Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

193. zk., 2012ko urriaren 3a, asteazkena

N.º 193, miércoles 3 de octubre de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, AGRICULTURA Y PESCA
4374
4374

183/2012 DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

DECRETO 183/2012, de 25 de septiembre, por el que se regula la utilización de los servicios electrónicos en los procedimientos administrativos medioambientales, así como la creación y regulación del registro de actividades con incidencia medioambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak ikuspegi berri bat bultzatzen du, arauak ezartzeko orduan kontuan hartu baitu herritarrek eskubidea dutela Administrazioarekin harremanean ari direla komunikazio elektronikoaren bitartekoak erabiltzeko eta beren eskubideak betetzeko. Eskubide hori aitortzearen ondorioz, bitarteko elektronikoen bidez komunikatzeko aukera eman behar diete administrazio publikoek herritarrei.

La Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los servicios públicos, impulsa una nueva concepción al construir su regulación sobre la base del derecho de la ciudadanía a utilizar los medios de comunicación electrónica para relacionarse con la Administración y ejercer sus derechos. Este reconocimiento implica la consecuente obligación para las administraciones públicas de facultar a los ciudadanos y ciudadanas la comunicación a través de medios electrónicos.

Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak, bere aldetik, bitarteko elektronikoak erabilita herritarrek administrazio-prozedurak izapidetzeko duten eskubidea garatu du Euskal Autonomia Erkidegoan. Dekretu horren bidez, gainera, prozedura elektroniko guztiei aplika dakizkiekeen gai orokor guztiak arautu dira, hala nola: egoitza elektronikoa; herritarrak eta Administrazioa identifikatzea nahiz egiazkotzea; erregistro elektronikoa; komunikazio elektronikoak; agiri elektronikoak; eta abar.

El Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, desarrolla, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el derecho de la ciudadanía a relacionarse con la administración por medios electrónicos para la tramitación de los procedimientos administrativos y regula todas aquellas cuestiones de carácter general aplicables a todos los procedimientos electrónicos: sede electrónica, identificación y autenticación de la ciudadanía y de la Administración, registro electrónico, comunicaciones electrónicas y documentos electrónicos entre otros.

Aipatu berri dugun lege horren ildo beretik doa, baita ere, Zerbitzuetako jardueretara libreki sartzeari eta horietan aritzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legea. Azken horren helburua da, hain zuzen, zerbitzu-jardueretarako sarbide askea bermatzeko beharrezkoak diren xedapen eta printzipioak ezartzea eta, hori egitean, prozedurak sinplifikatzea nahiz zerbitzuen kalitate handia sustatzea. Horrela, azaroaren 23ko 17/2009 Legean xedatu da, zerbitzuen sinplifikazioa bultzatzeko asmoz, zerbitzuak ezartzeko eta eskaintzeko orduan aplika daitezkeen prozedurak eta izapideak ikuskatuko dituztela administrazio publikoek. Lege horretan xedatu da, baita ere, elektronikoki eta urrutitik egin ahal izango direla zerbitzu-jarduera batean sartzeko eta hura betetzeko gauzatu beharreko prozedura eta izapide guztiak.

Por su parte, la Ley 17/2009, de 23 de noviembre, sobre el libre acceso a las actividades de servicios y su ejercicio, que tiene por objeto establecer las disposiciones y principios necesarios para garantizar el libre acceso a las actividades de servicios, simplificando los procedimientos y fomentando, al mismo tiempo, un nivel elevado de calidad en los servicios, establece que las Administraciones Públicas revisarán los procedimientos y trámites aplicables al establecimiento y prestación de servicios con el objeto de impulsar su simplificación. Añade también esta ley que todos los procedimientos y trámites que supeditan el acceso a una actividad de servicios y su ejercicio se podrán realizar electrónicamente y a distancia.

Berrikuntzarako eta Administrazio Elektronikorako Planak, Eusko Jaurlaritzak 2011ko maiatzaren 31n onartuak, honako helburu hauek ditu: zerbitzu publiko digitalak herritarren eta enpresen eskura jartzea, administrazio-prozeduren izapideketan bide elektronikoak eta telematikoak gehiago erabiltzea, paper gutxiago erabiltzea eta administrazio-kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea, antolamendua egokituz, prozedurak erraztuz eta teknologia eguneratuz.

El Plan de Innovación Pública y Administración electrónica, aprobado por el Gobierno Vasco el 31 de mayo de 2011, recoge entre sus objetivos los de poner a disposición de la ciudadanía y las empresas los servicios públicos digitales, extender el uso de los medios electrónicos y telemáticos en la tramitación de los procedimientos administrativos, avanzando en la eliminación del uso del papel y mejorar la eficiencia en la gestión administrativa, adecuando la organización, simplificando los procedimientos y actualizando la tecnología.

Bestetik, Administrazio Elektronikoaren Esparruko Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuko zioen azalpenean adierazitakoaren arabera, informazio-sistemek nahiz horietan oinarritutako prozedurek datuak partekatzeko eta elkarren artean informazioa nahiz jakintzak trukatzeko duten gaitasuna da elkarreragingarritasuna. Elkarreragingarritasuna, beraz, beharrezkoa da hauetarako guztietarako: administrazio publikoen baterako zerbitzuak eskaintzeko, integratzeko, garatzeko eta kooperatzeko; hainbat printzipio eta eskubide betetzeko; lehen baino efizientzia hobea lortzearen alde, teknologia transferitzeko eta aplikazioak berrerabiltzeko; zerbitzu berriak gaitzen dituzten hainbat aplikazioren arteko elkarlana bideratzeko; hori guztia administrazio elektronikoaren eta informazioaren gizartearen garapena erraztuz.

Desde otra perspectiva, el Real Decreto 4/2010, de 8 de enero, por el que se regula el Esquema Nacional de Interoperabilidad en el ámbito de la Administración Electrónica, se refiere en su exposición de motivos a la interoperabilidad como la capacidad de los sistemas de información y de los procedimientos a los que éstos dan soporte, de compartir datos y posibilitar el intercambio de información y conocimiento entre ellos. Ésta resulta necesaria para la cooperación, el desarrollo, la integración y la prestación de servicios conjuntos por las Administraciones públicas; para la transferencia de tecnología y la reutilización de aplicaciones en beneficio de una mejor eficiencia; para la cooperación entre diferentes aplicaciones que habiliten nuevos servicios; todo ello facilitando el desarrollo de la administración electrónica y de la sociedad de la información. Pero al mismo tiempo un adecuado sistema de información resulta necesario para la ejecución de las diversas políticas públicas y además, la transformación de la información en conocimiento, constituye una acción clave para la consecución del objetivo global del Plan de Innovación Pública del Gobierno Vasco.

Baina, aldi berean, informazio-sistema egoki bat behar da zenbait politika publiko betearazteko, bai eta informazioa ezagutza bihurtzea funtsezkoa da Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren helburu orokorra lortzeko.

Bere eskumenak betez eta arestian aipatutako arauzko aurreikuspen horiekin bat, ingurumenari buruzko informazioa eta metadatuak sartzen ari da, apurka-apurka, ingurumenari buruzko informazioa modu integralean kudeatzeko IKS-eeM Sisteman Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

El Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, en el ejercicio de sus competencias y en línea con estas previsiones normativas, viene haciendo efectiva la progresiva integración de la información y los metadatos medioambientales en su Sistema de Gestión Integral de la Información Medioambiental, sistema IKS-eeM.

Erakundeen eta Autonomia Erkidegoko ingurumen-administrazioaren artean informazioa elkar trukatzeko prozesuen ardatza da aipatu sistema hori.

El sistema se constituye en el eje básico de los procesos de transacción de la información entre las entidades y la administración ambiental de la Comunidad Autónoma.

Horiek horrela, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila igorpenei eta gai kutsatzaileen transferentziari buruzko Europako erregistroan (PRTR) sartu beharreko datuak nahiz hondakinen kudeaketari buruzko agiriak elektronikoki bidal daitezela sustatzen ari da, 2003. eta 2005. urtetik, hurrenez hurren.

Así, el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca viene promoviendo, desde 2003, la transacción electrónica de los datos correspondientes al registro europeo de emisiones y transferencia de contaminantes (PRTR), y desde 2005 la de los documentos correspondientes a la gestión de residuos.

Bestetik, ingurumenari buruzko datuak elektronikoki trukatzeko E3L izeneko hizkera garatu izan da 2006. urtetik ETER proiektuaren esparruan. Hizkera berezi horren helburua da, hain zuzen ere, administrazio publikoek eragile inplikatuei eskatuko dieten informazioaren formatua eta tipologia bateratzea. Irizpideak bateratzean are azkarrago eta errazago egingo dira administrazio-eragiketak eta, bidenabar, informazioaren kalitatea hobetuko da.

Por otro lado, desde el año 2006, en el marco del proyecto ETER, se ha venido desarrollando el Lenguaje de Intercambio Electrónico Ambiental denominado E3L, con el objetivo de alcanzar un acuerdo sobre la tipología y el formato de la información que se solicitará por parte de las Administraciones públicas a los diferentes agentes implicados, lo que permitirá facilitar y agilizar las operaciones administrativas, al mismo tiempo que se mejorará la calidad de la información.

Gaur egun, behar-beharrezkoa da ingurumenari buruzko informazioa modu integralean kudeatzeko IKS-eeM Sistemari azken bultzada ematea. Hau da, arau espezifikoak garatu behar dira eta, horiek oinarri harturik, ingurumenean eragina duten jardueren erregistro bakarra sortu Euskal Autonomia Erkidegoan.

En este momento resulta del todo necesario dar un último impulso al Sistema de Gestión Integral de la Información Medioambiental, Sistema IKS-eeM, procediendo por un lado a un desarrollo normativo específico y soportando sobre el mismo la existencia de un único registro de instalaciones con incidencia medioambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Horretaz gain, aipatu helburuak guztiz betetzeko eta sistema eraginkorra izateko, ingurumen-administrazioarekin elkarreraginean diren erakundeek derrigor erabili beharko dute aipatu sistema, horixe baita modu bakarra azken urte hauetan guztietan egindako ahaleginek eta erabilitako baliabideek espero zen errentagarritasuna izan dezaten. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurumenari buruzko informazio-sistemaren bitartez, ingurumenari buruzko informazio guztia berehalako batean eskura izango dute botere publikoek, bai eta horiekin elkarlanean diren erakundeek nahiz herritar orok ere.

Pero además, el cumplimiento pleno de los objetivos y la eficacia del sistema exigen que la utilización del mismo por parte de las entidades que interactúan con la administración ambiental sea obligatoria para las mismas, pues sólo así los esfuerzos y recursos invertidos en todos estos años obtendrán la rentabilidad esperada y la Comunidad Autónoma del País Vasco dispondrá de un Sistema de información medioambiental que permita el cumplimiento del principio de acceso inmediato a toda la información medioambiental, tanto para los poderes públicos, como para las entidades que interactúan con éstos, o para la ciudadanía en general.

Horrela, gerta daiteke beren gaitasun ekonomikoa, teknikoa, lanbide-jarduera edo egiaztatutako beste arrazoi batzuengatik, beharrezkoak diren baliabide teknologikoak erabiltzeko aukera bermatua izatea zenbait pertsona juridikok edo pertsona fisikoen hainbat taldek. Hortaz, baldintza horiek betetzen dituzten pertsona juridikoak nahiz pertsona fisikoen taldeak Administrazioarekin soilik baliabide elektronikoen bidez harremanean jar daitezela ezar daiteke prozedura elektroniko bakoitzaren arautegian, halaxe xedatu baita ekainaren 22ko 11/2007 Legean nahiz administrazio-prozeduretan baliabide elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan.

En este sentido, tanto la Ley 11/2007, de 22 de junio, como el Decreto 232/2007, de 18 de diciembre, por el que se regula la utilización de medios electrónicos, informáticos y telemáticos en los procedimientos administrativos, disponen que en la regulación de cada procedimiento electrónico se podrá establecer la obligatoriedad de comunicarse con la Administración utilizando sólo medios electrónicos, cuando las personas interesadas se correspondan con personas jurídicas o colectivos de personas físicas que por razón de su capacidad económica o técnica, dedicación profesional u otros motivos acreditados tengan garantizado el acceso y disponibilidad de los medios tecnológicos precisos.

Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren azken urteotako ahalegina ikusirik, azken urratsa emateko unerik egokienean gaudela baiezta dezakegu.

Los esfuerzos realizados tanto por la Administración general de la Comunidad Autónoma como por el propio Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca en los últimos años permiten afirmar que nos encontramos en una situación óptima para dar este último paso.

Horixe berretsi du, bederen, berriki onartutako Hondakinei eta Kutsatutako Lurzoruei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeak. Zehazki, lege horren bederatzigarren xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera, administrazio publikoek baliabide elektronikoak prest badituzte, administrazio-prozedurak nahiz informazio-betebeharrak elektronikoki izapidetuko dira. Xedapen horretan adierazi da, baita ere, sistemen elkarreragingarritasuna bermatzeko teknologiak eta neurriak ezarriko dituela administrazio publiko bakoitzak bere esparruan, betiere, zerbitzuetako jardueretara libreki sartzeari eta horietan aritzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearekin bat.

Así lo confirma además la recientemente aprobada Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados, que en su Disposición Adicional Novena señala que la tramitación de los procedimientos administrativos y de las obligaciones de información se deberá llevar a cabo por vía electrónica cuando se haya habilitado por las administraciones públicas dichos medios. Esta ley establece además que las administraciones públicas adoptarán las medidas necesarias e incorporaran en sus respectivos ámbitos, las tecnologías precisas para garantizar la interoperatividad de los distintos sistemas, de acuerdo con la Ley 17/2009, de 23 de noviembre, sobre el libre acceso a las actividades de servicios y su ejercicio.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, ingurumeneko administrazio-prozeduren izapideketa elektronikoaren arloan, administrazio-izapideketa sinplifikatzeko aukera ikusi du. Horrela, dekretuak batu egiten ditu informazioa eskatzeko eta aldizka eskualdatzeko tresnak, dokumentu bakar bihurtuz, eta dokumentu horiek baliatuta, interesdunek ingurumen arloko arau ugarien ondoriozko beharrizanak errazago eta modu bateratuagoan gauzatuko dituzte.

El Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca además, en el marco de este proceso de tramitación electrónica de los procedimientos administrativos medioambientales, ha visto una oportunidad para introducir unos mecanismos de simplificación en la tramitación administrativa. Así, el Decreto unifica los instrumentos tanto de solicitud como de transmisiones periódicas de información en unos documentos únicos, con los que los interesados darán cumplimiento a todas las obligaciones derivadas de la profusa normativa ambiental de una forma más sencilla y unificada.

Arestian aipatutakoa gogoan; Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasunaren otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19.etik 22.era arteko artikuluetan jasotako izapideak egin ondoren; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta; Euskadiko Ingurumen Batzordeak txostena egin ondoren; eta 2012ko irailaren 25eko bilkuran Gobernu Kontseiluak horri buruz eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, realizados los trámites previstos en los artículos 19 a 22 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, a propuesta de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, previo informe de la Comisión Ambiental del País Vasco y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 25 de septiembre de 2012.

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eskumeneko ingurumen arloko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoak nola erabili arautzen du.

1.– El presente Decreto regula la utilización de los servicios electrónicos en los procedimientos administrativos medioambientales competencia de la Administración pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Dekretu honen xedea izango da, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoko jardueretatik ingurumenaren gain eragina duten horiei guztiei buruzko informazioa jasotzeko erregistroa sortzea eta arautzea.

2.– Es asimismo objeto del Decreto la creación y regulación de un Registro que integre la información relativa a todas las actividades con incidencia ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.– Printzipio nagusiak.

Artículo 2.– Principios generales.

1.– Dekretu honek arautuko du zerbitzu elektronikoek ingurumeneko administrazio-prozeduretan duten erabilera, betiere Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean aitortutako eskubideak errespetatuz.

1.– La utilización de los servicios electrónicos en los procedimientos administrativos medioambientales regulada en el presente Decreto se realizará con pleno sometimiento a los derechos reconocidos en la Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los Servicios Públicos.

2.– Hizkuntz koofizialtasunaren araubide juridikoa beteko da, hau da, euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legea eta hura garatzen duten arauak.

2.– Se respetará asimismo el régimen jurídico de la cooficialidad lingüística, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera y en la normativa que lo desarrolle.

3.– Dekretua indarrean sartzen denetik eta hartan xedatutakoa betez, soilik baliabide telematikoen bitartez izapidetuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko ingurumen arloko administrazio-prozedurak.

3.– A partir de su entrada en vigor y de conformidad con lo que en el mismo se establece, la tramitación de los distintos procedimientos administrativos del área de medio ambiente competencia del Gobierno Vasco se hará exclusivamente por medios telemáticos.

3. artikulua.– Definizioak.

Artículo 3.– Definiciones.

Dekretu honetan eta dekretu honek arautzen duen Ingurumenari buruzko Informazioa Kudeatzeko Sistema Integraleko tresna nahiz agirietan erabilitako kontzeptuek esanahi hau dute:

A efectos de este Decreto y de los instrumentos y documentación asociados al Sistema de Gestión Integral de la Información Medioambiental que el mismo regula, se entiende por:

1.– Erakunde: Ingurumenarekin lotura duten administrazio-prozeduren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin informazioaren edota metadatuen transakzioak egiteko edota horiek trukatzeko beharra duen edozer pertsona edo erakunde, zeinahi dela haren forma juridikoa.

1.– Entidad: cualquier persona u organización independientemente de su forma jurídica, incluidas las entidades sin personalidad jurídica, que precise transaccionar y/o intercambiar información o metadatos con la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el marco de procedimientos administrativos medioambientales.

2.– Gune operatibo: Toki berean aurkitzen diren eta pertsona fisiko edo juridiko bera titular duten instalazio bat edo gehiago, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eskumeneko ingurumen-gaietako baimenak, aurretiazko jakinarazpenak edota erregistroak bete behar badituzte.

2.– Centro Operativo: una o varias instalaciones sujetas a las distintas autorizaciones, comunicaciones previas o registros en materia medioambiental competencia de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, ubicadas en el mismo emplazamiento y cuyo titular sea la misma persona física o jurídica.

3.– Egoitza operatibo: Leku horretatik kudeatzen eta administratzen dira Dekretu honetan adierazitako erakundeak, betiere, lan hori egingo den gune operatiborik ez badago. Egoitza operatiboak, bidenabar, ez du zertan egon erakundearen helbide berean.

3.– Sede operativa: lugar desde el que se gestionan y administran las entidades a las que se refiere el presente Decreto cuando no existe un centro operativo y que no tiene por qué coincidir con el domicilio social.

4.– Ingurumeneko Identifikazio Zenbaki –NIMA–: Gune operatibo edo egoitza operatibo bakoitza identifikatzeko erabiltzen den zenbakia.

4.– Número de Identificación Medioambiental –NIMA–: el número que identifica a cada centro operativo o sede operativa.

5.– E3P. Environmental Electronic Exchange Point. Ingurumen arloko Estatuko Administrazio Publiko guztien arteko elkarreraginkortasuna bideratzeko plataforma.

5.– E3P. Environmental Electronic Exchange Point. Plataforma para facilitar la interoperabilidad entre las distintas Administraciones Públicas medioambientales en el Estado.

II. KAPITULUA
INGURUMEN ARLOKO ADMINISTRAZIO-PROZEDURENIZAPIDETZE TELEMATIKOA
CAPÍTULO II
TRAMITACIÓN TELEMÁTICA DE PROCEDIMIENTOSADMINISTRATIVOS MEDIOAMBIENTALES

4. artikulua.– Ingurumenari buruzko Informazioa modu Integralean Kudeatzeko Sistema, IKS-eeM sistema.

Artículo 4.– Sistema de Gestión Integral de la Información Medioambiental, Sistema IKS-eeM.

1.– Teknologia berrietara zuzendutako kudeaketa-tresna telematikoa da IKS-eeM Sistema, hots, Ingurumenari buruzko Informazioa modu Integralean Kudeatzeko Sistema. Erakundeen eta herritar ororen esku jarri du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak tresna hori, bere eskumeneko ingurumen arloko administrazio-prozedurak baliabide elektronikoen bitartez izapidetzeko.

1.– El Sistema de Gestión Integral de la Información Medioambiental, Sistema IKS-eeM, es el instrumento de gestión telemática orientado a las nuevas tecnologías que la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco pone a disposición de las entidades y ciudadanía en general para dar cobertura a la tramitación por medios electrónicos de los procedimientos administrativos medioambientales de su competencia.

2.– Ingurumenarekin lotura duten administrazio-prozedurak izapidetzeko asmoz erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari eman behar dizkieten informazio edota metadatu guztiak jasoko dira Sisteman. Beraz, sistema horren bitartez bidaliko diote informazio guztia erakundeek Administrazio Publikoari. Administrazio Publikoak, bere aldetik, sistemaren bitartez bidaliko die informazioa erakundeei edota tokiko, estatuko nahiz Europar Batasuneko beste administrazio publiko batzuei.

2.– El Sistema incluye toda la información y metadatos que las entidades deban suministrar a la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco para la tramitación de los distintos procedimientos administrativos medioambientales, cubriendo la totalidad de transacciones de información tanto de dichas entidades a la Administración Pública como de la propia Administración Pública a dichas entidades y a otras administraciones públicas tanto locales, como estatales y comunitarias.

3.– Kontrol eta babespean den ekipamendu informatikoen multzoa denetik, eta aldez aurretik identifikatutako nahiz baimendutako erakundeak baino ezin direnez sisteman sartu, komunikazio-ingurune itxia izango da IKS-eeM Sistema; halaxe xedatu baita 11/2007 Legean eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan.

3.– El Sistema IKS-eeM conformará en sí mismo un entorno cerrado de comunicación tal y como se contempla en la Ley 11/2007 y en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, por su condición de conjunto controlado y protegido de dispositivos informáticos al que únicamente accederán las entidades previamente identificadas y autorizadas.

4.– Administrazio Elektronikoaren Esparruko Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko da beti. E3P plataforma erabiltzearen bidez, hain zuzen, ingurumen arloko Estatuko administrazio publikoekiko elkarreragingarritasuna bermatuko du IKS-eeM Sistemak.

4.– En todo momento se cumplirá con lo establecido en el Real Decreto 4/2010, de 8 de enero, por el que se regula el Esquema Nacional de Interoperabilidad en el ámbito de la Administración Electrónica. En particular el Sistema IKS-eeM garantizará la interoperabilidad con las Administraciones Públicas medioambientales en el Estado, mediante la utilización de la plataforma denominada E3P.

5. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 5.– Ámbito de aplicación.

1.– Dekretu hau aplikatuko zaie:

1.– El presente Decreto será de aplicación:

a) Haren eskumeneko ingurumen arloko administrazio-prozedurak direla-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoarekin harremanean dauden erakundeei.

a) A las entidades en sus relaciones con la Administración pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco asociadas a procedimientos administrativos medioambientales de su competencia.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gainerako administrazio publikoekin eta sektore publikoko erakundeekin dituen harremanei, haren eskumeneko ingurumen arloko administrazio-prozeduretan.

b) A las relaciones entre la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco y las restantes Administraciones Públicas y entes del sector público asociadas asimismo a procedimientos administrativos medioambientales de su competencia.

2.– Dekretu hau Eusko Jaurlaritzak ingurumen arloan eskumenekotzat dituen administrazio-prozedura guztiei aplikatuko zaie. Prozedura horien zerrenda I. eranskinean jasota dago.

2.– El Decreto se aplica a todos los procedimientos administrativos del área de medio ambiente competencia del Gobierno Vasco. La relación de dichos procedimientos se recoge en el anexo I.

3.– Prozedura horietan IKS-eeM Sistema erabiltzeak, erregistro elektroniko komuna erabiltzea dakar. Hizpide dugun sistema, bidenabar, agiri elektronikoak sortzeko eta jakinarazpen elektronikoak egiteko erabiliko da, bietan ere, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua betez.

3.– La utilización del Sistema IKS-eeM para dichos procedimientos implicará la utilización del registro electrónico común y abarcará la generación de documentos electrónicos y la práctica de notificaciones electrónicas, de conformidad en ambos casos con el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica.

4.– Bere eskumeneko ingurumen arloko administrazio-prozeduretan beste administrazio publiko eta sektore publikoko beste erakunde batzuekin informazioa trukatzeko erabil dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak IKS-eeM Sistema. Hura erabili ahal izateko, edonola ere, elkarreragingarritasun tekniko eta semantikoa izan beharko da IKS-eeM Sistemaren eta gainerako administrazio publikoek erabilitako sistema nahiz aplikazioen artean.

4.– La utilización del Sistema IKS-eeM por parte de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco en sus relaciones de intercambio de información con otras Administraciones Públicas y entes del sector público asociadas a procedimientos administrativos medioambientales de su competencia estará supeditada a la existencia de interoperabilidad técnica y semántica del Sistema IKS-eeM con los sistemas y aplicaciones empleados por el resto de Administraciones públicas.

6. artikulua.– Egoitza elektronikoa.

Artículo 6.– Sede electrónica.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira IKS-eeM Sistemaren egitura, formatuak, funtzionaltasunak eta funtzionamendu-arau orokorrak. Horrela, egoitza elektroniko horretan argitaratuko dira hizpide dugun Sistemaren egituran, formatuetan, funtzionalitateetan edota haren funtzionamenduari buruzko arau orokorretan egindako aldaketa guztiak.

La estructura, formatos, funcionalidades y normas generales de funcionamiento del Sistema IKS-eeM estarán publicadas en la Sede Electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Cualquier modificación de dicha estructura, formatos, funcionalidades y normas generales de funcionamiento se hará pública en la misma.

7. artikulua.– IKS-eeM Sisteman sartzea eta harekin aritzea:

Artículo 7.– Acceso e interacción con el Sistema IKS-eeM.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz egingo da IKS-eeM Sistemarako sarrera eta harekin elkarreragitea.

1.– El acceso y la interacción con el Sistema IKS-eeM se efectuará, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica.

2.– Enpresako Kudeaketa Sistema (ERP) daukaten guneek edota egoitza operatiboek beren kudeaketa-plataformetatik kudea ditzakete agiri elektronikoak, IKS-eeM Sisteman sartu beharrik gabe. Plataforma horietatik fitxategiak bidaltzeko eta jasotzeko prozesuen bitartez kudea ditzakete agiriok. Horretarako, alabaina, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko estandarrekin bat etorri beharko dute aipatu fitxategien formatuak eta fitxategiok bidaltzeko kanalek.

2.– Los centros o sedes operativos que dispongan de un Sistema de Gestión Empresarial (ERP) podrán gestionar los documentos electrónicos desde sus plataformas de gestión sin necesidad de acceder al Sistema IKS-eeM, a través de procesos de envío y/o recepción de ficheros desde dichas plataformas y siempre y cuando tanto el formato como el canal de envío de los mencionados ficheros se ajusten a los estándares habilitados al efecto en la Sede Electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

8. artikulua.– Hirugarrenak ordezkatzeko gaikuntza.

Artículo 8.– Habilitación para la representación de terceras personas.

1.– Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua betez gaitutako erakundeek eta erakunde interesdunek bidal edota elkar truka ditzakete informazioa nahiz metadatuak IKS-eeM sistemaren bitartez.

1.– Las transacciones e intercambios de información y metadatos a través del Sistema IKS-eeM podrán ser realizadas con carácter general, además de directamente por las entidades interesadas, por las entidades habilitadas de conformidad con el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica.

2.– Zehazki, ingurumen arloko administrazio-prozedurei dagokienez eta aipatu Dekretu horretan xedatutako baldintzekin bat, ingurumen-elkarlaneko erakundeak gai daitezke. Horrez gain, badira Hondakinei eta Kutsatutako Lurzoruei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea betez baimena lortu duten edota hondakinen arloan kudeatzaile, agente edota negoziatzaile jardun aurretik arauzko jakinarazpena egin duten zenbait pertsona fisiko eta juridiko. Azken horiek, beraz, hondakin-kudeatzaileen ordezkari izateko gaitu daitezke, lehen aipatutako Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretuan xedatutakoa betez hondakinak kudeatzeko agiri elektronikoak kudea ditzaten.

2.– En concreto, en el ámbito de los procedimientos administrativos medioambientales y de conformidad con las condiciones que establece el mencionado Decreto, podrá habilitarse a las entidades de colaboración ambiental. Del mismo modo, también aquellas personas físicas o jurídicas que de conformidad con la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados, hayan obtenido la autorización o hayan realizado la preceptiva comunicación previa al inicio de sus actividades para actuar como persona gestora, agente o negociante en materia de residuos, podrán ser habilitadas para actuar en representación de las personas productoras de residuos, para la gestión de los documentos electrónicos de gestión de residuos cumpliendo con lo establecido en el mencionado Decreto de Administración Electrónica.

3.– Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren bidez sortutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan jasoko dira aipatutako ordezkaritza horiek.

3.– El Registro electrónico de representantes de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, creado por el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, recogerá estas representaciones.

III. KAPITULUA
INGURUMENAREN ARLOKO ADMINISTRAZIO-PROZEDURAKSINPLIFIKATZEKO ETA BIZKORTZEKO NEURRIAK
CAPÍTULO III
MEDIDAS DE SIMPLIFICACIÓN Y AGILIZACIÓN DE LOSPROCEDIMIENTOS ADMINISTRATIVOS MEDIOAMBIENTALES

9. artikulua.– Eskaeretarako tresna bakarra: Ingurumen Adierazpenaren Eskaera (IA e-E).

Artículo 9.– Instrumento Único de Solicitud: Declaración Medioambiental Solicitud (e-DMA S).

Ingurumen Adierazpenaren Eskaera (IA e-E) izeneko tresnaren bitartez, elektronikoki izapidetuko dira ingurumen arloko administrazio-prozedura guztiak. Agiriak elektronikoki izapidetzeko tresna komun eta bakarra da hizpide dugun hori, eta IKS-eeM Sistemaren barruan dago.

La tramitación electrónica de todos los procedimientos administrativos medioambientales se efectuará a través de un instrumento único común de teletramitación habilitado al efecto en el Sistema IKS-eeM, bajo la denominación de Declaración Medioambiental Solicitud (e-DMA S).

10. artikulua.– Ingurumenari buruzko informazioa aldian aldiro bidaltzeko tresna bakarra: Ingurumen Adierazpenaren Jakinarazpena (IA e-J).

Artículo 10.– Instrumento único de transacción periódica de información medioambiental: Declaración Medioambiental Notificación (e-DMA N).

1.– Indarrean dauden xedapenetan xedatutakoa betez, ingurumenari buruzko zenbait informazio bidali behar dute urtero Euskal Autonomia Erkidegoko gune edota egoitza operatiboek. Informazio hori guztia jakinarazpen bakar batean bidaliko da, Ingurumen Adieraz­penaren Jakinarazpenaren bitartez (IA e-J), hain zuzen.

1.– Todas las obligaciones transaccionales de información medioambiental de periodicidad anual que afecten a los centros o sedes operativos de la Comunidad Autónoma del País Vasco y cuyo cumplimiento venga exigido por las disposiciones en vigor que resulten de aplicación se efectuarán a través de una única notificación, mediante la Declaración Medioambiental Notificación (e-DMA N), habilitada al efecto en el Sistema IKS-eeM.

2.– Martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira IA e-J eta aurreko ekitaldiari dagozkion datuak.

2.– La e-DMA N deberá presentarse antes del 31 de marzo de cada año natural con los datos correspondientes al ejercicio vencido.

3.– Artikulu honetan araututako betebeharra betetzeko, Ingurumen Adierazpenaren Jakinarazpena (IA e-J) bere kabuz egin dezake ingurumen arloko eskumena duen Sailak. Horrelakoetan, gune edo egoitza operatiboak balioetsi beharko du agiri hori.

3.– A efectos de dar cumplimiento a la obligación regulada en este artículo, el Departamento competente en materia de medio ambiente podrá autogenerar la Declaración Medioambiental Notificación (e-DMA N) en orden a su validación por el centro o sede operativo.

11. artikulua.– Transakzioei lotutako beste betebehar batzuk.

Artículo 11.– Otras obligaciones transaccionales.

Indarrean dauden xedapenetan xedatutakoa betez, ingurumenari buruzko beste informazio motak ere bidali behar dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko gune edo egoitza operatiboek. Informazio hori, baita ere, IKS-eeM Sistemaren barruan dauden transakzioetarako tresnen bidez bidaliko da.

El resto de obligaciones transaccionales de información medioambiental que afecten a centros o sedes operativos de la Comunidad Autónoma del País Vasco y cuyo cumplimiento venga exigido por las disposiciones en vigor que resulten de aplicación, se efectuarán utilizando los instrumentos transaccionales existentes al efecto en el Sistema IKS-eeM.

12. artikulua.– Ingurumenari buruzko beste informazio-transakzio batzuk.

Artículo 12.– Otras transacciones de información medioambiental.

Aurreko artikuluetan jaso ez arren, ingurumenarekin lotura duen informazioaren beste transakzio batzuk egin daitezke IKS-eeM Sistemaren bitartez.

El Sistema IKS-eeM podrá dar cobertura a otras transacciones de información medioambiental no contempladas en los artículos anteriores.

13. artikulua.– Transakzioetarako tresnak eguneratzea.

Artículo 13.– Actualización de los instrumentos transaccionales.

Ingurumen arloko eskumena duen sailak Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratu eta etenik gabe eguneratuko ditu honako gai hauen guztien zerrendak: ingurumenari buruzko informazioa bidaltzeko betebeharrak; Ingurumen Adierazpenaren Eskaeraren (IA e-E) tresnak; Ingurumen Adierazpenaren Jakinarazpena (IA e-J); transakzioen formatuak; eta aipatutako egoitza elektronikoa mantentzeko beharrezkoak diren gutxieneko beste eduki guztiak.

El Departamento competente en materia de medio ambiente mantendrá permanentemente actualizados en la Sede Electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi la relación de las obligaciones transaccionales de información medioambiental, los instrumentos Declaración Medioambiental Solicitud (e-DMA S) y Declaración Medioambiental Notificación (e-DMA N), los formatos transaccionales así como el resto de los contenidos mínimos necesarios para el mantenimiento de la mencionada sede electrónica.

14. artikulua.– Ardurapeko adierazpenaren eta aurretiazko jakinarazpenaren ereduak.

Artículo 14.– Modelos de declaración responsable y comunicación previa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ingurumen-arloko administrazio-prozedura guztietako ardurapeko adierazpenen nahiz aurretiazko jakinarazpenen ereduak.

Los modelos de declaración responsable y comunicación previa aplicables a la totalidad de los procedimientos administrativos medioambientales de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco estarán disponibles en la Sede Electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

15. artikulua.– Ingurumen arloko postontzi elektronikoa.

Artículo 15.– Buzón electrónico medioambiental.

1.– Prozeduren kudeaketa administratiboa egiteko beharrezkoak diren agiriak sartu ahal izango dira IKS-eeM Sistemaren kudeaketa-prozeduren bitartez. Agiri horiek, bidenabar, agiri elektronikotzat hartuko dira eta horien ondorio berberak izango dituzte.

1.– El Sistema IKS-eeM a través de sus procesos de gestión permitirá la incorporación de los documentos necesarios para la gestión administrativa de los distintos procedimientos, que tendrán la consideración de documentos electrónicos a todos los efectos.

2.– Ingurumen arloko postontzi elektronikoaren bitartez sartuko dira agiri horiek Sisteman. Postontzi horretan, agiriak jaso eta gordeko dira, eta horien transakzioa zuzenean egin ahal izango da bertatik. Postontziak baditu, baita ere, haren bitartez transferitutako agiriak administratiboki babesturik daudela bermatzeko beharrezkoak diren erregistro-mekanismoak.

2.– Dicha incorporación se realizará mediante el buzón electrónico medioambiental que se estructurará como recibidor y contenedor documental de transaccionabilidad directa, disponiendo de los mecanismos de registro precisos para garantizar la salvaguarda y respaldo administrativo de los documentos transferidos por dicha vía.

IV. KAPITULUA
INGURUMENAREN GAIN ERAGINA DUTEN INSTALAZIOENEUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREGISTROA
CAPÍTULO IV
REGISTRO DE INSTALACIONES CON INCIDENCIA MEDIOAMBIENTALDE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

16. artikulua.– Ingurumenaren gain eragina duten instalazioen Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroaren izaera eta ezaugarriak.

Artículo 16.– Naturaleza y características del Registro de instalaciones con incidencia medioambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1.– Dekretu honen bitartez sortutako Ingurumenaren gain eragina duten instalazioen erregistroa administratiboa izango da, eta bakarra izango da Euskal Autonomia Erkidego osoan.

1.– El Registro de instalaciones con incidencia medioambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco que se crea en virtud del presente Decreto tiene carácter administrativo y es único para toda la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Ingurumen arloko gaietan eskumena duen sailari atxikiko zaio Erregistroa, eta IKS-eeM Sistemaren barruan sartuko da.

2.– El Registro estará adscrito al Departamento competente en materia de medio ambiente y se integrará en el Sistema IKS-eeM.

3.– Ingurumen-gaietan informazioa eskuratu, publikoki parte hartu eta auzitegietara jotzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legean eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa bete beharko dute ingurumenaren gain eragina duten instalazioen Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan bildutako datuek.

3.– Los datos del Registro de instalaciones con incidencia medioambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco estarán sometidos a la regulación contenida en la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente y en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.

17. artikulua.– Erregistroaren xedea eta edukia.

Artículo 17.– Finalidad y contenido del registro.

1.– Ingurumenaren gain eragina duten jardueretatik Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren horiei buruzko informazio guztia etenik gabe eguneraturik izateko asmoz sortu da erregistro hau.

1.– Este registro se crea con la finalidad de disponer de manera permanente, integrada y actualizada de toda la información relativa a las instalaciones con incidencia medioambiental que se desarrollan en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Ingurumen arloko eskumenak dituen sailak bere kabuz sartuko ditu erregistroan berak emandako baimenei buruzko edota sail horren aurrean aurkeztutako aurretiazko jakinarazpenei buruzko datu guztiak.

2.– En el registro se incorporarán de oficio todos los datos relativos a las autorizaciones concedidas por el Departamento competente en materia de medio ambiente o a las comunicaciones previas presentadas ante dicho Departamento.

3.– Instalazio bakoitzari buruz gutxienez honako informazio hau jasoko da Erregistroan:

3.– El Registro recogerá como mínimo, para cada una de las instalaciones, la siguiente información:

1) 1. maila (Administratiboa).– Datu sozialak: IFZ kodea (NAN edo IFK) eta erakundeari buruzko datu sozialekin lotura duten metadatuak.

1) Nivel 1. Administrativo de Identificación de Datos Sociales: Clave NIF (DNI ó CIF) y metadatos asociados a la capa de datos sociales de la entidad.

2) 2. maila (Operazionala).– Datu operatiboak: NIMA kodea eta gune operatiboarekin edota egoitza operatiboarekin lotura duten metadatuak.

2) Nivel 2. Operacional de Identificación de Datos Operativos: Clave NIMA y metadatos asociados a la capa de datos de centro operativo o sede operativa.

3) 3. maila (Prozedurazkoa) negozioa: erregistro- edo baimen-kodeak eta prozedurazko datuekin lotura duten metadatuak.

3) Nivel 3. Procedimiental de Negocio: Clave códigos de registro o autorización y metadatos asociados a la capa de datos procedimentales.

18. artikulua.– Erregistroaren egitura.

Artículo 18.– Estructura del registro.

Ingurumen-organoaren jarduera-eremuen arabera egituratuko da Ingurumenaren gain eragina duten instalazioen Erregistroa. Haren egitura, beraz, honako hau izango da:

El Registro de Instalaciones con Incidencia Ambiental estará estructurado en función de los distintos ámbitos de actuación del órgano ambiental, de conformidad con la siguiente estructura:

a) PRTR:

a) PRTR:

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urtarrilaren 18ko 166/2006 (EE) Erregelamenduaren aplikazio-eremuaren barruan dauden instalazioak. Igorpenen eta transferentzia kutsatzaileen Europako erregistroa sortzeari buruzkoa da aipatu erregelamendu hori.

Instalaciones incluidas en el ámbito de aplicación del Reglamento (CE) n.º 166/2006 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 18 de enero, relativo al establecimiento de un registro europeo de emisiones y trasferencias contaminantes.

b) IPPC:

b) IPPC:

Ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioak (IPPC).

Instalaciones sujetas a autorización ambiental integrada (IPPC).

c) Klima-aldaketa eta airearen kalitatea:

c) Cambio climático y calidad del aire:

– Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak gauzatzen diren instalazioak.

– Instalaciones que desarrollan Actividades Potencialmente Contaminantes de la Atmósfera.

– Konposatu Organiko Lurrunkorren Igorpenei buruzko 117/2003 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuko jarduerak gauzatzen diren instalazioak.

– Instalaciones que desarrollan Actividades incluidas en el ámbito de aplicación del Real Decreto 117/2003 sobre emisiones de compuestos orgánicos volátiles debidas al uso de disolventes en determinadas actividades.

– Berotegi-efektuko gasak igortzeko eskubideen salerosketaren araubidea bete behar duten jarduerak gauzatzen diren instalazioak.

– Instalaciones que desarrollan Actividades sometidas al régimen de comercio de derechos de emisión de gases de efecto invernadero.

d) Hondakinak:

d) Residuos:

– Hondakinak sortzen dituzten instalazioak.

– Instalaciones productoras de residuos.

– Hondakinak kudeatzen dituzten pertsonak.

– Personas gestoras de residuos.

– Hondakinak kudeatzeko instalazioak.

– Instalaciones de gestión de residuos.

– Hondakinen agenteak eta tratulariak.

– Personas agentes y negociantes de residuos.

– Hondakinen biltzaileak eta garraiolariak.

– Personas recogedoras y transportistas de residuos.

– Hondakin bihurtzen den produktuaren sortzailearen erantzukizun zabalduko banakako sistemak.

– Sistemas individuales de responsabilidad ampliada del productor del producto que se convierte en residuo.

– Hondakin bihurtzen den produktuaren sortzailearen erantzukizun zabalduko sistema kolektiboak.

– Sistemas colectivos de responsabilidad ampliada del productor del producto que se convierte en residuo.

e) Lurzoru kutsatuak.

e) Suelos contaminados:

– Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak.

– Actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

– Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak gauzatu edo instalazioak kokatu diren lekuak.

– Emplazamientos donde se han desarrollado actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

– Haien lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egin behar den lekuak.

– Emplazamientos objeto de declaración de calidad del suelo.

f) Beste jarduera batzuk:

f) Otras actividades:

– Jarduera sailkatuak gauzatzen diren instalazioak.

– Instalaciones donde se desarrollan actividades clasificadas.

– Aurreko paragrafoetan jaso ez arren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharra duten beste instalazio batzuk.

– Otras instalaciones no recogidas en los apartados anteriores sujetas evaluación de impacto ambiental.

g) EMAS eta etiketa ekologikoa:

g) EMAS y ecoetiqueta:

– EMAS Ingurumena Kudeatzeko Sistema daukaten erakundeak.

– Organizaciones que disponen del Sistema de Gestión Medioambiental EMAS.

– Etiketa ekologikoa duten jarduerak eta produktuak.

– Actividades y productos que disponen de ecoetiqueta.

19. artikulua.– Erregistroaren funtzioak.

Artículo 19.– Funciones del registro.

Erregistroak honako funtzio hauek izango ditu:

Las funciones del registro son las siguientes:

a) Indarreko legeen arabera inskriba daitezkeen egintzak gordailutzeko, erregistratzeko eta inskribatzeko prozedura izapidetzea eta arautzea.

a) Tramitar y ordenar la inscripción, registro y depósito de los actos inscribibles de acuerdo con la legalidad vigente.

b) Ingurumen-gaietan informazioa eskuratu, publikoki parte hartu eta auzitegietara jotzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen ondorioz sortutako betebeharrak betetzen laguntzea.

b) Servir de soporte al cumplimiento de las obligaciones derivadas de la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente.

c) Gordailututako agiriak zaintzea eta gordetzea.

c) La custodia y la conservación de la documentación depositada.

d) Gainerako administrazio publikoekin informazioa elkar trukatuko dela bermatzea.

d) Garantizar el intercambio de información con el resto de las Administraciones Públicas.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIÓNES ADICIONALES

Lehenengoa.– Gizabanakoak dekretu honetan aipatzen diren ingurumen arloko administrazio-prozeduretan sartu ahal izateko, Zuzenean Jaurlaritzaren Hiritarren Arretako Zerbitzuak honako hauetan beharrezko laguntza eta orientazioa emango ditu: betelanetarako sailkatutako jarduera-araubidearen esparruko txostenak; katalogatutako espezieen harrapaketarako baimena; Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erabilera eta eraikuntzarako baimenak eta txostenak; salaketak; ingurumenari buruzko informazio lortzeko eskariak; eta norbanako interesdun gisa, jendaurreko informazioko izapideak eta izapide horiek dituzten ingurumeneko administrazio-prozeduretan jendaurreko parte-hartzea.

Primera.– A fin de garantizar el acceso a los procedimientos administrativos medioambientales objeto de este Decreto por parte de las y los particulares, el Servicio de Atención ciudadana Zuzenean prestará la asistencia y orientación precisa en los procedimientos de informes en el marco del régimen de actividad clasificada de rellenos, autorización de captura de especies catalogadas, autorizaciones de uso y construcción e informes en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, denuncias, solicitudes de información ambiental y en su participación como particulares interesados en los trámites de información pública y participación pública en aquellos procedimientos administrativos medioambientales que cuentan con dichos trámites.

Halaber, eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuarekin bat etorriz, behar beste funtzionariori gaikuntza emango zaie, beren sinadura elektroniko egiaztatuaren bidez, lehenago aipatutako izapideak egin ditzaten, norbanakoen izenean.

Asimismo y de conformidad con el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, se habilitará al personal funcionario que se considere necesario para que, mediante su firma electrónica reconocida, pueda realizar los trámites anteriores en nombre de las y los particulares.

Bigarrena.– Ingurumenari buruzko Informazioa modu Integralean Kudeatzeko Sistema, hots, IKS-eeM Sistema erabilgarri izan dadin, eta gune edota egoitza operatiboek hura erabili ahal izateko, Ingurumen Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak agindu bidez ezar ditzake IKS-eeM Sistemarekin interakzioan egoteko beharrei lotutako baldintzak. Transakzio-kopurua edo -bolumena, edo gune edo egoitza operatiboaren ahalmena kontuan hartuz finkatuko dira baldintza horiek, zeinek gune edota egoitza operatiboak behartuko baitituzte informazioaren transakzioa egiten duten Enpresa Kudeaketarako Sistemak izatera.

Segunda.– A fin de garantizar la correcta disponibilidad del Sistema de Gestión Integral de la Información Medioambiental, Sistema IKS-eeM, y facilitar su operatividad a los centros o sedes operativas, el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca podrá establecer mediante Orden las condiciones asociadas a las necesidades de interacción con el Sistema IKS-eeM que tengan los centros o sedes operativos, bien sea por el número y volumen de transacciones como por la capacidad del propio centro o sede que hagan exigible para éstas el disponer de Sistemas de Gestión Empresarial (ERP) que transaccionen la información.

XEDAPEN IRAGANKORRAK
DISPOSICIÓNES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Izapidetzen ari diren prozedurak.

Primera.– Procedimientos en curso.

Dekretu hau indarrean sartu aurretik hasitako prozedurak, oraindik behin betiko ebazpena jaso ez dutenak, bukatu arte ohiko bideetan izapidetuko dira non eta interesdunek berariaz erabakitzen ez duten bide telematikoak erabiltzea.

Aquellos procedimientos iniciados con anterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto en los que todavía no haya recaído resolución definitiva serán tramitados hasta su finalización por los cauces ordinarios, salvo que las personas interesadas opten expresamente por la utilización de los medios telemáticos.

Bigarrena.– Diru-laguntzei eta laguntzei buruzko prozedurak.

Segunda.– Procedimientos de subvenciones y ayudas.

Diru-laguntzei buruzko programetarako deialdia egiten duten aginduek diotena betez honako laguntza hauei buruzko zenbait prozedura telematikoki izapidetuko dira: ingurumen arloko boluntariotzan, hezkuntzan, informazioan, parte-hartzean, prestakuntzan eta sentsibilizazioan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak eta laguntzak; Eskolako Agenda 21 Programako jarduerak garatzeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako laguntzak; eta natura-ondarea kontserbatzeko jarduerak, lurraldea zaintzeko akordioetan jasota daudenak, finantzatzeko laguntzak.

La tramitación en forma telemática de los procedimientos de subvenciones y ayudas correspondientes a las ayudas a entidades sin ánimo de lucro que realicen actividades de voluntariado ambiental, educación, información, participación, formación y sensibilización en materia de medio ambiente, las ayudas a centros escolares no universitarios para el desarrollo del Programa de Agenda 21 Escolar y las ayudas para la financiación de actividades de conservación del patrimonio natural incluidas en acuerdos de custodia del territorio se realizará en función de lo que determinen las propias órdenes de convocatoria de los programas subvencionales.

Hirugarrena.– Ingurumen arloko elkarlanerako erakundeak.

Tercera.– Entidades de Colaboración Ambiental.

Ingurumen arloko erakunde kolaboratzaileei buruzko arau espezifikoak indarrean sartu bitartean, Ingurumen Kalitaterako Zuzendaritzarekin egoki den hitzarmena sinatzen duten erakundeek bete ditzakete dekretu honek haiei esleitutako funtzioak; halaxe xedatu baita Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan. Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan jasoko dira hirugarrenak ordezkatzeko gaikuntzen baldintzak eta ordezkapenen zerrenda eguneratua.

Hasta la entrada en vigor de normativa específica sobre Entidades de Colaboración Ambiental, y de conformidad con el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, podrán desarrollar las funciones que a las mismas les encomienda el presente Decreto aquellas entidades que suscriban el oportuno Convenio con la Dirección de Calidad Ambiental. Las condiciones para la habilitación en representación de terceras personas y la relación actualizada de las mismas se recogerán en la Sede Electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIÓNES FINALES

Lehenengoa.– Gaikuntza.

Primera.– Habilitación.

Ingurumen arloan eskumena duen sailari gaitasuna eman zaio dekretu honetan xedatutakoa garatze aldera beharrezkoak diren xedapen eta jarraibide tekniko guztiak emateko. Horrela, ingurumen arloko eskumena duen sailburuaren agindu bidez egunera daiteke dekretu honetako I. eranskineko zerrenda, hots, dekretu hau aplikatuko zaien prozeduren zerrenda; beti ere, ingurumen arloko administrazio-prozedurei aplikatzen zaizkien arauetan egindako aldaketak hala eskatzen badu. Horrez gain, prozedura horien zerrenda eta lotutako zerbitzuen katalogoa beti eguneratuta egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

Se habilita al Departamento competente en materia de medio ambiente a dictar cuantas disposiciones e Instrucciones Técnicas sean necesarias para el desarrollo de lo establecido en el presente Decreto. La relación de procedimientos a los que el presente Decreto resulta de aplicación, recogida en el anexo I del mismo, podrá actualizarse mediante Orden de la Consejera competente en materia de medio ambiente, cuando la modificación de la regulación aplicable a los procedimientos administrativos medioambientales lo haga necesario. La relación de estos procedimientos y el catálogo de servicios asociados a los mismos se encontrará permanentemente actualizada en la Sede Electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Era berean, geroagoko arauek horretarako bide ematen badute, ingurumen arloko eskumena duen sailburuak agindu bidez egunera dezake ingurumenaren gain eragina duten jardueren erregistroaren egitura.

La estructura del Registro de instalaciones con incidencia ambiental podrá asimismo ser actualizada mediante Orden de la Consejera competente en materia de medio ambiente, cuando normativas ulteriores así lo requieran.

Bigarrena.– Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua aldatzea.

Segunda.– Modificación del Decreto 629/2009, de 22 de diciembre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca.

Abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 10. artikuluan a) atala sartzen da, honela dioena:

Se introduce un apartado q) en el artículo 10 del Decreto 629/2009, de 22 de diciembre, con el siguiente contenido:

«q) Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren, IKS-eeM Sistemaren eta ingurumenean eragina duten Instalazioen Erregistroaren zuzendaritza eta administrazio-kudeaketa.»

«q) Dirección y gestión administrativa del Sistema de Gestión Integral de la Información Medioambiental, Sistema IKS-eeM y del Registro de instalaciones con incidencia ambiental.»

Hirugarrena.– Indarrean jartzea.

Tercera.– Entrada en vigor.

2013ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día 1 de enero de 2013.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko irailaren 25ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

IRAILAREN 25EKO 183/2012 dEKRETUAREN I. ERANSKINA
DEKRETU HONEN APLIKAZIO-EREMUAN DAUDEN INGURUMENEKOADMINISTRAZIO-PROZEDUREN ZERRENDA

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 25 de septiembre de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

ANEXO I AL DECRETO 183/2012, DE 25 DE SEPTIEMBRE
RELACIÓN DE PROCEDIMIENTOS ADMINISTRATIVOS MEDIOAMBIENTALES

a) PRTR:

a) PRTR:

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urtarrilaren 18ko 166/2006 (EE) Erregelamenduaren aplikazio-eremuaren barruan dauden instalazioen jarduera-abiarazpenari buruzko jakinarazpena, igorpenen eta transferentzia kutsatzaileen Europako erregistroa sortzeari buruzkoa.

Comunicación de inicio de actividad de instalaciones incluidas en el ámbito de aplicación del Reglamento (CE) n.º 166/2006 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 18 de enero, relativo al establecimiento de un registro europeo de emisiones y trasferencias contaminantes.

b) Ingurumena arloko baimen integratua:

b) Autorización ambiental integrada:

– Ingurumen-baimen integratuaren prozedura (IPPC).

– Procedimiento Autorización Ambiental Integrada (IPPC).

– Ingurumen-baimen integratua behar duen instalazio baten aldaketa.

– Modificación de una Instalación sujeta a Autorización Ambiental Integrada.

c) Klima-aldaketa eta airearen kalitatea:

c) Cambio climático y calidad del aire:

– Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako baimena (A eta B taldeak).

– Autorización de Actividades Potencialmente Contaminadoras de la Atmósfera. (Grupos A y B)

– Atmosfera kutsa dezaketen jardueren jakinarazpena (C taldea).

– Notificación de Actividades Potencialmente Contaminadoras de la Atmósfera. (Grupo C)

– Jardueretan erabilitako disolbatzaileek sortzen dituzten Konposatutako Organiko Lurrunkorren Igorpenei buruzko 117/2003 EDaren eraginpean diren jarduera-abiarazpenari buruzko jakinarazpena.

– Notificación de inicio de actividad sujeta al Real Decreto 117/2003, de 31 de enero, sobre limitación de emisiones de compuestos orgánicos volátiles debidas al uso de disolventes en determinadas actividades.

– Berotegi-efektuko gasak igortzeko baimena.

– Autorización de emisión de Gases de Efecto Invernadero.

d) Hondakinen kudeaketa:

d) Gestión de residuos:

– Hondakinak sortzen dituzten pertsonen jarduera-abiarazpenari buruzko jakinarazpena.

– Comunicación de inicio de actividad de persona productora de residuos.

– Hondakinak kudeatzeko jarduerak baimentzea.

– Autorización de actividades de gestión de residuos.

– Hondakinak kudeatzeko instalazioak baimentzea.

– Autorización de instalaciones de gestión de residuos.

– Horiek zabortegian gordetzearen bidez hondakinak ezabatzeko instalazioei baimena ematea.

– Autorización para instalaciones de eliminación de residuos mediante depósito en vertedero.

– Betelanetarako baimenak eta txostenak ematea.

– Autorización e informe para ejecución de rellenos.

– Hondakinak biltzen dituzten pertsonen jakinarazpena.

– Comunicación de personas recogedoras de residuos.

– Hondakinak garraiatzen dituztenen jakinarazpena.

– Comunicación de transportistas de residuos.

– Hondakin bihurtzen den produktuaren sortzailearen erantzukizun zabalduko banakako sistemei buruzko aurretiazko jakinarazpena.

– Comunicación previa de sistemas individuales de responsabilidad ampliada del productor del producto que se convierte en residuo.

– Hondakin bihurtzen den produktuaren sortzailearen erantzukizun zabalduko sistema kolektiboak baimentzea.

– Autorización de Sistemas Colectivos de Responsabilidad Ampliada del productor del producto que se convierte en residuo.

– Hondakinak mugaz bestalde eramateko baimena ematea.

– Autorización de traslados transfronterizos de residuos.

– Hondakinak biltegiratzeko zentroetarako baimena ematea.

– Autorización de centros de almacenamiento de residuos.

– Hondakinak bildu, sailkatu eta batzeko lanetan diharduten zentroen jakinarazpena.

– Comunicación de centros para operaciones de recogida, clasificación y agrupamiento de residuos.

– Hondakin-agenteen eta -tratularien jarduera-abierazpenaren jakinarazpena.

– Comunicación de inicio de actividadde agentes y negociantes de residuos.

e) Kutsatutako lurzoruak.

e) Suelos contaminados.

Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena.

Declaración de la Calidad del Suelo.

f) Ingurumen-ebaluazioa:

f) Evaluación ambiental:

– Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioa.

– Evaluación Conjunta de Impacto Ambiental.

– Ingurumen-inpaktuaren banan banako ebaluazioa.

– Evaluación Individualizada de Impacto Ambiental.

g) Biodibertsitatea

g) Biodiversidad

Itsasoko fauna eta landaretza katalogatuetako espezieak harrapatzeko baimena.

Autorización de captura de especies catalogadas de fauna y flora marina.

h) Beste prozedura batzuk:

h) Otros procedimientos:

– Jardueraren udal-lizentziaren esparruan neurri zuzentzaileak ezartzeari buruzko txostena.

– Informe de imposición de medidas correctoras en el marco de licencia municipal de actividad clasificada.

– Udal antolamenduko tresnak onesteko prozeduretan ematen diren txostenak.

– Informes en los procedimientos de aprobación de los instrumentos de planeamiento municipal

– Urdaibai Biosfera Erreserban eraikitzeko eta lurrak erabiltzeko baimenak eta txostenak.

– Autorizaciones de uso y construcción e informes en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

– Salaketak.

– Denuncias.

– Ingurumen-informazioa jasotzeko eskariak.

– Solicitudes de información ambiental.

– Ingurumen-ikuskapenak.

– Inspecciones medioambientales.

– Ingurumen-erantzukizuna.

– Responsabilidad ambiental.

– Zigor-espedienteak.

– Expedientes sancionadores.

– EMAS, ingurumen-kudeaketa eta -ikuskapenari buruzko Batasuneko sistemaren erregistroan inskribatzea.

– Inscripción en el Registro Sistema comunitario de gestión y auditoría medioambientales EMAS.

– Etiketa ekologikoa ematea.

– Concesión de Ecoetiqueta.

i) Laguntzak eta diru-laguntzak jasotzeko prozedurak:

i) Procedimientos de ayudas y subvenciones:

– Enpresei diru-laguntzak ematea, ingurumena babesteko inbertsioak egin ditzaten.

– Subvenciones a empresas para la realización de inversiones para la protección del medio ambiente.

– Tokiko erakundeei diru-laguntzak ematea, garapen iraunkorra sustatzeko ekintzak gauza ditzaten.

– Subvenciones a Entidades Locales para realizar acciones que promueven el desarrollo sostenible.

– Ingurumen arloan boluntariotza, hezkuntza, informazioa, parte-hartzea, prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzeko jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak ematea.

– Ayudas a entidades sin ánimo de lucro que realicen actividades de voluntariado ambiental, educación, información, participación, formación y sensibilización en materia de medio ambiente.

– Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako diru-laguntzak ematea, Eskolako Agenda 21 programa gara dezaten.

– Ayudas a centros escolares no universitarios para el desarrollo del Programa de Agenda 21 Escolar.

– Lurraldea zaintzeko hitzarmenetan jasotako natura-ondarea zaintzeko jarduerak finantzatzekok diru-laguntzak ematea.

– Ayudas para la financiación de actividades de conservación del patrimonio natural incluidas en acuerdos de custodia del territorio.

j) Erakundeak:

j) Entidades:

– Erakundeei egiaztagiriak ematea, lurraren kalitateari buruzko ikerketak eta berreskuratzeak egin ditzaten.

– Acreditación de entidades para la realización de las investigaciones y recuperaciones de la calidad del suelo.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común