Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena

N.º 248, lunes 24 de diciembre de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES
5791
5791

283/2012 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta arautzekoa.

DECRETO 283/2012, de 11 de diciembre, por el que se constituye y regula la Mesa del Diálogo Civil.

Euskal gizarteak, historikoki eta neurri handi batean, bereizgarri izan du komunitatea elkartzeko, borondatez jarduteko, elkartasuna antolatzeko, lankidetzan aritzeko, elkarlan mutualistaren alde egiteko eta guztiena nahiz partekatua denarekin identifikatzeko aukeratu dituen bideen bizkortasuna. Elkartze-mugimendu hori, hirugarren sektorea ere esaten zaiona, benetako gizarte-subjektu gisa agertzen da, beste batzuk (sindikatuak, enpresak, profesionalak, politikariak...) ez bezalakoa den eragile gisa.

La sociedad vasca se ha distinguido históricamente en buena medida por la vitalidad de sus formas de agrupación comunitaria, de acción voluntaria, de solidaridad organizada, de organización cooperativa, de colaboración mutualista, de identificación con lo común y compartido. Este movimiento asociativo, también denominado tercer sector, emerge como un verdadero sujeto social, como un agente diferenciado de otros (sindicales, empresariales, profesionales, políticos...).

Eta, zehazki, hirugarren sektorearen mundu zabalaren barruan, esku-hartze sozialean diharduenak, dudarik gabe, funtsezko sustapen-eginkizuna betetzen du. Haren lanak berariazko balio erantsia sortzen du, besteak beste, gizarte-zerbitzuetan, laguntza humanitarioan, bidezko merkataritzan, komunitate-garapenean, finantzaketa etikoan eta giza eskubideen babesean, eta, erabakiak hartzean nahiz politika publikoak taxutzean, lekua izatea aldarrikatzen du.

Y, en concreto, dentro del amplio mundo del tercer sector, el dedicado a la intervención social ocupa, sin duda, un lugar central y tractor. Su labor en campos que van desde los servicios sociales hasta la ayuda humanitaria, pasando por el comercio justo, el desarrollo comunitario, la financiación ética o la defensa de los derechos humanos aporta un valor añadido específico y reclama su lugar en la toma de decisiones y la construcción de las políticas públicas.

Gure erakunde erkideek hainbat tresna arau-emaile sortu dituzte lankidetzaren esparruko ahaleginen dibertsitate aberats hori ezagutzen, arautzen, sustatzen eta babesten laguntzeko.

Diversos son los instrumentos normativos de los que nuestras instituciones comunes se han dotado que contribuyen a reconocer, regular, apoyar y defender esta rica diversidad de esfuerzos en cooperación.

Hala ere, beharrezkoa izan zen 2008. urtearen amaierara arte itxarotea 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa Gizarte Zerbitzuei buruzkoa argitara zedin, eta, horrenbestez, gizarte-ekintzako hirugarren sektorea gure ordenamenduan sar zezaten, zehaztu gabe bada ere, herritarren esparru antolatu horrekiko lankidetza sendotzeko beharraz jabetuta, nahiz eta, esan, esan dezakegun gizarte-ekintzako hirugarren sektore horrek garrantzi estrategikoa duela gure herriarentzat, eta askotariko abantailak ematen dituela, batez ere, baina ez bakarrik, balioen sustapenean, harremanezko kapitalaren sorreran eta gizarte-egituraketan, gizarte-eskubideen garapena eta sustapena bultzatzeaz eta prebentzio-jardun bizia garatzeaz gain.

Sin embargo, no ha sido hasta finales del año 2008 cuando se publicó la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, en la que se dio entrada en nuestro ordenamiento, aunque sin definirlo, al tercer sector de acción social, constatando la necesidad de reforzar la colaboración con éste ámbito organizado de la ciudadanía, a pesar de que podemos afirmar que el tercer sector de acción social tiene para nuestro País una relevancia estratégica, y son múltiples las ventajas que aporta, principalmente, pero no sólo, en términos de construcción de valores, creación de capital relacional y vertebración social, además de promover el desarrollo y promoción de derechos sociales o desarrollar una intensa acción preventiva.

Hori guztia hala izanda, bidezko da aitortzea irabazi-asmorik gabeko erakundeek garatutako sendotze-prozesua, «sareen sare» ahaltsu bat gauzatzea ekarri baitu, eta hori gizarteak parte hartzeko gunea da, baina baita herritarren lankidetzaren eta elkartasunaren adierazpen antolatua ere, kultura-, ekonomia- eta politika-esanahi handiko adierazpena.

Siendo esto así, es de justicia reconocer el proceso de fortalecimiento desarrollado en los últimos años por las entidades no lucrativas, que ha cristalizado en una potente «red de redes», que es espacio de participación social, pero también expresión organizada de la cooperación y la solidaridad de la ciudadanía, expresión de alto significado cultural, económico y político.

Sendotze- eta egituratze-prozesu horrek, gaur egun burutu gabe egon arren, nagusiki antolaketa- eta koordinazio-egitura egonkorrik ez dagoelako, gizarte-ekintzako hirugarren sektorea heldutasun-aldi batera eraman du, eta gero eta garrantzi politiko handiagoa hartzera; herri-administrazioek, horrenbestez, egoera hori baliatzen jakin behar dute, sustatzeko betebeharra izateaz gain. Eta hori, gizarte-eskubideak, Eusko Jaurlaritzaren ustez, harremanezkoak direlako; hau da, ezin direlako gauzatu eskubide horien jabeen parte-hartze aktiborik gabe.

Este proceso de fortalecimiento y vertebración, hoy inacabado fundamentalmente por la inexistencia de una estructura estable de organización y coordinación, ha llevado al tercer sector de acción social a una etapa de madurez y de progresiva significación política que las Administraciones Públicas deben saber aprovechar y tienen la obligación de promover. Y ello, porque el Gobierno Vasco entiende que los derechos sociales son relacionales, es decir, no pueden ser ejercidos sin la participación activa de las personas portadoras de esos derechos.

Horregatik, borondatezko pertsonen eta erakundeen autonomia eta aukera-berdintasuna guztiz errespetatuta, gizarte-dinamika horiek sustatzen eta bultzatzen dituzten zer guztietan lankidetzan jardutea dagokio Eusko Jaurlaritzari.

Por eso, desde el máximo respeto a la autonomía e igualdad de oportunidades de las personas y organizaciones voluntarias, corresponde al Gobierno Vasco cooperar en todo lo que suponga promover e impulsar esas dinámicas sociales.

Ideia hori oinarri hartuta, gobernu honek zenbait bide garatu nahi izan ditu gizartean parte hartzeko modu horiek kualifikatu ahal izateko, lehentasuna emateko irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei: gizarte-klausulak, herri-erantzukizuneko gizarte-zerbitzuen kudeaketa erakunde horien bidez egin ahal izateko hitzarmen- eta kontratazio-ereduak, gizarteratzera eta ekonomia solidariora bideratutako ekimen berriak sustatzea... Lankidetza orokorreko ereduak garatzen ari dira; besteak beste, gizarte-beharren detekzio hurbila, zerbitzuen kudeaketa, berrikuntza eta zerbitzu zein programa berrien garapena.

Partiendo de dicha consideración, este Gobierno ha querido desarrollar fórmulas que permitan cualificar estas formas de intervención social, que den preponderancia a las entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro: cláusulas sociales, modelos de concertación o contratación que permitan la gestión de servicios sociales de responsabilidad pública a través de estas entidades o fomentar nuevas iniciativas orientadas a la inclusión social y a la economía solidaria. Se están desarrollando modelos de colaboración global que abarcan desde la detección cercana de necesidades sociales hasta la gestión de servicios pasando por la innovación y el desarrollo de nuevos servicios y programas.

12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak agindu bezala abian jarritako hirugarren sektorearen lankidetza-, sustapen-, bultzatze- eta parte hartze-funtzioen ondorioz, Gobernuak elkarrizketa-prozesu bat abiarazi zuen 2009ko uztailean gizarte-ekintzaren esparruko gizarte-sareekin; hartan, erakunde hauek parte-hartzaile izan ziren: CONGDE (Euskadi garatzeko GKEen koordinakundea); Eapn Euskadi (Euskadiko pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako europar sarea); Elkartean (Euskadin minusbaliotasun fisikoa duten pertsonak koordinatzeko konfederakundea); Fedeafes (buru-gaixotasuna duten pertsonen eta haien senideen Euskadiko elkarteen federazioa); Federpen (Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko pentsiodunen eta erretiratuen probintzia-elkarteen lurralde-federazioa); Fevas (minusbaliotasun intelektuala duten pertsonen aldeko elkarteen euskal federazioa); Hirekin (Euskadiko ekimen eta parte-hartze sozialeko erakundeen elkartea); Harresiak Apurtuz (etorkinen aldeko Euskadiko GKEen koordinakundea); Hirukide (Euskadiko familia ugarien elkarteen federazioa); Lares Euskadi (zaharrak zaintzeko egoitzen eta zerbitzuen euskal elkartea/sektore solidarioa); ONCE (Espainiako itsuen erakunde nazionala); REAS Euskadi (ekonomia alternatibo eta solidarioaren aldeko sarea); Ehlabe (Euskadiko lan babestuko erakundeen elkartea); Gizatea (Euskadiko laneratze-enpresen elkartea). Erakunde horietan guztietan herritarren zati handi bat dago sartuta edo federatuta, berebiziko ekonomia- eta lan-ahalmena dute eta, batez ere, gizarte-kohesioari, berdintasunari eta elkartasunari lotutako balioak gordetzen dituzte.

Como consecuencia de las funciones de colaboración, fomento, promoción y participación del tercer sector, encomendadas por la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, el Gobierno inició en julio de 2009 un proceso de diálogo con las redes sociales de acción social, habiendo participado las siguientes organizaciones: CONGDE, Coordinadora de oenegés para el desarrollo de Euskadi, Eapn Euskadi, Red europea de lucha contra la pobreza y la exclusión social en Euskadi, Elkartean, Confederación coordinadora de personas con discapacidad física del País Vasco, Fedeafes, Federación de Euskadi de asociaciones de familiares y personas con enfermedad mental, Federpen, Federación Territorial de asociaciones provinciales de pensionistas y jubilados de Álava, Gipuzkoa y Bizkaia, Fevas, Federación vasca de asociaciones a favor de las personas con discapacidad intelectual, Hirekin, Asociación de entidades de iniciativa e intervención social de Euskadi, Harresiak Apurtuz, Coordinadora de ONG de Euskadi de apoyo a inmigrantes, Hirukide, federación de asociaciones de familias numerosas de Euskadi, Lares Euskadi, Asociación vasca de residencias y servicios de atención a los mayores – sector solidario, ONCE, Organización nacional de ciegos españoles, REAS Euskadi, Red de economía alternativa y solidaria, Ehlabe (Asociación de Entidades de Trabajo Protegido de Euskadi), Gizatea (Asociación de empresas de inserción del País Vasco). Organizaciones que, en conjunto, agrupan o federan a una parte muy significativa de la ciudadanía, con singular potencial económico y laboral, pero sobre todo, como portadores de valores vinculados a la cohesión social, la igualdad y la solidaridad.

Elkarrizketa-esparru horretan herriaren gizarte-aurrerapenarekin zerikusia duten gai garrantzitsuak garatu dira: gizarte-zerbitzuei buruzko legearen garapena eta aplikazioa; koordinazio soziosanitarioa; Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egindakoaren jarraipena (besteak beste, diru-laguntzen berrantolaketa, mendekotasuna, familia, immigrazioa, behatokiak, zaharrak, gizarteratzea eta sustapena); eta Eusko Jaurlaritzaren jarduerari lotuta dauden eta gizarte-erakundeentzat garrantzitsuak diren beste eduki batzuk (osasuna, immigrazioa, hezkuntza eta etxebizitza). Gainera, ordezkari bat dute Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan. Elkarrizketa zibilerako mahai hori, egun, erreferentziazko tresna da herri-administrazioen eta hirugarren sektorearen arteko elkarrizketa politikoan, eta esan genezake jardunbide politiko ona dela, parte-hartzezko gobernatze-ereduarekin bat datorrena.

En ese marco de diálogo se han desarrollado temas significativos vinculados con el progreso social del País: el desarrollo y aplicación de la ley de servicios sociales, la coordinación sociosanitaria, se ha llevado a cabo un seguimiento de la labor del Departamento de Empleo y Asuntos Sociales (en temas tales como la reordenación subvencional, dependencia, familia, inmigración, observatorios, mayores, inclusión social o la activación) y otros contenidos vinculados a la acción del Gobierno Vasco de relevancia para las entidades sociales (sanidad, inmigración, educación y vivienda). Además, cuentan con un representante presente en el Consejo Económico y Social. Esta Mesa de Diálogo Civil se ha convertido ya hoy en herramienta de referencia en la interlocución política entre una Administración Pública y el tercer sector, que podríamos reseñar como buena práctica política en línea con un modelo de gobernanza participativa.

Elkarrizketa Zibila ordenamendu juridikoan jasotzea da dekretu honen funtsezko helburua, eta, horrenbestez, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak erakundeetan parte hartzeko aholku-organo gorena taxutzea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

El presente Decreto tiene como objetivo fundamental dar carta de naturaleza en el ordenamiento jurídico al Diálogo Civil, configurando el máximo órgano de carácter consultivo y de participación institucional del tercer sector de acción social en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Haren xedea da Gobernuaren eta hirugarren sektorearen arteko elkarrizketa sustatzea eta bideratzea, betiere ere gobernatze onaren ildotik, politika publikoen prestaketan eta betearazpenean benetako eragina izango duten akordioak lortzeko, hirugarren sektoreak, akordio horiei esker, politika horien aldeko konpromisoa har dezan, informazioa denbora eta forma egokian jasotzea eta parte-hartze eraginkorra oinarri hartuta.

Su objetivo es el de impulsar y facilitar la interlocución entre Gobierno y tercer sector en clave de gobernanza, con el fin de construir acuerdos que tengan verdadera influencia en el diseño y ejecución de las políticas públicas y que permitan al tercer sector comprometerse en y con dichas políticas, a partir de una información recibida en tiempo y forma y de una participación efectiva.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eragileek politika publikoen prestaketan eta ebaluazioan duten parte-hartzea bideratzen duten kontseiluen, batzordeen eta foroen gune osagarri gisa sortzen da.

La Mesa de Diálogo Civil se concibe como espacio complementario de los diferentes consejos, comisiones y foros que canalizan la participación de los distintos agentes en el diseño y evaluación de las políticas públicas.

Artikulu gutxi dauzka, eta haietan eduki hauek garatzen dira: Elkarrizketa Zibilerako Mahaia osatzen duen organoa zehaztu ondoren, gizarte-ekintzako hirugarren sektorea definitzen du, eta, definizio horretan, Gizarte Ekintzako GKEen Estatuko Plataformak sortutako kontzeptua jasotzen du, EAEko errealitatera egokitzen saiatzeko aldaketa txiki batzuekin.

Su breve articulado desarrolla los siguientes contenidos: después de establecer el órgano que constituye la Mesa de Diálogo Civil, define al tercer sector de acción social que, en esencia, recoge el concepto acuñado por la Plataforma Estatal de ONG de Acción Social, con algunas variaciones menores que intentan adecuar su comprensión a la realidad vasca.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak zer eginkizun bete behar dituen kontuan hartuta, gehienbat sozialak eta gizartean esku hartzekoak baitira, egokitzat jotzen da gizarte-gaien ardura esleituta daukan sailaren mende egotea funtzionalki.

Teniendo en cuenta las tareas a abordar por la Mesa de Diálogo Civil, mayoritariamente de carácter social y de intervención social, se considera adecuado que funcionalmente dependa del Departamento que tenga encomendada el área de los asuntos sociales.

Gainera, haren osaera eta funtzioak, ordezkaritasuna, zeina Lehendakaritzaren esku geratuko baita, edo, bestela, hala egokituz gero, Lehendakariordetzaren esku, eta funtzionamendu-eredua eta erabakien erregimena zehazten dira. Idazkaritza Teknikoa jasotzen da 9. artikuluan; idazkaritza hori Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren mende egongo da, eta, lan dokumentalaz gain, beste eginkizun batzuk bete beharko ditu, mahaiari eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreari laguntzeko gauzatzen ari den eratze-prozesuan.

Además, se determina su composición y funciones, así como la representatividad del mismo, que se desarrollará por su Presidencia, sustituido por la Vicepresidencia cuando así proceda, y el modelo de funcionamiento y régimen de acuerdos. En su artículo 9 se incorpora la figura de una Secretaría Técnica, dependiente de la Mesa de Diálogo Civil, que, además de llevar la correspondiente labor documental, cumpla con otros cometidos de soporte para la Mesa y el Tercer sector de acción social, en el proceso de configuración que está llevando a cabo.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 11n egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 11 de diciembre de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da Elkarrizketa Zibilerako Mahaia sortzea eta mahai horren osaera, funtzioak eta funtzionamendu-araubidea erregulatzea.

El presente Decreto tiene por objeto la creación y la regulación de la composición, las funciones y el régimen de funcionamiento de la Mesa de Diálogo Civil.

2. artikulua.– Izaera.

Artículo 2.– Naturaleza.

Elkarrizketa Zibilaren aldeko Mahaia gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak erakundeetan parte hartzeko aholku-organo gorena da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esparruan.

La Mesa de Diálogo Civil se constituye como el máximo órgano de carácter consultivo y de participación institucional del Tercer sector de acción social en el ámbito de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3. artikulua.– Gizarte-ekintzako hirugarren sektorea.

Artículo 3.– Tercer sector de acción social.

Dekretu honen ondorioetarako, gizarte-ekintzako hirugarren sektorea erakunde pribatu jakin batzuek osatzen dute: erakunde pribatu horiek formalki antolatuta daude, ez dute irabazteko asmorik eta, nagusiki, gizarte-elkartasuna sustatzen dihardute, hala nola pertsonen parte-hartze soziala, gizarte-eskubideak, gizarteratzea eta gizarte-kohesioa bultzatzen Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

A efectos del presente Decreto, se define como tercer sector de acción social el conjunto de entidades de carácter privado, formalmente organizadas y con ausencia de ánimo de lucro, que se dediquen prioritariamente a la promoción de la solidaridad social, así como al impulso de la participación social de las personas, los derechos sociales, la inclusión y la cohesión social en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4. artikulua.– Non atxikita egongo den.

Artículo 4.– Adscripción.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia gizarte-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita egongo da, baina haren egitura organikoan sartu gabe.

La Mesa del Diálogo Civil será un órgano adscrito al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de asuntos sociales, sin integrarse en su estructura orgánica.

5. artikulua.– Helburua.

Artículo 5.– Objetivo.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren eginkizuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren gizarte-politiketan eragina izatea da, bete gabeko gizarte-beharrak dituzten pertsonen ongizatea hobetzeko eta guztiz gizartera daitezen lortzeko.

La Mesa de Diálogo Civil tiene como misión incidir en las políticas sociales de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, con el objetivo de mejorar el bienestar de las personas con necesidades sociales no cubiertas y conseguir su plena inclusión social.

Era berean, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren xedea izango da laguntza ematea, gizarte-ekintzako hirugarren sektorea bera eta hartako plataformak eta sareak egituratzea eta sendotzea, haien arteko lankidetza-alderdia sustatzea, erakundeen finkapena lortzea eta herri-administrazioetako sektoreek nahiz euskal gizarte osoak haiek egiten dutena ezagutu eta aitortzea.

Asimismo, será objetivo de la Mesa de Diálogo Civil proporcionar asistencia, vertebrar y fortalecer al propio Tercer sector de acción social, sus plataformas y redes, así como fomentar la dimensión cooperativa entre ellas, consiguiendo la consolidación de las entidades y el reconocimiento de su acción por parte de los sectores de las administraciones públicas y el conjunto de la sociedad vasca.

6. artikulua.– Osaera.

Artículo 6.– Composición.

1.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak hogei kide izango ditu; lau kide Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrekoak izango dira, eta gainerako hamaseiak gizarte-ekintzako hirugarren sektorekoak.

1.– La Mesa de Diálogo Civil se integra por veinte miembros, cuatro de ellos procedentes de la Administración General del País Vasco, y los dieciséis restantes procedentes del tercer sector de acción social.

2.– EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez, hauek izango dira Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko kide:

2.– Son miembros de la Mesa de Diálogo Civil, por parte de la Administración General del País Vasco:

a) Karguagatiko kide moduan, gizarte-gaiak esleituta dauzkaten sailburua eta sailburuordea; haien ordez, Eusko Jaurlaritzan goi-mailako kargua duten beste batzuek parte hartu ahal izango dute. Kideok ez dute boto-eskubiderik izango.

a) Como miembros natos de la Mesa, el Consejero o la Consejera y el Viceconsejero o la Viceconsejera que tengan encomendada la materia de asuntos sociales, cuya asistencia es delegable en una persona que ostente Alto Cargo del Gobierno Vasco. Estos miembros no tendrán derecho a voto.

c) Komunitate-politikan eskumena duen zuzendaria.

b) El Director o la Directora competente en materia de política comunitaria.

c) Komunitate-politikan eskumena duen zuzendaritzako teknikari bat.

c) Un técnico o una técnica de la Dirección competente en materia de política comunitaria.

3.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaian gizarte-ekintzako hirugarren sektorearen ordezkari moduan diharduten kideei dagokienez, dekretu honetako eranskinean jasotako bigarren mailako erakundeek eta sareek aukeratuko dituzte, hasiera batean, kide guztietako hamalau.

3.– En cuanto a los miembros de Mesa de Diálogo Civil que actúan en representación del tercer sector de acción social, catorce de los miembros serán designados inicialmente por cada una de las organizaciones y redes de segundo nivel que se establecen en el anexo del presente Decreto.

4.– Gizarte-ekintzako hirugarren sektorearen izenean jarduteko beste bi kideak aipatu organoak Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren funtzionamendurako onartutako erregelamenduan adierazitako moduan aukeratuko dira.

4.– Los dos miembros restantes que actúan en representación del tercer sector de acción social serán designados en la forma que se establezca en el reglamento de funcionamiento de la Mesa de Diálogo Civil que se apruebe por el citado órgano.

Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako erregelamendua onartzen ez den bitartean, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, mahaia osatzen duten kideen gehiengo osoarekin, bi kide horiek aukeratu ahal izango ditu, edo haietako bat, horretarako zenbait kolektiborentzat lan egiten duten entitateak biltzen dituzten eta gizarte-ekintzako hirugarren sektorean diharduten erakundeak edo sareak kontuan hartuta.

No obstante, en tanto no se produzca la aprobación del reglamento citado en el párrafo anterior, la Mesa de Diálogo Civil podrá acordar, por mayoría absoluta de los miembros que la componen, la designación de estos dos miembros, o de uno de ellos, entre organizaciones o redes que agrupen a entidades que realicen actuaciones dirigidas a colectivos diversos, y cuyo ámbito de actuación sea el Tercer sector de acción social.

Era berean, bi kide horietako bakoitza ez da kontuan hartuko bileren baliozko eraketarako quorumaren ikuspuntutik, ez eta erabakitakoak baliozkoak izateko ere, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko kide izendatzen ez dituzten bitartean.

Asimismo, cada uno de estos dos miembros no será tenido en cuenta a efectos de quórum para la válida constitución de las sesiones, ni a efectos de la válida adopción de acuerdos, hasta que no se realice su designación como miembro de la Mesa del Diálogo Civil.

5.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren funtzionamendu-erregelamenduan, aurreko atalean aipatutako bi kideak hartako kide izateko prozedura zehatzaz gain, organo horretako kide diren erakundeak edo sareak ordezteko edo erakunde nahiz sare horiek organoa uzteko prozedura ere jasoko da.

5.– En el reglamento de funcionamiento de la Mesa de Diálogo Civil se determinará, además del procedimiento concreto de incorporación a la misma de los dos miembros citados en el apartado anterior, el procedimiento de baja o sustitución de las organizaciones o redes que sean miembro del citado órgano.

6.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaia osatu behar duten pertsonak aukeratzean, ahalegina egin behar da gaitasun, trebakuntza eta prestaketa egokia duten emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izateko.

6.– En la designación de las personas que hayan de formar parte de la Mesa de Diálogo Civil se ha de procurar una presencia equilibrada de mujeres y hombres con capacitación, competencia y preparación adecuada.

7. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 7.– Funciones.

1.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren izaeraren arabera, eginkizun hauek betetzea dagokio:

1.– De acuerdo a la naturaleza de la Mesa de Diálogo Civil, le corresponde la realización de las siguientes funciones:

a) Lotesleak izango ez diren irizpenak ematea EAEko Administrazio Orokorrak eskatuta, gobernu-jatorriko legegintza-ekimenei buruz, haien gaiak berariazko lotura badu parte-hartze sozialarekin eta boluntariotzarekin, elkartasunaren, gizarte-eskubideen eta gizarteratzearen sustapenarekin, gizarte-kohesioarekin, gizarte-dibertsitate eta -integrazioarekin, eta enpleguarekin.

a) Emitir informes, que no tendrán carácter vinculante, a solicitud de la Administración General del País Vasco, sobre iniciativas legislativas de origen gubernamental cuya materia esté específicamente relacionada con la participación social y el voluntariado, la promoción de la solidaridad, los derechos sociales, la inclusión, la cohesión social, la diversidad e integración social y el empleo.

b) Proposamenak egitea Eusko Jaurlaritzari, haren esku-hartzearen xede diren taldeentzako politiken ildo estrategikoei eta jarduera-lehentasunei buruz, betiere EAEko Administrazio Orokorraren esparruaren barruan.

b) Formular propuestas al Gobierno Vasco sobre líneas estratégicas y prioridades de actuación de las políticas dirigidas a los colectivos objeto de su intervención, en el ámbito de la Administración General del País Vasco.

c) Irizpenak, ebazpenak, gomendioak eta txostenak prestatzea, bere ekimenez edo Eusko Jaurlaritzak edo Eusko Legebiltzarrak eskatuta, artikulu honetako a) idatzi-zatian aipatutako gaiei buruz.

c) Elaborar dictámenes, resoluciones, recomendaciones o informes, por propia iniciativa o a petición del Gobierno Vasco o del Parlamento Vasco sobre las materias reseñadas en el apartado a) del presente artículo.

d) Ekarpenak egitea Eusko Jaurlaritzaren plangintza-tresnen ebaluazioei, bere jardueraren xede den esparruan.

d) Realizar aportaciones a las evaluaciones de los instrumentos de planificación del Gobierno Vasco en el ámbito objeto de su actuación.

e) Ikerketak egitea hirugarren sektoreari buruz eta Mahaiarentzat interes berezikoak diren esparru espezifikoetan, hala nola hirugarren sektoreari buruzko dokumentazio-zentroa garatzea.

e) Realizar investigaciones relativas al tercer sector y en ámbitos específicos de especial interés de la Mesa, así como desarrollar un centro de documentación sobre el tercer sector.

f) Legebiltzarrari memoria edo urtekari bat helaraztea urtero, eta, hartan, egindakoa jasotzea, gizarteko ekintzako hirugarren sektorearen errealitatea deskribatzea eta esatea zer lotura duen euskal administrazio publikoekin.

f) Elevar al Parlamento, anualmente, una memoria o anuario, que enunciando la actividad realizada, contenga una descripción de la realidad del tercer sector de acción social y su relación con el conjunto de las Administraciones Públicas Vascas.

g) Elkarrizketa Zibilerako Mahaia autonomiaz antolatzea eta egituratzea, hala nola haren plangintza eta programazioa onartzea.

g) Organizar y estructurar la Mesa de Diálogo Civil con autonomía, así como aprobar su propia planificación y programación.

h) Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren funtzionamendu-erregelamendua egitea.

h) Elaborar el reglamento de funcionamiento de la Mesa del Dialogo Civil.

2.– Goian azaldutako zereginak alde batera utzita, EAEko herri-administrazioek, egokitzat joz gero, informazioa eman ahal izango diote Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari, eragiten dizkieten eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreari lotuta dauden araugintza- edo plangintza-ekimenei buruz.

2.– Al margen de las funciones arriba expuestas, las administraciones públicas vascas podrán, si así lo estiman oportuno, proporcionar información a la Mesa de Diálogo Civil de aquellas iniciativas normativas o de planificación relativas al Tercer sector de acción social que les afecten.

8. artikulua.– Presidentea.

Artículo 8.– El Presidente o la Presidenta.

1.– Presidentea Elkarrizketa Zibilerako Mahaia osatzen duten kideen artean aukeratuko dute.

1.– El Presidente o la Presidenta será designado o designada entre los diferentes miembros que componen la Mesa del Diálogo Civil.

2.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko presidenteak eginkizun hauek dauzka esleituta:

2.– El Presidente o la Presidenta de la Mesa de Diálogo Civil tiene atribuidas las siguientes funciones:

a) Elkarrizketa Zibilerako Mahaia ordezkatzea.

a) Ostentar la representación de la Mesa de Diálogo Civil.

b) Bileretarako deialdiak egitea, bilera horietan buru izatea eta eztabaidak zuzentzea.

b) Convocar las sesiones, presidirlas y moderar el desarrollo de los debates.

c) Bileren gai-zerrenda egitea.

c) Formular el orden del día de las sesiones.

d) Erabakitakoa betearaztea eta aktak ikus-onestea.

d) Disponer el cumplimiento de lo acordado y visar las actas.

3.– Kargu horrek bi urteko iraupena izango du, beste bi urterako berritzeko aukera baztertu gabe.

3.– La duración de este cargo será de dos años, sin perjuicio de su renovación por otros dos años.

9. artikulua.– Presidenteordea.

Artículo 9.– El Vicepresidente o la Vicepresidenta.

1.– Presidenteordea Elkarrizketa Zibilerako Mahaia osatzen duten kideen artean aukeratuko dute, eta presidenteak bere esku utzitako eginkizunak beteko ditu, hala nola bere karguari atxikitakoak.

1.– El Vicepresidente o la Vicepresidenta será designado o designada entre los diferentes miembros que componen la Mesa del Diálogo Civil, y desempeñará aquellas funciones delegadas por el presidente o la presidenta y cuantas sean inherentes a su condición.

2.– Presidenterik ez badago, hura ez bada bertaratu edo gaixorik badago, haren eginkizunak presidenteordeak beteko ditu.

2.– En caso de vacante, ausencia o enfermedad, el vicepresidente o la vicepresidenta sustituirá al presidente o la presidenta en la totalidad de sus funciones.

3.– Kargu horrek bi urteko iraupena izango du, beste bi urterako berritzeko aukera baztertu gabe.

3.– La duración de este cargo será de dos años, sin perjuicio de su renovación por otros dos años.

10. artikulua.– Idazkaria.

Artículo 10.– El Secretario o Secretaria.

Idazkaria Elkarrizketa Zibilerako Mahaia osatzen duten kideen artean aukeratuko dute, eta eginkizun hauek bete beharko ditu:

El Secretario o la Secretaria será designado o designada entre los diferentes miembros que componen la Mesa del Diálogo Civil, y tendrá atribuidas las siguientes funciones:

a) Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bilera guztietan parte hartzea hitza eta botoa izanik.

a) Asistir a las sesiones que celebré la Mesa del Diálogo Civil con voz y voto.

b) Organoaren batzarretarako deialdia egitea Presidentetzaren aginduz, bai eta organoko kideentzako zitazioak ere.

b) Efectuar la convocatoria de las sesiones del órgano por orden de la Presidencia, así como las citaciones a las personas miembros del mismo.

c) Gai-zerrendan sartutako gaiei buruzko dokumentu guztiak Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko kideei eskuratzea.

c) Mantener a disposición de las personas miembros de la Mesa del Diálogo Civil cuantos documentos se refieran a los asuntos incluidos en el orden del día.

d) Kideek organoari egindako komunikazioak eta, beraz, jakinarazpenak, datu-eskaerak, zuzenketak edo bere ardurapean egon behar duten bestelako idazkiak jasotzea.

d) Recibir los actos de comunicación de los miembros con el órgano y, por tanto, las notificaciones, peticiones de datos, rectificaciones o cualquiera otra clase de escritos de los que deba tener conocimiento.

e) amenak eta dokumentuak antolatzea eta prestatzea.

e) Ordenar y preparar el despacho de los asuntos, informes, propuestas o documentos que se desee presentar a la Mesa del Diálogo Civil.

f) Bilkuretako aktak idatzi eta baimentzea.

f) Redactar y autorizar las actas de las sesiones.

g) Presidentearen oniritziarekin, kontsulten, irizpenen eta hartutako erabakien ziurtagiriak ematea, ziurtapena dagokion aktaren onarpenaren aurrekoa dela espresuki jasoaraziz, hala egokituz gero.

g) Expedir certificaciones de las consultas, dictámenes y acuerdos adoptados con el visto bueno del Presidente o la Presidenta, haciendo constar expresamente, en su caso, que la certificación es anterior a la aprobación del acta correspondiente.

h) Hartutako erabakiak betearaztea.

h) Ejecutar los acuerdos adoptados.

i) Dokumentazioa artxibatzea.

i) Archivar la documentación.

j) Idazkari-karguari berez dagozkion gainerako funtzio guztiak.

j) Cuantas otras funciones sean inherentes al cargo de Secretario y Secretaria.

11. artikulua.– Funtzionamendua eta erabakien erregimena.

Artículo 11.– Funcionamiento y régimen de acuerdos.

1.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren ohiko bilkurak gutxienez hiru hilean behin egingo dira, eta ezohiko bilkurak, aldiz, presidenteak bere ekimenez erabakitzen duenean, edo kideen heren batek, gutxienez, eskatzen duenean.

1.– La Mesa de Diálogo Civil se reunirá, en sesión ordinaria, como mínimo cada tres meses, y en sesión extraordinaria cuando así lo decida el Presidente o la Presidenta por propia iniciativa o a petición de, al menos, una tercera parte de sus miembros.

2.– Ohikoa edo ezohikoa izan, bilkura bat balio osoz eratutzat hartzeko honako hauek bertaratu behar dute, nahitaez: lehendakariak, idazkariak eta Mahaiko kideen erdiek, gutxienez.

2.– Para entender válidamente constituida una sesión, sea ordinaria o extraordinaria, es necesario que asistan a la misma la Presidenta o el Presidente, la Secretaria o el Secretario y al menos la mitad de los y las miembros de la Mesa.

3.– Erabakiak organo kolegiatuko kideen gehiengo soilez hartuko dira, 6. artikuluko hirugarren paragrafoan xedatutakoa baztertu gabe.4. Karguagatiko kideek ez dute boto-eskubiderik izango.

3.– Los acuerdos se adoptarán por mayoría simple de los miembros del órgano colegiado, sin perjuicio de lo dispuesto en el párrafo tercero del artículo 6.4. Los miembros natos no tienen derecho a voto.

4.– Bilerak ez dira jendaurrekoak izango. Bileren aktak, txostenak, irizpenak, ebazpenak eta gomendioak, berriz, jendaurrera aterako dira, baina, betiere, haien berri laburra jaso beharko da urteko memorian.

4.– Las sesiones no serán públicas. Sí lo serán, en cambio, sus actas, informes, dictámenes, resoluciones, informes o recomendaciones, de los que en todo caso habrá de darse cuenta, de forma sucinta, en la memoria anual.

5.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, hobeto funtzionatzeko, lan-taldeak edo eztabaida-esparruak eratu ahal izango ditu, baina haiek inola ere ezingo dute beren gain hartu mahaiari dagozkion eginkizunak betetzea.

5.– Para su mejor funcionamiento, la Mesa de Diálogo Civil podrá constituir grupos de trabajo o ámbitos de discusión que en ningún caso pueden asumir la realización de sus funciones.

6.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak funtzionamendurako barne-araudia onartu ahal izango du, eginkizunak eta erabakiak hartzeko modua zehazteko, hemen xedatutakoa aldatu gabe.

6.– La Mesa de Diálogo Civil podrá aprobar un reglamento interno de funcionamiento que, sin alterar lo aquí dispuesto, pormenorice las funciones y la forma de adopción de acuerdos.

12. artikulua.– Kideen agintaldia.

Artículo 12.– Mandato de las y los miembros.

1.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko kideen ordezkaritzaren iraupena 4 urtekoa izango da, eta kideak ordezkaritza amaitutakoan berriz aukeratu ahal izango dira. Adierazitako epea igaro ondoren, kideek beren eginkizunak betetzen jarraituko dute, ondorengoen izendapenak ondorioak izan arte.

1.– La duración del mandato de las personas miembros de la Mesa de Diálogo Civil será de cuatro años, pudiendo ser reelegidos al término de su mandato. Una vez transcurrido el plazo referido, continuarán desempeñando sus funciones hasta que surta efecto el nombramiento de quien les suceda.

2.– Organoko kideen agintaldia honako kasu hauetan amaitu ahal izango da iraunaldiaren amaieraren aurretik:

2.– El mandato de los miembros del órgano podrá expirar antes de la finalización de su período de duración en los siguientes supuestos:

a) Baliogabetzea edo kargu-uztea, herri-administrazioak edo izendatu zuen entitateak, erakundeak edo sareak erabakita.

a) Revocación o cese acordado por la administración pública o entidad, organización o red que lo nombró.

b) Kargua dela-eta izendatutako kideen kasuan, kargu hori galtzea.

b) Pérdida de la condición en virtud de la cual fue nombrado, en aquellos miembros que lo fueran por razón de su cargo.

c) Uko egitea, organoko presidenteari aurkeztu zaiona.

c) Renuncia, presentada ante el presidente o presidenta del órgano.

d) Heriotza.

d) Fallecimiento.

e) Epaileak kargu publikoak betetzeko gaitasunez gabetzea edo galarazpena dakarren ebazpen judizial edo administratibo irmoa hartzea.

e) Resolución firme, de carácter judicial o administrativa, que conlleve la inhabilitación o suspensión para cargos públicos.

3.– Aurreko idatzi-zatian aurreikusitako kasuetan, ordezkatu beharreko kidearen agintaldia betetzeko falta den denborarako izango dira ordezkapenak.

3.– En los supuestos previstos en el apartado anterior, las sustituciones que hayan de producirse lo serán por el tiempo que reste del mandato de la persona sustituida.

13. artikulua.– Ordezkapenak.

Artículo 13.– Suplencias.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko entitateek, erakundeek edo sareek Elkarrizketa Zibilerako Mahaian dituzten ordezkarien ordezkoak aukeratu ahal izango dituzte, ordezkariak ez daudenean haien eginkizunak betetzeko. Ordezkoen izendapena ordezkarien izendapenarekin batera egingo da, eta izendatzeko sistema bera aplikatuko da.

La Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y las entidades, organizaciones o redes del tercer sector de acción social podrán designar suplentes de sus representantes en la Mesa del Diálogo Civil, quienes ejercerán sus funciones en ausencia de éstos. La designación de las personas suplentes se realizará de forma simultánea a la de los y las representantes y se aplicará el mismo sistema de designación.

14. artikulua.– Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren finantzaketa.

Artículo 14.– Financiación de la Mesa del Diálogo Civil.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari dagozkion eginkizunak ondo betetzeko, eta hark dauzkan helburuak –gizarte-ekintzako hirugarren sektorea, hartako plataformak eta sareak babestea, sendotzea eta egituratzea, bai eta haien arteko lankidetza-alderdia sustatzea ere– errazago lortzeko, gizarte-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak beharrezko baliabide ekonomikoak bideratuko ditu. Baliabide horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan edo aurrekontuetarako lege-mailako arauetan berariaz jasotako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira.

Para el correcto ejercicio de las funciones propias de la Mesa del Diálogo Civil, así como para facilitar la consecución de sus objetivos, orientados a la asistencia, fortalecimiento y vertebración del Tercer sector de acción social, de sus plataformas y redes y a fomentar la dimensión cooperativa entre ellas, desde el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de asuntos sociales se destinarán los correspondientes recursos económicos, los cuales procederán de los créditos presupuestarios establecidos al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, o en normas con rango de Ley de carácter presupuestario.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Erregimen osagarria.

Primera.– Régimen supletorio.

Dekretu honetan eta Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak onartzen dituen funtzionamendu-arauetan xedatzen ez den orotan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoei buruz ezartzen dena aplikatuko da, bereziki prozedurazko kontuei edo kide anitzeko organoei lotutakoei dagokienez.

En todo lo no dispuesto en el presente Decreto y en las normas de funcionamiento que apruebe la Mesa del Dialogo Civil será de aplicación lo establecido para los órganos colegiados por la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, en especial en lo referente a cuestiones procedimentales o relativas a órganos colegiados.

Bigarrena.– Indarrean sartzea.

Segunda.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 11n.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LóPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

ABENDUAREN 11KO 283/2012 DEKRETUAREN ERANSKINA

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 11 de diciembre de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Empleo y Asuntos Sociales,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

ANEXO AL DECRETO 283/2012, DE 11 DE DICIEMBRE

Honako hauek dira Elkarrizketa Zibilerako Mahaian parte hartzen duten gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko hamalau sare eta federazioak:

Las catorce redes y federaciones del tercer sector de acción social que participan en la Mesa de Diálogo Civil son las siguientes:

1.– CONGDE, Euskadiren garapenerako GKEen koordinakundea.

1.– CONGDE, Coordinadora de ONGs para el desarrollo de Euskadi.

2.– Eapn Euskadi, Euskadiko pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko Europako Sarea.

2.– Eapn Euskadi, Red europea de lucha contra la pobreza y la exclusión social en Euskadi.

3.– Elkartean, Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasun fisikoa duten lagunak koordinatzeko konfederazioa.

3.– Elkartean, Confederación coordinadora de personas con discapacidad física del País Vasco.

4.– Fedeafes, gaixotasun mentala dutenen eta haien senideen elkarteen Euskadiko Federazioa.

4.– Fedeafes, Federación de Euskadi de asociaciones de familiares y personas con enfermedad mental.

5.– Federpen, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Pentsiodun eta Erretiratuen Probintzia Elkarteetako Lurralde Federazioa.

5.– Federpen, Federación Territorial de asociaciones provinciales de pensionistas y jubilados de Álava, Gipuzkoa y Bizkaia.

6.– Fevas, adimen-urritasuna dutenen aldeko Elkarteetako Euskal Federazioa.

6.– Fevas, Federación vasca de asociaciones a favor de las personas con discapacidad intelectual.

7.– Hirekin, Euskadiko esku-hartze eta ekimen sozialeko erakundeen elkartea.

7.– Hirekin, Asociación de entidades de iniciativa e intervención social de Euskadi.

8.– Harresiak Apurtuz, etorkinen aldeko Euskadiko GKEen koordinakundea.

8.– Harresiak Apurtuz, Coordinadora de ONG de Euskadi de apoyo a inmigrantes.

9.– Hirukide, Euskadiko familia ugarien elkarteen federazioa.

9.– Hirukide, Federación de asociaciones de familias numerosas de Euskadi.

10.– Lares Euskadi, adindunen egoitza eta arreta-zerbitzuen euskal elkartea – sektore solidarioa.

10.– Lares Euskadi, Asociación vasca de residencias y servicios de atención a los mayores – sector solidario.

11.– ONCE, Espainiako itsuen erakunde nazionala.

11.– ONCE, Organización nacional de ciegos españoles.

12.– REAS Euskadi, ekonomia alternatibo eta solidarioko sarea.

12.– REAS Euskadi, Red de economía alternativa y solidaria.

13.– Ehlabe, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea.

13.– Ehlabe (Asociación de Entidades de Trabajo Protegido de Euskadi).

14.– Gizatea, Euskal Autonomia Erkidegoko laneratze-enpresen elkartea.

14.– Gizatea (Asociación de empresas de inserción del País Vasco).


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común