Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala

N.º 242, viernes 20 de diciembre de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
5523
5523

463/2013 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Profesionaltasun-ziurtagirien eta Egiaztapen Partzial Metagarrien Euskal Erregistroa sortu eta ziurtagiri eta egiaztapen horiek erregistratzeko eta emateko prozedura ezartzen duena.

DECRETO 463/2013, de 17 de diciembre, por el que se crea el Registro Vasco de Certificados de Profesionalidad y Acreditaciones Parciales Acumulables, y se establece el procedimiento para su registro y expedición.

Kualifikazio eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 8. artikuluko 1. paragrafoan ezartzen duenez, lanbide-heziketako tituluek eta profesionaltasun-ziurtagiriek egiaztatu egiten dituzte horiek eskuratu dituztenen lanbide-kualifikazioak, izaera ofiziala dute, Espainia osoan dira baliagarri, eta administrazio eskudunei dagokie ziurtagiri eta titulu horiek ematea.

La Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, establece en el párrafo 1 de su artículo 8 que los títulos de formación profesional y los certificados de profesionalidad acreditan las correspondientes cualificaciones profesionales a quienes los hayan obtenido, tienen carácter oficial y validez en todo el territorio nacional, y son expedidos por las Administraciones competentes.

Bestalde, Enplegurako Lanbide Heziketaren Azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak 2.2.e) artikuluan ezartzen duenez, enplegurako lanbide heziketaren helburuetako bat da sustatzea langileek eskuratutako lanbide-gaitasunak egiaztatzea, bai prestakuntza-prozesu formal edo ez-formalen bidez eskuratutako gaitasunak, bai lan-esperientziaren bidez eskuratutakoak.

El Real Decreto 395/2007, de 23 de marzo, por el que se regula el subsistema de formación profesional para el empleo, establece en su artículo 2.2.e) que uno de los fines de la formación profesional para el empleo es la promoción de la acreditación de las competencias profesionales adquiridas por los trabajadores tanto a través de procesos formativos (formales y no formales), así como de la experiencia laboral.

Halaber, errege dekretu horren 11. artikuluko 4. paragrafoan adierazten denez, profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak bilduko dituen erregistro bat eratu beharko dute autonomia-erkidegoek, izenak eta espezialitateak jasoko dituena.

Asimismo, en el párrafo 4 del artículo 11 de dicho Real Decreto, se indica que los órganos competentes de las Comunidades Autónomas deberán llevar un registro nominal y por especialidades de los certificados de profesionalidad y de las acreditaciones parciales acumulables expedidas.

Bestalde, Profesionaltasun Ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuak –martxoaren 15eko 189/2013 Errege Dekretuaren bidez aldatuak– 3. artikuluko a) idatzi-zatian ezartzen duenez, profesionaltasun-ziurtagirien xedea da horietan jasotako lanbide-kualifikazioak edo gaitasun-unitateak egiaztatzea, edozein izanda ere eskuratzeko era (prestakuntza bitartez, lanbide-esperientzia bitartez edo prestakuntza bide ez-formalen bitartez, betiere Kualifikazio eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluaren garapenean ezarritakoari jarraikiz).

Por su parte, el Real Decreto 34/2008, de 18 de enero, por el que se regulan los certificados de profesionalidad, modificado por el Real Decreto 189/2013, de 15 de marzo, establece en el apartado a) de su artículo 3 que tales certificados tienen por finalidad acreditar las cualificaciones profesionales o las unidades de competencia recogidas en los mismos, independientemente de su vía de adquisición, bien sea a través de la vía formativa o mediante la experiencia laboral o vías no formales de formación, según lo que se establezca en el desarrollo del artículo 8 de la Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional.

Errege dekretu horren 16. artikuluko 2. paragrafoan ezartzen denez, profesionaltasun-ziurtagiriari lotutako modulu guztiak gainditu ez baina haren gaitasun-unitate bati edo batzuei lotutako moduluak gainditzen dituztenek ziurtagiri bat jasoko dute, gainditutako moduluei buruzkoa, eta egiaztapen partzial metagarriaren balioa izango duena.

Igualmente, en el párrafo 2 del artículo 16 del Real Decreto antes citado se establece que quienes no superen la totalidad de los módulos asociados al certificado de profesionalidad y superen los módulos asociados a una o varias unidades de competencia del mismo, recibirán una certificación de los módulos superados que tendrá efectos de acreditación parcial acumulable.

Horretaz gainera, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 17.1 artikuluan berriro ezartzen da lan arloko administrazioek izendun- eta espezialitatedun-erregistro bat eratu behar dutela eta han bildu behar dituztela emandako profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak,

Por otro lado, en el artículo 17.1 del citado Real Decreto 34/2008, de 18 de enero, se establece nuevamente que las administraciones laborales competentes deberán llevar un registro nominal y por especialidades (denominación) de los certificados de profesionalidad y de las acreditaciones parciales acumulables expedidas.

Bestalde, berriki indarrean sartu da Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legea, helburu duena bizi arteko euskal ikaskuntza sistema bat arautzea, hain zuzen ere herritarren etengabeko prestakuntza- eta kualifikazio-premiei erantzuteko, garapen pertsonal, sozial eta profesionala errazteko, eta, hartara, Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialaren alde egiteko. Alde horretatik, lege horrek beharrezko diren mekanismoak ezartzen ditu jardunbide egokiak programatzeko, koordinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko.

En otro orden de cosas, recientemente se ha producido la entrada en vigor de la Ley 1/2013, de 10 de octubre, de Aprendizaje a lo Largo de la Vida, que tiene por objeto la ordenación y regulación de un sistema vasco de aprendizaje a lo largo de la vida que responda de manera eficaz a las necesidades de formación permanente y de cualificación de las personas, con el fin de favorecer su desarrollo personal, social y profesional, y su contribución al desarrollo económico y social de Euskadi. A tal efecto, la citada norma establece los mecanismos necesarios para la programación, coordinación, desarrollo y evaluación de los planes y programas correspondientes.

Lege horren 8. artikuluan ezartzen denez, ikaskuntza-ibilbideak eta -ekintzak garatu ahal izatea eta prestakuntzatik lan-mundura jauzi egitea errazteko, Eusko Jaurlaritzak bizialdi osoko ikaskuntza-prozesuko programek modulu bidezko egitura izatea sustatuko du, eta, horrekin batera, hezkuntza-sistema nahiz lan-mundua bizialdi osoko ikaskuntza-prozesuko euskal sistemako programa ez-formal eta informalekin lotuta egotea bultzatuko du, arau horren garapenaren bitartez bultzatu ere.

El artículo 8 de la Ley citada determina que para facilitar el desarrollo de itinerarios de aprendizaje y acciones de aprendizaje y las transiciones entre la formación y el empleo, el Gobierno Vasco fomentará la estructura modular en los diferentes programas del sistema vasco de aprendizaje a lo largo de la vida y explicitará las conexiones entre las enseñanzas del sistema educativo y laboral con los programas no formales e informales del sistema vasco de aprendizaje a lo largo de la vida, mediante el desarrollo reglamentario correspondiente.

Adierazitako guztia oinarri hartuta, hezkuntzaren eta enplegurako prestakuntzaren arloko eskumenak dituzten sailek lan-esperientziaren bidez nahiz ikaskuntza-prozesu ez-formaletan eta informaletan egindako ikaskuntzak aitor daitezela sustatuko dute, aitortza horren bidez lanbide-heziketako tituluak eta egiaztagiriak eskuratu ahal izateko eta, beharrezkoa balitz, unibertsitatez kanpoko ikasketetan, unibertsitatekoetan eta lanbide-heziketakoetan hasi ahal izateko.

En base a lo señalado anteriormente, los departamentos competentes en materia de educación y formación para el empleo definirán e impulsarán el procedimiento de reconocimiento de los aprendizajes obtenidos a través de la experiencia laboral o por vías no formales e informales, con el fin de que este reconocimiento tenga valor a efectos de la obtención de títulos y certificados de formación profesional y, en su caso, para el acceso a las enseñanzas no universitarias, universitarias y de formación profesional.

Euskal Autonomia Erkidegoan, azaroaren 9ko 289/2010 Dekretuaren bitartez, Transferentzien Batzorde Mistoaren 2010eko urriaren 28ko Akordioa onartu zen. Akordio horren arabera, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak burutzen zituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizun eta zerbitzuak, azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuak ezarritako baldintzetan.

En el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, debe señalarse que mediante el Decreto 289/2010, de 9 de noviembre, se aprobó el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de 28 de octubre de 2010, sobre traspaso de funciones y servicios a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de ejecución de la legislación laboral en el ámbito del trabajo, el empleo y la formación profesional para el empleo, que realiza el Servicio Público de Empleo Estatal, en los términos establecidos por el Real Decreto 1441/2010, de 5 de noviembre.

Dekretu horren eranskinaren B) idatzi-zatian –Euskal Autonomia Erkidegoak Estatutik eskuratzen dituen eginkizun eta zerbitzuei buruzkoan– ezarritakoarekin bat etorriz, erkidego horri eskualdatu zitzaizkion Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan burutzen zituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak.

De conformidad con lo establecido en el Apartado B) del anexo al citado Decreto, sobre Funciones y Servicios de la Administración del Estado que asume la Comunidad Autónoma del País Vasco, se traspasaron a esta última las funciones que, en ejecución de la legislación laboral en materia de trabajo, empleo y formación profesional para el empleo, venía realizando el Servicio Público de Empleo Estatal.

Alde horretatik, eta enplegurako lanbide heziketaren arloko eginkizunei dagokienez, besteak beste honako hauek eskualdatu ziren: batetik, profesionaltasun-ziurtagiriak eta lanbide-kualifikazioen gaitasun-unitateen egiaztapenak (egiaztapen partzial metagarriak) profesionaltasun-ziurtagirien bidez emateko eginkizuna, eta, bestetik, ziurtagiri horien erregistroa kudeatzeko eginkizuna Enplegu Sistema Nazionaleko erregistroarekin lankidetzan.

En tal sentido, y por lo que respecta en particular a las funciones de ejecución en materia de formación profesional para el empleo, se traspasaron, entre otras, las funciones relativas a la expedición de los Certificados de Profesionalidad y de las acreditaciones de unidades de competencia de las cualificaciones profesionales (acreditación parcial acumulable) mediante Certificados de Profesionalidad, y la gestión de su Registro en coordinación con el Registro existente en el Sistema Nacional de Empleo.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren egitekoa da eskumen horiek betetzea. Izan ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legeak 3. artikuluan ezartzen duenez, erakunde horren egitekoak dira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen diren enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta lan-munduratzearen arloetan politika publikoak antolatzea eta planifikatzea orokorrean, sektoreka eta lurraldeka, eta, horrekin batera, enplegua, enplegurako prestakuntza eta autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko programak kudeatzea.

En la Comunidad Autónoma del País Vasco el ejercicio de las competencias anteriores corresponde actualmente al organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo: así, la Ley 3/2011, de 13 de octubre, sobre Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, determina en su artículo 3 que son funciones del citado organismo, entre otras, la de proponer la ordenación y planificación general, sectorial y territorial de las políticas públicas en materias de empleo, formación para el empleo e inserción laboral de competencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y la de gestionar programas de empleo, de formación para el empleo y de fomento del autoempleo y la creación de empresas.

3/2011 Legea garatzeko, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretua eman zen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituena. Dekretu horren 15. artikuluan ezartzen denez, erakunde horren Enplegurako Prestakuntza eta Diru Sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzaren eginkizunak dira egin beharreko jarduerak egitea profesionaltasun-ziurtagiriak emateko eta erregistratzeko, betiere koordinatuta hezkuntza-administrazioak eskakizun profesionalen eta lanbide-gaitasunak ziurtatzearen arloan garatzen dituen ekimenekin.

En desarrollo de la citada Ley 3/2011 se dictó el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, por el que se aprueban los Estatutos de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, cuyo artículo 15 establece que corresponderá a la Dirección de Formación para el Empleo y Garantía de Ingresos del citado organismo la función de llevar a cabo las actividades necesarias para la expedición y registro de certificados de profesionalidad, asegurando la debida coordinación con las iniciativas desarrolladas por la administración educativa en materia de requerimientos profesionales y certificación de competencias profesionales.

Hortaz, eta esandako guztiaren ondorio gisa, arau honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan Profesionaltasun Ziurtagirien eta Egiaztapen Partzial Metagarrien Euskal Erregistroa sortzea, eta ziurtagiriak nahiz egiaztapenak emateko eta inskribatzeko prozedura arautzea.

Por lo tanto, y como consecuencia de todo lo anteriormente expuesto, el objeto del dictado de la presente norma es la creación del Registro Vasco de Certificados de Profesionalidad y Acreditaciones Parciales Acumulables de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y la regulación del procedimiento de inscripción y expedición de aquellos y aquellas.

Enplegurako prestakuntzaren arloan eskumena duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendaritzari atxikiko zaio erregistroa. Izan ere, zuzendaritzari horren egitekoak dira enplegurako prestakuntzaren arloko espedienteak kudeatzea eta profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak emateko eta erregistratzeko jarduerak garatzea.

El Registro citado se adscribe a la Dirección competente en materia de Formación para el Empleo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, órgano que tiene atribuidas las funciones de gestión de los expedientes en materia de formación para el empleo, así como el desarrollo de las actividades necesarias para la expedición y registro de certificados de profesionalidad y acreditaciones parciales acumulables.

Erregistro horretan inskribatuta geratuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak, eta han artxibatu eta gordeko dira, halaber, Erregistroko inskripzioak egiteko aurkeztutako agiriak. Gainera, erregistro horren edukiaren berri jakinarazi beharko zaio Enplegu Sistema Nazionalaren Erregistroari.

En el Registro indicado, de cuyo contenido se deberá dar comunicación al Registro existente en el Sistema Nacional de Empleo, se inscribirán los certificados de profesionalidad y las acreditaciones parciales acumulables expedidas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, e igualmente en él se archivará y custodiará la documentación que haya sido presentada en el Registro para llevar a cabo las citadas inscripciones.

Arau honetan zehazten da, halaber, nortzuek eskatu dezaketen profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak inskribatzeko eta emateko, betiere urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

La norma también determina quiénes podrán solicitar la inscripción y expedición de los certificados de profesionalidad y las acreditaciones parciales acumulables, todo ello de acuerdo con lo establecido en el artículo 8 del ya citado Real Decreto 34/2008, de 18 de enero.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoan enplegurako prestakuntzaren arloko eskumena duen zuzendaritzak izapidetuko ditu profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzialak inskribatzeko eta, horren ondorioz, emateko prozedura; eta prozedura hori ebaztea, berriz, erakunde horren zuzendariaren eskumena izango da. Ondoren, enplegu-politikaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren saileko sailburua arduratuko da profesionaltasun-ziurtagiriak benetan emateaz; egiaztapen partzial metagarriak ematea, berriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ardura izango da.

La instrucción del procedimiento conducente a la inscripción y consecuente expedición de los certificados de profesionalidad y acreditaciones parciales se atribuye a la Dirección competente en materia de Formación para el Empleo del organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y la resolución del citado procedimiento es competencia del Director o Directora General del organismo mencionado, tras lo cual, la expedición efectiva de los certificados de profesionalidad corresponderá a la persona titular del Departamento competente en materia de política de empleo del Gobierno Vasco, y la de las acreditaciones parciales acumulables al Director o Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En virtud de todo lo anterior, a propuesta del Consejero de Empleo y Políticas Sociales, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 17 de diciembre de 2013,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da, batetik, Profesionaltasun Ziurtagirien eta Egiaztapen Partzial Metagarrien Euskal Erregistroa sortzea, eta, bestetik, ziurtagiri eta egiaztapen horiek inskribatzeko eta emateko prozedura arautzea.

El presente Decreto tiene por objeto la creación del Registro Vasco de Certificados de Profesionalidad y Acreditaciones Parciales Acumulables, y la regulación del procedimiento para la inscripción y expedición de los certificados y acreditaciones anteriormente citados.

2. artikulua.– Izaera juridikoa eta atxikitzea.

Artículo 2.– Naturaleza jurídica y adscripción.

1.– Profesionaltasun Ziurtagirien eta Egiaztapen Partzial Metagarrien Euskal Erregistroak izaera administratiboa dauka, publikoa da, eta Euskal Autonomia Erkidego osorako erregistro bakarra izango da.

1.– El Registro Vasco de Certificados de Profesionalidad y Acreditaciones Parciales Acumulables tiene carácter administrativo, público, y se configura como un registro único para toda la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari atxikitzen zaio erregistroa, enplegurako prestakuntzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren bidez, eta zuzendaritza horren ardura izango dira erregistroa antolatzea, kudeatzea eta martxan jartzea.

2.– El citado Registro se adscribe al organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, a través de la Dirección competente en materia de formación para el empleo, que será la responsable de su organización, gestión y funcionamiento.

3. artikulua.– Erregistroaren edukia.

Artículo 3.– Contenido del Registro.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako profesionaltasun-ziurtagiri eta egiaztapen partzial metagarri guztien datuak biltzen dituzten inskripzioek osatzen dute Profesionaltasun Ziurtagirien eta Egiaztapen Partzial Metagarrien Euskal Erregistroa.

1.– El Registro Vasco de Certificados de Profesionalidad y Acreditaciones Parciales Acumulables está constituido por el conjunto de inscripciones que reflejan los datos de todos los certificados de profesionalidad y acreditaciones parciales acumulables expedidos por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Erregistroaren egitura eta antolamendua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ezarriko dira, eta, edonola ere, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren III. eranskinean xedatutakoari lotuta egongo dira (34/2008 Errege Dekretua, Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituena).

2.– La estructura y organización del Registro será establecida mediante Resolución del Director o de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, debiendo en todo caso ajustarse a lo dispuesto en el anexo III del Real Decreto 34/2008, de 18 de enero, por el que se regulan los certificados de profesionalidad.

3.– Inskribatutako profesionaltasun-ziurtagiriak dokumentu publikoak dira. Ziurtagirien gaineko inskripzioak legearen arabera egokia denean baino ezin izango dira aldatu.

3.– Los certificados de profesionalidad inscritos son documentos públicos. Las inscripciones relativas a los mismos solo podrán ser modificadas cuando proceda legalmente.

4. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 4.– Funciones.

Profesionaltasun Ziurtagirien eta Egiaztapen Partzial Metagarrien Euskal Erregistroaren eginkizunak hauek dira:

Las funciones del Registro Vasco de Certificados de Profesionalidad y Acreditaciones Parciales Acumulables serán las siguientes:

a) Profesionaltasun-ziurtagiriak eta gaitasun-unitateen egiaztapen partzial metagarriak inskribatzea eta horiei buruzko oharpenak egitea, betiere aurretik egiaztatuta aplikagarria den araudian ezarritako baldintzak betetzen direla.

a) Inscribir y anotar los certificados de profesionalidad y acreditaciones parciales acumulables de las unidades de competencia, previa la comprobación del cumplimiento de los requisitos exigibles de acuerdo con la normativa que resulte de aplicación.

b) Erregistroan jasotako datuei buruzko ziurtagiriak egitea, hala behar denean.

b) Emitir certificaciones sobre los datos registrados, cuando proceda.

c) Beharrezko diren jarduerak egitea, koordinazioa eta lankidetza errazteko Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatutako Enplegu Sistema Nazionalaren Erregistro Orokorrarekin.

c) Llevar a cabo las actuaciones necesarias que faciliten la coordinación y colaboración con el Registro General existente en el Sistema de Nacional de Empleo coordinado por el Servicio Público de Empleo Estatal.

d) Interesdunei laguntzea Erregistroko datuak eskuratzen.

d) Facilitar el ejercicio del acceso de las personas interesadas a los datos obrantes en el Registro.

e) Inskripzioen oinarri izan diren agiriak gorde eta zaintzea, bai eta, bereziki, ebaluazio-aktak eta ebaluazioen emaitza jasotzen duten agiriak ere. Prestakuntza-moduluak ematen dituzten ikastetxeek Erregistrora bidali beharko dituzte ebaluazio-akta eta agiri horiek, hiru hilabeteko epean gehienez.

e) Custodiar y conservar la documentación que haya servido de soporte de las inscripciones practicadas y, en particular, las actas de evaluación y los documentos donde se reflejen los resultados de la misma, que deberán ser remitidos al Registro por los centros que impartan los módulos formativos, en un plazo no superior a tres meses.

5. artikulua.– Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak koordinatzen duen Enplegu Sistema Nazionaleko Erregistro Orokorrarekiko harremana.

Artículo 5.– Relaciones con el Registro General del Sistema Nacional de Empleo coordinado por el Servicio Público de Empleo Estatal.

Lan-merkatuaren gardentasuna bermatu eta langileen zirkulazio librea errazte aldera, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak koordinatzen duen eta Enplegu Sistema Nazionalean dagoen Erregistro Orokorrari jakinarazi beharko zaizkio Profesionaltasun Ziurtagirien eta Egiaztapen Partzial Metagarrien Euskal Erregistroan egindako inskripzioak.

A efectos de garantizar la transparencia del mercado de trabajo y facilitar la libre circulación de trabajadores, se comunicará al Registro General existente en el Sistema Nacional de Empleo y coordinado por el Servicio Público de Empleo Estatal las inscripciones efectuadas en el Registro Vasco de Certificados de Profesionalidad y Acreditaciones Parciales Acumulables.

6. artikulua.– Profesionaltasun-ziurtagiri bat edo egiaztapen partzial metagarri bat inskribatzeko eta emateko eskabidea egiteko baldintzak.

Artículo 6.– Requisitos para solicitar la inscripción y expedición de un certificado de profesionalidad o una acreditación parcial acumulable.

1.– Baldintza hauetakoren bat bete beharko dute profesionaltasun-ziurtagiri bat inskribatzeko eta emateko eskabidea egin nahi dutenek:

1.– Podrán solicitar la inscripción y expedición de un certificado de profesionalidad:

a) Enplegurako lanbide heziketako azpisistemaren eremuan, eskatutako profesionaltasun-ziurtagiriari dagozkion prestakuntza-modulu guztiak gai kalifikazioa lortuta gainditzea, edo, eskatutako profesionaltasun-ziurtagiriari dagozkionez, lanekoak ez diren praktiken modulua nahiz gaitasun-unitateei lotutako prestakuntza-moduluen egiaztapen partzialak metatzea.

a) Aquellas personas que hayan superado con calificación de apto, en el ámbito del subsistema de la formación profesional para el empleo, la totalidad de los módulos formativos correspondientes al certificado de profesionalidad que se solicita, o que hayan acumulado el módulo de prácticas no laborales y las acreditaciones parciales de los módulos formativos asociados a las unidades de competencia correspondientes al certificado de profesionalidad solicitado.

b) Hezkuntza-sisteman egindako ikasketen bidez, ziurtagiri akademiko bat eskuratzea, non egiaztatzen den gainditu egin direla eskatutako profesionaltasun-ziurtagiriaren gaitasun-unitateei lotutako lanbide-modulu guztiak; nolanahi ere, dagoeneko ziurtagiri baten gaitasun-unitate guztiak biltzen dituen titulu bat dutenei ez zaie profesionaltasun-ziurtagiririk emango.

b) Quienes, a través de las enseñanzas cursadas en el sistema educativo, hayan obtenido la certificación académica que acredita la superación de la totalidad de los módulos profesionales asociados a las unidades de competencia que conforman el certificado de profesionalidad que se solicita, a excepción de los supuestos en los que se haya completado un título que comprenda todas las unidades de competencia de dicho certificado.

c) Lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez lanbide-gaitasunak eskuratzea eta, gaitasun horiek ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuetan, kasuan kasuko profesionaltasun-ziurtagiria osatzen duten gaitasun-unitate guztiak gainditzea, betiere Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legeko 8.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz ezarritako prozeduraren arabera.

c) Las personas que mediante procesos de evaluación y acreditación de competencias profesionales adquiridas a través de la experiencia laboral o de vías no formales de formación superen la totalidad de las unidades de competencia que conforman el certificado de profesionalidad que se solicita, mediante el procedimiento que se establezca en virtud de lo dispuesto en el artículo 8.2 de la Ley 1/2013, de 10 de octubre, de Aprendizaje a lo Largo de la Vida.

2.– Egiaztapen partzial metagarri bat inskribatu eta emateko eskabidea egin ahal izateko, profesionaltasun-ziurtagiri batean ezarritako gaitasun-unitate bateko edo batzuetako moduluak gainditu beharko dira, nahiz eta den-denak gainditu ez.

2.– Podrán solicitar la inscripción y expedición de una acreditación parcial acumulable quienes hayan superado los módulos asociados a una o varias unidades de competencia establecidas para un certificado de profesionalidad, sin haber alcanzado la totalidad.

7. artikulua.– Profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak inskribatzeko eta emateko prozedura.

Artículo 7.– Procedimiento de inscripción y expedición de los certificados de profesionalidad y de las acreditaciones parciales acumulables.

1.– Aurreko artikuluko baldintzak betetzen dituztenek enplegurako prestakuntzaren arloko eskumena duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendaritzan eskatu dezakete profesionaltasun-ziurtagiriak eta, hala badagokio, egiaztapen partzial metagarriak inskribatzeko eta emateko.

1.– Las personas que cumplan los requisitos establecidos en el artículo anterior podrán solicitar la inscripción y expedición de los certificados de profesionalidad o, en su caso, de las acreditaciones parciales acumulables, ante la Dirección competente en materia de formación para el empleo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Dekretu honen I. eta II. eranskinetan jasotako eredu normalizatuen arabera aurkeztuko da eskabidea –eredu horiek eskuragarri egongo dira https://www.euskadi.net egoitza elektronikoan–, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz) aurkeztu ahal izango da, edo, bestela, erakunde horrek dituen lurralde-bulegoetan.

2.– La solicitud se presentará en los modelos normalizados recogidos en los anexos I y II del presente Decreto, que estarán asimismo disponibles en la Sede Electrónica https://www.euskadi.net", y podrá presentarse en los Servicios Centrales de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, sitos en la calle Jose Atxotegi, número 1, de Vitoria-Gasteiz, o en cualquiera de las Oficinas Territoriales de Empleo del citado organismo.

Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako beste edozein bidetatik ere aurkeztu ahal izango da.

Asimismo, la solicitud se podrá presentar en cualquiera de las formas previstas en el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

3.– Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

3.– Junto con el impreso de solicitud, deberá presentarse la siguiente documentación:

– Gainditutako prestakuntza-moduluen diplomak.

– Diplomas de los módulos formativos superados.

– Hezkuntzaren arloan gainditutako moduluak baldin badira, kasuan kasuko ikastetxeak egindako ziurtagiria, zer modulu eta zer gaitasun-unitate gainditu diren zehazten duena.

– En el caso de módulos superados en el ámbito educativo, certificación del centro educativo indicando los módulos superados con sus correspondientes unidades de competencia.

– Profesionaltasun-ziurtagiri bat eskatuz gero, praktika-modulua gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria, prestakuntza-zentroko eta enpresako tutoreek eta enpresako arduradunak izenpetuta; bestela, ziurtagiri hori aurkeztetik salbuetsita egoteko eskaera aurkeztu beharko da, Dekretu honetako III. eranskineko ereduari jarraikiz.

– En el caso de solicitar un Certificado de Profesionalidad, certificado de superación del módulo de prácticas, firmado por los tutores del centro de formación y de la empresa y por el responsable de la empresa, o documentación para solicitar su exención conforme al anexo III del presente Decreto.

4.– Eskabideak osorik beteta ez badaude edo beharrezko dokumentazioarekin batera aurkezten ez badira, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa konpon dezan edo beharrezko dokumentuak gainera ditzan, betiere hamar eguneko epean, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu atzera botako zaiola eskabidea; hala gertatuz gero, administrazioak eskabide horri buruzko esanbidezko ebazpena eman beharko du, eta ebazpen hori jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

4.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos, o no fuera acompañada de la documentación preceptiva, se requerirá a la persona solicitante para que, en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 71.1 y 42.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

5.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegurako prestakuntzaren arloko eskumena duen zuzendaritzak egiaztatu beharko du eskatzaileak betetzen dituela profesionaltasun-ziurtagiria edo egiaztapen partzial metagarria eskuratzeko baldintzak –arauan ezarritakoak–.

5.– Corresponde a la Dirección competente en materia de Formación para el Empleo y de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la realización de las actuaciones conducentes a la verificación del cumplimiento por la persona solicitante de los requisitos exigidos por la normativa para la obtención del certificado de profesionalidad o de la acreditación parcial acumulable.

Horretarako, prestakuntza-ikastetxeek edo -erakundeek zuzendaritza horri bidali beharko dizkiote ebaluazio-akta izenpetuak eta ebaluazioaren emaitza jasotzen duten dokumentuak, eta horretarako epea gehienez ere hiru hilabetekoa izango da, prestakuntza-ekintza egiaztagarriak bukatzen diren egunetik hasita.

A los efectos anteriores, los centros o entidades de formación deberán entregar a dicha Dirección, en un plazo no superior a tres meses desde la finalización de las acciones formativas acreditables, las actas de evaluación firmadas y los documentos donde se reflejen los resultados de las mismas.

6.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebatziko du profesionaltasun-ziurtagiriak edo egiaztapen partzial metagarriak inskribatu eta eman behar diren ala ez. Ebazpen horiek, gainera, amaiera emango diote administrazio-bideari. Ebazpen horien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtso aurkeztu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako eran eta epeetan.

6.– La competencia para resolver sobre la inscripción y expedición del certificado de profesionalidad o de la acreditación parcial acumulable corresponderá al Director o Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, cuyas resoluciones ponen fin a la vía administrativa. Contra dichas resoluciones se podrá interponer recurso potestativo de reposición en la forma y plazos previstos en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

7.– Artikulu honetan araututako prozedura ebazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea organo eskudunaren erregistroan izapidetzera sartu den egunetik hasita. Epe hori igaro bada eta ez bada ebazpen adierazirik eman eta jakinarazi, eskaera ukatu egin dela ulertuko da.

7.– El plazo máximo para la resolución del procedimiento regulado en el presente artículo será de seis meses, contados desde el día en que la solicitud haya tenido entrada en el registro del órgano competente para su tramitación. Transcurrido dicho plazo sin que se hubiese dictado y notificado resolución expresa, la solicitud se entenderá denegada.

8. artikulua.– Profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak egitea.

Artículo 8.– Expedición de los certificados de profesionalidad y de las acreditaciones parciales acumulables.

1.– Behin inskripzio-eskabidea onartuta, egin egingo dira profesionaltasun-ziurtagiriak edo, hala behar denean, egiaztapen partzial metagarriak. Enplegu-politikaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren titularrak egingo ditu profesionaltasun-ziurtagiriak; egiaztapen partzial metagarriak, berriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak.

1.– Estimada la solicitud de inscripción, se procederá a la expedición de los certificados de profesionalidad o, en su caso, de las acreditaciones parciales acumulables. La expedición de los certificados de profesionalidad corresponderá a la persona titular del Departamento competente en materia de política de empleo del Gobierno Vasco, y la de las acreditaciones parciales acumulables al Director o Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak egiteko, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren II. eranskinean araututako zehaztapen teknikoak bete beharko dira.

2.– Los certificados de profesionalidad y de las acreditaciones parciales acumulables expedidas se elaborarán según las especificaciones técnicas reguladas en el anexo II del Real Decreto 34/2008, de 18 de enero.

3.– Profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak egiteko data bat etorriko da eskabidea organo eskudunaren erregistroan izapidetzera sartu zeneko datarekin.

3.– La fecha de expedición de los certificados de profesionalidad y acreditaciones parciales acumulables coincidirá con la de registro de entrada de la correspondiente solicitud en el registro del órgano competente para su tramitación.

9. artikulua.– Profesionaltasun-ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak ematea.

Artículo 9.– Entrega de los certificados de profesionalidad y acreditaciones parciales acumulables.

Profesionaltasun-ziurtagiriak edo egiaztapen partzial metagarriak egin ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak interesdunei jakinaraziko die nola eta noiz jaso ditzaketen. Interesdunek jaso beharko dituzte agiri horiek, aurretik euren nortasuna egiaztatuz, edo, bestela, zuzenbidearen arabera haiek ordezkatzen dituen pertsonak.

Una vez expedidos los certificados de profesionalidad o las acreditaciones parciales acumulables, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo comunicará a las personas interesadas la forma y fecha a partir de la cual podrán ser recogidos. Los documentos citados deberán ser recogidos por las personas interesadas, previa acreditación de su identidad, o por la persona que represente a aquellas conforme a Derecho.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

1.– Eusko Jaurlaritzan hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak aintzat hartuko ditu enplegurako prestakuntzaren arloan eskumena duen sailak profesionaltasun-ziurtagiri batean edo egiaztapen partzial metagarri batean egiaztatutako gaitasun-unitateak. Gaitasun-unitate horiek bakoitzari dagokion lanbide-moduluen bidez baliozkotuko dira, lanbide-heziketako titulu bakoitza arautzen duen araudiaren arabera.

1.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia de educación reconocerá las unidades de competencia acreditadas por el departamento competente en materia de formación para el empleo en un certificado de profesionalidad o en una acreditación parcial acumulable. Dichas unidades de competencia serán convalidadas por los módulos profesionales correspondientes, de acuerdo con la normativa que regule cada uno de los títulos de formación profesional.

2.– Halaber, profesionaltasun-titulu eta -ziurtagirien lanbide- edo prestakuntza-moduluak baliozkotze edo salbueste aldera, hezkuntzaren eta enplegurako prestakuntzaren arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailek aintzat hartuko dituzte lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduretan egiaztatutako gaitasun-unitateak, lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formal eta informalen bitartez eskuratutakoak.

2.– Asimismo, los departamentos del Gobierno Vasco competentes en materia de educación y de formación para el empleo reconocerán las unidades de competencia acreditadas mediante el procedimiento de evaluación y acreditación de las competencias profesionales adquiridas a través de la experiencia laboral o de vías no formales e informales de formación, a efectos de convalidación o exención de los módulos profesionales o formativos de los títulos y certificados de profesionalidad.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Euskal Autonomia Erkidegoko Profesionaltasun-ziurtagirien eta Egiaztapen Partzial Metagarrien Erregistroko datuak bildu, erabili eta uzteko, dagokion datuen fitxategi automatizatua erabiliko da. Fitxategi hori sortzeko, bete egingo da honako lege hauetan ezarritakoa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoa.

La recogida, tratamiento y cesión de los datos para el Registro de Certificados de Profesionalidad y Acreditaciones Parciales Acumulables de la Comunidad Autónoma del País Vasco se efectuará a través del correspondiente fichero automatizado de datos, que será creado conforme a lo establecido en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y en la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

Administrazio-izapideak sinpletu eta azkartze aldera, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira dekretu honetan aurreikusitako prozedura moldatzeko, eta herritarrek bitarteko elektronikoak erabiltzeko eta datu-trukaketa errazteko, Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Se adoptarán las medidas precisas que posibiliten adecuar el procedimiento previsto en este Decreto para que la ciudadanía pueda utilizar medios electrónicos y pueda facilitarse el intercambio de datos, a fin de simplificar y agilizar trámites administrativos, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los servicios públicos y en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, bere eskumenez baliatuta, beharrezko diren ebazpenak eman ditzake dekretu hau aplikatu dadin.

El Director o Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo podrá dictar, en el ámbito de sus competencias, las resoluciones que sean necesarias para la aplicación de este Decreto.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 17an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 17 de diciembre de 2013.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Empleo y Políticas Sociales,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común