Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena

N.º 121, miércoles 26 de junio de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
2907
2907

353/2013 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzkoa.

DECRETO 353/2013, de 28 de mayo, de Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales y del instrumento de diagnóstico social del Sistema Vasco de Servicios Sociales.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren esku-hartzeko oinarrizko prozedurari dagokionez, pertsona profesionalek, euren jarduna betez, egiaztatzen badute jarraipena eskatzen duen esku-hartze baten beharra dagoela, diagnostiko bat egitea eskatzen duen jarduketa-prozedura bat hasiko dute, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren 12/2008 Legearen 19.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera. Eta, gainera, baldin eta diagnostiko horrek hala eskatuko balu, arreta pertsonalizatuko plan baten lanketa hasiko dute, plan horretako neurriak abian jartzeko –prestazioak eta zerbitzuak barne–, eta jarraipena eta ebaluazioa ere egingo dute.

En relación con el procedimiento básico de intervención por parte del Sistema Vasco de Servicios Sociales, el artículo 19.1 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales dispone que cuando en el ejercicio de sus funciones las personas profesionales constaten la necesidad de proceder a una intervención que requiera un seguimiento, iniciarán un procedimiento de actuación que implicará la realización de un diagnóstico y, si dicho diagnóstico así lo aconsejara, la elaboración de un plan de atención personalizada, el acompañamiento de la puesta en marcha de las medidas, incluidas las prestaciones y servicios, contempladas en dicho plan, así como la realización de un seguimiento y evaluación.

Esku-hartzeko oinarrizko prozeduran erabiliko diren tresna tekniko komunak arautzerakoan, 12/2008 Legearen 20. artikuluak ezartzen du euskal administrazio publikoek balioespenerako eta diagnostikorako tresna komunak aplikatuko dituztela gizarte-zerbitzuen esku-hartzeko irizpideen homogeneotasuna bermatzeko. Helburu horrekin, oinarrizko gizarte-zerbitzu guztiek fitxa sozialaren eredua beteko dute eta arreta pertsonalizatuko planaren eredua aplikatuko dute; azken hau izango da bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuek aplikatu beharrekoa. Era berean, eransten da eredu horien diseinuak erabilera- eta ustiapen-ezaugarri batzuei jarraitu beharko dietela, izapidetzean eta kudeaketan arintasun handiagoa bermatzeko.

El artículo 20 de la Ley 12/2008, al regular los instrumentos técnicos comunes que se utilizarán en el procedimiento básico de intervención, establece que con el fin de garantizar la homogeneidad en los criterios de intervención de los servicios sociales, las administraciones públicas vascas aplicarán instrumentos comunes de valoración y diagnóstico. Con la misma finalidad, todos los servicios sociales de base cumplimentarán el modelo de ficha social y aplicarán el modelo de plan de atención personalizada, debiendo ser este último también aplicado por los servicios sociales de atención secundaria. Se añade también que el diseño de dichos modelos deberá obedecer a unas características de uso y explotación que garanticen una mayor agilidad en la tramitación y en la gestión.

Aipatu artikuluaren 3. paragrafoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez arautuko ditu tresna komun hauek, gainontzeko euskal administrazio publikoekin koordinatzeko dituen eskumenak erabiliz, izan foru- zein udal-esparruan.

De conformidad con el párrafo 3 del citado artículo, el Gobierno Vasco regulará estos instrumentos comunes, con carácter reglamentario, en el ejercicio de sus competencias de coordinación con las demás administraciones públicas vascas, tanto de ámbito foral como de ámbito municipal.

Azaldutakoaren arabera, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako pertsona profesionalek behatu beharreko jarduketa sorta ordenatu batek osatzen du esku-hartzeko oinarrizko prozedura; horretarako, tresna multzo bat izango dute, uniformetu beharrekoa, Euskal Sistemaren Gizarte Zerbitzuen esku-hartzeko irizpideen homogeneotasun handiena bermatzeko.

En base a lo expuesto, el procedimiento básico de intervención está constituido por una serie ordenada de actuaciones que las personas profesionales del Sistema Vasco de Servicios Sociales deben observar, para lo cual dispondrán de una serie de herramientas e instrumentos, que conviene uniformizar para garantizar la máxima homogeneidad en los criterios de intervención de los servicios sociales del Sistema Vasco.

Oro har, hauek dira esku hartzeko faseak, esku-hartzeko oinarrizko prozeduran:

En general, las fases de intervención en el procedimiento básico de intervención son las siguientes:

– Pertsona erabiltzaileei harrera egitea oinarrizko gizarte-zerbitzuek edo udal-zerbitzuek, edo, hala behar bada, premiazko arreta eman beharrak eraginda, bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuek.

– La recepción de las personas usuarias por los servicios sociales de base o municipales, o en su caso por los servicios sociales de atención secundaria como consecuencia de una atención urgente.

– Beharrizanen gizarte-balioespena, oinarrizko gizarte-zerbitzuek edo udal-zerbitzuek egina, pertsona erabiltzaileak gizarte-zerbitzuetara jotzeko duen arrazoia biltzen duen Fitxa Sozial batetik abiatuz.

– La valoración social de las necesidades realizada por los servicios sociales de base o municipales, a partir de una Ficha Social que recoge el motivo por el que la persona usuaria accede a los servicios sociales.

– Egoeraren diagnostikoa, aipatutako pertsona profesionalak egina; bertan, gizarte-beharrizanak zehazteko analisia, horren arrazoiak eta iragarpena jasoko dira, esku-hartzeko tresnarik egokiena zein diren zehaztu ahal izateko gisan. Oinarrizkoa Gizarte Zerbitzuek hasierako diagnostiko bat egingo dute, baina baldin eta intentsitate handiagoko esku-hartzea eskatzen dela irizten badiote edo bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuetara desbideratzea erabakitzen badute, diagnostiko sakona egingo dute.

– El diagnóstico de la situación realizado por la persona profesional de referencia consistente en las actividades de análisis para determinar las necesidades sociales de la persona usuaria, sus causas y pronóstico, de manera que se puedan decidir los instrumentos de intervención más adecuados. Los Servicios Sociales de Base realizarán un diagnóstico inicial, pero en el caso de que consideren que se requiere una intervención de mayor intensidad o en el caso de que decidan realizar una derivación a los servicios sociales de atención secundaria realizarán un diagnóstico en profundidad.

– Diagnostikoak hala aholkatzen badu, arreta pertsonalizatuko plana, antzemandako beharrizanei erantzuteko egoki iritzitako zerbitzuen eta prestazioen zerrenda.

– Si el diagnóstico así lo aconseja, el plan de atención personalizado, consistente en la relación de servicios y prestaciones que se prevén idóneos para la satisfacción de las necesidades detectadas.

– Arreta pertsonalizatuko planean barne hartutako neurri guztien jarraipena.

– Seguimiento del conjunto de medidas incluidas en el plan de atención personalizada.

– Esku-hartzearen eraginen eta inpaktuaren emaitzaren ebaluazioa.

– Evaluación del resultado de los efectos e impacto de la intervención.

Gizarte Zerbitzuen Legeak ez du balioespenerako eta diagnostikorako tresna tekniko komunen zerrenda itxi bat eskaintzen, izan ere, ad hoc landutako balioespenerako eta diagnostikorako tresna erabiliko dira, gizarte-zerbitzuen pertsona erabiltzaileen gizarte-beharrizan motak aintzat harturik.

La Ley de Servicios Sociales no ofrece una lista cerrada de instrumentos técnicos comunes de valoración y diagnóstico, ya que los diversos tipos de necesidades sociales en que se encuentren las personas usuarias de los servicios sociales pueden implicar la utilización de herramientas específicas valoración y diagnóstico elaboradas ad hoc.

Honela bada, eta ezinezko denez arau bakarraren bidez eta batera arautzea balioespenerako eta diagnostikorako tresna tekniko komun guztiak, erabaki da dekretu honen bidez jarduketa-prozeduraren hasierako faseetako beharrezko tresna orokorrak garatzea, hau da, Fitxa Sozialaren eredua eta gizarte-diagnostikorako tresna.

En este marco, y ante la imposibilidad de regular conjuntamente en una misma norma la globalidad de los instrumentos técnicos comunes de valoración y diagnóstico, a través del presente Decreto se ha optado por desarrollar los instrumentos generales obligatorios de las fases iniciales del procedimiento de actuación; es decir, el modelo de Ficha Social y el instrumento de diagnóstico social.

Halaber, arauaren esparrutik kanpo utzi da arreta pertsonalizaturako planaren eredua, izan ere, diagnostikoaren emaitzaren arabera egiten baita hori. Diagnostikoa egitea aipatu plana ezarri aurreko ezinbesteko pausua bada ere, egindako diagnostikoak ez du nahitaez ekarriko ondorengo arreta-plan bat ezartzea.

Asimismo, se ha dejado fuera del ámbito de la norma el modelo de plan de atención personalizado, ya que se realiza en función del resultado del diagnóstico. Aún cuando la realización del diagnóstico sea un paso previo indispensable para establecer dicho plan, no todo diagnóstico realizado implicará necesariamente el establecimiento de un plan de atención posterior.

Tresna tekniko orokor hauez gain, zerbitzu espezializatuek diagnostikorako bestelako tresna espezifikoak eta beregainak ere izango dituzte arazo jakin bat balioesterakoan. Tresna komun horietako batzuk badaude jada –Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udaleko eta lurraldeko gizarte-zerbitzuetan arrisku egoeren larritasuna balioesteko tresna (Balora) edo mendetasuna balioesteko baremoak (BVD eta EVE)–, beste batzuk aldiz, garatu beharrekoak dira, gizarte-bazterketa edo pertsona helduen babes-eza balioesteko tresnak, esaterako. Tresna komun guztiak onartzeak eta arautzeak 12/2008 Legearen 20. artikuluaren mandatua betetzea ekarriko luke.

Al margen de estas herramientas técnicas generales, los servicios especializados dispondrán de otras herramientas de diagnóstico específicos e independientes para valorar un tipo de problema determinado. Algunos de dichos instrumentos comunes ya existen -Instrumento para la valoración de la gravedad de las situaciones de riesgo en los servicios sociales municipales y territoriales de atención y protección a la infancia y adolescencia en la CAPV (Balora) o los baremos de valoración de la dependencia (BVD y EVE)-, mientras que está pendiente el desarrollo de otros instrumentos posibles, tales como los instrumentos de valoración de la exclusión social o de la desprotección de personas adultas. La aprobación y regulación de la totalidad de instrumentos técnicos comunes daría cumplimiento al mandato del artículo 20 de la Ley 12/2008.

Fitxa Sozialaren ereduari dagokionez, dekretu honen bidez onartzen da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialaren eduki formala. Fitxa, gizarte-zerbitzuen pertsona erabiltzaileen oinarrizko datuak bildu eta erregistratzeko eta gizarte-zerbitzuetara jotzeko izan dituen arrazoiak biltzeko balio duen euskarri dokumental gisa definitzen du 2. artikuluak, esku-hartzeko oinarrizko prozeduran inkardinatzen du, eta haren indarraldia ezartzen. I. eranskina da Fitxa Sozialaren eredua: barne hartzen du pertsona erabiltzailearen oinarrizko datu sozio-biografikoei buruzko adierazle sorta bat, gizarte-zerbitzuek pertsona erabiltzaileei arreta emateko arrazoi posibleak eta adituen gizarte-gaitasunen lehenengo balioespen bat.

Por lo que respecta al modelo de Ficha Social, mediante el presente Decreto se aprueba el contenido formal de la Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales. El artículo 2 define la Ficha como el soporte documental que sirve para recabar y registrar los datos básicos de las personas usuarias de los servicios sociales y recoger el motivo por el que acuden a los servicios sociales, la incardina en el procedimiento básico de intervención y se establece su periodo de vigencia. El anexo I reproduce el modelo de Ficha Social, el cual comprende una serie de indicadores referidos a los datos socio biográficos básicos de la persona usuaria, los posibles motivos por los cuales la persona usuaria puede ser atenida por los servicios sociales y una primera valoración de las habilidades sociales que presenta.

Diagnostikorako tresna komunari dagokionez, «gizarte-diagnostikoa» erabiltzen da zehazkiago, egiten den diagnostikoaren alderdi soziala aintzat hartuta. Gizarte-diagnostikoa izango da gizarte-zerbitzuetara jotzen duten pertsonei buruzko tresna orokorra, eta, adierazle zehatzen sistema batean oinarrituz, ahalbidetuko du irizpide komunen bidez pertsona erabiltzailearen egoera balioestea eta esku-hartzeko prozedura jarraipena emateko modua zehaztea. 3. artikuluak gizarte-diagnostikoaren definizio bat eta bere eskakizuna ematen du, eta bi diagnostiko-motak ezberdintzen ditu –hasierakoa eta sakona–, zeinak Oinarrizkoa Gizarte Zerbitzuek egingo baitituzte. Diagnostiko horren emaitzatik etorriko da, hala behar bada, bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuei balioespen eta diagnostiko espezializatu bat eskatzeko beharra.

Por lo que se refiere al instrumento común de diagnóstico, se utiliza la denominación más precisa de «diagnóstico social» dada la vertiente social del diagnóstico que se realiza. El diagnóstico social será el instrumento general referido a las personas que acuden a los servicios sociales, y en base a un sistema de indicadores precisos, permitirá valorar con criterios comunes la situación de la persona usuaria y determinar la forma de continuar el procedimiento de intervención. El artículo 3 ofrece una definición del diagnóstico social y su exigencia, y diferencia los dos tipos de diagnóstico –el inicial y en profundidad– que se realizarán por los Servicios Sociales de Base. Del resultado de dicho diagnóstico se derivará, en su caso, la necesidad de requerir una valoración y diagnóstico especializado a los servicios sociales de atención secundaria.

II. eranskinean adierazleen zerrenda bat jasotzen da –alderdika ordenatuak eta bizi-espazioka multzokatuak–, zeinek ahalbidetzen baitu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman artatu daitekeen edozein kasuren ezaugarriak biltzea, eta pertsona erabiltzearen gizarte-egoera zein den ondorioztatzea. Hautatutako adierazle multzo batek –zerikusia dutenak babes-sistemarekin, bizikidetza pertsonalarekin, familia-bizikidetzarekin, gizarte-bizikidetzarekin eta iraupenerako baliabideekin– ahalbidetzen du lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuek hasierako diagnostikoa egitea, eta zerrenda horrek bere osotasunean, aldiz, balioko du diagnostiko sakona egiteko.

El anexo II contiene un listado de indicadores –ordenados por dimensiones y agrupados en ámbitos vitales– que permite recoger las características de cualquier caso que pueda atenderse en el Sistema Vasco de Servicios Sociales, y concluir la situación social en la que se encuentra la persona usuaria. Una serie de indicadores seleccionados –relacionados con el sistema de protección, convivencia personal, convivencia familiar, convivencia social y medios de subsistencia– posibilitan el diagnóstico inicial por parte de los servicios sociales de atención primaria, mientras que el listado considerado en su totalidad servirá para realizar el diagnóstico en profundidad.

Azkenik, 4. artikuluak jasotzen du Fitxa Soziala egiteko informatikako aplikagarri komuna eta gizarte-diagnostikoa, epe eta baldintza jakinetan, euskal administrazio publikoen esku uzteko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa.

Finalmente, el artículo 4 contempla el compromiso del Gobierno Vasco de poner a disposición de las distintas administraciones públicas vascas el aplicativo informático común para la elaboración de la Ficha Social y del diagnóstico social en un plazo y condiciones determinadas.

Azaldutako guztiagatik, dekretu honen bidez arautzen dira, batetik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Soziala, beronen eredua onartuz, eta, bestetik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoaren tresna, diagnostiko hori egitea ahalbidetzen duten adierazleak onartuz.

En base a lo expuesto, mediante el presente Decreto se regula la Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales, aprobando el modelo del mismo, así como el instrumento de diagnóstico social del Sistema Vasco de Servicios Sociales, aprobando los indicadores que permiten su realización.

Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko maiatzaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Empleo y Políticas Sociales, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 28 de mayo de 2013,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta helburua.

Artículo 1.– Objeto y finalidad.

1.– Dekretu honen xedea da onartzea eta arautzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Soziala eta gizarte-diagnostikorako tresna, Zerbitzu Sozialen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 20. artikuluan xedatutakoak.

1.– El presente Decreto tiene por objeto la aprobación y regulación de la Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales y del instrumento para proceder al diagnóstico social, previstos en el artículo 20 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.

2.– Fitxa Soziala eta gizarte-diagnostikoa esku-hartzeko oinarrizko prozeduraren barnean landuko dira, eta hauek dira eginkizunak: gizarte-zerbitzuen pertsona erabiltzaileari harrera egitea, bere egoera balioestea, gizarte-diagnostikoa, arreta pertsonalizaturako plana, esku-hartzearen jarraipena eta ebaluazioa.

2.– La Ficha Social y el diagnóstico social se elaborarán dentro del procedimiento básico de intervención que incluye la recepción de la persona usuaria de los servicios sociales, la valoración de su situación, el diagnóstico social, el plan de atención personalizado, el seguimiento de la intervención y la evaluación.

3.– Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Soziala eta gizarte-diagnostikoa euskal administrazio publikoen tresna tekniko komunak dira, eta gizarte-zerbitzuen esku-hartzeko irizpideen homogeneotasuna bermatzea dute helburu.

3.– La Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales y el diagnóstico social constituyen instrumentos técnicos comunes a las administraciones públicas vascas, con el fin de garantizar la homogeneidad en los criterios de intervención de los servicios sociales.

2. artikulua.– Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Soziala.

Artículo 2.– Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales.

1.– Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Soziala agiri bat da, paperezko euskarrian edo elektronikoan, izaera indibidualekoa, zeinen bidez Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek gizarte-zerbitzuen pertsona erabiltzaileen oinarrizko datuak bildu eta erregistratzen baitituzte.

1.– La Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales es un documento en soporte papel o electrónico de carácter individual por medio del cual los Servicios Sociales de Base recaban y registran los datos básicos de las personas usuarias de los servicios sociales.

2.– Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera beteko dute Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Soziala, eta Eusko Jaurlaritzari helaraziko diote ustiapenerako eta estatistika-tratamendurako.

2.– Los Servicios Sociales de Base cumplimentarán la Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales conforme al modelo establecido en el anexo I y la remitirán al Gobierno Vasco para su explotación y tratamiento estadístico.

3.– Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialak bilduko du Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek pertsona erabiltzaileari harrera egiteko arrazoia, sistemaren jarduketako esparru orokorrak aintzat hartuz:

3.– La Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales recogerá el motivo por el que la persona usuaria es atendida por los Servicios Sociales de Base teniendo en cuenta los ámbitos generales de actuación del sistema:

– Gizarte-zerbitzuetako sistemaren zerbitzuak eta prestazioei buruzko informazioa biltzeko.

– Para recabar información sobre servicios y prestaciones del sistema de servicios sociales.

– Gizarte-babeserako beste sistema batzuen zerbitzuei eta prestazioei buruzko informazioa biltzeko.

– Para recabar información sobre servicios y prestaciones de otros sistemas de protección social.

– Mendetasunari erantzutearekin zerikusia duten gaiei buruz.

– Sobre temas relacionados con la atención a la dependencia.

– Babes-ezarekin zerikusia duten gaiei buruz.

– Sobre temas relacionados con la desprotección.

– Gizarte-bazterketarekin zerikusia duten gaiei buruz.

– Sobre temas relacionados con la exclusión social.

– Iraupeneko baliabideekin zerikusia duten gaiei buruz.

– Sobre temas relacionados con los medios de subsistencia.

– Gizarte parte-hartzearekin zerikusia duten gaiei buruz.

– Sobre temas relacionados con la participación social.

4.– Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Soziala betetzearekin hasten da esku-hartzeko oinarrizko prozedura Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman, betiere, pertsona profesionalek, beren egitekoak betez, jarraipena eskatzen duen esku-hartze baten beharra antzematen badute. Oinarrizko gizarte-langileak egingo du lehenengo balioespen profesionala, pertsona erabiltzaileak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jotzeko izan duen arrazoian oinarriturik, eta jarduketa-esparru orokorrak aintzat hartuta, betiere. Bestalde, pertsona erabiltzailearen gizarte-gaitasunei eta -abileziei buruzko lehenengo balioespena erantsiko dio informazio horri.

4.– La formalización de la Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales da inicio al procedimiento básico de intervención en el Sistema Vasco de Servicios Sociales siempre que en el ejercicio de sus funciones las personas profesionales constaten la necesidad de proceder a una intervención que requiera un seguimiento. La trabajadora o trabajador social de base realizará una primera valoración profesional a partir del motivo por el que la persona usuaria acude a los Servicios Sociales de Base, teniendo en cuenta los ámbitos generales de actuación. Por otra parte, añadirá a esa información una primera valoración de las competencias y habilidades sociales que presenta la persona usuaria.

5.– Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Soziala indarrean egongo da lehen edo bigarren mailako arretako edo erantzukizun autonomikoko gizarte-zerbitzuen esku-hartzeak dirauen aldi osoan. Edozein eskumen-esparrutako pertsona profesionalen azken esku-hartzetik bi urte igarota, pertsona erabiltzaileak oraino gizarte-zerbitzuen arreta eskatzen badu, Fitxa Sozial berria egingo zaio.

5.– La Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales tendrá vigencia durante todo el período de intervención por parte de los servicios sociales de atención primaria, secundaria o de responsabilidad autonómica. Si transcurridos dos años desde la última intervención por parte de las personas profesionales de cualquier ámbito competencial, la persona usuaria solicita la atención de los servicios sociales se elaborará una nueva Ficha Social.

6.– Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari atxikiko zaizkie Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak datuak biltzeko, erabiltzeko eta ustiatzeko.

6.– Los Servicios Sociales de Base se sujetarán a lo previsto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal para la recogida de datos, su utilización y explotación.

7.– Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialeko datuak, tratatu ostean, estatistika-informazio gisa hartu ahal izango dira gizarte-zerbitzuen euskal sisteman, Euskal Autonomia Erkidegoan estatistika eta datuak babesteari buruz dagoen araudiaren arabera.

7.– Los datos contenidos en la Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales, una vez tratados, serán susceptibles de ser considerados como información estadística en el sistema vasco de información de servicios sociales, con respeto a la normativa sobre estadística y protección de datos en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3. artikulua.– Gizarte-diagnostikoa.

Artículo 3.– Diagnóstico Social.

1.– Gizarte-diagnostikoa da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arreta eskatzen duten pertsonen gizarte-beharrizanen deskripzio eta balioespen profesionala, esku-hartze egokia zein den zehazteko balio duena. Diagnostikoa egingo da, baldin eta gizarte-langileak, hastapeneko balioespena egin ondoren, jarraipena eskatzen duen esku-hartzea abian jartzea beharrezko iritziz gero.

1.– El diagnóstico social constituye la descripción y valoración profesional de las necesidades sociales que presentan las personas que solicitan la atención del Sistema Vasco de Servicios Sociales, al objeto de determinar la intervención adecuada. El diagnóstico deberá realizarse siempre que el o la trabajadora social, tras una valoración inicial, constate la necesidad de proceder a una intervención que requiera un seguimiento.

2.– Gizarte-diagnostikoak pertsona erabiltzailearen ase gabeko gizarte-beharrizanak erakutsiko ditu, baita gabezia horren maila ere. Diagnostikoaren emaitzari esker zehaztuko da zein mailatakoa izan behar duen hautemandako beharrizanak betetzeko esku-hartzeak, eta zer zerbitzu eta prestazio eskainiko dituzten udalak, foru aldundiak edo autonomia erkidegoak, hautemandako beharrizanei egoki erantzuteko.

2.– El diagnóstico social mostrará las necesidades sociales de la persona usuaria que no están siendo cubiertas, así como el grado de esa carencia. El resultado del diagnóstico permitirá plantear la intensidad de las intervenciones que se deben realizar y los servicios y prestaciones de competencia municipal, foral o autonómica que se dispondrán para responder adecuadamente a las necesidades sociales detectadas.

3.– Gizarte-diagnostikoa, tresna legez, II. eranskinean jasotzen da: adierazleen zerrenda bat da –alderdika ordenatuak eta bizi-espazioka multzokatuak–, zeinek ahalbidetzen baitu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman artatu daitekeen edozein kasuren ezaugarriak biltzea, eta pertsona erabiltzearen gizarte-egoera zein den ondorioztatzea.

3.– El instrumento de diagnóstico social se recoge en el anexo II y constituye un listado de indicadores ordenados por dimensiones y agrupados en ámbitos vitales que permite recoger las características de cualquier caso que pueda atenderse en el Sistema Vasco de Servicios Sociales, y concluir la situación social en la que se encuentra la persona usuaria.

4.– Eredu hau gizarte-diagnostiko mota hauei aplikatzen zaie:

4.– Este modelo se aplica a los siguientes tipos de diagnóstico social:

a) Hasierako diagnostikoa: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egingo dute beharrizanen gizarte-balioespena eta arreta pertsonalizatuko plana zehaztuko duen hasierako diagnostikoa –jarraipen zehatza, bete beharreko helburuak eta dagozkion zerbitzuen eta prestazioen pertsona erabiltzailearekin adostutako proposamena–.

a) Diagnóstico inicial: los Servicios Sociales de Base realizarán la valoración social de las necesidades y un diagnóstico inicial que determinará el plan de atención personalizada con el seguimiento preciso, los objetivos a cumplir, y la propuesta acordada con la persona usuaria de los servicios y prestaciones que puedan corresponder.

b) Diagnostiko sakona: Udaleko gizarte-zerbitzuen intentsitate handiagoko esku-hartzerako edo bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuetara bideratzeko, sakontasun handiagoa eskatzen duten eta bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuek aintzat hartu beharko dituzten gizarte-diagnostikoak egingo dituzte udaleko gizarte-zerbitzuek.

b) Diagnóstico en profundidad: para una intervención de mayor intensidad por parte de los servicios sociales municipales o para la derivación a los servicios sociales de atención secundaria, los servicios sociales municipales realizarán diagnósticos sociales que requieren mayor profundidad y que en su caso deberán ser tenidos en consideración por los servicios de atención secundaria.

5.– Diagnostiko sakona tresna honetan ezarritzako adierazle guztiak aplikatuz egingo da; hasierako diagnostikoa, aldiz, babes-sistemarekin, bizikidetza pertsonalarekin, familia-bizikidetzarekin, gizarte-bizikidetzarekin eta iraupeneko baliabideekin zerikusia duten hautatutako adierazle orokorretan oinarrituko da.

5.– El diagnóstico en profundidad se realizará aplicando la totalidad de los indicadores establecidos en este instrumento, mientras que el diagnóstico inicial se basará en una selección de los indicadores generales relacionados con el sistema de protección, convivencia personal, convivencia familiar, convivencia social y medios de subsistencia.

6.– Gizarte-diagnostikoaren emaitzatik ondorioztatzen bada mendetasunaren, desgaitasunaren, bazterketaren eta babes-ezaren balioespen eta diagnostiko espezializatu bat eskatzeko beharrizana dagoela, foru gizarte-zerbitzuek edo bigarren mailako arretakoek egingo dute diagnostiko espezializatu hori, horretarako ezartzen diren tresna tekniko komunak erabiliz.

6.– En caso de que del resultado del diagnóstico social se derive la necesidad de requerir una valoración y diagnóstico especializado de la dependencia, la discapacidad, la exclusión y la desprotección, los servicios sociales forales o de atención secundaria realizarán dicho diagnóstico especializado utilizando los instrumentos técnicos comunes que se establezcan para tal fin.

4. artikulua.– Tresna informatikoa.

Artículo 4.– Herramienta informática.

1.– Eusko Jaurlaritzak, gizarte-gaietan eskumena duen sailaren bidez, udal eta foru euskal administrazio publikoen esku ezarriko du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Soziala eta gizarte-diagnostikoa egiteko informatikako aplikagarri komuna, Gizarte.net atariaren bidez, alegia.

1.– El Gobierno Vasco, a través del departamento competente en materia de servicios sociales, pondrá a disposición de las distintas administraciones públicas vascas municipales y forales el aplicativo informático común para la elaboración de la Ficha Social del Sistema Vasco de Servicios Sociales y el diagnóstico social a través del portal Gizarte.net

2.– Informatikako tresnak bermatuko du euskal administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasuna eta interkonexioa, eta dekretu hau indarrean jartzen denetik izango da erabilgarri.

2.– La herramienta informática garantizará la interoperabilidad e interconexión entre las administraciones públicas vascas y estará disponible a la entrada en vigor del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko maiatzaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 28 de mayo de 2013.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Empleo y Políticas Sociales,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común