Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena

N.º 112, lunes 16 de junio de 2014


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y POLÍTICA TERRITORIAL
2623
2623

90/2014 DEKRETUA, ekainaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gainekoa.

DECRETO 90/2014, de 3 de junio, sobre protección, gestión y ordenación del paisaje en la ordenación del territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2000ko urriaren 20an, Paisaiaren Europako Hitzarmena onartu zuen Europako Kontseiluak, eta, 2009ko uztailaren 21ean, hitzarmen horri atxikitzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak. Atxikipen horrekin, Paisaiaren Europako Hitzarmenaren edukiak onartzeko eta bere erantzukizuneko esparruetan betetzeko konpromisoa hartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak.

El 21 de julio de 2009 el Gobierno Vasco acordó su adhesión al Convenio Europeo del Paisaje, aprobado por el Consejo de Europa el 20 de octubre de 2000. Dicha adhesión supone el compromiso de la Comunidad Autónoma del País Vasco de asumir los contenidos del Convenio Europeo del Paisaje y trasladarlos a sus ámbitos de responsabilidad.

Paisaiaren Europako Hitzarmenaren hitzaurrean jasotzen den bezala, paisaiaren gaia –paisaia honela definituta: «lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita»– gai garrantzitsua da kultura, ingurumena, gizartea eta ekonomiaren esparruetan, eta, gainera, «Europako natur eta kultur ondarearen funtsezko osagaia (...), gizakien ongizatea eta europar identitatea bermatzeko mesedegarria».

Tal y como se recoge en el preámbulo del Convenio Europeo del Paisaje, el paisaje, definido como «cualquier parte del territorio tal como la percibe la población, cuyo carácter sea el resultado de la acción y la interacción de factores naturales y/o humanos», es una cuestión relevante en los ámbitos de la cultura, del medio ambiente, de lo social y de la economía, además de tratarse de «un componente fundamental del patrimonio natural y cultural europeo, que contribuye al bienestar de los seres humanos y a la consolidación de la identidad europea».

Paisaiaren Europako Hitzarmenaren sarreran azpimarratzen denez, lurralde guztietan paisaia biztanleen bizi-kalitateko elementu garrantzitsu bat dela onartzen da, direla hiriguneak edo landaguneak, direla eremu andeatuak edo kalitate handikoak, edo direla aparteko edertasuna aitortzen zaien lekuak edo ohikoenak. Paisaia, beraz, lurraldearen funtsezko alderdi bat da, eta, ondorioz, funtsezko atal bat lurraldea antolatzean.

El Convenio Europeo del Paisaje incide en su Preámbulo en el reconocimiento del paisaje como un elemento importante de la calidad de vida de las poblaciones en todos los territorios, bien se trate de zonas urbanas o de zonas rurales, bien se refiera a zonas degradadas o a las de gran calidad, bien sean los espacios de reconocida belleza excepcional o los más cotidianos. El paisaje supone, pues, una dimensión esencial del territorio y, por lo tanto, una pieza clave en su ordenación.

Hitzarmen horri atxikitzearen ondorio den konpromisoetako bat paisaia lurralde-antolamenduko politiketan sartzea da, eta, printzipio horren ildotik, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan –zeinak Lurralde Antolamenduari buruzko 1990eko maiatzaren 31ko 4/1990 Legea garatuz eta betez eman baitziren–, dagoeneko ezarri zen paisaia-balioak kontserbatzeko bermea, lurralde-antolamenduko bitartekoen irizpide eta helburu gisa.

Uno de los compromisos que se derivan de la adhesión al mencionado Convenio es el de integrar el paisaje en las políticas de ordenación territorial y en línea con dicho principio, las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, dictadas en desarrollo y ejecución de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco ya establecieron la garantía de la conservación de los valores paisajísticos como uno de los criterios y objetivos de los instrumentos de ordenación territorial.

1997ko otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan, jasota daude paisaiaren aldetik tratamendu berezia izan behar duten ikuspen-eremuak katalogatzeko beharra eta paisaiak une horretan duen moldea hausten duen edozein obra edo jardun egin ahal izateko paisaiaren azterlana aurkezteko betebeharra. Gidalerroetan zehazten da, orobat, gai horiek lurralde-planetan garatu beharko direla.

Las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, aprobadas por el Decreto 28/1997, de 11 de febrero, recogen la necesidad de catalogar aquellas zonas visuales que deben tener un tratamiento paisajístico especial y la exigencia de que toda obra o actuación que rompa el actual modelado del paisaje se acompañe del correspondiente estudio paisajístico. Las Directrices especifican, además, que estas cuestiones deberán desarrollarse en los Planes Territoriales.

Araudi horren esparruan, dekretu honen xedea mekanismo normalizatuak finkatzea da, aurreikuspen horiek betetzeko eta, horrela, modu koherenteago eta sistematizatuagoan bete ahal izateko paisaia lurralde-antolamenduan sartzeko helburua.

Con este marco normativo, es objeto de este Decreto fijar los mecanismos normalizados para dar cumplimiento a dichas previsiones y lograr así, de una forma más coherente y sistematizada, el cumplimiento del objetivo de la integración del paisaje en la ordenación territorial.

Lurralde-antolamenduaren esparruan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko bitartekoak identifikatzen ditu dekretuak: hala nola paisaiaren katalogoak, paisaiaren zehaztapenak, paisaiaren ekintza-planak eta paisaian integratzearen azterlanak. Halaber, eta hain zuzen paisaiaren tratamendua arautzeak dakarren berrikuntzagatik, Eusko Jaurlaritzak honako arlo hauek sustatzeko hartutako konpromisoei erantzuten die dekretu honek: sentsibilizazioa, trebakuntza, hezkuntza, parte-hartzea eta paisaiaren esparruan laguntzeko beste jardun batzuk.

El Decreto identifica los instrumentos para la protección, gestión y ordenación del paisaje, en el ámbito de la ordenación del territorio, como son los Catálogos del paisaje, las Determinaciones del paisaje, los Planes de acción del paisaje y los Estudios de integración paisajística. Asimismo y precisamente por la novedad que supone la regulación del tratamiento del paisaje, este Decreto responde a los compromisos adquiridos por parte del Gobierno Vasco de promover la sensibilización, la formación, la educación, la participación y otras actuaciones de apoyo en el ámbito del paisaje.

Eragile eta herritar interesdunen parte-hartzeak esangura berezia hartzen du gai honetan, paisaia eta haren garrantzia zuzenean daudelako lotuta lurralde jakin batean lana egiten duten edo bizi diren pertsonen pertzepzioarekin. Ondorioz, dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioak eta EAEko sektore publikoko entitateek konpromisoa hartzen dute paisaiaren esparrurako definitzen diren jarduteko bitartekoak lantzen direnean parte-hartze hori bermatzeko eta, gainera, paisaiaren politikak diseinatu eta ezartzean gizartearen parte-hartzea sustatzeko, emakume eta gizonen ordezkaritza orekatua bultzatuz.

La participación de los agentes y de la ciudadanía interesada adquiere una especial relevancia en esta materia en tanto en cuanto el paisaje y su alcance están directamente relacionados con la percepción de las personas que trabajan o habitan en el territorio en cuestión. En consecuencia, a través del presente Decreto, la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y las entidades de su sector público adquieren el compromiso de garantizar esta participación en la elaboración de los instrumentos de actuación definidos para el ámbito del paisaje fomentando, además, la participación de la sociedad en el diseño e implementación de las políticas de paisaje promoviendo la representación equilibrada de mujeres y hombres.

Hori dela eta, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2014ko ekainaren 3a egindako bilkuran, aztertu ondoren, hauxe

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 3 de junio de 2014,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Lurralde-antolamenduaren esparruan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko bitartekoak ezartzea da dekretu honen xedea, eta, horrekin batera, paisaiaren gaineko sustapen, sentsibilizazio, trebakuntza eta ikerkuntzarako neurri egokiak ezartzea.

El presente Decreto tiene por objeto establecer, en el ámbito de la ordenación del territorio, los instrumentos para la protección, la gestión y la ordenación del paisaje, así como las medidas oportunas de promoción, sensibilización, formación e investigación sobre el paisaje.

2. artikulua.– Helburuak.

Artículo 2.– Objetivos.

EAEko herri-administrazioak eta EAEko sektore publikoko entitateek paisaiaren arloan izango duten jardunaren helburuak honako hauek dira, nagusiki:

Los objetivos de la actuación de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y las entidades de su sector público en materia del paisaje son principalmente los siguientes:

a) Berezko izaeragatik edo kultura-izaeragatik jardun espezifiko eta integratuak behar dituzten paisaien balioak kontserbatzea.

a) La conservación de los valores de los paisajes que, por su carácter natural o cultural, requieran actuaciones específicas e integradas.

b) Hiri-inguruetako paisaiak hobetzea: bereziki, aldirietakoak eta biztanle-guneetara sartzeko bideetakoak.

b) La mejora paisajística del ámbito urbano, especialmente de las periferias y de las vías de acceso a los núcleos de población.

c) Landa-inguruetako paisaiak zaindu, hobetu eta oneratzea.

c) El mantenimiento, mejora y restauración de los paisajes en el ámbito rural.

d) Paisaiak harmoniaz antolatzea, arreta berezia jarriz biztanle guztien eskurago daudenei, hiri- eta landa-inguruek elkar ukitzen duten eremuei eta lehorrak eta itsasoak elkar ukitzen duten inguruei.

d) La articulación armónica de los paisajes, con una atención particular hacia los paisajes más accesibles para el conjunto de la población, así como los espacios de contacto entre los ámbitos urbano y rural y entre los ámbitos terrestre y marino.

e) Lurraldearen gaineko esku-hartzeak egokiro integratzea paisaian: batez ere, azpiegiturei eta ekonomia-jardueretarako eremuei dagozkien esku-hartzeak.

e) La adecuada integración paisajística de las intervenciones sobre el territorio, especialmente las correspondientes a infraestructuras y a áreas de actividad económica.

f) Paisaiari balioa ematea, ekonomia-faktore bereizgarri gisa eta turismorako baliabide gisa.

f) La atribución de valor al paisaje como factor económico diferenciador y recurso turístico.

g) Paisaiari balioa ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen kulturaren proiekzio gisa, eta, ondorioz, haren identitatearen adierazpen gisa.

g) La atribución de valor al paisaje como proyección cultural de la sociedad vasca y como expresión, por tanto, de su identidad.

h) Kulturaren zati diren bide tradizionalei balioa ematea, paisaiara hurbildu eta hartaz gozatzeko puntu bikain gisa.

h) La puesta en valor de los caminos culturales tradicionales como puntos excepcionales de accesibilidad y disfrute del paisaje.

3. artikulua.– Paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko bitartekoak.

Artículo 3.– Instrumentos para la protección, gestión y ordenación del paisaje.

Paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko bitartekoak hauek dira:

Los instrumentos para la protección, gestión y ordenación del paisaje son los siguientes:

a) Paisaiaren katalogoak.

a) Catálogos del paisaje.

b) Paisaiaren zehaztapenak.

b) Determinaciones del paisaje.

c) Paisaiaren ekintza-planak.

c) Planes de acción del paisaje.

d) Paisaian integratzearen azterlanak.

d) Estudios de integración paisajística.

e) Sentsibilizazioa, trebakuntza, ikerkuntza eta laguntza jorratzeko neurriak.

e) Medidas de sensibilización, formación, investigación y apoyo.

4. artikulua.– Paisaiaren katalogoak.

Artículo 4.– Catálogos del paisaje.

1.– Paisaiaren katalogoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko eremu funtzional bakoitzeko paisaia osoa hartzen duten deskripzio- eta prospekzio-agiriak; Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan daude ezarrita zeintzuk diren Euskal Autonomia Erkidegoko eremu funtzionalak.

1.– Los Catálogos del paisaje son los documentos de carácter descriptivo y prospectivo que abarcan la totalidad del paisaje de cada área funcional de la Comunidad Autónoma del País Vasco definidas en las Directrices de Ordenación Territorial.

2.– Paisaiaren katalogoek honako osagai hauek izango dituzte, gutxienez:

2.– Los Catálogos del paisaje tendrán, como mínimo, el siguiente contenido:

a) Eremu funtzional bakoitzean dauden ikuspen-arro eta paisaia-ehundurak identifikatu, zedarritu eta balioztatu behar dituzte, eta haien ezaugarriak ezarri. Ikuspen-arroa eskala jakin batean ikuspen-irizpideak erabiliz hauteman daitekeen lurralde-unitate erlatiboki homogeneoa da; eta, paisaia-ehundura, berriz, eskala eta bereizmen-maila jakin batean pertzepzio-irizpideak erabiliz hauteman daitekeen lurralde-unitate erlatiboki homogeneoa.

a) La identificación, delimitación y caracterización y valoración de las cuencas visuales y de las texturas paisajísticas presentes en cada área funcional, entendidas respectivamente como las unidades territoriales relativamente homogéneas utilizando criterios de visibilidad a una determinada escala, y como las unidades territoriales relativamente homogéneas utilizando criterios de percepción para una determinada escala y grado de definición.

b) Paisaia-interes bereziko eremuak identifikatu behar dituzte, honako irizpide hauetako bat edo batzuk erabiliz:

b) La identificación de las áreas de especial interés paisajístico, en función de uno o varios de los siguientes criterios:

1) Paisaia ezohiko edo mehatxatu gisa duen berezitasun, hauskortasun edo adierazgarritasunagatik.

1) Por su singularidad, fragilidad o representatividad como paisaje raro o amenazado.

2) Eremuaren narriaduragatik: bereziki, hirien periferiako lurraldeak, hiri eta landa arteko trantsiziokoak, ibaiertzetakoak edo industria-eremuak.

2) Por su deterioro o degradación, en especial los territorios de periferia urbana, de transición urbano-rural, de borde de río, o industriales.

3) Biztanleriarentzat oso agerian dauden eremuak izateagatik.

3) Por constituir zonas muy visibles para la población.

4) Eremu funtzionalaren identitatea eratzeko erabakigarria izateagatik.

4) Por contribuir de forma decisiva a conformar la identidad del área funcional.

5) Pertzepzio- eta estetika-ezaugarri bikainak edukitzeagatik, naturaren osagaiek edo giza osagaiek elkarri eragiten dioten modu bereziaren ondorioz.

5) Por presentar cualidades sobresalientes en los aspectos perceptivos y estéticos, fruto de la especial interacción entre sus componentes naturales o humanos.

c) Paisaiaren egungo konfigurazioari nabarmenen eragiten dioten edo eragin dioten jarduerak, erabilerak eta prozesuak identifikatu behar dituzte.

c) La identificación de las actividades, los usos y los procesos que incidan o hayan incidido de forma más notoria en la configuración actual del paisaje.

d) Paisaia hautemateko ibilbide nagusiak eta lekuak kokatu behar dituzte espazioan.

d) La localización espacial de las principales rutas y los lugares desde los que se perciba el paisaje.

e) Paisaia-unitateak zedarritu behar dituzte; horretarako, paisaia-unitatetzat joko dira paisaiaren aldetik koherenteak izanik, paisaia babestu, kudeatu edo antolatzeko araubide espezifiko bat, partez edo osoki, hartzeko gai diren eremuak.

e) La delimitación de las unidades de paisaje, entendidas como aquellos ámbitos paisajísticamente coherentes sobre los que pueda recaer, en parte o totalmente, un régimen específico de protección, gestión u ordenación del paisaje.

f) Paisaia-kalitateko helburuak definitu behar dituzte; kolektibitateak bere inguruko paisaiaren ezaugarriei buruz dituen nahiak adierazi behar dituzte paisaia-kalitateko helburu horiek.

f) La definición de los objetivos de calidad paisajística, los cuales deben expresar las aspiraciones de la colectividad en cuanto a las características paisajísticas de su entorno.

g) Ezarritako paisaia-kalitateko helburuak iristeko beharrezkoak diren neurriak eta ekintzak proposatu behar dituzte.

g) La propuesta de las medidas y acciones necesarias para alcanzar los objetivos de calidad paisajística fijados.

h) Paisaiari dagozkion adierazleak proposatu behar dituzte, paisaia-kalitateko helburuak iristeko ezarritako neurri eta ekintzek zer-nolako eraginkortasuna izan duten ebaluatzeko modua izate aldera.

h) La propuesta de los indicadores de carácter paisajístico que permitan evaluar la efectividad de las medidas y acciones que se establezcan para alcanzar los objetivos de calidad paisajística fijados.

3.– Paisaiaren katalogoek osatuko dute paisaiaren zehaztapenak idazteko oinarrizko dokumentua.

3.– Los Catálogos del paisaje constituirán el documento base para la redacción de las Determinaciones del Paisaje.

4.– Paisaiaren katalogoak egiteko ekimena lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari edo foru-aldundiei dagokie, lurralde historiko desberdinetako udalerriak hartzen dituen eremu funtzional bati dagokion katalogoa denean izan ezik; kasu horretan, Eusko Jaurlaritzak beteko du beti ekimena, ofizioz edo foru-aldundiek eskatuta. b) Eremu funtzional bakoitzeko udalerriek, akordio arrazoitu bidez, ekimen hori betetzeko eskatu ahal izango dute.

4.– La iniciativa para la formulación de los Catálogos del paisaje corresponderá indistintamente al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de ordenación del territorio o a las Diputaciones Forales, salvo que el Catálogo se corresponda con un Área Funcional que incluya municipios de diferentes Territorios Históricos en cuyo caso la iniciativa será ejercitada siempre por el Gobierno Vasco, de oficio o a instancia de las Diputaciones Forales. Los municipios comprendidos en cada área funcional podrán, mediante acuerdo motivado, instar el ejercicio de dicha iniciativa.

5.– Paisaiaren katalogoak lantzeko prozesuan, eragile publiko eta pribatuen eta dagokien herritarren parte-hartze aktiboa bermatuko da.

5.– En proceso de elaboración de los Catálogos del paisaje se garantizará la participación activa de agentes públicos y privados y de la ciudadanía afectada.

5. artikulua.– Paisaiaren zehaztapenak.

Artículo 5.– Determinaciones del paisaje.

1.– Zehaztapenak paisaiaren katalogoetatik ateratako irizpideak dira; katalogo horietan, paisaiaren kalitatearen helburuak garatzen dira, eta haiek lortzeko neurriak identifikatzen dira, dagokion lurralde-plan partzialean sartzeko.

1.– Las Determinaciones son criterios extraídos de los Catálogos del paisaje, que desarrollan los objetivos de calidad paisajística e identifican las medidas para su consecución, con vocación de incorporarse al correspondiente Plan Territorial Parcial.

2.– Paisaiaren zehaztapenak idatzi eta bideratzeko ekimena ekimen horri dagokion paisaiaren katalogoa egin duen administrazioari dagokio, dekretu honen 6.3 artikulu-zatiko a letrari jarraiki.

2.– La iniciativa para la formulación y la tramitación de las Determinaciones del paisaje corresponderá a la Administración que haya formulado el Catálogo del paisaje correspondiente en virtud del artículo 6.3.a) del presente Decreto.

3.– Paisaiaren zehaztapenak lurralde-plan partzialetan sartu ahal izango dira, gomendio gisa eta jarduteko proposamen gisa, paisaian integratzearen azterlanei edo ekintza-planei lotuta, laburpen-mapa batekin batera.

3.– Las Determinaciones del paisaje se podrán incluir en los Planes Territoriales Parciales con carácter recomendatorio y como propuestas de actuación relacionadas con estudios de integración paisajística o con planes de acción, acompañados de un mapa resumen.

4.– Paisaiaren zehaztapenak dagoeneko behin betiko onartuta dauden lurralde-plan partzialetan sartzeko, kasu bakoitzean dagokion prozedurari jarraitu beharko zaio. Nolanahi ere, ziurtatu egin beharko da eragile publiko eta pribatuek eta dagokien herritarrek aktiboki parte hartzea bermatzeko behar diren mekanismoak erabili direla.

4.– La incorporación de las Determinaciones del Paisaje a los planes territoriales parciales ya aprobados definitivamente se realizará siguiendo el procedimiento oportuno al efecto. En todo caso, habrá de garantizarse el empleo de los mecanismos necesarios para garantizar la participación activa de agentes públicos y privados y de la ciudadanía afectada.

6. artikulua.– Paisaiaren ekintza-planak.

Artículo 6.– Planes de acción del paisaje.

1.– Paisaiaren ekintza-planak kudeaketa-bitartekoak dira, eta paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko jardunen eremuan egin beharreko ekintzak zehazten dituzte, paisaiaren katalogoetan eta paisaiaren zehaztapenetan oinarrituta.

1.– Planes de acción del paisaje son las herramientas de gestión que, basándose en los Catálogos del paisaje y en las Determinaciones del paisaje, concretan las acciones a llevar a cabo en el marco de las actuaciones para la protección, la gestión y la ordenación del paisaje.

2.– Paisaiaren ekintza-planak paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko esku-hartzeetarako bitartekoak dira, eta paisaiaren katalogoetan identifikatuta eta paisaiaren zehaztapenetan jasota dauden eta paisaiaren aldetik interes berezia duten eremuetarako dira, beste eremu batzuetan lantzeko aukera baztertu gabe.

2.– Los Planes de acción del paisaje se configuran como instrumentos de intervención para la protección, gestión y ordenación del paisaje para las áreas de especial interés paisajístico identificadas en los catálogos del paisaje y recogidas en las Determinaciones del paisaje, sin descartar que puedan elaborarse en otros ámbitos.

3.– Paisaiaren ekintza-planetan honako hauek sartuko dira:

3.– Los Planes de acción del paisaje contendrán:

a) Diagnostikoa.

a) El diagnóstico.

b) Lortu nahi diren paisaiaren kalitatearen helburuak.

b) Los objetivos de calidad paisajística que se persiguen.

4.– Paisaiaren ekintza-planak arlo hori kudeatzeaz arduratzen diren organoek landu, onartu eta beteko dituzte.

4.– Los Planes de acción del paisaje serán elaborados, aprobados y ejecutados por los órganos encargados de la gestión del ámbito.

5.– Nolanahi ere, paisaiaren ekintza-planak lantzeko prozesuan, ziurtatu egin beharko da eragile publiko eta pribatuen eta dagokien herritarren parte-hartzea.

5.– En todo caso, se habrá de asegurar la participación de los agentes públicos y privados y de la ciudadanía afectada en el proceso de elaboración de los Planes de acción del paisaje.

7. artikulua.– Paisaian integratzearen azterlanak.

Artículo 7.– Estudios de integración paisajística.

1.– Paisaian integratzearen azterlanak agiri teknikoak dira, eta, haietan, obra- eta jarduera-proiektuak egiteak paisaian eragiten dituen ondorioak aztertzen dira, eta obra eta jarduera horiek paisaian egokitasunez integratzeko onartutako irizpideak eta neurriak azaltzen dira.

1.– Los Estudios de integración paisajística son los documentos técnicos destinados a considerar las consecuencias que tiene sobre el paisaje la ejecución de proyectos de obras y actividades, así como a exponer los criterios y las medidas adoptadas para la adecuada integración de las obras y actividades en el paisaje.

2.– Paisaian integratzearen azterlanetan, gutxienez, honako eduki hauek jasoko dira:

2.– Los Estudios de integración paisajística recogerán, al menos, los siguientes contenidos:

a) Paisaiaren egoeraren deskripzioa: osagai nagusiak, paisaiaren balioak, ikusgarritasuna eta paisaiaren hauskortasuna.

a) La descripción del estado del paisaje: principales componentes, valores paisajísticos, visibilidad y fragilidad del paisaje.

b) Proiektuaren ezaugarriak: kokalekua eta integrazioa, eta proiektua zehazten duten agiriak: hala nola aurretiko bistak, ebakidurak, goitiko bistak, bolumetria, koloreak, materialak eta beste alderdi aipagarri batzuk.

b) Las características del proyecto: emplazamiento e inserción, documentos que definen el proyecto tales como, alzados, secciones, plantas, volumetría, colores, materiales y otros aspectos relevantes.

c) Paisaian integratzeko irizpideak eta neurriak: izan daitezkeen inpaktuak, aukeren azterketa, emandako konponbidearen justifikazioa eta inpaktuak prebenitu, zuzendu eta orekatzeko hartutako neurrien deskripzioa.

c) Los criterios y medidas de integración paisajística: impactos potenciales, análisis de las alternativas, justificación de la solución adoptada, descripción de las medidas adoptadas para la prevención, corrección y compensación de los impactos.

3.– EAEko herri-administrazioak eta EAEko sektore publikoko entitateek paisaian integratzearen azterlana sartu beharko dute beren eskumeneko obra- edo jarduera-proiektuen dokumentazio osagarri gisa, proiektu horiek paisaian inpaktu esanguratsua izan badezakete. Edonola ere, paisaian integratzearen azterlana egitea eskatuko da kasu hauetan:

3.– La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y las entidades de su sector público incorporarán, como documentación adicional de los proyectos de obras o actividades de su competencia que puedan tener un impacto significativo sobre el paisaje, el correspondiente Estudio de integración paisajística. En todo caso, la formulación de Estudios de integración paisajística se exigirá:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2006ko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 28.5 artikulu-zatian aipatzen diren jardunetan.

a) En las actuaciones a las que se refiere el artículo 28.5 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo del País Vasco.

b) Lurralde- edo hirigintza-plangintzak eskatzen duen kasuetan.

b) En los supuestos en que así se requiera por el planeamiento territorial o urbanístico.

c) Garraio- edo portu-azpiegiturak egitean.

c) En la realización de las infraestructuras de transportes o portuarias.

d) Ondare historiko artistikoaren zati direlako katalogatuta edo inbentariatuta dauden eremu edo guneetan, haien ingurua barne.

d) En las áreas o enclaves catalogados o inventariados por constituir parte del patrimonio histórico artístico, incluyéndose su entorno.

4.– Aurreko artikulu-zatian aipatzen diren proiektuetan, ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazioa behar badute, ingurumen-inpaktuaren azterlanean sartuko da paisaian integratzearen azterlanaren edukia.

3.– En los proyectos a que se refiere el apartado anterior sujetos a Evaluación individualizada de impacto ambiental, el contenido del Estudio de integración paisajista se incluirá en el Estudio de impacto ambiental.

8. artikulua.– Sentsibilizatu, trebatu, ikertu eta laguntzeko neurriak.

Artículo 8.– Medidas de sensibilización, formación, investigación y apoyo.

Paisaia egokitasunez babestu, kudeatu eta antolatzeak duen garrantzia eta eraginaren gaineko sentsibilizazioa, trebakuntza, ikerkuntza eta laguntza jorratzeko jardun aproposak sustatuko dituzte EAEko herri-administrazioak eta EAEko sektore publikoko entitateek, lurralde-antolamendu orekatu eta jasangarri baten barruan.

La Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y las entidades de su sector público promoverán las actuaciones pertinentes de sensibilización, formación, investigación y apoyo sobre la trascendencia y el alcance de una adecuada protección, gestión y ordenación del paisaje en el marco de una ordenación del territorio equilibrada y sostenible.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Busturian, 2014ko ekainaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala

Dado en Busturia, a 3 de junio de 2014.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Análisis documental

Euskadi, bien común