Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

86. zk., 2013ko maiatzaren 7a, asteartea

N.º 86, martes 7 de mayo de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, AGRICULTURA Y PESCA
2139
2139

218/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, Pagoeta (ES2120006) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, eta hura kontserbatzeko neurriak ezartzekoa.

DECRETO 218/2012, de 16 de octubre, por el que se designa la Zona Especial de Conservación Pagoeta (ES2120006) y se aprueban sus medidas de conservación.

Gobernu Kontseiluaren 1997ko abenduaren 23ko, 2000ko azaroaren 28ko eta 2003ko ekainaren 10eko Akordioen bidez, 6 gune deklaratu ziren Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE), eta 52 leku proposatu ziren Europar Batasunaren Garrantzizko Lekuak (BGL) izateko. Proposamen hori Europako Batzordeari aurkeztu zitzaion, eta hark Europar Batasunaren Garrantzizko Lekuen (BGL) zerrenda onartu zuen 2004/813/EE eta 2006/613/EE Erabakien bidez. Lehenengo erabakia eskualde biogeografiko atlantikoari dagokio, eta bigarrena, berriz, eskualde biogeografiko mediterraneoari; eta bi horien barne dago gure erkidegoa.

Mediante los Acuerdos de Consejo de Gobierno de 23 de diciembre de 1997, 28 de noviembre de 2000 y 10 de junio de 2003, se declararon 6 Zonas de Especial Protección para las Aves (ZEPA) y se propusieron 52 espacios para ser designados como Lugares de Importancia Comunitaria (LIC). Esta propuesta se elevó a la Comisión Europea, que aprobó la Lista de Lugares de Importancia Comunitaria (LIC) mediante las Decisiones 2004/813/CE y 2006/613/CE, correspondientes a las regiones biogeográficas atlántica y mediterránea respectivamente, a las cuales pertenece nuestra Comunidad Autónoma.

Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan, habitat naturalak eta basoko fauna eta flora babesteari buruzkoan, 4. artikuluan, eta abenduaren 13ko 42/2007 Legean, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoan, 44. eta 45. artikuluetan ezarritakoa betez, autonomia-erkidegoek, jendaurreko izapidea bete ondoren, beren lurraldean BGL guztiak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) deklaratuko dituzte, bai eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) guztiak ere. Horrez gain, behar adina kontserbazio-neurri ezarriko dituzte, eremu horietako habitat natural mota eta espezie mota guztien premia ekologikoei erantzuteko. Kontserbazio-neurriek kudeaketa-planak edo kudeaketa-bitartekoak hartuko dituzte, bai eta arauzko, administrazioko edo kontratuko neurriak ere. Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) izendatzeko epea 6 urtekoa da, Europako Batzordeak lekuen zerrenda onartzen duenetik kontatzen hasita.

Conforme a lo establecido en el artículo 4, de Directiva 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres, y en los artículos 44 y 45 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, las Comunidades Autónomas, previo procedimiento de información pública, declararán todos los LIC como Zonas Especiales de Conservación (ZEC), además de las Zonas de Especial Protección para las Aves (ZEPA) en su ámbito territorial, y fijarán las medidas de conservación necesarias, que respondan a las exigencias ecológicas de los tipos de hábitats naturales y de las especies presentes en tales áreas. Las medidas de conservación implicarán planes o instrumentos de gestión y medidas reglamentarias, administrativas o contractuales. La designación de las Zonas Especiales de Conservación (ZEC) se deberá realizar en un plazo de 6 años desde la adopción de la lista de lugares por la Comisión Europea.

Era berean, Habitat Zuzentarauak eskatutako lehentasunak hiru maila ezberdinetan finkatu dira: lehendabizi, lehentasuna eman zaie beste babespen figura baten pean ez dauden Kontserbazio Bereziko Eremuen izendapenari eta presio eta mehatxu handiak jasaten dituztenei; bigarren mailan, eremu bakoitzaren barruan babesteko dauden objektu barruan, funtsezkoak direnak aukeratu dira; eta hirugarren mailan, kontserbazio-neurri aktiboak lehenetsi dira, garrantzi gehiena emanez premia gehiena dutenei edo objektuen eta, oro har, eremuaren kontserbazioan hobekuntza nabarmenagoa dakartenei.

Igualmente, se ha procedido a fijar las prioridades requeridas en la Directiva Hábitat en tres niveles diferentes: en primer lugar se ha dado priorización en la designación de Zonas Especiales de Conservación a aquellos espacios que no están amparados por ninguna otra figura de protección y que soportan mayores presiones y amenazas; en el segundo nivel, dentro de los objetos de conservación dentro de cada espacio, se han seleccionado aquellos considerados clave; y en el tercer nivel, se han priorizado las medidas activas de conservación, otorgando mayor relevancia a aquellas consideradas más urgentes o a aquellas con cuya ejecución se considera que la mejora del estado de conservación de los objetos de conservación y del espacio en su conjunto, es más relevante.

EAEko Natura 2000 Sareko Pagoeta (ES2120006) izeneko espazioan Europar Batasunaren intereseko habitatak eta espezieak daude, hain zuzen, habitatei buruzko 92/43/EEE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinetan jasotakoak, bai eta basoko hegaztien kontserbazioari buruzko 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eranskinean jasotako hegazti-espezieak ere. Horregatik izendatu zen Natura 2000 leku.

El espacio integrante de la Red Natura 2000 de la CAPV denominado Pagoeta (ES2120006) alberga hábitats y especies de interés comunitario, incluidos en los anexos I y II de la Directiva 92/43/CEE, de Hábitat, y especies de aves del anexo I de la 2009/147/CE relativa a la conservación de las aves silvestres. Por esta razón fue designado lugar Natura 2000.

Pagoeta itsasertzetik hurbil dagoen mendigunea da. Bertan, landazabal atlantikoak eta basoak dira nagusi, eta hainbat habitat mota daude bertan. Pagoeta mendiko ipar-hegaleko paisaia harizti eta pagadiz beztituta dago. Baso horietan, baso helduen eta interes ekologiko handiko zuhaitz motzen unadak ere badira, non interes komunitarioko xilofago eta kiropteroak ikusi izan baitira. Hegoaldeko hegalean, aldiz, pre-txilardiak, otadiak, albitz-belardiak eta mendi-larreak dira nagusi, Altzolaraseko amildegi esturantz jaisten direnak, kareharrizko harkaitzek hostogalkorreko baso misto ikusgarriarekin bat egin arte. Hegal horietako baso eta larreak euskal haran atlantikoko mendi-paisaiaren lekuko biziak dira.

Pagoeta es un macizo próximo a la costa donde dominan campiñas atlánticas y bosques, con una importante variedad de hábitats. Los robledales y hayedos dominan el paisaje en las laderas septentrionales del monte Pagoeta. Estos bosques incluyen rodales de bosques maduros y árboles trasmochos de alto interés ecológico, donde se ha constatado la presencia de xilófagos y quirópteros de interés comunitario. En la ladera sur, en cambio, predomina un mosaico de prebrezales, argomales, lastonares y pastos montanos que descienden hacia el estrecho barranco de Altzolaras en el que los roquedos calizos se entremezclan con un vistoso bosque mixto de caducifolias. Los bosques y prados de sus laderas son testimonio vivo del paisaje rural de los valles atlánticos vascos.

Kantauriko haltzadien baso erriparioak (Woodwardia radicans eta Vandenboschia speciosa) iratzeen etxea dira, bai Habitaten Zuzentarauan barneratutako hainbat espezieena ere; esaterako, lilipa (Narcissus pseudonarcissus), larre eta zelaietan ikus daitekeena eta interes komunitarioa duena.

Los bosques riparios de las alisedas cantábricas albergan a los helechos (Woodwardia radicans y Vandenboschia speciosa), especies incluidas en la Directiva de Hábitats, como el narciso (Narcissus pseudonarcissus), presente en prados y pastos, también de interés comunitario.

Bestalde, 165 fauna espezie identifikatu dira, Pagoetako faunaren oparotasunaren erakusgarri. Horien artean, 8 espezie interes komunitarioko dira, Habitat Zuzentarauaren arabera, eta beste 12 Hegaztien Zuzentarauko I. eranskinean sartuta daude.

Por otra parte, se han identificado un total de 165 especies de fauna, lo que da una idea de la riqueza faunística de Pagoeta. De entre ellas, 8 especies están consideradas de interés comunitario por la Directiva Hábitat y 12 están incluidas en el anexo I la Directiva Aves.

92/43/EEE Zuzentarauak Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko ezarritako eskakizunak betetze aldera, sakon aztertu da gune hori, eta eskala egokian adierazi da Europar Batasunaren intereseko habitaten eta eskualdearen intereseko beste habitat batzuen kokalekua. Horrez gain, Pagoetako fauna- eta flora-espezie bereizgarrien kokapena eta kontserbazio-egoera ere aztertu da.

Para dar cumplimiento a los requerimientos de la Directiva 92/43/CEE en lo relativo a la designación de las Zonas Especiales de Conservación, se ha profundizado en el estudio de este espacio y se ha representado a escala adecuada la distribución de los hábitats de interés comunitario y otros hábitats de interés regional. Asimismo, se ha trabajado en el estudio de la distribución y del estado de conservación de las especies de fauna y flora características de Pagoeta.

Aztertuta espazioaren egungo egoera, haren ezaugarri fisikoak eta ekologikoak eta kontserbazioan eragiten duten giza erabilerak, horren ondoren, lekua kudeatzeko giltzarri diren elementuak hautatzen dira, eta horiek izango dira, gero, helburu eta neurriak proposatzeko oinarri nagusia. Kudeaketa-xede diren elementu giltzarri esaten zaie, eta horien kontserbazio-egoera deskribatzeaz gain, zenbait helburu eta neurri zehazten dira, batetik, bermatzeko egoera onean kontserbatuko direla, eta, bestetik, lekuaren osotasun ekologikoa kontserbatuko dela, hori baita Habitatak Zuzentarauak ezarritako helburu nagusia.

A partir del análisis de la situación actual en la que se encuentra este espacio, sus características físicas y ecológicas y los usos humanos con incidencia en la conservación, se seleccionan aquellos elementos que se consideran claves para la gestión de lugar y que son la base fundamental de las propuestas de objetivos y medidas. Para estos elementos denominados elementos clave u objeto de gestión, se describe su estado de conservación y se definen objetivos y medidas que permitan asegurar, tanto su conservación en un estado favorable, como la integridad ecológica del lugar, objetivo principal que establece la Directiva Hábitats.

Elementu giltzarri horietarako zehaztutako neurriak beste habitat natural eta flora- eta fauna-espezie batzuen kontserbazio ona lortzeko erabiliko dira; hain zuzen ere, aurreko elementuekin batera, Pagoeta ere Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko arrazoi izan dira, kontserbatu beharrekoak dira eta horrexegatik babes bereziko habitat eta espezietzat jo dira.

Las medidas definidas para estos elementos clave servirán igualmente para mantener o alcanzar un estado favorable de conservación en el caso de los otros hábitats naturales y especies de flora y fauna que, habiendo sido igualmente motivo para la designación de Pagoeta como Zona Especial de Conservación, son considerados hábitats y especies en régimen de protección especial.

Xehetasun-lanek aukera eman dute habitat moten informazio zientifikoa hobetzeko; baina horietan adierazitako azalera-datuetan, zenbaitetan, alde handiak daude Euskal Autonomia Erkidegoak, proposatutako tokien zerrendarekin batera, Europako Batzordera bidalitako eta hari jakinarazitako datuen aldean. Hasierako proposamena egiterakoan lanerako erabili zen eskalak eragin ditu desberdintasun horiek. Xehetasun-azterketan, gainera, ikusi da bazirela Europar Batasunaren intereseko espezieak hasierako proposamenean aipatu ez zirenak.

Los trabajos de detalle han permitido mejorar la información científica y arrojado datos de superficie de los tipos de hábitats que en algunos casos difieren de los datos consignados y comunicados a la Comisión Europea junto con la propuesta de la lista de lugares de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Estas diferencias obedecen a la escala de trabajo utilizada en el momento de elaborar la propuesta inicial. El estudio en detalle ha permitido además constatar la presencia de especies de interés comunitario que no se habían citado en la propuesta inicial.

Mugaketa eguneratua Europako Batzordeari bidaliko zaio, hark onar dezan. Laneko eskala hobetzeak eragin du eguneratze hori, eta ez dakar muga-aldaketa garrantzitsurik, ez du funtsean aldatzen habitat naturalen azaleraren irudikapena, ez eta Europar Batasunaren intereseko flora- eta fauna-espezieen populazioena ere.

La delimitación actualizada, fruto de una mejora de la escala de trabajo, y que no supone una modificación significativa de los límites, ni de la representación superficial de los hábitats naturales, ni de las poblaciones de especies de flora y fauna de interés comunitario, se enviará a la Comisión Europea a efectos de su validación.

Pagoetako lur gehienak Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoak direnez, eta eremu hori, aldi berean, Patronatua eta guzti duen Parke Naturala denez, egokiena iruditu zaigu uztailaren 18ko 27/2006 Legean ezarritakoa betetzea (ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko, publikoak parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituena), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitz eginda.

Siendo la mayor parte de los terrenos incluidos en Pagoeta propiedad de la Diputación Foral de Gipuzkoa y teniendo en cuenta que este espacio es al mismo tiempo Parque Natural y cuenta con un Patronato constituido, se ha entendido que se dará cumplimiento a lo establecido en la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente, por medio de la interlocución con la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Pagoetaren kontserbazio-neurriak lantzeko, Europako Batzordearen printzipioei jarraitu zaie, helburua baita eremu horretan ageri diren eta 92/43/EEE Zuzentarauan adierazten diren habitaten eta taxonen premia ekologikoei erantzuna ematea. Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa betez, KBE bakoitzarentzat berariazko kontserbazio-tresna bat sortzea erabaki da. Dekretu honen eranskinean arau-izaerako kontserbazio-neurriak bildu ditugu, eta kontserbaziorako-tresnaren gainerako dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrean ingurumenaren alorrean eskumena duen sailaren helbide elektronikoan dago eskuragarri.

Las medidas de conservación de Pagoeta se han elaborado siguiendo los principios emanados de la Comisión Europea, con el objeto de dar respuesta a las exigencias ecológicas de los hábitats y taxones recogidos en la Directiva 92/43/CEE y presentes en el lugar. De acuerdo a lo establecido en el artículo 45, de la Ley 42/2007, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, se ha optado por la elaboración de instrumentos de conservación específicos para cada ZEC. En el anexo a este Decreto figuran las medidas de conservación de carácter normativo, quedando el resto de la documentación del instrumento de gestión disponible en la sede electrónica del Departamento competente en materia de medio ambiente de la Administración General del País Vasco.

Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legeko 2.f) artikuluaren arabera, ingurumenaren babesa lurralde-antolamenduari eta hirigintzari gailentzea araudi honen oinarrian dagoen printzipioetako bat da.

Conforme al artículo 2.f) de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, la prevalencia de la protección ambiental sobre la ordenación territorial y urbanística es un principio que inspira esta normativa.

Eusko Jaurlaritzari dagokio kontserbazio-neurriak ematea eta finkatzea, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 17. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Corresponde al Gobierno Vasco la designación y el establecimiento de las medidas conservación, de conformidad con lo establecido en el artículo 44 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad y con lo establecido en el artículo 17, de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 16.bis artikuluan eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 44. eta 45.1 artikuluetan ezarritakoa betez, jendaurreko izapidea bete ondoren, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 16an izandako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, de conformidad con lo establecido en el artículo 16.bis de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco y de los artículos 44 y 45.1 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, previo procedimiento de información pública, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 16 de octubre de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Helburua eta lurralde-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito territorial.

1.– Pagoeta (ES2120006) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea, Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

1.– Declarar la Zona Especial de Conservación Pagoeta (ES2120006), dentro del Territorio Histórico de Gipuzkoa.

2.– Kontserbazio Bereziko Eremu horren mugaketa dekretu honekin eransten den kartografian dago jasota. Eranskin horretan, deklaratzen den Kontserbazio Bereziko Eremu horren bi mugaketa adierazten dira: batetik, Europako Batzordearen 2004/813/EE Erabakiari (eskualde biogeografiko atlantikoan Europar Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onartzekoari) dagokion mugaketa, eta, bestetik, mugaketa eguneratua eta Europako Batzordeari bidaltzen zaiona.

2.– La delimitación de la Zona Especial de Conservación es la que se recoge en la cartografía anexa a este Decreto. En dicho anexo se identifica, para la Zona Especial de Conservación que se declara, la delimitación correspondiente a la Decisión 2004/813/CE de la Comisión Europea, de aprobación de la Lista de Lugares de Importancia Comunitaria de la Región Biogeográfica Atlántica y, la actualizada, que se envía a la Comisión Europea.

3.– Pagoeta Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) kontserbazio-neurriak onartzea.

3.– Aprobar las medidas de conservación de la citada Zona Especial de Conservación (ZEC) Pagoeta.

2. artikulua.– Xedea.

Artículo 2.– Finalidad.

1.– Arau honen xedea hau da: Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) bermatzea Europar Batasunaren intereseko habitat naturalak eta basoko fauna- eta flora-espezieen habitatak lehenera ekarriko direla edo, ondo kontserbatuta, horiei eutsiko zaiela. Horiek ezarrita daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE Zuzentarauan, habitat naturalak eta basoko fauna eta flora babesteari buruzkoan. Horrez gain, arauaren helburua da hegazti-espezieen biziraupena eta ugalketa ziurtatzea dagokion kokaleku-eremuan, eta, bereziki, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak basoko hegaztien kontserbaziori buruz 2009ko azaroaren 30ean emandako 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eranskinean adierazitako espezieena, bai eta eranskin horretan adierazi ez diren baina gurera iritsi ohi diren espezie migratzaileena ere. Horren guztiaren azken helburua da ahalegina egitea Europako lurraldean biodibertsitatea kontserbatuko dela bermatzeko.

1.– La finalidad de esta norma es garantizar en la Zona Especial de Conservación (ZEC), el mantenimiento o el restablecimiento, en un estado de conservación favorable, de los tipos de hábitats naturales y de los hábitats de las especies silvestres de la fauna y de la flora de interés comunitario, establecidos en la Directiva 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres. Asimismo, tiene por objeto asegurar la supervivencia y reproducción en su área de distribución de las especies de aves, en particular las incluidas en el anexo I de la Directiva 2009/147/CE del Parlamento Europeo y del Consejo de 30 de noviembre de 2009, relativa a la conservación de las aves silvestres, y de las especies migratorias no contempladas en dicho anexo cuya llegada sea regular, todo ello con el objeto último de contribuir a garantizar la conservación de la biodiversidad en el territorio europeo.

2.– Pagoeta Kontserbazio Bereziko Eremuan araubide orokor hau aplikatuko da: 92/43/EEE Zuzentarauan eta 2009/147/EE Zuzentarauan ezarritakoa, eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarritakoa.

2.– En la Zona Especial de Conservación Pagoeta es de aplicación el régimen general establecido en las Directivas 92/43/CEE y 2009/147/CE, y en la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

3. artikulua.– Kontserbazio-neurriak.

Artículo 3.– Medidas de conservación.

1.– Dekretu honen helburu den eta Natura 2000 Sarea osatzen duen Pagoeta eremua kontserbatzeko neurriak dokumentu hauetan zehazten dira:

1.– Las medidas de conservación para el espacio integrante de la Red Natura 2000 Pagoeta, objeto del presente Decreto son las detalladas en la siguiente documentación:

a) Helburuen eta neurrien agiria.

a) Documento de objetivos y medidas.

b) Kartografia.

b) Cartografía:

b.1) Mugaketa.

b.1) Delimitación.

b.2) Habitat naturalak.

b.2) Hábitats Naturales.

b.3) Zonakatzea.

b.3) Zonificación.

c) Gehigarria: kontserbatu nahi diren habitat- eta especie-moten kontserbazio-egoeraren jarraipenari buruzko fitxak.

c) Apéndice: fichas relativas al seguimiento del estado de conservación de los tipos de hábitats y las especies objeto de conservación.

2.– Arau-izaerako xedapenak honako hauek dira:

2.– Son determinaciones de carácter normativo:

2.1.– Helburu eta neurriei buruzko dokumentutik 7., 8., 10., 12. eta 14. tituluak eta 9. eta 11. tituluetako helburu eta neurriei buruzko koadroak.

2.1.– Del Documento de objetivos y medidas los títulos 7, 8, 10, 12 y 14 y los cuadros de objetivos y medidas de los títulos 9 y 11.

2.2.– Artikulu honetako 1.b.1 paragrafoko eremuaren mugaketaren kartografia,

2.2.– La cartografía de delimitación del espacio del apartado 1.b.1 de este artículo.

2.3.– Artikulu honetako 1.b.3 paragrafoko kudeaketarako zonakatzearen kartografia.

2.3.– La cartografía de zonificación para la gestión del 1.b.3 de este artículo.

Xedapen horiek dekretu honen eranskinean argitaratzen dira. Gainerakoak informatzekoak eta orientagarriak dira.

Estas determinaciones se publican en los anexos a este Decreto. El resto tienen carácter informativo y orientativo.

3.– Kontserbazio-neurrietan funtsezkoak ez diren berrikusketak edo aldaketak ingurumenaren alorrean eskumena duen sailburuak emango ditu, agindu bidez, egoerak berak edo eskura dauden ezagutza tekniko eta zientifikoek hala egitea eskatzen badute, eta, betiere, 92/43/EEE Zuzentarauaren 11. eta 17. artikuluetan ezarritakoa betez. Izan ere, kontserbazioa eta kudeaketa moldaerrazak, etengabeak eta malguak izan daitezen lan egitea da helburua. Prozedura horretan, bermatu egin behar da herritarren parte hartzea benetakoa eta eraginkorra izango dela, 26/2007 Legeak ezarri bezala; eragindako administrazioei eta erakundeei kontsulta egingo zaie eta Naturzaintza organoaren txostena jasoko da.

3.– La revisión o modificación, de carácter no sustancial, de las medidas de conservación se realizará mediante Orden de la Consejera o Consejero competente en medio ambiente cuando así lo aconseje la situación o los conocimientos técnico-científicos disponibles, y siempre atendiendo a lo dispuesto en los artículos 11 y 17 Directiva 92/43/CEE, en aras de avanzar hacia la conservación y gestión adaptativa, continua y flexible. En este procedimiento deberá garantizarse una participación pública real y efectiva del público en los términos de la Ley 26/2007, se consultará a las administraciones y entidades afectadas y se recabará el informe de Naturzaintza.

4.– Ingurumenaren alorreko sailaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri kartografia –formatu digitalean, eta eremu horien mugaketa adierazita– eta kontserbazio-neurriei buruzko agiri guztiak.

4.– En la sede electrónica del Departamento competente en medio ambiente estarán disponibles la cartografía en formato digital con la delimitación de estos espacios y todos los documentos relativos a las medidas de conservación.

XEDAPEN IRAGANKOR.– Kontserbazio Bereziko Eremuaren eguneratzea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Actualización de la Zona Especial de Conservación.

1.– Kontserbazio Bereziko Eremuaren mugaketaren eguneratzea Europako Batzordeak hartutako Erabakiaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

1.– La actualización de la delimitación de la Zona Especial de Conservación será efectiva desde el día siguiente al de la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco del anuncio de la correspondiente Decisión de la Comisión Europea.

2.– Dekretu hau indarrean jartzen den unetik eta KBEaren mugaketa benetan eguneratzen den arte, lehen paragrafoan adierazitakoa betez, mugaketan eguneratu nahi diren eremuetan prebentziozko erregimena aplikatuko da, hain zuzen, 92/43/EEE Zuzentarauaren 6.2 eta 6.3 artikuluan ezarritakoa eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 45.2 eta 45.4 artikuluetan ezarritakoa.

2.– Desde la entrada en vigor de este Decreto, y hasta la efectiva actualización de la delimitación de la ZEC conforme se señala en el apartado primero, se aplicará en los ámbitos objeto de actualización de los límites, el régimen preventivo del artículo 6.2 y 6.3 de la Directiva 92/43/CEE y de los artículos 45.2 y 45.4 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Baimena.

Primera.– Autorización.

Ingurumenaren alorreko sailburuari baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzaren izenean betetzeko legeak ezarritako tramite eta komunikazio guztiak, bai Estatuaren Administrazio Orokorrean, bai Europar Batasunean. Eta, hala badagokio, neurriak ezartzeak eragingo duen kostu ekonomikoa zenbatekoa den kalkulatuko du, 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluak ezarritakoa betetze aldera.

Se autoriza a la Consejera o al Consejero competente en materia de medio ambiente para que realice en nombre del Gobierno Vasco todos los trámites y comunicaciones legalmente precisos ante la Administración General del Estado y la Unión Europea junto con, en su caso, las estimaciones del coste económico preciso para la aplicación de las medidas, a los efectos previstos en el artículo 8 de la Directiva 92/43/CEE.

Bigarrena.– Ministeriora helaraztea.

Segunda.– Traslado al Ministerio.

Gobernu Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora bidaliko du dekretu honen onespena, hark Europako Batzordera bidal dezan.

La Dirección de la Secretaría de Gobierno y de Relaciones con el Parlamento dará traslado de la aprobación de este Decreto al Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente para su remisión a la Comisión Europea.

Hirugarrena.– Indarrean jartzea.

Tercera.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

I. ERANSKINA
PAGOETA (ES2120006) KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUAREN KARTOGRAFIA
MUGAKETA
(Ikus mapa)

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 16 de octubre de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

ANEXO I
CARTOGRAFÍA DE LA ZONA ESPECIAL DE CONSERVACIÓN PAGOETA (ES2120006)
DELIMITACIÓN
(Ver mapa)
ZONAKATZEA
(Ikus mapa)
ZONIFICACIÓN
(Ver mapa)
II. ERANSKINA
PAGOETA (ES2120006) KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUARENHELBURU ETA NEURRIAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

ANEXO II
OBJETIVOS Y MEDIDAS DE LA ZONA ESPECIAL DE CONSERVACIÓN PAGOETA (ES2120006)
(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común