Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala

N.º 237, viernes 13 de diciembre de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y FINANZAS
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y POLÍTICA TERRITORIAL
5406
5406

459/2013 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoa.

DECRETO 459/2013, de 10 de diciembre, sobre los vertidos efectuados desde tierra al mar.

Gernikako Estatutuaren 10.31 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du itsasertzaren antolamenduaren esparruan, eta 11.1.a) artikuluak aurreikusten duenez, autonomia-erkidegoaren eskumenekoa da, dagokion lurraldearen barruan Estatuak ingurumen-esparruan duen oinarrizko legeriaren lege-garapena eta gauzatzea egitea, eta hori da, hain zuzen ere, lege-testu honen azken helburua. Azkenik, 12.10 artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoari dagokio Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretara egiten diren industria-isurketen eta isurketa kutsatzaileen esparruan Estatuak duen legeria gauzatzea.

El Estatuto de Gernika, en su artículo 10.31, señala que la Comunidad Autónoma del País Vasco tiene competencia exclusiva en materia de ordenación del litoral y, en su artículo 11.1.a), prevé que sea de competencia de la Comunidad Autónoma el desarrollo legislativo y la ejecución dentro de su territorio de la legislación básica del Estado en materia de medio ambiente, objetivo último de este texto legal. Finalmente, el artículo 12.10 indica que corresponde a la Comunidad Autónoma la ejecución de la legislación del Estado en materia de vertidos industriales y contaminantes en las aguas territoriales del Estado correspondientes al litoral vasco.

Estatutuaren garapenean, 1996ko abuztuaren 30eko 216/1996 Dekretu bidez onartu zen 1996ko uztailaren 29ko Transferentzien Batzorde Mistoaren Akordioa, ingurumenaren eta isurketen esparruan Estatuko Administrazioaren funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa. Akordio horren arabera, Autonomia-Erkidegoak bere gain hartzen dituen Estatuko funtzioen artean honako hauek aipa daitezke, besteak beste: «euskal itsasertzeko uretan egiten diren isurketak ikuskatzea eta, hala badagokio, obrak eta instalazioak ikuskatzea, betiere itsas- lehorreko jabari publikoa okupatzeko emakidak emateko eskumenari kalterik egin gabe; izan ere, Estatuko Administrazioarena da eskumena».

En desarrollo del Estatuto, por Decreto 216/1996, de 30 de agosto, se aprobó el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de 29 de julio de 1996, sobre traspasos de funciones de la Administración del Estado a la CAPV en materia de medio ambiente y vertidos. En virtud del citado Acuerdo, las funciones del Estado que asume la Comunidad Autónoma contemplan, entre otras, «autorizar e inspeccionar los vertidos y, en su caso, las obras e instalaciones precisas, en las aguas del litoral vasco, sin perjuicio de las competencias en orden al otorgamiento de concesiones de ocupación del Dominio Público Marítimo Terrestre, que corresponden a la Administración del Estado».

Itsasertzei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legeak arautzen dituen esparruen baitan, Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusiboko hainbat alor daude, hala nola itsas-lehorreko jabari publikoa babesteko zortasun-eremuan baimenak ematea eta zaintza-lana, edo lehorretik itsasora egiten diren isurketak baimendu eta kontrolatzea. Aipatu denaren ildotik, 1997ko abuztuaren 29an 196/1997 Dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Dekretu horretan ezarri ziren lehorretik itsasora isurketak egiteko baimenak emateko prozedura, itsasadarretan egiten diren isurketak barne, eta itsas-lehorreko jabari publikoa babesteko zortasun-eremuak erabiltzeko baimenak ematekoa ere bai.

Dentro de los campos regulados por la Ley 22/1988, de 28 de julio, de Costas existen áreas de competencia exclusiva de la Comunidad Autónoma como son las autorizaciones y vigilancia en la zona de servidumbre de protección del Dominio Público Marítimo Terrestre, o la autorización y control de vertidos desde tierra al mar. Conforme a lo anterior, el Gobierno Vasco aprobó el Decreto 196/1997, de 29 de agosto, por el que se establecía el procedimiento para el otorgamiento de autorizaciones de vertido desde tierra a mar, incluidos los vertidos en rías, y de uso en las zonas de servidumbre de protección del Dominio Público Marítimo Terrestre.

Bestalde, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea onartzearekin batera, eta berau garatzeko eta gauzatzeko araudia, apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren bitartez onartu zena, onartzearekin batera, ingurumeneko baimen bateraturako prozedura bakundu bat ezarri da. Prozedura horren barruan daude, besteak beste, lehorretik itsasora isurketak egiteko baimenak eta itsasadarretara isurketak egitekoak, aipatutako Legearen 1. eranskinean barne hartutako jardueren kasuan. Dekretu honetan kontuan hartu dira isurketak arautzeko eta kontrolatzeko aipaturiko araudian aurreikusitako betebeharrak.

Asimismo, la aprobación de la Ley 16/2002, de 1 de julio, de prevención y control integrados de la contaminación, y su reglamento de desarrollo y ejecución, aprobado por Real Decreto 509/2007, de 20 de abril, han establecido un procedimiento simplificado de autorización ambiental integrada que engloba, entre otras autorizaciones, las autorizaciones de vertido desde tierra al mar y los vertidos en las rías de aquellas actividades incluidas dentro del anexo 1 de la citada Ley. En el presente Decreto se ha tenido en cuenta las obligaciones de regularización y control de los vertidos contemplados en dicha normativa.

Adierazitako guztiez gain, honako hauetan barne hartutako zehaztapenak hartu dira kontuan: 91/271/EEE Zuzentaraua, 1991ko maiatzaren 21ekoa eta hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzkoa dena, 98/15/EE Zuzentaraua, otsailaren 27koa eta aurreko Zuzentarauaren I. eranskina aldatzen duena, eta ondoren Estatuko ordenamendura egindako transposizioak, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuaren bidez, hori garatu zuen 1996ko martxoaren 15eko 509/1996 Errege Dekretuaren bidez, eta hori aldatzeko 1998ko urriaren 2ko 2116/1998 Errege Dekretuaren bidez.

Se incorporan, además, las determinaciones de la Directiva 91/271/CEE, de 21 de mayo de 1991, sobre el tratamiento de las aguas residuales urbanas, de la Directiva 98/15/CE, de 27 de febrero, que modifica el anexo I de la anterior Directiva, así como las de sus sucesivas trasposiciones al ordenamiento estatal mediante el Real Decreto-ley 11/1995, de 28 de diciembre, por el que se establecen las normas aplicables al tratamiento de las aguas residuales urbanas, desarrollado posteriormente por el Real Decreto 509/1996, de 15 de marzo, y por su modificación conforme al Real Decreto 2116/1998, de 2 de octubre.

2006ko otsailaren 15eko 2006/11/EE Zuzentaraua kontuan hartuta, Dekretu hau lagungarria izango da aipatutako Zuzentarauaren eranskineko I. zerrendan aipatzen diren substantzien kategoria eta multzoetan sailkatutako substantzia arriskugarriek uretan eragindako kutsadura desagerrarazteko, eta eranskin bereko II. zerrendan aipatzen diren substantzien kategoria eta multzoetan sailkatutako substantzia arriskugarriek uretan eragindako kutsadura murrizteko. Era berean, itsas ingurunea babesteko abenduaren 29ko 41/2010 Legea ezartzea ere badago arlo honetan. Lege hori itsasoko eta itsasertzeko uren ingurumen-egoera ona lortzeko lagungarria izango da, eta bereziki, arroko plan hidrologikoetan kontuan izan ez diren itsas ingurunearen babes eta plangintzaren alderdiei dagokienez.

Teniendo en cuenta la Directiva 2006/11/CE, de 15 de febrero de 2006, el presente Decreto contribuirá a la eliminación de la contaminación de las aguas causada por las sustancias peligrosas incluidas en las categorías y grupos de sustancias enumeradas en la Lista I del anexo de la citada Directiva, y a la reducción de su contaminación ocasionada por las sustancias peligrosas incluidas en las categorías y grupos de sustancias enumeradas en la Lista II del mismo anexo. De igual modo, en este ámbito también es de aplicación la Ley 41/2010, de 29 de diciembre, de protección del medio marino. Dicha Ley colaborará en la consecución del buen estado ambiental de las aguas marinas y costeras, sobre todo en los aspectos de la protección o la planificación del medio marino que no se hayan contemplado en los planes hidrológicos de cuenca.

Itsasbazterreko uren kalitatearen kontrolari dagokionez, Lehorretik itsasora egiten diren substantzia arriskugarrien isurketei buruzko araudi orokorra ezartzeko martxoaren 10eko 258/1989 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, EAEk honako eginkizun hauek ditu: kutsatzaileak murrizteko programak gauzatzea, isurketek eragindako ingurune urtarren zaintza, uren kalitatearen laginak hartu eta ikuskapenak, inbentarioak eta analisiak egitea eta datuen bilakaera aztertzea.

En relación con el control de la calidad de las aguas del litoral, conforme al artículo 10 del Real Decreto 258/1989, de 10 de marzo, por el que se establece la normativa general sobre vertidos de sustancias peligrosas desde tierra al mar, entre las funciones de la CAPV se incluye la puesta en práctica de los programas de reducción de la contaminación, la vigilancia del medio acuático afectado por los vertidos, las inspecciones, inventarios, muestreos y análisis de la calidad de las aguas y el estudio de la evolución de los datos.

Beste alde batetik, Dekretu honetan 258/1989 Errege Dekretuan, martxoaren 10ekoa eta lehorretik itsasora egiten diren substantzia arriskugarrien isurketei buruzko araudi orokorra ezartzeko denean xedatzen dena barne hartu da, eta 1989ko urriaren 31ko MOPUren Aginduan, 1991ko maiatzaren 9ko MOPTren Aginduak aldatzen duenean, eta 1992ko urriaren 28ko MOPTren Aginduan, bere esparrua zabaltzen duenean xedatzen dena barne hartu da.Dekretu honetan 2000/60/CE Zuzentarauak, uren politikaren esparruan esku hartzeko esparru komunitario bat ezartzen duenak, adierazitako printzipioak barne hartuta daude. Uren politikaren arabera, trantsizioko uren eta itsasertzeko uren narriadura areagotzea prebenitu behar da eta ingurune urtarraren babesa hobetu behar da, isurketak progresiboki murrizteko berariazko neurriak ezarriz. Halaber, urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauaren ondoriozko betekizunen artean, besteak beste, isurketek eragindako itsasertzeko eta estuarioetako uren monitorizazioa, jarraipena, kontrola eta zaintza egitea dagokio EAEri.

Por otro lado, en el presente Decreto se incorpora lo dispuesto en el anteriormente mencionado Real Decreto 258/1989, de 10 de marzo, y lo establecido en la Orden del MOPU de 31 de octubre de 1989, modificada por la Orden del MOPT de 9 de mayo de 1991 y la Orden del MOPT de 28 de octubre de 1992 que amplía su ámbito. También se integran los principios de la Directiva 2000/60/CE, por la que se establece un marco comunitario de actuación en el ámbito de la política de aguas. Dicha Directiva tiene entre sus objetivos la prevención del deterioro adicional de las aguas de transición y costeras y la mejora de la protección del medio acuático mediante medidas específicas de reducción progresiva de vertidos. De igual modo, y en el marco de las obligaciones derivadas de dicha Directiva, la CAPV cuenta entre sus atribuciones con la monitorización, el seguimiento así como el control y vigilancia de las aguas costeras y estuarinas afectadas por los vertidos.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriak arautzen dituen abenduaren 30eko 62/2003 Legearen bitartez onartu zen Esparru Zuzentarauaren transposizioa, eta itsasora egiten diren isurketen printzipio orokorrak barne hartu ziren arloko legerian «Itsasoko uren babesarekin, isurketak, isurtzeak eta lehentasunezko substantzien galera eten edo pixkanaka desagerraraztea lortu nahi da, eta azken xedea da ingurune urtarrean oinarrizko balioen hurbileko kontzentrazioak lortzea, jatorri naturala duten substantzien kasuan, eta zeroren hurbilekoak izatea, berriz, substantzia sintetiko artifizialen kasuan».

Mediante la Ley 62/2003, de 30 de diciembre, de Medidas Fiscales, Administrativas y de Orden Social, se aprobó la transposición de la Directiva Marco incorporándose en la legislación sectorial los principios generales de los vertidos marinos «La protección de las aguas marinas tendrá por objeto interrumpir o suprimir gradualmente los vertidos, las emisiones y las pérdidas de sustancias prioritarias, con el objetivo último de conseguir concentraciones en el medio marino cercanas a los valores básicos por lo que se refiere a las sustancias de origen natural y próximas a cero por lo que respecta a las sustancias sintéticas artificiales».

Bestalde, ekainaren 23ko EAEko Uraren 1/2006 Legeak, ingurumen-helburuen artean, gainazaleko ur-masa guztien narriaduraren prebentzioa eta lehentasunezko substantzien isurketen ondoriozko kutsadura progresiboki murriztea jasotzen du, isurketak, isuriak eta lehentasunezko substantzia arriskugarrien isurketak, isuriak eta galerak eragotziz desagerraraziz.

Por su parte la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas de la CAPV ha incorporado dentro de sus objetivos ambientales la prevención del deterioro del estado de todas las masas de agua superficiales y la reducción progresiva de la contaminación procedente de sustancias prioritarias impidiendo o suprimiendo los vertidos, las emisiones y las pérdidas de sustancias peligrosas prioritarias.

Lurralde-antolamenduari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Antolatu eta Babesteko Lurraldearen Arloko Plana aipatu behar da. 2007ko maiatzaren 13ko 43/2007 Dekretu bidez onartu zen aipatutako LAPa eta bere artikuluen artean, 22/1988ko Legearen, uztailaren 28koa eta itsasertzei buruzkoa denaren zenbait artikulu barne hartzen ditu.

En materia de ordenación territorial cabe citar el Plan Territorial Sectorial de Protección y Ordenación del Litoral de la CAPV, aprobado mediante el Decreto 43/2007, de 13 de mayo, que incorpora dentro de su articulado varios artículos de la Ley 22/1988, de 28 de julio, de Costas.

Dekretu honen xedea da lehorretik itsasora egiten diren isurketei dagokien esparru juridikoa osatzea, itsasadarretara egiten diren isurketak barne hartuta, eta ikuspegi administratibotik zein ingurumenekotik eta zerga-esparrua eta zehapen-esparrua kontuan hartuta egin behar da. Dekretuan barne hartuta daude uren esparruko ingurumen-kalitateko arauei buruzko abenduaren 16ko 2008/105/EE Zuzentarauaren gidalerro nagusiak, eta horren transposizioa Estatuko araudira urtarrilaren 21eko 60/2011 Errege Dekretuaren bidez, uren politikaren esparruko ingurumen-kalitateko arauei buruzkoa.

El objeto del presente Decreto es completar el marco jurídico que debe afectar a los vertidos desde tierra a mar, incluidos los vertidos en las rías, tanto desde el punto de vista administrativo y ambiental, como desde el punto de vista tributario y sancionador. El Decreto incorpora los fundamentos de la Directiva 2008/105/CE, de 16 de diciembre de 2008 relativa a las normas de calidad ambiental en el ámbito de la política de aguas y su transposición a la normativa estatal conforme al Real Decreto 60/2011, de 21 de enero, sobre normas de calidad ambiental en el ámbito de la política de las aguas.

Dekretu honen III. kapituluari dagokionez, Estatuko oinarrizko ingurumen-legeria garatzeko Estatutuak ematen duen ahalmena gauzatu eta Itsasertzei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako isurketa-kanona, aipatutako Legea gauzatzeko araudi orokorrean zehazten ez dena, arautu da. Dekretu honi zentzu osoa eta integrala emate aldera, berriro ere Legeak ezartzen duenaz zenbait prezeptu jasotzen dira hemen.

En el Capítulo III del presente Decreto, ejercitando la facultad estatutaria de desarrollo de la legislación ambiental básica del Estado, se reglamenta el canon de vertido previsto en el artículo 85 de la Ley 22/1988, de 28 de julio, de Costas, que carece de despliegue en el Reglamento general de ejecución de dicha Ley. Además, se recogen determinados preceptos que reiteran lo establecido en la Ley a los efectos de dotar de un sentido completo e integral a este Decreto.

IV. kapituluak arau-hausteen eta zehapen-araubidea arautzen du, bai berariazko xedapenak, bai eskumenei eta prozedurari buruzko araudi komuna, eta ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legean ezarritako uren araubide juridiko eta zehapen-araubide berrian barne hartutako aurreikuspenak kontuan hartuta egiten da.

El Capítulo IV regula el régimen de infracciones y sanciones, tanto en sus disposiciones específicas como en la normativa común, referida a competencia y procedimiento, de forma que se acomode a las previsiones contenidas en el nuevo régimen jurídico y sancionador de las aguas establecido en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

I. eranskinean, bestalde, substantzia kutsatzaileen mugako isurtze-balioak zehaztu dira. Aipatutako eranskinean, martxoaren 10eko 258/1989 Errege Dekretuaren I. Zerrendako substantzia arriskugarriak barne hartu dira. Errege Dekretu horretan barne hartzen diren mugako isurtze-balioak, 1989ko urriaren 31ko MOPUren Aginduan, 1991ko maiatzaren 9ko MOPTren Aginduak aldatzen duenean, eta 1992ko urriaren 28ko MOPTren Aginduan, bere esparrua zabaltzen duenean adierazitakoaren arabera definitu dira.

En el anexo I se establecen los valores límites de emisión para los vertidos de las distintas sustancias contaminantes. En dicho anexo se han incluido las sustancias peligrosas de la Lista I del Real Decreto 258/1989, de 10 de marzo, que tienen definidos valores límites de emisión conforme a la Orden del MOPU, de 31 de octubre de 1989, modificada por la Orden del MOPT, de 9 de mayo de 1991, y la Orden del MOPT, de 28 de octubre de 1992, que amplía su ámbito.

II. eranskinean lehentasunezko substantzien, substantzia preferenteen eta hainbat kutsatzaileren ingurumen-kalitateko arauak (IKA) barne hartu dira, uren politikaren esparruko ingurumen-kalitateko arauei buruzko urtarrilaren 21eko 60/2011 Errege Dekretuaren arabera. III. eranskinean isurketen K koefizientea zehazteko mekanismoa ikus daiteke.

En el anexo II se incorporan las normas de calidad ambiental (NCA) de las sustancias prioritarias, preferentes y de otros contaminantes conforme al Real Decreto 60/2011, de 21 de enero, sobre las normas de calidad ambiental en el ámbito de la política de aguas. En el anexo III se recoge el mecanismo de determinación del coeficiente K de los vertidos.

Beste alde batetik, IV. eranskinean Isurketaren Jarraipenerako Aukerako Protokoloaren ezaugarriak aipatzen dira, eta protokolo hori jarraitzeko aukera ematen zaie pertsona edota erakunde titularrei, kanonaren kuota kalkulatzeko. V. eranskinean substantzia kutsatzaileen erreferentziazko metodo analitikoak barne hartu dira. Eta, azkenik, VI. eranskinean isurketen ondorioz itsas-lehorreko jabari publikoan eragindako kaltea baloratzeko irizpide teknikoak jaso dira.

Por otro lado, en el anexo IV se incluye las características del Protocolo Opcional de Seguimiento del Vertido, al cual podrán acogerse alternativamente las personas o entidades titulares para el cálculo de la cuota del canon. En el anexo V se incluyen los métodos de análisis de referencia de las distintas sustancias contaminantes. Y, por último, en el anexo VI se recogen los criterios técnicos para la valoración de los daños al Dominio Público Marítimo Terrestre por vertidos.

Amaitzeko, Dekretu hau lagungarria izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenaren Esparru Programaren zenbait konpromiso betetzeko, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan itsasoko eta lehorreko eremuan isuritako guztizko karga kutsatzaileak murrizteko.

Finalmente, el presente Decreto colaborará en la consecución de algunos de los compromisos del Programa Marco Ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, entre ellos, la reducción de las cargas contaminantes totales vertidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco al Dominio Público Marítimo Terrestre.

Dekretuaren izapidetzan, bete egin dira uztailaren 18ko 27/2006 Legeak dakarrena eta bertako printzipioak, hots, ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/35/EE Zuzentarauak barne hartzen ditu), eta horretarako, aukera guztiak zabalik zeudenean, interesatuei kontsulta egin eta testua jendaurrean ikusgai jarri zen, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez –2012ko otsailaren 20ko EHAAren 36. zenbakian argitaratua–.

Durante su tramitación, se han observado las previsiones y principios de la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente (incorpora las Directivas 2003/4/CE y 2003/35/CE), y a tal fin se ha consultado a los interesados cuando todas las posibilidades estaban abiertas, y sometido el texto a exposición pública mediante Resolución de 20 de enero de 2012, del Director General de la Agencia Vasca del Agua publicada en el BOPV n.º 36, de 20 de febrero de 2012.

Adierazitako guztia kontuan hartuta, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin, eta Gobernu Kontseiluak 2013ko abenduaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honakoa

Por todo lo cual, a propuesta del Consejero de Hacienda y Finanzas y de la Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 10 de diciembre de 2013,

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea eta esparrua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito.

1.– Dekretu honen xedea da:

1.– Es objeto del presente Decreto:

a) Administrazio-neurriak ezartzea lehorretik itsasora egiten diren isurketen ingurumen-baimenen eta -araubidearen esparruan, Itsasertzei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen III. tituluko IV. Kapituluaren II. Sekzioaren arabera, hartara, 2000/60/EE Zuzentarauaren 4. artikuluan, ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen 16. artikuluan eta Plan Hidrologikoan adierazitakoa jarraitu eta ingurumen-helburuak betetzeko.

a) El establecimiento de medidas administrativas en materia de autorización y régimen ambiental de los vertidos efectuados desde tierra al mar conforme a la Sección II del Capítulo IV del Título III de la Ley 22/1988, de 28 de julio, de Costas con el fin de alcanzar los objetivos medioambientales, en cumplimiento de lo dispuesto en el artículo 4 de la Directiva 2000/60/CE, en el artículo 16 de la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas y en el Plan Hidrológico.

b) Itsasertzei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 85. artikuluan araututa dagoen araubide ekonomiko-finantzarioa garatzea.

b) El desarrollo del régimen económico-financiero regulado en el artículo 85 de la Ley 22/1988, de 28 de julio, de Costas.

c) Esparruko zehazpen-araubidea garatzea.

c) El desarrollo del régimen sancionador establecido en esta materia.

2.– Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ezarriko da, hain zuzen ere itsas- lehorreko jabari publikotik egiten diren hondakin-uren isurketen gainean.

2.– El presente Decreto es de aplicación en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco a los vertidos de aguas residuales efectuados desde tierra al Dominio Público Marítimo Terrestre.

2. artikulua.– Definizioak.

Artículo 2.– Definiciones.

Dekretu honen ondorioetarako, honako definizio hauetan adierazitakoa hartuko da kontuan:

A los efectos del presente Decreto, se entiende por:

1.– Kutsadura: giza jardueraren ondorioz, gizakion osasunerako edota ekosistema urtarren zein zuzenean ekosistema urtarren mende dauden lehorreko ekosistemen kalitaterako kaltegarriak izan daitezkeen eta ingurumeneko ondasun materialak eta bestelako erabilera zilegiak kaltetzen edo narriatzen dituzten substantziak edo energia sartzea atmosferan, uretan edo lurrean.

1.– Contaminación: la introducción directa o indirecta, como consecuencia de la actividad humana, de sustancias o energía en la atmósfera, el agua o el suelo, que puedan ser perjudiciales para la salud humana o para la calidad de los ecosistemas acuáticos, o de los ecosistemas terrestres que dependan directamente de ecosistemas acuáticos, y que causen daños a los bienes materiales o deterioren o dificulten el disfrute y otros usos legítimos del medio ambiente.

2.– Isurketa: edozein bitarteko erabilita, itsas-lehorreko jabarira lehorretik zuzenean edo zeharka egiten den hondakin-uren hustea edo isurtzea da, edo etxean, industrian, nekazaritzan, abeltzaintzan edo bestelako jarduera batean erabilitakoak hustea edo isurtzea, baita erabili ondoren uraren ezaugarriak edo konposizioa aldatzen ez bada ere.

2.– Vertido: evacuación o emisión directa o indirecta a través de cualquier medio desde tierra al Dominio Público Marítimo Terrestre de las aguas residuales, incluidos alivios, o utilizadas en una actividad doméstica, industrial, agrícola, ganadera, o de otro tipo, incluso sin haber producido una alteración de las características o composición del agua tras dicha utilización.

3.– Etxeko hondakin-urak: etxeak eta zerbitzuak kokatzen diren zonetatik datozen hondakin-urak. Giza metabolismoak eta etxean garatzen diren eta merkataritza, industria, nekazaritza eta abeltzaintzakoak ez diren jarduerek sortutako hondakin-urak dira.

3.– Aguas residuales domésticas: las aguas residuales procedentes de zonas de vivienda y servicios generadas principalmente por el metabolismo humano y las actividades domésticas no comerciales, industriales, agrícolas ni ganaderas.

4.– Industriako hondakin-urak: merkataritza, industria, nekazaritza edo abeltzaintzako edozein jarduera garatzeko erabiltzen diren establezimenduetatik isuritako hondakin-ur guztiak, etxeko hondakin-urak ez direnak. Aipatutako establezimenduetatik datozen eurien jariatze-urak industriako hondakin-urtzat joko dira, kutsatuta badaude edo kutsatuta egon badaitezke.

4.– Aguas residuales industriales: todas las aguas residuales vertidas desde establecimientos utilizados para efectuar cualquier actividad comercial, industrial, agrícola o ganadera, que no sean aguas residuales domésticas. Las aguas de escorrentía pluvial procedentes de estos establecimientos que estén o sean susceptibles de estar contaminadas también tendrán la consideración de agua residual industrial.

5.– Hiriko hondakin-urak: etxeko hondakin-urak edo horien eta industriako hondakin-uren eta/edo eurien jariatze-uren arteko nahasketa. Kasu honetan, industriako hondakin-uren kontzentrazioa ez da % 30 baino gehiago izango.

5.– Aguas residuales urbanas: las aguas residuales domésticas o la mezcla de las mismas con aguas residuales industriales y/o aguas de escorrentía pluvial. Para tener esta consideración la concentración de aguas residuales industriales no superará el 30%.

6.– Gainazaleko urak: ur kontinentalak, lurpeko urak izan ezik; erdibideko urak eta itsasertzeko urak, eta, egoera kimikoari dagokionez, jurisdikziopeko urak ere bai.

6.– Aguas superficiales: las aguas continentales, excepto las aguas subterráneas; las aguas de transición y las aguas costeras, y, en lo que se refiere al estado químico, también las aguas territoriales.

7.– Itsasertzeko urak: jurisdikziopeko uren zabalera neurtzeko erabiltzen den lerro nagusitik hurbilen dagoen puntutik itsas milia batera dagoen lerro batetik lehorrera artean dauden gainazaleko urak dira. Ibai-ibilguen kasuan, erdibideko uren kanpo-mugara arte zabaltzen dira.

7.– Aguas costeras: son las aguas superficiales situadas hacia la tierra desde una línea cuya totalidad de puntos se encuentren a una distancia de una milla náutica del punto más próximo de la línea de base que sirve para medir la anchura de las aguas territoriales y que se extienden, en el caso de cursos de agua, hasta el límite exterior de las aguas de transición.

8.– Trantsizioko urak: ibaien bokaletatik gertu dauden gainazaleko ur-masak. Nahiko gaziak dira, itsasertzeko uretatik duten gertutasunaren ondorioz, baina ur gezako fluxuen eragin nabarmena dute, halaber.

8.– Aguas de transición: masas de agua superficiales próximas a las desembocaduras de los ríos y que son parcialmente salinas como consecuencia de su proximidad a las aguas costeras, pero que reciben una notable influencia de flujos de agua dulce.

9.– Eremu kaltebera 1996ko martxoaren 15eko 509/1996 Errege Dekretuaren III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera berariaz aitortu diren ingurune urtarrak edo urak.

9.– Zona sensible: medio o zona de aguas declaradas expresamente con los criterios establecidos en el anexo III del Real Decreto 509/1996, de 15 de marzo, o normativa vigente aplicable.

10.– Nahasketa-eremua: Isurketa-puntu baten ondoan dagoen eremua da, eta horretan osagai ezberdinen kontzentrazioak ez datoz bat efluentearen eta ingurune hartzailearen nahasketa osoarenekin.

10.– Zona de mezcla: zona adyacente a un punto de vertido donde las concentraciones de los diferentes constituyentes no corresponden al régimen de mezcla completa del efluente y el medio receptor.

11.– Isurketaren eroanbidea: itsaspeko hustubideak zein urak husteko eroanbideak barne hartzen dira.

11.– Conducción de vertido: término que engloba tanto a los emisarios submarinos como a las conducciones de desagüe.

12.– Hustubideko hoditeria: hondakin-urak tratamendu-instalaziotik itsasora garraiatzen dituen eroanbidea, irekia ala itxia, itsaspeko hustubideen baldintzak bete gabe gainazalean isurketak egiten dituena edo itsaspeko deskargak egiten dituena.

12.– Conducción de desagüe: conducción abierta o cerrada que transporta las aguas residuales desde la estación de tratamiento hasta el mar, vertiendo en superficie o mediante descarga submarina sin que se cumplan las condiciones de los emisarios submarinos.

13.– Itsaspeko hustubidea: hondakin-urak tratamendu-instalaziotik itsasoan isurtzeko eremu batera garraiatzen dituen eroanbide itxia. Kasu honetan, bi baldintza hauek betetzen dira:

13.– Emisario submarino: conducción cerrada que transporta las aguas residuales desde la estación de tratamiento hasta una zona de inyección al mar, de forma que se cumplan las dos condiciones siguientes:

– Itsasbeheran itsasertzeko lerroaren eta hurbilen dagoen deskarga-pitaren arteko distantzia 500 m-tik gorakoa izatea.

– Que la distancia entre la línea de costa en la bajamar viva equinoccial y la boquilla de descarga más próxima a ésta sea mayor de 500 m.

– 1993ko uztailaren 13ko Aginduan, lehorretik itsasora isurketak egiteko eroanbideen proiekturako instrukzioa onartzen duenean barne hartzen diren prozeduren arabera kalkulatutako hasierako diluzioak 100:1-etik gorakoa izan behar du, aurreikusitako emari maximoaren hipotesirako, eta ez da geruzapenik egongo.

– Que la dilución inicial calculada según los procedimientos indicados en la Orden de 13 de julio de 1993, por la que se aprueba la instrucción para el proyecto de conducciones de vertidos desde tierra al mar, sea mayor de 100:1 para la hipótesis de máximo caudal previsto y ausencia de estratificación.

14.– Detekzio-muga: kontzentrazio-balio jakin bat da eta analisi bati helduta, balio hori gainditzen denean, lagin bat eta lagin garbi batetik desberdina dela baieztatu daiteke, ziurtasun handiarekin. Lagin garbia esatean, interesatzen zaigun analitikoa ez duen diluzioa ulertu behar da.

14.– Límite de detección: en una determinación analítica, valor de concentración o señal de salida por encima del cual se puede afirmar, con un nivel declarado de confianza, que una muestra es diferente de una muestra en blanco, entendiéndose por blanco aquella dilución que no contiene el analito de interés.

15.– Kuantifikazio-muga: analisi bati helduta, zehaztasun-maila nahikoarekin ezarri daitekeen detekzio-mugaren multiplo konstantea da. Kuantifikazio-muga kalkulatzeko, eredu edo lagin egoki bat erabil daiteke, eta kalibrazio-kurbaren kalibrazio-punturik baxuena lor daiteke, lagin zuriaren balioa kentzen bazaio. Definizio honetan aipatutako multiplo konstantearen balioa gutxienez ere 3 izango da.

15.– Límite de cuantificación: en una determinación analítica es el múltiplo constante del límite de detección que se puede determinar con un grado aceptable de exactitud y precisión. El límite de cuantificación se puede calcular utilizando un patrón o muestra adecuada y se puede obtener del punto de calibración más bajo en la curva de calibración, excluido el valor del blanco. El múltiplo constante al que se refiere esta definición será como mínimo un valor de 3.

16.– Erreferentziazko metodo analitikoa: neurketa-metodo honek eskaintzen dituen zehaztasunari eta doitasunari esker, kasuan-kasuan aztertzen den aldagaiaren ohiko mailarekiko desberdintasun esanguratsuak dituzten kontzentrazio-mailak bereizi daitezke.

16.– Método de análisis de referencia: es aquel método de medición en el que la exactitud, y la precisión sean las adecuadas para diferenciar niveles de concentración que, en el rango habitual de la variable analizada, representen diferencias significativas.

17.– Zehaztasuna: metodo analitiko baten akats sistematikoa zehazten du balio honek eta behin eta berriz egindako neurketa askoren batez besteko balioaren eta magnitude baten balio zehatzaren arteko desberdintasuna erakusten du.

17.– Exactitud: valor que determina el error sistemático de un método de análisis y representa la diferencia entre el valor medio de un gran número de mediciones reiteradas y el valor exacto de una magnitud.

18.– Doitasuna: metodo analitiko baten ausazko akatsa zehazten du balio honek eta batez besteko baten inguruan emaitzen sakabanaketaren desbideratze tipiko gisa adierazten da, normalean (lote bakoitzaren barruan eta loteen artean). Desbideratze tipiko erlatiboaren bikoitza jotzen da doitasun egokitzat.

18.– Precisión: valor que determina el error aleatorio de un método de análisis y se expresa habitualmente como la desviación típica (dentro de cada lote y entre lotes) de la dispersión de resultados en torno a la media. Se considera una precisión aceptable el doble de la desviación típica relativa.

19.– Neurketa-ziurgabetasuna: emaitza analitiko bati lotutako parametro ez-negatibo bat da eta magnitude bati esleitutako balio kuantitatiboen sakabanaketaren karakterizazioa egiten du, erabilitako informazioa oinarrian hartuta.

19.– Incertidumbre de medida: parámetro no negativo asociado a un resultado analítico que caracteriza la dispersión de los valores cuantitativos atribuidos a un mensurando basándose en la información utilizada.

20.– Ingurumen-kalitateko arauak (IKA): biotan, uretan edo jalkinetan kutsatzaile jakin batek edo kutsatzaile multzo batek izan dezakeen gehienezko kontzentrazioa adierazten du. Kontzentrazio hori ez da gainditu behar, gizakion osasuna eta ingurumena babestu nahi badira. Atalase hori Kontzentrazio Maximo Onargarri gisa (IKA-KMO) edo Urteko Batez Besteko Balioa (IKA-UBB) gisa adierazi daiteke.

20.– Normas de calidad ambiental (NCA): la concentración de un determinado contaminante o grupo de contaminantes en el agua, los sedimentos o la biota, que no debe superarse en aras de la protección de la salud humana y el medio ambiente. Este umbral puede expresarse como Concentración Máxima Admisible (NCA-CMA) o como Valor Medio Anual (NCA-MA).

21.– Ingurumen-helburuak: 2000/60/EE Zuzentarauaren 4. artikuluan ezarritako helburuak eta 2006ko ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen 16. artikuluan ezarritakoak, eta Plangintza Hidrologikoan ezartzen direnak.

21.– Objetivos medioambientales: los objetivos establecidos en el artículo 4 de la Directiva 2000/60/CE y en el artículo 16 de la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas y los que así se especifiquen en la Planificación Hidrológica.

22.– Substantzia kutsatzailea: kutsadura eragin dezakeen edozein substantzia eta, bereziki, dekretu honen II. eranskinean barne hartutakoak.

22.– Sustancia contaminante: cualquier sustancia que pueda causar contaminación y, en particular, las recogidas en el anexo II del presente Decreto.

23.– Substantzia arriskugarriak: substantzia edo substantzia-multzo toxikoak, iraunkorrak eta biometakuntza eragin dezaketenak, bai eta antzeko arriskuak eragin ditzaketen substantziak ere.

23.– Sustancias peligrosas: son las sustancias o grupos de sustancias que son tóxicas, persistentes y pueden causar bioacumulación, así como otras sustancias que entrañan un nivel de riesgo análogo.

24.– Lehentasunezko substantzia: EBko ingurune urtarrarentzat, edo ingurune urtarraren bitartez, arrisku esanguratsua dakarten substantziak dira, ur edangarria hartzeko erabiltzen diren uren kasuan zehaztutako antzeko arriskuak barne hartuta. Azken horiek 2000ko urriaren 23ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/60/EE Zuzentarauaren 16. artikuluan arautzen dira –uren politiken baitan esparru komunitario bat ezartzen da bertan–.

24.– Sustancia prioritaria: sustancias que presentan un riesgo significativo para el medio acuático comunitario, o a través de él, incluidos los riesgos de esta índole para las aguas utilizadas para la captación de agua potable, y reguladas a través del artículo 16 de la Directiva 2000/60/CE, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 23 de octubre de 2000, por la que se establece un marco comunitario de actuación en el ámbito de la política de aguas.

25.– Lehentasunezko substantzia arriskugarria: Substantzia arriskugarriei buruzko EBko legeriaren eta nazioarteko akordioen arabera, arrisku berezia duen lehentasunezko substantzia da.

25.– Sustancia peligrosa prioritaria: sustancia prioritaria considerada de especial riesgo a tenor de la legislación comunitaria pertinente relativa a sustancias peligrosas o en acuerdos internacionales pertinentes.

26.– Substantzia preferentea: toxikotasun, iraunkortasuna eta biometakuntza berezia edukitzeagatik edo ingurune urtarrean duen agerpen garrantzitsuagatik, arrisku esanguratsua eragin dezakeen kutsatzailea.

26.– Sustancia preferente: contaminante que presenta un riesgo significativo a tenor de la normativa estatal debido a su especial toxicidad, persistencia y bioacumulación o por la importancia de su presencia en el medio acuático.

27.– Equimetala (MEQ): hainbat metalen kontzentrazioaren adierazpen bateratua da eta dekretu honen III. eranskineko formularen arabera kalkulatzen da.

27.– Equimetal (MEQ): es la expresión conjunta de las concentraciones de varios metales calculada según la fórmula establecida en el anexo III del presente Decreto.

28.– Mugako isurtze-balioa: kutsatzaile jakin baten kontzentrazioa edo isurtze-maila, parametro zehatz baten antzera adierazita. Dagokion balioa ez da gaindituko isurketan, epealdi batean edo gehiagotan.

28.– Valor límite de emisión: la concentración o el nivel de emisión de un determinado contaminante expresada como algún parámetro concreto, cuyo valor no debe superarse en el vertido en uno o más periodos de tiempo.

II. KAPITULUA
BAIMENTZE ARAUBIDEA ETA INGURUMEN ARAUAK
CAPÍTULO II
RÉGIMEN DE AUTORIZACIÓN Y NORMAS AMBIENTALES

3. artikulua.– Isurketa-baimena.

Artículo 3.– Autorización de vertido.

1.– Dekretu honen ezarpen-esparruan barne hartzen diren isurketa guztiek behar dute administrazio-baimena. Isurketa-baimenaren helburua ur-masen eta zona babestuen egoera ona lortzea da.

1.– Todos los vertidos incluidos en el ámbito de aplicación del presente Decreto requieren autorización administrativa. La autorización de vertido tendrá como objetivo la consecución del buen estado de las masas de aguas y de las zonas protegidas.

2.– Isurketa kutsatzaileen kasuan, baimena eskatzen duen pertsonak edo erakundeak isurketak desagerrarazteko edo tratamendua emateko aukerako konponbide bat aplikatzeko ezintasuna edo zailtasuna justifikatu beharko du, aldez aurretik.

2.– En el caso de vertidos contaminantes la persona o entidad peticionaria de la autorización deberá justificar previamente la imposibilidad o dificultad de aplicar una solución alternativa para la eliminación o tratamiento de dichos vertidos.

3.– Dekretu honetan aurreikusten da lehorretik euskal itsasertzera egiten diren hondakin-uren isurketa-baimenei dagokien administrazio-araubidea, eta 196/1997 Dekretuan ere bai. Azken hori 1997ko abuztuaren 29koa da eta itsas-lehorreko jabari publikoa babesteko zortasun- eremuan erabilera-baimenak emateko prozedura ezartzen du.

3.– El régimen administrativo para la autorización de vertidos de aguas residuales desde tierra al litoral vasco será el previsto en el presente Decreto, y en el Decreto 196/1997, de 29 de agosto, por el que se establece el procedimiento para el otorgamiento de autorizaciones de uso en la zona de servidumbre de protección del Dominio Público Marítimo Terrestre y de vertido desde tierra al mar.

4.– Uraren Euskal Agentziari dagokio isurketa-baimenen prozeduren izapideak egitea eta horiek ebaztea.

4.– Corresponde a la Agencia Vasca del Agua la tramitación y resolución de los procedimientos de autorización de vertido.

5.– 2002ko uztailaren 1eko Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuari buruzko 16/2002 Legeak eta berau garatzeko araudiak eragiten dituzten jarduerek sortutako isurketen kasuan, isurketa-baimenak EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen Organoak ematen duen ingurumeneko baimen bateratuaren barruan sartuko dira, eta Uraren Euskal Agentziari dagokio isurketaren onargarritasunaren txostena egitea eta, hala badagokio, isurketaren ezaugarriak eta uren egoera ekologiko ona ziurtatzeko neurri zuzentzaileak zehaztea.

5.– En el caso de vertidos generados por actividades afectadas por la Ley 16/2002, de 1 de julio, de prevención y control integrados de la contaminación y su reglamento de desarrollo, las autorizaciones de vertido quedarán incluidas dentro de la autorización ambiental integrada a otorgar por el Órgano Ambiental de la Administración General del País Vasco, correspondiendo a la Agencia Vasca del Agua la emisión del informe de admisibilidad del vertido y, en su caso, determinar las características del mismo y las medidas correctoras a adoptar a fin de preservar el buen estado ecológico de las aguas.

6.– Aurreko atalean aipatutako txostena derrigorrezkoa eta loteslea da eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legean adierazitako epeen barruan igorriko da. Modu berean, ingurumeneko baimen bateratua emateko eskumena duen organoak hartzen den erabakia jakinaraziko dio Uraren Euskal Agentziari.

6.– El informe regulado en el párrafo anterior tendrá carácter preceptivo y vinculante y deberá emitirse en los términos estipulados en la mencionada Ley 16/2002, de 1 de julio. Asimismo, el órgano competente para otorgar la autorización ambiental integrada notificará la resolución a la Agencia Vasca del Agua.

4. artikulua.– Debekuak.

Artículo 4.– Prohibiciones.

1.– Debekatuta daude lehorretik itsasora zuzenean zein zeharka egiten diren isurketa guztiak, isurketen izaera eta egoera fisikoa edozein dela, kasuan-kasuan dagokion administrazio-baimena lortu ezean.

1.– Quedan prohibidos todos los vertidos, cualquiera que sea su naturaleza y estado físico, que realizados de forma directa o indirecta desde tierra al mar no cuenten con la correspondiente autorización administrativa.

2.– Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezin da isuri osasun publikoan eta ingurune naturalean arriskua edo onar daitekeena baino kalte handiagoa eragin dezakeen substantziarik, ezta energia-formarik erabili ere.

2.– No podrán verterse sustancias ni introducirse formas de energía que puedan comportar un peligro o perjuicio superior al admisible para la salud pública y el medio natural, con arreglo a la normativa vigente.

3.– Uraren Euskal Agentziak industria-prozesuetatik datozen isurketak debekatu ahal ditu eremu jakin batzuetan, hala nola bainu-eremuetan, eremu babestuetan edo bereziki erasanerrazak diren bestelako eremu batzuetan, baldin eta nahiz eta tratamendua jaso, indarrean dagoen araudiaren arabera itsas-lehorreko jabari publikoan eragin dezaketen kutsadurak maila onargarriak gainditzen baditu, bere funtzionamendu arruntean zein aurreikus daitezkeen salbuespenetan.

3.– La Agencia Vasca del Agua podrá prohibir, en zonas concretas tales como zonas de baño, áreas protegidas u otras zonas especialmente vulnerables, aquellos vertidos procedentes de procesos industriales que a pesar del tratamiento a que sean sometidos, puedan constituir riesgo de contaminación superior a la admisible, según la normativa vigente, para el Dominio Público Marítimo Terrestre, bien sea en su funcionamiento normal o en caso de situaciones excepcionales previsibles.

5. artikulua.– Baimenen eragina.

Artículo 5.– Alcance de las autorizaciones.

1.– Itsas-lehorreko jabari publikoan isurketak eragiten dituzten edota eragin ditzaketen industria-instalazioak edo –jarduerak ezartzeko, aldatzeko edo lekuz aldatzeko gaitzen duten administrazio-tituluak lortzeko, aldez aurretik kasuan-kasuan isurketa-baimena eta Itsas– lehorreko Jabari Publikoa babesteko zortasun-eremuan lanak egiteko baimena lortu behar dira.

1.– Los títulos administrativos habilitantes para el establecimiento, modificación o traslado de instalaciones industriales o actividades que originen o puedan originar vertidos al Dominio Público Marítimo Terrestre se otorgarán supeditados a la obtención de la correspondiente autorización de vertido y concesión de ocupación del Dominio Público Marítimo Terrestre y, en su caso, la autorización de obras en zona de servidumbre de protección del Dominio Público Marítimo Terrestre.

2.– Edozein kasutan, ezarri, aldatu edo lekuz aldatu nahi den industria edo jarduera ezarri eta martxan jarri aurretik lortuko dira baimen guztiak, eta, ondoren, tokiko administrazioek kasuan-kasuan eman behar duten jarduera-baimena eman aurretik egingo da edo, hala badagokio, jarduera sailkatuaren aurretiko jakinarazpena jaso aurretik.

2.– Las autorizaciones de vertido tendrán en todo caso, el carácter de previas para la implantación y entrada en funcionamiento de la industria o actividad que se trata de establecer, modificar o trasladar y precederán a la licencia de actividad que hayan de otorgar las administraciones locales o, en su caso, a la comunicación previa de actividad clasificada.

6. artikulua.– Isurketa-baimenen baldintzak.

Artículo 6.– Condiciones de las autorizaciones de vertido.

1.– Isurketa-baimenetan ezarriko dira isurketak egiteko baldintzak. Isurketa-baimenetan barne hartu behar diren baldintzen artean, honako hauek adieraziko dira, gutxienez:

1.– Las autorizaciones de vertido establecerán las condiciones en que éstos deben realizarse. Entre las condiciones a incluir en las autorizaciones de vertido deberán figurar, al menos, las relativas a:

a) Urteko gehienezko isurketa-bolumena (HUAen kasuan, urteko isurketa-bolumena).

a) Volumen máximo anual de vertido (en el caso de las EDAR, volumen anual de vertido).

b) Isurketaren muga kuantitatiboak eta kualitatiboak.

b) Límites cuantitativos y cualitativos del vertido.

c) Tratamendua, arazketa eta hustuketa egiteko beharrezkoak diren instalazioen deskribapena, gainezkabideak barne hartuta. Ezaugarriak eta funtzionamendua kontrolatzeko elementuak zehaztuko dira eta lanak hasteko eta amaitzeko datak eta abian jartzeko eguna adieraziko dira.

c) Descripción de las instalaciones de tratamiento, depuración y evacuación necesarias incluyendo aliviaderos, estableciendo sus características y los elementos de control de su funcionamiento, con fijación de las fechas de iniciación y terminación de la ejecución de las obras, así como de su entrada en servicio.

d) Baimenaren gehieneko indarraldia.

d) El plazo máximo de vigencia de la autorización.

e) Ingurune hartzailearen gaineko eraginen ebaluazioa, ingurune hartzaileko uren ingurumen-kalitateko arauak eta, beharrezkoa bada, kutsadura gutxitzeko aurreikuspenak.

e) Evaluación de los efectos sobre el medio receptor, normas de calidad ambiental de las aguas en la zona receptora y previsiones que, en caso necesario, se hayan de adoptar para reducir la contaminación.

f) Larrialdi-plana, beharrezkoa bada.

f) Plan de emergencia, en su caso.

g) Isurketaren Zaintza eta Kontrol Plana.

g) Plan de Vigilancia y Control del Vertido.

h) Isurketa-kanona.

h) Canon de vertido.

i) Kutsadura murrizteko plana, beharrezkoa denean.

i) Plan de reducción de contaminación en caso necesario.

2.– Isurketa-baimenek zortzi urteko iraupena izango dute, gehienez ere. Baimenak berritu egingo dira, betiere kasuan-kasuan ezar daitezkeen mugako isurtze-balioak eta ingurumen-kalitateko arauak betetzen badira, artikulu honen 1. atalean aurreikusitako gehieneko indarraldiak irauten duen bitartean.

2.– Las autorizaciones de vertidos se otorgarán por un plazo máximo de ocho años, renovables sucesivamente siempre que cumplan los valores límite de emisión y normas de calidad ambiental aplicables hasta el plazo máximo de vigencia previsto en el párrafo 1 de este artículo.

3.– Baimena berritzen bada ere, Uraren Euskal Agentziak baimena berrikusteko eskumena du, baldintza desberdinak daudela ikusten badu. Isurketaren Zaintza eta Kontrol Planaren arabera, edo isurketaren gainean Uraren Euskal Agentziak egiten duen jarraipena kontuan hartuta, parametro baten mailek itsas-lehorreko jabari publikoa kaltetzen dutela egiaztatzen bada, isurketa-baimenean parametro hori mugatzeko aukera dago. Edozein kasutan, kanonaren barruan sartuko da.

3.– La renovación no impide que la Agencia Vasca del Agua proceda a su revisión cuando se den otras circunstancias. Si de acuerdo al Plan de Vigilancia y Control de Vertido o al seguimiento del vertido por parte de la Agencia Vasca del Agua se comprueba que los niveles de un parámetro provocan un daño en el Dominio Público Marítimo Terrestre se podrá limitar dicho parámetro en la autorización de vertido y, en cualquier caso, se incluirá en el canon.

4.– 16/2002 Legearen arabera emandako ingurumeneko baimen bateratuak biltzen dituen isurketa-baimenei dagokienez, baimenaren titularra den pertsonak edo erakundeak baimena berritzeko eskaera egin behar du, baimenaren mugaeguna baino gutxienez hamar hilabete lehenago, eta, horretarako, 2007ko apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuan aipatzen den dokumentazioaren artean, isurketen ezaugarri eguneratuen azterketa tekniko bat aurkeztuko da eta, hala badagokio, neurri zuzentzaileak proposatu.

4.– En el caso de las autorizaciones de vertido englobadas dentro de la autorización ambiental integrada otorgada conforme a la Ley 16/2002, con antelación mínima de diez meses antes del vencimiento de la autorización, la persona o entidad titular de la misma deberá solicitar su renovación remitiendo, entre la documentación referida en el Real Decreto 509/2007, de 20 de abril, un estudio técnico de las características actualizadas de los vertidos con propuesta, en su caso, de las medidas correctoras.

5.– Baimenaren baldintzek obrak edo instalazioak egitea badakarte, isurketa-baimena ez da eraginkorra izango eta, ondorioz, ezin izango da isurketarik egin, isurketa-baimenetan ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatu aurretik.

5.– Si el condicionado de la autorización comporta la ejecución de obras o instalaciones, la autorización de vertido no será efectiva y, por tanto, no podrá llevarse a cabo el vertido sin la comprobación previa de las condiciones impuestas en aquella.

6.– Artikulu honen 1.f) atalean jaso bezala, Uraren Euskal Agentziak segurtasun neurriak aurreikustea beharrezkotzat jotzen dituen kasuetan, baldintzen barruan larrialdi-plana izango da, larrialdi egoeretan arduraz jokatze aldera eta ingurumenari kalte handiagoa ekidin nahian. Horretarako, irizpide gisa hartuz isurketan gai arriskutsuak agertzen diren, isurketaren bolumena eta ingurumariak, ingurune hartzailearen sentsibilitatea eta beste hainbat ingurumen alderdi.

6.– Como se recoge en el apartado 1.f) de este artículo, formará parte del condicionado un Plan de Emergencia en aquellos casos en los que la Agencia Vasca del Agua considere justificadamente que es preciso prever medidas de seguridad para actuar con diligencia ante las situaciones de emergencia y dirigidas a evitar mayores daños al medio. A tal fin, se atenderán a criterios como la presencia de sustancias peligrosas en el vertido, el volumen o las circunstancias en las que se realiza el mismo, la sensibilidad del medio receptor u otros aspectos medioambientales.

7.– Isurketa-baimenean kutsadura murrizteko plan bat aurreikusten bada, baimenean bertan adieraziko da etapa bakoitzari dagokion isurketa-kanona.

7.– Si en la autorización de vertido se contempla un plan de reducción de la contaminación, la propia autorización establecerá el canon de vertido correspondiente a cada una de las etapas.

8.– Tratamendu-instalazioaren garrantzia edo konplexutasunak hala eskatuta, baimenean barne hartutako baldintzen artean, eska daiteke ustiapenaren Zuzendaritza gaitasuna duen teknikarien esku uztea edo erakunde espezializatu batek esku hartzea mantenimenduan, funtzionamenduaren gainean aldiro-aldiro ziurtagiriak aurkeztuz eta baldintzak beteko direla bermatuko da.

8.– Cuando la importancia o complejidad de la instalación de tratamiento así lo aconseje, entre las condiciones de la autorización se podrá incluir la exigencia de que la Dirección de la explotación se lleve a cabo por personal técnico competente o que intervenga una entidad especializada para su mantenimiento, con la presentación de certificados periódicos sobre su funcionamiento, así como su aseguramiento.

9.– Ebazpen ziodunaren bitartez eta interesatuei entzun ondoren, Uraren Euskal Agentziak isurketa-baimenaren baldintzak aldatzeko eskumena du, kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik gabe, baimena emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira edo baimena eman zen garaian egon balira baimena ez ematea edo beste baldintza batzuetan ematea eragingo zuten bestelako batzuk sortzen badira. Modu berean, baimenaren eraginak etenda gera daitezke, ezarritako baldintza berriak bete bitartean.

9.– Mediante resolución motivada y previa audiencia de los interesados, la Agencia Vasca del Agua podrá modificar las condiciones de las autorizaciones de vertido, sin derecho a indemnización, cuando las circunstancias que motivaron su otorgamiento se hubiesen alterado o bien sobrevinieran otras que, de haber existido anteriormente, habrían justificado su denegación o el otorgamiento en términos distintos. Asimismo, podrán suspenderse los efectos de la autorización hasta que se cumplan las nuevas condiciones establecidas.

10.– Isurketa nabarmen murriztu ahal izateko teknikoki zein ekonomikoki bideragarriak diren berrikuntza teknologikoei lotutako aldaketen ondorioz, baimenen baldintzak aldatu ahal izango ditu Uraren Euskal Agentziak, arrazoiak adierazi eta interesatuei entzun ondoren.

10.– La Agencia Vasca del Agua podrá modificar, de forma motivada y previo trámite de audiencia al interesado, las condiciones de las autorizaciones cuando como consecuencia de las modificaciones relacionadas con innovaciones tecnológicas que sean viables, tanto técnica como económicamente, resulte posible reducir significativamente las emisiones.

7. artikulua.– Isurtze-mugak.

Artículo 7.– Límites de emisión.

1.– Orokorrean, hondakin-uren isurketak egiteko baimenak emateko kontuan hartuko dira, «Mugako isurtze-balioak lehorretik itsasora egiten diren isurketetarako» I. eranskineko mugako isurtze-balioak eta ingurune hartzailearen gainean ezarritako ingurumen-helburuak.

1.– De forma general, los vertidos de aguas residuales se autorizarán con arreglo a los valores límites de emisión establecidos en las tablas del anexo I «Valores límite de emisión para vertidos desde tierra al mar» y acorde a los objetivos medioambientales fijados para el medio receptor.

2.– Isurketa eragiten duen prozesuaren ezaugarriak kontuan hartuta, aipatutako «Mugako isurtze-balioak lehorretik itsasora egiten diren isurketetarako» I. eranskinean zehazten ez diren beste parametro batzuei dagozkien mugak berariaz adieraziko dira kasuan-kasuan dagokion baimenean, eta, horretarako, aintzat hartuko dira ezarrita dauden ingurumen-kalitateko arauak, ingurumen-helburuak eta teknika erabilgarri onenak.

2.– En función de las características del proceso que dé lugar al vertido, los límites para otros parámetros no especificados en el citado anexo I «Valores límite de emisión para vertidos al mar» serán fijados expresamente en la correspondiente autorización considerando las normas de calidad ambiental que estén establecidas, los objetivos medioambientales y las mejores técnicas disponibles.

3.– Isurtze-mugak kontzentrazio maximoei dagozkie, eta ezin da gainditu adierazitako balioa. Muga horiek ezingo dira diluzio bidez lortu, ikuspegi teknikotik behar den bezala justifikatzen ez badira. Horrela bada, berariaz baimenduko dira eta baimenean diluzio-faktorea hartuko da kontuan.

3.– Los límites de emisión se refieren a concentraciones máximas, sin que pueda superarse el valor señalado. Dichos límites no podrán ser alcanzados mediante dilución, salvo en casos técnicamente justificados que deberán ser expresamente autorizados, en los que se tendrá en cuenta el factor de dilución.

4.– I. eranskineko mugak gainditu ahal izango dira kasu berezi batzuetan, adibidez, ingurune hartzaileak asimilatzeko ahalmen nahikoa duenean eta isurketak minimizatzeko eta arazteko teknika erabilgarri onenak erabiltzen badira, eta kontrol egoki baten bitartez, isurketa horiek ingurune hartzaileari dagozkion ingurumen-helburuak betetzeko eta mantentzeko orduan eragin negatiborik ez dakartela egiaztatzen bada. Horrelako kasu berezietan, isurketa-baimenaren ebazpen arrazoituan karga kutsatzailea murrizteko mailakako programak aurreikusiko dira, ingurune hartzailearen kasuan ezarritako edo ezarri beharreko kalitate-helburuen arabera, eta nahitaez bete beharreko mugarriak jarraituko dira.

4.– Podrán sobrepasarse los límites establecidos en el anexo I en aquellos casos especiales en los que la capacidad de asimilación del medio receptor lo permita y se apliquen las mejores técnicas disponibles de minimización y depuración de vertidos y siempre que, mediante el oportuno control, pueda justificarse que la emisión de dichos vertidos no afecta negativamente a la consecución y mantenimiento de los objetivos medioambientales del medio receptor. En estos casos especiales la Resolución motivada de Autorización de Vertido contemplará programas progresivos de disminución de la carga contaminante, en función de los objetivos de calidad establecidos o a establecer para el medio receptor, en base a hitos de obligado cumplimiento.

5.– Modu berean, Uraren Euskal Agentziak isurketa-baimenean I. eranskinean adierazitakoak baino isurtze-muga baxuagoak zehaztu ditzake, betiere ingurune hartzailerako ezarritako ingurumen-helburuak kontuan hartuta, ingurunea nabarmenki eragiteko arriskua badago.

5.– De igual modo, la Agencia Vasca del Agua podrá fijar en la Autorización de Vertido límites de emisión inferiores a los establecidos en el anexo I cuando, considerando los objetivos medioambientales fijados para el medio receptor, se pudiera provocar una alteración significativa en el medio.

6.– Uraren Euskal Agentziaren isurketa-baimenean isurketen kopurua pixkanaka murrizteko betebeharra aurreikus daiteke, eta isurketek dituzten substantzia kutsatzaileen isurtze-mugak murriztekoa ere bai, 2000/60/EE Zuzentarauaren definizioaren arabera, «uren egoera ona» lortzera bidean. Horretarako, kontuan hartuko dira teknika erabilgarri onenak eta araudiak ezartzen dituen kalitate-arauak.

6.– En la autorización de vertido la Agencia Vasca del Agua podrá limitar progresivamente la cuantía de los vertidos y reducir los límites de emisión de las sustancias contaminantes contenidas en los mismos, con objeto de alcanzar el «buen estado de las aguas» según la definición de la Directiva 2000/60/CE, para lo cual se tendrán en cuenta las mejores técnicas disponibles y las normas de calidad establecidas reglamentariamente.

7.– Saneamendu-sare publikoetara edo industrialdeetako edo bestelako multzokatze batzuetako sareetara egiten diren isurketei dagokienez, isurketa bakoitzak I. eranskinean substantzia arriskugarri, lehentasunezko, lehentasunezko arriskugarri eta preferenteen tauletan adierazten diren mugak betetzeko betebeharra ezarri ahal zaie erakunde kudeatzaile titularrei, dagokien isurketa-baimenean.

7.– En el caso de vertidos a redes públicas de saneamiento o a redes de polígonos industriales y otras agrupaciones, se podrá imponer a las entidades gestoras titulares, en sus correspondientes permisos de vertido, la obligatoriedad de que cada vertido a su red cumpla los límites de las tablas del anexo I para las sustancias peligrosas, prioritarias, peligrosas prioritarias y preferentes.

8.– Hiriko hondakin-urak tratatzeko instalazioetatik datozen isurketei dagokienez, honako hauetan ezarritako baldintzak beteko dira: 1991ko maiatzaren 21eko 91/271/EEE Zuzentaraua, 1998ko otsailaren 27ko 98/15/EE Zuzentaraua, aurrekoaren I. eranskina aldatzen duena, 1995eko abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretua, Estatuko ordenamendu juridikora 91/271/EEE Zuzentarauaren transposizioa egiten duena, 1996ko martxoaren 15eko 509/1996 Errege Dekretua eta 1998ko urriaren 2ko 2116/1998 Errege Dekretua, aurrekoa aldatzen duena, betiere, dagokion efluenteari ezarri ahal zaizkion gainerako mugei kalterik egin gabe eta kontuan hartuta ingurune hartzailearen gaineko eragina, saneamendu-sarean industria-isurketa esanguratsuak daudela eta kolektoreetan erregistratutako diluzioa.

8.– Los vertidos procedentes de instalaciones de tratamiento de aguas residuales urbanas deberán cumplir los requisitos establecidos en la Directiva 91/271/CEE, de 21 de mayo de 1991, en la Directiva 98/15/CE, de 27 de febrero de 1998 que modifica el anexo I de la anterior directiva, en el Real Decreto-ley 11/1995, de 28 de diciembre que transpone al ordenamiento jurídico estatal la Directiva 91/271/CEE, en el Real Decreto 509/1996, de 15 de marzo y en el Real Decreto 2116/1998, de 2 de octubre, que modifica el anterior, sin perjuicio del resto de limitaciones que puedan imponerse a su efluente, considerando su incidencia en el medio receptor, la existencia de vertidos industriales significativos en la red de saneamiento y la dilución registrada en los propios colectores.

9.– I. eranskinean barne hartutako substantzia kutsatzaileen mugako isurtze-balioak kasuan-kasuan EBko, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko zuzenbideak dituen eskakizunetara egokituko dira.

9.– Los valores límite de emisión de las sustancias contaminantes recogidos en el anexo I se adaptarán a las exigencias del derecho comunitario, estatal y autonómico que tengan lugar.

8. artikulua.– Ingurumen-kalitateko arauak.

Artículo 8.– Normas de calidad ambiental.

1.– Dekretu honen II. eranskinean adierazi dira trantsizioko uren eta itsasertzeko uren ingurumen-kalitateko arauak. Aipatutako eranskinean barne hartuta daude, halaber, lehentasunezko substantzien, preferenteen eta hainbat kutsatzaileren ingurumen-kalitateko arauak.

1.– Se establecen como normas de calidad ambiental de las aguas de transición y costeras las indicadas en el anexo II del presente Decreto. En dicho anexo se incluyen las normas de calidad ambiental de las sustancias prioritarias, preferentes y de otros contaminantes.

2.– II. eranskinean jasotako ingurumen-kalitateko arauak kasuan-kasuan EBko, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko zuzenbideak dituen eskakizunetara egokituko dira.

2.– Las normas de calidad ambiental recogidas en el anexo II se adaptarán a las exigencias del derecho comunitario, estatal y autonómico que tengan lugar.

9. artikulua.– Erreferentziazko metodo analitikoak.

Artículo 9.– Métodos analíticos de referencia.

1.– Mugako isurtze-balioen, ingurumen-kalitateko arauen eta adierazle fisiko-kimikoekin erlazionatutako gainontzeko ingurumen-helburuen betetze-maila ebaluatzeko helburuarekin, laginak hartzeko eta laborategiko saiakuntzak egiteko ardura duten erakundeek, EAEn uren kalitatea kontrolatzeko eta zaintzeko eta jabari publikora egiten diren isurketak kudeatzeko ardura duen administrazio hidraulikoak emandako erakunde lankidearen titulua eduki behar dute.

1.– Las entidades encargadas de realizar la toma de muestras y los ensayos de laboratorio a efectos de la evaluación del grado de cumplimiento de los valores límite de emisión, de las normas de calidad ambiental, y demás objetivos medioambientales asociados a indicadores fisicoquímicos, deberán disponer del título de entidad colaboradora de la Administración hidráulica de la CAPV en materia de control y vigilancia de la calidad de las aguas y de gestión de los vertidos al dominio público.

Erakunde horiek 91/271/EEE Zuzentarauaren menpe dauden hiriko hondakin-urak tratatzeko instalazioak kudeatzen dituzten entitateak direnean, UNE-EN ISO/IEC 17025 Araua betez, entseguetako laborategia dela egiaztatzen duen eta Ziurtapen Erakundeak eman dion ziurtagiria eduki beharko dituzte, ingurumenaren zaintza-planak eskatzen dituen laborategiko entseguak egin ahal izateko.

Cuando dichas entidades sean entes gestores de instalaciones de tratamiento de aguas residuales urbanas sometidos a la Directiva 91/271/CEE, deberán disponer del certificado de acreditación expedido por una Entidad de Acreditación como laboratorio de ensayo, según la Norma UNE-EN ISO/IEC 17025 para la realización de los ensayos de laboratorio que requiera el plan de vigilancia ambiental.

2.– V. eranskinean adierazi dira «Mugako isurtze-balioak lehorretik itsasora egiten diren isurketetarako» I. eranskineko tauletan barne hartzen diren erreferentziazko metodo analitikoak. I. eranskineko tauletan aipatzen ez diren substantzia kutsatzaileen kasuan, kontuan hartuko da erreferentziazko metodologia analitikoa eta MAM/3207/2006 aginduan, irailaren 25ekoa eta MMA-EECC-1/06, zehaztapen kimikoak eta mikrobiologikoak uren analisirako, instrukzio tekniko osagarria onartzen duenean barne hartzen diren kuantifikazio-mugak.

2.– Los métodos analíticos de referencia para los parámetros incluidos en las tablas del anexo I «Valores límite de emisión para vertidos desde tierra al mar» se indican en el anexo V. Para aquellas sustancias contaminantes no recogidas en las tablas del anexo I se deberá tener en cuenta la metodología analítica de referencia y los límites de cuantificación que vienen recogidos en la Orden MAM/3207/2006, de 25 de septiembre, por la que se aprueba la instrucción técnica complementaria MMA-EECC-1/06, determinaciones químicas y microbiológicas para el análisis de las aguas.

Edozein kasutan, aipatutako parametroak aztertzeko erabiltzen diren metodoek nazioarteko arauak beteko dituzte, bai eta kalitate eta balio zientifiko baliokidea duen informazioa hornituko dela bermatzen duen beste edozein arau nazional edo nazioarteko ere.

En todo caso, los métodos empleados para analizar los parámetros indicados serán conformes a normas internacionales o a cualesquiera otras normas nacionales o internacionales que garanticen el suministro de información de calidad y comparabilidad científica equivalentes.

3.– Ingurumen-kalitateko arauen eta adierazle fisiko-kimikoekin erlazionatutako gainontzeko ingurumen-helburuen betetze-maila ezagutzeko erreferentziazko metodo analitikoek, nazioarteko arauak beteko dituzte, bai eta kalitate eta balio zientifiko baliokidea duen informazioa hornituko dela bermatzen duen beste edozein arau nazional edo nazioarteko ere. Abiapuntua % 50 edo gutxiagoko neurketa-ziurgabetasuna (k=2) izango da, ingurumen-kalitateko arauen mailan zenbatetsia, eta kasuan-kasuan dagozkion IKAren % 30 edo gutxiagokoa izango da kuantifikazio-muga.

3.– Los métodos analíticos de referencia para determinar el grado de cumplimiento de normas de calidad ambiental y demás objetivos medioambientales asociados a indicadores fisicoquímicos serán conformes a normas internacionales o a cualesquiera otras normas nacionales o internacionales que garanticen el suministro de información de calidad y comparabilidad científica equivalentes y se basarán en una incertidumbre de medida del 50% o menos (k=2) estimada al nivel de las normas de calidad ambiental y un límite de cuantificación igual o inferior a un valor del 30% de las NCA pertinentes.

4.– Aipatutako irizpideak betetzen dituen metodo analitiko bat lortu arte, teknika erabilgarri onenak jarraituko dira analisiak egiteko, eta ez da gehiegizko kosturik sortuko.

4.– A falta de un método de análisis que cumpla los criterios anteriores los análisis se efectuarán siguiendo las mejores técnicas disponibles que no acarreen costes desproporcionados.

10. artikulua.– Isurketa-baimenen pertsona edo erakunde titularren betebeharrak.

Artículo 10.– Obligaciones de personas o entidades titulares de autorizaciones de vertido.

1.– Isurketa-baimenen pertsona edo erakunde titularrek Dekretu honetan eta ezar daitekeen legerian ezartzen diren betebeharrak bete behar dituzte, bai eta kasuan-kasuan baimenean ezartzen diren baldintzak ere.

1.– Las personas o entidades titulares de las autorizaciones de vertido deberán cumplir las obligaciones establecidas en el presente Decreto y en la legislación que resulte de aplicación, así como las condiciones establecidas en la correspondiente autorización.

2.– Isurketa-baimenen pertsona edo erakunde titularrek isurketa-kanon bat ordaindu behar dute, Dekretu honen III. kapituluan aurreikusten den moduan.

2.– Las personas o entidades titulares de las autorizaciones de vertido están obligados al pago del correspondiente canon de vertido, en los términos previstos en el Capítulo III de este Decreto.

3.– Ikuskaritza funtzioaren esparruan, Uraren Euskal Agentziak isurketa ingurune hartzailea kaltetzen ari dela baderitzo, baimenaren pertsonari edo erakunde titularrari eska diezaioke isurketaren eta isuritako karga kutsatzailearen baldintzen betetzeari buruzko txostenak bidaltzea; txosten horietan isurketaren datu kualitatiboak eta kuantitatiboak barne hartuko dira. Osasun publikoaren gainean eragiteko arriskurik badago, EAEko Administrazio Orokorrean osasun-esparruan eskumenekoa den sailari ere bidaliko zaio aipatutako txostena.

3.– En el marco de la función inspectora, cuando la Agencia Vasca del Agua considere que el medio receptor pueda estar siendo afectado por el vertido, podrá exigir en cualquier momento a la persona o entidad titular de la autorización la remisión de informes sobre el cumplimiento de las condiciones de autorización de vertido y sobre la carga contaminante vertida en el que se incluirán datos cualitativos y cuantitativos del vertido. En los casos de posible incidencia sobre la salud pública, el informe será también enviado al departamento competente en materia de sanidad de la Administración General del País Vasco.

4.– Isurketa-baimenaren pertsona edo erakunde titularrak Isurketaren Zaintza eta Kontrol Plana landu behar du, bere kontura. Plan horretan honako alderdi hauek barne hartuko dira: mugako isurtze-balioak, ur-masa hartzaileen egoeraren gaineko eragina eta eroanbidearen egiturazko zaintza. Bestalde, egoera onean mantendu behar ditu isurketa jasaten eta eroaten duten obrak eta instalazioak, eta eragindako itsas-lehorreko jabaria publikoa eta jabari publikoa babesteko zortasun-eremua.

4.– La persona o entidad titular de la autorización de vertido está obligado a realizar a su cargo el Plan de Vigilancia y Control del Vertido. Este Plan incluye los valores de emisión de su vertido, su incidencia en el estado de las masas de agua receptoras y la vigilancia estructural de la conducción. Asimismo, queda obligado a mantener en buen estado las obras e instalaciones que soporten y conduzcan el vertido, el Dominio Público Marítimo Terrestre y la zona de servidumbre de protección afectados.

5.– Instalazioetan, edo industria-prozesuetan zein hondakin-uren tratamendu-prozesuetan, baimenak baimentzen duen kalitatearekiko edo kantitatearekiko nabarmenki aldentzen den aldaketarik egin nahi bada, isurketa-baimenaren pertsona edo erakunde titularrak baimena berrikusteko eskatuko dio Uraren Euskal Agentziari.

5.– En los supuestos de modificaciones de las instalaciones o procesos industriales o de tratamiento de las aguas residuales que supongan una modificación sustancial de la calidad o cantidad autorizada del vertido, la persona o entidad titular de la autorización de vertido está obligado a solicitar de la Agencia Vasca del Agua la correspondiente revisión de la misma.

6.– Aldaketa nabarmentzat ulertuko da, isurketan Dekretu honen II. eranskinean jasotako eta deklaratu gabeko substantziaren bat dagoenean, edo isuritako karga kutsatzailean dagokion baimenean azaltzen denaren aldean ehuneko hamarretik gorako aldaketa dagoenean, kutsadura-unitateetan neurtuta.

6.– Se entenderá por modificación sustancial aquella que suponga la presencia en el vertido de alguna de las sustancias no declaradas e incluidas en el anexo II del presente Decreto, o bien una variación de la carga contaminante vertida, medida en unidades de contaminación, superior al diez por ciento de la que figure en la correspondiente autorización.

7.– Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko zaizkio ezusteko isurketa, isurketa arriskutsu edo larrialdikoak, bai eta aipaturiko arrisku edo larrialdi egoera horietan agintaritza eskudunak emandako aginduak betetzen ez direnetan ere.

7.– Deberá comunicarse a la Agencia Vasca del Agua las situaciones de vertido accidental, de emergencia o peligro, así como la imposibilidad de cumplimiento de las órdenes dictadas por las autoridades competentes en las citadas situaciones de peligro o emergencia.

11. artikulua.– Isurketa-baimenen baldintzak egiaztatzea eta zaintzea.

Artículo 11.– Comprobación y vigilancia de las condiciones de la autorización de vertido.

1.– Uraren Euskal Agentziak nahi beste analisi eta ikuskapen egin ahal izango ditu isurketaren ezaugarriak egiaztatzeko eta, hala badagokio, baimenean ezarritako baldintzak betetzen direla baieztatzeko, eta Isurketaren Zaintza eta Kontrol Planak adierazten duena eta, hala badagokio, 16. artikuluan aurreikusten den Isurketaren Jarraipenerako Aukerako Protokoloak adierazten duena betetzen dela baieztatzeko.

1.– La Agencia Vasca del Agua podrá efectuar cuantos análisis e inspecciones estime convenientes para comprobar las características del vertido y contrastar, en su caso, el cumplimiento de las condiciones impuestas en la autorización y la información aportada por el Plan de Vigilancia y Control de Vertido y, en su caso, por el Protocolo Opcional de Seguimiento del Vertido contemplado en el artículo 16.

2.– Uraren Euskal Agentziak isurketa tratatzeko instalazioak eta eroanbideak ikuskatu ahal izango ditu eta, hala badagokio, instalazioek ezarritako baldintzen arabera funtzionatuko dutela ziurtatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartu.

2.– La Agencia Vasca del Agua podrá inspeccionar las instalaciones de tratamiento y conducción de un vertido, obligando en su caso, a la adopción de las medidas necesarias para asegurar que las instalaciones funcionen en las condiciones establecidas.

3.– EAEko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 106. artikuluaren arabera, ikuskapen- eta egiaztapen-lanetan jarduten duten Uraren Euskal Agentziako langileak agintaritza-agenteak izango dira, aipatutako funtzioa betetzen dutenean, eta eskumena dute Dekretu honen xede diren jarduerak garatzen diren instalazioetara sartzeko, behar den bezala identifikatu eta gero, aldez aurretik jakinarazpenik bidali gabe.

3.– El personal de la Agencia Vasca del Agua que realice labores de inspección y comprobación dispondrá, en el ejercicio de esta función, de la consideración de agentes de la autoridad, conforme al artículo 106 de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, hallándose facultado para acceder, en su caso sin previo aviso, tras su identificación, a las instalaciones en las que se desarrollen actividades objeto de este Decreto.

4.– Ikuskapen-bisita egin eta gero, pertsona jarduleak dagokion akta idatziko du, bisitaren xede izan diren elementuak eta emaitza barne hartuta, eta akta horren kopia bat emango dio isurketa-baimenaren pertsona edo erakunde titularrari.

4.– Girada visita de inspección, la persona actuante levantará la correspondiente acta comprensiva de los extremos objeto de la visita y resultado de la misma, copia de la cual se entregará a la persona o entidad titular de la autorización de vertido.

5.– Ikuskapena egitean hondakin-uren laginik hartzen bada, pertsona edo erakunde interesdunari aukera emango zaio lagin biki bat jasotzeko. Lagin hori administrazioaren esku geratuko da eta dagozkion prozedura analitikoak bideratuko dira.

5.– En el caso de que, durante la inspección, se tomen muestras de aguas residuales, se ofrecerá a la persona o entidad interesada la posibilidad de recoger una muestra gemela a la que quede en poder de la Administración, instruyéndole de los procedimientos analíticos correspondientes.

6.– Horrez gain, isurketaren analisiaren emaitzak isurketaren baimena berrikusteko erabil daitezke, ofizioz zein alde batek eskatuta, eta, hala badagokio, baldintzak urratzen direnean zehapen-espedienteari hasiera emateko.

6.– Los resultados de los análisis del vertido podrán ser igualmente utilizados, tanto de oficio como a instancia de parte, para proceder a la revisión de la autorización del vertido así como, si procede, para incoar expediente sancionador en caso de incumplimiento de la misma.

12. artikulua.– Ezusteko isurketak eta hustuketak.

Artículo 12.– Vertidos y descargas accidentales.

1.– Baimenaren titularrak neurri egokiak hartuko ditu, osasunerako edo pertsonen segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen edo itsas-lehorreko jabari publikoan eta babesteko zortasun-eremuan kalte edo narriaduraren bat eragin dezaketen ezusteko isuriak ekiditeko.

1.– La persona titular de la autorización deberá tomar las medidas adecuadas para evitar las descargas accidentales de vertidos que puedan suponer un riesgo para la salud, la seguridad de las personas o un deterioro o daño al Dominio Público Marítimo Terrestre y zona de servidumbre de protección.

2.– Ezusteko isurketa bat gertatzean, isurketa eragin duen jardueraren titularrak berehalakoan jakinaraziko dio Uraren Euskal Agentziari eta EAEko Administrazio Orokorreko Larrialdietarako Zuzendaritzari (SOS deiak). Isurketaren ondorioz osasun publikoa arriskuan jartzen bada, berehalakoan jakinaraziko zaio, halaber, EAEko Administrazio Orokorrean osasun-esparruan eskumenak dituen sailari.

2.– Cuando se produzca un vertido accidental, el titular de la actividad que origina el vertido deberá comunicarlo inmediatamente a la Agencia Vasca del Agua y a la Dirección de Atención de Emergencias de la Administración General del País Vasco (SOS Deiak). Cuando dicho vertido pueda suponer un riesgo para la salud pública se deberá comunicar inmediatamente también al departamento competente en materia de sanidad de la Administración General del País Vasco.

3.– Gainera, 48 orduko epean, isurketa-baimenaren pertsona titularrak ezbeharrari buruzko xehetasunak biltzen dituen txostena igorri beharko du Uraren Euskal Agentziara, eta txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek jasoko dira:

3.– Adicionalmente, la persona titular de la autorización de vertido deberá remitir a la Agencia Vasca del Agua, en el plazo máximo de 48 horas, un informe detallado del accidente en el que deberán figurar, como mínimo, los siguientes datos:

a) Enpresaren identifikazioa.

a) Identificación de la empresa.

b) Gertakariaren kokapena, isurketaren ibilbidea edo ibilbide posiblea eta isurketa itsas- lehorreko jabari publikoko zein lekutatik egin den.

b) Ubicación del punto del incidente, trayectoria o posible trayectoria del vertido y punto de vertido al Dominio Público Marítimo Terrestre.

c) Isuritako bolumena eta gaiak.

c) Volumen y materias vertidas.

d) Istripuaren arrazoiak, ordua.

d) Causas del incidente, hora en que se produjo.

e) Gertakariaren iraupena.

e) Duración del mismo.

f) Eragindako ondorioen zenbatespena.

f) Estimación de las afecciones causadas.

g) Hartutako neurri zuzentzaileak.

g) Medidas correctoras tomadas.

4.– Larrialdirik gertatuz gero, jardueraren pertsona edo erakunde titularrak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu eragina ahalik eta gehien arintzeko. Halaber, jarduerak 6.6 artikuluan jasotako Larrialdi Plana duenean, horretan aurreikusitako ekintza zuzentzaileak ezarri beharko dira.

4.– En caso de producirse una situación de emergencia, la persona o entidad titular de la actividad utilizará todos los medios a su alcance para reducir al máximo los efectos de la misma. Asimismo, en caso de que la actividad disponga del Plan de Emergencia recogido en el artículo 6.6, deberán implantarse las acciones correctoras contempladas en el mismo.

5.– Aurreko ataletan xedatutakoa betetzeak, ez du isurketa sortu duen jardueraren pertsona edo enpresa titularra indarrean dagoen araudiaren arabera eska daitezkeen erantzukizunez salbuetsiko.

5.– El cumplimiento de lo dispuesto en los apartados anteriores no eximirá a la persona o empresa titular de la actividad causante del vertido de las responsabilidades que fueran exigibles de acuerdo con la normativa vigente.

13. artikulua.– Euriteetan saneamendu-sistemen gainezkatzeak arautzea.

Artículo 13.– Regulación de los desbordamientos de sistemas de saneamiento en episodios de lluvia.

Saneamendu-sistemen isurketa-baimenetan, euriteetan gerta daitezkeen gainezkatzeekin lotuta, kontuan hartuko dira zenbait irizpide. Oro har, eguraldi lehorra egiten duenean, gainezkabideetatik ezin izango da isurketarik egin. Euri-garaian ere ez da arintzerik onartuko, horiek saneamendu-sarea bera edo ponpaketa- eta hustuketa-instalazioak gaizki mantendu eta erabiltzearen ondorioz sortu badira.

En las autorizaciones de vertido de los sistemas de saneamiento se tendrán en cuenta los siguientes criterios en relación a desbordamientos en episodios de lluvia. Con carácter general, en tiempo seco no se admitirán vertidos por los aliviaderos. Tampoco se admitirán en tiempo de lluvia alivios producidos por una operación o mantenimiento inadecuados de la propia red de saneamiento e instalaciones de bombeo y alivio.

Zentzu horretan, isurketa-baimenean arintzeak kuantifikatzeko sistemak ezarri ahal dira, hartara, administrazio hidraulikoak ingurune hartzailean duen eragina ezagutzeko.

En este sentido, la autorización de vertido podrá establecer los sistemas de cuantificación de alivios que permitan a la Administración hidráulica conocer su incidencia en el medio receptor.

Behin baimena eman eta gero, pertsona edo erakunde titularrek urtero eman behar diote saneamendu-sarearen gainezkatzeen berri aipatutako administrazio hidraulikoari.

Una vez concedida la autorización, las personas o entidades titulares están obligadas a informar anualmente a la citada Administración hidráulica sobre los desbordamientos de la red de saneamiento.

III. KAPITULUA
ISURKETA KANONA
CAPÍTULO III
CANON DE VERTIDO

14. artikulua.– Xedapen orokorrak.

Artículo 14.– Disposiciones generales.

1.– Itsasertzei buruzko uztailaren 28ko 22/1998 Legearen 85. artikuluan aurreikusten den isurketa-kanona ezarriko zaie lehorretik itsasora egiten diren hondakin-uren isurketei.

1.– Los vertidos de aguas residuales desde tierra al mar serán gravados con el canon de vertido previsto en el artículo 85 de la Ley 22/1988, de 28 de julio, de Costas.

2.– Isurketa-kanonaren zergapeko egitatea, lehorretik itsasora isurketak egitean datza.

2.– Constituye el hecho imponible del canon de vertido la realización de vertidos desde tierra al mar.

3.– Itsasotik lehorrerako isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik kanona.

3.– El canon será destinado íntegramente a la financiación de actuaciones tendentes a la minimización de la contaminación producida por los vertidos de tierra a mar y la consecución de los objetivos medioambientales en las aguas territoriales del Estado correspondientes al litoral del País Vasco.

15. artikulua.– Subjektu pasiboak.

Artículo 15.– Sujetos pasivos.

Uraren kanonaren subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, indarrean dagoen Tributuen Lege Orokorraren 35.4 artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, eta erakundeak, isurketa-baimenen pertsona titular gisa zein baimenik gabeko isurketen arduradun bezala, lehorretik itsasora hondakin-uren isurketa egiten dutenean.

Son sujetos pasivos del canon de vertido en concepto de contribuyentes las personas físicas o jurídicas, públicas o privadas, y las entidades a las que se hace referencia en el artículo 35.4 de la vigente Ley General Tributaria, que realicen el vertido de aguas residuales desde tierra al mar, ya sea como personas titulares de las autorizaciones de vertido, ya sea como personas responsables de vertidos no autorizados.

16. artikulua.– Isurketaren Jarraipenerako Aukerako Protokoloa.

Artículo 16.– Protocolo Opcional de Seguimiento del Vertido.

1.– Isurketaren Zaintza eta Kontrol Planari kalterik egin gabe, baimenaren pertsona edo enpresa titularrak Isurketaren Jarraipenerako Aukerako Protokoloa aurkez dezake, Dekretu honen III. kapituluan arautzen den kanonaren ondorioetarako.

1.– Sin perjuicio del Plan de Vigilancia y Control de Vertido, la persona o empresa titular de la autorización podrá presentar un Protocolo Opcional de Seguimiento del Vertido a los efectos del canon regulado en el Capítulo III del presente Decreto.

2.– Jarraipenerako Aukerako Protokoloa dagokion baimenean ezarritako Zaintza eta Kontrol Planaren osagarria da eta bertan definituko dira igorritako kontzentrazioak eta hustu den bolumena, isurketa-kanona urtero kalkulatzeko, betiere IV. eranskinean barne hartutako gutxieneko baldintzak beteta. Isurketa-kanonaren urteko kalkulua egiteko, isurketaren pertsona edo enpresa titularrak, Protokoloa jarraituz, edo Uraren Euskal Agentziak berak egiten dituzten laginketak eta kontrolak izango dira abiapuntua.

2.– Dicho Protocolo Opcional de Seguimiento es complementario al Plan de Vigilancia y Control establecido en la correspondiente autorización y definirá las concentraciones emitidas y el volumen evacuado para el cálculo anual del canon de vertido cumpliendo las condiciones mínimas que figuran en el anexo IV. El cálculo anual del canon de vertido se realizará a partir de los muestreos y controles realizados tanto por la persona o empresa titular del vertido conforme al Protocolo como por la propia Agencia Vasca del Agua.

3.– Isurketaren Jarraipenerako Aukerako Protokoloa martxan jarri aurretik, Uraren Euskal Agentziak onartu behar du. Modu berean, protokoloa bertan behera uzteko eskumena du, betiere Uraren Euskal Agentziak egiten dituen kontroletan eta laginketetan lortzen diren emaitzak eta pertsona edo erakunde titularrak aurkeztutakoak oso desberdinak badira. Horrez gain, bertan behera uzteko eskumena du, baldin eta lehorte garaian isurketak gainezkabideen bitartez egin direla egiaztatzen bada edo gehiegizko emaria eragin duen euri-zaparradaren ezaugarriek (intentsitatea, iraupena, itzultze-aldia, etab.) isurketa egiteko beharra justifikatzen ez badute.

3.– El Protocolo Opcional de Seguimiento del Vertido requiere de la previa aprobación de la Agencia Vasca del Agua quien podrá también suspenderlo cuando reiteradamente los controles y muestreos que realice la Agencia Vasca del Agua difieran sustancialmente de los presentados por la persona o entidad titular. De igual modo, también podrá suspenderlo en el caso de que se constate la realización de vertidos por los aliviaderos en tiempo seco o cuando dichos alivios no estén justificados mediante las características del aguacero que los haya originado (intensidad, duración, periodo de retorno, etc.).

4.– Jarraipenerako Aukerako Protokoloa bertan behera uzten bada, isurketa-baimenean aurreikusten den kanona aplikatuko da isurketa-kanonaren urteko kalkulua egiteko.

4.– En caso de suspensión del Protocolo Opcional de Seguimiento, para el cálculo anual del canon de vertido será de aplicación el canon previsto en la autorización de vertido.

17. artikulua.– Kutsadura-unitatea.

Artículo 17.– Unidad de contaminación.

Itsasertzei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 85. artikuluaren arabera, 3.000 eurotan finkatu da EAEn isurketa-kanona aplikatzeko kontuan hartuko den kutsadura-unitatearen balioa. Hala ere, kutsadura-unitatearen balio hori aldiro berrikus daiteke, isurketen tratamenduaren kostuen bilakaeraren arabera.

El valor de la Unidad de Contaminación para la aplicación en el País Vasco del canon de vertido conforme al artículo 85 de la Ley 22/1988, de 28 de julio, de Costas, ha sido establecido en 3.000 euros. No obstante, este valor de la unidad de contaminación podrá revisarse periódicamente en función de la evolución de los costes de tratamiento de los vertidos.

18. artikulua.– Zerga-oinarria.

Artículo 18.– Base imponible.

1.– Isurketaren karga kutsatzaileak osatzen du isurketen kontrol-kanonaren zerga-oinarria, eta karga kutsatzailea kutsadura-unitateetan adierazten da. Karga kutsatzailea kalkulatzeko honako formula hau aplikatu behar da:

1.– La base imponible del canon de control de vertidos estará constituida por la carga contaminante del vertido expresada en unidades de contaminación, y se determinará según la siguiente fórmula:

C = K x V
C = K x V

Honako hauek izanda:

En la que:

«C» = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta,

«C» = carga contaminante, medida en unidades de contaminación.

«V» = isurketaren bolumena, urteko metro kubikotan adierazita,

«V» = volumen del vertido, expresado en metros cúbicos/año.

«K» = Dekretu honen III. eranskinean aurreikusitakoaren arabera kalkulatutako koefizientea.

«K» = coeficiente calculado conforme a lo previsto en el anexo III de este Decreto.

2.– Baimendutako isurketen kasuan, «V» isurketaren bolumena baimendutako gehieneko bolumenari dagokio, eta «K» koefizientea kalkulatzeko, baimendutako kontzentrazioak aplikatuko dira.

2.– En el caso de vertidos autorizados, el volumen del vertido «V» corresponde al volumen máximo autorizado, y para el cálculo de coeficiente «K» se aplicarán las concentraciones autorizadas.

3.– Isurketaren Jarraipenerako Aukerako Protokoloan barne hartutako isurketen kasuan, Dekretu honen IV. eranskinean aurreikusitakoaren arabera ezarriko dira «C» karga kutsatzailea eta «V» isurketaren bolumena.

3.– En el caso de vertidos acogidos al Protocolo Opcional de Seguimiento del Vertido, la carga contaminante «C» y el volumen del vertido «V» se determinarán de acuerdo con lo previsto en el anexo IV de este Decreto.

4.– Baimendu gabeko isurketen kasuan, preskribitu gabeko ekitaldietako kanona kitatuko da. Horretarako, ondorengo hauek erabili ahal izango dira isurketaren bolumena eta ezaugarriak kalkulatzeko:

4.– En el caso de vertidos no autorizados procederá liquidar el canon por los ejercicios no prescritos. A tal fin, para el cálculo del volumen de vertido, así como sus características, podrán utilizarse:

a) Kasurako garrantzitsuak eta ezagunak diren datuak eta aurrekariak.

a) Los datos y antecedentes disponibles que sean relevantes al efecto.

b) Zeharka bada ere, isurketa dagoela ziurtatzeko balio duten elementuak, adibidez: jarduera-mota eta -bolumena, ur-kontsumoak, biztanle-kopurua, arazketa-instalazioak, isurketako hondakin-uren bolumena eta ezaugarriak zehazteko balio duen beste edozein elementu.

b) Los elementos que indirectamente acrediten la existencia de los vertidos, tales como tipo y volumen de la actividad, consumos de agua, número de habitantes, instalaciones de depuración, y cualquier otro elemento que permita determinar el volumen y características de aguas residuales del vertido.

c) Baimena duten antzeko kasuen datuak edo aurrekariak.

c) Los datos o antecedentes de supuestos similares que cuenten con autorización.

5.– Hondakin-uren araztegietan (HUA) kanona kalkulatzeko, 1991ko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 91/271/EEE Zuzentarauan, hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzkoa denean adierazten diren parametroak bakarrik hartuko dira kontuan.

5.– Para el cálculo del canon en las estaciones depuradoras de aguas residuales (EDAR) sólo se considerarán los parámetros indicados en la Directiva 91/271/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1991, relativa al tratamiento de las aguas residuales urbanas.

Dena den, Dekretu honen 6.3 artikulua kontuan hartuta, Zaintza eta Kontrol Planean, edo Uraren Euskal Agentziak egiten duen isurketaren jarraipenean, hondakin-uren araztegietan (HUAk) parametro batek itsas-lehorreko jabari publikoa kaltetzen duela egiaztatzen bada, parametro hori kanonean barne hartuko da.

No obstante, de acuerdo con el artículo 6.3 de este Decreto, si en el Plan de Vigilancia y Control o en el seguimiento del vertido por parte de la Agencia Vasca del Agua se comprueba que en las depuradoras de aguas residuales (EDARs) los niveles de un parámetro provocan un daño en el dominio público marítimo terrestre se incluirá dicho parámetro en el canon.

6.– Oro har, urte oso baterako zerga-oinarria kalkulatzeko erabilitako karga kutsatzailean % 5etik gorako aldaketa ez dagoenean, hurrengo urteetan ez da zerga-oinarri hori aldatuko.

6.– Con carácter general, una vez calculada la base imponible para un año completo, la base imponible del canon de vertido no será modificada en años posteriores mientras la carga contaminante, medida en unidades de contaminación, no experimente una variación superior al 5%".

19. Artikulua.– Kuota.

Artículo 19.– Cuota.

Kanonaren kuota lortzeko, zerga-oinarria edo isurketaren karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan adierazita, Dekretu honen 17. artikuluaren arabera kutsadura-unitateari esleitutako balioagatik biderkatuko da.

La cuota del canon se obtendrá multiplicando la base imponible o carga contaminante del vertido, expresada en unidades de contaminación, por el valor asignado a la unidad de contaminación, conforme a lo establecido en el artículo 17 del presente Decreto.

20. artikulua.– Sortzapena eta likidazioa.

Artículo 20.– Devengo y liquidación.

1.– Isurketa-baimena indarrean sartzen den unean sortzapetuko da isurketa-kanona. Baimena indarrean dagoen hurrengo urteetan, urte bakoitzaren urtarrilaren 1ean egingo da tasaren sortzapena.

1.– El canon de vertido se devenga en el momento de la entrada en vigor de la autorización de vertido. En las sucesivas anualidades de vigencia de la autorización el devengo de la tasa se producirá el 1 de enero de cada año.

2.– Kanona urte natural osoagatik likidatuko da, isurketa-baimena edo beraren aldaketa, etena edo baliogabetzea onartzen den ekitaldian izan ezik. Kasu horretan, urte osoa kontuan hartuta, baimena indarrean dagoen egun kopuruarekiko proportzionalki kalkulatuko da kanona.

2.– El canon se liquidará por año natural completo, excepto el ejercicio en que se otorgue la autorización de vertido, su modificación, cese o su extinción, en cuyo caso se calculará el canon proporcionalmente al número de días de vigencia de la autorización, en relación con el total del año.

3.– Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzaren lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.

3.– La Agencia Vasca del Agua practicará durante el primer semestre de cada año las liquidaciones correspondientes al año anterior.

IV. KAPITULUA
ARAU-HAUSTEEN ARAUBIDEA ETA ZEHAPENAK
CAPÍTULO IV
RÉGIMEN DE INFRACCIONES Y SANCIONES

21. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.

Artículo 21.– Infracciones y sanciones.

1.– Dekretu honetan aurreikusten dena urratzen bada, ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen, itsasertzen esparruan indarrean dagoen araudian adierazikoaren eta Euskal Herrriko ingurugiroa babesteko Lege Orokorraren –otsailaren 27ko 3/1998koa– araberako zehapenak ezarriko dira.

1.– Las infracciones a lo prevenido en el presente Decreto serán sancionadas con arreglo a la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas, a la vigente normativa en materia de costas y a la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco.

2.– Salbuespen moduan, baita zehapen-espedienteari hasiera eman aurretik ere, interesdunari entzun ondoren eta zuzenbidean oinarritutako ebazpen bidez, zehatzeko ahalmena duen eskumeneko organoak, ikuskapen-funtzioa dagokionak, ustezko pertsona arduradunen kontrako kautelazko neurriak hartu eta ezarri ahal izango ditu. Neurri horien artean aurreikus daitezke jardueren edo emakiden edo baimenen behin-behineko etetea eta fidantzak ezartzea. Fidantza horien xedea izango da bai zehapena kobratu egingo dela bermatzea, bai eta kaltetutako ondasunak konpontzea eta birjartzea ere; horrez gain, eragindako kalteak bere horretan irautea ekiditze aldera, beharrezko beste edozein neurri zuzentzaile, eta kontroleko nahiz segurtasuneko neurri ere aurreikusten dira, beti ere kalteak arindu, heda daitezen ekidin edo azken xedapenaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

2.– Con carácter excepcional, previamente a la incoación del expediente sancionador, con audiencia al interesado y mediante resolución fundada en Derecho, el órgano competente para el ejercicio de la potestad sancionadora, o aquel al que corresponda la función inspectora, podrá adoptar e imponer medidas cautelares a la persona presuntamente responsable. Estas medidas podrán consistir en la paralización de la actividad o de las obras, suspensión temporal de actividades o de las concesiones o autorizaciones, y en el establecimiento de fianzas que garanticen tanto el cobro de la sanción que pueda recaer como la reparación o reposición de los bienes dañados, así como cualquier otra medida de corrección, control o seguridad que sea necesaria para evitar el mantenimiento de los daños que pudieran estar siendo ocasionados, para mitigarlos o impedir su extensión, o para asegurar la eficacia de la resolución final.

3.– Emandako baimenean isurketa ezarritako baldintzetan bete ez dela frogatuta, isurketa-baimena ingurune-baimen integratura batu izan den kasuetan Uraren Euskal Agentziak Ingurumen Organoari jakinaraziko dio.

3.– Constatado el incumplimiento de las condiciones bajo las cuales fue otorgada la autorización de vertido, la Agencia Vasca del Agua informará al Órgano Ambiental en caso de que la autorización de vertido se hubiera integrado en la autorización ambiental integrada.

4.– Isurketa-baimenaren baliogabetzeak edo iraungitzeak ez dute sortzen kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

4.– No dará derecho a indemnización la revocación o caducidad de la autorización de vertidos.

5.– Hondakin-uren isurketen ondorioz uren kalitatean eragiten diren kalteak baloratzeko, kontuan hartuko dira isurketaren tratamenduaren kostua, arriskua eta ingurune hartzailearen kalteberatasunean eragiten den kaltea. Kalte horiek baloratzeko, Dekretu honen VI. eranskinean adierazten denari jarraituko zaio.

5.– Los daños en la calidad del agua por vertidos de aguas residuales se valorarán atendiendo al coste del tratamiento del vertido, a su peligrosidad y a la sensibilidad del medio receptor. A los efectos de la valoración de estos daños será de aplicación lo establecido en el anexo VI del presente Decreto.

22. artikulua.– Eskumeneko organoak.

Artículo 22.– Órganos competentes.

1.– Dekretu honetan aurreikusitako zigorrak ezartzeko eskumena duten organoak Uraren 1/2006 Legean eta horren garapen-dekretuetan aurreikusitakoak dira.

1.– Los órganos competentes para la imposición de las sanciones previstas en el presente Decreto serán los previstos en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas y en los decretos de desarrollo.

2.– Uraren Euskal Agentziari dagokio berariaz arau-hauste arinak eta larriak zigortzeko ahalmena, eta, beharrezkoa denean, espedienteak jurisdikzio penalera bidaltzeko agintzeko eskumena, 2/1998 Legearen, otsailaren 20koa eta EAEko herri-administrazioen zehatzeko eskumenari buruzkoa denaren 25. artikuluan adierazten den moduan.

2.– A la Dirección General de la Agencia Vasca del Agua se le atribuye expresamente la competencia para ejercer la potestad sancionadora en las infracciones leves y graves y ordenar, cuando sea procedente, el envío de expedientes a la jurisdicción penal, en los términos del artículo 25 de la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Arau-hauste oso larriei dagokienez, Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Asanbladak du zehatzeko eskumena, ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen 12.i) artikuluan xedatzen denaren arabera.

3.– Corresponderá ejercer la potestad sancionadora en las infracciones muy graves a la Asamblea de Usuarios de la Agencia Vasca del Agua, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 12.i) de la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

23. artikulua.– Zehapen-prozedura.

Artículo 23.– Procedimiento sancionador.

1.– Uraren Euskal Agentziari dagokio ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legean aurreikusitako zehapen-espedienteei hasiera ematea.

1.– A la Agencia Vasca del Agua le corresponde la incoación de los expedientes sancionadores previstos en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

2.– Zehapen-espedienteak izapidetzeko prozedura Uraren 1/2006 Legean aurreikusitakoa eta 2/1998 Legean, otsailaren 20koa eta EAEko herri-administrazioen zehatzeko eskumenari buruzkoa denean aurreikusitakoa da.

2.– El procedimiento para la tramitación de los expedientes sancionadores será el previsto en la citada Ley y en la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Arau-hausteen egiletzat joko dira arau-hausteen ardura duten pertsona fisikoak eta juridikoak, baldintzak ez betetzeagatik ere.

3.– Serán consideradas autoras de las infracciones las personas físicas y jurídicas que resulten responsables de las mismas aun a título de mera inobservancia.

4.– Ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legean aurreikusi dira arau-hausteen eta zigorren preskripzio-epeak.

4.– Los plazos de prescripción de las infracciones y de las sanciones serán los previstos en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

5.– Ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, espedienteari hasiera ematen zaionetik urtebeteko epea utziko da zehapen-espedienteak ebazteko eta jakinarazteko.

5.– El plazo para la resolución y notificación de los expedientes sancionadores será de un año a contar desde su incoación, conforme a lo establecido en el artículo 59.4 de la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

6.– Kapitulu honetan aurreikusten ez diren alderdiei dagokienez, ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legean ezarritakoa eta, hala badagokio, 2/1998 Legean, otsailaren 20koa eta EAEko herri-administrazioen zehatzeko eskumenari buruzkoa denean ezarritakoa aplikatuko da.

6.– En todo lo no previsto en el presente Capítulo será aplicable lo establecido en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas y, en su caso, en la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la Potestad Sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Uren esparruan eskumena duen sailburuaren agindu bidez, Dekretu honen eranskinak EBko, Estatuko eta/edo autonomia-erkidegoko zuzenbidearen eskakizunetara egokituko dira.

Mediante Orden de la persona titular del departamento competente en materia de aguas, los anexos del presente Decreto se adaptarán a las exigencias del derecho comunitario, estatal y/o autonómico que tengan lugar.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematean eta berrikustean, kontuan hartuko dira 43/2007 Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Antolatu eta Babesteko Lurraldearen Arloko Plana.

En el otorgamiento y revisión de las autorizaciones de vertido desde tierra al mar se tendrá en cuenta el Decreto 43/2007, de 13 de marzo, por el que se aprueba definitivamente el Plan Territorial Sectorial de Protección y Ordenación del Litoral de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

Erakunde kudeatzaileek, udalek eta toki-administrazioek urtebeteko epea izango dute, Dekretua indarrean sartzen denetik hasita, beren udal-ordenantzak eta araudiak onartzeko edo berrikusteko, hala badagokie, Dekretu honetan ezartzen denera egokitzera bidean. Xede horrekin, Uraren Euskal Agentziaren aholkularitza balia daiteke.

Los entes gestores, ayuntamientos y demás administraciones locales deberán, en el plazo de 1 año a partir de la entrada en vigor del Decreto, en su caso, aprobar o revisar sus correspondientes ordenanzas municipales y reglamentos, a fin de adecuarlas a lo establecido en el presente Decreto, para lo que podrán contar con el asesoramiento de la Agencia Vasca del Agua.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretua indarrean sartzen den egunean bertan egingo da, hura indarrean sartu aurretik lehorretik itsasora isurketak egiteko eman diren baimenen isurketa-kanonaren hasierako sortzapena.

El devengo inicial del canon de vertido respecto de las autorizaciones de vertido desde tierra al mar, otorgadas con anterioridad a la vigencia de este Decreto, se producirá desde el mismo día de su entrada en vigor.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Uren esparruan eskumenekoa den sailburuari, bai eta ogasun-esparruan eskumenak dituen sailburuari eta Uraren Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiari ere, ahalmena ematen zaie Dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten xedapenak emateko.

Se faculta a la persona titular del departamento competente en materia de aguas, así como a la competente en materia de hacienda y a la Dirección General de la Agencia Vasca del Agua para dictar las disposiciones que sean precisas para el desarrollo y ejecución del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabetera sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor a los tres meses de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

I. ERANSKINA, ABENDUAREN 10EKO 459/2013 DEKRETUARENA
MUGAKO ISURTZE BALIOAK LEHORRETIK ITSASORA EGITEN DIREN ISURKETETARAKO

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 10 de diciembre de 2013.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Hacienda y Finanzas,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

La Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

ANEXO I AL DECRETO 459/2013, DE 10 DE DICIEMBRE
VALORES LÍMITE DE EMISIÓN PARA VERTIDOS DESDE TIERRA AL MAR

1. taula: mugako isurtze balioak. Parametro orokorrak eta nutrienteak.

Tabla 1: valores límites de emisión. Parámetros generales y nutrientes.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Oharra: Kontzentrazioak unitateen zutabean adierazitako elementuari edo konposatuari buruzkoak dira. Horrela, konposatu nitrogenodun guztien kasuan, kontzentrazioak oinarrizko nitrogenoarenak dira (14. faktore grabimetrikoa). Konposatu fosforodunen kasuan, bestalde, oinarrizko fosforoarenak dira (31. faktore grabimetrikoa). Guztizko nitrogenoaren kasuan, adierazitako mugak nitrogeno ez-organiko disolbatuaren (amonioa + nitritoa + nitratoa) eta nitrogeno organikoaren (disolbatua + partikulatua) kontzentrazioen baturari dagozkio, hau da, nitritoen eta nitratoen nitrogenoa gehi Kjeldhal guztizko nitrogenoa.

Nota: las concentraciones se refieren al elemento o compuesto indicado en la columna de las unidades. Así, para todos los compuestos nitrogenados las concentraciones se han referido a nitrógeno elemental (factor gravimétrico 14). Para los compuestos fosforados se han referido a fósforo elemental (factor gravimétrico 31). Para el parámetro Nitrógeno Total los límites se refieren a la suma de las concentraciones de nitrógeno inorgánico disuelto (amonio + nitrito + nitrato) y del nitrógeno orgánico (disuelto + particulado), es decir el nitrógeno de nitritos y nitratos más el nitrógeno total Kjeldhal.

(1) Isurketa-puntutik 50 m-ra dagoen sekzio baten batez besteko tenperatura 3 ºC areagotu ahal izango da, gehienez ere. Irizpide hori sakontasun gutxiko estuario-inguruetan aplikatuko da. Horrelakoetan, kanal motako korrontea izan ohi da nagusi.

(1) El incremento límite de la temperatura media de una sección situada a 50 m del punto de vertido será de 3 ºC. Este criterio se aplicará a zonas estuáricas someras en las que predomina la corriente de tipo canal.

Estuario-inguru zabal eta sakonetan (kanal motako korrontea nagusi denetan) eta itsasertzaren inguruan –urtaroen araberako estratifikazio termikoa ezar daiteke bietan–, honakoak dira mugak: 3 ºC-ko gehieneko hazkunde puntuala (isurketa-puntutik 50 m-ra dagoen zona batean egindako profil bertikal baten edozein sakontasun-mailatan) eta 1 ºC-ko gehieneko hazkundea, iturburuaren eta gainazalaren arteko ur-zutabearen tenperaturaren batez besteko balioari dagokionez (bi kasuetan, eragin ez den ingurua irudikatzen duen profil termiko batekiko).

Para zonas estuáricas amplias y profundas (en las que no predomine la corriente de tipo canal) y para las zonas costeras, casos en los que se puede establecer una estratificación térmica de carácter estacional, se considerará como límite un incremento puntual máximo de 3 ºC (en cualquier nivel de profundidad de un perfil vertical realizado en una zona situada a 50 m del punto de vertido) y un incremento máximo de 1 ºC en el valor medio de la temperatura de la columna de agua entre el punto de surgencia y la superficie (en ambos casos respecto a un perfil térmico representativo de una zona no afectada).

(2) Horrez gain, arazketa-errendimendu minimoa % 85ekoa izango da.

(2) Adicionalmente el rendimiento de depuración mínimo será del 85%.

(3) Biodegradagarriegiak ez diren industria-isurketei dagokienez, aipatutako mugak aldatzeko aukera dago, eta osatzekoa edo ordezkatzekoa, arazketa-errendimendu minimo batek edo ekoizpen-unitate bakoitzagatik isuritako kargaren gaineko muga batek horrela eskatzen duelako, eta kasuan-kasuan sektoreko teknika erabilgarri onenak (TEO) hartuko dira kontuan. Edozein kasutan, ingurune hartzailearen ingurumen-helburuak beteko dira.

(3) Para vertidos industriales poco biodegradables estos límites podrán ser modificados, así como complementados o sustituidos por la exigencia de un rendimiento mínimo de depuración o un límite de carga emitida por unidad de producción, considerando las mejores técnicas disponibles (MTDs) para el sector correspondiente, siempre que se cumplan los objetivos de calidad del medio receptor.

* Hiriko hondakin-urak tratatzeko instalazioetatik datozen isurketen kasuan, 1996ko martxoaren 15eko 509/1996 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak eta 1998ko urriaren 2ko 2116/1998 Errege Dekretuan ezarritakoak beteko dira, bietan zehaztutako parametroei dagokienez, betiere Dekretu honen 4. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

* Los vertidos procedentes de instalaciones de tratamiento de aguas residuales urbanas deberán cumplir los requisitos establecidos en el Real Decreto 509/1996, de 15 de marzo, y en el Real Decreto 2116/1998, de 2 de octubre, para los parámetros especificados en dichas normativas sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 4 del presente Decreto.

** Isurketa urrakortzat aitortu den zona batean egiten bada, hiriko hondakin-urak tratatzeko instalazioetatik datozen isurketek 1996ko martxoaren 15eko 509/1996 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak eta 1998ko urriaren 2ko 2116/1998 Errege Dekretuan, aurrekoa aldatzen duenean ezarritakoak beteko dituzte.

** Si el vertido se realiza en una zona declarada sensible los vertidos procedentes de instalaciones de tratamiento de aguas residuales urbanas deberán cumplir los requisitos establecidos en el Real Decreto 509/1996, de 15 de marzo, y en el Real Decreto 2116/1998, de 2 de octubre, que modifica al anterior.

2. taula: mugako isurtze balioak. Askotariko parametroak eta kutsatzaile generikoak.

Tabla 2: valores límites de emisión. Parámetros varios y contaminantes genéricos.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Oharra: (1) Ez da muga berezirik jarriko gatz ez-organiko disolbatuen isurketen gainean, baldin eta ioiak itsasoko uretan daudenen berdinak badira eta toxikoak ez badira. Salbuespena dira, isurketaren ingurune hartzailean giro hipergazia edo ohiko gazitasuna gainditzen duena sortzeko arriskua dagoen zonetan isuritako gatzunak edo soluzio hipergaziak. Salbuespena dira, halaber, pH-aren gainean duten eraginagatik, isurketaren alkalinotasuna edo guztizko azidotasuna nahikoa neutralizatuta ez duten gatz-soluzioak.

Nota: (1) No se aplicarán restricciones especiales en los vertidos de sales inorgánicas disueltas cuyos iones son comunes a los mayoritarios del agua de mar y no presentan carácter tóxico. Se exceptúan las salmueras o soluciones hipersalinas vertidas a zonas en las que puedan formarse ambientes hipersalinos o de salinidad significativamente superior a la habitual de la zona receptora del vertido. También se exceptúan, por su efecto sobre el pH, las soluciones salinas en las que la alcalinidad o la acidez total del vertido no esté suficientemente neutralizada.

3. taula: mugako isurtze balioak. Konposatu organoklorodunak.

Tabla 3: valores límites de emisión. Compuestos organoclorados.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

(1) Muga horiek aldatu daitezke edo ekoizpen-unitate bakoitzak isuritako karga-muga batengatik ordezkatu, betiere dagokion sektoreko teknika erabilgarri onenak (TEO) kontuan hartuta.

(1) Estos límites podrán ser modificados o sustituidos por un límite de carga emitida por unidad de producción, considerando las mejores tecnologías disponibles (MTDs) para el sector correspondiente.

* Hileko batez bestekoen muga-balioa.

* Valor límite medias mensuales.

** Eguneko batez bestekoen muga-balioa.

** Valor límite medias diarias.

4. taula: mugako isurtze balioak. Metalak.

Tabla 4: valores límites de emisión. Metales.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

(*): proposatutako mugak «Guztizko metalari» dagozkionak dira, fasea disolbatua eta metala partikulatua dagoela.

(*): los límites propuestos se refieren al «Metal total» considerando la fase disuelta y el metal particulado.

II. ERANSKINA, ABENDUAREN 10EKO 459/2013 DEKRETUARENA
LEHENTASUNEZKO SUBSTANTZIEN, PREFERENTEEN ETA HAINBAT KUTSATZAILEREN INGURUMEN KALITATEKO ARAUAK (IKA)
ANEXO II AL DECRETO 459/2013, DE 10 DE DICIEMBRE
NORMAS DE CALIDAD AMBIENTAL (NCA) DE LAS SUSTANCIAS PRIORITARIAS, PREFERENTES Y DE OTROS CONTAMINANTES

Eranskin honetan lehentasunezko substantzien, preferenteen eta hainbat kutsatzaileren zerrenda eta ezarritako ingurumen-kalitateko arauak barne hartu dira, isurketa-kanonaren k3 koefizientea kalkulatu ahal izateko.

En el presente anexo se incluyen, a efectos de cálculo del coeficiente k3 del canon del vertido, la relación de sustancias prioritarias, preferentes y de otros contaminantes y las normas de calidad ambiental establecidas.

1. taula: ingurumen kalitateko arauak lehentasunezko substantzietarako eta hainbat kutsatzailetarako.

Tabla 1: normas de calidad ambiental para sustancias prioritarias y para otros contaminantes.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

(a) CAS: Chemical Abstracts Service.

(a) CAS: Chemical Abstracts Service.

(b) Parametro hau ingurumen-kalitateko araua da, urteko batez besteko balio gisa adierazita (IKA-UBB). Bestelakorik adierazten ez den bitartean, isomero guztien guztizko kontzentrazioari aplikatzen zaio eta balioak µg/l-tan adierazten dira.

(b) Este parámetro es la norma de calidad ambiental expresada como valor medio anual (NCA-MA). Salvo que se especifique otra cosa, se aplica a la concentración total de todos los isómeros y los valores indicados están expresados en µg/l.

(c) Parametro hau ingurumen-kalitateko araua da, onar daitekeen gehieneko kontzentrazio gisa adierazita (IKA-KMO). IKA-KMO parametroan «ez-aplikagarria» adierazten bada, IKA-UBB balioek epe laburrera isurketa jarraituen kutsadura-pikoen kontra babesten dutela ulertu behar da, izan ere, toxikotasun zorrotza abiapuntu hartuta kalkulatu diren balioak baino dezente baxuagoak dira. Bestelakorik adierazten ez den bitartean, isomero guztien guztizko kontzentrazioari aplikatzen zaio eta balioak µg/l-tan adierazten dira.

(c) Este parámetro es la norma de calidad ambiental expresada como concentración máxima admisible (NCA-CMA). Cuando en NCA-CMA se indica «no aplicable», se considera que los valores NCA-MA protegen contra los picos de contaminación a corto plazo en el caso de los vertidos continuos, ya que son significativamente inferiores a los valores calculados sobre la base de la toxicidad aguda. Salvo que se especifique otra cosa, se aplica a la concentración total de todos los isómeros y los valores indicados están expresados en µg/l.

(d) Difeniletere bromodunetan (5. zk.) barne hartutako lehentasunezko substantzien multzoari dagokionez, IKA bat ezarri da 28, 47, 99, 100, 153 eta 154 zk. kideetarako.

(d) Por lo que respecta al grupo de sustancias prioritarias incluidas en los difeniléteres bromados (número 5), se establece una NCA solo para los congéneres números 28, 47, 99, 100, 153 y 154.

(e) Kadmioari eta bere konposatuei dagokienez (6. zk.), NCA balioak aldatu egiten dira uraren gogortasunaren arabera, eta bost kategoria bereizten dira (1. mota: < 40 mg CaCO3/l; 2. mota: 40tik < 50 mg-ra CaCO3/l; 3. mota: 50etik < 100 mg-ra CaCO3/l; 4. mota: 100etik < 200 mg-ra CaCO3/l; eta 5. mota 5: = 200 mg CaCO3/l).

(e) Por lo que respecta al cadmio y sus compuestos (número 6), los valores de la NCA varían en función de la dureza del agua con arreglo a cinco categorías (Clase 1: < 40 mg CaCO3/l, Clase 2: de 40 a < 50 mg CaCO3/l, Clase 3: de 50 a < 100 mg CaCO3/l, Clase 4: de 100 a < 200 mg CaCO3/l y Clase 5: = 200 mg CaCO3/l).

(f) Guztizko DDTak honako isomero hauen batura barne hartzen du: 1,1,1-trikloroa-2,2-bis-(p-klorofenil)-etanoa (CAS zk. 50 29 3; EB zk. 200 024 3); 1,1,1-trikloro-2-(edo-klorofenil)-2-(p-klorofenil)- etanoa (CAS zk. 789 02 6; EB zk. 212 332 5); 1,1-dikloro-2,2-bis-(p-klorofenil)-etilenoa (CAS zk. 72 55 9; EB zk. 200 784 6); eta 1,1-dilloro-2,2-bis-(p-klorofenil)- etanoa (CAS zk. 72 54 8; EB zk. 200 783 0).

(f) El DDT total incluye la suma de los isómeros 1,1,1-tricloro-2,2-bis-(p-clorofenil)-etano (n.º CAS 50 29 3; n.º UE 200 024 3); 1,1,1-tricloro-2-(o-clorofenil)-2-(p-clorofenil)- etano (n.º CAS 789 02 6; n.º UE 212 332 5); 1,1-dicloro-2,2-bis-(p-clorofenil)-etileno (n.º CAS 72 55 9; n.º UE 200 784 6); y 1,1-dicloro-2,2-bis-(p-clorofenil)- etano (n.º CAS 72 54 8; n.º UE 200 783 0).

(g) Hidrokarburo aromatiko poliziklikoetan (HAP) barne hartutako lehentasunezko substantzien multzoan (28. zk.), NCA guztiak eta bakoitza aplika daitezke, hau da, bentzo(a)pirenoaren NCA, bentzo(b)fluorantenoaren eta bentzo(k)fluorantenoaren arteko baturaren NCA, eta bentzo(g,h,i)perilenoaren eta indeno(1,2,3 cd)pirenoaren baturaren NCA bete behar dira.

(g) En el grupo de sustancias prioritarias incluidas en los hidrocarburos aromáticos policíclicos (HAP) (número 28), son aplicables todas y cada una de las NCA, es decir, tienen que cumplirse la NCA para el benzo(a)pireno, la NCA para la suma de benzo(b)fluoranteno y benzo(k)fluoranteno, así como la NCA para la suma de benzo(g,h,i)perileno y de indeno(1,2,3 cd)pireno.

(h) Fluorantenoa beste hidrokarburo aromatiko polizikliko arriskutsuago batzuen adierazle gisa agertzen da zerrendan.

(h) El fluoranteno figura en la lista como indicador de otros hidrocarburos aromáticos policíclicos más peligrosos.

(i) Kadmioa, beruna, merkurioa eta nikela kanpo utzita («metalak» deituko ditugu aurrerantzean), eranskin honetan ezarritako NCAk ur-lagin osoko guztizko kontzentrazio gisa adierazten dira. Metalen kasuan, NCA kontzentrazio disolbatuari dagokio, hau da, 0,45 µm-ko mintz baten bitartez edo beste antzeko aurretratamendu baten bitartez lortutako ur-lagin batean disolbatu dagoenean.

(i) Con excepción del cadmio, plomo, mercurio y níquel (en lo sucesivo denominados «metales»), las NCA establecidas en el presente anexo se expresan como concentraciones totales en toda la muestra de agua. En el caso de los metales, la NCA se refiere a la concentración disuelta, es decir, en la fase disuelta de una muestra de agua obtenida por filtración a través de membrana de 0,45 µm o cualquier otro pretratamiento equivalente.

(*) Lehentasunezko substantzia arriskugarri gisa identifikatua.

(*) Identificada como sustancia peligrosa prioritaria.

2. taula: NCA lehentasunezko substantzietarako.

Tabla 2: NCA para sustancias preferentes.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

(a) CAS: Chemical Abstracts Service.

(a) CAS: Chemical Abstracts Service.

(b) Parametro hau ingurumen-kalitateko araua da, urteko batez besteko balio gisa adierazita (IKA-UBB). Bestelakorik adierazten ez den bitartean, isomero guztien guztizko kontzentrazioari aplikatzen zaio eta balioak µg/l-tan adierazten dira.

(b) Este parámetro es la norma de calidad ambiental expresada como valor medio anual (NCA-MA). Salvo que se especifique otra cosa, se aplica a la concentración total de todos los isómeros y los valores indicados están expresados en µg/l.

(c) Artsenikoa, selenioa, kobrea, kromoa eta zinka kanpo utzita («metalak» deituko ditugu aurrerantzean), eranskin honetan ezarritako IKAk ur-lagin osoko guztizko kontzentrazio gisa adierazten dira. Metalen kasuan, IKA kontzentrazio disolbatuari dagokio, hau da, 0,45 µm-ko mintz baten bitartez edo beste antzeko aurretratamendu baten bitartez lortutako ur-lagin batean disolbatu dagoenean.

(c) Con excepción del arsénico, selenio, cobre, cromo y zinc (en lo sucesivo denominados «metales»), las NCA establecidas en el presente anexo se expresan como concentraciones totales en toda la muestra de agua. En el caso de los metales, la NCA se refiere a la concentración disuelta, es decir, en la fase disuelta de una muestra de agua obtenida por filtración a través de membrana de 0,45 µm o cualquier otro pretratamiento equivalente.

III. ERANSKINA, ABENDUAREN 10EKO 459/2013 DEKRETUARENA
ISURKETEN K KOEFIZIENTEA KALKULATZEA
ANEXO III AL DECRETO 459/2013, DE 10 DE DICIEMBRE
CÁLCULO DEL COEFICIENTE K DE VERTIDOS

Honako formula honen bitartez kalkulatuko da K koefizientea:

El valor de coeficiente K se determinará mediante la fórmula:

K = k1 * k2 * k3

K = k1 * k2 * k3

Honako esanahi hauekin:

Donde:

k1: karga kutsatzailearekin lotutako koefizientea.

k1: coeficiente ligado a la carga contaminante.

k2: isurketa egiteko erabili den eroanbide motak zehazten duen koefizientea.

k2: coeficiente determinado por el tipo de conducción utilizado para efectuar el vertido.

k3: Dekretu honen II. eranskinean barne hartutako substantzia kutsatzaileren bat duten isurketei aplikatzeko koefizientea.

k3: coeficiente de aplicación a los vertidos que contengan alguna de las sustancias contaminantes incluidas en el anexo II del presente Decreto.

1.– k1 koefizientea.

1.– Coeficiente k1.

Eskuarki, baimendutako kontzentrazioak aplikatuko dira karga kutsatzailearekin (k1) lotutako koefizientea kalkulatzeko. k1 koefizientea honako formula honen bitartez kalkulatzen da:

Con carácter general, para el cálculo del coeficiente ligado a la carga contaminante (k1) se aplicarán las concentraciones autorizadas. El coeficiente k1 se obtiene a partir de la siguiente fórmula:

k1 = (7,75 DQO + 7,75 SS + 23,24 N + 116,22 P + 58,11 AG + 77,48 HC + 1162,21 AOX + 309,92 MEQ + 1162,21 CN + 116,22 DTGT + 1162,21 FEN + 2324,43 Cr VI) * 10-9

k1 = (7,75 DQO + 7,75 SS + 23,24 N + 116,22 P + 58,11 AG + 77,48 HC + 1162,21 AOX + 309,92 MEQ + 1162,21 CN + 116,22 DTGT + 1162,21 FEN + 2324,43 Cr VI) * 10-9

Honakoa izanik:

Siendo:

OEK: Oxigeno Eskari Kimikoaren kontzentrazioa, mg/l-tan adierazia.

DQO: concentración de la Demanda Química de Oxígeno expresada en mg/l.

SS: esekiduran dauden Solido Guztizkoen kontzentrazioa, mg/l-tan adierazia.

SS: concentración de Sólidos en Suspensión Totales expresada en mg/l.

N: Guztizko Nitrogenoaren kontzentrazioa, mg/l-tan adierazia.

N: concentración de Nitrógeno Total expresada en mg/l.

P: Guztizko Fosforoaren kontzentrazioa, mg/l-tan adierazia.

P: concentración de Fósforo Total expresada en mg/l.

AG: Olio eta Gantzen kontzentrazioa, mg/l-tan adierazia.

AG: concentración de Aceites y Grasas expresada en mg/l.

HC: Hidrokarburoen kontzentrazioa mg/l-tan adierazia.

HC: concentración de Hidrocarburos expresada en mg/l.

AOX: Konposatu Organohalogenatuen kontzentrazioa, mg/l-tan adierazia.

AOX: concentración de Compuestos Organohalogenados expresada en mg/l.

CN: Guztizko zianuroen kontzentrazioa, mg/l-tan adierazia.

CN: concentración de cianuros totales, expresada en mg/l.

DTGT: detergente anionikoen kontzentrazioa, mg/l-tan adierazia.

DTGT: concentración de detergentes aniónicos expresada en mg/l.

FEN: fenolen kontzentrazioa, mg/l-tan adierazia.

FEN: concentración de fenoles expresada en mg/l.

Cr VI: kromo hexabalentearen kontzentrazioa, mg/l-tan adierazia.

Cr VI: concentración de cromo hexavalente expresada en mg/l.

MEQ: equimetala, mg/l-tan adierazia, honako formula honen bitartez kalkulatuta:

MEQ: equimetal, expresado en mg/l, obtenido de la siguiente fórmula.

MEQ = (200 Hg + 75 Cd + 35 Pb + 5 Cr + 10 As + 5 Al + 35 Cu + 15 Ni + 3 Zn + Fe) / n

MEQ = (200 Hg + 75 Cd + 35 Pb + 5 Cr + 10 As + 5 Al + 35 Cu + 15 Ni + 3 Zn + Fe) / n.

Hg, Cd, Pb, Cr, As, Al, Cu, Ni, Zn, Fe elementu bakoitzaren baimendutako guztizko kontzentrazioak dira, eta isurketa-baimenean mugatutako elementu kopurua da n. Zenbakitzailearen balioa zero bada, Meq zero izango da.

Donde Hg, Cd, Pb, Cr, As, Al, Cu, Ni, Zn, Fe son las concentraciones totales autorizadas de cada elemento y n es el número de elementos limitados realmente en la autorización de vertido. Si el numerador tiene un valor de cero, se considera que Meq es cero.

2.– k2 koefizientea.

2.– Coeficiente k2.

k2 isurketa egiteko erabili den eroanbide motak zehazten duen koefizientea da eta honako hauek dira dagozkion balioak:

k2 es un coeficiente determinado por el tipo de conducción utilizado para efectuar el vertido, siendo sus valores:

– k2 = 0,75; itsaspeko hustubidea, difusoreak gutxienez 30 metroko sakoneran daude, Alacanteko itsasoko batez besteko mailarekiko, eta itsasertzetik kilometro batera, gutxienez.

– k2 = 0,75; emisario submarino con los difusores a una profundidad mínima de 30 metros referido al nivel medio del mar en Alicante y a una distancia mínima de la costa de 1 kilómetro.

– k2 = 0,85; aurreko baldintzak betetzen ez dituen itsaspeko hustubidea.

– k2 = 0,85; emisario submarino que no cumpla con los requisitos anteriores.

– k2 = 0,95; itsaspeko hustubidea, difusoreak gutxienez 10 metroko sakoneran daude, Alacanteko itsasoko batez besteko mailarekiko, eta itsasertzetik 100 metrora, gutxienez.

– k2 = 0,95; conducción de desagüe a una profundidad mínima de 10 metros referida al nivel medio del mar en Alicante y a una distancia mínima de la costa de 100 metros.

– K2=1; gainontzeko baldintzetarako.

– K2=1; para el resto de condiciones.

3.– k3 koefizientea.

3.– Coeficiente k3.

k3 koefizientearen balioa 1,28 da eta Dekretu honen II. eranskinean barne hartutako substantzia kutsatzaileren bat duten isurketen gainean aplikatuko da (III. Dekretuan aipatutakoak barne hartuta). k3 koefizientea aplikatuko da, baldin eta Isurketaren Zaintza eta Kontrol planaren laginen edo Administrazioak eskura dituen datuen % 20k Dekretu honen II. eranskinean aipatzen diren IKAk hamar aldiz gainditzen dituen kontzentrazioko isurketa egin dela baieztatzen bada.

k3 es un coeficiente cuyo valor es 1,28 que será de aplicación en los vertidos que contengan alguna de las sustancias contaminantes del anexo II del presente Decreto, adicionales a las que figuran en el anexo III para el cálculo del coeficiente K1. La aplicación de este k3 se realizará cuando en el 20% de las muestras del Plan de Vigilancia y Control del Vertido o de los datos que puedan existir a disposición de la Administración, se constate en el vertido una concentración superior a 10 veces las NCA´s que figuran en el anexo II de este Decreto..

4.– K koefizientea isurketa termikoetan eta arrain haztegietako isurketetan.

4.– Coeficiente K en los vertidos térmicos y de piscifactorías.

Isurketa termikoen eta arrain-haztegietako isurketen ezaugarri bereziak direla eta, honako K koefiziente espezifiko hauek ezarri dira:

Para los vertidos térmicos y de piscifactorías dadas sus características se establecen los siguientes coeficientes K específicos:

Isurketa termikoak: ingurunean kutsadura termikoa bakarrik eragiten duten isurketei dagokienez, adibidez, industria-hozterako zirkuitu irekietatik egiten diren isurketak, adibidez, honako formula honen bitartez zehaztuko da K koefizientearen balioa:

Vertidos térmicos: para los vertidos que produzcan únicamente la contaminación térmica del medio, como pueden ser vertidos procedentes de circuitos abiertos de refrigeración industrial, centrales térmicas, etc. el valor de coeficiente K se determinará mediante la fórmula:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Arrain-haztegietako isurketak: Kutsadura-unitateak zuzenean lortzen dira, isuritako emaria kontuan hartuta, honako formula honen bitartez:

Vertidos de piscifactorías: las Unidades de Contaminación se obtendrán directamente sin considerar el caudal vertido mediante la siguiente fórmula:

C = K * P

C = K * P

Honako esanahi hauekin:

Donde:

C = Kutsadura-unitateak

C = Unidades de contaminación.

K = 0,1591 x 10-7

K = 0,1591 x 10-7.

P = Produkzioa, Tm/urtean

P = Producción en Tm/año.

IV. ERANSKINA, ABENDUAREN 10EKO 459/2013 DEKRETUARENA
ISURKETAREN JARRAIPENERAKO AUKERAKO PROTOKOLOA
ANEXO IV AL DECRETO 459/2013, DE 10 DE DICIEMBRE
PROTOCOLO OPCIONAL DE SEGUIMIENTO DEL VERTIDO

1.– Karga kutsatzailea kalkulatzea.

1.– Cálculo de la carga contaminante.

Isurketaren Jarraipenerako Aukerako Protokoloa kasuan-kasuan baimenean ezartzen den zaintza- eta kontrol-protokolo arruntaren osagarria izango da eta honako baldintza hauek beteko ditu, gutxienez:

El Protocolo Opcional de Seguimiento del Vertido será complementario al normal de vigilancia y control que se establezca en la correspondiente autorización y cumplirá las siguientes condiciones mínimas:

A) Hondakin-uren araztegietako (HUAk) isurketak: gutxienez honako maiztasun honekin egingo dira HUAen efluentearen analitikak:

A) Vertidos de estaciones depuradoras de aguas residuales (EDAR): las analíticas a realizar del efluente de las EDAR tendrán, al menos, la siguiente periodicidad:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

B) Industria-isurketak itsas-lehorreko jabari publikora: honako maiztasun honekin egingo dira analitikak:

B) Vertidos industriales al Dominio Público Marítimo Terrestre: La periodicidad de las analíticas a realizar será la siguiente:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Laginketa eta kontrol guztiak kanpoko enpresa ziurtatuek egingo dituzte, erreferentziako metodo analitikoen 9. artikuluaren arabera.

Estos muestreos y controles deberán ser realizados por empresas externas acreditadas, de acuerdo al artículo 9 de Métodos analíticos de referencia.

Isurketa-kanona ezartzeko zehaztu beharreko karga kutsatzailea, isurketaren enpresa titularrak aurkeztutako kontrolen eta Uraren Euskal Agentziak egindakoen urteko batez besteko aritmetiko gisa kalkulatuko da. Uraren Euskal Agentziaren ustez emaitzen serie batean ezohiko daturik badago, kalkulutik kanpo utziko da; horren ordez beste laginketa bat egin daiteke.

El cálculo de la carga contaminante a efectos de Canon de Vertido se realizará como media aritmética anual de los controles entregados por la empresa titular del vertido y los controles realizados por la Agencia Vasca del Agua. Cuando en una serie de resultados haya alguno que a juicio de la Agencia Vasca del Agua sea atípico, será excluido del cálculo, pudiendo decidirse otro muestreo sustitutivo.

Isurketaren karga kutsatzailearen emaitzen eta horien jarraitutasunaren arabera, Uraren Euskal Agentziak efluentearen analisien aldizkakotasuna murriztu ahal izango du Isurketen Jarraipenerako Aukerako Protokoloa ezarri eta bi urtera.

En función de los resultados de la carga contaminante del vertido y de la continuidad de los mismos, la Agencia Vasca del Agua podrá reducir la periodicidad de las analíticas del efluente a partir de la segunda anualidad de implantación del Protocolo Opcional de Seguimiento.

2.– Bolumena kalkulatzea.

2.– Cálculo del volumen.

Bolumena kalkulatzeko, isurketaren enpresa titularrak uren balantze bat aurkeztu behar du. Bertan kontuan hartuko dira sarrera-bolumenak, galerak, iragazteak, lurruntzeak, eta abar. Urteko bolumenari dagokionez, seinale-totalizatzailearekin ondo kalibratutako emari-neugailuan egindako neurketen bitartez neurtuko da lehentasunez.

Para el cálculo del volumen la empresa titular del vertido deberá presentar un balance de aguas, que tenga en cuenta los volúmenes de entrada, las pérdidas, infiltraciones, evaporaciones, etc. El volumen anual se computará preferentemente por mediciones en caudalímetro debidamente calibrado con totalizador de señal.

Ezinezkoa bada isurketan emari-neurgailu kalibratu bat instalatzea, isurketaren enpresa titularrak bolumenak kuantifikatzeko beste sistema bat proposa dezake. Betiere, Uraren Euskal Agentziak onartu behar du sistema hori.

En caso de sea inviable la instalación del caudalímetro calibrado en el vertido, la empresa titular del vertido podrá proponer otro sistema de cuantificación de volúmenes que deberá ser aprobado por la Agencia Vasca del Agua.

V. ERANSKINA, ABENDUAREN 10EKO 459/2013 DEKRETUARENA
SUBSTANTZIA KUTSATZAILEEN ERREFERENTZIAZKO METODO ANALITIKOAK
ANEXO V AL DECRETO 459/2013, DE 10 DE DICIEMBRE
MÉTODOS DE ANÁLISIS DE REFERENCIA DE LAS DISTINTAS SUSTANCIAS CONTAMINANTES

1. taula: parametro orokorrak eta nutrienteak.

Tabla 1: parámetros generales y nutrientes.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

(R) Bereizmen analitikoa adierazten du, detekzio-muga adierazi beharrean.

(R) Indica resolución analítica en lugar de límite de detección.

2. taula: askotariko parametroak eta kutsatzaile generikoak.

Tabla 2: parámetros varios y contaminantes genéricos.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

3. taula: konposatu organoklorodunak.

Tabla 3: compuestos organoclorados.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

4. taula: metalak.

Tabla 4: metales

(Ikus .PDF)
VI. ERANSKINA, ABENDUAREN 10EKO 459/2013 DEKRETUARENA
ISURKETEN ONDORIOZ ITSAS- LEHORREKO JABARI PUBLIKOAN ERAGINDAKO KALTEA BALORATZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK
(Véase el .PDF)
ANEXO VI AL DECRETO 459/2013, DE 10 DE DICIEMBRE
CRITERIOS TÉCNICOS PARA LA VALORACIÓN DEL DAÑO AL DOMINIO PÚBLICO MARÍTIMO TERRESTRE POR VERTIDOS

Isurketekin erlazionatutako arau-hausteen ondoriozko zehapenei eta kalte-ordainei dagokien diru-kopurua zehazteko, uraren kalitatean eragindako kaltea hartuko da kontuan eta, xede horrekin, hondakin-uren isurketen kasuan, 1. atalean adierazten den zenbatespen objektiboa egiteko formula jarraituko da, eta 7. atalean adierazten dena jarraituko da hondakin likidoen edo lohien isurketen kasuan.

La valoración del daño a la calidad del agua a los efectos de determinar la cuantía de las sanciones e indemnizaciones derivadas de las infracciones relacionadas con los vertidos se llevará a cabo a través de la fórmula de estimación objetiva que en el apartado 1 se establece para los vertidos de aguas residuales y en el apartado 7 para los vertidos de residuos de naturaleza líquida o de lodos.

Kalteak baloratzeko sistema objektiboak itsas-lehorreko jabari publikora egindako edozein isurketarako balioko du, edozein unetan. Hala ere, ondoren aipatzen diren kasuetan, kalteen balorazio objektiboa egiteko sistema ez aplikatzeko aukera dago:

El sistema objetivo de valoración de daños será válido para cualquier vertido al Dominio Público Marítimo Terrestre y en cualquier momento. No obstante, se podrá prescindir de aplicar el sistema de valoración objetiva de daños en los siguientes casos:

a) Kasu bereziak, ezaugarriak kontuan hartuta balorazio indibiduala eskatzen dutenak. Betiere, eskumeneko Administrazio Hidraulikoarekin akordio arrazoitu bat lortu behar da aurretik.

a) Supuestos especiales en que las circunstancias exijan una valoración individualizada, previo acuerdo razonado de la Administración hidráulica competente.

b) Arau-hauste arin bat egin dela uste bada, nahiz eta itsas-lehorreko jabari publikoan kalteriik ez antzeman.

b) Cuando se considere la comisión de una infracción de carácter leve sin que se aprecien daños al Dominio Público Marítimo Terrestre.

1.– Hondakin uren isurketen ondorioz uraren kalitatean eragindako kalteen zenbatespen objektiboa egiteko formula.

1.– Fórmula de estimación objetiva de daños en la calidad del agua por vertidos de aguas residuales.

Hondakin-uren isurketen ondorioz uraren kalitatean eragiten diren kalteak baloratzeko, zenbatespen objektiboko formula hau jarraituko da:

Los daños en la calidad del agua por vertidos de aguas residuales se valorarán con arreglo a la siguiente fórmula de estimación objetiva:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– Isurketa emaria zehaztea.

2.– Determinación del caudal de vertido.

Aurreko formula ezartzeko, isurketa-emaria zehaztu behar da eta, horretarako, honako irizpide hauek jarraituko dira:

A los efectos de la aplicación de la fórmula anterior la determinación del caudal de vertido se llevará a cabo conforme a los siguientes criterios:

a) Ekoizpen-jarduera jarraitu baten bi laginen artean, isurketa-emariari eusten zaiola pentsatuko da, kontrakoa frogatzen ez den bitartean.

a) Se presumirá, salvo prueba en contrario, que entre dos tomas de muestra de una actividad productiva constante, el caudal de vertido es también constante.

b) Lagina hartzeko unean neurtutako emariaren balioa erabiliko da. Isurketak egun osoan duen emariaren baliorik badago, balio horien batez bestekoa erabiliko da.

b) Se utilizará el valor del caudal medido en el momento de la toma de muestra. En caso de disponer de valores en continuo de caudal a lo largo de un día, se utilizará el valor medio de estos valores.

c) Emaria neurtzea ezinezkoa bada, zeharkako zenbatespenak egingo dira, eta, horretarako, ur-kontsumoaren datuak, langile kop. ekoizpen mota edo beste edozein motatako datuak erabiliko dira, behar den bezala justifikatuta beti, ura aprobetxatzeko administrazio-tituluak eta isurketa-baimena barne hartuta.

c) En el caso de no ser posible la medición del caudal se realizarán estimaciones indirectas, a partir de datos de consumo de agua, número de trabajadores, tipo de producción o cualesquiera otros debidamente justificados, incluidos los títulos administrativos de aprovechamiento de agua y autorización de vertido.

d) Emaria neurtu gabe edo aldez aurretik finkatu gabe duten hiriko hondakin-uren isurketei dagokienez, isurketa-emaria isurketa-hornikuntzetatik abiatuta zehaztuko da, biztanleko eta eguneko litroak adierazita, eta hornitutako biztanleria eta inguruko merkataritza-jardueraren maila kontuan hartuta, eta, horretarako, datu estatistikoak erabiliko dira.

d) En el caso de vertidos de aguas residuales urbanas sin caudal medido o prefijado, el caudal de vertido se podrá determinar a partir de las dotaciones de vertido en litros por habitante y día, según la población abastecida y el nivel de actividad comercial de la zona, de acuerdo a los datos estadísticos.

3.– Isurketaren iraupena zehaztea.

3.– Determinación de la duración del vertido.

Lehen puntuan aipatutako formula ezartzeko, isurketaren iraupena zehaztu behar da eta, horretarako, honako irizpide hauek jarraituko dira:

A los efectos de la aplicación de la fórmula indicada en el primer punto, la determinación del tiempo de vertido se llevará a cabo conforme a los siguientes criterios:

a) Une jakin batean neurtu edo zenbatetsi den isurketa-emaria egonkortzat joko da eguneko 24 orduetan, betiere dagokion arroko organismoak dituen datuetatik abiatuta beste balio bat lortzen ez bada.

a) El caudal de vertido medido o estimado en un determinado momento se considerará estable durante las 24 horas del día siempre que no se deduzca, justificadamente, otro valor a partir de los datos que obren en poder del organismo de cuenca correspondiente.

b) Gainontzeko ezaugarriak aldatzen ez badira, lagin bat hartu eta hurrengoa hartzen denera artean isurketa epealdi osoan gertatu dela ulertuko da.

b) Permaneciendo las demás circunstancias constantes, se presumirá, salvo prueba en contrario, que entre dos tomas de muestra el vertido ha tenido lugar durante todo el período.

c) Hondakin-uren noizean behinkako isurketei dagokienez, isurketak gutxienez egun bat iraun duela ulertuko da, kontrakoa frogatzen ez den bitartean.

c) En el caso de vertidos ocasionales de aguas residuales, se presumirá salvo prueba en contrario que el tiempo de vertido es, como mínimo, de un día.

4.– Isurketaren arriskugarritasuna zehaztea (KPV).

4.– Determinación de la peligrosidad del vertido (KPV).

Lehen puntuan aipatutako formula ezartzeko, isurketaren arriskugarritasuna zehaztu behar da KPV koefizientearen bitartez, eta, horretarako, honako irizpide hauek jarraituko dira:

A los efectos de la aplicación de la fórmula indicada en el primer punto, la determinación de la peligrosidad del vertido a través del coeficiente KPV se llevará a cabo conforme a los siguientes criterios:

a) Lagin bakoitzarekin kalkulatuko da KPV koefizientea, jarraian ikus daitezkeen formulen bitartez, eta kutsadura-parametroan A, B eta C multzoak bereiziko dira eta kontuan hartuko da 5. puntuan adierazitako U erreferentziazko koefizientea.

a) El coeficiente KPV se calculará para cada una de las muestras conforme a las siguientes fórmulas, en función de los siguientes grupos de parámetros de contaminación A, B y C y del coeficiente de referencia U contemplado en el punto 5.

A multzoa: Dekretu honen II. eranskineko I. eta II. tauletan barne hartutako kutsadura-parametroak.

Grupo A: parámetros de contaminación incluidos en las tablas I y II del anexo II del presente Decreto.

1 < U, KPV = 0,7 U + 0,2

1 < U, KPV = 0,7 U + 0,2

U = 1; KPV = 0

U = 1; KPV = 0

B multzoa: Dekretu honen I. eranskineko II., III. eta IV. tauletan barne hartutako kutsadura-parametroak, A multzokoak ez direnak.

Grupo B: parámetros de contaminación que figuran en las tablas II, III y IV del anexo I del presente Decreto y que no estén incluidos dentro del Grupo A.

1< U, KPV = 0,5 U + 0,4

1 < U, KPV = 0,5 U + 0,4

U = 1; KPV = 0

U = 1; KPV = 0

C multzoa: Dekretu honen I. eranskineko I. taulan barne hartutako kutsadura-parametroak.

Grupo C: parámetros de contaminación que figuran en la tabla I del anexo I del presente Decreto.

1< U, KPV = 0,13 U + 0,8.

1< U, KPV = 0,13 U + 0,8.

U = 1, KPV = 0

U = 1, KPV = 0

b) Bi lagin badaude, kalteak baloratzeko erabiliko den KPV balioa, lagin bakoitzaren KPV balioaren batez besteko aritmetikoari dagokiona izango da.

b) En el caso de disponerse de dos muestras, el valor de KPV que se utilizará en la valoración de los daños, será el correspondiente a la media aritmética del KPV de cada una de las muestras.

c) Bi lagin baino gehiago badaude, bi lagin jarraituren arteko batez besteko aritmetikoa egingo da, bi lagin-hartzeen artean igarotzen den denbora-tarte bakoitzarekin. Kalkulurako erabiliko den KPV balioa, tarte bakoitzeko KPV-ren denboraren batez besteko haztatua izango da.

c) En caso de disponerse de más de dos muestras, se realizará la media del KPV de cada dos muestras consecutivas, la cual se considerará como KPV de cada intervalo de tiempo transcurrido entre las dos tomas de muestra. Se tomará como KPV de cálculo, la media ponderada por el tiempo del KPV de cada intervalo.

d) Parametro bat baino gehiago aztertzen badira, bakoitzaren KPV balioa kalkulatuko da eta baliorik altuena erabiliko da balorazio egiteko.

d) En el caso de analizarse varios parámetros, se calculará KPV para cada uno de ellos y se tomará, a efectos de la valoración, aquél que resulte con el valor más alto.

5.– Erreferentziazko koefizientea zehaztea (U).

5.– Determinación del coeficiente de referencia (U).

Aurreko artikuluan adierazitako formulak aplikatu ahal izateko, jarraian adierazten den moduan kalkulatuko da lagin bakoitzaren U koefizientearen balioa:

El valor del coeficiente U para cada muestra, a los efectos de la aplicación de las fórmulas indicadas en el apartado anterior, se determinará de la siguiente forma:

a) U koefizientea, isurketaren laginean parametro jakin batek duen balio neurtuaren eta parametro horren erreferentziako balioaren arteko zatidura da:

a) El coeficiente U es igual al cociente entre el valor medido de un determinado parámetro en la muestra del vertido y el valor de referencia de dicho parámetro:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Honako esanahi hauekin:

Donde:

Vm: Neurtutako balioa, hau da, isurketaren laginean lortutako emaitza analitiko bat.

Vm: valor medido, es decir, el resultado analítico obtenido en la muestra del vertido.

Vr: erreferentziazko balioa, hau da, isurketa-baimenean adierazten den mugako isurtze-balioa. Baimenik ezean, edo baimenean parametroari dagokion VLE bat definitu ez bada, Dekretu honen II. eranskineko ingurumen-kalitateko arauek adierazten dituzten balioak eta erantsitako 1. taulako gehieneko atalase-mailak aplikatuko dira. Amaitzeko, ingurumen-kalitateko araurik ez duten eta gehieneko atalase-mailarik ez duten parametroen kasuan, Vr balioa lortzeko Dekretu honen I. eranskineko tauletan agertzen diren VLE balioak izango dira abiapuntua.

Vr: valor de referencia, es decir, el valor límite de emisión que figura en la autorización de vertido. Si se carece de autorización o en la autorización no hay definido un VLE para ese parámetro se aplicarán los valores de las normas de calidad ambiental que figuran en el anexo II del presente Decreto y los valores umbrales máximos recogidos en la tabla 1 adjunta. Finalmente cuando se trate de parámetros que no dispongan de normas de calidad ambiental y sin valores umbrales máximos, el Vr se obtendrá a partir de los VLE que figuran en las tablas del anexo I del presente Decreto.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Gehieneko atalaseak Kalitate Fisikokimiko Orokorreko hainbat adierazletan:

Umbrales máximos en varios indicadores de Calidad Fisicoquímica General:

b) pH-a eta tenperatura parametroei dagokienez, jarraian adierazitako formularen bitartez lortzen da U koefizientea:

b) Para los parámetros pH y temperatura, el valor del coeficiente U se obtendrá a partir de la siguiente expresión:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

c) Erreferentziazko balioa balio-tarte bat gisa ezarrita badago, Vr balioa U baxuago bat duen tartetik hartuko da.

c) Cuando el valor de referencia esté establecido como un intervalo de valores, se tomará como Vr, el valor del intervalo del que se deduzca un U menor.

d) Parametro mikrobiologikoei dagokienez, jarraian adierazitako formularen bitartez lortzen da U balioa:

d) Para el caso de parámetros microbiológicos, el valor de U se obtendrá de la expresión:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

6.– Ingurune hartzailearen kalteberatasuna zehaztea (Ks)

6.– Determinación de la sensibilidad del medio receptor (Ks).

Ingurune hartzailearen kalteberatasunarekin erlazionatutako koefizientearen (Ks) balioa lortzeko, honako taula hau jarraituko da:

Para determinar el valor del coeficiente relacionado con la sensibilidad del medio receptor (Ks) se aplicará la siguiente tabla:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

7.– Hondakin likidoen edo lohien isurketek uraren kalitatean eragindako kalteek zenbatespen objektiborako formula.

7.– Fórmula de estimación objetiva de daños en la calidad del agua por vertidos de residuos en estado líquido o en forma de lodos.

Uraren legeriaren arabera, baimena jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten hondakin likidoen edo lohien isurketek uraren kalitatean eragindako kalteak baloratzeko, eta noizean behinka eta jarraikortasunik gabe gertatzen diren deskargen edo jarioen ondoriozko isurketek eragindakoak baloratzeko, kontuan hartuko dira isurketaren tratamenduaren kostua, arriskugarritasuna eta ingurune hartzailearen sentsibilitatea, eta zenbatespen objektiboko formula honen bitartez kalkulatuko da:

Los daños producidos en la calidad del agua por el vertido de residuos en estado líquido o en forma de lodos que no sean susceptibles de autorización de acuerdo con la legislación de aguas, así como los producidos por descargas o derrames de tipo puntual y no continuado y de naturaleza altamente contaminante, se valorarán atendiendo al coste del tratamiento del vertido, a su peligrosidad y a la sensibilidad del medio receptor con arreglo a la siguiente fórmula de estimación objetiva:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común