Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

29. zk., 2014ko otsailaren 12a, asteazkena

N.º 29, miércoles 12 de febrero de 2014


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO Y COMPETITIVIDAD
651
651

5/2014 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, igogailuak mantendu eta aldizka ikuskatzeko prozedura ezartzeko dena.

DECRETO 5/2014, de 28 de enero, por el que se establece el procedimiento para el mantenimiento de los ascensores y para la realización de las inspecciones periódicas de los mismos.

Euskal Autonomia Erkidegoko Industriaren 8/2004 Legeak xedatzen duenez, industriako segurtasuna nahitaezko xedapen-sistema bat da, eta bi helburu ditu: arriskuei aurrea hartzea eta muga jartzea, batetik, eta, bestetik, istripuen aurkako babesa, istripu horiek pertsona, ondasun edo ingurumenari kalte egiteko modukoak badira eta industria-jarduerak sortuak badira, edo instalazioen edo ekipoen erabilerak, funtzionamenduak eta mantentzeak sortuak. Industria Administrazioaren ardura izango da industriako segurtasun-sistema ondo dabilen zaintzea, sistema orokorki harturik. Horretarako, industriako instalazioak, tresnak, ekipoak eta produktuak ondo ote dabiltzan ikuskatu beharko du, tartean diren eragileei eta instalazioen jabeei dauzkaten betebeharrak betearaziz.

La Ley 8/2004, de Industria de la Comunidad Autónoma de Euskadi establece que la seguridad industrial es el sistema de disposiciones obligatorias que tiene por objeto la prevención y limitación de riesgos, así como la protección contra accidentes capaces de producir daños a las personas, a los bienes o al medio ambiente derivados de la actividad industrial o de la utilización, funcionamiento y mantenimiento de las instalaciones o equipos. Establece, asimismo, que la administración industrial velará por el funcionamiento del sistema de seguridad industrial globalmente considerado y que, a tal fin, supervisará el adecuado funcionamiento de las instalaciones, aparatos, equipos y productos industriales, mediante la exigencia a los agentes intervinientes y a los titulares de las instalaciones del cumplimiento de sus respectivas obligaciones.

Orain arte hainbat xedapenek arautu izan dituzte igogailuak. Xedapenek segurtasun-eskakizunak ezartzen dituzte, igogailuak erabiltzea ez izateko arriskutsua erabiltzaileentzat, instalazioen inguruan daudenentzat, mantentzen dituztenentzat eta eraikinentzat.

Las instalaciones de ascensores han venido rigiéndose por diferentes disposiciones en las que se contemplan los requisitos de seguridad para que su utilización no presente riesgos tanto para las personas que los usan, como para las personas que se encuentren en las proximidades del ascensor, ni para el personal que realiza su mantenimiento o para el edificio en donde está instalado.

Alde horretatik, instalazioen baldintza teknikoak ez ezik, neurri handi batean, mantentze-lan egokiak egitea ere bada igogailuen segurtasunaren oinarria, hala instalazioak eraginkorrak direla ziurtatzeko nola segurtasun-baldintzak ahalik eta onenak izateko.

Además de las condiciones técnicas de la instalación, una parte importante en la seguridad de los ascensores se basa en la realización de unas adecuadas operaciones de mantenimiento, tanto para garantizar la operatividad de la instalación, como para mantener unas óptimas condiciones de seguridad.

Mantentze-lanak egokiak direla eta, horrenbestez, segurtasun-baldintzak onak direla egiaztatzeko, industria arloaren eskumena zuen Eusko Jaurlaritzako Sailak Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez ezarri zuen igogailuak aldizka ikuskatzeko eta haiek mantentzeko eta zaintzeko lanak egiteko prozedura. Agindu horrek igogailuak aldizka ikuskatzeko irizpideak finkatzen ditu, igogailuak mantentzeko ikuskapen guztiak egitea eta instalazioen akatsak konpontzea helburutzat hartuta.

Para la verificación de la idoneidad de las operaciones de mantenimiento y por tanto de la permanencia de las condiciones de seguridad, el Departamento competente en materia de industria del Gobierno Vasco, estableció mediante Orden de 7 de junio de 2002, del Consejero de Industria, Comercio y Turismo, el procedimiento para la realización de las inspecciones periódicas de los ascensores y para el mantenimiento y conservación de los mismos. Dicha Orden fija los criterios para la realización de las inspecciones periódicas de los ascensores al objeto de conseguir que se realicen todas las revisiones de mantenimiento y se subsanen las deficiencias que pudieran presentar las instalaciones.

Alabaina, otsailaren 8ko 88/2013 Errege Dekretua, azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jasotzeko eta Mantentze Lanetako Aparatuen Erregelamenduko AEM 1 «Igogailuak» jarraibide tekniko osagarria onartzekoa, onartu zutenetik, 2002ko ekainaren 7ko Agindua ezin aplikatuzkoa da neurri batean, kontraesana dagoelako haren eta 88/2013 Errege Dekretuaren artean. Hori dela eta, beharrezkoa da igogailuak mantentzeko eta ikuskatzeko prozedurak jarraibide tekniko osagarrira egokitzea eta, horretarako, berariazko irizpide tekniko berriak onartzea igogailuak aldizka ikuskatzeko.

Sin embargo, como consecuencia de la aprobación por Real Decreto 88/2013, de 8 de febrero, de la Instrucción Técnica Complementaria AEM 1 «Ascensores» del Reglamento de aparatos de elevación y manutención, la mencionada Orden de 7 de junio de 2002 ha devenido, en parte, inaplicable, por ser contradictoria con aquella, lo que provoca que sea precisa la adaptación técnica de los requisitos y condiciones de los procedimientos de mantenimiento e inspección de los ascensores a dicha ITC, mediante la adopción de nuevos criterios técnicos específicos para la materialización de las revisiones y las inspecciones periódicas.

Euskal Autonomia Erkidegoko industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legeak, bere azken xedapenetako bigarrenean, gaikuntza ematen dio Gobernu Kontseiluari lege hori aplikatu eta garatzeko xedapenak onar ditzan.

La Ley 8/2004, de 12 de noviembre, de Industria de la Comunidad Autónoma de Euskadi habilita, en su disposición final segunda, al Consejo de Gobierno para adoptar las disposiciones de aplicación y desarrollo de la misma.

Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urtarrilaren 28an egindako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, de acuerdo con el Dictamen de la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 28 de enero de 2014,

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretuaren xedea:

El presente Decreto tiene por objeto:

1.– Igogailuak mantentzeko lanen irismena eta maiztasuna eta igogailuak zaintzeaz arduratzen diren enpresen betebeharrak zehaztea.

1.– Determinar el alcance, la periodicidad y las obligaciones a cumplir por parte de las empresas conservadoras de ascensores para la realización del mantenimiento de los mismos.

2.– Igogailuak aldizka ikuskatzeko prozedura arautzea, ikuskapena arauzko baldintzen araberakoa izateko.

2.– Regular el procedimiento para la realización o ejecución, en los términos reglamentariamente previstos, de la inspección periódica de los ascensores.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Agindu honetako xedapenak Euskal Autonomia Erkidegoko igogailu guztiek bete behar dituzte, haien erabilera dena delakoa izanda ere, baldin eta otsailaren 8ko 88/2013 Errege Dekretua, azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jasotzeko eta Mantentze Lanetako Aparatuen Erregelamenduko AEM 1 «Igogailuak» jarraibide tekniko osagarria onartzekoa, bete behar badute.

Las disposiciones contenidas en esta norma, serán de aplicación a todos los ascensores, cualquiera que sea su uso, incluidos en el ámbito de aplicación del Real Decreto 88/2013, de 8 de febrero, por el que se aprueba la Instrucción Técnica Complementaria AEM 1 «Ascensores» del Reglamento de aparatos de elevación y manutención, aprobado por Real Decreto 2291/1985, de 8 de noviembre, instalados en el territorio de esta Comunidad Autónoma.

II. KAPITULUA
INSTALAZIOAK MANTENTZEA
CAPÍTULO II
MANTENIMIENTO DE INSTALACIONES

3. artikulua.– Igogailuak mantentzeko ikuskapenen irismena eta maiztasuna.

Artículo 3.– Alcance y periodicidad de las revisiones de mantenimiento de los ascensores.

1.– Igogailuak mantentzeko ikuskapenen bidez egiaztatu behar da igogailuen segurtasun-baldintzak ahalik eta onenak direla eta, matxurarik izateko arriskua ahal bezainbat txikituta, instalazioak ahalik eta eraginkorrenak direla.

1.– Las revisiones de mantenimiento de los ascensores deberán verificar la idoneidad de las condiciones de seguridad del aparato y conseguir una adecuada operatividad de la instalación, minimizando la posibilidad de que se produzca una avería.

2.– Aurreko paragrafoan finkatutako helburua lortzeko beharrezko elementu guztiak ikuskatu behar dira; hala ere, igogailuak mantentzeko ikuskapenek gutxienez dekretu honetako I. eranskinean aipatutako irismena izango dute.

2.– Sin perjuicio de que la comprobación debe realizarse sobre todos los elementos necesarios para alcanzar el objetivo fijado en el párrafo anterior, las revisiones de mantenimiento tendrán, como mínimo, el alcance especificado en el anexo I del presente Decreto.

3.– Maiztasun honekin egin behar dira igogailuak mantentzeko ikuskapenak:

3.– Las revisiones de mantenimiento deberán realizarse con la siguiente periodicidad:

– Familia bakarrarentzako etxebizitzetako igogailuak eta 0,15 m/s-ko abiadura edo txikiagoa dutenak mantentzeko ikuskapenak, lau hilabetean behin.

– En los ascensores instalados en viviendas unifamiliares y en los ascensores con velocidad no superior a 0,15 m/s, cada cuatro meses.

– Gainerako igogailuak mantentzeko ikuskapenak, hilabetean behin.

– En el resto de ascensores las revisiones serán cada mes.

4. artikulua.– Igogailuak zaintzeaz arduratzen diren enpresen betebeharrak.

Artículo 4.– Obligaciones de las empresas conservadoras de ascensores.

1.– Jasotzeko eta Mantentze Lanetako Aparatuen Erregelamenduko 11., 12. eta 19. artikuluek eta AEM 1 «Igogailuak» jarraibide tekniko osagarriaren 5.3.1, 5.4. eta 7. atalek xedatzen dituztenez gain –azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretuaren bidez onartu zuten Jasotzeko eta Mantentze Lanetako Aparatuen Erregelamendua–, artikulu honetako betebeharrak dituzte igogailuak zaintzeaz arduratzen diren enpresek.

1.– Además de las obligaciones indicadas en los artículos 11, 12 y 19 del Reglamento de Aparatos de Elevación y Manutención de los mismos, aprobado por Real Decreto 2291/1985, de 8 de noviembre, así como en los apartados 5.3.1, 5.4 y 7 de la Instrucción Técnica Complementaria AEM-1 «Ascensores», las empresas conservadoras de ascensores deberán cumplir las indicadas en el presente artículo.

2.– Hauen berri eman behar diete titularrei, idatziz:

2.– Informarán por escrito al titular sobre:

a) Noiz egiten dituzten instalazioak mantentzeko ikuskapenak eta zer emaitza lortzen dituzten.

a) El resultado de las comprobaciones realizadas en la instalación y la fecha en que se ha realizado la revisión de mantenimiento.

b) Zer elementu aldatzen dituzten edo aldatu behar dituzten, igogailuak ondo ibiltzeko.

b) Los elementos sustituidos o que han de sustituirse para un buen funcionamiento.

c) Zer akats dituzten instalazioek.

c) Los defectos existentes en la instalación.

d) Zer aldaketa dauden legedian.

d) Los cambios de legislación que le afecten.

e) Noiz egin behar duten aldizkako hurrengo ikuskapena.

e) La fecha en la que corresponde realizar la inspección periódica.

3.– Dekretu honen 6. artikuluan aipatutako jakinarazpena egingo dute.

3.– Realizarán la notificación a la que se refiere el artículo 6 del presente Decreto.

4.– Hauen berri eman behar diote industria-gaien gaineko eskumena duen lurralde-ordezkaritzari, idatziz:

4.– Informarán por escrito a la Delegación Territorial competente en materia de industria sobre:

a) Zer aldaketa dauden beren ardurapeko instalazioen zerrendan igogailuak zaintzen dituzten enpresak aldatzeagatik edo instalazioak urte-sasoi batzuetan bakarrik erabiltzeagatik. Gehienez, 30 egun dituzte horrelakoak jakinarazteko, eta II. eranskineko eredua erabili behar dute.

a) Las altas y bajas en la cartera de conservación, en un plazo máximo de 30 días, por cambio de la empresa conservadora o por funcionamiento estacional, utilizando el formato indicado en el anexo II.

Igogailuei alta emateko, II. eranskineko agiria ez ezik beste hauek ere aurkeztu behar dira: mantentze-lanak egiteko kontratua; aldizkako azken ikuskapenaren ziurtagiria –baimendutako kontrol-erakundeek ikuskatu behar dituzte igogailuak–; eta igogailuaren kokapenaren eta instalazioaren ezaugarrien plano edo krokis bat.

Para dar de alta un aparato debe adjuntarse, además del documento del anexo II, el contrato de mantenimiento, el último certificado de inspección periódica realizada por un organismo de control y un plano o croquis de la ubicación del ascensor en el edificio y de las características de la instalación.

b) Ea badagoen instalazioei, pertsonei edo ondasunei kalte egiten dien istripurik. Lehenbailehen jakinarazi behar dituzte horrelakoak, eta, gehienez ere, 24 orduan. Horretarako, III. eranskinean adierazitako eredua erabiliko da.

b) Los accidentes que ocasionen daños a la instalación o a las personas o bienes, en el plazo más breve posible y como máximo antes de 24 horas. Para ello se utilizará el formato indicado en el anexo III.

c) Beren ardurapeko instalazioen zerrendako zer igogailu ez dituzten ikuskatzen, aldizkako ikuskapena egiteko epea igarota ere.

c) Los ascensores de su cartera de mantenimiento para los que haya transcurrido el plazo de inspección periódica sin que se haya realizado la misma.

5.– Nahiz eta igogailu bat beren ardurapeko instalazioen zerrendatik kanpo gelditu, agiri hauek urtebetez gorde behar dituzte, eguneratuta:

5.– Conservarán al día y en su caso, mantendrán durante 1 año desde la baja en conservación la siguiente documentación por cada ascensor:

a) Jasotzeko aparatuen erregistro-zenbakia (RAE zenbakia).

a) N.º RAE.

b) Igogailuen ezaugarriak.

b) Características del ascensor.

c) Igogailuaren kokapenaren eta instalazioaren ezaugarrien planoa edo krokisa.

c) Plano o croquis de la ubicación del ascensor en el edificio y de las características de la instalación.

d) Instalazioak martxan jartzeko agirien kopiak.

d) Copia del documento de la puesta en servicio de la instalación.

e) Mantentze-lanak noiz egiten diren frogatzeko egiaztagiriak (gutxienez, azken bi urteetakoak).

e) Justificantes de las fechas de las revisiones de mantenimiento (al menos de los dos últimos años).

f) Matxurak eta abisuak (gutxienez, azken bi urteetakoak).

f) Relación de averías y avisos (al menos de los dos últimos años).

g) Aldizkako ikuskapenen ziurtagirien kopiak (gutxienez, azken biak).

g) Copias de las certificaciones de las inspecciones periódicas (al menos las dos últimas).

h) Hala badagokio, akatsak konpondu izanaren ziurtagiriak.

h) En su caso, certificados de corrección de defectos.

6.– Igogailuaren liburua egunean izan behar dute. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko apirilaren 3ko Aginduak ezarri zuen igogailuaren liburua.

6.– Mantendrán al día el libro del ascensor, establecido en la Orden de 3 de abril de 2001, del Consejero de Industria, Comercio y Turismo.

7.– IV. eranskinean adierazitako jarduna gauzatzeko behar diren jarduera-prozedurak izango dituzte eskura.

7.– Dispondrán de los procedimientos de actuación para el desarrollo de la actividad indicados en el anexo IV.

8.– Igogailuak aldizka ikuskatzerakoan antzemandako akatsak konpondu izana egiaztatu behar dute.

8.– Certificarán la corrección de los defectos detectados en las inspecciones periódicas.

9.– Aldizkako ikuskapenekin zerikusia duten prozedurak kudeatzeko, industria-gaien gaineko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailak horretarako prestatutako aplikazio informatikoa erabiliko dute.

9.– Para la gestión de los procedimientos relacionados con las inspecciones periódicas, utilizarán la aplicación informática habilitada al efecto por el Departamento competente en materia de industria del Gobierno Vasco.

10.– Baldin eta industria-gaien gaineko eskumena duen lurralde-ordezkaritzak informazio edo agiririk eskatzen badie, haren eskura jarri behar dute. Bereziki, agiri hauek aurkeztu behar dizkiote, urtarril bakoitzean:

10.– Facilitarán a la Delegación Territorial competente en materia de Industria la documentación o información que le requiera y en especial, deberán presentar anualmente en el primer mes del año, la siguiente información:

a) Beren ardurapeko igogailuen kopurua, antzinatasun, erabilera eta igogailu motaren arabera sailkatuta.

a) Número de aparatos en la cartera de conservación (clasificados por antigüedad, uso y tipo).

b) Azken urtean Lurralde Historikoan gertatutako istripuak eta, tartean, igogailuen mantentzea egiten duten pertsonek izandakoak.

b) Indicación de los accidentes ocurridos en el último año en el Territorio Histórico, incluidos los de las personas que realizan el mantenimiento de los ascensores.

c) Pertsonak erreskatatu diren igogailuak.

c) Identificación de los ascensores en los que se han realizado rescates de personas.

d) Lurralde Historikoan sarri matxuratzen diren igogailuak, baita igogailu bakoitzak urtean dituen matxuren batez bestekoa ere, antzinatasun, erabilera edo igogailu motaren arabera. Alde horretatik, igogailu batek matxura gehiegi ditu baldin eta urtean 10 matxura baino gehiago baditu, edo, igogailua industrian edo eraikin publikoetan erabiltzen bada, baldin eta 15 baino gehiago baditu.

d) Indicación de los aparatos con exceso de averías en el Territorio Histórico y la media anual de averías por aparato según la antigüedad, el uso o el tipo de aparato. Se considerará que un aparato presenta exceso de averías cuando ha tenido más de 10 en un año o 15 si es industrial o público.

e) Solairu-parekatzearekin zerikusia duten matxurak.

e) Indicación de todas las averías relacionadas con la nivelación en planta.

III. KAPITULUA
ALDIZKAKO IKUSKAPEN OFIZIALAK EGITEKO PROZEDURA
CAPÍTULO III
PROCEDIMIENTO PARA LA REALIZACIÓN DE INSPECCIONES PERIÓDICAS

5. artikulua.– Aldizkako ikuskapena.

Artículo 5.– Inspección periódica.

1.– Igogailuak erabilgarri diren bitartean ikuskatuko dira, arauz ezarritako industria-segurtasunaren eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko. Ikuskapen horiek horretarako gaitutako kontrol-erakundeek egingo dituzte. Maiztasuna ITC-AEM 1 «Igogailuak» Jarraibide Tekniko Osagarrian ezarrita dago, edo hura ordezten duen araudian.

1.– Los ascensores se inspeccionarán a lo largo de su vida útil a fin de verificar el cumplimiento de las exigencias de seguridad industrial que estén reglamentariamente determinadas. Estas inspecciones se realizarán por los organismos de control habilitados al efecto, con la periodicidad establecida en la Instrucción Técnica Complementaria ITC-AEM 1 «Ascensores» vigente, o normativa que la sustituya.

2.– Igogailuen titularrek (jabeek edo errentariek) arduratu behar dute dagokionean igogailuak ikuskatzeko eskatzeaz, eta ikuskapenak egiten lagundu behar diete kontrol-erakundeei, instalazioetan sartzen utzita.

2.– El titular de un ascensor (su propietario o, en su caso, el arrendatario) es responsable de solicitar a su debido tiempo la realización de las inspecciones periódicas y de facilitar la realización de la misma, permitiendo para tal fin el acceso a los organismos de control.

3.– Igogailuak ikuskatzeko, «Igogailuen aldizkako ikuskapenen eskuliburu»ko irizpideak erabili behar dira.

3.– Las inspecciones se realizarán atendiendo a los criterios del «Manual de Inspecciones Periódicas» que sea aprobado.

4.– Igogailuak aldizka ikuskatzeko datak martxan jartzeko dataren araberakoak dira. Igogailuak ez ikuskatzeak edo ikuskapenak egiten atzeratzeak ez dakar ikuskapenak dagokionean egin behar ez izatea.

4.– Las fechas de las sucesivas inspecciones periódicas de los ascensores vendrán determinadas por la fecha de puesta en servicio de los mismos. Estas fechas no se verán afectadas por incumplimientos o retrasos en la efectiva realización de las inspecciones.

6. artikulua.– Titularrentzako jakinarazpenak.

Artículo 6.– Notificaciones al titular.

1.– Aldizkako hurrengo ikuskapena egiteko epea amaitu baino bi hilabete lehenago gutxienez, igogailuak zaintzeaz arduratzen diren enpresek jakinarazpen bat bidali behar diete titularrei, dagokion ikuskapena egiteko epea noiz bukatzen den adierazteko, eta ikuskapenei buruzko araudi teknikoa ere bidali behar diete. Gainera, industria-gaien gaineko eskumena duen lurralde-ordezkaritzak egindako agiri bat bidali behar diete, jakinarazteko ikuskapenak nahitaezkoak direla legez eta azaltzeko zer kontrol-erakundek ikuska ditzaketen igogailuak eta zer ondorio izan ditzakeen igogailuak epe barruan ez ikuskatzeak.

1.– Con al menos dos meses de antelación a la fecha límite para realizar la inspección periódica, las empresas conservadoras deberán remitir al titular una notificación, en la que se le informe específicamente del plazo límite para llevar a cabo la inspección periódica obligatoria y la reglamentación técnica que le afecta. Dicha notificación incorporará un documento que será facilitado por la correspondiente Delegación Territorial competente en materia de industria y en él se informará al titular sobre su obligación legal de realizar la inspección periódica, la relación de los organismos de control que se encuentran habilitados para realizar dicha inspección, así como de las posibles consecuencias que puede conllevar el no realizar la inspección en el plazo límite que le corresponda.

2.– Igogailuak ikuskatu aurretik, kontrol-erakundeek jakinarazi behar diete titularrei noiz duten asmoa igogailuak ikuskatzeko.

2.– Antes de realizar la inspección, el organismo de control comunicará al titular la fecha prevista de inspección.

7. artikulua.– Ikuskapenaren irismena.

Artículo 7.– Alcance de la inspección.

1.– Ikuskapenetan, honako elementu hauek ikuskatuko dira:

1.– En la inspección se comprobarán los siguientes elementos:

a) Hutsunera sartzeko ateak eta euren katigatze-dispositiboak.

a) Puertas de acceso al hueco y sus dispositivos de enclavamiento.

b) Esekitze-kableak eta lokailuak.

b) Elementos de suspensión y amarres.

c) Abiadura mugatzailea, kabina-geldiarazlea, bastidorea eta gidariak.

c) Limitador de velocidad, paracaídas de cabina, bastidor y guías.

d) Kabina.

d) Cabina.

e) Kontrapisua eta gidariak. Kontrapisu-jausgailua.

e) Contrapeso y sus guías. Paracaídas de contrapeso.

f) Kabinako motelgailuak eta kontrapisua.

f) Amortiguadores de cabina y contrapeso.

g) Aginteak eta beste segurtasun-dispositibo batzuk.

g) Mandos y otros dispositivos de seguridad.

h) Hutsunea eta esparrua.

h) Hueco o recinto.

i) Makina-gela, trakzio-ekipoa eta maniobra-koadroa. Polea-gela. Igogailuek ez badute makina-gelarik, makinak gordetzeko guneak.

i) Cuarto de máquinas, grupo tractor y cuadro maniobras. Cuarto de poleas. Espacios de maquinaria en ascensores sin cuarto de máquinas.

2.– V. eranskinak zehazten du zer egiaztatu behar den.

2.– En el anexo V se indican los puntos específicos de comprobación.

8. artikulua.– Ikuskapena.

Artículo 8.– Inspección.

1.– Igogailuak ikuskatzeko, kontrol-erakundeek instalazioetara bidali behar dituzte igogailuak zaintzeaz arduratzen direnak, beharrezko egiaztapenak eta probak egiteko.

1.– El organismo de control debe contar, para la realización de la inspección, con la presencia activa de la empresa conservadora, para que efectúe las manipulaciones necesarias en la realización de las comprobaciones y pruebas requeridas.

2.– «Igogailuen aldizkako ikuskapenen eskuliburu»ko egiaztapenak eta probak egin behar dituzte kontrol-erakundeek.

2.– El organismo de control debe realizar las comprobaciones y pruebas que se indican en el «Manual de Inspecciones Periódicas».

3.– Igogailuak ikuskatu eta hamabost egunean gehienez ere, kontrol-erakundeek ikuskapenen ziurtagiriak bidali behar dizkiete instalazioen titularrei, eta haien kopiak igogailuak zaintzeaz arduratzen diren enpresei. Gainera, epe berean, ikuskapenaren datu guztiak adierazi behar dituzte Eusko Jaurlaritzaren barruan industria-gaien gaineko eskumena duen sailak berariaz prestatutako aplikazio informatikoan.

3.– En un plazo máximo de 15 días a partir de la inspección, el organismo de control deberá remitir un certificado de inspección al titular de la instalación inspeccionada así como una copia del mismo a la empresa conservadora. Asimismo, deberá introducir, en el mismo plazo, los datos completos de la inspección periódica realizada, en la aplicación informática habilitada al efecto por el Departamento competente en materia de industria del Gobierno Vasco.

4.– Ikuskapenaren ziurtagirian honako hauek adierazi behar dira gutxienez:

4.– El certificado de inspección debe contener al menos la siguiente información:

– Kontrol-erakundearen izena.

– Nombre del organismo de control.

– Ziurtagiri-zenbakia, jasotzeko aparatuen erregistro-zenbakia eta ikuskapenaren indarraldia.

– N.º de certificado, n.º de RAE, y vigencia de la inspección.

– Ikuskapena egiten duen pertsonaren izena eta sinadura.

– Nombre de la persona que realiza la inspección y firma.

– Zein espezifikazio teknikorekin egiten den ikuskapena.

– Especificación técnica con la que se realiza la inspección.

– Instalazioaren ezaugarriak.

– Características de la instalación.

– Akatsen identifikazioa eta deskripzioa, VI. eranskinaren arabera.

– Identificación y descripción de los defectos de acuerdo con el anexo VI.

– Akatsen kalifikazioa eta haiek konpondu izana egiaztatzeko epea.

– Calificación de los defectos y plazo para acreditar su corrección.

– Ikuskapenaren emaitzak.

– Resultado de la inspección.

– Ikuskapenean dauden pertsonak.

– Personas presentes en la inspección.

– Ikuskapenaren data.

– Fecha de la inspección.

– Interesgarri iritzitako oharrak.

– Observaciones que se consideren de interés.

5.– Ikuskapenen aktekin batera, instalazioetan antzematen diren akats guztien zerrendak bidali behar dira. Akatsek VI. eranskinean zerrendatutakoen artekoak izan behar dute.

5.– Al certificado de inspección se acompañará la relación de todos los defectos detectados conforme a la relación de defectos recogida en el anexo VI.

6.– Ikuskapenekin ados ez badaude, instalazioen titularrek erreklamazioa aurkez dezakete industria-gaien gaineko eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, ikuskapenen aktak berrikus ditzan. Erreklamazio horien ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, indarreko legedian aurreikusitakoari jarraikiz.

6.– El titular de la instalación, en caso de disconformidad con la inspección, podrá interponer reclamación contra la misma ante la Delegación Territorial competente en materia de Industria, la cual procederá a la revisión del certificado de inspección. Contra la resolución de estas reclamaciones se podrá interponer recurso de alzada en los términos previstos en la legislación vigente.

7.– Dagozkion prozeduren bidez, industria-gaien gaineko eskumena duen lurralde-ordezkaritzak kontrol-erakundeen ikuskapen-lana kontrola dezake, eta instalazioetan bertan egon daiteke, igogailuak 2. atalean adierazitako aldizkako ikuskapenen eskuliburuan esaten den bezala ikuskatzen direla egiaztatzeko.

7.– La Delegación Territorial competente en materia de industria realizará, a través de los procedimientos que se determinen, un control de las inspecciones realizadas por los organismos de control, pudiendo asistir a las mismas, para verificar que éstas se realizan de acuerdo con el manual de inspecciones periódicas indicado en el apartado 2.

9. artikulua.– Akatsen ebaluazioa.

Artículo 9.– Evaluación de los defectos.

1.– Igogailuak aldizka ikuskatzerakoan antzematen diren akatsak arriskuaren arabera kalifikatu behar dira, irizpide hauek kontuan izanik:

1.– Los defectos que se detecten en las inspecciones periódicas de ascensores, se calificarán atendiendo a su peligrosidad, utilizando los siguientes criterios:

a) Akats oso larria: akats oso larriak dira pertsonei edo instalazioei kalte egiteko moduko berehalako arrisku larria ekar dezaketenak. Oso akats larririk antzematen bada, igogailua berehala gelditu behar da, eta ezin da martxan jarri akatsa konpondu arte.

a) Defecto muy grave: aquel que constituya un riesgo inminente para las personas o pueda ocasionar daños en la instalación. La detección de un defecto muy grave obliga a la paralización inmediata del ascensor, el cual no podrá ponerse en servicio hasta la subsanación de dicho defecto.

b) Akats larria: akats larriak dira, batetik, pertsonen eta gauzen segurtasuna berehalako arriskuan jartzen ez dutenak baina instalazioek huts egiten badute arriskuan jar dezaketenak eta, bestetik, instalazioak erabiltzeko aukera murrizten dutenak.

b) Defecto grave: aquel que no supone un peligro inmediato para la seguridad de las personas o las cosas, pero que puede serlo en caso de fallo de la instalación o bien puede disminuir la capacidad de utilización de la misma.

c) Akats arina: akats arinak dira oso larriak edo larriak ez direnak.

c) Defecto leve: aquel no calificado como grave o muy grave.

2.– VI. eranskinak dakar akatsen zerrenda eta ebaluazioa.

2.– En el anexo VI se relacionan los defectos y su evaluación.

10. artikulua.– Ikuskapenaren ezaugarria.

Artículo 10.– Distintivo de inspección.

Igogailuak ikuskatu izana nabarmentzeko, baldin eta ikuskapenen emaitzak onak badira, alegia, akats larririk edo oso larririk ez badago, kontrol-erakundeek VII. eranskineko ezaugarri-eredua jarri behar dute kabinan eta beheko solairuko atean, ondo ikusten den leku batean.

Al objeto de poner en evidencia que la inspección ha sido realizada y cuando la misma sea favorable, esto es, en caso de no existir defectos graves o muy graves, el organismo de control colocará de forma visible en la cabina y en la puerta de acceso de la planta baja, el modelo de distintivo que figura en el anexo VII.

11. artikulua.– Oso akats larriak antzematen direnerako jardunbideak.

Artículo 11.– Actuación ante defectos muy graves.

1.– Baldin eta oso akats larririk antzematen bada igogailuak ikuskatzerakoan, kontrol-erakundeen ekimenez, igogailuak zaintzeaz arduratzen diren enpresek zerbitzu egin gabe utzi behar dituzte igogailuak, eta titularrei jakinarazi ezin dituztela jarri martxan akatsak konpondu arte.

1.– Si se encontrara algún defecto muy grave, la empresa conservadora presente, a instancias del organismo de control, deberá dejar el aparato fuera de servicio, con la advertencia al titular de que el ascensor deberá permanecer en esa situación en tanto el defecto no sea subsanado.

2.– Kontrol-erakundeak lehenbailehen jakinaraziko dio industria-gaietako Lurralde Ordezkaritzari kautelaz geldiarazi dela instalazioa.

2.– El organismo de control comunicará la paralización cautelar de la instalación a la mayor brevedad posible a la Delegación Territorial en materia de industria.

3.– Industria-gaien eskumena duen zuzendaritzak geldiarazte hori berretsi edo indargabetuko du.

3.– La Dirección competente en materia de seguridad industrial procederá a la ratificación o revocación de la paralización.

12. artikulua.– Akatsen konponketa.

Artículo 12.– Corrección de defectos.

1.– Instalazioen titularrek arduratu behar dute akatsak konpontzeaz, eta baimendutako enpresa bat kontratatu behar dute horretarako. Akatsak konpontzen ez badituzte, isun hertsagarriak jar dakizkieke, eta/edo zigor-espediente bat abiarazi.

1.– El titular de la instalación es el responsable de la corrección de los defectos, para lo cual deberá contratar su corrección con una empresa habilitada. La no corrección de los defectos podrá dar lugar a la imposición de multas coercitivas y/o a la apertura del correspondiente expediente sancionador.

2.– Igogailuak ikuskatzerakoan antzematen diren akatsak lehenbailehen konpondu behar dira, eta konponketa-egiaztagiria aurkeztu behar da konpondu izana egiaztatzeko. Igogailuak zaintzeaz arduratzen diren enpresek akatsak konpondu dituztela jakinarazi behar diete igogailuak ikuskatzen dituzten kontrol-erakundeei, Eusko Jaurlaritzaren barruan industria-gaien gaineko eskumena duen sailak berariaz prestatutako aplikazio informatikoaren bidez.

2.– Todos los defectos detectados en la inspección deben ser corregidos a la mayor brevedad posible y deberá acreditarse su subsanación mediante el correspondiente certificado de corrección. La empresa conservadora comunicará dicha subsanación al organismo de control que realizó la inspección, a través de la aplicación informática habilitada al efecto por el Departamento competente en materia de Industria del Gobierno Vasco.

3.– Hurrengo ikuskapenean egiaztatuko da akats arinak zuzendu egin direla. Aurreko ikuskapenetan atzemandako akatsak berriro gertatzen badira, hala zehaztu beharko da ikuskapen-ziurtagirian.

3.– La verificación de la corrección de los defectos leves se realizará en la siguiente inspección. La reiteración en los defectos detectados en inspecciones anteriores deberá especificarse en el certificado de inspección.

4.– Akats larriak igogailuak ikuskatu eta sei hilabetean konpondu behar dira gehienez ere. Igogailuen titularrek edo, haien izenean, igogailuak zaintzeaz arduratzen diren enpresek akatsak konpondu dituztela jakinarazten badiete, berriz, kontrol-erakundeek egiaztapen-ikuskapena egin beharko dute, jakinarazpena hartu eta 30 egun naturaleko epean. Sei hilabete igaro eta igogailuak zaintzeaz arduratzen diren enpresek ez badute jakinarazten akatsak konpondu dituztela, kontrol-erakundeek ikuskapen-bisita egin beharko dute berriro, akatsak konpondu diren egiaztatzeko, eta, ikusten badute akatsak ez direla konpondu, oso larritzat kalifikatu behar dituzte, eta igogailuak zerbitzutik kanpo utzi.

4.– Los defectos graves deberán ser corregidos en el plazo máximo de seis meses desde la inspección. Si el titular, o la empresa conservadora en su nombre, comunicara al organismo de control la subsanación de los defectos antes del mencionado plazo, ésta deberá pasar la inspección de verificación en el plazo de 30 días naturales a partir de dicha comunicación. Si no ha existido comunicación de subsanación de defectos en dichos seis meses, el organismo de control volverá a realizar visita de inspección para comprobar su corrección y si el resultado fuera desfavorable, se calificarán los defectos como muy graves y el aparato deberá dejarse fuera de servicio.

5.– Instalazioa geldiaraztea eragin duten eta oso larriak diren akatsak zuzentzeko, kontrol-erakundeek egiaztatu beharko dute titularrak edo haren izenean ari den kontserbazio-enpresak jakinarazi duela akatsak zuzenduta daudela, igogailuak atzera martxan hasi aurretik. Ikuskapen-bisitan akatsak zuzendu direla egiaztatu ondoren, kontrol-erakundeek aldeko ikuskapen-ziurtagiria emango dute.

5.– La corrección de los defectos muy graves que hayan supuesto la paralización de la instalación deberá verificarse por el organismo de control al que el titular, o la empresa conservadora en su nombre, comunique la subsanación, antes de la reanudación del servicio del ascensor. Tras verificarse la corrección en la visita de inspección el organismo de control emitirá el correspondiente certificado de inspección favorable.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko ekainaren 7ko Agindua, igogailuen aldizkako ikuskapenak eta igogailuen mantentze- eta zaintza-lanak egiteko prozedura zehazten duena, indargabetuta geratu da, baita dekretu honen aurkako maila bereko edo beheragoko beste xedapen oro ere.

Queda derogada la Orden de 7 de junio de 2002, del Consejero de Industria, Comercio y Turismo, por la que se establece el procedimiento para la realización de inspecciones periódicas de los ascensores y para el mantenimiento y conservación de los mismos y cuantas disposiciones de igual o inferior rango se opongan a lo dispuesto en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari eranskinak aldatzeko ahalmena ematen zaio, bai eta dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak egokitzekoa ere.

Se faculta a la titular del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad para modificar los anexos y para adoptar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

La presente disposición entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko urtarrilaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA, URTARRILAREN 28KO 5/2014 DEKRETUARENA
MANTENTZE-IKUSKAPENEN GUTXIENEKO IRISMENA

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 28 de enero de 2014.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ANEXO I AL DECRETO 5/2014, DE 28 DE ENERO
ALCANCE MÍNIMO DE LAS REVISIONES DE MANTENIMIENTO

Igogailuek eranskin honetako gutxieneko mantentze-programa bete beharko dute.

Las instalaciones de ascensores deben someterse al programa mínimo de mantenimiento que se establece en este anexo.

Lan horiek egiten dituzten langileek enpresako plantillakoak izan behar dute, behar besteko prestakuntza eta esperientzia izan behar dute, eta adierazitako ekintzak egin gutxienez.

El personal que realice estas operaciones debe pertenecer a la plantilla de la empresa, disponer de la formación y experiencia adecuada y realizar al menos las operaciones mínimas que se indican.

Igogailuaren liburuan eta dokumentu bidez jasota geratu behar da instalazioa ikusteko egindako bisita.

Debe existir constancia documental de la visita realizada a la instalación en el libro del ascensor.

Gutxienez egiaztapen hauek egin behar dira instalazioan:

Las comprobaciones mínimas a realizar en la instalación son las siguientes:

Erabilitako laburdurak:

Abreviaturas utilizadas:

(I) = Ikusizko ikuskapena

(V) = Inspección visual

(F) = Funtzionamendu onargarria egiaztatzea

(F) = Comprobar el funcionamiento aceptable

(E) = Eragin

(A) = Accionar

(B) = Bete

(C) = Cumplimentar

1.– Mantentze-egiaztapen bakoitzean gutxienez egin beharreko egiaztapenak:

1.– Comprobaciones mínimas a realizar en cada revisión de mantenimiento:

a) Ateak (guztietan):

a) Puertas (en todas):

Funtzionamendua (F).

Funcionamiento (F).

Sarrailak (itxiera mekanikoa, kontrol elektrikoa eta orririk baden) (F).

Cerraduras (cierre mecánico, control eléctrico y presencia de hoja) (F).

Egoera orokorra (lasaierak, heldulekuak, deformazioak, oxidazioak, seinaleztapenak...) (I).

Estado general (holguras, tiradores, deformaciones, oxidaciones, señalizaciones...) (V).

Behatxuloak eta presentzia adierazten duten argi-seinaleak (I).

Mirillas o señales luminosas de presencia (V).

b) Makina-geletan:

b) En el cuarto de máquinas:

Sarrera (I).

Acceso (V).

Atea (I).

Puerta (V).

Inskripzio-laukia (I).

Cajetín (V).

Ateko sarraila (F).

Cerradura puerta (F).

Etengailu orokorra, magnetotermikoak, diferentzialak (E).

Interruptor general, magnetotérmicos, diferenciales (A).

Argiztapena (F).

Iluminación (F).

Hormak, aireztapena, bankadako sarrera, beste instalazio batzuk (I).

Paredes, ventilación, acceso a bancada, instalaciones extrañas (V).

Igogailuaren liburua (B).

Libro del ascensor (C).

Balazta (F).

Freno (F).

Larrialdietarako jarraibideak, balaztaren palanka (I).

Instrucciones de emergencia, palanca freno (V).

Makina, olioaren maila eta ihesak, maniobra-koadroa, abiadura-mugatzailea (I).

Máquina, nivel y fugas de aceite, cuadro de maniobra, limitador de velocidad (V).

Esekidurako edota trakzioko elementuak (txirrika, kableak,...) (I).

Elementos de suspensión y/o tracción (polea, cables,...) (V).

Motorraren funtzionamendua, ohiz besteko zaratak (F).

Funcionamiento del motor, ruidos anormales (F).

Igogailuaren elementuak garbitzea, eta mantentzea eragozten duten elementuak kentzea.

Limpiar los elementos propios del ascensor y retirar los elementos que impidan el mantenimiento (C).

Erreskate automatikoaren sistema (instalatzea derrigorrezkoa denean): (F), derrigorrezkoa ez bada: (I).

Sistema de rescate automático (cuando sea obligatoria su instalación: (F), si no es obligatoria: (V).

c) Txirrika-gelan (hala badagokio):

c) En el cuarto de poleas, (en su caso):

Sarrera (I).

Acceso (V).

Atea (I).

Puerta (V).

Sarraila (F).

Cerradura (F).

Argiztapena (F).

Alumbrado (F).

Geldialdiaren etengailua (F).

Interruptor de parada (F).

Entxufea, sabaia, lurzorua, txirrikak (I).

Enchufe, techo, suelo, poleas (V).

Igogailuaren elementuak garbitzea, eta mantentzea eragozten duten elementuak kentzea.

Limpiar los elementos propios del ascensor y retirar los elementos que impidan el mantenimiento (C).

d) Kabinan:

d) En cabina:

Egoera orokorra, argiteria, errotuluak eta plakak (I).

Estado general, alumbrado, rótulos y placas (V).

Botoiak, alarma, larrialdiko argia, bi norabideko komunikazioa (hala badagokio) (F).

Botonera, alarma, luz emergencia, comunicación bidireccional (en su caso) (F).

Kabinako atea (F).

Puerta de cabina (F).

Funtzionamendua, zaratak (F).

Funcionamiento, ruidos (F).

Berrikuspen-botoiak, solairu arteko geldialdiak, stop-a, etendura-elementuen lasaitzea (F).

Botonera de revisión, paradas pisos, stop, aflojamiento de elementos de suspensión (F).

Etendura-elementuak kabinari lotzeko lokailuak (I).

Amarres de los elementos de suspensión a la cabina (V).

Jausgailu-sistema (I).

Sistema paracaídas (V).

Bizi-salbatzaile sistema (hala badagokio) (F).

Sistema salvavidas (en su caso) (F).

Kabinaren sabaia garbitzea, eta mantentzea eragozten duten elementuak kentzea (B).

Limpiar techo cabina y retirar los elementos que impidan el mantenimiento (C).

e) Hobian:

e) En hueco:

Hormen, aireztapenaren eta kanpoko instalazioen egoera orokorra (I).

Estado general de paredes, ventilación, instalaciones extrañas (V).

Karrera-bukaerak (F).

Fines de carrera (F).

Kontrapisua, bastidorea, lokailuak (I).

Contrapeso, bastidor, amarres (V).

Mugatzailearen etendura- eta jarduera-elementuak (I).

Elementos de suspensión y de actuación del limitador (V).

Gidariak eta bere lokailuak (I).

Guías y sus amarres (V).

Motelgailuak (I).

Amortiguadores (V).

Argiztapena (F).

Iluminación (F).

Zuloko geldialdi-etengailua (F).

Interruptor de parada en foso (F).

Olio-ihesik badagoen ikustea (F).

Comprobar fugas de aceite (F).

Kable mugatzailearen tentsioa (F).

Tensión cable limitador (F).

Zuloa garbitzea, eta mantentzea eragozten duten elementuak kentzea (B).

Limpiar el foso retirando los elementos que impidan el mantenimiento (C).

2.– Gutxienez sei hilabetean behin egin beharreko egiaztapenak. (Egiaztapen horiek urtean behin egingo dira, familia bakarreko igogailuetan, bai eta 0,15 metro segundoko abiadurara iristen ez dien igogailuetan ere).

2.– Comprobaciones mínimas cada seis meses (estas comprobaciones serán anuales en ascensores unifamiliares y en ascensores con velocidad no superior a 0,15 m/s).

a) Makina-geletan:

a) En cuarto de máquinas:

Ikusi lasaierarik ba ote dagoen makinan (F).

Comprobar holguras en la máquina (F).

Ikusi etendura-elementuen irristadura (kableena,...) (F).

Comprobar el deslizamiento de los elementos de suspensión (cables,...) (F).

Ikusi abiadura-mugatzailea, bere kontaktu elektrikoa, txirrika, gurpila eta gainerako elementuak (E).

Comprobar el limitador de velocidad, su contacto eléctrico, polea, roldana y demás elementos (A).

Ikusi maniobra-koadroa (F).

Comprobar el cuadro de maniobra (F).

Ikusi nola dagoen zentral hidraulikoaren segurtasun-balbula.

Comprobar la válvula de seguridad de la central hidráulica (A).

Ikusi nola dagoen olioa (F).

Comprobar el estado del aceite (F).

b) Kabinan:

b) En cabina:

Ikusi kabinaren lasaierak (urratzaileak, birakariak) (F).

Comprobar holguras de cabina (rozaderas, rodaderas) (F).

Ikusi kabinako lokailu-sistema.

Comprobar sistema de amarres de cabina (F).

c) Hobia:

c) Hueco:

Ikusi kontrapisuko lokailu-sistema (F).

Comprobar sistema de amarres del contrapeso (F).

Berrikusi kontrapisuaren bastidorea (F).

Revisar bastidor del contrapeso (F).

Segurtasun-ibilbidea egiaztatzea (F).

Comprobar recorrido de seguridad (F).

3.– Urteko gutxieneko egiaztapenak.

3.– Comprobaciones mínimas anuales.

Ikusi zenbateko kliskatze-abiadura duen mugatzaileak (F).

Comprobación de la velocidad de disparo del limitador (F).

Ikusi nola dauden gidarien lokailuak (F).

Comprobaciones de los amarres de las guías (F).

Ikusi nola dagoen balbula jausgailua (E).

Comprobación de la válvula paracaídas (A).

4.– Egiaztapen bereziak.

4.– Comprobaciones especiales.

Egiaztatu bost urtean behin nola dagoen erabilera publikoa duten eta sarritan erabiltzen diren aparatuen multzo traktorea.

Comprobar el grupo tractor de los aparatos de uso público y de utilización frecuente, cada 5 años.

(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA, EKAINAREN 28KO 5/2014 DEKRETUARENA
ENPRESA KONTSERBATZAILE BATEN JARDUERA-PROZEDURAK
(Véase el .PDF)
ANEXO IV AL DECRETO 5/2014, DE 28 DE ENERO
PROCEDIMIENTOS DE ACTUACIÓN DE UNA EMPRESA CONSERVADORA

Enpresa kontserbatzaileek beren jarduera-arlo guztien kalitatea bermatzeko behar diren jarduera-prozedurak izan beharko dituzte.

Las empresas conservadoras, deberán disponer de los procedimientos de actuación necesarios, para el aseguramiento de la calidad, de todas sus áreas reglamentarias de actuación.

Kalitate-sisteman, jarduera-prozedurak dokumentuak dira, egin beharreko ekintzak edo prozesuak zehazki deskribatzen dituztenak.

Dentro del sistema de calidad, los procedimientos de actuación son los documentos en donde se describen detalladamente las acciones o procesos a realizar.

Prozedura horiek tresnak dira, eta jarduerak aurreikusi bezala gauzatzeko balio dute.

Estos procedimientos son una herramienta necesaria para conseguir que todas las actuaciones se ejecuten de la forma prevista.

Prozeduretan adierazi beharko da orobat zer formatu-eredu erabiltzen diren eta zer kalitate-erregistro hartzen diren beharrezkotzat, jardueren egokitasuna bermatzeko.

En los procedimientos deberán indicarse además, los modelos de los formatos que se utilicen y los registros de calidad que se consideren necesarios para garantizar la idoneidad de las actuaciones.

Gutxienez honako arlo hauetan izan beharko dira jarduera-prozedurak:

Deberán disponer de procedimientos de actuación al menos en las siguientes áreas:

Mantentze-zerbitzuaren diseinua.

Diseño del servicio de mantenimiento.

Jarduera mantentzeko berrikuspenetan.

Actuación en las revisiones de mantenimiento.

Konponketak.

Reparaciones.

Mantentzea eta konponketak egiteko materiala erostea.

Compra de material para mantenimiento y reparaciones.

Matxura-abisuak.

Avisos de averías.

Barneko auditoriak.

Auditorías internas.

Langileak prestatzeko plana.

Plan de formación del personal.

Prozedura horiek gauzatzeko, UNE-EN ISO 9001 Arauan adierazitakoa hartu beharko da kontuan.

Para la realización de estos procedimientos debe tenerse en cuenta lo indicado en la Norma UNE-EN ISO 9001.

V. ERANSKINA, URTARRILAREN 28KO 5/2014 DEKRETUARENA
IKUSKAPENEN IRISMENA
ANEXO V AL DECRETO 5/2014, DE 28 DE ENERO
ALCANCE DE LAS INSPECCIONES

1. HUTSUNERA SARTZEKO ATEAK ETA EUREN KATIGATZE-GAILUAK.

1. PUERTAS DE ACCESO AL HUECO Y SUS DISPOSITIVOS DE ENCLAVAMIENTO.

HUTSUNERA SARTZEKO ATEAK.

PUERTAS DE ACCESO AL HUECO.

1.1. Ateen ezaugarriak.

1.1. Características de las puertas.

1.2. Ateen egoera.

1.2. Estado de las puertas.

1.3. Kabinaren presentzia detektatzea.

1.3. Detección de la presencia de la cabina.

ATEAK KATIGATZEKO GAILUAK (SARRAILAK).

DISPOSITIVOS DE ENCLAVAMIENTO DE LAS PUERTAS (CERRADURAS).

1.4. Sarrailen ezaugarriak.

1.4. Características de las cerraduras.

1.5. Sarrailen egoera.

1.5. Estado de las cerraduras.

1.6. Sarrailen funtzionamendua.

1.6. Funcionamiento de las cerraduras.

1.7. Solairuko adierazleak.

1.7. Indicadores de planta.

1.8. Solairuko sakagailuak.

1.8. Pulsadores de piso.

1.0. Besterik.

1.0. Otros.

2. ESEKIDURA-KABLEAK ETA LOKAILUAK.

2. ELEMENTOS DE SUSPENSIÓN Y AMARRES.

2.1. Kableak.

2.1. Cables.

2.2. Kable-lokailuak.

2.2. Amarres de cable.

2.0. Besterik.

2.0. Otros.

3. ABIADURA-MUGATZAILEA, KABINAKO JAUSGAILUA, BASTIDOREA ETA GIDARIAK.

3. LIMITADOR DE VELOCIDAD, PARACAÍDAS DE CABINA, BASTIDOR Y GUÍAS.

3.1. Mugatzailearen irisgarritasuna.

3.1. Accesibilidad del limitador.

3.2. Mugatzailearen egoera.

3.2. Estado del limitador.

3.3. Mugatzailearen kablea.

3.3. Cable del limitador.

3.4. Kabinako jausgailua.

3.4. Paracaídas de cabina.

3.5. Kabinako bastidorea.

3.5. Bastidor de cabina.

3.6. Kabinako gidariak eta bere lokailuak.

3.6. Guías de cabina y sus fijaciones.

3.7. Igoerako gainabiaduraren aurkako babesa.

3.7. Protección de sobrevelocidad en subida.

3.0. Besterik.

3.0. Otros.

4. KABINA.

4. CABINA.

4.1. Kontserbazio-egoera orokorra.

4.1. Estado general de conservación.

4.2. Argiztapena.

4.2. Alumbrado.

4.3. Alarma, larrialdietako geldialdia, ateak irekitzeko posibilitatea eta norabide bikoitzeko komunikazioa.

4.3. Alarma, parada de emergencia, posibilidad de apertura de puertas y comunicación bidireccional.

4.4. Errotuluak eta plakak.

4.4. Rótulos y placas.

4.5. Kabinako ateak.

4.5. Puertas de cabina.

4.6. Kabinako sabaia.

4.6. Techo de cabina.

4.7. Organo finkoen eta mugikorren arteko jokoa.

4.7. Juego entre órganos fijos y móviles.

4.8. Salbamendu-sistemak (hutsune irekietan).

4.8. Sistemas salvavidas (en huecos abiertos).

4.9. Beste segurtasun-baldintza batzuk (hanka-babestekoa, ispiluak, zama-pisatzekoa, laguntza-ateak,...).

4.9. Otras condiciones de seguridad (guardapiés, espejos, pesacargas, puertas de socorro,...).

4.0. Besterik.

4.0. Otros.

5. KONTRAPISUAK, BERE GIDARIAK ETA JAUSGAILUAK.

5. CONTRAPESO, SUS GUÍAS Y PARACAÍDAS.

5.1. Kontrapisua.

5.1. Contrapeso.

5.2. Kontrapisuaren gidariak.

5.2. Guías del contrapeso.

5.3. Kontrapisuko jausgailua (beharrezkoa denetan).

5.3. Paracaídas del contrapeso (cuando sea obligatorio).

5.4. Patioetan mugitzen diren kontrapisuen babeskiak.

5.4. Protecciones de los contrapesos que se desplazan por patios.

5.0. Besterik.

5.0. Otros.

6. KABINAKO MOTELGAILUAK ETA KONTRAPISUA.

6. AMORTIGUADORES DE CABINA Y CONTRAPESO.

6.1. Motelgailuak izatea eta kokatzea (hidraulikoak, malgukiak edo tope elastikoak).

6.1. Existencia y localización de amortiguadores (hidráulicos, resortes o topes elásticos).

6.2. Motelgailuen eta euren finkapenen egoera.

6.2. Estado de los amortiguadores y sus fijaciones.

6.3. Motelgailu hidraulikoen funtzionamendua (badaude).

6.3. Funcionamiento de los amortiguadores hidráulicos (si existen).

6.4. Kabinako motelgailuen garaiera.

6.4. Altura de los amortiguadores de cabina.

6.5. Kabinaren sabaiko motelgailuak.

6.5. Amortiguadores en techo de cabina.

6.0. Besterik.

6.0. Otros.

7. AGINTEAK ETA SEGURTASUNEZKO BESTE GAILU BATZUK.

7. MANDOS Y OTROS DISPOSITIVOS DE SEGURIDAD.

AGINTEAK.

MANDOS.

7.1. Kabinako sabaiko geldialdi-etengailua.

7.1. Interruptor de parada en techo de cabina.

7.2. Ikuskapen-botoiak.

7.2. Botonera de inspección.

7.3. Gelditze-etengailua zuloan eta entxufea.

7.3. Interruptor de parada en foso y enchufe.

BESTE SEGURTASUN-GAILU BATZUK.

OTROS DISPOSITIVOS DE SEGURIDAD.

7.4. Lur-konexiorako sare ekipotentziala.

7.4. Red equipotencial de puesta a tierra.

7.5. Ibiltarte-bukaerak.

7.5. Finales de carrera.

7.6. Muturretako nibeletako gelditze-dispositiboa.

7.6. Dispositivo de parada en los niveles extremos.

7.7. Atzerapen-lehentasunak eta -gailua (tenporizatzea).

7.7. Prioridades y dispositivo de retardo (temporización).

7.8. Akats elektrikoen aurkako babesa.

7.8. Protección contra defectos eléctricos.

7.9. Kabina mugitzearen segurtasuna.

7.9. Seguridad de movimiento de la cabina.

7.0. Besterik.

7.0. Otros.

8. HUTSUNEA.

8. HUECO.

8.1. Hutsune irekitako itxiturak.

8.1. Cerramientos de huecos abiertos.

8.2. Hutsune itxietako esparruak.

8.2. Recintos en huecos cerrados.

8.3. Esparruen arteko banaketa.

8.3. Separación de recintos.

8.4. Argiztapena.

8.4. Iluminación.

8.5. Aireztapena.

8.5. Ventilación.

8.6. Segurtasunezko ibiltarte libreak (5.7).

8.6. Recorridos libres de seguridad.

8.7. Zuloa.

8.7. Foso.

8.8. Zuloaren beheko alderako sarbidea, kontrapisu-jausgailurik gabe.

8.8. Acceso bajo foso sin paracaídas en contrapeso.

8.9. Zerbitzutik kanpoko instalazioak.

8.9. Instalaciones ajenas al servicio.

8.0. Besterik.

8.0. Otros.

9. MAKINA-GELA, POLEEN GELA ETA TRAKTORE-MULTZOA.

9. CUARTO DE MÁQUINAS, CUARTO DE POLEAS Y GRUPO TRACTOR.

MAKINA-GELA.

CUARTO DE MÁQUINAS.

9.1. Sarrerak.

9.1. Accesos.

9.2. Makina-gelaren barrualdea.

9.2. Interior del cuarto de máquinas.

9.3. Beste baldintza batzuk (aireztapena, tenperatura, jarraibideak, zerbitzutik kanpoko sarbideak, itoginak...).

9.3. Otras condiciones (ventilación, temperatura, instrucciones, accesos ajenos al servicio, goteras,...).

9.4. Instalazio elektrikoa.

9.4. Instalación eléctrica.

POLEA-GELA.

CUARTO DE POLEAS.

9.5. Poleen gelaren baldintzak.

9.5. Condiciones del cuarto de poleas.

TRAKTORE-MULTZOA.

GRUPO TRACTOR.

9.6. Traktore-multzoa eta bere balazta-elementuak (aparatu elektromekanikoak).

9.6. Grupo tractor y sus elementos de freno (aparatos electromecánicos).

9.7. Multzo hidrauliko eragilea.

9.7. Grupo impulsor hidráulico.

9.8. Makinaren egoera orokorra.

9.8. Estado general de la máquina.

9.9. Larrialdietako eragintza.

9.9. Accionamiento de emergencia.

9.0. Besterik.

9.0. Otros.

10. MAKINAK GORDETZEKO GUNEAK (MAKINA-GELARIK GABEKO IGOGAILUAK).

10. ESPACIOS DE MAQUINARIA (ASCENSORES SIN CUARTO DE MÁQUINAS).

10.1. Hobiko makinak.

10.1. Maquinaria dentro del hueco.

10.2. Kabinako edo sabaiko lan-eremuak.

10.2. Zonas de trabajo en la cabina o en techo.

10.3. Zuloko lan-eremua.

10.3. Zona de trabajo en foso.

10.4. Plataforma bateko lan-eremua.

10.4. Zona de trabajo en una plataforma.

10.5. Hutsunetik kanpoko lan-eremuak.

10.5. Zonas de trabajo fuera del hueco.

10.6. Hutsunetik kanpoko makinak.

10.6. Maquinaria fuera del hueco.

10.7. Larrialdietako maniobretarako eta probetarako gailuak.

10.7. Dispositivos para maniobras de emergencia y ensayos.

10.0. Besterik.

10.0. Otros.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común