Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala

N.º 208, viernes 26 de octubre de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN
4734
4734

204/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendari-karguaren berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzekoa.

DECRETO 204/2012, de 16 de octubre, de consolidación de una parte del complemento retributivo específico de Director o Directora de centros docentes públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Azken urteetan argitaratu diren hainbat hezkuntza-legek, ikastetxeko zuzendariek, eta, orobat, zuzendaritza-taldeek egiten duten lanari gero eta aitorpen handiagoa ematen diote, horiek guztiek lan handia egiten baitute ikastetxeek beren egitekoa behar bezala bete dezaten, hezkuntza-arloari bai eta antolamenduari eta kudeaketari dagokienez ere, eta, lan horrek hezkuntzaren kalitatea hobetzeko duen garrantzia aitortzen dute.

Las diversas leyes educativas publicadas en los últimos años han venido reconociendo con intensidad creciente el relevante cometido que los directores y las directoras de los centros escolares y, por extensión, el resto del equipo directivo, desempeñan en la buena marcha de éstos, tanto en los aspectos puramente educativos, como en los de organización y gestión, así como la importancia de su labor en la mejora de la calidad de la educación.

Otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoarenak, ikastetxe publikoetako zuzendarien esku uzten du ikastetxeen kudeaketa orokorraren eta funtzionamenduaren ardura, eta bereziki nabarmentzen du irakaskuntza-jarduerari eman behar dioten arreta. Lege horrek zuzendariaren figura indartzeko asmoa adierazten du, eta, horretarako, eginkizun horiek betetzeko behar den prestakuntza duten langileak sustatu nahi ditu.

Así, ya la propia Ley 1/1993, de 19 de febrero, de la Escuela Pública Vasca atribuía a los directores y directoras de los centros docentes públicos la responsabilidad de su gestión general y funcionamiento, con particular atención a su actividad docente, y manifestaba la voluntad de potenciar esa figura por medio del fomento de personal suficientemente preparado para el desempeño de las tareas que le incumben.

Gerora eman diren lege batzuk, indartu egin dute zuzendaritza-eginbeharren garrantzia, zuzendariei eginkizun gehiago esleituz. Horrez gain, hautatze-prozesu berriak arautu dira, non prestakuntza eta eskarmentua eskatzen baitira, eta zuzendarien lana betetzen lagunduko duten neurriak ezarri dira.

Diversos textos legales posteriores han reforzado el peso de la función directiva mediante la atribución de labores adicionales, el establecimiento de nuevos procesos de selección que incluyen requisitos de formación o experiencia, o la implantación de medidas de apoyo.

Hain zuzen, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendaritza-lana arautzen duten oinarrizko printzipioak, zuzendaritza-karguen eskumenak eta egitekoak, zuzendariak hautatzeko prozedura eta zuzendaritza-funtzioaren aintzatespena ezartzen dira honako bi lege hauen bidez: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa; eta 3/2008 Legea, ekainaren 13koa, otsailaren 19ko 1/1993 Legea, Euskal Eskola Publikoarena, aldatzen duena.

Concretamente, la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, y la Ley 3/2008, de 13 de junio, de modificación de la Ley 1/1993, de 19 de febrero, de la Escuela Pública Vasca, establecen los principios básicos que regulan la Dirección de los centros docentes públicos no universitarios, las competencias y funciones de los cargos directivos, el procedimiento de selección de los directores y directoras y el reconocimiento de la función directiva.

Lege horiek ezarritakoa betetzeko, otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak izendatzeko eta kargugabetzeko prozedura arautzen du.

En cumplimiento de lo establecido en dichas Leyes, el Decreto 22/2009, de 3 de febrero, regula el procedimiento de selección del director o directora y el nombramiento y el cese de los otros órganos unipersonales de gobierno de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

Dekretu horretako 18. artikuluak arautzen du ebaluatu egingo direla izendatutako zuzendariek betetzen duten kargua eta egiten dituzten jarduerak, betiere izendapenaren aginte-aldia betetzen badute. Dekretuak berak arautzen duen prozedura betez egingo da izendapen hori, lau urterako. Dekretuak adierazten du, halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu bidez ezarriko dela ebaluazio-prozesu hori arautuko duen oinarrizko arautegia.

En el artículo 18 de dicho Decreto se determina que será evaluado el desempeño del cargo y las actividades realizadas por las directoras y directores nombrados por un periodo de cuatro años por haber sido seleccionados de acuerdo con el procedimiento establecido en dicho Decreto, siempre y cuando hayan completado el periodo del mandato para el que fueron nombrados o nombradas. Se indica asimismo que la normativa reguladora de este proceso de evaluación se establecerá por medio de la correspondiente Orden del Consejero o Consejera de Educación, Universidades e Investigación.

Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 139. artikuluan, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendaritza-lana aitortzen du. Artikulu horren 4. paragrafoak dio, ikastetxe publikoetako zuzendariek, hezkuntza-administrazio bakoitzak finkatzen duen denboraldian kargua balioespen positiboarekin betetzen badute, dagokien ordainsari-osagarriaren zati bat jasotzen jarraituko dutela aktibo dauden bitartean; betiere, hezkuntza-administrazioek finkatutako neurriak, baldintzak eta betekizunak errespetatuta.

Por otra parte, el artículo 139 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, recoge el reconocimiento de la función directiva en los centros docentes públicos no universitarios. En el párrafo 4 de dicho artículo se determina que los directores y directoras de los centros públicos que hayan ejercido su cargo con valoración positiva durante el periodo de tiempo que cada Administración educativa determine, mantendrán, mientras permanezcan en situación de activo, la percepción de una parte del complemento retributivo correspondiente en la proporción, condiciones y requisitos que determinen las Administraciones educativas.

Halaber, otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoarenak, 33 sexies artikuluko 4. paragrafoak, ekainaren 13ko 3/2008 Legeko laugarren artikuluak xedapen horrentzat arautu duen idazketan, honako hau ezartzen du: Euskal Eskola Publikoko ikastetxeetako zuzendariek, arau bidez finkatzen den denboraldian kargua balioespen positiboarekin bete badute, dagokien ordainsari-osagarriaren zati bat jasotzen jarraituko dutela aktibo dauden bitartean, betiere, araudi bidez finkatutako neurriak, baldintzak eta betekizunak errespetatuta.

Del mismo modo, el apartado 4 del artículo 33 sexies de la Ley 1/1993, de 19 de febrero, de la Escuela Pública Vasca, en su redacción dada por el artículo noveno de la Ley 3/2008, de 13 de junio, establece que las directoras y los directores de los centros de la Escuela Pública Vasca que hayan ejercido su cargo con valoración positiva durante el periodo de tiempo que reglamentariamente se determine, mantendrán, mientras permanezcan en situación de activo, la percepción de una parte del complemento retributivo correspondiente en la proporción, condiciones y requisitos que reglamentariamente se establezcan.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendari-kargua egikaritzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko modua arautu behar da. Ordainsari-osagarri hori zuzendari-kargua betetzen duten pertsonek jasoko dute, betiere, zuzendariak hautatzeko otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuak arautzen duen prozesuari jarraituz izendatuak izan badira.

En consecuencia, resulta necesario proceder a la regulación de la consolidación de una parte del complemento retributivo específico correspondiente al ejercicio del cargo de director o directora de centros docentes públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, por parte de las personas que desempeñen dicho cargo como consecuencia de los procesos de selección de directores y directoras convocados al amparo de lo establecido en el Decreto 22/2009, de 3 de febrero.

Beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenari jarraiki, EAEko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoarekin bat etorriz, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, arautzen dituen izapideak eginda, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzunda, eta 2012ko urriaren 16an egindako bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, una vez realizados los trámites previstos en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, oído el Consejo Escolar de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 16 de octubre de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendari-karguan jarduteari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzea da dekretu honen xedea.

Es objeto del presente Decreto la regulación de la consolidación de una parte del complemento retributivo específico correspondiente al ejercicio del cargo de director o directora de centros docentes públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.– Finkapena lortzeko eta finkatutako eskubideari eusteko baldintzak.

Artículo 2.– Requisitos para obtener la consolidación y mantener el derecho consolidado.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendari-karguan jarduteari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko, honako baldintza hauek bete behar dituzte zuzendariek:

1.– Para consolidar una parte del complemento retributivo específico correspondiente al ejercicio del cargo de director o directora de centros docentes públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la persona correspondiente deberá cumplir los siguientes requisitos:

a) Eskabidea aurkeztea, Dekretu honen 4. artikuluan jasota dagoen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpenean ezartzen den moduan eta epeetan.

a) Presentar la correspondiente solicitud, en la forma y plazos que se establezcan en la Resolución del director o directora de Gestión de Personal del Departamento de Educación, Universidades e Investigación a que se refiere el artículo 4 del presente Decreto.

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko bateko zuzendari izendatua izatea, 4 urterako, otsailaren 3ko 22/2009 Dekretua aplikatuz deitutako merezimendu-lehiaketa baten ondorioz.

b) Haber sido nombrada directora o director de un centro docente público de enseñanza no universitaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependiente del Departamento de Educación, Universidades e Investigación por un periodo de cuatro años, previo concurso de méritos convocado en aplicación del Decreto 22/2009, de 3 de febrero.

c) Zuzendari-kargua bete izatea izendapenaren aginte-aldi guztian.

c) Haber ejercido el cargo de director o directora durante la totalidad del periodo para el que fue nombrada.

d) Zuzendari-kargua betetzearen ebaluazio positiboa izatea, karguan jardun duten denboraldiari dagokionez.

d) Haber obtenido una valoración positiva del ejercicio del cargo de director o directora durante el periodo correspondiente.

e) Izendapena egin zenerako denbora osoan jardun izatea.

e) Haber finalizado el periodo para el que se realizó el nombramiento.

f) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako unibertsitateaz kanpoko ikastetxeren batean jardunean egotea.

f) Encontrarse en situación de servicio activo en algún centro docente de enseñanza no universitaria dependiente del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

2.– Dekretu honen 3. artikuluan aurreikusitako bateraezintasuna alde batera utzi gabe, finkatutako eskubidea zuzendari jarduna amaitu eta hurrengo egunetik aurrera kobratuko da, pertsona hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako unibertsitateaz kanpoko ikastetxeren batean jardunean dagoen bitartean.

2.– Sin perjuicio de la incompatibilidad prevista en el artículo 3 del presente Decreto, el derecho consolidado se percibirá a partir del día siguiente a la finalización de su mandato como director o directora y le será abonado mientras la persona afectada se encuentre en situación de servicio activo en algún centro docente de enseñanza no universitaria dependiente del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

3. artikulua.– Bateraezintasunak.

Artículo 3.– Incompatibilidades.

Dekretu honek arautzen duen osagarria jasotzen bada, ezingo dira jaso bestelako zuzendaritza-karguak betetzeagatik ematen diren ordainsari-osagarriak. Jasotzeko eskubidea duten osagarrietatik zenbateko handiena duena ordainduko zaie bateraezintasun hori duten pertsonei.

La percepción del complemento regulado en el presente Decreto es incompatible con la percepción del complemento retributivo correspondiente al ejercicio de cualquier cargo directivo. A las personas afectadas por esta incompatibilidad se les abonará el complemento de mayor cuantía de entre aquellos a los que tuvieran derecho.

4. artikulua.– Prozedura.

Artículo 4.– Procedimiento.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpen bidez egindako deialdian ezarriko da eskabideak aurkezteko eta ebazteko prozedura. Ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

El procedimiento para la presentación y resolución de las solicitudes será establecido por medio de la correspondiente convocatoria realizada por Resolución del Director o Directora de Gestión de Personal del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, publicada en el Boletín Oficial del País Vasco.

5. artikulua.– Finkatutako osagarriaren zenbatekoa.

Artículo 5.– Importe del complemento consolidado.

1.– Dekretu honetako 2. artikuluak araututako baldintzak betetzeagatik, zuzendari-kargua betetzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko eskubidea aitortzen zaien pertsonek, kontzeptu horregatik jasotzen zuten diru-zenbatekoaren protzentaje bat jasoko dute, zuzendari-karguan bete beharreko lau urte betetzen badituzte. Lau eperi dagozkien osagarriak jaso daitezke gehienez. Portzentaje hori % 15ekoa izango da lehen aldirako, % 25ekoa bigarrenerako, % 20koa hirugarrenerako eta % 10ekoa laugarrenerako.

1.– Las personas a las que, por cumplir los requisitos establecidos en el artículo 2 del presente Decreto, se les reconozca el derecho a consolidar una parte del complemento retributivo específico correspondiente al ejercicio del cargo de director o directora, percibirán un porcentaje de la cantidad que percibían por ese concepto en el momento de la finalización del correspondiente periodo de cuatro años en el ejercicio de dicho cargo, con un máximo de cuatro periodos. Dicho porcentaje será del 15% para el primer periodo, del 25% para el segundo, del 20% para el tercero y del 10% para el cuarto.

2.– Osagarriaren zenbatekoa zehazteko, finkatze-unean osagarria finkatzen den ikastetxean zuzendaritza-kargua izateagatiko osagarriari dagokion zenbatekoa hartuko da erreferentzia gisa, betiere lehenago adierazi diren denbora-epeak kontuan hartuta. Balioa handituko zaio urtero ezartzen diren ordainsari-igoerak aplikatuta.

2.– El importe se determinará tomando como referencia el que corresponda, en el momento de la consolidación, al componente singular por ejercicio del cargo de dirección en el centro donde se consolida y según los periodos expresados anteriormente. Será revalorizado con los incrementos retributivos generales que cada año se establezcan.

3.– Zuzendari-kargua bi aldi edo gehiagotan bete izateagatik ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzea aitortzen zaien pertsonek, aldi horietako bakoitzari dagozkien zenbatekoak batu eta horren emaitzaren adinako osagarria jasoko dute; ez da exijituko horiek elkarren segidakoak izan daitezen.

3.– Las personas a las que se les reconozca la consolidación de parte del complemento correspondiente a dos o más periodos del ejercicio del cargo de director o directora, percibirán un complemento consolidado igual a la suma de las cantidades que correspondan a cada uno de esos periodos, sin que sea exigible que dichos periodos sean consecutivos.

4.– Osagarri hori ez da izango, inolaz ere, finkatutako aldietan jardunean aritutako ikastetxeetan zuzendari-karguaren ordainsari gisa ezarritako berariazko ordainsari-osagarriaren % 70a baino handiagoa. Baldin eta positiboki baloratutako aldiek % 70 baino zenbateko handiagoa finkatzeko modua ematen badio interesdunari, diru aldetik onuragarrien gertatzen zaizkionak finkatuko zaizkio, betiere ezarritako gehienezko portzentajea lortu arte.

4.– Dicho complemento en ningún caso podrá ser superior al 70% del complemento retributivo específico establecido como retribución del cargo de dirección en los centros de referencia en los que se ha ejercido en los periodos consolidados. En el caso de que los periodos valorados positivamente pudieran dar lugar a la consolidación de cantidades que superen ese 70%, al interesado o interesada se le consolidarán aquellas que le resulten más beneficiosos económicamente, hasta alcanzar el porcentaje máximo señalado.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Ikastetxeak bat egitea edo integratzea

Primera.– Fusión o integración de centros.

1.– Baldin eta zuzendariek dekretu honetako 2. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte eta kargua galtzen badute ikastetxeak bat egin edo integratzeko prozesu baten ondorioz ikastetxea desagertu delako, dekretu honetan aipatzen den osagarriaren zati osoa finkatu ahal izango dute; horretarako, dena den, segituan berriro zuzendari izendatu beharko dituzte ikastetxeak bat egin edo integratzean sortzen den ikastetxe berrian, eta izendatu ere hasiera batean izendatutako karguaren lau urteko aldia amaitu arte.

1.– Aquellos directores o directoras que, cumpliendo los demás requisitos establecidos en el artículo 2 del presente Decreto, fueran cesados de su cargo antes de la finalización del periodo de cuatro años con motivo de la supresión de su centro a consecuencia de un proceso de fusión o integración, podrán consolidar íntegramente la parte del complemento a que se refiere este decreto en el caso de que fueran inmediatamente nombradas director o directora del centro resultante de la fusión o integración hasta la finalización del periodo de cuatro años para el que fueron inicialmente nombradas.

2.– Zuzendari izendatu ezean, hauxe da finkatu ahalko dutena: integratu edo bat egin den ikastetxean zuzendari-kargua bete zuten aldiaren ordainsari-osagarri proportzionalaren portzentaje bat finkatu ahal izango dute, betiere finkapena zein alditan lortu den kontuan hartuta eta zuzendari izan ziren aldiaren balorazio positiboa izaten badute.

2.– En el caso de que no se produjera dicho nombramiento, podrán consolidar un porcentaje del complemento retributivo proporcional al tiempo en que hayan desempeñado el cargo de director o directora del centro fusionado o integrado, teniendo en cuenta el periodo en el que se produzca la consolidación, siempre que obtengan valoración positiva del ejercicio del cargo, durante el tiempo en que lo desempeñaron.

Osagarriaren zati bat finkatzeko osagabeko aldi honetaz baliatzen diren pertsonek uko egin ahalko diote aldi honi, baldin eta geroago aldi oso bat osatzen badute eta aldi hori kontatzekoa ez bada gehienez baloratu daitezkeen lau aldiak beteta dituztela-eta.

Las personas que hagan valer este periodo incompleto para obtener una consolidación de parte del complemento podrán renunciar a la misma si completasen posteriormente un periodo completo y no les fuera computable por haber consumido los cuatro periodos valorables como máximo.

Bigarrena.– Hautaketa-deialdirik izan ez diren ikasturtetan egindako ez-ohiko izendapenak.

Segunda.– Nombramientos de carácter extraordinario en cursos sin convocatoria de selección.

Zuzendariak hautatzeko deialdirik egiten ez diren ikasturteetan Hezkuntza Administrazioak pertsona batzuk izenda ditzake zuzendari-kargua betetzeko ikastetxe batzuetan. Kasu horietan, % 2an handituko zaie pertsona horiei dagokion aldirako ezarrita dagoen finkapenaren zenbatekoa kargu hori betetzen duten ikasturte bakoitzeko, baldin eta beren izendapenaren ondorengo zuzendariak hautatzeko egiten den lehen deialdian parte hartu eta izendatuak izaten badira, eta beren zuzendari-agintaldiaren ebaluazioa positiboa bada.

Las personas que sean nombradas por la Administración educativa para ejercer la Dirección en cursos en los que no se realicen convocatorias de selección de directores o directoras, por cada curso en el que desempeñen el cargo en virtud de dicho nombramiento incrementarán en un 2% la cuantía establecida para la consolidación del periodo correspondiente, siempre y cuando participen y sean seleccionadas para ejercer el mismo cargo en la primera convocatoria de selección de directores y directoras posterior a su nombramiento y tras la valoración positiva de su mandato.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Hezkuntza Administrazioak 2010-2011 ikasturtean zuzendari-kargua hiru urtez betetzeko izendatzen dituen pertsonek lehen aldia finkatzeko ezarritako zenbatekoaren % 2 gehiago fin-katuko dute zuzendari-kargua betetzen duten ikasturte bakoitzeko, baldin eta beren izendapenaren ondoren zuzendariak hautatzeko deitzen den lehen deialdian parte hartu eta izendatuak izaten badira, eta beren zuzendari-agintaldiaren ebaluazioa positiboa bada.

Las personas nombradas en el curso 2010-2011 por la Administración educativa para ejercer la Dirección durante tres cursos consolidarán un 2% adicional de la cuantía establecida para la consolidación del primer periodo por cada uno de esos cursos de ejercicio efectivo del cargo de director o directora, siempre y cuando participen y sean seleccionadas en la primera convocatoria de selección de directores y directoras posterior a su nombramiento y tras la valoración positiva de su mandato.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LOPEZ ALVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 16 de octubre de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Educación, Universidades e Investigación,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común