Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

56. zk., 2014ko martxoaren 21a, ostirala

N.º 56, viernes 21 de marzo de 2014


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

OSASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
1358
1358

AGINDUA, 2014ko martxoaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, zigarreta elektronikoa Euskadiko Administrazio Orokorraren eta Erakunde Administrazioaren osasun-zentro eta -establezimenduetan, ikastetxeetan eta herritarrei arreta egiteko gune edo geletan erabiltzeari buruzkoa.

ORDEN de 20 de marzo de 2014, del Consejero de Salud, sobre el uso del cigarrillo electrónico en los centros y establecimientos sanitarios, centros docentes y en las dependencias destinadas a la atención ciudadana de la Administración General e Institucional de Euskadi.

Zigarreta elektronikoa agertu zenetik, nabarmen areagotu da Euskadin tresna berri horren erabilera eta merkaturatzea. Nahiz eta gailu horren promozioak edo sustapenak tabakoaren ordezkotzat aurkeztu, are erretzaileen lagungarri ere tabakoa uzteko garaian, gaur egun frogatu gabe dago eraginkorra denik ildo horretatik, eta ezin izan da zalantza barik finkatu kaltegabea denik; izan ere, ez dago ebidentzia zientifikorik zuzenean erabiltzen dutenen eta inguruko pertsonen osasunean izan dezakeen eraginari buruz.

Desde la aparición del cigarrillo electrónico, en Euskadi ha proliferado de forma significativa la utilización y comercialización de este nuevo dispositivo. Si bien la promoción de este artículo lo presenta como un sustitutivo del tabaco o incluso como dispositivo que puede ayudar a abandonar el hábito de fumar, al día de hoy no se ha demostrado su eficacia en este sentido ni se ha podido determinar de modo concluyente su carácter inocuo, puesto que no hay evidencia científica sobre el impacto en la salud de las personas usuarias directas y de otras personas del entorno.

Egin-eginean ere, gailu horren segurtasunaren, eraginkortasunaren eta balizko albo ondorioen nondik norakoa finkatuko bada, azterketa eta ikerketa gehiago behar da, eta ezin da guztiz baztertu, gailu hori toki publikoetan erabiliz gero, arriskuan jartzea tabakoari buruzko indarreko arauekin lortu den normalizazio-prozesua.

De hecho, para determinar la seguridad, la eficacia y los posibles efectos secundarios de este dispositivo es preciso contar con más estudios e investigaciones, sin ser del todo descartable que su uso en lugares públicos puede comprometer el proceso de normalización que se ha conseguido tras la regulación del tabaco por la normativa vigente.

Munduko Osasun Erakundeak 2013ko uztailean gomendatu du gailu horiek ez erabiltzea, eta «gailu horren aurkako aholkua ematen du, harik eta segurua, eraginkorra eta kalitate onargarrikoa dela datuekin frogatu arte, eta eskumena duen estatu-erakunde arautzaile batek hori ziurtatu arte».

La Organización Mundial de la Salud, en julio de 2013, ha recomendado no utilizar estos artículos y «desaconseja el producto hasta que no haya datos que demuestren que es un producto seguro, eficaz y de calidad aceptable, y que esto esté certificado por un organismo regulador nacional competente».

Europar Batasunari dagokionez, Europako Parlamentuak 2013ko urriaren 8an prestatu du proposamen bat, eta hauxe eskatu: gailu horiek ebaluatzeko azterketa sanitarioak egitea, katalogatu baino lehen. Prozesua 2014an amaituko da, eta zuzentarau batek emango dio buru: legeria orokorra eta estandarra izango da, eta estatu kide bakoitzak aintzat hartu beharko du bere erregulazioa egiterakoan.

Por lo que respecta a la Unión Europea, el Parlamento Europeo ha elaborado el 8 de octubre de 2013 una propuesta que reclama la realización de estudios sanitarios que evalúen estos dispositivos antes de catalogarlos, concluyendo en 2014 mediante una Directiva que constituirá la legislación general y estándar que cada estado miembro deberá tener en cuenta para realizar su propia regulación.

Beraz, beharrezko azterketak egin beharko lirateke, eta gailu horren publizitate-, merkaturatze- eta kontsumo-erregimena arautu; bitartean, zuhurtzia-printzipioari jarraiki, komeni da osasun-agintariek herritarrei egoeraz ohartaraztea eta gailua erabiltzeko gomendio batzuk ematea, herritarrei zor zaien osasunerako eskubidea begiratze aldera.

No obstante, y en tanto se llevan a cabo los necesarios estudios y se regula su régimen de publicidad, comercialización y consumo, el principio de prudencia hace conveniente que las autoridades sanitarias adviertan a las y los ciudadanos de la situación y establezcan unas recomendaciones de uso del dispositivo para preservar el derecho a la salud que asiste a la ciudadanía.

Era berean, heinekotasunaren printzipioaren ildotik, osasun-agintaritzak proposatutako neurriak, hasiera batean, hauei zuzendu behar zaizkie: adina edo osasun-egoera dela eta, zigarreta elektronikoek gehien eragin diezaiekeenei.

Así mismo, el principio de proporcionalidad hace que las medidas que propone la Autoridad Sanitaria estén inicialmente dirigidas a los colectivos que, por razón de su edad o de su estado de salud, puedan resultar más afectados por los cigarrillos electrónicos.

Beste alde batetik, eta gainerako administrazioentzako eredu gisa, hauxe proposatzen da: Administrazioaren beraren instalazioetan, herritarrei arreta egiten zaienetan, Administrazioak, bere esku dituen eskumenak baliatuta (antolamenduaren, funtzionamenduaren eta barne-erregimenaren alorrekoak), zigarreta elektronikoaren erabilera gutxitzeko neurriak hartzea.

Por otro lado, y con un valor ejemplarizante para el resto de las administraciones, se propone que en las instalaciones de la propia Administración, en las que se atienda a la ciudadanía, en aplicación de las competencias que disponen en materia de organización, funcionamiento y régimen interior, se adopten medidas tendentes a restringir el uso del cigarrillo electrónico.

Horiek horrela, esleitu dizkidaten eskumenak baliatuta –arau hauek baitituzte sorburu: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikulua, Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege orokorraren 27. artikuluarekin lotuta, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 3. artikuluarekin lotuta–, eta osasun publikoaren zaintza orokorra bermatze aldera prebentziozko neurriak eta osasuna sustatzekoak erabilita, hau

Por todo ello, de conformidad con las competencias atribuidas por el artículo 26.4 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, sobre Ley de Gobierno, en relación con el artículo 27 de la Ley 33/2011, de 4 de octubre, General de Salud Pública y con el artículo 3 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi y en aras garantizar la tutela general de la salud pública a través de medidas preventivas y de promoción de la salud,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Erakunde Administrazioaren osasun-zentro eta -establezimenduetan, ikastetxeetan, eta gune edo geletan, garraio publikoak barne direla, beharrezko neurriak hartuko dira zigarreta elektronikoa erabiltzeko asmoa kentzeko hala bertako langileei nola erabiltzaileei, aipatu gune-geletako instalazioetan dauden bitartean.

Artículo 1.– En los centros y establecimientos sanitarios, en los centros docentes, y en las dependencias de la Administración General e Institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi, incluidos los medios de transporte públicos, se adoptarán las medidas precisas para disuadir del uso del cigarrillo electrónico, tanto por el personal propio como por las personas usuarias, en tanto permanezcan en instalaciones de las mencionadas dependencias.

2. artikulua.– Munduko Osasun Erakundearen gomendioekin bat etorrita, frogatzen ez den bitartean zigarreta elektronikoa produktu seguru, eraginkor eta kalitate onargarrikoa dela, gune edo gela bakoitzerako hartu beharreko neurriak zehazterakoan, erreferentziatzat hartuko dira tabako-produktuetarako ezarritako erabilera-baldintzak.

Artículo 2.– Conforme a las recomendaciones de la Organización Mundial de la Salud, en tanto no se demuestre que el cigarrillo electrónico es un producto seguro, eficaz y de calidad aceptable, se promoverá la equiparación, como referencia, a las condiciones de uso establecidas para los productos del tabaco.

3. artikulua.– 1. artikuluan aurreikusitako jarduera-eremuetan eskumena duten Eusko Jaurlaritzaren sailek, antolamendurako, funtzionamendurako eta barne-erregimenerako dituzten eskumenak baliatuta, neurri egokiak zehaztuko dituzte euren zentro, gune eta geletarako, erakunde-administrazioa barne hartuta.

Artículo 3.– Los Departamentos del Gobierno Vasco, competentes en las áreas de actuación previstas en el artículo 1, en el ejercicio de sus competencias de organización, funcionamiento y régimen interior, determinarán las medidas promocionales o de otro tipo que procedan para sus centros y dependencias, incluida la Administración institucional.

4. artikulua.– Gomendio hau ematen zaie Euskadiko gainerako administrazio publikoei: bakoitzak bere eskumenak baliatuta, Administrazio Orokorrerako proposatu direnen antzeko neurriak har ditzatela euren gune-geletarako, garraio publikoak barne hartuta, zigarreta elektronikoa erabiltzeko asmoa kentzeko.

Artículo 4.– Se recomienda al resto de las Administraciones Públicas de Euskadi que, en el ejercicio de sus competencias, adopten para sus dependencias, incluidos los medios de transporte públicos, medidas similares a las propuestas para la Administración General con objeto de disuadir del uso del cigarrillo electrónico.

5. artikulua.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hau garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren instrukzioak emateko.

Artículo 5.– Se faculta a la Dirección de Salud Pública y Adicciones para dictar las instrucciones precisas para la aplicación de la presente Orden.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 20a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 20 de marzo de 2014.

El Consejero de Salud,

JON DARPÓN SIERRA.


Análisis documental

Euskadi, bien común