Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

187. zk., 2013ko urriaren 1a, asteartea

N.º 187, martes 1 de octubre de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y POLÍTICA TERRITORIAL
4136
4136

407/2013 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duen urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren indarraldia aldi baterako eteten duena.

DECRETO 407/2013, de 10 de septiembre, de suspensión temporal del Decreto 212/2012, de 16 de octubre, por el que se regulan las entidades de colaboración ambiental y se crea el Registro de Entidades de Colaboración Ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2012ko azaroaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, urriaren 16ko 212/2012 Dekretua argitaratu zen, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena.

Con fecha 21 de noviembre de 2012 se publica en el Boletín Oficial del País Vasco el Decreto 212/2012, de 16 de octubre, por el que se regulan las entidades de colaboración ambiental y se crea el Registro de Entidades de Colaboración Ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Xedapen horren helburua berrantolaketa funtzional berri bat ezartzea da, alor publiko eta pribatuaren arteko erantzunkidetasun- eta bateratze-printzipioak ezartzera bideratua egongo dena; horrek eredu-aldaketa eragingo du administrazioak nahiz sektore pribatuak parte hartzen duen ingurumeneko administrazio-prozedura bakoitzean sortzen diren espedienteen kudeaketan.

Dicha norma persigue una nueva reordenación funcional dirigida hacia una aplicación de los principios de corresponsabilidad y concertación público-privados y así provocar un cambio de modelo en la gestión de los expedientes que emanan de cada procedimiento administrativo ambiental y en los que participan tanto la administración como el sector privado.

Arau horretan xedatutakoari jarraituz, pertsona sustatzaileak nahitaez erabili beharko ditu ingurumen-lankidetzako erakundeen zerbitzuak, baldin eta aipatu Dekretuaren 7. artikuluan jasotako prozeduretan izapideren bat egiteko asmoa badu, baina erabilera hori borondatezkoa izango da ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozeduretan, hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen sorrera jakinaraztekoetan, eta hondakin bihurtuko den produktu-sortzailearen erantzukizun hedatuko sistema kolektiboen baimena ematekoetan.

Conforme a lo dispuesto en la citada norma, la persona promotora utilizará de forma obligatoria los servicios de la entidad de colaboración ambiental cuando prevea realizar alguno de los trámites señalados en los procedimientos recogidos en el artículo 7 del Decreto, salvo en los procedimientos de evaluación ambiental estratégica, de comunicación de producción de residuos peligrosos y no peligrosos, y de autorización de sistemas colectivos de responsabilidad ampliada del productor del producto que se convierte en residuo, en los que dicha utilización tendrá carácter voluntario.

Bestalde, Azken Xedapenetatik Bigarrenak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren 6. artikulua aldatzen du, eta, hor adierazten da, obra handietan sortutako hondakinak behar bezala kudeatu direla egiaztatzeko, ingurumen-lankidetzako erakunde batek sinaturiko txosten bat aurkeztu beharko duela eraikuntza hondakinen eta -materialen sortzaileak.

Por su parte, la Disposición Final Segunda modifica el artículo 6 del Decreto 112/2012, de 26 de junio, por el que se regula la producción y gestión de los residuos de construcción y demolición, señalando que, a fin de acreditar la correcta gestión de los residuos generados en la obra mayor, la persona productora de los residuos y de los materiales de construcción deberá aportar un informe que deberá ser verificado por una entidad de colaboración ambiental.

Azken Xedapenetatik Seigarrenak dioenari jarraituz, aipatu dekretua 2013ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean, ingurumen-lankidetzako erakundeek egin behar duten jakinarazpenari dagokionez izan ezik; jakinarazpen horri dagokionean, hain zuzen, dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartu zen indarrean.

En virtud de lo dispuesto en la Disposición Final Sexta, el citado Decreto entró en vigor el día 1 de enero de 2013, salvo en lo que se refiere a la comunicación que deben realizar las entidades de colaboración ambiental a cuyos efectos el Decreto entraba en vigor al día siguiente a su publicación.

Hori horrela izanik ere, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuko xedapenak aplikatzeak agerian utzi du ingurumen-administrazioaren funtzionamendua azkartzeko mekanismo horiek izateko beharra, eta, beraz, mekanismo horien erantzukizun ekonomikoa ingurumen sektoreko arauetan xedatutako prozeduren sustatzaileengan jarri beharra zenbaterainokoa den ikusteko hausnarketa egin behar dela.

No obstante lo anterior, la aplicación de las disposiciones contempladas en el citado Decreto 212/2012, de 16 de octubre ha puesto de manifiesto la necesidad de reflexionar sobre el alcance real de la necesidad de disponer de estos mecanismos para un funcionamiento más ágil de la administración ambiental y, por tanto, de hacer recaer en los promotores de los distintos procedimientos regulados en la normativa sectorial medioambiental el peso económico de dichos mecanismos.

Beraz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak halaxe proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko irailaren 10ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 10 de septiembre de 2013,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duen urriaren 16ko 212/2012 Dekretua etetea, 7. artikuluan araututako ingurumen-prozeduren sustatzaileek I. mailako ingurumen-lankidetzako erakundeen zerbitzuak erabiltzeko betebeharrari dagokionez.

Artículo 1.– Dejar en suspenso el Decreto 212/2012, de 16 de octubre, por el que se regulan las entidades de colaboración ambiental y se crea el Registro de Entidades de Colaboración Ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en lo que se refiere a la obligación de los promotores de los procedimientos ambientales regulados en el artículo 7 de la norma de utilizar las entidades de colaboración ambiental de nivel I (ECA nivel I).

Eranskinean jasota dago zein ingurumen-prozeduretako izapideri aplikatuko zaien etenaldi hau.

En el anexo se recogen los trámites de los distintos procedimientos ambientales a los que les resulta de aplicación esta suspensión.

2. artikulua.– Obra handian sortutako hondakinen kudeaketa-txostenari ere aplikatuko zaio etenaldi hau; txosten hori eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren 6. artikuluan araututa dago eta hondakinak sortzen dituenak ekarri beharrekoa da.

Artículo 2.– Esta suspensión se aplicará, asimismo, al informe de gestión de los residuos generados en la obra mayor, que debe aportar la persona productora de los residuos, regulado en el artículo 6 del Decreto 112/2012, de 26 de junio, por el que se regula la producción y gestión de los residuos de construcción y demolición.

Ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren Xedapen Iragankor Bakarrean ezarritakoaren babesean, aipatu txostenak dagozkien elkarte ofizialek egiaztatu beharko dituzte, lur kutsatuen gaietan egiaztatutako erakundeek egindako txostenen kasuan izan ezik.

Al amparo de lo dispuesto en la Disposición Transitoria Única del Decreto 112/2012, de 26 de junio, dichos informes se podrán verificar por los Colegios Oficiales correspondientes salvo que dichos informes sean elaborados por entidades acreditadas en materia de suelos contaminados.

3. artikulua.– Etenaldi honek ez dio Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroari eragingo.

Artículo 3.– Esta suspensión no afectará al Registro de Entidades de Colaboración Ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Dekretu honek amaiera ematen dio Administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, hala baitator xedatuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan eta ondorengoetan; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Contra el presente Decreto, que agota la vía administrativa, podrán interponer los interesados, potestativamente, recurso de reposición ante el Consejo de Gobierno dentro del plazo de un mes, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 116 y siguientes de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, o bien, directamente, recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco dentro del plazo de dos meses, contados a partir del día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta indarrean egongo da urriaren 16ko 212/2012 Dekretua aldatu edo indargabetzen ez den bitartean. Dekretu horren bidez, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortu zen.

El presente Decreto surtirá efectos desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco y en tanto en cuanto no se proceda a la modificación o derogación del Decreto 212/2012, de 16 de octubre, por el que se regulan las entidades de colaboración ambiental y se crea el Registro de Entidades de Colaboración Ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko irailaren 10ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 10 de septiembre de 2013.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

La Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

ERANSKINA, IRAILAREN 10EKO 407/2013 DEKRETUARENA
ANEXO AL DECRETO 407/2013, DE 10 DE SEPTIEMBRE

1.– Ingurumen-baimen bateratua emateko prozedura:

1.– Procedimiento de concesión de autorización ambiental integrada:

1.1.– Ingurumen-baimen bateratuaren eskarian (ILE I. maila).

1.1.– En la solicitud de la autorización ambiental integrada (ECA nivel I).

1.2.– Ingurumen gaietan eskumena duen sailak funtsezkoak direla adierazitako aldaketen jakinarazpenean (ILE I. maila).

1.2.– En la comunicación de modificaciones declaradas sustanciales por el Departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente (ECA nivel I).

2.– Proiektuen ingurumen-eragina ebaluatzeko prozedura, ingurumen-eraginaren azterlana egiaztatzean eta balioztatzean, ea azterlana ingurumen-eskumenak dituen sailak aurrez ezarritako hedadurara eta xehetasun-mailara egokitzen den jakiteko (ILE I. maila).

2.– Procedimiento de evaluación de impacto ambiental de proyectos, en la verificación y validación del estudio de impacto ambiental a lo establecido previamente por el Departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente al determinar la amplitud y el nivel de detalle de aquél (ECA nivel I).

3.– Hondakinak kudeatzeko baimena emateko eta hori jakinarazteko prozedurei dagokionez:

3.– Procedimientos de autorización y comunicación en materia de residuos:

3.1.– Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzeko baimena emateko prozeduran.

3.1.– En el procedimiento de autorización de gestión de residuos peligrosos y no peligrosos:

3.1.1.– Baimen-eskarian (ILE I. maila).

3.1.1.– En la solicitud de autorización (ECA nivel I).

3.1.2.– Baimena berritzeko orduan (ILE I. maila).

3.1.2.– En las renovaciones de la autorización (ECA nivel I).

3.1.3.– Abian jartzeko orduan, baimenean ezarritako neurriak betetzen diren egiaztatzea eta balioztatzea (ILE I. maila).

3.1.3.– En la puesta en marcha, verificación y validación del cumplimiento de las medidas exigidas en la autorización (ECA nivel I).

3.2.– Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen kudeaketaren jakinarazpenean (ILE I. maila).

3.2.– En la comunicación de gestión de residuos peligrosos y no peligrosos (ECA nivel I).

3.3.– Hondakin bihurtutako produktu-sortzailearen erantzukizun hedatuko sistema indibidualen aurretiazko jakinarazpenean (ILE I. maila).

3.3.– En la comunicación previa de sistemas individuales de responsabilidad ampliada del productor del producto que se convierte en residuo (ECA nivel I).

4.– Ingurumen gaietan eskumena duen sailean aurkeztutako berotegi-gasen igorpenak baimentzeko eta baimendutako igorpenei eragiten dieten aldaketak baimentzeko prozedura –sarrera berriak edo murrizketa nabarmenak– (ILE I. maila).

4.– El procedimiento de autorización de emisión de gases de efecto invernadero y modificaciones que afecten a las emisiones autorizadas (nuevos entrantes o reducciones significativas de capacidad) que se presenten ante el Departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente. (ECA nivel I).

5.– Europar Batasunaren etiketa ekologikoa emateko prozedura (ILE, I. maila).

5.– El procedimiento de concesión de etiqueta ecológica de la Unión Europea. (ECA nivel I).

6.– Igorpen eta Iturri Kutsagarrien Erregistro Estatalari jakinaraztean (ILE I. maila).

6.– En la comunicación al Registro Estatal de Emisiones y Fuentes Contaminantes. (ECA nivel I).


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común