Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

214. zk., 2012ko azaroaren 6a, asteartea

N.º 214, martes 6 de noviembre de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
DEPARTAMENTO DE SANIDAD Y CONSUMO
4877
4877

230/2012 DEKRETUA, urriaren 30ekoa, kardiologiakako eta onkologiako kontsultetara eta proba osagarri ez urgenteetako sarbidea izateko epe gehienekoak ezartzen dizkiona Euskadiko Osasun Sistemari.

DECRETO 230/2012, de 30 de octubre, por el que se establecen para el Sistema Sanitario Público de Euskadi los plazos máximos de acceso a las consultas de cardiología y oncología y pruebas complementarias no urgentes.

Euskadiko Osasun Sistemari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearekin bat etorriaz, kalitate eta segurtasun mailak handiak direla, euskal herritarren osasun arazoei erantzutea da gidari, noiz-eta antolaketa- eta teknologia-berrikuntzak hartzerakoan, zeintzuen helburuak honako hauek baitira: Euskadiko Osasun Sisteman, zerbitzuak erabakitzeko ahalmen handiagoa izatea, eta eraginkortasuna hobetzea.

De acuerdo a la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, el objetivo de atención de todos los problemas de salud de los ciudadanos vascos con altos niveles de calidad y seguridad ha sido la guía a la hora de incorporar innovaciones organizativas y tecnológicas orientadas a dotar al Sistema Sanitario de Euskadi de una mayor capacidad en la resolución de sus servicios y mejorar su efectividad.

Euskadiko Osasun Sistemak zentro profesionalez eta zentro sanitarioz osatutako sare publiko modernoa du; eta horren bitartez, patologia edozein delarik ere, urgentziazko kasuetan berehalako erantzuna ematea bermatzen da, eta, orobat, herritarren arazo ez-urgenteei erantzuteko epeei dagokienez atentzio sanitario onargarri bat ematea.

El Sistema Sanitario de Euskadi dispone de una moderna red pública de centros sanitarios y de profesionales que garantiza una respuesta inmediata en casos de urgencia independientemente de su patología, así como una atención sanitaria razonablemente aceptable en cuanto a los plazos de respuesta a los problemas de salud no urgentes de la ciudadanía.

Eta helburu horiek lortzeko eragingarria izan da honako dekretu hau: Euskadiko Osasun Sistemaren konturako prozedura kirurgiko programatuetara eta urgenteak ez direnetara iristeko gehienezko epeak ezarri zituen martxoaren 21eko 65/2006 Dekretua.

A ello ha contribuido de manera eficaz el Decreto 65/2006, de 21 de marzo, por el que se establecen los plazos máximos de acceso a procedimientos quirúrgicos programados y no urgentes a cargo del Sistema Sanitario de Euskadi.

Dekretu horren bitartez, zenbait patologiari dagokionez Euskadiko Osasun Sistemak ematen diruen erantzun-epeak hobetzeko prozesuan aurrera egin nahi da; eta nahiz eta patologia horietan ez agertu bizi-arrisku berehalakorik, erantzuna emateko behar den denbora egokitu egin behar da gaixo bakoitzaren larritasunera eta pronostikora. Eta hala, erantzun kirurgikoa emateko denbora –martxoaren 21eko 65/2006 Dekretuan ezarritakoa– bermatzeaz gain, honako hauetara sarbidea izateko bermea gehitzen da: onkologiako eta kardiologiako lehen kontsultak, eta aipatu patologiei lotutako eta urgenteak ez diren diagnosi-proba osagarriak.

Mediante este Decreto se pretende avanzar en el proceso de mejora de los plazos de respuesta que ofrece el Sistema Sanitario de Euskadi a determinadas patologías que, aunque no presenten un riesgo vital inmediato, el tiempo de respuesta debe adecuarse a la gravedad y pronóstico de cada paciente. De esta manera, sobre las garantías de tiempo de respuesta quirúrgica ya establecidos en el Decreto 65/2006, de 21 de marzo, se añaden ahora las garantías de acceso a las primeras consultas de cardiología y oncología y de ciertas pruebas complementarias diagnósticas no urgentes relacionadas con este tipo de patologías.

Mekanismo bat planteatzen da, honako helburu hauekin: 30 egun naturaleko epearen barruan asistentziazko erantzuna ematea; baliabide propio eta itunduen erabilera optimizatzea; eta azken urrats legez eta aipatu epe gehienekoa bermatzeko, kalte-ordain bat erabiliko da, hain justu ere itundu gabeko baliabide sanitario pribatuak erabiltzearen ondoriozko gastuei aurre egiteko.

Se plantea un mecanismo que, con el objetivo de dar una respuesta asistencial dentro de un plazo máximo de 30 días naturales, trata de optimizar la utilización de los recursos propios y concertados, acudiendo, en última instancia y con el único propósito de garantizar este plazo máximo, a una compensación económica por los gastos derivados de la utilización de recursos sanitarios privados no concertados.

Dekretu hau egokitu egiten da uztailaren 15eko 1030/2011 Errege Dekretuko aurreikuspenetara; izan ere, dekretu horren bitartez, irizpide batzuk ezartzen dira, hain justu ere Osasun Sistema Nazionalaren prestazio sanitarioetara sarbidea izateko gehieneko denbora bermatzeko direnak.

El presente Decreto se acomoda a las previsiones del Real Decreto 1039/2011, de 15 de julio, por el que se establecen los criterios marco para garantizar un tiempo máximo de acceso a las prestaciones sanitarias del Sistema Nacional de Salud.

Horrenbestez, Osasun eta Kontsumoko sailburuak halaxe proposatuta, Euskadiko Aholkularitza Batzorde Juridikoa ados dela, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012 urriaren 30ean egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Por todo ello, a propuesta del Consejero de Sanidad y Consumo, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en su sesión celebrada el 30 de octubre de 2012,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Euskadiko Osasun Sisteman, ondorengoak bermatzeko helburu du dekretu honek: onkologiako eta kardiologiako lehen kontsultak egiteko erantzun-epe gehienekoa, eta, orobat, aipatu patologiei lotutako eta urgenteak ez diren diagnosi-proba osagarriei dagokienez.

El presente Decreto tiene por objeto garantizar en el Sistema Sanitario de Euskadi un plazo máximo de respuesta para la realización de las primeras consultas de cardiología y oncología, así como para la realización de determinadas pruebas diagnósticas complementarias no urgentes relacionadas con estos tipos de patologías.

2. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 2.– Las personas beneficiarias.

Dekretu honetan ezarritakoaren onuradun izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren erabiltzaileak, baldin eta asistentzia sanitario publikorako eskubidea badute Euskadiko Osasun Sistemaren kontura.

Son beneficiarias de lo dispuesto en el presente Decreto las personas usuarias residentes en la Comunidad Autónoma de Euskadi que tienen derecho a la asistencia sanitaria de cobertura pública a cargo del Sistema Sanitario de Euskadi.

3. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 3.– Ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honetan bermatzen diren gehieneko epeak honako prozedura hauetarako dira:

1.– Los plazos máximos que se garantizan en el presente Decreto se refieren a los siguientes procedimientos:

a) Honako hauetako lehen kontsultak:

a) Para primeras consultas de:

– Onkologia.

– Oncología.

– Kardiologia.

– Cardiología.

b) Prozesu kardiologiko eta onkologikoei lotutako diagnosi-proba osagarriak:

b) Para pruebas complementarias diagnósticas relacionadas con procesos cardiológicos y oncológicos:

– Esfortzuko diagnosi-probak.

– Pruebas de esfuerzo diagnósticas.

– Hemodinamikako diagnosi-probak.

– Pruebas diagnósticas de hemodinámica.

– Mamografia diagnostikoak.

– Mamografías diagnósticas.

– Kolonoskopia diagnostikoak.

– Colonoscopias diagnósticas.

2.– Dekretu honetan arautu erantzun-epea bermatzetik kanpo gerazten dira honako hauek: urgentetzat sailkatutako kasuak, artikulu honetako 1. paragrafoan jaso gabeko diagnosi-programa osagarriak, eta jada diagnostikatutako prozesu kardiologiko edo onkologikoetako kontrol edota azterketa osagarriak.

2.– Quedan excluidas de la garantía del plazo de respuesta regulado en este Decreto los casos calificados como urgentes, las pruebas complementarias programas diagnósticas no comprendidas en el apartado 1 de este artículo y las consultas o pruebas complementarias de revisión y/o control de un proceso cardiológico u oncológico ya diagnosticado.

4. artikulua.– Kontsulta edo prozedura egiteko gehieneko epeak.

Artículo 4.– Plazos máximos para la realización de la consulta o del procedimiento.

1.– Aurreko artikuluan aipatu prozedurak eta kontsultak egiteko gehieneko epea 30 egun naturalekoa izango da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pertsonal fakultatiboak (prozesuaren ardura duenak) haietarako preskripzioa egiten duen egunetik hara.

1.– El plazo máximo para la realización de las consultas y de los procedimientos referidos en el artículo anterior será de 30 días naturales a contar desde el día en que se realice su prescripción por el personal facultativo de Osakidetza-Servicio vasco de salud, responsable de su proceso.

2.– Prozesuaren ardura duen pertsonak fakultatiboaren irizpideekin bat epearen zenbaketa bertan behera utzi daiteke, bidezko den denboran; betiere, kasu hauetarikoren bat jazotzen bada:

2.– El cómputo del plazo se podrá suspender a criterio del personal facultativo responsable del proceso y durante el tiempo que proceda cuando concurra alguno de los siguientes supuestos:

a) Gaixoaren osasunari lotutako inguruabarrak; bestek beste, gaixotan interkurrenteren bat izatea, komenigarria izatea bigarren iritzi mediko bat.

a) Circunstancias vinculadas a la salud del paciente, como pueden ser, entre otras, la presencia de enfermedades intercurrentes, la conveniencia de una segunda opinión médica, que así lo aconsejen.

b) Justifikatuta kausa pertsonalak alegatzea, esate baterako: umeren bat jaiotzea edo adoptatzea, familiakoaren bat gaixo larri egotea edo hiltzea, edo baitezpadako eginkizun bat bete behar izatea.

b) Cuando alegue de manera justificada causas personales como el nacimiento o adopción de un hijo o hija, el fallecimiento o enfermedad grave de familiares o el cumplimiento de un deber inexcusable.

Epea eten duten kausak desagertu ostean berriro ekingo zaio epea zenbatzeari.

El cómputo del plazo se reanudará una vez desaparezcan las causas que hubiesen motivado la interrupción del plazo.

3.– Egoki bada, prozesuaren ardura duen pertsonak hartutako erabakia –etetekoa zein berriro ekitekoa–, hartarako arrazoiekin batera jaso beharko da.

3.– La decisión que, en su caso, adopte la persona responsable del proceso, tanto para la suspensión como para la reanudación, deberá reflejarse de manera motivada.

5. artikulua.– Jarduera-prozedura.

Artículo 5.– Procedimiento de actuación.

1.– Dekretu honetan aurreikusi epeak betetzen direla bermatzeko, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak mekanismo batzuk ezarriko dituzte, hain justu ere epe haiek betetzeko beharreko jarduerak koordinatzeko direnak.

1.– El Departamento de Sanidad y Consumo y el ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud establecerán los mecanismos de coordinación de las actuaciones precisas para garantizar el cumplimiento de los plazos previstos en este Decreto.

2.– Bermeak betetzeko prestatzen diten jarduera-protokoloetan, eraginpeko gaixoei ezin eskatu ahal izango zaie inolako jarduerarik edo izapiderik egitea.

2.– En los protocolos de actuación que se elaboren para el cumplimiento de las garantías no se podrá exigir la realización de actuación o trámite alguno a los pacientes afectados.

3.– Protokoloak era jakin baten diseinatu beharko dira, hain justu ere gaixoaren kontsultako edo diagnosi-probatako preskripzio medikoaren egunetik harako 5 egun balioduneko epearen barruan, delako gaixoari zita finkatuko zaio, zeina preskripzioaren egunetik harako 30 egunen barrukoa izango baita.

3.– Los protocolos deberán diseñarse de modo que en un plazo no superior a 5 días hábiles desde la fecha de la prescripción médica de la consulta o prueba diagnóstica el o la paciente sea citado para un día comprendido dentro de los 30 días naturales siguientes a la fecha de prescripción.

Aipatu kontsulta edo diagnosi-proba Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-antolakunderen baten egin beharko da edo, beharrezkoa bada, Osasun Barrutiaren zentro itunduren batean.

Dicha consulta o prueba diagnóstica deberá desarrollarse en una Organización de Servicio Sanitarios de Osakidetza-Servicio vasco de salud o, en su caso, en un centro concertado de la propia Área Sanitaria.

4.– Aurreko puntuan aipatu gestioen arduradun den osasun-zerbitzuetako erakundeak ez badu lortzen zita aurreko paragrafoan aurreikusi baldintzetakoa, lurralde zuzendaritzako ikuskaritzari helaraziko kontsulta edo diagnosi-probarako eskabidea, hain zuzen ere EAEko zentro itunduetan zita gestioan dezan ikuskaritza horrek, erreferentziako osasun barrutiaz kanpo gestionatu ere.

4.– En el caso de que la Organización de Servicios sanitarios responsable de las gestiones a las que se refiere el punto anterior no consiga la cita en las condiciones previstas en el apartado anterior, trasladará la solicitud de consulta o prueba diagnóstica a la Inspección Médica de la Dirección Territorial correspondiente para que gestione la cita en otros centros concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco, fuera del Área Sanitaria de referencia.

5.– Deskribatu prozesura aplikaturik, zita gestionatzeko ardura duen ikuskaritza medikoak ez badu lortzen hura 30 egun naturaleko epearen barruan, itundu bako zentro pribatu baten asistentzia sanitariorako baimena izapidetu beharko du EAAren barruan edo kanpoan; betiere, besteak beste, honako arrazoi hauek kontuan hartuaz: eskaintzaren erabilgarritasuna, kostu ekonomikoa eta gaixoaren lehentasunak.

5.– Si con la aplicación del procedimiento descrito, la Inspección Médica responsable de la gestión de la cita no la consiguiera dentro del plazo de los 30 días naturales, tramitará una autorización de asistencia sanitaria en un centro privado no concertado, de dentro o de fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco, atendiendo, entre otras razones, a la disponibilidad de la oferta, al coste económico y las preferencias del paciente.

6. artikulua.– Konpentsazio ekonomikoa.

Artículo 6.– Compensación económica.

Aurreko artikuluko 5. paragrafoan aurreikusitako kasuetan, gaixoa itundu bako zentro pribatu batera bideratu behar bada, osasun arloan eskumendun sailak bere egin beharko ditu asistentziaren ondoriozko gastuak; betiere, aldez aurretik, lurralde zuzendaritza egokiak baimendu badu delako asistentzia.

En los supuestos previstos en el apartado 5 del artículo anterior, en los que el o la paciente deba ser derivado a un centro privado no concertado, el departamento competente en materia de sanidad asumirá los gastos derivados de la asistencia, una vez que la Dirección Territorial correspondiente haya autorizado esa asistencia concreta previamente a su realización.

7. artikulua.– Bermea galtzea.

Artículo 7.– Pérdida de la garantía.

Dekretu honetan ezarritako epearen barruan asistentzia sanitarioa jasotzeko bermea indar barik geratuko da, honako kasu hauetan:

Quedará sin efecto la garantía de recibir asistencia sanitaria en el plazo establecido en el presente Decreto en los supuestos siguientes:

a) Programatutako zitara joatera ukatzea edo diagnosi-proba egitera ukatzea.

a) La negativa a acudir a la cita programada o realizar la prueba diagnóstica.

b) Programatutako kontsultara edo probara ez joatea gaixoa.

b) La inasistencia del paciente a la consulta o prueba programada.

c) Berak halaxe adierazita, beste profesional batek atenditzea lehenestea gaixoak.

c) La preferencia, manifestada por el o la paciente, de ser atendido por un o una profesional distinto.

d) Beste osasun-zentro batera bideratzea ez onartzea gaixoak, salbu eta justifikatutako kausak eduki.

d) La no aceptación por parte del o de la paciente a ser derivada a otro centro sanitario, salvo causas justificadas.

e) Ohiko bideetatik ezinezkoa bada zita jakinaraztea.

e) Cuando la notificación de la cita resulte imposible por las vías ordinarias.

f) 8. artikuluan ezarritako obligazioak ez betetzea.

f) El incumplimiento de las obligaciones previstas en el artículo 8.

8. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 8.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Dekretu honetan arautu atentzioa sanitarioa izateko bermea baliatu ahal izateko, onuradunek honako obligazio hauek bete beharko dituzte:

Para que pueda ser efectiva la garantía de atención sanitaria que se regula en este Decreto las personas beneficiarias están obligadas a:

a) Eguneraturik izatea honako hauei buruzko datuak: telefonoa, helbidea edo helbide elektronikoa; betiere, hala, zita programatzeko ardura duten zerbitzuek deiak, jakinarazpenak eta lokalizazioak egiteko.

a) Mantener actualizados los datos sobre su teléfono, domicilio o correo electrónico a efectos de llamamiento, notificación o localización por los servicios responsables de programar la cita.

b) Beharrezkoa bada, dekretu honetako 4.2.b) artikuluak aipatu justifikazioak aurkeztea.

b) Aportar, cuando proceda, las justificaciones a las que se refiere el artículo 4.2.b) de este Decreto.

c) Posible bada, behar besteko aurrerapenarekin komunikatzea zitara ez joateko erabakia.

c) Comunicar con la antelación suficiente, siempre que ello sea posible, la decisión de no presentarse a una cita.

d) Inguruabarrei ondoen egokitutako alternatiba ematearren, eskatutako informazioa ematea ikuskaritza medikoari.

d) Facilitar a la inspección médica la información que le sea requerida a efecto de poder asignarles la alternativa más adecuada a sus circunstancias.

e) Dekretu honetan arautu bermea izateko eskubideaz baliatzerakoan ikusitako irregulartasunen berri ematea erakunde sanitarioei.

e) Poner en conocimiento de las instituciones sanitarias las irregularidades que observe en el ejercicio del derecho a la garantía regulada en este Decreto.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Osasun sistemaren funtzionamendua eragotziaz, halabeharrezko jazoerak edo larrialdi sanitarioak diren egoerak badira, aldi baterako indarrik gabe utzi ahal izango da: dekretu honetan ezarri epearen barruan asistentzia sanitarioa izateko bermea.

Mediante Orden del Consejero competente en materia de sanidad, cuando concurran situaciones excepcionales de emergencia sanitaria o acontecimientos de fuerza mayor que alteren el normal funcionamiento del sistema sanitario, se podrán suspender transitoriamente las garantías de asistencia sanitaria en el plazo establecido en este Decreto.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu hau indarrean sartu baino lehen, 3.1 artikuluan deskribatu prozeduretakoren bat preskribitu zainentzako honelaxe zenbatuko da 4.1 artikuluan aipatu epea: dekretu honek indarra hartzen duenetik hara.

A las personas que se les haya prescrito alguno de los procedimientos descritos en el artículo 3.1 con anterioridad a la entrada en vigor de este Decreto, el plazo al que se refiere el artículo 4.1 se computará a partir de la fecha de entrada en vigor del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabete barru jarriko da indarrean.

Este Decreto entrará en vigor a los tres meses de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 30 de octubre de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

El Consejero de Sanidad y Consumo,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Análisis documental

Euskadi, bien común