Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

147. zk., 2013ko abuztuaren 2a, ostirala

N.º 147, viernes 2 de agosto de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
3496
3496

400/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunei buruzkoa.

DECRETO 400/2013, de 30 de julio, de espectáculos con artificios pirotécnicos en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Euskadiren Autonomia Estatutuaren 10.38 artikuluan jasotakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du ikuskizunen arloan. Eskumen hori baliatuz, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legeak 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, ahalmena ematen dio Gobernuari arauz zehazteko ikuskizunak egiteko araubidea eta baldintzak, batetik, eta halakoak baimentzeko bete beharreko betekizunak eta prozedura, bestetik. Era berean, Lege horren 16.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, administrazioaren baimena beharko da artifizio piroteknikoak jaurtitzen edo erretzen dituzten ikuskizunak egiteko.

El artículo 10.38 del Estatuto de Autonomía de Euskadi establece la competencia exclusiva de la Comunidad Autónoma en espectáculos. En el ejercicio de esta competencia, la Ley 4/1995 de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas faculta al Gobierno, en su artículo 5, para determinar reglamentariamente el régimen y condiciones de celebración de los espectáculos, así como los requisitos y el procedimiento para su autorización. Así mismo, el artículo 16.2.c) de la misma Ley establece que serán sometidos a autorización administrativa los espectáculos consistentes en el lanzamiento o quema de artificios pirotécnicos.

Baimen horiek arautzeko, irailaren 22ko 240/1998 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunak arautzekoa, onartu zen. Dekretu horri esker, ondasun eta pertsonentzako segurtasun-baldintzetan egin dira ikuskizun piroteknikoak Euskal Autonomia Erkidegoan, eta hala izan dela erakusten du ordudanik istripurik gertatu ez izanak.

Para regular esta autorización se aprobó el Decreto 240/1998, de 22 de septiembre, por el que se regula la celebración de espectáculos con artificios pirotécnicos en la Comunidad Autónoma de Euskadi. El Decreto citado ha permitido la realización de espectáculos pirotécnicos en la Comunidad Autónoma de Euskadi en condiciones de seguridad para las personas y los bienes tal y como queda demostrado por la inexistencia de accidentes en este tiempo.

Maiatzaren 7ko 563/2010 Errege Dekretuak, piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko araudia onartzen duenak, arautzen du artifizio piroteknikoen fabrikazioa, biltegiratzea, garraioa eta erabilera, sektoreko errealitate tekniko, fabrikazioko eta komertzial berrietara egokituta (errege-dekretu hori Espainiako Konstituzioaren 149.1.26 artikuluaren babespean eman zen; artikulu horretan Estatuarentzat gordetzen da armak eta lehergaiak ekotzi, salerosi, izan eta erabiltzeko araudiaren gaineko berariazko eskumena).

El Real Decreto 563/2010, de 7 de mayo, por el que se aprueba el Reglamento de artículos pirotécnicos y cartuchería, dictado al amparo del artículo 149.1.26 de la Constitución Española que reserva al Estado la competencia exclusiva sobre el régimen de producción, comercio, tenencia y uso de armas y explosivos, regula la fabricación, el almacenamiento, el transporte y el uso de los artificios pirotécnicos de acuerdo con las nuevas realidades técnicas, de fabricación y comerciales del sector.

Araudi horretan Jarraibide Tekniko Osagarri bat dago, 8.a, «Artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunak, adituek eginak» titulua duena. Jarraibide horretan oso zehatz eta xehetasun handiz arautu dira mota horretako ikuskizunak, eta alderdi batzuk era murriztaileagoan arautu dira irailaren 22ko 240/1998 Dekretuan baino. Zehazki, jendea egongo den tokirako segurtasun-tarteak zehazten ditu. Tarte horiek ikuskizunetako segurtasun-eremuaren perimetroa mugatzen dute, su-motaren (lurrekoa edo airekoa) eta erabilitako artifizio-motaren eta kasuan kasuko neurriaren arabera. Orobat, eta aipatutako baldintzatzaile horien arabera, eraikinetarako segurtasun-tartea ezartzen du (EAEko araudian ez da halako tarterik zehaztu).

Este reglamento contiene una Instrucción Técnica Complementaria n.º 8, sobre «Espectáculos con artificios pirotécnicos realizado por expertos» que contiene una regulación de estos espectáculos muy exhaustiva, detallada y más restrictiva en algunos aspectos que el Decreto 240/1998, de 22 de septiembre. En concreto, determina las distancias de seguridad al público, que delimitan el perímetro de la zona de seguridad de los espectáculos, en función del tipo de fuego (terrestre o aéreo) y del tipo de artificio utilizado y del calibre que se trate. Asimismo, y en función de los mismos condicionantes citados, establece una distancia de seguridad a edificaciones no prevista en la normativa vasca.

Aipatutako 8. Jarraibide Tekniko Osagarria berriki indarrean sartu izanaren ondorioz, eta artifizio piroteknikoak garatu izanak eta ikuskizunak egiteko teknologia modernoak sartu izanak eraginda, beharrezko ikusi dugu adituek egiten eta artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunak arautuko dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudia egitea, eta araudi horretan zenbait alderdi egokitzea Estatuko berariazko araudian xedatutakora, hala nola, segurtasun-tarteak eta artifizioen garraioa, muntaketa eta jaurtiketa.

La reciente entrada en vigor de la citada Instrucción Técnica Complementaria n.º 8, unida al desarrollo de los artificios pirotécnicos y la introducción de las modernas tecnologías en la celebración de los espectáculos, hace necesaria un regulación autonómica vasca de los espectáculos con artificios pirotécnicos realizados por expertos que adapte cuestiones tales como las distancias de seguridad, el transporte, el montaje y el disparo de los artificios, a lo establecido en la normativa estatal específica.

Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Jendaurreko Ikuskizunetarako eta Jolas Jardueretarako Euskal Kontseiluak txostena egin ondoren eta Gobernu Kontseiluak 2013ko uztailaren 30eko bileran eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Seguridad, habiendo emitido informe el Consejo Vasco de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas y tras la deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en sesión de 30 de julio de 2013,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkideagoan artifizio piroteknikoak jaurtitzean edo erretzean oinarritutako eta adituek egindako jendaurreko ikuskizunak arautzea.

Es objeto del presente Decreto la regulación de los espectáculos públicos consistentes en el lanzamiento o quema de artificios pirotécnicos realizados por expertos en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2. artikulua.– Salbuespenak.

Artículo 2.– Exclusiones.

Dekretu honen ondorioetarako, ez dira artifizio piroteknikodun ikuskizunak izango oro har 10 kilogramo araututako gai edo gutxiago erabiltzen dituzten ikuskizunak.

A los efectos del presente Decreto no se considerarán espectáculos con artificios pirotécnicos aquellos eventos en los que no se superen en su conjunto los 10 kilogramos de materia reglamentada.

Hala ere, udal-agintariek, beren eskumen eta eginkizunekin bat, halakoetarako ezarriko dituzten segurtasun-neurriak eta berariazko baldintzak eta betekizunak bete beharko dituzte ikuskizun horiek ere.

No obstante lo señalado en el párrafo anterior, dichos eventos deberán cumplir las medidas de seguridad y las condiciones y requisitos específicos que al respecto establezcan las autoridades municipales de acuerdo con sus competencias y funciones.

3. artikulua.– Definizioak.

Artículo 3.– Definiciones.

1.– Dekretu honen ondorioetarako, hona hemen definizio batzuk:

1.– A los solos efectos del presente Decreto, se entiende por:

a) Jaurtitzeko aldea: artifizio piroteknikoak muntatzeko eta jaurtitzeko baino erabiltzen ez den eremua.

a) Zona de lanzamiento: espacio destinado exclusivamente al montaje y lanzamiento de los artificios pirotécnicos.

b) Instalazio-lanetarako segurtasun-eremua: jaurtitzeko aldea inguratzen duen gunea, xede duena zentzuzko segurtasun-tartea uztea jaurtitzeko aldearen eta artifizio piroteknikoak muntatzen direnean handik gertu ibiliko den jendearen artean.

b) Zona de seguridad de instalación: espacio, que rodea a la zona de lanzamiento, cuya finalidad es la de establecer una distancia razonablemente segura entre la zona de lanzamiento y el público transeúnte durante el montaje de los artificios pirotécnicos.

c) Ikuskizuneko segurtasun-eremua: jaurtitzeko aldearen eta ikusleak egoteko aldea mugatzen duen lerroaren arteko gunea, xede duena ikusleei bermatzea ikuskizuna modu seguruan egingo dela.

c) Zona de seguridad de espectáculo: espacio comprendido entre la zona de lanzamiento y la línea que delimita la presencia del público espectador, cuya finalidad es la de proporcionar a éste un desarrollo razonablemente seguro del espectáculo.

d) Segurtasun-tartea: jaurtitzeko aldearen perimetroko edozein puntutatik ikuskizuneko segurtasun-eremuaren perimetroko edozein puntutara dagoen gutxieneko tartea.

d) Distancia de seguridad: la distancia mínima existente entre cualquier punto del perímetro de la zona de lanzamiento y cualquier punto del perímetro de la zona de seguridad de espectáculo.

e) Jaurtiketa-angelua: bertikalak eta kanoiaren edo jaurtiketa-gailuaren luzera-ardatzak osatzen dutena.

e) Ángulo de lanzamiento: aquél formado por la vertical y el eje longitudinal del cañón o dispositivo de lanzamiento.

f) Erakunde antolatzailea: pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua; bere gain hartzen du ikuskizunaren erantzukizuna, Administrazioaren edota jendearen aurrean.

f) Entidad organizadora: persona física o jurídica, pública o privada, que asume ante la Administración y el público la celebración del espectáculo.

g) Aditu piroteknikoen enpresa: pertsona fisikoa edo juridikoa, artifizio piroteknikoak prestatzeko eta muntatzeko administrazio eskudunak behar bezala baimendutako lantegiaren titularra dena; erakunde antolatzaileak pertsona horren esku uzten du zerbitzua emateko ardura, ikuskizuna muntatzeko lanak barne. Artifizioak enpresa horretako langileek jaurtitzen dituzte.

g) Empresa de expertos pirotécnicos: persona física o jurídica titular de un taller de preparación y montaje de artificios pirotécnicos debidamente autorizada por la administración competente, a la que la entidad organizadora encarga la prestación del servicio, incluyendo las operaciones de montaje del espectáculo y la realización del disparo por personal perteneciente a dicha empresa.

h) Aditua: adituen enpresako pertsona, aditu-agiria duena eta artifizio piroteknikoei bilgarria kentzeko, halakoak muntatzeko, manipulatzeko eta jaurtitzeko lanak egiten dituena.

h) Experto: persona vinculada a la empresa de expertos que, disponiendo del carné de experto, realiza las operaciones de desembalaje, montaje, manipulación y disparo de los artificios pirotécnicos.

i) Ikastuna: adituen enpresako pertsona, ikastun-agiria duena eta artifizioei bilgarria kentzeko, halakoak muntatzeko, manipulatzeko eta konektatzeko lanak egiten dituena, adituek gainbegiratuta. Ikastunak, baina, ezin du artifiziorik jaurti.

i) Aprendiz: persona vinculada a la empresa de expertos que, disponiendo del carné de aprendiz realiza, bajo la supervisión de los expertos, operaciones de desembalaje, montaje y manipulación y conexión de los artificios no pudiendo realizar el disparo.

2.– Piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko Araudia onartzen duen maiatzaren 7ko 563/2010 Errege Dekretuko edo hura ordezkatuko duen araudiko definizioak izango zaizkie aplikagarri dekretu honetan erabilitako gainerako kontzeptuei.

2.– Al resto de los conceptos utilizados en este Decreto les serán de aplicación las definiciones del Real Decreto 563/2010, de 7 de mayo, que aprueba el Reglamento de artículos pirotécnicos y cartuchería, o normativa que le sustituya.

4. artikulua.– Erakunde antolatzailea.

Artículo 4.– Entidad organizadora.

1.– Ikuskizuna egitearen ondoriozko erantzukizuna erakunde antolatzailearena izango da, dekretu honetan adituen enpresaren erantzukizun gisa agertzen ez diren beste gauza guztietan.

1.– La responsabilidad derivada de la celebración del espectáculo será de la entidad organizadora en todo aquello que el presente Decreto no establezca como responsabilidad exclusiva de la empresa de expertos.

2.– Bereziki, erakunde antolatzaileak izango du ikuskizuna ondasun eta pertsonentzat segurtasun-baldintzetan egiteko ardura, eta segurtasun-eremuak zaintzeaz eta mantentzeaz ere arduratu beharko du.

2.– En particular, la entidad organizadora será responsable de que el espectáculo se desarrolle en condiciones de seguridad para las personas y los bienes debiendo ocuparse de la vigilancia y mantenimiento de las diferentes zonas de seguridad.

3.– Erakunde antolatzaileak segurtasun- eta larrialdi-planak egin beharko ditu. Dekretu honetako 7. eta 8. artikuluetan aipatutako edukia jaso behar du plan horietan, eta aintzat hartu beharko ditu, orobat, ikuskizunaren ezaugarriak; horretarako adituen enpresak egingo duen ziurtagirian zehaztuko dira ezaugarriok.

3.– La entidad organizadora elaborará un plan de seguridad y de emergencia con el contenido previsto en los artículos 7 y 8 del presente Decreto, teniendo en cuenta las características del espectáculo, las cuales serán concretadas en el certificado emitido al efecto por la empresa de expertos.

4.– Erakunde antolatzaileak pertsona bat izendatuko du, ikuskizunaren arduradun izan dadin. Pertsona horrek izango du segurtasun- eta larrialdi-planak betearaztearen ardura, bai eta baimenean ezarritako segurtasun-neurriak betearaztearena ere, eta eremuan bertan egongo diren ikuskatzaileek esandakoa bete beharko du uneoro.

4.– La entidad organizadora nombrará una persona responsable del espectáculo que velará por el cumplimiento del plan de seguridad y de emergencia, así como de las medidas de seguridad establecidas en la autorización, y que atenderá en todo momento las indicaciones de las autoridades de inspección presentes.

5.– Erakunde antolatzaileak erantzukizun zibileko asegurua sinatu beharko du, kalte materialak eta pertsonalak estaltzeko. Aseguruak ikuskizunean erabiliko den araututako gai-kilo bakoitzeko 500 euroko kapitala estali behar du gutxienez, eta 150.000 euroko gutxieneko estaldura eman behar du.

5.– La entidad organizadora suscribirá un seguro de responsabilidad civil por daños materiales y personales que deberá cubrir al menos un capital de 500 euros por cada kilo de materia reglamentada utilizada en el espectáculo, con una cobertura mínima de 150.000 euros.

6.– Baldin ikuskizunean boluntarioek parte hartzen badute, erakunde antolatzaileak langile horiek estaliko dituen istripu-asegurua ere sinatu beharko du. Gutxienez 100.000 eurokoa izan behar du, eta ikuskizunean istripuren baten ondorioz sortutako kalteak estali behar ditu.

6.– Si en la celebración del espectáculo participara personal voluntario, la entidad organizadora deberá suscribir además un seguro de accidentes con cobertura para dicho personal por un importe mínimo de 100.000 euros, que cubra los daños sufridos por accidente durante el desarrollo del espectáculo.

5. artikulua.– Adituen enpresa.

Artículo 5.– Empresa de expertos.

1.– Adituen enpresak du ikuskizuna egiteko ardura eta, beraz, berak hartzen du artifizio piroteknikoak erabiltzeari loturiko alderdi guztien gaineko erantzukizuna, bai ikuskizuna baimentzeko eskumena duen administrazioaren aurrean, bai erakunde antolatzailearen aurrean. Bereziki, ardura hartzen du artifizio piroteknikoak legeetara egokitzeko eta, egoki denean, indarrean den berariazko araudiaren arabera erregistratuta eta behar bezala katalogatuta izango direla ziurtatzeko.

1.– La empresa de expertos, como encargada de la realización del espectáculo, asume ante la administración competente para autorizar el espectáculo y ante la entidad organizadora la responsabilidad de todos los aspectos relacionados con la utilización de los artificios pirotécnicos. En particular, asume ante ellas la adecuación legal de los artificios pirotécnicos y, en su caso, que están debidamente catalogados y registrados conforme a la normativa específica vigente.

2.– Adituen enpresak piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruz indarrean diren xedapenetan ezarritakoaren arabera egingo ditu piroteknia-gaien garraioari, zirkulazioari eta halakoak zaintzeari loturiko jarduerak, bai eta artifizio piroteknikoen muntaketa eta jaurtiketa eta hondakin piroteknikoen kudeaketa ere.

2.– Las actuaciones consistentes en el transporte, circulación y custodia del material pirotécnico, así como el montaje y lanzamiento de los artificios pirotécnicos y la gestión de los residuos pirotécnicos las realizará la empresa de expertos de acuerdo con lo establecido en las disposiciones vigentes sobre artículos pirotécnicos y cartuchería.

3.– Adituen enpresak segurtasun- eta larrialdi-planak egiteko beharrezko informazio osoa emango dio erakunde antolatzaileari. Bereziki, honako hauek: ikuskizunean erabiliko diren artifizioen zerrenda (neurria eta jaurtiketa-angelua adierazi behar dira) eta I. eranskinean jasotako ziurtagiria (erakunde antolatzaileak eremu mugatuak eta babestuak ezartzeko beharko dituen elementu guztiak zehazten dira bertan).

3.– La empresa de expertos proporcionará a la entidad organizadora toda la información necesaria para la elaboración del plan de seguridad y de emergencia. En particular, la relación de los artificios que se utilizarán en el espectáculo con su calibre y ángulo de lanzamiento, así como el certificado previsto en el anexo I en el que se especificarán todos los elementos necesarios para que la entidad organizadora establezca las zonas delimitadas y protegidas.

4.– Adituen enpresak ekitaldia hasi baino gutxienez bi ordu lehenago muntatu behar du ikuskizuna eta jarri behar ditu jaurtiko diren artifizio guztiak, ikuskizunen arloan eskumena duen organoari atxikitako ikuskatzaileek edo, era subsidiarioan, udal-agintaritzari atxikitako agenteek denbora izan dezaten egiaztatzeko muntaketa bat datorrela ikuskizuna egiteko baimenean ezarritakoarekin.

4.– La empresa de expertos realizará el montaje del espectáculo y colocará la totalidad de los artificios que se vayan a lanzar con una antelación mínima de 2 horas para que los agentes de inspección adscritos al órgano competente en materia de espectáculos o, subsidiariamente, los agentes adscritos a la autoridad municipal comprueben su adecuación a lo establecido en la autorización del espectáculo.

6. artikulua.– Ikuskizuna baimentzea.

Artículo 6.– Autorización del espectáculo.

1.– Artifizio piroteknikoak erabiliko dituzten eta dekretu honetan arautzen diren ikuskizunak egin ahal izateko, aurrez baimena eman behar du ikuskizunen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoak. Horretarako, ikuskizuna antolatuko duen erakundeak baimen-eskaera aurkeztu beharko du ikuskizuna egin baino gutxienez 15 egun baliodun lehenago. Baldin ikuskizuna egin baino 72 ordu lehenago organo eskudunak ez badu gai horren gaineko erabakirik jakinarazi, eskatutako baimena emantzat joko da.

1.– Los espectáculos con artificios pirotécnicos regulados en el presente Decreto sólo podrán celebrarse con autorización previa del órgano competente en materia de espectáculos del Gobierno Vasco. A tal efecto, la entidad organizadora del espectáculo deberá presentar la solicitud de autorización con una antelación mínima de 15 días hábiles respecto a la celebración del mismo. Si setenta y dos horas antes de la celebración no se hubiera emitido resolución al respecto, se entenderá concedida la autorización solicitada.

2.– Artifizio piroteknikoak erabiliko dituzten ikuskizunak baimentzeko honako agiri hauek eska daitezke:

2.– Los documentos exigibles para autorizar la celebración de espectáculos con artificios pirotécnicos serán los siguientes:

a) Baimen-eskaera; agiri horretan adierazi behar da aurreikusitakoaren arabera zenbat jende joango den ikuskizunera, gutxi gorabehera.

a) Solicitud de autorización, en la que se indicará el número aproximado de asistentes previsto.

b) Baldin ikuskizunak eragina izango badu bide edo eremu publikoetan, bide edo eremu horien titularra toki horietan artifizioak jaurtitzearekin edo erretzearekin ados dagoela adierazten duen agiria. Betekizun hori ez da beharrezko izango ikuskizuna antolatuko duen erakundea bada eremu horien titularra.

b) Si el espectáculo afectase a vías o espacios públicos, documento acreditativo de la conformidad de su titular para el lanzamiento o quema de los mismos. No será necesario este requisito cuando el titular sea la entidad organizadora del espectáculo.

c) Baldin segurtasun-eremua ezartzeko komunikazio-bideren bat aldi batez itxi behar bada, bide hori kudeatzeko eskumena duen agintaritzaren baimena aurkeztu beharko da. Dena den, ez da baimenik aurkeztu beharko baldin bide hori udalarena bada eta udala bera bada ikuskizuna antolatuko duen erakundea.

c) Si el establecimiento de la zona de seguridad supone el cierre temporal de una vía de comunicación habrá de aportarse la autorización de la autoridad competente para la gestión de la citada vía, salvo que la vía dependa del municipio y sea el propio Ayuntamiento la entidad organizadora del espectáculo.

d) Adituen enpresaren ziurtagiria, I. eranskinean jasotakoa.

d) Certificado de la empresa de expertos previsto en el anexo I.

e) Dekretu honetako II. eranskinean jasotako eredu normalizatuaren araberako adierazpena, adituen enpresaren ordezkariak sinatua. Adierazpen horretan jasoko dira ikuskizuna egingo duen adituen enpresa identifikatzeko datuak, eta honako gai hauei buruzko alderdiak:

e) Declaración firmada por la persona representante de la empresa de expertos, conforme a modelo normalizado que se incluye como anexo II al presente Decreto, en relación con la identificación de la empresa de expertos que realice el espectáculo, sobre los siguientes aspectos:

– Prestaketa- eta muntaketa-lanak egiteko lantegi gisa jarduteko baimena.

– Su autorización de taller de preparación y montaje.

– Prestaketa- eta muntaketa-lantegiaren biltegiratze-edukiera; handiagoa izan beharko du ikuskizunean jaurtiko diren artifizioak hartzeko beharrezko tokia baino.

– La capacidad de almacenamiento en el taller de preparación y montaje, que deberá ser superior a la que se va a disparar en el espectáculo.

– Adituen enpresaren titular den pertsonak aurreikusitako ikuskizunerako laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen duela.

– El cumplimiento por parte de la persona titular de la empresa de expertos de la normativa sobre prevención de riesgos laborales para el espectáculo previsto.

– Titular horrek artifizioak jaurtitzeko izendatutako aditu eta ikastun guztiek dagokien agiri profesionala dutela eta enpresan alta eginda dutela edo ikuskizuna egiteko adituen beste enpresa batek lagata daudela.

– Que todos los expertos y aprendices designados por ella para efectuar el lanzamiento disponen del carné profesional correspondiente y que están dados de alta en la empresa o que han sido cedidos por otra empresa de expertos para la realización del espectáculo.

f) Ikuskizuneko segurtasun- eta larrialdi-planak, teknikari eskudunek eginak. Dekretu honetako 7. eta 8. artikuluetan adierazitako zehaztapenak jaso beharko dituzte.

f) Plan de Seguridad y de Emergencia del espectáculo, elaborados por personal técnico competente, que contendrá las especificaciones previstas en los artículos 7 y 8 del presente Decreto.

g) 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan ezarritakoaren arabera, erakunde antolatzaileak kalte materialak eta pertsonalak estaltzeko erantzukizun zibileko asegurua eta, behar denean, istripu asegurua kontratatu dituela adierazten duen ziurtagiria.

g) Certificación de la contratación del seguro de responsabilidad civil por daños materiales y personales y, en su caso, de accidentes suscrito por la entidad organizadora conforme a lo previsto en los párrafos 5 y 6 del artículo 4.

3.– Oro har araututako 10 kilogramo gai eta 50 kilogramo gai artean erabiltzen dituzten artifizio piroteknikodun ikuskizunak egitean, ikuskizuna antolatuko duen erakundeak ez du aurkeztu beharko 8. artikuluan ezarritako ikuskizunetako larrialdi-planik. Hala ere, 8.1 artikuluko f) paragrafoan ezarritako plano deskriptiboa bai, plano hori beti aurkeztu beharko du.

3.– En la realización de espectáculos con artificios pirotécnicos cuyo contenido en materia reglamentada en su conjunto sea superior a 10 kilogramos e inferior a 50 kilogramos, la entidad organizadora quedará eximida de presentar el plan de emergencia del espectáculo regulado en el artículo 8, con excepción del plano descriptivo previsto en el apartado f) del artículo 8.1 que deberá presentarlo en todo caso.

Dena den, ikuskizuneko larrialdi-plana nahitaez aurkeztu beharko du baldin ikuskizunera 10.000 lagun edo gehiago etorriko direla aurreikusi bada.

No obstante, será obligatoria en todo caso la presentación del plan de emergencia del espectáculo cuando el número de asistentes previsto sea igual o superior a 10.000 personas.

4.– Ikuskizunen arloan eskumena duen organoak Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzari jakinaraziko dio ikuskizun piroteknikoa egingo dela, piroteknia-gaien arloan dituen eskumenak balia ditzan.

4.– El órgano competente en materia de espectáculos comunicará a la Delegación del Gobierno en el País Vasco la celebración de espectáculos pirotécnicos, a efectos de que ejercite sus competencias en materia de artículos pirotécnicos.

Jakinarazpen hori egiteak, baina, ez du erakunde antolatzailea salbuesten ikuskizuna egin ahal izateko indarrean den legediak eskatzen dituen bestelako baimenak eskatzetik edo bestelako izapideak egitetik.

Esta comunicación no exime a la entidad organizadora de la obligación de solicitar otras autorizaciones o de realizar otros trámites que exija la normativa vigente para la celebración del espectáculo.

7. artikulua.– Segurtasun-plana.

Artículo 7.– Plan de Seguridad.

Erakunde antolatzaileak ikuskizunari dagokion segurtasun-plana aurkeztu beharko du. Plan horretan jaso beharko ditu istripuak prebenitzeko neurriak eta, gutxienez, honako hauek:

La entidad organizadora presentará el plan de seguridad correspondiente al espectáculo, que comprenderá las medidas tendentes a prevenir la posibilidad de accidentes e incluirá como mínimo las siguientes:

a) Ikuskizuna hasi arte instalazio-lanetarako segurtasun-eremuan jartzea aurreikusi dituzten babes-mekanismoak.

a) Protección prevista en la zona de seguridad de la instalación hasta el comienzo del espectáculo.

b) Ikuskizunean zehar ikuskizuneko segurtasun-eremuan eta jendea egongo dela pentsatzen duten espazioetan jartzea aurreikusi dituzten babes-mekanismoak; eta ikuskizuna bukatu ondoren, piroteknia-gaien hondakinak bildu eta gera daitezkeen hondarrak guztiz garbitu arte jartzea aurreikusi dituztenak.

b) Protección prevista durante la celebración del espectáculo en la zona de seguridad del espectáculo y en los espacios donde se prevea la presencia del público; y, finalizado el mismo, hasta la total recogida de los restos de material pirotécnico y limpieza de los posibles residuos.

c) Ikuskizuneko segurtasun-eremuan ez dagoela 9.5 artikuluan aipatutako eraikinik dioen adierazpena.

c) Declaración acerca de la no existencia de las construcciones a que hace referencia el artículo 9.5 en la zona de seguridad del espectáculo.

d) Ezarritako segurtasun-neurriak betearazteko eta babesteko beharrezko pertsona-taldea eta materiala.

d) Equipo humano y material necesario a los efectos de protección y cumplimiento de las medidas de seguridad establecidas.

8. artikulua.– Larrialdi-plana.

Artículo 8.– Plan de Emergencia.

1.– Azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuak, larrialdiei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro eta establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituenak, eta hura garatzen duen araudiak xedatutakoaren arabera egin beharko da larrialdi-plana. Honako eduki hau izan beharko du, gutxienez:

1.– El Plan de Emergencia deberá ser elaborado de conformidad con el Decreto 277/2010, de 2 de noviembre, por el que se regulan las obligaciones de autoprotección exigibles a determinadas actividades, centros o establecimientos para hacer frente a situaciones de emergencia, y su normativa de desarrollo, siendo su contenido mínimo el siguiente:

a) Ikuskizunaren beraren arriskuen identifikazioa, azterketa eta balioztatzea; eta, egoki denean, ikuskizunean eragin dezaketen kanpoko arriskuena.

a) Identificación, análisis y evaluación de los riesgos propios del espectáculo y, en su caso, de los riesgos externos que pudieran afectarle.

b) Larrialdietan erabilgarri izango diren giza baliabide eta bitartekoak eta baliabide eta bitarteko materialak; honako hauek egon beharko dira, gutxienez:

b) Recursos y medios humanos y materiales disponibles en caso de emergencia, que incluirán al menos:

– Asistentziazko anbulantzia bat, bizi-euskarri aurreratukoa.

– Una ambulancia asistencial destinada a proporcionar soporte vital avanzado.

– Ikuskizunerako egokia den suteen kontrako babes-maila. Horretarako, kasuan kasuko suhiltzaile-zerbitzuak erabakiko du zer hornidura eta ekipamendu egon beharko den ikuskizunean. 9.8 artikuluan aipatutako kasuetan, suhiltzaile-zerbitzu batek nahitaez egon beharko du, egingo duen balorazioaren arabera, egokien jotzen duen tokian.

– Nivel de protección contra incendios adecuado al espectáculo. A tal fin, el servicio de extinción de incendios correspondiente determinará la dotación y equipamiento que deberán estar presentes en el espectáculo. En los supuestos previstos en el artículo 9.8 será obligatoria la presencia de un servicio de extinción de incendios que se ubicará en el lugar que considere más adecuado según su valoración.

– Ikuskizuna muntatzean bertan izan beharko den sua itzaltzeko gutxieneko ekipamendua; hauts balioaniztunezko 3 su itzalgailu, gutxienez.

– Equipo mínimo de extinción presente durante el montaje del espectáculo que consistirá al menos en 3 extintores de polvo polivalente.

c) Gerta daitekeen larrialdi bakoitzerako langileei esleitutako eginkizun eta ekintzen azalpena; eta planaren arduraduna –plana ezartzea eginkizun izango duena– izendatzea.

c) Descripción de las funciones y acciones del personal para cada supuesto de emergencia, así como nombramiento de una persona responsable del plan que se ocupará de su implantación.

d) Larrialdiren bat gertatzen denean ohartarazi beharko diren larrialdiei aurre egiteko eta babes zibileko zerbitzuen direktorioa.

d) Directorio de los servicios de atención de emergencias y protección civil que deban ser alertados en caso de producirse una emergencia.

e) Jendeari egin beharreko gomendioak eta non jarriko diren ikusgai; eta alarma eman eta gero, nola zabalduko den.

e) Recomendaciones que deban ser expuestas al público y su ubicación, así como formas de transmisión de la alarma una vez producida.

f) Aurreikusitakoaren arabera ikuskizuna hartuko duen lur-eremua deskribatzen duen planoa; honako hauek adierazi beharko dira:

f) Plano descriptivo de los terrenos donde se prevea la celebración del espectáculo, indicando:

– Jaurtitzeko aldearen kokaleku zehatza eta alde hori inguratzen duen eremua (500 metroko erradioa).

– La situación exacta de la zona de lanzamiento y su área circundante en un radio de 500 metros.

– Ikuskizuneko segurtasun-eremuaren mugaketa eta aurreikusitakoaren arabera jendea zein eremutan egongo den.

– La delimitación de la zona de seguridad del espectáculo y los espacios donde de prevea la presencia del público.

– Istripuren bat gertatzen denerako sorospen- eta laguntza-bitartekoak non egongo diren eta zein bidetatik sartuko diren; bi gai horiek ikuskizunaren eta, aurreikusitakoaren arabera, ikuskizuna hartuko duen tokiaren ezaugarrien arabera zehaztuko dira.

– La ubicación y los accesos de los medios de socorro y asistencia en caso de accidentes, que serán determinados en función de las características del espectáculo y del lugar previsto para su celebración.

– Eraikinen, errepideen eta bestelako komunikazio-bideen kokapena, bai eta segurtasunerako eta eremua husteko garrantzitsuak diren bestelako elementuena ere.

– La situación de los edificios, carreteras y otras líneas de comunicación, así como la de otros elementos relevantes a efectos de seguridad y evacuación.

– Artifizioak bertikalean jaurtiko ez badira, jaurtiketaren norabidea, ikusleentzako eremuarekiko; aurreikusitako jaurtiketa-angelua ere adierazi beharko da.

– La dirección del lanzamiento respecto a la zona destinada al público espectador en caso de lanzamiento no vertical, indicando, asimismo, el ángulo de lanzamiento previsto.

2.– Ikuskizunen arloan eskumena duen organoak larrialdiei aurre egitearen arloko organo eskudunari bidaliko dizkio larrialdi-planak, hark homologa ditzan, autobabesari buruzko berariazko araudiak hala xedatzen duenean.

2.– El órgano competente en materia de espectáculos remitirá los planes de emergencia al órgano competente en materia de atención de emergencias para su homologación cuando así lo establezca la normativa específica en materia de autoprotección.

9. artikulua.– Ikuskizuneko segurtasun-eremua.

Artículo 9.– Zona de seguridad del espectáculo.

1.– Ikuskizun bakoitzerako, segurtasun-eremu bat ezarriko da. Eremu hori itxita edo mugatuta egon behar da hesien, soken, zinten edo antzeko beste sistemaren baten bitartez, eta erakunde antolatzaileak behar bezala zainduta.

1.– Para cada espectáculo se establecerá una zona de seguridad que deberá estar cerrada o acotada por vallas, cuerdas, cintas o sistema similar y suficientemente vigilada por la entidad organizadora.

2.– Piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko Estatuko araudiak ezarritako jendea egongo den eremurako segurtasun-tarteen arabera ezarriko da segurtasun-eremuaren perimetroa. Segurtasun tartea jaurtiko diren artifizio guztietan mantendu behar da; alegia, jaurtitzeko aldean artifizio bakoitza non kokatuko den gorabehera, artifizio guztietarako eskatzen den segurtasun-tartea beti mantendu behar da.

2.– El perímetro la zona de seguridad vendrá determinado por las distancias de seguridad al público establecidas por la normativa estatal sobre artículos pirotécnicos y cartuchería. La distancia de seguridad deberá de respetarse para todos y cada uno de los artificios que se lancen, de manera que con independencia de la ubicación concreta de cada artificio en la zona de lanzamiento la distancia de seguridad exigida para todo artificio se respete en cualquier caso.

3.– Artifizio-mota bakoitzak segurtasun-eremu bat ezartzea eskatuko du, artifizio horren honako ezaugarri hauen arabera: neurria, jokabidea eta zein garaieratan lehertuko den, irekiera, jaurtiketa-angelua, ikuskizun-mota eta gainerako ezaugarriak.

3.– Cada tipo de artificio exigirá una zona de seguridad acorde con sus características de calibre, comportamiento y altura en la explosión, apertura, ángulo de lanzamiento, tipo de espectáculo y demás características.

4.– Baldin segurtasun-eremua beheragoko kotan badago jaurtitzeko aldea baino, erakunde antolatzaileak segurtasun-eremua egokituko du, ezarritako gutxiengoen barruan, ikusleak ahalik eta babestuen egon daitezen.

4.– Cuando la zona de seguridad se encuentre en una cota más baja que la zona de lanzamiento, la entidad organizadora adecuará, dentro de los mínimos establecidos, la zona de seguridad, a fin de conseguir la mejor protección del público espectador.

5.– Segurtasun-eremuan ezingo da honelakorik egon: ospitaleak, klinikak, adinekoen egoitzak, polizia-etxeak, larrialdi-zentroak eta arrisku bereziko izateagatik herritarren segurtasunean eragin dezaketen istripuak gertatzeko aukera handia duten bestelako eraikinak, egiturak edo komunikazio bideak. Orobat, baldin ikuskizuna eskola-orduetan egiten bada, ezingo da ikastetxerik egon segurtasun-eremuan.

5.– En la zona de seguridad no podrán existir hospitales, clínicas, residencias de tercera edad, centros policiales, centros de emergencia, ni aquellas otras edificaciones, estructuras o vías de comunicación que por su especial riesgo sean susceptibles de accidentes que afecten a la seguridad de la población. Asimismo, si el espectáculo se desarrollase durante horas de actividad escolar, no podrán existir centros educativos.

6.– Baldin segurtasun-eremuan aurreko paragrafoan aipatutako eraikinak ez diren bestelako eraikinen bat badago eta jendea bizi bada bertan, erakunde antolatzaileak eraginpean dauden biztanleak ohartarazi eta jakinaren gainean jarriko ditu, hedapen-bide egokien bidez eta behar besteko aurrerapenarekin. Baldin erakunde antolatzailea pribatua bada, dagokion udal-agintaritzak zabaldu beharko du informazio hori.

6.– Cuando dentro de la zona de seguridad existieran edificios habitados distintos a los señalados en el párrafo anterior, la entidad organizadora anunciará esta circunstancia y prevendrá a la población afectada con los medios de difusión adecuados y con la antelación suficiente. Cuando la entidad organizadora fuera de naturaleza privada, dicha difusión deberá realizarse a través de la autoridad municipal correspondiente.

7.– Piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko Estatuko araudian ezarritako segurtasun-tarteak gutxieneko tartetzat jotzen dira. Adituen enpresaren ardura da adieraztea ea, jaurtiko diren artifizioen ezaugarriak eta orografiaren ezaugarriak edo bestelakoak kontuan hartuta, tarte horiek nahiko eta egokiak diren, edo ea tarte handiagoak ezarri behar diren. Alderdi hori jasota geratu behar da adituen enpresak antolatzaileari emango dion ziurtagirian.

7.– Las distancias de seguridad establecidas en la normativa estatal sobre artículos pirotécnicos y cartuchería se consideran distancias mínimas, siendo responsabilidad de la empresa de expertos informar sobre si las mismas son suficientes y adecuadas a las características de los artificios que se vayan a lanzar y a las circunstancias orográficas o de otro tipo que puedan concurrir, o si deben ser ampliadas. Dicha circunstancia deberá de constar en el certificado que la empresa de expertos aporta al organizador.

8.– Baldin herriren batean ikuskizuna tradizioan errotuta dagoen lekuren batean egiten bada eta toki horretan ezinezkoa bada piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko Estatuko araudian ezarritako eraikinetarako segurtasun-tarteak errespetatzea, ikuskizunen arloan eskumena duen organoak baimendu dezake segurtasun-tarte horiek murriztea, erakunde antolatzaileak hala eskatuz gero, betiere ezarritako segurtasun-tartea baino txikiagoan dauden eraikinak babesteko berariazko neurriak ezartzen badira segurtasun- eta larrialdi-planetan. Neurri horien artean izan behar dira, gutxienez, jaurtitako artifizioak eraikinen barrura ez sartzeko neurri egokiak eta suhiltzaile-zerbitzua bertan egon beharra.

8.– En aquellas localidades en que el espectáculo se desarrolle en un emplazamiento con arraigo tradicional en el cual resulte imposible el cumplimiento de las distancias de seguridad a los edificios establecidas por la normativa estatal en materia de artículos pirotécnicos y cartuchería, el órgano competente en materia de espectáculos podrá autorizar la reducción de dichas distancias de seguridad, a petición de la entidad organizadora, siempre que se establezcan en el plan de seguridad y de emergencia medidas específicas para la protección de los edificios que se encuentren a menor distancia de la establecida. Entre dichas medidas deberán constar como mínimo las adecuadas para evitar la penetración de los artificios lanzados en el interior de los edificios y la presencia del servicio de extinción de incendios.

Orobat, segurtasun- eta larrialdi-planei loturiko baldintza horiek betetzen badira, eraikinetarako segurtasun-tarteak murriztea baimendu daiteke baldin ikuskizunen batean, eraikina bera edo ingurua edertzeko, eraikinetan jarri behar badira artifizio piroteknikoak.

Asimismo, cumpliendo esos mismos requisitos relativos al plan de seguridad y de emergencia, se podrá autorizar la reducción de las distancias de seguridad a los edificios, en aquéllos espectáculos en que se utilicen artificios pirotécnicos instalados en edificios con la finalidad de realzar el propio edificio o su entorno.

9.– Erakunde antolatzaileak zehaztu behar du larrialdi-planean segurtasun-eremuaren kokapena eta mugaketa.

9.– Corresponderá a la entidad organizadora determinar el emplazamiento y delimitación de la zona de seguridad en el plan de emergencia.

10. artikulua.– Instalazio-lanetarako segurtasun-eremua.

Artículo 10.– Zona de seguridad de la instalación.

Ikuskizunaren muntaketa-lanak babesteko helburuarekin, artifizio piroteknikoak iristen diren unetik beretik instalazio-lanetarako segurtasun-eremua ezarriko da, 10 metroko erradiokoa, eta erakunde antolatzaileak uneoro zainduko du, ikuskizuneko segurtasun-eremua ezarri arte.

Desde el mismo momento de la llegada de los artificios pirotécnicos y al objeto de proteger el montaje del espectáculo, se establecerá una zona de seguridad de la instalación de 10 metros de radio que estará permanentemente vigilada por la entidad organizadora hasta el establecimiento de la zona de seguridad del espectáculo.

11. artikulua.– Jaurtitzeko aldea.

Artículo 11.– Zona de lanzamiento.

1.– Ikuskizuneko segurtasun-eremuaren barruan, jaurtitzeko aldea prestatu beharko da artifizio piroteknikoen inguruan, bost metrokoa gutxienez, jaurtitzeko edozein gailutatik edo edozein artifizio piroteknikotatik zenbatuta. Eremu hori era berezian sokaz edo hesiz inguratuta egon behar da, bertan ikuslerik edo baimenik ez duen inor sar ez dadin.

1.– Dentro de la zona de seguridad del espectáculo deberá habilitarse una zona de lanzamiento en torno a los artificios pirotécnicos de al menos cinco metros, contados desde cualquier dispositivo de lanzamiento o artificio pirotécnico. Dicha zona deberá estar especialmente acordonada o vallada para impedir que el público espectador o cualquier otra persona no autorizada penetren en ella.

2.– Lurzoruak behar bezain trinkoa izan behar du, eta ez du erraz erretzeko modukoa izan behar. Halaber, laua eta horizontala izan behar du, edo egokia izan behar da bertan euskarri-oinarri lau eta horizontala jartzeko, jaurtiketa-gailuak bertan ipintzeko.

2.– El suelo deberá tener suficiente consistencia y no ser fácilmente combustible. Asimismo, deberá ser llano y horizontal o permitir una base de soporte con estas características para los dispositivos de lanzamiento.

3.– Jaurtitzeko aldea jarriko den tokian, artifizioen ibilbidean ez da egon behar jaurtiketaren segurtasunean eragin dezakeen inolako objektu goraturik, eragozpenik edo oztoporik.

3.– Su ubicación impedirá que la trayectoria de los artificios coincida con cualquier objeto elevado, obstrucción u obstáculo que pueda afectar a la seguridad del lanzamiento.

4.– Jaurtitzeko aldea uneoro babestuta egon behar da, erretzeko, bat-batean gartzeko edo eztanda egiteko arriskua duen artifizioren bat badago bertan. Jaurtitzeko aldera adituak eta ikastunak bakarrik sartuko dira, eta, behar denean, behaketa-lanak egiteko, erakunde antolatzaileko edo ikuskizuna baimentzen duen administrazioko ordezkariak.

4.– La zona de lanzamiento deberá estar permanentemente protegida, en tanto contenga algún artificio susceptible de hacer combustión, deflagrar o detonar. Sólo podrán acceder a la zona de lanzamiento los expertos y aprendices y, en su caso, aquellas personas adscritas a la entidad organizadora o a la Administración autorizante del espectáculo con funciones de inspección del mismo.

5.– Ikuskizunak irauten duen bitartean, jaurtitzeko aldean beharrezkoak diren adituak eta ikastunak bakarrik egongo dira.

5.– Mientras el espectáculo se halle en curso, sólo se permitirá estar en la zona de lanzamiento a los expertos y aprendices necesarios.

6.– Ez zaio utziko jaurtitzeko aldearen barruan egoten alkoholaren edo substantzia estupefazienteen eraginpean dagoen inori, bere iritziak, mugimenduek edo egonkortasunak eragin kaltegarria izan badezake eremu horretan izan behar den segurtasunean.

6.– No se permitirá la presencia de persona alguna dentro de la zona de lanzamiento mientras se halle bajo los efectos del alcohol o de sustancias estupefacientes que pudieran afectar su juicio, movimientos o estabilidad de forma negativa para la seguridad exigible en esta zona.

7.– Erakunde antolatzailearen ardura izango da aurreko paragrafoetan xedatutakoa betearaztea.

7.– El cumplimiento de lo dispuesto en los apartados anteriores será responsabilidad de la entidad organizadora.

8.– Adituen enpresaren ardura izango da jaurtitzeko aldean artifizio piroteknikoak muntatzea eta, gero, jaurtitzea. Lan horiek piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko araudian xedatutakoaren arabera egin behar ditu.

8.– Será responsabilidad de la empresa de expertos el montaje de los artificios pirotécnicos en la zona de lanzamiento y su posterior lanzamiento, actuaciones que deberá desarrollar conforme a lo dispuesto en la normativa sobre artículos pirotécnicos y cartuchería.

12. artikulua.– Ikuskizunak debekatzea, bertan behera uztea eta etetea.

Artículo 12.– Prohibición, suspensión e interrupción de los espectáculos.

1.– Debekatuta dago dekretu honen aplikazio-esparruan dauden ikuskizun piroteknikoak egitea ikuskizunen arloan eskumena duen organoaren baimenik gabe.

1.– Queda prohibida la celebración de espectáculos pirotécnicos incluidos en el ámbito de aplicación de este Decreto sin la autorización del órgano competente en materia de espectáculos.

2.– Ikuskizunen arloan eskumena duen organoari atxikitako ikuskatzaileak, beren eginkizunak gauzatzen ikuskizunean bertan daudenak, agintaritzaren ordezkari izango dira, eta ikuskizunak aldi batez edo behin betiko etengo dituzte, aurrez erakunde antolatzailea ohartarazita, jarraian zerrendatu diren kasuetan. Baldin ikuskatzaile horiek ikuskizunean ez badaude, eskumena duen udal-agintaritzari atxikitako agenteek egingo dituzte eginkizun horiek, era subsidiarioan.

2.– Los agentes de inspección adscritos al órgano competente en materia de espectáculos que se hallen presentes en el espectáculo en el ejercicio de sus funciones actuarán como delegados de la autoridad y procederán, previo aviso a la entidad organizadora, a la suspensión temporal o definitiva de los espectáculos en los supuestos que a continuación se relacionan. En caso de no estar presentes los agentes citados estas funciones serán ejercidas subsidiariamente por agentes adscritos a la autoridad municipal competente.

Honako kasu hauetan etengo dira ikuskizunak:

Se consideran incluidos dentro de los supuestos señalados en el párrafo anterior, los hechos siguientes:

a) Ikuskizunak ez badu ikuskizunen arloan eskumena duen organoaren nahitaezko baimena.

a) Cuando el espectáculo carezca de la preceptiva autorización del órgano competente en materia de espectáculos.

b) Ikuskizuneko segurtasun-eremua babestuta egongo dela behar bezala bermatuta ez badago.

b) Cuando no esté suficientemente garantizada la protección de la zona de seguridad del espectáculo.

c) Ikuskizuna baimentzeko agirian ezarritako segurtasun-baldintzak betetzen ez badira, eta horrek eragin larria badu pertsonen segurtasunean.

c) Cuando las condiciones de seguridad establecidas en la autorización del espectáculo no se cumplan, viéndose afectada gravemente la seguridad de las personas.

d) Baimenean ezarritako osasunaren arloko dispositiborik edo suteetatik babesteko bitartekorik ez badago.

d) Cuando no esté presente el dispositivo sanitario o los medios de protección contra incendios previstos en la autorización.

e) Larrialdietan lekua husteko bideak behar bezain libre ez badaude.

e) Cuando las vías de evacuación para casos de emergencia no estén suficientemente expeditas.

f) Jendea segurtasun-eremura edo jaurtitzeko aldera sartzen bada.

f) Cuando se produzca acceso del público a la zona de seguridad o a la zona de lanzamiento.

g) Enpresa piroteknikoak jaurtiketa egiteko izendatutako adituak tokian bertan ez badaude.

g) Cuando no estén presentes los expertos designados por la empresa pirotécnica para efectuar el lanzamiento.

h) Pertsonak edo ondasunak arriskuan jar ditzakeen iskanbila larriren bat gertatzen bada edo halakoren bat gerta daitekeela aurreikusten bada.

h) Cuando se produzcan o se prevea que puedan producirse graves desórdenes con peligro para las personas o los bienes.

i) Artifizioak jaurtitzen hasteko ordua iristen denean edo ikuskizunean zehar, pertsonentzat edo ondasunetarako arriskua ekar dezaketen baldintza meteorologikoak edo antzeko beste inguruabar batzuk daudela ikusten bada. Halakoetan, adituen enpresak esateko duena entzun beharko da.

i) Cuando, al llegar la hora de inicio del lanzamiento o durante el desarrollo del espectáculo, existan condiciones meteorológicas u otras circunstancias similares tales que creen un riesgo para las personas o los bienes, oída la empresa de expertos.

j) Pertsonentzat edo ondasunetarako benetako arriskua dakarren bestelako inguruabarren bat badago.

j) Cuando se den otras circunstancias que impliquen peligro cierto para personas o bienes.

Baldin kausa horiek jarraitzen badute, ikuskizuna bertan behera utziko da behin betiko.

En caso de que persistieran las situaciones señaladas, se procederá a suspender definitivamente el espectáculo.

3.– Adituak aldi baterako eten dezake ikuskizuna, pertsonentzat edo ondasunetarako arriskua ekar dezaketen arrazoi teknikoak edo eguraldi-arrazoiak direla-eta.

3.– El experto podrá interrumpir temporalmente el desarrollo del espectáculo por razones meteorológicas o técnicas que impliquen riesgo para las personas o los bienes.

Orobat, baldin agintaririk ez badago, adituen enpresak izendatutako pertsona arduradunak edo erakunde antolatzaileak izendatutako pertsona arduradunak ikuskizuna aldi baterako eten dezake, pertsonentzat eta ondasunetarako arriskua ekar dezaketen arrazoiak direla-eta.

Asimismo, en caso de ausencia de agentes de la autoridad, la persona responsable designada por la empresa de expertos o la persona responsable designada por la entidad organizadora podrán interrumpir temporalmente el espectáculo por razones de riesgo para las personas o los bienes.

Ikuskizuna eteteko arrazoiak jakinarazi behar zaizkie ikuskizunen arloan eskumena duen organoari atxikitako agenteei edo, era subsidiarioan, udal-agintaritza eskudunari atxikitako agenteei.

Los motivos de la interrupción deberán ser comunicados a los agentes adscritos al órgano competente en materia de espectáculos o, subsidiariamente, a los agentes adscritos a la autoridad municipal competente.

Baldin kausa horiek jarraitzen badute, ikuskizuna etenda mantenduko da agintari eskudunak ikuskizuna bertan behera utzi ala ez erabaki arte.

En caso de que persistieran las situaciones señaladas, se mantendrá la interrupción hasta que la autoridad competente decida sobre la suspensión del espectáculo.

13. artikulua.– Ikuskizuna amaitu ondoko jarduerak.

Artículo 13.– Actuaciones posteriores al espectáculo.

1.– Adituen enpresak jaso beharko du jaurtitzeko aldean dagoen eta erretzeko, bat-batean gartzeko edo eztanda egiteko arriskua duen material pirotekniko guztia.

1.– Corresponderá a la empresa de expertos la recogida de todo el material pirotécnico susceptible de arder, deflagrar o detonar existente en la zona de lanzamiento.

2.– Erakunde antolatzaileak ezarri behar ditu ikuskizuneko segurtasun-eremuan dauden material piroteknikoaren hondakinak era seguruan jasotzeko neurri egokiak.

2.– Será responsabilidad de la entidad organizadora la disposición de medidas adecuadas para la recogida segura de los restos del material pirotécnico existentes en la zona de seguridad del espectáculo.

3.– Materiala honela jasoko da:

3.– La recogida del material se realizará de la siguiente manera:

a) Jaurtitzeko aldean, ikuskizuna bukatu eta berehala.

a) En la zona de lanzamiento, inmediatamente después de concluir el espectáculo.

b) Ikuskizuneko segurtasun-eremuan:

b) En la zona de seguridad del espectáculo:

– Baldin argi nahikoa badago, ikuskizuna bukatu eta berehala.

– Si hubiera iluminación suficiente, inmediatamente después de concluir el espectáculo.

– Argi nahikorik ez dagoelako ezin bada material guztia jaso, ikusteko argi nahikoa dagoenean bilduko da.

– Si no resultara posible proceder a la recogida completa del material por insuficiencia de iluminación, ésta se realizará en cuanto haya visibilidad suficiente.

– Nolanahi ere, ikuskizuneko segurtasun-eremutik arriskuren bat eragin dezaketen hondakin guztiak kendu arte, eremua behar bezala zainduta egongo da, kalterik edo lesiorik gerta ez dadin.

– En todo caso, y hasta tanto no se encuentre la zona de seguridad del espectáculo completamente limpia de restos que supongan riesgo, se mantendrá la vigilancia suficiente a efectos de evitar daños o lesiones.

14. artikulua.– Administrazioko arau-hausteak.

Artículo 14.– Infracciones administrativas.

1.– Azaroaren 10eko 4/1995 Legeak, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzekoak, xedatutakoaren arabera, dekretu honetako aginduen urratzeak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

1.– De conformidad con lo dispuesto en la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas, las infracciones a las prescripciones del presente Decreto podrán ser leves, graves y muy graves.

2.– Azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, oso arau-hauste larriak dira honako hauek:

2.– A tenor de lo dispuesto en el artículo 32 de la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, son infracciones muy graves:

a) Ikuskizun piroteknikoak egitea nahitaezko administrazio-baimenik gabe, baldin pertsonentzat edo ondasunetarako arrisku larriko egoerak gertatzen badira.

a) La realización de espectáculos pirotécnicos sin la preceptiva autorización administrativa, cuando se produzcan situaciones de grave riesgo para personas o bienes.

b) Dekretu honetan eta kasuan kasuko administrazio-baimenetan ezarritako segurtasun-neurriak ez betetzea, pertsonentzat edo ondasunetarako arrisku larriko egoerak gertatzen badira.

b) El incumplimiento de las medidas de seguridad establecidas en el presente Decreto y en las autorizaciones administrativas correspondientes, cuando se produzcan situaciones de grave riesgo para personas o bienes.

c) Artifizio piroteknikoak egoera txarrean egotea edo muntaketan akatsak egotea, horrek nabarmen murrizten badu eskatutako segurtasun-maila.

c) El mal estado de los artificios pirotécnicos o su montaje defectuoso, que disminuya gravemente el grado de seguridad exigible.

d) Ikuskizun piroteknikoak debekatzea eta bertan behera uztea agintzen duten erabakiak ez betetzea.

d) El incumplimiento de las resoluciones de prohibición y suspensión de los espectáculos pirotécnicos.

e) Adituen enpresa ikuskizun pirotekniko bat egiteko gaitasungabetu badute, ikuskizun hori egitea, zigorrak indarrean dirauen bitartean.

e) La realización de un espectáculo pirotécnico para el que la empresa de expertos hubiera sido inhabilitada, durante el periodo de vigencia de la sanción.

f) Agintariei, beren eginkizunetan dihardutenean, sartzen ez uztea behin eta berriz, edo ikuskatzea nabarmen eragoztea edo oztopatzea.

f) La negativa reiterada a permitir el acceso a los agentes de la autoridad durante el ejercicio de sus funciones o impedir u obstaculizar gravemente la inspección.

g) Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legean oso arau-hauste larritzat sailkatutako beste edozein ekintza edo ez-egite.

g) Cualquier otra acción u omisión tipificada como infracción muy grave en la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas.

3.– Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 33. artikuluan xedatutakoa garatuz, arau-hauste larriak izango dira honako hauek:

3.– En desarrollo de lo dispuesto en el artículo 33 de la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas, serán infracciones graves:

a) Aurreko ataleko a), b) eta c) idatzi-zatietan jasotako arau-hausteak, baldin pertsonentzat edo ondasunetarako arriskua ekar badezakete.

a) La comisión de las infracciones contenidas en los apartados a), b) y c) del párrafo anterior cuando se aprecie riesgo para personas o bienes.

b) Ikuskizun piroteknikoa bertan behera uztea edo programa funtsean aldatzea, ezinbesteko arrazoirik ez badago.

b) La suspensión del espectáculo pirotécnico o la modificación sustancial del programa, salvo por causa de fuerza mayor.

c) Jaurtitzeko aldean erretzea edo erretzen uztea.

c) Fumar o permitir fumar en la zona de lanzamiento.

d) Neurri egokirik ez hartzea, ikuskizun piroteknikoan zehar jendea segurtasun-eremura eta jaurtitzeko aldera sartu dela jakinda.

d) No tomar las medidas oportunas teniendo conocimiento de acceso del público a la zona de seguridad y a la zona de lanzamiento durante la celebración del espectáculo pirotécnico.

e) Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legean arau-hauste larritzat sailkatutako beste edozein ekintza edo ez-egite.

e) Cualquier otra acción u omisión tipificada como infracción grave en la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas.

4.– Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 34. artikuluan xedatutakoa garatuz, arau-hauste arinak izango dira honako hauek:

4.– En desarrollo de lo dispuesto en el artículo 34 de la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas, serán infracciones leves:

a) Ikuskizun piroteknikoak hasteko edo bukatzeko ordua atzeratzea, salbu dekretu honetan ezarritako kasuetan.

a) El retraso del comienzo o terminación de los espectáculos pirotécnicos, salvo en los casos previstos en el presente Decreto.

b) Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legean arau-hauste arintzat sailkatutako beste edozein ekintza edo ez-egite.

b) Cualquier otra acción u omisión tipificada como infracción leve en la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas.

15. artikulua.– Zigorrak.

Artículo 15.– Sanciones.

1.– Arlo honetan oso larritzat jotzen diren arau-hausteengatik honako zigor hauek ezar daitezke (bateragarriak izan daitezke):

1.– Las infracciones en la materia tipificadas como muy graves, podrán ser sancionadas acumulativa o alternativamente con:

a) 30.050,61 eurotik 150.253,03 eurora arteko isunak.

a) Multas de 30.050,61 euros a 150.253,03 euros.

b) Jarduera edo jarduerak bertan behera uztea edo debekatzea, urtebete eta egun batetik hiru urtera bitartean.

b) Suspensión o prohibición de la actividad o actividades desde 1 año y 1 día a 3 años.

c) Kasuan kasuko jarduera egiteko 6 hilabete eta egun batetik urtebete eta 6 hilabetera bitartean gaitasungabetzea.

c) Inhabilitación desde 6 meses y 1 día a 1 año y 6 meses para realizar la misma actividad.

2.– Arlo honetan larritzat jotzen diren arau-hausteengatik honako zigor hauek ezar daitezke (bateragarriak izan daitezke):

2.– Las infracciones en la materia tipificadas como infracciones graves, podrán ser sancionadas acumulativa o alternativamente con:

a) 1.202,03 eurotik 30.050,61 eurora arteko isuna.

a) Multa desde 1.202,03 euros a 30.050,61 euros.

b) Jarduera edo jarduerak bertan behera uztea edo debekatzea, urtebetez, gehienez ere.

b) Suspensión o prohibición de la actividad o actividades hasta un año.

c) Kasuan kasuko jarduera egiteko 6 hilabetera arteko gaitasungabetzea.

c) Inhabilitación de hasta seis meses para realizar la misma actividad.

3.– Arlo honetan arau-hauste arintzat jotzen direnak zigortzeko 1.202,03 euro-ra arteko isunak ezar daitezke.

3.– Las infracciones en la materia tipificadas como infracciones leves, podrán ser sancionadas con multa de hasta 1.202,03 euros.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– T1 eta T2 kategorietako piroteknia-gaiak jaurtitzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Disparo de artículos pirotécnicos de categoría T1 y T2.

«Piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko araudian xedatutakoa gorabehera, T1 eta T2 kategorietako piroteknia-gaiak erabiltzen dituzten ikuskizunak egin ahal izateko, T2 agiriaren titular edo aditu batek ziurtatu beharko du erabiliko diren piroteknia-gaiak bateragarri direla ekitaldiaren eta lokalaren ezaugarri bereziekin, jardueraren lizentzian jasotakoarekin eta, egoki denean, dagokion autobabeseko planean ezarritakoarekin. Nolanahi ere, segurtasun-neurri osagarriak proposa ditzake ziurtagirian».

Sin perjuicio de lo establecido por la normativa reguladora de los artículos pirotécnicos y cartuchería, la celebración de espectáculos en que se utilicen artículos pirotécnicos de las categorías T1 y T2 requerirá que un experto o titular de carné T2 certifique que los artículos pirotécnicos que se van a utilizar son compatibles con las características particulares del evento y del local, con lo recogido en la licencia de actividad y, en su caso, en el plan de autoprotección correspondiente. En todo caso, podrá proponer medidas de seguridad complementarias en el certificado.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Suzko zezena.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Toro de fuego.

Piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko araudiko (maiatzaren 7ko 563/2010 Errege Dekretuak onartua) 18. Jarraibide Tekniko Osagarria aplikatzearen ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko jai tradizionaltzat jotzen da «Suzko zezena».

A los efectos de la aplicación de la Instrucción Técnica Complementaria n.º 18 del Reglamento de Artículos Pirotécnicos y Cartuchería, aprobado por el Real Decreto 563/2010, de 7 de mayo, se declara la manifestación festiva «Toro de Fuego» como de carácter tradicional a nivel autonómico.

Jai horretan, adingabeek ezin dute era aktiboan parte hartu; alegia, ezin dute eraman piroteknia gaiak jaurtitzeko erabiltzen den zoomorfo-itxurako metalezko egitura.

En el desarrollo de esta manifestación festiva no se permite la participación activa de menores de edad portando el armazón metálico con aspecto zoomórfico desde el que se disparan productos pirotécnicos.

18. Jarraibide Tekniko Osagarrian aditutzat jotzen diren kontsumitzaile-taldeen arduradunei eskatzen zaien prestakuntza dutela frogatu behar dute metalezko egitura hori eramango dutenek.

La persona que porte el citado armazón metálico deberá acreditar la misma formación exigida por la Instrucción Técnica Complementaria n.º 18 para los responsables de los Grupos de Consumidores Reconocidos como Expertos.

Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Euskal Ikastegiak edo erabakiko den zuzenbide publiko edo pribatuko beste edozein erakunde edo organismok emango du kasuan kasuko prestakuntza. Horrek ez du esan nahi prestakuntza jaso izana egiaztatzeko ziurtagiria ematea administrazio honen egitekoa denik.

La formación correspondiente la impartirá la Academia Vasca de Policía y Emergencias o cualquier otro ente u organismo de derecho público o privado que se determine, sin perjuicio de que no corresponda a esta Administración la expedición de la certificación acreditativa.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabeturik geratzen dira dekretu honetan xedatutakoaren kontra doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak; eta, zehazki, 240/1998 Dekretua, irailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoan artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunak arautzekoa.

Quedan derogadas todas aquellas disposiciones de igual o inferior rango que se opongan a lo previsto en el presente Decreto y, en concreto, el Decreto 240/1998, de 22 de septiembre, por el que se regula la celebración de espectáculos con artificios pirotécnicos en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Segurtasun arloko eskumena duen saileko buruari ahalmena ematen zaio dekretu honetako eranskinak aldatzeko, bai eta erakunde antolatzaileak sinatutako istripu-aseguruaren eta erantzukizun zibileko aseguruaren polizek estali beharreko gutxieneko kapitala aldatzeko ere.

Se faculta a la persona titular del departamento competente en materia de seguridad para modificar los anexos del presente Decreto y el capital mínimo que han de cubrir las pólizas de los seguros de accidentes y de responsabilidad civil suscritas por la entidad organizadora.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

I. ERANSKINA, UZTAILAREN 30EKO 400/2013 DEKRETUARENA
ADITUEN ENPRESAREN ZIURTAGIRIA

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 30 de julio de 2013.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Seguridad,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

ANEXO I AL DECRETO 400/2013, DE 30 DE JULIO
CERTIFICADO DE LA EMPRESA DE EXPERTOS

Izen-abizenak

Nombre y apellidos

Enpresarekiko harremana

Relación con empresa

Adituen enpresa

Empresa de expertos

IFK Herria

CIF Localidad

Helbidea

Domicilio

ZIURTATZEN DU
CERTIFICA:

Ikuskizun piroteknikoa toki eta egun hauetan egingo dela:

Que el espectáculo pirotécnico tendrá lugar en:

Udalerria

Término municipal

Ikuskizunaren data

Fecha del espectáculo

Eta honako ezaugarri hauek izango dituela:

Y se ajusta a las siguientes características:

1.– Jaurtiketa guztiek 0 angelua izango dute.

1.– Todos los lanzamientos serán con ángulo 0.

BAI EZ

SÍ NO

2.– Piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko araudian ezarritako segurtasun-tarteak egokiak dira ikuskizun pirotekniko honetan jaurtiko diren artifizioetarako.

2.– Las distancias de seguridad establecidas en el Reglamento de artículos pirotécnicos y cartuchería son adecuadas para los artificios que se lanzarán en este espectáculo pirotécnico.

BAI EZ

SÍ NO

3.– Ikuskizuneko segurtasun-eremua zehazten duten artifizio piroteknikoak atal honetako taulan deskribatutakoak dira.

3.– Los artificios pirotécnicos que definen la zona de seguridad del espectáculo son los descritos en la tabla prevista en este apartado.

3.1.– Bertikalean jaurti beharreko artifizio piroteknikoa, erradiorik zabalena duen segurtasun-eremua zehazten duena.

3.1.– El artificio pirotécnico de lanzamiento vertical que define la zona de seguridad de radio más extenso.

3.2.– Bertikalean jaurtiko ez den artifizio piroteknikoa, 3.1 puntuan deskribatutako artifizioak eragindako segurtasun-eremuaren zabaltzerik handiena behar duena, norabide eta noranzko bakoitzerako.

3.2.– El artificio pirotécnico de lanzamiento no vertical que precise la mayor ampliación de la zona de seguridad generada por el artificio descrito en el punto 3.1, para cada dirección y sentido.

Piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko araudiko taularen arabera zehaztutako segurtasun-tartea adierazi beharko da; bai eta, egoki denean, dekretu honetako 9.7 artikulua aplikatuz egindako segurtasun-tarteen aldaketak ere.

Se deberá reflejar la distancia de seguridad determinada por la tabla del Reglamento de artículos pirotécnicos y cartuchería, así como en su caso, la modificación de las distancias de seguridad, en virtud de la aplicación del artículo 9.7 de este Decreto.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

4.– Ziurtagiri honetako I. eranskin gisa jasotako dokumentuan irudikatutakoa izango da segurtasun-eremuaren adierazpen grafikoa.

4.– La representación gráfica de la zona de seguridad es la que se representa en el documento I anejado a la presente certificación.

5.– Ikuskizunean oro har erabiliko den araututako gaiaren pisua honako hau izango da: .................... kilogramo.

5.– El peso en kilogramos de la materia reglamentada en su conjunto a utilizar en el espectáculo será de: ....................... kilogramos

6.– Ikuskizunean zehar honako hau izango da arduraduna:

6.– La persona responsable durante el desarrollo del espectáculo será:

Arduradunaren izen-abizenak:

Nombre y apellidos de la persona responsable:

Langileak:

El personal operario:

Enpresa piroteknikoaren ordezkaria

Representante empresa pirotécnica

(Adierazi kargua: kudeatzailea, administratzailea...)

(Indicar cargo: Gerente, Administrador o Administradora...)

Eguna eta sinadura

Fecha y firma

I. DOKUMENTUA
DOCUMENTO I

Taulan deskribatutako artifizio piroteknikoek zehazten dute grafikoan adierazitako ikuskizuneko segurtasun-eremua.(3)

Los artificios pirotécnicos descritos en la tabla determinan la zona de seguridad del espectáculo que se representa gráficamente.(3)

Adituen enpresaren ordezkaria

Representante empresa de expertos

(Adierazi kargua: kudeatzailea, administratzailea...)

(Indicar cargo: Gerente, Administrador o Administradora...)

Eguna eta sinadura

Fecha y firma

II. ERANSKINA, UZTAILAREN 30EKO 400/2013 DEKRETUARENA
ADITUEN ENPRESAREN ADIERAZPENA
(Ikus .PDF)
ANEXO II AL DECRETO 400/2013, DE 30 DE JULIO
DECLARACIÓN DE LA EMPRESA DE EXPERTOS
(Véase el .PDF)

Artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunak arautzeko uztailaren 30eko 400/2013 Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoa betez, adierazpen hau aurkezten dugu Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan, artifizio piroteknikoak erabiltzen dituen ikuskizuna egin aurretik. Horrekin batera, honako informazio hau ere ematen dugu:

En cumplimiento del artículo 6 del Decreto 400/2013, de 30 de julio, de regulación de los espectáculos con artificios pirotécnicos, se presenta Declaración en la Dirección de Juego y Espectáculos previa a la realización de espectáculo con artificios pirotécnicos, aportando la siguiente información:

ADIERAZPEN-EGILEAREN DATUAK
(Ikus .PDF)
IKUSKIZUNAREN DATUAK
(Ikus .PDF)
DATOS DEL DECLARANTE
(Véase el .PDF)
DATOS DEL ESPECTÁCULO
(Véase el .PDF)

Sinatzen duenak honako hau ADIERAZTEN DU:

E/la firmante DECLARA QUE:

– Adituen enpresak prestaketa- eta muntaketa-lanetarako lantegi gisa jarduteko baimena duela, Piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko araudian ezarritakoarekin bat.

– La empresa de expertos cuenta con autorización de taller de preparación y montaje, conforme a lo establecido en el Reglamento de artículos pirotécnicos y cartuchería.

– Prestaketa- eta muntaketa-lanetarako lantegiak adierazpen hau eragin duen ikuskizunean jaurtiko den artifizio-kopurua hartzeko baino biltegiratze-edukiera handiagoa duela.

– Su capacidad de almacenamiento en el taller de preparación y montaje es de una cantidad superior a la que se va a disparar en el espectáculo objeto de la presente declaración.

– Enpresak betetzen duela laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian xedatutakoa.

– La empresa cumple con lo establecido en la normativa sobre prevención de riesgos laborales.

– Enpresa piroteknikoak jaurtiketa egiteko izendatu dituen aditu eta ikastun guztiek dagokien agiri profesionala dutela Piroteknia-gaiei eta kartutxoei buruzko araudiko 8. Jarraibide Tekniko Osagarrian ezarritakoaren arabera, eta alta eginda dutela adituen enpresan edo adituen beste enpresa batek ikuskizuna egiteko lagata daudela.

– Todos los expertos y aprendices designados por la empresa pirotécnica para efectuar el lanzamiento, disponen del carné profesional correspondiente en virtud de lo establecido en la ITC 8 del Reglamento de artículos pirotécnicos y cartuchería y están dados de alta en la empresa de expertos o han sido cedidos por otra empresa de expertos para la realización del espectáculo.

Sinatzaileak adierazten du baduela honako honen berri:

El/La firmante manifiesta que está informado/a de lo siguiente:

– Adierazpen hau aurkezteak berekin honako hauek dakartza: dagokion sektoreko araudian ezarritako betekizunak betetzea, zeure erantzukizunpean; hori egiaztatzen duten agiriak badituzula; eta jarduerak dirauen bitartean beteko dituzula.

– La presentación de esta Declaración supone el cumplimiento bajo su responsabilidad de los requisitos establecidos en la correspondiente reglamentación sectorial, la disponibilidad de la documentación que así lo acredita y que se compromete a mantener su cumplimiento durante la vigencia de la actividad.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común