Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

167. zk., 2012ko abuztuaren 28a, asteartea

N.º 167, martes 28 de agosto de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HERRIZAINGO SAILA
DEPARTAMENTO DE INTERIOR
3885
3885

AGINDUA, 2012ko abuztuaren 28koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzako funtzionarioen lanbide-akreditaziorako elementuei buruzkoa.

ORDEN de 28 de agosto de 2012, del Consejero de Interior, sobre elementos de acreditación profesional de las funcionarias y los funcionarios de la Ertzaintza.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenaren arabera, Herrizaingo Sailak zehaztuko ditu, alde batetik, janzkiak, arauzko armak, eta Ertzaintzako funtzionarioen irudi-batasunari dagozkion gainerako langai eta gauzak, eta, bestetik, horien nortasuna egiaztatzen duten baliabideak, kategoria bakoitzaren bereizgarriak, hala nola horien erabilera araupetuko luketen arauak.

La disposición adicional decimotercera de la Ley 4/1992, de 17 de julio, de la Policía del País Vasco establece que las prendas, el armamento reglamentario que se les asigne, y demás equipos y efectos que compongan la uniformidad de los funcionarios de la Ertzaintza, los medios que acrediten su identidad y los distintivos de cada categoría, así como las normas que hubieran de regir su uso, se determinarán por el Departamento de Interior.

Gaikuntza hori baliatuz, honako xedapen hauek eman ziren: 2007ko maiatzaren 31ko Agindua, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzako funtzionarioen lanbide-akreditaziorako elementuei eta lanbide-eskala eta -kategoriaren bereizgarriei buruzkoa; 2009ko azaroaren 17ko Agindua, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzaren lan-uniformeetako mahukako bereizgarria Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburura egokitzeko dena; 2010eko abenduaren 2ko Agindua, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzaren uniforme orokor eta bereizgarriei buruzkoa.

En uso de tal habilitación se dictaron: la Orden de 31 de mayo de 2007, del Consejero de Interior, sobre elementos de acreditación profesional de los funcionarios y las funcionarias de la Ertzaintza, así como sobre los distintivos de la escala y categoría profesional; la Orden de 17 de noviembre de 2009, del Consejero de Interior, por la que se adapta el distintivo de manga de los uniformes de trabajo de la Ertzaintza al Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco; y la Orden de 2 de diciembre de 2010, del Consejero de Interior, sobre uniformidad general y distintivos de la Ertzaintza.

2007ko maiatzaren 31ko Aginduak aldaketa batzuk nozitu zituen gerora eman ziren agindu horiek zirela medio, eta polizia-jarduna segurtasunaren alorrean gauzatzen denez, beharrezkoa da, adierazitako gaikuntza hori erabiliz, batetik, agindu batean jasotzea 2007ko maiatzaren 31ko Aginduak arautu zuena, identifikazio profesionaleko txartelari eta plaka-ikurrari dagokionez, eta, bestetik, akreditazio-elementu bi horien diseinu eta ezaugarriak aldatzea, zenbait eskakizun tekniko eta juridiko betetze aldera. Eskakizun tekniko eta juridiko horiek bermatu behar dute, hain zuzen ere, elementu horiek Ertzaintzako funtzionarioek bakarrik erabiltzea, eta herritarrek eta botere publikoek erraz identifikatzea; baina horretaz gain, segurtasunari lotutako beste erabilera batzuek ere bermatuko dituzte. Adierazitako akreditazio-elementu horiek eraman eta babesteko, eta modu erraz batean erakustea ahalbidetzeko, akreditazio-izaerarik ez duen hirugarren elementu baten deskribapena gehitzen eta ezartzen du Aginduak: agiriak eramateko zorroa.

Dadas las modificaciones sufridas por la Orden de 31 de mayo de 2007 mediante el dictado de dichas órdenes, y dado que la labor policial se desarrolla en el ámbito de la seguridad, resulta pertinente, en uso de la citada habilitación, recoger en una Orden la regulación que del carné de identificación profesional y de la placa emblema efectuó la Orden de 31 de mayo de 2007, y modificar el diseño y características de ambos elementos de acreditación, de modo que los mismos satisfagan ciertas exigencias técnicas y jurídicas que no sólo garanticen su exclusiva utilización por las funcionarias y los funcionarios de la Ertzaintza, y su fácil identificación por la ciudadanía y los poderes públicos, sino que además permitan nuevos usos vinculados a la seguridad. A fin de portar y proteger los citados elementos acreditativos, y posibilitar su fácil exhibición, la Orden añade y establece la descripción de un tercer elemento carente de carácter acreditativo, la cartera porta-documentos.

Ondorioz, Ertzaintzan bakarrik aplikatzekoa den neurria izanik, Euskadiko Aholku Batzordearekin bat etorriz, hauxe

En consecuencia, tratándose de una disposición de exclusiva aplicación a la Ertzaintza, y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta eremua subjektiboa.

Artículo 1.– Objeto y ámbito subjetivo.

1.– Agindu honen xedea da, batetik, Ertzaintzaren lanbide-akreditazio berria arautzea, zeina jarraian zehazten diren diseinu eta ezaugarriak dituzten identifikazio profesionaleko txartelak eta plaka-ikurrak osatzen baitute, eta, bestetik, agiriak eramateko zorroa ezartzea, elementu horiei guztiei euskarria eman, eta horiek babestu eta erakutsi ahal izateko.

1.– El objeto de la presente Orden es regular la nueva acreditación profesional de la Ertzaintza, integrada por el carné de identificación profesional y la placa-emblema cuyos diseños y características se definen, y establecer la cartera porta-documentos como elemento de soporte, protección y exhibición de dichos elementos.

2.– Arau honetan aurreikusitako guztia Ertzaintzako Unitate eta Zerbitzu guztietako kideei aplikatuko zaie, baita Miñoi, Foral eta Mikeleteen Ataletako kideei ere.

2.– Las previsiones de esta norma serán de aplicación a todos los miembros de las diferentes Unidades y Servicios de la Ertzaintza, incluyendo las Secciones de Miñones, Forales y Mikeletes.

2. artikulua.– Lanbide-akreditaziorako elementuak.

Artículo 2.– Elementos de acreditación profesional.

1.– Identifikazio profesionaleko txartelak eta plaka-ikurrak egiaztatzen dute titularra agintaritzaren agentea dela, hain zuzen ere Ertzaintzako kidea. Bi elementuak agiri publikoak dira, titularrak bakarrik erabil ditzake eta ezin zaizkio beste inori eman.

1.– El carné de identificación profesional y la placa-emblema acreditan la condición de Agente de la Autoridad que, como miembro de la Ertzaintza, corresponde a su titular. Ambos elementos tienen carácter de documento público y su uso es personal e intransferible.

2.– Zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako administrazio-egoeran dauden Ertzaintzako funtzionario guztiek edukiko dute lanbide-akreditazioa eta hura erabiltzeko baimena. Alabaina, Segurtasuneko sailburuordeak, funtzionarioa aipatutako administrazio-egoeraren batean egonda ere, akreditazio-elementuak kentzea erabaki dezake, titularra polizia-zereginetatik aldenduta denbora luzez egongo dela aurreikusten bada edo herritarren segurtasunerako arriskua sortzen duela antzematen bada.

2.– Estarán provistos de la acreditación profesional y autorización para su uso, todas y todos los funcionarios de la Ertzaintza en situación administrativa de servicio activo o segunda actividad. No obstante el Viceconsejero de Seguridad, aún encontrandose la funcionaria o el funcionario en alguna de las mencionadas situaciones administrativas, podrá acordar la retirada de los elementos de acreditación de preverse la cesación prolongada en el tiempo del ejercicio de las funciones policiales o de apreciarse riesgos para la seguridad ciudadana.

3.– Ertzaintzako funtzionario izateari utziz gero, edo zerbitzu aktibo edo bigarren jardueratik bestelako administrazio-egoeraren batera pasatuz gero, lanbide-akreditazioa entregatu egin beharko da. Eginkizun-gabetze irmoak edo behin-behinekoak dirauen bitartean akreditazio-elementuak edukitzen jarraitzeko, Segurtasuneko sailburuordearen baimena beharko da, eta sailburuordeak salbuespenezko egoeretan bakarrik emango du baimen hori.

3.– La pérdida de la condición de funcionaria o funcionario de la Ertzaintza, así como el pase a situación administrativa distinta del servicio activo o segunda actividad, obligarán a la entrega de la acreditación profesional. Unicamente la autorización expresa del Viceconsejero de Seguridad, por concurrir circunstancias excepcionales que así lo justifiquen, permitirá la conservación de dichos elementos de acreditación durante la suspensión de funciones, bien sea la misma firme o provisional.

Halaber, Ertzaintzako funtzionarioek, funtzio publikoarekin lotura duten jardueretarako aitortutako zerbitzu berezietan badaude, identifikazio profesionaleko txartela edukitzen jarraituko dute. Txartel hori izaten jarraituko dute, halaber, Ertzaintzan aplikatu beharreko ordenamendu juridikoak hala ezartzen duen kasuetan.

Asimismo, las funcionarias y los funcionarios de la Ertzaintza que se encuentre en situación de servicios especiales declarada para el ejercicio de actividades conexas con la función pública conservarán su carné de identificación profesional. Igualmente lo conservarán en los demás supuestos en que así lo establezca el ordenamiento jurídico aplicable a la Ertzaintza.

4.– Identifikazio profesionaleko txartela da titularra Ertzaintzako kide gisa identifikatzeko balio duen txartel bakarra. Agiri hori bertan azaltzen den datan iraungitzen da. Hortaz, txartela berritzeko –iraungi egin delako, edo beste arrazoi batzuek direla medio–, entregatu egin behar da ordezkatutako edo baliogabetutako txartela.

4.– El carné de identificación profesional es el único carné válido para identificar a su titular como miembro de la Ertzaintza. Dicho documento caduca en la fecha inscrita en el mismo, y su renovación por este motivo u otra circunstancia obliga a entregar el documento sustituido o invalidado.

5.– Identifikazio profesionaleko txartelaren diseinua eta ezaugarri teknikoak agindu honetako I. eranskinean azaltzen dira. Plaka-ikurraren diseinua eta ezaugarri teknikoak II. eranskinean azaltzen dira. Eta agiriak eramateko zorroaren deskribapena, berriz, Agindu honen III. eranskinean azaltzen da.

5.– El diseño y características técnicas del carné de identificación profesional figuran en el anexo I de la presente Orden. El diseño y características técnicas de la placa emblema figuran en el anexo II de la presente Orden. La descripción de la cartera porta-documentos figura en el anexo III de la presente Orden.

XEDAPEN IRAGANKORRAK
DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Segurtasuneko sailburuordeak zehaztuko du noizko kendu eta ordezkatu beharko diren, gaur egun, agindu honetan aurreikusitako diseinu eta ezaugarri teknikoekin bat etorri gabe, erabiltzen diren elementuak.

Primera.– El Viceconsejero de Seguridad determinará las fechas en que deban quedar retirados y sustituidos los actuales elementos que difieran en su diseño y características técnicas de los previstos en la presente Orden.

Bigarrena.– Eragin guztietarako balio izango dute agindu hau indarrean sartu baino lehenago emandako lanbide-akreditaziorako elementuek, baldin eta beren diseinua eta ezaugarri teknikoak aginduan ezarritakoekin bat badatoz.

Segunda.– Serán válidos a todos los efectos los elementos de acreditación profesional expedidos con anterioridad a la entrada en vigor de la presente Orden cuyo diseño y características técnicas coincidan con las establecidas en la misma.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Ertzaintzako funtzionarioen lanbide-akreditaziorako elementuei eta lanbide-eskala eta -kategoriaren bereizgarriei buruzko Herrizaingoko sailburuaren 2007ko maiatzaren 31ko Agindua indargabetzen da. Nolanahi ere, agindu horren V. eranskinak indarrean jarraituko du.

Se deroga, salvo su anexo V, la Orden de 31 de mayo de 2007, del Consejero de Interior, sobre elementos de acreditación profesional de los funcionarios y las funcionarias de la Ertzaintza, así como sobre los distintivos de la escala y categoría profesional.

AZKEN XEDAPENAk
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Segurtasuneko sailburuordeari eskumena ematen zaio agindu honetan araututako elementuen diseinu eta ezaugarri teknikoei dagozkien aldaketak –une bakoitzean beharrezkotzat jotzen direnak– egin eta onartzeko, betiere, irudi korporatiboa errespetatuz.

Primera.– Se faculta al Viceconsejero de Seguridad para llevar a cabo, y aprobar, las modificaciones que respecto al diseño y características técnicas de los elementos regulados en la presente Orden se estimen procedentes en cada momento, respetando la imagen corporativa.

Bigarrena.– Segurtasuneko sailburuordeari eskumena ematen zaio agindu honetan ezarritakoa aplikatzeko eman behar diren jarraibideak emateko.

Segunda.– Se faculta al Viceconsejero de Seguridad para dictar las instrucciones precisas para la aplicación de lo dispuesto en la presente Orden.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Tercera.– La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 28a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

(Ikus .PDF)

En Vitoria-Gasteiz, a 28 de agosto de 2012.

El Consejero de Interior,

RODOLFO ARES TABOADA.

(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común