Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala

N.º 61, viernes 28 de marzo de 2014


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
1477
1477

44/2014 DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituena.

DECRETO 44/2014, de 25 de marzo, por el que se regulan los seguros de responsabilidad civil exigibles para la celebración de espectáculos públicos y actividades recreativas.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 10.38 artikuluak ezartzen duenez, ikuskizun publikoen arloko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoarena da esklusiboki, eta eskumen horretan oinarriturik onartu zen Jolas-jarduerei eta ikuskizun publikoei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea. Halaber, legezko testu hartako 10.36 artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoak turismoaren arloko eskumen esklusiboa du, eta jarduera hori, Turismoa Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeaz arautu zen.

El Estatuto de Autonomía del País Vasco establece, en su artículo 10.38, que es competencia exclusiva de la Comunidad Autónoma la materia de espectáculos, en base a la cual fue aprobada la Ley 4/1995, de 10 de noviembre de espectáculos públicos y actividades recreativas. Asimismo, el artículo 10.36 del citado texto legal establece que la Comunidad Autónoma del País Vasco tiene competencia exclusiva en materia de turismo, siendo regulada dicha actividad en Ley 6/1994, de 16 de marzo, de ordenación de Turismo.

Jolas-jarduerei eta ikuskizun publikoei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 4. artikuluak eranskin bat jasotzen du, zeinetan jasotzen baitira lege horri lotuak diren lokalak, instalazioak, ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak; eta horien artean dira honako hauek: jolas-jarduera gisa ostalaritzako jarduera, bere kategoria guztietan, eta lokal eta instalazioetan, ostalaritzaren eta jatetxeen atal bat sartzen da, zeinetan ezarria baitago sailkapen bat.

El artículo 4 de la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas, incluye un anexo con el catálogo de locales, instalaciones, espectáculos públicos y actividades recreativas sujetas a la misma, entre las cuales se incluye como actividad recreativa la hostelería en sus diferentes categorías, y entre los locales e instalaciones se incluye un apartado de hostelería y restauración en el cual se establece una clasificación de los mismos.

Era berean, azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 8.2 artikuluan honako hau aurreikusten zen: jolas-jarduera eta ikuskizun publikoetarako lokalak eta instalazioak funtzionamenduan direla, aseguru-poliza bat izan beharko dute, zeinarekin estali egingo baita titularren erantzukizun zibila; zehazki, titularren zerbitzuko langileen jardueraren ondorioz eta zerbitzu, instalazio eta lokalen baldintza objektiboen ondorioz bertaratuei eragindako kalteei aurre egiteko dena Manu horretan, bestalde, zera ezartzen da: jardueraren ezaugarrien eta lokalaren edukieraren arabera polizek estali beharreko gutxieneko kapitalak araudi bidez zehaztuko dira.

Asimismo, la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, preveía, en su artículo 8.2, que, mientras permanezcan en funcionamiento los locales e instalaciones de espectáculos y actividades recreativas, deberán disponer de una póliza de seguro que cubra la responsabilidad civil de sus titulares por daños a los concurrentes como consecuencia de las condiciones objetivas de los locales, sus instalaciones y servicios, o de la actividad del personal a su servicios. Dicho precepto establece que se determinarán reglamentariamente los capitales mínimos que deben cubrir las pólizas en función de las características de la actividad y del aforo del local.

Aipatu legean oinarriturik onartu zen 389/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, zeinarekin arautu egiten baitira jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak. Eta demostratu da dekretu hori aplikatzea onuragarria dela.

En base a dicha Ley fue aprobado el Decreto 389/1998, de 22 de diciembre, por el que se regulan los seguros de responsabilidad civil exigibles para la celebración de espectáculos públicos y actividades recreativas, cuya aplicación se ha demostrado positiva.

Bestalde, Turismo Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeko bigarren tituluko I. eta IV. kapituluetan arautzen dira sukaldaritza-enpresak. I. kapituluko 6. eta 7. artikuluek turismo-enpresen artean sartzen dituzte, honako hauen artean: turismo-ostatuak, bidaia-agentziak eta turismo-enpresa osagarriak. Eta lege horretako 35. artikuluak sailkatu egiten ditu sukaldaritza-establezimenduak, jatetxeetan eta tabernetan ematen diren zerbitzuen arabera.

Por otra parte, las empresas de restauración están reguladas en los Capítulos I y IV del Título II de la Ley 6/1994, de 16 de marzo, de ordenación de Turismo. Los artículos 6 y 7 del Capítulo I las incluyen entre las empresas turísticas, junto a las de alojamiento turístico, agencias de viaje y las denominadas empresas turísticas complementarias. El artículo 35 de la citada Ley clasifica los establecimientos de restauración en atención a los servicios ofrecidos en restaurantes y bares.

Turismo Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeko 34. artikuluan ezartzen denez, 9. artikuluan jasotako turismo-enpresen obligazioak aplikatuko zaizkie sukaldaritza-enpresei. Eta obligazio horien artean, 9. artikulu horretako 6. paragrafoak honako hau jasotzen du: turismo-enpresek erantzukizun zibileko poliza bat kontratatzekoa, baldin eta hartzaile edo hirugarrenen osasunerako edo segurtasun fisiko edo finantzariorako arrisku zehatz eta artezekorik bada; eta zenbatekoari eta formari dagokionez, zera dio: araudi bidez finkatuko direla.

El artículo 34 de la Ley 6/1994, de 16 de marzo, de ordenación del Turismo, establece que a las empresas de restauración les serán de aplicación las obligaciones de las empresas turísticas contenidas en el artículo 9 de la misma. Entre dichas obligaciones, este artículo 9 en su párrafo 6 incluye la de contratar por parte de las empresas turísticas, una póliza de responsabilidad civil cuando exista un riesgo directo y concreto para la salud, la seguridad física o financiera de los destinatarios o de terceros y remite al desarrollo reglamentario para la fijación de su forma y cuantía.

Abenduaren 22ko 389/1998 Dekretu onartu zenetik igaro den denbora dela-eta, beharrezkoa da polizen zenbatekoak eguneratzea, jolas-jardueretan eta ikuskizun publikoetan parte hartzen dutenek estaldura integrala izan dezaten. Eta horren ondorioz eta Turismo Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeak sukaldaritza-enpresentzako ezartzen duen obligazioa dela-eta, komenigarritzat jotzen da batera arautzea jolas-jarduera eta ikuskizun publikoetarako lokal eta instalazioentzako erantzukizun zibileko aseguruak.

El tiempo transcurrido desde la aprobación del Decreto 389/1998, de 22 de diciembre, resulta necesario la actualización de las cuantías de las pólizas a fin de proveer de una cobertura integral a los participantes en espectáculos públicos y actividades recreativas, por lo que ello unido a la obligación establecida por la Ley 6/1994, de 16 de marzo, de Ordenación del Turismo para las empresas de restauración hacen aconsejable una regulación conjunta de los seguros de responsabilidad civil para los locales e instalaciones de espectáculos y actividades recreativas.

Helburu hori lortzeko, egungo egoerari egokitutako aseguru-polizen zenbatekoak ezarri dira. Polizen zenbatekoa zehazteko, bazter utzi da udalerriko biztanleria elementua, eta lokalaren baldintza objektiboei bakarrik lotzearen aldeko aukera egin da, kontuan izanik lokalaren edukiera; eta, bestalde, baimena emateko eskumena duten udalei bidea eman zaie, polizen zenbatekoak –neurri batzuen barruan– modula ahal ditzaten, betiere poliza horiek egiazko arriskuei egokitzeko.

Con dicho fin, se han establecido, unas cuantías de las pólizas de seguro acorde con los tiempos actuales. Se ha prescindido del elemento de la población del municipio para determinar la cuantía de las pólizas y se ha optado por vincularlo exclusivamente a las condiciones objetivas del local, en función de su aforo y permitir a los ayuntamientos competentes para otorgar la autorización que puedan modular, dentro de unos límites, las cuantías de las pólizas para adecuarlas al riesgo efectivo.

Halaber, kontratatutako zenbatekoetarako frankiziatzat kopuru maximoa bat ezarri da, eta bai eduki jakin bat duen aseguru-ziurtagiri bat ere, administrazio eskudunaren aurrean baliozkoa izatearen eraginak sor ditzan.

Asimismo, se ha establecido una cantidad máxima en concepto de franquicia para las cuantías contratadas y un certificado de seguro con un determinado contenido a los efectos de que produzca efectos para su validez ante la Administración competente.

Hortaz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriaz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak eta Segurtasuneko sailburuak proposaturik, eta Ikuskizun Publiko eta Jolas Jardueren Euskal Kontseiluak txostena eman duelarik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2014ko martxoaren 25ean egindako bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau,

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de las Consejeras de Desarrollo Económico y Competitividad y de Seguridad, habiendo emitido informe el Consejo Vasco de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 25 de marzo de 2014,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Turismo Antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeko 34. artikuluan eta Jolas-jarduera eta ikuskizun publikoei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legean aurreikusitakoak garatzea da dekretu honen helburua, hain justu ere ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruei dagokienez.

Es objeto del presente Decreto desarrollar las previsiones de la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas y del artículo 34 de la Ley 6/1994, de 16 de marzo, de ordenación de Turismo en lo referente a los seguros de responsabilidad civil exigibles para la celebración de espectáculos públicos y actividades recreativas.

2. artikulua.– Esparrua.

Artículo 2.– Ámbito.

1.– Establezimendua ireki aurretik edo ikuskizuna edo jarduera hasi aurretik, erantzukizun zibileko poliza bat kontratatzeko obligazioa dute beherago zehazten direnek, betiere dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorriaz:

1.– Están obligadas a contratar una póliza de responsabilidad civil con carácter previo a la apertura del establecimiento o al inicio del espectáculo o actividad y de conformidad con lo previsto en el presente Decreto:

a) Jolas-jarduerak edo jendaurreko ikuskizunak gauzatzeko instalazio eta lokalen titular diren pertsona fisikoak edo juridikoak, pribatuak edo publikoak, baldin eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas-jardueren azaroaren 10eko 4/1995 Legeko eranskinean ezarritakoak badira jarduera eta ikuskizun horiek;

a) Las personas físicas o jurídicas, privadas o públicas, titulares de los locales e instalaciones para la celebración de los espectáculos públicos o el desarrollo de las actividades recreativas establecidas en el anexo de la Ley 4/1995, de 10 de noviembre de espectáculos públicos y actividades recreativas;

b) Aipatu ikuskizun edo jardueretarikoren bat antolatzen badute, pertsona fisikoak edo juridikoak, pribatuak edo publikoak, betiere a) paragrafoan aipatzen direnak barik beste batzuk badira. Erantzukizun zibileko aipatu poliza jarrian zehazten denetik berezita kontratatu beharko da: jolas-jarduerak edo jendaurreko ikuskizunak gauzatzeko instalazio eta lokalen pertsona titularrek kontrataturik duten polizatik, alegia.

b) Las personas físicas o jurídicas, privadas o públicas, organizadoras de alguno de los espectáculos o actividades citados, si fueran distintas de los titulares a los que se refiere el apartado a). Dicha póliza de responsabilidad civil deberá contratarse independientemente de la que también tengan contratada las personas titulares de los establecimientos o los espacios donde se lleve a cabo el espectáculo público o la actividad recreativa.

2.– Jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak antolatzen dituztenei edo herritarrentzako irekita dauden establezimenduen pertsona titularrei –zuzenean, solidarioki edo subsidiarioki– egotz dakiekeen erantzukizun zibila estali beharko du aseguruak, halako moldez ezen honako hauei erantzuna eman behar dien: erabiltzaileei eta bertaratutakoei eragindako galerei eta kalte material eta pertsonalei, eta, halaber, hirugarren pertsonei eta euren ondasunei eragindakoei; betiere, hartarako zioak honako hauen ondoriozkoak izan badira: establezimendua kudeatu eta ustiatzea, ikuskizuna edo jolas-jarduera burutzea, eta, orobat, azpikontratatutako enpresentzat diharduten langileen aktibitatea.

2.– El seguro debe cubrir la responsabilidad civil que sea imputable, directa, solidaria o subsidiariamente, a las personas titulares de los establecimientos abiertos al público o a las personas organizadoras de los espectáculos públicos o de las actividades recreativas, de tal manera que pueda responder de los daños personales y materiales y los perjuicios consecutivos ocasionados a las personas usuarias o asistentes y a las terceras personas y a sus bienes, siempre que dichos daños y perjuicios hayan sido producidos como consecuencia de la gestión y explotación del establecimiento o de la realización del espectáculo o de la actividad recreativa, así como de la actividad del personal a su servicio o de las empresas subcontratadas.

3. artikulua.– Aseguratutako kapital minimoak.

Artículo 3.– Capitales mínimos asegurados.

1.– Lokalen, esparruen edo establezimenduen gehieneko edukiaren arabera, aseguru-polizek jaso beharko dituzten kapital minimoek ondoko zenbatekoak izango dituzte:

1.– Los capitales mínimos que deberán contemplar las pólizas de seguros tendrán las siguientes cuantías, en función del aforo máximo autorizado de los locales, recintos o establecimientos:

a) 100 pertsona arteko edukiera, 150.000 euro.

a) Aforo de hasta 100 personas, 150.000 euros.

b) 101etik 300 pertsonara arteko edukiera, 250.000 euro.

b) Aforo de 101 hasta 300 personas, 200.000 euros.

d) 301etik 700 pertsonara arteko edukiera, 300.000 euro.

d) Aforo de 301 hasta 700 personas, 250.000 euros.

e) 701etik 1.500 pertsona arteko edukiera, 400.000 euro.

e) Aforo de 701 hasta 1.500 personas, 400.000 euros.

f) 1.501etik 5.000 pertsonara arteko edukiera, 700.000 euro.

f) Aforo de 1.501 hasta 5.000 personas, 700.000 euros.

g) 5001etik 10.000 pertsona arteko edukiera, 1.200.000 euro.

g) Aforo de 5001 hasta 10.000 personas, 1.200.000 euros.

f) 10.000 pertsonatik gorako edukiera duten lokal, esparru edo establezimenduetan, gehitu egingo da zenbateko minimoa, aurreko arauetan ezarritakoa, 5.000 pertsonako edukierako edo frakzioko 120.000 eurotan.

f) En los locales, recintos o establecimientos de aforo superior a 10.000 personas se incrementará la cuantía mínima establecida en las normas anteriores en 120.000 euros por cada 5.000 personas de aforo o fracción.

2.– Aldez aurretiko komunikazio edo lizentzia egokiaren babesa ez dutelako, administrazio-baimena behar duten lokal eta establezimenduetako noizean behingo jarduera eta ikuskizunen kasuan, halako aktibitateak burutzearen ondoriozko kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko polizak ondoko arauekin bat exijitu daitekeen kapital minimoa estali beharko du: artikulu honetako 1. eta 2. paragrafoetako arauak; betiere, aktibitatea gauzatzen den establezimenduaren edukiaren arabera edo, kasua bada, baimen bereziak ezarritako edukiaren arabera, baldin eta hori ezberdina bada, hain justu ere jarduera edo ikuskizunaren ezaugarrien ondorioz.

2.– En el caso de espectáculos o actividades ocasionales en locales o establecimientos que precise de autorización administrativa por no estar amparada por la correspondiente licencia o comunicación previa, la póliza de responsabilidad civil por daños derivados de la celebración de ese espectáculo o actividad deberá cubrir el capital mínimo exigible conforme a las reglas de los párrafos primero y segundo de este artículo en función del aforo del establecimiento donde se celebre o, en su caso, el aforo determinado en la autorización singular, si éste fuera distinto por razón de las características del espectáculo o actividad.

3.– Jarduera edo ikuskizuna gauzatzen den lokalaren edo instalazioaren titular ez badira, antolatzaileek sinatu beharreko polizak estali egin beharko du haiek gauzatzearen ondoriozko erantzukizun zibila, artikulu honetako 1. eta 2. paragrafoetan aurreikusitako zenbateko minimoarekin, betiere aktibitatea gauzatzen den lokalaren edukiaren arabera, salbu eta ikuskizuna edo aktibitatearen ezaugarriak direla-eta baimenak beste edukiera bat finkatu; izan ere, kasu horretan, exijitu daitekeen kapital minimoa baimendutako edukiari dagokiona izango da.

3.– La póliza a suscribir por los organizadores del espectáculo o actividad que no sean titulares del local o instalación donde se celebren deberá cubrir la responsabilidad civil derivada de la celebración, al menos en la misma cuantía mínima que se prevé en los párrafos 1 y 2 de este artículo, en función del aforo del local donde se celebre, salvo que en la autorización se hubiere determinado un aforo distinto por razón de las características del espectáculo o actividad, en cuyo caso, el capital mínimo asegurado exigible será el que corresponda al aforo autorizado.

4.– Instalazio edo egitura ebentual, eramangarri edo eramangarrietan burutzen diren ikuskizun eta jardueren kasuan, aseguru-polizaren zenbateko minimoa honelaxe finkatuko da:

4.– En el caso de espectáculos o actividades en instalaciones o estructuras eventuales, portátiles o desmontables la cuantía mínima de la póliza de seguro se determinará de la siguiente forma:

a) Edukiera finkaturik badu, lehenengo paragrafoan aurreikusi moduan finkatuko da aseguru-polizaren zenbateko minimoa.

a) Si su aforo está determinado, la cuantía mínima de la póliza de seguro se determinará en la forma prevista en el párrafo primero.

b) Edukiera zehatzezina badu eta bide publikoan kokatutakoa bada, exijitu daitekeen aseguratutako kapital minimoa 150.000 eurokoa izango da instalazio bakoitzeko. Hala ere, espazio publiko jakin baten, batera kokatzen badira instalazio edo egitura bat baino gehiago, guztientzako aseguru-poliza bakarra sinatu ahal izango da, zeinaren kapital minimoa honako hauek finkatuko duten: lehenengo paragrafoko arauek, delako espazio publikorako ezarritako edukiaren arabera.

b) Si su aforo fuera indeterminable y se ubicasen en la vía pública, el capital mínimo asegurado exigible será de 150.000 euros por cada instalación. No obstante, si las instalaciones o estructuras ubican conjuntamente en un determinado espacio público podrá suscribirse una póliza de seguros conjunta para todas ellas cuyo capital mínimo vendrá determinado por las reglas del párrafo primero en función del aforo establecido para tal espacio público.

c) Esparru zarratuetan kokatzen badira instalazio edo egitura ebentual, eramangarri edo eramangarriak, aseguratutako kapital minimoa 150.000 eurokoa izango da instalazio bakoitzeko.

c) Si las instalaciones o estructuras eventuales, portátiles o desmontables que se ubiquen dentro de recintos cerrados, el capital mínimo asegurado será de 150.000 euros por cada instalación.

4. artikulua.– Koefiziente zuzentzaileak.

Artículo 4.– Coeficientes correctores.

1.– Euren ezaugarriak edo inguruabarrak direla-eta, jendaurreko ikuskizun bat edo jolas-jarduera bat burutzean, ondasun edo pertsonentzako arrisku berezirik bada, eta hori dela-eta beharrezko bada parte-hartzaile eta bertaratutakoentzako segurtasuna areagotzea, baimenak edo lizentziak emateko eskumena duen administrazioak edo aldez aurretiko komunikazioa aurkezten zaionak –arrazoitutako txostenaren bitartez– erabaki dezake 1. paragrafoko zenbateko minimoei koefiziente zuzentzaile bat aplikatzea, % 30eko maximorainokoa.

1.– Cuando un establecimiento abierto al público o el desarrollo de un espectáculo público o actividad recreativa, por sus características o circunstancias, entrañen un riesgo especial para las personas o los bienes, que haga necesaria una mayor seguridad del público asistente o participante, la administración competente para otorgar las licencias o autorizaciones correspondientes o ante la que se presenta la comunicación previa, mediante informe motivado, puede determinar la aplicación de un coeficiente corrector a las cuantías mínimas del apartado 1 del artículo anterior, hasta un máximo del 30%.

2.– Jendearentzako irekita dagoen establezimendu baten edo ikuskizun edo jolas-jarduera baten ezaugarriek edo inguruabarrek ez badakarte pertsona edo ondasunentzako arriskua areagotzerik, baimenak edo lizentziak emateko eskumena duen administrazioak edo aldez aurretiko komunikazioa aurkezten zaionak –arrazoitutako txostenaren bitartez– erabaki dezake aurreko artikuluko 1. paragrafoko zenbateko minimoei koefiziente murriztaile bat aplikatzea, % 30eko maximorainokoa.

2.– Cuando las características o circunstancias de un establecimiento abierto al público o de un espectáculo o actividad recreativa no comporten un agravamiento del riesgo para las personas o los bienes, la administración competente para otorgar las licencias o autorizaciones correspondientes o ante la que se presenta la comunicación previa, mediante informe motivado, puede determinar la aplicación de un coeficiente reductor a las cuantías mínimas del párrafo 1 del artículo anterior, hasta un máximo del 30%.

5. artikulua.– Frankiziak.

Artículo 5.– Franquicias.

Dekretu honek aipatzen dituen aseguru-polizak honelako frankiziarekin kontratatu ahal izango dira: aseguratutako kapitalaren % 3ra artekoa, baina frankizia hori ez da sekula izango 20.000 eurotik gorakoa.

Las pólizas de seguro a que se refiere el presente Decreto podrán ser contratadas con una franquicia de hasta el 3% del capital asegurado, sin que en ningún caso dicha franquicia pueda ser superior a 20.000 euros.

6. artikulua.– Erantzukizun zibileko asegurua egiaztatzea.

Artículo 6.– Acreditación del seguro de responsabilidad civil.

1.– Dekretu honetan apaizten den erantzukizun zibileko aseguru-poliza kontratatu izana honelaxe egiaztatuko da: aseguru-kontratu egokia erakutsiaz, hain justu ere klausula orokorrak eta partikularrak agertzen dituena, zeinetan aseguratutako kapitala eta estaldura jasotzen diren, indarra duen ordainagirirekin batera.

1.– La acreditación de la contratación de la póliza de seguro de responsabilidad civil a que se hace referencia en este Decreto se acreditará mediante la exhibición del correspondiente contrato de seguro en el que figuren las cláusulas generales y particulares que reflejen la cobertura y capital asegurado, acompañado del recibo vigente.

2.– Hala ere, aseguru-etxearen edo aseguru-agentearen ziurtagiriaren bidez egiaztatu ahal izango da, zeinaren eduki minimoa, aseguratutako objektuaren arabera, honako hau izango baita:

2.– No obstante, podrá acreditarse mediante certificación de la compañía aseguradora o de agente de seguros, cuyo contenido mínimo, en función del objeto asegurado, será el siguiente:

– Aseguru-etxearen edo aseguru-agentearen identifikazioa eta horren ordez jarduten duen pertsonarena.

– Identificación de la compañía aseguradora o del agente de seguros y de la persona que actúe en su representación.

– Aseguru-polizaren zenbakia.

– Número de la póliza de seguro.

– Erantzukizun zibileko estalduaren aipamen beren-beregikoa, eta, halaber, seguruaren indarraldiarena.

– Mención expresa a la cobertura de responsabilidad civil y a la vigencia temporal del seguro.

– Burutu nahi den ikuskizunaren edo jardueraren identifikazioa edo ireki nahi den establezimenduarena.

– Identificación del espectáculo o actividad a celebrar o establecimiento que se pretende abrir.

– Zein udalerritan burutuko den ikuskizuna edo jarduera edo establezimenduaren irekiera, aurreikuspena.

– Municipio donde esté prevista la celebración del espectáculo o actividad o la apertura del establecimiento.

– Zein ordutan eta lekutan burutuko den ikuskizuna edo jarduera, eta, kasua bada, hura burutuko den lokalaren identifikazioa, edo establezimendua zein egunetan irekiko den.

– Fecha y hora de la celebración del espectáculo o actividad y, en su caso identificación del local donde vaya a celebrarse, o fecha de apertura del establecimiento.

– Ikuskizuna, jolas-jarduera edo establezimendua aseguratuta izateari buruzko aipamen beren-beregikoa.

– Mención expresa al aseguramiento del espectáculo, actividad recreativa o establecimiento.

– Aseguratutako kapitalaren zenbatekoa eta, kasua bada, frankiziarena.

– Cuantía del capital asegurado y de la franquicia, en su caso.

– Poliza erregelamendu honetako zein artikulutan oinarritzen den, aipamena.

– Referencia al articulado del presente Reglamento en el que se basa la póliza.

– Titularrak edo legezko ordezkariak sinatuta, ziurtagiria noiz egin den.

– Fecha de la expedición del certificado, firmado por el titular o representante legal.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Zezenketa-ikuskizunen eta pirotekniako artifizioak erabiltzen diren ikuskizunen erantzukizun zibileko aseguruen erregulazioa, haiei dagokien araudi espezifikoaz egingo da.

La regulación de los seguros de responsabilidad civil de los espectáculos taurinos y los que conlleven la utilización de artificios pirotécnicos se regularán por su normativa específica.

Hala ere, jolas-jarduera eta jendaurreko ikuskizun guztien aseguruen frankizia-erregimena, dekretu honetako 5. artikuluan jasotakoa izango da.

No obstante, el régimen de franquicia de los seguros de todos los espectáculos públicos y actividades recreativas será el contemplado en el artículo 5 del presente Decreto.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu honetan araututako jarduera eta lokalen erantzukizun zibileko aseguru-polizen zenbatekoak, indarrean daudenak, dekretu honetan xedatutakoari egokitu beharko zaizkio, dekretu honek indarra hartzen duenetik harako sei hilabeteko epearen barruan.

Las cuantías de las pólizas de los seguros de responsabilidad civil de los locales y actividades regulados en el presente Decreto que se hallen en vigor, deberán adaptarse a lo dispuesto en el mismo en el plazo de seis meses desde la entrada en vigor del presente Decreto.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetu egiten da ondokoa: 389/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituena.

Queda derogado el Decreto 389/1998, de 22 de diciembre, por el que se regulan los seguros de responsabilidad civil exigibles para la celebración de espectáculos públicos y actividades recreativas.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari eta Segurtasuneko sailburuari ahalmena ematen zaie honako honetarako: dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak emateko, eta kapital aseguratuen eta horien frankizien zenbatekoak eguneratzeko.

Se faculta a las personas titulares de los Departamentos de Desarrollo Económico y Competitividad y de Seguridad para dictar las disposiciones necesarias en desarrollo del presente Decreto, así como para actualizar las cuantías de los capitales asegurados y de la franquicia de los mismos.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 25ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 25 de marzo de 2014.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

La Consejera de Seguridad,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común