Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

241. zk., 2012ko abenduaren 14a, ostirala

N.º 241, viernes 14 de diciembre de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
DEPARTAMENTO DE VIVIENDA, OBRAS PÚBLICAS Y TRANSPORTES
5588
5588

241/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duena.

DECRETO 241/2012, de 21 de noviembre, por el que se regula la inspección técnica de edificios en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Eraikitakoa kontserbatzearen sustapena, eraikinak segurtasun-egoera onean izatea, haien inguratzailearen eraginkortasun energetikoa, sistema teknikoak eta irisgarritasun-baldintzak hobetzea egungo gizartearen kezketako batzuk dira; bereziki, 1980 baino lehen eraikitakoari dagokionez.

El fomento de la conservación de la edificación y el mantenimiento de los edificios en buenas condiciones de seguridad, la mejora de la eficiencia energética de su envolvente y de sus sistemas técnicos, así como la de las condiciones de accesibilidad, se han convertido en algunas de las preocupaciones de la sociedad actual, especialmente, con relación al parque edificado anterior a 1980.

Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Gizarte Itunak (EEGI aurrerantzean), besteak beste printzipio programatiko hauek ditu: eraikitakoa birgaitzea, eraikinen bizitza erabilgarria luzatzen esku hartzea, bizigarritasun-baldintzak, erosotasuna eta irisgarritasuna zaintzea, eta eraginkortasun energetikoa hobetzea. Xede hori, funtsean, eraikinen birgaitzea areagotuz eta hiriguneak berritu eta berroneratzeko programa estrategikoak zehaztuz gauzatzen da.

El Pacto Social por la Vivienda de Euskadi (en adelante PSVE), incluye entre sus principios programáticos rehabilitar el parque edificado, interviniendo en la prolongación de la vida útil de los edificios, sus condiciones de habitabilidad, confort, accesibilidad y la mejora de la eficiencia energética. Ese objetivo se concreta fundamentalmente en incrementar la rehabilitación de edificios y definir programas estratégicos para renovar y regenerar espacios urbanos.

EEGIren dokumentuan adierazten den bezala, egungo baliabideen erabilerari dagokionez etorkizuneko belaunaldien baliabideak arriskuan jarri gabe hartutako konpromisoak zalantzan jartzen du orain arte garatutako hazkunde-politika hedakorra. Bestelako eredu bat diseinatzeko komenigarritasunak, eraikuntza berria alboratu gabe, baliagarria izan behar du jarduerak, nagusiki, eraikitakoa eta hiriguneak berreskuratzera bideratzeko.

Tal y como se señala en el documento del PSVE, el compromiso con la utilización de los recursos existentes sin comprometer los de las generaciones futuras pone en cuestión la política de crecimiento expansivo que se ha venido desarrollando hasta ahora. La conveniencia de diseñar un nuevo modelo, sin abandonar la edificación de nueva planta, debe servir para centrar las actuaciones en la recuperación del parque edificado y de los espacios urbanos.

Jarduera-ildo horretan, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT aurrerantzean) beharrezko eta funtsezko laguntza-tresna da egungo eraikinen segurtasun-, bizigarritasun- eta erosotasun-egoeraz gehiago jakiteko eta zigor-eskakizunari lotutako egungo pertzepzioa gainditzeko.

En esta línea de actuación, la Inspección Técnica de Edificios (en adelante ITE), se configura como una herramienta necesaria y fundamental instrumento de ayuda para profundizar en el conocimiento de las condiciones de seguridad, habitabilidad y confort de los edificios existentes, superando su percepción actual de exigencia punitiva.

Horrenbestez, eta jarduera-ildo hori garatzeko, EEGIn aurreikusitako eginkizunen artean, 44. ekintza zertzen da; izan ere, haren xedea da, alde batetik, EIT eraikitakoaren eraikuntza-kalitatearen kudeaketa- eta sustapen-tresna bihurtzea, eta, bestetik, diru-laguntzen eta bestelako laguntzen programa dinamizatu eta sustatzeko elementua izatea.

Como consecuencia, para el desarrollo de esta línea de actuación, entre las acciones previstas en el PSVE, se concreta la Acción 44 que tiene por objetivo convertir la ITE en instrumento de gestión y fomento de la calidad constructiva del parque edificado, y en elemento dinamizador e incentivador del programa de subvenciones y ayudas.

Helburuok, EEGIren esparruaren barruan hitzartuta, ezarri ondoren, EAEko Eraikinak Birgai­tzeko eta Hiri-berroneratzea lortzeko 2010-2013ko Plan Estrategikoak (Etxebizitza-esparruko eta Hiri-berroneratzea lortzeko 2010-2013ko Plan Gidariaren edukia garatu eta osatu egiten du) zenbait jarduera-ildo adierazi eta bereizten ditu, eta, hain zuzen ere, haietan zehazten dira proposatutako helburuak erdiesteko beharrezko ekintzak.

Tras el establecimiento de estos objetivos, consensuados en el ámbito del PSVE, el Plan Estratégico de Rehabilitación de Edificios y Regeneración Urbana de la CAPV 2010-2013 (PERHERU), que desarrolla y complementa el contenido del Plan Director de Vivienda y Regeneración Urbana 2010-2013 (PDVRU), señala e identifica diversas líneas de actuación en las que se concretan las acciones precisas para lograr los objetivos planteados.

Gaur egun eraikita dagoen bizitegi-parkearen barruan, % 32k 50 urtetik gorako antzinatasuna du, eta % 39k, 30-50 urte artekoa. Kontuan hartuta nola dagoen banatuta eraikin-kopurua eraikinen antzinatasunaren arabera, ikuskapenak proposatutako urtealdietan egin ahal izateko denbora-plangintza egin da lehen xedapen gehigarrian, baina, bigarrenean, aukera ematen zaie udalei beren programazioa proposatzeko, eta programazio hori etxebizitza-alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailari jakinaraziko zaio.

Dentro del parque edificado residencial existente, el 32% tiene una antigüedad superior a los 50 años y otro 39% una antigüedad entre 30 y 50 años. Teniendo en cuenta la distribución del número de edificios en función de su edad, en la disposición adicional primera se ha realizado una planificación temporal que posibilite que las inspecciones se ejecuten en las anualidades propuestas, si bien permitiendo, en la disposición adicional segunda, que los Ayuntamientos puedan proponer su propia programación que se comunicará al departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco.

Alde horretatik, eta etxebizitzari, lurralde-antolamenduari eta hirigintzari dagokien eskumen osoa bereganatu zuenetik, Eusko Jaurlaritzak, gure Autonomia Estatutuko 10.31 artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta indarreko eskumen-banaketaren arabera, bere politika taxutu eta gauzatu du etxebizitza-alorrean.

En este sentido, y desde la asunción de la competencia plena en materia de vivienda, ordenación territorial y urbanismo, de acuerdo a lo dispuesto en el artículo 10.31 de nuestro Estatuto de Autonomía, el Gobierno Vasco, conforme al reparto de competencias en vigor, ha venido formulando y ejecutando la política propia en materia de vivienda.

Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 200. artikuluan, EIT arautzen du, honako hau baitio: «Katalogatutako edo babestutako etxe edo eraikinen jabeek, bai eta 50 urtetik gora dituen eta bizitegi-erabilera duen edozein eraikinen jabeek ere, 10 urterik behin teknikari fakultatibo bati agindu beharko diote ikuskapen bat egin dezan, etxe edo eraikinaren kontserbazio-egoera zein den zehazteko.»

La Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo regula, en el artículo 200, la figura de la ITE al establecer la obligación de las y los propietarios de toda construcción o edificación catalogada o protegida, así como de toda edificación de uso residencial con una antigüedad superior a los 50 años, de encomendar a personal técnico facultativo, cada diez años, la realización de una inspección dirigida a determinar su estado de conservación.

Aipatutako lege horrek, alde batetik, Kultura Ondarea aipatzen du eraikinak aldian behin ikuskatzeko hirigintza-betebeharraren barruan, eraikitako kultura-ondarearen babesa eta kontserbazioa bere helburuen artean sartzen baitu; eta ondare horri ere komeni zaio eraikuntza-araudiak xedatutakoa betetzea.

La citada Ley contiene, por una parte, una referencia dentro de la obligación urbanística de inspección periódica de construcciones al Patrimonio Cultural, al incluir dentro de sus finalidades la protección y conservación del patrimonio cultural edificado al que también conviene su sometimiento a los dictados de la normativa edificatoria.

Bestalde, urriaren 5eko 38/1999 Legeak, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoak, 16. artikuluan, eraikinak ondo erabiliz eta mantenduz egoera onean izateko jabeen eta erabiltzaileen betebeharra arautzen du. Bestalde, 3. artikuluak dio eraikinak, proiektatzeaz eta eraikitzeaz gain, oinarrizko baldintzak betetzeko eran mantendu eta kontserbatu beharko direla; baldintza horien artean, dekretu honek araututako ikuskapen teknikoekin bat etorrita, egiturazko segurtasunari, erabilera-segurtasunari eta higieneari dagozkienak nabarmentzen dira.

Por otro lado, la Ley 38/1999, de 5 de octubre, de Ordenación de la Edificación regula en su artículo 16, la obligación de las personas propietarias y usuarias de conservar en buen estado la edificación mediante un adecuado uso y mantenimiento. Así, en su artículo 3, dice que los edificios además de proyectarse y construirse deberán mantenerse y conservarse de tal forma que se satisfagan los requisitos básicos, entre los que se pueden destacar, en consonancia con las inspecciones técnicas reguladas por el presente Decreto, los de seguridad estructural, seguridad de uso e higiene.

Arau honen bidez, arautze-sistema objektibo eta bateratu bat sortu nahi da, etxe eta eraikinen jabeek, etxebizitzen erabiltzaileek, zuzkidurazko bizitokienek, eta administrazio eskudunek jakin dezaten zer egoeratan dauden eraikinak, eta gomendatutako neurriak har ditzaten, haien egoera ona eta segurtasuna bermatzeko. Testuinguru horretan, ulertu behar da EIT, berez, betebehar bat dela, jabeek bete beharrekoa, bai eta bitarteko bat ere, eraikitakoa eta, zehazkiago, egiturak, fatxadak, estalkiak eta hornikuntza- nahiz saneamendu-sareak kontserba daitezena sustatzeko, xede hauekin: eraikinak zer eraikuntza-ezaugarri eta patologia dituen jakitea, eta energia-aurrezpenean nahiz irisgarritasunean egon daitezkeen akatsak ebaluatu ahal izatea.

Por medio de este norma, se pretende crear un sistema de regulación objetiva y unitaria que permita a las y los propietarios de edificios y construcciones, a las y los usuarios de las viviendas, alojamientos dotacionales y a las administraciones competentes conocer el estado de los edificios y adoptar las medidas recomendadas para garantizar el buen estado y la seguridad de los mismos. En este contexto, hay que entender la ITE como una obligación en si misma a cumplir por las y los propietarios, además de como un medio de fomento de la conservación de la edificación y más concretamente, de la estructura, fachadas, cubiertas y redes de abastecimiento y saneamiento, con el fin de conocer las características constructivas y las patologías que afectan al edificio así como poder evaluar las deficiencias en materia de ahorro energético y accesibilidad.

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa begiz egiten da, gero txosten batean jasotzen da eta, azkenik, irizpen bat ematen da. Irizpena, ekainaren 30eko 2/2006 Legean, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoan, 200. artikuluan, esaten denaren arabera, kasuan kasuko udalean aurkeztuko da, haren berri izan dezan, eta, administrazio-ondorioen aldetik, eraginkorra izan dadin.

La Inspección Técnica de Edificios consiste en una inspección visual recogida en un Informe que concluye con la emisión de un Dictamen, que se presentará, de conformidad con el artículo 200 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, en el Ayuntamiento correspondiente para su conocimiento y a los efectos administrativos de su eficacia.

Administrazioen arteko lankidetza-printzipioaren arabera, udalek aurkeztu zaien EITaren kopia bat bidaliko dute, etxebizitza-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak sortuko duen ikuskapen teknikoaren erregistroan sartzeko informazio-helburuekin.

De acuerdo al principio de colaboración entre las administraciones, los Ayuntamientos remitirán una copia de la ITE presentada para su inclusión en el registro de inspección técnica que se crea por el departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, con fines informativos.

Hitz batean, aukera emango da ikuskapen tekniko guztiak erregistro batean zentralizatzeko, eta hori, publizitate-ondorioak izango dituenez, lagungarria izango da hobeto jakiteko zein den eraikinen benetako egoera, segurtasuna bermatzeko eta erabiltzaileak eta, oro har, herritarrak informatuta egoteko.

En definitiva, se va a posibilitar la centralización de todas las Inspecciones Técnicas en un registro, que tendrá efectos publicitarios, lo que favorecerá la obtención de mayor conocimiento de la situación real de los edificios y va a contribuir a garantizar su seguridad y la información de las y los usuarios y población en general.

Bestalde, komeni da azpimarratzea ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, eginkizun garrantzitsua esleitzen diela udalei, jabeek beren ondasunak legeak eskatu bezain seguru, osasungarri, irisgarri eta apain izateko duten betebeharra betetzeari dagokionez, hala nola hobetzeko eta birgaitzeko lanak egiteari dagokionez, eta gaitasuna ematen diela betebehar horiek subsidiarioki betearazteko, beraiek zuzenean egin ezean, hirigintza-diziplinaren arloko udal esku-hartzearen arabera. Dekretuak, alde horretatik, toki-erakundeek esparru honetan dituzten ahalmenetara joarazi baino ez du egiten.

De otra parte, conviene resaltar el importante papel que la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo atribuye a los Ayuntamientos en lo relativo al cumplimiento del deber que tienen las personas propietarias de mantener sus propiedades en las condiciones de seguridad, salubridad, accesibilidad y ornato legalmente exigibles, así como de realizar los trabajos de mejora y rehabilitación habilitándoles para la ejecución subsidiaria en el cumplimiento de dichos deberes cuando los mismos no los lleven a cabo, de conformidad con la intervención municipal en el área de la disciplina urbanística. El Decreto, en este sentido, no hace sino remitir a las facultades que ostentan en este ámbito los entes locales.

Dekretuak, halaber, egituratuta dagoen bost kapituluetan osorik eta zentzuz arautu nahi ditu eraikinen ikuskapen teknikoak egiteko eskakizuna eta modua.

Este Decreto, a lo largo de los cinco capítulos en los que se estructura, trata de regular de manera plena y racional la exigencia y modo de elaboración de las inspecciones técnicas de edificios.

I. kapituluak xedapen orokorrak jasotzen ditu (dekretuaren xedea, irismena eta aplikazio-esparrua), hala nola EITaren definizioa, helburua eta edukia.

El Capítulo I establece las disposiciones generales, como son el objeto, alcance y el ámbito de aplicación del presente Decreto así como la definición, finalidad y contenido de la ITE.

II. kapituluan, ikuskatzaileak arautzen dira, profesional moduan, edo, eraikinaren jabetzak eskatu ondoren, EIT egingo duten erakundeetako kide moduan. Ikuskatzaile horiek, azaroaren 23ko 17/2009 legeak, zerbitzuetako jardueretara libreki sartzeari eta horietan aritzeari buruzkoak 3.11 artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte; zehazki, kontsumitzaileen, zerbitzuen hartzaileen eta langileen eskubideen babesa, segurtasuna eta osasuna bermatzekoak, hala nola hiri-ingurunearen babesa eta ondare historiko eta artistikoaren kontserbazioa bermatzea xede dutenak.

En el Capítulo II se regula el personal inspector en cuanto profesionales o integrado en entidades que, previa petición de la propiedad del edificio, van a llevar a cabo la ITE. Dicho personal, de conformidad con el artículo 3.11 de la Ley 17/2009, de 23 de noviembre, sobre el libre acceso a las actividades de servicios y su ejercicio, debe cumplir los requisitos establecidos; en concreto, para garantizar la protección de los derechos, la seguridad y la salud de las personas consumidoras, de las destinatarias de servicios y de las trabajadoras, así como la protección del entorno urbano y la conservación del patrimonio histórico y artístico.

III. kapituluan –EITaren edukia eta prozedura–, EITaren barruan egin beharrekoak arautzen dira. Funtsean, ikuskatzaileek, dekretu honetan jasotako dokumentu-egitura erabiliz, txosten bat egitea da, eraikineko elementu komunak begiz ikuskatu ondoren, eta gero irizpena ematea.

En el Capítulo III –contenido y procedimiento de la ITE se regulan las actuaciones que comprende la ITE. Consiste, principalmente, en la elaboración de un informe realizado a partir de una inspección visual de los elementos comunes del edificio, realizada por el personal inspector siguiendo una estructura de documento que se concreta en este Decreto y que concluye en la emisión de un dictamen.

Txostenaren eta geroko irizpenaren xedea da jakinaraztea zer daukan hondatuta eta narriatuta eraikinak, kalteak ebaluatzea haien larritasunaren arabera eta esku hartzeko plan bat egitea. Gainera, hala egokituz gero, esku-hartze mota identifikatu eta sailkatu ere egin ahal izango da proposatzen diren bost mailen artean. Txosten-irizpenei esker, eraikina ondo jartzeko zer konpondu behar den jakingo da, eta eraikina mantentzeko eta kontserbatzeko prozedura programatu bat zehaztu ahal izango da, jabeek bultzatu beharrekoa.

El objetivo de ese informe y posterior dictamen, consiste en dar a conocer cuáles son las lesiones y deterioros que sufre la edificación, evaluar los daños en función de su gravedad y elaborar un plan de intervención, en su caso, llegando a identificar y clasificar el tipo de intervención entre los cinco grados que se proponen. Su elaboración posibilitará conocer las reparaciones necesarias para la puesta a punto del edificio, así como la definición de un procedimiento programado de mantenimiento y conservación del edificio a impulsar por las y los propietarios.

Bestalde, eraikinen ikuskapen teknikoa egiteko prozedura espezifikoa garatzen da, eta izapidetzeko epea eta prozedura arautzen dira.

Por otra parte, se desarrolla el procedimiento específico para la realización de la inspección técnica de los edificios, regulándose el plazo y el procedimiento de tramitación.

IV. kapituluan, eraikinen ikuskapen teknikoaren ondorioak arautzen dira, jabeei zer betebehar dagozkien xedatzen da, bai eta udalek, haiek bete daitezen, zer egin behar duten ere. Ekainaren 30eko 2/2006 Legean, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoan (zehazki, 203. artikuluan eta hurrengoetan) xedatutakoa kontuan hartuta, udalek egingo dute ikuskaritzen ondorio diren jardueren jarraipena eta kudeaketa, eskatutako esku-hartze mailaren arabera, baldin eta haietan konponketak egiteko, kontserbatzeko eta/edo birgaitzeko lanak egin behar direla esaten bada.

En el Capítulo IV se regulan los efectos derivados de la inspección técnica de edificios, disponiendo las obligaciones derivadas para la propiedad y la labor de los Ayuntamientos en orden a su cumplimiento. Atendiendo a lo dispuesto en los artículos 203 y siguientes de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, los Ayuntamientos serán los que efectuarán el seguimiento y gestión de las actuaciones, según el grado de intervención exigido, que se deriven de las inspecciones en las que se señale la necesidad de acometer, obras de reparación, conservación y/o rehabilitación.

V. kapituluan, eraikinen ikuskapen teknikoaren erregistroa sortu eta arautzen da. Bertan, higiezina identifikatzeko beharrezko datuak jasoko dira, hala nola, posta-helbideaz gain, atariaren Universal Tranverse Mercator (UTM aurrerantzean) koordenatuak, eraikinaren eraikuntza-data, eraikina ezaugarriak jakiteko garrantzitsutzat jotako datuak eta egindako ikuskaritzen zerrenda, kasuan kasuko txostenaren eta irizpenaren edukiarekin batera.

En el Capítulo V se crea y regula el registro de la inspección técnica de edificios, como base que contendrá los datos necesarios para identificar el inmueble, incluyendo además de la dirección postal, las coordenadas Universal Tranverse Mercator (en adelante UTM) del portal, la fecha de construcción del edificio, los datos que se consideren relevantes para su caracterización y la relación de inspecciones realizadas junto con el contenido del informe y del dictamen resultante.

Autonomia-, foru- eta toki-administrazioek beharrezko lankidetza-mekanismoak prestatuko dituzte, aipatu erregistroaren mantentze eta funtzionamendu ona bermatzeko behar den informazioa eman ahal izateko.

Las distintas Administraciones autonómicas, forales y locales arbitrarán los mecanismos de colaboración necesarios para facilitar el suministro de información necesaria para el mantenimiento y buen funcionamiento del citado registro.

Xedapen gehigarrietan, Euskal Autonomia Erkidegoan EITaren xede diren jarduketen denbo­razko programazioa proposatzen da, betiere gutxienekoa aipatuz, udalek beren egutegiak egin ditzaten, tokian tokiko eraikinen ezaugarrietara eta egoeretara egokituta.

En las disposiciones adicionales se propone la programación temporal de las actuaciones sometidas a ITE en la Comunidad Autónoma del País Vasco, actuando con carácter de mínimos de tal forma que puedan los Ayuntamientos fijar sus propios calendarios adecuándolos a la índole y estado de su parque de edificios.

Azkenik, adierazi behar da dekretu honen formulazioak eta izapidetzeak bete egiten duela otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak 22. artikuluan ezarritakoa, bai eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko otsailaren 13ko saioan generoaren eragina aurrez ebaluatzeko eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak desagerrarazteari eta berdintasuna sustatzeari buruzko neurriak jasotzeko onartu zituen jarraibideak ere.

Por último, se debe señalar que la formulación y tramitación de este Decreto se ha sujetado a lo señalado en el artículo 22 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, así como a las directrices para la realización de la evaluación previa del impacto en función del genero y la incorporación de medidas para eliminar desigualdades y promover la igualdad de mujeres y hombres, aprobadas por el Consejo de Gobierno del País Vasco, en sesión celebrada el día 13 de febrero de 2007.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin ados jarrita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko azaroaren 21ean eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, de acuerdo la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 21 de noviembre de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan katalogatuta edo babestuta dauden etxeen edo eraikinen, hala nola bizitegi-erabilerako eraikinen ikuskapen teknikoak bete behar dituen irizpideak eta baldintzak arautzea.

1.– Es objeto del presente Decreto la regulación de los criterios y requisitos que debe cumplir la inspección técnica de las construcciones o edificaciones catalogadas o protegidas, así como de las edificaciones de uso residencial en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Bestalde, eraikinen ikuskapen teknikoaren erregistroa sortu eta arautzen da.

2.– Se crea y regula, por otro lado, el registro de la inspección técnica de edificios.

2. artikulua.– Irismena.

Artículo 2.– Alcance.

1.– Dekretu honetan araututakoaren bidez, sistema objektibo eta bateratu bat ezartzen da, au-kera ematen diena katalogatutako, babestutako edo bizitegi-erabilerako eraikinen jabe diren pertsona fisikoei nahiz juridikoei, haiek erabiltzen dituztenei eta administrazio eskudunei jakiteko zer kalte edo akats ikusi diren eraikin horietan, zeren ondorio izan daitezkeen eta zer neurri gomendatzen diren haien egonkortasuna, segurtasuna, iragazgaiztasuna eta egiturazko finkapena ziurtatzeko, eraikitakoa dagokion zertarakoaren arabera benetan erabili ahal izateko. Era berean, bide ematen du eraikinaren inguratzailearen egoera ebaluatzeko, eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duten parametroen ikuspuntutik, bai eta irisgarritasun-egoera ebaluatzeko ere.

1.– Mediante la regulación establecida en el presente Decreto se implanta un sistema objetivo y unitario que permite tanto a las personas físicas o jurídicas propietarias de los edificios catalogados o protegidos o de uso residencial, como a quienes hacen uso de ellos, o a las administraciones competentes, conocer los desperfectos y las deficiencias apreciadas en dichos edificios, sus posibles causas y las medidas recomendadas para asegurar la estabilidad, la seguridad, la estanqueidad y su consolidación estructural, de manera que sea posible el uso efectivo de la edificación según el destino que le es propio. Así mismo, permite estimar las condiciones de la envolvente del edificio desde la perspectiva de sus parámetros relacionados con la eficiencia energética, o sus condiciones de accesibilidad.

2.– Eraikineko instalazio edo elementu batzuen egiaztapena arau honetatik kanpo geratzen da, baldin eta haien azterketa edo ikuskapen teknikoa sektore-araudi espezifiko baten arabera egin behar bada; besteak beste, hauek dira: igogailuak, instalazio elektrikoak, telekomunikazio-instalazioak, berokuntzakoak, eta ur bero sanitarioa ematekoak.

2.– Queda excluida de la presente norma la verificación de aquellas instalaciones o elementos del edificio cuya revisión o inspección técnica está sometida a normativa sectorial específica, tales como ascensores, instalaciones eléctricas, de telecomunicación, de calefacción, o de producción de agua caliente sanitaria.

3. artikulua.– Aplikazio-esparrua.

Artículo 3.– Ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honen aplikazio-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eraikinena da, hurrengo atal hauetakoren batean sartuta egonez gero:

1.– El ámbito de aplicación del presente Decreto es el de las edificaciones sitas en la Comunidad Autónoma del País Vasco incluidas en alguno de los siguientes apartados:

a) Katalogatuta edo babestuta dauden etxeak edo eraikinak, haien antzinatasuna eta babes-araubidea (tokian tokikoa, forala edo autonomiakoa) edozein izanda ere.

a) Las construcciones o edificaciones que ostenten la consideración de catalogadas o protegidas, con independencia de su antigüedad y régimen de protección, local, foral o autonómico.

b) Aurreko atalean sartzen ez diren bizitegi-erabilerako eraikinak, berrogeita hamar urtetik gorako antzinatasuna badute.

b) Las edificaciones de uso residencial no incluidas en el apartado anterior que tengan una antigüedad superior a cincuenta años.

2.– Era berean, eta aurreko paragrafoan adierazitako moduan, arau honen esparruaren barrukotzat joko dira «antolamendutik kanpo» kategorian sartuta dauden bizitegi-erabilerako etxeak eta eraikinak, inola ere alde batera utzi gabe haientzat ekainaren 30eko 2/2006 Legean, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoan, 101.5 artikuluan, ezarritako araubidea.

2.– También se entenderán incluidos en el ámbito de la presente norma, en los términos establecidos en el párrafo anterior, las construcciones y edificios de uso residencial incluidos en la categoría «fuera de ordenación», sin perjuicio del régimen establecido para las mismas en el artículo 101.5 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

3.– Bakanduta dauden familia bakarreko etxeak eta eraikinak arau honen esparrutik kanpo daude, baldin eta erabilera publikoko gune edo bide batera ematen duen fatxadarik ez badute.

3.– Quedan excluidas del ámbito de la presente norma las construcciones y edificaciones unifamiliares aisladas que no tengan fachada a vía o espacio de uso público.

4.– Dekretu honen aplikazioaren ondorioetarako, eraikin bat bizitegi-erabilerakoa da baldin eta batez ere zuzkidurazko bizitoki edo etxebizitza moduan erabiltzen bada, inola ere alde batera utzi gabe barruan beste erabilera batzuk ere izan ahal izatea.

4.– A efectos de la aplicación del presente Decreto se entenderá por edificación de uso residencial aquella en la que el uso mayoritario sea el de vivienda o alojamiento dotacional, sin perjuicio de que simultáneamente pueda contener otros usos.

4. artikulua.– Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT).

Artículo 4.– La Inspección Técnica de Edificios (ITE).

1.– Eraikinen Ikuskapen Teknikoa honako hauek osatuko dute: begiz egindako ikuskapenean oinarritutako txostenak eta ikuskatzaileek emandako irizpen egokiak, 11. artikuluan adierazi bezala.

1.– La ITE estará constituida por un informe realizado a partir de la inspección visual y el dictamen correspondiente expedido por el personal inspector, tal y como se señala en el artículo 11.

2.– Eraikinen Ikuskapen Teknikoan, egitura, fatxada, estalkia eta saneamendu- nahiz hornikuntza-sare komunak ikuskatuko dira begiz, eraikinak zer eraikuntza-ezaugarri dituen, nolako egoeran dagoen eta zer patologia izan ditzakeen jakiteko. Gainera, eraikinaren inguratzaileari buruzko oharrak ere hartuko dira, haren ezaugarriak adierazteko eta, ondoren, higiezinaren eraginkortasun energetikoa eta eraikinaren irisgarritasun-baldintzak aztertzeko eta/edo ebaluatzeko.

2.– La ITE comprenderá una inspección visual de la estructura, fachada y cubierta, y las redes comunes de saneamiento y abastecimiento, con el fin de conocer sus características constructivas, su estado y las patologías que puedan afectar al edificio. Además, incluirá una toma de datos de la envolvente del edificio, a efectos de su caracterización para un posterior análisis y/o evaluación de la eficiencia energética del inmueble, y de las condiciones de accesibilidad del edificio.

3.– Begiz egindako ikuskapenean lortutako datuak aski ez badira hautemandako akatsak kalifikatzeko, ikuskatzaileek higiezinaren jabeei jakinarazi beharko diete beharrezkoa dela katak irekitzea eragindako eraikuntza-elementuari edo elementuei buruzko datu zehatzagoak hartzeko, hala nola beharrezkotzat jotako probak egin behar direla, eta ez da irizpenik emango kata horiek egin eta kalteak konpontzen ez diren bitartean.

3.– Cuando los datos obtenidos en la inspección visual no fueran suficientes para la calificación de las deficiencias detectadas, quien actúe como personal inspector deberá trasladar a la propiedad del inmueble la necesidad de realizar la apertura de catas para una toma de datos más exhaustiva del elemento o elementos constructivos afectados, así como las pruebas que considere necesarias, no emitiendo el dictamen hasta que dichas catas hayan sido realizadas y repuestas las afecciones.

4.– Irizpena osatzean, inpartzialtasun-, objektibotasun- eta independentzia-printzipioak bete beharko dira, bai eta jasotako adierazpenen egiazkotasun-printzipioa ere.

4.– La emisión del dictamen que se realice deberá ajustarse a los principios de imparcialidad, objetividad e independencia, así como al de veracidad en las manifestaciones que en ellos se contengan.

5.– Eraikinen ikuskapen teknikoaren kostua jabeen kontura eta ardurapean izango da, inola ere baztertu gabe eman daitezkeen subentzioak edo laguntzak.

5.– El coste de la ITE será a cuenta y cargo de la propiedad, sin perjuicio de las subvenciones o ayudas que se puedan conceder.

5. artikulua.– Eraikinen ikuskapen teknikoaren helburuak.

Artículo 5.– Objetivos de la inspección técnica de edificios.

EITaren helburuak hauek dira:

Los objetivos de la ITE son:

a) Ikuskapenean begiz hautemandako eta kanpo- zein barne-arrazoien, ohitura txarren, hutsegiteen edo ez mantentzearen ondorioz gertatutako kalteak eta akatsak identifikatzea.

a) Identificar las lesiones y deterioros detectados visualmente durante la inspección, producidos por causas exteriores o interiores, vicios, fallos o falta de mantenimiento.

b) Ikusitako patologien eragile izan daitezkeenen eta eraikinen kontserbazio-egoeraren aurretiko diagnosia egitea.

b) Realizar una prediagnosis de las posibles causas de las patologías observadas y del estado de conservación de los edificios.

c) Hautemandako kalteak eta haien arteko erlazioa sailkatzea larritasunaren arabera.

c) Clasificar, por orden de gravedad, los males detectados y su interrelación.

d) Kaltearen zenbaterainokoa ebaluatzea, esku hartzeko beharraz erabakitzea, eta esku-hartze mota egokia gomendatzea.

d) Evaluar la importancia del daño y dictaminar sobre la necesidad de intervenir, y recomendar el tipo de intervención adecuado.

e) Eraikinaren inguratzailearen elementuen ezaugarriak adieraztea, geroago eraikinaren eragin­kortasun energetikoa ebaluatzeko.

e) Caracterizar los diversos elementos de la envolvente del edificio a efectos de una posterior evaluación de la eficiencia energética del edificio.

f) Eraikinaren irisgarritasun-baldintza teknikoak zehaztea, sarbideetan eta barne komunika­zioetan, ataritik etxebizitzetako sarreretaraino.

f) Determinar las condiciones técnicas de accesibilidad del edificio en sus accesos y comunicaciones interiores desde el portal hasta el acceso a las viviendas.

6. artikulua.– Eraikinen ikuskapen teknikoa egiteko betebeharra.

Artículo 6.– Obligación de realizar la ITE.

1.– Dekretu honetako 3.1 artikuluan aipatutako eraikinetan EIT azterketa egiteko betebehar formala haien jabe diren pertsona fisiko, juridiko edo herri-administrazioei dagokie.

1.– La obligación formal de someter a la ITE las edificaciones señaladas en el artículo 3.1 del presente Decreto recae en las personas físicas o jurídicas o administraciones públicas propietarias de las mismas.

2.– Jabetza-araubide horizontala dagokien eraikinetan, eta dekretu honetatik ondorioztatzen diren betebeharrak betetzeko, indarreko legeak jabetza horizontalaren arloan xedatutakoari jarraituko zaio.

2.– En el caso de edificios sometidos al régimen de propiedad horizontal, y a los efectos de cumplir los deberes dimanantes del presente Decreto, se estará a lo dispuesto en la legislación vigente en materia de propiedad horizontal.

3.– Ikuskapena egiteak berekin dakar ikuskatzaileen txostena eta irizpena higiezina kokatuta dagoen udalerriko udalari aurkeztea, dekretu honetan adierazitako edukiarekin, bai eta adierazitako moduan eta epean ere.

3.– La realización de la inspección conlleva la presentación del informe y dictamen expedidos por el personal inspector ante el Ayuntamiento del término municipal en el que radique el inmueble, con el contenido y, en la forma y plazo, que se establecen en el presente Decreto.

4.– Udalek, EIT azterketa ezarritako epean aurkeztu ezean, eraikinen ikuskapen teknikoa egin delako ziurtagiria bi hileko epean aurkezteko eskatu ahal izango dio hori egitearen ardura daukanari. Epe hori eskatutakoa bete gabe igaro ondoren, udalak subsidiarioki jokatu ahal izango du, eta ikuskatzeko daukan eskumena erabili. Gainera, EIT azterketa hori betebeharra dutenen kontura egingo du, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 98. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.– Los Ayuntamientos, en caso de no presentación de la ITE en el plazo establecido, podrán requerir a quien tenga la obligación para que en un plazo de dos meses presente el documento acreditativo de la realización de la inspección técnica de edificios. Transcurrido dicho período sin dar cumplimiento al requerimiento el Ayuntamiento podrá actuar de forma subsidiaria y ejercer su competencia de inspección, llevando a cabo la Inspección Técnica de los Edificios a costa de los obligados, conforme a lo dispuesto en el artículo 98 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

5.– Ikuskatzaileak, jabeen eta/edo okupatzaileen baimena jaso ondoren, bai etxebizitzetan bai ikuskapena egin behar denean erabilera pribatiboa duten eraikineko lokaletan eta geletan sartuko dira, ikuskatu behar diren eraikineko elementu komunak aztertu ahal izateko, indarreko legedian xedatutakoarekin bat etorrita.

5.– El personal inspector, previo consentimiento de la propiedad y/u ocupantes, accederá a las viviendas y a los diversos locales y dependencias del edificio que tenga uso privativo en el momento de efectuar la inspección, para posibilitar el examen de los elementos comunes del edificio que sea preciso revisar, en coherencia con lo dispuesto en la legislación vigente.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
IKUSKATZAILEAK
PERSONAL INSPECTOR

7. artikulua.– Ikuskapen-lana egitearen arduradunak.

Artículo 7.– Personal encargado de la elaboración de la Inspección.

1.– EIT azterketa egiteko, beharrezkoa izango da gaitzen duen titulazio profesional egokia izatea, urriaren 5eko 38/1999 Legearen, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoaren arabera, eta zeregin hori betetzen dutenek zuzenean jardungo dute profesional moduan, edo eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko erakunde bateko ikuskaritza-teknikari fakultatibo moduan. Horrelako erakundeak arau honek arautzen ditu: martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuak, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko erakundeei eta eraikuntzaren kalitatearen kontrolerako entseguak egiten dituzten laborategiei eska dakizkiekeen baldintzak garatzekoak.

1.– La ITE será realizada por quien posea la titulación profesional habilitante según corresponda conforme a la Ley 38/1999, de 5 de octubre, de Ordenación de la Edificación, bien de forma directa como profesional, o bien como técnica o técnico facultativo inspector perteneciente a una Entidad de Control de la Calidad de la Edificación regulada por el Real Decreto 410/2010, de 31 de marzo, por el que se desarrollan los requisitos exigibles a las entidades de control de calidad de la edificación y a los laboratorios de ensayos para el control de calidad de la edificación.

8. artikulua.– Ikuskatzaileen betebeharrak.

Artículo 8.– Obligaciones del personal inspector.

1.– Erakundeek eta ikuskatzaileek, egindako EIT bakoitzari buruzko dokumentazioarekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko dute, II. eranskinean jasotako ereduaren arabera. Adierazpen horri esker, kasuan kasuko ikuskapen teknikoa egin ahal izango da, eta, horretarako, adieraziko dute eraikuntzako ikuskatzaile gisa erakundeari bezala profesionalei ere eska dakizkiekeen baldintzak betetzen dituztela.

1.– Las entidades y profesionales adjuntarán, junto con la documentación de cada ITE realizada, una declaración responsable de acuerdo al modelo recogido en el anexo II. Esta declaración permitirá elaborar la inspección técnica correspondiente, para la que declaran cumplir los requisitos exigibles como personal inspector de la edificación, tanto a la entidad como al o la profesional.

2.– Erantzukizunpeko adierazpena azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 71.bis artikuluan xedatutakoari egokituko zaio, eta, gutxienez, eduki hau izango du:

2.– La declaración responsable se adecuará a lo dispuesto en el artículo 71.bis de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común y tendrá como mínimo el contenido siguiente:

a) Erakundea edo profesionala identifikatzen duten datuak.

a) Los datos identificativos de la entidad o profesional.

b) Erakundeari edo profesionalari eska dakizkiokeen baldintzak betetzen dituelako adierazpena, hala nola I. eranskinean jasotakoaren arabera betetze hori ziurtatzen duen dokumentazioa daukalakoa.

b) Manifestación de que cumple los requisitos exigibles a la entidad o al profesional, de que dispone de la documentación que lo acredita de acuerdo con lo dispuesto en el anexo I.

3.– Etxebizitza-arloaren ardura duen Eusko Jaurlaritzako sailak, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez, aurkezpen telematikorako aipatu ereduak zabalduko ditu, gehi daitezkeen eranskinekin batera.

3.– El departamento responsable en materia de vivienda del Gobierno Vasco hará públicos, a través de la sede electrónica del Gobierno Vasco los citados modelos para la presentación telemática, junto con los anexos que pueden adjuntarse.

4.– Erakundeek eta profesionalek aldeko auditoriak edo ebaluazioak dauzkatela jaso ahal izango dute beren adierazpenean, edo beren jardueretan kalitatearen kudeaketarako dauzkaten sistemen kalitatea ziurtatzen duten agiriak.

4.– Las entidades y profesionales podrán hacer constar en su declaración responsable que disponen de auditorias o evaluaciones técnicas favorables o de certificaciones de sus actividades que acrediten la calidad de sus sistemas de gestión de calidad.

9. artikulua.– Ikuskapen-lana egiten duten erakundeen eta profesionalen araubidea.

Artículo 9.– Régimen de inspección de las entidades y profesionales que realizan la labor inspectora.

1.– Etxebizitza-arloaren ardura duen sailak ikuskatzaileei eska dakizkiekeen baldintzak betetzen direla zainduko du, eta, horretarako, erantzukizunpeko adierazpenari gehitutako datuak, adierazpenak eta dokumentuak ziurtatu, egiaztatu eta ikertu ahal izango ditu.

1.– El departamento responsable en materia de vivienda velará por el cumplimiento de los requisitos exigibles al personal inspector, para lo cual podrá comprobar, verificar e investigar los datos, manifestaciones y documentos incorporados a la declaración responsable.

2.– Erakundeek, aplikatzekoa den araudiaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari frogatu egingo diote kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarrita daukatela beren laguntza teknikoa emateko jardueretako, eta hori ziurtatzen duen dokumentazioa dutela I. eranskinaren arabera.

2.– Las entidades justificarán ante el departamento de vivienda del Gobierno Vasco, de acuerdo con la normativa de aplicación, que tienen implantado un sistema de gestión de la calidad para las actividades de prestación de su asistencia técnica y que dispone documentación que así lo acredita de acuerdo con el anexo I.

10. artikulua.– Ikuskatzaileei eska dakizkiekeen baldintzak ez betetzea.

Artículo 10.– Incumplimiento de los requisitos exigibles al personal inspector.

Dekretu honek erakundeei eta profesionalei eska diezazkiekeen baldintzak ez betetzeak berekin ekarriko du azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 71.bis artikuluan jasotakoa aplikatzea, egon daitezkeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak alde batera utzi gabe.

El incumplimiento de los requisitos exigibles a las entidades y profesionales por este Decreto conllevará la aplicación de lo previsto en el artículo 71.bis de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común sin perjuicio de las responsabilidades, penales, civiles o administrativas a que hubiera lugar.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
EIT-REN EDUKIA ETA PROZEDURA
CONTENIDO Y PROCEDIMIENTO DE LA ITE

11. artikulua.– EITaren txostena/galdera-sorta eta irizpena.

Artículo 11.– Informe-cuestionario y Dictamen de la ITE.

1.– Ikuskapenak hauek bilduko ditu: alde batetik, txosten/galdera-sorta bat, bisita egin dela eta eraikinaren ikuskapen teknikoa egiteko aztertu beharreko elementuak ikuskatu direla egiaztatzeko; bestetik, irizpen zehatz bat, ikuskatzaileek eraikinaren kontserbazio- eta segurtasun-egoeraz, iragazgaiztasunaz eta egiturazko finkapenaz duten iritzia eta egin beharreko lanen hasierako adierazpena jasoko dituena.

1.– La inspección constará de un informe-cuestionario, con el que se acreditará que se ha efectuado la visita y revisión de los elementos objeto de análisis para la elaboración de la inspección técnica del edificio, y de un Dictamen detallado, en el que el personal inspector manifestará su opinión sobre las condiciones de conservación, seguridad, estanqueidad y de consolidación estructural del edificio, así como una indicación inicial de las obras a realizar.

2.– Irizpenak argi jaso beharko du zein den aurkitutako akatsen larritasuna eta arriskua eta zein diren, ikuskatzaileen ustez, egin beharreko esku-hartze motak.

2.– El Dictamen deberá expresar con claridad la importancia y riesgo de los daños detectados y cuáles son, a juicio del personal inspector, los tipos de intervención, necesarios.

3.– Bai txostena/galdera-sorta bai irizpena III. eranskineko eredu ofizialak betez idatziko dira.

3.– Tanto el informe-cuestionario como el Dictamen se redactarán cumplimentando los modelos oficiales que se adjuntan como anexo III.

12. artikulua.– Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Irizpenaren edukia.

Artículo 12.– Contenido del Dictamen de la Inspección Técnica de Edificios.

Irizpenak eduki hau izan beharko du:

El Dictamen deberá incluir el siguiente contenido:

a) Egituraren eta zimenduen egoera orokorra.

a) Estado general de la estructura y cimentación.

b) Fatxaden egoera orokorra.

b) Estado general de las fachadas.

c) Estalkien egoera orokorra.

c) Estado general de las cubiertas.

d) Eraikineko iturri- eta saneamendu-sare komunen egoera orokorra.

d) Estado general de las redes comunes de fontanería y de saneamiento del edificio.

e) Aurkitutako kalteen edo akatsen eragile izan daitezkeenak, erabilitako sistemen eta materialen patologia bereiziz, hala nola gomendatutako neurriak (irtenaraztea, eskoramendua, aldian behin berrikustea eta abar).

e) Posibles causas de las lesiones o desperfectos detectados, diferenciando la patología de los sistemas o de los materiales utilizados, así como las medidas recomendadas (desalojo, apuntalamiento, revisión periódica, etc...).

f) Esku-hartzearen proposamen orokorra, eta horretan zer langilek esku hartu behar duten proposatzea, eta, behar izanez gero, zer segurtasun-neurri hartu behar diren adieraztea.

f) Propuesta global de intervención, en la que se propondrá el personal que debe intervenir y se señalarán las medidas de seguridad a adoptar, en caso necesario.

g) Aurreko ikuskaritzen ondorioz hartutako neurrien betetze- eta eraginkortasun-maila, neurririk izanez gero.

g) Grado de ejecución y efectividad de las medidas adoptadas, como consecuencia de inspecciones anteriores, si las hubiera.

h) Konponketako esku-hartzeetarako proiektu teknikorik behar den aztertzea.

h) Estimación de la necesidad de un proyecto técnico para acometer las intervenciones de reparación.

i) Esku-hartzeak gauzatzeko epea.

i) Plazo para la realización de las intervenciones.

j) Esku-hartze moten zer-nolakoa, berehalakoak, oso premiazkoak, premiazkoak, beharrezkoak epe ertainean eta/edo mantentzekoak izan baitaitezke; hauek dira esku-hartze horien ezaugarriak:

j) Naturaleza de los tipos de intervención, pudiendo ser ésta inmediata, muy urgente, urgente, necesaria a medio plazo y/o de mantenimiento, entendiendo por tales:

1. maila.– Berehalakoa: gehienez ere 24 orduko epean esku hartzea erabaki behar da, suteak itzaltzeko zerbitzura joz beste bitartekorik izan ezean, muturreko narriadurak batera gertatuz gero, elementua kolapsatzeko arriskuarekin eta pertsonei nahiz besteren ondasunei berehala kalte egiteko arriskuarekin, eta, beharrezkoa denean, segurtasun-neurriak hartu behar dira; adibidez: eskoratzea, eraikineko alde baterako sarrera ixtea, segurtasun-azpilak muntatzea erortzeak eragozteko, eta abar.

Grado 1.– Inmediata: intervención a adoptar en un plazo máximo de 24 horas, acudiendo al servicio de extinción de incendios si no se disponen de otros medios, en supuestos de confluencia de deterioros extremos, con riesgo de colapso del elemento y con riesgo inminente de daños a personas o bienes ajenos, y cuando sea necesario adoptar medidas de seguridad como apuntalar, desalojar, cerrar el acceso a una zona del edificio, montar bandejas de seguridad para evitar desprendimientos, etc.

2. maila.– Oso premiazkoa: eraikinaren zatietan edo hartako elementuetan gertatutako oso kalte handiei lotutako esku-hartzea, epe laburrean arriskua baitago pertsonentzat edo besteren ondasunentzat, baina pentsatuta, haien hondatze-egoera dela eta, hiru hilekoa izan behar duela horrelako esku-hartzeetarako gehieneko epeak, segurtasun-neurri lagungarriak hartzea beharrezkoa izan zein ez.

Grado 2.– Muy urgente: intervención asociada a daños importantes de las partes del edificio o de sus elementos, que conllevan un riesgo a corto plazo para personas o bienes ajenos, pero para los que se considera que, por su estado de degradación, el plazo máximo que se debe establecer para este tipo de actuación debe de ser de tres meses, independientemente de la necesidad o no de disponer de medios auxiliares de seguridad.

3. maila.– Premiazkoa: akats larriak hautematen direnerako esku-hartzea, elementua edo sistema progresiboki hondatzea ekar dezaketelako. Hamabi hilekoa da horrelako esku-hartzeetarako erabaki beharreko gehieneko epea.

Grado 3.– Urgente: intervención cuando se detectan deficiencias graves, que puedan llevar a la degradación del elemento o del sistema, de forma progresiva. El plazo máximo que se debe establecer para este tipo de actuación es de doce meses.

4. maila.– Beharrezkoa epe ertainean: sistemaren funtzionamenduari eragiten ez dioten eta berariaz esku hartzea behar duten akats zehatz batzuekin erlazionatu beharrekoa, bai bailiteke, zuzendu ezean, prozesu patologiko larriago bat garatzea. Horrelakoetan, esku hartzeko urtebete baino gehiago itxaron daitekeela pentsatu ohi da.

Grado 4.– Necesaria a medio plazo: a asociar con deficiencias puntuales, que no afectan al funcionamiento del sistema y que necesitan una actuación específica, ya que si no se corrigen puede degenerar en un proceso patológico de mayor envergadura. En este caso se pueden considerar las actuaciones que pueden aplazarse más de un año.

5. maila.– Mantentze-lanak: kalterik hauteman ez denean, edo kalteek, arinak izaki, itxuraz arriskurik ez dakartenean, mantentze-lan egokia eginez konpon daitezkeelako, edo okerrera egitea galarazi, betiere ulertuta mantentze-lan hori eraikin bat ez hondatzeko eta egoera onean izateko aldian behin egin beharreko zaintze-lanak eta zereginak direla.

Grado 5.– Mantenimiento: cuando no se han detectado lesiones, o cuando éstas por su levedad no entrañan riesgo aparentemente, ya que con un mantenimiento apropiado se pueden subsanar o detener su progresión, entendido este como el conjunto de operaciones y cuidados a efectuar periódicamente para prevenir el deterioro de un edificio y mantenerlo en buen estado.

13. artikulua.– Eraikinen Ikuskapen Teknikoa aurkezteko epeak.

Artículo 13.– Plazos para la presentación de la ITE.

1.– Dekretu honetan araututako eraikinen ikuskapen teknikoa aurkezteko epea lehen xedapen gehigarrian jasota dago, eraikinaren ikuskapen teknikoaren txostena eta irizpena aurkezteko muga-egunen programazioa zehazten baita bertan, bigarren xedapen gehigarrian adierazitakoa alde batera utzi gabe.

1.– El plazo para la presentación de la inspección técnica de los edificios regulados en este Decreto queda establecido en la disposición adicional primera donde se concreta la programación de las fechas límite en la que se debe presentar el informe y dictamen de la inspección técnica del edificio, sin perjuicio de lo dispuesto en la disposición adicional segunda.

2.– Lehen xedapen gehigarrian edo, hala egokituz gero, bigarren xedapen gehigarrian adierazitako egutegia beteta, EITaren lehen irizpena eraikinak berrogeita hamar urte bete eta hurrengo urtean aurkeztu beharko da.

2.– Cumplimentado el calendario señalado en la disposición adicional primera o, en su caso, en la disposición adicional segunda, el primer dictamen de ITE deberá presentarse dentro del año siguiente a aquél en el que el edificio cumpla cincuenta años.

3.– Gero, beste ikuskapen bat egin beharko da hamar urtean behin, aurreko ikuskapena kontuan hartuta eraikinaren kontserbazio-egoera berriz azter dezan.

3.– Posteriormente, cada diez años, deberá realizarse una nueva Inspección que vuelva a analizar, a la vista de la anterior Inspección, el estado de conservación del edificio.

4.– Dekretu honen ondorioetarako, eraikin baten adina haren eraikuntza amaitu zen egunetik igarotako denbora da, eta hori dokumentu hauetakoren baten bidez frogatuko da (lehentasunaren araberako ordena): eraikinaren lehen okupazioko lizentzia; hura eduki ezean, lanen amaierako ziurtagiria; bestela, obretarako lizentzia; eta, azkenik, katastroan edo eraikinen erroldan agertzen dena.

4.– Se entiende como edad de la edificación a efectos de este Decreto, el tiempo transcurrido desde la fecha de terminación total de su construcción, que se acreditará mediante alguno de los siguientes documentos, por orden preferente: licencia de primera ocupación del edificio; en su defecto, certificado final de obras; en su defecto, licencia de obras; y en última instancia, la que figure en el catastro o en el censo de edificios.

5.– Eraikinean osorik birgaitzeko esku-hartze bat egin bada, eraikuntza osoaren amaitze-data, haren adina kalkulatzeko, hau izango da: osorik birgaitu ondoko lehen okupaziorako lizentziari dagokiona, edo, lizentzia hori eduki ezean, obren amaierako ziurtagiriarena. Ondorio horietarako, gutxienez egiturazko sistema, fatxadak, estalkia, saneamendurako eta ur-hornikuntzarako sare komunak eta sistema teknikoak berritzeko edo finkatzeko izandako esku-hartze oro hartuko da erabateko birgaitze gisa.

5.– En el supuesto de que el edificio hubiera sido objeto de una intervención de rehabilitación integral, se considerará como fecha de terminación total de la edificación, a los efectos de calcular su edad, la fecha correspondiente a la licencia de primera ocupación del edificio tras su rehabilitación integral y, en su defecto, la del certificado final de obras. A estos efectos, se considerará rehabilitación integral a toda intervención que como mínimo haya actuado renovando o consolidando el sistema estructural, las fachadas, la cubierta, las redes comunes de saneamiento y abastecimiento de agua y los sistemas técnicos.

Aurreko dokumentuak falta badira, zuzenbidean onargarria den beste edozein frogabide erabiliz ziurtatu ahal izango da eraikinaren adina.

En defecto de los documentos anteriores, la edad del edificio se podrá acreditar a través de cualquier otro medio de prueba admisible en derecho.

14. artikulua.– EIT azterketa egiteko prozedura.

Artículo 14.– Procedimiento para la realización de la ITE.

1.– Jabeek, 6. artikuluan adierazitako moduan, zuzenean kontratatuko dituzte hura egiteaz arduratuko diren ikuskatzaileak.

1.– La propiedad, en los términos del artículo 6, procederá directamente a la contratación del personal inspector encargado de su elaboración.

2.– Irizpena jaso ondoren, jabeek beharrezko konponketa-, ordezte-, zaharberritze- eta/edo birgaitze-lanak kontratatu eta gauzatu beharko ditu, zer behar den, berehalakotzat, oso premiazkotzat edo premiazkotzat jotako jarduerak osatzeko, hala nola kontserbatzekoak eta mantentzekoak, egokiak edo gomendagarriak direla iritziz gero, gauzatze-proiektua barne, behar izatera.

2.– Una vez recibido el dictamen, la propiedad deberá llevar a cabo la contratación y ejecución de los trabajos necesarios para la reparación, sustitución, restauración y/o rehabilitación que sea preciso para completar las actuaciones que se califiquen como inmediatas, muy urgentes o urgentes así como las de conservación y mantenimiento, que se consideren oportunas o recomendables, incluyendo el proyecto de ejecución si fuera preciso.

3.– Jabeek emandako irizpena gorde beharko dute aurrekoekin batera, halakorik egonez gero, eta Eraikinaren Liburuko erregistro espezifikoan jaso, libururik badago, eta gauza bera egin beharko dute ikuskapen teknikoaren ondorio diren lanei eta konponketei dagokien dokumentazioarekin.

3.– La propiedad deberá conservar el dictamen emitido junto con los anteriores, si los hubiera, e incluirlo en el registro específico del Libro del Edificio si se dispone del mismo, así como la documentación correspondiente a las obras y reparaciones que se realicen derivadas de la inspección técnica.

4.– EITaren txostenaren datan eraikinaren libururik ez duten eta ikuskapenaren ondorioz higiezina osorik birgaitzera behartuta ez dauden eraikinek eraikinaren Erabilera eta Mantentze Plana izan beharko dute urte bateko epean, eta planaren hedadurak eta edukiek urriaren 21eko 250/2003 Dekretuak, etxebizitzarako Eraikinaren Liburua arautzen duenak, 7. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan zehaztutakoak izan beharko dute. Gainera, mantentze- eta konpontze-lanen erregistro-koadernoa ere izan beharko da, dekretu bereko 6. artikuluan adierazitako funtzioekin, eta eraikinaren ikuskapen teknikoaren irizpena erregistro horri gehituko zaio.

4.– Aquellas edificaciones que a la fecha del informe de la ITE no dispongan de Libro del Edificio y que como resultado de la inspección no estén obligadas a realizar una rehabilitación integral del inmueble, deberán disponer en el plazo de un año de un Plan de Uso y Mantenimiento del edificio, con la extensión y contenidos que se especifican en los párrafos 2 y 3 del artículo 7del Decreto 250/2003, de 21 de octubre, por el que se regula el Libro del Edificio destinado a vivienda, acompañado de un cuaderno de registro de operaciones de mantenimiento y reparación con las funciones establecidas en el artículo 6 del mismo Decreto, al que se añadirá el dictamen de la inspección técnica del edificio.

5.– Bestalde, ekainaren 30eko 2/2006 Legean, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoan bildutako 200. artikuluko betebeharra betetzeko, EIT azterketari dagokionez, jabeek ikuskapenaren ondoriozko txostenaren eta irizpenaren kopia aurkeztuko dute higiezina kokatuta dagoen udalerriari dagokion Udalean, hala nola haiek idatzi dituen teknikariaren erantzukizunpeko adierazpena, paperean eta XML artxibo batean, bai eta pdf formatuan ere, CD euskarrian. Era berean, bide telematikoa erabiliz ere aurkeztu ahal izango da, horretarako aukera emanez gero.

5.– A efectos de cumplir con la obligación del artículo 200 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, en relación con la ITE, la propiedad presentará copia del informe y dictamen resultante de las inspecciones, así como la declaración responsable del técnico redactor de los mismos en el Ayuntamiento correspondiente al municipio en el que radique el inmueble en papel y en archivo XML y en formato pdf en soporte CD. Se podrá presentar, así mismo, por vía telemática si así se posibilitara.

Formatuetan aurkeztutako datuak berdinak ez badira, XML artxiboan CD euskarrian aurkeztutakoak gailenduko dira.

En los supuestos de disparidad en los datos aportados en los diversos formatos prevalecerán los datos presentados en el archivo XML en soporte CD.

6.– Jabeak aurkeztutako EITaren dokumentazioaren kopia bat bidaliko diote udalek, aurrez hitzartutako eran bidali ere, etxebizitza-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari, aurreko 5. idatzi-zatian adierazitakoaren arabera jasotako euskarri berean, dekretu honek araututako EITaren erregistroan idatzita jasotzeko.

6.– Los Ayuntamientos, en la forma convenida previamente, remitirán al departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco una copia de la documentación de la ITE presentada por el propietario, en el mismo soporte que se haya recibido según lo dispuesto en el párrafo 5 inmediatamente anterior, al objeto de su anotación en el registro de ITE regulado en el presente Decreto.

15. artikulua.– Babestutako edo katalogatutako eraikinak.

Artículo 15.– Edificios protegidos o catalogados.

Babestutzat edo katalogatutzat jotako eraikinen kasuan, eta uztailaren 3ko 7/1990 Legean, Euskal Kultura Ondareari buruzkoan, jasotako ebazpenak aplikatzeko, kasuan kasuko udalak ikuskapenaren emaitza jakinarazi beharko dio eraikina kokatuta dagoen lurralde historikoko foru-aldundiko kultura-departamentuari. Jakinarazpen horietan, bide telematikoa erabiltzen ahaleginduko da, egokitzat jotzen den beste edozein baztertu gabe.

En el caso de edificios que tengan la consideración de protegidos o catalogados, por aplicación de las determinaciones de la Ley 7/1990, de 3 de julio, de Patrimonio Cultural Vasco, el Ayuntamiento correspondiente deberá comunicar el resultado de la inspección al Departamento de Cultura de la Diputación Foral del territorio histórico en el que se ubique el edificio. En dichas comunicaciones se tratará de utilizar el canal telemático, sin perjuicio de cualquier otro que se considere oportuno.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOAREN ERAGINKORTASUNA
EFICACIA DE LA INSPECCIÓN TÉCNICA DE EDIFICIOS

16. artikulua.– Ikuskapen teknikoa egitearen ondoriozko betebeharrak.

Artículo 16.– Obligaciones derivadas de la realización de la inspección técnica.

1.– EIT azterketa egin ondoren, hartatik ondorioztatzen den esku-hartze mota 1. mailakoa–berehalakoa– denean dekretu honetako 12. artikuluaren arabera, ikuskatzaileek berehala, horrelako arriskuak hauteman bezain laster, egin beharko diote beren jakinarazpena kasuan kasuko eraikina kokatuta dagoen udalerriko udalari.

1.– Realizada la ITE, cuando el tipo de la intervención que se derive de la misma sea de naturaleza de grado 1 –Inmediata- del artículo 12 de este Decreto, el personal inspector deberá efectuar su comunicación inmediata, en el momento en que advierta riesgos de esa naturaleza, al Ayuntamiento en cuyo término municipal se ubique el edificio de que se trate.

2.– Aurkeztutako irizpenen edukia ikusita, udalak, bere eskumen-esparruaren barruan, haiek berrikusi eta ebaluatu ahal izango ditu, eta dagozkion eskumenak baliatu; are gehiago, indarreko legedian jasotako kautelazko, diziplinazko edo subsidiarioki betearazteko neurriak ere hartu ahal izango ditu.

2.– A la vista del contenido de los dictámenes que se presenten el Ayuntamiento, de acuerdo a su marco competencial, podrá proceder a su revisión, evaluación y ejercicio de las facultades que le correspondan, pudiendo llegar a la adopción de las medidas cautelares, disciplinarias o de ejecución subsidiaria establecidas en la legislación vigente.

3.– Kasu bakoitzerako egin beharrekotzat jotako esku-hartzeak, haiek gauzatzeko epea eta haien zer-nolakoa lehenetsi eta mailakatu egingo dituzte udaleko zerbitzu teknikoek irizpenaren, beste jarduketa batzuetan izandako esperientziaren eta higiezina kokatuta dagoen eremurako zehaztutako hirigintza-helburuen arabera.

3.– Las intervenciones que para cada caso se recojan como de necesaria realización, el plazo para su ejecución y la naturaleza de las mismas serán priorizadas y graduadas por los servicios técnicos municipales en función del dictamen, de la experiencia de otras actuaciones y los objetivos urbanísticos definidos para el área en donde se ubique el inmueble.

4.– Behin 12. artikuluko 1., 2. eta 3. esku-hartze mailetan agindutako jarduketak amaitu ondoren, eta ongi gauzatu direla egiaztatzeko, lanen amaierako ziurtagiriaren kopia bat aurkeztuko da kasuan kasuko udalean, eskumena duen elkargo profesionalak ikus-onetsia, edo, obren proiektu teknikoa beharrezkoa ez bada, egokitasun-ziurtagiri bat, ikuskatzaile moduan arituek sinatua, eta udalak beretzat gordeko du higiezinaren azken ikuskapena egiteko aukera.

4.– Una vez terminadas las actuaciones ordenadas en los grados de intervención 1, 2 y 3 del artículo 12, y al objeto de verificar su correcta ejecución, se presentará en el Ayuntamiento correspondiente una copia del certificado final de obras visado por el Colegio Profesional competente o, en el caso de no precisar proyecto técnico de obras, un certificado de idoneidad firmado por quien actuó como personal inspector, reservándose el Ayuntamiento la posibilidad de realizar una inspección final del inmueble.

5.– Udalek, 18. artikuluan adierazitako eran, lanen amaierako ziurtagiria helaraziko diote etxebizitza-sailari, edo, bestela, egokitasun-ziurtagiria, hark jakin eta bidezko idazpena egin dezan EITaren erregistroan. Dokumentu horietan, egindako EIT azterketan hautemandako inguruabarrak eta akatsak konpondu direla zehaztu beharko da, identifikatutako esku-hartze mailak kontuan hartuta.

5.– Los Ayuntamientos, en los términos del artículo 18, darán traslado del certificado final de obras o, en su caso, el certificado de idoneidad al departamento de vivienda para su conocimiento y anotación en el registro de ITE. En dichos documentos deberá detallarse la subsanación de las circunstancias y deficiencias detectadas en el informe ITE elaborado, atendiendo a los distintos grados de intervención identificados.

6.– Katalogatutzat edo babestutzat jotako eraikinen kasuan, premiazko eta/edo beharrezko obren gauzapenaren kontrola eta jarraipena egiteko administrazio eskudunak kasuan kasuko udala eta foru-aldundia izango dira, zeinek bere eskumenen barruan, 7/1990 Lege, uztailaren 3ko, Euskal Kultura Ondareari buruzkoan agindutakoaren arabera.

6.– En el caso de edificios que tengan la consideración de catalogados o protegidos, las Administraciones competentes para el control y seguimiento de la ejecución de las obras urgentes y/o necesarias serán el Ayuntamiento y la Diputación Foral correspondiente, dentro de sus respectivas competencias, de acuerdo con lo establecido en la Ley 7/1990, de 3 de julio, de Patrimonio Cultural Vasco.

17. artikulua.– EIT azterketan jasotako esku-hartzeak ez betetzea.

Artículo 17.– Incumplimiento de las intervenciones contenidas en la ITE.

Dekretu honetako 6.4 artikuluan eta indarreko hirigintza-araudian adierazitakoa aplikatuko da, baldin eta betetzen ez bada EIT azterketa egiteko betebeharra, edo 12. artikuluan aipatutako 1., 2. eta 3. esku-hartze mailei dagozkien hautemandako arriskuak kentzeko obrak egiteko betebeharra, ekainaren 30eko 2/2006 Legean, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoan jasotako 203. artikuluaren eta indarreko gainerako arautegiaren arabera.

Será de aplicación lo establecido en el artículo 6.4 del presente Decreto y en la normativa urbanística vigente, en los casos de incumplimiento del deber de elaboración de la ITE o de la obligación de ejecutar las obras dirigidas a eliminar los riesgos detectados, correspondientes a los grados de intervención 1, 2 y 3 dispuestos en el artículo 12, de acuerdo al artículo 203 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo y demás normativa vigente.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOAREN ERREGISTROA
REGISTRO DE INSPECCIÓN TÉCNICA DE EDIFICIOS DELA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI

18. artikulua.– Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Erregistroa.

Artículo 18.– Registro de Inspección Técnica de Edificios.

1.– Informazioa eman, lankidetzan jardun eta laguntza aktiboa helarazi behar delako printzipioari jarraituz, herri-administrazioen arteko lankidetza-mekanismo egokiak antolatu ahal izango dira informazioa emateko eraikinen ikuskapen teknikoa egiteari buruz, zeinek bere eskumenak baliatzeko eta, hitzartutako eran, epeetan eta baldintzetan, datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko araudian xedatutakoari dagokionez.

1.– De acuerdo a los principios del deber de información, cooperación y asistencia activa, se podrán articular los mecanismos de colaboración oportunos entre las distintas administraciones públicas para el suministro de información sobre la realización de la inspección técnica de edificios, para el ejercicio de sus respectivas competencias, y en los términos, plazos y condiciones que se acuerden, con respeto a lo dispuesto en la vigente normativa sobre protección de datos de carácter personal.

2.– Horretarako, eta baztertu gabe udal bakoitzak bere herriko EIT azterketen erregistroa sortzea, erregistro informatizatu bat sortzen da, «Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Erregistroa» izenekoa, etxebizitza-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak zuzenduta, bertan jasota gera daitezen EIT azterketen aurkezpen-datari buruzko datuak, bai eta ikuskapena egin den eraikinen ikuskapen teknikoaren dokumentu bakoitzaren edukia ere.

2.– A tal fin, y sin perjuicio de que cada Ayuntamiento constituya un registro de ITE de su municipio, se crea un registro informatizado, denominado «Registro de Inspección Técnica de Edificios de la Comunidad Autónoma de Euskadi», bajo la dirección del departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, en el que quedará constancia de los datos relativos a la fecha de presentación de la ITE y del contenido de cada uno de los documentos de inspección técnica de los edificios en los que se hubiese realizado la inspección.

3.– Aipatutako erregistro hori datu-base batek hornituko du, datu-base horretan udaletatik jasotako informazioa eta dokumentazioa egongo baitira, dekretu honetako 14.6 eta 16.5 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

3.– El citado registro se nutrirá de una base de datos en la que constará la información y documentación recibida de los Ayuntamientos, de acuerdo a lo dispuesto en los artículos 14.6 y 16.5 del presente Decreto.

19. artikulua.– Erregistroaren funtzioak.

Artículo 19.– Funciones del Registro.

1.– Erregistroaren bidez, informazioa lor daiteke Euskal Autonomia Erkidegoan EIT azterketa egitea dagokien eraikinen egoerari buruz.

1.– A través del registro se puede obtener información de la situación de las edificaciones sometidas a ITE en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Erregistroak higiezin jakin baten egoerari buruzko informazioa emango du ikuskapen teknikoari begira. Informazio hori aldeetakoren batek eskatuta lortu ahal izango da, 50 urtetik gorako etxebizitza erabilien salerosketetan.

2.– El registro suministrará información de la situación, a efectos de la inspección técnica, de un inmueble concreto. Dicha información se podrá obtener a requerimiento de alguna de las partes, en los actos de compraventa de vivienda usada de más de 50 años.

20. artikulua.– Erregistroan idatzitakoaren edukia.

Artículo 20.– Contenido de las anotaciones registrales.

1.– Eraikinen ikuskapen teknikoaren erregistroan EIT azterketak jasotzen dira udalekin hitzartutako eran, hala nola haietan adierazitako esku-hartzeen ondorio diren lanak, eta txostenak sailkatu egiten dira kontuan hartuta egin beharreko lanak segurtasun-neurriak berehala hartzekoak diren, esku-hartzea oso premiazkoa edo premiazkoa izatearen ondorio diren, epe ertainean egin beharreko jarduketei dagozkien edo kontserbatze- eta mantentze-arlokoak diren (12. artikuluko 1., 2., 3., 4. edo 5. mailak).

1.– En el registro de inspección técnica de edificios se anotan, en la forma convenida con los ayuntamientos, las ITE realizadas así como las obras derivadas de las intervenciones fijadas en aquellas, clasificando los informes en función de si los trabajos a realizar son de adopción de medidas de seguridad inmediatas, de intervención muy urgente o urgente, de actuaciones necesarias a medio plazo, o de actuaciones de conservación y mantenimiento (grados 1, 2, 3, 4 o 5 del artículo 12).

2.– Erregistroak datu hauek edukiko ditu gutxienez:

2.– El Registro contendrá, como mínimo, los siguientes datos:

– UTM koordenatuak (Eusko Jaurlaritzaren geo-aurkitzailearen arabera).

– Coordenadas UTM (según geo-localizador del Gobierno Vasco).

– Eraikinaren eraikuntza-data, eta, hori eduki ezean, gutxi gorabehera zer urtetan egin zen.

– Fecha de construcción del edificio, y de no constar, año aproximado de su realización.

– Birgaitze osoaren data.

– Fecha de rehabilitación integral.

– Egindako ikuskapen teknikoak.

– Inspecciones técnicas realizadas.

– Hala egokituz gero, eraikinaren ikuskapen teknikoen ondorioz hautemandako akatsen konpontze-data.

– En su caso, fecha de subsanación de las deficiencias que como consecuencia de las inspecciones técnicas del edificio se hayan detectado.

– Eraikinaren posta-helbidea.

– Dirección postal del edificio.

– Katastro-erreferentzia.

– Referencia catastral.

– Eraikinetan egindako ikuskapen teknikoen ondoren egindako irizpenetako ondorioak eta oinarrizko datuak.

– Los datos básicos y las conclusiones de los dictámenes resultantes de las inspecciones técnicas de los edificios realizadas.

21. artikulua.– Erakundeen arteko lankidetza eta elkarlana.

Artículo 21.– Colaboración y Cooperación Institucional.

Dekretu honetan adierazitako helburuak betetzearren, beharrezko lankidetza instituzionala izan­go da interesa dute administrazioekin, udalerriko eraikinen datu-base grafiko eta alfazenbakizkoa egiteko; horretan, gutxienez, hauek jasoko dira:

Con el fin de poder llevar a efecto los objetivos contemplados en este Decreto, se desarrollará la necesaria colaboración Institucional con las administraciones interesadas para la elaboración de una base de datos gráfica y alfanumérica de los edificios de su término municipal, incluyendo como mínimo:

– Eraikinaren eraikuntza-data.

– Fecha de construcción de la edificación.

– Birgaitze osoa edo orokorra egiteko lanen amaiera-data.

– Fecha de finalización de obras de rehabilitación integral o general.

– Eraikinaren posta-helbidea.

– Dirección postal de la edificación.

– Katastro-erreferentzia.

– Referencia catastral.

– Babes-araubidea (tokian tokikoa, forala edo autonomiakoa), hala egokituz gero.

– Régimen de protección (local, foral o autonómico), en su caso.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– EIT azterketa egitea dagokien jarduketen programazio orokorra.

Primera.– Programación general de las actuaciones sometidas a ITE.

Eraikinen ikuskapen teknikoaren gauzapena ordenatua izan dadin, haien antzinatasuna kontuan hartuta, 13. artikuluan esandakoaren barruan, eta, hala egokituz gero, udal-plangintza baztertu gabe bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, EIT azterketak programazio honi jarraituz egingo dira:

Con el objeto de procurar una ejecución ordenada de la inspección técnica de los edificios en función de su antigüedad, en el marco del artículo 13, y sin perjuicio, en su caso, de la planificación municipal conforme a lo dispuesto en la disposición adicional segunda, las ITE se efectuarán conforme a la programación que a continuación se establece:

a) Dekretu hau indarrean jartzen den egunetik 2013ko abenduaren 31 arte, 1901. urtea baino lehen egindako eraikinak.

a) A partir de la fecha de entrada en vigor del presente Decreto y hasta el 31 de diciembre del año 2013, los edificios construidos con anterioridad al año 1901.

b) 2014. urteko abenduaren 31 arte, 1901. eta 1940. urteen artean egindako eraikinak.

b) Hasta el 31 de diciembre del año 2014, los edificios construidos entre los años 1901 y 1940.

c) 2015eko abenduaren 31 arte, 1965. urtea baino lehen egindako eraikinak eta katalogatutako gainerako guztiak.

c) Hasta el 31 de diciembre del año 2015, los edificios construidos antes del año 1965 y todos los catalogados restantes.

d) 2015eko abenduaren 31tik aurrera, urtero egin beharko da aurreko ataletan ez dauden eraikinen lehen ikuskapen teknikoa, betiere haien antzinatasuna 50 urtetik gorakoa bada, eta bigarrena nahiz ondorengo ikuskapenak lehenengoa edo hurrengoak egin eta hamar urte igaro baino lehen.

d) A partir del 31 de diciembre del año 2015, anualmente deberá realizarse la primera Inspección Técnica de los edificios no incluidos en los apartados anteriores que tengan una antigüedad superior a los 50 años y las segundas y posteriores antes de transcurrir los diez años de la primera o posteriores inspecciones.

e) V. kapituluan araututako erregistroaren balioa, koherentzia eta edukia bermatu eta ziurtatzearren, eta banaka jardunda beste aldi bat hitzartu ezean, udalek eta foru-aldundiek hiruhilero helaraziko diote beharrezko dokumentazioa etxebizitza-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari, erregistroan jaso dezan dekretu honetako 18. artikuluan adierazitako moduan.

e) Con el fin de garantizar y asegurar la validez, coherencia y contenido de registro regulado en el capítulo V, y salvo que de forma individualizada se establezca un acuerdo señalando un período diferente, los Ayuntamientos y Diputaciones Forales procurarán trasladar trimestralmente, al departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, la documentación necesaria para su incorporación en el registro en los términos del artículo 18 del presente Decreto.

Bigarrena.– Eraikinen ikuskapen teknikoen udal-plangintza.

Segunda.– Planificación municipal de las inspecciones técnicas de edificios.

Dekretu hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, udalek beren egutegia egin ahal izango dute udalerriko EIT azterketen plangintza egiteko. Egutegi hori etxebizitza-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari jakinarazi beharko zaio.

Los Ayuntamientos podrán establecer, en el plazo de seis meses desde la entrada en vigor del presente Decreto, un calendario propio para la planificación de las ITE radicadas en su término municipal. Dicho calendario deberá ser comunicado al departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco.

Hala jakinarazitako egutegietan jasotako epeek kasuan kasuko lurralde historikoaren aldizkari ofizialean argitaratu ondoren izango dituzte ondorioak.

Los plazos establecidos en los calendarios así comunicados surtirán efectos a partir de su publicación en el boletín oficial del territorio histórico correspondiente.

Hirugarrena.– Hitzarmenak elkargo eta elkarte profesionalekin.

Tercera.– Convenios con colegios y asociaciones profesionales.

1.– Etxebizitza-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak, ikuskapen teknikoak egitea sustatu eta bideratzeko, lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango ditu eraikuntzari lotutako elkargo eta elkarte profesionalekin.

1.– Para impulsar y facilitar la realización de las inspecciones técnicas, el departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco podrá firmar convenios de colaboración con los colegios y las asociaciones profesionales vinculados a la edificación.

2.– Hitzarmen horiek, zehaztutako kontu guztien artean, honako hauek jasoko dituzte: profesionalen prestakuntzari buruzko aurreikuspenak; Administrazioaren jarraipen- eta kontrol-mekanismoak, aipatutako elkargo eta elkarte profesionalek eskainitako lankidetza-jarduerei dagokienez; eta egindako eraikin guztien ikuskapena gauzatzeko egokitzat jotako beste alderdi guztiak.

2.– Entre sus determinaciones, dichos convenios, incluirán previsiones sobre la formación de profesionales, mecanismos de seguimiento y control por parte de la Administración en relación con las actividades de colaboración ofrecidas por los colegios y las asociaciones profesionales mencionados y cuantos aspectos se consideren oportunos para llevar a cabo el desarrollo de la inspección del parque residencial edificado.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Ahalmena ematen zaio etxebizitza-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren ardura duenari beharrezko xedapenak eman ditzan dekretu hau garatzeko eta, bereziki, dekretu honetako eranskinak aldatzeko.

Primera.– Se faculta al Consejero/Consejera responsable del departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo del presente Decreto y, particularmente, para la modificación de los Anexos del presente Decreto.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 21ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 21 de noviembre de 2012.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

El Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

AZAROAREN 21EKO 241/2012 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
ANEXO I AL DECRETO 241/2012, DE 21 DE NOVIEMBRE
ERAKUNDEEI ETA PROFESIONALEI ESKA DAKIZKIEKEEN BALDINTZAK
REQUISITOS EXIGIBLES A LAS ENTIDADES Y PROFESIONALES

1.– Eraikinen ikuskapen teknikoa egin behar duten erakundeek eta profesionalek baldintza hauek bete behar dituzte:

1.– Las entidades y profesionales que vayan a desarrollar la inspección técnica de los edificios deben satisfacer los requisitos siguientes:

a) Eraikinaren ikuskapen teknikoa egiteko goi-mailako teknikariak lan hori egiteko gaitzen duen titulu hau izango du: urriaren 5eko 38/1999 Legeak, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoak ezarritakoa.

a) La o el técnico facultativo para realizar la inspección técnica del edificio ostentará, como título habilitante el que se establece en la Ley 38/1999, de 5 de octubre, de Ordenación de la Edificación.

b) Independentzia, inpartzialtasuna eta osotasuna bermatuko ditu.

b) Asegurar su independencia, imparcialidad e integridad.

c) Eraikuntzaren Kalitatea Kontrolatzeko Erakunde bat bada, ikuskapena egiten duen goi-teknikariak aurreko ataleko baldintzak bete behar izateaz gain, erakunde horrek martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko ditu (Dekretu horren bidez eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko erakundeei eta eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entseguak egiten dituzten erakundeei beren jarduera egiteko eska dakizkiekeen baldintzak garatzen dira, lurzoruaren azterketari eta eraikinen kontserbazio-egoerari dagokionez). Horrenbestez, batetik, kalitatea kontrolatzeko sistema bat ezarrita eduki beharko du erakundeak, zehaztuta dituena zer egiaztatze-prozedura erabiltzen duen txostenak eta irizpenak egiteko; eta, bestetik, horretarako behar den gaitasuna eta egokiak diren langileak, bitartekoak eta ekipoak eduki beharko ditu.

c) En caso de ser una Entidad de Control de la Calidad de la Edificación, además de que la o el técnico facultativo que realice la inspección cumpla el requisito de los apartados anteriores, dicha entidad deberá cumplir los requisitos establecidos en el Real Decreto 410/2010, de 31 de marzo, por el que se desarrollan los requisitos exigibles a las entidades de control de calidad de la edificación y a los laboratorios de ensayos para el control de calidad de la edificación, para el ejercicio de su actividad, en el campo de actuación del estudio de terrenos y estado de conservación de los edificios, lo que implicará tener implantado un sistema de gestión de la calidad que defina los procedimientos de verificación que utiliza para realizar los informes y dictámenes, así como la capacidad, personal, medios y equipos adecuados para ello.

d) Erantzukizun-aseguru bat eduki beharko du edo beste berme-mota batzuk, hala nola abalak edo fidantzak, ematen duen laguntza teknikorako egokiak direnak.

d) Tener un seguro de responsabilidad u otros instrumentos de garantía como avales o fianzas, adecuados a la asistencia técnica que presta.

2.– Aurrekoaren osagarri, eta hala nahi izanez gero, kalitatearen kudeaketako sistemaren kalitatea egiaztatu ahal izango dute jardueraren ebaluazioaren edo ziurtatzearen bidez, UNE EN ISO/IEC 17020 edo UNE EN ISO 9001-2008 arauei jarraituz.

2.– Complementariamente a lo anterior, podrán acreditar de forma voluntaria la calidad de su sistema de gestión de la calidad mediante la evaluación o certificación de sus actividades, conforme con la norma UNE EN ISO/IEC 17020 o UNE EN ISO 9001-2008.

3.– Kalitatearen kudeaketako sistemak bete beharreko baldintzak.

3.– Requisitos de los sistemas de gestión de la calidad.

Ezarritako kalitatearen kudeaketako sistemak irizpide hauek bete behar ditu, gutxienez:

El sistema de gestión de la calidad implantado debe satisfacer, al menos, los criterios siguientes:

a) Adieraztea zer jarduera-eremutan ematen duen laguntza teknikoa, eranskin honetan ezarritakoarekin bat.

a) Identificar el campo de actuación en el que presta su asistencia técnica, conforme a lo indicado en este anexo.

b) Zehaztea zer egiaztatze-prozedura diren beharrezkoak laguntza teknikoa emateko.

b) Definir los procedimientos de verificación necesarios para prestar la asistencia técnica.

c) Jarduera horiek egiteko beharrezkoak diren bitarteko materialak edukitzea, bai eta lanbide-prestakuntza eta prestakuntza teknikoa eta arauzkoa duten langileak edukitzea ere.

c) Disponer de los medios materiales necesarios, así como de personal con la adecuada formación profesional, técnica y reglamentaria, para el desempeño de estas actividades.

d) Frogatzea fidagarritasun tekniko nahikoa duela adierazitako laguntza teknikoa emateko, eskatzen zaizkion baldintzak betez.

d) Demostrar que dispone de la solvencia técnica necesaria para la prestación de asistencia técnica declarada, mediante el cumplimiento de los requisitos exigibles.

e) Kalitatearen erregistroa eta erregistro teknikoak identifikatu, bildu, kodifikatu, eskuratu, artxibatu, biltegiratu, mantendu eta eskura jartzeko prozedurak ezartzea eta mantentzea. Kalitatearen erregistroan jaso behar dira zuzendaritzaren barne-auditorien eta ikuskapenen txostenak, bai eta ekintza zuzentzaileen eta prebentzio-ekintzen erregistroak ere.

e) Establecer y mantener procedimientos para la identificación, recopilación, codificación, acceso, archivo, almacenamiento, mantenimiento y disposición de los registros de la calidad y los registros técnicos. Los registros de la calidad deben incluir los informes de las auditorias internas y de las revisiones por la dirección, así como los registros de las acciones correctivas y preventivas.

4.– Kalitatearen kudeaketako sistemak agiri hauek izan behar ditu, gutxienez:

4.– El sistema de la gestión de la calidad tendrá, al menos, la documentación siguiente:

a) Laguntza teknikoa zer eremutan ematen den zehazten duten agiriak.

a) Documentos que definan los campos de actuación en los que se presta la asistencia técnica.

b) Kalitate-eskuliburua. Horretan jasoko da, batetik, kalitatearen kudeaketako sistemaren irismena, haren xehetasunak eta guzti, eta, bestetik, dokumentatutako prozedura orokorrak, eta nolako elkarreragina dagoen, batetik, sistemako prozesuen eta, bestetik, sistemako baldintzekin bat dagoela agerian jartzeko ezarritako agiri-kontrolaren eta erregistroen artean.

b) Manual de calidad, que incluirá el alcance del sistema de gestión de la calidad, incluyendo los detalles del mismo, los procedimientos generales documentados, la descripción de la interacción entre los procesos del sistema y el control de la documentación y de los registros establecidos para evidenciar la conformidad con los requisitos del sistema.

c) Eraikinen ikuskapen teknikoaren alorrean laguntza teknikoa emateko beharrezkoak diren kalitatea egiaztatzeko prozedurei eta erregistroei buruzko agiriak.

c) Documentos relativos a los procedimientos y registros de verificación de la calidad necesarios para prestar la asistencia técnica en el campo de la inspección técnica de los edificios.

d) Horrez gain, kalitatearen kudeaketako sistemako agirien artean sar daitezke agiri hauek ere:

d) Además se podrá incluir entre la documentación del sistema de gestión de la calidad, la siguiente:

- Egiaztatzen dutenak barne- edo kanpo-auditoriak dituela, edo aldeko azterketa teknikoak, edo egiaztagiriak, teknikoki egiaztatzen dutenak ezarritako kalitatearen kudeaketako sistema eta prozedurak une oro egokitzen zaizkiola ematen duela adierazten duen laguntza teknikoa emateko. Agiri horiek erakunde espezializatu eta independente batek emandakoak izan behar dute, kalitatea kontrolatzeko erakundeak arautzen dituzten estatuko eta erkidegoko araudiak ezarritakoa betez.

- La que acredite que dispone de auditorias internas o externas, evaluaciones técnicas favorables o de certificaciones de justificación técnica de la adecuación continua del sistema de gestión de la calidad y de los procedimientos implantados a los requisitos exigibles para la prestación de la asistencia técnica que declara prestar, concedido por un organismo especializado e independiente, según se establezca en la normativa estatal y autonómica que regule las entidades de control de calidad.

AZAROAREN 21EKO 241/2012 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
«ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA» EREDUA
(Ikus .PDF)
AZAROAREN 21KO 241/2012 DEKRETUAREN III. ERANSKINA
«FITXAK, TXOSTENA - GALDETEGIA ETA IRIZPENA» EREDUAK
ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA (EIT) EGITEKO FITXAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

ANEXO II AL DECRETO 241/2012, DE 21 DE NOVIEMBRE
MODELO DE «DECLARACIÓN RESPONSABLE»
(Véase el .PDF)
ANEXO III AL DECRETO 241/2012, DE 21 DE NOVIEMBRE
MODELOS DE «FICHAS, INFORME - CUESTIONARIO Y DICTAMEN»
FICHAS PARA LA INSPECCIÓN TÉCNICA DE EDIFICIOS (ITE)
(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común