Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena

N.º 223, lunes 19 de noviembre de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, AGRICULTURA Y PESCA
5082
5082

211/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena.

DECRETO 211/2012, de 16 de octubre, por el que se regula el procedimiento de evaluación ambiental estratégica de planes y programas.

Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa prebentzio-tresna da, natur baliabideak zaintzeko eta ingurumena babesteko bereziki egokia dena. Tresna horren bitartez ingurumen-aldagaia txertatzen da ingurumenean eragin handia duten planen eta programen gaineko erabakiak hartzeko prozesuan.

La evaluación ambiental estratégica de planes y programas es un instrumento preventivo especialmente adecuado para preservar los recursos naturales y proteger el medio ambiente. Mediante este instrumento se introduce la variable ambiental en la toma de decisiones sobre planes y programas con incidencia importante en el medio ambiente.

Europar Batasunak plan eta programa horiek ingurumen aldetik ebaluatzearen garrantzia aitortu zuen; horrela bada, hauxe hartu zuen: 2001/42/EE Zuzentaraua, ekainaren 27koa, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean dituzten eraginak ebaluatzekoa.

La Unión Europea reconoció la importancia de evaluar ambientalmente estos planes y programas, y en este sentido adopto la Directiva 2001/42/CE, de 27 de junio, de evaluación de los efectos de determinados planes y programas en el medio ambiente.

Zenbait plan eta programak ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legeak jaso zuen zuzentarau hori.

Esta Directiva fue incorporada a nuestro derecho interno mediante la Ley 9/2006, de 28 de abril, sobre evaluación de los efectos de determinados planes y programas en el medio ambiente.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, berriz, otsailaren 27ko Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Legeak aurrea hartu zien xedapen horiei, planak eta programak ingurumen aldetik ebaluatzeko prozedura finkatu baitzuen.

En el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente se adelantó a las citadas disposiciones y estableció un procedimiento de evaluación ambiental de planes y programas.

Era berean, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuak lege horretan ezarritako prozedura garatu zuen.

A su vez, el Decreto 183/2003, de 22 de julio, por el que se regula el procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental, desarrolló el procedimiento establecido en la citada Ley.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, halaber, hirigintza-antolamenduko planen eta tresnen zehaztapenetan ingurumen-irizpideak txertatzea xedatzen du.

Por su parte, la Ley 2/2006, de 30 de junio, de suelo y urbanismo, de la Comunidad Autónoma del País Vasco prevé que los planes e instrumentos de ordenación urbanística integren los criterios ambientales en sus determinaciones.

Era berean, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legeak Natura 2000 Sarea izenekoaren balioak zaintzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzen ditu; horretarako, sare horretakoak diren lekuei nabarmenki eragin liezaieketen planak edo programak behar bezala ebaluatzeko betebeharra ezarriko du.

Así mismo, la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad establece las cautelas necesarias para asegurar la preservación de los valores que alberga la Red Natura 2000, mediante el sometimiento a adecuada evaluación de aquellos planes o programas que puedan afectar de forma apreciable a los lugares que forman parte de la citada Red.

Dekretu hau beharrezkoa da aurretik aipatu dugun planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzko araudi autonomikoa ondorengo xedapenetara egokitzeko, baita sustatzaileei eta administrazioei segurtasun juridikoa emateko ere.

El presente Decreto resulta necesario para adaptar la normativa autonómica sobre evaluación ambiental estratégica de planes y programas anteriormente mencionada a las disposiciones posteriores que también se han referenciado, y para proporcionar seguridad jurídica a promotores y administraciones.

Dekretuak planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa aplikatzeko ezartzen duen esparruak Estatuko oinarrizko araudia hartuko du kontuan eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoak arlo horretan dituen eskumenak ere garatuko ditu.

El Decreto establece un marco de aplicación de la evaluación ambiental estratégica de planes y programas que tiene en cuenta la normativa básica del Estado y desarrolla las competencias propias de la Comunidad Autónoma del País Vasco en esta materia.

Horrela bada, berezko ahalmenak garatzeko orduan, prozedura horren aplikazioan pilatutako eskarmentua hartu da kontuan tresna horren prebentzio-izaera sendotzeko –prozedurari lehenago ekitea sustatuta–, prozedura arinagoa eta eraginkorragoa ezartzeko, ingurumen-kontrolerako erakundeak txertatzea ahalbidetzeko eta tele-izapidetza eransteko. Era berean, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea ere sendotuko ditu; izan ere, horren arabera prozesu planifikatzailearen aurretiazko faseetatik hartuko dute parte, aukera guztiak zabalik daudenean eta erabakiak hartu aurretik.

Y en el desarrollo de las facultades propias, ha tenido en cuenta la experiencia acumulada en la aplicación de este procedimiento para reforzar el carácter preventivo de este instrumento -promoviendo un inicio más temprano de este procedimiento-; para establecer un procedimiento más ágil y eficaz; para posibilitar la introducción de las entidades de control ambiental y para incorporar la tele-tramitación. Al mismo tiempo, refuerza la transparencia y la participación ciudadana, estableciendo que la participación se lleve a cabo desde las fases preliminares del proceso planificador cuando estén abiertas todas las opciones y antes de la toma de decisiones.

Horretaz gain, autonomia-erkidegoko herri-administrazioak prestatzen eta/edo onartzen dituzten planen eta programen administrazio-prozesuak (oinarrizkoa eta anbientala) txertatzen ere lagunduko du, betiere esku hartzen duten eragileen arteko erantzukidetasun-printzipioan oinarri hartuta. Horretarako, prozesuko etapa guztietan esku hartzen duten eragile guztien eginkizuna argituko du, baita ingurumen-prozeduraren oinarri diren agiri teknikoetan beharrezkoa den irismena ere.

Por otra parte, favorece la integración de los procesos administrativos (sustantivo y ambiental) de los planes y programas que elaboren y/o aprueben las Administraciones públicas de la Comunidad Autónoma, sobre la base de un principio de corresponsabilidad entre los agentes implicados. Para ello se clarifica el papel de todos los agentes intervinientes en todas y cada una de las etapas que configuran el proceso, así como el alcance requerido en los documentos técnicos que soportan el procedimiento ambiental.

Dekretua honako hauek osatzen dute: azalpen-zatia, hamasei artikulu, bi xedapen gehigarri, iragankor bat, indargabetzaile bat, lau azken xedapen eta bost eranskin.

El Decreto consta de una parte expositiva, dieciséis artículos, dos disposiciones adicionales, una transitoria, una derogatoria, cuatro finales y cinco anexos.

1-6 bitarteko artikuluek arauaren alderdi orokorrak arautzen dituzte; hala nola xedea, aplikazio-esparrua, eskumenak eta definizioak dekretua aplikatzearen ondorioetarako.

En los artículos del 1 al 6 se regulan los aspectos generales de la norma, tales como el objeto, ámbito de aplicación, competencias y definiciones a efectos de aplicación del Decreto.

Ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedura 8-14 bitarteko artikuluetan dago arauturik. Prozedura berriak zenbait plan eta programak ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen xedapenak garatuko ditu. Besteak beste, ebaluazio estrategikoaren fase guztiak arautuko ditu; horien artean eskudun agintariak emandako erreferentziako agiria (plan edo programaren oinarrizko organo arduradunak horren gainean egin behar du jasangarritasunari buruzko txostena) eta ingurumen-memoria (horren bidez ebaluazio estrategikoa ixten da; jasangarritasunari buruzko txostenaren informazio publikoaren emaitzak biltzen dituen testuaren gainean egiten da).

En procedimiento de evaluación ambiental estratégica se regula en los artículos del 8 al 14. El nuevo procedimiento desarrolla las previsiones de la Ley 9/2006, de 28 de abril, sobre evaluación de determinados planes y programas en el medio ambiente. Entre otros, regula las distintas fases de la evaluación estratégica como son el documento de referencia emitido por la autoridad competente, sobre el que el órgano sustantivo responsable del plan o programa ha de elaborar el informe de sostenibilidad y la memoria ambiental, mediante la que se cierra la evaluación estratégica y que se realiza sobre el texto que recoge los resultados de la información pública del informe de sostenibilidad.

Gainera, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenak informazioaren eta kontsulten izapidea nahitaez bete behar duela espresuki biltzen du; hain zuzen, 45 egun iraungo du izapide horrek.

Además, se recoge de forma expresa el carácter preceptivo del trámite de información publica y de consultas, por un plazo de de 45 días, al que ha de someterse el informe de sostenibilidad ambiental.

15. artikuluak dekretu honetan araututako prozedurari jarraiki egindako ingurumen-ebaluazioen publizitatea dago jasota, era horretan gardentasuna eta ingurumenari buruzko informazioa eskuragarri izatea sustatzea bermaturik. 16. artikuluak ebaluatutako planak eta programak aplikatzeak edo gauzatzeak ingurumenean dituen ondorio nagusien jarraipena arautzen du.

El artículo 15 recoge la publicidad de las evaluaciones ambientales realizadas siguiendo el procedimiento regulado en el presente Decreto, garantizando así el fomento de la transparencia y el acceso a la información ambiental. El artículo 16 regula el seguimiento de los efectos significativos para el medio ambiente de la aplicación o ejecución de los planes y programas evaluados.

Hirugarren xedapen gehigarriak ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedurak izapidetzean ingurumen-kontrolerako erakundeak erabiltzeko aukera aurreikusten du, ekonomia-jarduera sustatzeko neurri gisa.

La disposición adicional tercera prevé la posibilidad de utilizar entidades de control ambiental en la tramitación de los procedimientos evaluación ambiental estratégica como medida de fomento de la actividad económica.

Xedapen iragankor eta indargabetzaileen bidez, berriz, dekretu hau indarrean jarri aurretik onartutako planenentzat eta programentzat behin-behineko erregimen bat ezarriko da; horretaz gain, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretua indargabetu ere egingo da.

Mediante disposiciones transitoria y derogatoria, se establece un régimen transitorio para los planes y programas aprobados con anterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto y se deroga el Decreto 183/2003, de 22 de julio, por el que se regula el procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental.

Azken xedapenetako lehenak eta bigarrenak otsailaren 27ko 3/1998 Legearen, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko orokorraren, I. eranskinaren A eta B paragrafoak aldatuko dituzte; horiek planen eta programen ingurumen-ebaluazioaren aplikazio-eremuari eta proiektuen ingurumen-ebaluazioari buruzkoak dira, hurrenez hurren.

Las disposiciones finales primera y segunda modifican los apartados A y B del anexo I de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, referentes, respectivamente, al ámbito de aplicación de la evaluación ambiental de planes y programas y a la evaluación ambiental de proyectos.

Eusko Legebiltzarrak hartutako apirilaren 23ko 7/2012 Legeak, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoak, aldaketa hori gaitzen du. Lege horren helburua Europar Batasunean zerbitzuen benetako merkatu bakarra lortzea da; horretarako, besteak beste, justifikatu gabeko edo neurriz kanpoko oztopoak kendu egingo dira, eta prozedurak sinplifikatu. Esparru horretan, 7/2012 Legearen 82. artikuluan idazkera berria ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorraren azken xedapenetako bigarrenari, eta Gobernu Kontseiluari ematen dio baimena aipatutako legearen eranskinetako jarduera, proiektu, plan eta programen zerrendak aldatzeko.

La Ley 7/2012, de 23 de abril, de modificación de diversas leyes para su adaptación a la Directiva 2006/123/CE, de 12 de diciembre, del Parlamento Europeo y del Consejo, relativa a los servicios en el mercado interior, adoptada por el Parlamento Vasco, habilita esta modificación. El objetivo de esta Ley es alcanzar un auténtico mercado único de servicios en la Unión Europea -a través de la eliminación de las trabas injustificadas o desproporcionadas y la simplificación de los procedimientos, entre otros extremos-. En este marco el artículo 82 de la Ley 7/2012 da nueva redacción a la disposición final segunda de la Ley General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, autorizando al Consejo de Gobierno para modificar los listados de actividades, proyectos, planes y programas contenidos en los anexos de la citada norma.

Esparru horretan, dekretu honek planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozeduraren aplikazio-eremua eguneratuko du; horrela bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren A eranskinari idazketa berria emango dio, Estatuko oinarrizko araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko eskumenak kontuan hartuta.

En este marco, el presente Decreto actualiza el ámbito de aplicación del procedimiento de evaluación ambiental estratégica de planes y programas, dando nueva redacción al anexo A de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, teniendo en cuenta la normativa básica del Estado y las facultades de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Esparru berean, 3/1998 Legearen B eranskina aldatuko du dekretu honek; eranskin horrek ingurumen-eraginaren banakako ebaluazioaren prozeduraren peko jardueren eta proiektuen zerrenda arautzen du.

En el mismo marco, el presente Decreto modifica el anexo B de la Ley 3/1998, que regula el listado de actividades y proyectos sometidos al procedimiento de evaluación individualizada de impacto ambiental.

Azken xedapenetako hirugarrenak eta laugarrenak ingurumen-ebaluazio estrategikoko datu-base bat eta dekretu hau garatzeko nahitaezko gaikuntza arautuko dituzte, hurrenez hurren.

Las disposiciones finales tercera y cuarta regulan, respectivamente, una base de datos de evaluación ambiental estratégica y la habilitación preceptiva para el desarrollo del presente Decreto.

Azkenik, 5 eranskin ere baditu dekretuak; horietan ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedura hasteko eskabideei erantsi beharko zaien inprimaki bat jaso da, besteak beste.

Finalmente, el Decreto recoge 5 anexos en los que se recoge, entre otros un formulario que deberá adjuntarse a las solicitudes de inicio del procedimiento de evaluación ambiental estratégica.

Dekretu horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordearen aurretiazko txostena ikusita, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorrita, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuordeak hala proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 16ko bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, previo informe de la Comisión Ambiental del País Vasco, y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno Vasco en su sesión celebrada el día 16 de octubre de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoek onartzen dituzten plan eta programek eragin garrantzitsuak izan litzakete ingurumenean. Hain zuzen ere, plan eta programa horiek igaro behar duten ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedura arautzea da dekretu honen xedea.

1.– El presente Decreto tiene por objeto regular el procedimiento de evaluación ambiental estratégica al que deben someterse los planes y programas que elaboren y/o aprueben las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco y que puedan tener efectos significativos sobre el medio ambiente.

2.– Prozedura horrek honako helburu hauek izango ditu:

2.– El citado procedimiento tendrá como finalidades:

a) Herri-administrazioen plan eta programei buruz erabaki behar denean, ingurumenari dagozkion alderdiak plan eta programa publiko horiek prestatzen hasteko lehenbiziko faseetatik hasita integratzea, betiere plan eta programa publiko horiek onartu aurretik, garapen jasangarria sustatzeko xedez.

a) Integrar los aspectos ambientales en la toma de decisiones de planes y programas de las administraciones públicas desde las primeras fases de su preparación y antes de la adopción de los mismos, con objeto de promover un desarrollo sostenible.

b) Ingurumenaren gaineko ondorioak aztertzea, metatze- eta sinergia-eraginak kontuan hartuta, eta plana edo programa prestatzeko orduan eta hartu aurretik eragin horiek kontuan hartu direla bermatuta; era horretan, aukerarik onena hautatuta ingurumenaren babes maila handia lortzearren.

b) Realizar un análisis de las repercusiones sobre el medio ambiente, teniendo en cuenta los efectos acumulativos y sinérgicos, y garantizando que esos efectos se han tenido en cuenta durante la preparación del plan o programa y antes de su adopción, para la elección de la alternativa más adecuada al objeto de conseguir un elevado nivel de protección del medio ambiente.

c) Ingurumenerako eta osasunerako ondorio nabarmenki kaltegarriei aurre hartzea lehenetsi dadila, ondorioak zuzendu edo konpentsatzearen gainetik. Azken batean, kapital naturalean gertatzen diren galerak kapital hori gehitzearekin eta/edo hobetzearekin konpentsatzea, betiere hori egingarria bada.

c) Priorizar la prevención de efectos significativamente adversos sobre el medio ambiente y la salud frente a su corrección y compensación. En última instancia, y en los supuestos en que sea factible, compensar las pérdidas de capital natural con su incremento y/o mejora.

d) Gardentasuna eta parte hartze publikoa eta pribatua sustatzea, plangintza-prozesuaren gaineko informazio erabateko eta fidagarria epe egokietan emango dela ziurtatuz.

d) Fomentar la transparencia y la participación pública y privada, a través del acceso en plazos adecuados a una información exhaustiva y fidedigna del proceso planificador.

e) Ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedura lurraldea antolatzeko prozeduran eta hirigintzakoan jasotzea.

e) Incardinar el procedimiento de evaluación ambiental estratégica en el procedimiento de ordenación territorial y en el urbanístico.

2. artikulua.– Ingurumen-ebaluazioa zuzendu behar duten garapen jasangarriko printzipioak.

Artículo 2.– Principios de desarrollo sostenible que deben regir la evaluación ambiental.

a) Lehendik ere artifizialdurik dauden lurzoruen erabilera intentsiboa lehenestea, balio agrologiko handiko lurzorua eta lurzoru naturala urbanizaziotik babestuz.

a) Priorizar la utilización intensiva de suelos ya artificializados, preservando de la urbanización el suelo de alto valor agrológico y el natural.

b) Hiri-segregazioa, hiriaren barreiadura eta mugikortasun behartua saihestea, eta, horretarako, irisgarritasuna sustatzea, lurzoruaren erabileren plangintza integratuaren bidez, mugikortasunaren bidez eta hiri-egitura dentso, trinko eta konplexuak sustatuz.

b) Evitar la segregación y dispersión urbana, así como la movilidad inducida, favoreciendo la accesibilidad mediante la planificación integrada de los usos del suelo y la movilidad y el fomento de estructuras urbanas densas, compactas y complejas.

c) Lurzoruaren zigilatzea murriztea, lurzorua jasangarritasun handiagoz erabiliz eta ahal beste eginkizuni euts diezaion sustatuz.

c) Reducir el sellado del suelo, mediante un uso más sostenible del mismo y que mantenga tantas funciones como sea posible.

d) Natur baliabideen erabilera jasangarria sustatzea: ura, energia, lurzorua eta materialak.

d) Fomentar el uso sostenible de recursos naturales: agua, energía, suelo y materiales.

e) Habitatak eta espezieak, ingurumen naturala eta konektibitate ekologikoa zaindu eta hobetzea.

e) Preservar y mejorar los hábitats y las especies, el medio natural y la conectividad ecológica.

f) Paisaia eta kultur ondarea kontserbatu eta hobetzea.

f) Conservar y mejorar los paisajes y el patrimonio cultural.

g) Energia aurreztea, efizientzia eta energia berriztagarrien erabilera eta kogenerazioa sustatzea.

g) Fomentar del ahorro energético, la eficiencia y el uso de energías renovables y la cogeneración.

h) Aire garbia bermatzea, bai eta zarata eta argi-kutsadura handien pean bizi diren biztanleen kopurua murriztea ere.

h) Garantizar un aire limpio y la reducción de la población expuesta a niveles altos de ruido y a contaminación lumínica.

i) Ur-masen egoera ekologiko ona lortzea, bai eta baliabidearen erabilera jasangarria ere.

i) Alcanzar un buen estado ecológico de las masas de agua y un uso sostenible del recurso.

j) Aldaketa klimatikoaren aurreko kalteberatasuna gutxitzen laguntzea, kaltea arintzeko neurriak eta egokitzeko neurriak integratuz.

j) Favorecer la reducción de la vulnerabilidad al cambio climático mediante la integración de medidas de mitigación y adaptación.

k) Arrisku naturalak gutxitzea.

k) Minimizar los riesgos naturales.

3. artikulua.– Definizioak.

Artículo 3.– Definiciones.

Dekretu honetan xedatutakoetarako, hona hemen nola ulertu behar diren termino hauek:

A efectos de lo dispuesto en el presente Decreto se entenderá por:

1.– Planak eta programak: herri-administrazio batek beharrizan sozialei erantzuteko prestatzen dituen estrategia, jarraibide eta proposamenak, zuzen-zuzenean ez baizik eta proiektu-multzo baten bitartez gauzatzekoak.

1.– Planes y programas: conjunto de estrategias, directrices y propuestas que prevé una administración pública para satisfacer necesidades sociales, no ejecutables directamente, sino a través de su desarrollo por medio de un conjunto de proyectos.

2.– Organo sustatzailea: eskuduna den administrazio publikoko organoa, dagokion sektore-legerian ezarritakoaren arabera plan edo programa bat formulatu eta/edo onartzeko prozedura hasteko eskumena duena, eta, horrenbestez, ingurumen-alderdiak eduki horretan integratu behar dituena, dekretu honetan ezarritako prozedurari jarraituz.

2.– Órgano promotor: órgano de la administración pública competente, de conformidad con lo establecido en la legislación sectorial correspondiente, para iniciar el procedimiento de formulación y/o aprobación un plan o programa, y que en consecuencia debe integrar los aspectos ambientales en su contenido a través del procedimiento establecido en el presente Decreto.

3.– Ingurumen-organoa: planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko eskumena duen organoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 44. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Dekretu honetan ezarritakoaren arabera; organo sustatzailearekin lankidetzan, ingurumena babesteaz eta planak eta programak lantzean ingurumen-alderdiak txertatzeaz arduratzen da.

3.– Órgano ambiental: órgano competente para realizar la evaluación ambiental estratégica de planes y programas, conforme a lo establecido en el artículo 44 de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, según lo establecido en el presente Decreto, y que en colaboración con el órgano promotor vela por la protección del medio ambiente y la integración de aspectos ambientales en la elaboración de los planes y programas.

4.– Ingurumen-ebaluazio estrategikoa: planen eta programen gainean erabakiak hartzean ingurumen-alderdiak txertatzea ahalbidetzen duen prozesua, horretarako dekretu honetan xedatutako zenbait izapide eginez, hala nola: ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txosten bat egitea, kontsultak egitea, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena eta kontsulten emaitzak kontuan hartzea, erreferentziako agiri bat eta ingurumen-memoria bat prestatu eta aintzat hartzea, eta plan eta programa horien onespenari buruzko informazioa ematea.

4.– Evaluación ambiental estratégica: proceso que permite la integración de aspectos ambientales en la toma de decisión de los planes y programas mediante la realización de una serie de tramites previstos en el presente Decreto, como son: la elaboración de un informe de sostenibilidad ambiental, la celebración de consultas, la consideración del informe de sostenibilidad ambiental y de los resultados de las consultas, la preparación y consideración de un documento de referencia y de una memoria ambiental y el suministro de información sobre la aprobación de dichos planes y programas.

5.– Hasierako agiria: organo sustatzaileak planaren edo programaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura hasteko lantzen duen eta 8. artikuluan ezarritako informazioa biltzen duen agiri teknikoa.

5.– Documento de inicio: documento técnico que elabora el órgano promotor para la iniciación del procedimiento de evaluación ambiental estratégica del plan o programa y que contiene la información establecida en el artículo 8.

6.– Erreferentziako agiria: planak edo programak eraginpean hartutako herri-administrazioak eta interesdunak identifikatu eta horiei kontsulta egin ondoren ingurumen-organoak lantzen duen eta Organo Sustatzaileak ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean eta planean kontuan hartu behar duen agiri teknikoa.

6.– Documento de referencia: documento técnico que elabora el órgano ambiental, tras identificar y consultar a las administraciones públicas afectadas por el plan o programa y al público interesado, y que debe ser tenido en cuenta por el órgano promotor en la elaboración del informe de sostenibilidad ambiental y en el plan.

7.– Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena: organo sustatzaileak egiten duen txostena, planean edo programan integratzen dena eta dekretu honetako II. eranskineko 11. artikuluan ezarritako informazioa jaso behar duena.

7.– Informe de sostenibilidad ambiental: informe elaborado por el órgano promotor que se integra en el plan o programa y que contiene la información establecida en el artículo 11 y en el anexo II del presente Decreto.

8.– Eragindako administrazio publikoak: ingurumeneko eragin aurreikusgarriaren arabera, arlo hauetan eskuduna dutenak, besteak beste: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, akuikultura, arrantza, energia, meatzaritza, industria, garraioa, hondakinen kudeaketa, telekomunikazioak, turismoa, lurraldearen antolamendua eta hirigintza, osasuna, urak, kostaldeak, errepideak eta beste azpiegitura batzuk, ingurumena, biodibertsitatea, airea eta paisaia eta kultura-ondarea.

8.– Administraciones públicas afectadas: en función del impacto ambiental previsible, entre otras, las competentes en las siguientes materias: agricultura, ganadería, silvicultura, acuicultura, pesca, energía, minería, industria, transporte, gestión de residuos, telecomunicaciones, turismo, ordenación del territorio y urbanismo, salud, aguas, costas, carreteras y otras infraestructuras, medio ambiente, biodiversidad, aire y paisaje patrimonio cultural.

9.– Herritar interesatuak:

9.– Público interesado:

a) Edozein pertsona fisiko edo juridiko, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako kasuetako edozeinetan badago.

a) Cualquier persona física o jurídica en la que concurra cualquiera de las circunstancia previstas en el artículo 31 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

b) Irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio edo pertsona juridikoak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

b) Las asociaciones, fundaciones u otras personas jurídicas sin ánimo de lucro que cumplan los siguientes requisitos:

1) Beren estatutuetan egiaztatutako helburutzat izan ditzatela, besteak beste, natura-, kultura- eta paisaia-ondarea eta ingurumena –osotara edo ingurumenaren osagaietako bat edo batzuk– babestea, eta, estatutu horien arabera, beren jarduerak gara ditzatela dena delako plan edo programa horrek eragiten dien lurralde-esparruan.

1) Que tengan como fines acreditados en sus estatutos, entre otros, la protección del patrimonio natural, cultural y paisajístico y en general del medio ambiente o la de algunos de sus elementos en particular, y que según los citados estatutos desarrollen su actividad en el ámbito territorial que resulte afectado por el plan o programa de que se trate.

2) Gutxienez duela bi urte eratu izana legez eta inskribatu izana dagozkien erregistroetan, eta duela bi urtetik aritzea beren estatutuetan jasotako helburuak gauzatzeko beharrezkoak diren jarduerak aktiboki gauzatzen.

2) Que lleven al menos dos años legalmente constituidas e inscritas en los correspondientes registros y venga ejerciendo de modo activo las actividades necesarias para alcanzar los fines previstos en sus estatutos.

10.– Publikoa oro har: edozein pertsona fisiko edo juridiko, bai eta horiek aplikatzekoa den araudiaren arabera eratutako elkarte, erakunde eta taldeak ere.

10.– Público en general: cualquier persona física o jurídica, así como sus asociaciones, organizaciones y grupos constituidos con arreglo a la normativa que les sea de aplicación.

11.– Lurralde-esparru txikiko guneak: dekretu hau aplikatzeari begira, honako lurralde-esparru hauek jotzen dira halakotzat: hedadura urria dela-eta, bai plan edo programa baten ingurumen-ebaluazio estrategikoa baliatuz, bai plan edo programa horretan aurreikusitako ingurumen-eraginaren ebaluazioa baliatuz, ingurumenaren babes-maila eta ingurumen-integrazioa berdintsu lortzeko aukera ematen dutenak.

11.– Zonas de reducido ámbito territorial: a efectos de la aplicación del presente Decreto, se entiende como tal el ámbito territorial en el que por sus escasas dimensiones el nivel de protección del medio ambiente y la integración ambiental pueden conseguirse de forma similar, bien mediante la aplicación de la evaluación ambiental estratégica de un plan o programa, bien mediante la aplicación de la evaluación de impacto ambiental de los proyectos previstos en él.

12.– Aldaketa txikiak: onartutako plan edo programen ezaugarriak aldatzea, betiere horien estrategia, gidalerro edo proposamen, eragin-eremu edo kronologian funtsezko aldaketarik eragin gabe, baina aurreikusitako eraginen edo eragin-eremuaren ezaugarrietan desberdintasunak eraginez.

12.– Modificaciones menores: cambios en las características de los planes o programas ya aprobados que no constituyen variaciones fundamentales de las estrategias, directrices o propuestas, ámbito de afección o de su cronología pero que producen diferencias en las características de los efectos previstos o de la zona de influencia.

13.– Ingurumen-memoria: ingurumen-organoak egindako agiria, organo sustatzaileak –agiria behin betiko onartu aurretik– eta plana behin betiko onartuko duen administrazio-organoak kontuan hartu beharrekoa, zeinetan ebaluazio-prozesuan egindako ingurumen-alderdien integrazioa aztertzen baita, eta orobat ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena eta haren kalitatea, egindako kontsulten emaitzak eta emaitza horiek zenbateraino hartu diren aintzat. Horrez gain, plana edo programa aplikatzeak izango dituen ondorio garrantzitsuak aurreikusten dira bertan, eta ingurumen arloko azken manuak ezartzen.

13.– Memoria ambiental: documento que elabora el órgano ambiental y que debe ser tenido en cuenta por el órgano promotor del plan o programa, antes de su aprobación definitiva, así como por el órgano administrativo que aprueba definitivamente el plan, en el que se valora la integración de los aspectos ambientales realizada durante el proceso de evaluación, así como el informe de sostenibilidad ambiental y la calidad de éste, el resultado de las consultas y cómo éstas se han tomado en consideración, además de la previsión sobre los impactos significativos de la aplicación del plan o programa, y que establece las determinaciones ambientales finales.

4. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 4.– Ámbito de aplicación.

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren I. eranskinean zerrendatutako planek eta programek jarraitu behar dute dekretu honetan araututako ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura.

Deberán someterse al procedimiento de evaluación ambiental estratégica, regulado en el presente Decreto, los planes y programas recogidos en el anexo I de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco.

5. artikulua.– Ebaluazioa igaro behar ote duten kasuz kasu aztertzea.

Artículo 5.– Determinación del sometimiento a evaluación mediante su estudio caso por caso.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen I A eranskinaren 9. paragrafoan jasotako planek eta programek ingurumen-ebaluazio estrategikoa jaso beharko dute, Ingurumen-organoak hartutako erabaki arrazoitu eta publiko bidez, betiere ingurumenean eragin nabarmenak izan ditzaketela ondorioztatzen bada.

1.– Se someterán a evaluación ambiental estratégica, por decisión motivada y pública del órgano ambiental, cuando se determine que pueden tener efectos significativos sobre el medio ambiente, los planes y programas recogidos en el apartado 9 del anexo I, A de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco.

2.– Horretarako, organo sustatzaileak kontsulta egingo dio ingurumen arloko organoari, kontsultarekin batera honako agiri hauek igorriz: planaren edo programaren helburuak, haien aplikazio-eremua, planean zer ekintza jasotzen diren eta ekintza horiek planean non dauden jasota, bai eta planaren aplikazio-eremuaren ezaugarrien deskribapena ere.

2.– Para ello, el órgano promotor se dirigirá al órgano ambiental mediante la realización de una consulta que irá acompañada de la siguiente documentación: objetivos del plan o programa, ámbito de aplicación del mismo, acciones que se contemplan en el plan y su localización en el mismo, así como una descripción de las características del ámbito de aplicación del plan.

3.– Organo sustatzaileak igorritako agiriak ikusi ondoren, ingurumen arloko organoak, dekretu honen III. eranskinean jasotako irizpideak aplikatuz, erabakiko du ea planak edo programak ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura igaro behar duen edo ez, aldez aurretik 9. artikuluan adierazitako administrazio publikoei kontsulta eginda.

3.– A la vista de la documentación remitida por el órgano promotor, el órgano ambiental determinará si el plan o programa debe someterse al procedimiento de evaluación ambiental estratégica, aplicando los criterios que se recogen en el anexo III del presente Decreto, previa consulta, a las administraciones públicas afectadas a las que se refiere el artículo 9.

4.– Erabaki hori ebazpen bidez hartuko du, eta organo sustatzaileari jakinaraziko zaio hilabete bateko epean, 2. paragrafoan ezarritakoari jarraituz egin den eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Ingurumen arloko organoak epe bera izango du bere erabakiaren berri bitarteko elektronikoen bitartez emateko.

4.– La decisión se adoptará mediante resolución que se notificará al órgano promotor en el plazo de un mes, contado desde el día siguiente al de la recepción de la solicitud realizada conforme a lo establecido en el apartado 2. En el mismo plazo el órgano ambiental hará pública su decisión a través de medios electrónicos.

5.– Ingurumen arloko organoak irizten badio aztertutako planak edo programak ingurumen-ebaluazio estrategikoa igaro behar duela, dekretu honetako 8. artikuluan aipatzen den hasteko agiria igorri behar duela jakinaraziko dio organo sustatzaileari ebazpenarekin batera. Fase horretan egindako kontsultak Dekretu honen 9. artikuluaren ondorioetarako egindako kontsulta gisa erabili ahal izango ditu ingurumen-organoak.

5.– En los casos en que el órgano ambiental determine que el plan o programa examinado está sujeto a evaluación ambiental estratégica, se comunicará junto a la resolución, la necesidad de que el promotor remita el documento de inicio definido en el artículo 8 del presente Decreto. Las consultas realizadas en esta fase, podrán ser utilizadas por el órgano ambiental como consultas realizadas a los efectos del artículo 9 del presente Decreto.

6. artikulua.– Eskumenak.

Artículo 6.– Competencias.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteari buruzko legerian ezarritakoaren arabera, autonomia-erkidegoko ingurumen arloko organoa eskuduna izango da erreferentziako agiria egiteko, ingurumen-memoria emateko eta plan edo programa batek ingurumenaren gainean ondorio esanguratsuak dituen erabakitzeko.

1.– Conforme a lo establecido en la legislación sobre protección del medio ambiente del País Vasco, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma será competente para la elaboración del documento de referencia, para la emisión de la memoria ambiental y para la adopción de la decisión sobre si un plan o programa tiene efectos significativos sobre el medio ambiente.

Nolanahi ere, dena delako plan edo programa onartzeko oinarrizko eskumena lurralde historikoetako foru-organoei dagokienean, aurreko paragrafoan aipatutako eskumena ere organo horiei egokituko zaie, salbu eta dena delako plan edo programa horrek lurralde historiko bakar batena baino lurralde-esparrua zabalagoari eragiten badio; nolanahi ere, kasu horretan bermatu egin beharko da foru-organoek ere parte hartuko dutela prozeduran.

No obstante, en aquellos casos en los que la competencia sustantiva para la aprobación del plan o programa resida en lo órganos forales de los territorios históricos, la competencia establecida en el párrafo anterior queda atribuida a estos últimos, excepto cuando el plan o programa supere o afecte al ámbito territorial de más de un territorio histórico, supuesto éste en el que se garantizará la participación en el procedimiento de los órganos forales.

2.– Baldin eta plana edo programa onartzeko oinarrizko eskumena udalaren esku badago, autonomia-erkidegoko ingurumen arloko organoak haren eskumenaren kudeaketa materiala dagokion foru organoaren esku utzi ahal izango du.

2.– Cuando la competencia sustantiva para la aprobación del plan o programa resida en el ayuntamiento, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma podrá encomendar la gestión material de su competencia al órgano foral que corresponda.

3.– Plana edo programa sustatu duen organoari dagokio ingurumen-alderdiak planaren edo programaren edukian integratzea. Halaber, organo sustatzaileari dagokio ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena egitea, eta, dena delako plan edo programa hori egiteko eta izapidetzeko prozesuan, informaziora irispidea izateko eskubidea eta herritarrek parte hartzeko eskubidea bermatzea; horretarako, herritarren eskura jarriko du dagokion informazioa, jendaurreko informazioaren izapidea eginez eta kontsultak eginez, betiere ingurumen-kontuetan informaziora nola iritsi, parte-hartze publikoa nola gauzatu eta justiziara nola iritsi arautzen duen uztailaren 18ko 27/2006 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

3.– Corresponde al órgano promotor del plan o programa, integrar los aspectos ambientales en su contenido. Asimismo, le corresponde elaborar el informe de sostenibilidad ambiental, garantizar en el proceso de elaboración y tramitación del plan o programa el derecho de acceso a la información y a la participación pública, a través de la puesta a disposición del público de la correspondiente información, así como de la realización de los trámites de información pública y consultas, de conformidad con el procedimiento establecido en la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regula los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente y en el presente Decreto.

7. artikulua.– Hainbat plan edo programa aldi berean suertatzea eta haien arteko hierarkia.

Artículo 7.– Concurrencia y jerarquía de planes o programas.

1.– Hainbat plan edo programa aldi berean suertatzen direnean hainbat administrazio publikok sustatuta, herri-administrazio horiek dagozkien neurriak onartu beharko dituzte plan edo programa horiek elkarren osagarri izan daitezen eta ebaluazio bikoitzik gerta ez dadin; horretarako, baina, plan edo programa horietako bakoitzak ingurumenari ekarriko dizkion eragin garrantzitsu guztiak behar bezala ebaluatzen direla ziurtatu beharko da.

1.– Cuando exista una concurrencia de planes o programas promovidos por diferentes administraciones públicas, éstas deberán adoptar las medidas necesarias con el fin de que puedan complementarse y para evitar que se produzca una duplicidad de evaluaciones, asegurando que todos los efectos ambientales significativos de cada uno son convenientemente evaluados.

2.– Planei eta programei herri-administrazio beraren hainbat erabaki-gune hierarkiko dagozkienean, erabaki-prozesuaren zein fasetan dagoen kontuan hartuta egin beharko da plan edo programa bakoitzari dagokion ingurumen-ebaluazioa, ebaluazio bikoitzak eragozteko.

2.– Cuando los planes y programas se estructuren en distintos ámbitos jerárquicos de decisión de una misma administración pública, la evaluación ambiental en cada uno de ellos deberá realizarse teniendo en cuenta la fase del proceso de decisión en la que se encuentra el plan o programa, para evitar la duplicidad de evaluaciones.

3.– Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean, aukeran izango da erabaki-prozesuaren beste fase batzuetan eskuratutako informazioa baliatzea, bai eta beste herri-administrazio batzuek sustatutako planak eta programak egitean eskuratutakoa ere, eta indarrean dagoen araudia aplikatzetik eratorritako planak eta programak egitean eskuratutakoa ere bai.

3.– En el informe de sostenibilidad ambiental se podrá utilizar la información disponible que se haya obtenido en otras fases del proceso de decisión o en la elaboración de los planes y programas promovidos por otras administraciones públicas así como los que se deriven de la aplicación de la normativa vigente.

4.– Plan edo programa jakin bat garatzeko diren plan edo programek ez dute zertan ingurumen-ebaluazio estrategikorik igaro, zenbait baldintza betez gero; ingurumen-memoriek aukeran dute hala xedatzea. Hona hemen zeintzuk diren baldintza horiek:

4.– La memoria ambiental podrá determinar que no es necesario someter a evaluación ambiental estratégica los planes o programas de desarrollo de un determinado plan o programa cuando se cumplan las siguientes condiciones:

a) Planaren edo programaren ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenak justifikatu behar du zer baldintza behar diren garapen-plan edo -proiektuek ingurumenari eragin garrantzitsurik ekarri ez diezaioten.

a) Que el informe de sostenibilidad ambiental del plan o programa justifique cuales son los condicionantes necesarios para garantizar que los planes o proyectos de desarrollo no tendrán efectos significativos para el medio ambiente.

b) Ebaluatzen den plan edo programak behar besteko zehaztasunez eta lotura mailaz ezarri behar ditu baldintza horiek.

b) Que el plan o programa objeto de evaluación establezca esos condicionantes con el suficiente detalle y grado de vinculación.

Gainontzeko kasuetan, garapen-plan edo -programaren jasangarritasunari buruzko txostenaren hedadura eta xehetasun maila zehaztu beharko ditu ingurumen-memoriak.

En los demás supuestos, la memoria ambiental deberá determinar la amplitud y nivel de detalle del informe de sostenibilidad del plan o programa de desarrollo.

8. artikulua.– Hastea.

Artículo 8.– Iniciación.

1.– Organo sustatzaileak hasierako agiri bat igorriko dio ingurumen arloko organoari dekretu honen 4. artikuluan aipatutako programak eta planak prestatzean ingurumen-alderdiak txertatzeko; bertan honako hauek jasoko dira:

1.– Con el fin de integrar los aspectos ambientales en la preparación de los planes y programas citados en el artículo 4 del presente Decreto, el órgano promotor remitirá al órgano ambiental un documento de inicio en el que conste lo siguiente:

A) Honako alderdi hauei buruzko informazioa:

A) Información sobre los siguientes aspectos:

a) Plana edo programa herri-administrazio batek landu edo onartzea eskatzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren xedapen arau-emaile edo erabakiaren identifikazioa.

a) Identificación de la disposición normativa o acuerdo del Consejo de Gobierno donde se exija la elaboración o aprobación del plan o programa por una administración pública.

b) Planak edo programak garatzen dituen eskumenen identifikazioa eta deskribapena.

b) Identificación y descripción de las competencias que desarrolla el plan o programa.

c) Administrazio-eskumenak: organo sustatzailearen eta behin betiko onarpenaz arduratutako oinarrizko organoaren identifikazioa.

c) Competencias administrativas: identificación del órgano promotor y del órgano sustantivo, responsable de la aprobación definitiva.

d) Plana edo programa onartzeko eta izapidetzeko prozedura, aurreikusitakoaren arabera jendeak parte hartzeko, jendaurrean jartzeko eta kontsultak egiteko egingo diren izapideak esanbidez zehaztuta.

d) Procedimiento de aprobación y tramitación del plan o programa, detallando expresamente los trámites de de participación pública, información pública y consultas que prevean realizarse en el proceso.

e) Planaren edo programaren oinarrizko garapen-helburu eta garapen-irizpide orokorrak eta espezifikoak eta etorkizunerako aukerak.

e) Objetivos y criterios de desarrollo sustantivos generales y específicos y horizontes del plan o programa.

f) Planarekin edo programarekin erantzun beharreko premien eta gaur egungo aukera-elementuen justifikazioa.

f) Justificación de las necesidades a satisfacer por el plan o programa y de los elementos de oportunidad presentes.

g) Aurrekariak eta izapidetzea:

g) Antecedentes y tramitación:

– Hala badagokio, aurrekarien deskribapena, plana edo programa jaso den mailaz goragoko plangintza-agiriak aipatuta eta ingurumen-ebaluazioaren prozedurapean jarri den adierazita. Azken kasu horretan, ingurumen-ebaluazio horren zehaztapen nagusiak laburbildu beharko dira, eta, hala badagokio, ondorengo faseetan ebaluatzeko utzitako elementuak azpimarratu beharko dira.

– Descripción, en su caso, del los antecedentes, haciendo referencia a los documentos de planeamiento superior donde se ha contemplado el plan o programa, con indicación de si han sido sometidos a procedimiento de evaluación ambiental. En este último caso, deberán resumirse las principales determinaciones de dicha evaluación ambiental, resaltando, si fuera el caso, los elementos cuya evaluación se hubieran pospuesto a fases posteriores.

– Hala badagokio, planaren edo programaren ondorengo jardunen deskribapena, ingurumen-organoaren esku-hartzea aurreikusten bada.

– Descripción, en su caso, de las actuaciones posteriores al plan o programa previstos en los que se prevea la intervención del órgano ambiental.

h) Planaren ezaugarrien deskribapena:

h) Descripción de las características del Plan:

– Planaren edo programaren jardunak garatuko diren eremuaren eta aurreikusitakoaren arabera ingurumen-ondorio esanguratsuak jasango dituzten elementuak kokatuta dauden eremuaren espazio-mugaketa.

– Delimitación espacial de los ámbitos en el que se desarrollarán las actuaciones del plan o programa y del ámbito donde se localicen los elementos que previsiblemente sean afectados ambientalmente de forma significativa.

Hirigintza-plangintzaren kasuan:

En el caso del planeamiento urbanístico:

● Hirigintza-birsailkapenerako eta hirigintza-birkalifikaziorako proposatutako eremuen espazio-mugaketa.

● Delimitación espacial de los ámbitos propuestos de reclasificación y recalificación urbanística.

● Landa-lurzoruaren edo lurzoru urbanizaezinaren eremuan erabileren antolamendua eta erregulazioa aldatzeko proposamenak.

● Propuestas de modificación de la ordenación y regulación de usos en el ámbito del suelo rústico o suelo no urbanizable.

Lurralde-plangintza partzial eta sektorialaren kasuan: lurralde-antolamenduko eta lurralde-erregulazioko eremuen espazio-mugaketa.

En el caso de la planificación territorial parcial y sectorial: delimitación espacial de ámbitos de ordenación y regulación territorial.

– Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko legerian edo ingurumena babesteko euskal legerian zerrendatutako kategorietako batean dauden proiektuen identifikazioa.

– Identificación de los proyectos que pertenezcan a alguna de las categorías enumerados en la legislación sobre evaluación de impacto ambiental de proyectos o en la legislación sobre protección del medio ambiente del País Vasco.

i) Nazioarteko, Europako Erkidegoko, Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta/edo tokiko araudi, estrategia eta planetan finkatuta dauden eta planak edo programak izan ditzakeen ondorioei edo horien helburuei lotuta dauden ingurumen-babeseko helburuen eta garapen-irizpideen identifikazioa, baita lotutako adierazleen eta, hala badagokio, plana edo programa lantzean kontuan hartu beharreko ezarritako edo proposatutako muga aplikagarrien identifikazioa ere.

i) Identificación de los objetivos de protección medioambiental y criterios de desarrollo fijados en las normativas, estrategias y planes de escala internacional, comunitaria, estatal, autonómica y/o local, que guarden relación con los probables efectos significativos del plan o programa o con sus objetivos, así como de los indicadores asociados y, en su caso, límites establecidos o propuestos aplicables a tener en cuenta durante la elaboración del plan o programa.

j) Arrazoizko alternatiben berariazko definizioa: kontuan hartutako plangintza-alternatiben deskribapena:

j) Definición específica de alternativas razonables: descripción de las alternativas de planificación consideradas:

– Kontuan hartutako arrazoizko alternatiben identifikazioan erabilitako bideragarritasun teknikoko irizpideen deskribapena eta justifikazioa: plan edo programaren kokapenaren, garapen teknikoaren eta/edo denborazko garapenaren alternatibak.

– Descripción y justificación de los criterios de viabilidad técnica utilizados en la identificación de las alternativas razonables consideradas: alternativas de localización, de desarrollo técnico y/o desarrollo temporal del plan o programa.

– Erreferentziazko ingurumen-helburuekiko bat-etortzearen eta proportzionaltasunaren justifi-kazioa, horien garapenean zer neurritan laguntzen duten adierazita.

– Justificación de su congruencia y proporcionalidad con los objetivos ambientales de referencia, y medida en la que contribuyen a su desarrollo.

k) Ingurumenaren gaur egungo egoeraren alderdi garrantzitsuak, hala nola mehatxatuta eta/edo nazioarteko hitzarmenen eta xedapen arau-emaile orokorren bidez babestuta dauden baliabideak eta eremuak, eta, hala badagokio, planaren edo programaren ebaluazio-eremuko ingurumen-arazoak, plana aplikatu ezean denbora horretan izango zuten bilakaera kontuan hartuta.

k) Aspectos relevantes de la situación actual del medio ambiente, como recursos y espacios amenazados y/o protegidos mediante convenios internacionales y disposiciones normativas de carácter general, así como, en su caso, problemas ambientales del ámbito de evaluación del plan o programa, considerando su probable evolución, en el horizonte temporal del plan, en caso de no aplicarlo.

I) Lurraldearen ingurumen-unitate eta paisaia-unitate homogeneoak definitzea, edo metodologia, ingurumen-aldagarrietako bakoitzaren ezaugarrien analisi integratutik abiatuta. Unitate horien ingurumen-kalitatea haztatzea, eta aurreikusitako erabilerak hartzeko zer gaitasun duten analizatzea; zenbat eta gaitasun handiagoa kokapenaren eta ingurumenaren gaineko eragin txikiagoaren eskakizunei erantzuteko, orduan eta handiagoa ingurumen-kalitatea.

l) Definición de las unidades ambientales y paisajísticas homogéneas del territorio, o metodología a partir del análisis integrado de las características cada una de las variables ambientales. Valoración de la calidad ambiental de estas unidades y análisis de su capacidad de acogida a los usos previstos, que vendrá dada en función de su mayor aptitud para cubrir requisitos de localización y menor impacto sobre el medio ambiente.

m) Organo sustatzaileak baloratzea plan edo programak Natura 2000 eremuetan eragin nabarmena izan dezakeen edo ez.

m) Valoración del órgano promotor de si el plan o programa puede afectar o no de forma apreciable a los lugares Natura 2000. Dicha valoración se fundamentará aportando la siguiente información, que tendrá el grado de detalle que requiera el caso:

– Natura 2000 Sarea izenekoari banan-banan edo batera eragin liezaioketen egitasmo edo plan guztiak zeintzuk diren.

– Identificación de todos los proyectos o planes que pueden afectar individual o conjuntamente sobre la Red Natura 2000.

– Egitasmo edo plan horiek zein eragin izan lezaketen eta eragin horien ebaluazioa.

– Identificación de los impactos y evaluación de la importancia de los mismos.

– Eragina jasango duten Natura 2000 eremuen ezaugarriak.

– Características de los lugares Natura 2000 afectados.

n) Beste natura-gune babestu batzuetan eragina jasango duten eremuak (betiere 16/1994 Legearen arabera), nazioarteko garrantzi aitortua duten Ramsar hezeguneak, paisaia bereziak eta/edo bikainak, onura publikoko mendiak eta mendi babesleak, erkidegoko interesa edo/eta lehentasunezkoa duten habitatak, zuhaizti autoktonoak, ibai-eremuak eta ingurumen-kalitate eta -sentsibilitateko beste eremu batzuk.

n) Identificación de ámbitos de afección en otros espacios naturales protegidos según legislación sobre conservación de la naturaleza, humedales Ramsar de importancia internacional, paisajes singulares y/o sobresalientes, montes de utilidad pública y protectores, hábitats de interés comunitario y/o prioritario, formaciones arboladas autóctonas, ámbitos fluviales, y otros ámbitos de calidad y sensibilidad ambiental.

B) Herritar interesatuen zerrenda-proposamena; hau da, 3. artikuluaren 9. paragrafoan ezarritako herritarrena.

B) Propuesta de relación de público interesado, entendiendo por tal, el establecido en el apartado 9 del artículo 3.

2.– Arestian aipatutako informazioaz gain, aurreko atalean ezarritako j), k), l) eta m) idatzi-zatietako informazioak laburbilduta jasoko dira V. eranskinean ingurumen-ebaluazio estrategikoa eskatzeko erantsitako formularioan, eta formularioa hasierako agiriarekin batera igorri beharko da. Era berean, a), b), c), d), e), f), g) eta i) idatzi-zatietan zehaztutako informazioak V. eranskinean araututako formularioa betez baino ez dira emango.

2.– Además de la información anteriormente citada, las informaciones de los apartados j), k), l) y m) establecidos en el apartado anterior, se recogerán de forma resumida en el formulario de solicitud de evaluación ambiental estratégica adjunto en el anexo V, el cual deberá remitirse preceptivamente junto al documento de inicio. Las informaciones detalladas en los apartados a), b), c), d), e), f), g), e), i), únicamente se facilitaran mediante la cumplimentación del formulario previsto en el anexo V.

3.– Ingurumen-organoak antzematen badu aurkeztutako agiriak ez direla nahikoa planaren edo programaren ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko, sustatzaileari eskatuko dio hutsegitea konpontzeko edo eskatutako agiriak edo informazioak aurkezteko, eta hamabost egun emango dizkio horretarako; bestetik ohartaraziko dio hori egin ezean, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurreikusi bezala emango den ebazpenaren bidez.

3.– Si el órgano ambiental apreciase que el contenido de la documentación presentada no es suficiente para proceder a la evaluación ambiental estratégica del plan o programa, requerirá al promotor para que en el plazo de quince días subsane la falta o aporte los documentos o informaciones requeridas, indicándole que de no hacerlo, se le tendrá por desistido de su solicitud, previa resolución que se dictará en los términos establecidos en el artículo 42 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

4.– Ingurumen-organoak organo sustatzaileari jakinaraziko dio errekerimendu hori; hamabost egun izango ditu horretarako, 1. paragrafoan ezarritako agiriak jasotzen dituenetik kontatzen hasita.

4.– El órgano ambiental notificará el citado requerimiento al órgano promotor en el plazo de quince días, contados a partir del día siguiente al de recepción de la documentación establecida en el apartado 1.

5.– Dekretu honen 7. artikuluaren 4. paragrafoan jasotako kasuetan ez da beharrezkoa izango artikulu honetan azaldutako agiriak ingurumen-organoari bidaltzea.

5.– No será preciso remitir al órgano ambiental la documentación relacionada en este artículo en los supuestos contemplados en el apartado 4 del artículo 7, del presente Decreto.

9. artikulua.– Aldez aurreko kontsultak.

Artículo 9.– Consultas previas.

Ingurumen-organoak kontsulta egingo die planak edo programak eragindako herri-administrazioei zein herritar interesatuei; horrela bada, 8. artikuluan ezarritako agirien kopia helaraziko dizkie, baita hilabeteko epea eman ere, egokitzat jotzen dituzten oharrak egin ditzaten ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenaren hedadurari, xehetasun mailari eta zehaztapen mailari dagokienez; gainera, kasuak kasu aplikatu beharreko ingurumen-irizpide estrategikoak eta ingurumen-helburuen eta jasangarritasun-printzipioen helburuak ere jasoko dira.

El órgano ambiental consultará a las administraciones públicas afectadas por el plan o programa y al público interesado, a las cuales facilitará una copia de la documentación establecida en el artículo 8, otorgándoles un plazo de un mes para que realicen las observaciones que consideren oportunas, cuando proceda, en relación a la amplitud, nivel de detalle, grado de especificación del informe de sostenibilidad ambiental, incluyendo además, los criterios ambientales estratégicos e indicadores de los objetivos ambientales y principios de sostenibilidad aplicables en cada caso.

10. artikulua.– Erreferentziako agiria.

Artículo 10.– Documento de referencia.

1.– Organo sustatzaileak bidalitako dokumentazioa, 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta aldez aurretiko kontsulten erantzunak ikusita, ingurumen-organoak erreferentziako agiria egingo du. Agiri horretan, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenak izango duen hedadura eta xehetasun maila zehaztuko dira eta, gutxienez, dekretu honen I. eranskinean ezarritako informazioa jasoko da.

1.– A la vista de la documentación remitida por el órgano promotor conforme a lo establecido en el artículo 8 y a las respuestas de las consultas previas, el órgano ambiental elaborará el documento de referencia en el que se determinará la amplitud y nivel de detalle del informe de sostenibilidad ambiental y contendrá, como mínimo, la información establecida en el anexo I del presente Decreto.

Baldin eta, agiri horiek aztertu ondoren, ingurumen-organoak planak edo programak ingurumen-eraginik ez duela erabakiz gero, zentzu horretako ebazpen arrazoitua eman ahal izango du. Ebazpen horrek ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura amaitutzat joko du. Ingurumen-organoak bitarteko elektroniko bidez jakinaraziko du ebazpen hori.

Si, analizada la mencionada documentación, el órgano ambiental determinase la ausencia de impacto ambiental del plan o programa, podrá resolver motivadamente en ese sentido. Esta resolución finalizara el procedimiento de evaluación ambiental estratégica. El órgano ambiental hará pública dicha resolución a través de medios electrónicos.

2.– Erreferentziako agiria bi hilabeteren buruan jakinaraziko zaio organo sustatzeari, hasierako agiria jaso ondoko egunetik aurrera zenbatuta. Organo sustatzaileak erreferentziako agiria hartu beharko du kontuan plana edo programa egiteko garaian; halaber, horren edukia planean edo programan zein ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean txertatu beharko da.

2.– El documento de referencia se notificará al órgano promotor en el plazo de dos meses, contado desde el día siguiente al de la recepción del documento de inicio. El documento de referencia deberá tenerse en cuenta por el órgano promotor en la elaboración del plan o programa y su contenido deberá integrarse tanto en el plan o programa como en el informe de sostenibilidad ambiental.

3.– Ingurumen-organoak erreferentziako agiria argitaratuko du, gutxienez, baliabide elektronikoen bidez.

3.– El órgano ambiental hará público el documento de referencia, como mínimo, a través de medios electrónicos.

4.– Erreferentziako agiria egiteko epea bukatu eta artean ingurumen-organoak ez badu atera, plana edo programa egiteko prozedurari ekin ahal izango zaio.

4.– Transcurrido el plazo de evacuación del documento de referencia sin que el órgano ambiental hubiera emitido el mismo, se podrá continuar con el procedimiento de elaboración del plan o programa.

11. artikulua.– Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena.

Artículo 11.– Informe de sostenibilidad ambiental.

1.– Organo sustatzaileak, erreferentziako agiriaren edukiaren arabera, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena egingo du. Bertan, planaren helburuak garatzea ahalbidetuko duten aukera teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez bideragarriak zeintzuk diren identifikatu, deskribatu eta ebaluatuko du, eta, era berean, aukera horiek ingurumenean izan litzaketen eragin garrantzitsuak identifikatu, deskribatu eta ebaluatuko ditu.

1.– El órgano promotor conforme al contenido del documento de referencia elaborará el informe de sostenibilidad ambiental. En él se identificarán, describirán y evaluarán las alternativas técnica económica y ambientalmente viables, que permitan desarrollar los objetivos del plan, así como sus probables efectos significativos sobre el medio ambiente.

2.– Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean, gutxienez, dekretu honen II. eranskinean adierazitako informazioa jasoko da, erreferentziako agiriak zehaztutako xehetasun-mailarekin eta txostenaren kalitatea ziurtatzeko beharrezkotzat jotzen den informazioarekin. Txostenean, halaber, tokiko estrategietan beraietan helburuak planean edo programan nola integratzen diren islatuko da, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparru Programan nola integratzen diren ere.

2.– El informe de sostenibilidad ambiental contendrá como mínimo la información recogida en el anexo II del presente Decreto, con el nivel de detalle y con las especificaciones que determine el documento de referencia, así como la información que se considere necesaria para asegurar la calidad del informe. El informe reflejará asimismo, como se integran en el plan o programa los objetivos establecidos en las propias estrategias locales y en el Programa Marco Ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenak, bestalde, jendaurreko informazioaren eta kontsultaren izapideak igaro beharko ditu, hurrengo artikuluan zehazten denez.

3.– El informe de sostenibilidad ambiental se someterá a los trámites de información pública y consulta que se especifican en el artículo siguiente.

4.– Plana edo programa izapidetzeko aplikagarria den sektore-legeriak eskatutako doku-mentazioan integratuko da ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena, eta, dokumentazio horrekin batera, legeria horretan eskatutako izapideak bete beharko ditu.

4.– El informe de sostenibilidad ambiental se integrará en la documentación que sea exigida por la legislación sectorial aplicable para la tramitación del plan o programa y se someterá junto con ésta a los trámites que se exijan en la citada legislación.

12. artikulua.– Ingurumen-jasangarritasunari buruzko txostenaren kontsultak eta jendaurreko informazioa.

Artículo 12.– Consultas e información pública del informe de sostenibilidad ambiental.

1.– Organo sustatzaileak jendaurrean jarriko ditu, gutxienez 45 egunez, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena eta planaren edo programaren aldez aurreko bertsioa, plana edo programa arautzen duen araudiak agintzen dituen agiriekin batera; kontsulta ere egin beharko die, epe horretan bertan, eraginpeko herri-administrazioei eta herritar interesdunei.

1.– El órgano promotor someterá el informe de sostenibilidad ambiental y la versión preliminar del plan o programa, con la documentación que determine su normativa reguladora, al trámite de consultas de las administraciones públicas afectadas y del público interesado así como al trámite de información pública, por un plazo no inferior a 45 días.

2.– Kontsulten fase horretan, txostenak eskatu beharko dira, baldin eta aginduzkoak badira, dagokion sektore-legeriarekin bat etorriz.

2.– En esta fase de consultas deberán recabarse los informes que sean preceptivos, de conformidad con la normativa sectorial correspondiente.

3.– Ingurumen-organoak dekretu honen aplikazio-esparruan sartzen diren plan eta programei buruzko mugaz gaindiko kontsulten prozeduran parte hartuko du, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean izaten dituzten ondorioei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako eran.

3.– El órgano ambiental participara en el procedimiento de consultas transfronterizas sobre planes y programas incluidos en el ámbito de aplicaron de este Decreto, en los términos establecidos en la legislación vigente sobre evaluación de los efectos de determinados planes y programas en el medio ambiente.

4.– Kontsulten eta jendaurreko informazioaren izapidean oharrik eta alegaziorik eginez gero, organo sustatzaileak erantzun egingo die, eta erantzunaren arrazoiak ere emango ditu.

4.– El órgano promotor responderá motivadamente a las observaciones y alegaciones que se hubieran formulado en el trámite de consultas e información pública.

13. artikulua.– Ingurumen-memoria.

Artículo 13.– Memoria Ambiental.

1.– Organo sustatzaileak onartu beharreko plan edo programaren jasangarritasunari buruzko txostena bidaliko dio ingurumen-organoari, kontsulten eta informazio publikoko fasea amaiturik, eta plana edo programa behin betiko onartu aurretik; halaber, dagokion espedientearen kopia bat ere helaraziko dio, aurreko artikuluaren 2. paragrafoan aipatutako txostenak eta kontsulten eta informazio publikoko izapideetan jarritako alegazioak barne.

1.– Finalizada la fase de consultas e información pública, y antes de la aprobación definitiva del plan o programa, el órgano promotor, remitirá al órgano ambiental, el informe de sostenibilidad del plan o programa objeto de aprobación así como copia del correspondiente expediente, incluidos los informes citados en el apartado 2 del artículo anterior y las alegaciones que se hayan formulado en los trámites de consultas e información pública.

Baldin eta ingurumen-organoak irizten badio aurkeztutako agiriak ez direla nahikoa ingurumen-memoria egiteko, organo sustatzaileari eskatuko dio hutsegitea konpontzeko edo eskatutako agiriak aurkezteko, eta hamabost egun emango dizkio horretarako, agiriak jaso eta biharamunetik kontatzen hasita; bestetik, ohartaraziko dio, hori egin ezean, esanbidezko ebazpenaren ostean, eten egingo dela prozedura, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5.a) artikulua aplikatuz.

Si el órgano ambiental apreciase que la documentación presentada no es suficiente para proceder a la emisión de la memoria ambiental, requerirá al promotor en el plazo de quince días, contados a partir del día siguiente al de recepción de la documentación, concediéndole un plazo de diez días para que subsane la falta o aporte los documentos requeridos, indicándole que de no hacerlo, previa resolución expresa, se suspenderá el procedimiento en aplicación del artículo 42.5.a) de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

2.– Ingurumen-organoak ingurumen-memoria 2 hilabeteko epean jakinaraziko dio sustatzaileari.

2.– El órgano ambiental notificará al promotor la memoria ambiental en el plazo de 2 meses.

3.– Ingurumen-txostenak, gutxienez, dekretu honen IV. eranskinean zehaztutako edukia izango du.

3.– La memoria ambiental tendrá, como mínimo, el contenido que se especifica en el anexo IV del presente Decreto.

4.– Organo sustatzaileak planaren edo programaren proposamena egingo du, eta bertan ingurumen-txostenean jasotako erabakiak integratuko ditu. Halaber, erabaki horiek txostenean nola integratu diren azaltzeko agiri bat egin eta onartuko du. Agiri hori ingurumen-organoari bidaliko zaio, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren dagokion administrazio-espedientean sartzeko.

4.– El órgano promotor elaborara la propuesta del plan o programa integrando en la misma las determinaciones de la memoria ambiental, elaborando y aprobando un documento que refleje como se ha realizado dicha integración, documento que se remitirá al órgano ambiental para su incorporación al correspondiente expediente administrativo del procedimiento de evaluación ambiental estratégica.

5.– Ingurumen-memoria eta berau nola integratu den islatzen duen agiria EAEko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari igorri beharreko espedientean jasoko dira, azken horrek txostena egin dezan, betiere txosten hori egokia denean.

5.– La memoria ambiental y el documento que refleje cómo se ha realizado la integración de la memoria ambiental se incluirá, en el expediente de remisión a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco para su informe, en los supuestos en que dicho informe sea pertinente.

6.– Ingurumen-memoria aginduzkoa da. Plana behin betiko onartzen duen administrazio-ebazpenean edo, hala balegokio, onarpen hori agintzen duen legezko erabaki edo arauan, arrazoitu egin beharko da onartutako erabakia, ingurumen-memoriaren edukiarekin bat etorri ezean.

6.– La memoria ambiental es preceptiva. La resolución administrativa por la que se apruebe definitivamente el plan o, en su caso, el acuerdo o la norma legal que dicte dicha aprobación, deberá motivar la decisión adoptada cuando la misma discrepe del contenido de la memoria ambiental.

14. artikulua.– Plana edo programa izapideak egin bitartean aldatzea.

Artículo 14.– Modificación del plan o programa durante su tramitación.

1.– Plana edo programa dagokion sektore-legeriari jarraiki izapidetzen den bitartean eta Dekretu honen 12. artikuluan zehaztutako kontsultak egiteko eta jendaurrean jartzeko izapidearen ondoren, ingurumenean ebaluatu gabeko ondorio esanguratsuak izan ditzaketen aldaketak erabakitzen badira eta, nolanahi ere, aldaketak Dekretu honen 4. artikuluan ezarritako kasuetakoren batean badaude, organo sustatzaileak ingurumen-organoari jakinaraziko dio. Jakinarazpenarekin batera, 8. artikuluan adierazitako dokumentazioa igorriko da, planean edo programan aldatutako alderdiak ebaluatzeko.

1.– Si durante la tramitación del plan o programa de conformidad con la legislación sectorial que corresponda, y posteriormente al tramite de consultas e información publica detallado en el artículo 12 del presente Decreto, se acordasen modificaciones que pudieran tener efectos significativos sobre el medio ambiente no evaluados, y en todo caso cuando las modificaciones se encuentren en alguno de los supuestos establecidos en el artículo 4 del presente Decreto, el órgano promotor lo comunicará al órgano ambiental. La comunicación ira acompañada de la documentación señalada en el artículo 8 que resulte precisa al objeto de evaluar los aspectos del plan o programa modificados.

2.– Ingurumen-organoak, organo sustatzaileak bidalitako agiriak kontuan hartuta, aldaketa horrek ingurumenean eragin garrantzitsurik izan ote lezakeen erabakiko du, eta eragin garrantzitsuak izango dituela erabakiz gero, kontsultetarako eta jendaurreko informaziorako beste epe bat behar ote den zehaztuko du. Halaber, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean osatu beharreko alderdirik badagoen edo ez zehaztuko du, eta, egonez gero, zeintzuk diren.

2.– El órgano ambiental a la vista de la documentación remitida por el órgano promotor, resolverá sobre si la citada modificación puede tener efectos significativos sobre el medio ambiente y de ser así, determinará la posible necesidad de un nuevo periodo de consultas e información publica, así como los aspectos en los que debe completarse el informe de sostenibilidad ambiental.

15. artikulua.– Publizitatea.

Artículo 15.– Publicidad.

Dagokion plana edo programa onartu ondoren, organo sustatzaileak ingurumen-organoari, tartean diren administrazio publikoei eta interesa duten herritarrei jakinaraziko die beren esku eta herritarren esku jarriko direla honako agiri hauek baliabide elektronikoen bidez:

Una vez aprobado el correspondiente plan o programa, el órgano promotor notificará al órgano ambiental, a las administraciones públicas afectadas y al público interesado la puesta a disposición de las mismas y del público en general a través de medios electrónicos, de la siguiente documentación:

a) Onartutako plana edo programa.

a) El plan o programa aprobado.

b) Honako alderdi hauek laburbilduko dituen adierazpena:

b) Una declaración que resuma los siguientes aspectos:

1) Nola integratu diren planean edo programan ingurumenari dagozkion alderdiak.

1) De que manera se han integrado en plan o programa los aspectos ambientales.

2) Nola hartu diren kontuan ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena, kontsulten eta jendaurreko informazioaren emaitzak eta ingurumen-memoria, bai eta, dagokionean, prozesuan sortu diren desadostasunak ere.

2) Como se han tomado en consideración el informe de sostenibilidad ambiental, los resultados de las consultas y de la información pública y la memoria ambiental, así como, cuando proceda, las discrepancias que hayan podido surgir en el proceso.

3) Onartutako plana edo programa aukeratzeko izan diren arrazoiak, aztertu diren beste aukerekin alderatuta.

3) Las razones de la elección del plan o programa aprobados, en relación con las alternativas consideradas.

c) Plan edo programaren aplikazioak ingurumenean izandako eraginen jarraipena egiteko hartu diren neurriak.

c) Las medidas adoptadas para el seguimiento de los efectos del medio ambiente de la aplicación del plan o programa.

d) Aurreko b) eta c) idatzi-zatietan jasotako agirien laburpen ez-teknikoa.

d) Un resumen no técnico sobre la documentación contenida en los apartados b) y c).

16. artikulua.– Jarraipena.

Artículo 16.– Seguimiento.

Planen eta programen organo sustatzaileek horien aplikatzeak edo gauzatzeak ingurumenean dituen ondorio esanguratsuen jarraipena egin beharko dute, baita zuzendu ere ingurumen-ondorioei dagokienez antzeman litzaketen gabeziak ere.

Los órganos promotores de los planes y programas deberán realizar un seguimiento de los efectos significativos para el medio ambiente de la aplicación o ejecución de los mismos y de corregir a efectos ambientales las posibles deficiencias que se puedan apreciar.

Egoera horren berri eman beharko diote ingurumen-organoari, antzemandako aurkako ondorioak, ingurumen-ebaluazio estrategikoan aurreikusi gabeak, saihesteko proposaturiko neurriak adierazita.

Esta situación deberá ser notificada al órgano ambiental, señalando las medidas propuestas para evitar los efectos adversos detectados, no previstos en la evaluación de impacto estratégica.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Ingurumen-kontrolerako erakundeak.

Primera.– Entidades de control ambiental.

Eusko Jaurlaritzak ingurumen-kontrolerako erakundeei buruzko araudi espezifikoa onartutakoan (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren erakunde kolaboratzailea ingurumen arloan), ingurumen-organoa ingurumen-kontrolerako erakundeez baliatu ahalko da ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedurak izapidetzeko.

Cuando el Gobierno Vasco apruebe normativa específica sobre entidades de control ambiental (entidad colaboradora de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia ambiental), el órgano ambiental, podrá valerse de las entidades de control ambiental en la tramitación de los procedimientos evaluación ambiental estratégica.

Orobat, organo sustatzaileak ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren izapide bakoitzean eskatutako agiriak igorri ahal izango ditu, aldez aurretik ingurumen-kontrolerako erakunde batek egiaztatuta eta baliozkotuta.

Asimismo, el órgano promotor, podrá remitir la documentación exigida en cada trámite del procedimiento de evaluación ambiental estratégica, previamente verificada y validada por una entidad de control ambiental.

Bigarrena.– Proiektuen ingurumen-eraginaren ebaluazioarekiko lotura.

Segunda.– Relación con la evaluación de impacto ambiental de proyectos.

Dekretu honetan ezarritako prozeduraren arabera egindako ingurumen-ebaluazio estrategikoa kontuan hartuko da dekretua garatuko duten proiektuen ingurumen-eraginaren ebaluazioan.

La evaluación ambiental estratégica realizada conforme al procedimiento establecido en el presente Decreto se tendrá en cuenta en la evaluación de impacto ambiental de los proyectos que lo desarrollen.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Dekretu hau indarrean sartu aurretik onartutako planak eta programak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Planes y programas aprobados con anterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto.

Dekretu hau indarrean sartzen denerako hasierako onarpena izan duten edo lehenbiziko onarpen administratiboa izan duten planak eta programak ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuan ezarritako prozeduraren pean egongo dira.

Los planes y programas que a la entrada en vigor del presente Decreto hayan sido objeto de aprobación inicial o de una primera aprobación administrativa se someterán al procedimiento establecido en el Decreto 183/2003, de 22 de julio, por el que se regula el procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indarrik gabe geratuko da ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretua, xedapen iragankorrean ezarritakoari dagokionean izan ezik.

Queda derogado el Decreto 183/2003, de 22 de julio, por el que se regula el procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental, salvo para lo establecido en la disposición transitoria.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren I. eranskinaren A paragrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

Primera.– Se modifica el apartado A del anexo I de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, que queda redactado como sigue:

«A) Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedurapean jarritako planen eta programen zerrenda:

«A) Lista de planes y programas sometidos al procedimiento de evaluación ambiental estratégica:

1.– Lurralde Antolamendurako Artezpideak.

1.– Directrices de Ordenación del Territorio.

2.– Lurralde Plan Partzialak.

2.– Planes Territoriales Parciales.

3.– Lurraldearen Arloko Planak.

3.– Planes Territoriales Sectoriales.

4.– Hiri-antolamenduko plan orokorrak.

4.– Planes Generales de Ordenación Urbana.

5.– Sektorekatze-planak.

5.– Planes de Sectorización.

6.– Ingurumenean ondorio nabarmenak izan ditzaketen plangintza orokorraren bateragarritasun-planak, hiri-antolamendurako plan partzialak eta hiri-antolamendurako plan bereziak.

6.– Planes de Compatibilización del planeamiento general, Planes Parciales de ordenación urbana y Planes Especiales de ordenación urbana que puedan tener efectos significativos sobre el medio ambiente.

7.– Ingurumenean ondorio nabarmenak izan ditzaketen aurreko planen aldaketak.

7.– Modificaciones de los planes anteriores que puedan tener efectos significativos sobre el medio ambiente.

8.– Honako baldintza hauek betetzen dituzten planak edo programak:

8.– Aquellos otros planes o programas que cumplan los siguientes requisitos:

a) Herri-administrazio batek eginda edo onartuta egotea.

a) Que se elaboren o aprueben por una administración pública.

b) Lege- edo arau-xedapen batek edo ministro-kontseiluak edo autonomia-erkidego bateko gobernu-kontseiluak eskatuta egin edo onartuta egotea.

b) Que su elaboración y aprobación venga exigida por una disposición legal o reglamentaria o por acuerdo del Consejo de Ministros o del Consejo de Gobierno de una comunidad autónoma.

c) Ingurumenaren gainean ondorio nabarmenak eduki ahal izatea.

c) Que puedan tener efectos significativos sobre el medio ambiente.

d) Arlo hauetakoren batekin lotura edukitzea: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, akuikultura, arrantza, energia, meatzaritza, industria, garraioa, hondakinen kudeaketa, ur-baliabideen kudeaketa, itsas-lehorreko jabari publikoaren edo hidraulikoaren okupazioa, telekomunikazioak, turismoa, hiriko eta landa-eremuko lurraldearen antolamendua eta lurzoruaren erabileraren antolamendua.

d) Que tengan relación con alguna de las siguientes materias: agricultura, ganadería, silvicultura, acuicultura, pesca, energía, minería, industria, transporte, gestión de residuos, gestión de recursos hídricos, ocupación de los dominios públicos marítimo terrestre o hidráulico, telecomunicaciones, turismo, ordenación del territorio urbano y rural, o del uso del suelo.

9.– Honako plan eta programa hauek ingurumen-ebaluazio estrategikoa igaro beharko dute, baldin eta ingurumen arloko organoak, erabaki arrazoitu eta publikoa medio, ingurumenari kalte egin liezaioketela irizten badio, eta aurreko puntuaren a) eta b) idatzi-zatietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte:

9.– Se someterán a evaluación ambiental estratégica, por decisión motivada y pública del órgano ambiental, los siguientes planes y programas, cuando se determine que pueden tener efectos significativos sobre el medio ambiente y cumplan los requisitos establecidos en los apartados a) y b) del punto anterior:

a) Lurralde-esparru txikiko eremuak erabiltzea xedatzen duten planak eta programak.

a) Los planes y programas que establezcan el uso de zonas de reducido ámbito territorial.

b) Planen eta programen aldaketa txikiak.

b) Las modificaciones menores de planes y programas.

c) 8.d) paragrafoan adierazitakoez beste arloetako planak eta programak, eta horien berrikuspenak edo aldaketak.

c) Los planes y programas, y sus revisiones o modificaciones, en materias distintas a las señaladas en el apartado 8.d).

Ondorengo kasu hauetan, badira ezaugarri edo egoera batzuk ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin beharra dakartenak, ingurumenari nabarmenki eragingo zaiolako:

Se entenderá que en los siguientes supuestos se dan circunstancias o características que suponen la necesidad de su sometimiento a evaluación ambiental estratégica, por inferirse efectos significativos sobre el medio ambiente:

a) Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzea legezko betebeharra duten egitasmoak bihar-etzi baimentzeko esparrua zehazten dutenean. Plan edo programa batek legezko betebehar hori duten egitasmoak bihar-etzi baimentzeko esparrua zehazten duela joko da honako kasu hauetan: proiektuen kokaleku, ezaugarri, neurri edo funtzionamenduari buruz –besteak beste– irizpideak edo baldintzak ezartzen dituenean; edo proiektuen ingurumen-eraginaren ebaluazioari buruzko legerian edo Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko legeria orokorrean zehazten diren kategorietako bati dagozkion proiektuetarako baimenak nola emango diren berariaz eta zehaztasunez ezartzen dutenean.

a) Cuando establezcan el marco para la futura autorización de proyectos legalmente sometidos a evaluación de impacto ambiental. Se entiende que un plan o programa establece el marco para la autorización en el futuro de proyectos legalmente sometidos a evaluación de impacto ambiental, cuando contenga criterios o condicionantes, con respecto, entre otros, a la ubicación, las características, las dimensiones, o el funcionamiento de los proyectos o que establezcan de forma específica e identificable cómo se van a conceder las autorizaciones de los proyectos que pertenezcan a alguna de las categorías enumerados en la legislación sobre evaluación de impacto ambiental de proyectos o en la legislación general de protección del medio ambiente del País Vasco.

b) Zuzenean edo zeharka, Natura 2000 Sareko eremu bati era nabarmenean eragitea gerta daitekeenean, eta, hori dela-eta, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean horientzat ezarritako araudiaren araberako ebaluazioa behar denean.

b) Cuando, puedan afectar directa o indirectamente de forma apreciable a un espacio de la Red Natura 2000, requiriendo por tanto una evaluación conforme a su normativa reguladora, establecida en la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

c) Ondare naturalari eta biodibertsitateari buruzko oinarrizko legeria edo Euskal Autonomia Erkidegoko natura zaintzeko legeria aplikatuz emandako arau-xedapen orokorrek edo nazioarteko hitzarmenek eragindako ingurumen-babeserako erregimenen bat duten eremuetan eragiten dutenean».

c) Cuando afecten a espacios con algún régimen de protección ambiental derivado de convenios internacionales o disposiciones normativas de carácter general dictadas en aplicación de la legislación básica sobre patrimonio natural y biodiversidad o de la legislación sobre conservación de la naturaleza de la Comunidad Autónoma del País Vasco.»

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren I. eranskinaren B paragrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

Segunda.– Se modifica el apartado B del anexo I de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, que queda redactado como sigue:

Bat.– I.B eranskinean hasierako bi lerrokada erantsi dira, eta honela geratu da idatzita:

Uno.– Se incorporan dos párrafos iniciales al anexo I.B, que queda redactado en los siguientes términos:

«B) Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura bete behar duten lanen edo jardueren zerrenda.

«B) Lista de obras o actividades sometidas al procedimiento de evaluación de impacto ambiental.

Eranskin honetan jasotako lanek edo jarduerek ingurumenari buruzko eragina ebaluatzeko prozedura jarraitu beharko dute bertan ezarritako mugak berdintzen edo gainditzen dituztenean.

Las obras o actividades incluidas en este anexo sólo deberán someterse al procedimiento de evaluación de impacto ambiental cuando igualen o superen los umbrales establecidos en el mismo.

Eranskin honetan aipatutako ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneak 3/1998 Legearen 51.2 artikuluan eta Hirugarren Xedapen Iragankorrean jasotakoak baino ez dira izango, harik eta horren 51. artikuluan jasotako ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneen katalogoa onartzen den arte».

En tanto en cuanto no se proceda a la aprobación del catálogo de zonas ambientalmente sensibles recogido en el artículo 51 de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, de protección del medio ambiente del País Vasco, las zonas ambientalmente sensibles a las que se refiere este anexo serán únicamente las recogidas en el artículo 51.2 y en la disposición transitoria tercera de dicha Ley».

Bi.– Beste idazketa bat eman zaie I.B eranskinaren 3.3, 3.4, 3.6, 4.2, 8.6, 8.7, 9.1, 10.1, 10.2, 10.3, 10.4, 10.5, 14., 17., 18., 20., 21., 22. eta 25. epigrafeei, eta honela geratu dira idatzita:

Dos.– Se da una nueva redacción a los siguientes epígrafes 3.3, 3.4, 3.6, 4.2, 8.6, 8.7, 9.1, 10.1, 10.2, 10.3, 10.4, 10.5, 14, 17, 18, 20, 21, 22 y 25 del anexo I.B, que quedan redactados en los siguientes términos:

«3.3.– Guztira gutxienez 10 MW-ko potentzia duten 5 aerosorgailu edo gehiagoko parke eolikoak. Beste parke eoliko batetik gehienez 2 km-ra kokaturiko parke eolikoak, betiere batera dituzten magnitudeak kontuan hartuta aurreko mugak berdintzen edo gainditzen badira. Zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan kokaturiko parke eolikoak, horien magnitudea edozein dela ere. Arau honen ondorioetarako parke eolikoak energia eolikoaren sektoreko araudian horrela zehaztutako instalazioak izango dira.

«3.3.– Parques eólicos que tengan 5 o más aerogeneradores con una potencia total igual o superior a 10 MW. Parques eólicos que se sitúen a menos de 2 km de otro parque eólico, siempre que, considerando sus magnitudes conjuntas, se igualen o superen los umbrales anteriores. Parques eólicos que se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles cualquiera que sea su magnitud. A los efectos de esta norma únicamente se considerarán parques eólicos las instalaciones definidas como tales en la normativa sectorial de la energía eólica.

Gutxienez hektarea bat okupatzea dakarten energia fotovoltaikoko instalazioak, baldin eta zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan badaude. Horren barruan sartuko dira titular beraren edo ezberdinen instalazioak, azalera txikiagoa okupatuta ere, baldin eta beste instalazio fotovoltaiko batekin mugakide badira eta instalazio guztiek batera okupatutako azalera osoa gutxienez hektarea batekoa bada.

Instalaciones de energía fotovoltaica que conlleven una ocupación de terreno igual o superior a 1 hectárea y se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles. Se entenderán incluidas las instalaciones del mismo o de distintos titulares que, aún ocupando una superficie menor, sean colindantes con otra instalación fotovoltaica, siempre que la superficie total ocupada por las distintas instalaciones sea igual o superior a 1 hectárea.

Dagoeneko finkaturiko lursail urbanizatuetan edo lehendik zeuden eraikinen gainean kokaturiko energia fotovoltaikoko instalazioak salbuetsita daude».

Quedan excluidas las instalaciones de energía fotovoltaica que se sitúen en terrenos urbanizados ya consolidados, o bien sobre edificios preexistentes».

«3.4.– Lehen kategoriako energia elektrikoa (gutxienez 100 kV) eta, fluido motako erregai fosila, lurruna eta ur beroa garraiatzeko lineak eraikitzeko proiektuak, betiere gutxienez kilometro bateko luzera badute.

«3.4.– Proyectos de construcción de líneas de transporte de energía eléctrica de primera categoría (igual o superior a 100 kV) y de combustible fósil de tipo fluido, de vapor y agua caliente, siempre que se desarrollen en una longitud igual o superior a 1 km.

Energia elektrikoko lineak eta eraldaketa-azpiestazioak eraikitzeko proiektuak, zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan garatzen dituztenean. Azken kasu horretatik kanpo geldituko dira nagusiki edo bakarrik iltzatzeko metodoaren bidez gauzatutako energia elektrikoko linea txikiak eraikitzea».

Proyectos de construcción de líneas de energía eléctrica y subestaciones de transformación de energía eléctrica cuando se desarrollen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles. Se excluirá de este último supuesto la construcción de pequeñas líneas de energía eléctrica que se ejecuten exclusiva o principalmente mediante el método de hinca».

«3.6.– Zulaketa geotermiko sakonak».

«3.6.– Perforaciones geotérmicas profundas».

«4.2.– Hondakin arriskutsuak erretzeko industria-instalazio finkoak, bai eta hondakin horiek zabortegietako gordailuen, segurtasun-gordailuen, tratamendu kimikoaren edo kutsatzaileen balizko isuriari dagokionez antzekoa den beste edozein tratamenduren bidez ezabatzekoak ere.

«4.2.– Instalaciones industriales fijas para la incineración de residuos peligrosos así como para la eliminación de dichos residuos mediante depósito en vertedero, depósito de seguridad, tratamiento químico o cualquier otro tratamiento similar en cuanto a la posible emisión de contaminantes.

Hondakin arriskutsuak balioztatzeko industria-instalazio finkoak, olio erabilien kudeaketa barne, egunean 10 tona baino gehiagorako gaitasuna badute.

Instalaciones industriales fijas para la valorización de residuos peligrosos, incluida la gestión de aceites usados, de una capacidad de más de 10 toneladas por día.

Arriskurik gabeko hondakinak errausteko edo hondakin horiek tratamendu kimikoen bidez edo kutsatzaileen balizko isuriari dagokionez antzekoa den beste edozein tratamenduren bidez ezabatzeko industria-instalazio finkoak, egunean 50 tonatarako edo gehiagorako gaitasuna baldin badute.

Instalaciones industriales fijas para la incineración de residuos no peligrosos o de eliminación de dichos residuos mediante tratamiento químico o cualquier otro tratamiento similar en cuanto a la posible emisión de contaminantes, con una capacidad igual o superior a 50 toneladas diarias.

Hiri-hondakinetarako zabortegiak eta arriskurik gabeko industria-hondakinetarako zabortegiak.

Vertederos de residuos urbanos y vertederos de residuos no peligrosos de origen industrial.

Hondakin geldoetarako zabortegiak, egunean 10 tona edo gehiago hartzen badute, edo guztira gutxienez 25.000 tonatarako gaitasuna badute edo, muga horiek gainditzen ez badituzte ere, zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan kokaturik badaude eta gutxienez hektarea bateko azalera okupatzen badute».

Vertederos de residuos inertes que reciban 10 toneladas al día o más, o que tengan una capacidad total de 25.000 toneladas o más, o que, aún no superando estos umbrales, se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles y ocupen una superficie igual o mayor de 1 hectárea».

«8.6.– Pestizidak eta eranskin honen 8.1 epigrafean zehaztutakoak ez beste farmazia-produktu batzuk ekoizteko industria-instalazioak».

«8.6.– Instalaciones industriales para la producción de pesticidas y productos farmacéuticos distintos de los proyectos contemplados en el epígrafe 8.1 de este anexo».

«8.7.– Margoak eta bernizak, elastomeroak eta peroxidoak egiteko industria-instalazioak. Baina, produktuen artean inolako erreakzio kimikorik sortu gabe, produktu horiek nahastea besterik egiten ez duten instalazioak ez».

«8.7.– Instalaciones industriales para la fabricación de pinturas y barnices, elastómeros y peróxidos, con excepción de las instalaciones en las que únicamente se efectúen mezclas de productos, sin dar lugar a reacciones químicas entre los mismos».

«9.1.– Zuzenean edo zeharka natur gunerik ukitzen badute, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoan egin beharreko obrak, eranskin honetako 1.3 eta 9.2 paragrafoetan jasotakoak ez direnak, baina dikeak, malekoiak eta kai-muturrak zaintzeko eta atzera berriz jasotzeko lanak eta beste babes-obra batzuk kanpo utzita.

«9.1.– Obras en el dominio público marítimo-terrestre, distintas de las incluidas en los apartados 1.3 y 9.2 de este anexo, que afecten directa o indirectamente a zonas naturales, excluidos el mantenimiento y la reconstrucción de diques, malecones y otras obras de defensa.

Hondartzetan hondarra ugaritzeko obrak, gutxienez 500.000 metro kubiko hondar ekartzeko baldin badira, hondarra erauzteko lanak barne.

Obras de alimentación artificial de playas cuyo volumen de aportación de arena sea igual o superior a los 500.000 metros cúbicos, incluyendo las tareas de extracción de arena.

Itsasoari lurra jateko lanak».

Recuperación de tierras al mar».

«10.1.– Kanpinak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumen aldetik kalteberak diren guneetan badaude».

«10.1.– Campings con una superficie igual o superior a 1 hectárea que se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles».

«10.2.– Kanpoan egindako motordun ibilgailuentzako lasterketen eta proben pista eta zirkuitu iraunkorrak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute».

«10.2.– Pistas y circuitos permanentes de carreras y de pruebas para vehículos motorizados que se desarrollen en el exterior con una superficie igual o superior a 1 hectárea».

«10.3.– Suzko armak erabiltzeko tiro-eremuak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan badaude».

«10.3.– Campos de tiro con arma de fuego con una superficie igual o superior a 1 hectárea que se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles».

«10.4.– Golf-zelaiak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumen aldetik kalteberak diren guneetan badaude».

«10.4.– Campos de golf con una superficie igual o superior a 1 hectárea que se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles».

«10.5.– Parke tematikoak, hektarea bat edo gehiagoko azalera badute. Parke tematikoak, baldin eta zati batean edo oso-osorik nazioarteko tresnek babestutako guneen barruko hezeguneetan edo Natura 2000 Sareko tokietan jasota badaude».

«10.5.– Parques temáticos con una superficie igual o superior a 1 hectárea. Parques temáticos cuando se sitúen en todo o en parte en humedales incluidos en áreas protegidas por instrumentos internacionales o en lugares de la Red Natura 2000».

«14.– Paper-pasta, papera eta kartoia ekoizteko eta zelulosa ekoizteko eta tratatzeko industria-instalazioak».

«14.– Instalaciones industriales para la producción de pasta de papel, de papel y cartón y para la producción y tratamiento de celulosa».

«17.– Lurzoru urbanizaezinean dauden aparkalekuak, baldin eta 3.000 m2-ko edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumen aldetik kalteberak diren guneetan badaude».

«17.– Aparcamientos en suelo no urbanizable con una superficie igual o superior a 3.000 m2 que se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles».

«18.– Dorreen, antenen edo antzeko beste ekipo batzuen instalazioak, telekomunikazioetara edo seinaleetara edo meteorologia-datuak lortzera eta igortzera zuzendutakoak, baldin eta zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan, baita horien sarbideetan ere, kokaturik badaude (otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 51.2 artikuluaren d) eta e) idatzi-zatiak aplikatuz izendatu dira gune horiek)».

«18.– Instalaciones de torres, antenas u otros equipos similares, destinados a las telecomunicaciones o señales, o a la obtención y transmisión de datos metereológicos, que se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles designadas en aplicación de los apartados d) y e) del artículo 51.2 de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, incluyéndose sus accesos».

«20.– Industrialdeak urbanizatzeko egitasmoak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumen aldetik kalteberak diren guneetan badaude».

«20.– Proyectos de urbanización de zonas industriales con una superficie igual o superior a 1 hectárea que se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles».

«21.– Bizitegi-zonak edo merkataritza-zonak urbanizatzeko egitasmoak, baldin eta hektarea bat edo gehiagoko azalera badute eta zati batean edo oso-osorik ingurumen aldetik kalteberak diren guneetan badaude.

«21.– Proyectos de urbanizaciones de zonas residenciales y comerciales con una superficie igual o superior a 1 hectárea que se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

Hiri-zonetatik kanpoko urbanizazioen eta hotel-konplexuen egitasmoak eta horiei lotutako eraikuntzak, merkataritza-guneak eta aparkalekuak eraikitzea barne, baldin eta zati batean edo oso-osorik nazioarteko tresnek babestutako guneen barruko hezeguneetan edo Natura 2000 sareko tokietan badaude».

Proyectos de urbanizaciones y complejos hoteleros fuera de las zonas urbanas y construcciones asociadas, incluida la construcción de centros comerciales y de aparcamientos, cuando se sitúen en todo o en parte en humedales incluidos en áreas protegidas por instrumentos internacionales o en lugares de la Red Natura 2000».

«22.– Azaleraz gutxienez 3.000 m2-koak diren txatar-biltegiak, eta ibilgailuak desegiteko tokiak, baldin eta zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan badaude.

«22.– Almacenamiento de chatarra, cuya superficie sea igual o superior a 3.000 m2, y desguace de vehículos, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

Kanpo gelditzen dira portuetan kokaturiko txatar-biltegien jarduerak, estibatzeko eta desestibatzeko jarduerekin lotuta».

Se exceptúan las actividades de almacenamiento de chatarra localizadas en puertos, relacionadas con actividades de estiba y desestiba».

«25.– Aurreko paragrafoetako egitasmoak, baldin eta metodo edo produktu berriak garatzeko edo probatzeko bakarrik edo nagusiki balio badute eta gutxienez 2 urtez erabiltzea aurreikusita badago.

«25.– Los proyectos de los apartados anteriores que sirvan exclusiva o principalmente para desarrollar o ensayar nuevos métodos o productos y cuya utilización esté prevista para un plazo superior a dos años.

Aurreko lerrokadan aipatutako egitasmo berak, baldin eta bi urte baino gutxiagoz erabiltzea aurreikusita badago, zati batean edo oso-osorik nazioarteko tresnek babestutako guneen barruko hezeguneetan edo Natura 2000 sareko tokietan jasota badaude».

Los mismos proyectos citados en el párrafo anterior cuya utilización esté prevista para un plazo inferior a dos años cuando se sitúen en todo o en parte en humedales incluidos en áreas protegidas por instrumentos internacionales o en lugares de la Red Natura 2000».

Hiru.– I.B eranskinean 26. epigrafea erantsi da, eta honela geratu da idatzita:

Tres.– Se introduce un nuevo epígrafe 26 en el anexo I.B, que queda redactado en los siguientes términos:

«26.– Eranskin honetan jasotako egitasmo baten edozein aldaketa edo handitze, baldin eta aldaketa edo handitze horrek, berez, eranskin honetan ezarritako mugak betetzen baditu.

«26.– Cualquier modificación o extensión de un proyecto consignado en el presente anexo, cuando dicha modificación o extensión cumple, por sí sola, los posibles umbrales establecidos en el presente anexo.

Izaera bereko eta toki berean egindako egitasmoak zatikatzeak ez du eragotziko eranskin honetan ezarritako mugak aplikatzea; horretarako, izan ere, kontuan hartutako egitasmo bakoitzaren magnitudeak edo neurriak pilatuko dira».

El fraccionamiento de proyectos de igual naturaleza y realizados en el mismo espacio físico no impedirá la aplicación de los umbrales establecidos en este anexo, a cuyos efectos se acumularán las magnitudes o dimensiones de cada uno de los proyectos considerados».

Hirugarrena.– Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren datu-basea.

Tercera.– Base de datos de evaluación ambiental estratégica.

Ingurumen arloko eskumenak dituen sailaren titularraren aginduz bi urteko epea egongo da ingurumen-ebaluazio estrategikoaren datu-base bat arautzeko; horren xedea planen eta programen ingurumen-ebaluazioak sortutako informazioa eskura edukitzea, herritar interesatuek horretara jo ahal dezaten bitarteko elektronikoen bidez; betiere otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatutakoa beteta, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta datuak babesteko euskal bulegoa sortzeari buruzkoan, alegia.

Por Orden de la persona titular del departamento que tenga atribuidas las competencias en materia de medio ambiente se regulará, en el plazo de dos años, la elaboración de una base de datos de evaluación ambiental estratégica que tendrá como finalidad disponer de la información que genere la evaluación ambiental de planes y programas para hacerla accesible a las personas interesadas a través de medios electrónicos, respetando en todo caso, lo establecido en Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

Laugarrena.– Gaikuntza.

Cuarta.– Habilitación.

Ingurumenaren arloan eskumenak dituen saila gaitzen da honen bidez, dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapen eta jarraibide tekniko guztiak eman ditzan. Horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ingurumenaren arloan eskumenak dituen sailaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Se habilita al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente a dictar cuantas disposiciones e instrucciones técnicas sean necesarias para el desarrollo de lo establecido en el presente Decreto. Las mismas se publicarán en el Boletín Oficial del País Vasco y en la sede electrónica del departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente.

Bosgarrena.– Indarrean jartzea.

Quinta.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

211/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, I. ERANSKINA

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 16 de octubre de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

ANEXO I AL DECRETO 211/2012, DE 16 DE OCTUBRE

Erreferentziako agiriaren edukia:

Contenido del documento de referencia:

a) Aplikatu beharreko ingurumen arloko helburu estrategikoak, jasangarritasun-printzipioak eta -irizpideak, bai eta horiei loturiko adierazleak ere, eta hala badagokio, plana lantzean kontuan hartu beharreko ezarritako edo proposatutako muga aplikagarriak. Gainera, erreferentziako agiria prestatzeko kontuan hartu diren arauzko, erregelamenduzko eta onarpen orokorreko iturriak ere adieraziko dira.

a) Los objetivos ambientales estratégicos, principios y criterios de sostenibilidad aplicables, así como los indicadores asociados, y en su caso los límites establecidos o propuestos aplicables, a tener en cuenta durante la elaboración del plan. Además, se señalarán las fuentes normativas, reglamentarias y de general aceptación que se hubieran tomado en consideración para la elaboración del documento de referencia.

b) Ingurumen-ebaluazioaren eremu geografikoa.

b) Ámbito geográfico objeto de evaluación ambiental.

c) Eremu aipagarriak ondo zehaztea, hainbat ikuspuntutatik: kontserbazioa, hauskortasuna, kalitate ekologikoa eta paisaia-kalitatea, adierazgarritasuna, dibertsitatea, heldutasuna, landarediaren egitura, basabizitzarako garrantzia, natura-balioen berezitasuna edo babes berezia, bai eta, horrelakorik badago, ebaluazioaren eremuko ingurumen-arazoak ere. Dokumentazio kartografikoa.

c) Determinación precisa de las áreas relevantes desde el punto de vista de la conservación, fragilidad, calidad ecológica y paisajística, representatividad, diversidad, madurez, estructura de la vegetación, importancia para la vida silvestre, singularidad o especial protección por sus valores naturalísticos, así como, en su caso, problemas ambientales en el ámbito de evaluación. Documentación cartográfica.

d) Eremu batzuk zehaztea, non etorkizunean egingo diren jarduketak arazotsuak edo onartezinak izan daitezkeen ingurumen-ondorioetarako. Hala badagokio, ingurumen-organoaren iritziz onarpen orokorreko arauetan edo azterlan teknikoetan ezarritako muga-balioak gainditzen dituzten jarduerak edo erabilerak direlako aldatu edo kendu beharko liratekeen jarduketak.

d) Definición de ámbitos donde las futuras localizaciones de actuaciones podrían ser a efectos ambientales problemáticas o inaceptables. En su caso, actuaciones del Plan que a juicio del Órgano Ambiental debieran ser modificadas o suprimidas por tratarse de actividades o usos que superen los valores límite o guía establecidos en normas o estudios técnicos de general aceptación.

e) Egindako aldez aurreko kontsultei emandako erantzunen ingurumen-azterketa laburra, espresuki aipatuta, halakorik badago, erakunde kontsultatuek edo herritar interesatuek proposatzen dituzten alternatibak, sustatzaileak planteatzen dituenen gehigarri.

e) Breve análisis ambiental de las respuestas a las consultas previas realizadas, señalándose expresamente, con Documentación cartográfica en su caso, las alternativas que proponen las Entidades Consultadas o el Público interesado y que son adicionales a las planteadas por el Promotor.

f) Behar izanez gero, ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenari erantsi behar zaion informazio eta dokumentazio gehigarria.

f) Información y documentación adicional que, en su caso, deba incorporarse al Informe de Sostenibilidad Ambiental.

g) Kontuan hartu beharreko funtsezko alderdien definizioa, bai eta ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean duten irismenarena ere.

g) Definición de los aspectos fundamentales a considerar y de su alcance en el Informe de Sostenibildad Ambiental.

h) Organo sustatzaileak Natura 2000ko tokietan eragin nabarmena edukitzeko aukeraz emandako ondorioen balorazioa, eta ebaluazio egokia eskatzea, hala badagokio, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarritako araudiari jarraiki, eta kasuak behar duen xehetasun mailarekin (Habitatei buruzko 92/43/EEE zuzentarauaren 6. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoen xedapenei buruzko metodologia-gida, 1. fasea, bahetzea).

h) Valoración de las conclusiones sobre la posibilidad de afección apreciable a los lugares Natura 2000, aportadas por el órgano promotor, y requerimiento de una adecuada evaluación, en su caso, conforme a la normativa reguladora establecida en la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, con el grado de detalle que requiera el caso (Guía metodológica sobre las disposiciones de los apartados 3 y 4 del artículo 6 de la directiva sobre hábitats 92/43/CEE, fase 1, cribado).

i) Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenean kontuan hartu beharreko adierazle kuantitatiboen eta/edo kualitatiboen proposamena, planaren eta haren proposamenen ingurumen-eraginaren ebaluazioa egiteko eta horren ondorioak ikuskatzeko programa eraginkorra aurkezteko. Behar izanez gero, inpaktuen balorazioa egiteko gehienezko mailak edo erreferentziako mailak ezartzea.

i) Propuesta de indicadores cuantitativos y/o cualitativos a considerar en el Informe de Sostenibilidad Ambiental, con objeto de llevar a cabo la evaluación de impacto ambiental del plan y de sus propuestas y de plantear un programa eficaz de supervisión de sus efectos. En su caso, establecimiento de niveles límite o de referencia para la valoración de los impactos.

j) Eragindako administrazio publikoak eta interesa duten herritarrak identifikatzea (ondoren, plana sustatzen duen organoak kontsulta egin beharko die herritar horiei).

j) La identificación de las Administraciones públicas afectadas y del público interesado que deberá ser posteriormente consultado por el órgano promotor del plan.

k) Jendaurreko informazioaldia eta kontsultak egiteko erak, iraupena eta epeak (gutxienez, 45 egun izango dira) definitzea. Horretarako, hala dagokionean, plana edo programa onartzeko prozeduran ezarritako entzunaldiko eta jendaurreko informazioko izapideak hartuko dira kontuan, izapide horiek eta ingurumen-ebaluazio estrategikoari dagozkionak aldi berean egin ahal izateko.

k) La definición de las modalidades, la amplitud y los plazos de información pública y consultas, que como mínimo serán de 45 días. Para ello, se tendrán en cuenta, cuando procedan, los trámites de audiencia e información pública establecidos en el procedimiento de aprobación del plan o programa, con la finalidad de simultanear dichos trámites con los propios de la evaluación ambiental estratégica.

211/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, II. ERANSKINA
ANEXO II AL DECRETO 211/2012, DE 16 DE OCTUBRE

Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenaren edukia:

Contenido del informe de sostenibilidad ambiental:

12. artikuluan aurreikusten den ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenak bildu beharko duen informazioa, gutxienez, honako hau izango da:

La información que deberá contener el informe de sostenibilidad ambiental previsto en el artículo 12 será, como mínimo, la siguiente:

a) Planaren edo programaren edukiaren eta helburu nagusien laburpen bat, bai eta ingurumenean kontrako sinergien eta metatze-efektuen sorreran eragin dezaketen beste plan batzuekin eta konexuekiko dituen erlazioak ere, hierarkiako eta zeharkako harremana identifikatuta.

a) Un resumen del contenido, objetivos principales del plan o programa y relaciones con otros planes y programas conexos que pueden incidir en la generación de sinergias y efectos acumulativos ambientales adversos, identificando su relación jerárquica y transversal.

b) Nazioarteko, erkidegoko, Estatuko, autonomiako eta/edo tokiko esparruetan finkatutako ingurumen-babeseko helburuak, plan edo programak izan litzakeen ondorio nabarmenekin zerikusia dutenak, erreferentziako agirian jasota, eta plan edo programa horiek lantzean helburu horiek eta beste edozein ingurumen-alderdi nola hartu dituzten kontuan, hala badagokio, ezarritako edo proposatutako adierazleen eta mugen erabileran oinarrituta.

b) Los objetivos de protección ambiental fijados en los ámbitos internacional, comunitario, estatal, autonómico, foral y/o local, que guardan relación con los probables efectos significativos del plan o programa, recogidos en el documento de referencia, y una justificación sobre la manera en que tales objetivos y cualquier aspecto ambiental se han tenido en cuenta durante su elaboración y, fundada, en su caso, en el uso de indicadores y límites establecidos o propuestos.

c) Ingurumenaren oraingo egoeraren alderdi nabarmenak, plana aplikatu ezean denbora horretan izango zuten bilakaera kontuan hartuta.

c) Los aspectos relevantes de la situación actual del medio ambiente, considerando su probable evolución, en el horizonte temporal del plan, en caso de no aplicarlo.

d) Eragin garrantzitsua izan dezaketen zonen ingurumen-ezaugarriak.

d) Las características ambientales de las zonas que puedan verse afectadas de manera significativa.

e) Planerako edo programarako aipagarria den edozein arazo, eta hor sartzen dira, besteak beste, natura-gune eta espezie babestuei buruzko legeria aplikagarriarekin bat etorriz izendatutako ingurumen-garrantzi bereziko edozein zonarekin zerikusia duten arazoak.

e) Cualquier problema ambiental existente que sea relevante para el plan o programa, incluyendo en concreto los relacionados con cualquier zona de particular importancia ambiental designada de conformidad con la legislación aplicable sobre espacios naturales y especies protegidas.

f) Lurraldearen ingurumen-unitate homogeneoak definitzea, paisaia-ezaugarrien, natura-baliabideen, ondare historiko-artistikoaren eta abarren analisi integratutik abiatuta. Unitate horien ingurumen-kalitatea baloratzea eta erabiltzeko gaitasuna aztertzea.

f) Definición de las unidades ambientales homogéneas del territorio a partir del análisis integrado de sus características paisajísticas, los recursos naturales, el patrimonio histórico-artístico, etc. Valoración de la calidad ambiental de estas unidades y análisis de la capacidad de uso.

g) Planaren edo programaren ondorioak ikuskatzeko programa bat; bertan adierazleak deskribatuko dira eta, hala badagokio, ondorio nabarmenen erreferentziako muga-balioak (positiboak eta negatiboak), bai eta ikuskatzeko ardura duten pertsonak eta programa txertatuko den dokumentu planifikatzailea ere, edo, horrelakorik ezean, plan edo programaren jarraipenaren iraupena eta maiztasuna.

g) Un programa de supervisión de los efectos del plan o programa, en el que se describan los indicadores y, en su caso, valores límite de referencia de los efectos más significativos, tanto positivos como negativos, caracterizados como tal, así como las personas responsables de su supervisión y el documento planificador en el que se integrará el programa, o, en su defecto, la duración y frecuencia del seguimiento del plan o programa.

h) Ingurumenean egon daitezkeen ondorio adierazgarriak, honako alderdi hauek sartuta: biodibertsitatea, biztanleria, giza osasuna (faktore horren inguruan, datuak sexuka banakatuko dira, betiere horretarako datuak daudenean), fauna, flora, lurra, ura, airea, faktore klimatikoak, kultura-ondarea, ondare historikoa, paisaia eta faktore horien arteko elkarreragina barne direla, eta, kontuan hartuak izateko, eragindako ekosistemek ematen dituzten ingurumen-zerbitzuak ebaluatuko dira. Behar izanez gero, beste alderdi batzuk azalduko dira, baldin eta haien ebaluazioa egokiagoa bada prozesuaren aurreragoko beste fase batzuetan, ebaluazioak bikoiztea saihesteko.

h) Los probables efectos significativos en el medio ambiente, incluidos aspectos como la biodiversidad, la población, la salud humana (en relación a este factor los datos se desglosarán por sexo, siempre que se dispongan datos al efecto), la fauna, la flora, la tierra, el agua, el aire, los factores climáticos, los bienes materiales, el patrimonio cultural, incluido el patrimonio histórico, el paisaje y la interrelación entre estos factores y evaluando, para su toma en consideración, los servicios ambientales prestados por los ecosistemas afectados. En su caso, y al objeto de evitar duplicar evaluaciones, se razonarán los aspectos cuya evaluación es más adecuada en otras fases posteriores del proceso.

i) Beharrezkoa bada, Natura 2000ko tokietan eragindako ondorioen balorazioa, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean ezarritako araudiari jarraiki, eta kasuak behar duen xehetasun mailarekin (Habitatei buruzko 92/43/EEE zuzentarauaren 6. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoen xedapenei buruzko metodologia-gida, 2. fasea, ebaluazio egokia).

i) En su caso, una evaluación de las repercusiones en los lugares de la Red Natura 2000, conforme a la normativa reguladora establecida en la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, con el grado de detalle que requiera el caso (Guía metodológica sobre las disposiciones de los apartados 3 y 4 del artículo 6 de la directiva sobre hábitats 92/43/CEE, fase 2, adecuada evaluación).

j) Alternatibak hautatzeko prozesuaren laburpen arrazoitu bat, bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumen arlokoa eta planaren helburuekiko bat-etortzea eta proportzionaltasuna justifikatuko dituena, batez ere ingurumen-helburuekikoak. Halaber, alternatiben ebaluazioa eta azken hautaketa nola egin ziren deskribatu beharko da, hautatutako gainerako alternatibak aukerarik onentzat hartu ez izanaren arrazoiak zehaztuta eta balioetsitako alternatiba bakoitzak ingurumen-helburuak lortzeko egindako ekarpena azpimarratuta. Ebaluazio horren erreferentzia-esparrua plana aplikatu ezean (0 alternatiba) alderdi garrantzitsuek izango duten bilakaera izango da, c) puntuan aipatutakoa. Proposamen teknologikoen kasuan, aukeren artean hautatzeak berekin dakar aukera horietako bakoitzaren egoerari buruzko laburpen bat ere; hautaketaren arrazoiak justifikatu egin beharko dira, kasu bakoitzean erabilgarri dauden teknika onenen aldean.

j) Un resumen motivado del proceso de selección de alternativas, que justifique su viabilidad técnica, económica y ambiental, y su congruencia y proporcionalidad con los objetivos del plan y en especial los objetivos ambientales. Así mismo, deberá describirse la manera en que se realizó la evaluación y elección final de alternativas, especificando las razones por las que el resto de alternativas seleccionadas no se han considerado como la mejor opción y destacando la contribución al desarrollo de los objetivos ambientales de cada una de las alternativas valoradas. Dicha evaluación, tendrá como marco de referencia la probable evolución de los aspectos relevantes en caso de no aplicación del plan (alternativa 0), a la que se refiere el punto c). La selección de las alternativas en caso de propuestas tecnológicas, incluirá un resumen del estado del arte de cada una y justificará los motivos de la elección respecto a las mejores técnicas disponibles en cada caso.

k) Plana edo programa aplikatzeak ingurumenean izan lezakeen edozein eragin negatibo garrantzitsu prebenitzeko, murrizteko eta, ahal den neurrian, konpentsatzeko aurreikusitako ingurumen-integrazioko neurriak, bai eta horien kostu ekonomikoaren estimazioa eta gauzatzeko denboraren planifikazioa ere. Gainera, beheragoko mailako planetan edo horiek garatzeko egitasmoetan kontuan hartu beharreko neurriak ere zehaztuko dira.

k) Las medidas de integración ambiental previstas para prevenir, reducir y, en la medida de lo necesario, contrarrestar cualquier efecto significativo negativo en el medio ambiente por la aplicación del plan o programa, así como una estimación de su coste económico y planificación temporal de su ejecución. Además, se especificarán las medidas que deban considerarse en los planes de rango inferior o en sus proyectos de desarrollo.

l) Eskala proportzionaleko kartografia c), d), e) eta f) idatzi-zatietan jasotako alderdiei dagokienez, baita alternatiben kokapenari buruzkoa ere.

l) Cartografía a escala proporcional de los aspectos contenidos en los apartados c), d), e) y f) y de la localización de las alternativas.

m) Aurreko lerrokadei jarraiki emandako informazioaren laburpen ez-teknikoa, alderdirik nabarmenenak kartografikoki islatuta.

m) Un resumen no técnico de la información facilitada en virtud de los párrafos precedentes, con plasmación cartográfica de los aspectos más destacables.

n) Hautatutako alternatibaren/alternatiben bideragarritasun ekonomikoari buruzko txostena, baita plan edo programaren ondorio negatiboak prebenitzeko, murrizteko edo arintzeko neurriena ere, horien ondoriozko ingurumen-kostuak nazioartekotzea bermatuta.

n) Un informe sobre la viabilidad económica de la(s) alternativa(s) elegida(s) y de las medidas dirigidas a prevenir, reducir o paliar los efectos negativos del plan o programa, que garantice la internalización de los costos ambientales que derivan de las mismas.

Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenaren edukia, garapen-plan edo -programen ingurumen-ebaluazio estrategikoan, horren irismen eta eduki zehatzera egokituko da, 7.4 artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.

En la evaluación ambiental estratégica de los planes o programas de desarrollo, el contenido del informe de sostenibilidad ambiental, se adecuará a su concreto alcance y contenido, de acuerdo con lo señalad en el artículo 7.4.

211/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, III. ERANSKINA
ANEXO III AL DECRETO 211/2012, DE 16 DE OCTUBRE

Ingurumenaren gaineko ondorioen garrantzi posiblea zehazteko irizpideak, ondorio horiek planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura pean ezartzeko:

Criterios para determinar la posible significación de los efectos sobre el medio ambiente, a los efectos de su sometimiento a evaluación ambiental estratégica de planes y programas:

1.– Plan eta programen ezaugarriak, bereziki honako hauek kontuan hartuta:

1.– Las características de los planes y programas, considerando en particular:

a) Planak edo programak zenbateraino ezartzen duen proiektu eta beste jarduera batzuetarako esparru bat, proiektuen kokaleku, izaera, neurri edo funtzionamendu-baldintzak zehaztuz, edo baliabideak esleituz.

a) La medida en que el plan o programa establece un marco para proyectos y otras actividades con respecto a la ubicación, la naturaleza, las dimensiones, las condiciones de funcionamiento o mediante la asignación de recursos.

b) Planak edo programak zenbateraino eragiten duen beste plan edo programa batzuetan, are hierarkizatuta daudenetan ere.

b) La medida en que el plan o programa influye en otros planes o programas, incluidos los que estén jerarquizados.

c) Plana edo programa egokia den edo ez ingurumen-gogoetak integratzeko, garapen jasangarria sustatzearren, bereziki.

c) La pertinencia del plan o programa para la integración de consideraciones ambientales, con el objeto, en particular, de promover el desarrollo sostenible.

d) Planarekin edo programarekin lotutako ingurumen-arazo garrantzitsu batzuk.

d) Problemas ambientales significativos relacionados con el plan o programa.

e) Plana edo programa egokia den edo ez ingurumenaren arloko erkidego- edo estatu-legedia ezartzeko (adibidez, hondakinen kudeaketarekin edo ur-baliabideen babesarekin lotutako plan edo programak).

e) La pertinencia del plan o programa para la implantación de la legislación comunitaria o nacional en materia de medio ambiente (por ejemplo, los planes o programas relacionados con la gestión de residuos o la protección de los recursos hídricos).

2.– Ondorioen eta eragina jasan lezaketen guneen ezaugarriak, bereziki honako hauek kontutan hartuta:

2.– Las características de los efectos y del área probablemente afectada, considerando en particular:

a) Ondorioen probabilitatea, iraupena, maiztasuna eta itzulgarritasuna.

a) La probabilidad, duración, frecuencia y reversibilidad de los efectos.

b) Ondorioen izaera metakorra.

b) El carácter acumulativo de los efectos.

c) Ondorioen mugaz haraindiko izaera.

c) El carácter transfronterizo de los efectos.

d) Giza osasunerako edo ingurumenerako arriskuak (adibidez, istripuek eragindakoak).

d) Los riesgos para la salud humana o el medio ambiente (debidos, por ejemplo, a accidentes).

e) Ondorioen magnitudea eta espazio-irispidea (eragina jasan lezakeen udalerriaren eremu geografikoa eta tamaina).

e) La magnitud y el alcance espacial de los efectos (área geográfica y tamaño de la población que puedan verse afectadas).

f) Honako hauengatik eragina jasan lezakeen gunearen balioa eta kalteberatasuna:

f) El valor y la vulnerabilidad del área probablemente afectada a causa de:

1) Natura-ezaugarri bereziak edo kultura-ondarea.

1) Las características naturales especiales o el patrimonio cultural.

2) Ingurumen-kalitateko estandarrak edo gehienezko balioak gainditzea.

2) La superación de estándares de calidad ambiental o de valores límite.

3) Lurzoruaren ustiapen intentsiboa.

3) La explotación intensiva del suelo.

4) Erkidegoko, nazioarteko, Estatuko edo autonomiako eremuetan aitortuta dauden babes maila duten habitat, espezie edo paisaien gaineko ondorioak.

4) Los efectos sobre hábitats, especies o paisajes con rango de protección reconocido en los ámbitos, autonómico, estatal, comunitario o internacional.

211/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, IV. ERANSKINA
ANEXO IV AL DECRETO 211/2012, DE 16 DE OCTUBRE

Ingurumen-memoriaren edukia:

Contenido de la memoria ambiental:

a) Ingurumen-alderdiak planaren proposamenean integratzeari buruzko balorazioa.

a) Valoración de la integración de los aspectos ambientales en la propuesta del plan.

b) Eragindako Natura 2000 Sareko tokietan planaren ondorioen gaineko ebaluazio egokiaren ondorioak baloratzea, hala badagokio.

b) Valoración de las conclusiones de la adecuada evaluación de las repercusiones del plan en los lugares de Red Natura 2000 afectados, en su caso.

c) Ebaluazio-prozesuaren analisia.

c) Análisis del proceso de evaluación.

d) Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenari eta txosten horren kalitateari buruzko analisia eta balorazioa; besteak beste, hau baloratuko da: ea erreferentziako agiriaren eskakizunak bete diren edo ez.

d) Análisis y valoración del informe de sostenibilidad ambiental y su calidad, valorando entre otros aspectos, si los requerimientos del Documento de Referencia han sido satisfechas en el mismo.

e) Eragin garrantzitsuen aurreikuspenari buruzko analisia.

e) Análisis de la previsión de los impactos significativos.

f) Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostenaren ondorioen balorazioa.

f) Valoración de las conclusiones del Informe de Sostenibilidad Ambiental.

g) Kontsulten emaitzak baloratzea, bai eta emaitzak nola hartu diren kontuan baloratzea ere.

g) Valoración del resultado de las consultas y sobre cómo éstas se han tomado en consideración.

h) Behar izanez gero, erreferentziako dokumentua eman ondoren egindako aldaketei buruzko balorazioa, ingurumen-ikuspegitik.

h) En su caso, valoración de los cambios realizados posteriormente a la emisión del Documento de Referencia, desde la perspectiva ambiental.

i) Planaren edo programaren proposamenari erantsi behar zaizkion ingurumen-integrazioko neurriak adieraztea (prebentiboak eta, kasuan kasu, konpentsatzaileak).

i) Indicación de las medidas de integración ambiental (preventivas y en su caso compensatorias) que deban agregarse a la propuesta del plan o programa.

j) Ingurumenari dagozkion alderdien jarraipena egiteko plana, plan horren agintaritza arduraduna eta periodizitatea berariaz adierazita. Hala badagokio, plan edo programaren proposamenean txertatzea beharrezkotzat iritzitako ingurumen-jarraipenerako jarduketa gehigarriak adieraztea.

j) Plan de Seguimiento Ambiental, con indicación expresa de la autoridad responsable del mismo y de su periodicidad. En su caso, indicación de las actuaciones adicionales de seguimiento ambiental que se considere necesario integrar en la propuesta del plan o programa.

k) Planean moldatu edo ezabatu egin beharko liratekeen jarduketak zeintzuk diren adieraztea.

k) Indicación de las actuaciones del plan que debieran ser redefinidas o suprimidas.

l) Planaren edo programaren garapen-agirien ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako edo, hala badagokio, ebaluatu beharreko planean aurreikusitako proiektuen ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluaziorako jarraibideak.

l) Directrices para la evaluación de impacto ambiental de los documentos de desarrollo del plan o programa o, en su caso, de la evaluación individualizada de impacto ambiental de los proyectos previstos en el plan objeto de evaluación.

211/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, V. ERANSKINA
INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ESKABIDEA
ANEXO V AL DECRETO 211/2012, DE 16 DE OCTUBRE
SOLICITUD DE EVALUACION AMBIENTAL ESTRATEGICA

Sarrera eta aurrekariak.

Introducción y antecedentes.

Aurreikusitako plan edo programaren datu orokorrak.

Datos generales del plan o programa previsto.

Plan edo programaren titulua edo xedea.

Título y objeto del plan o programa.

Erantsitako inprimakiak plan edo programaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura hasteko hasierako agiriarekin (HA) batera aurkeztu beharreko eskaera betetzea ahalbidetzen du, betiere dekretu honen 8. artikuluan adierazitakoari jarraiki; horrela bada, berarekin batera doan hasierako agiriaren laburpen bat da.

El formulario adjunto permite cumplimentar la solicitud que debe acompañar al Documento de Inicio (DI) para comenzar el procedimiento de Evaluación Ambiental Estratégica del Plan o Programa, de acuerdo con lo señalado en el artículo 8 de este Decreto, constituyendo una síntesis del DI al que acompaña.

Jarraibide tekniko osagarri batek eskaera-inprimaki honen zehaztapenak xehetasun handiagoz garatuko ditu eta, gainera, informazio gehigarria ere emango du, agiri hau zein HA egoki betetzeko modu eraginkorrean laguntzeko sustatzaile gisa baliagarria izango dena. Inprimaki honek funtsezko helburu hau du: plana edo programa lantzean kontuan hartu beharreko ingurumen-alderdiak egiaztatzeko zerrenda izatea, lortu nahi diren emaitzen logikari erantzuten dion analisi-segida baten arabera aurkeztuta; hau da, plangintzan ingurumen-alderdiak ahalik eta goizen eta osatuen erantsita.

Una Instrucción Técnica complementaria desarrollará con mayor detalle las especificaciones del presente formulario de solicitud, y aportará información adicional que servirá al promotor de eficaz apoyo para la adecuada cumplimentación, tanto de este, como del propio DI. Este formulario tiene como objetivo fundamental, operar como lista de comprobación de los aspectos ambientales a tomar en consideración en la elaboración del plan o programa, presentados según una secuencia de análisis que responde a la lógica de los resultados que se pretenden obtener, es decir, la temprana y más completa incorporación de los aspectos ambientales en la planificación.

Horren arabera, HA idazteko informazio aski osatua eduki behar da plangintzaren esparruari, helburuei eta irizpideei buruz, baita hasiera batean eragindako ingurumenaren ezagutza ere; halaber, planaren edo programaren eta horren garapenean kontuan hartu beharreko alternatiben oinarrizko diagnostikoari buruz behar besteko informazioa ere eduki beharko litzateke, eta, gutxienez, bertan aurreikusi beharreko zehaztapen nagusien zirriborro bat. Eremu guztiak nahitaez bete beharrekoak dira, aurkakoa adierazi ezean.

De acuerdo con ello, para la redacción del DI será necesario disponer de información bastante completa sobre el ámbito, objetivos y criterios de la planificación y conocimiento del medio ambiente inicialmente afectado; así mismo debería disponerse de información suficiente respecto al diagnóstico sustantivo del Plan o programa y de las alternativas a considerar en su desarrollo, y al menos un esbozo de las principales determinaciones a prever en él. Todos los campos son de cumplimentado obligatorio, salvo indicación en contrario.

I.– Sarrera eta aurrekariak.

I.– Introducción y antecedentes.

I.1.– Aurreikusitako plan edo programaren datu orokorrak.

I.1.– Datos generales del plan o programa previsto.

Plan edo programaren titulua edo xedea.

Título y objeto del plan o programa.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Batera bildutako administrazio-eskumenak:

Competencias administrativas concurrentes:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

I.2.– Plan edo programaren aurrekariak.

I.2.– Antecedentes del plan o programa.

Goragoko hierarkia mailako plangintza (horrelakorik badago).

Planificación jerárquicamente superior (en su caso).

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

I.3.– Aurreikusitako plan edo programaren izapideak.

I.3.– Tramitación prevista del plan o programa.

Erreferentziako agiriaren eskaeraren aurretiko faseak azaltzea.

Descripción de las fases previas a la solicitud del Documento de Referencia.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Plan edo programaren izapideetan zeharreko parte-hartze publikoaren azalpena.

Descripción de la participación pública durante la tramitación del plan o programa.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

I.4.– Plan edo programaren ondorengo garapen-tresnak.

I.4.– Instrumentos de desarrollo posterior del plan o programa.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

II.– Administrazio-esparrua Erreferentziako ingurumen-helburuak eta -zehaztapenak identifikatzea.

II.– Marco administrativo. Identificación de determinaciones y objetivos ambientales de referencia.

II.1.– Aplikatu beharreko lurralde- eta ingurumen-araudia.

II.1.– Normativa territorial y ambiental aplicable.

[Erkidego (txertatu gabe), Estatu, autonomia eta/edo foru mailan garrantzitsuena den indarreko araudia identifikatzea, baldin eta aplikagarria bada edo inplikazio zuzena badu plan edo programaren edo haren helburuen ingurumen-ondorio nabarmen gertagarriei dagokienez. (Gaiak: orokorra ingurumenari buruz; ingurumen-ebaluazio estrategikoa eta ingurumen-eragina; biodibertsitatea; klima-aldaketa eta eraginkortasun energetikoa; kutsaduraren prebentzioa eta kontrola; lurralde- eta hiri-antolamendua; historia- eta kultura-ondarea; informazio eta parte-hartze publikoa ingurumenean; beste batzuk)].

[Identificación de la normativa vigente más relevante, a nivel comunitario (no transpuesta), estatal, autonómico y/o foral, que resulte aplicable o tenga implicación directa en relación con los probables efectos ambientales significativos del plan o programa o de sus objetivos. (Temáticas: General sobre medio ambiente; Evaluación ambiental estratégica y de impacto ambiental; Biodiversidad; Cambio Climático y Eficiencia Energética; Prevención y Control de la Contaminación; Ordenación Territorial y Urbana; Patrimonio histórico y Cultural; Información y participación pública en medio ambiente; Otros)].

Gaiak.

Temática

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

II.2.– Plan edo programarekin zerikusia duten estrategiak eta planak, goragoko mailaren, antolatutako eremuaren edo planifikatutako gaiaren arabera, ingurumen-ebaluaziorako agiriak barne hartuta.

II.2.– Estrategias y planes relacionados con el plan o programa, por rango superior, ámbito ordenado o materia planificada, incluyendo sus documentos de evaluación ambiental.

(Ebaluatu beharreko planarekin edo programarekin zerikusia duten tresna eta helbururik garrantzitsuenak identifikatzea, haien administrazio-egoera zehaztuta, eta plan edo programaren ebaluazioan eragin dezaketen ingurumen-eragineko zehaztapen nagusiak –hasierako agirian zehaztuta– laburtzea, hala badagokio, ingurumen-ebaluazioenak ere jasota).

(Identificación de los instrumentos y objetivos más relevantes, relacionados con el plan o programa objeto de evaluación, determinando su situación administrativa, y sintetizar las principales determinaciones con incidencia ambiental que puedan influir en la evaluación del plan o programa, detalladas en el DI, incluyendo, en su caso, las de sus evaluaciones ambientales).

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

II.3.– Erreferentziako ingurumen-helburuak identifikatzea.

II.3.– Identificación de Objetivos Ambientales de referencia.

(Erreferentziako administrazio-esparrutik eta aurreko paragrafoetan identifikaturiko tresnetatik datozen ingurumen-helburuak identifikatuko dira, horien aplikagarritasuna justifikatuta, baita garatzeko irizpideak eta loturiko erreferentzia-adierazleak ere, hala badagokio ezarritako edo proposatutako mugak adierazita).

(Se identificarán los objetivos ambientales, procedentes del marco administrativo de referencia y de los instrumentos identificados en los apartados anteriores, justificando su aplicabilidad, así como los criterios para su desarrollo y los indicadores de referencia asociados, señalando, en su caso, los límites establecidos o propuestos).

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

III.– Ebaluatu beharreko plan edo programaren laburpena.

III.– Síntesis del plan o programa objeto de evaluación.

III.1.– Antolamenduaren lurralde-esparrua eta ezaugarri orokorrak.

III.1.– Ámbito territorial de ordenación y características generales.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

III.2.– Plangintzarako proposatutako helburuen eta irizpide orokorren laburpena.

III.2.– Síntesis de objetivos y criterios generales propuestos para la planificación.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

III.3.– Kontuan hartutako plangintza-alternatiben deskribapena.

III.3.– Descripción de las Alternativas de planificación consideradas.

(HAn egindako analisiaren laburpena, alternatibak balidatzeko bideragarritasun teknikoko irizpideen eta plan edo programan kontuan hartutako bakoitzaren deskribapenari dagokionez (zero alternatiba edo plana ez gauzatzea barne hartuta), horren zehaztapenak planaren helburuekin bat datozen eta proportzionalak diren zehaztuta, bereziki erreferentziako ingurumen-helburuekin, haren garapenean zer neurritan laguntzen duten zehaztuta) Baldin eta alternatiba globalak formulatzea benetan ezinezkoa bada, hori behar bezala justifikatu beharko da eta, gutxienez, alternatiba partzialak jasoko dira plan edo programaren proposamenik nabarmenentzat, horien alderdi diferentzialak behar bezala zehazturik).

(Resumen del análisis efectuado en el DI, relativo a la descripción de los criterios de viabilidad técnica para la validación de alternativas y de cada una de las consideradas en el plan o programa (incluyendo la alternativa cero, o no ejecución del plan) explicitando la congruencia y proporcionalidad de sus determinaciones con los objetivos del plan, y especialmente con los objetivos ambientales de referencia, especificando en qué medida contribuyen a su desarrollo. En caso de que exista una imposibilidad real de formulación de alternativas globales, ésta deberá ser suficientemente justificada, y se incluirán, al menos alternativas parciales, para las propuestas más relevantes del plan o programa, detallando suficientemente sus aspectos diferenciales).

Alternatibak balidatzeko erabilitako irizpide teknikoak identifikatzea eta justifikatzea.

Identificación y Justificación de los Criterios Técnicos utilizados para la validación de las alternativas.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Proposatutako alternatiba bideragarriak ingurumen aldetik karakterizatzea.

Caracterización ambiental de las alternativas viables propuestas.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

III.4.– Plan edo programaren zehaztapen nagusiak.

III.4.– Principales determinaciones del plan o programa.

(Plan edo programan jasotako zehaztapenen deskribapen sintetikoa –espazioa, denbora edo ekonomiarena–, honako hauek hartuko dira zehaztapentzat: azpiegiturak ezartzea, garapen-tresnek ondoren antolatzeko esparruak, lurzoruen kalifikazioak, araudiak...).

Descripción sintética de las determinaciones contenidas en el plan o programa, tanto de carácter espacial, temporal o económica, entendiendo como determinaciones, por ejemplo, la implantación de infraestructuras, ámbitos de ordenación posterior por instrumentos de desarrollo, calificaciones de suelos, normativas, etc.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

IV.– Potentzialki eragindako lurralde-esparruaren ingurumen-karakterizazioa.

IV.– Caracterización ambiental del ámbito territorial potencialmente afectado.

IV.1.– Informazio-iturriak eta aurkitutako zailtasunak.

IV.1.– Fuentes de información y dificultades encontradas.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

IV.2.– Potentzialki eragindako lurralde-esparruaren ingurumen-deskribapena.

IV.2.– Descripción ambiental del ámbito territorial potencialmente afectado.

[Hasierako agirian garatuko diren gai horien gaineko alderdirik nabarmenenak laburbilduko dira (hala oraingo egoeran nola bilakaera aurreikusgarrian), plan edo programaren aurrerapenaren edo kontsulta-agiriaren xehetasun mailaren arabera; agiri horretatik abiatuta egiten da plan edo programa].

[Se sintetizarán los aspectos más relevantes de estas temáticas (tanto en su situación actual como en su evolución previsible) que serán desarrolladas en el DI, en función del nivel de detalle del avance o del documento de consultas del plan o programa, a partir del cual se elabora este].

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

IV.3.– Inplikatutako lurralde-esparruen ingurumen-balorazioa. Ingurumen-diagnostiko eta -unitate homogeneoak.

IV.3.– Valoración Ambiental de los ámbitos territoriales implicados. Diagnóstico y Unidades Ambientales Homogéneas.

(Inplikaturiko lurralde-esparruaren ingurumen-karakterizazioaren eta diagnostikoaren laburpena eta ingurumen-arazo nabarmenenen identifikazioa).

Síntesis de caracterización ambiental y diagnóstico del ámbito territorial implicado e identificación de los aspectos y problemas ambientales más relevantes.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Ingurumen-unitate homogeneoen definizioa eta balorazioa.

Definición y valoración de las unidades ambientales homogéneas.

(Hasierako agiriak zehaztutako lurraldearen ingurumen-unitate homogeneoen informazioaren eta balorazioaren laburpena, eta harrera-gaitasunaren analisia planak edo programak aurreikusitako ezarpenen edo erabileren arabera).

(Resumen de información de las unidades ambientales homogéneas del territorio definidas por el DI y de la valoración y análisis de su capacidad de acogida en función de las implantaciones o usos previstos por el plan o programa).

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Plan edo programak Natura 2000 Sarean izan dezakeen eraginaren balorazio espezifikoa.

Valoración específica de la potencial afección del plan o programa a la Red Natura 2000.

[Hasierako agirian egindako balorazioa laburbilduko da, dekretuaren 8.1.m) artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz. Zentzu horretan, 92/43/EEE Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoen xedapenei buruzko metodologia-gidan, «bahetzea» 1. fasean, xedatutakoa jarraituko da (2.000 karaktere)].

Se resumirá la valoración efectuada en el DI, de acuerdo con lo que señala el artículo 8.1.m) del Decreto. En este sentido, se seguirá lo dispuesto en la Guía Metodológica sobre las disposiciones de los apartados 3 y 4 del artículo 6 de la Directiva sobre Hábitats 92/43/CEE en su fase 1 «cribado» (2.000 caracteres).

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común