Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena

N.º 224, lunes 25 de noviembre de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y POLÍTICA TERRITORIAL
5109
5109

357/2013 DEKRETUA, ekainaren 4koa, Ulia (ES2120014) eta Jaizkibel (ES2120017) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen dituena, eta eremu horien kontserbazio-neurriak onartzen dituena.

DECRETO 357/2013, de 4 de junio, por el que se designan las Zonas Especiales de Conservación Ulia (ES2120014) y Jaizkibel (ES2120017) y se aprueban sus medidas de conservación.

Gobernu Kontseiluak 1997ko abenduaren 23an, 2000ko azaroaren 28an eta 2003ko ekainaren 10ean egindako bilkuretan hartutako Erabakien bidez, Hegaztientzako Babes Bereziko 6 Eremu (HBBE) izendatu ziren, eta 52 gune proposatu ziren Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izateko. Proposamena Europako Batzordera eraman zen, eta han ontzat eman zuten BGLen zerrenda, 2004/813/EB eta 2006/613/EB Erabakien bidez. Erabakiok Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoei dagozkie, hurrenez hurren, eta hortxe kokatzen da gure autonomia-erkidegoa.

Mediante los Acuerdos de Consejo de Gobierno de 23 de diciembre de 1997, 28 de noviembre de 2000 y 10 de junio de 2003, se declararon 6 Zonas de Especial Protección para las Aves (ZEPA) y se propusieron 52 espacios para ser designados como Lugares de Importancia Comunitaria (LIC). Esta propuesta se elevó a la Comisión Europea, que aprobó la Lista de Lugares de Importancia Comunitaria (LIC) mediante las Decisiones 2004/813/CE y 2006/613/CE, correspondientes a las regiones biogeográficas atlántica y mediterránea respectivamente, a las cuales pertenece nuestra Comunidad Autónoma.

Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren 4. artikuluan (habitat naturalak eta basoko fauna eta flora babesteari buruzkoa da zuzentaraua) eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 44. eta 45. artikuluetan ezarritakoa betez, autonomia-erkidegoek, jendaurrean jarri aurretik, BGL guztiak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) deklaratuko dituzte, eta beren lurraldeko Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE) ere deklaratuko dituzte. Horretaz gain, behar adina kontserbazio-neurri ezarriko dituzte, eremu horietako habitat natural mota eta espezie mota guztien premia ekologikoei erantzuteko. Kontserbazio-neurri horiek izango dira, batetik, kudeaketako planak eta tresnak, eta, bestetik, erregelamenduzko arauak, administratiboak edo kontratuzkoak. Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen gehienez 6 urte pasa daitezke, Europako Batzordeak lekuen zerrenda onartzen duenetik. Gainera, kontuan izan behar da, 42/2007 Legearen 2.f artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri- eta lurralde-antolaketarekiko lehentasuna duela ingurumena babesteak, eta hori arautegi horren printzipio bat dela.

Conforme a lo establecido en el artículo 4 de Directiva 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres, y en los artículos 44 y 45 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, las Comunidades Autónomas, previo procedimiento de información pública, declararán todos los LIC como Zonas Especiales de Conservación (ZEC), además de las Zonas de Especial Protección para las Aves (ZEPA) en su ámbito territorial, y fijarán las medidas de conservación necesarias, que respondan a las exigencias ecológicas de los tipos de hábitats naturales y de las especies presentes en tales áreas. Las medidas de conservación implicarán planes o instrumentos de gestión y medidas reglamentarias, administrativas o contractuales. La designación de las Zonas Especiales de Conservación (ZEC) se deberá realizar en un plazo de 6 años desde la adopción de la lista de lugares por la Comisión Europea. Debe tenerse en cuenta además que, conforme al artículo 2.f) de la citada Ley 42/2007, la prevalencia de la protección ambiental sobre la ordenación territorial y urbanística es un principio que inspira esta normativa.

Halaber, Habitat Zuzentarauak eskatutako lehentasunak hiru mailatan finkatu dira: lehendabizi, lehentasuna eman zaio Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeari inolako babes figuraren menpe ez dauden eta presio eta mehatxu handiak jasaten dituzten guneak; bigarren mailan, gune bakoitzaren barruan babesteko dauden objektuen artean funtsezkoak direnak aukeratu dira; eta, hirugarren mailan, kontserbazio neurri aktiboak lehenetsi dira, garrantziarik handiena emanez premia gehiena dutenei edo objektuen –eta, oro har, gunearen– kontserbazioan hobekuntza nabarmenagoa dakartenei.

Igualmente, se ha procedido a fijar las prioridades requeridas en la Directiva Hábitat en tres niveles diferentes: en primer lugar, se ha dado priorización en la designación de Zonas Especiales de Conservación a aquellos espacios que no están amparados por ninguna otra figura de protección y que soportan mayores presiones y amenazas; en el segundo nivel, dentro de los objetos de conservación dentro de cada espacio, se han seleccionado aquellos considerados clave; y en el tercer nivel, se han priorizado las medidas activas de conservación, otorgando mayor relevancia a aquellas consideradas más urgentes o a aquellas con cuya ejecución se considera que la mejora del estado de conservación de los objetos de conservación y del espacio en su conjunto, es más relevante.

EAEko Natura 2000 Sareko Ulia (ES2120014) eta Jaizkibel (ES2120017) izeneko guneetan Europar Batasunaren intereseko habitatak eta espezieak daude, hain zuzen, habitatei buruzko 92/43/EEE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinetan jasotakoak, bai eta basoko hegaztien kontserbazioari buruzko 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eranskinean jasotako hegazti-espezieak ere. Eremu horiek, gainera, erkidego honetara iritsi ohi diren hegazti migratzaileentzako atsedenleku eta janleku dira.

Los espacios integrantes de la Red Natura 2000 denominados Ulia (ES2120014) y Jaizkibel (ES2120017) de la CAPV albergan hábitats y especies de interés comunitario, incluidos en los anexos I y II de la Directiva 92/43/CEE, de Hábitat, especies de aves del anexo I de la 2009/147/CE relativa a la conservación de las aves silvestres y constituyen asimismo lugares de reposo y alimentación para las aves migratorias con llegada regular a esta Comunidad.

Uliak eta Jaizkibelek itsaslabarrak dituzte, eta bertan ingurune gazi eta haizetsuetako belarren eta zuhaitz-formako landareen komunitateak daude, bai eta flora kasmofitiko silizikolako zenbait espezie ere. Jaizkibelen, Euskal Autonomia Erkidegoan arraro-arraroak diren espezieen babesleku diren mikrohabitat ugari daude. Ulian, berriz, Armeria euskadiensis endemismoa dugu. Bi guneetan, garrantzitsuak dira itsas hegaztiak, eta horien artean, habiagile urri batzuk ere badaude. Horrez gain, hegaztien migraziorako gune garrantzitsuak dira. Horrexegatik eman zitzaien Natura 2000 gune izendapena.

Ulia y Jaizkibel presentan acantilados litorales y acogen comunidades de herbáceas y fruticosas característicos del medio salino y ventoso, junto con algunas especies de flora casmofítica silicícola. Jaizkibel alberga numerosos microhábitats en los que se refugian especies extremadamente raras en la Comunidad Autónoma del País Vasco, mientras que en Ulia aparece el endemismo Armeria euskadiensis. En ambos espacios son importantes las aves marinas, que incluyen nidificantes raros, siendo además de gran interés para la migración de aves. Por estas razones fueron designados ambos espacios lugares Natura 2000.

Leku horietako bakoitza Europar Batasunaren intereseko leku izendatu zen, baina Uliako eta Jaizkibelgo itsaslabarrek continuum bat osatzen dute: Pasaiako badiak soilik banatzen ditu, baina hegaztiek erraz gaindi dezakete tarte hori, baita bi lekuetako osagai biologiko gehientsuenek ere. Ezaugarri abiotiko eta ekologiko berberak dituzte, eta kudeatze-arazo berberak. Hori dela eta, dokumentu bakar bat idaztea erabaki da, kudeatzen errazago izateko, eta baliabideak erabiltzerakoan, efikazia eta eraginkortasun handiagoz erabiltzeko.

Ambos lugares fueron declarados lugares de importancia comunitaria de forma independiente, pero los acantilados de Ulia y Jaizkibel forman un continuo, separados únicamente por la bocana de la bahía de Pasajes, fácilmente permeable para las aves y para la mayor parte del resto de los componentes biológicos de ambos lugares. Comparten características abióticas, ecológicas y problemática de cara a su gestión, por lo que se ha decidido la redacción de un documento único que facilite la gestión de ambos, promoviendo una mayor eficacia y eficiencia en la movilización de recursos.

92/43/EEE Zuzentarauak Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko ezarritako eskakizunak betetze aldera, sakon aztertu dira gune horiek, eta eskala egokian adierazi da Europar Batasunaren intereseko habitaten eta eskualdearen intereseko beste habitat batzuen kokapena. Horrez gain, fauna- eta flora-espezie bereizgarrien kokapena eta kontserbazio-egoera ere aztertu da.

Para dar cumplimiento a los requerimientos de la Directiva 92/43/CEE en lo relativo a la designación de las Zonas Especiales de Conservación, se ha profundizado en el estudio de ambos espacios y se ha representado a escala adecuada la distribución de los hábitats de interés comunitario y otros hábitats de interés regional. Asimismo, se ha trabajado en el estudio de la distribución y del estado de conservación de las especies de fauna y flora características.

Mugaketa eguneratua Europako Batzordeari bidaliko zaio, hark onar dezan. Laneko eskala hobetzeak eragin du eguneratze hori, eta ez dakar muga-aldaketa garrantzitsurik, ez du funtsean aldatzen habitat naturalen azaleraren irudikapena, ez eta Europar Batasunaren intereseko flora- eta fauna-espezieen populazioena ere.

La delimitación actualizada, fruto de una mejora de la escala de trabajo, y que no supone una modificación significativa de los límites, ni de la representación superficial de los hábitats naturales, ni de las poblaciones de especies de flora y fauna de interés comunitario, se enviará a la Comisión Europea a efectos de su validación.

Ulia eta Jaizkibelen kontserbazio-neurriak egiteko, Europako Batzordearen printzipioei jarraitu zaie, 92/43/EEE Zuzentarauan adierazten diren habitaten eta taxonen premia ekologikoei erantzuna ematea baita helburua. Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa betez, KBE bakoitzarentzat berariazko kudeaketa-tresna bat sortzea erabaki da.

Las medidas de conservación de Ulia y Jaizkibel se han elaborado siguiendo los principios emanados de la Comisión Europea, con el objeto de dar respuesta a las exigencias ecológicas de los hábitats y taxones recogidos en la Directiva 92/43/CEE y presentes en el lugar. De acuerdo a lo establecido en el artículo 45 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, se ha optado por la elaboración de instrumentos de gestión específicos para cada ZEC.

Kontserbazio Bereziko Eremu izendapenerako prozeduran, ondo bete da nahitaezko parte hartzearen prozesua, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen printzipioei jarraikiz (lege horrek ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen ditu). Prozesu horretan, gizarte- eta ekonomia-interesen ordezkari diren hainbat eragilek hartu dute parte. Gainera, dekretua tramitatzerakoan, bete egin da informazio publikoaren nahitaezko tramitea.

El procedimiento para la designación de las Zonas Especiales de Conservación ha incluido el necesario proceso de participación, conforme a los principios de la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente. En este proceso han tomado parte diferentes agentes representativos de los interés sociales y económicos. En la tramitación del Decreto se ha dado cumplimiento además al preceptivo trámite de información pública.

Eusko Jaurlaritzari dagokio kontserbazio-neurriak ezartzea eta izendatzea, honako xedapen hauetan ezarritakoarekin bat etorriz: 42/2007 Legea, abenduaren 13koa, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa, 44. artikulua; eta 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa, 17. artikulua eta 13.d) artikulua.

Corresponde al Gobierno Vasco la designación y el establecimiento de las medidas conservación, de conformidad con lo establecido en el artículo 44 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad y con lo establecido en el artículo 17, puesto en relación con el artículo 13.d), ambos de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco.

Horrenbestez, Euskal Herriko Natura Babesteko 16/1994 Legearen 17. artikuluan eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 44. eta 45.1 artikuluetan ezarritakoa betez, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak –2013ko ekainaren 4an egindako bilkuran– eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, de conformidad con lo establecido en el artículo 17 de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco y de los artículos 44 y 45.1 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 4 de junio de 2013,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Helburua eta lurralde-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito territorial.

1.– Gipuzkoako Lurralde Historikoan, Ulia (ES2120014) eta Jaizkibel (ES2120017) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

1.– Declarar las Zonas Especiales de Conservación Ulia (ES2120014) y Jaizkibel (ES2120017), en el Territorio Histórico de Gipuzkoa.

2.– Kontserbazio Bereziko Eremu horien mugaketa dekretu honen eranskinean dago jasota. Eranskin horretan, deklaratzen diren Kontserbazio Bereziko Eremu horien bi mugaketa adierazten dira: batetik, Europako Batzordearen 2004/813/EE Erabakiari (eskualde biogeografiko atlantikoan Europar Batasunaren Intereseko Lekuen zerrenda onartzekoari) dagokion mugaketa, eta, bestetik, eguneratua, laneko eskala hobetzeak eragindakoa eta Europako Batzordeari bidaltzen zaiona.

2.– La delimitación de las Zonas Especiales de Conservación es la que se recoge en el anexo a este Decreto. En dicho anexo se identifica, para las Zonas Especiales de Conservación que se declaran, la delimitación correspondiente a la Decisión 2004/813/CE de la Comisión Europea, de aprobación de la Lista de Lugares de Importancia Comunitaria de la Región Biogeográfica Atlántica y, la actualizada, fruto de una mejora de la escala de trabajo, que se envía a la Comisión Europea.

3.– Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) horien kontserbazio-neurriak onartzea.

3.– Aprobar las medidas de conservación de las citadas Zonas Especiales de Conservación (ZEC).

2. artikulua.– Xedea.

Artículo 2.– Finalidad.

1.– Arau honen xedea da Kontserbazio Bereziko Eremuetan (KEB) bermatzea Europar Batasunaren intereseko habitat naturalak eta basoko fauna- eta flora-espezieen habitatak kontserbazio-egoera onean mantenduko direla edo haiek lehenera ekarriko direla. Horiek Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE Zuzentarauan ezarrita daude, habitat naturalak eta basoko fauna eta flora babesteari buruzkoan. Horretaz gain, arauaren helburua da hegazti-espezieen biziraupena eta ugalketa ziurtatzea dagokion kokaleku-eremuan, eta, bereziki, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak basoko hegaztien kontserbaziori buruz 2009ko azaroaren 30ean emandako 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eranskinean adierazitako espezieena, bai eta eranskin horretan adierazi ez diren baina gurera iritsi ohi diren espezie migratzaileena ere. Horren guztiaren azken helburua da ahalegina egitea Europako lurraldean biodibertsitatea kontserbatuko dela bermatzen.

1.– La finalidad de esta norma es garantizar en las Zonas Especiales de Conservación (ZEC), el mantenimiento o el restablecimiento, en un estado de conservación favorable, de los tipos de hábitats naturales y de los hábitats de las especies silvestres de la fauna y de la flora de interés comunitario, establecidos en la Directiva 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres. Asimismo, tiene por objeto asegurar la supervivencia y reproducción en su área de distribución de las especies de aves, en particular las incluidas en el anexo I de la Directiva 2009/147/CE del Parlamento Europeo y del Consejo de 30 de noviembre de 2009 relativa a la conservación de las aves silvestres, y de las especies migratorias no contempladas en dicho anexo cuya llegada sea regular, todo ello con el objeto último de contribuir a garantizar la conservación de la biodiversidad en el territorio europeo.

2.– Bi Kontserbazio Bereziko Eremu horietan araubide orokor hau aplikatuko da: 92/43/EEE Zuzentarauan eta 2009/147/EE Zuzentarauan ezarritakoa, eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarritakoa.

2.– En ambas Zonas Especiales de Conservación es de aplicación el régimen general establecido en las Directivas 92/43/CEE y 2009/147/CE, y en la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

3. artikulua.– Kontserbazio-neurriak.

Artículo 3.– Medidas de conservación.

1.– Natura 2000 Sarea osatzen duten eremuak kontserbatzeko neurriak, dekretu honen helburu direnak, dokumentu hauetan zehazten dira:

1.– Las medidas de conservación para los espacios integrantes de la Red Natura 2000 objeto del presente Decreto son las detalladas en la siguiente documentación:

a) Kontserbazio-neurrien eta helburuen dokumentua.

a) Documento de objetivos y medidas de conservación.

b) Mapak.

b) Mapas.

– KBEen mugaketa.

– Delimitación de las ZEC.

– KBEetako habitat naturalak.

– Hábitats naturales de las ZEC.

– Zonakatzea, KBEen kudeaketarako.

– Zonificación para la gestión de las ZEC.

c) Gehigarria: kontserbatu behar diren habitat- eta espezie-moten kontserbazio-egoeraren jarraipenari buruzko fitxak.

c) Apéndice: fichas relativas al seguimiento del estado de conservación de los tipos de hábitats y las especies objeto de conservación.

2.– Zehaztapen arau-emaileak dira:

2.– Son determinaciones de carácter normativo:

2.1.– Kontserbazio-neurrien eta helburuen agiritik:

2.1.– Del documento de objetivos y medidas de conservación:

● 4. puntua (funtsezkoak edo kudeatzekoak diren elementuak).

● El título 4, relativo a elementos clave u objeto de gestión.

● 2.1. puntua (identifikazioa eta mugaketa).

● El apartado 2.1 del título 2, relativo a identificación y delimitación.

● 5. puntua (habitat naturalak eta basoko espezieak, babes bereziko erregimenekoak).

● El título 5, relativo a hábitats naturales y especies silvestres en régimen de protección especial.

● 7. puntua (babes bereziko erregimeneko habitat natural, flora eta faunarako neurri espezifikoak).

● El título 7, relativo a medidas específicas para los hábitats naturales, flora y fauna en régimen de protección especial.

● 9. puntua (zonakatzea).

● El título 9, relativo a zonificación.

● 11. puntua (segimendu-adierazleak).

● El título 11, relativo a indicadores de seguimiento.

● Helburu eta neurriei buruzko koadroak, 6. puntukoak (funtsezkoak edo kudeatzekoak diren elementuentzako helburuak eta neurriak).

● Los cuadros de objetivos y medidas del título 6, relativo a objetivos y medidas para los elementos clave u objeto de gestión.

● Helburu eta neurriei buruzko koadroak, 8. puntukoak (kudeaketarako tresnak).

● Los cuadros de objetivos y medidas del título 8, relativo a instrumentos de apoyo a la gestión.

2.2.– Bi eremuak mugatzeko mapa.

2.2.– Los mapas de delimitación de ambos espacios.

2.3.– Kudeaketarako zonakatze-mapak.

2.3.– Los mapas de zonificación para la gestión.

Zehaztapen horiek guztiak dekretuaren eranskinean argitaratzen dira. Gainerako atalak informatzekoak eta orientagarriak dira.

Estas determinaciones se publican en los anexos a este Decreto. El resto de apartados tienen carácter informativo y orientativo.

Kontserbazio Bereziko Eremuaren eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren kontserbazio-neurriei buruzko dokumentazio osoa interneteko helbide honetan eskura daiteke: http://www.euskadi.net/natura2000

La documentación completa relativa a las medidas de conservación de la Zona Especial de Conservación y de la Zona de Especial Protección para las Aves está disponible en la dirección de Internet: http://www.euskadi.net/natura2000

3.– Kontserbazio-neurrien berrikusketa edo aldaketa, zeina ez baita funtsezkoa, ingurumenaren alorrean eskumena duen sailburuak emango duen agindu baten bidez egingo da, egoerak berak edo eskura dauden ezagutza tekniko eta zientifikoek hala egitea eskatzen badute, eta, betiere, 92/43/EEE Zuzentarauaren 11. eta 17. artikuluetan ezarritakoa betez. Izan ere, helburua baita kontserbazio eta kudeaketa moldaerraz, etengabe eta malgu baterantz joatea. Prozedura horretan, bermatu egin behar da herritarren parte-hartzea benetakoa eta eraginkorra izango dela, 26/2007 Legeak ezarri bezala; eragindako administrazioei eta erakundeei kontsulta egingo zaie eta Naturzaintza organoaren txostena jasoko da.

3.– La revisión o modificación de carácter no sustancial de las medidas de conservación se realizará mediante Orden de la Consejera o Consejero competente en medio ambiente cuando así lo aconseje la situación o los conocimientos técnico-científicos disponibles, y siempre atendiendo a lo dispuesto en los artículos 11 y 17 Directiva 92/43/CEE, en aras de avanzar hacia la conservación y gestión adaptativa, continua y flexible. En este procedimiendo deberá garantizarse una participación real y efectiva del público en los términos de la Ley 26/2007, se consultará a las administraciones y entidades afectadas y se recabará el informe de Naturzaintza.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 17.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta harik eta dekretu hau aldatzen ez den babes eremu periferiko bat ezarri ahal izateko, gune hori zaintzea bermatuko da 92/43/EEE Zuzentarauaren 6.3. artikuluan eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

A efectos de lo establecido en el artículo 17.2 de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco y en tanto se proceda a la modificación del presente Decreto para establecer una zona periférica de protección del mismo, la garantía de la preservación del espacio se articulará mediante la aplicación de lo establecido en artículo 6.3 de la Directiva 92/43/CEE y 45 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Kontserbazio Bereziko Eremuak eguneratzea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Actualización de las Zonas Especiales de Conservación.

1.– Europako Batzordeak hartutako Erabakiaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Kontserbazio Bereziko Eremuen mugaketaren eguneratzea.

1.– La actualización de la delimitación de las Zonas Especiales de Conservación será efectiva desde el día siguiente al de la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco del anuncio de la correspondiente Decisión de la Comisión Europa.

2.– Dekretu hau indarrean jartzen den unetik aurrera, eguneratu behar diren eremuetan, prebentziozko erregimena aplikatuko da; hain zuzen ere, 92/43/EEE Zuzentarauaren 6.2 eta 6.3 artikuluan ezarritakoa eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 45.2 eta 45.4 artikuluetan ezarritakoa.

2.– Desde la entrada en vigor de este Decreto se aplicará en los ámbitos objeto de actualización de los límites el régimen preventivo del artículo 6.2 y 6.3 de la Directiva 92/43/CEE y de los artículos 45.2 y 45.4 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Baimenak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Autorizaciones.

Ingurumenaren arloan eskumena duen sailburuari baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzaren izenean beharrezkoak diren izapide eta jakinarazpenak egin ditzan, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Europar Batasunaren aurrean.

Se autoriza a la Consejera o al Consejero competente en materia de medio ambiente para que realice en nombre del Gobierno Vasco todos los trámites y comunicaciones legalmente precisos ante la Administración General del Estado y la Unión Europea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ministeriora bidaltzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Traslado al Ministerio.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak dekretu honen onarpena bidaliko du Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora, handik Europako Batzordera bidal dadin.

La Dirección de la Secretaría de Gobierno y de Relaciones con el Parlamento dará traslado de la aprobación de este Decreto al Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente para su remisión a la Comisión Europea.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Busturian, 2013ko ekainaren 4an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

I. ERANSKINA, EKAINAREN 4KO 357/2013 DEKRETUARENA
ULIA (ES2120014) ETA JAIZKIBEL (ES2120017) KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUEN KARTOGRAFIA MUGAKETA ETA ZONAKUNTZA MAPAK

Dado en Busturia, a 4 de junio de 2013.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

ANEXO I AL DECRETO 357/2013, DE 4 DE JUNIO
MAPAS DE DELIMITACIÓN Y ZONIFICACIÓN DEL ESPACIO ZONA ESPECIAL DE CONSERVACIÓN ULIA (ES2120014) Y JAIZKIBEL (ES2120017)
II. ERANSKINA, EKAINAREN 4KO 357/2013 DEKRETUARENA
ULIA (ES2120014) ETA JAIZKIBEL (ES2120017) KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUEN HELBURUAK ETA NEURRIAK
(Ikus .PDF)
ANEXO II AL DECRETO 357/2013, DE 4 DE JUNIO
OBJETIVOS Y MEDIDAS DE LAS ZONAS ESPECIALES DE CONSERVACIÓN ULIA (ES2120014) Y JAIZKIBEL (ES2120017)
(Véase el .PDF)

Oharra: KBEei buruzko dokumentazio osoa interneteko helbide honetan kontsultatzea aholkatzen da

Nota: se recomienda consultar la cartografía completa relativa a las ZEC en la siguiente dirección de Internet:


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común