Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena

N.º 240, miércoles 18 de diciembre de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO Y COMPETITIVIDAD
5485
5485

453/2013 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-lurretan lohiak erabiltzeari buruzkoa.

DECRETO 453/2013, de 26 de noviembre, sobre la aplicación de lodos en suelos agrarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Nekazaritza-lurretan lohiak erabiltzea arriskutsua izan daiteke giza osasunerako eta ingurumenerako, ez badira behar bezala erabiltzen. Lohiak kutsatuta egon daitezke, metal astunak, konposatu organikoak eta pertsonentzat, animalientzat zein landareentzat patogenoak izan daitezkeen organismoak eduki baititzakete. Horrenbestez, ezinbestez ezarri behar dira arauak, elikakatea kutsa ez dadin, lurzorua kutsa ez dadin epe luzera, eta halaber, susta dadin mantenugaien zikloa ixtea eta materia organikoa lurzoruei gehitzea.

La aplicación de lodos en suelos agrarios es una práctica que puede presentar riesgos para la salud humana y el medio ambiente si no se lleva a cabo de forma adecuada. Los lodos pueden estar contaminados por metales pesados, compuestos orgánicos y por organismos potencialmente patógenos para las personas, los animales y las plantas. Por ello, es preciso establecer normas que eviten la contaminación de la cadena alimentaria y la contaminación del suelo a largo plazo, al mismo tiempo que promuevan el cierre del ciclo de nutrientes y la adición de materia orgánica a los suelos.

86/278/EEE Zuzentaraua, 1986ko ekainaren 12koa, Kontseiluarena, araztegiko lohiak nekazaritzan erabiltzean ingurumena babesteari, eta bereziki, lurrak babesteari buruzkoa, eta haren transposizioa barne-zuzenbidera oso eraginkorrak izan ziren, une hartan, lohien gaiari buruz EBko estatu kideek zituzten arauak bateratzeko. Transposizioa Nekazaritza-sektorean araztegietako lohien erabilera arautzen duen urriaren 29ko 1310/1990 Errege Dekretuaren bidez egin zen. Gutxieneko arau batzuk ezarri ziren, bi oztopo jarrita patogenoak ingurumenean heda daitezen eragozteko. Hau da, lohiak tratatzeko betebeharra eta lohiaren erabilera murrizteko arauak ezarri ziren. Araudi horri esker, metal astunak nekazaritza-lurretan azkar metatzea eragotzi da; baina araudia ez da eguneratu edo osatu hondakin-uren eta lohien tratamenduaren arloan izan diren bilakaera zientifikoaren eta aurrerapen teknologikoen maila berean. Hala ere, aurrerapen tekniko berriak araudian sartzeko, Nekazaritza, Elikagaigintza eta Ingurumen Ministerioak ekainaren 7ko AAA/1072/2013 Agindua eman du: nekazaritzaren sektorean arazketako lohiak erabiltzearen gainekoa.

La Directiva 86/278/CEE del Consejo de 12 de junio de 1986, relativa a la protección del medio ambiente y, en particular, de los suelos, en la utilización de los lodos de depuradora en agricultura y su transposición al derecho interno mediante el Real Decreto 1310/1990, de 29 de octubre, por el que se regula la utilización de lodos de depuración en el sector agrario, resultó efectiva, en el momento de su adopción, para armonizar la normativa de los distintos Estados Miembro de la Unión Europea en materia de lodos. Se establecieron unas normas mínimas para prevenir la expansión de patógenos en el medio ambiente mediante una doble barrera que consistió en la obligación de tratar los lodos y en el establecimiento de restricciones a su aplicación. La citada regulación ha evitado una acumulación rápida de metales pesados en los suelos agrarios pero no ha sido actualizada o completada de acuerdo a la evolución científica y a los avances tecnológicos realizados en el campo del tratamiento de las aguas residuales y de los lodos. No obstante, y con la finalidad de incorporar a la regulación los nuevos avances técnicos se ha dictado, por el Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente, la Orden AAA/1072/2013, de 7 de junio, sobre utilización de lodos de depuración en el sector agrario.

Kontseiluaren 1986ko ekainaren 12ko 86/278/EEE Zuzentarauak eta urriaren 29ko 1310/1990 Errege Dekretuak hiri-lohiak eta nekazaritza-lurretan erabiltzen diren hiri-lohien antzeko konposizioa duten lohiak soilik hartzen dituzte beren baitan. Baina ez dituzte beren baitan hartzen nekazaritzaren edo ekologiaren alorrean onura lortzeko batzuetan lurretan aplikatzen diren beste lohi-mota batzuk; esaterako, nekazaritza-elikagaien industriatik datozen lohiak.

La Directiva 86/278/CEE del Consejo de 12 de junio de 1986 y el Real Decreto 1310/1990, de 29 de octubre sólo contemplan los lodos urbanos y los lodos con una composición similar a los urbanos que son aplicados a suelos agrarios. No contemplan otros tipos de lodos que a veces se aplican en suelos con vistas a obtener un beneficio agrícola o ecológico, como los lodos procedentes de la industria agroalimentaria.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 22ko 1600/2002/EE Erabakiaren bidez, Ingurumen Arloko Gizarte Ekintzarako Seigarren Programa ezarri zen. Programa horretan, helburu hauek ezarri ziren gerora sortuko diren hondakinentzat: hondakinen kaltegarritasuna murriztea, hondakinen arriskua ahalik eta txikiena izatea, berrerabiltzeari eta bereziki birziklatzeari lehentasuna ematea, zabortegietan hondakinak minimizatzea eta modu seguruan uztea, eta zabortegietan utzitako hondakinak haiek sortu ziren lekutik ahalik eta hurbilen tratatzea, baldin eta tratamendu-lanen eragingarritasuna gutxitzea ez badu eragiten, betiere. 1600/2002/EE Erabakiak, halaber, lehentasunezkotzat hartzen du araztegietako lohiei buruzko EBko legedia berrikustea, ingurunean ahalik eta kalte gutxien eragin dezaten lohi horiek.

La Decisión n.º 1600/2002/CE del Parlamento Europeo y del Consejo de 22 de julio de 2002, por la que se establece el Sexto Programa de Acción Comunitario establece, para los residuos que todavía se sigan generando, el objetivo de reducir la nocividad de los residuos, de presentar el menor riesgo posible, de priorizar la recuperación y en particular el reciclaje, de minimizar y depositar de forma segura los residuos depositados en vertedero, y que los residuos destinados a vertederos sean tratados lo más cerca posible al lugar en el que se generaron, siempre que ello no suponga una pérdida de la eficiencia de las operaciones de tratamiento. La Decisión n.º 1600/2002/CE también establece como acción prioritaria la revisión de la legislación de la Unión Europea sobre los lodos de depuración con vistas a reducir al máximo posible sus impactos ambientales.

Europako Batzordearen «Lurzorua Babesteko Gaikako Estrategia» Jakinarazpenaren arabera, ingurumen-alorreko politikak aukera ematen du lurzoruen mehatxu gehienei aurre egiteko, eta bereziki, kutsadurarekin, materia organikoarekin eta lurzoruaren biodibertsitatearekin zerikusia duten mehatxuei. Gaur egun dakiguna oinarri hartuta, lurzoruaren degradazio-prozesuak geldiarazteko eta lehengoratzeko ekimenak jar daitezke abian.

En su Comunicación «Hacia una Estrategia Temática para la Protección del Suelo», la Comisión Europea apuntaba que la política ambiental brinda la oportunidad para hacer frente a la mayoría de las amenazas de los suelos, y en particular a las amenazas relativas a la contaminación, la materia orgánica y la biodiversidad del suelo. Basándose en el conocimiento existente, se pueden adoptar iniciativas para detener y revertir los procesos de degradación del suelo.

Europar Batasunaren ingurumen-alorreko politikaren helburuen arabera, ezinbestekoa da gutxieneko eskakizun batzuk ezartzea, lohiak nekazaritza-lurretan erabiltzeak giza osasunean eta ingurumenean eragiten dituen kalteak eragozteko edo ahalik eta gehien murrizteko.

De acuerdo con los objetivos de la política comunitaria de medio ambiente, es necesario establecer requisitos mínimos a fin de evitar o reducir en la medida de lo posible los efectos negativos sobre la salud humana y el medio ambiente resultantes de la aplicación de lodos en suelos agrarios.

Europako Batzordeak 2000ko urtarrilaren 12an Elikagaien Segurtasunari buruz onartu zuen Liburu Zurian, elikagaien segurtasuna modu koordinatuan eta osotasuna kontuan hartuta antolatuta dago. Hau da, elikagai-ekoizpenaren alderdi guztiak kontuan hartuta antolatuta dago elikagaien segurtasuna, ekoizten direnetik kontsumitzaileari saltzen edo ematen zaizkion arte.

En el Libro Blanco de la Comisión Europea, adoptado el 12 de enero de 2000, sobre Seguridad Alimentaria se organiza la seguridad alimentaria de una manera coordinada e integrada; tomando en consideración todos los aspectos de la producción alimentaria entendida como un todo, desde la producción primaria hasta la venta o el suministro de alimentos al consumidor.

Dekretu honek hau du xede: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-lurretan lohien erabilera arautzea, lohietan parametro jakin batzuetarako gehieneko mailak ezartzea, eta gehieneko maila horiek beste lohi-mota batzuei ere aplikatzea (hiri-lohiak ez direnei), elikagaien segurtasuna bermatze aldera. Izan ere, hori da giza osasunarentzako funtsezko alderdia, elikagaien segurtasunari eta nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legean ezarritakoari jarraituz. Lohiak nekazaritza-lurretan erabiliz gero, onuragarria izan behar du nekazaritzaren edo ekologiaren ikuspuntutik, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen II. eranskineko R10 balorizazio-lanean ezarritakoari jarraituz. Horrez gain, debekatu egin behar da lohiak ezabatzea eta lurzoruan erabili behar dira, Lege horren beraren I. eranskineko D2 ezabatze-lanean ezarritakoari jarraituz, ingurumena maila handian babestuko dela ziurtatzeko, bereziki erreparatuta lurzoruaren kalitateari.

El presente Decreto se elabora con el fin de regular la aplicación de lodos a los suelos agrarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, estableciendo los niveles máximos permitidos de determinados parámetros en los lodos y ampliando su alcance a otros tipos de lodos (no urbanos), con el fin de garantizar la seguridad alimentaria, como aspecto fundamental de la salud humana, tal y como se entiende en la Ley 17/2011, de 5 de julio, de seguridad alimentaria y nutrición. La aplicación de lodos en suelos agrarios debe realizarse de tal manera que resulte beneficiosa desde el punto de vista agrícola o ecológico en el sentido de la operación R 10 del anexo II de la Ley 22/2011, de 28 de julio, al tiempo que se debe prohibir la eliminación de los lodos aplicándolos en el suelo en el sentido de la operación D 2 del anexo I de la misma Ley para garantizar un nivel elevado de protección del medio ambiente, con especial atención a la calidad del suelo.

Bestalde, lohiak nekazaritza-lurretan erabiltzekotan, gutxieneko baldintza batzuk bete behar dituzte termino hauei dagokienez: metal astunen kontzentrazioak, konposatu organikoen zenbatekoa eta eduki ditzaketen organismo patogenoen murrizketa; izan ere, helburua da giza osasuna, animalien ongizatea eta laborantzen kalitatea babestea eta zentzu zabalean ingurumena babestea. Baldintza horiek guztiak betetzen ez dituzten lohiak ezin izango dira erabili nekazaritza-lurretan, eta balorizatu edo ezabatu egin beharko dira aipatutako uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari eta aplikatzekoa den ingurumen-alorreko beste edozein legeditan ezarritakoari jarraituz. Lohietan normalean egon daitezkeen organismo patogenoak ez hedatzeko, organismo horiek behar bezala tratatu behar dira nekazaritza-lurretan erabili baino lehen, eta beraz, dekretu honetan organismo patogenoei ezarritako baldintzak bete behar dira. Lohiak erabat higienizatzen dituen tratamendua ezinbestez hartu behar da tratamendu aurreratutzat; eta lohiak erabat higienizatzen ez dituzten gainerako tratamendu guztiak, berriz, tratamendu huts gisa hartu behar dira. Nahitaez ezarri behar dira erabilera murrizteko neurri gehiago, tratamendu-motaren eta lohia erabiliko den lurzoru-motaren arabera, patogenoak izan daitezkeen organismoak elikakatera irits ez daitezen edo gizakiei zein animaliei kalterik eragin ez diezaien.

También, la aplicación de lodos en suelos agrarios debe cumplir con ciertos requisitos en términos de concentraciones de metales pesados, presencia de compuestos orgánicos y de reducción de posibles organismos patógenos con el fin de salvaguardar la salud humana, el bienestar animal, la calidad de los cultivos y la protección del medio ambiente en el sentido más amplio. Los lodos que no cumplan estos requisitos no podrán ser aplicados a suelos agrarios, debiendo ser valorizados o eliminados de conformidad con el artículo 7 de la ya citada Ley 22/2011, de 28 de julio y cualquier otra legislación ambiental aplicable. Con el fin de evitar la propagación de posibles organismos patógenos que se encuentran normalmente en los lodos, éstos deben tratarse adecuadamente antes de ser aplicados en los suelos agrarios, de tal manera que se cumplan las condiciones sobre organismos patógenos establecidas en el presente Decreto. Un tratamiento que higieniza completamente los lodos debe ser considerado como un tratamiento avanzado, mientras que cualquier otro tratamiento que no higienice totalmente el lodo debe considerarse como un mero tratamiento. Es necesario establecer restricciones adicionales de uso de acuerdo con el tipo de tratamiento y el tipo de suelo en el que el lodo se va a aplicar, con el fin de evitar que organismos potencialmente patógenos pasen a la cadena alimentaria o entren en contacto con los seres humanos o con los animales.

Nahitaezkoa da, halaber, lohiak ekoizten dituenak eta lohiak jasotzen dituenak zer ardura dituen zehaztea, bai eta bien arteko tarteko edonork dituenak ere, lohiak nekazaritza-lurretan erabiliz gero ardurak nori dagozkion argitzeko. Dekretu honen bidez, zaintza- eta kontrol-araubidea ezartzen da, bai eta arau-hausteak eta arauak betetzen ez badira ezarriko diren zehapenak ere. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-lurretan erabiltzen diren lohiek dekretu honetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela ziurtatzea da helburua.

Es necesario, también, determinar las responsabilidades del productor y del receptor de los lodos, así como de cualquier agente intermedio, de tal manera que se pueda depurar cualquier responsabilidad en la aplicación de lodos en los suelos agrarios. El Decreto establece el régimen de vigilancia y control así como las infracciones y sanciones a imponer en caso de incumplimiento con la finalidad de garantizar que sólo se aplican en suelos agrarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco los lodos que cumplen los requisitos establecidos en el presente Decreto.

Araudi honek bere baitan hartu nahi ditu, halaber, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean adierazitako printzipioak eta lehentasunak, hori baita 2008/98/EE Zuzentarauaren transposizioa («Hondakinen Esparru Zuzentaraua»). Horrez gain, ingurumenak babes-maila handia izatea lortu nahi du, eta batez ere, materia organiko egonkortua erabil dadin sustatzea eta lurzorua epe luzera kutsa dadin eragoztea.

La norma que se elabora pretende reflejar también los principios y las prioridades identificadas en la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados, que es la transposición de la Directiva 2008/98/CE («Directiva Marco de Residuos») y alcanzar un alto nivel de protección del medio ambiente, en particular promoviendo la utilización de materia orgánica estabilizada y previniendo la contaminación del suelo a largo plazo.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak dekretu hau idaztean, kontuan hartu dituzte Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean ezarritakoa, eta sektore hori gehien ordezten dituzten erakundeei kontsulta egiteaz gain, eskura ditu nahitaezko txosten guztiak.

El Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad y el Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial han elaborado el presente Decreto teniendo en cuenta lo dispuesto en los artículos 19 a 22 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero para la Igualdad de Mujeres y Hombres y una vez consultadas las organizaciones más representativas del sector afectado, disponiendo así mismo de todos los informes preceptivos.

Aurrez adierazitako guztiagatik, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak eta Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak hala eskatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2013ko azaroaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de las Consejeras de Desarrollo Económico y Competitividad y de Medio Ambiente y Política Territorial, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en sesión celebrada el día 26 de noviembre de 2013,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Helburua eta xedeak.

Artículo 1.– Objeto y fines.

Hau du helburu dekretu honek: hondakin-uren tratamenduaren ondorioz sortutako lohiak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-lurretan nola erabili behar diren arautzea. Eta arau horiek hau dute xede: gizakion osasuna babestea; elikagaien segurtasuna ziurtatzea; lurzoruan, landaredian, animaliengan eta gizakiongan ondorio kaltegarriak eragoztea; eta araztegietako lohiak erabiltzerakoan nekazaritzarentzat onuragarria izango den moduan eta ekologia hobetzea eragiteko moduan erabil daitezen sustatzea.

El presente Decreto tiene por objeto regular la aplicación, en los suelos agrarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de los lodos resultantes del tratamiento de las aguas residuales. Esta regulación tiene como fines: proteger la salud de las personas, garantizar la seguridad alimentaria, prevenir efectos nocivos en el suelo, la vegetación, los animales y los seres humanos, y promover la utilización de lodos de depuradora de una forma que resulte en un beneficio agrícola o en una mejora ecológica.

2. artikulua.– Definizioak.

Artículo 2.– Definiciones.

Dekretu honi dagokionez, termino hauek bertan emandako definizioaren arabera ulertuko dira:

A efectos del presente Decreto se entenderá por:

a) «Araztegietako lohiak» edo «lohiak»: araztegietatik, hobi septikoetatik eta hondakin-uren tratamendurako gainerako arazketa-instalazioetatik eratorritako hondakin-lohiak, dekretu honen I. eranskinean aipatzen direnak hain zuzen. Araztegietako lohitzat edo lohitzat hartuko dira, halaber, abeltzaintzako eta nekazaritzako beste azpiproduktu batzuekin egindako nahastea edo lohien baldintzak hobetzeko zein lohiak errazago erabiltzeko beste produktu batzuekin egindakoa.

a) «Lodos de depuradora» o «lodos»: los lodos residuales procedentes de estaciones depuradoras, fosas sépticas y otras instalaciones de depuración utilizadas para el tratamiento de aguas residuales, que se encuentren incluidos en el anexo I del presente Decreto. También se considerará lodos de depuradora o lodos la mezcla con otros subproductos agropecuarios o productos que se utilicen con el fin de mejorar sus características o facilitar su utilización.

b) «Tratatutako lohiak»: IIA. eranskinean adierazitako prozeduraren baten bidez tratatu diren lohiak, hartzidura-ahalmena eta erabilerak eragiten dituen osasun-arriskuak nabarmen murrizteko, IIB. eranskinean adierazitako mailetara murrizteko, hain zuzen.

b) «Lodos tratados»: lodos tratados mediante alguno de los procedimientos enumerados en el anexo IIA, de manera que se reduzcan de forma significativa su poder de fermentación y los riesgos sanitarios de su utilización hasta los niveles indicados en el anexo IIB.

c) «Tratamendu aurreratua»: IIC. eranskinean jasotako lohi-tratamendu oro, edo beren arteko konbinazio bat, lohiak higienizatzen eta IIB. eta IIC. eranskinetan adierazitako ezaugarriak lortzen dituena.

c) «Tratamiento avanzado»: cualquier tratamiento de lodos recogido en el anexo IIC, o una combinación de los mismos, que higieniza los lodos y logra características indicadas en los anexos IIB y IIC.

d) «Egonkortzea»: biodegradagarritasuna, oxigeno-kontsumoa eta lohiek eragin dezaketen usain txarra murriztea, solido lurrunkorrak gehiago usteldu ezin diren mailaraino gutxituta.

d) «Estabilización»: reducción de la biodegradabilidad, del consumo de oxígeno y del potencial de generar malos olores de los lodos mediante la disminución de los sólidos volátiles hasta un nivel tal que no se produce más putrefacción.

e) «Larre-lurzoruak»: abereen elikadurarako belarkiak landatzeko erabiltzen diren lurzoruak, abereek bertan zein moztu ondoren jaten dutela belarkia. Dekretu honi dagokionez, belardiak, belazeak, larrediak eta antzeko beste bazkalekuak izendatzeko erabiliko da termino orokor hori; baina ez da erabiliko bazka-laboreak dituzten lurzoruak izendatzeko.

e) «Suelo de pastos»: tierras en las que se cultiva vegetación herbácea que sirve de alimento al ganado, bien mediante pastoreo o bien mediante siega o corte. A efectos del presente Decreto, es el término genérico con que se designarán praderas, prados, pastizales y otros pastos similares, pero no designará a los cultivos forrajeros.

f) «Bazka-laboreak dituzten lurzoruak»: txandakako laboreak ereiteko lurzoruak; besteak beste, bazkarako zerealak, bazkarako lekadunak edo gramineoak, bazkarako sustraiak eta tuberkuluak dituztenak, eta hazitarako lugorri dagoena. Espezie bakarreko laborantzak dira, abereen elikadurarako ereindakoak; ereindakoa moztuta ustiatzen da batez ere, baina zenbaitetan larrerako ere erabiltzen da. Dekretu honi dagokionez, «larre-lurzorua» terminoak ez ditu bere baitan hartzen:

f) «Suelos con cultivos forrajeros»: tierras con cultivos sembrados, en una rotación, tales como cereales para forraje, leguminosas o gramíneas forrajeras, raíces y tubérculos forrajeros, barbecho semillado, etc. Son cultivos monofitos sembrados para alimentación del ganado, aprovechándose fundamentalmente por siega, aunque en algunos casos pueden ser objeto de pastoreo. A efectos del presente Decreto, se excluirán del término «pastos».

g) «Landu daitekeen lurzorua»: elikagaigintzarako edozein labore-mota, helburu energetikoa duten belarkiak eta fruta-arbolak hazten diren lurra.

g) «Suelo cultivable»: tierra en la que crece cualquier tipo de cultivo destinado a alimentación, cultivos herbáceos con fines energéticos y árboles frutales.

h) «Nekazaritza-lurra»: larre-lurzoruak, landu daitekeen lurzoruak eta bazka-laboreak dituzten lurzoruak hartzen ditu bere baitan.

h) «Suelo agrícola»: incluye suelos de pastos, suelos cultivables y suelos con cultivos forrajeros.

i) «Baso-sartzeko lurzoruak»: elikagaigintza xede ez duten zuhaitz-landaketak dituzten lurzoruak.

i) «Suelos con plantación forestal»: suelos con plantaciones de árboles con fines no alimentarios.

j) «Baso-lurzorua»: azaleraren %10 baino gehiago zuhaitzez estalita dituzten lurrak edo lurzoruak (adaburuek hartutako edukiera-zatia) eta hazitakoan gutxienez 5 metroko altuerako zuhaitzak dituztenak, baldin eta zuhaitzak ez badira elikagaigintzarako, naturalak zein landatutakoak izan.

j) «Suelo de bosque»: tierras o suelos con una cobertura arbórea (fracción de cabida cubierta de copas) superior al 10% y con árboles que puedan alcanzar una altura mínima de 5 metros en su madurez y que no se destinen a fines alimentarios, ya sean naturales o plantados.

k) «Nekazaritza-onura»: laboreak hazteko lurzoruaren ezaugarrien hobekuntza, ingurumenaren kalitatea zentzu zabalenean babestuta egon dadin, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

k) «Beneficio agrícola»: mejora de las condiciones del suelo para el crecimiento de cultivos, de tal manera que la calidad del medio ambiente en su sentido más amplio esté protegida de conformidad con el artículo 7 de la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados.

l) «Ekologia-hobekuntza»: lurzoruaren ezaugarrien hobekuntza, habitatak eta haien biodibertsitatea babesteari dagokionez, eta hondatzen direnetan, berriz, basa-bizitzarako habitat berrien ezarpena eta dauden habitaten garapena edo lehengoratzea, biodibertsitate- eta iraunkortasun-maila handiagoa lortzeko, eta horrela, ingurumenaren kalitatea zentzu zabalenean babestuta egon dadin, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

l) «Mejora ecológica»: mejora de las condiciones del suelo en relación a la conservación de los hábitats y su biodiversidad y, allí donde de lo contrario se deterioran, la provisión de nuevos hábitats para la vida salvaje y el desarrollo o la restauración de los hábitats existentes para lograr una mayor biodiversidad y sostenibilidad, de tal manera que la calidad del medio ambiente en un sentido amplio, esté protegida de conformidad con el artículo 7 de la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados.

m) «Ekoizlea» edo «lohi-ekoizlea»: edozein pertsona fisiko edo juridiko, bere jardueraren ondorioz lohiak sortzen dituena (lohien hasierako ekoizlea). Mugako instalazioetan kontrol- eta ikuskaritza-lanak egiten direnetan, salgaiaren ordezkaria edo salgai horren inportatzailea zein esportatzailea ere lohi-ekoizletzat hartuko da.

m) «Productor» o «productor de lodos»: cualquier persona física o jurídica cuya actividad produzca lodos (productor inicial de lodos). En el caso de operaciones de control e inspección en instalaciones fronterizas, también se considerará productor de lodos al representante de la mercancía, o bien al importador o exportador de la misma.

n) «Hartzailea» edo «lohi-hartzailea»: lohiak erabiltzen edo aplikatzen diren lursaila kudeatzeaz edo ustiatzeaz arduratzen den edozein pertsona fisiko o juridiko, lursaila horren jabea izan zein ez izan.

n) «Receptor» o «receptor de lodos»: cualquier persona física o jurídica encargada de la gestión o explotación de la parcela de terreno en la que se utilicen o apliquen lodos, sea o no la propietaria de tal parcela.

o) «Kudeatzailea» edo «lohi-kudeatzailea»: baimendutako edozein pertsona fisiko edo juridiko, lohien kudeaketa-lanak egiten dituena, lohi-ekoizlea izan zein ez izan, eta lohiak lurzoruan erabiltzeaz arduratzen dena edo lohi-erabiltzeari emateaz arduratzen dena, hark banatzeko lurzoruan.

o) «Gestor» o «gestor de lodos»: cualquier persona física o jurídica autorizada que realice cualquiera de las operaciones que componen la gestión de los lodos, sea o no el productor de los mismos, y se encargue bien de aplicarlos al suelo o bien de entregárselos al aplicador para que sea éste quien los distribuya en el suelo.

p) «Erabiltzailea» edo «lohi-erabiltzailea»: lohiak erabiltzeaz arduratzen den pertsona fisiko edo juridikoa, lohi-kudeatzailea zein -hartzailea izan edo beste norbaiten izenean erabiltzen dituen hirugarren pertsona bat izan.

p) «Aplicador» o «aplicador de lodos»: persona física o jurídica, encargada de llevar a cabo la aplicación de lodos, ya sea un gestor o un receptor de lodos o una tercera persona que lo realiza en su nombre.

q) «Erabili»: lohiak lurzoruan edo lurzoruaren barruan uztea, banatzea edo zabaltzea, nekazaritza-onura edo ekologia-hobekuntza lortzeko; termino horretatik kanpo geratzen dira 1991/31/EE Zuzentarauan eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoak, zenbait azaleratan lohiak uzteari edo sartzeari buruz xedatutakoak, hain zuzen.

q) «Aplicación»: aporte, distribución o esparcimiento de lodos en o dentro del suelo con el fin de obtener un beneficio agrícola o una mejora ecológica, excluyendo el depósito de lodos sobre o dentro de superficies contempladas en la Directiva 1999/31/CE o en el Decreto 49/2009 de 24 de febrero, por el que se regula la eliminación de residuos mediante depósito en vertedero y la ejecución de los rellenos.

r) «Lursaila»: labore edo landare-espezie bera duten elkarren ondoko azaleren multzoa, ustiapen-titular bakar batek kudeatutakoa, labore-jarduera antzekoak eta gutxi gorabehera aldi berean egiteko. Nekazaritzako Lursailei buruzko Geografia Informazioko Sistemaren barruti bat edo batzuk osorik edo barruti baten edo batzuen zatiz osatutakoak izan daitezke.

r) «Parcela»: conjunto de superficies contiguas con el mismo cultivo o especie vegetal, gestionadas por un único titular de explotación siguiendo prácticas de cultivo similares y de forma más o menos simultánea. Puede estar constituida por la totalidad o parte de uno o varios recintos del Sistema de Información Geográfica de Parcelas Agrícolas (SIGPAC).

3. artikulua.– Lohiak lurzoruan erabiltzeko baldintzak.

Artículo 3.– Requisitos de aplicación al suelo.

Lohiak nekazaritza-lurretan soilik erabili ahal izango dira baldin eta nekazaritza-onuraren bat edo ekologia-hobekuntzaren bat lortzeko erabiltzen badira, eta baldin eta dekretu honetan eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 7. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira. Izan ere, helburu hauek dituzte araudi horiek: giza osasunean, animalien eta landareen osasunean, lurpeko eta lurgaineko uren kalitatean eta lurzoruaren epe luzeko kalitatean sor daitezkeen kalteen arriskua minimizatzea –agronomia-balioa barne, nekazaritza-lurren kasuan eta lurzoruan bizi diren mikroorganismoen kasuan–.

Sólo podrán aplicarse lodos a los suelos agrarios cuando tal aplicación se realice para obtener un beneficio agrícola o una mejora ecológica del suelo y siempre que se cumplan los requisitos del presente Decreto y del artículo 7 de la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados que tienen como fin minimizar el riesgo de los posibles efectos adversos en la salud humana, en la sanidad animal y vegetal, en la calidad de las aguas subterráneas y superficiales, en la calidad a largo plazo del suelo, incluyendo su valor agronómico en el caso de los suelos agrarios y en los microorganismos que viven en el suelo.

4. artikulua.– Lohiak tratatzeko betebeharra.

Artículo 4.– Obligación de tratar los lodos.

Lohiak nekazaritza-lurretan erabili ahali zango dira bakar-bakarrik lohiak aldez aurretik II A. eranskinean edo IIC. eranskinean jasotako tratamendu baten edo batzuen bidez tratatu badira. Nolanahi ere, IIB. eranskineko agente patogenoei buruzko baldintzak eta IID. eranskineko erabilera-murrizketa gehigarriak bete behar dituzte lohiek.

Podrán aplicarse lodos a los suelos agrarios sólo si los lodos han sido previamente sometidos a alguno o varios de los tratamientos enumerados en el anexo IIA o en el anexo IIC. En cualquier caso, estos lodos cumplirán los requisitos sobre agentes patógenos del anexo IIB y las restricciones de uso adicionales del anexo IID.

5. artikulua. Debekuak eta erabilera-murrizketak.

Artículo 5.– Prohibiciones y restricciones.

1.– Debekatuta dago lurzoruan lohi hauek erabiltzea:

1.– Queda prohibida la aplicación al suelo de los siguientes lodos:

a) I. eranskinean jasotako Hondakinen Europako Zerrendako (HEZ) kodeetan aipatzen ez direnak,

a) los no incluidos en los códigos de la Lista Europea de Residuos (LER) del anexo I,

b) hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 3. artikuluaren arabera arriskutsutzat hartzen direnak,

b) los considerados peligrosos según la definición del artículo 3 de la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados,

c) agente patogenoei buruzko IIB. eranskineko mugak gainditzen dituztenak,

c) los que superen los límites del anexo IIB sobre agentes patógenos,

d) IV., V. eta VI. eranskinetan zehaztutako elementu geldoen, metal astunen eta konposatu organikoen kontzentrazioak betetzen ez dituztenak, eta

d) los que no cumplen con las concentraciones de elementos inertes, metales pesados y compuestos orgánicos definidas en los anexos IV, V y VI, y

e) lohiak erabiliz lurzoruan urtero gehitu daitezkeen metal astunen kantitateak gainditzen dituztenak VII. eranskinean jasotakoak).

e) los que superan las cantidades de metales pesados que pueden añadirse anualmente al suelo mediante la aplicación de lodos indicadas en el anexo VII.

2.– Debekatuta dago lohiak beste hondakin edo produktu batzuekin nahastea, baldin eta helburu bakarra haien kutsatzaileak urtzea bada, dekretu honetan ezarritako baldintzak betetze aldera. Hondakin-urak edo fosa septikoetako urak tratatzeko instalazioetako lohiak instalazio zentralizatu batean nahasten badira lohiak tratatze aldera soilik, ez da kutsaduraren diluzio gisa hartuko. Lohia tratatu ondoren egiten bada nahastea lurzoruan errazago erabili ahal izateko, lohiaren konposizioak dekretu honetan ezarritako baldintzak bete behar ditu nahaste hori egin aurretik.

2.– Se prohíbe mezclar los lodos con otros residuos o productos con el único fin de diluir sus contaminantes de cara a cumplir con los requisitos del presente Decreto. La mezcla de lodos procedentes de diferentes plantas de tratamiento de aguas residuales o de fosas sépticas en una instalación centralizada con el propósito de su tratamiento no se considerará como una dilución de la contaminación. En caso de que se efectúe una mezcla posteriormente al tratamiento del lodo a fin de facilitar su aplicación en campo, la composición del lodo deberá haber cumplido los requisitos del presente Decreto previamente a dicha mezcla.

3.– Organo eskudunak II., III., IV., V., VI. eta VII. eranskinetan adierazi ez diren beste parametro batzuk azter daitezen eskatu ahal izango du, tratatutako hondakin-uren kalitatea edo lurzoruen kalitatea ikusita horrela egitea egokitzat hartzen bada.

3.– El órgano competente podrá exigir que se analicen otros parámetros distintos de los enumerados en los anexos II, III, IV, V, VI y VII, en aquellos casos en los que estime que la calidad de las aguas residuales tratadas o de los suelos así lo requiere.

4.– Debekatuta dago lohiak lurzoru hauetan erabiltzea:

4.– Queda prohibida la aplicación de lodos en los siguientes suelos:

a) 5,0 baino gutxiagoko pH (CaCl2) duten lurzoruetan,

a) en suelos con pH (en CaCl2) inferior a 5,0,

b) azalera urez aseta, urez gainezka, izoztuta edo elurrez estalita dutenetan,

b) en superficies saturadas de agua, inundadas, heladas o cubiertas de nieve,

c) % 30 baino gehiagoko maldan dauden lurzoruetan, baldin eta lohiak % 90 baino gehiagoko hezetasuna badu,

c) en suelos localizados en pendientes superiores al 30% si el lodo presenta un contenido de humedad superior al 90%,

d) Natura 2000 sarean dauden lurzoruetan,

d) en suelos ubicados dentro de la red Natura 2000,

e) ingurumenaren beste eremu babestu batzuetan dauden lurzoruetan, baldin eta ez badute lohiak erabiltzea berariaz baimentzen duen plan edo programaren bat,

e) en suelos ubicados en otros espacios de protección del medio ambiente, salvo que dispongan de planes o programas que permitan expresamente la aplicación de lodos,

f) metal astun baten edo batzuen kontzentrazioak III. eranskinean ezarritako muga-balioak gainditzen dituzten lurzoruetan,

f) en los suelos en los que la concentración de uno o más metales pesados supera los valores límite establecidos en el anexo III,

g) lurzoruaren lehendabiziko 30 zentimetroko sakoneran 80 mg/kg fosforo baino gehiago duten lurzoruetan. Muga hori aplikatzeaz gain, beste muga zorrotzago batzuk ere aplika daitezke, jarduera espezifikoko programak dituzten eremuetan, eta

g) en aquellos suelos que superen contenidos de fósforo de 80 mg/kg en los primeros 30 cm de profundidad de suelo. Este límite se aplicará sin perjuicio de que pueda haber límites más estrictos en zonas que dispongan de programas de actuación específicos, y

h) lohiak ezabatu nahi diren lurzoruetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 3.v) artikuluan ezarritakoaren arabera.

h) en los suelos en los que se pretenda la eliminación de lodos en el sentido indicado en el artículo 3.v) de la Ley 22/2011, de 28 de julio.

5.– Lohiak erabiltzerakoan, IID. eranskinean ezarritako erabilera-murrizketa gehigarriak bete behar dira. Murrizketa horiek aplikatzeaz gain, Europar Batasuneko eta Estatuko legedian ezarritakoak ere aplikatuko dira.

5.– La aplicación de lodos estará sujeta a las restricciones de uso adicionales establecidas en el anexo IID. Estas restricciones se aplicarán sin perjuicio de las contenidas en la legislación comunitaria y estatal pertinente.

6. artikulua.– Lohiak lurzoruan erabiltzeko baldintzak.

Artículo 6.– Condiciones de aplicación de los lodos al suelo.

Lohiak erabiltzeko aldez aurretik baldintza hauek bete behar dira:

La aplicación de lodos se realizará previo cumplimiento de las siguientes condiciones:

a) erabiliko den lohi-dosia laboreen edo lurzoruaren beharretara egokitu behar da, kontuan hartuta haietara lehendik zenbat mantenugai bota den, gehiegizko ongarritzea eta horrek dakarren ingurumen-arriskua eragozteko. Horrez gain, aplikatzekoak diren Europar Batasuneko, Espainiako eta autonomietako xedapenak ere kontuan hartuko dira.

a) la dosis de lodo a aplicar debe adaptarse a las necesidades de los cultivos o del suelo teniendo en cuenta las otras aportaciones de nutrientes realizadas a los mismos, para evitar una sobrefertilización y el consiguiente riesgo medioambiental. Todo ello teniendo en cuenta las disposiciones comunitarias, estatales y autonómicas que puedan ser de aplicación,

b) lohia erabiliz sortuko den gehieneko nitrogeno-kopuruak ez du 250 kilogramo nitrogenoko kopurua gaindituko hektareako eta urteko, eta beste ongarri organiko eta ez-organiko batzuk ere erabili ahalko dira. Muga hori aplikatzeaz gain, beste muga zorrotzago batzuk ere aplika daitezke, jarduera espezifikoko programak dituzten eremuetan,

b) la cantidad máxima de nitrógeno que se aplicará mediante aportes de lodos no superará los 250 kilogramos de nitrógeno por hectárea y año, pudiéndose aplicar también otros fertilizantes orgánicos e inorgánicos. Este límite se aplicará sin perjuicio de que pueda haber límites más estrictos en zonas que dispongan de programas de actuación específicos,

c) ezin izango ditu gainditu, halaber, gehitzen diren metal astunen kopuruei buruzko VII. eranskineko mugak,

c) no se superarán los límites del anexo VII, sobre las cantidades de metales pesados que se añaden,

d) lohiak behar beste egonkortuta egon behar du, usain txarrekin enbarazu ez egiteko handik hurbil bizi diren etxebizitzetakoei,

d) el lodo debe estar lo suficientemente estabilizado para no causar molestias por malos olores en las viviendas más próximas,

e) lohia zabaltzeko erabiltzen diren metodoek ez dute isurtzerik eragingo eta lurzoruaren trinkotzea eta aerosolen sorrera minimizatu behar dute.

e) los métodos utilizados para esparcir el lodo no deben generar escorrentías y deben minimizar la compactación de suelo y la producción de aerosoles.

7. artikulua.– Baimena eta jakinarazpena.

Artículo 7.– Autorización y comunicación.

1.– Kudeatzaileek eta kudeaketa-instalazioek ingurumen-alorrean eskumena duen organoaren baimena izan behar dute, hondakinei buruzko legediak ezarritako moduan. Ekoizleek, negoziatzaileek eta agenteek legedi horretan bertan ezarritako jakinarazpen-arauak bete behar dituzte.

1.– Los gestores e instalaciones de gestión deberán estar autorizados por el órgano competente en materia de medio ambiente en la manera que establece la legislación sobre residuos. Los productores, negociantes y agentes estarán sometidos al régimen de comunicación establecido en la misma legislación.

2.– Lohi-hartzaileak gutxienez bi aste lehenago jakinarazi behar dio kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari lohiak nola erabiltzeko asmoa duen. Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, kasuan kasuko foru-aldundiak lohi-erabilera hori debeka dezake.

2.– El receptor de lodos deberá comunicar al órgano competente de la Diputación Foral correspondiente, con una antelación mínima de dos semanas, las aplicaciones de lodos que pretende realizar. Si no se cumplen las condiciones del presente Decreto, la Diputación Foral correspondiente podrá prohibir la aplicación del lodo en cuestión.

3.– Lohi-erabiltzaileak, lohia erabili ondoren eta sei hileko maiztasunez, kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari jakinarazi behar dio lohiak noiz erabili dituen.

3.– El aplicador de lodos deberá comunicar al órgano competente de la Diputación Foral correspondiente, con posterioridad a las aplicaciones y con una periodicidad semestral, las aplicaciones realmente efectuadas.

4.– Artikulu honen 2. eta 3. paragrafoetan deskribatutako jakinarazpenak kasuan kasuko foru-aldundiak zehaztuta bezala egin behar dira.

4.– Las comunicaciones descritas en los párrafos 2 y 3 del presente artículo, deberán realizarse en la forma en que determine la Diputación Foral correspondiente.

8. artikulua.– Ekoizlearen betebeharrak.

Artículo 8.– Obligaciones del productor.

Lohi-ekoizleak lurzoruetan erabiliko den lohi-kopuruari buruzko informazioa eman behar dio ingurumen-alorreko eskudun organoari.

El productor de lodos deberá suministrar información sobre las cantidades de lodos destinados a su aplicación en suelos al órgano competente en materia de medio ambiente.

9. artikulua.– Kudeatzailearen betebeharrak.

Artículo 9.– Obligaciones del gestor.

1.– Lohiak kudeatzen dituenak lohiaren gaineko agiriak sortu beharko ditu: X eranskinean zerrendatutakoak. Lohia kudeatzean tratamendu aurreratu bat erabiltzen bada, agiri horietaz gainera X eranskineko L3 atalean adierazitako agiriak ere gehitu beharko dira.

1.– El gestor de lodos deberá generar la documentación sobre el lodo enumerada en el anexo X. En caso de que la gestión del lodo implique un tratamiento avanzado deberá además acompañar la documentación indicada en el apartado L3 del anexo X.

2.– Emandako lohia tratatu dela eta kalitate onekoa dela ziurtatu behar du, eta nekazaritza-onuraren bat edo ekologia-hobekuntzaren bat lortzeko egokia dela ere bai, dekretu honetan ezarritakoari jarraituz. Horretarako, lohiak aztertu beharko ditu:

2.– Deberá garantizar el tratamiento y la calidad del lodo aportado y su idoneidad para la obtención de un beneficio agrícola o mejora ecológica de acuerdo con el presente Decreto. Para ello, deberá analizar los lodos:

a) ziurtatzeko IIB., IV., V., VI. eta VII. eranskinetan jasotako baldintzak betetzen dituztela, VIII. eranskinean xedatutako maiztasunari jarraituz eta IX. eranskinean ezarritako metodoak edo organo eskudunak onartutako beste metodo batzuk erabiliz,

a) para garantizar que cumplen con los anexos IIB, IV, V, VI y VII, de acuerdo con la frecuencia establecida en el anexo VIII y utilizando los métodos establecidos en el anexo IX u otros aceptados por el órgano competente,

b) zehazteko VIII. eranskinean jasotako agronomia-parametroak, VIII. eranskinean xedatutako maiztasunari jarraituz eta IX. eranskinean ezarritako metodoak edo organo eskudunak onartutako beste metodo batzuk erabiliz,

b) para determinar los parámetros agronómicos indicados en el anexo VIII, de acuerdo con la frecuencia establecida en el anexo VIII y utilizando los métodos establecidos en el anexo IX u otros aceptados por el órgano competente,

c) kalkulatzeko gehieneko lohi-dosia, dekretu honetan ezarritakoa betez eta lohiaren konposizioa kontuan hartuz (agente patogenoak, elementu geldoak, nitrogenoa, metal astunak eta konposatu organikoak, eta erabilitako metal astunen kantitateak).

c) para calcular la dosis máxima de lodo, en virtud del presente Decreto, teniendo en cuenta la composición del lodo (contenidos en agentes patógenos, elementos inertes, nitrógeno, metales pesados y compuestos orgánicos, y cantidades de metales pesados aportadas).

3.– Kalitatea ziurtatzeko ezarritako sistema behar bezala akreditatutako egiaztatzaile batek ikuskatuko du, baldin eta urteko 5.000 tona materia lehor baino gehiagoko lohia ekoizten bada.

3.– El sistema implementado que asegure la calidad será independientemente auditado por un verificador debidamente acreditado en caso de producciones de lodo mayores de 5.000 toneladas de materia seca por año.

4.– Artikulu honetan deskribatutako jarduerak beste erakunde edo pertsona batzuen esku utz daitezke, baina lohi-ekoizlearen ardurapekoa izango da horiek egitea.

4.– La realización de las actividades descritas en el presente artículo pueden ser delegadas en otras entidades o personas, pero seguirán estando bajo la responsabilidad del gestor de lodos.

5.– Lohien analisiak, 87/18/EEE Zuzentarauan ezarritakoari jarraituz, jardunbide egokien printzipioak betetzen dituen laborategi batek egin behar ditu, eta arau orokor gisa, ez du loturarik izango lohi-ekoizlearekin, -kudeatzailearekin eta -hartzailearekin.

5.– Los análisis de lodos tienen que ser llevados a cabo por un laboratorio que cumpla los principios de buenas prácticas dentro del contenido de la Directiva 87/18/CEE, y como regla general será independiente del productor, del gestor y del receptor del lodo.

10. artikulua.– Hartzailearen betebeharrak.

Artículo 10.– Obligaciones del receptor.

1.– Lohi-hartzaileak lohiak jasoko dituen lursailari buruzko dokumentazioa sortu behar du (X. eranskina), eta kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari jakinarazi behar dio foru-aldundi horrek xedatutako moduan eta gutxienez lohia erabili baino bi aste lehenago.

1.– El receptor de lodos deberá generar la documentación sobre la parcela receptora de lodos indicada en el anexo X y comunicársela al órgano competente de la Diputación Foral correspondiente en la forma que ésta determine, con una antelación mínima de dos semanas respecto al momento de aplicación de los lodos.

2.– Ziurtatu behar du lohia erabiliko den lursaileko lurzoruak dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horrenbestez, berak du ardura lurzoruaren behar beste analisi egiteko, III. eranskinean eta VIII. eranskinean xedatutako baldintzak betetze aldera, VIII. eranskinean ezarritako maiztasunari jarraituz eta IX. eranskinean ezarritako metodoak edo organo eskudunak onartutako beste metodo batzuk erabiliz.

2.– Se asegurará de que el suelo de las parcelas a las que se aplica el lodo cumple los requisitos del presente Decreto. Por ello, será responsable de realizar los análisis del suelo necesarios para cumplir los requisitos indicados en el anexo III y el anexo VIII, de acuerdo con la frecuencia establecida en el anexo VIII y utilizando los métodos establecidos en el anexo IX u otros aceptados por el órgano competente.

3.– Lohi-hartzailearen erantzukizuna da, halaber, honako hauek ziurtatzea: lohia beste ongarri organiko edo ez-organiko batzuekin eta beste azpiproduktu batzuekin erabiltzeak ez duela eragingo gehiegizko ongarritzea, lurgaineko eta lurpeko uren kalitatea hondatzea, eta lohiak erabiltzean gehitutako metal astunen kantitateek ez dituztela gainditzen, batera, VII. eranskinean ezarritako muga-balioak.

3.– El receptor de lodos también será responsable de garantizar que la utilización del lodo junto con otros fertilizantes orgánicos o inorgánicos y subproductos no lleva a una sobrefertilización y al deterioro de la calidad de las aguas superficiales y subterráneas y que las cantidades añadidas de metales pesados mediante las distintas aplicaciones de lodos, no superan, en conjunto, los valores límite establecidos en el anexo VII.

4.– Lohi-hartzaileak X. eranskinean jasotako dokumentazioan adierazi behar ditu, eta IID. eranskinean ezarritakoa oinarri hartuta, lursailaren eta lohiaren arteko konbinazioari dagozkion erabilera-murrizketa gehigarriak.

4.– El receptor de lodos indicará en la documentación recogida en el anexo X, y basándose en el anexo IID, las restricciones adicionales de uso correspondientes a la combinación parcela-lodo.

5.– Artikulu honetan deskribatutako jarduerak beste erakunde edo pertsona batzuen esku utz daitezke, baina lohi-hartzailearen ardurapekoa izango da horiek egitea.

5.– La realización de las actividades descritas en el presente artículo pueden ser delegadas en otras entidades o personas, pero seguirán estando bajo la responsabilidad del receptor de lodos.

6.– Lohien analisiak, 87/18/EEE Zuzentarauan ezarritakoari jarraituz, jardunbide egokien printzipioak betetzen dituen laborategi batek egin behar ditu, eta arau orokor gisa, ez du loturarik izango lohi-ekoizlearekin, -kudeatzailearekin eta -hartzailearekin.

6.– Los análisis de suelos deberán ser realizados por un laboratorio que cumpla los principios de buenas prácticas dentro del contenido de la Directiva 87/18/CEE, y como regla general será independiente del productor, del gestor y del receptor del lodo.

11. artikulua.– Erabiltzailearen betebeharrak.

Artículo 11.– Obligaciones del aplicador.

1.– Erabili ostean eta sei hilean behin, lohi-erabiltzaileak kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari jakinarazi behar dio foru-aldundi horrek xedatutako moduan, noiz erabili duen benetan lohia, X. eranskinean ezarritakoari jarraituz.

1.– Semestralmente y con posterioridad a la aplicación, el aplicador de lodos comunicará al órgano competente de la Diputación Foral correspondiente en la forma que ésta determine, las aplicaciones reales de lodo realizadas de acuerdo al anexo X.

2.– Lohia lurzoruan erabiltzen duen pertsonak edo erakundeak, dela lohi-kudeatzailea, dela hartzailea edo dela beste pertsona edo erakunde bat, lohia lurzoruan behar bezala erabili delako ardura izango du, honako hauek kontuan hartuta:

2.– La persona o entidad que efectúe la operación de aplicar el lodo al suelo, ya sea un gestor de lodos, un receptor u otra persona o entidad, será responsable de que la aplicación de lodo al suelo se realiza correctamente, de acuerdo a:

a) lohi-kudeatzaileak adierazitako gehieneko lohi-dosia,

a) la dosis máxima de lodo indicada por el gestor de lodos,

b) lohi-hartzaileak adierazitako erabilera-murrizketak,

b) las restricciones de uso indicadas por el receptor de lodos,

c) norberaren lursailean lohia aldi baterako biltegiratzeari buruz 12. artikuluan xedatutako baldintzak,

c) las condiciones mencionadas en el artículo 12 sobre el almacenamiento temporal de lodo en la propia parcela,

d) lohia erabiltzeko metodoek ez dutela isurtzerik eragingo eta lurzoruaren trinkotzea eta aerosolen sorrera minimizatu behar dutela, eta

d) la utilización de métodos de aplicación de lodos que no generen escorrentías y que deben minimizar la compactación de suelo y la producción de aerosoles, y

e) XI. eranskinean adierazitako distantziak.

e) las distancias mencionadas en el anexo XI.

3.– Artikulu honetan deskribatutako jarduerak beste erakunde edo pertsona batzuen esku utz daitezke, baina lohi-erabiltzailearen ardurapekoa izango da horiek egitea.

3.– La realización de las actividades descritas en el presente artículo pueden ser delegadas en otras entidades o personas, pero seguirán estando bajo la responsabilidad del aplicador de lodos.

12. artikulua.– Biltegiratzea.

Artículo 12.– Almacenamiento.

1.– Lohi-ekoizlea eta -kudeatzailea arduratuko dira lohiak behar bezala gorde ahal izateko nahikoa leku dutela ziurtatzeaz, kasu honetan izan ezik: ingurumen-alorreko eskudun organoari egiaztatzen badiote biltegiratzeko benetan duten edukieratik kanpo geratzen den lohi guztia ezabatu egingo dutela inguruenari kalterik eragin gabe.

1.– El productor y el gestor del lodo serán responsables de garantizar que disponen de suficiente capacidad de almacenamiento para poder guardar adecuadamente los lodos, excepto en el caso de que se pueda demostrar al órgano competente en materia de medio ambiente que toda cantidad de lodos que exceda la capacidad real de almacenamiento será eliminada de manera que no cause daños al medio ambiente.

2.– Lohia leku itxietan, zola iragazgaitza duten eta likidoak xukatzeko malda duten tokietan biltegiratuko da, eta xukatutako likidoa bideratu eta bildu egingo da urak ez kutsatzeko. Biltegiratzean eragotzi egin behar da jada tratatuta dagoen lohia patogenoek kutsatzea. Lohiak biltzeko toki horiek ingurumenaren arloan eskumena duen organoaren baimena eduki beharko dute.

2.– El almacenamiento se realizará en lugares cubiertos, con solera impermeable y con pendiente para escurrido de líquidos que se canalizarán y recogerán con el fin de evitar la contaminación de las aguas. Las condiciones de almacenamiento deberán evitar la reinfección del lodo ya tratado por parte de patógenos. Estos lugares de almacenamiento estarán sometidos a autorización del órgano competente en materia de medio ambiente.

3.– Lohia hartzaileari entregatu ondoren, baldintza klimatikoak ez badira aproposak berehala lurzoruan erabiltzeko, lohia erabiliko den lursailen inguruan gehienez 15 egunez biltegiratuko ahal izango da. Era horretan biltegiratuko den lohi-kopurua lursail horietan behin bakarrik erabiltzeko behar den bestekoa izango da gehienez ere. Lursailean lohia aldi baterako biltegiratzeko toki horiek XI. eranskinean zehaztutako distantziak errespetatu behar dituzte.

3.– Una vez entregado el lodo al receptor y si las condiciones climáticas no permiten su aplicación inmediata al suelo, se permitirá su almacenamiento por un periodo no superior a 15 días en el entorno de las parcelas donde se vaya a aplicar. La cantidad de lodo que se podrá almacenar de esta forma será como máximo la cantidad que se vaya a utilizar para realizar una única aplicación en dichas parcelas. Los lugares de almacenamiento temporal en parcela respetarán las distancias especificadas en el anexo XI.

4.– Lohia erabiliko den lursailaren ingurua ez den beste toki batzuetan biltegiratzeko, horretarako propio den instalazio bat eduki behar da, eta ingurumenaren arloan eskumena duen organoaren baimena izan behar da, artikulu honen 2. paragrafoan xedatutakoari jarraituz.

4.– Para el almacenamiento en otros lugares diferentes al entorno de la parcela en la que se vaya a realizar la aplicación, se deberá disponer de una instalación dedicada expresamente a tal fin, sometida a autorización órgano competente en materia de medio ambiente tal y como se indica en el párrafo 2 del presente artículo.

13. artikulua. Informazioa zaindu eta eman.

Artículo 13.– Custodia y suministro de información.

1.– Lohia sortzen, kudeatzen, hartzen eta nekazaritza-lurretan erabiltzen parte hartzen duten agenteek X. eranskineko dokumentazioa eduki behar dute, eta dokumentazio horren kopia gutxienez hamar urtez gorde behar dute.

1.– Los agentes implicados en la generación, gestión, recepción y aplicación a suelos agrarios de los lodos, deberán disponer de la documentación que figura en el anexo X y guardar una copia de la misma durante al menos diez años.

2.– Araztegietako lohia nekazaritzan erabiltzeko modua arautzen duen urriaren 29ko 1310/1990 Errege Dekretuaren 7. artikuluko 2. paragrafoan adierazitako informazioa urtero bidali behar du Eusko Jaurlaritzako nekazaritza- eta abeltzaintza-alorreko organo eskudunak, hurrengo urteko apirilaren 1a baino lehen, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Ingurumenaren Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Lohien Erregistro Nazionalera. Horrez gain, foru-aldundiek beren lurraldeetan gauzatutako lohi-erabilerei buruzko informazioa bidaliko diote, urtero, aipatutako organo horri, Ministerioari jakinarazteko.

2.– La información recogida en el párrafo 2 del artículo 7 del Real Decreto 1310/1990, de 29 de octubre, por el que se regula la utilización de los lodos de depuración en el sector agrario, será suministrada anualmente y antes del 1 de abril de año siguiente, al Registro Nacional de Lodos, adscrito a la Dirección general de Calidad y Evaluación Ambiental del Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente por el órgano competente en materia de agricultura y ganadería del Gobierno Vasco. Asimismo, las Diputaciones Forales remitirán al citado órgano, también anualmente, la información sobre las aplicaciones de lodos efectuadas en sus territorios, a los efectos de la notificación al Ministerio.

14.– artikulua.– Kontrolak.

Artículo 14.– Controles.

1.– Kasuan kasuko foru-aldundiko organo eskudunak egoki iruditzen zaizkion proba eta egiaztapen guztiak egin ahali zango ditu, bai eta lohien zein lurzoruen analisiak ere, 10. eta 11. artikuluetan xedatutako informazioa jaso ondoren, aplikatzekoa den araudian ezarritakoa betetzen dela egiaztatze aldera eta haien ondorioak baloratze aldera. Lohi-hartzaile titularrek edo lohia erabili den lursailetako laborariek ezinbestez utzi behar diete beren finketan sartzen kasuan kasuko foru-aldundiko edo zerikusia duen beste administrazioren bateko langileei, egoki iruditzen zaizkien egiaztapenak egin ditzaten; horrez gain, langile horiek eskatzen dieten informazio guztia emateko betebeharra ere badute.

1.– El órgano competente de la Diputación Foral correspondiente, podrá realizar las comprobaciones y verificaciones que considere oportunas, así como análisis de los lodos y suelos, cuando haya recibido la información prevista en los artículos 10 y 11, en orden a verificar el cumplimiento de lo dispuesto en la normativa de aplicación y a valorar sus efectos. Los titulares receptores o cultivadores de las parcelas en las que se ha producido el aporte de lodos estarán obligados a facilitar el acceso a sus fincas al personal de la Diputación Foral correspondiente o de cualquier otra administración implicada, al objeto de realizar las comprobaciones que consideren pertinentes, así como a proporcionar cuanta información les sea solicitada.

2.– Ingurumenaren alorreko organo eskudunak egoki iruditzen zaizkion proba eta egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu, bai eta lohi-analisiak ere, lohiak sortzen dituzten instalazioetan, lohiak tratatzen dituzten instalazioetan eta merkaturatzen dituzten erakundeetan. Horregatik guztiagatik, instalazio horien titularrek ezinbestez utzi behar diete haietan sartzen kasuan kasuko foru-aldundiko edo zerikusia duen beste administrazioren bateko langileei, egoki iruditzen zaizkien egiaztapenak egin ditzaten; horrez gain, langile horiek eskatzen dieten informazio guztia emateko betebeharra ere badute.

2.– El órgano competente en materia de medio ambiente podrá realizar las comprobaciones y verificaciones que considere oportunas, así como análisis de los lodos, en las instalaciones generadoras de lodos, de tratamiento de lodos y en las entidades comercializadoras. A estos efectos, los titulares de dichas instalaciones estarán obligados a facilitar el acceso al personal del citado órgano o de cualquier otro órgano implicado a sus instalaciones, al objeto de realizar las comprobaciones que consideren pertinentes, así como a proporcionar cuanta información les sea solicitada.

15. artikulua.– Ez-betetzeak eta zehapenak.

Artículo 15.– Incumplimientos y sanciones.

Dekretu honetan xedatutakoa ez betetzeak zehapena dakar, lege hauetan ezarritakoari jarraituz: otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra; hondakinei eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea; elikagaien segurtasunari eta nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legea; eta nekazaritza- eta elikagaigintza-politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legea.

El incumplimiento de lo dispuesto en el presente Decreto será sancionado según lo dispuesto en la Ley 3/1998, de 27 de febrero, general de protección del medio ambiente de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados, en la Ley 17/2011, de 5 de julio, de seguridad alimentaria y nutrición y en la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Dekretu honetan ageri diren estatuko legeriaren berariazko aipamenak uneoro haiek ordezkatzen edo aldatzen dituzten araudiei buruzkoak direla ulertu behar da. Horrez gain, dekretu honetan sailei erreferentzia egiten zaienean, ulertu behar da erreferentzia egiten zaiela unean-unean hondakinen eta nekazaritzaren alorretan eskumena dutenei, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretuari eta egitura organikoaren eta funtzionalaren dekretuari jarraituz.

Las referencias contenidas en este Decreto a normativa estatal concreta deberán entenderse hechas a la normativa que la sustituya o modifique en cada momento. Asimismo, las referencias contenidas a los departamentos deben entenderse hechas, en cada momento, a aquéllos que en virtud del Decreto de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, y a los órganos administrativos, que en virtud de los decretos de estructura orgánica y funcional, ostenten las competencias en residuos y agricultura.

AZKEN XEDAPENETARIK LEHENENGOA.– Garapen ahalmena.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Facultad de desarrollo.

Adierazitako sailetako titularrek ahalmena dute, nork bere eskumenen eremuan, dekretu honetan xedatutakoa aplikatze aldera eta garatze aldera behar beste xedapen emateko, aplikatzekoa den Europar Batasuneko araudian gerta daitezkeen aldaketek eragindako egokitzapen eta aldaketa teknikoak egiteko eta aurrerapen teknikora eta ezagutza zientifikora egokitzeko aldaketa teknikoak egiteko.

Se faculta a las personas titulares de los departamentos proponentes, en el ámbito de sus respectivas competencias, para dictar cuantas disposiciones sean necesarias para la aplicación, y desarrollo de lo dispuesto en el presente Decreto, y para realizar las adaptaciones y modificaciones técnicas derivadas de las posibles modificaciones de la normativa comunitaria de aplicación y de las modificaciones de carácter técnico para adaptarlo al progreso técnico y al conocimiento científico.

AZKEN XEDAPENETARIK BIGARRENA.– Indarrean sartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko azaroaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARIA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTERRIKA.

AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA-LURRETAN ERABIL DAITEZKEEN LOHIAK

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 26 de noviembre de 2013.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad,

MARIA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

La Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

ANEXO I AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
LODOS APLICABLES EN SUELOS AGRARIOS DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

02 02 04(1) Haragia, arraina eta animalia-jatorriko beste elikagai batzuk prestatzetik eta elaboratzetik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak.

02 02 04(1) Lodos del tratamiento in situ de efluentes procedentes de los residuos de la preparación y elaboración de carne, pescado y otros alimentos de origen animal.

02 03 05 Honako hauek prestatzetik eta elaboratzetik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak: frutak, barazkiak, zerealak, olio jangarriak, kakaoa, kafea, tea eta tabakoa; kontserben ekoizpena; legamiaren eta legamia-estraktuaren ekoizpena, eta melazak eta melazen hartzidura. Salbuetsita daude patatak prestatu, landu edo eraldatzeko plantetatik datozen lohiak.

02 03 05 Lodos del tratamiento in situ de efluentes procedentes de los residuos de la preparación y elaboración de frutas, hortalizas, cereales, aceites comestibles, cacao, café, té y tabaco; producción de conservas; producción de levadura y extracto de levadura, preparación y fermentación de melazas. Quedan exceptuados los lodos procedentes de plantas de preparación, elaboración o transformación de patata.

02 04 03 Azukrea elaboratzetik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak.

02 04 03 Lodos del tratamiento in situ de efluentes procedentes de los residuos de la elaboración de azúcar.

02 05 02 Esnekien industriatik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak.

02 05 02 Lodos del tratamiento in situ de efluentes procedentes de los residuos de la industria de productos lácteos.

02 06 03 Okintza- eta pastelgintza-industriatik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak.

02 06 03 Lodos del tratamiento in situ de efluentes procedentes de los residuos de la industria de panadería y pastelería.

02 07 05 Edari alkoholdunak eta alkoholik gabeak (kafea, tea eta kakaoa izan ezik) ekoiztetik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak.

02 07 05 Lodos del tratamiento in situ de efluentes procedentes de los residuos de la producción de bebidas alcohólicas y no alcohólicas (excepto café, té y cacao).

19 08 05 Hiriko hondakin-urak tratatu ondorengo lohiak.

19 08 05 Lodos del tratamiento de aguas residuales urbanas.

20 03 04 Hobi septikoetatik ateratzen diren lohiak.

20 03 04 Lodos de fosas sépticas.

(1) Lohi hauek aldez aurretik bete behar dituzte Europar Batasuneko eta Estatuko kasuan kasuko arauak, batik bat animalia-jatorriko azpiproduktuei eta giza kontsumorako ez diren produktu eratorriei buruzkoak.

(1) Estos lodos estarán sujetos al cumplimiento previo de normas comunitarias y estatales pertinentes, en particular sobre los subproductos animales y los productos derivados no destinados al consumo humano.

AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
LOHIEN TRATAMENDUAK ETA ERABILERA-MURRIZKETAK
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IIA. ERANSKINA
LOHIEN TRATAMENDUA (TRATAMENDU EZ-AURRERATUAK)
ANEXO II AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
TRATAMIENTOS DE LOS LODOS Y RESTRICCIONES A LA APLICACIÓN
ANEXO IIA AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
TRATAMIENTOS DE LODOS (TRATAMIENTOS NO AVANZADOS)

Konpostajea pilatan, tunelean edo beste konpostaje-metodo batzuen bidezkoa.

Compostaje en pilas, en túnel o por otros métodos de compostaje.

Digestio anaerobio mesofiloa.

Digestión anaerobia mesófila.

Digestio anaerobio termofiloa.

Digestión anaerobia termófila.

Digestio termofilo aerobio autotermikoa (Autoheated Thermophilic Aerobic Digestion-ATAD).

Digestión termófila aerobia autosostenida (Autoheated Thermophilic Aerobic Digestion-ATAD).

Tratamendu termikoa.

Tratamiento térmico.

Lehortze termikoa.

Secado térmico.

Karearekin egokitzea pH 12 lortu arte eta gutxienez 24 orduz uztea.

Acondicionamiento con cal hasta alcanzar un pH de 12 y mantenerlo al menos durante 24 horas.

IIB. eranskineko baldintzak bete ahal izateko beste tratamendu batzuk.

Otros tratamientos que permitan alcanzar los requisitos del anexo IIB.

AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IIB. ERANSKINA.
AGENTE PATOGENOEN EDUKIERA-MUGAK TRATATUTAKO LOHIETAN
ANEXO IIB AL DECRETO 453 /2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
CONTENIDOS LÍMITE DE AGENTES PATÓGENOS EN LODOS TRATADOS

Lohi-ekoizleak behar beste kontrol-gune erabakigarri identifikatu behar ditu lohiaren tratamendu-prozesuan, eranskin honetan organismo patogenoei buruz ezarritako muga-balioak beteko direla ziurtatzeko.

El productor del lodo deberá identificar suficientes puntos críticos de control en el proceso de tratamiento del lodo a fin de garantizar que se van a alcanzar los valores límite del presente anexo en cuanto a organismos patógenos.

Prozesuaren joanean gune erabakigarrietan lortutako kontrol- eta jarraipen-erregistroak gorde egin behar dira eta organo eskudunaren eskura eduki behar dira, ikuskatu ahal ditzan.

Los registros de control y seguimiento del proceso en los puntos críticos se deben conservar y deben quedar a disposición del órgano competente a efectos de inspección.

Organismo patogenoen muga-balioak lohietan, haien tratamendu-motaren arabera.

Valores límite de organismos patógenos en los lodos, en función del tratamiento que recibieron.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Agente patogenoei buruzko muga horiek aplikatzeaz gain, europar batasuneko edo estatuko arau zorrotzagoak ere aplika daitezke.

Estos límites de agentes patógenos se aplicarán sin perjuicio de que exista normativa comunitaria o estatal más restrictiva.

AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IIC. ERANSKINA
TRATAMENDU AURRERATUAK
ANEXO IIC AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
TRATAMIENTOS AVANZADOS

Balidazio-prozedura.

Procedimiento de validación.

Lohien tratamendu aurreraturako instalazioei soilik aplikatuko zaie atal hau.

Esta sección se aplica exclusivamente a las plantas de tratamiento avanzado de lodos.

Tratamendua abian jarri eta ondorengo sei hiletan, tratamendu aurreraturako instalazio guztien higienizazio-maila balidatu egin behar da tratamenduaren eraginkortasuna neurtuz, xede hauetarako:

En el plazo de seis meses desde la puesta en marcha del tratamiento, el grado de higienización de cada planta de tratamiento avanzado debe ser validado midiendo la eficiencia del tratamiento para que:

– Salmonella senftenberg W775 duten lohietan, tratamendu-prozesuaren ondoren % 99,99 (4 log) murrizteko hasierako Salmonella senftenberg W775 kontzentrazioari dagokionez, eta

– en los lodos inoculados con Salmonella senftenberg W775, el proceso de tratamiento alcance una reducción del 99,99% (4 log) de la concentración inicial de Salmonella Senftenberg W775, y

– Tratatutako lohiak eduki ditzakeen Ascaris arrautzak bizigaiak izan ez daitezen.

– los huevos de Ascaris que pueda haber en los lodos tratados no sean viables.

Tratamendu aurreratuak.

Tratamientos avanzados.

● Konpostajea pilatan, ziurtatuz material guztia gutxienez 55ºC-ko tenperaturan egongo dela 4 orduz, bira ematen zaion bakoitzean. Pila horiek 3 aldiz biratu behar dira gutxienez, eta edonola ere, materiala erabat egonkortzea lortu behar da.

● Compostaje en pilas asegurándose de que todo el material mantiene una temperatura de por lo menos 55ºC durante 4 horas entre cada volteo. Las pilas serán volteadas por lo menos 3 veces y en cualquier caso se deberá conseguir una estabilización completa del material.

● Konpostajea gelaxkatan edo ontzietan, ziurtatuz material guztia gutxienez 55ºC-ko tenperaturan egongo dela 4 orduz eta erabat egonkortuta dagoela.

● Compostaje en celdas o recipientes asegurándose de que todo el material mantiene una temperatura de por lo menos 55ºC al menos durante 4 horas y está completamente estabilizado.

● Lehortze termikoa, ziurtatuz lohiak dituen partikulen tenperatura gutxienez 80ºC-koa dela 10 minutuz eta ura % 10era baino gutxiagora murriztu dela.

● Secado térmico asegurando que la temperatura de las partículas de lodo alcanza al menos 80ºC durante 10 minutos y el contenido de agua se reduce a menos del 10%.

● Egonkortze termofiliko anaerobioa edo aerobioa gutxienez 55ºC-ko tenperaturan eta gutxienez 4 orduz jarraian, lohia azken aldiz gehitu ondoren eta hurrengo aldiz bota baino lehen. Instalazioa diseinatzean kontuan izan behar da gutxienez 55ºC-ko tenperatutan funtzionatu behar duela, eta tenperaturari eusteko gai izan behar duela lohia egonkortzeko.

● Estabilización termofílica anaerobia o aerobia a una temperatura mínima de 55ºC por un periodo continuo de al menos 4 horas después de la última adición de lodo y antes de la evacuación siguiente. La planta se debe diseñar para que funcione a una temperatura de al menos 55ºC con un periodo medio de retención suficiente para estabilizar el lodo.

● Lohi likidoaren tratamendu termikoa, gutxienez 10 minutuz 80ºC-tan edo 20 minutuz 75ºC-tan edo 30 minutuz 70ºC-tan, eta gero digestio anaerobio mesofiloa 35ºC-tan, 12 egunez edukita batez beste.

● Tratamiento térmico de lodo líquido por lo menos durante 10 minutos a 80ºC o durante 20 minutos a 75ºC o durante 30 minutos a 70ºC, seguido de una digestión anaerobia mesofílica a una temperatura de 35ºC con un período de retención medio de 12 días.

● Kare biziarekin (CaO) egokitzea, pH 12,6 edo pH gehiago lortzeko, eta aldi berean, gutxienez 55ºC-ko tenperaturan egoteko 2 orduz. Lohia eta karea ondo nahasiko dira.

● Acondicionamiento con cal viva (CaO), de modo que se alcance un pH de 12,6 ó más y que, al mismo tiempo, se mantenga una temperatura de por lo menos 55ºC durante 2 horas. El lodo y la cal se mezclarán bien.

Tratamendu aurreratuko lohitzat hartzeko, ezinbestez tratatu behar da lohia prozesu horietakoren baten bidez edo batzuen konbinazioen bidez (denbora eta tenperatura arteko binomioan edozein aldaketa egiteko aukera barne, baldin eta emaitza berdinak lortzen direla egiaztatzen bada), eta beraz, tratamendu-prozesuaren bidez honako hauek lortu behar dira:

Se considerará que un lodo ha alcanzado un estado avanzado de tratamiento cuando haya sido tratado mediante uno de los procesos anteriores o una combinación de varios (incluyendo cualquier cambio en el binomio tiempo-temperatura, siempre que se pueda demostrar que se obtienen resultados equivalentes), de tal forma en que:

● Escherichia coli % 99,99 murriztea (4 log), tratatutako lohi gramo bakoitzeko (materia lehorrari dagokionez) 103 kolonia-sortzaile unitate baino gutxiagoko mailara,

● el proceso de tratamiento ha alcanzado una reducción del 99,99% (4 log) en Escherichia coli hasta menos de 103 unidades formadoras de colonias por gramo (sobre materia seca) de lodo tratado,

● tratatutako lohiaren 50 gramoko (materia freskoa) lagin batek ez edukitzea Salmonella spp.

● una muestra de 50 gramos (materia fresca) del lodo tratado no contiene Salmonella spp.

Agente patogenoei buruzko arau horietakoren bat betetzen ez duen lohi-sorta bat ezin izango da tratamendu aurreratuko lohitzat hartu, eta beraz, tratatutako lohitzat edo tratamendu ez-aurreratuko lohitzat hartuko da, baldin eta IIA. eranskineko eta IIB. eranskineko baldintzak betetzen baditu.

Un lote de lodo que no cumpla con alguna de estas normas sobre agentes patógenos no podrá ser considerado como lodo con tratamiento avanzado y será considerado como lodo tratado o con tratamiento no-avanzado si cumple los requisitos del anexo IIA y del anexo IIB.

Ingurumen-alorreko organo eskudunari eskatu ahal izango zaio tratamendu aurreratutzat hartzeko atal honetan aipatu ez den beste tratamendu bat, baldin eta egiaztatzen bada IIB. eta IIC. eranskinetan tratamendu aurreratuko kasuetarako agente patogenoei buruz xedatutako arauak betetzen dituela, eta prozesuaren kontrolari eta jarraipenari buruzko hurrengo ataleko baldintzak betetzen dituela.

Se podrá solicitar al órgano competente en materia de medio ambiente que otro tratamiento distinto a los mencionados en este apartado se considere como tratamiento avanzado, siempre que se demuestre que cumple con las normas sobre agentes patógenos que figuran, para los tratamientos avanzados, en los anexos IIB y IIC, así como con los requisitos del apartado siguiente sobre control y seguimiento del proceso.

Prozesuaren kontrola eta jarraipena.

Control y Seguimiento del proceso.

Lohi-ekoizleak behar beste kontrol-gune erabakigarri identifikatu behar ditu lohiaren tratamendu-prozesuan, II C. eranskin honen 1. eta 2. puntuetan organismo patogenoei buruz ezarritako murrizketak lortuko direla ziurtatzeko.

El gestor del lodo deberá identificar suficientes puntos críticos de control en el proceso de tratamiento del lodo a fin de garantizar que se va a alcanzar la reducción de los organismos patógenos que se enumeran en el punto 1 y 2 del presente anexo IIC.

Kontrolgune erabakigarrietan, prozesuko parametro garrantzitsuak (esate baterako, tenperatura, pHa, pilen bira-kopurua, eusteko batez besteko denbora) gutxienez egunean behin ikuskatu behar dira, eta teknikoki posible izanez gero, hobe modu jarraituan.

Los parámetros de proceso relevantes en los puntos críticos de control (por ejemplo, temperatura, pH, número de volteos de las pilas, periodo de retención medio) deben ser supervisados al menos una vez al día, y preferiblemente en continuo si es técnicamente factible.

Lortutako kontrol- eta jarraipen-erregistroak gorde egin behar dira eta organo eskudunaren eskura eduki behar dira, ikuskatu ahal ditzan.

Los registros se deben conservar y deben quedar a disposición del órgano competente en materia de medio ambiente a efectos de inspección.

AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IID. ERANSKINA
ERABILERA-MURRIZKETA GEHIGARRIAK
ANEXO IID AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
RESTRICCIONES ADICIONALES DE USO

Beheko taulan adierazitako murrizketak errespetatu egin behar dira lohiak lurzoruetan erabiltzen direnean, lohiak izan duen tratamendu-motaren eta lurzoruaren erabilera-motaren arabera.

En la tabla inferior se establecen las restricciones que deben ser respetadas cuando se apliquen lodos en suelos, dependiendo del tratamiento al que se sometió el lodo y del tipo de uso del suelo.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

(*) debekatuta dago lohiak erabiltzea baso-sartzeko lurzoruetan, baldin eta eskudun organoak berariazko baimena ematen ez badu eta bakar-bakarrik zuhaitzak ekoiztea xede duen baso-landaketa izanik ezinbestekoa bada mantenugai gehiago erabiltzea.

(*) se prohíbe aplicar lodos en plantaciones forestales, excepto con autorización del órgano competente y únicamente en el caso de plantaciones forestales de gestión activa dedicadas a la producción de árboles donde haya una necesidad de aporte extra de nutrientes.

AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN III. ERANSKINA
LURZORUETAKO METAL ASTUNEN KONTZENTRAZIOETARAKO MUGA-BALIOAK
(Ikus .PDF)
(ML: MATERIA LEHORREAN)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IV. ERANSKINA
LOHIETAKO ELEMENTU GELDOETARAKO MUGA-BALIOAK
(Ikus .PDF)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN V. ERANSKINA
LOHIETAKO METAL ASTUNEN KONTZENTRAZIOETARAKO MUGA-BALIOAK
(Ikus .PDF)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN VI. ERANSKINA
LOHIETAKO KONPOSATU ORGANIKOETARAKO MUGA-BALIOAK
(Ikus .PDF)
ANEXO III AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
VALORES LÍMITE PARA LAS CONCENTRACIONES DE METALES PESADOS EN SUELOS
(Véase el .PDF)
(MS: SOBRE MATERIA SECA)
ANEXO IV AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
VALORES LÍMITE PARA LOS CONTENIDOS DE ELEMENTOS INERTES EN LODOS
(Véase el .PDF)
ANEXO V AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
VALORES LÍMITE PARA LAS CONCENTRACIONES DE METALES PESADOS EN LODOS
(Véase el .PDF)
ANEXO VI AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
VALORES LÍMITE PARA LOS COMPUESTOS ORGÁNICOS EN LODOS
(Véase el .PDF)

(1) Poliklorobifeniloen 28, 52, 101, 118, 138, 153 eta 180 zenbakidun osagaien batura.

(1) Suma de los componentes número 28, 52, 101, 118, 138, 153 y 180 de los policlorobifenilos.

(2) Hidrokarburo aromatiko poliziklikoena, hauena baino ez: azenaftenoa, fenantrenoa, fluorenoa, fluorantenoa, pirenoa, bentzo(b+j+k)fluorantenoa, bentzo(a)pirenoa, bentzo(ghi)perilenoa, indeno(1, 2, 3-c, d)pirenoa.

(2) De los hidrocarburos policíclicos aromáticos, sólo: acenafteno, fenantreno, fluoreno, fluoranteno, pireno, benzo(b+j+k)fluoranteno, benzo(a)pireno, benzo(ghi)perileno, indeno(1, 2, 3-c, d)pireno.

(3) Alkibentzeno lineal sulfonatuak.

(3) Alquibencenos sulfonados lineales.

(4) Nonilfenola eta nonilfenoletoxilatoak, 1 edo 2 etoxilo talderekin.

(4) Nonilfenol y nonilfenoletoxilatos con 1 ó 2 grupos etoxi.

(5) Dibentzodioxina polikloratuak/dibentzofuranoak.

(5) Dibenzodioxinas policloradas/dibenzofuranos.

AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN VII. ERANSKINA
ANEXO VII AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE

Lohiak erabilita lurzoruan urtero gehitu daitezkeen metal astunen kopuruen muga-balioak, hiru urteko batez bestekoa oinarri hartuta.

Valores límite de cantidades de metales pesados que pueden añadirse anualmente al suelo mediante el aporte de lodos, basados en una media de tres años.

(Ikus .PDF)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN VIII. ERANSKINA
LAGINAK ETA ANALISIEN MAIZTASUNA
(Véase el .PDF)
ANEXO VIII AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
MUESTREO Y FRECUENCIA DE LOS ANÁLISIS

● Agronomia-parametro hauek lohien konposizioa zehazteko aztertu behar dira beti:

● Los siguientes parámetros agronómicos deberán ser analizados siempre con el fin de caracterizar la composición de los lodos:

○ pH (CaCl2);

○ pH (en CaCl2);

○ materia lehorra eta materia organikoa;

○ materia seca y materia orgánica;

○ mantenugai primarioak: nitrogenoa (N Kjeldahl eta N-NH4 nomenklaturadunak), fosforoa (P2O5 nomenklaturaduna), potasioa (K2O nomenklaturaduna), kaltzioa (CaO nomenklaturaduna), magnesioa (MgO nomenklaturaduna) eta burdina (FeO nomenklaturaduna).

○ nutrientes primarios: nitrógeno (como N Kjeldahl y N-NH4), fósforo (expresado como P2O5), potasio (expresado como K2O), calcio (expresado como CaO), magnesio (expresado como MgO) y hierro (expresado como FeO).

● Lohiak lehendabizikoz erabili baino lehen, lurzoruaren parametro hauek aztertu behar dira eta bost urtean behin egin behar dira lehendabiziko erabileratik aurrera:

● Antes de aplicar los lodos por primera vez, se deberán analizar los siguientes parámetros de suelo y estas determinaciones se repetirán cada cinco años desde esa primera aplicación:

○ pH (CaCl2);

○ pH (en CaCl2);

○ materia organikoa;

○ materia orgánica;

○ nitrogeno guztizkoa, fosforoa (Olsen metodoaren arabera analizatuta), potasioa, kaltzioa, magnesioa eta burdina.

○ nitrógeno total, fósforo (analizado según el método Olsen), potasio, calcio, magnesio y hierro.

○ kadmioa, kromo guztizkoa, kobrea, merkurioa, nikela, beruna eta zinka.

○ cadmio, cromo total, cobre, mercurio, níquel, plomo y zinc.

Lehendabizikoz erabili zenetik 5 urte igaro badira, eta lohiak berriro erabiltzeko asmorik ez badago, ez da beharrezkoa izango lurzoruaren beste analisi bat egitea.

Si, una vez transcurridos 5 años desde la primera aplicación, no se pretende seguir aplicándo lodos, no será necesario efectuar un nuevo análisis de suelo.

● Lohiaren konposizioa aldatzen den bakoitzean aztertu behar dira lohiak. Nolanahi ere, taula honetan adierazitako maiztasunez aztertu behar dira gutxienez:

● Se deberán analizar los lodos cada vez que su composición varíe. En cualquier caso, se analizarán por lo menos con la frecuencia que se muestra en la siguiente tabla:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

● Parametroen (metal astunak, konposatu organikoak, organismo patogenoak) analisi-maiztasuna murriztu ahal izango da, baldin eta egiazta badaiteke bi urteko epean parametroaren batez besteko balio bakoitza mugatik behera % 75era egon dela beti.

● La frecuencia de los análisis de cualquiera de los parámetros (metales pesados, compuestos orgánicos, organismos patógenos) podrá reducirse si se demuestra que, en un período de dos años, cada valor medido del parámetro está siempre por debajo del 75% del límite.

Konposatu organikoen analisiak ez dira egingo, hala erabakiz gero, baldin eta egiazta badaiteke bi urteko epean parametroaren batez besteko balio bakoitza mugatik behera % 25era egon dela beti.

Los análisis de compuestos orgánicos pueden ser omitidos si se demuestra que, en un período de dos años, cada valor medido del parámetro está siempre por debajo del 25% del límite.

Agronomia-parametro ororen analisi-maiztasuna murriztu daiteke, baldin eta egiaztatzen bada bi urteko epean parametroaren batez besteko bakoitza % 20 baino gutxiago desbideratu dela batez bestekotik.

La frecuencia de los análisis de cualquiera de los parámetros agronómicos se puede reducir si en un período de dos años se demuestra que cada medida del parámetro se desvía en menos del 20% de la media.

Lagin-maiztasunak jada murriztuta ageri dira taula honetan:

Las frecuencias de muestreo ya reducidas se encuentran en la siguiente tabla:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

● Metal astunen eta konposatu organikoen kontzentrazioen muga-balioekin bat datozen lohitzat hartzeko, parametro bakoitzak bere aldetik bete behar ditu IV., V. eta VI. eranskinetan ezarritako muga-balioak, eta organismo patogenoen parametro bakoitzak IIB. eranskinean ezarritako muga-balioen barruan egon behar du, taula honetan adierazitako lagin-maiztasunaren arabera:

● Se asumirá que los lodos se ajustan a los valores límite de concentración de metales pesados y compuestos orgánicos, si cada parámetro considerado individualmente cumple los valores límite establecidos en los anexos IV, V y VI y si los parámetros de organismo patógenos se encuentran dentro de los valores límite establecidos en el anexo IIB de acuerdo con la frecuencia de muestreo que se indica en la siguiente tabla:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

● Lursail batean lohiak erabiltzen hasi eta 3 urteko epean, lohi-hartzaileak beharrezko batez bestekoak egingo ditu, ziurtatzeko gehitutako metal astunen kantitateak bat datozela VII. eranskinean ezarritako muga-balioekin.

● Al cabo de 3 años desde el inicio de las aplicaciones de lodos en una parcela, el receptor de lodos realizará los promedios pertinentes para garantizar que las cantidades añadidas de metales pesados no superan los valores límite establecidos en el anexo VII.

AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IX. ERANSKINA
LURZORUEN ETA LOHIEN LAGINAK ZEIN ANALISIAK EGITEKO METODOAK
(Ikus .PDF)
ANEXO IX AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
MÉTODOS DE MUESTREO Y DE ANÁLISIS DE LOS SUELOS Y LOS LODOS
(Véase el .PDF)

● Aztertu beharreko lursaileko lurzoruaren lagin adierazgarri bat lortzeko, gutxienez lurzoruaren 25 lagin nahasiko dira. Lursailaren definizioa 2. artikuluan zehaztu da. Lurzoruaren lagin adierazgarrien kopurua zehazteko, eremuaren neurria eta homogeneotasuna hartuko dira kontuan. Eremua nabarmen heterogeneoa bada lurzoruaren propietateei dagokienez (esaterako, lurzoruaren ehundura edo sakonera), eraketa-faktoreei dagokienez (esaterako, material parentala, drainatze-maila, maldaren angelua edo forma) edo lurzoruaren erabilerari dagokionez, komenigarria izan daiteke azalera hainbat lursail homogeneotan zatitzea. Lursail horien neurria hartuko da kontuan, haietako bakoitzean zenbat lagin adierazgarri egin behar diren zehazteko.

● Para obtener una muestra representativa del suelo de la parcela a analizar se mezclarán al menos 25 muestras de suelo. Se entenderá por parcela la definida en el artículo 2. El número de muestras representativas de suelo que deben tomarse variará según el tamaño y la homogeneidad de la zona. Cuando la zona presenta una marcada heterogeneidad en términos de propiedades del suelo (por ejemplo, según la textura o la profundidad del suelo), factores de formación (por ejemplo, según material parental, drenaje, ángulo o forma de la pendiente) o de uso del suelo, puede ser conveniente dividir la superficie total en distintas parcelas homogéneas. El tamaño de dichas parcelas determinará el número de muestras representativas que han de tomarse en cada una de ellas.

● Taula honetan adierazi dugu lursail horietako bakoitzean lurzoruaren zenbat lagin adierazgarri egin behar diren, azaleraren arabera:

● En la tabla siguiente se indica el número de muestras representativas de suelo para cada parcela en función de su superficie:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

30 hektarea baino gehiagoko azalerei dagokienez, lurzoruaren lagin adierazgarrien kopurua (N) zehazteko formula hau erabiliko da:

Para superficies mayores de 30 hectáreas, el número N de muestras representativas de suelo se determinará mediante la siguiente fórmula:

N = 1 + A1/2 (zenbaki oso hurbilenera biribildua).

N = 1 + A1/2 (redondeado al número entero más próximo)

A = azalera, hektareatan.

Donde A es la superficie en hectáreas.

● Lagina zenbateko sakoneran egin behar den jakiteko, kontuan hartu behar da lohia zenbateko sakoneran erabiliko den eta lurzoruaren erabilera nagusia zein den. Landu daitekeen lurzoruei eta bazka-laboreko lurzoruei dagokienez, lehendabiziko 30 zentimetrotan hartu behar dira laginak edo egin behar dira zulaketak.

● La profundidad del muestreo debe tener en cuenta la profundidad a la que se incorporará el lodo y el uso de suelo predominante. La muestra estará compuesta por muestras o pinchazos tomados de los primeros 30 cm en los suelos cultivables y suelos de cultivos forrajeros.

(Ikus .PDF)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN X. ERANSKINA
(Véase el .PDF)
ANEXO X AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE

Bete beharreko prozedura: eskatutako informazioa eta baterako informazioa.

Procedimiento operativo: información requerida y documentos de acompañamiento.

Eranskin honetan adierazitako informazioa lohiak lurzoruetan erabili baino lehen sortu behar du lohien kudeatzaileak, eta lurzoruan erabiliko den lohiarekin batera eman behar du. Dokumentazio hori lohiarekin batera entregatu behar da, lohia beste agenteren bati ematen zaion bakoitzean, dela kudeatzailea, dela erabiltzailea dela hartzailea, eta 10 egunez gorde behar da.

La información que se detalla a continuación deberá ser generada, previamente a la aplicación de lodos a suelos, por el gestor de lodos, y deberá acompañar a los lodos que vayan a ser destinados a su aplicación en suelo. Dicha documentación será entregada junto con el lodo cada vez que éste sea entregado a otro agente, ya sea gestor, aplicador o receptor y se conservará durante 10 años.

Lohiarekin batera entregatu beharreko dokumentua:

Documento de acompañamiento del lodo:

L1 – Lohiarekin batera entregatu beharreko dokumentua eta erabil daitekeen gehieneko dosiaren deklarazioa.

L1 – Documento de acompañamiento del lodo y declaración de dosis máxima aplicable.

Lohiarekin batera entregatu beharreko dokumentuaz gain, hauek ere entregatu behar dira:

Anexos al Documento de acompañamiento del lodo:

L2 – Lohi-kudeatzailearen informazioa.

L2 – Información del gestor de lodos.

L3 – Tratamenduaren balidazioa (tratamendu aurreratuentzat bakarrik).

L3 – Validación del tratamiento (sólo para tratamientos avanzados).

L4 – Lurzoruan erabiliko den lohiari dagokion lohi-sortaren analisia.

L4 – Análisis del lote de lodos al que pertenece el lodo a aplicar al suelo.

Eranskin honetan adierazitako informazioa lohi-hartzaileak edo horretarako propio hark izendatzen duenak sortu behar du, lurzoruan lohia nekazaritzarako erabili baino lehen. Horrez gain, lohi-hartzaileak edo hark izendatzen duenak kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari gutxienez bi aste lehenago jakinaraziko dio lohia erabiltzeko asmoa duela, foru-aldundi horrek xedatutako moduan. Lohi-hartzaileak beste erakunde edo pertsona batzuen esku utz dezake eginkizun horiek egiteko ardura, baina lohi-hartzailearen ardurapekoa izango da beti horiek egitea.

La información que se detalla a continuación debe ser generada por el receptor del lodo, o quien él designe para ello, previamente a cualquier aplicación de lodos en la parcela donde se vayan a usar lodos con fines agrarios. Además, el receptor de lodos, o quien él designe, comunicará al órgano competente de la Diputación Foral correspondiente en la forma en que ésta determine, su intención de aplicar lodos con una antelación mínima de dos semanas. El receptor del lodo puede delegar la realización de estas actividades en otras entidades o personas, pero siempre quedarán bajo la responsabilidad del receptor.

Lursailari buruzko dokumentuak:

Documentos de acompañamiento de la parcela:

P1 – Lursaila lohiak erabiltzeko egokia delako deklarazioa.

P1 – Declaración de que la parcela es apta para recibir aportes de lodos.

P2 – Erabiltzailearen/hartzailearen onarpena, eta beharrezkoa bada, lohia erabiliko den lursailen jabearena.

P2 – Aceptación del usuario/receptor y, en su caso, del propietario de las parcelas en las que se pretenden aplicar lodos.

Lursailari buruzko dokumentuak:

Anexo a los Documentos de acompañamiento de la parcela:

P3 – Lohiak erabiliko diren lursailetako lurzoruen analisiak.

P3 – Análisis de los suelos de las parcelas a las que se pretenden aplicar lodos.

Erabili ostean eta sei hilean behin, lohi-erabiltzaileak edo hark izendatzen duenak kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari informazio hau jakinarazi behar dio foru-aldundi horrek xedatutako moduan:

Con posterioridad a las aplicaciones y con periodicidad semestral, el aplicador de lodos, o quien él designe, deberá comunicar al órgano competente de la Diputación Foral correspondiente, en la forma en que ésta determine, la siguiente información:

P4 – Lohiak dituzten lursailei buruzko sei hilez behingo jarraipena.

P4 – Seguimiento semestral de las parcelas con aplicación de lodos.

L1 – Lohiarekin batera entregatu beharreko dokumentua eta erabil daitekeen gehieneko dosiaren deklarazioa.

L1 – Documento de acompañamiento del lodo y declaración de dosis máxima aplicable.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

(1) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta lohiak betetzen dituen ala ez azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren IIB. eranskinean ezarritako muga-balioak.

(1) Indicar «sí» o «no», según si el lodo cumple o no los valores límite establecidos en el anexo IIB del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre.

(2) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta lohiak betetzen dituen ala ez azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako muga-balioak.

(2) Indicar «sí» o «no», según si el lodo cumple o no los valores límite establecidos en el anexo IV del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre.

(3) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta lohiak betetzen dituen ala ez azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren V. eranskinean ezarritako muga-balioak.

(3) Indicar «sí» o «no», según si el lodo cumple o no los valores límite establecidos en el anexo V del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre.

(4) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta lohiak betetzen dituen ala ez azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren VI. eranskinean ezarritako muga-balioak.

(4) Indicar «sí» o «no», según si el lodo cumple o no los valores límite establecidos en el anexo VI del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre.

(5) Lohia lurzoruan erabiltzeko modukoa bada aurreko parametro guztien arabera, adierazi zenbateko dosia (materia freskoa tonatan/ha eta urteko) erabil daitekeen.

(5) Si el lodo es aplicable al suelo, en función de todos los parámetros anteriores, indicar en qué dosis (toneladas sobre materia fresca/ha y año) podría ser aplicado.

(6) XX Dekretuak ezarritakoari jarraituz, lursail bakar batek lohiak erabiliz izan dezakeen gehieneko nitrogeno-kantitate hau izan behar du: 250 kg N/ha eta urteko.

(6) El Decreto 453/2013, de 26 de noviembre establece, para una misma parcela, el límite máximo de nitrógeno a aportar mediante aplicaciones de lodo en 250 kg N/ha y año.

(7) Azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren VII. eranskinean xedatu da lohiak erabiliz lurzoruan urtean gehitu daitekeen gehieneko metal astunen kantitatea, eta horretarako, 3 urteko batez bestekoa hartu da oinarri.

(7) En el anexo VII del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre se establece la cantidad máxima de metales pesados que pueden añadirse anualmente al suelo mediante la aplicación de lodos, basados en una media de 3 años.

(8) Taularen (6) eta (7) errenkadetan adierazitako lohi-dosietatik, txikiena hartuko da. Dosi hori izango da erabili ahal izango den gehieneko dosia lohia lurzoruan erabiltzean, azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuan xedatutakoari jarraituz; izan ere, osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak eragoztea da helburua.

(8) De las dosis de lodo indicadas en las líneas (6) y (7) de la tabla, se tomará la más baja. Esta dosis será la dosis máxima que deba utilizarse a la hora de aplicar los lodos en suelo en virtud del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre, a fin de evitar efectos perjudiciales sobre la salud y el medio ambiente.

* Lursail berean lohi desberdinak erabiliz gero, lohi-hartzaileak kontuan izan behar du lohi horiek guztiek duten metal astunen kantitateak batu egin behar dituela urteko batez bestekoa egin baino lehen, egiaztatu ahal izateko 3 urteren buruan beteko direla azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren VII. eranskinean xedatutako mugak.

* El receptor de lodos deberá tener en cuenta que, si se aplican distintos lodos sobre una misma parcela, la cantidad de metales pesados añadidos procedentes de todos ellos deberá sumarse antes de realizar la media anual, para comprobar que al cabo de 3 años se cumplirán los límites del anexo VII del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

L2 – Lohi-kudeatzailearen informazioa.

L2 – Información del gestor de lodos.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

L3 – Tratamenduaren balidazioa (tratamendu aurreratuentzat bakarrik).

L3 – Validación del tratamiento (sólo para tratamientos avanzados).

Dokumentazio hau soilik eskatuko da, baldin eta lohi-kudeatzaileak tratamendu aurreratu batek berezko dituen erabilera-murrizketak kontuan hartuta erabili nahi badu lohia.

Esta documentación sólo será requerida cuando el gestor de lodos pretenda aplicarlos con las restricciones de uso propias de un tratamiento avanzado.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

L4 – Lurzoruan erabiliko den lohiari dagokion lohi-sortaren analisia.

L4 – Análisis del lote de lodos al que pertenece el lodo a aplicar al suelo.

Analisi hauek IX. eranskinean xedatutako laginketa- eta azterketa-metodoak erabiliz egingo dira edo eskudun organoak baimendutako beste metodo batzuk erabiliz.

Estos análisis serán realizados siguiendo los métodos de muestreo y análisis del anexo IX u otros métodos autorizados por el órgano competente.

Ezinbestekoa da VIII. eranskinean ezarritako maiztasunez errepikatzea analisi-determinazioak edo maiztasun handiagoz errepikatzea, baldin eta lohien konposizioa oso aldakorra bada.

Será necesario repetir las determinaciones analíticas con la frecuencia establecida en el anexo VIII ó con mayor frecuencia si la composición de los lodos es muy variable.

Eskatutako datuak laborategiak igorritako dokumentazioarekin ordeztu ahal izango dira, baldin eta eskatutako datu berberak ageri badira betiere, zalantzarik eragingo ez duen lohiari buruzko identifikazioarekin batera. Lohien identifikazioak argia izan behar du, haien trazabilitatea zein den jakiteko modukoa.

Los datos requeridos podrán ser sustituidos por la documentación enviada por el laboratorio, siempre y cuando consten estos mismos datos, junto con la identificación inequívoca del lodo. La identificación de los lodos deberá ser tal que permita su trazabilidad.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

5. ml-ean: materia lehorrean; mf-an: materia freskoan.

s. ms.: sobre materia seca; s.mf.: sobre materia fresca.

* 25 g-tan aztertuko da tratamendu ez-aurreratuetan eta 50 g-tan tratamendu aurreratuetan

* Se analizará sobre 25 g en tratamientos no avanzados y sobre 50 g en tratamientos avanzados

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

P1 – Lursaila lohiak erabiltzeko egokia delako deklarazioa.

P1 – Declaración de que la parcela es apta para recibir aportes de lodos.

Lohi-hartzaileak edo hark izendatzen duen hirugarren pertsona batek kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari gutxienez bi aste lehenago jakinaraziko dio, foru-aldundi horrek ezarritako moduan, lohia erabili nahi duela lursail hauetan.

El receptor de lodos, o una tercera persona designada por él, deberá comunicar al órgano competente de la Diputación Foral correspondiente en la forma en que ésta determine, su intención de aplicar lodos en las parcelas abajo mencionadas con una antelación mínima de dos semanas.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

(1) Nekazaritzako Lursailei buruzko Geografia Informazioko Sistemaren identifikazioa: probintzia, udalerri, poligono, lursail eta barrutiaren kodeekin.

(1) Identificación SIGPAC: con códigos de provincia, municipio, polígono, parcela y recinto.

(2) Adierazi zer motatakoa den erabilera-murrizketa gehigarria, azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren IID. eranskinari jarraituz.

(2) Indicar el tipo de restricciones de uso adicionales de acuerdo al anexo IID del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre.

(3) Adierazi «ba» ala ez», kontuan hartuta lurzoruak betetzen dituen azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuak ezarritako baldintzak. Azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren bidez debekatu egiten da lohiak erabiltzea 5,0 pH baino gutxiagoko lurzoruetan.

(3) Indicar «sí» o «no», según si el suelo cumple los requisitos del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre. En el Decreto 453/2013, de 26 de noviembre se prohíbe la aplicación de lodos en suelos con pH inferior a 5,0.

(4) Adierazi «ba» ala ez», kontuan hartuta lurzoruak betetzen dituen azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuak ezarritako baldintzak. Azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren bidez debekatu egiten da lohiak erabiltzea 80 mg/kg baino gehiagoko fosforoa (Olsen) duten lurzoruetan.

(4) Indicar «sí» o «no», según si el suelo cumple los requisitos del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre. En el Decreto 453/2013, de 26 de noviembre se prohíbe la aplicación de lodos en suelos con un contenido de fósforo (Olsen) superior a 80 mg/kg.

(5) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta betetzen dituen ala ez azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren IIB. eranskinean ezarritako muga-balioak.

(5) Indicar «sí» o «no», según si el suelo cumple o no los valores límite establecidos en el anexo III del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre.

(6) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta lursaila Natura 2000 Sarearen barruan dagoen ala ez.

(6) Indicar «sí» o «no», según la parcela esté localizada fuera o dentro de la red Natura 2000.

(7) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta ingurumena dela-eta beste toki babestu batzuen barruan dagoen ala ez, debekatuta baitako halako lursailetan lohiak erabiltzea, baldin eta ez badago lohiak erabiltzea berariaz baimentzen duen jarduera-planik edo -programarik.

(7) Indicar «sí» o «no», según la parcela esté localizada dentro o fuera de otros lugares protegidos por motivos ambientales, ya que sólo se permite aplicar lodos a suelos, si en tales lugares existen planes o programas de actuación que lo permiten expresamente.

(8) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta taulako (2), (3), (4), (5), (6) eta (7) errenkadetako balio murriztaileena.

(8) Indicar «sí» o «no», según el valor más restrictivo de las líneas (2), (3), (4), (5), (6) y (7) de la tabla.

Lursail berean lohi desberdinak erabiliz gero, lohi-hartzaileak kontuan izan behar du lohi horiek guztiek duten metal astunen kantitateak batu behar dituela urteko batez bestekoa egin baino lehen, egiaztatu ahal izateko 3 urteren buruan beteko direla azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren VII. eranskinean xedatutako mugak.

El receptor de lodos deberá tener en cuenta que, si se aplican distintos lodos sobre una misma parcela, la cantidad de metales añadidos procedentes de todos ellos deberá sumarse antes de realizar la media anual, para comprobar que al cabo de 3 años se cumplirán los límites del anexo VII del Decreto 453/2013, de 26 de noviembre.

Lohi-hartzaileak kontuan izan behar du behar-beharrezkoa dela 5 urtean behin lursail bakoitzeko lurzoruaren analisia egitea. Lehendabizikoz erabili zenetik 5 urte igaro badira, eta lohiak berriro erabiltzeko asmorik ez badago, ez da beharrezkoa izango lurzoruaren beste analisi bat egitea.

El receptor de lodos deberá tener en cuenta que es necesario repetir el análisis de suelos de cada parcela cada 5 años. Si, una vez transcurridos 5 años desde la primera aplicación, no se pretende seguir aplicando lodos, no será necesario efectuar un nuevo análisis de suelo.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

P2 – Erabiltzailearen/hartzailearen onarpena, eta beharrezkoa bada, lohia erabiliko den lursailen jabearena.

P2 – Aceptación del usuario/receptor y, en su caso, del propietario de las parcelas en las que se pretenden aplicar lodos.

Lohi-hartzaileak sinatu egin behar du onartzen duela lohiak identifikatutako lursailetan erabiltzea.

El receptor de los lodos deberá firmar su aceptación a que se apliquen lodos en las parcelas identificadas.

Onarpen hau lursailen jabeak sinatuko du, baldin eta bera bada lursail horien erabiltzailea. Lursailaren erabiltzailea ez bada lursailaren jabea biek sinatu behar dute onarpen-dokumentua (jabea eta erabiltzailea/hartzailea). Aipatutako dokumentuan gutxienez adierazi behar da jabearen izena, eta balego, erabiltzearena, NAN/IFK, helbidea, lohia erabiliko den lursailaren identifikazioa (Nekazaritzako Lursailei buruzko Geografia Informazioko Sistemarena), data eta sinadura; eta horrez gain, berariaz adierazi behar da onartzen dela lohi-kudeatzaileak lursail horietan lohia erabiltzeko egindako proposamena.

El firmante de esta aceptación será el propietario de las parcelas en caso de que sea él mismo el usuario de dichas parcelas. En caso de que el usuario no sea el propietario, el documento de aceptación deberá estar firmado por ambos (propietario y usuario/receptor). Dicho documento deberá contener como mínimo el nombre del propietario y, en su caso, del usuario, DNI/CIF, dirección, identificación SIGPAC de las parcelas en las que se pretenden aplicar lodos, fecha y firma e, indicará expresamente que acepta la propuesta del gestor de lodos para aplicarlos en dichas parcelas.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

P3 – Lohiak erabiliko diren lursailetako lurzoruen analisiak.

P3 – Análisis de suelos de las parcelas a las que se pretenden aplicar lodos.

Analisi hauek IX. eranskinean xedatutako laginketa- eta azterketa-metodoak erabiliz egingo dira edo eskudun organoak baimendutako beste metodo batzuk erabiliz.

Estos análisis serán realizados siguiendo los métodos de muestreo y análisis del anexo IX u otros métodos autorizados por el órgano competente.

Ezinbestekoa da VIII. eranskinean ezarritako maiztasunez errepikatzea analisi-determinazioak edo maiztasun handiagoz errepikatzea, baldin eta beharrezkotzat hartzen bada.

Será necesario repetir las determinaciones analíticas con la frecuencia establecida en el anexo VIII ó con mayor frecuencia si se estima necesario.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

ml-ean: materia lehorrean;

ms.: sobre materia seca;

(1) Nekazaritzako Lursailei buruzko Geografia Informazioko Sistemaren identifikazioa: probintzia, udalerri, poligono, lursail eta eremuaren kodeak.

(1) Identificación SIGPAC: códigos correspondientes a provincia, municipio, polígono, parcela y recinto.

(2) Eskatutako datuak laborategiak igorritako dokumentazioarekin ordeztu ahal izango dira, baldin eta eskatutako datu berberak ageri badira betiere, Nekazaritzako Lursailei buruzko Geografia Informazioko Sistemaren lursailari buruzko identifikazioarekin batera. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango laborategiak sinatzea dokumentu honetan.

(2) Estos datos podrán ser sustituidos por la documentación enviada por el laboratorio, siempre y cuando consten estos mismos datos, junto con la identificación SIGPAC de la parcela. En tal caso, no será necesaria la firma del laboratorio en el presente documento.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

P4 – Lohiak dituzten lursailei buruzko sei hilez behingo jarraipena.

P4 – Seguimiento semestral de las parcelas con aplicación de lodos.

Informazio hau sei hilean behin jakinarazi behar dio lohi-erabiltzaileak kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari, foru-aldundi horrek xedatutako moduan. Urtearen lehen seihilekoan egindako erabilerak uztailaren 31 baino lehen jakinarazi behar dira, eta bigarren seihilekoan egindako erabilerak, hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen.

Esta información será comunicada con periodicidad semestral por el aplicador de lodos, al órgano competente de la Diputación Foral correspondiente, en la forma en que ésta determine. Las aplicaciones realizadas en el primer semestre del año, se comunicarán antes del 31 de julio, y las aplicaciones realizadas en el segundo semestre, se comunicarán antes del 31 de enero del año siguiente.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

(1) Lohi-erabiltzaileak zabaldu ditu lohiak eremuan, dela kudeatzailea bera, dela lohi-hartzailea edo dela haietako batek izendatutako hirugarren pertsona bat.

(1) El aplicador de lodos es quien los ha esparcido en el campo, ya sea el propio gestor de lodos, el receptor de los mismos o una tercera persona designada por los mismos.

(2) Zehaztu zein den: bazka-laboreak (adierazi zein), labore estentsiboak (adierazi zein), frutak eta barazkiak (adierazi zein), fruta-arbolak, mahastiak, baso-sartzekoak (zehaztu espeziea) edo beste batzuk (zehaztu zertarako erabiltzen den lurzorua).

(2) Indicar si se trata de: cultivos forrajeros (indicar cuál), cultivos extensivos (indicar cuál), frutas y hortalizas (indicar cuál), árboles frutales, viñedos, plantaciones forestales (indicar especie) u otros (indicar a qué se dedica el suelo).

(3) Lohi-kantitatea, materia freskoa tonatan.

(3) Cantidad de lodos en toneladas de materia fresca.

(4) Gehitutako nitrogenoa erabilitako lohi-kantitatearen arabera, nitrogeno-kantitatea eta lursailaren azalera.

(4) Aporte de nitrógeno realizado según la cantidad de lodo aportada, su contenido en nitrógeno y la superficie de la parcela.

(5) Lohia erabiltzaileari zuzenean eman dion erakunde kudeatzailearen izena (bat etorri behar du L2 fitxan adierazitakoarekin).

(5) Nombre de la entidad gestora que ha proporcionado directamente el lodo al aplicador (debe coincidir con la de la Ficha L2).

(6) Lohiak hartu dituen erakundearen edo pertsonaren izena (bat etorri behar du P2 fitxakoarekin).

(6) Nombre de la entidad o persona receptora de lodos (debe coincidir con la de la Ficha P2).

(7) Lohiaren kodea edo izena lohiarekin batera entregatu beharreko dokumentuan, identifikazioa zalantzarik gabe ziurtatzeko (bat etorri behar du L1 fitxan adierazitakoarekin).

(7) Código o nombre del lodo en el documento de acompañamiento del mismo que asegure su identificación inequívoca (debe coincidir con la de la Ficha L1).

(Ikus .PDF)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN XI. ERANSKINA
GUTXIENEKO DISTANTZIAK LOHIAK LURZORUETAN ERABILTZEKO
(Véase el .PDF)
ANEXO XI AL DECRETO 453/2013, DE 26 DE NOVIEMBRE
DISTANCIAS MÍNIMAS PARA LA APLICACIÓN DE LODOS A SUELOS

Lohiak lurzoruetan erabiltzerakoan, gutxieneko distantzia hauek errespetatu behar dira (horiez gain, aplikatzekoak izango dira kasu jakinetarako Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden araudi zorrotzagoak ere):

Para la aplicación de lodos a suelos deberán respetarse las siguientes distancias mínimas (sin menoscabo de la normativa estatal, o del País Vasco más estricta que pueda existir en casos particulares):

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Ur-ibilguetatik hurbil dauden lurretan (lurgaineko urak), ibai-ertzetik gutxienez 5 metroko zabalerako banda bat utzi behar da ur-ibilguen edo ur geldoen ertzetan; banda horietan ezin izango da lohia erabili.

En tierras cercanas a cursos de agua (aguas superficiales), se deberá dejar una franja de una anchura mínima de 5 metros en las márgenes de las aguas corrientes o estancadas, a partir de la ribera; en las que no podrán aplicarse lodos.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común