Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

244. zk., 2013ko abenduaren 24a, asteartea

N.º 244, martes 24 de diciembre de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y POLÍTICA TERRITORIAL
5570
5570

358/2013 DEKRETUA, ekainaren 4koa. Honen bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzen dira Urdaibai eta Gaztelugatxeko Donieneko eremuan dauden Batasunaren Garrantzizko 4 Leku, eta onartu egiten dira KBE horien eta Urdaibaiko itsasadarreko HBBEaren kontserbazio-neurriak.

DECRETO 358/2013, de 4 de junio, por el que se designan Zonas Especiales de Conservación 4 lugares de importancia comunitaria del ámbito de Urdaibai y San Juan de Gaztelugatxe y se aprueban las medidas de conservación de dichas ZEC y de la ZEPA Ría de Urdaibai.

Gobernu Kontseiluak 1997ko abenduaren 23an, 2000ko azaroaren 28an eta 2003ko ekainaren 10ean egindako bilkuretan hartutako Erabakien bidez, Hegaztientzako Babes Bereziko 6 Eremu (HBBE) izendatu ziren, eta 52 gune proposatu ziren Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izateko. Proposamena Europako Batzordera eraman zen, eta han ontzat eman zuten BGLen zerrenda, 2004/813/EE eta 2006/613/EE Erabakien bidez. Erabakiok Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoei dagozkie, hurrenez hurren, eta hortxe kokatzen da gure autonomia-erkidegoa.

Mediante los Acuerdos de Consejo de Gobierno de 23 de diciembre de 1997, 28 de noviembre de 2000, y 10 de junio de 2003, se declararon 6 Zonas de Especial Protección para las Aves (ZEPA) y se propusieron 52 espacios para ser designados como Lugares de Importancia Comunitaria (LIC). Esta propuesta se elevó a la Comisión Europea, que aprobó la Lista de Lugares de Importancia Comunitaria (LIC) mediante las Decisiones 2004/813/CE y 2006/613/CE correspondientes a las regiones biogeográficas atlántica y mediterránea respectivamente, a las cuales pertenece nuestra Comunidad Autónoma.

Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren 4. artikuluan (habitat naturalak eta basoko fauna eta flora babesteari buruzkoa da zuzentaraua) eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 44. eta 45. artikuluetan ezarritakoa betez, autonomia-erkidegoek, jendaurrean jarri aurretik, BGL guztiak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) deklaratuko dituzte, eta beren lurraldeko Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE) ere deklaratuko dituzte. Horretaz gain, behar adina kontserbazio-neurri ezarriko dituzte, eremu horietako habitat natural mota eta espezie mota guztien premia ekologikoei erantzuteko. Kontserbazio-neurri horiek izango dira, batetik, kudeaketako planak eta tresnak, eta, bestetik, erregelamenduzko neurriak, administratiboak edo kontratuzkoak. Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen gehienez 6 urte pasa daitezke, Europako Batzordeak lekuen zerrenda onartzen duenetik. Gainera, kontuan izan behar da, 42/2007 Legearen 2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri- eta lurralde-antolaketarekiko lehentasuna duela ingurumena babesteak, eta hori arautegi horren printzipio bat dela.

Conforme a lo establecido en el artículo 4 de Directiva 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres, y en los artículos 44 y 45 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, las Comunidades Autónomas, previo procedimiento de información pública, declararán todos los LIC como Zonas Especiales de Conservación (ZEC), además de las Zonas de Especial Protección para las Aves (ZEPA) en su ámbito territorial, y fijarán las medidas de conservación necesarias, que respondan a las exigencias ecológicas de los tipos de hábitats naturales y de las especies presentes en tales áreas. Las medidas de conservación implicarán planes o instrumentos de gestión y medidas reglamentarias, administrativas o contractuales. La designación de las Zonas Especiales de Conservación (ZEC) se deberá realizar en un plazo de 6 años desde la adopción de la lista de lugares por la Comisión Europea. Debe tenerse en cuenta además que, conforme al artículo 2.f) de la citada Ley 42/2007, la prevalencia de la protección ambiental sobre la ordenación territorial y urbanística es un principio que inspira esta normativa.

Halaber, Habitat Zuzentarauak eskatutako lehentasunak hiru mailatan finkatu dira: lehendabizi, lehentasuna eman zaio Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeari inolako babes figuraren menpe ez dauden eta presio eta mehatxu handiak jasaten dituzten guneak; bigarren mailan, gune bakoitzaren barruan babesteko dauden objektuen artean funtsezkoak direnak aukeratu dira; eta, hirugarren mailan, kontserbazio-neurri aktiboak lehenetsi dira, garrantziarik handiena emanez premia gehiena dutenei edo objektuen –eta, oro har, gunearen– kontserbazioan hobekuntza nabarmenagoa dakartenei.

Igualmente, se ha procedido a fijar las prioridades requeridas en la Directiva Hábitat en tres niveles diferentes: en primer lugar, se ha dado priorización en la designación de Zonas Especiales de Conservación a aquellos espacios que no están amparados por ninguna otra figura de protección y que soportan mayores presiones y amenazas; en el segundo nivel, de entre los objetos de conservación dentro de cada espacio, se han seleccionado aquellos considerados clave; y en el tercer nivel, se han priorizado las medidas activas de conservación, otorgando mayor relevancia a aquellas consideradas más urgentes o a aquellas con cuya ejecución se considera que la mejora del estado de conservación de los objetos de conservación y del espacio en su conjunto, es más relevante.

Urdaibai eta Gaztelugatxeko Donieneko eremuan, EAEko Red Natura 2000 osatzen duten guneak honako hauek dira: 4 KBE (Gaztelugatxeko Doniene (ES2130005), Urdaibaiko ibai-sarea (ES2130006), Urdaibaiko itsasertzak eta padurak (ES2130007), Urdaibaiko artadi kauntauriarrak (ES2130008) eta HBBE bat (Urdaibaiko itsasadarra; ES0000144). Gune hauetan Europar Batasunaren intereseko habitatak eta espezieak daude, hain zuzen, habitatei buruzko 92/43/EEE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinetan jasotakoak, bai eta basoko hegaztien kontserbazioari buruzko 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eranskinean jasotako hegazti-espezieak ere. Eremu horiek, gainera, erkidego honetara iritsi ohi diren hegazti migratzaileentzako atsedenleku eta janleku dira. Horregatik eman zitzaien Natura 2000 gune izendapena.

Los espacios integrantes de la Red Natura 2000 de la CAPV, del ámbito de Urdaibai y San Juan de Gaztelugatxe, son 4 ZEC –San Juan de Gaztelugatxe (ES2130005), Red fluvial de Urdaibai (ES2130006), Zonas litorales y marismas de Urdaibai (ES2130007), Encinares cantábricos de Urdaibai (ES2130008)– y una ZEPA –Ría de Urdaibai (ES0000144)–. Estos espacios albergan hábitats y especies de interés comunitario, incluidos en los anexos I y II de la Directiva 92/43/CEE, de Hábitat, especies de aves del anexo I de la Directiva 2009/147/CE relativa a la conservación de las aves silvestres y constituyen asimismo lugares de reposo y alimentación para las aves migratorias con llegada regular a esta Comunidad. Por esta razón fueron designados lugares Natura 2000.

Eremu horretan, ibai-sareak garrantzia handia du Natura 2000 Sarearen koherentziarako, konexio ekologikorako garrantzia handia baitu. Konexio-funtzio hori luzetara betetzen du sare hidrografikoan, bai eta zeharka ere, erriberako basoak eremu horretako harizti eta artadiekin dituzten loturetan, baita alderik menditsuenen eta estuario eta itsasertzaren artean ere. Urdaibai eta Gaztelugatxeko Donieneko eremuko Natura 2000 guneen eta dauden antolamendu-tresnen arteko lotura ekologikoek eremu horiei buruzko dekretu-proiektu komun bati ekitea aholkatzen dute; hain zuzen ere, horien guztien kudeaketa erraztuko duen dekretu-proiektu bat, baliabideak abiarazteko eraginkortasun eta efizientzia handiagoa sustatuko duena.

En este ámbito, la red fluvial juega un papel crucial en la coherencia de la Red Natura 2000, por su importancia para la conectividad ecológica. Esta función conectora se manifiesta tanto longitudinalmente, a lo largo de la red hidrográfica, como transversalmente, en las conexiones de los bosques ribereños con los robledales y encinares de este ámbito, así como entre las zonas más montañosas con el estuario y franja costera. Las relaciones ecológicas entre los espacios Natura 2000 del ámbito de Urdaibai y San Juan de Gaztelugatxe, y los instrumentos de ordenación que ya existen, aconsejan abordar un proyecto de Decreto común en relación a estos espacios, que facilite la gestión de todos ellos, promoviendo una mayor eficacia y eficiencia en la movilización de recursos.

92/43/EEE Zuzentarauak Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko ezarritako eskakizunak betetze aldera, sakon aztertu dira gune horiek, eta eskala egokian adierazi da Europar Batasunaren intereseko habitaten eta eskualdearen intereseko beste habitat batzuen banaketa. Horretaz gain, Natura 2000 gune horietako fauna- eta flora-espezie bereizgarrien kokapena eta kontserbazio-egoera ere aztertu da.

Para dar cumplimiento a los requerimientos de la Directiva 92/43/CEE en lo relativo a la designación de las Zonas Especiales de Conservación, se ha profundizado en el estudio de los espacios y se ha representado a escala adecuada la distribución de los hábitats de interés comunitario y otros hábitats de interés regional. Asimismo, se ha trabajado en el estudio de la distribución y del estado de conservación de las especies de fauna y flora características de estos lugares Natura 2000.

Xehetasun-lanek aukera eman dute habitat-moten informazio zientifikoa hobetzeko; baina horietan adierazitako azalera-datuetan, zenbaitetan, alde handiak daude Euskal Autonomia Erkidegoak –proposatutako tokien zerrendarekin batera– Europako Batzordera bidalitako eta hari jakinarazitako datuen artean. Hasierako proposamena egiterakoan lanerako erabili zen eskalak eragin ditu desberdintasun horiek.

Los trabajos de detalle han permitido mejorar la información científica y arrojado datos de superficie de los tipos de hábitats que en algunos casos difieren de los datos consignados y comunicados a la Comisión Europea junto con la propuesta de la lista de lugares de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Estas diferencias obedecen a la escala de trabajo utilizada en el momento de elaborar la propuesta inicial.

Xehetasun-azterketak, gainera, zenbait habitati buruzko interpretazioa zuzentzeko aukera eman du. Esate baterako, egiaztatu ahal izan da, toki batzuetan, formularioan adierazitako zenbait habitat-mota ez zeudela; eta, aitzitik, hasierako proposamenean adierazi ez ziren habitat-mota batzuk bazirela.

El estudio en detalle ha permitido corregir asimismo la interpretación de determinados hábitats. Así, se ha constatado que en algunos lugares hay tipos de hábitats citados en el formulario que finalmente han resultado no estar presentes y, por el contrario, se ha detectado la presencia de tipos de hábitats no registrados en la propuesta inicial.

Kontserbazio Bereziko Eremu izendapenerako prozeduran, ondo bete da nahitaezko parte-hartzearen prozesua, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen printzipioei jarraikiz (lege horrek ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen ditu). Prozesu horretan, gizarte- eta ekonomia-interesen ordezkari diren hainbat eragilek hartu dute parte. Gainera, dekretua tramitatzerakoan, bete egin da informazio publikoaren nahitaezko tramitea.

El procedimiento para la designación de las Zonas Especiales de Conservación ha incluido el necesario proceso de participación, conforme a los principios de la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente. En este proceso han tomado parte diferentes agentes representantes de los intereses sociales y económicos. En la tramitación del Decreto se ha dado cumplimiento además al preceptivo trámite de información pública.

Urdaibai eta Gaztelugatxeko Donieneko eremuko 4 KBEen eta HBBEaren kontserbazio-neurriak lantzeko, Europako Batzordearen printzipioei jarraitu zaie, eremu horretan dauden –eta 92/43/EEE eta 79/409/EEE Zuzentarauetan jaso diren– habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei erantzun ahal izateko. Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, 4 KBEak eta HBBEa batzen dituen kudeaketa-tresna bakarra landu da, gune horiek eremu komun batean kokatuta baitaude eta lotura eta jarraitutasun geografikoa baitago euren artean.

Las medidas de conservación de las 4 ZEC y la ZEPA del ámbito de Urdaibai y San Juan de Gaztelugatxe se han elaborado siguiendo los principios emanados de la Comisión Europea, con el objeto de dar respuesta a las exigencias ecológicas de los hábitats y taxones presentes en el lugar y recogidos en las Directivas 92/43/CEE y 79/409/CEE. De acuerdo a lo establecido en el artículo 45 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, se ha elaborado un único instrumento de gestión que integra a las 4 ZEC y la ZEPA, dado el ámbito común en el que se ubican y el grado de relación y continuidad geográfica entre espacios.

Bestalde, kontuan hartu dira honako xedapen hauetan ezarritakoak, horiei gerora egindako aldaketak barne: 5/1989 Legea, uztailaren 6koa, Urdaibai Biosfera Erreserba Babesteko eta Antolatzeko dena; eta 242/1993, abuztuaren 3koa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamua onartzen duena.

Por otra parte, se han tenido en cuenta tanto las previsiones de la Ley 5/1989, de 6 de julio, de Protección y Ordenación de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, como las del Decreto 242/1993, de 3 de agosto, por el que se aprueba su Plan Rector de Uso y Gestión y sus modificaciones posteriores.

Gaztelugatxeko eremuari dagokionez, kontuan izan da baita ere irailaren 15eko 229/1998 Dekretua, Gaztelugatxe aldea babespeko biotopo deklaratzen duena.

Por lo que respecta al área de Gaztelugatxe, también se ha tenido en cuenta lo dispuesto en el Decreto 229/1998, de 15 de septiembre, por el que se declara dicho espacio Biotopo protegido.

Eusko Jaurlaritzari dagokio kontserbazio-neurriak ezartzea eta izendatzea, honako xedapen hauetan ezarritakoarekin bat etorriz: 42/2007 Legea, abenduaren 13koa, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa, 44. artikulua; eta 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa, 17. artikulua eta 13.d) artikulua.

Corresponde al Gobierno Vasco la designación y el establecimiento de las medidas conservación, de conformidad con lo establecido en el artículo 44 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad y con lo establecido en el artículo 17, puesto en relación con el artículo 13.d), ambos de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco.

Horrenbestez, Euskal Herriko Natura Babesteko 16/1994 Legearen 17. artikuluan eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 44. eta 45.1 artikuluetan ezarritakoa betez, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak –2013ko ekainaren 4an egindako bilkuran– eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, de conformidad con lo establecido en el artículo 17 de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco y de los artículos 44 y 45.1 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 4 de junio de 2013,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Helburua eta lurralde-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito territorial.

1.– Bizkaiko Lurralde Historikoan, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea gune hauek:

1.– Declarar las siguientes Zonas Especiales de Conservación, dentro del Territorio Histórico de Bizkaia:

– Gaztelugatxeko Doniene / San Jaun de Gaztelugatxe (ES2130005).

– ES2130005 Gaztelugatxeko Doniene / San Juan de Gaztelugatxe.

– Urdaibaiko ibai-sarea / Red Fluvial de Urdaibai (ES2130006).

– ES2130006 Urdaibaiko ibai sarea / Red fluvial de Urdaibai.

– Urdaibaiko itsasertzak eta padurak / Zonas litorales y marismas de Urdaibai (ES2130007).

– ES2130007 Urdaibaiko itsasertzak eta padurak / Zonas litorales y marismas de Urdaibai.

– Urdaibaiko artadi kantauriarrak / Encinares cantábricos de Urdaibai (ES2130008).

– ES2130008 Urdaibaiko artadi kantauriarrak / Encinares cantábricos de Urdaibai.

2.– 4 KBE horien eta HBBEaren mugaketa dekretu honen eranskinean dago jasota. Mugaketa hori bat dator Europako Batzordearen 2004/813/EE Erabakiarekin, eskualde biogeografiko atlantikoan dauden Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onartzekoarekin.

2.– La delimitación de las 4 ZEC y la ZEPA es la que se recoge en el anexo a este Decreto. Coincide con la delimitación correspondiente a la Decisión 2004/813/CE de la Comisión Europea, de aprobación de la Lista de Lugares de Importancia Comunitaria de la Región Biogeográfica Atlántica.

3.– Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) horien eta Urdaibaiko itsasadarra / Ría de Urdaibai Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren (ES0000144) kontserbazio-neurriak onartzea. Kontserbazio-neurri horiek dekretu honen eranskinean jasotzen dira. Neurrietako batzuen aplikazio-eremuak gainditu egiten du Natura 2000 guneen mugaketa.

3.– Aprobar las medidas de conservación de las citadas Zonas Especiales de Conservación (ZEC) y de la Zona de Especial Protección para las Aves (ZEPA) ES0000144 Urdaibaiko itsasadarra/Ría de Urdaibai, que se incluyen como anexo al presente Decreto. El ámbito de aplicación de algunas de las medidas excede la delimitación de los espacios Natura 2000.

4.– Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 17.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta alde batera utzi gabe 92/43/EEE Zuzentarauaren 6.3 artikuluan eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko ekainaren 13ko 42/2007 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa, Urdaibaiko Biosfera Erreserban dagoen lurralde osoa eremu horretako KBE/HBBEen Babes Eremu Periferikotzat jotzen da.

4.– A efectos de lo establecido en el artículo 17.2 de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco y sin perjuicio de lo establecido en artículo 6.3 de la Directiva 92/43/CEE y 45 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, la totalidad del territorio incluido en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai se considera Zona Periférica de Protección de las ZEC/ZEPA de este entorno.

Gaztelugatxe KBEaren Babes Eremu Periferikoa izango da Gaztelugatxe aldea babespeko biotopo deklaratzen duen irailaren 15eko 229/1998 Dekretuan ezarritakoa.

Por lo que respecta a la ZEC Gaztelugatxe, se considerará su Zona Periférica de Protección la establecida en el Decreto 229/1998, de 15 de septiembre, por el que se declara Biotopo protegido el área de Gaztelugatxe.

2. artikulua.– Xedea.

Artículo 2.– Finalidad.

1.– Arau honen xedea hau da: Kontserbazio Bereziko Eremuetan (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuan (HBBE) bermatzea Europar Batasunaren intereseko habitat naturalak eta basoko fauna- eta flora-espezieen habitatak kontserbazio-egoera onean mantentzen direla edo egoera horretara berriro ekarriko direla. Habitat horiek ezarrita daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE Zuzentarauan, habitat naturalak eta basoko fauna eta flora babesteari buruzkoan. Horretaz gain, arauaren helburua da hegazti-espezieen biziraupena eta ugalketa ziurtatzea dagokion kokaleku-eremuan, eta, bereziki, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak basoko hegaztien kontserbaziori buruz 2009ko azaroaren 30ean emandako 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eranskinean adierazitako espezieena, bai eta eranskin horretan adierazi ez diren baina gurera iritsi ohi diren espezie migratzaileena ere. Horren guztiaren azken helburua da ahalegina egitea Europako lurraldean biodibertsitatea kontserbatuko dela bermatzen.

1.– La finalidad de esta norma es garantizar en las Zonas Especiales de Conservación (ZEC) y en la Zona de Especial Protección para las Aves (ZEPA) el mantenimiento o el restablecimiento, en un estado de conservación favorable, de los tipos de hábitats naturales y de los hábitats de las especies silvestres de la fauna y de la flora de interés comunitario, establecidos en la Directiva 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres. Asimismo, tiene por objeto asegurar la supervivencia y reproducción en su área de distribución de las especies de aves, en particular las incluidas en el anexo I de la Directiva 2009/147/CE del Parlamento Europeo y del Consejo de 30 de noviembre de 2009 relativa a la conservación de las aves silvestres, y de las especies migratorias no contempladas en dicho anexo cuya llegada sea regular, todo ello con el objeto último de contribuir a garantizar la conservación de la biodiversidad en el territorio europeo.

2.– Kontserbazio Bereziko Eremuetan eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuan araubide orokor hau aplikatuko da: 92/43/EEE eta 2009/147/EE Zuzentarauetan ezarritakoa, eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarritakoa.

2.– En las Zonas Especiales de Conservación y la Zona de Especial Protección para las Aves es de aplicación el régimen general establecido en las Directivas 92/43/CEE y 2009/147/CE, y en la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

3. artikulua.– Kontserbazio-neurriak.

Artículo 3.– Medidas de conservación.

1.– Dekretu honen xede diren Urdaibai eta Gaztelugatxeko Donieneko 4 KBEentzako eta HBBEarentzako kontserbazio-neurriak honako agiri hauetan zehaztutakoak dira:

1.– Las medidas de conservación para las 4 ZEC y la ZEPA del ámbito de Urdaibai y San Juan de Gaztelugatxe, objeto del presente Decreto, son las detalladas en la siguiente documentación:

a) Diagnostikoaren agiria:

a) Documento de diagnóstico:

a.1.– Diagnostikoaren eranskinak.

a.1.– Anexos al diagnóstico.

b) Helburuen eta jardueren agiria.

b) Documento de objetivos y actuaciones.

c) Gidalerro eta arauen agiria.

c) Documento de directrices y normativa.

d) Mapak:

d) Mapas:

d.1.– KBE/HBBEen mugaketa.

d.1.– Delimitación de las ZEC/ZEPA.

d.2.– Batasunaren eta eskualdearen intereseko habitatak.

d.2.– Hábitats de interés comunitario y regional.

e) Gehigarria: Europar Batasunaren intereseko habitat- eta espezie-moten kontserbazio-egoeraren segimenduari buruzko fitxak.

e) Apéndice: fichas relativas al seguimiento del estado de conservación de los tipos de hábitats y las especies de interés comunitario.

2.– Zehaztapen arau-emaileak dira b eta c dokumentuak eta d.1) ataleko guneen mugaketaren kartografia, dekretu honen eranskin moduan argitaratzen direnak. Gainerako atalak informatzekoak eta orientagarriak dira.

2.– Son determinaciones de carácter normativo los documentos b y c y la cartografía de delimitación de los espacios del apartado d.1), que se publican como anexo a este Decreto. El resto de apartados tienen carácter informativo y orientativo.

3.– Kontserbazio Bereziko Eremuen eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren kontserbazio-neurriei buruzko dokumentazio osoa interneteko helbide honetan eskura daiteke: http://www.euskadi.net/natura 2000

3.– La documentación completa relativa a las medidas de conservación de las Zonas Especiales de Conservación y de la Zona de Especial Protección para las Aves está disponible en la dirección de Internet: http://www.euskadi.net/natura 2000

4.– Kontserbazio-neurrien berrikusketa edo aldaketa, zeina ez baita funtsezkoa, ingurumenaren alorrean eskumena duen sailburuak emango duen agindu baten bidez egingo da, egoerak berak edo eskura dauden ezagutza tekniko eta zientifikoek hala egitea eskatzen badute, eta, betiere, 92/43/EEE Zuzentarauaren 11. eta 17. artikuluetan ezarritakoa betez. Izan ere, helburua baita kontserbazio eta kudeaketa moldaerraz, etengabe eta malgu baterantz joatea. Prozedura horretan, bermatu egin behar da herritarren parte-hartzea eraginkorra izango dela, 26/2007 Legeak ezarri bezala; eragindako administrazioei eta erakundeei kontsulta egingo zaie eta Naturzaintzaren txostena jasoko da.

4.– La revisión o modificación de carácter no sustancial de las medidas de conservación se realizará mediante Orden de la Consejera o Consejero competente en medio ambiente cuando así lo aconseje la situación o los conocimientos técnico-científicos disponibles, y siempre atendiendo a lo dispuesto en los artículos 11 y 17 Directiva 92/43/CEE, en aras de avanzar hacia la conservación y gestión adaptativa, continua y flexible. En este procedimiento deberá garantizarse una participación pública efectiva en los términos de la Ley 26/2007, se consultará a las administraciones y entidades afectadas y se recabará el informe de Naturzaintza.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta gelditzen da Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko sailburuaren 2004ko azaroaren 18ko Agindua, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Artadi Kantauriarren Lurralde Ekintzarako Egitamua behin betiko onesten duena.

Queda derogada la Disposición adicional única de la Orden de 18 de noviembre de 2004, del Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente, por la que se aprueba definitivamente el Plan de Acción Territorial de encinares cantábricos de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Baimenak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Autorizaciones.

Ingurumenaren arloan eskumena duen sailburuari baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzaren izenean beharrezkoak diren izapide eta jakinarazpenak egin ditzan, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Europar Batasunaren aurrean.

Se autoriza a la Consejera o al Consejero competente en materia de medio ambiente para que realice en nombre del Gobierno Vasco todos los trámites y comunicaciones legalmente precisos ante la Administración General del Estado y la Unión Europea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ministeriora bidaltzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Traslado al Ministerio.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora bidaliko du dekretu honen onarpena, handik Europako Batzordera bidalia izan dadin.

La Dirección de la Secretaría de Gobierno y de Relaciones con el Parlamento dará traslado de la aprobación de este Decreto al Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente para su remisión a la Comisión Europea.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Beste Plan batzuekiko harremana.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Relación con otros Planes.

Urdaibai eta Gaztelugatxeko Donieneko eremuko KBEen eta HBBearen plangintza eta kudeaketa Urdaibaiko Biosfera Erreserbak eta Gaztelugatxeko Donieneko Babespeko Biotopoak dutenekiko koherentea izan dadin, bi eremu horien plangintza eta kudeaketarako agiriak berrikusi –eta, behar izanez gero– aldatu egingo dira.

Con objeto de hacer coherente la planificación y la gestión de las ZEC y ZEPA del ámbito de Urdaibai y San Juan de Gaztelugatxe con las de la Reserva de Biosfera de Urdaibai y Biotopo Protegido de San Juan de Gaztelugatxe, se revisarán, y modificarán si resulta necesario, los documentos de planificación y gestión de ambos espacios.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Busturian, 2013ko ekainaren 4an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

I. ERANSKINA, EKAINAREN 4KO 358/2013 DEKRETUARENA

Dado en Busturia, a 4 de junio de 2013.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

ANEXO I AL DECRETO 358/2013, DE 4 DE JUNIO

Urdaibai eta Gaztelugatxeko Donieneko Eremuko Kontserbazio Bereziko Eremuen eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren kartografia (ES2130006), (ES2130007), (ES2130008), (ES0000144) ETA (ES2130005)

Cartografía de las Zonas Especiales de Conservación y de la Zona de Especial Protección para las Aves del ámbito de Urdaibai y San Juan de Gaztelugatxe (ES2130006), (ES2130007), (ES2130008), (ES0000144) Y (ES2130005)

II. ERANSKINA, EKAINAREN 4KO 358/2013 DEKRETUARENA
ANEXO II AL DECRETO 358/2013, DE 4 DE JUNIO

Urdaibai eta Gaztelugatxeko Donieneko Eremuko Kontserbazio Bereziko Eremuen eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren helburuak eta jarduerak (ES2130006), (ES2130007), (ES2130008), (ES0000144) ETA (ES2130005)

Objetivos y actuaciones de las Zonas Especiales de Conservación y de la Zona de Especial Protección para las Aves del ámbito de Urdaibai y San Juan de Gaztelugatxe (ES2130006), (ES2130007), (ES2130008), (ES0000144) Y (ES2130005)

(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA, EKAINAREN 4KO 358/2013 DEKRETUARENA
(Véase el .PDF)
ANEXO III AL DECRETO 358/2013, DE 4 DE JUNIO

Urdaibai eta Gaztelugatxeko Donieneko Eremuko Kontserbazio Bereziko Eremuen eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren gidalerroak eta araudia (ES2130006), (ES2130007), (ES2130008), (ES0000144) ETA (ES2130005)

Directrices y normativa de las Zonas Especiales de Conservación y de la Zona de Especial Protección para las Aves del ámbito de Urdaibai y San Juan de Gaztelugatxe (ES2130006), (ES2130007), (ES2130008), (ES0000144) Y (ES2130005)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común