Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala

N.º 208, viernes 26 de octubre de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, AGRICULTURA Y PESCA
4735
4735

216/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ehiza daitezkeen espezieen zerrenda ezartzekoa.

DECRETO 216/2012, de 16 de octubre, por el que se establece el listado de especies cinegéticas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2/2011 Legeak, martxoaren 17koak, Ehizarenak, honakoa xedatzen du 11. artikuluan: «Eusko Jaurlaritzak arau bidez ezarriko ditu ehiza daitezkeen espezieak, azpiespezieak eta basa-fauna eta basatutako abereak», eta honako hau gehitzen du: «Debekualdiei buruzko foru-aginduetako espezie-zerrendetan lurralde historiko osoan ehiza daitezkeen espezieen kopurua murriztu bai, baina ezin izango da ugaritu». Honekin, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean eta Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean agindutakoa betetzen da, azken horrek baitio solilk ehiza daitezkeela Autonomia Erkidegoek zehazten dituzten espezieak, eta zehazteko adierazpenak ezin ditzake har, inolaz ere, bere baitan Babes Bereziko Erregimeneko Espezieen Zerrendaren espezieak, ezta Europako Batasunak debekatuak ere.

La Ley 2/2011, de 17 de marzo, de caza señala, en su artículo 11 que «el Gobierno Vasco establecerá reglamentariamente las especies, subespecies y poblaciones de fauna silvestre o asilvestrada que puedan ser declaradas cinegéticas», y añade que el listado de especies de las órdenes forales de vedas «podrá reducir, pero no ampliar, las especies cazables en cada territorio histórico». Cumple así el mandato de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de conservación de la naturaleza del País Vasco, así como el de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, que dice que la caza sólo podrá realizarse «sobre las especies que determinen las Comunidades autónomas, declaración que en ningún caso podrá afectar a las especies incluidas en el Listado de Especies en Régimen de Protección Especial, o a las prohibidas por la Unión Europea».

Lehen aipatu araudian xedatutako zerrenda dekretuak ezartzen du.

Este Decreto establece el listado previsto en la normativa referida.

Dekretua Autonomia Erkidegoaren eskumenen babesean eman da, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak 10. artikuluan xedatzen baitu erkidegoak eskumen esklusiboa duela ehiza gaietan. Osatzeko orduan, kontsulta egin zaie ehizan eskumena duten foru-aldundietako sailei, baita sektoreko erakunde eta elkarteei ere.

El Decreto se dicta al amparo de las competencias de las que es titular la Comunidad Autónoma en virtud del Estatuto de Autonomía del País Vasco que, en su artículo 10, señala que tiene competencia exclusiva en materia de caza. En su elaboración se ha consultado a los departamentos competentes en materia de caza de las Diputaciones Forales, así como a las organizaciones y asociaciones representativas del sector.

Aurreko guztia oinarri hartuta, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa entzuna, Gobernu Kontseiluak 2012ko urriaren 16an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, honako hau

En virtud de lo expuesto, oída la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 16 de octubre de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Ehiza aprobetxamendukoak izan daitezkeen espezieak.

Artículo 1.– Especies que pueden ser objeto de aprovechamiento cinegético.

Debekualdiei buruzko foru-aginduek ehizaki adieraz ditzakete, eta ehiza aprobetxamenduko, eranskinean zerrendatzen diren espezieak.

Las Órdenes Forales de Vedas podrán declarar piezas de caza y objeto de aprovechamiento cinegético las especies que se relacionan en el anexo.

2. artikulua.– Beste espezierik.

Artículo 2.– Otras especies.

1.– Eranskinean agertzen ez diren espezieak ezingo dira sartu debekualdietarako foru aginduetan, eta ezingo izan aprobetxamendu edo kudeaketa zinegetikoaren xede, ondoko lerroetako kasuetan izan ezik.

1.– Las especies no relacionadas en el anexo no podrán incluirse en las Órdenes Forales de Vedas, ni ser objeto de planes de aprovechamiento o gestión cinegética, salvo lo dispuesto en los apartados siguientes.

2.– Natur Ondarearen eta Biodibertsitatearen abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 58.1. a), b), d) eta f) artikuluan jasotako kasuetan, foru organoak foru agindu bat eman ahal izango du, zeinaren bidez baimentzen baita animalia kopurua ehizatzea kalteak edo arrisku egoerak saihesteko, populazioen kontserbazioari eutsita jakina.

2.– En los supuestos recogidos en el artículo 58.1.a), b), d) y f) de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad, el órgano foral competente podrá dictar una Orden Foral en la que se autorice la caza de una cantidad de ejemplares suficiente para evitar los daños o situaciones de riesgo, sin perjuicio del mantenimiento en un estado de conservación favorable de las poblaciones de que se trate.

3.– Kalteak edo arrisku egoerak maiz gertatzen badira, foru aldundiek kalteok edo arriskuok eragiten dituzten espezieak kudeatzeko planak ezarri ahal izango dituzte.

3.– En el caso de que los daños o situaciones de riesgo se produzcan de forma habitual, las Diputaciones Forales podrán establecer Planes de Gestión de las especies que los causen.

4.– Goragoko lerroetako foru aginduek eta kudeaketa planek ondokoak zehaztu beharko dituzte espezieotarako: helburua eta justifikazioa, zein den arriskua, hartu ez diren konponbide alternatiboak eta erabilitako datu zientifikoak, bitartekoak, erabili beharreko sistemak edo metodoak eta euren mugak, erabilerarako langile kualifikatuak eta aplikatu beharreko kontrol neurriak.

4.– Tanto las Órdenes Forales como los Planes de Gestión previstos en los apartados anteriores deberán especificar, para las especies a que se refieran, su objetivo y justificación, la naturaleza y condiciones de riesgo, las soluciones alternativas no adoptadas y los datos científicos utilizados, los medios, sistemas o métodos a emplear y sus límites, el personal cualificado para su empleo y las medidas de control que se aplicarán.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Este Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

216/2012 DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, ERANSKINA

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 16 de octubre de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

ANEXO AL DECRETO 216/2012, DE 16 DE OCTUBRE

1.– Ehiza larria.

1.– Caza mayor.

1) Basurdea (Sus scrofa).

1) Jabalí (Sus scrofa).

2) Oreina (Cervus elaphus).

2) Ciervo (Cervus elaphus).

3) Orkatza (Capreolus capreolus).

3) Corzo (Capreolus capreolus).

2.– Ehiza xehea.

2.– Caza menor.

2.1.– Ugaztunak.

2.1.– Mamíferos.

4) Azeria (Vulpes vulpes).

4) Zorro (Vulpes vulpes).

5) Erbia (Lepus sp.).

5) Liebre (Lepus sp.).

6) Untxia (Oryctolagus cuniculus).

6) Conejo (Oryctolagus cuniculus).

2.2.– Hegazti sedentarioak.

2.2.– Aves sedentarias.

7) Araba zozo pikarta (Sturnus vulgaris).

7) Estornino pinto (Sturnus vulgaris).

8) Belabeltza (Corvus corone).

8) Corneja negra (Corvus corone).

9) Bele txikia (Corvus monedula).

9) Grajilla (Corvus monedula).

10) Mika (Pica pica).

10) Urraca (Pica pica).

11) Eper gorria (Alectoris rufa).

11) Perdiz roja (Alectoris rufa).

12) Faisai arrunta (Phasianus colchicus).

12) Faisán (Phasianus colchicus).

13) Haitz usoa (Columba livia).

13) Paloma bravía (Columba livia).

2.3.– Hegazti migratzaileak.

2.3.– Aves migratorias.

14) Birigarro arrunta (Turdus philomelos).

14) Zorzal común (Turdus philomelos).

15) Birigarro txikia (Turdus iliacus).

15) Zorzal alirrojo (Turdus iliacus).

16) Durdula (Turdus pilaris).

16) Zorzal real (Turdus pilaris).

17) Garraztarroa (Turdus viscivorus).

17) Zorzal charlo (Turdus viscivorus).

18) Galeperra (Coturnix coturnix).

18) Codorniz (Coturnix coturnix).

19) Hegabehera (Vanellus vanellus).

19) Avefría (Vanellus vanellus).

20) Istingor arrunta (Gallinago gallinago).

20) Agachadiza común (Gallinago gallinago).

21) Istingor txikia (Lymnocriptes minima).

21) Agachadiza chica (Lymnocriptes minima).

22) Oilagorra (Scolopax rusticola).

22) Becada (Scolopax rusticola).

23) Pagausoa (Columba palumbus).

23) Paloma torcaz (Columba palumbus).

24) Txoloma (Columba oenas).

24) Paloma zurita (Columba oenas).

25) Usapala (Streptopelia turtur).

25) Tórtola común (Streptopelia turtur).

2.4.– Ur hegaztiak.

2.4.– Aves acuáticas.

26) Ahate buztanluzea (Anas acuta).

26) Ánade rabudo (Anas acuta).

27) Ahate europarra (Anas penelope).

27) Ánade silbón (Anas penelope).

28) Ahate gorrizta (Netta rufina).

28) Pato colorado (Netta rufina).

29) Ahate mokozabala (Anas clypeata).

29) Ansar común (Anser anser).

30) Antzara hankagorrizta (Anser anser).

30) Pato cuchara (Anas clypeata).

31) Basa ahatea (Anas platyrhynchos).

31) Ánade azulón (Anas platyrhynchos).

32) Ipar ahatea (Anas strepera).

32) Ánade friso (Anas strepera).

33) Kopetazuri arrunta (Fulica atra).

33) Focha común (Fulica atra).

34) Murgilari arrunta (Aythya ferina).

34) Porrón común (Aythya ferina).

35) Murgilari mottoduna (Aythya fuligula).

35) Porrón moñudo (Aythya fuligula).

36) Uda zertzeta (Anas querquedula).

36) Cerceta carretona (Anas querquedula).

37) Zertzeta arrunta (Anas crecca).

37) Cerceta común (Anas crecca).


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común