

a) Eraldatutzat jotako lurzoruetan horiek berreskuratzeko neurririk ez hartzea edo neurri horiek hartzeko eragozpenak jartzea, neurriok hartzeko agindu izan arren.

a) La no adopción de medidas de recuperación en suelos declarados como alterados o la obstaculización de su adopción, cuando así haya sido exigido.

b) Eraldatutzat jotako lurzoruetan, lurzorua berreskuratzeko neurririk hartu gabe, obrak edo jarduerak egitea edo lurzorua erabiltzea, neurriok hartzeko agindu izan arren.

b) La realización de obras, usos o actividades en suelos declarados como alterados sin la adopción de medidas de recuperación, cuando así haya sido exigido.

c) Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioa aldez aurretik eduki gabe, lurzoru horretan obrak edo jarduerak egitea edo lurzorua erabiltzea, lege honetan xedatutakoaren arabera deklarazio hori beharrezkoa izan arren.

c) La realización de obras, usos o actividades sin la previa declaración de aptitud de uso del suelo sobre el que se desarrollen, cuando esta sea exigible de conformidad con lo dispuesto en esta ley.

d) Datuak isilean gordetzea edo emateari uko egitea, lege honek edo legea garatzen duen araudiak hori eskatzen duenean; edo agintaritza eskudunak datu horiek eskatu dizkienean bai lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioen titular edo arduradun diren pertsona fisiko edo juridikoei edo bai jarduera edo instalazio horiek dauden edo egon diren lurzoruen edukitzaile edo jabe direnei.

d) La omisión de datos o la negativa a facilitarlos cuando ello sea exigido por esta ley o su normativa de desarrollo o hayan sido requeridos por la autoridad competente a las personas físicas o jurídicas titulares o responsables de actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo o a quienes sean poseedoras o propietarias de los suelos sobre los que éstas se implanten o se hayan implantado.

e) Modu aktibo edo pasiboan Administrazioaren ikuskaritza-lana oztopatzea.

e) La obstrucción activa o pasiva a la labor inspectora de la Administración.

3.– Nolanahi ere, arau-hauste larriak dira aurreko artikulu-zatietan adierazitako ekintzak, arriskuen garrantzia balioztatzeko, gainditu egiten direlako B-EBA B ebaluazioko balio adierazleak, arriskuen analisia egin behar denean.

3.– En todo caso se consideran infracciones graves las actuaciones señaladas en los apartados anteriores cuando, por superarse los valores indicativos de evaluación B (VIE-B), para valorar el alcance de los riesgos, se requiera la realización de un análisis de riesgos.

57. artikulua.– Arau-hauste arinak.

Artículo 57.– Infracciones leves.

1.– Arau-hauste arinak dira aurreko artikuluan jasotako arau-hausteak, baldin eta beren kopurua edo garrantzia txikia delako larritzat sailkatzea merezi ez badu.

1.– Se considerará infracción leve la comisión de alguna de las infracciones recogidas en el artículo anterior cuando por su escasa cuantía o entidad no merezcan la calificación de graves.

2.– Era berean, arau-hauste arina da, baldin eta arau-hauste larritzat edo oso larritzat jo ez bada, xedapen hauetan ezarritakoa ez betetzea: lege hau eta legea garatzen duten arauak, lurzoruaren kalitatearen edo lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioa edo lege honetako prozeduretan Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak emandako beste edozein ebazpen.

2.– Se considera, asimismo, infracción leve cualquier incumplimiento de lo dispuesto en esta ley y en sus normas de desarrollo, en la declaración de calidad del suelo o de aptitud de uso del suelo, o en cualquier otra resolución del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma en los procedimientos de esta ley que no esté calificado como infracción grave o muy grave.

58. artikulua.– Arau-hausteak preskribatzea.

Artículo 58.– Prescripción de las infracciones.

1.– Arau-hauste arinak urtebetera preskribatuko dira; larriak hiru urtera, eta oso larriak bost urtera.

1.– Las infracciones leves prescribirán al año, las graves a los tres años y las muy graves a los cinco años.

2.– Arau-hausteen preskripzio-epea arau-haustea egin zen egunetik hasiko da zenbatzen.

2.– El plazo de prescripción de las infracciones comenzará a contarse desde el día en que la infracción se hubiera cometido.

3.– Arau-hauste jarraituen kasuetan, preskripzio-epea zenbatzen hasiko da jarduera amaitzen den unetik edo arau-haustea burutzen duen azken egintzaren unetik.

3.– En los supuestos de infracciones continuadas, el plazo de prescripción comenzará a contar desde el momento de la finalización de la actividad o del último acto con el que la infracción se consuma.

4.– Arau-haustea eragin duten gertakari edo jarduerak ezezagunak badira kanpoko zantzurik ez dagoelako, zantzuak agertzen direnetik hasiko da epe hori kontatzen.

4.– En el caso de que los hechos o actividades constitutivos de infracción fueran desconocidos por carecer de signos externos, dicho plazo se computará desde que estos se manifiesten.

5.– Zehapen-prozedura hasteak, interesatua jakinaren gainean egonda, eten egingo du preskripzio-epea, baina preskripzio-epea berriro hasiko da, zehapen-espedientea hilabetetik gora geldi badago erantzukizuna omen duenari leporatu ezin zaizkion arrazoiengatik.

5.– Interrumpirá la prescripción la iniciación, con conocimiento del interesado, del procedimiento sancionador, reanudándose el plazo de prescripción si el expediente sancionador estuviera paralizado durante más de un mes por causa no imputable al presunto responsable.

59. artikulua.– Mailakatzea.

Artículo 59.– Graduación.

1.– Lege honetan aipatutako arau-hausteengatiko zehapenak mailakatu egingo dira, eta, horretarako, kontuan hartuko dira: eragindako arriskua edo kaltea, arau-hausle izan den pertsona fisiko edo juridikoak lortutako etekina, nahita egin izana eta berriz egitea, eta inguruabar aringarriak edo astungarriak.

1.– Las sanciones por las infracciones contenidas en la presente ley se graduarán teniendo presente el riesgo o daño causado, el beneficio obtenido por la persona física o jurídica infractora, la intencionalidad y la reincidencia, así como las circunstancias atenuantes o agravantes que concurran.

2.– Inguruabar astungarritzat eta aringarritzat joko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 1998ko apirilaren 27ko 3/1998 Lege Orokorreko 113. artikuluan ezarritakoak, aplikatzekoak direnean.

2.– Tendrán la consideración de circunstancias agravantes y atenuantes las previstas en el artículo 113 de la Ley 3/1998, de 27 de abril, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco que resulten de aplicación.

60. artikulua.– Zehapenak.

Artículo 60.– Sanciones.

Lege honetan xedatutako arau-hauste administratiboak egiteagatik, honako zehapen hauek ezarri ahal izango dira:

Por la comisión de las infracciones administrativas previstas en esta ley se podrán imponer las siguientes sanciones:

a) Arau-hauste arinengatik:

a) Para las infracciones leves:

– 400 eurotik 30.000 eurorainoko isuna.

– Multa de 400 a 30.000 euros.

– Ohartarazpena.

– Apercibimiento.

b) Arau-hauste larriengatik:

b) Para las infracciones graves:

– 30.001 eurotik 300.000 eurorainoko isuna.

– Multa de 30.001 a 300.000 euros.

– Instalazio osoak edo instalazioen zati bat aldi baterako ixtea: gehienez, hiru urterako.

– Clausura temporal, total o parcial, de las instalaciones por un periodo máximo de tres años.

– Jarduerak aldi baterako geraraztea: gehienez, hiru urterako.

– Cese temporal de las actividades por un periodo máximo de tres años.

– Baimendutako entitate izaera aldi baterako galtzea: gehienez, hiru urterako.

– Pérdida de la condición de entidad acreditada por un periodo máximo de tres años.

c) Arau-hauste oso larriengatik:

c) Para las infracciones muy graves:

– 300.001 eurotik 1.900.000 eurorainoko isuna.

– Multa de 300.001 a 1.900.000 euros.

– Instalazio osoak edo instalazioen zati bat behin betiko ixtea.

– Clausura definitiva, total o parcial, de las instalaciones.

– Jarduerak behin betiko geraraztea.

– Cese definitivo de las actividades.

– Instalazioak aldi baterako ixtea: gehienez, sei urterako.

– Clausura temporal de las instalaciones por un periodo no superior a seis años.

– Jarduerak aldi baterako geraraztea: gehienez, sei urterako.

– Cese temporal de las actividades por un periodo no superior a seis años.

– Baimendutako entitate-izaera aldi baterako galtzea: gehienez, sei urterako.

– Pérdida de la condición de entidad acreditada por un periodo no superior a seis años.

– Baimendutako entitate-izaera behin betiko galtzea.

– Pérdida definitiva de la condición de entidad acreditada.

61. artikulua.– Ezohiko kasuetan kautelazko neurriak hartzea.

Artículo 61.– Adopción excepcional de medidas cautelares.

Salbuespenez, eta zehapen-espedientea hasi aurretik, neurriak hartu ahal izango dituzte herri-administrazioek, edo lege honetan arau-hauste gisa tipifikatutako edozein gertakariren ustezko arduradunari ezarri ahal izango dizkiote neurriok, entzunaldia eskaini ondoren: obrak edo jarduerak bertan behera utzi ahal izango dituzte, edo ingurumeneko kaltea zabaltzea saihestuko duen beste edozein zuzenketa-, segurtasun- edo kontrol-neurri hartu ahal izango dute. Neurri horiek ez dute zehapen-izaerarik izango.

Excepcionalmente, y con carácter previo a la incoación de expediente sancionador, las administraciones públicas podrán adoptar o imponer, a la persona presuntamente responsable de cualquiera de los hechos tipificados como infracciones en la presente ley y previa audiencia, la suspensión de obras o actividades o cualquier otra medida de corrección, seguridad o control que impida la extensión del daño ambiental. Estas medidas no tendrán carácter sancionador.

62. artikulua.– Eskumenak.

Artículo 62.– Competencias.

Zehapen-prozedura ebazteko zeregina honako hauek izango dute:

Corresponde resolver el procedimiento sancionador a:

a) Arau-hauste arinen kasuan, ingurumenaren arloan eskumena duen sailburuordeak.

a) El viceconsejero competente en materia de medio ambiente, en los supuestos de infracciones leves.

b) Arau-hauste larrien kasuan, ingurumenaren arloan eskumena duen saileko titularrak.

b) El titular del departamento competente en materia de medio ambiente, en los supuestos de infracciones graves.

c) Arau-hauste oso larrien kasuan, Gobernu Kontseiluak.

c) El Consejo de Gobierno, en los supuestos de infracciones muy graves.

63. artikulua.– Zehapenen preskripzioa.

Artículo 63.– Prescripción de las sanciones.

1.– Arau-hauste arinengatik ezarritako zehapenak urtebetera preskribatuko dira, arau-hauste larriengatikoak bi urtera, eta arau-hauste oso larriengatikoak hiru urtera.

1.– Las sanciones impuestas por la comisión de infracciones leves prescribirán al año, las impuestas por faltas graves a los dos años y las impuestas por faltas muy graves a los tres años.

2.– Zehapenen preskripzio-epea zehapena ezartzeko erabili den administrazio-bideko ebazpena irmo egiten den egunaren biharamunetik hasiko da kontatzen.

2.– El plazo de prescripción de las sanciones comenzará a contarse desde el día siguiente a aquel en que adquiera firmeza la resolución por la que se impone la sanción.

3.– Betearazpen-prozedura hasteak, interesatua jakinaren gainean egonda, eten egingo du preskripzio-epea, baina preskripzio-epea berriz ere abian jarriko da, arau-hausleari leporatu ezin zaizkion arrazoiengatik prozedura hilabetetik gora geldi badago.

3.– Interrumpirá la prescripción la iniciación, con conocimiento del interesado, del procedimiento de ejecución, volviendo a transcurrir el plazo si aquel está paralizado durante más de un mes por causa no imputable al infractor.

64. artikulua.– Ondasunak leheneratzeko betebeharra.

Artículo 64.– Obligación de reponer.

1.– Zehapenak ezartzeari utzi gabe, araua hausten dutenak behartuta daude eragindako kalteak konpontzera, hondatutako ondasunak berreskuratzeko eta lehengo egoerara ekartzeko.

1.– Sin perjuicio de las sanciones que se impongan, los infractores o infractoras estarán obligados a reparar los daños causados, con objeto de restaurar y reponer los bienes alterados a su estado anterior.

2.– Araua hausten duenak aurreko artikulu-zatian ezarritako eginbeharra betetzen ez duenean edo erabat betetzen ez duenean, eta egin zaion errekerimenduan adierazitako epea igaro bada, administrazio instrukzio-egileak erabaki ahal izango du behartzeko isunak edo betearazte subsidiarioa ezartzea. Behartzeko isun bakoitzaren zenbatekoa ez da arau-hauste bakoitzarentzat zehaztutako isunaren herena baino handiagoa izango.

2.– Cuando el infractor o infractora no cumpla la obligación impuesta en el apartado anterior o lo haga de una forma incompleta, y una vez transcurrido el plazo señalado en el requerimiento correspondiente, la administración instructora podrá acordar la imposición de multas coercitivas o la ejecución subsidiaria. La cuantía de cada una de las multas coercitivas no superará, en su caso, un tercio de la multa fijada por infracción cometida.

Era berean, kasu horietan eta baldin eta lurzoru kutsatuak berreskuratzeko neurriak hartzen ez badira, betearaztea subsidiarioki egin ahal izango da arau-hauslearen kontura eta haren kostuz.

Asimismo, en estos casos y en el supuesto de que no se adopten las medidas de recuperación de suelos contaminados, podrá procederse a la ejecución subsidiaria por cuenta del infractor y a su costa.

3.– Behartzeko isunak ipiniko badira, ezinbestekoa izango da errekerimenduan adieraztea zer epe dagoen eginbeharra betetzeko eta zenbatekoa izango den ezarri ahal den isuna. Epeak eginbeharra betetzeko behar adinakoa izan beharko du beti. Baldin eta, behartzeko isuna ipini ondoren, isun hori ezartzea eragin duen ez-betetzeak irauten badu, agindutakoa betetzeko behar adinako denbora-tarteetarako errepikatu ahal izango da.

3.– La imposición de multas coercitivas exigirá que en el requerimiento se indique el plazo de que se dispone para el cumplimiento de la obligación y la cuantía de la multa que puede ser impuesta. En todo caso, el plazo deberá ser suficiente para cumplir la obligación. En el caso de que, una vez impuesta la multa coercitiva, se mantenga el incumplimiento que la ha motivado, podrá reiterarse por lapsos de tiempo que sean suficientes para cumplir lo ordenado.

4.– Behartzeko isunak independiente izango dira, eta bateragarriak egin den arau-hausteagatik zehapen gisa ipini diren edo ipin daitezkeen isunekin.

4.– Las multas coercitivas serán independientes y compatibles con las multas que se hubieran impuesto o puedan imponerse como sanción por la infracción cometida.

5.– Kaltea elementuan bertan edo puntu geografikoan bertan konpondu ezin denean, baliokidea den konponketa bat agindu dezake organo eskudunak.

5.– Cuando la reparación del daño no pudiera realizarse sobre el mismo elemento o en el mismo punto geográfico, el órgano competente podrá ordenar la reparación por su equivalente.

65. artikulua.– Zehatzeko araubideko arauak.

Artículo 65.– Normas del régimen sancionador.

Kapitulu honetan xedatu ez direnetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legean jasotako arauak aplikatuko dira.

En lo no previsto en este capítulo, serán de aplicación las normas recogidas en la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

66. artikulua.– Publizitatea.

Artículo 66.– Publicidad.

Zehatzeko ahalmena egikaritzen duten organoek, interes publikoko arrazoiak daudela uste izanez gero, erabaki ahal izango dute, arau bidez zehaztuko duten prozeduraren bitartez, argitara daitezela arau-hauste larriak eta oso larriak egiteagatik ezarritako zehapenak eta erantzule diren pertsona fisiko edo juridikoen izen-abizenak edo izen soziala Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, eta egoki iritzitako gizarte-hedabideen bitartez, behin zehapen horiek irmoak direnean.

Los órganos que ejerzan la potestad sancionadora podrán acordar, cuando estimen que existen razones de interés público y a través del procedimiento que reglamentariamente determinen, la publicación, en el Boletín Oficial del País Vasco, y a través de los medios de comunicación social que consideren oportunos, de las sanciones impuestas por la comisión de infracciones graves y muy graves, así como los nombres y apellidos o razón social de las personas físicas o jurídicas responsables, una vez que dichas sanciones hubieran adquirido el carácter de firmes.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Jaurlaritzari dagokio diru-zehapenen zenbatekoa eguneratzea, urteko kontsumo-prezioen indizearen arabera.

Corresponderá al Gobierno la actualización del importe de las sanciones pecuniarias de acuerdo con el índice anual de precios al consumo.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, lege honetako eranskinak aldatzeko eta III. eranskinean sartu gabeko substantzia kutsatzaileentzat ebaluazioko balio adierazle berriak onartzeko.

Se faculta al Gobierno para la modificación de los anexos de la presente ley y la aprobación de nuevos valores indicativos de evaluación para sustancias contaminantes no incluidas en el anexo III.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

Lege honetan zehar beste arau batzuetara bidaltzen denean, horietara edo, hala dagokionean, horien ordezkoetara bidaltzen dela ulertzen da.

Las remisiones que a lo largo de esta ley se realizan a diversas normas se entienden efectuadas igualmente a aquellas otras que, en su caso, las sustituyan.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL CUARTA

Lege hau onartu eta urte betera, lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioak dauden edo egon diren lurzoruen inbentarioa berriztu egingo da ingurumenaren arloan eskumena duen saileko titularraren aginduaren bidez.

En el plazo máximo de un año tras la aprobación de esta ley, se actualizará por orden del titular del departamento competente en materia de medio ambiente el inventario de suelos que soportan o han soportado actividades o instalaciones potencialmente contaminantes.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL QUINTA

Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak, arau honetan arautzen den lurzoruen planaz gainera, bi urteko epean, lege hau indarrean sartzen denetik, eta ingurumen-organoak proposatuta, estrategia bat onetsiko du erosio, materia organikoaren galera, gazitze, trinkotze, bioaniztasunaren galera, zigilatze, luizi eta uholdeen ondorioz degradatu daiteke lurzoruaren funtzio naturalak eta erabilerak babestu, iraunarazi eta leheneratzeko.

El Gobierno de la Comunidad Autónoma, además del Plan de suelos regulado en esta norma, en el plazo de dos años tras la entrada en vigor de la presente ley, a propuesta del órgano ambiental, aprobará una estrategia para la protección, conservación y restauración de las funciones naturales y de uso de los suelos que puedan degradarse como consecuencia de la erosión, la pérdida de materia orgánica, la salinización, la compactación, la pérdida de biodiversidad, el sellado, los deslizamientos de tierra y las inundaciones.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA

Lurzoruaren kalitatearen deklaraziotzat joko dira 2005eko otsailaren 4ko 1/2005 Legea indarrean sartu aurretik lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak emandako ebazpenak eta ziurtagiriak.

Las resoluciones y certificaciones emitidas por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco en relación con investigaciones de la calidad del suelo llevadas a cabo con anterioridad a la entrada en vigor de la Ley 1/2005, de 4 de febrero, tendrán la consideración de declaraciones de la calidad del suelo.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA

Lege hau indarrean sartu aurretik lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura bezala hasitako kasuak lege honetan ezarritakoaren arabera bideratu ahal izango dira, baldin eta lege honen arabera lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedura gisa bideratu beharrekoak badira edo prozedura horietatik salbuetsi badaitezke, betiere prozedura hastea eskatu duenaren eskariz, eta hasitako prozeduraren behin betiko ebazpena eman ez bada.

Aquellos procedimientos iniciados con anterioridad a la entrada en vigor de la presente ley como procedimientos de declaración de la calidad del suelo que correspondan a supuestos que, de conformidad con esta ley, deban ser tramitados como procedimientos de declaración de aptitud de uso del suelo o puedan ser objeto de exención de estos procedimientos podrán ser tramitados de conformidad con lo establecido en esta norma si no hubiere recaído resolución definitiva del procedimiento iniciado, a instancia de quien haya solicitado el inicio.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA TERCERA

Araubidea eguneratzen den bitartean, lurzorua ikertu eta berreskuratzeko entitateak baimentzeko eta lurzoruaren kalitatearen ikerketen edukia eta zehaztasun-maila finkatzeko, xedapen honi jarraituko zaio: 2006ko urriaren 10eko 199/2006 Dekretua, zeinak lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen baitu eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten baititu.

En tanto se proceda a su actualización, la acreditación de entidades de investigación y recuperación del suelo y el contenido y alcance de las investigaciones de calidad del suelo se realizarán de conformidad con el Decreto 199/2006, de 10 de octubre, por el que se establece el sistema de acreditación de entidades de investigación y recuperación de la calidad del suelo y se determina el contenido y alcance de las investigaciones de la calidad del suelo a realizar por dichas entidades.

Aurreko xedapenean aipatzen den entitateak baimentzeko araubidea eguneratzen den bitartean, 2006ko urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren 3. artikuluko 1.a letran xedatutako ekintzak egiteko baimenduta dauden entitateek hondeaketa-planak eta egoeraren txostenak egin ahal izango dituzte, arau honetan xedatutako lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozeduretan.

En tanto se procede a la actualización del régimen aplicable a la acreditación de entidades previsto en el apartado anterior, las entidades que se encuentren acreditadas para llevar a cabo las actuaciones previstas en el artículo 3, apartado 1.a) del Decreto 199/2006, de 10 de octubre, podrán elaborar los planes de excavación y los informes de situación en los procedimientos de declaración de aptitud de uso del suelo previstos en la presente norma.

Orobat, aipatutako hondeaketa-planak gainbegiratzeko lanak egin ahal izango dituzte 2006ko urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren 3. artikuluko 1.c letran xedatutako ekintzak egiteko baimenduta dauden entitateek.

Asimismo, las entidades que se encuentren acreditadas para llevar a cabo las actuaciones previstas en el artículo 3, apartado 1.c del Decreto 199/2006 de 10 de octubre podrán llevar a cabo las labores de supervisión de los mencionados planes de excavación.

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA CUARTA

Lurzorua kutsa dezaketen jarduera edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioa, eguneratzen den bitartean, 2008ko irailaren 30eko 165/2008 Dekretuaren bidez onartutakoa da.

En tanto se proceda a su actualización, el inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, es el aprobado mediante Decreto 165/2008, de 30 de septiembre.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetu egiten dira Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeko 2005eko otsailaren 4ko 1/2005 Legea eta lege honetan ezarritakoaren aurka doan xedapen oro.

Queda derogada la Ley 1/2005, de 4 de febrero, para la Prevención y Corrección de la Contaminación del Suelo y cuantas disposiciones se opongan a lo establecido en la presente ley.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Lurzoruaren kutsadura saihestu eta garbitzearen arloko tasa.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Tasa por actuaciones en materia de prevención y corrección de la contaminación del suelo.

II. kapitulu berri bat gehitzen da 2011ko irailaren 11ko 1/2007 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginean, IX. tituluan. Hauxe da:

Se introduce un nuevo capítulo II dentro del título IX del Texto Refundido de la Ley de Tasas y Precios Públicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, aprobado mediante el Decreto Legislativo 1/2007, de 11 de septiembre, con la siguiente redacción:

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
LURZORUAREN KUTSADURA SAIHESTU ETA GARBITZEAREN ARLOKO TASA
TASA POR ACTUACIONES EN MATERIA DE PREVENCIÓN Y CORRECCIÓN DE LA CONTAMINACIÓN DEL SUELO

191 quater artikulua.– Zergapeko egitatea.

Artículo 191 quater.– Hecho imponible.

Lurzoruaren kutsadura saihestu eta garbitzearen arloan ingurumen-organoak zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituenean ezarriko da tasa hori. Honako kasu hauetan ezarriko da zerga:

Constituye el hecho imponible de esta tasa la prestación de servicios o realización de actividades en materia de prevención y corrección de la contaminación del suelo, del órgano ambiental, consistentes en:

1.– Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduran, ingurumen-organoak honako erabaki hauek ematean:

1.– La emisión, en el procedimiento de declaración de calidad del suelo, de los siguientes pronunciamientos del órgano ambiental:

a) Lurzoruaren kalitatearen ikerketetako balioztatze-txostenak, aurkeztutako ikerketa-txostenak nahikoa ez izateagatik.

a) Informes de valoración de las investigaciones de la calidad del suelo por resultar incompletos los informes de investigación presentados.

b) Hondeaketa baimentzen duten ebazpenak.

b) Resoluciones por las que se autoriza la excavación.

c) Lurzoruaren kalitatearen deklarazioak.

c) Declaraciones de calidad del suelo.

d) Lurzorua berreskuratzeko plana onartzeko ebazpenak.

d) Resoluciones de aprobación de plan de recuperación.

e) Lurzorua berreskuratu dela ziurtatzen duten ebazpenak.

e) Resoluciones de acreditación de la recuperación del suelo.

2.– Lurzoruaren erabilera-gaitasuna adierazten duen ebazpena ematean.

2.– La emisión de la resolución de declaración de aptitud de uso del suelo.

3.– Salbuespenaren ebazpena ematea.

3.– La emisión de la resolución de exención.

4.– Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko entitate izateko baimena ematean.

4.– La concesión de la acreditación como entidad de investigación y recuperación de la calidad del suelo.

5.– Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko entitate izateko emandako baimenak aldatzeko eskaerak bideratzean, baimenaren irismena handitzeagatik eta/edo proiektuaren buruak eta arrisku-aztertzaileak gehitzeagatik, horien gaitasuna aldez aurretik balioztatu ez bada.

5.– La tramitación de solicitudes de modificación de las acreditaciones concedidas como entidad de investigación y recuperación de la calidad del suelo, motivada por la ampliación del alcance de la acreditación y/o de los jefes de proyecto y analistas de riesgos cuya capacitación no haya sido previamente valorada.

6.– Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroan egindako kontsulten inguruko erabakia ematean.

6.– El pronunciamiento en relación con las consultas formuladas al Registro Administrativo de la Calidad del Suelo.

191 quinquies artikulua.– Subjektu pasiboa.

Artículo 191 quinquies.– Sujeto pasivo.

Zerga ezartzea dagokion kasuko zerbitzuak edo jarduerak eskatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira tasa horren subjektu pasiboak.

Son sujetos pasivos de esta tasa las personas físicas o jurídicas que soliciten los servicios o actividades que constituyen el hecho imponible.

191 sexies artikulua.– Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Artículo 191 sexies.– Devengo.

Zergapeko egitatea den zerbitzua eman edo jarduera egiten denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere, dagokion ekintza eskatzen den unean bertan ordaintzea eskatu ahal izango da.

La tasa se devengará cuando se preste el servicio o se realice la actividad que constituye el hecho imponible. No obstante, el pago podrá exigirse en el momento en que se formule la petición de la actuación correspondiente.

191 septies artikulua.– Kuota.

Artículo 191 septies.– Cuota.

1.– Tasa horren kuota honako tarifaren arabera eskatuko da (euroak):

1.– La cuota de esta tasa se exigirá según la siguiente tarifa (euros):

a) Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduran:

a) En el procedimiento de declaración de calidad del suelo:

– Lurzoruaren kalitatearen ikerketetako balioztatze-txostenak ematea: 150.

– Emisión de informes de valoración de las investigaciones de la calidad del suelo: 150.

– Hondeaketa baimentzen duten ebazpenak ematea: 200.

– Emisión de resoluciones por las que se autoriza la excavación: 200.

– Lurzoruaren kalitatearen deklara-zioak ematea: 200.

– Emisión de declaraciones de calidad del suelo: 200.

– Lurzorua berreskuratzeko plana onartzeko ebazpena ematea: 200.

– Emisión de resolución por las que se aprueba el plan de recuperación: 200.

– Lurzorua berreskuratu dela ziurtatzen duten ebazpenak ematea: 150.

– Emisión de resoluciones de acreditación de la recuperación del suelo: 150.

b) Lurzoruaren erabilera-gaitasuna adierazten duen ebazpena ematea: 150.

b) Emisión de la resolución de declaración de aptitud de uso del suelo: 150.

c) Salbuespenaren ebazpena ematea: 100.

c) Emisión de la resolución de exención: 100.

d) Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko entitate izateko baimena ematea: 400.

d) Concesión de acreditación como entidad para la investigación y recuperación de la calidad del suelo: 400.

e) Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko entitate izateko baimena aldatzea: 100.

e) Modificación de la acreditación como entidad para la investigación y recuperación de la calidad del suelo: 100.

f) Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroan egindako kontsulta: 50.

f) Consulta al Registro Administrativo de la Calidad del Suelo: 50.

2.– Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduretan, ordaindu beharreko tasaren kuota zenbatekoa den prozedura horretan ematen diren erabakien kopuruaren arabera kalkulatuko da.

2.– En los procedimientos de declaración de calidad del suelo el importe de la cuota de la tasa a liquidar se calculará en función del número de pronunciamientos que se emitan en dicho procedimiento.

191 octies artikulua.– Hobariak.

Artículo 191 octies.– Bonificaciones.

1.– Aurreko artikuluan oinarrituta kalkulatutako kuotei, hobari hauek aplikatuko zaizkie, eta metatu egin ahal izango dira:

1.– Sobre las cuotas calculadas en base al artículo anterior, se aplicarán las siguientes bonificaciones, que podrán acumularse:

a) kuotaren % 10, enpresa txiki eta ertainen kasuan, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioko definizioaren arabera.

a) el 10% de la cuota en el caso de pequeñas y medianas empresas, de conformidad con la definición de la Recomendación de la Comisión n.º 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003.

b) kuotaren % 20, mikroenpresen kasuan, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioko definizioaren arabera.

b) el 20% de la cuota en el caso de microempresas, de conformidad con la definición de la Recomendación de la Comisión n.º 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003.

c) kuotaren % 50, subjektu pasiboek Europako EMAS erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzen badute.

c) el 50% de la cuota cuando los sujetos pasivos acrediten estar inscritos en el registro europeo EMAS.

2.– Aurreko artikulu-zatian ezarritako hobariren bat aplikatzeko baldintzak betetzen dituzten subjektu pasiboek baldintza horiek betetzen dituztela dioen erantzukizunezko adierazpen bat aurkeztu beharko dute prozedura hasteko eskaerarekin batera.

2.– Los sujetos pasivos que reúnan las condiciones para aplicar alguna de las bonificaciones establecidas en el apartado anterior deberán acompañar a la solicitud de inicio del procedimiento una declaración responsable del cumplimiento de las mismas.

191. nonies artikulua.– Tasa likidatzea.

Artículo 191 nonies.– Liquidación de la tasa.

1.– Dagokion ekintza eskatzen duten unean zehaztu eta ordaindu beharko dute zor duten zerga subjektu pasiboek, autolikidazioaren bitartez.

1.– Los sujetos pasivos deberán determinar e ingresar la deuda tributaria mediante autoliquidación en el momento de la solicitud de la actuación correspondiente.

2.– Hala ere, lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduretan, ingurumenaren arloan eskumenak dituen organoak erabakiko du tasa zenbatekoa den, eta prozedura amaitzen duen ebazpena emandakoan likidatuko da tasa.

2.– No obstante, en los procedimientos de declaración de calidad de suelo, será el órgano que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente quien determinará la cuantía y liquidará la tasa tras la emisión de la resolución que ponga fin al procedimiento.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardar.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 26a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 26 de junio de 2015.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común